Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
116. zenbakia. 2014ko irailaren 19a
Heldu da azoka Xabier Garmendia 3 Iritzia 4-5 Juan Mari Olano 8-9 Amaia Erbina 10 Goierriko manifestua 12-13 Alardeak Goierrin 14-15 Mari Flor Mendizabal eta Juan Mari Iztueta, Zeraingo azoka ekologikoaren antolatzaileak. JANIRE ARRONDO
Zerainen 20. azoka ekologikoa egingo dute igandean 6-7
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
MIKEL ALBISU
Xabier Garmendia Txilibutxof aisialdi taldeko kidea
«Gertuko, herriko, aisialdiaz gozatzen ahaztu zaigu» Mikel Albisu Beasain Txilibutxof asialdi taldea, Aurtzaka Dantza Taldea, Ekaitz buruhandi eta erraldoien konpartsa, Mutur Beltz eguna, Herriak Elkarlanean... Saltsa askotako perrexila da Xabier Garmendia (Beasain, 1990). «Gauza batek bestera eraman nau eta burua antolatzea da garrantzitsuena. Dena den, dedikazio gehien Txilibutxofek eskatzen dit», dio ikasketaz geografian lizentziatua eta lanbidez irakaslea den Garmendiak.
zatzen ahaztu zaigu.
Amets bat.
Zaletasun bat. Argazkigintza.
Gazte guztiok lanerako aukera izatea.
Pelikula bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Antzerkizaleagoa naiz, Baginaren bakarrizketak antzezlanarekin ederki pasa genuen.
Beasainen lehen aldiz dantza egin nuenekoa, non eta Igartzan.
Musika talde bat.
Gorroto duzuna.
Ken 7.
Ondokoari baino, mugikorrari kasu gehiago egiten zaionean.
Abesti bat. Iparragirreren Adio Euskal Herriari.
Janari bat. Amonaren kroketen falta igarri dut.
Hainbeste ekintza antolatzen da... Aisialdia gure kontura moldatzen ahaztu al zaigu?
Edari bat.
Gertuko, herriko, aisialdiaz go-
Herri txikia bada hobe!
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Kafesnea izotzekin
Oporretarako leku bat.
Goierriko txoko bat. Beasaingo Igartza.
«Ahaztezina da Beasainen lehen aldiz dantza egin nuen eguna, non eta Igartzan»
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Herriko alkate bazina... Nahiago dut herriaren alde beste ikuspuntu batetik lan egin.
Beasainen biziko ez bazina... Trena hartu eta Beasaina itzuliko nintzateke!
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Goierriko LAB sindikatua
Arcelorren gertatukoaren inguruan railaren 5ean sail sindikala bildu ondoren, LABek enpresako zuzendaritza eta CCOO, ELA eta UGTren artean sinatutako akordioa ez sinatzea erabaki zuen. Besteak beste akordio honek ez duelako etorkizunera begira inolako bermerik ematen eta ez delako Zumarragako lantokiaren bideragarritasuna bermatuko duen neurririk jasotzen. Akordio honek enpresaren ikuspegia bakarrik jasotzen du, hau da, langileak zuzendaritzak har ditzakeen neurrien erantzule eta errudun egiten ditu. Txeke zuria eskaintzen dio enpresari eta enpresaren kudeaketa txarrari zilegitasuna ematen dio. Hala ere, Arcelorren gertatutakoa ez da kasu bakarra. Erreformaz erreforma gero eta bi-
I
tarteko gehiago eman zaizkio patronalari lan harremanak desarautu eta prekarizazioaz baliatuz, lan kostuak murriztu eta irabaziak bermatzen jarraitzeko. Orain malgutasunarekin, lanaldiaren gaineko kontrol osoa nahi dute, lan kostuak murrizten jarraitzeko. Gezur borobila da malgutasunak enplegua babesten duenik. Suntsitu egiten du eta bizitza pertsonala eta lanaren arteko kontziliazioa ezinezkoa egiten du. Langileengan ziurgabetasuna eta beldurra dira nagusi eta enpresariei mehatxuak gauzatzeko oztopo legal guztiak kendu egin zaizkie. Enpresek kalerapenen edota enpresa itxieren mehatxua erabiltzen dute behin eta berriz langileak izutzeko eta lan baldintzetan atzerapauso berriak inposatzeko; norbaitek sinesten du horrelako egoeretan lan-
«LABek ez du ontzat emango langileen eskubideetan atzera pauso berririk ematea»
gileen erabakia librea denik? Testuinguru hau izan da Arcelorreko «negoziazio» eta «akordioa» baldintzatu duena. Ez da benetako negoziaziorik egon, amore emate bat baizik, mehatxupean eginiko inposaketa bat baizik. Oso kezkagarria iruditzen zaigu maila honetako mehatxu baten aurrean instituzioek eta CCOOk, UGTk eta ELAk hartu duten jarrera. Multinazionalek eta elite politikoak sindikalismo eredu bat nagusitzea nahi dute, konfrontazioari uko egiten diona, enpresariei men egiten diena, langileei guztia ontzat ematea beste biderik ez dagoela sines-
tarazi nahi diena. CCOOk eta UGTk nabarmen egiten dute eredu horren alde. Begi bistakoa izan da Arcelorreko kasua sekulako xantaia izan dela eta benetan kezkagarria iruditzen zaigu ELA akordio horretara sartu izana. Lan erreformari enpresatik aurre egin behar zaiola esan ondoren, enpresetan horrelako akordioei bide ematen die. LABen lerro sindikala oso argia da: ez dugu ontzat emango langileen eskubidetan atzerapauso berririk ematea ez sektoreko negoziazioetan, ez eta enpresaz enpresako akordioetan ere. Ulertuta egoera zailak egon badaudela akordioetarako, prestutasuna agertzen dugu, beti ere enplegua babesteko erabaki argiak badaude eta ia beti erantzun berdina jasotzen dugu: enpresariak ez daude prest inolako konpromisorik hartzeko.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Japoniatik Nire bidaia koadernoan eginiko marrazkia da honakoa: Kyotoko Higashi Hongan Ji tenplua. Sei aste pasako ditut Japonian eta hemengo berri emanez joango naiz, nire bidaia koadernoa erakutsiz.
