Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
120. zenbakia. 2014ko urriaren 17a
Basoko fruituak kalean Igor Artola 3 Iritzia 4-5 Frakinga Goierrin 8-9 I単igo Sbeltza 10 Mondeju garaia 11 Musikaren urtaroa 12-13
Asteburu mikologikoak egingo dituzte Legazpin eta Urretxun 6-7
Igande honetan Legazpin eta hurrengoan Urretxun egingo dituzte perretxiko erakusketak. GOTZON ARANBURU
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE moTZEAn
Igor Artola Legorparty-ren antolatzailea
«Umetatik asko gustatzen zaizkit AEBeko kultura eta kirola» Asier Zaldua Legorreta Igor Artolak (Legorreta, 1990) hasieratik lan egin du Legorparty informatika zaleen topaketaren antolaketan. Duela bi urte berak hartu zuen antolaketaren ardura. Urriaren 25eko 10. edizioa egiteko, hitzaldiak eta ikastaroak antolatu dituzte eta afaria doan izango da.
na Le Bron James da.
gustatzen zaizkit hango kultura eta kirola.
Pelikula bat. Un ciudadano ejemplar. Liburu bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ez naiz liburu zalea.
Oraindik ez zait beste munduko ezer gertatu.
musika talde bat.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nach hip-hop abeslaria.
Ez dakit zein aukeratu.
Abesti bat.
Gorroto duzuna.
Zaila da bat aukeratzea.
Faltsukeria.
Janari bat.
Goierriko txoko bat.
Zaletasun bat.
Otarrainxkak.
Saskibaloia. Lagunekin jokatzen dut.
Edari bat.
Saskibaloi talde bat.
oporretarako leku bat.
Laboral Kutxa Baskonia. Dena den, NBA liga da gehien jarraitzen dudana. Nire jokalari kutu-
Txina edo Japonia.
Coca Cola.
Amets bat. AEBan bizitzea. Umetatik asko
«Legorretako alkate banintz, igerileku bat egingo nuke herrian»
Larraitz. Aita Abaltzisketakoa dut eta umetan asko joaten ginen.
Herriko alkate bazina... Igerileku bat egingo nuke.
Legorretan biziko ez bazina... New Yorken.
ASIER ZALDUA Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Rufino Iraola Garmendia Erretiratua
Fisikoen hitza x i s te n t z i a r i buruzko azken arazoei aurre egiten hasten garenean, askok uste edo espero du fisikak eta mistikak erantzun berdinak ematea. Mezu hori hedatu dute, besteak beste, ‘Fisikaren Taoak’, ‘Wu Li-ko maisuen dantzak’... Konklusio hori ez dator bat, ordea, fisiko handiek pentsatzen zutenarekin. Einstein, Eddington, Bohr, Planch, Heisenberg eta Paulik, adibidez, zeharo baztertu zuten fisikak mistizismora bultzatzen zuelako ideia. Baina harrigarriena da guztiak izan zirela mistiko nabarmenak. Beraz, badago zer esplikatua. Aipatu ditugun fisiko guztiok pentsatzen zuten zientzia eta erlijioa edo fisika eta espiritualtasuna beharrezkoak zirela errealitatera osoki eta erabat hurbiltzeko, baina nahastu ez. Baizik eta Osotasun Bakarraren parte bezala jorratu. Fisika newtoniarrak gailurra harrapatu zuenean, materialistek gogor heldu zioten fisikari:
E
unibertsoa makina determinista bat izanik, ez zegoen lekurik aukeramen librearentzat. Fisika newtoniarrak ez du ematen, ordea, argudio bakar bat ere Jainkoaren kontra. Aitzitik, Jainko kreatzailearen premia ikusten zuen. Zein da fisikaren papera, eta zein erlijioarena? Aipatu ditugun teoriko horien guztien artean adostasuna totala da: fisika modernoak ez du eskaintzen inolako euskarri positiborik mistizismoaren edo traszendentalismoaren alde, nahiz fisikoak, aldez edo moldez, mistikoak izan ziren. Hala zioen Einsteinek: «Fisikako axiomak giza bizitzari aplikatzeko moda ez da bakarrik sekulako okerra; horrez gain, gaitzesgarria da». «Erlatibitatea guztiz teoria zientifikoa da, eta ez dauka inolako zerikusirik erlijioarekin». Planck-ek zioen, bere aldetik, existentziaren bi dimentsio oso ezberdinez arduratzen zirela zientzia eta erlijioa. Are gehiago, bien artean ez omen daiteke sor inolako gatazka edo akordiorik; botanika eta musi-
karen artean sor ez daitekeen bezalaxe. Esperientzia mistikoaren muina hau izan daiteke: kontzientzia mistikoan, zuzenean eta bat-batean atzematen da errealitatea, hots, inolako tartekaritza, elaborazio sinboliko, kontzeptualizapen edo abstrakziorik gabe. Subjektua eta objektua, denbora eta espaziotik kanpoko ekintza batean elkartzen dira.
