Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
122. zenbakia. 2014ko urriaren 31
GOI B ERRI
Migrazioa eta kapitalismoa Immigrazioari begirada sozio-ekonomikoa emanez hitzaldia egingo du Miren Etxezarretak Ordizian 8-9
Etxezarretaren arabera, kapitalismoak izaera berazia eman dio migrazioari. ARKAITZ APALATEGI
Joxe Bernardo Garmendia 3 Iritzia 4-5 Zeraingo Oamendiko harri estimatua 6-7 Ibai Jimenez 10 Valentin Fernandez 11 Mariaren Alabak 1950an 12 Txerri azoka Mutiloan 13
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
J. Bernardo Garmendia Zaldibiarra
«Montecarlon, haurrak atezainari utzi eta kasinora sartu ginen» Asier Zaldua Zaldibia Joxe Bernardo (Zaldibia, 1939) Zaldibiako familiak liburuaren egileetako bat da.
Abesti bat.
Liburuko pasadizo bat.
Edari bat.
Familia batek txerria hil zuen eta teilatuan ezkutatu zuen. Guardia zibilak miaketa egitera joan ziren eta ez zuten aurkitu.
Ura edatea kosta egiten zait eta limoia edo ardo pixka bat bota beharra diot.
Zaletasun bat. Asko izan ditut.
Film bat. 70eko hamarkadan herriko aretoan Amalur bota genuela gogoratzen dut.
Liburu bat. Ikasketak gazteleraz egin nituenez, gaztelerazkoak errazago irakurtzen ditut.
Ezin dut bakar bat esan.
Janari bat. Denetik jaten dut.
Oporretarako leku bat. 70eko hamarkada hasieran, R8a hartu eta bi umeekin Veneziara joan ginela gogoratzen dut. Emazteari Montecarloko kasinoa erakutsi nahi nion, baina haurrak ezin ziren sartu. Atezainarekin utzi genituen.
Amets bat.
Musika talde bat.
Liburua bukatzea. 80 bat etxetatik pasa naiz eta beste horrenbeste gelditzen zaizkit.
Gure garaiko euskal taldeak.
Gorroto duzuna. Ez dut ezer gorroto.
MIKEL ALBISU
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
«Zaldibiako 80 bat etxetatik pasa naiz eta beste horrenbeste gelditzen zaizkit»
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Goierriko txoko bat. Zaldibia.
Herriko alkate bazina... Donostian bizi naiz eta ez dut hemengo arazoen berri.
Zaldibian biziko ez bazina... Donostian.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea eta editorea
Kale frankista bat Beasain erdian hoa betetzen zaigu sarri, espainolak ze fatxak diren eta frankismoaren itzala gainean dutela oraindik eta bla-bla-bla; eta gu, aldiz, ze jatorrak, eta oroimen historikoa zaintzen dugunak eta tar-tar-tar. Eta esango banizue Beasain erdian kale bat dagoela izen frankista peto-petoa daukana? Beasainen, bai, 36ko fusilatuei omenaldi polit bat eta monumentu zatar bat egin dien herri honetan. «Zein kale?» galdetuko dit borondate oneko inuxenteren batek. Ba, Tertzio Oriamendi, herriko kale luzeenetakoa, ni neu bizi naizena, errekete karlisten talde ospetsu baten omenez hala bataiatua. «E, e! –esango dit herrikoxeme edo alaba jatorrak–. Hori ez da Tertzio Oriamendi! Oriamendi da orain». Arrazoia! Horixe bera egin zuten Beasaingo agintari txit prestuek, lehenengo udal demokratikoak aukeratu eta sinbologia nahiz izen frankistak kendu beharra plan-
A
teatu zenean: kale izendegitik Tertzio kendu eta Oriamendi utzi: euskal mendi-izen jator bat, ezta? Balizko Jose Antonio Primo de Rivera kaleari abizena kenduko bagenio bezala eta Joxantonio bakarrik utzi; ez al zuen izen bera Jose Antonio Agirre lehendakariak ere? (Baita Ardantzak eta telebistako Joxantonio Arizkorreta sukaldari-lehendakariak ere). Barka nazatela erabaki hura hartu zuten alkateek eta zinegotziek, baina txepelkeria galanta izan zen, xuabe esatearren. Oroimen historikoaz ari bagara, oroitu beharko dugu ba Oriamendi izena duela karlisten ereserkiak, garai bateko ume guztiek buruz zekitenak: «Por Dios, por la patria y el rey, lucharon nuestros padres…». Oriamendi kaleaz oroitu naiz, hain zuzen, oraintxe bertan ia kale osoa hankaz gora dagoelako, obretan. Obren gunean bizi den batek Beiruten bizi dela esan zidan aurrekoan. Baina ez nator obrak kritikatzera, alderantziz baizik; itxura arkitektonikoagatik kaleak 65 bat urte
