GoiBerri 118. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

118. zenbakia. 2014ko urriaren 3a

GOI B ERRI

Bertsoen plazara ateratzeko prest Goierriko eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolek herri arteko bertsolari txapelketa antolatu dute 9-11

II. Atera herrien arteko bertso lehiaren aurkezpena Beasaingo Igartzan. ATERA

Oier Perez 3 Iritzia 5 Ordiziako Yoga Klasiko Elkartea 6-7 Sagarra jotzeko garaia 8 Ataundarren apustuak 12-13 Ana Rosa Martin 14-15 Santa Fe jaiak Zaldibian 16-18


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE moTZEAn

oier Perez Lurra dantza taldekoa

«Dantza egiteko ona da jendez beteta dagoen edozein plaza» Mikel Albisu Urretxu Oier Perez (Urretxu, 1984) Lurra dantza taldeko kidea, dantza irakaslea eta Urretxuko folklore jaialdian aurkezlea ere ba da. Ikasketaz nekazal ingeniaria da, eta lanbidez irakaslea.

Hilketak badaude edozein.

Preokupaziorik gabe bizitzea.

Liburu bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Ernesto Sabatoren El Tunel.

Iristear dagoela uste dut.

musika talde bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Kokein.

Nere arrebak oparitutako begizuloen aurkako krema, je je je...

Abesti bat. REM-en Everybody Hurts. Janari bat.

Gorroto duzuna. Jendeak debalde hitz egin eta

ko edozein paloteatu.

Rodabailoa labean eta amaren albondigak.

Goierriko txoko bat.

Dantza egiteko plaza bat.

Edari bat.

Jendez beteta dagoen edozein.

Garagardoa egunez eta kubalibrea gauez.

Dantza bat. Oso finak ez garenez Nafarroa-

Zaletasun bat. Larunbat goizetan lagunekin mendira edo bizikletan ibiltzera joatea.

oporretarako leku bat.

Pelikula bat.

Amets bat.

Opor aktiboetarako Vielha ingurua, bestela Cadizeko kosta.

esandakoa ez betetzea.

«Herriko alkate izan gabe ere gauza asko egin daitezke herriarentzat»

Antio, Urretxu bikain ikusten da eta bertatik.

Herriko alkate bazina... Izan gabe ere gauza asko egin daitezke herriarentzat.

Urretxun biziko ez bazina... Zumarragan ez behintzat!

MIKEL ALBISU Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info



GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Japondik III Tenplu eta budaz gain, bideo jokoen eta dorreen herrialdea ere bada Tokio.

Familia handitu dugu azken asteotan. Tiroekin beldurtu egiten delako ehizerako ez duela balio eta, gure etxean amaitu du Lur izeneko txakurrak. Zintzoa da, maitagarria eta aginduak betetzen dituena. Baina ez du ehizerako balio, eta horretarako erosi eta hezi zuten. Gure etxean ez dugu horretarako nahi, eta, orokorrean, ongi etorria izan da eta maitatua izango da. Etxe berria eta famĂ­lia berria aurkitu ditu, etorkizuna ziurtatuta dauka. Ez ordea bere jabe zaharrak gurekin topo egin ez balu, txakurtegira eramateko asmoa zuen eta. Lur gure bizitzetan agertu zenean puri-purian zegoen txakurtegien gaia; gure lurraldeko bat itxi egin behar zutela eta, hango animaliak adoptatzeko kanpaina martxan zegoen (denok dakigu zer gertatzen den adoptatuak izatea lortzen ez dutenekin). Gurea zorteduna izan da. Baina arazo bat dago: neri ez zaizkit txakurrak gustatzen. Familiako guztiak pozik ikusten ditut, animalia bera ere pozik ikusten da... baina ni ez nago hain pozik. Oraindik ez diot behin ere jaten eman, ez dut sokarekin lotuta paseora atera, ez dut garbitu... ez dut

ikutu ere egin. Eta bera bere begi triste horiekin begira jartzen zait, nere ikutu eta hitz goxoen zain. Nik, ordea, beste batzuendako ditut horiek, hiru katu ere baditugulako: Mimo, Narantxi eta Rayito. Katuzale amorratua naiz, eta ez dut uste inoiz txakurzale bihurtuko naizenik. Ala bai? Zuk ba al duzu animalirik etxean Idoia?

