GoiBerri 117. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

117. zenbakia. 2014ko irailaren 26a

GOI B ERRI

Goierritarrak ere Eskoziara begira Mikel Bastarrika Eskozian bizi den urretxuarra eta Andy McCulloch eskoziar jatorriko zumarragarra 6-7

Gure Esku Dago dinamikak antolatuta Beasainen egin zen mosaikoa. LEIRE BARANDIARAN

Zugaitz Ayuso 3 Iritzia 4-5 Pili Eskisabel 8-9 Ana eta Irene Usabiaga 10-11 Mende hasierako Arkaka 13 San Migel festak: Altzaga, Gaintza, Lazkao eta Ormaiztegi 15-22



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Zugaitz Ayuso Txirrindulari ohia

«Beharrezkoa den arren, politika gorroto dut» Mikel Albisu Itsasondo Txirrindulari ohia da Zugaitz Ayuso (Itsasondo, 1979) eta txirrindu salmenta eta konponketa denda dauka Beasainen.

Pelikula bat. Big fish. Musika talde bat.

Errepidea, ziklo krosa ala mendiko txirrindua?

Abesti bat.

Hirurek eman didate poz handiren bat, edo kontrako guztia. Ama bati zein seme-alba gehiago maite duen galdetzea bezala da.

Lasterketa bat. Munichen, 1997 urtean, junior mailako munduko ziko kross txapelketa. Nire lehenengo partehartzea izan zen munduko txapelketan.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Janari bat. Txerri sahieskia labean erreta.

Edari bat. Garagardo belgikarra.

Oporretarako leku bat. Donibane Loitzune ingurua.

Amets bat. Osasuna izan eta eta nere ingurua ondo eduki.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Emaztea ezagutu nuen eguna.

Miguel Indurain.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Zaletasun bat.

Emazteak umetako argazkiekin egin zidan argazki albuma.

«Txirrindu modalitate guztiek eman didate poz handiren bat, edo kontrako guztia» Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Niko Etxarten Euskal Herri rock and rollin.

Txirrindulari bat.

Mendira joan perretxikoak biltzera, eta orduak pasa, lasailasa, inongo presarik gabe.

MIKEL ALBISU

Era askotako musika entzun zalea naiz.

Gorroto duzuna. Beharrezkoa den arren, politika gorroto dut. Min handia egiten du gizartean.

Goierriko txoko bat. Gure baserri ondoan dagoen pagadia.

Herriko alkate bazina... Onezkero kiebra egin zuen herriak. Ez dut balio horretarako.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Angel Oiarbide Gure Esku Dago

Zenbait ezinezko egi bihurtu ditugu zinezko. Ba ote, ate edo aukera gehiago itxiko dituen hitzik? Iluntasun haundiagorik sortzen duen hitzik? Ba ote hitz desegokiagorik? Hitzek edo hitzen erabilerak, pentsamendu bat dakar atzetik. Eta pentsamenduak jarrera bat. Eta jarreraren arabera, bizitzaren bidegurutzeetan aukera ezberdinak irekitzen edo ixten dira. Irekitzen edo ixten ditugu, hobeki esanda. Aukera ugariko garai batean bizi omen gara. Ustez, garai ezberdinek duten eraginez harago, aukerak-bidegurutzeak guk sortzen ditugu. Baditugu milaka adibide munduan. Makina bat gure herrian. Garai oso-oso ilunetan sortu, garatu eta gaur egunean bai hemen bai munduan dizdira handitzen doazen adibideak. Adibideez gain, sortzaile hauen

E

testigantza zuzenak edukitzeko ohorea eta aukera ere badaukagu. Are gehiago, egindako lana eskertzeko aukera ere. Adibideekin Ezina, Ekinez, Egina harkaitzean zintzelkatu zuten belaunaldia. Debeku eta etsipenen gainetik, berez «ezinezko» ziruditen proiektu asko sortu, hauspotu eta sendotu zituzten herritarrak. Ameslariak. Amelari libreak. Nola bestela. Gure hizkuntza debekatua zegoen garaian, hezkuntz sistema frankista aukera bakartzat zegoela zirudien garaian, euskal hezkuntza sistema propioa sortu eta gaurdaino sendotu zutenak. Muga mentalez gain, muga fisikoak zeuden garaian, langileek sortutako kooperatibak, gaur egun munduko edozein txokotan hemen sortzen den produktuak eramateaz gain, lan harreman eredu bat zabaltzen dutenak.

Euskal kultura, arlo ezberdinetan piztu edo berpiztu eta indartu zutenak,… Ameslari haiek, hauek, 5060 hamarkadan elkarrekin sortutako inertziak eragindako uhinaren aparrak iritsi zaizkigu gaurdaino. Egindako lanarekin ireki zituzten bideetan goaz gu pausoak ematen. Maiz hori horrela izateak zenbateko lan eta izerdi kostatu denaren perzepzioa galduta. Guzti horiek berezkoak edo oinarritzat direla sinistuta. Sortzaile horien oinordekoak izanik, herentziz jasoak ditugu eredu, adibide, irakaspen eta balore guzi horiek. Eta utzi diguten lekukoaren, zein eskertuta eta harro gauden nahikoa eskertu ote diegun dudarekin. Esango nuke, ziklo baten oinarri garrantzitsuenetariko bat, herritarrak zegokien ardurak bereganatzea izango litzatekeela. Eta baturak sortzen duen

