Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
113. zenbakia. 2014ko uztailaren 25a
Irizarrek 125 urte Arrakastaren bidean doa Ormaiztegin sortutako enpresa 6-9
GOI B ERRI Blanca Lopez de Sabando 3 Iritzia 4-5 Beasain futbol taldeko goierritarrak 10 Julian Armendariz 11 Gabiria 1932 12 Tomatea eguzkiaren zain 13 Irizar enpresak 125. urteurrena ospatzearekin batera Ormaiztegiko instalazio berriak inauguratu ditu. ANGEL ELORZA
GOIBERRI 03
KATE moTZEAn
MIKEL ALBISU
Blanca Lopez de Sabando Irakaslea eta antzezlea
«Antzerkiak ezkutuan neukan beste esparru bat erakutsi dit» Mikel Albisu ordizia Jakintza ikastolako irakaslea da Blanca Lopez de Sabando (Gasteiz, 1966), baita Ordiziako Urrup taldeko antzezlea ere.
Cafe de Flore, Jean-Marc Villée rena.
Nire familia gustura egongo den lekuan, ni ondo.
Liburu bat. La Vieja Sirena, Jose Luis Sam-
Amets bat. Euskal Herria nolakoa nahi dugun erabakitzeko aukera, inolako tutoretzarik gabe…
pedrorena.
Zer da antzerkia zuretzat?
musika talde bat.
Izugarri betetzen nauen eremu berri bat, ezkutuan neukan beste esparru bat erakutsi dit.
Ken zazpi Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Abesti bat. Show must go on, Queen-ena . Janari bat.
Gorroto duzuna.
Antzezle bat. Rafael Alvarez, El Brujo.
tuko nuke, adibidez.
Margari amaginarrebak hain ondo prestatzen dituen mariskoz betetako piper hotzak.
Zaletasun bat.
Edari bat.
Opera entzutea, barrena mugiarazten dit eta.
Arabar peto-petoa izanda, Arabar Errioxakoa ardoa.
Pelikula bat.
oporretarako leku bat.
Antzezlan bat. Baginaren bakarrizketak aipa-
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Bizitza bera!
«Alkate banintza, herriarentzat lan egiteagatik, asteko herritarra hautatuko nuke»
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Gizakiok gorrotoa bera eta bidegabekeria erabiltzen ditugunean… auskalo zeren izenean!
Goierriko txoko bat. Altzagarate.
Herriko alkate bazina... Astero-astero, herriarentzat lan egiteagatik, asteko herritarra hautatuko nuke.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea eta editorea
Udan kulturak jai? gun batzuetan etxetik kanpo ibili eta gero, herrira itzulita kalera jaitsi nintzen, ohitura dudan moduan paretetan itsatsitako kartelei erreparatzeko asmoz, horien bidez jakingo nuelakoan han-hemen zer egosten ari den eta hurrengo egunetan zer plan egin litekeen. Yoga eta ingeleseko klaseak, pintore eta etxeko garbitzaileen lan-eskaintzak eta horrelako hainbat paper topatu nituen, baina kultur eskaintzari dagokionez, panorama eskasa. Ez da aurtengo nobedadea. Batzuek betidanik ezagutu dugu horrela: langileek udan hilabeteko oporraldia izaten zuten, umeek ia hiru hilabetekoa, denda askok pertsiana jaisten zuten abuztu hasieratik amaiera arte, diru pixka bat zutenek oporlekuetara alde egiten zuten, etorkin familiak “al pueblo” joaten ziren, eta herri osoak
E
hartzen zuen halako parentesi antzeko bat, hibernatzen duten hartzen antzera baina alderantziz, udako letargoa, siesta luzerako garaia. Hor, lekuz kanpo zirudien kultur eskaintzak, liburutegitik ahal bezainbat irakurtzea ez bazen. Gauzak asko aldatu dira urteekin. Jende ugari dago oporrik hartu ezin duena, lanik ere ez duelako; dutenek ere, hilabeterako ez baizik boladatxo baterako alde egiten dute; denda eta taberna gehienek ez dute astea baino gehiago egiten itxita; eta, turismo-leku jendetsua bihurtu ez bagara ere, kanpotik hainbat bisitari etortzen da Goierrira, gure bazterrak ikustera eta ezagutzera. Egoera horretan, galdetzen dut, zergatik baztertu errotik kultur eskaintza? Herriko festak izaten dira hainbat herritan, bai, eta bertan nahi adina jolas eta kontu izango da: erromeriak eta patata-tortilla lehiaketak, txosnetako kontzertu eta
«Udako jai giroan ere kulturaz goza dezagun, eta ez kulturak jai hartu dezan»
kalimotxoak. Baina, parrandagirotik aparte, zergatik ez antolatu udan ere, bertako nahiz kanpotarrentzat, musika-saioak, antzerkiak, zine-emanaldiak, bertsolariak…? Urteetan, inguru honetako salbuespen bakarra Lazkao izan da: barnetegira euskara ikastera datozenen aitzakiarekin, makina bat teatro, bertsosaio eta kantaldi franko entzundakoa naiz bertan. Zorionez, urte osoko programazioarekin jarraitzen dute ausart batzuek (Urretxuko Motz tabernako kontzertuak, esaterako), eta udan propio eratutako proposamen berriak ere ikusi ditut aurten: Beasaingo Ernaik plaza azpian emandako zinema-saioak, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak bere urteurrena dela-eta antolatutako festa… Ea joera zabalduz doan, udako jai giroan ere kulturaz goza dezagun, eta ez kulturak jai hartu dezan.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Irizar Irizar izan dugu oporren aurreko azken ale honetako gaia. Ondo pasa oporrak!