Tere Madinabeitia

bat eta

A ze zortea izan duen Lurrek zuekin! Nahiz eta, oraindik, zuk ez duzun ikutu ere egin. Ziurrenik hemendik aste batzuetara lortuko duzu gerturatzen baina bestela ere, eta hori da animalien birtuterik handienetakoa, garen bezalakoak maite gaituzte, eta Lurrek ere maite zaitu dagoeneko, ziur egon. Ez zaitu epaituko. Egokitu egingo da. Zure esentzia eta izatea somatu eta onartu egingo du, aurreritzirik gabe. Guk ere badugu animalia bai: Xerpa, lau urteko txakurra. Hura gurera etorri eta hurrengo egunean ikusi nuen guk etxetik kanpo ordu asko pasatzen ditugula eta ziurrenik ez ginela gu Xerparentzat familiarik aproposena. Baina denborarekin, bera gugana egokitu da eta guk ez dugu gure bizia bera gabe imaginatzen. Aitona-amonen etxean ere baditugu animaliak, txakurtegitik ekarritakoak gainera: Argi eta Lur. Haiek ere, bakoitza bere historiarekin, bere izaerarekin, bere iraganarekin, guretzako eta gu haientzako, eta pozik. Nik uste dut animaliekin harremana edukitzeak asko laguntzen duela gizakiago

bat Idoia Luzuriaga

izaten, kontraesana dirudien arren... hainbeste dago haiengandik ikasteko! Ez galdu itxaropena txakurzalea bihurtzearekin. Nire kasua kontrakoa zen eta aurtengo udan Leo, Lizzie eta Metak, gure etxeko katu gazteek, betiko adiskidetu naute haien kideekin, lehentasuna txakurrenganako badut ere. Bitartean, partituko ditugu animalien unibertsoko aholkuak!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Hasierako urteetan ere Ordiziako Barrena etxean ematen zituen eskolak Yoga Klasiko Elkarteak. YOGA KLASIKO ELKARTEA

25 urte yogaren bidetik Ordiziako Yoga Klasiko Elkarteak mende laurden darama Goierriko ehunka laguni yoga eskolak ematen.

Maialen Igartua Ordizia «Behin yoga ikastaro bat eginez gero, har hori barruan geratzen da». Hala dio Mari Karmen Odriozolak, Ordiziako Yoga Klasiko Elkarteko (Yoke) irakasleetako batek. Izan ere, har horrek bultzatu zuen, hain justu, elkartearen sortzailea –ez du izena aipatzerik nahi– proiektu hori gauzatzera, orain 25 urte. 1981ean hasi zen guztia, Harold Sequeira Bombayko The Yoga Institute eskolako irakaslea Donostiara joan zenean. Yogaren inguruko hitzaldia egin zuen, eta bertan zen Yokeren sortzailea. Orduan piztu zitzaion barneko har hori, eta Bombayra joatea erabaki zuen, Sequeiraren eskolara. Yogaren

teknika batzuk sakondu zituen han, eta, Ordiziara itzuli zenean, bera hasi zen eskolak ematen. 25 urte pasa dira ordutik, eta mende laurden honetan ehunka ordiziar pasa dira Yoke elkarteak Barrena etxean ematen dituen eskoletatik. Bigarren solairuko gela handi batean biltzen dira, eta denen artean saiatzen dira yogako tekniken bidez eguneroko arazoetatik distantzia hartzen. Horixe baita yoga Odriozolaren esanetan: «Eten bat egin, eta buruaren alde batetik bestera saltoka dabiltzan pentsamenduetatik distantzia hartzea». Urte hauetan elkartea ere handitzen joan da. Hasieran irakasle bakarrak ematen zituen eskolak, baina orain bost


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

bat irakasle daude. Bestalde, Goierriko beste herri batzuetara ere hedatu da elkartea. Besteak beste, Zaldibian, Lazkaon, Amezketan eta Ataunen eman izan dituzte eskolak. Urtearen araberakoa izaten da, ordea, beti ez baita taldea osatzen.

Denek egiteko modukoa Lasaitzeko asmotan joaten dira ikasle gehienak yoga eskoletara. «Esaterako, irakasle asko etortzen dira, estresagatik», azaldu du Odriozolak. Yogak, ordea, lasaitzeaz gain, beste gauza askotarako ere balio dezake. «Meditazioaren bidez, nork bere burua estimatzen, garrantzia duten gauzei garrantzia ematen eta besteak albora uzten ikasten da».

