Goiberri 126. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

126. zenbakia. 2014ko azaroaren 28a

GOI B ERRI Euskaraz hitz egiteko lagunak Goierriko hainbat herritan euskarazko harremana eraikitzen ari dira Mintzalagun taldeak 6-7

Mintzalagun egitasmoan parte hartzen duten lau lagun Lazkaon. AIMAR MAIZ

Ugutz Rubio 3 Iritzia 4-5 Ikasketak teknologiaren bidez 8-9 Erasmus+ programa 10 Ogi ekologikoa 11 Juanito Urtzelai 12-13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE mOTZEAN

AIMAR MAIZ

Ugutz Rubio Olaberriko Zezilionea jatetxeko arduradunetako bat

«Ardoari arreta pixka bat jarri behar zaio, eta konpainia onean edan» Aimar Maiz Olaberria Ostalaritza lanbide du Ugutz Rubio Lasak (Ordizia, 1977), eta ardoen mundua pasio. Marketing ikasketak egin zituen Donostian, eta 1999an hartu zuten Zezilionea jatetxea, Izaro arrebarekin eta Juan aitarekin batera. Aitaren bidea segi nahian hasi zen, «eta azkenean gustuko lana bihurtu da».

doa edaterakoan?

ere ardo asko daude.

Ardoari arreta pixka bat jarri eta konpainia onean edan.

Zaletasun bat?

Edari bat?

Norekin edan?

Ardoa.

Ardoa gustatzen zaien lagunekin.

Ardo mota bat? Alemaniako Rieslingak eta Rodanoko Syrah ardoak.

Zer hartu behar da kontuan arDiruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Nire seme-alabekin eskiatzea, eta skatean ibiltzea.

Zerk liluratu zaitu azkena? Olaberriko Bengoetxe txakolinak eta Morgon zonako ardoak.

Oporretarako leku bat?

280-300.

Familiarekin egoteko, leku lasai bat. Bestela, Europako ardo eremuak bisitatzea.

Noiz edan liteke?

Amets bat?

Egunean zehar momentu asko daude ardo mota bakoitzerako.

Gorroto duzuna?

Zenbat ardo mota dituzue?

Ardoari laguntzeko, zer jan? Ardo mota bakoitzarekin janari bat. Baina janik gabe edateko

Familian ardoa egitea.

«Ardo mota bakoitzarekin janari bat. Baina janik gabe edateko ere asko daude»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Edukaziorik gabeko jendea.

Goierriko toki bat? Lazkaomendi.

Zezilionean ez bazeunde, non? Ardoarekin edo kotxeekin zerikusia lukeen lanen batean.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Garbiñe Etxaniz

Elikadura Makrobiotikoan Aholkulari-Laguntzailea

Mastekatzearen garrantzia likagaiek beren energia eta zapore guztia eskaintzen digute behar bezala desegin eta txistuarekin nahasten ditugunean. Elikagaiak gutxi mastekatzen ditugunean bizitasun eta plazer iturri izugarria ukatzen dugu. Izan dezakezun sendotasun eta ahuldade mailak ere lotura zuzena du mastekazioarekin. Arreta handiz aukera eta prestatu ditzakegu gure elikagaiak, baina ez baditugu behar bezala mastekatzen, ez ditugu emaitza onenak lortuko. Ekintza xume eta natural horren kalitateak elikaduraren halabeharra definitzen du: bizitasuna edo gaixotasuna. Adibide bat jartzearren, gastritisa ia-ia epidemia bihurtu da gaur egun, eta askotan nahikoa izaten da mastekazioa hobetzea arazoa konpontzeko; eta beste batzuetan, elikaduran aldaketak egitea ere komenigarria izaten da. Naturan, animaliek senez