indarraren adierazgarri, tresnatzat auzolana. Herritarrak biltzea, elkartzea, ahalduntzea, ardurak hartzea, gure bizitzen protagonistak bihurtzea… Azken finean, herritarrak Gure Esku Dago jarrera barneratzean dago ziklo oso baten oinarria. Katalandarrek barneratu duten jarrera adibidez. Hor dago koxka. Zain egon gabe, pausoak emanez bila irtetzea. Kanpora begiratu partez, barrura begiratzea. Besteek zer egin beharko luketen esan gabe, geuk egitea. Igo gaitezen gure barneko atalaiara. Eman diezaiogun perspektiba gure bizitzei. Irudikatu dezagun utzi nahi dugun eredua, adibidea, baloreak... Uzta jasotzeko eta biltzeko garaiak izan ditugu. Baina hartzeak badu segida: ematea. Lurra landu, hazia landatu, ureztatzeko garaia iritsi da. Guk egin dugun gisara, ondorengoek harrotasunez eredu baten uzta jaso dezaten. Zintzotasunez elkartzen, batzen, borondateak ehuntzen hasi gaitezen. Denak gara mosaiko erraldoi honetan beharrezko piezak. Txikitik haundira pausoak emanez. Ameslari izanez. Ustezko «ezinezko» horiek egi bihurtuz. XXI. mendeko gure hitzak idazteko: Etorkizun, Elkarrekin, Erabaki. Unea iritsi da. Har dezagun bidea.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Japondik II Tokiotik hegoaldera ordubeteko bidaia eginda, Kamakura herritxoa dago. Bertan 16 metroko buda erraldoi hau mirestu daiteke.

Parrandazaleak izan gara, edo gara. Hala ere, gure parrandak modako tabernak ez diren beste eremu batera igarotzen ari gara azkenaldian. Gogoan dut hogeita gutxi urte genituela herriko tabernetan jo ta su ari ginela hogeitamagutxi urteko jendea ikusten genuenean pentsatzen genuena: «Begira, aiton-amonak parrandan atera dira berriz». Urte batzuk geroago, beti bezain gazte jarraitzen dugu eta zer demontre! Noizean behin bada ere, tabernetara jaisten gara parranda egitera. Azkenekoetan, ordea, aitonamonak gu garela irakurtzen dut gazteenen begietan. «Ze lotsa, nik adin horrekin ez dut parrandan ibili nahi» diotela dirudi begirada aztertzaile zein zorrotzarekin. Aizu! Noizean behin ateratzen naizela! Eta gainera! Ze hostia! Ez dit lotsarik ematen! Nahiz eta zeintzuk zareten ez dakidan, nahiz eta tabernan kanpoan geratzen garen barruan trote gehiegi dagoelako... Batzuetan gainera, gaztetxo hauetako batekin hizketan hasi eta jokuz kanpo egongo bazina moduan hitz egiten dizutela konturatzen zara, parranda bat zer

den jakingo ez bazenu moduan. «Guk jagerbombak edaten ditugu», dio mesprezuz zure gintonicari begira. Ba zer demontre! Guk ere edango dugu bat gaur! «Ez ez, hobeto ez, oso gogorra da», erantzuten du. «Nola? Zuk ez dakizu nor garen! Kontatuko banizu… kontatuko dizut» eta guk ere jagerbomb bat edaten dugu. Oraindik urdailari buelta eman ezinik nabil. Zer moduz sartu zitzaizun zuri Artola?

Mikel Alvarez

bat eta

Ez da erronka makala. Bada nik ere barne hodiren bat apurtuta edo gutxienez batzuk tokiz aldatuta ditudala uste dut. Ez baita normala komunerako maiztasun hau! Jagerbomb horri Coca-Cola apur bat nahastu beharko diogu hurrena. Tripentzat ona omen den kontuarengatik, badakizu. Eta zu lasai Mikel, jendeak gure gaueko abenturak eta kalenturak ezagutzen ez baditu, dokumentatzerik izan ez dutelako baita. Internet aurrekoak izatean, gure gaztaroak utzitako arrastoak VHS zintekin batera joan ziren, eta ezin horrela urtez-urte, festarik-festa apurtutako markak trasmititu! Baina hobe horrela! Gainerakoan Interneten ahaztuak izateko eskubideen inguruan ariko ginateke eta! kar, kar, kar. Bestalde, eta diozun moduan, aitortu beharra dugu guk ere horrelakoak pentsatzen genituela. Eta oraintxe bertan, adibidez, gu baino jende zaharragoa gureak sentitzen ditugun ingurunetan ikustean ere burutik pasatzen zaizkigula. Esate baterako lagunekin… emmm… ba adibidez... zera... Wow Mikel! Posible al da egoera

bat Jon Artola

bat bera ere ez bururatzea! Demontre, banengoen ba ni, duela urte batzuk inondik inora erakartzen ez ninduten planak gustura egiteak zerbait txarra eduki behar zuela! Goizetan egindako patata tortila eta fiambreradunak besteak-beste... Coca-Cola bi bider bota beharko diogu hurrena Jagerbomb madarikatu horri, Mikel. Lehena urdailari laguntzeko eta bigarrena, herdoilak kentzeko! Zaharrak garela kamarada! Edo beno, hobe esan: Vintage Originalak!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Eskoziar konexioa Erreferenduma egin aurretik eta ostean Goierriri lotutako bi lagunekin hitz egin du GoiBerrik: bata urretxuarra da eta 1998tik Eskozian bizi da, bestea Zumarragan bizi da eta Ingalaterran hazi bada ere, gurasoak eskoziarrak ditu.