«Tertzio Oriamendi, herriko kale luzeena da, errekete karlisten omenez bataiatua»
www.inaustihk.com Haur eta helduen odontologia orokorra Erradiografia panoramikoak eta zefalometrikoa Odontologia estetikoa Kirurgia - Inplanteak ORTODONTZIA * PERIODONTZIA
Joan de Iturralde, 3 - BEASAIN Tel 943 884 628
dituela esango nuke, etxea estreinatu eta bertan jaio zirenak jubilatzeko zorian egongo dira honezkero; ba, bizialdi luze honetan kaleak ez du ia hobekuntzarik izan; Kale Nagusia eta Nafarroa Etorbidearen zati handi bat oinezkoentzat egokitu dira, beste kale eta plaza askotan arbolak eta bestelako apaingarriak egin dira; Oriamendi gaixoak, ordea, Tertzioa zeneko itxurarekin jarraitu du (Seguridade Sozialeko anbulatorioa ere bertan zegoenean, oroitzen?); alde nabarmena, lehen baino askoz ere trafiko handiagoa sufritu behar dutela bertako bizilagunek. Hortaz, ongi etorri obrei eta itxura berritzeari. Momentuan hautsa, zikina eta enbarazua besterik ez sortu arren, gerora kalea askoz atsegin eta bizigarriago geratuko dela pentsatu nahi nuke. Frankismoaren zulotik atera balitz bezala. Eta, bide batez, gaurko edo datorren urteko zinegotziek izen frankista aldatzea pentsatuko balute, nire aldeko botoa izango dute.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Japoniatik VII Herrialde ederra da Japonia eta bidaiatzean deigarriak gertatu zaizkit bertako eraikuntzak eta monumentuak. Baina, benetan aberasgarria japoniarrak ezagutzeko aukera izan da. Haietako batzuk marrazteko aukera ere izan dut Tokyoko metro jendetsuan.
Azken luma dantza iritsi zaigu, Nerea. Urteak daramatzagu Goiberri aldizkariaren txoko honetan elkarri kontukontari, eta irakurleek aurpegi berriak ikusi eta aurpegi berri horiek idatzitako testu arnasberrituak irakurtzeko ordua iritsi da. Gauza guztiek daukate hasiera eta amaiera, eta guk agur (edo agian geroarte) esateko garaia ere ailegatu da. Plazera izan da zutabe bipolar honetan zurekin batera eskualdeko gaiak jorratzea. Zuretzat ere berdin izango zela espero dut. Hiruzpalau parrafo idazte hutsarekin egunerokoan bizi ditugun eta kezkatzen gaituzten gauzei konponbidea topatzea ezinezkoa da, baina gure komentario, kritika, iradokizun, salaketa eta abarrek arazoak edo gertakariak identifikatu eta garrantzia emateko balioko zutelakoan nago. Azken finean hori da zutabegileon lana, iritzi korronteak sorraraztea arrazonamendu sakona erabiliz. Gure hitzek inor mindu badute, barkamena eskatu behar, derrigor. Eta gure gogoetak irakurriz, tarteka bada ere gustura sentitu bazara,
irakurle, bejondeizula! Goiberriko leiho hau gaurkoarekin itxiko da guretzat, baina irekiko dira leiho berriak. Besarkada bat eta ondo segi, Nerea!
Gorka Azkarate
bat eta
Hauxe da despedideaa, Hauxe da despedideaaa… kopla zaharrak kontrakoa baldin badio ere, ezin esango dugu gure despedida tristea denik, Gorka. Dozena erdi bat zutabe idazteko Goiberrik egin zigun proposamena onartu eta dozena eta erdi idatzi ditugu azkenean! Denok eskertuko dugu oxigeno pixka bat. Egia esan, formatu honetan aritzen nintzen lehenengo aldia izan da niretzat. Errimarik eta doinurik gabe, aritu gabea nintzen zurekin ofiziotan! Elkar gutxiegitan ikusten dugun garaiotan, bi hilabetean behin, elkarri kuku bat egiteko aitzakia polita eskaini digu Goiberrik, bai jauna! Gure lanari buruz, zer esan… Zuri, dotore geratu zaizu esaldia: “iritzi korronteak sorraraztea arrazonamendu sakona erabiliz”. Ilustratuagoak bagina akaso bai, baina 2014ean, 1000 karakteretan, zuk eta biok… Bakarren bat entretenitzea lortu badugu, konforme! Atal honen izenburuari ohore eginez, bat eta bat izan gara. Batzuetan bat eta beste batzuetan bi baina beti bat eta bat. Hala-
bat
Nerea Elustondo
xe baikara denok. Bat eta bakarrak. Denok beharrezko eta inor ez ezinbesteko! Izango dugu elkarren berri. Ondo bizi!