E

mastekatzen dute, gu ordea hainbeste urrundu gara naturaren legeetatik gogorarazi egin behar zaigula elikagaiak mastekatu egin behar direla! Osasuna izateko ezinbestekoa da digestioa ere ona izatea; baina digestioa ez da urdailean hasten, ahoan baizik, eta hor egin behar dugu guk lana gero gure gorputzak prozesuari jarraipen egokia eman diezaion. Elikatzeko garaian, gure esku dagoen azkena da elikagaiak mastekatzea, izan ere, elikagaiak irentsi eta gero, ezin dugu kontrolatu digestio-traktuan gertatzen dena. Mastekazio egokia oinarrizko bi faktoreren baitan dago: mastekatzeko modua eta erritmoa. Gizakiok ez dugu modu bertikalean mastekatzen, hori animalia haragijaleek egiten dute, beren masailezurrek ezin dutelako errotazio mugimendua egin. Guk, ordea, mugimendu horizontalak eginez mastekatu beharko genuke, belarjaleek egiten duten bezala, leuntasunez eta indar gehiegi egin gabe, ne-

katu gabe. Ezin dugu esan elikagai bakoitza zenbat aldiz mastekatu beharko genukeen, hori elikagai motaren araberakoa izango delako, baina gutxi gorabehera, mokadu bakoitza 30 aldiz mastekatu beharko genuke. Gandhik bere jarraitzaileei aholku hau eman zien: «likidoak mastekatu eta solidoak edan». Mastekatzean, kontua ez da bakarrik elikagaiak txikitzea, hori bezain garrantzitsua da txistuarekin ondo nahastea. Digestioa ondo egiteko ezinbestekoa izateaz gain, listua autoimmunizazio agente boteretsua da, aurki dezakegun antibiotikorik onenetakoa da! Horregatik animaliek beren kumeak miazten dituzte jaio berritan, infekzioetatik babesteko, eta zauriak sendatu eta orbaintzeko ere horixe egiten dute. Artifizialki lortzen diren antibiotiko asko modu naturalean dauzkagu gure listuan.

Listuaren kalitatea ona denean, mikrobioak ez dira ugaltzen. Listua alkalinoa da (ph-a 8 izan ohi da), eta horregatik listua gehiegizko azidotasun organikoa kontrolatzeko baliabide egokia da. Gure gorputzak 1.200 eta 1.500 zentimetro kubiko artean jaso beharko lituzke egunero immunitateari eusteko, baina gaur egun, oso listu gutxi sortzen dugu, 500 zentimetro kubiko inguru bakarrik. Esparru psikologikoago batean, ez mastekatzeak esan nahi du ez dugula zalantza egiten, ez dugula aztertzen, ez dugula egiaztatzen, ez dugula gure kabuz pentsatzen…. Askotan liburu bat irakurtzen dugunean ere bere edukia «mastekatu» egin behar dugula esaten dugu, irakurri duguna aztertzen dugu gure egiteko; hausnartu gabe irakurritakoa informazio hutsa da, ez gaitu «elikatzen», eta gauza bera gertatzen da elikagaiekin. Mendebaldeko medikuntzak eta odontologia neurofokalak badakite hortzen eta organoen artean harreman zuzena dagoela. Eta era berean, masailezurrak eta burmuineko bi hemisferioak ere lotuta daude. Eta beraz, esan dezakegu mastekatzean gorputz osoa estimulatzen dugula nolabait. Gure izatearen alderdi guztiek jasotzen dute mastekazio egoki baten onura: fisikoak, emozionalak eta psikologikoak.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Ikasketak 2.0 Internetek iraultza ekarri du ikstetxeetara, eta Maite GoĂąi ordiziarrak teknologiak hezkuntzan duen potentziala aztertzen du.

