Goiberri 125. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

125. zenbakia. 2014ko azaroaren 21a

Ainhoa Garmendia Sopranoa

ÂŤNi naiz nire kritikorik handienaÂť 8-9

GOI B ERRI Ainhoa Garmendiak kontzertua egingo du igande honetan Ordizian. PATRICK KOGLIN

Itziar de la Granja 3 Iritzia 4-5 Ordiziako azoka ikerketagai 6-7 Gaztetxea biziberritzen 10 Maite Murgia 12-13 Victor Mendizabal 14 Ormaiztegiko festak 18-19


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

MAIALEN IGARTUA

Itziar de la Granja Pintura irakaslea

«Eskulan guztiak dira bereziak, sormen prozesua bera baita garrantzitsuena» Maialen Igartua Zegama Donostiarra da Itziar de la Granja (1970), baina sei urte daramatza Zegaman. Arte ederretan lizentziatua da, eta pintura, marrazketa eta eskulan ikastaroak eman ditu Zegaman, Seguran eta Ordizian. Haurrak eta jubilatuak ditu bere ikasleen artean, eta gustura aritzen da haiekin lanean.

Zaletasun bat.

Edari bat.

Nire bi haurrak futbol partida bat jokatzen ikustea.

Oporretarako leku bat.

Zer marraztuko zenuke gustura?

Delorean.

Graffiti erraldoi bat.

Egindako eskulanik bereziena. Denak dira bereziak, sormen prozesua da garrantzitsuena.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Ardo ona.

Film bat.

Hondartza lasai eta zabal bat.

Pila bat, baina bat aukeratzekotan, Roberto Benigniren La vida es bella.

Amets bat.

Liburu bat.

Errepideko trafiko ilara luze horiek.

Mundua zeharkatzea.

Gorroto duzuna.

Sukaldaritza liburuak gustatzen zaizkit.

Musika talde bat. Abesti bat. Neil Young abeslariaren edozein.

Janari bat. Bexamela.

Goierriko txoko bat.

«Amets egiten hasita, mundua zeharkatzea gustatuko litzaidake»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Aizkorriko basoak.

Herriko alkate bazina... Ez nintzateke inoiz alkate izango.

Zegaman biziko ez bazina... Zalantzarik gabe, nire Donostia maitean.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

Euskal Herriko neskatxa maiteei Guztiok izaten ditugu, arrazoi bat edo bestea dela, itzuli nahi izaten dugun lekuak. Zuberoan dagoen Altzürükü herriko Epherre ostatua da niretzat horietako bat; eguneroko bizimodutik ihes egiteko, naturaz gozatzeko eta idazteko leku ezin hobea da. Inguruetan ibilaldi bat egin nahi izanez gero, merezi du Arbaila bailarako basoan barneratzea. «Herensugearen bidea»esaten dioten errepide bihurretik gora autoz abiatzea da erosoena. Bidean, Itheko trikuharriak dauden parajeetan, gure arbasoen hilerriak ezagutzeaz gain, «Zazpi buruko herensugearen harpea»aren bila abiatu daiteke oinez. Ahüzkiko mendatearen gainean, aterpetxea behealdean utzita, iturri ospetsu bat dago. Gomendagarria da ur tragoxka bat hartzea; diotenez, urak propietate sendagarriak ditu: Bortian Ahüzki, hur hunak osoki dago grabaturik iturrian, Zube-

B

roako ikur den lehoiaren gainean. Bertsoa, berez, ez dago osorik transkribatuta; kanta herrikoi batetik dago jasoa: «Bortian Ahüzku, hur hunak osoki/neskatila eijerrak han dira ageri/hirur badirade, oi! Bena xarmantik, Basa-Nabarr’orotan ez düte parerik» . Hitzok irakurrita, ezinbestean etorri zait burura Zumarragako trikitixak herriko neskak famatzearren kantatzen zuen hura: «Eperrak kantatzen du/Arrate gañian/neskarik ederrenak/ Zumarraga aldian». Emakumeei gorazarre eginez idatzitako kopla eta poema egile asko dago Euskal Herrian. Zuberoan egonda, halabeharrez etorri zait Jon Mirande burura. Jon Mirande Aiphasorho Parisen jaio zen 1925. urtean. Lan bila utzi zuten gurasoek sorterria; ama Sohütakoa zen, aita Garindainekoa. Hirira iritsi zirenean, apenas zekiten frantsesez. Jon hogei urterekin hasi zen euskara ikasten eta gazte bihurtu zen idazle. Zuberotarraren literaturaz eta pentsa-

moldez non ikasia badago; zerbait esatearren, esango dut, gure idazleen artean, heterodoxoena, ziur aski, bera izan dela. Jon Mirandek, bere bizitzan zehar, hainbat bisitaldi egin zituen Zuberora. Ez dakit Altzürükün izan ote zen. Arbailako basoetako trikuharriak, ziur, miretsiko zituen, eta inork herensugearen harpea topatzekotan, berak egingo zuen. Ahüzkiko iturriko urak edango zituen zalantza egiten dut. Baina ziur nago inguruko neskei poemaren bat idaztekotan, ausartagoren bat aukeratuko zuela. Nik ez nuke euskaldun zintzoa