Etb-ko Goenkale edo Tve 2-ko Cifras y Letras-i ez bezala, iritsi zaigu gure abentura honi amaiera emateko unea. Lehen idatzitik bi urte pasa direla uste dut, ezta? Hemen ibili gara harrezkero, bi hilabetetik behin idazten, makina bat gai jorratuz, edo saiatzen behintzat! Oraingoan bagenituen zenbait gai mahai gainean: erregearen abdikazioa, Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioak izan duen gain-behera, Urretxuko San Juanak edo Zumarragako Santa Isabelak, zeintzuk gustatzen zaizkigun gehiago (jendeak lanean jai eskatzekotan Santa Isabeletan eskatzen du, kar, kar, kar), Israeldar sionistak Gazan egiten hari diren sarraskia, Errusia-Ukrainia.... Nola diren gauzak Susaeta jauna, zenbait momentuetan zertaz idatzi ez dakigula ibili gara eta azkenekoa den honetan begiratu zenbat gai! Beste urte bat egiteko lain bai! Indartsu hasi ginen baina azkenen, beste askotan bezala, indarra ahotik joan zaigunaren inpresioa daukat. Ez al da hala? Badakit irakurle zaren horrek ere, inor badago behintzat, nabari-
tuko zenuela hori. Zu entretenitu izana (inoiz izan bada ere) espero dut eta halakoetan esaten den bezala: gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu! Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiot GoiBerriri bertan idazteko eman didan aukeragatik sekula halakoetan ibili gabea nintzen eta! Eta amaitzeko, adio nire bikotekide izan zaren Susaeta jauna, zuk ere ondo segi eta kalean egingo dugu topo, edo seguruago tabernaren batean izango da lehenago. Plazer bat izan da!
Unai Kerejeta
bat eta
Iritsi da agur esateko unea, bai, gureak ez du-eta gehiagorako ematen. Beharbada, gu izan gara planteamenduetan asmatu ez dugunak; igual, tribuna hau ez da egokiena saltsa sortzeko, edo, agian, zaila da bi hilabete eta erdian behin, gutxi gorabehera, saltsa hori behar bezala loditzea, ez ditugun edo sobera dauzkagun elikagaiak zeintzuk diren jakin gabe, gainera. Arrazoi hau, bestea edo hura izanda ere, pozten naiz zurekin bi hitz egin izanaz. Halere, bi urte hauetan ez zara konturatu ez naizela irrati-telebista-egunkari-sare sozial eta bestelako oilategietan haien iritzia plazaratzen duten horietako bat, txotxo. Baina tira, azkena denez, ausartuko naiz ni ere. Espainiako Erregea? Izan dadila Euskal Herriko errepublika sozialistako lehen Ertzaintza burua Bergarako basean. Espainiako selekzioaren gainbehera? Ba al zenekien behin Urio Velazquezek txartel gorria atera zidala Messiri buruka-
bat Igor Susaeta
da bat emateagatik; San Juanetan izan zen, bajada-ren hotzean, Mundo Mejor parean. Israeldar sionistak amesgaiztoetako pailazo irri maltzurdun horietako batzuk dira, eta Errusia-Ukraina aferari buruz ez naiz mintzatuko, Putin eta Mielmari Zavarovekin beraneatzen baitut Lekeition. Ondo ibili!
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Joan den ostiralean 125. urteurreneko ekitaldia egin zuten. Besteak bestek Irizarren historiako autobusak ikusi ahal izan ziren. ANGEL ELORZA
Irati Badiola Ormaiztegi Ormaiztegiko Irizar enpresak 125 urte daramatza bidean; ez da beti zoru lauean ibili, eroso eta zuzen; bihurguneen zirrara ere sentitu izan du. Era askotako paisaiak ikusi ditu, eta urtetik urtera, ingurune berrietara moldatzen ikasi du. Egun, ikuspegi ederra dauka aurrean. Duela 125 urte sortu zen Irizar, eta ordutik hona, handituz eta aldatuz joan da. Egun, 3.500 langile eta sei autobus lantegi ditu munduan zehar banatuta; horrez gain, dibertsifikazio industrialaren eraginez, beste bost konpainia ere baditu, eta ikerketa aplikatuan eta bere produktuen eta sistemen garapenean lan egiteko zentro teknologia ere badu. Halaber, 2016rako beste lantegi bat irekitzekoa da, estreinatu berri duen i2e autobus elektrikoaren ekoizpena eta merkaturatzea garatzeko. Azken hiru urteetan, sekulako emaitzak izaten ari da Irizar, eta iazko urtean, inoizko daturik
Aurrera doan bidea Ormaiztegiko Irizar enpresak 125 urte bete ditu; joan den urtean historiako fakturazio datu onenak lortu zituen. onenak izan zituen, 556 milioi euroko fakturazioa eginda.