06 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Zeraingo herri gunea, Oamendiren babesean eta atzerago Aizkorri dela. Olaberritik ateratako argazkia. AIMAR MAIZ
Zintzela pintzela bihurtua Zeraingo Oamendiko harria estimatua zen, eta harginek ospea hartu zuten. Goya margolariaren jatorria da lekuko.
Aimar Maiz Zerain Zeraingo meategi barrutitik gora joanda dago Oa mendia. Gain ederra da, Aizkorriko mendizerraren erpin batean. Harri lekua izanik —Harripilata ere deitzen zaio—, harrobi eta hargintza lanak garrantzi handia izan zuten, antzina, eremu horretan. Oako harri mota oso estimatua eta erabilia izan zen eraikuntzan. Historiaurretik, esan beharko da; tumulu edo harrespila bat ere badago eta. Josetxo Zufiaurre Goia etnografoak ikusiak ditu hango hargintza aztarnak. «Harri klase bat dago, hareharria, gorrixka. Baina marmolaren antzeko beta bat dauka, ilunagoa. Oso ona da lantzeko, eta polita gelditzen da. Zeraingo elizaren
kanpandorrea hango harriarekin eginda dago, eta inguruko herri batzuetakoa ere bai», azaldu du Josetxo Zufiaurrek. Harria egonik, baina, harginak ateratzeko paraje ezin hobea ere izan zen Zerain. Aizpeko auzoko baserri ugarietatik mutil gazte asko joan zen lanbidea ikastera. «Ingurua dena baserriz beteta dago. Han lanean aritzen ziren harginak baserri horietan egongo ziren, apopiloedo, bat baino gehiago». Haiei segika, eta «familia luzeak» zirenez, neguan batik bat lana gutxitutakoan mutil gazteak Oamendira igotzen ziren, hargintzan ikastera. Bi osagai horiek batuta, Zerainek ospea hartu zuen eraikuntza munduan. «Batetik, ha-
GOIBERRI 07
ERREPORTAJEA
Oñatiko Unibertsitatea Zeraingo eta Gabiriako harriarekin eraikitakoa da ñatiko Unibertsitatearen eraikineko atalaurrea Zeraingo harriarekin dago egina. Pierre Picart-ek 1546an egin zuen etxaurrea. Lehenbizi erdiko atalaurrea altxatu zuten, sarrera nagusiarekin. 1931n monumentu historiko artistiko izendatu zuten. Oamendiko harriaz gain, Goierriko beste toki batzuetatik ere hornitu zuten harriz Oñatiko unibertsitatea. Gabiriatik, esate baterako, XX. mendean zehar. Eusebio Igartzabalek atera du haien jatorriaren aztarna, unibertsitatera egindako bisita batean «Gabiriako harrobi batekoak» ziren harriez. Antonio aita zenari eta gabiriar edadetuei galdetuta jakin zuen nondik ateratako harriak ziren: «Gorrotxategi etxearenak ziren». Ardantzatik aurrerago zegoen. Nikolas Alustiza gabiriarrak gogoan du 1935ean nola idi-gurdiz atera zuten harria herriko Baltsalekuraino, eta han kamioian kargatuta eraman zituzten Oñatira. «Gorrotxategi baserritik eraman zituzten. Nik ikusi nituen, eskolan genbiltzan eta», gogoratzen du Alustizak. «Behetik harri oso ona zeukan etxeak: koadratuak, laukizuzenak eta landuak. Horregatik eraman zuten Oñatira. Bekoetxe baserriko gure osaba Jose Gabiriak bota zuen etxea, dinamitaz. Buelta guztian zuloak egin, kartutxoak sartu neurri bateraino, eta poliki-poliki behera bota, harriak puskatu gabe». Bizi izaten ez zuen inor ezagutu Alustizak han. Mutiloakoa zen Gorrotxategi etxearen jabea; desegin eta harria saldu zuen. «Oñatiko Unibertsitatean daude harri haiek», azaldu du Alustizak ere.
O
rri hori polita zelako; eta, bestetik, hargintzan ikasitako asko zeudelako», dio Zufiaurrek.