asaldatu nahi, –esan nahi baita, XIX. mende bukaerako poeta madarikatu frantsesek esango luketen bezala, «épater les bourgeois»–, Mirenderen idatzi askok horretarako aukera ematen duten arren; horregatik, gaur egun ezein euskaldunik ez asaldatzea espero dudan Neskatxak izeneko hau hautatu dut: Neskatxak, maite zaituztet, hamabortz urtheko neska haur segailok, gazi-gezok. Zuen begi-aintziretan ezinbertzez gainbetheak hondatzen naiz, ithotzen naiz. Neskatxak, zuek zarete ezti gozo, esne, gari ene gose handietan. Bazabiltzan ahizpa gazte bi dantzan (zein eremutan, ahantz dut...). Haien beso luze-luzeak niri eresiz ziostaten ziraun-poema samin bat. Ur-ezpondan biak zeuden, elkharri laztanka, maitez bulkhar zuriak ikhara, iztar guriak ihesi. Sorthu orduko urtzen zan ene gogorapen oro. Han palmadoi pherde hartan erori ziren neskatxak elkharren besoetara. Nor zan hori? Zer egun zan? Ala dena gau-amets bat izan othe da bakarrik? Herriminez, ezin-minez erdiratzen zait bihotza arrats luzetik goizera lo gabean.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Aihnoa Garmendia Ainhoa Garmendia sopranoari elkarrizketa gaurko GoiBerrin.

Duela egun gutxi joan zaigu amama; bizitzaren legea. Azaroak bere lehen egunak hartzearekin batera, gure etxean denbora gelditu bailitzan moduan egon gara, haren arnasari so, bere logelan sartu-irten amaigabean. Eta ze motatako lezioa izan diren egun hauek, Tere. Batetik, bizitzaren eta heriotzaren zentzuaz, baina ez noa hemen horri buruz aritzea. Bestetik, eta nagusiki hori azpimarratu nahiko nuke, nere amamaren inguruan izan ditugun pertsonen gizatasunaz eta behar izan denean haien profesionaltasunaz; ez egun hauetan bakarrik, baizik eta azken urteotan. Adinekoekin lan egiten dutenek merezi duten esker onik jasotzen ez dutela ez da gauza berria. Adin batetik aurrera behar ditugun arretak eta pertsona bezala ditugun mugak urte hauetan zuzenean ikusi ahal izan ditudalako esan dezaket lan hori oso gogorra dela. Gure gizartea zahartzen ari da, hori ere ez da albiste berria, iaz heriotz tasa jaiotze tasaren gainetik jarri zen, eta gero eta gehiago beharko dugu beren arreta eta jakituria. Guretzat ikaragarria

izan da bai alor honetan zein osasun sisteman lan egiten duten pertsonen babesa, eta ahal den neurrian eta aurrez-aurre hala jakinarazi diegu. Ez dakit haiek bere lanaren ildoak administratiboki mugitzen dituzten eskuen babesa berdin sentituko ote duten. Hala beharko luke. Beste arrazoiak gutxi balira ere, bizitzaren azken txanpan nola edo hala, haien beharra izango dugu eta.

Idoia Luzuriaga

bat eta

Heriotz kontuak ekarri dituzu oraingoan Idoia, kontu tristeak. Zuk amama galdu duzu, nik gertuko beste bat‌ Baina gaurkoan nahiago dut alaitasun izpitxo batekin hastea gure jardun hau, eta gu biok, hirugarren lagun batekin, behin baino gehiagotan aipatu dugun etorkizuneko balizko pasartea aipatzera noa. Gogoratzen al duzu Idoia, zenbat alditan esan dugun hemendik urte batzuetara zu, eta gure hirugarren hori, Zumarragako zaharren egoitzatik Legazpiko egoitzara ni bisitatzera etorriko zaretela? Parre algara edarrak egiten ditugu horren kontura, egoera horretan jartzen garenean umorea nagusitzen delako gure artean. Eta hobe, gainera, horrelako gaiak umore puntu batez hartzea. Ni, eta baita zu ere ni baino gazteago izan arren, adinean aurrera goaz poliki poliki, eta oraindik asko falta bada ere, etorkizuna, zahartzaroa, nolakoa izango dugun pentsatzen eta irudikatzen hasiak gara. Nik, ia guztiak bezala, nahiago dut nere azken urteak nere etxean nere ingurukoekin igarotzea, baina argi daukat, aldi berean,

bat

Tere Madinabeitia

nire ondokoak ezin ditudala behartu ni zaintzera gai ez baldin banaiz. Horregatik, eta aspaldidanik adinduen arretarako eta zaintzarako zerbitzuak gertutik ezagutzen ditudalako, ez dut baztertzen neu ere horrelako zentro batean egotea hemendik urte batzuetara. Zuk esan bezala, profesionaltasunez eta gizatasunez zainduko nauelakoan nago.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Ordiziako feria ikerlan Asteazkenero azokara biltzen diren saltzaileen jarrera ekonomikoak aztertu ditu antropologo talde batek. Miriam Luki Ordizia Beste ikasketa batzuetan ez bezala, antropologia ikasgeletan hainbat diziplinek bat egiten dute. Ikasgeletatik kanpo, antropologiaren jardunean komunikazio eta publizitate lizentziadun bik arkitekto tekniko batekin topo egin eta ikerketa berean murgiltzea ez da ezinezkoa. Eta ezinezkoa ez denaren froga da Uzuri Aboitizek, Luxia Iriondok eta Be単at Garmendiak osatutako taldea. Lehenengo biak komunikazio eta publizitate lizentziadunak dira, eta Garmendia arkitekto tekniko ordiziarra da. Hiruen artean Ordiziako azoka, kasu etnografiko bat ikerlana burutu dute. Gerriko Bekari esker eginda-