Mari Karmen Odriozola ikasle izatetik irakasle izatera igaro da. Argazkian, Barrenan izan duten erakusketan. MAIALEN IGARTUA

Pertsona bakoitza ezberdina da, ordea, eta bakoitzari modu batean edo bestean lagun diezaioke yogak. Kontzeptu hori argi utzi nahi izan du Odriozolak. Dena den, yoga lagungarria dela ez du du zalantzan jartzen. «Yogan eguneroko disziplina izateak, bizitzako edozein momentutan beste jarrera bat hartzeko gaitasuna ematen digu». Ordu eta erdiko eskolak ematen dituzte Yoke elkartean. Teoria apur bat azaltzen dute batzuetan, eskoletan erabiliko dituzten hitz garrantzitsuenen esanahia azaltzeko. Gainerakoan, meditazioa, assanak (yogako ariketak) eta erlaxazioa lantzen dituzte. Noizbehinka taldean ere hitz egiten dute, ariketekin nola sentitu diren jakiteko. «Yogan beti esaten da burua eta gorputza lotuta daudela erabat: gorputza malgutzen baduzu, burua ere malguago izango duzu», adierazi du Odriozolak. Hala ere, ariketak egitean ez da gorputza behartu behar. Kontuan izan behar dira bakoitzak dituen mugak. «Bakoitzak ahal duen neurrian egin behar ditu ariketak». Posizioek garrantzia izan arren, bakoitzak bere buruarekin konektatzeko duen ahalmena baita garrantzitsuena.

Eskola guztiak, euskaraz

Lazkaon, Zaldibian, Amezketan eta Ataunen ere eman izan ditu eskolak Yoke elkarteak Buruaren eta gorputzaren arteko lotura indartzea bilatzen du yogak

Azken 25 urte hauetan yogaren kontzeptua ere gero eta ezagunagoa da, eta jende gehiago animatzen da eskolak hartzera. «Orain sendagile eta pediatra asko ere hasi dira yoga egiteko agintzen». Odriozolaren, esanetan, hala ere, boladak izaten dira: urte batzuetan gora egiten du ikasle kopuruak, baina behera besteetan. Gutxi ala asko, dituzten ikasleek asko laguntzen dute Yoke elkartean. Esaterako, 25. urteurreneko ekitaldietan eta testuak euskara itzultzen. Izan ere, Yoke elkarteak euskaraz ematen ditu eskola guztiak. «Nor-

Harold Sequeira yoga irakaslea Igartzan izango da urriaren 11n arold Sequeira izan zen duela 25 urte baino gehiago Donostian hitzaldia egin eta Yoke elkarteko sortzaileari harra piztu ziona. Ordutik, elkarteak urtero ekartzen du Sequeira Euskal Herrira, eta mintegiak antolatzen dituzte haren jakinduria xurgatu amoz. Yogaren inguruan jakintza handia du, eta euskarazko hitz batzuk ere ikasi ditu dagoeneko. Datorren larunbatean, urriaren 11n, Beasaingo Igartza Jauregian izango da Sequeira, eta mantrei buruzko ikastaro trinkoa emango du. Ikastaroan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, 635 72 17 36 telefonora deituta.

H

baitek euskaraz ez badaki, irakaslea albora joan eta itzuli egiten dio». Oraindik ez dute aurtengo ikasturtea hasi, baina urrian ekingo diote eskolak emateari. Dena den, elkartearen 25. urteurren honetan goierritarrak yogara hurbiltzeko asmoz, ate irekiak izan dituzte aste osoan zehar. Interesa zuen orok, hortaz, yogaz gozatzeko aukera izan du Barrenan: oreka, erlajazioa, meditazioa, haurrentzako eta gazteentzako yoga eta haurdunaldirako yoga landu dituzte. Odriozolaren ustea egiazkoa bada, yoga probatzen duenari harra geratzen zaiola barruan, alegia, aste honetan ate irekietan parte hartu dutenek barruan izango dute dagoeneko yogaren harra. Hala bada, eskura izango dute Ordiziako Yoke elkartea, orain ez bada etorkizunean, barreneko har hori gustu handiz asetzeko.