Gora Goierri! Gora goierritarrak! Ez pentsa erasoan natorrenik: usurbildarra jaiotzez, lazkaotarra bizitzez, biak izango dituk bihotzean, noski. Goierrin jaio eta bizi garenok goierritar sentitzen al gaituk ala ez diagu Goierriren premiarik eta nahikoa al diagu lazkaotar, ataundar, zegamar‌ izanda? Ordizian lazkaotar, Donostian goierritar eta Burgosen euskaldun, sentitzen al gaituk? Kanpotik, Goierriz kanpotik begiratzen digutenek, goierritar ikusten gaitiztek, begiratu batera, axaletik. Gure artera sartzen direnean, ordea, ez dutela goierritarrik aurkitzen eta muturreko handiak hartzen dituztela esan izan zidak batek baino gehiagok. Beharrezkoa denean, elkartu eta bailara mailan ezin funtzionatuta gabiltzak, bakoitza nor bere zilborrari begira bizi gaituk. Normala duk auzo herriekin ika-mikan ibiltzea, normala eta polita, maila batean; baina geure onerako elkarrekin lan egitea egokitzen zaigunean, zilborraz ahaztu eta elkarri begietara begira, buruarekin eta bihotzarekin egin beharko genikek lan, Goierriren alde.

Berriz ere iritsi gaituk hitz gakora: elkarlana. Elkarlanean hartuko diagu indarra, elkarlanak indartuko gaitik eta elkarlanari esker aurrera pausuak emango. Elkarlanerako guneak eta erakundeak ere sortuak dizkiagu. Goiberri, Goierriko Hitza, Goierriko Bertso Eskola eta Goieki, adibidez. Goierritarron erakundeak al dituk, ordea? Geure sentitzen al dizkiagu? Hik, kanpotik etorritako barruko horrek, nola ikusten gaituk eta nola sentitzen haiz?

Joxepa Madariaga

bat eta

Zer bizi, hura sentitu, esan ohi dun, eta zer nahi dun esatea? Nigan lazkaotar sentimendua erabat errotua dudala sentitzen dinat bizipenei dagokienez; ez horrenbeste goierritar sentimendua. Dena dela, hasieratik beretik, erantzungo dinat: bailara-sentimendua motelduz doala sumatzen dinat oro har. Irudipen bat dun. Nolanahi ere, hori garrantzizkoa izan arren, denok kortse estu batean ez bagara eroso sentitzen, nik ez niken erreparorik jarriko Goierriko halako egitura jakin bat izenez moldatzeko edo aldatzeko. Ez dinat uste, euste hutsagatik arrastaka eutsi behar zaionik ere. Hari horri tiraka, galdera maltzur batzuk zerabilzkinat buruan jira-biraka, eta, min emateko asmorik gabe, baina hatza haragian sartzen ari dela sentitzeko moduan jaulki nahi dizkinat gogoetagai: bailaran lasterketa sendo bat izateko zer dun hobea, San Silbestre proba bat ala bi egitea, edota dozena bat herritan proba bana antolatzea? Nola asmatuko geniken hobeto, urtean hiru bertso saio puntako beste hainbeste herritan antolatuta ala 18 bertso saio beste hainbat herritan antolatuta? Emakumeen kirol-zaleta-

bat

Inazio Usarralde

suna sustatzeko, bailaran txirrindulari talde sendo bat ala hiruzpalau taldetan banatuta? Eta lasaitasun mezu bat amaitzeko: berriz ere beharrak erakutsiko zigun auzolanerako elkartzen, lehen baserri giroan gertatu ohi zen bezala. Ez dun txarra giro onean jarduteko moduko bidaideekin elkartu eta haiekin elkarlana sustatzea. Ziur aski, gauza zehatzetarako izan beharko din, ez epe luzerako. Hortik kanpo, bakoitzak bere martxan ahal duena eginez segitu beharko dinagu.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Mintzalagunean parte hartzen duten lau lagun, ostiralean, Lazkaoko kafetegi batean. Goierri osoan ehunka lagun ari dira. AIMAR MAIZ

Aimar Maiz Lazkao Ostiral iluntzea da, eta herritar gehienek lan astea bukatutzat eman dute. Azkeneko erosketak egiten edo tabernetan zerbait hartzen lasai dabil jendea Lazkaon. Lau lagunek, hala ere, oraindik badute zeregin bat: euskaraz hitz egitea. Euren borondatez, lagun artean elkartu, kafe bana eskatu, eta mihiari herdoila kentzeko prest dira. Mintzalagunak dira. Egitasmoan urte batzuk badaramatzate Anun Varak, Axun Apaolazak, Ana Isabel Iglesiasek eta Jone Valerok. Talde berria osatu dute aurten, ordea, eta ez dute denek elkar ezagutzen. Euskaraz esan dute aurreneko hitza, eta euskaraz hasi dira harremana eraikitzen.