ko lanean Ordiziako azokarien jarrera ekonomikoak aztertu dituzte, eta aldagai ekonomikotik abiatuta azokako saltzaileen portaera sozialei eta kulturalei erreparatu diete. Ikerlariek Ordiziako azokan astero-astero elkartzen diren aktoreen portaerak deskribatu eta aztertu nahi zituzten. Landa lana garatuz joan ziren heinean ikerketa objektua zehaztu, eta jarrera ekonomikoetatik abiatzea erabaki zuten. Ikertu dituzten alderdi nabarmenenak honakoak dira: azokarien ekoizpen logikak, azokariek nola ezartzen dituzten prezioak, erosleen eta azokarien arteko harremanek nola eragiten duten prezio sisteman, produk-

Gerriko bekari esker aztertu dute azoka, kasu etnografiko bat bezala erriko Ikerlan-Bekari esker osatutako lana da Ordiziako azoka, kasu etnografiko bat. Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkarteak hauspotutako beka da. Goierri mailako elkarteak Lazkaon badu ere egoitza, Goierri osoko bazkideak batzen ditu, 150 inguru, hain zuzen. Elkartearen xedeak eskualdea euskalduntzea eta euskal kulturari bultzada ematea dira. Gerriko Ikerlan Sariketaren lehen ekitaldia 1989an egin zuten, eta Goierri eta goierritarrei buruzko ikerlanak jaso eta argitaratzea zuten helburu; ikerlan guztien batuketarekin bilduma bat osatzeko grina dute. Egun Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkarteari Maizpide Euskaltegia eta Lazkaoko Udaleko Kultur Batzordea elkartu zaizkio, eta hiruek sustatzen dute Gerriko Beka. Ordiziako azokaren ikerlana aurtengo bekaren uzta da.

G

tuak neurtzeko erabiltzen diren sistemak eta sexuaren araberako lan-banaketa. Bidean, Karl Polanyi antropologoaren lana izan dute oinarri. Polanyi-k ekonomia prozesu sozialen barruan txertaturik ageri dela zioen, eta hiru ikerlariek Ordiziako azokari buruz egindako ikerketa etnografikoan maila ekonomikoan gertatzen diren alderdiak aldagai sozialei, politikoei eta kulturalei lotuta agertzen direla frogatu dute.

Kontakizun konplexua Azokarien portaera ekonomikoak abiapuntu izanda, Ordiziako ferian gertatzen diren berezitasun ekonomikoak hauteman eta sailkatu dituzte. Eta, horrenbestez, landa munduan bizi diren pertsonen inguruko narrazio konplexu eta berezia osatu nahi izan dute. Behaketan eta elkarrizketan sakondu duten eran, azokaren inguruan biltzen diren subjektuen eta portaera ekonomikoen konplexutasuna baieztatu dute; azokan ekonomian aritzeko modu ugari daudela, alegia. Sei multzotan banatu dituzte azokariak, salerosketak egiteko duten moduen arabera. Finean, Ordiziako Azokan eredu ekonomiko jakinetatik harago, eguneroko praktika ekonomikoak moldatu, sortu eta birsortu egiten direla ondorioztatu dute. Ekoizleentzat nahiz merkatarientzat Ordiziako Azoka interesgunea bada ere, feriaren garrantzia ekonomikoa azken


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

‘Ordiziako azoka, kasu etnografiko bat’ ikerlana osatu duten ikerlariak: Luxia Iriondo, Uzuri Aboitiz eta BeĂąat Garmendia. HITZA

Maila ekonomikoan gertatzen dena aldagai kultural, politiko eta sozialei lotuta dago Ordiziako Azokan eguneroko praktika ekonomikoak sortu, moldatu eta bersortu egiten dira Pertsonak, familiak, auzotasunak edo kulturak garrantzia duten salerosketak aurkitu dituzte

hamarkadetan nabarmen jaitsi da. Hala ere, azokari komunikazio gune izaera aitortu diote, merkatua denez gero komunikazio sareen lotura eta egunerokotasunaren berri zein informazioa jasotzeko leku ezin hobea delako. Ikerlariek jaso dute, bestalde, azokan gertatzen diren prozesu ekonomikoak eskualdeko bizitza politiko, sozial, kultural eta erlijiosoarekin nahasten direla. Ondorio horiek guztiak ateratzeko hiru urteetan zehar (2010-2013) landa lana egin zuten hiru antropologoek. Behaketa parte hartzailea egin zuten, azokarien diskurtsoen analisia aztertu zuten elkarrizketa sakon, informal zein talde eztabaiden bitartez, eta azokaren ibilbide historikoa jaso zuten agiritegietan. Azoka eskualdeko baserritarren topaleku izateaz gain, errealitate konplexuagoa islatzen duen gunea dela erakutsi dute. Horrez gain, berezitasunak ere aurkitu dituzte, esate baterako, harreman luze eta pertsonalizatuan oinarritutako saltzeko eta erosteko moduak. Pertsonak, familiak, jatorriak, auzotasunak edo kulturak garrantzia hartzen duten salerosketak dira, non abantaila ekonomikoak agerian dauden. Ordiziako Azoka hori guztia da.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Ainhoa Garmendia Sopranoa

«Akatsa da opera elitista dela pentsatzea, gaur egun asko egokitu da» Janire Arrondo Ordizia Azken hamarkadetan operak izan duen beherakadaren ondoren artisten ekimenez lirikaren mundua sustatzeko hainbat proiektu sortu dira; Opus Lirica da horietako bat. Sortzaileen artean dago Ainhoa Garmendia (Legorreta, 1974), eszenatoki onenetan eta puntako zuzendariekin aritu den soprano ezaguna. Ordizian, Pello Ramirezek bultzatuta, Oroith Abesbatzan sartu zenean hasi zuen bere «abentura». Operak Alemaniako Leipzig hirira eraman du, hura du bizitoki. Ordizian kontzertua egingo du igande honetan Barroko Aire jaialdiaren barruan.