Gurdietatik autobusetara 5.368 autobus ekoitzi zituen enpresa ormaiztegiarrak iaz,
eta munduko 90 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia Irizarrek. Datu hauek ikusita, ez da erraza duela 125 urteko negozioa irudikatzea. Irizar enpresa 1889an sortu
zuten. Jose Francisco Irizar ormaiztegiarrak piztu zuen egungo enpresaren su handiko lehen txinparta. Aroztegi jabea izana beti, urte horretan, gurdigintza tailer bilakatu zuren bere negozioa. Jose Franciscoren semeek, Jose Lorenzok eta Ceciliok, aitaren lanarekin jarritu zuten, baina pixkanaka negozioa eraldatuz joan ziren. 1928an, bi anaiek CarrocerĂas Irizar Hermanos enpresa sortu zuten eta karrozeriak jartzen hasi ziren. Hogei urteren buruan, dagoeneko hirugarren belaunaldiaren ardurapean, beste aurrera pauso esanguratsu bat eman zuen enpresak bere bilakeran, eta autobusak fabrikatzeari ekin zion; artean, hori bai, egiturak egurrezkoak ziren. 1954an egitura metalikodun autobusak egiten hasi ziren. Garai hartan 5 eta 10 unitate bitartean ekoizten zituzten urtean, eta batez beste 400.000 euroan saldu ohi zituzten.
GOIBERRI 07
GOIBERRI
516 milioiko fakturazioa izan zuen Irizarrek 2013an; inoizko fakturazio onena Ormaiztegin, Brasilen, Mexikon, Indian, Marokon eta Hego Afrikan ditu autobus lantegiak 2016rako beste lantegi bat irekiko du estreinatu berri duen i2e autobus elektrikoa ekoizteko
Gurdi- gurpilak egiten hasi zen enpresa txikia pixkana haziz joan zen. 1960an, kapitala bikoiztuta, Irizar Sozietate Anonimo bilakatu zen. Handik bi urtera, Irizarren geroan berebiziko garrantzia izan zuen erabaki bat hartu zuten. Martin Irizarrek enpresako langileak Arrasatera (Gipuzkoa) eraman zituen hango hainbat kooperatiba ezagutzera. Hiru urte lehenagotik Arrasaten hedatzen ari zen mugimendu kooperatibo hura arrotza zen Irizarko langileentzat. Alabaina, 1963an Irizar kooperatiba bihurtu zen. Erabaki hura hartzea ez zen batere sinplea izan. Izan ere, kooperatiba hori eratzeko bazkideek 50.000 pezeta jarri behar zituzten; dirutza garairako. Baina zailtasunak zailtasun, inbertsio hori egitea erabaki zuten, eta urte amaiera oparoa izan zuten, gainera; 1963ko azken hilabeteetan 30.000 pezeta irabazi zituzten itzulkinetan. Oparotasunak, ordea, ez
zuen, luze iraun, eta 1964an, aurreko urtean irabazitakoa galdu egin zuten. Zenbait urtez joera horrekin jarraitu zuten, urte batean irabazitakoa hurrengoan galdu egiten zuten; emeki-emeki, ordea, karrozeriak perfekzionatu zituzten, eta garaian garatzen ari ziren mekaniketara egokitzen jakin zuten. Egokitzapen lan horretan Migel Mari Irizarrek lan esanguratsua egin zuen, eta Irizarren ekoizpena handitzea lortu zuen. 1990. hamarkadaren hasieran, arazo ekonomiko larriak zituen Irizarrek, eta esportazioak ere eskasak ziren. Urte horietan, ildo estrategiko berriak diseinatu zituzten. Hala, 1993an, Irizarren historiako autobus arrakastatsuenetako bat ekoiztu zuten: Century autobusa.
Garai oparo baten hasiera izan zen hura, eta orduko irabaziekin estatuan zein atzerrian inbertsio garrantzitsuak egiteko baliabideak lortu zituzten. Horrela, orain ezagutzen dugun Irizar itxuratzen hasi zen. 1995ean, nazioartera hedatzeko prozesuari ekin zion Irizarrek, eta produkzio lantegiak ezarri zituen Txinan, Marokon, Brasilen, Mexikon, Indian eta Hegoafrikan. Era berean, urte hartan, Hispacold eta Masats enpresak Irizar taldeko parte izatera pasa ziren. 2008an, bazkideen %88ren babesaz, Mondragon taldetik atera zen Irizar, Mondragon korporazioak behar zituen malgutasuna eta bizkortasuna eskaintzen ez zizkiola argudiatuta. Hurrengo urtean, krisi garai
bete-betean, Irizarrek estrategia birplanteatu behar izan zuen, eta orduan hartutako norabideak inoizko emaitzarik onenak izatea ahalbidetu dio. Ormaiztegiko enpresak marka indartzeko ahalegina egin zuen, eta autobus fabrikalatzaile bihurtu zen. Horretarako, teknologiaren eta dibertsifikazioaren aldeko hautua egin zuen. Dibertsifikazioaren estrategiaren barruan, 2009 eta 2013 urteen artean Jema Energy, Datik eta Alconza enpresak gehitu ziren Irizar taldera, potentzia elektronikoaren, garraioaren kudeaketarako ITS irtenbideen eta makinaria elektrikoaren arloan diharduten enpresak. Bestalde, munduko bezeroengana gerturatzeko, produktuak eta zebitzuak tokiko beharretara egokitu zituen enpresa ormaiztegiarrak, eta horrek hazkunde nabarmena eragin zuen, batez ere, Mexikon eta Brasilen. 2011an estrategia horien emaitza merkaturatu zuen: lrizar markako lehen autobus integrala.