Mikel Bastarrika Eskozian bizi den urretxuarra

«Baiezko botoa esperantzarena izan da, eta ezezkoa, berriz, beldurrarena» M. Luki Mikel Bastarrika (Urretxu, 1974) 1998an joan zen Eskoziara, ikastera. Harrezkero bertan bizi eta lan egiten du, Glasgowen, Eskoziako hiririk jendetsuenean, hain zuzen. Glasgow-ek baietza eman dio independentziari, baina ezezkoa aurrez pentsatu baino hurbilago izan du han ere. Berak bozkatu du, eskubidea zuen.

handik bidaltzen dute dirua gero bueltan. Eskoziar askok Londresek alde batera utzi dituela uste dute.

Zein da zure emaitzen balorazioa?

Glasgow hiriak zein berezitasun ditu Edinburgoren aldean? Glasgow eta Edinburgo oso ezberdinak dira. Glasgow-ko aireak eta jendeak langile kutsu handiago dauka. Edinburgon turismoa eta finantzak dira nagusi, eta jendeak, nik uste, bizitzarekiko zein lanerako beste jarrera bat dauka. Glasgow ez da Britainiar inperioko bigarren hiriburua, hainbat eraikinek eta historiak berak gogoratzen duten bezala; baina badu potentziala. Bilbo-Glasgow eta Donostia-Edinburgo pareka daitezkeela uste dut batzuetan.

Erreferendumak ere bi hirien arteko aldea argi utzi du. Glasgow-ek independentziari baietz esan dio eta Edinburgok ezetz. Edinburgok lotura han-

ASIER GOIKOETXEA

diak ditu Londresekin eta pertsona askoren etorkizuna Londresko enpresen etorkizunari lotuta dago; horietako enpresa askok independentziak gailenduz gero alde egingo zutela aurreratu zuten.

Zein giro sortu du egunerokoan Eskozian independentziaren inguruko erreferendumak? Eguneroko elkarrizketetan ez da beste gairik egon, jendea politikari buruz aritu da etengabe. Independentziaren onurak zein arriskuak izan dituzte hizpide. Harritu nau, esate baterako, eskoziarrek inolako erreparorik gabe zer bozkatuko duten esan diotela elkarri.

1,6 milioi eskoziarrek baietz esan diote independentziari. Zergatik? Parlamentua dute Edinburgon, hezkuntza eta osasun alorrean beren erabakiak hartzen dituzte, baina diru kontuetan Londresek agintzen du. Orain artean, zergak hara joan dira eta

«Eskoziarrek inongo erreparorik gabe elkarri esan diote zer bozkatuko duten»

Duncan lagun eskoziarrari balorazio hori egiteko eskatu diot: «Diruak, botereak eta norberekeriak irabazi dio herritar guztientzako demokrazia sozial eta ekonomiko baten ikuspegiari. Nahasia gertatzen da herrialde honetan bizitzea, jakinik zure herrikideen erdiak baino gehiagok zurearen aurkako ikusmoldea dutela».

Nola ikusten duzu etorkizuna? Emaitza hauekin baliteke Londresek bere jarrera aldatzea. Datorren urte hasieran transferentzia horien legeak idatzita egongo omen dira; baina jende askok, ordea, ez du hori sinesten. Baiezko botoa esperantzarena izan da; ezezkoa, berriz, beldurrarena. Nahiz eta independentzia ez lortu, Eskoziak badu potentziala eta saiatuko dira eskoziarrak, Erresuma Batuaren barruan bada ere, beren kasa gizarte hau hobetzen. Hori da nik sinistu nahi dudana behintzat!


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Miriam Luki Zumarraga Eskoziako erreferendumaren harrabotsak entzuten dira kontsultatik astebete pasa denean jada. Eskoziarren gehiengoak ezetz esan zion independentziari, eta aldea aurrez pentsatu baino handiagoa izan bazen ere –hamar punturen bueltan–, independentziari bai esan ziotenen kopurua aintzat hartzeko modukoa da, eskozia-

rren %45 inguruk baietz esan baitzion independentziari; 1,6 milioi eskoziarrek. GoiBerrik Goierri eta Eskozia konexioa bilatu du eta Eskozian urteak egin dituen urretxuarrarekin hitz egin du: Mikel Bastarrika. Alderantzizko bidea egite aldera, Eskoziarekin lotura duen adoptatutako goierritarra bilatu du, eta Andy McCulloch-ekin egin du topo, Zumarragan.

Bakoitzak gaiari buruzko bere ikuspuntua du. Bastarrikarekin Glasgow-erako bidaia da ondorengoa. McCulloch-ek Ingalaterran egon berritan Zumarragako eta Ingalaterrako begirada uztartuta hitz egin du Eskoziako galdeketari buruz. Biei ala biei zaila egin zaie Eskoziako errealitatea Euskal Herrira ekartzea. «Hasteko eta behin, erreferenduma Edinbur-

gok eta Londresek adostu zutelako», dio Bastarrikak GasteizMadril-Paris ardatzaren arteko aldea iradokiz. McCulloch-en ustez, «Euskal Herriko egoerak beste osagai batzuk ditu, esaterako, etnikoak». Eskoziako erreferendumaren inguruan gogoeta egin dute Bastarrikak eta McCulloch-ek, batak handik, besteak hemendik.