Berezia izango al da etxean aritzea? Beti da berezia etxean abestea. Lagunak, ezagunak eta familia han izango dira eta horrek energia ona ematen du. Bestalde, nolabaiteko presioa ere sentitzen da; etxean gauzak ondo egin behar dira.

Zer entzungo dugu? Kontzertua Barroko Aire jaialdiaren barruan egingo denez, barroko abesti eta aria batzuk abestuko ditugu. Batzuk tronpeta, ahotsa eta organoarekin; beste batzuk ahotsa eta organoarekin; eta baita organoarekin bakarrik ere. Oso kontzetu

polita eta askotarikoa izango da.

Opus Lirica Donostian opera denboraldi egonkor bat sustzeko egitasmoa da. Zein egoera bizi du operak gurean? Donostian ez da opera asko egiten eta zerbait egiten denean kalitatea falta da. Opus Lirican kalitatea ekarri nahi dugu. Ez dugu urrutira joan beharrik, bertako askok kalitate handia duelako, baina gauzak ondo egin behar dira: behar den bezala entseatu, ondo antolatu... Gaur egun ekoizpenak asko, azkarregi, korrika eta presaka egiten dira. Horrela ez dago modurik gauzak ondo egiteko.

Lehen ikusle zabala jasotzen zuen arren, gaur egun eskaintza elitista gisa ikusten dau? Akats bat da opera elitista moduan ikustea. Askok ez dute opera ezagutzen eta informazio hori eman zaielako ez dute ezagutu ere egin nahi. Baina nik baditut hainbat esperientzia inoz joan gabe zeuden pertsonekin, operara etorri eta harrituta gelditu izan dira. Gainera, gaur egun opera asko egokitu da eta ekoizpen askotan teknologia modernoak ere geroz eta gehiago erabiltzen dira.

Ordizian ekin zenion musika eta kantua ikasteari. Betidanik datorkizu zaletasuna?

Oso gaztetatik. Pello Ramirez izan zen nere lehenengo akordeoi eta solfeoko irakaslea, eta klaseetan abesten nuenean esaten zidan ahots polita eta abesteko erraztasuna nuela. Berak gomendatu zidan Oroith Abesbatzan sartzea eta orduan hasi zen nire abentura.

Operan interpretazioa ere funtsezkoa da. Bietarako zaletasuna zenuen edo batak ekarri du bestea? Hasieratik nuen bietarako zale-

«Kalitatea badago, baina gauzak korrika eta presaka egiten dira; horrela ez dago modurik» «17 urterekin Bilbon kantua eta teatroa elkarrekin ikustean zoratuta gelditu nintzen» «Denetik entzun dut azken 15 urte hauetan, baina ni naiz nire kritikorik handiena»

tasuna. Oraindik gogoratzen dut Oroith Abesbatzarekin diru pixka bat ateratzeko antzerki obra txiki bat antolatu genuenekoa. Izugarri gustatu zitzaidan esperientzia. Geroago, nire lehenego opera ikustera Bilbora joan nintzenean kantua eta teatroa elkarrekin ikustean zoratuta geratu nintzen. 17 urte nituen eta ez dut inoiz ahaztuko Rigoletto hura Alfredo Krausekin. Egun horretan jakin nuen hori zela egin nahi nuena.

Nola eman zenuen operan aritzeko saltoa? Erronka zaila izan al zen? Lan asko egin dut beti eta asko saiatu naiz; zorte handia izan nuen. Aldundiak, adibidez, beka bat eman zidan bi urtez Vienan ikasteko. Gero Parisen audizio bat egin nuen eta berehala hartu ninduten Marsellako eskola batean beste beka batekin. Henri Maier hango zuzendarietako bat Leipzigeko (Alemania) zuzendari egin zuten eta berarekin eraman ninduen lanera. Beraz, nere bidea, nahiz eta gogor lan egin, nahiko zuzen joan da.

Goi mailan aritzeak asko mugitzea dakar. Nola daramazu? Urte asko daramatzat kanpoan eta bidaiatzen. Azkenean ohitu egiten zara; niri errutina ez zait gehiegi gustatzen. Lehen asko


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

bidaiatutakoa naiz eta orain gutxiago bidaiatu behar badut ez zait axola.

Zein eszenatoki duzu amets? Ez dut askotan halako ametsik egiten; baina New Yorkeko Metropolitanean abestea, adibidez, gustatuko litzaidake.

Opus Lirica konpainiarekin Elisir d’amore opera aurkeztu zenuen Kursaalean apirilean. Adinaren papelean aritu zinen. Elisir d’amore esperientzia bikaina izan zen. Opus Liricarekin egindako lehenengo opera Kursaalean. Adinaren papera askotan abestu dut eta oso polita da, baina nire ahotsa asko aldatu da eta pixkanaka errepertorio hori uzten hasi behar dut.