Berrikuntzan inbertsioa
Donostiako autobus zerbitzuan da Irizar i2e hiri-autobus elektrikoa Hauxe da Ormaiztegiko enpresak, taldeko beste hainbat konpainiarekin batera, plazaratu duen azken ibilgailua. Irizar i2e hiri- autobusa % 100 elektrikoa da, zero emisiokoa. Autobusak 200 eta 250 kilometro arteko autonomia du, eta egunaren bukaeran bost orduko karga bat eginda, 14 eta 16 ordu bitarteko iraupena bermatzen du, batez besteko zazpi kilometro orduko abiaduran. Asteazkenean bertan jarri dute Donostiako autobus zerbitzuan. Halaber, Bartzelonara era honetako bi autobus eramango dituzte, laster; bata hil honetan bertan, eta bestea irailean. Irizar Taldeak etorkizunera begira planteatutako proiektua da hau, eta ibilgailua ekoiztu eta merkaturatzeko 60.000 milioi euroko inbertsioa egingo du. Inbertsio horren baitan, lantegi berri bat irekiko du 2016an.
T
Irizarrek, berrikuntzaren balioaz jakitun, Creatio ikerketa eta garapen zentroa sortu zuen 2012an, Irizar taldea teknologikoki garatzeko xedez. Baina ezbairik gabe, enpresaren berrikuntzak aplikatzeko egin duen lana ondoen islatzen duen adibidea Irizar i2e autobus elektrikoa da. Duela bi aste aurkeztu zuten autobusa Donostian, eta dagoeneko Gipuzkoako hiriburuko autobus zerbitzuan da. Halaber, joan den ostiralean, 125. urteurreko festa antolatu zuten Irizarren, eta ekitaldian, instalazio berriak aurkeztu zituzten. Irizar gurdien erritmo mantsoz abiatu zen duela 125 urte; baina, egun, abiadura biziz, aurrerantz doan enpresa da, eta ez dirudi datozen urteetara begira ere, gelditzeko asmorik duenik.
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Jose Manuel Orcasitas Irizar Taldeko zuzendari nagusia
«2009ko krisiari erantzun egokia ematen jakin genuen» Irati Badiola Ormaiztegi Jóse Manuel Orcasitas Irizar Taldeko zuzendari nagusia da 2010. urtetik, eta 125. urteurrenaren harira, Irizarren bilakaeraz aritu da. Era berean, Irizarrek etorkizunera begira planteatu dituen estrategien berri ere eman du.
1963an Irizar sozietate anonimo izatetik kooperatiba izatera pasa zen. Zerk bultzatuta eman zuten pauso hori? Nire aburuz, Arrasaten 50. hamarkadan piztu zen kooperatiben fenomenoak eragin nabarmena izan zuen. Gerra aurretik Jose Maria Arizmendiarrieta saiatu zen zerbait egiten, baina utzi egin behar izan zuen, eta 50. hamarkadan, Fagorren sorreraren harira, fenomeno kooperatiboak indar handia hartu zuen, Arrasaten, eta oro har, Gipuzkoa guztian. Ez zen inondik ere erraza, baina berria eta zirraragarria zen, eta asko, tartean Irizar, pausoa ematera ausartu ziren.
Zer nolako eragina izan du kooperatiba izateak enpresaren bilakaeran? Koooperatiba izateak abantaila ugari ditu. Langileak jabeak ere badira; azken finean, proiektuan inplikatuta daude, eta ziurrenik, ilusioz egingo dute lan. Helburu bera izanda,
errazago inplikatzen da jendea; azken 51 urteek agerian utzi dute hori guztia. Dena den, Irizar Taldea 12 konpainiak osatzen dute, eta Irizar baino ez da kooperatiba. Nolanahi ere, horietan ere antzekoa da kudeaketa, partaidetzak dituzte emaitzetan, eta inplikazioa badute, beraz.