Aldiz, fisikoak errealitate kuantikoa edo erlatibista kontenplatzen duenean, ez ditu kontenplatzen ‘gauzak beren baitan’, ez du kontenplatzen errealitatea zuzenean, tartekaritzarik gabe. Hau da kontenplatzen duena: ekuazio diferentzial sail bat, guztiz abstraktuak. Hori, berez, ez da errealitatea, baizik eta errealitatearen sinbolo matematikoak dira. Laburbilduta, itzal eta sinboloen munduaz arduratzen da, eta ez kobatik kanpora dagoen argiaz. Bueno, egia esateko, lehengo fisika ere itzal eta sinboloz arduratzen zen, baina ez zeukan horren kontzientziarik, eta oraingoak, berriz, bai. Sir James Jeans-en ustez, zientziak gaur egun naturari buruz eskaintzen dizkigun irudi guztiak —behaturiko fenomenoekin bat datozen bakarrak—, irudi matematikoak dira. Hainbeste aurreratu arren, oraindik ez gaude kontaktuan errealitate ukigarriarekin edo azken errealitatearekin. Eta hor daukagu zerbait gehiago dagoelako sentsazioa. Eta kontzientziara jotzen dugu edo itzultzen gara. Hor beste zerbaitekin topo egiten dugu, sinboloen munduaren bidez iritsi ezin garen zerbaitekin. (Bibliografía: Cuestiones cuánticas, Kairós, Ken Wilber, 13-33. or.)
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Japoniatik V Denge eltxoa dela eta Tokyoko parke batzuk itxita dauden arren, izan dugu lorategi ederrak bisitatzeko aukera. Irudi hau Rigukien garden lorategiaren sarrerakoa da.
Ikusi al duzu azkenaldian inor gora begira? Zeru aldera begira? Ortzimugatik zeru infinitura arkero finenaren begirada zorrozten duenik? Hego haizearen nahieran hodeiak eta zuhaitzetako hostoak zakar nahiz dotore, leun nahiz basati, dabiltzan udazkeneko garaiotan, ohikoa izaten da nire ingurunean behintzat, etengabe zeru aldera bista luzatzen duen jendea topatzea. Ez dira astronomoak edo metereologoak, ezta izarrei begira amesten duten poetak ere. Haize epelak gidaturik iparraldetik hegoaldera doazen usoen esperantzan zain dauden ehiztariak dira. Askorentzat mendiko kutsatzaile (akustiko nahiz fisiko), edota naturaren etsai diren horiek animalia espezieen artean arriskutsuena, basatiena, krudelena eta bihozkabeena osatzen dute. Beste batzuk, txikitatik gertuan ikusi ditugulako-edo, pertsona normaltzat hartzen ditugu: mendian, basoan, naturarekin jolas eginez gizakiaren harrapari instintoari bide ematen saiatzen direnak, joko-arau batzuen barruan. Ez da nire asmoa ehizaren aldeko edo kontrako eztabaidan sartzea, baina hain justu ere gure inguruko ehiztariak urteko garai ga-
rrantzitsuenaren atarian dauden egunotan, ezpata baten izena zeraman txakur baten sakrifizioa eragozteko protesta jendetsua ikusi berri dugu komunikabideetan. Eta zer pentsa ematen dit horrek! Ez ote gara gure bizimoduan naturatik urruntzen goazen neurri berean animalien (ustezko?) eskubideen izenean, giza-zentzua ere galtzen ari?
Ion MuĂąoa
bat eta
Giza-zentzuna aspaldian galduta dugula esango nuke nik! Ehiza sasoia orain hasten dela diozu, baina aspaldi hasi zen. Gizarte honetan ehiza modu bat baino gehiago ezagutu ditugu dagoeneko; animalienaz gain hortxe izan da sorgin ehiza esaterako, izaera jakin baten ehiza, pentsakera nahiz jarrera batzuen kontrakoa... Gora begiratzeko hamaika arrazoi daude, ez pentsa: batek arnasa hartzeko gora begiratu dezake, besteak gora begiratu dezake handik irtenbiderako bidea zein den galdetuz bezala, beste batek behera begira denbora asko daramagula eta lepoa altxatuta mundua ez dela bukatzen sinisteko begiratu dezake gora‌ Baina, ezpata izena zuen zakur horrenak, eman du bai buruhauste bat baino gehiago. Txakurrarekiko arriskuak ekiditeko hiltzea beste irtenbiderik ez dute topatu. Gizakiak, ordea, batak bestea ez kutsatzeko zein erabaki eta neurri hartu dituzte? Nora begira egon dira arduradunak? Azken egunotan Estatu Batuetan beste
bat
Eneritz Gorrotxategi
pertsona bat kutsatu da. Esango nuke Espainian eskuak igurztzen hasi dela bat baino gehiago, hangoa albiste izango baita eta Espainiakoa pixkanaka ahaztuko ote den esperantzan. Zer da oraingoa ere, langilearen aurkako ehiza?