Lan horrekin kritika bikainak jaso zenituen. Zenbateraino hartzen dituzu kontuan? Kritikak beti dira subjektiboak. Denetik entzun dut 15 urte hauetan, eta geroz eta kasu gutxiago egiten diet. Ni naiz nire kritikorik handiena.

Luzea da zuk egindako lanen errepertorioa. Zein nabarmenduko zenuke? Gehien abestu dudana Figaroren ezkontza ko Sussanarena da. Asko gozatu dut, 60 funtzio eta 6 ekoizpen egin ditut. Hala ere, gehien markatu nauena Traviatako Violettarena da.

Nola izaten da gisa horretako papel bat prestatzea? Lan luzea izaten da, hilabete batzuetakoa. Traviata duela gutxi debutatu nuen eta izugarrizko esperientzia izan zen. Lan asko egin nuen, baina merezi izan zuen. Oraintxe bertan nire paperik hoberena da.

Zein proiektu duzu eskuetan? 2015eko maiatzean Madrilgo Auditorio Nazionalean kontzertu eta CD baten grabaketan hartuko dut parte. Ilusio handia egin dit. Azaroan, berriz, Oviedon izango naiz Figaroren ezkontza abesten.

Etorkizunean, berriz, zein obratan ikusi eta entzungo zaitugu? Traviata, CosĂ­ fan tutte eta Boheme egingo ditut, baina orainPATRICK KOGLIN

dik ezin dut xehetasunik eman.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Urretxu-Zumarragako gaztetxeko biziberritze prozesuan parte hartzen ari diren gazteetako batzuk. ASIER ZALDUA

Gazteak, gaztetxea biziberritzeko prest Asier Zaldua Urretxu Urretxuko eta Zumarragako gaztetxearen inguruko hausnarketa prozesua azken urratsak ematen ari da. Gaur bertan, gaztetxearen funtzionamenduari buruz hausnartzen hasiko dira, eta irekiera datari buruz hitz egingo dute. Bilera 19:00etan egingo dute, gaztetxearen goiko solairuan, eta Urretxu eta Zumarragako gazte guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte. Hausnarketa prozesua udaberrian jarri zuten martxan.

Maiatzean bi herrietako gazteei proiektuak aurkeztea proposatu zieten. Ideia guztiak jaso eta kontuan hartu zituzten. Parte hartzaile guztien artean eredu bat zehaztea eta praktikan jartzea da helburua. Bileretan, gaur egungo egoeraz, ekonomiaz (barrako langileak, garbitzaileak, sarrerak, diru-laguntzak…), espazioaren erabileraz, ordutegiaz, herriko elkarteekin duten harremanaz, garbiketaz eta asanbladaren paperaz hitz egin dute. Parte hartze prozesu honen

helburu nagusietako bat belaunaldi berriak erakartzea da. Bestalde, ez dute inertziaz lan egiten bukatu nahi eta, horretarako, noizean behin helburuei eta metodologiari buruz hausnartzea komeni dela uste dute.

Berritze lanak Gainera, hausnarketa prozesu hau gaztetxea berritzeko baliatu dute. Hilabete hauetan guztietan, beheko solairua itxita egon da. Solairu horretan pintaketa lanak egin dituzte eta argiteria berritu dute. Goian, be-

rriz, liburutegia kendu dute eta liburuak Gazteizko Errekalehor auzokoei eman dizkiete. Gazte asanbladako kideak parte hartze prozesuak emandako emaitzekin gustura ageri dira. «Orain arte etortzen ez ziren gazte batzuk etorri dira eta hori pozgarria da», esan dute. Dena den, ez dira autokritika egitearen beldur. «Udan jendeak denbora gehiago du, baina kosta egiten da lanera etortzea». Zailtasunak zailtasun, Urretxu-Zumarragako gaztetxea irekitzeko prest dago ia.



12 GOIBERRI

MOTZEAN

Maite Murgia

tzen dugu soberan gaudela. Aurten hobetu da, normalean jubenilekin ateratzen gara eta hori errespetatzen ari gara.

Txirrindularia

ÂŤZiklo krosean mutil irabazleak neskaren hirukoitza jasotzen du diru saritanÂť Loinaz Agirre Lazkao Baztertuta, gutxietsita sentitzen dira ziklo krosean aritzen diren neskak; Lazkoaoko Maite Murgia da horietako bat. Mutilen eta nesken artean desberdintasun ugari dauzkatela salatzen dute: ÂŤTxirrindularitza, gizartearen isla da, aurrera goazela egia da, baina oraindik ere ez da egoera normala. Beste modalitateetan bezala ziklokrosean bizi dugun egoera gogorra da: irteera propiorik ez, toki zehatzik ez, sari berdinik ez... Baina guk ere duintasunez korritu nahi dugu. Ez gaude besterik gabe egoera hau onartzeko prest. Gauzak aldatu arte ez dugu etsikoÂť, diote emakume txirrindulariek. Berdintasunaren alde sinadura bilketa abiatu dute.

Bai, handia. Adibidez, lehenengo mutilak lehenengo neskaren hirukoitza jasoko du saritan. Joan zen asteburuan Asturiasen (Espainia) lehenengo aldiz, sariak berdindu egin zituzten. Baina Euskal Herrian oraindik ez. Igorreko karrera abenduaren hasieran izango da. Bertako antolatzaileekin hitz egin dugu eta esan zigun 60 neska joanez gero, saiatuko direla sariak berdintzen. Kopuru hori biltzeko aukera ikusten dugu, azkeneko lasterketetan 40 bat neskek parte hartu izan baitugu. Baina uste dut antolatzaileak atzera bota direla.