Ikasturtea edo lanurtea interesgarri hasiko dela deritzot. Dagoeneko pasa da Kataluniako Diada; jendetsua, koloretsua eta itxaropentsua izan dela iruditu zait. V hizkia erabili dute garaipena irudikatzeko eta erabakitze eskubidea aldarrikatzeko: Volem Votar esateko. Azaroaren bederatziaren zain, bidean zer gertatuko daude orain begirada guztiak. Bien bitartean, ordea, Eskozian ere arreta puntua jarrita. Lerro hauek kaleratzen direnerako ordea, jakingo da Eskoziako herritarrek zer erantzun duten. Han irailaren 18an galdera bati erantzun beharko diete herritarrek; baiezkoa edo ezezkoa. Katalanen kasuan, berriz, bi galdera izango dira, martxa horretan gureak hiru izango ote dira? Eskozian yes esaten badute, Katalunian si eta si, guk ziur nago zer esan beharko dugun: bai, bai eta bai! Gure esku nahi dugu erabakitze esku-
bidea, baina, joan den ekainaren zortziko giza katearen ostean, zein hizki erabiliko zenuke zuk eskaera hori irudikatzeko? Katalunian V izan bada, gurea Askatasunaren A hizkia izan beharko luke? Erabakitze Eskubidearen E? Bozkatu nahi dugula esateko B? Herriaren H? Galderaren eta garaipenaren G?
Eneritz Gorrotxategi
bat eta
Ez da erronka makala etorkizunari begira gizatalde batek elkarrekin bizitzen jarraitzeko (edo ez) dituen asmo, desio, nahi, proiektu eta abarrak hizki batera mugatzea. Edo aitzitik, letra sinple batekin zenbat adieraz daitekeen edo senti daitekeen ikustea eta bizitzea. Guk zein hizki aukera dezakegun? (Nik zein aukera dezakedan ez baita inportantea; gu bat hautatzeko gai ote garen baizik. Hori da kontua). Alfabetoa errepasatzen hasi eta urrutira gabe hizki guztiei aurkitzen diet nork aukeratua: A askatasuna, B burujabetza, C constitución, D demokrazia, E euskara, F foruak, G gutarra, H herria, I independentzia, J Jainkoa, K kultura, L lurraldetasuna, M mugak, N nortasuna, Ñ ñabardura, O ogibidea, P paso, Q quorum, R referendum, S sozialismoa, T taldea, U udaberri, V volem votar, W who, Y yes, Z zoriona… Bat-batean botatako hizki/hitz-aukerak dira (asko zentzugabeak ere bai seguruenik). Lehentasuna zeinetan eta zertan jarri erabaki dezagun elkarrekin! Baina gabiltzan argi! Hizki, hitz edo kontzeptu gutxiegi erabiltzeak errealitatea gehiegi sinplifikatuz, berez dugun konplexutasuna ez ikustera eraman baikaitzake. Eskoziako
bat Ion Muñoa
eta Kataluniako bideak gauza asko ari zaizkigu erakusten: bai egin daitekeenaren eredu modura, baina baita nik behintzat egin nahiko ez nukeenaren eredu modura ere. Independentzia bidetzat baino gehiago helburutzat jartzea, edo naziogintzaren gainetik estatugintza jartzea, edo nortasunaren gainetik interes ekonomikoa jartzea izan daiteke gizatalde baten etorkizunerako onena eta baita demokratikoena ere. Ez dakit, ordea, herri baten geroarentzat onena ote den. Ez baitugu ahaztu behar alfabetoan ez egon arren, gizakiok zeinu oso maitea dugula € ere.
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Kalitatezko Zerain Ondarea berreskuratu eta balioan jartzeari ekin zioten garaian sortu zen Zeraingo azoka ekologikoa. Herria biziberritzeko giltzarri izan da aurten 20 urte beteko dituen azoka, Zeraini kalitatearen zigilua eman dion egitasmoa. Janire Arrondo Zerain Atzera begiratu eta urte asko pasa dira Zerainen lehen azoka ekologikoa egin zutenetik. Baserritarren eta nekazarien ekoizpenei merkatura bidea irekitzeko zerbait antolatu nahian zebiltzan Zerainen. Biolur elkartea, berriz, Gipuzkoan topaketa ekologikoa egiteko herri bila zebilen. Hala egin zuten topo herriak eta elkarteak. Igande honetako azokarekin hogeigarren edizioa beteko dute elkarlanaren bidean. Azken urteetan Goierriko Baratzarekin batera, Goierriko Bizitza eta Nekazaritza Ekologikoaren Hamabostaldiaren bai-
tan kokatzen dute Zeraingo azoka ekologikoa. Bi hamarkadetan zehar hasieratik izan duen erakargarritasunari eusten jakin duen azoka da: bertan erakusten diren postuetako produktuen kalitatea gertutik zaintzeaz gain, bestelako artisau erakusketa eta tailerrez jantzi baitute eguna.
1995eko irailaren 10ean egin zen azokaren lehen edizioa, pixkanaka joan da hazten
Egiteko grina Inprobisaziotik eta ezjakintasunetik asko izan zuten azokaren lehen edizioek. Lanerako gogotik ere bai, ordea. Zeraingo azokaren arrakastaren zergatia aurkitzerakoan auzolana izango da gakoa, ziurrenik.
Salgaiez gain, artisauen erakustaldi eta tailerrak ere egingo dira azoka egunean
Lehen urteetan heldu zion azokaren antolaketarako koordinazio lanari Mari Flor Mendizabalek, eta 2011n pasa zion lekukoa Juan Mari Iztuetari. 90eko hamarkadan Zerainen lanerako ÂŤgogo izugarriaÂť zegoela gogoratzen du Mendizabalek. ÂŤOrduan herrian egitasmo ugari jarri ziren martxan, herritarrak piztuta zeuden, lanerako gogoz, eta testuinguru horretan sortu zen azokaÂť. Geroago Zerain Dezagun Fundazioa izango zenaren oinarriak jarri ziren garai hartan. Zerain Proiektua izenpean sortu zen talde bat artzainak, esnegileak, artisauak zein bestelako
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
«Behin karea ere egin zen. Pentsa, herritar batek behin ikusi zuenetik egin zen», dio Mendizabalek.
Goiz hasten da eguna
herritarrak biltzen zituena. Lan talde emankorra zen, Zerain biziberritzen lan egiteko gogoz zegoena. Barazkiak, fruta eta ogia. Horiek izango ziren 1995eko irailaren 10ean egin zen lehen edizio haietan azokan jarri ziren produktuak. Guztiak ekologikoak, azokak hasieratik heldu baitzion kalitatearen zigiluari. Gisa horretako eskaintzak ez ziren ugariak garai hartan eta Zeraingo ekitaldiak berehala bereganatu zuen arreta Goierrin nahiz Euskal Herrian. Pixkanaka-pixkanaka hazi zen azoka; ekoizpen ekologikoaren gorakadarekin batera. «Gaur egun, barazkiez eta frutaz gain ukenduak, mermeladak, jantziak, olioak, gozoak, eztiak eta beste edozer topa dezakegu», dio Mendizabalek.