08 GOIBERRI

GURE LURRA

Sagar zanpaketak egingo dituzte datorren astean Igartubeiti baserrian. ASIER ZALDUA

Sagarra jotzeko garaia

Loinaz Agirre Ezkio-Itsaso Udazkenarekin batera sagarrak bildu eta sagardoa egiteko garaia da urria. Goierriko sagardogileak lan horretan dira eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian Sagardo Astea antolatu dute sagardoaren aitzakian, urriaren 17ra bitartean. Sagardo Astean dolarea martxan jarriko dute, orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika berarekin sagardoa egiteko. Hilaren 9tik 17ra, 11:30ean, sagar zanpaketak, antzezpenak eta

kirikoketa ikuskizunak egingo dituzte. Urriaren 11n eta 12an, asteburua izaki, bi erakustaldi egingo dituzte: 12:00etan eta 17:00etan.

Errezeta lehiaketa Sagardo astearen barruan bi lehiaketa antolatzen dituzte Igartubeitin. Batetik, Sagardo Astean ateratako argazki lehiaketa; eta bestetik, errezeta lehiaketa. Aurten, sagardoa eta bakailaoa osagai dituen errezetak aurkeztu beharko dira.


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

Herrien artean bertsoka Goierriko eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolek herrien arteko bertso lehia antolatu dute, besteak beste, gazteei jendaurrean kantatzeko aukera eman eta bertso mugimendua indartzeko helburuz. 33 bertsolari eta 11 talde ariko dira. Loinaz Agirre Elkarlanak eman du fruitua. Goierriko eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolak indarrak batu eta Goierri osoko herrien arteko bertsolari txapelketa antolatu baitute: II. Atera herri arteko bertso txapelketa. 2007an Goierriko bertso eskolak antolatu zuen Atera lehiaketaren jarraipena izan nahi du lehiaketak. Bertsolarien artean erantzun ona izan du lehiaketak, eta 11 talde osatu dira. 15 urtetik gorako 33 bertsolari ariko dira kantuan, urriaren 10etik azaroaren 14ra bitartean. Bertsolari gehienak bertso eskoletan dabiltzanak eta aritutakoak dira.

Bertso mugimendua Bertsolari gazteei jendaurrean aritzeko aukera eman eta Goierriko gazteen artean bertso mugimendua sortzea dira, besteak beste, Atera lehiaketaren helburuak. Urretxu-Zumarraga aldean Martxoan Bertsoa lehiaketari esker mugimendu handiagoa dago Ainhoa Mujika bertsolariak dioenez. «Ikusi besterik ez dago, zenbat talde prestatu diren lehiaketarako: Urretxu-Zumarragan hiru eta Gabirian bi». Goierri behean, berriz, hutsunea dagoela ikusten du: «Gazte asko dabiltza bertso munduan era batera

2007ko Atera lehiaketaren logotipoa erabiliko dute aurten ere.

edo bestera sartuta, baina tristea bada ere, ez gara elkartzen. Bertsolari batzuk, adibidez, beste eskualde batzuetara joan behar izaten dute bertsotan entrenatzera», gaineratu du Mujikak. «Astindu bat eman nahi diogu Goierriko bertso mugimenduari».

Gazteak

Lehiaketa Urriaren 10ean Zegaman hasiko da II. Atera herri arteko bertsolari txapelketa. 11 talde, 33 bertsolari. Urretxu-Zumarraga (3 talde), Gabiria (2 talde), Zegama, Segura, Ataun-Legazpi, Ormaiztegi-Urretxu, Zaldibia-Legorreta eta Beasain-Ordizia taldeek hartuko dute parte. Talde bakoitza hiru bertsolarik osatuko dute. hiru fase. Lehenengo fasean lau kanporaketa jokatuko dira, tabernetan. Bigarren faseko bi saioak elkarteetan jokatuko dira, eta finala,azaroaren

14an Zaldibiako Herri Antzokian. gaiak. Saio bakoitza jokatuko den herriko bertsolariak eta bertsozaleak elkartuko dira eta hurrengo saiorako gaiak prestatuko dituzte. Fase bakoitzean ariketa desberdinak egingo dituzte bertsolariek. epaimahaia. Saio bakoitzean jokatuko duten herri bakoitzeko ordezkari bana eta 2-3 epaile neutrok osatuko dute epaimahaia. «Berdinketaren kasuan, epaile neutralek hartuko dute erabakia, elkarrizketaren bitartez».