Andy McCulloch Zumarragan bizi den eskoziar jatorriko ingelesa

«Ingelesak konturatu dira eskoziar askok independentzia nahi dutela» M. Luki Andy McCullogh (Coventry, Ingalaterra, 1964) orain hamabi urte iritsi zen Zumarragara; bertakoa du bikotekidea. Ingeniaria bera, turismoa ogibide bihurtu du. Ingalaterran jaio bazen ere, gurasoak eskoziarrak ditu.

Oso interesgarria izan da han ikusi dudana, urduri baitaude, haserre. Orain artean ez dut halakorik ikusi, baina orain, itxura denez, eskoziarrak serio hartu dituzte eta haien independentzia asmoa benetakoa dela konturatu dira erreferendumari esker.

ematen diotela botoa, eta, azkenean, beti Britainia Handian gailentzen den kontserbadore gehiengoak gobernatzen dituela. Londreseko Wesminsterreko legebiltzarrean toki gutxi dutela sentitzen dute. Eskoziarrak ingelesak baino hippie agoak izan dira beti.

Zure gurasoak immigranteak izan dira Ingalaterran.

Zure ingeles zatitik, zein sentipen eragin dizkizu eskoziar askoren independentzia gogo horrek? Niretzat statu quo-arekin haus-

Zure aldetik ulertzen al duzu independentzia grina hori?

tura zen, eta independentzia ateraz gero, ondoren zer etorriko zen ez nekien. Ziurgabetasun horrek urduri jartzen ninduen.

Erreferendumaren ondoren, behin ezetzak irabazita, zein gogoeta egiten duzu?

Bai. Euskal Herrira Estatu Espainiarretik fabriken gerizpera etorri ziren immigranteen antzera joan ziren gurasoak Eskoziatik Coventry-ra (Ingalaterra). Han, beste eskoziar ugarirekin batera, bizimodua egin zuten. Dena dela, gurasoak ederki egokitu ziren, eta herriminak ez zituen kikildu; eskoziar askok urteak egin dituzte Ingalaterran Eskoziako mendiei begira.

Orduan zu zer zara? [Barre egin du] Ni ez naiz animalia politikoa, baina nire burua ingelestzat dut. Horrenbestez, nik ez nuen Eskoziaren eta Britainia Handiaren arteko dibortziorik nahi. Britainiarra naiz.

Ingalaterratik etorri berri zara; nolako giroa ikusi duzu han erreferendumaren atarian?

Zergatik uste duzu eskoziar kopuru handi batek independentzia nahi duela? Nire ustez, Eskoziak duen arazo handienetako bat da beraiek, hauteskundeetan ezkerrari

«Nire ustez, eskoziarrak ingelesak baino ‘hippie’-agoak izan dira beti»

Bai, baina nire barruan gai honi dagokionean bihotzak baino gehiago arrazoiak agintzen du.

Britainiarrek, ingelesak buru, beldurra hauspotu dute eta estrategia horrek funtzionatu duela uste dut. Batik bat, Eskoziaren etorkizun ekonomikoaren gaineko izua hedatu dute. Hala ere, nire ustez, independentziaren aldekoena ez da porrota izan: Erresuma Batua gogoetara bultzatu dute, eta gainera, Cameroni autonomia gehiagoren promesa atera diote. Orain ikusteko dago betetzeko gai den ala ez.

Eskoziarren %85 inguruk eman du bozka, ez da marka txarra, ezta?

MIRIAM LUKI

Ez horixe. Erreferenduma egin izana osasuntsua izan da, eredugarria erabat. Parte hartze marka guztiak apurtu dira eta hori albiste ona da. Orain, ingelesek gogoeta egin beharko dute, eskoziar askok independentzia nahi dutela konturatu baitira. Ingelesek ez dituzte eskoziarrak gorroto; han ingeles futbol talde bat dena delako txapelketatik kanpo geratzen bada, eskoziar talderik badago, ingelesek eskoziarren alde egingo dute.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Pili Eskisabel Izagirre Ipuin kontalaria eta nekazaria

«Ama izandakoan piztu zitzaidan berriz ahozko istorioekiko zaletasuna» Maialen Igartua Ataun Ataungo Espilla baserrian nekazaritza ekologikoan jarduteagatik ezagutuko dute goierritar gehienek Pili Eskisabel (Ataun, 1957). Nekazari izateaz gain, abenturazalea ere bada, ordea. Bi aldiz pentsatu gabe erabaki zuen martxoan Ordiziako Ahozko Kontakizunen lehiaketan parte hartzea, eta hirugarren postua lortu zuen aitak txikitan helarazi zizkion istorio kantatu batzuk taularatuta. Ahozkotasunaren munduak liluratuta utzi zuela dio Eskisabelek. Datorren ostiralean, Ataungo Herri Antzokian, jendaurrean kantatuko ditu berriro bertso haiek, Antzeztaun zikloaren baitan. Iban Nikolai Didjeridoo jole ataundarraren laguntza izango du oraingoan.