Era berean, artisauek erakustaldiak egiten dituzte eta lan bereziak ikusteko aukera izaten da. Lixiba egitea, egur taila zein egurrezko bizikletak. Pintxo ekologikoei laguntzeko, berriz, antzinako eran, tolarean, ateratzen dute sagarraren muztioa.
Ohitura zaharrak Zerainen lehenagotik ere antolatzen zen Kultur Astearen baitan egin izan zen lanbide zaharrak berreskuratu eta erakustaldiak egiteko ahalegina. 1992. urtean, esaterako, herritarrek gailu zaharren katalogoa osatu zuten, erakusketa egin eta museoa ireki zuten ondoren. Ugari izan dira berreskuratu dituzte ohiturak: koltxoi jotzea, zuhatza egitea, tolarea, tinta naturalak edo txondorra egin.
Mari Flor Mendizabal eta Juan Mari Iztueta. Eskuinean, Zerainen txondorra egiten. Azokaren bueltan ofizio zaharrak berreskuratzeko ahalegina egiten dute. JANIRE ARRONDO
Bi hamarkaden ondoren, azoka antolatzeko makinaria guztia «erraz» mugitzen dute, nahiz eta Mendizabalek zein Iztuetak oraindik buruhauste bat baino gehiago izaten duten. Behin azoka eginda, urtea amaitzerako hurrengoaren data eman behar izaten dute. Beti egiten dute irailaren hirugarren igandean. Urtarrilean hasten dira, ondoren, azoka egunean antolatuko dituzten ekintzetan pentsatzen. Zein ekoizle etorriko diren erabakitzea Biolurren lana izaten da. Tailerrak, erakusketak eta gainontzeko ekitaldiak prestatu eta publizitatea egiten ematen dituzte azken asteak. Egunean bertan, berriz, goizean goiz ematen diote hasiera egunari igandean. Bezperatik postu mahaiak prest utzi ondoren, goizeko lehen orduan ekoizleei harrera egin eta bakoitza non jarri antolatzeari ekin behar izaten diote. Iztuetak nabarmentzen du trafikoak ere lan handia eskatzen duela: «Autoentzat norabide aldaketak izaten dira, aparkatzeko lekua prestatu behar da, lan izugarria da hori». Lana asko izan arren, gustura egiten dutena da. Iztuetarentzat «harro egoteko moduko ekitaldia da etortzen den jendetza ikusita». Saltzaileek ere galdu nahi ez duten plaza izaten dute Zeraingoa. Hogei urte bete arren, beste horrenbesterako oinarriak jarrita dituzte Zerainen.
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Juan Mari Olano AAMren bozeramaile ohia
«Hurrengo bost urteetan ere aldaketa izugarriak ikusiko ditugu, onerako» Aimar Maiz Zaldibia Gizartea aldatua ikusi du Juan Mari Olanok (Gaintza, 1955), maiatzaren 2an Alacanteko espetxetik irten zenetik. «Gatazkaren ondorioen» gaian jendea murgilduago nabaritu du, behingoz irtenbidea emateko prestuago. AAMren auziagatik hamar urteko zigorra bete du, bi alditan. Betidanik ibili izan den ezker abertzalearen mugimenduak barrutik jarraitu ditu. Itxaropentsu da etorkizunaz.
Kartzelatik atera zarenetik, zer ikusi duzu berririk kalean? Sei urte ez da asko, baina oso urte bereziak izan dira euskal herritar guztiontzat. Aldaketa sakonak eman dira, gauza askotan. Euskal gizartea bera aldatu egin da, indar politikoak eta jarrerak ere bai. Onerako, gainera. Pazientziarekin hartu nahi nuen, lasai, agian klixe zaharrak alboratu, eta gogoa nuen giro berri honekin eta taupadekin kutsatua izateko. Uste dut beste egoera batean nagoela, beste segurtasun eta ezagupen maila batekin. Baina oraindik barneratzeko gauza asko daude. Ilusioarekin eta gogoarekin nago.
Espetxetik nola bizi izan duzu aldaketa garaia? Interes izugarriarekin jarraitzen ditugu kartzelatik gertakari
guztiak. Han ondo irauteko gure erregaia konektatuta egotea da, kartzelara eraman gintuzten arrazoiekin. Baina oso bitarteko mugatuak dituzu jarraipen zehatza egiteko, eta denbora errealean ez duzu egiten, egunkariak ere beranduago iristen dira eta. Komunikabide espainolak entzun eta ikusten genituen, baina harrigarria da agenda informatibo espainolean Euskal Herriak zer toki hartu duen; beno, eztokia. Isiltasuna. Zutik Euskal Herria dokumentua onartu zenetik, eta gero ETAren erabakiarekin, informatiboki itzali egin dute Euskal Herria, ez da existitzen.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bozeramaile zinen. Oraindik, ordea, presoen gaia pil-pilean dago, eta amnistia eskakizunak aditzen dira berriz. Korapilo hori beste askoren ispilua da. Franco hil zenean ere presoen korapiloa zegoen, eta orduan lortu zen nahiko indar estatuari presoak kartzeletatik kentzeko. Gaur egun, tamalez, ez dago. Gatazkaren konponbidean, klabea diren ondorioei aurre egitea izugarri kostatzen ari da. Baina politikoki esplikatzen da, estatu espainiarrari gizartea presionatzeko geratzen zaion tekla bakarra presoak direlako. Giltza berak du, eta xan-
taia politiko etengabeko bat garatzen ari da.
Nola irten ataka horretatik? Ausardia askoz handiagoa beharko da. Euskal gizarteak badu, baina ez hala eragile sindikalek eta politikoek, eta instituzioek bereziki. Beste tonu eta intentsitate batean heldu beharko diogu gaiari. Batzuek pentsatzen dute —eta ez Rajoyk bakarrik— presoen gaia ezker abertzalearen arazotxo bat
«Euskal gizartea aldatu egin da. Lasai hartu nahi dut, agian klixe zaharrak alboratu» «Batzuek uste dute presoen gaia ezker abertzalearen arazotxo bat dela. Autoengainua da» «Ezker abertzalean gertatu dena mirari politiko bat da. Hori da bidea, bakarra gainera»
dela, eta beraiek konpon dezatela. Autoeingainu bat da. Gatazkaren ondorioei, presoei eta iheslariei, ez bazaie erantzun positibo bat ematen epe motzera, Euskal Herriko prozesuan eragin ezkorra izango du. Eta, beste aldetik, etxean nahi ditugula. Haiek ez daude oiloak lapurtzeagatik kartzelan. Herri honen defentsan egon dira, bizitza osoan, ehunka gizon eta emakume. Beraien borroka moldeak konpartitu ala ez, hori ez du inork zalantzan jartzen. Herri honek behar ditu, eta historiari ere zor diogu presoen eta iheslarien gaiari irtenbide azkar eta arrazoizko bat ematea.