Kategorien arloan ere baduzue aldarrikapen bat.

Txirrindularitzan ere berdintasuna aldarrikatzen duzue. Tratu berdina eta eskubide berdinak. Txirrindularitza aipatzen dugu, baina, batez ere, ziklo krosean bizitzen ari garenetik abiatu gara. Lasterketetan ez gaituzte berdin tratatzen neskak eta

Sarietan ezberdintasun handiak izaten direla diozue.

AIMAR MAIZ

mutilak. Adibidez, ziklo kroseko karrerak kategoriaka ateratzen ari dira; ordu bakoitzean maila ezberdinekoak. Baina neskek

ez dakite zein mailatan sartu, jubeniletan, masterretan... Ez dugu jakiten zein ordutan ateratzen garen. Askotan senti-

Bai. Mutiletan jubenilen hurrengo kategoria 18-23 urte bitartekoena da, eta gero eliteena. Neskatan, ordea, jubeniletatik zuzenean elitera pasatzen gara. 23 urtez azpiko kategoriarik ez dago eta kategoria hori finkatzea eskatzen dugu. Orain arte ez geunden asko, baina orain jubeniletan dezente dabiltza eta nahiko jende gaude kategoria hori finkatzeko.

Arazo horiek Euskal Herri mailan bakarrik bizi dituzue? Ez, Espainia mailan ere bai.

Triatloietan ere ibiltzen zara.


GOIBERRI 13

MOTZEAN

Eskaerak

Lasterketa hasieran pankartak zabaltzen dituzte berdintasuna aldarrikatzeko. GOIBERRI

Alde hori ba al dago? Ez, triatloietan sariak berdinak izaten dira eta karrerak ere guretzako propioak ditugu. Ziklo krosean ez daukagu irteera propiorik. Bi minutu lehenago edo beranduago ateratzen gara.

Gizartean berdintasunaren aldarrikapena hitzetik hortzera dabil. Bai, eta guk ez dugu ikusten berdintasunik. Iaz Facebookean taldea sortu genuen, idatzi bat egin genuen federaziora bi-

daltzeko... Baina aurten gaiari seriogo heltzea erabaki dugu, sinadurak bilduz.

Zeintzuk abiatu duzue kanpaina hori? Ziklo krosa korritzen urte batzuk daramagun neskak elkartu gara gure aldarrikapena egiteko, baina mutilak ere ari zaizkigu laguntzen. Karreratan berdintasunaren aldeko pankarta jartzen dugu eta mutilak ere pankartan jartzen dira.

Hainbesteko sakrifizioa egin

ondoren, inpotentzia ere izango da zuentzat, ezta? Mutilen sari berdinak ez emateko argumentua, neskak gutxiago garela da. Baina gure errua ere ez da. Horrelako desberdintasunak daudenean, neskak gero eta gutxiago animatuko dira. Zirkulu bat da.

Non sina daiteke zuen idatzia? Goierrin bi herritan egin daiteke: Beasainen Trigune eta Jokin Mujika dendetan, eta Lazkaon, kiroldegian eta Kemenen.

Espainiako ziklo kros federazioaren abenduko proposamenak prestatzen ari dira neska ziklo kroslariak, «txirrindularitzatik gizartera, berdintasun haizeak bidaltzeko». Ondorengoak dira aldarrikapen batzuk: 23 urtez azpiko kategoria eta irteera propioa. Mutiletan bezala, 23 urtez azpiko kategoria eskatzen dute, jubeniletatik elitera artean dagoen tartea hain handia ez izateko. Era berean, neskek beraien irteera propioa izatea ere aldarrikatzen dute. atzerrira joateko aukera berdina. Gizonei zein emakumeei atzerriko lasterketetara joateko aukera berdinak ematea. «Aipatzekoa da, gainera, horrelakoetan normalean emakumeek emaitza hobeak lortzen dituztela gizonezkoek baino». sarietan berdintasuna. «Emakumeok lizentzia mutilek beste ordaintzen dugu, izerdia berdin botatzen dugu eta baita berdin sufritu ere. Zergak gizonek bezain beste ordaintzen ditugu baina gero, diru publikoa tartean den ekintza askotan, ez gaituzte berdin tratatzen».


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Victor Mendizabal ordiziarra ikasle batzuekin Donostian 1946an. GOIBERRI

Indiano ezezaguna Ordizian oharkabean pasa zen indianoa izan arren, nabarmentzekoa da Victor Mendizabalek hezkuntzaren alde egindako lana, bai Argentinan eta baita Euskal Herrian ere. Bere izena daraman fundazioa da horren erakusle. Janire Arrondo Ordizia Orain gutxi, 2010ean zehazki, Ordiziako Udaleko Kultura sailak abiatutako ikerketa bekari esker entzutetsuago egin da bere izena herrian. Baina, nor zen Victor Mendizabal? «Hezkietaren alde lana gogotik egin zuen enpresa gizon peto petoa zen Mendizabal, Ordiziaren izena munduan zehar zabaldu zuena». Hala definitu zuten indianoa Jon Ander Ramos Martinezek eta Marcelino Irianni Zalacainek lehen Victor Mendizabal bekarekin egindako lanaren egileek. Ordizian oharkabean pasa zen indianoa izan arren, XX. mendearen hasierako Argentinako euskal etxeen proiektue-

kin estukin lotua agertzen da Victor Mendizabal Gorostizu ordiziarraren izena. 1870eko hamarkadan Argentinako La Platara bidaiatu zuenean hasten dira bere bizipenak; handik hamarkada gutxira, hutsetik hasita, hainbat enpresa eta egitasmoa jarri zituen martxan. Eskolak sortzeko, mutilentzat zein neskentzat, erakunde erlijiosoak topatzeko ahaleginak egin zituen itsasoaren bi aldetan. Norabide horretan, hainbat kontratu sinatzea lortu zuen. Gainera, eskaera horietan ikasleak euskaldun izatea eta baserri edo nekazal ezagutzak izatea lehenestea nahi izaten zuen Mendizabalek Euskal Herriko eskoletan.