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Legazpiko Mikologia Asteburuaren antolatzaileen ordezkariak eta eskuinean Urretxuko perretxiko erakusketa. MIRIAM LUKI/GOTZON ARANBURU
Perretxikoak basotik plazara Asteburu Mikologikoak egingo dituzte datozen egunetan Legazpin eta Urretxun. Perretxikoak ezagutzera ematea dute helburu erakusketek. Miriam Luki Goierri Perretxiko biltzaileari onddoak nahiz perretxikoak non biltzen dituen galdetuta harik eta erantzunik zabalena emango du, esaterako: basoan. Edonola ere, perretxikoen unibertsoa jakituria esparrua dela uste dute
Legazpiko eta Urretxuko Asteburu Mikologikoen antolatzaileek. Bihar eta etzi Legazpin egingo dute perretxiko asteburua, eta Urretxun datorren asteburuan izango da. Legazpin Lekanazpi elkartean eta Urretxun Aldirin urte
asko dira Mikologia Asteburuak egiteari ekin ziotela. Egun, Beti Gazte Animakzio taldeko gazteek lekukoa hartu diete Lekanazpikoei. Hala ere, Lekanazpikoek egoitza eta bestelako baliabide ugari gazteen esku jartzen dituzte asteburuaren
antolaketan laguntzeko. Urretxuko Aldiri desagertu zen jada, eta Lekaioko kideek hartu zuten lekukoa. Dena dela, Daniel Arrizabalaga kideak dioenez, ÂŤegungo antolatzaile taldea Lekaio bera baina zabalagoa daÂť.
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
Legazpiko zein Urretxuko udalek ere laguntzen diete asteburuok antolatzen. Lehenengo eta behin perretxikoak biltzen dituzte. Andoni Zabaleta legazpiarraren hitzetan, bihar, larunbata, perretxikoak biltzera joango dira. «Nor bere kasa joango da, baina guztiok toki berera ez joateko antolatzen gara. Bestalde, neurriz jasotzea ere inportantea da; bakoitzak espezie bakoitzeko ale bat edo bi jasota nahikoa da». Urretxun bilketa modu berberean egiten dute –bihar zortzi egingo dute–. Behin basoak emandakoa bilduta Lekanazpi elkartera eraman, eta han sailkatuko dute. Aranzadi zientzia elkarteko adituak joaten dira sailkapen lanetan laguntzera, hala Legazpira nola Urretxura. Etzi, igandea, erakusketa egingo dute Legazpiko Euskal Herria plazako arkupeetan. Erakusketaz gain, biltzen denaren araberako dastaketa izango da; perretxikoak tortillan edo plantxan prestatuko dituzte. Ardoarekin batera borondatearen truke banatuko dituzte mokaduak.
Perretxiko saskia Iaz, Legazpin, aurten errepikatuko duten ekintza berria jarri zuten martxan: perretxiko saskiak zenbat pisatuko duenaren apustua. Iaz 150 apustu egin zi-
Azken hamarkadan perretxiko beherakada egon dela dio Aranzadik egazpiko zein Urretxuko Mikologia Asteburuetan Jose Manuel Lekuona Aranzadi elkarteko mikologia saileko bazkideak parte hartuko du. Behin perretxikoak jasota sailkapen lanetan lagunduko die, hain zuzen. Lekuonaren hitzetan, «azkeneko hamarkadan beherakada egon da basoetan dagoen perretxiko kopuruan». Jaso dituzten datuetan eta egin dituzten inbentarioetan oinarritu du adituak baieztapen hori. Aranzadiren barruan gaiari buruzko eztabaida izan dute eta herriz herri ugaldu diren Mikologia Asteburuak onuragarriak ote diren ez dakite: «Erakusketetarako mendira doan bakoitzak hiruzpalau ale hartzen baditu, ondoren gehienak zaborraren zakura doaz». Perretxikoen beherakada faktore askori egotzi dio, besteak beste: aldaketa klimatikoa, basoetako egur moztea edota neurri gabeko jasotzea.