Prozesuan aurrera jarraitzea oztopatzen duen koska handienetarikoa da presoen gaia? Estatuak bere interesak defendatzen ditu. Euskal Herri bezala, kontua da bertako eragileek maila ematen dugun. Eskailera batzuk igo beharra daukagu. Gizarte mobilizazioa da giltza, baina instituzioen eta eragileen babesa inoiz baino beharrezkoagoa da, arrazoi batengatik: estatuak ez dauka inolako interesik gai horri erantzun positibo bat emateko. Beraz, behartu egin beharko da. Badirudi konfrontazio armatuaren aroa amesten dutela, haren hegal-
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
pean estatuaren arazo guztiak ezkutatzen oso erraza zelako. Hain zuzen, hori bukatu denean ari dira kasuak ateratzen, toki guztietan alfonbrak altxatzen.
naiz etorkizunean ere arduraz jokatuko duela. Agian, denboretan eta urratsetan jende guztiak ez dauka ikuspegi bera, baina azkenean erabaki behar dutenak beraiek dira.
Nork hartu behar du gidaritza? Herritarren sentipenean dago presoen eta iheslarien gaiari irtenbide bat eman beharraren komentzimendua. Beste aldera begiratzea ez da ariketa inteligentea. Nik askotan esan izan dut, batzuei ez zaie gustatzen baina: kartzeletako patioetan bilduta dagoen konpromisoa herri honekiko, duintasuna, maitasuna eta lanerako gogoa, gehi gaitasun politikoa, tona askotako kontua da.
Ezker abertzalearen estrategia aldaketarekin eta Sorturen sorrerarekin ados etorri zara? Hastapenetan, mundu guztiak bezala pentsatzen dut, zalantzekin, informazio gutxirekin eta kezka handiz bizi izan genuen. Baina izugarrizko ilusioz ere bai. Politikan momentu batzuetan nahi den bezala egin ahal da, eta beste batzuetan ahal den bezala. Nik uste bigarren kasua izan dela, testuinguru oso zehatzean. Beharbada gauza guztiak ez ziren egingo fintasun izugarriz, zauritxoak ere geratuko ziren bidean. Baina, orokorrean, erabat bat nator egin den aldaketa estrategikoarekin. Aspalditik zetorren hausnarketa zen, gainera; hau ez da hamar pertsonak argia ikusi dutelako astindu dutela panorama politikoa. Ezker abertzalean oso transbertsala zen. Jende askok, zintzoki, zalantza izugarriak zituen estrategia politikomilitarrean; erakunde guztietan, ez ETAn bakarrik. Beraz, ibilbidean prozesu naturala da.
ETAk zer paper hartu beharko lukeela iruditzen zaizu? Erakundearen kezka eta ardura, logikaz, bada preso eta iheslarien arazoa konpontzen laguntzea. Erakundearenak ziren militante asko daude kartzelan, eta erakundearenak ez zirenak ere bai. Kartzelan jende asko dago. Baina, aparte, hemen bada beste arazo bat, lehenagokoa: militarizazioa. Herri hau okupatuta daukate frantziar eta espainiar indar armatuek, mota guztietako poliziek. Europako ratio handiena da polizia-presentzia. Atzerakada egin beharrean, garai hauetan, alderantzizkoa ari dira; ez dut uste jendeak irudika dezakeenik ministroa Fiteron kuartel berria inauguratzen. Orduan, desmilitarizazioa ez da erakundeak armak uztea bakarrik. Gatazkaren ondorioen pakete guztian sartzen da.
Etorkizuna nolakoa dakusazu?
Armak uztea behin betiko da? Erakundeak publiko egin dituen agiriak-eta irakurtzen ditut, eta iruditzen zait izugarrizko ausardiarekin jokatu duela azken urte hauetan. Urrats ausartak egin ditu. Hamarkadak borroka armatuan jardun eta gero, aldebarkatasunez horrelako erabaki bat hartzeak esan nahi du herriarekiko konexioa, ikuspegi argia eta konpromisoa betetzeko borondatea dituela. Apustua izugarria egin du. Ziur
AIMAR MAIZ
Gertatu dena mirari politiko bat izan da. Guztia kriminalizatuta egotetik estatuaren aldetik, ordezkaritzarik gabe, konpromiso politiko minimo batengatik jendea kartzelatzen zutela, estatuak uste zuenean oinpean zuela mugimendu abertzalea... Hortik erreakzionatzera, estatuari apustua irabaztera, proiektua bera salbatzera eta gizarteak saritua izatera, ez da inon gertatu. Miraria da. Hori da bidea, eta beste biderik ez dago gainera. Gatazka modu integralean konponduko da, ez daukat inolako zalantzarik. Hurrengo bost urteetan ere aldaketa izugarriak ikusiko ditugu gure herrian, eta onerako.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Umetatik jokatu du Amaia Erbina gazte ordiziarrak errugbian. Abuztuan, Txinako Nanjing hirian izan da, Gazteen Joko Olinpikoetan. Irati Badiola Ordizia Amaia Erbina (Ordizia, 1997) 7ko errugbian aritzen da. 16 urte bete arte, Ordizian aritu zen mutil taldean,alabaina, araudia dela eta, egun emakumeekin jokatu behar du, eta azken denboraldian, Hernaniko taldean aritu da.
Nolatan hasi zinen errugbian jokatzen?
IRATI BADIOLA
«Zorionez, ari da ezagutzera ematen emakumeen errugbia» Babeslea
5 bat urte nituenean hasi nintzen. Nire bizitzan errugbiak beti izan du pisu handia; nire aita jokalaria izandakoa da, eta anaiak ere jokatzen du, beraz, beti izan dut errugbiaren erreferentzia. Aita izan zen, hain juxtu ere, entrenatzera eraman ninduena.
Espainiako selekzioarekin, Gazteeen Joko Olinpikoetan izan zara Txinan. Zer nolako esperientzia izan da? Oso denbora gutxirekin abisatu zidaten, hilabete lehenago. Aurretiko aukeraketa moduko bat egin zuten, 25 nesken artetik 12 aukeratu zituzten, tartean ni. Une hartatik aurrera benetan sinestezina izan da. Txinan egonda ere ezin nuen sinetsi. ikusgarria izan da. Errugbiari dagokionez, sekulako selekzioen aurka lahiatu gara, Hala nola, Australia edota Kanadaren aurka, munduko selekzio onenetakoak. Gainera,errugbiaz harago, beste kultura batzuk ezagutzeko ekintza ugari antolatu dituzte. Benetan aberasgarria izan da zentzu guztietan.