Mendizabalen «lider izaera» nabarmentzen dute Ramosek eta Iriannik Victor Mendizabal, itsasargia lanean. «Enpresagintzarako dohaiak zituen. Euskal Herrian ere hainbat enpresa jarri zuten martxan; Ordizia arma fabrika, kasu». 1943ko otsailean gerora Iberdrola izango zen Hidroeléctrica Ibérica enpresako 68 akzio Ordiziako Udalaren esku utzi zituen Victor Mendizabalek eta bere izena zeraman fundazioa sortu zuten. Ordutik, ibilbide gorabeheratsua egin zuen fundazioak. Herriko ikasleen artean sariak eman izan dira, bi literatur sari ere antolatu dira. Laguntasuna Errondaia bera ere, fundaziotik jaio zen.

III. Victor Mendizabal beka deialdia egin du udalak

H

istoria, artea, ondarea, arkeologia, geografia, hizkuntza... Victor Mendizabal ikerketa bekaren muina edozein izan daiteke, ardatz nagusia Ordizia eta bertako jendea den bitartean. Aurten hirugarren deialdia egin du udalak eta abenduaren 30era arte irekita egongo da eskaerak egiteko epea. Bekaren helburua zientzien ikerketarako ohitura sustatzea da.


GOIBERRI 15

ERREZETA

Txekor masailak patata purearekin Barazki guztiak juliana eran moztu eta sutan jarri gorritu arte, ondoren ardoa gehitu eta agortzen utzi. Txekor masailak gehitu eta urarekin guztiz estali. Egosten utzi 2-3 ordu bitartean.

Egin direnean masailak beste lapiko batera atera. Geratzen den saltsa irabiatu, ondoren pasagailutik pasa, eta masailei gehitu. Sutan jarri azken puntua emateko.

Patata purea egiteko, patatak uretan egosi. Irabiatzeko garaian esnegaina eta gurina gehitzen zaizkio. Gatz puntua eman ondoren jateko prest dago.

Urki Balerdi

Zeraingo Ostatua

Osagaiak Txekor masail 1 2 tipula Azenarioa erdia Porru 1 2 baratzuri ale Ardo beltza Patata 1 Esnegaina Irina

MIKEL ALBISU


16 GOIBERRI

INTERNET

saretik eu.forvo.com

Sarean ikusia

Klik

WhatsApp-en ‘double check’-a

Euskarazko 20.000 hitzen ahoskera helburu benduaren 3an ospatzen da Euskararen Eguna, eta aurtengo datari begira, erronka berezi bat proposatu du Elhuyar Fundazioak. Helburua, sarean euskarazko 20.000 hitzen ahoskera jasota uztea da, Forvo webgunearen bitartez. Asmo horrekin, #esanHitza kanpaina abiarazi dute, erabiltzaileen laguntza eskatuz. Forvo webgunean mundu osoko 322 hizkuntza ezberdinetako 2,6 milioi hitzen ahoskera jasotzen du. Hizkuntza horien artean dago euskara; mo-

A

mentuz, 10.000 hitzetik gorako hizkuntzen kategorian dago, baina abenduaren 3rako, kopuru hori 20.000ra iristea da Elhuyarrekoen helburua. Kanpaina horrekin, «euskara Interneten gehiago entzutea» lortu nahi dute. Bestalde, euskara ikasten ari direnentzat aukera hori izatea «oso lagungarria» dela gogorarazi dute. Parte hartzeko modua erraza da. Forvoren webgunera jo, hizkuntzen artean euskara hautatu, eta ahoskatu gabeko hitzetara joan behar da. Bideo bat ere egin dute, nola parte hartu azaltzeko.

Urraska: euskal dantzen biltegi birtuala sarean Migel Angel Sagasta apaiz eta musikariak egindako euskal dantzen bilduman oinarrituta, Urraska disko-liburua argitaratu zuen Aiko taldeak 2010. urtean, Renoko Euskal Ikerketen Zentroarekin elkarlanean. Lanak harrera ona izan zuen eta agortuta dago. Orain, ordea, sarerako bertsioa egin dute, biltegi moduan eta edonork doan kontsultatu ahal izan dezan. Bertan, kanten partiturak, dantzako pausoak edota koreografien bideoak ikus daitezke, besteak beste. aikotaldea.com

Zeresan ugari eman du WhatsApp mezularitza sistemak ezarri duen double check sistemak. Gezien kolorea aldatuz, hartzaileak mezua irakurri duen ala ez ikus dezake bidaltzaileak. Funtzio hori derrigorrezkoa izateak hautsak harrotu ditu, ordea. Hori ikusita, WhatsApp-ek atzera egin eta aukera hori hautazkoa izango dela azaldu du. whatsapp.com