Nondik datorkizu istorioak kontatzeko zaletasuna? Guk txikitan ez genuen telebistarik. Idatzizko ipuinak ere, oso umeak ginela, behintzat, ez. Dena ahozkoa zen. Fernando Amezketarraren ibilerak, esaterako, oso gustuko genituen. Etxean, berriz, aita zena oso kontalaria zen. Bere istorioak kontatzen zizkigun, gaztetako ibilerak eta halakoak. Ama izan nintzenean aitak kantatzen zizkigun bertsoak berreskuratu nituen, eta hark

kontatzen zizkigun istorioak hasi nintzen semeei kontatzen. Ahozko istorioekiko zaletasuna berriro piztu zitzaidan orduan.

Afizioa izanagatik, jendaurrean aritu gabea zinen. Nolatan bururatu zitzaizun Ordiziako Ahozko Kontakizunen lehiaketan parte hartzea? Gosaltzen ari nintzela egunkaria irakurtzen hasi nintzen, egunero bezala, eta hala izan nuen lehiaketaren berri. Eta, abenturazale samarra naizenez, izena eman nuen bi aldiz pentsatu gabe.

Ordiziako txapelketan kontatu zenuen istorioa ere aitak helarazitakoa al da? Bazen ipuin kantatu bat, aitak txikitan kontatzen ziguna. Bertso modukoak ziren, eta altxor baten antzera gorde izan ditut bertso horiek buruan. Oso bereziak ziren niretzat. Ordiziako lehiaketara aurkeztu nintzenean, istorio hura kantatu nahi nuela erabaki nuen. Apur bat egokitu nuen, prestatu, eta halaxe joan nintzen.

Zer kontatzen du, bada, istorio horrek? Nafarroara ardotara doan asto baten istorioa da. Joan etorri haietako batean, otso batekin topo egin, eta bien artean izandako elkarrizketa da. Honela hasten da astoa: «Agur agur

otsako». Eta otsoak: «Ongi etorria haizela astako». Orduan, astoak: «Deskuidoan egarri baldin bahago, bazekarreat nahiko edari». Eta otsoak: «Ez nauk, ez nauk egarri, baizik goseak natsok larri, gaur gauerako afari, nahi dizkinat hire buru belarri». Istorio sinplea da, baina kantatua denez, ezberdina da, eta niri oso polita iruditzen zait.

Gustura aritu zinen Ordiziako lehiaketan?

«Orain telebista ikusten dugu, edo irakurri; ahozkoa, ordea, apur bat galduta dago» «Liluratuta geratu nintzen Ordizian entzundako istorio eta ipuin kontalariekin» «Ez dakit datorren urtean berriz parte hartuko dudan; baditut buruan bizpahiru istorio»

Mundu zoragarri batekin egin nuen topo. Pentsa, niretzat lehen aldia zen. Aurretik sekula ibili gabea nintzen ahozko istorioak kontatzen. Eta han aurkitu nituen ipuin kontalariekin eta ipuinekin liluratuta geratu nintzen. Adibidez, emakume argentinar batek txori bati buruzko istorioa kontatu zuen, eta ia-ia berak ere hegan egiten zuela ematen zuen. Keinuak, eskuen mugimendua, hizkuntza aberatsa... Ipuin kontalarientzako ikastaro bat ere bazegoen, baina ezin izan nintzen joan, eta gogoarekin geratu nintzen. Agian, datorren urtean ikastaro horretan parte hartuko dut.

Hirugarren postua espero al zenuen? Sorpresa handia izan zen. Beste parte hartzaileak horretan zihardutenak ziren, ipuinak kontatzen esperientzia zuen jendea. Ni, berriz, abenturazale bat. Dena den, nik uste dut epaimahaiak ez zuela ipuina kontatzeko modua baloratu nigan, istorioa bera baizik. Ezagutzen omen zituzten bertso haiek, baina doinua ez.

Ordiziakoaz geroztik, egin al duzu beste emankizunik? Ataungo Aia auzoko jaietarako eskatu zidaten umeei ipuinen bat kontatzeko. Hiru ipuin pres-


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

tatu nituen, tartean astoari buruzko ipuin kantatua. Lehen aldiz, umeen aurrean aritu nintzen, eta konturatu nintzen haiek adi egoteko ahalegin handiagoa egin behar dela.

Ostiralean Iban Nikolairekin egingo duzun saioa hirugarrena izango da, hortaz, zuretzat. Auzokoa dut Iban; Didjeridooa jotzen du. Egia esan ez dugu elkarren artean saioaz hitz egin, baina ikuskizuneko protagonista bera izango da. Tarte bat uzten didanean, nik nire istorioa kantatuko dut. Ataungo saioan ere astoaren inguruko bertsoak abestuko ditut. Ez dut uste biok aldi berean arituko garenik; iruditzen zait nire bertsoei ez doakiela ondo atzean musika jartzea.

Herritarren aurrean aritzeko gogoz al zaude? Nerbio batzuk baditut, baina gustura kontatuko diet nire istorioa. Ikuskizuna gaueko hamarretan izanik, gainera, helduak joango dira, eta, agian, jaso eta haien haurrei helaraziko diete. Pentsatzen dut, nik jaso bezala, beste ataundar batzuek ere jasoko zituztela bertso hauek umetan. Maximo Aierbek, esaterako, Ataungo kantak jasotzen dituen liburu bat du, eta hor ageri dira. Hala ere, inoiz entzun ez dituen jendea ere egongo da.