L
ren, euro bat apustuko. Otarrearen pisua asmatzen edo gehien hurbiltzen denak jasoko du saria: perretxiko saskia, makila eta aiztoa, hau da, «kit mikologikoa», Zabaletaren hitze-
tan. Arrizabalaga urretxuarrak Legazpin izandako harrera ona ikusita aurreratu du, litekeena dela «Urretxun ere tankera bereko apustua egitea». Legazpin haurrentzako jar-
duerak egingo dituzte eta biharko perretxiko bilketa haurrekin egiteko aukera ere badago. Perretxikoen inguruko tailerrak egotea aurreikusi dute. Legazpin urtetako etenaldi baten ondoren, Asteburu Mikologikoa berreskuratu dute. Duela hiru urte berreskuratu zutenean Urretxuko kideen laguntza jaso zuten, eta Urretxukoek, aldi berean, bertakoa martxan jarri zutenean orain 24 urte, Legazpikoen laguntza jaso zuten. Legazpi eta Urretxu, horrenbestez, eskutik joan dira perretxikoen xendan. Urretxun, Daniel Arrizabalaga ez da aspaldi perretxiko bila atera osasunak hala behartuta, baina Jose Antonio Otxoa aditua da. Perretxiko denboraldiari maiatza aldean hasiera ematen diola dio, udaberriko zizekin, eta amaiera azaroko lehenengo izotzekin. Mendian perretxikoak behar bezala ezagutzen ez dituen jende asko dabilela dio: «Jakin gabe ezin da basora perretxiko bila joan, arriskutsua baita». Ibiltzen ikasten dela gehitu du, «denborarekin eta eskarmentuarekin». Bestelakoan, perretxikoak aurkitzeko «formula magikorik ez» dagoela dio; «nahi dutenean ateratzen dira». Asteburu Mikologikoan ikusi, ikasi, dastatu eta basoan barrena ibiltzeko aukera egongo da; ibili eta, ahal dela, neurriz jaso.
08 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
‘Fracking’-a Goierrin Proiekturik handiena Araban kokatu duten arren, Goierri ere haustura hidraulikorako aztertzen ari dira. Janire Arrondo Guztira 103.589 sinadura aurkeztu zituzten urriaren 3an Gasteizko Legebiltzarrean fracking-aren aurkako herri mugimenduko kideek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lurrazpitik gasa ateratzeko haustura hidraulikoaren erabilera debeka dezaten eskatzeko. Ia sinaduren erdiak Araban bildu ziren arren, denak ez. Izan ere, frackinga Arabako proiektu gisa ezagutu dugu, baina errealitatea da hego Euskal Herriko
lau herrialdeei eragingo diela. Gipuzkoa ere mehatxupean dago; baita Goierri ere. Itsasondon, Legorretan, Ezkio-Itsason, Zumarragan, Urretxun eta Partzuergo Orokorrean emanda daude esplorazioak egiteko baimenak. Lehen bi herriak Landarre eremuan daude; Goierri garaikoak, Sustraian; eta Partzuergoa, Usoa eremuan. Guztira, Gipuzkoako lurren %40 aztertzen ari dira. Baimen horiekin enpresek informazio geologikoa nahiz
Zer da frackinga? Petrolio nahiz gas naturala lurzorutik erausteko teknika da frackinga edo haustura hidraulikoarena. Eredua. Estatu Batuetan hidrokarburoak ateratzeko azken 10 edo 15 urtetan garatu den teknika da. Teknika. Ura erabiltzen da, presio handiz, lurrazpiko harkaitz geruzak apurtzeko. Prozesu industrial horretan, hondarra (%98) eta gai kimikoak (%2) gehitzen zaizkio urari. Bertikalean 5.000 metroko luzeran zulatzen da, ondoren horizontalean 2 edo 3 kilometro. Kalteak. Erabiltzen diren gai kimikoek lurra, ura eta airea kutsatzen dituzte. Gainera, teknikak zulo asko egitea eskatzen du. Landa eremuak industrializatzea dakar, ura-
ren kontsumo izugarria edo kamioi trafikoa. Arabako Enara Handia deituriko eremuan 2.000 putzu aurreikusten dituzte. Errentagarritasuna. Lurrazpian hidrokarburo asko egon behar da errentagarri egiteko; Europan ez dago horrelakorik. Gero eta sakonago zulatu behar da, itsasoan, artikoan eta prozesua garestitu egiten du horrek. Burujabetasuna. Europako lurrazpian egon daitekeen gasa kontuan hartuta, haustura hidraulikoak ez du burujabetasun energetikorik ekarriko. Lanpostuen sorrera. Enplegu gutxi eta oso kualifikatua sortuko du. Gainera, dagoeneko teknika menperatuta duten herrialdeetatik ekarriko dituzte langileak enpresek.