7ko errugbian lehiatu zarete, eta 5. postua lortu duzue. Bai hala da. 7ko errugbia etorkizuna duen modalitatea da. Era honetako txapelketa laburretan errugbiak ez du lekurik izaten; 15ekin jokatzen den errugbiak txapelketa luzeagoa eskatzen du, aldiz, 7koan, zati
bakoitzak 7 minutu irauten du, eta 7 jokalarirekin jokatzen da; hori dela eta, askoz azkarragoa izaten da norgehiagoka.
Zein helburu dituzu? Errugbian jarraitzea da helburuetako bat, jakina. Ikasketei dagokionez, ikastera kanpora joatea gustatuko litzadake, mundua ezagutzea eta bidaiatzea izugarri gustatzen baitzaizkit. Edonola ere, ikasketei eutsiz bada ere, nire bizitzaren %80a izango da errugbia. Nire ametsa Espainiako selekzio nagusian jokatzea da.
Nola ikusten duzu emakumea errugbian? Orain dela gutxira arte emakumeen errugbia ia ez zen ezagutzen. Niri ere esan izan zidaten zer egingo nuen 16 urte betetzean, ez zegoela emakumeen errugbirik. Baina, badago, noski. Zorionez, orain, gero eta gehiago ari da ezagutzera ematen.
«Errugbia oso kirol osoa da; fisikoa, abiadura zein burua, denetik behar da» Zer esango zenioke errugbian izena emateko zalantzak dituen norbaiti? Probatu egin behar duela.Jendeak gauza asko esango dizkio, astakilo kirola dela, kasu. Baina ausarta bazara, eta gauza berriak probatzea gustuko baduzu, ezagutu egin behar duzu; harrapatu egingo zaitu, ziur. Oso kirol osoa da, fisikoa, burua abiadura, denetik behar da, eta edozein pertsona izan daiteke baliagarria, lodia, txikia, altua zein argala izan.
GOIBERRI 11
PUBLIZITATEA
12 GOIBERRI
MOTZEAN
Goierriko Manifestua Kontseiluak proba pilotu bat jarri nahi du martxan Goierrin: hizkuntza politika berri bat. Goierriko Manifestua idatzi dute helburuak zehazteko, eta gaur aurkeztuko dute Beasaingo Igartza jauregian, ekitaldi berezi batekin. Ane Arrieta Beasain Euskararen normalizazio prozesua areagotzea da Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren eginkizuna, eta bide horretan Goierrin proba pilotu bat egitea erabaki dute. Hizkuntza politika berri bat jarri nahi dute martxan, eta bide horretan, lehen pausoak egiten hasiak dira euskalgintzako zein administrazio mailako hainbat kiderekin batera. Eskualde euskalduna da Goierri, baina, normalizaziorako egiteko asko duena. Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubidea oinarri hartuta, egunerokoan euskaraz bizi ahal izateko hizkuntza politika eraginkorrak behar zirela ikusi zuen Kontseiluak, eta beti euskalgintzako kideak soilik bildu gabe, administrazioarekin elkarlanean egin beharreko bidea zela ikusi zuten. Bide horretan, Kontseiluak deituta, hainbat eragile batu
eta urrats ezberdinak eman dituzte pasa den urteko urritik orain arte. Goierriko euskalgintzako hainbat eragile batu ziren lehenik Ordiziako Barrenan. Hizkuntza-politika berri eta eraginkorra zer den ulertzeko formazio saio bat egin zuten gero eragile ezberdinek. Ordezkari politikoei helarazi zieten proposamena eta, handik aurrera, elkarrekin dinamika ezberdinak martxan jarriz, proposamen ezberdinak aztertu eta adostu dituzte.
Elkarrekin Bide horretan, bailarako erakundeekin, talde eragileekin nahiz politikariekin jarri dira harremanetan Kontseilutik. AEKko Nekane Munduatek ÂŤilu-
Euskaraz bizitzeko aldarria Goierri guztira zabaldu nahi du gaur aurkeztuko duten Goierriko Manifestuak. ALEX AREIZAGA
GOIBERRI 13
MOTZEAN
«Helburua eragileei zer egin dugun eta zer egin nahi dugun azaltzea da»
«Lanketa hau instituzioei soilik ez badagokigu ere, zeresan handia dugu»
«Eraginkortasuna handitzea ahalbidetuko digun bide berriak behar ditugu»
«Goierritar oro gonbidatu nahi nuke ekitaldira, etxera ez delako berdin itzuliko»
Maizpideko zuzendaria
Segurako alkatea
Ordiziako zinegotzia
AEKko irakaslea
sioz» ikusten du egindakoa, eta horrek ekar ditzakeen ondorioak: «Azken urteetan euskalgintzako kideak beldurtuta, ezkor geunden. Administrazioarekin talka egiten genuen. Orain, aldiz, elkarrekin goazela ikusten dugu, norabide berean, eta hori oso pozgarria da».
handia dugu», dio Eluska Gerriko Segurako alkateak. Euskararen normalizazioaren bidean «batak bestearen beharra» dutela dio: eragile ezberdinak administrazioena, eta alderantziz.
tzientzian eragin nahi dugu, jendearengan eragiteko». Kontseiluko Juanlu Aranbururen esanetan «alor guztietara modu integralean» iritsi nahi dute, «alderdi soziologikotik, ekonomikotik, kultura aldetik, kirol aldetik...». «Eskualdeko ikuspegi osoa izango du, eragile politikoak eta sozialak elkarrekin joango dira eta alor guztietan eragina izango du». Bide horretan, eragile ezberdinak gaur Igartzara gerturatzeak berebiziko garrantzia du, horiek izango baitira hizkuntza politika berriaren sostengu.
azaltzea da: zer egin dugun orain arte, eta zer egin nahi dugun hemendik aurrera, eta horretarako euren laguntza behar dugula azalduko diegu», dio Jon Urdangarin Maizpide euskaltegiko zuzendariak. «Euskararen alde borrokatzeko orain arte egin dugun bidea agortze bidean da», dio Imanol Iturriotz Ordiziako zinegotziak. «Bere eraginkortasuna mugatua da eta hainbatetan euskararen aldeko ekintzek beren jatorrizko zentzua galdu eta erritual bihurtu dira. Beraz, bide berriak ireki behar dira, mugimenduaren eraginkortasuna handitzea ahalbidetuko digun bide berriak behar ditugu». Bide berri horiez eta beste hainbat sorpresen inguruan jardungo dute gaur 19:00etatik aurrera Igartzan, ekitaldi berezi-berezian.