Babeslea

Batez ere, bertsolari eta bertsozale gazteengana gerturatu nahi dute. «Bertso eskolan talde asko ditugu eta umeengana iristen gara. Herrietan bertso saioak ere antolatzen dira eta helduak joaten dira. Baina tartean gazteen multzoa geratzen da; horiengana iritsi nahi dugu Aterarekin». Era horretan, lehiaketaren kanporaketak taberna giroan jokatuko dira, «parte hartzaileen lagunak gerturatzeaz gain, poteoan dabitzanak ere gerturatzeko».

Elkar ezagutza II. Atera lehiaketaren aitzakia hartuta, bertsolariak eta bertsozaleak elkar ezagutu, eta «elkar ezagutza horretatik elkarlana bultzatu» nahi dute bi bertso eskolek.


10 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Kanporaketak eta finala Hiru fasetan jokatuko da II. Atera bertsolari txapelketa. Lehenengo fasean, urriaren 10etik 24ra bitartean, lau kanporaketa jokatuko dira, 23:00ak aldean hasita. Saio bakoitzetik talde bat sailkatuko da bigarren fasera. Azaroaren 14ko Zaldibiako finalean parte hartuko duten bi taldeak, Segurako eta Urretxuko saioetan aukeratuko dira. Saioak doakoak dira. urriak 10, zegaman. Zegama, Segura eta Gabiria2 taldeak lehiatuko dira. urriak 17, ormaiztegin.

Ormaiztegi-Urretxu, Urretxu 3 eta Zaldibia-Legorreta. urriak 18, ataunen. Urretxu 2 eta Ataun-Legazpi. urriak 24, ordizian. Ordizia-Beasain, Urretxu-Zumarraga 1 eta Gabiria-Antzuola. azaroak 1, segura. Zegamako eta Ormaiztegiko saioko talde irabazleak ariko dira. azaroak 8, urretxu. Ataungo eta Ordiziako talde irabazleak ariko dira. azaroak 14, zaldibia. Finala Zaldibiako herri antzokian. ZEGAMA. Joanes Etxaide, Gorka Aierbe eta Jon Arakama.

SEGURA. Jon Iturrioz, Mikel Oria eta Eneko Araiztegi.

GABIRIA-ANTZUOLA. Aitzol Iturbe, Oier Oiarbide eta Aratz Igartzabal.

URRETXU2. Gorka Ojanguren, Be単at Torres eta Maialen Akizu.

ATAUN-LEGAZPI. Ane Beloki, Paul Iruretagoiena eta Mikel Tapia.


GOIBERRI 11

ERREPORTAJEA

URRETXU3. Gorka Azkarate, Uxue Fernandez eta Mikel Iturriotz.

ORMAIZTEGI-URRETXU. Manex Mantxola, I単aki Rezusta eta Be単at Hachen Baren.

ZALDIBIA-LEGORRETA. Aitor Irazustabarrena, Gartxot Ramirez eta Odei

ORDIZIA-BEASAIN. Ainhoa Mujika, Iraitz Sarasola eta Gemma Urteaga.

Lopez.

URRETXU-ZUMARRAGA1. Asier Sasieta, Amaia Iturriotz eta Antton

Fernandez.

GABIRIA2. Mikel Asurabarrena, Gorka Maiz eta Jokin Murua.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Ataungo udaletxea eta plaza nagusia, San Martin auzoan, 1915ean, zalgurdi dotoreekin. INDALECIO OJANGUREN-GUREGIPUZKOA

Ataundarren apustuak Juan Inazio Iztueta zaldibiarrak XVIII. mendeko bi apustu bitxi idatzita utzi zituen; bietan Ataungo mutilak dira izar.