Goian, Oa mendiaren gailurrean harriak. Behean, Francisco de Goya margolariaren gizairudia, Mantxola baserriaren aurrean; lehenago Mandio tabernaren ondoan egon zen, eskultura jarri arte. ZERAINGO UDALA / ION VARELA
Harginak esportatu Herrietan elizak berritzeko urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeak izan ziren, dirua bazegoelako. Ordura arte egurrezkoak izan ohi ziren tenpluak harrizkoak egiten hasi ziren. «Aurrena eliza bera egiten zuten, aretoa. Gero, dirua aurreratzen zutenean, kanpandorrea, sakristia eta halako gauzak, pixkanaka». Zaragozako probintziako Fuentes de Jiloca herrian ere (Espainia) iritsi zitzaien elizaren kanpandorrea eraikitzeko ordua. Eta Zerainera bidali zuten abisua, «hemengo harginen bat kanpandorrea egitera
Zeraingo harginak eskatzen zituzten elizak edo jauregiak eraikitzeko, ospea hartu zutelako Domingo Goia hala irten zen herritik, hargintzan aritzera; Goya margolaria harengandik dator
joan ote zitekeen». Hala, Domingo Goia joan zen, Mantxola Txiki baserrikoa, Oan ikasia. «Fuentes de Jilocan ari zela, konturatu zen lana zeukala, inguruko herrietako kanpandorreak egiten edo jauregien aurrealdeak dotoretzen. Bizimodua ateratzeko moduko ogibidea zen harginarena. Orduan, etorri, andregaia eraman eta ezkondu egin zen Domingo Goia», gogoratu du Zufiaurrek.
Arte ederren sokan Eta gertakari hark, honezkero jakina den historia ekarri zuen atzetik: Francisco de Goya margolari ospetsuaren jatorria Zerainen izatearen gakoa Domingo Goia izan zen, hargintzak Zaragoza aldera eramana. Pintorearen herenaitona (aitonaren aitona) zen. Egia esan, modu batera edo bestera, Francisco de Goya margolariarengaino iritsi zen hargin ofizioaren sena. Domin-
go Goia zeraindarraren seme batek (Pedro Goia Garikanok) jarraitu zuen lanbidea, aurrena. Zufiaurrek ez du aurkitu hirugarren belaunaldiko katebegia zertara dedikatu zen, Pedro Felipe Goya Sanchezen lanbidea ez duelako aurkitu. Baina laugarren belaunaldian, Jose Goya Franqué urreztatzailea edo doratzailea izan zen. Margolariaren aita zen. «Arte ederrekin lotutako familia izan zen». Francisco de Goyak (Fuendetodos, 1746–Bordele, 1828) berak, lehenbizi marrazketa ikasi zuen. «Oraintxe ikusi dut Salamancako herri batean Goyaren marrazkien erakusketa bat. Margolari ona izan zen, eskola sortu zuen; baina marrazkiak ere goi mailakoak ditu». Oraindik ikus daitezke Oamendin harri potor batzuk, alde bat landuta daukatenak. Maisu lanen krokisak dira, inondik ere.
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Bide berrien bila Haztea eta zabaltzea oinarri duen sistema ekonomikoa izanda, kapitalismoak herrialde okupatuetako herritarrek migraziora jotzea ekarri du. Immigrazioari begirada sozio-ekonomikoa bota dio Miren Etxezarreta ekonomialariak. Janire Arrondo Ordizia Bizimodu hobea zuten jomuga Ameriketara joan ziren poloniarrek, italiarrek nahiz euskaldunek. Ogibidea behar zuten, lana. Itsasoz bestaldera joan behar izan zuen herrialdea izatetik, migranteak jasotzen dituena izatera pasa da Euskal Herria. Agerian dauden elementuez harago, migrazioen fenomenoa sozioekonomiaren ikuspegitik aztertu du Miren Etxezarreta ekonomialariak. Ordiziarra da jaiotzez Etxeberria, baina ia 40 urte daramatza Bartzelonan. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Katedradun
emeritua da Ekonomia Aplikatuan. Hain justu ere, Kapitalismoa eta immigrazioa: begirada sozio-ekonomikoa hitzaldia egingo du Ordiziako Barrena kultur etxean datorren ostegunean, azaroaren 6an, 18:00etan. Migranteen gaineko zurrumurruak geldiarazi eta aniztasunaren onarpena bultzatzea xede duen ZurrumurruEz! egitasmoaren barruko hitzaldia da. Migrazioen kausez, herrialde hartzaileetan dituen ondorioez eta herritarren jarreraz aritu da Etxezarreta GOIBERRIrekin. Hazi eta zabaltzea beharrezko duen sistema ekonomikoa
da kapitalismoa. Gero eta eremu gehiago bereganatzearekin batera, eskulana merkantzia gisa erabiltzen du irabaziak lortzeko azken helburuarekin. Herrialde gehiago okupatzen joan den heinean, bertako herritarrak aukerarik gabe gelditu dira, migratzea besterik.