Jon Urdangarin
Normalizaziora bidean Segurako Udalean, esaterako, prozesu hori martxan jarri aurretik ere, formatzen hasiak zeuden udalgintzako zein administrazioko kideak, euskararen normalizaziorako bidean lanketa ezberdinak eginez. Baina, begi onez ikusten dituzte horrelako egitasmoak. «Udal administrazioetan egiten ditugu arauak, plangintzak, ardurak... eta guk ditugu baliabideak. Lanketa hau instituzioei soilik ez badagokigu ere, zeresan
Eluska Gerriko
Arkezpena, gaur Gaur, 19:00eta,n aurkeztuko dute, gerturatu nahi duen ororen aurrean, Goierriko Manifestua. «Ekitaldi freskoa izango da», dio Gerrikok: «Ez genuen nahi paperean testu bat idatzi eta horretan utzi: teknologia berriak aprobetxatuko ditugu, sortzaile ezberdinek parte hartuko dute... Eta luntxa egongo da amaieran». Munduate ere uste berekoa da: «Goierritar oro gonbidatuko nuke ekitaldira, etxera ez delako berdin itzuliko; barrua ukituta bueltatuko delako. Kon-
Imanol Iturritz
Bide berria Gaurko ekitaldian Goierriko Manifestua aurkeztuko dute. «Aurkezpen bat izango da. Helburua, bertan elkartzen diren eragile ezberdinetako kideei Goierriko Manifestua zer den
Nekane Munduate
14 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Alardeak Goierrin ere bai Herritarren arma erakustaldiak egiteko betebeharra indarrean egon zen Goierrin XVI. mende hasieratik 1876an foru galerarekin kendu zituzten arte. Liskarrak eragiten zituen herrien artean, agintearen ikur zirelako alardeak. Aimar Maiz Goierri Ekainaren bukaeran eta irailaren hasieran durundi sorgortzailea ateratzen dute Irungo eta Hondarribiako alardeek. Guda ekintza jakin batzuen oroimena gordetzen dute. Baina, behinola, herriaren arma erakustaldiak izaten ziren alardeak, foru milizia herrikoiak osatu eta urtean behin, gutxienez, defentsa indarra erakusteko betebeharra. Goierrin ere egiten zituzten arma alardeak. Gaur egun, Legazpin dute ohitura, 1994an berreskuratu ondoren. Baina, zenbait ikertzaileren iritziz, Zumarragako, Legazpiko eta Beasaingo ezpata-dantzak ere garai bateko alardeen aztarna dira, armak (zuriak, kasu horietan) erakusten diren heinean. XVI. mende hasierakoak dira Goierriko lehen aipamenak alardeei buruz, nahiz eta agindua 1397tik aurrera jarria izan daitekeen, Gipuzkoako hiribilduak Anaitasunean elkartzen hasi zirenean, hain zuzen, jauntxoen botereari aurre egiteko.
1506an, Legazpin borrokarako gai ziren herritarrek («160 gizon baino gehiago», agiriek diotenez) Segurara joateari muzin egin zioten, bide luzea zegoela eta. Garai hartan Seguraren administraziopean zegoen Legazpi, eta han aurkeztu behar zituzten armak, gainontzeko herriek bezala. XVI. mende osoan etengabeko eztabaida eragin zuen auzi horrek, harik eta 1608an Legazpi udalerri beregain bihurtu zen arte. Adibidez, 1516ko otsailaren 14an, Legazpi bezala, Zegama, Idiazabal, Ezkio, Gabiria, Ormaiztegi, Mutiloa, Zerain, Astigarreta eta Gudugarreta ere Segurara deitu zituen alkateak, armak erakusteko. Legazpiarrek uko egin zioten, Segurako alkateak beren herrira joan behar zuela argudiatuta. Segurak auzitara eraman zuen Legazpi.
Herriaren indar erakusle Gertakari historiko berezi bat gogoratzeko ez, baizik urteroko arma erakustaldia egiteko izan ohi zen herrietan alardea. GOIBERRI
Alardeen helburua «herriaren indarra» erakustea zen, Jose Luis Ugarte ikertzaileak dioenez. Herri, auzo, bailara edo ko-
GOIBERRI 15
GARAI BATEAN
Segurako hiribildua, XIX. mendean, Azpillaga gainetik margotua. Aizkorrondoko herrien hiriburua izan zen Erdi Aroan. GOIBERRI
Seguraren menpe zeuden herriek gastuak ere ordaindu behar zituzten rdi Aroaren bukaeran, bailarako bi hiribildu (Ordizia eta Segura) nagusietara bildu ziren herriek, armak han erakutsi behar izateaz gain, hiriburuaren defentsaren gastuetan ere parte hartu behar izaten zuten. Seguraren menpeko ziren Idiazabal, Zegama, Zerain, Mutiloa, Ezkio, Ormaiztegi, Gabiria, Astigarreta eta Gudugarretari 1470ean ezarri zioten betebehar hori. Segurak honako gastuak ordaintzeko partea eskatu zien: hiribilduko itxitura, harresi, dorre, ate, lubaki eta kartzelak konpontzearenetan; alkate, fidel, eskribau, erregidore, prokuratzaile, herriko pregoilari, morroi, mezulari eta probintziako batzar nagusi, berezi eta partikularretara bidalitako ordezkarien soldatena; Seguran gauero zaintza egiten zuten lau goardien eta ofizialaren soldatena; ekaitz aldietako gaueko zaintzaren kostuarena. Menpeko herriek erantzun zioten inoiz ez zituztela gastu horiek ordaindu, eta aurrerantzean ere ez zeukatela asmorik. Salvatierra de Iraurgiko (Azpeitia) Juan Perez de BikuĂąa batxilerra jarri zuten epaile, eta hark ordaintzeko betebeharra zeukatela agindu zien menpeko herriei, 1.000 doblako isunaren mehatxupean.