90. hamarkadan hainbat arazo izan zituen Irizarrek; gainera, ia ez zuen esportatzen. Egun, aldiz, esportazioen pisua %88koa da, eta, Mexikon, Marokon, Brasilen, Hego Afrikan eta Indian ere baditu lantegiak. Nola lortu du merkatua hainbeste zabaltzea? 90 hamarkadaren hasieran ekonomia egoera ez zen ona. 93-94 urteetatik 2008ra bitartean, berriz, oso urte onak izan ziren. Urte horietan Irizarrek dibertsifikazio geografikoari ekin zion, eta oso erabaki ona izan hura, zinez. Scaniarekin lortutako hitzarmen batzuei esker, Europara esportatzen hasi ginen , eta 1000 autobus saltzera iritsi ginen Europan. Horrek hazkundea ekarri zuen Ormaiztegira, eta gainera, gure finantza egoera egonkortu egin zuen; hala, inbertsioak egin ahal izan genituen, eta atzerriko merkatuetan murgiltzeko baliatu genuen
unea, batetik, transferentzia teknologikoaren ildotik, eta bestetik, merkatu bakoitza analizatuta. Berebiziko garrantzia izan zuen kanpoko enpresetako produktuak bezeroen beharretara egokitzen jakiteak. Urteen poderioz asko ikasi genuen; herrialde bakoitzak, bezero bakoitzak bere berezitasunak dituela ikusi genuen, eta hala, batez ere, azken bost urteetan,
«Garrantzia handia izan zuen kanpoko bezeroentzako produktuak egokitzeak» «Mondragon taldea uztea prozesu naturala izan zen; suminik gabekoa» «Karrozari izatetik autobus fabrikatzaile izatera pasatzea gakoa izan zen»
beroarentzat egokitu ditugu produktuak. Egokitzapen lan honek bultzada itzela eman digu, eta hemengo produkzioaren jaitsiera berdintzen lagundu digu; dibertsifikazioari esker, batean behera egin arren, bestean gora eginda oreka lor baitaiteke.
Irizarrek Mondragon taldea utzi zuen 2008an, bazkideen %88aren babesaz. Alabaina, kanpotik kritikak ere jaso zituen. Zergatik hartu zuen taldea uzteko erabakia? Gauzak diskrezioz egin genituen, bai guk eta bai Mondragon taldeak, hori dela eta, ez zen kanpo-kritika askorik izan . Prosezu naturala izan zen hura, suminik gabekoa; estrategia aldetik ikuspuntu desberdinak genituen, horixe izan zen guztia. Gure ikuspuntu estrategikoa eta gure erritmoa ez zetozen bat taldearenekin. Geure taldea garatzeko ideiak bagenituen, eta horrenbestez, geure bideari ekin genion, inongo haserrerik gabe, beti elkar errespetatuta.
Taldea utzi eta urte betera, nabarmen egin zuen behera fakturazioak; zer gertatu zen? 2009an mundu mailako krisi ekonomiko gogorrak astindu gintuen. Irizarko lantegi guztietan fakturazioak nabarmen
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
ezin, bada, aipatu gabe utzi aurkeztu berri duzuen i2e autobus elektrikoa. Dibertsifikazio industrialaren ondoren jaio zen proiektu hau, egiten ari ginena islatzeko unea zen. Gainera, betidanik izan dugu konpromisoa iraunkortasunarekin. Autobus elektrikoen aldeko hautua egitea erabaki genuen, hutsetik hastea eta geure programak garatzea. Autobus elektriko urbanoak ez dira oraina, baina etorkizuna izango dira, ziur gaude. Mementoz, lehen autobus elektrikoa Donostiako autobus zerbitzuan dago asteazkenetik. Hil honetan Bartzelonan izango dute beste bat, eta hirugarrena irailerako eramango dugu. Nolanahi ere, autobus elektrikoetan interesa duten hiri asko daude.
Irizar Goierriren bihotzean dago. Nola ikusten dituzu eskualdeko beste enpresak?
IRATI BADIOLA
egin zuen behera, merkatuak ikaragarri jaitsi baitziren. Krisi egoera hari, baina, erantzun ona ematen jakin genuen. Hemendik kanpoko jarduna izen zen gakoa. Izan ere, esaterako, Brasil eta Mexiko merkatu bezala, Europa baino azkarrago hasi ziren hazten. Krisia, zinez, latza izan zen, baina 2010ean errekuperazio ona izan genuen, eta 2011an fakturazio markak hautsi genituen.
Enpresaren estrategia aldaketa ere funtsezkoa izan zen, ezta? Estrategia aldaketa, orduan, baino, orain gehiago ari zaigu laguntzen. Aldaketa nagusia, karrozari izatetik autobus fabrikatzaile izatera pasatzea izan
zen, iraultza estrategikoa izan zela esan ohi dut nik. Norabide aldaketa harek euskarri teknologikoa eta pertsonak enpresaratzeko trainning programa garrantzitsu bat izan zituen sostengu, eta 2011n, lehen autobus integralak aurkeztu genituen Belgikan, Kortrijk hirian, Europako autobus feria garrantzitsuenean. Urte beteren buruan autobus horiek banatzen hasi ginen. Bestalde, argi ikusi genuen, munduan autobus integralen artean erreferenteak izateko gure lantegietan salto kualitatibo handi bat eman behar genuela, eta halaxe egin genuen, Ormaiztegikoan eta beste hainbatetan.