Aldaerarik okerrenean
Ikasketa maila handitu ahala, gora egiten dute jarrera baikorrek puzkoako Aldundiaren eskariz, Aztikerrek Euskal Herriko zazpi herrialdeetan orain gutxi egin duen azterketak erakutsi du belaunaldi gazteek eta ikasketa maila handiena dutenek adierazten dutela abegikortasunik handiena immigranteekin. Herrialde jakin batetik etorrien kopurua zenbat eta handiago izan eta bertan denbora gehiago eraman, baikorragoa da sinpatia maila. Esanguratsua da, adibidez, Marokoko herritarrekin zeinen jarrera ezberdinak agertzen diren Ipar Euskal Herrian eta hegoaldean. Iparraldean presentzia handiagoa eta aspaldikoagoa da; eta beraz, sinpatia indizea positiboa da. Hegoaldean marrokiarrekin erakusten da sinpatia gutxien. Haien ondoren, errumaniarrak dira erreparo gehien eragiten dutenak. Azterketa ikusirik, hala ere, Aldundiko Migrazio eta Aniztasun teknikari Itziar Pildain urretxuarrak ondorioztatu du euskal herritarrak ez direla arrazistak. Belaunaldi gazteenek erakusten dute sinpatia handiena eta ikasketa mailarik apalenekoak direla migratzaileekin itxienak. Eskubideen inguruan, herritarren %86,9k uste du herritar guztiek eskubide eta betebehar ber-berak eduki behar lituzketela. Herritartasuna lortzeko, berriz, %79,4k dio denbora batez bertan bizitzea nahiko behar lukeela.
G
«Gutxi batzuen mesedetan, txiroenen migrazioa ekarri du kapitalismoak» «Gizakion antolaketa modu bat besterik ez da, ziur badela alternatibarik» Miren Etxezarreta Ekonomian aditua
Migrazioa kapitalismoa baino lehenagoko fenomenoa da; historikoki batera eta bestera ibili izan da gizakia. Bizimodu bila, eta gerrarengadik edo gosearengandik ihesi. Garai bakoitzean pertsonen mugimenduek ezaugarri edo xehetasun ezberdinak izan dituzten arren, oinarria ber-bera da: bizi nahia. Gaur egun, ordea, kapitalismoa bera da migrazioa derrigorrezko egiten duena, bere baldintzarik okerrenetan. Kapitalismoa inperialismoraino garatu denean migratzaileengan aurkitu du langile ahula, eskubide sozialak eta politikoak urratuta dituena. Antolaketa modu horrekin izaera berezia hartu du migrazioak: gaur egun kanpora jotzeko beharrean aurkitzen diren herritarrek ez dute inolako aukerarik euren herrialdeetan, eta herrialde hartzaileetan ere egoera txarrean aurkitzen dira. «Mundu globalizatuan, mundu osoko langileak lehian dabiltzan sisteman, gutxi batzuen irabazien mesedetan txiroenen migrazioak ekarri ditu kapitalismoak», dio Miren Etxezarretak. Kapitalismoaren
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
Miren Etxezarreta Ekonomia Aplikatuan katedradun emeritua. JON URBE /ARGAZKI PRESS
oinarrian dago pertsonak muturreraino ustiatzea. Etxezarretaren arabera, ordea, okerra da hainbat hamarkadetako borrokaren ondoren lortutako eskubideak galtzen ari direla pentsatzea: «Alderantziz da —dio berak—, kapitalismoak inoiz ez du zentzu sozialik izan. Sistema honek oinarrietan du pertsonak muturreraino erabiltzea irabaziak aterako baditu». 1845ean publikatu zuen Federico Engelsek Langile klasearen baldintzak Ingalaterran lana; langileen egoera penagarria erakusten zuen. Etxezarretarentzat hori da kapitalismoaren berezko izaera, «horra itzuli nahi du neoliberalismoak». Bigarren Mundu Gerraren amaieratik 1975erako tartea «ezohiko» garai gisa ikusten du ekonomialariak: «Orain Ongizate Estatuan atzera egiten ari garela uste dugu, eta hala da. Baina, kontua da denbora tarte hori ilusio hutsa izan dela. Kapitalismoa bere oinarrietara itzultzen ari da». Kapitalismoarena gizakien ekonomia antolaketa den heinean, alternatiba baduela dio Etxezarretak. «Kontua da agintean daudenek aldaketa hori gerta ez dadin teknikak dituztela», dio ekonomialariak. Herri mugimendu ugari 60ko hamarkadako egoerara itzuliz kapitalismoa gizakoiagoa egiteko ahaleginean dabiltzan arren, egoera errotik aldatzearen beharra nabarmentzen du Etxezarretak. «Kapitalismoa ezin da konpondu; suntsitu egin behar dugu, desegin», dio. Eskuarten errezetarik ez duen arren, bide berriak eraikitzen lan egin beharra dagoela dio berak: «Ziur milaka alternatiba eraiki ditzakegula. Beti ez gara gizarte antolaketa kapitalista batean bizi izan».