sismikoa jaso ahal izango dute. Nagusienetakoa den enpresa Hidrocarguros de Euskadi da, Gasteizko Gobernuak finantzatzen duena diru publikoz. Goierrin Petrichor Euskadi Coöperatief ariko da. Hala ere, ugari dira horretan dabiltzanak: SHESA, Cambria, Trofagás Hidrocarburos, Frontera Energy Co, Union Fenosa... Fracking Ez! plataformako kidea den Jabier Martinez de Roblesek azaldutakoaren arabera, azterketetatik harago zundaketekin hasi nahi badute, Espainiako Ingurumen Ministerioaren aldeko txostena behar dute. Epe zehatzik ez dagoen arren, Arabako Enara Handia proiektua martxan jartzean, gainontzekoak atzetik etorriko direla uste du Martinez de Roblesek.
Nork du eskumena? AEBtako eredua kopiatuz haustura hidraulikoa Europara ekartzeko aukera ireki zenean, hainbat herrialdek, Frantziak kasu, kontrako jarrera hartu zuten. Europako Ingurumen Komisioak hainbat txosten ibili zituen esku artean, haustura hidraulikoaren arrisku larriez ohartarazten zutenak. Ordurako baziren Europan euren energia kudeaketan frakinga erabiltzekotan zeuden herrialdeak; Polonia eta Erresuma Batua ziren horietako bi, esate baterako. Herrialdeen nahiz gas ustiatzaileen presioen ondorioz, 2013an Europar Komisioak sistema debekatu beharrean, gomendio soil batzuk egin zituen.
GOIBERRI 09
ERREPORTAJEA
Gabirian fracking-aren aurkako sinadurak biltzen. Eskuinean, gasa lurrazpitik ateratzeko teknikaren ilustrazioa. AIMAR MAIZ - FRACKING EZ! PLATAFORMA
Eskumena estatuen esku geratu zen, beraz. Espainiako Gobernuak hasieratik esan zuen mendekotasun energetikoa zuenez, erregaiak eskuratzeko edozein teknika aztertuko zuela. Energia kudeaketaren ardura Sustapen Ministerioak duen arren, proiektu berriak erraztu edo oztopatzeko erakunde bakoitzak baditu bere jokamoldeak; ingurumen arlotik batez ere.
Egitasmoari ezezkoa Ugari izan dira haustura hidraulikoaren aurka agertu diren autonomiak nahiz udalak. Nafarroa, Kantabria eta Errioxa dira batzuk. Hala ere, Konstituzio Auzitegiak eskumena gobernu zentralak duela ebatziz atzera bota ditu hainbat lege. Duela urtebete Eusko Legebiltzarrak Eremu Naturaletan frackinga debekatzeko aukera izan zuen, Arabako Batzar Nagusien lege proposamen bat aintzat hartuta. Natura Babesteko Legean aldaketa egitea zen kontua, baina azken orduan haustura hidraulikoaren aipamena kanpoan utzi zuen. Fracking Ez! herri plataformak sustatutako Herri Ekimen Legegilearen bidez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan haustura hidraulikoa debekatzea da lortu nahi dutena. Urtarrilean edo
hartuko du erabakia Legebiltzarrak. Alderdi politikoen artean jarrerak ezberdinak dira, hainbat hara eta hona ibili direlako. Equok, EH Bilduk nahiz Ezker Anitzak hasieratik eman zioten ezezkoa gasa ustiatzeko ezohiko teknika horri. Juan Jose Ibarretxek lehen ahaleginak egin ondoren, Patxi Lopez izan zen Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan fracking a sustatu zuena; PSEk kontrako jarrera ere agertu izan du. EAJrekin, berriz, ÂŤzalantzanÂť daude plataformako kideak. Lehendakaritzarako azken hauteskundeak irabazi berritan desadostasuna azaldu zuten, ez omen zuelako ingurumen segurtasuna bermatzen. Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bilduren, Aralarren, PSEren eta PPren botoekin onartu zen moziotik kanpo gelditu zen, ordea, EAJ. Egia dena da, Hidrocarguros Euskadi enpresa finantzatzen jarraitzen duela EAJren Gasteizko Gobernuak.