E
munitate bakoitza bere banderapean biltzen zen. Milizia militarki hierarkizatua zegoen, kapitaina (alkatea), alfereza (hark eraman ohi zuen bandera, agintean bigarrena zenez), sarjentuekin eta soldaduekin. Herritarrek zeuzkaten armak eraman behar zituzten. Agerraldietan parte hartzea nahitaezkoa zen. 1614an, Legazpiko Udalak gai ziren bizilagun guztiei dei egin zien. Hurrengo urtean, Frantziako erregina Ana Austriakoak Legazpi zeharkatu zuen, eta 18 eta 56 urte arteko gizon guztiak ekitaldian parte hartzera derrigortu zituen. Normalean urtean behin egiten ziren alardeak, Pazko igandean. Egin, eta ez ospatu, ez zeukatelako jai kutsutik ezer. XVIII. mendean, Legazpin urtean lau alarde egitera iritsi ziren:
Urtean behin armak hartu eta erakustera behartuta zeuden borroka-adinean ziren herritarrak Legazpiarrek muzin egin zioten behin baino gehiagotan armak Seguran erakusteari
Santikutz egunez (maiatzak 3), Korpus Kristi festan, Zortziurrenean eta San Joan egunean. Udaletxe berria eraiki eta plaza berritu behar zutenean ere, 1730ean, ÂŤplaza berria armak erakusteko ekitaldietan erabiltzeko modukoaÂť egiteko baldintza ezarri zuten. Ugarteren arabera, XVIII. mendearen bukaeran, Euskal Herrira iraultza-ideiak iritsi zirenean, herrietako miliziek erakustaldi militar hori zalantzan jarri zuten, eta handik aurrera festa modura hasi ziren ospatzen, gehiago. Euskal foruak indargabetu zituztenean, 1876an, alardeak egiteari utzi zitzaion.
Beregaintasunaren ikur Indarra erakusteaz gain, herri baten burujabetasunaren ikurra ere bazen armen alardea. Ezkio, esate baterako, 1661ean bereizi zen Seguratik. Urtebetean pikota eta kartzela eraiki (zigor jurisdikzio boterea) eta alardea antolatu zituzten. 1663an, beregaintasuna garesti irteten zela ebatzita, ondoko bi udalerrirekin batu zen, Gabiria eta Zumarraga (Argisaoko Gurutze Santuaren batasuna), baina ez hiribildu batekin. Gipuzkoako Batzar Nagusiek 1796an Seguran bertan egin zuten bileran, oraindik udalerriei gogorarazi zien urtero alardeak egin beharra zeuzkatela, eta kontu eman.
16 GOIBERRI
ERREZETA
Gazta tarta Lehenik oinarrian joango den sable pasta egin behar da. Horretarako gurina eta azukrehautsa ondo nahastu behar dira. Ondorengo hurrenkeran arrautzak, banilla eta irina gehituz eta ondo nahastuz joan, ore homogeneoa lortu arte.
Beste aldetik, betegarria egiteko, arrautza gorringoak, krema, gazta, esne-gaina eta azukrea ontzi batean jarri eta ondo-ondo nahastu behar dira. Labeko molde zabal bat sable pastarekin estali, eta bete-
garriarekin goraino bete ondoren labean sartu behar da 210 gradutan 25 minutuz. Eginda dagoenean hozten utzi behar da tarta. Aurkezteko garaian marmeladarekin estali daiteke bakoitzaren gustuaren arabera.
Ane Mujika
Aintzi単e gozotegia
Osagaiak Sable pasta 1 kg. gurin 800 gr azukr-hauts 4 arrautza 3 banilla(esentzia) 2 kg irin
Betegarria 500 gr arrautza gorringo 750 gr krema 750 gr gazta 750 gr esne-gaina 150 gr azukre
Estaltzeko Marmelada
18 GOIBERRI
INTERNET
saretik Bideoa
‘Gazta zati bat’, sarean ikusgai Idiazabalen sortu eta Goierrin gorpuztu zen Nazioen Mundua ekimenak, Gazta Zati Bat dokumentala egin zuen 2012an. Jon Maiak zuzenduta, euskal gatazkaren gaia modu berritzailean erakusten saiatu ziren, erabakitzeko eskubidea oinarri hartuta. Dokumentalak, Nazioen Munduaren lana Euskal Herri osora zabaltzen lagundu zuen, Gure Esku Dago mugimenduari bide eginez. Orain, doan jarri dute sarean ikusgai, bai Vimeo plataforman eta baita Gure Esku Dago ekimenaren webgunean ere. gureeskudago.net
Klik
Gipuzkoako atlasa sarean da
Bideojokoen txoko euskalduna
Gipuzkoako lurraldearen inguruko gizarte eta ekonomia arloko adierazle sorta zabala biltzen du Gipuzkoako Atlasak. Foru Aldundiak garatu du, Gaindegiak lagunduta. Udalerri bakoitzeko demografia datuak ez ezik, langabezia tasa edota herri bakoitzeko denda eta zerbitzu kopurua ere ikus daitezke. gipuzkoa.eus
Bideojokoen eta sareko jolasen zale euskaldunek txoko berria dute Interneten. Izan ere, gamer talde batek Game Erauntsia izeneko bilgunea sortu du. Bertan, jokoen kritikak, gameplayak, trikimailuak eta gidak elkarbanatuko dituzte. Webguneaz gain, sare sozialetan ere jarraitu daiteke taldearen aktibitatea. gamerauntsia.com
Teknologia
Orangek Jazztel erosiko du Orange telefonia arloko konpainia frantziarrak Jazztel erosteko asmoa agertu du aste honetan. Hala, Orange 3.330 milioi euro (akzio bakoitzeko 13 euro) ordaintzeko prest egongo litzateke operazioa gauzatzeko. Mugimendu honekin, konpainia frantziarrak bere arerio nagusia den Movistar taldeari aurre egin nahi dio.
19 GoIBerrI
ITSASONDO
Itsasondoko jaiak Irailak 19, ostirala:
21:30: Bokata jana. 21:30-23:00: DJ Amaiarekin dantzaldia. 23:30: Kontzertua: Atila y los Unos.
17:00: zinta karrera eta haur jolasak herriko plazan. 20:00: Futbol txapelketa finalak. Jarraian: Txupinazoa eta pregoia: Ijittuaren jaitsierarekin festeei hasiera emango zaie. 21:00: Herri Afaria. 23:30: Kontzertua: Imuntzo eta Beloki. Goizaldera: Baratzuri zopa eta txokolate jana.
Irailak 21, igandea:
Irailak 20, larunbata: Mozorro eguna: 09:00: Goiz eresia . 13:00: Beitiko igoera. 14:30: Paella lehiaketa. 18:00: Potxin eta Patxin pailazoak herriko plazan.
Patxin eta Potxin pailazoen saioa izango da bihar. 19:30-21:00: DJ Amaiarekin dantzaldia.
loInAz AGIrre
20:00: Mozorro lehiaketako sari banaketa.
09:00: Goiz eresia. Egun guztian: Puzgarriak Beiti kalean. 11:00: Altzagarateko igoera. 12:00: Hamaiketako herriko plazan. 14:30: Bazkari herrikoia. 18:30: Pilota partiduak. 19:00: Buruhandiak. 20:00: Sagardo dastaketa. Ondoren: Ijituaren igoerarekin emango zaie amaiera aurtengo festei.