10 GOIBERRI
GAZTEAK
«Gurasoek esaten didate musika entzun orduko hasten nintzela dantzan» Ibai Jimenez zaldibiarrak lehen aldiz parte hartu du Euskal Herriko Dantza Txapelketan,eta jantzien saria jaso du. Maialen Igartua Zaldibia Haurra zenetik egiten du dantza Ibai Jimenezek (Zaldibia, 1997). Herrian hasi zen, eta orain Ibarrako Allur taldearekin ari da. Dena den, ez du herriko taldea utzi eta haurrei irakasten ere badihardu. Dantzan igarotzen ditu, hortaz, eskolaz kanpoko ordu gehienak. Euskal Herriko Dantza Txapelketan parte hartu du aurten, lehen aldiz.
Noiztik duzu dantzarako afizioa? Txiki txikitatik. Gurasoek esaten didate musika entzun orduko hasten nintzela dantzan.
Eta nork bultzatu zintuzten txapelketan parte hartzera? Allur taldeko zuzendariak animatu gintuen, txapelketek nola funtzionatzen duten ikasteko. Berak prestatu zigun koreografia, eta Iratxe Lizarburu ibartarrarekin batera, urte hasieratik ibili gara txapelketetan. Oinarrizko pausoekin hasi, eta koreografia osatzen joan gara Euskal Herriko Txapelketarako. MAIALEN IGARTUA
Babeslea
Nolako esperientzia izan da?
«Gozamena da herriko haurrei dantzan irakastea, afizioa dute eta ea jarraitzen duten»
Oso ona. Bagenekien ez genuela irabaziko, oso maila altuko dantzariek parte hartzen dutelako, baina egindakoarekin oso gustora gaude.
Jantzien saria irabazi duzue... Sari banaketaren orduan besteen jantziei begira ari nintzen, nori emango zioten asmatu nahiean, eta, azkenean, guri. Ez nuen inondik espero. Ramon Garciak diseinatu zizkigun arropak, eta, egia esan, niri ez zitzaidan nire jantzia asko gustatzen.
Eskolak ere ematen dituzu, ezta? Duela bi urte hasi nintzen Zaldibiako haurrei dantzan irakasten. 5 eta 6 urteko haurrekin aritzen naiz, eta gozamena da.
Nola ikusten duzu harrobia? Herrian afizioa ikusten da eta batzuk maila altuarekin datoz. Ea jarraitzen duten, zeren lehen hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailetan jende askok uzten du dantza. Batez ere, mutilek, futbolagatik. Allurren, esaterako, hiru mutil baino ez gaude, eta hamabost bat neska.
Dantzan jarraituko duzu? Hori da asmoa. Ikasketetatik deskonektatzen laguntzen dit, gainera. Datorren urtean ere txapelketan parte hartu nahi dut. Irabazteko esperantza ez da inoiz galdu behar.
GOIBERRI 11
MOTZEAN
Valentin Fernandez Urrutiko unibertsitateko ikasle ohia
ÂŤTxikiteroek barre egiten zidaten tabernan ikasten ikusten ninduteneanÂť
2011n langabezian geratu, eta azeleragailua sakatu zenuen, ezta?
Miriam Luki Zumarraga Valentin Fernandezek (Zumarraga, 1962) orain hamar egun jakin du UHUN Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean Filologia Hispanikoan gradua lortu duela. Fernandezena pertseberantzia, adore, nekaezintasun, pazientzia eta jakin-min istorio bat da.
Bai. Ordura arte bi ikasgai ateratzen nituen ikasturteko, hiru asko jota. Langabezian geratu nintzenean matrikula eginda nuen jada eta ezin nuen aldatu. Hori dela eta, euskaltegian izena eman eta EGA atera nuen. Horrez gain, Osakidetzako oposaketa bat egin nuen, administrazio laguntzaile eta jagole lanpostuetarako. Plaza atera ez, baina oposaketa aprobatu nuen! Langabezian bi urte eta bost hilabete egin ondoren, eginda nuen turismo ikastaro bati esker Antioko Interpretazio Zentroko turismo bulegoan lanean nago orain.