Aroa amaitzear Lurrazpiko erregai fosilen iturria agortzen ari da pixkanaka. Urterik oparoenak pasa ondoren, gero eta konplexuagoak dira teknika berriak, ingurunearekin are eta bortitzagoa. Horregatik, energia trantsizio baten beharra ikusten dute Fracking Ez! plataformakoek. Erregaien diktadurari uko egin eta etorkizun garbiagoan pentsatzen jartzeko garaia iritsi da.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
«Zine mundutik bizi nahi dut, pelikulak eta bideoklipak eginez» Iñigo Sbeltza (Iñigo Sanz Beltza) zumarragarrak hainbat talderen bideoklipak grabatu ditu. Asier Zaldua Zumarraga Iñigo Sbeltzari (Zumarraga, 1983) umetatik gustatzen zaizkio kamerak, eta zuzendaritza eta gidoigintza ikasi zuen Madrilen.
Txikitatik gustatzen al zaizu ikus-entzunekoen mundua? Mundu hau betidanik dut gustuko. Txikitan aitaren kamerarekin jolasten nuen. Panpinekin istorioak egiten nituen. Argazkiak ateratzen nizkien eta stopmotion teknikarekin mugimendua ematen nien.
Ze ikasketa egin zenituen?
GOIBERRI
Beti izan dut ikus-entzunezkoekin lotutako zer edo zer ikasteko asmoa, baina gurasoek lehenengo etorkizun oparoagoa duen zer edo zer ikasteko esan zidaten. Informatika ikasketak hasi nituen, baina ez nituen bukatu. Ondoren, mantentze-industriala ikasi nuen. Mein lantegian hiru urte eman nituen eta aurreztutako diruarekin Madrilera joan nintzen zine ikasketak egitera.
Ze lan egin dituzu?
Babeslea
Bideoklipen mundua gustuko dut eta asko egin ditut. Josu Bergara, Txapelpunk eta Alacanteko The Liarla taldearentzat, besteak beste. Orain Hesian taldearentzat lan egin dut eta hurrengoa Ira taldearena izango da.
Zaila al da bideoklip bat egitea? Ez da zaila, baina gauza askotaz arduratu behar da. Lan taldea osatu behar dut, gidoia idatzi, attrezzoaz arduratu, taldearekin gelditu... Lan asko da pertsona batentzat, baina maila honetan ez dago dirurik.
Euskal Herrian bideoklip egile asko al zaudete? Hemen egiten diren bideoklipak oso xumeak dira. Musikariak jotzen jartzen dituzte, eta kito. Ni beste puntu bat ematen saiatzen naiz. Euskal Herritik irten nahi dut, baina horretarako erein egin behar dut lehenago.
Asko gustatu zaizun bideoklip bat? Beck abeslariak Charlotte Gainsbourg-ekin egin duena, adibidez: Heaven can wait. Michel Gondry-ren lanak ere asko gustatzen zaizkit.
Zein da zure ametsa? Zine mundutik bizitzea, bai pelikulak eginez eta bai bideoklipak eginez. Gaur egun, pelikulak egitea oso erraza da, baina zure lana zabaltzea oso zaila. Egun, ETBn nago: Zuek hor eta gu hemen programan (Kontrako eztarria zena). Bigarren errealizadorea naiz eta esketxak grabatzen ditut. Oso gustura nago. Umorea oso gustuko dut eta gustatzen zaidana egiteagatik ordaintzen didate.
GOIBERRI 11
GURE LURRA
Hemen dira mondejuak Hestebete garaia da eta odolkiak nonahi. Baina mondeju zuriak, Zaldibian batez ere. Izan ere, herri honetatik kanpo oso jende gutxik egiten ditu. Iñaki Erauskin harakinari bere amak irakatsi zion mondejuak egiten. Asier Zaldua Zaldibia Iñaki Erauskin zaldibiarrak 60 urte ditu eta urte asko daramatza dagoeneko harakin lanean. «Etxean beti mondejuak egin ditugu, baina ez zegoen harakinik. Ni izan nintzen lehenengoa. 17 urterekin hasi nintzen. Patxi Iturriotz Zaldibiako harakina baserrira joan zen txerria hiltzera eta bere harategirako mutil bat behar zuela esan zuen. Handik urtebetera erretiratu egin zen eta nik hartu nuen bere harategia», azaldu du. Ez zuen denbora asko eduki, beraz, maisuarengandik ikasteko. Zorionez, gauza batzuk etxetik ikasita eraman zituen. Mondejuak nola egin, adibidez. «Arruarte baserrikoa naiz eta etxean amak egiten zituen mondejuak. Bere formula erabili dut beti». Eta zein da formula hori? «Mondejuak egiteak ez dauka sekretu handirik. Lanerako gogoa da behar dena. Arrautza, porrua, seboa, tipula, piperra eta gatza erabiltzen ditugu. Piper berdea eta gorria erabiltzen ditugu. Gorria itxura emateko. Polita egiteko».
Herriko produktuak Osagai guztiak herrian bertan erosten dituzte, porruak izan ezik. «Porru asko behar da eta kanpotik ere ekartzen ditugu».