20 GOIBERRI
URRETXU
Txikienek motor karreran parte hartzeko aukera izango dute.
GOTZON ARANBURU
Urretxuko jaiak Irailak 19, ostirala: 17:00: Potxin eta Patxin pailazoen Ipar Amerikar indigenak ikuskizuna. Domingo de Mendiaratz plazan. 18:00: Txokolate jana, Mundo Mejor, San Martin eta Pagoeta auzoetan. 19:00: Buruhandien eta erraldoien ibilaldia, Musika Ikastetxeko trikitilarien eta Iratzarri dultzaineroen laguntzaz.
19:30-22:00: Urolatarrak txaranga. 19:30: Iparragirre Balerdi musika tailerraren eta Lizarriturri txistulari taldearen kalejira. 20:00: Goierri-Verkolen saskibaloi partidua Aldiri kiroldegian. 20:30: Txupinazoa, Iparragirre plazan. Ondoren, luntxa eta Urolatarrak txaranga. 21:30: Urretxuko suzi olinpikoaren desfilea.
22:00: Urretxuko III. Olinpiar joko umoretsuak, Gernikako Arbola plazan. 00:00: II. Hip Hop jaialdia. Gernikako Arbola plazan.
Irailak 20, larunbata: 09:30: Urretxuko baserrietako abelgorrien erakusketa eta lehiaketa. Abenida berrian. 11:30: Entzierro txikia, Abenidatik Gernikako Arbola plazara.
Ondoren, zezentxoak eta poniak. 12:00: Urretxuko buruhandi bandoleroen eta Azkoitiko buruhandien kalejira.. 12:00: Zumarraga-Urretxuko bertso eskolakoen saioa. Abenidan. Jarraian, ganadu lehiaketaren sari banaketa. 16:00: Xake txapelketa AreizaKalebarren plazan. 17:00-19:00: Autodefentsa feminista ikastaroa.
GOIBERRI 21
URRETXU
Igandeko Euskal Jaian Behi aziendak lehendik oraingora gaia landuko dute aurten.
17:00: XXXVIII. Gastronomia lehiaketaren hasiera. Gernikako Arbola plazako luzapenean. 17:30: Gaztetxoentzako Txintxarra eta inurritxoa ikuskizuna Konfusion antzerki taldearen eskutik. 18:00: Idi probak, San MartinBarrenkaleko probalekuan. Partaideak: Egoitz Armaolea, Patxi Aranberri eta Jose Luis Zabaleta. 19:00: Herriarteko XXVI. Folklore jaialdia. Gernikako Arbola plazan. 21:00: Gastronomia lehiaketaren sari banaketa.Gernikako Arbola plazako karpan. 21:30: Idi probak, San MartinBarrenkaleko probalekuan.
Partaideak: Pablo Aranberri, Asier Zubillaga eta Asier Izagirre. 23:00: Txistularien alardea, Urretxuko Txistulari Taldearen eskutik. Iparragirre plazan.
Irailak 21, igandea: Euskal Jaia: 10:00: Lizarriturri Txistulari Taldea, Zumarragako Trikitixa eta Iratzarri dultzainarien diana. 10:30: Goizeko euskal jaialdia: Pagoetan hasita, Behi-aziendak lehendik oraingora gaia jorratzeko beharrezkoa den materiala eramango duten, herriko musikariekin eta dantzariekin. 11:00: Artisauen erakusketa.
GOTZON ARANBURU
Gernikako Arbola plazan. 12:00: Behiekin zerikusia duten produktuen dastaketa. 11:15-14:00: Euskal Jaialdia. 12:00: Donapaleuko (Nafarroa Beherea), Legazpiko eta Urretxuko konpartsak . 12:30: Kantu saioa: Bentazaharreko Mutiko Alaiak. Iparragirre kalean. 14:00: Euskal Jaiaren partaide guztien arteko herri bazkaria, Ederrena pilotalekuan. 17:30: Karrozen ibilaldia. 18:30: Zuhaitzaren Soinua Kolektiboaren saioa. Gernikako Arbola plazan. 19:15: Epaimahaiaren erabakia
jakinaraziko du. Gernikako Arbola plazan.
22 GOIBERRI
URRETXU
Lagun giroan parte hartzeko ekitaldi ugari izango dituzte kuadrillek Santa Anastasia jaietan.
22:30: Dantzaldia Fan&Go taldearekin. Gernikako Arbola plazan. 00:00: Bedaioko Ingurutxoa dantza herrikoia. Gernikako Arbola plazan. 00:30: Dantzaldia Fan&Go taldearekin. Gernikako Arbola plazan.
Irailak 22, astelehena: Kuadrillen eguna: 11:00-14:00: Haurrentzako parkea. Domingo de Mendiaratz plazan. 12:00: Moto eta patinete lasterketa. Domingo de Mendiaratz plazan. 12:00: Zezentxoak. Gernikako Arbola plazan. 12:30: Kuadrillen pisaketa eta izen ematea. Ederrenan.
12:30: Iraunkorrak txaranga kalez kale ibiliko da. 14:30-20:00: Haur parkea. Domingo de Mendiaratz plazan. 17:30-19:30: Kuadrillen arteko jokoak. Gernikako Arbola plazan. 20:00: Urretxuko Iparragirre Balerdi musika tailerreko bandaren eskutik dantzaldia.Gernikako Arbola plazan. 21:30: Kantu afaria. Gernikako Arbola plazan.
Irailak 27, larunbata: 15:30-18:00: Aspaceren aldeko plater tiraldia, Legazpiko Urtatzako zelaian.
Irailak 28, igandea: 09:00: Goierriko Klasika Elkarte arteko zikloturista proba.
MIRIAM LUKI
Txosnetako egitaraua Irailak 19, ostirala: 19:00. Kalabazinaren igoera zanpantzarrekin, Gaztelekutik. 21:00. Kalabazinaren pregoia. 23:00. Kontzertuak: Bad Sound System eta Jupiter Lion. Irailak 20, larunbata: 19:00. Tabernatatik Skandalue!. 00:30. Kontzertuak: Kashbad, Kolpatu!, Zopilotes Txirriaos. Irailak 21, igandea: Euskal Jai eguna: 12:00. Karrozen elkartzea. 23:00. Kontzertuak: Salda Badago eta Modesto. Irailak 22, astelehena: Bixamona fest: 20:00. Herri jolasen amaiera. 21:00. Afaria eta kontzertuak: Spfa eta Igelaren Banda. 02:00. Kalabazinaren jaitsiera.