Aimar Maiz Ataun Gipuzkoaren edertasuna eta gipuzkoarren ausardia noblea goratu zituen Juan Inazio Iztueta zaldibiarrak (1767-1845). Indartsuak, izukaitzak eta zenbaterainoko «azainak» egiteko gai ziren adierazteko, ataundarrak protagonista dituen bi istorio idatzita utzi zituen, XVIII. mendeko bi apustu tarteko. Behin zakur apustua egin zen Ataungo plazan, 1756 inguruan. Ardi-zakur handi bati esku hutsik egin zion aurre bertako mutil batek. Ataungo artzain batek txakur handi indartsu bat zeukan, «otsoak ere borrokatzen zituena», dio Iztuetak. Ardangelan txakurraren ipuinak kontatzen ari zen batean, mutil gazte batek erronka bota zion: atzapar hutsez, beste tresnarik gabe, gain hartu baietz. Ontza bana urre eta hamarna ardi egin zuten apustu, igande arratsalderako. Desafioaren sona «Goierri guztian» zabaldu zen, eta jende asko bildu zen Ataungo plazara. Gazteak harrizko eserleku bat eginarazi zuen plazan. Aurrez aurrekoa hasi zenean, jabeak jare egin zion txakur estimatuari. Mutila eseri zen, eskuineko belaunburua bistan eta


GOIBERRI 13

GARAI BATEAN

txakurrarengana begira zuela. Txakurra belaunarekin tematu zen. «Baina, ahoa ahal zuen guztia zabaldurik, ezin ondo moldatuz ari zen bitarte labur hartan, mutilak hartu omen zizkion aho sabai biak esku banatan, eta egin zion indar bortitzaren bidez, ireki zizkion masail hezur biak arras, alde banatara», kontatzen du Iztuetak. Apustu hori bere aitak ikusi zuela gaineratzen du. Artzainak ontza urrea eta hamar ardiak galtzeaz gain, txakur aitea ere galdu zuen.

Amilleta zezenarekin Beste behin, Amezketako plazan San Bartolome arratsalde batean «herri-zezena» jokatzen ari zela, Artzelus etxejaun ataundarrak bota zuen erronka: ezagutzen zuela Ataunen 18 urte beteko gabeko mutil bat, plazan zebilen zezen hari buruaz lurra joaraziko ziona. Esatea nahikoa. Zezenaren jabearekin biharamun arratsalderako hitzartu zuten apustua, bosna ontza urre jokoan jarrita. Amilleta baserriko mutilak bazuen fama basa-behiak hanketatik heldu eta ardiak bezala geldiarazten zituena, «nahi zuen guztian esnea edateko». Baina mendian bizi ohi zen, eta Artzelus etxera bila joan zitzaionean ez zuen aurkitu. «Gurasoek esan omen zioten ez zela gauez etxeratzen, neguko elurte handietan baizik.

Eta nola ez zuen txabolarik eta etzanleku jakinik, alferrik irtetea zela bere bila, eguna argitu artean», dio Iztuetak. Egun sentia baino lehen irten ziren mutilaren bila aita, anaia bat eta Artzelus. «Horien oihuetara noizbaitean baso ilun batetik» agertu zenean, onartu zuen desafioa. «Mendi hartan zebilen behirik onena» erosiko ziola agindu zion Artzelusek, baldin irabazten bazuen. Handia zen mutila. Plazara azaltzeko jantzi egokirik ez, berriak egiteko astirik ere ez, eta Lazkaon zegoen apaiz lodi baten alkandora eta prakekin abarka-mantarrak jantzita eraman zuten Amezketara. Plazan, atera zuten zezena. «Hatol, hatol honala» esaten omen zion ataundarrak, hitz tatala zelako (‘Hator, hator honera’). «Halako batean, zezena haserreturik arrabia bizian zihoakion erasotzera, eta kolpea emateko burua makurtzearekin batera, oratu zion adar bietatik irmoki». Lehen burukadan mutila gora altxatu zuen zezenak, baina oinak lurrean ipini bezain azkar, lepoa bihurrituta buruarekin lurra joarazi zion, alde batera eta bestera. « Ein bealiot gehio ?» (‘Egin behar diot gehiago?’) galdetzen omen zuen oraindik Amilletako mutilak. Gerora, «toreatzaile onenetarikoa» izan zen, eta laurogeita gehiago urterekin hil zen.