1980ko hamarkadan Zelai Ariztiko Txoko tabernako ugazaba zinen. Zenbat jira eta bira ordutik, ezta? Bai. 1985-1995 tartea Txoko tabernan egin nuen. Nire zerbitzarietako bat unibertsitatean sartzeko sarbidea egiten ari zen eta ni ere animatu nintzen. Txikiteroek barre egiten zidaten, liburuak tabernako barran bermatuta, ikasten ikusten nindutenean.
Behin gradua aterata zer nahiko zenuke?
Noiz egin zenuen lehenengo matrikula Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean? 1993-1994 ikasturtean, orain 20 urte! Kudeaketa Informatikan izena eman nuen, baina behin hasita ez zitzaidan batere gustatu; galduta sentitu nintzen aljebra eta algoritmoetan. Bi urteko etenaren ondoren, espedientea lekuz aldatzea eskatu nuen eta zientzietatik letretarako pasabidea egin nuen. 1997-1998 ikasturtean hasi nintzen Filologia Hispanikoa ikasten. Hiru ikasgai hartu nituen lehenengo urte hartan, bitara aurkeztu nintzen eta bakarra gainditu nuen.
Bien bitartean lan egiten al zenuen? Bai, Urnietako (Gipuzkoa) catering enpresa batean ari nintzen lanean, eta harako bidean trenean ikasten nuen. Frantse-
Gure kasuan, Bergarako egoitzan egiten dira, larunbat goizetan. Zure ikasle txartelarekin ikasgelara sartu eta inprimagailuak zuri dagokizun azterketa ateratzen du; ateratzen den heinean, ikusten duzun eran, larritu egiten zara erantzunak ez badakizkizu!
Valentin Fernandezek Filologia gradua amaitu berri du. MIRIAM LUKI sa gainditu nuen eta enborikasgaiak osatzen hasi nintzen.
Garai bateko lizentziak graduak bilakatu dira. Aldaketa horrek harrapatu al zaitu? Bai, bete-betean. Ni lizentziarekin hasi nintzen eta iaz gradura pasa behar izan nintzen, ahal beste ikasgai baliozkotu nituen eta gradua amaitzeko hamabi ikasgai geratu zitzaizkidan; hori gehi gradu amaierako lana.
Eta horiek guztiak ikasturte bakarrean atera dituzu? Koordinatzailearen aholkuari jarraitu nion. Horrenbeste hartuta, guztiak ez banitu gainditzen beste aukera bat izango nuen abenduan.
Nola ikasten da urrutitik?
Hainbat tresna dituzu: klase birtualak, sarean zintzilikatzen dituzten dokumentuak, aurretik egin dituzten azterketa guztiak sarean daude. UHUNek Bergaran duen egoitzan presentziazko klaseak ere badaude.
Bereziki erabili al duzu horietako tresnaren bat? Aurreko azterketak jaitsi eta Excel orri bat egiten nuen. Konturatu nintzen galdera batzuk errepikatu egiten zirela, eta probabilitate kalkuluak egiten nituen.
Funtzionatu al dizu? Bai.
Nola egiten dira azterketak urrutiko unibertsitatean?
Orain irakasle izan nahiko nuke. Nire lan bizitza gustuko zerbaitean amaitu nahiko nuke. Ez nago erretiroari begira, asko daukat egiteko. Bi lagunekin elkartu naiz gainditu beharreko azken ikasgaia ikasteko, bata filologia eslaviarrean lizentziaduna eta bestea filologia frantsesean, biek hispanikoa atera dute, nik bezala. Bi lagun horiek animatu egiten naute, hezkuntzan tokiak aterako direla diote. Lehenengo, dena dela, bigarren hezkuntzan irakasle izateko gaitasun titulua atera behar dut eta gero frantsesari heltzeko asmoa daukat.
Ikasle nekaezina zara. Etxean bakarrik ikastea ez da gauza erraza, gogorra da. Nik lortu dut antolatzea eta makalaldiei eustea. Inoiz idaztea gustatuko litzaidake, eta musika eskolara ere joango nintzateke, gustura ikasiko nuke gitarra jotzen; zergatik ez?
12 GOIBERRI
ARGAZKI ZAHARRA
Mariaren Alabak Loinaz Agirre Mutiloa Mutiloako plazan 1950. urtean ateratako argazkia da Ander Iurritak jasotakoa. Mariaren Alabak kongregazioko emakumezkoak dira bostak, herriko bandera eskuan dutela. Ezkerretik eskuinera, Esperantza Ega単a (maistra), Felisa Telleria (Buztindegi baserrikoa), Bittori Telleria (Etxezurikoa), Teresa Mendizabal (Urbizuaranzaharrekoa) eta Pakita Alustiza (Iparragirrekoa) ageri dira.