Buber sariak, hilaren 27an Internet&Euskadi elkarteak euskal proiektu teknologiko onenak aukeratzeko sortu zituen Buber sariak, eta dagoeneko, 12. edizioa ospatzera doaz. Hilaren 27an egingo dute sari banaketa, Bilbon. Guztira 105 proiektuk parte hartu dute, bederatzi kategoria ezberdinetan. Bozketa, sarean egiten da. buber.interneteuskadi.org



18 GOIBERRI

ORMAIZTEGI

San Andres festak Azaroak 21, ostirala: 16:00: Toka, bote eta igel txapelketak. Jubilatuen elkartean. 17:30: Umeen showa, Muxika egurastokian. Arratsaldean: Futbito txapelketako final erdia. 23:00: Kontzertuak, txosnetan: D-Pintxos, Sustrajah band eta Ingo Al Deu.

12:00-14:00: Pintxo eleganteen I. lehiaketa. 14:30: Eleganteen bazkaria, Zubipe kiroldegian. Bazkalondoren: Bingo herrikoia. 16:00: Mus txapelketa. 18:00: Dantzaldi elegantea, Urbeltz pilotalekuan. 23:00: Kontzertuak, txosnetan: Salda Badago eta Guri5!.

Azaroak 22, larunbata: Azaroak 23, igandea: 12:00: Haurren danborrada. Eleganteen eguna: Goizean: Antzezpenak, egurrezko kalesan paseoak, umeentzako eta helduentzako garaiko jolasak, herriko denda, taberna zein txokoetan Photocalla. 09:30-11:00: Gosari elegantea, XIX. mendeko ukituarekin.

18:30: Goruntz taldearen saioa, Zubipe kiroldegian.

Azaroak 28, ostirala: 17:00: Umeen kalejira. Ondoren: Umeentzako askaria, Muxika egurastokian.

Eleganteen egunak Bainuetxeko bisitarien giroa berreskuratuko du gun batez, XIX. mendeko Ormaiztegiko Bainuetxera bisitan joan ohi ziren jauntxoak, andereak zein turista aberatsak irudikatuko dituzte bihar. Herriak mende horretan bizitako giroa gogoratuko dute Zumalakarregi Museoak bultzatuta. Egunean zehar ekintza sorta antolatu dituzte herriko eragile, erakunde eta norbanako ugariren laguntzarekin. Paseoak egurrezko kalesan, garaiko antzezpenak eta jolasak, autoen erakusketa, gosari elegante, pintxo eleganteen I. lehiaketa, bazkaria, bingoa, dantzaldia.... Dantzaldi eleganterako Bainuetxeko dantza gelaren antzera apainduta egongo da pilotalekua. Eta festa eleganteari ukitu goxoa emateko, Ormaiztegiko Txokolate fabrika ospetsua oroituz, txokolate beroa azukrezko bolatu eta garaiko gozoez gozatzeko aukera izango da, 2 euroren truke.

E


GOIBERRI 19

ORMAIZTEGI

19:00: Ikurrina altxatzea, suzirien jaurtiketa eta zapia jartzea.Txupinazoaren ondoren, futbito txapelketako finala. Jarraian: Buruhandiak eta Burrunbazale txaranga. 19:15: Presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea, udaletxe aurrean. 20:00-23:00: Umeentzako disko festa, Muxika egurastokian. 23:00: Kontertuak, txosnetan: Sukarra 37, Hartzak Blues Band eta Scapital City.

18:30: Bat-batean, munduko musikekin bertsotan. 21:00: Helduen danborradako partaideen afaria, kiroldegian. 23:00: Helduen danborrada.

Abenduak 1, astelehena:

Azaroak 29, larunbata: 12:00: Incansables txaranga. 14:30: Mozorroturiko lagun taldeen bazkaria, kiroldegian. 18:00: Mozorroturiko lagun taldeen jaitsiera Skandalue elektrotxarangarekin. 20:00: Mozorro lehiaketako sari banaketa. 20:00-21:00 eta 22:30-01:30: Egan taldearen kontzertua, Muxika egurastokian.

Azaroak 30, igandea: 11:00: Txindata musika eskolako txistularien goiz eresia. 11:30: Urmaiz abesbatzak abesturiko meza. 10:00-14:00: Haurrentzako parkea, Irizarren eskutik. 11:00-14:00: Herriko enparan-

tzan Ormaiztegiko XXVIII. Odolki lehiaketa, XVII. odolki osagaien azoka eta lehiaketa, odolkia osagaitzak duten plateren XIII. sukaldaritza lehiaketa. 12:00: Ardo dastaketa. Goiz osoan zehar: Euskal Herriko produktuen azoka.

Goizean eta arratsaldean: Haurrentzako parkea kiroldegian, Irizarrek antolatuta. 12:00: Udalak eskainitako hamaiketakoa, plazan. 13:00: Herri kirol jaialdia Muxika egurastokian: Joseba Ostolaza eta Urtzi Telleria harrijasotzaileak, eta Leire Astiazaran, Nerea Sorondo, Irati Astondoa eta Alazne Etxaburua trontzalariak. 17:00: Eskola kiroleko partidak, Zubipe kiroldegian. 17:30: Egurrezko jokoak, Zumalakarregi kaleko karpan. 18:00: Profesionalen pilota partida. 19:00: La Jodedera, doinu kubatarren kontzertua.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.