Berak ezetz dioen arren, sekretua egon badago: osagai bakoitzaren neurria. «Lehen dena pisatzen genuen, eta orain ontziak erabiltzen ditugu. Osagai bakoitzak bere ontzia du eta hala denbora eta lana aurrezten ditugu».
Iñaki Erauskin harakin zaldibiarra, berak egindako mondejuekin. ASIER ZALDUA
Garai batean egun baino mondeju gehiago jaten zirela dio. «Harategiak asko jaitsi dira. Hau da garai onena guretzat, baina irabazia lortzeko mondejuak norberak egin behar ditu. Beste batek egindakoak salduz gero, irabazi eskasa lortzen da. Dagoeneko oso gutxi gara mondejuak egiten ditugun harakinak. Garai batean Goierriko etxe eta baserri gehienetan egiten zituzten mondeju zuriak.
Orain sukalde politak daude eta ez dituzte zikindu nahi», esan du. Eta Goierrin mondeju gutxi egiten badira, Goierritik kanpo zer esanik ez. «Hemendik kanpo oso jende gutxik ezagutzen du produktu hau. Donostiarren bat etortzen bada, beti aita, ama edo amona Goierrikoa duelako da. Zaldibiako Ardiki Eguna beharrezkoa da mondejua hor dagoela erakusteko».
12 GOIBERRI
MOTZEAN
Musikaren urtaroa Urriko azken bi asteburuetan musikaz asetzeko aukera izango da Goierrin. Asteburu honetan Ordiziarrock jaialdia egingo dute Ordizian, eta datorren asteburuan Jazpana! Fest jaialdia, Beasainen. Garbitu belarriak, badatoz eta! Ane Arrieta Udazkenak berarekin dakar hostoen erortzea, paisaia kolorez aldatzea, haizea... Eta haizeak musika hotsa ere ekartzen du Goierrira, udazkenaren iritsierarekin batera. Elkarren segida-segidan egingo dituzte aurten ere Goierriko musika jaialdi handienak. Zumarragako eta Urretxuko Mutamu jaialdiaren ostean, Ordiziarrock bihar arte, eta Jazpana! urriaren 24an eta 25ean izango dira. Bakoitza bere estiloan, musika protagonista izango da, beste hainbat ekintza osagarrirekin batera. Hamaikagarren edizioa izango da aurten Ordiziarrockentzat. 2003an abiatu zen jaialdiak ez du hasierako txinparta galdu, eta aurten ere, talde entzutetsuak gerturatuko ditu Ordiziako kaleetara, bertako musika talde zein bertako bestelako partehartzaile batzuekin batera: ÂŤHerritik herriarentzatÂť
egokitutako kontzertuak izango dira. Pertsona Gorren Familien Konfederazioaren bukle magnetiko bat erabiliko dute horretarako.
Gorrei egokituta
egindako jaialdia dela argi utziko dute urten ere. Musikak protagonismorik galdu gabe, abentura kirolek ere utziko dute euren arrastoa aurtengo jaialdian: Goierriko Barkatu Ama espereologia taldekoek, Baiza parapente taldekoek eta Flow Balance skyline taldekoek hainbat abentura kirol probatzeko aukera emango dute bihar 18:30etik aurrera
plaza nagusian: penduloa, tirolina, skyline, parapentea, zinea, pailazoak... Ohi bezala, kontzertu guztiak dohainik izango dira, Kalakan taldeak gaur 19:00etan Herri Antzokian egingo duena izan ezik. Kalakaren kontzerturako sarrera 10 euro kostako da. Beste berezitasun bat izango du aurten ere jaialdiak: entzumen arazoak dituztenentzat
Gailu horren bidez, pertsona gorrek soinua hautemateko informazioa jasoko dute. Horrekin, inguruan dituztenen arteko komunikazioa eta erlazioa erraztuko dute. Bestalde, iaz bezala, aurten ere musika frontoitik kalera ere aterako dute; modu originalean, gainera. Kamioi baten gainera igota, musika talde ezberdinek herriko txoko ezberdinetan egingo dituzte kontzertuak. Herriko txoko banatan joko dute Nazarenos del Norte, Apostasia, Starblues eta Big Boy taldeek. Rockarekin hasi ordez, jazz doinuek eman zioten jaialdiari hasiera atzo, The Soubros taldearekin. Gaurko protagonista
GOIBERRI 13
MOTZEAN
entzutetsuena Kalakan taldea izango da, eta gauean Mery May, Continuo Renacer, Bullet Proff Lovers eta DJ Busbu taldeek joko dute frontoian. Asko, ordea, bihar gauerako zain egongo dira, orduan joko baitute frontoian 21:00etan hasita, Disasters, Fumut, Kashbad eta Willis Drumond taldeek, jaialdiari bukaera biribil-biribila emanez.
hainbat lagun. Bernedo Enean karpa jarri izan dute bost urtez, eta aurten ere bertan izango dute aterpea kontzertuek. Bi baldintza ezarri zizkioten jaio orduko jaialdi honi: lehena, herriko taldeei beraien musika erakusteko aukera ematea; eta bigarrena, ekitaldi zein kontzertu guztiak dohainik izatea. Eta halaxe jarraitu dute ondorengo bost urteetan. Seigarren edizioan ere halaxe egingo dute.