Halaber, dibertsifikazio industriala funtsezkoa izanda Irizarren garapenean. Hazteko potentziala zuten enpresak sartu ziren gure taldean, gure autobus integralak eraikitzeko ezagutza zutenak. Horren harira, berrikuntza pogramak sortu genituen, eta azkenik I+G Creatio ikerketa eta Garapen zentroa. Azkenik, gure instalazioak berritu ditugu. Egun, bezeroak Irizarra etortzen direnean,
Showroom-a eta gainontzeko instalazioak ikustean, fidagarriak eta sendoak garela ikusten dute, markaren itxura zaindu dugu azken batean, marka horretan baitago etorkizuna.
Berrikuntzez mintzo zara, eta
Oso industria sare ona dugu eskualdean, eta enpresetan lan egiteko ondo trebatutako pertsonak ere baditugu hemen. Orain ere, 40 bat lagun kontratatzeko bidean gara. Goierrin enpresa sendo asko daude, krisiak ez die ‘hainbeste’ eragin, eta gainera, krisia bukatzen denerako ere oso ondo prestatutako enpresak dira.
Ospatuko al ditu Irizarrek 250 urteak? Nolakoa izango da etorkizuneko Irizar? Oso desberdina izango da, oso dibertsifikatua, talde handia eta sendoa, sektore gehiagotan dagoena. Berrikuntzaren garrari piztuta eutsi beharko dio, eta bezeroengandik hurbil egon beharko du. Aurrera egitea lortu duten enpresa handiak zein txikiak, guztiak bezeroarengandik hurbil egon izan dira. Balio horiei eutsita, beste 150, 200 edo 300 urte ere iraungo du; badira 1000 eta 2000 urte dituzten enpresa japoniarrak, hala bada, guk ere horietako bat izan behar dugu (barreak)
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Iñigo Izagirre, Jon Iglesias eta Aratz Garmendia Beasain taldeko jokalariak, Loinatz futbol zelaian. ASIER ZALDUA
Hiru goierritar gehiago Beasain futbol taldean Asier Zaldua Beasain Beasain kirol elkartearen helburuetako bat lehen taldean goierritarren presentzia indartzea da eta dagoeneko eskualdeko sei jokalari daude taldean: Aritz Imaz, Xabier Jimenez, Iñigo Izagirre eta Jon Iglesias beasaindarrak, Lander Iparragirre legorretarra eta Aratz Garmendia ordiziarra. Gainera, bigarren taldeko Raul Cobo, Mi-
Babeslea
kel Diez, Andoni Arruabarrena, Arkaitz Torres eta Ander Goikoetxea beasaindarrak eta Idiazabal taldeko Josu Aranburu aurredenboraldia lehen taldearekin egiten ari dira. Garmendia, Izagirre eta Iglesias berriak dira lehen taldean. Garmendia aurrelariak 22 urte ditu eta Ordizia taldetik itzuli da Beasainera. Izagirre atzelaria da eta 20 urte ditu eta Iglesiak
erdilariak 22 urte ditu. Hiruek jokalari «saiatuak eta borrokalariak» direla eta Hirugarren Mailan jokatzea erronka «polita» dela aipatu dute. Euren helburua ahalik eta partida gehien jokatzea da. Izagirre eta Iglesias itxaropentsu ageri dira, Urtzi Arrondo entrenatzailea iaz bigarren taldeko entrenatzailea baitzen eta ondo ezagutzen baititu.
Iglesiasek eta Izagirrek beasaindar batentzat herriko taldean jokatzea «ohorea» dela diote. Ordizian, ordea, ez dute ohoretsutzat Beasainen jokatzea. «Adarra jotzen ari zaizkit», aitortu du Garmendiak. Bai beasaindarrak eta bai ordiziarra lan txukuna egiten saiatu behar dira. «Denboraldia ondo hastea da helburua. Gero, gerokoak».
GOIBERRI 11
MOTZEAN
Julian Armendariz Legazpiko Alaitasuna errondailako kidea
ÂŤFamiliako zortzi kide pasa gara Legazpiko Alaitasuna errondailatikÂť Asier Zaldua Urretxu Legazpiko Alaitasuna errondailak 50 urte bete ditu. Julian Armendarizek (Intza, Nafarroa, 1941) hasieratik darama bertan. Izan ere, bere aitak sortu zuen musika talde hau.
Ez dizkiozu berari pasako zure instrumentuak, beraz. Egun jotzen dudan bandurria aitarena zen. 1930ekoa dela uste dut. Madrilgo Ramirez enpresa entzutetsuak egin zuen. Bandurriak, laudak, gitarrak, biolinak... egiten dituzte. Jotzen duen norbaiti pasako diot nire bandurria. Seguru aski, taldearentzat utziko dut.
Nafarroan jaio zinen. Nolatan etorri zinen Legazpira? Nafarroako Intza herrian jaio nintzen, Malloak azpian. Baina 6 urterekin Legazpira etorri ginen. Aita maisua zen eta bertako eskolara etorri zen lan egitera. Jubilatu ondoren errondaila sortu zuen.
Zer da, zehazki, errondaila bat?