Ataungo Arrondo auzoan itzain bat, idi parearekin. I. OJANGUREN


14 GOIBERRI

MOTZEAN

Ana Rosa Martin ONCEko sailtzailea

«Zumarragako kioskoan ilusioa banatzen dut loteria erosleen artean» Miriam Luki Zumarraga Ana Rosa Martinek (Ordizia, 1969) 30.000 euroko sari bat banatu du ONCEko txartel bat dela medio. Urretxun bizi izan da betidanik, eta bi urte dira txartelak saltzen dituela Kalebarren-Areizaga plazan dagoen kioskoan, Zumarragan. ONCEko saltzailea bada, elbarritasun bat duelako da. Minusbaliotasun horrek dena kendu zion eta bere bizitzaren arorik gogorrena bizi arazi zion. Orain, kendutakoa jasotzen ari da loteria saltzailearen ofizioak ematen dion pozaren bitartez.

Zein da zure elbarritasunaren istorioa? Bi aldiz egin didate ebakuntza bizkarrezurrean. Egun iltzeak

eta burko baten modukoa dauzkat. Orno bat gehiago daukat, 3.000 emakumetik bati gertatzen zaio, eta niri gertatu zait; antza denez, emakume euskaldunongan ohikoagoa da. Ezin naiz luzaroan zutik egon, eta makurtzeko arazoak ditut. Ezin dut, horrenbestez, edozertan lan egin.

Behin elbarritasuna azaleratu zitzaizunean, zer egin zenuen? Lehenengo eta bigarren ebakuntzaren artean Gureaken izena eman nuen eta garbitegi batean hasi nintzen lanean. Lan horrek jota utzi ninduen eta bi urte egin nituen ohetik altxatu ezinda. Nire bizitzako sasoi gogorrena izan da. Medikuek minarekin bizitzen ikasi behar

nuela esan zidaten, ohitu beharrean nengoela.

Baina altxatu zinen...

«Medikuek minarekin bizitzen ikasi behar nuela esan zidaten» «Sari potolo bat eman dut eta aurrerantzean askoz gehiago banatu nahi dut»

Gurpil-aulkian joateko gai izan nintzen. Orduan, zoria lagun, ebakuntza berezi batzuk egiten zituen mediku baten berri izan nuen. Klinika pribatu batean aritzen da Donostian eta beregana jo nuen. Lehenengo unetik ezin hobeto hartu ninduen, eta Frantziara eraman ninduen hango osasun zerbitzu publikoan ebakuntza egiteko. Egia esateko, mediku hori nire heroia da. Berari esker zutik jarri ahal naiz!

Bestelako bizitza kalitatea duzu orain. Horixe baietz. Ebakuntzaren ondoren, urtebete behar izan


GOIBERRI 15

MOTZEAN

marragako kioskoan zegoen saltzaileari Legazpira joatea proposatu zioten, eta orain bi urte hasi nintzen ni Zumarragan txartelak saltzen. Nik, ordutik, ilusioa banatzen dut erosleen artean.

Sari potolo bat eman duzu orain gutxi; zer sentitzen da? Bat eman dut potoloa eta aurrerantzean askoz gehiago banatuko ditut. Garaia batean, horrelako zerbaitegatik emozioa sentitzea tontakeria hutsa zela, uste nuen. Orain konturatu naiz sari bat ematea gauza handia dela. Nire ofizioa gustukoago dut saria eman dudanetik. Are gehiago, kioskora datozenek kontatzen dizkidaten egoerak ezagutu eta gero: gaixotasun larriak, hilabete amaierara iristeko arazo latzak, langabezia, bakardadea... Nik asko hitz egiten dut jendearekin, eta gogoko dut entzutea. Egoera ekonomikoak bizitza asko okertu ditu, eta ni horren lekuko zuzena naiz kiosko honen leihatilatik. Beraz, sariak ematea gauza handia da! MIRIAM LUKI

nuen osatzeko. Orduz geroztik, mugak dauzkadan arren, nire bizitza nahikoa normala da.

Nola iritsi zinen kiosko honetara? Hasieran Beasaingo gasolindegi batean aritu nintzen, gasolina jarri eta administrari lanak

egiten nituen; ni administraria naiz, baina utzi beharrean egon nintzen ezin naizelako luzaroan zutik egon. Orduan, Gureaken bitartez, ONCEren berri izan nuen. Elkarrizketa batera joan nintzen eta proba guztiak gainditu

nituen; ez ziren edonolako probak izan, gainera.