Ahoz aho pasatako ondare hori mantentzea garrantzitsua al da? Orain telebista ikusten dugu, edo irakurri. Ahozkoa, ordea, hain polita izanik, apur bat galduta dago. Hala ere, orain, konturatzen ari naiz umeentzako ipuin kontalariak eta halakoak tarteka, behintzat, antolatzen direla. Hori pozgarria da.

Datorren urtean berriz parte hartzera animatuko zara?

MAIALEN IGARTUA

Ez dakit ausartuko naizen. Baditut buruan beste bizpahiru istorio, modu berean jasoak. Horiek prestatzeko, ordea, lan piska bat egin beharra dago. Eta ni, batik bat, baserritarra naiz.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Usabiaga ahizpak bikain Espainiakotxapelketan Irati Badiola Ordizia Ana eta Irene Usabiaga ordiziarrek primerako lana egin dute Galapagarren (Madril) egin den Espainiako pistako txirrindularitza txapelketan. Euskadiko selekzioak lortu zuen lehen postua elite mailan, 7 urrezko domina, 6 zilarrezko eta 4 brontzezko erdietsita. Ordiziarrek emaitza bikainak lortu zituzten bertan. Irenek banakako jazarpen proban eta puntuazioan urrezko dominak erdietsi zituen, eta Anak, berriz, taldekako abiadura proban eta scratch probetan. Halaber, lehen postua lortu zuten elkarrekin taldekako jazarpen proban. Txapelketari bakarkako jazapenarekin ekin zioten, oso proba baliagarria norberaren eta gainontzeko lehiakideen maila ikusteko. «Proba horretan erreferentzia objektiboa lortzen da, eta benetan, erritmo sendoa eramateko gai zaren, eta besteak ere nola dauden ikusten da», azaldu du Irenek. Lehen proba horretan Irenek egin zuen denbora onena, baina Ana ere ondo moldatu zen hirugarren denborarik onena lortuta: «Gure denborak onak zirela ikustean konfiantza handia eman zigun hurrengo probetara begira», adierazi du Anak. Txapelketako emaitzak age-

Babeslea

rian uzten dute zer nolako maila duten bi ahizpek pistan; alabaina, ordiziarrak errepidean ere ibiltzen dira. Nolanahi ere, Anak, behinik behin, argi du bere helburuak pistan dauzkala: «Errepidea nik batik bat entrenamendu moduan planteatzen dut , nire denboraldia pistara begira planteatzen dut». Irenek, berriz, oraindik ez dauk oso argi zein modalitate aukeratuko lukeen «biak ditut gustuko, egia da pistan emaitza hobeak lortu ditudala, baina errepideko txirrindularitzak denbora gehiago ere eskatzen du, eta oraindik ezin izan diot eman. Datorren urtetik aurrera, denbora gehiago izango dudanez, hobeto ikusi ahal izango dut».

Etorkizuna airean Bi ordiziarrek oso barruan daramate txirrindularitza grina, eta gainera, maila gorenean dabiltza. Ana Eustrak Euskadi pistako taldean dabil, eta Irene Lointek errepideko taldean. Baina, profesionaletan dabiltzan arren, zailtasun ugari dituzte, pistako modalitateak oraindik ez baititu laguntza asko; «gauzak ez daude ondo, eta oso gogorra egiten da», aitortu du Anak. Ireneren kasuan, diru-laguntza bat jasotzen du, 23 urtetik

Ezkerrean Irene, eskuinean Ana. GOIBERRI


GOIBERRI 11

GAZTEAK

Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliako irteeran Usabiaga ahizpei omenaldia egin zitzaien. JANIRE ARRONDO

«Profesionaletan gaude, baina pistan egoera ez da erraza, eta oso gogorra egiten da » Ana Usabiaga Txirrindularia

«Pistan emaitza hobeak lortu ditut, baina errepidean ibiltzea ere gustatzen zait» Irene Usabiaga Txirrindularia

beherakoei ematen zaiena. «Oinpiar jokoetara joateko aurrez nazioarteko lasterketetan puntuak lortu behar izaten dira, eta horietara joan ahal izateko dirua behar denez, laguntzatxo bat ematen dute» Hain juxtu ere, horixe du xede Irenek, 2016ko joko olinpikoetan parte hartzea. Anak, berriz, dagoeneko lortuak ditu munduko kopara joateko puntuak, eta bere erronka, orain, kopan lan ona egin eta munduko txapelketarako sailkatzea izango da. Etorkizuna nahiko ilun ikusten dute, egun, ordiziarrek. Pistan jarraitzeko bidea bientzat Eustrak Euskadi taldea da, baina desagertzeko zorian dago; horrenbestez, une honetan etorkizuna «beltz» ikusten dutela airtortu dute. Edonola ere, euren esku dagoen artean argi dute jarraituko dutela.


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Gurasoei gutuna Beasaingo Ttilklik! elkarguneak II. Gurasaoei Gutuna idazlan laburren lehiaketa antolatu du. «Jendea beraien barru-barrutik ateratzen zaizkien hitzak esatera animatu» nahi du Itxaro Mendizabalek. Loinaz Agirre Beasain Irailaren 29an 16 urte bete ziren Itxaro Mendizabalek istripuz gurasoak galdu zituela. «Beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan», aurten, bigarren aldiz, Gurasoei Gutuna idazlan lehiaketa antolatu du Ttiklik elkarguneak. Azaroak 15 baino lehen aurkeztu beharko dira lanak Beasaingo Ttiklik elkargunean (Zelaeta Berri plaza, 3). Posta elektronikoz ere bidal daitezke: info@ttiklik.com helbidera, gaian, idazlan laburren lehiaketa idatzita. Euskaraz idatzia izan behar du idazlanak; gehienez, bi orrialdekoa izan beharko da. Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkez dezake.

saria Beasaingo Kilimak dendak emango du; 12-18 urte artekoena, Beasaingo Mirentxu liburudendak eta helduena, Beasaingo Udalak. Sari banaketa azaroaren 29an egingo da, Beasaingo Igartza jauregian. Ekitaldi berezia izango da: Toti Martinez de Lezeak azkeneko liburuaren aurkezpena egingo du bertan eta haurrentzako mitologiari buruzko hitzalditxoa egingo du. Ondoren, Aramako Ostatukoek luncha eskainiko dute.