Aitagandik datorkizu musika zaletasuna, beraz. Hala da, baina aitona ere musika zalea zen. Berak ere instrumenturen bat jotzen zuen. Ni 10 bat urterekin hasi nintzen solfeoa ikasten. Alberto Iriarterekin ikasi nuen. Abesbatzan ere abestu nuen. 22 urte nituenean aitak errondaila sortu zuen eta ni ere taldean sartu nintzen. Ordutik, bandurria, gitarra, lauda... jo ditut. Instrumentu gogokoena gitarra dut, baina taldean denetik jo behar da eta gehienbat bandurria jo dut.
Julian Armendariz. A.Z. Zure familiako kide askok jo duzue Alaitasuna errondailan. Anaiak, osabak eta lehengusuek ere Alaitasuna errondailan jo dute. Familiako zortzi kide pasa gara bertatik. Egun, hiruk jotzen dugu errondailan. Niri dagokidanez, seme bat dut, baina ez du errondailan jotzen. Gitarra jotzen ikasi zuen, baina aspalditik Azpeitian bizi gara eta ezin da entseguetara etorri.
Errondaila bat kuadrilla bat da. Izena Mexiko aldetik dator. Hemen tunekin nahasten da, baina tuna ikasleek osatzen dute. Errondailak beste ukitu bat du. Errondaila tuna baino sakonagoa da. Euskal Herriko, Hego Amerikako... kantak jotzen ditugu. Boleroak eta habanerak, adibidez. Errondaila batean denetik jo daiteke, baina musika guk erabiltzen ditugun instrumentuetara moldatu behar da.
Emanaldi asko eskaini al dituzue 50 urte hauetan? Taldetik jende asko pasa da eta emanaldi asko eskaini ditugu. Gainera, beste errondaila batzuekin hartu-emana dugu: Ordiziako Laguntasunarekin, Li-
zarrakoekin, Barakaldokoekin, Altsasukoekin, Irunekoekin... Bestalde, Kanariar Irletan bi aldiz egon gara. Lizarrako taldearen bitartez ezagutu genuen elkar. Urtean hamar bat emanaldi egiten ditugu.
Nafarroan Gipuzkoan baino errondaila gehiago daude, ala? Hala da. Izan ere, errondailak jotak abesteko oso aproposak dira. Lehen errondailekin abesten ziren, batez ere, baina egun askok akordeoilari batekin abesten dituzte.
Nola ikusten duzu etorkizuna? Inguru honetan errondaila gutxi daude, baina musika eskolei esker etorkizuna baikortasunez ikusten dugu. Gazte batzuk gurekin jotzen hasi dira. Bestalde, gogor lan egin beharra dago.
Berrikuntzarik aurreikusten al duzue? Gure errepertorioa oso zabala da. Duela bost urte trikitia sartu genuen eta berrikuntzetara zabalik gaude. Baxua ere erabiltzen dugu. Instrumentu asko erabili daitezke, baina gure musikarekin bat etorri behar dira. Bonboa sartu nahi dugu.
Euskal abestiak jotzen dituzuela esan duzu. Zeintzuk? Duela 10 bat urte Lizarran errondailen bilera egin genuen eta lehenengoz Xalbadorren heriotzean jo genuen. Erronka handia izan zen, baina gainontzeko errondailei asko gustatu zitzaien. Txoria txori, Eperra... ere jotzen ditugu.
12 GOIBERRI
ARGAZKI ZAHARRA
Gabiriako mutil gazte taldea ageri da argazkian. 1932. urtean aterata argazkia da.. ANDER YURRITA
Gabiriako gazte taldea 1932an www.inaustihk.com Haur eta helduen odontologia orokorra Erradiografia panoramikoak eta zefalometrikoa Odontologia estetikoa Kirurgia - Inplanteak ORTODONTZIA * PERIODONTZIA
Joan de Iturralde, 3 - BEASAIN Tel 943 884 628
Ander Yurritak jasotako argazkia 1932. urtekoa da. Gabiriako mutil gazte talde bat ageri da bertan, gabon eskean ari zirela Zutik, ezkerretik eskuinera: Nikolas Alustiza Zufiria (Oñatibiaundi, osaba), Markos Zabaleta (Izargoena), Serapio Elosegi (Oñatibitxiki), Antonio Ariztimuño (Izarbarrena), Juan
Joxe Arrondo (Oñatibiaundi), Pedro Murua (Izarraundi), Patxikito Irizar (Eizmendi), Antonio Arzelus (Kalebarren), Esteban Alzueta (Izarrerdikoa), Joxe Murua (Alkaintxiki) eta Joxe Ariztimuño (Igeribargarakoa). Lurrean eserita, Oñatibiaundi baserriko Patxi Alustiza Gabiria ageri da.