Jarrita zaude kiosko barruan. Behar nuen bakarra hori zen, jarrita lan egin ahal izatea. Zorte handia izan nuen Legazpiko kioskoko saltzaileak erretiroa hartu zuelako. ONCEkoek Zu-

Kioskotik kanpo ere saltzen dituzu txartelak, ezta? Urretxun eta Zumarragan laguntzen didaten ostalari edo dendari asko dago. Elkartasuna oinarri, inolako irabazi goserik gabe, nire txartelak saltzen dituzte. Laguntza handia da niretzat, ezinezkoa zaidalako kalean gora eta behera ibiltzea.


16 GOIBERRI

ZALDIBIA

Santa Fe jaiak Urriak 3, ostirala: 18:30: Mondejua prestatzeko osagaien bilketa eginez, desfilea Olaldetik plazaraino. 19:00: Plazen, jaien hasiera eta aldarrikapena; Iztueta dantza taldeko dantzariekin, danbor jotzaileekin, herriko txistulariekin eta Gauerdi txarangarekin. Ondoren: Kalejira herrian zehar, Gauerdi txarangarekin eta buruhandiekin. Afalostean: Gaueri txaranga ibiliko da tabernaz taberna, goizeko ordu bata arte. 23:00: Dantzaldia Imuntzo eta Beloki musika taldearekin.


GOIBERRI 17

ZALDIBIA

Urriak 4, larunbata: 11:45: Iztueta dantza taldearen saioa, herriko plazan. 12:45: Laguntasuna Errondailaren saioa, herriko plazan. 17:00: Mozorro festa eta haurren jaialdia. 18:00: Afizionatu eta profesionalen esku pilota partidak. Lehenengo partida, afizionatuak: Haritz Oria-Aitor Elizegi Egoitz Aburuza-Unai Mujikaren aurka. Bigarren partida, lehen mailako 4 1/2ko aurre kanporaketa: Aritz Lasa - Mendizabal III. Hirugarren partida, parfoesionalak: Jaka-Zubieta Altuna III-Tolosaren aurka. 19:00: Skandalue kale animazioa. 23:30: Kontzertua Gose taldearekin. 01:00: Dantzaldia Gugaz musika taldearekin.

Urriak 5, igandea: Kuadrillen eguna: 11:00: Diana herriko txistulariekin. 12:00: Desafioa, Artxanberri kalean: Hernaniko Ere単ozuko zaldia eta Orendaingo Urkiren mandoa. 14:30: Bazkaria, herriko plazan. Bazkalondoren: Jun da Jo txarangak girotuta, kuadrillen arteko jokoak eta kalejira. 23:00: Dantzaldia Tximeleta musika taldearekin.

Kuadrillen eguna ospatuko dute igandean.


18 GOIBERRI

ZALDIBIA

Urriak 6, astelehena: Santa Fe eguna: 11:00: Meza. 11:45: Bertsolarien saioa. 12:00: Herriko trikilarien saioa herrian zehar. 13:30: Guraso Batzordeak antolatuta, haurrentzako bazkaria plazan. Haur bakoitzak bere ogitartekoa eraman behar du, eta arduradun batekin joan beharko du. Postrea eta edaria Guraso Batzordeak eramango ditu. Ondoren: Haurrentzako jolasak, plazan.

16:00-19:00: Haurrentzat puzgarriak, pilotalekuan. 18:30: Trapu Zaharrak kale antzerkia taldearen eskutik Konga izeneko ikuskizuna.

Urriak 7, asteartea: 11:00: Zezenak eta pottokak, plazan. 12:00: Hamaiketakoa jubilatuentzat. Ondoren: Kalejira Zaldibiako Trikitixa eskolako ikasleekin. 18:00: Zaldibiako Pilota eskolakoen arteko esku pilota partidak.

Elkartasun eguna urriaren 11n Urriak 10, ostirala. 18:00etan Aske Guneari buruzko hitzaldia. Karpan. Ondoren, askaria. Urriak 11, larunbata. 11:00. Txistulari kalejia. 11:30: Huar jolasak. 12:00. Herri kirolak, presoen eta iheslarien alde. 13:30. Elkarretaratzea. 14:30a. Herri bazkaria. Ondoren, Galdos eta I単aki trikitilariekin eta Takolorekin dantzaldia herrian zehar. 20:00. Manifestazioa eta ekitaldia. 23:00. Kontzertuak: Gabezi eta Katez.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.