Mariaren Alabak kongregazioko mutiloar neskak Mutiloako plazan. ANDER IURRITA
GOIBERRI 13
GURE LURRA
Txerriek etxeko txikienen arreta erakarriko dute aurten ere Mutiloan. ASIER ZALDUA
Txerri azoka Mutiloan Azaroko lehenengo igandean, beste urte batez, Txerri azoka antolatu dute ÂŤtxerrigorriekÂť Mutiloan.
Loinaz Agirre Mutiloa Mutiloan txerria eta txerrikia izango dira protagonistak igandean, Mutiloako plazan, pilotalekuan eta bere inguruetan. Mutiloarren ezizena txerrigorria izanik, txerria ohoratzen dute azaroko lehenengo igandearekin batera. Zazpigarren edizioa da aurtengoa . Azokaren irekiera 10:00etan egingo dute. Goiz osoan zehar, txerri erretzen ariko dira, jatorri desberdinetako ekoizleen txerrikiak salgai izango dira (jatorri desberdinetako ekoizleak, kultura bakoitzeko ohituretan oi-
narrituak), txerri erakusketak, odolki eta txorizo dastaketak, eta urdaiazpiko mozte erakusketa eta dastaketa izango dira besteak beste. Umeak asto gainean ibiltzeko eta pastak egiteko aukera izango dute goizean zehar.
Erakustaldia, bazkaria Eguerdi partean, 12:00etan, odolkiak egiteko erakustaldia ikusteko aukera izango da batetik, eta txerriaren pintxoak dastatzeko aukera bestetik. 14:30ean, herri bazkaria egingo dute.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik uzei.com/hobelex
Sarean ikusia
Klik
Euskarabildua, abenduaren 6an
Hobelex euskarazko zuzentzailea martxan uskarazko testuak idazterako garaian, zuzentzaile lanak egiten dituen erreminta berri bat dago eskuragarri sarean: Hobelex. Doakoa da eta akats ortografikoak adierazteaz gain, zuzentzaile lexikoa ere bada. Bigarren funtzio hau da berrikuntza nagusia; sortzaileen arabera, «Euskaltzaindiaren arauetan eta Terminologia Batzordearen erabakietan ‘baztertuta’ edo ‘bigarren mailakotzat’ zehaztuta dauden hitzak markatzen ditu, hobetsitakoak proposatuz».
E
UZEIko Imanol Urbietak eta Miriam Urkiak aurkeztu zuten Hobelex zuzentzailea pasa den astean. Haien hitzetan, «zuzentzaile ortografikoa motz geratzen da euskara batuaren arauei jarraituz idatzi nahi duen edonorentzat, zaindu beharrekoa ortografia hutsa baino zerbait gehiago baita». Horregatik pentsatu zuten ortografia zaintzeaz gain, lexikoa ere landu beharko lukeela zuzentzaileak. Gainera, informazioa etengabe eguneratzen joango dira. UZEIren webgunetik doan jaitsi daiteke eta Microsoft Officen instalatzeko balio du.
Kimutx ipuinen multimedia biltegia sarean Umeak literatur mundura gerturatzeko ez ezik, hezkuntzarako erreminta ere badira ipuinak. Hori egin nahi izan du Kimutx proiektuak; euskal kulturan eta ondarean oinarritutako ipuin bilduma sortu eta liburu batean argitaratu dute. Kimutx liburu soil bat baino gehiago, proiektu oso bat da, ordea. Izan ere, ipuin horiek egungo baliabideetara egokituz, multimedia biltegia osatu dute sarean. Izan ere, ipuinak laguntzeko bideoak, kantak edota umeek margotzeko marrazkiak bildu dituzte bertan. kimutx.eu
Euskaraz sortzen diren teknologien eta sareko baliabideen inguruko jardunaldia da Euskarabildua. Abenduaren 6an egingo dute, Donostiako San Telmo museoan, IKTak jakintzaren mesedetan goiburupean. Teknologia berriek hezkuntzan duten eragina eta eskaini ditzaketen aukerak aztertuko dituzte, hainbat adituren laguntzaz. euskarabildua.eus
4.000 hitzeko elikadura hiztegia Denera 4.000 hitz biltzen dituen Elikadura Hiztegia osatu du Edorta Agirrek, eta sarean jarri du, edonoren eskura. Bi zatitan banatzen da bere lana: glosario moduko hiztegia, eta hiztegi entziklopedikoa. Hiztegi hauetan, sukaldaritza, nutrizioa eta soziologia bezalako gaiak ere jorratzen dira. calameo.com