GOIBERRI 13
GURE LURRA
Azoketan baserritarren postuak kolore gorriz jantzi dira, negutegiko tomateari esker. LOINAZ AGIRRE
Tomatea eguzkiaren zain Eguraldi beroaren laguna da tomatea. Udaberri ona eginagatik, orain arteko uda, ez da tomatearentzat egokiena. Gau hotzen eta hezetasunaren eraginez, baratzeetako tomateak gorrinak jo ditu. Negutegiko tomateak, kolpea jo du. Loinaz Agirre Beasain Uda garaiko produkturik preziatuenetako bat da bertako tomatea. Santiago egun alderako, uztailak 25, bertako baratzeetako tomateak jan ohi izan dira, baina aurten ez da horrelakorik. Banaka batzuk gorritu badira ere, udako eguraldi hotzaren eta bustiarenn eraginez,
gorrinak jo ditu baratzeetako tomate landareak. «Nahiz eta botikarekin lagundu, tomate asko galdu da», diote Beasaingo azokako baserritarrek. «Orain berotuz gero, tomate landareak saneatu eta beharbada udazkenean emango dute», dio. Piper berdeekin ere gauza
bera gertatzen ari da; eguzkiaren beroaren zain daude piper berdeak ere. Orokorrean, atzeratuta datoz baratzeetako udako barazkiak.
Negutegiari esker Dena den, baserrietako negutegiei esker, hain preziatua den bertako tomatea jateko aukera
dago. «Negutegiko tomateak oraintxe jo du kolpea», diote. Azoketako baserritarren postuak dira horren lekuko. Tomate ona eta zaporeduna da negutegikoa ere. «Sanoagoa askotan, botikarik gabe, bakarrik etortzen baita». Udazkenari begira, tomate landare berriak landatu dituzte negutegietan.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik o3bnetworks.com
Sarean ikusia
Klik
Tarifa laua liburu Microsoftek 18.000 langile elektronikoentzat kaleratuko ditu Aurretik musikaren sektorean
O3b: Internet herrialde behartsuetara zabaltzen Internetek gizakien artean komunikatzeko moduak aldatu dituela gauza jakina da. Baina dena ez dira onurak. Izan ere, lehendik mundu aberatsaren eta pobrearen artean zegoen aldea gero eta handiagoa egiten ari da, herrialderik behartsunetako biztanleek ez baitute Internetarako sarbidea ziurtatuta. Helburu horrekin sortu zen O3b (Other 3 Billion) erakundea,
eta dagoeneko ari dira aurreneko aurrerapausoak ematen. 2013an lau satelite bidali zituzten orbitara, eta aurten, beste lau gehitu zaizkio O3bren flotari. Ekuatoreko orbitan daude denak, 8.063 kilometrora. Denen artean, Afrika, Asia, Hego Amerika eta Ozeaniako 180 herrialdetara iritsi daitezke. Hilabete batzuren buruan hasi nahi dute zerbitzua ematen.
Microsoft teknologia arloko enpresa erraldoiak sekula egin duen lan erregulaziorik handiena egingo du; hemendik 2015aren erdi aldera bitartean, 18.000 lanpostu (egun 127.000 langile ditu) suntsituko ditu. Aurrekaririk gabeko neurri honen arrazoia, ÂŤkonpainiaren operazioak sinplifikatzeaÂť dela azaldu dute. Izan ere, Nokia enpresarekin bat egin eta gero, ÂŤsortutako bikoiztasunak ekidinÂť nahi ditu Microsoftek. Enpresaren egitura nahasia sinplifikatu eta Google, Apple edo Amazonek dutenaren parekoa lortu nahi dute.
aplikatutako tarifa laua liburu elektronikoetara zabaltzea erabaki du Amazon sareko saltoki erraldoiak. AEBtan egin dute lehen froga; 600.000 liburu jarri dituzte irakurleen eskura, hilean 9,99 dolar ordainduta.
Google Maps, bizikletetarako Google Maps-ek etenik gabe hazten eta berritzen jarraitzen du. Azken hobekuntza, bizikletentzako ibilbideak sartzea izan da. Ibilbidearen luzeera eta egiteko behar den denbora, edota penditzen zenbatekoa neurtzen ditu, besteak beste.
GOIBERRI 15
ERREZETA
Bakailao entsalada Lehenik bakailaoa gezatu behar da. Kazola batean urari gatza bota eta irakiten jarri. Patatak zuritu eta hiru zatitan ebakita, zuritutako tipula osoa eta perrexil adar bat egosi. Ia eginda daudenean bakailao puskak gehitu eta sei-zortzi minutuz
egosi. Ondoren bakailaoa uretatik atera, ondo xukatu eta puska bakoitzetik xaflak atea behar dira. Egositako tipula eta perrexila motrailu edo morteroan birrindu, ore bat lortu arte. Bertan olioa, ozpina, gordinik dugun perrexila txikituta, piper hautsa
eta egosketako salda pixka bat gehitu. Gehiago xehetu eta ondo nahastu. Plater bakoitzaren hondoan txikitutako kukulua eta tomatea jarri. Gainean fin moztutako patatak eta bakailao xaflak jarri behar dira, eta azkenik prest dugun saltsarekin estali.
Lontxo Ormazabal Korta jatetxea
Osagaiak 4 bakailao puska Kukulu edo kogollo 1 Tomate erdia 2 patata Tipula 1 2 perexil adar Olioa Ozpina Piper hauts gorria Gatza