Euskaraz idatzia izan behar du idazlanak; gehienez bi orrialdekoa izan beharko da

Hiru maila Lehiaketa hiru mailatan banatzen da. 6-11 urte bitartekoen taldea, 12-18 urte artekoena eta 18 urtetik gorakoena. Maila bakoitzean sari bana banatuko da. 6-11 urte artekoen mailako

Toti Martinez de Lezeak, Pello Zubiriak, Xabier Mendigurenek eta Dionisio Amundarainek eskutitz bana idatzi dute.

Hiru mailatan banatzen da: 6-11 eta 12-18 urte bitartekoena eta 18 urtetik gorakoa


GOIBERRI 13

GARAI BATEAN

Arkakara bisita ‘ilustrea’ A. Apalategi Zaldibia Zaldibiako Arkaka urari eta energiari lotutako gunea izan da. Osinberdetik dator Aralarko barrunbeetan gordetzen den ur emaririk garrantzitsuenetako bat. Eta duela XX. mendearen hasieran, bertan kokatu zuten ia mende betez Beasaingo CAF lantegia energiaz hornitu duen zentral hidroelektrikoa. 1901. urtean, SECM Sociedad Española de Construcciones Metálicas erakundeak erreka horren aprobetxamendua erosi zuen, Osinberde inguruan dagoen 273 metroko ur jauzia ustiatzeko helburuarekin. Urak lurpetik behar bezala bideratzeko, lan eta inbertsio handiak egin behar izan zituzten. Tartean, Osinberdeko zentralita eta Arkakako presa edo depositua. Garaiko agintari, aberats eta pertsonalitate ilustre ugari etorri ziren, lan horiek bertatik bertara ikustera. 2007. urtean, Uraren Interpretazio Zentroa zabaldu zuten, garai bateko zentralaren instalazioetan.

Zaldibiako Zentral Elektrikora garaiko aberatsek eta pertsonaia ezagunek egindako bisita. ARGAZKILARIA: EZEZAGUNA



GOI B ERRI

F ESTAK San Migel jaiak ospatuko dira Altzagan, Gaintzan, Lazkaon eta Ormaiztegin. AIMAR MAIZ


16 GOIBERRI

ALTZAGA

Altzagako jaiak Irailak 26, ostirala:

dea: Iñaki Azurmendi, Joseba Ostolaza, Alazne Etxaburua eta Jasone Aranburu. 2. taldea: Joseba Otegi, Xabier Aranburu ‘Guzta’, Aitziber Lizarralde eta Ainhoa Otaño. 19:00: Sagardo dastaketa. Aburuza, Zabala, Eguzkitza, Urbitarte, Setien, Otatza eta Olagiko sagardoak.

17:30: ‘Galtzagorriei, to, Iñaxito!’ haurrentzat ikuskizuna. 19:00: VI. Tortilla patata lehiaketa. 21:00: IV. Herri mailako frontenis finala. Ondoren: Koplaka musika taldearekin dantzaldia.

Irailak 27, larunbata: 10:00-13:00 / 15:00-18:00: Haur parkea eta puzgarriak. 18:00: Meza. 18:30: Gari eta Iñaki trikitilarien saioa. 20:30: Herri afaria, ‘Euskal Parrilak’-ek prestatuta. 22:00: Joseba Usabiagaren ‘Oroitzapenak’ bakarrizketa.

Irailak 29, astelehena: San Migel eguna: IBON ZARRABEITIA

Irailak 28, igandea: 11:00: Haur jolasak. 18:00: Herri kirolak. Proba kon-

binatuak: aizkolariak, harrijasotzaileak eta trontzalariak. Bi talde ariko dira elkarren aurka: 1. tal-

12:00: Meza Nagusia. 14:00: Herri bazkaria, Julio Soto eta Iban Urdangarin bertsolariek lagunduta. 17:00: Herriko umeentza merienda. 19:00: Toka txapelketa.


GOIBERRI 17

ORMAIZTEGI

Ormaiztegi Irailak 26, ostirala: 19:00: Ormaiztegiko V. Banakako sasi piloeta txapelketaren finala, Zubipe kiroldegian.

Irailak 27, larunbata: 10:00: Mendi bizikleta proba, herrian zehar osaturiko ibilbidean. Irteera eta helmuga: udaletxe aurrean. 11:45: XXIII. San Migel toka txapelketa herrikoia, Muxika egurastokian. Izen ematea 12:15ean itxiko da. Ondoren: XIX. Harrikalari txapelketa herrikoia, Berjaldegi zelaian. Harriaren pisua: 2.080 gr. 16:00: XXIV. San Migel mus txapelketa Ormaiztegiko herritarrentzat, eliz atarian. Izen ematea 16:30ean itxiko da. Bikoteak 10 euro ordainduko ditu. 16:30: Haurrentzako jokoak Guraso Elkarteak antolatuta, udaletxe ondoko enparantzan. Ondoren: Haurrentzako txokolate jana Guraso Elkarteak antolatuta, herriko enparantzan.