Postmodernoentzat Postmodernitatea nahiago dutenek, berriz, datorren astean izango dute euren jaialdia. Ordiziarrockek irekitako bidea jarraitu eta landa-postmodernitatean oinarritutako Jazpana! Fest jaialdia antolatzen hasi ziren orain sei urte Beasaingo
Talde entzutetsuak izango dira aurtengo OrdiziarRock eta Jazpana! jaialdietan
Musikaz gain, bere osotasunean, Jazpana! artearen goratzarrea dela esan liteke. Kontzertuez gain, Ordiziarrocken hastapenetan bezala, saskibaloi eta skate lehiaketak egingo dituzte aurten ere, eta baita argazki rallya ere, bi egunetan zehar.
Barruan, Jazpanart Eta lehiaketa horiez gain, orain hiru urte hasi bezala, aurten ere, Jazpanart jaialdia egingo dute Jazpanaren barruan. Atzo eman zioten hasiera Lorea Alfaroren kartelgintza tailerrarekin, eta datorren osteguna bitartean erakusketak, kontzertuak, Jazpanazoka, Kapen aldizkariaren aurkezpena eta Igor Rezolaren hitzaldia goza-
OrdiziarRocken barruan joko duten Kalakan taldekoak ezkerretara eta gainean Jazpana! jaialdiko joan den urteko kontzertu bat. H/G. IRIZAR tzeko aukera izango da, besteak beste, Igartzako jauregian. Eta Jazpanart amaituta, datorren ostiralean Fumut, Ladislao, The Lookers, Nueva Vulcano, Olarius & Brothers DJak izango dira protagonista Beasainen. Larunbatean, berriz, Crazy Young, Nikkin, Buffalo, Beach Beach, Za!, Capsula, Lasers, It’s Not Not eta DJ Coco arituko dira. Horiez gain, iaz bezala, aurten ere Jazpana! Herrian egitasmoa errepikatuko dute larunbat arratsaldean. Disco Estupendo taldeak Iluntzen joko du eta Siete C-k Koiote tabernan.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik Irudia
Klik
‘Lurralde’ bloga, berriz martxan Historia, Geografia, Zientzia eta Natura bezalako gaiak euskaraz lantzen dituen Lurralde proiektua martxan da berriz, urtebeteko etenaren ondoren. Juanma Gallegok gidatuta, EiTBren komunitatean sartu dute bloga. blogseitb.net/lurralde
‘Euskara munduan’ dokumentala Munduan zehar bidaiatu eta zabaldu den komunitatea da euskaldunena. Ikusi besterik ez dago zenbat euskal etxe dauden kontinente eta herrialde ezberdinetan. Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal hiztunek, beraien ama hizkuntzarekin zer nolako harremana duten aztertu nahi izan du Iñigo Asensiok, Euskara Munduan dokumentalean. Lana abenduaren 3an emitituko du ETB1ek, baina aurrerapena ikusgai dago jada sarean. vimeo.com/108048331
Lehen Minecraft euskal zerbitzaria Minecraft bideo joko ezagunaren zale talde batek euskal jokalarien komunitate bat osatu nahi du. Jokoa %71n euskaratuta dago eta orain zerbitzari propio bat sortzen ari dira. Parte hartzeko argibideak, hemen: gamerauntsia.com
Sarean ikusia
Windows 10 prestatzen ari da Microsoft Microsoft teknologia arloko enpresa erraldoia sistema eragile berria prestatzen ari da; kronologikoki 9.a izango bada ere, Windows 10 izena jarriko diote, indar gehiago eman nahian. Izan ere, berrikuntza soila baino gehiago izatea nahi dute konpainiako arduradunek. Berrikuntza nagusia, unibertsaltasuna izango da; hau da, aparailu guztietarako balioko du (ordenagailuak, telefono mugikorrak, tabletak...). Estreinaldia, 2015ean izango dela azaldu dute. Egun, 1.500 milioi lagunek erabiltzen dute Windows sistema eragilea munduan.