Toka txapelketa jokatuko da sanmigeletan. JOSUNE ZARANDONA.

17:45: VIII. San Migel patata tortilla txapelketa, herriko enparantzan. Izena emateko azkeneko eguna gaur da, hilak 26.

20:15: Ardo kupelaren irekiera, Muxika egurastokian. 21:00: Afari herrikoia garai bateko era berreskuratuz, Muxika

egurastokian. Jarraian: Benta Zaharreko Mutiko Alaiekin kale animazioa izango da.


18 GOIBERRI

GAINTZA

Gaintzako jaiak Irailak 26, ostirala:

ketakoa Kale Txiki jatetxean. 09:00: Zaldi erakustaldia, 800kgko harriarekin: Imanol Paolla eta Iker Zubillaga ‘Igeldo’. 19:00: Mondejua eta ardoa neurrian. Ondoren: Erromeria Irma Karrera eta Jokin Tolosa trikitilariekin.

20:00: Jaien hasiera suziriekin tea poteo herrikoia. 20:30: Sagardo dastaketa eta herri afaria pilotalekuan. Mozorro gaua: Afaltzera mozorrotuta. Play Back saioa. Ondoren: Erromeria Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilariekin.

Irailak 29, astelehena: San Migel eguna:

Irailak 27, larunbata: 10:30: Altxorraren bila. 12:00: Pilota partidak. Gaintzako eta Amezketako pilotari gazteen partidak. Banaka, Beñat Matxain eta Unai Lasa. Binaka: Aitor Altuna - Imanol Morales Jon Estarbe-Jon Lopetegiren aurka. Ondoren: Goiekoetxea-Insausti Matxain-Iraetaren aurka.

16:00: Gorritirekin haurrentzako jokoak eta jolasak. 18:30: Patata tortilla lehiaketa eta ondoren afaria, frontoiak, afaria norberak eramanda. 22:30: Bertshow, bertso saio musikatua: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Mantxi eta Xamoa.

Ondoren: Erromeria Tragotruk taldearekin.

Irailak 28, igandea: 12:00: XXXI. Txirrindulari igoera. 12:30: Meza Nagusia. Ondoren: Jubilatuentzat hamai-

12:00: Meza Nagusia. Ondoren: Udaletxe berriaren inaugurazioa eta mokadutxoa. 14:30: Herri bazkaria Oteñe jatetxean, Josune Arakistain eta Julene Otegi trikitilariek alaiturik. 17:30: Toka txapelketa herrikoia. Ondoren: Erromeria Josune Arakistain eta Julene Otegirekin.


GOIBERRI 19

PUBLIZITATEA


20 GOIBERRI

LAZKAO

San Migel Lazkaon Irailak 26, ostirala: 17:00: Ipuin kontaketa, Miriam Mendozarekin, 3, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Udal liburutegian.

Irailak 27, larunbata: 12:00-18:30: Euskal Herriko Street Skate txapelketa, Skate parkean. Antolatzailea. Goierri Roller Skate Kluba. 19:00: XXII. Sagardo-festa herri-

M. ALBISU

ko elkarteen eskutik. Taloak izango dira.

Irailak 28, igandea, III. Basherri eguna: 09:00: Abere erakusketa eta azoka postuen irekiera. 11:00: Iker Markinez sukaldariaren jendaurreko saioa. 12:00: Pintxo eta sagardo banaketa.

13:00: Bi saskiren zozketa. 14:00: Abereak eta postuak jasoko dira. Goizean zehar: Gari lanak nola egiten ziren erakutsiko dute Enparaundi baserrikoek. Goizean zehar: Lazkao Txiki Musika eskolako trikitilariak ibiliko dira kalez kale. Josetxo Imazen omenezko lasterketa pasako da herrian zehar.

A.MAIZ


GOIBERRI 21

LAZKAO

A.MAIZ

A.MAIZ

www.inaustihk.com Haur eta helduen odontologia orokorra Erradiografia panoramikoak eta zefalometrikoa Odontologia estetikoa Kirurgia - Inplanteak ORTODONTZIA * PERIODONTZIA

Joan de Iturralde, 3 - BEASAIN Tel 943 884 628


22 GOIBERRI

LAZKAO

Irailak 29, astelehena: San Migel eguna: 11:00-13:30 / 16:30-19:00: Haurrentzako puzgarriak Lazkao Txiki plazan, Areria aurreko plazan eta Gurutze kaleko parke gorrian. (Eguraldi txarra bada, udal kiroldegian). 12:00: Meza Nagusia San Migel parrokian. 17:00: San Migeletako pilota txapelketako azken saioak plazako

pilotalekuan. Lapke elkartearen eskutik. 14:00: Jubilatu bazkideen bazkaria. 19:00: Buruhandiak, Antzar Gazteak txistulariekin. 20:00-21:00: Drindots musika taldearekin dantzaldia plazan. 21:00: Herri afaria plazako pilotalekuan. Afalondoren: Drindots taldearekin dantzaldia plazan.

A.MAIZ

M. ALBISU




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.