Lagun artean egitekoa Mintzalagun egitasmoa oso baliagarri jo dute urteak daramatzatenek. Mihia askatzeaz gain, ausardia irabazi dute.

Mintzalagunen egitekoa, sinplea bezain erraza da, itxura batean: astean ordubetez nonbait elkartu euskaldun zahar bat eta hiru euskaldunberri, eta euskaraz aritu. Edozertaz, edonola, edozeinekin. Baina euskaraz. Eta emaitza ematen du. ÂŤNi orain dela hiru urte hasi nintzen euskara ikasten, Maizpiden. Baina online egiten nuen, eta zaila iruditzen zitzaidan hitz egiteko. Irakasleak proposatu zidan Mintzalagunera etortzea, eta bi urte daramat. Egia esan, lehenengo lotsa handia ematen du, ez dakizu zer esan, eta gainera esaldi bat esatea zaila egiten zitzaidan. Baina esperientzia oso ona daÂť, dio Ana Isabel Iglesias beasaindarrak, euskara jorian


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

eta etenik gabe. Bi urtean aurrerapen handia egin du. Anun Vara duela «urte asko» hasi zen Maizpiden. Haurrak izandakoan utzi zuen, baina heldu dio berriro. «Mintzalaguna oso komenigarria da niretzat, zeren etxean ez dugu euskaraz hitz egiten. Euskaldun zaharrekin hitz egiten ez badut, akabo». Jone Valero erizain laguntzailea ere borondate indar izugarriarekin bildu da mahaira. Gaua lanean igarota dago, eta hiru ordu besterik ez du lo egin. Baina euskaraz egin nahi du. «Hitz egiten ez bada galdu egiten da», dio. «Kaleko jendearekin oso desberdina da. Konplexuak eta beldurrak sortzen dira. Mintzalagun taldeak aukera oso ona dira, jende berezia da eta: bihotz oneko pertsonak, pazientzia handikoak... Beren kultura maite duen jendea da, eta edozer egiteko prest daude aurrera ateratzeagatik. Hori eskertzekoa da; gaur egun jende hori behar dugu». Astean behingo jardun horrek, gainera, mihia askatzeko ez ezik, ausardia hartzeko ere

balio die. «Lagun batzuk euskaldunak dira, baina harremana gaztelaniaz eginda dugu. Orduan, oso zaila da hizkuntza aldatzea, nahiz eta orain hitz egin dezakedan. Baina beste batzuekin dena euskaraz egiten dut. Baina nintzalagunekin, adibidez, beti euskaraz aritzen gara, eta gaztelaniaz zaila da», dio Iglesiasek.

«Lehenengo lotsa handia ematen du, eta kostatzen da. Baina esperientzia oso ona da» Mintzalaguna

Ana Isabel Iglesias

Apaolaza da taldeko euskaldun zaharra. Lazkaon Mintzalaguna sortu zenetik dabil, duela lauzpabost urtetik. «Oso aberasgarria da. Pozgarriena

da ikustea urrian hasten garenetik ekainera zer aldea dagoen». Konfiantza eta elkarrekin hitz egiteko erraztasuna dira gakoak. Hizkuntza irakaslea da lanbidez. «Badakit hizketa egiteak zer garrantzia daukan hizkuntza bat ikasteko garaian. Jendea behar zela eta kartelak ikusi nituenean, segituan eman nuen izena, duda egin gabe», dio Apaolazak. Baina garbi utzi du Mintzalagunean ez dela irakaslea; ez direla lezioak, ez klaseak. Erakuslea da, agian. Lagun bat. Egokitasuna, berriz, maila guztietarako hiztunentzat ikusten dio Mintzalagunari. «Hasi berrientzat konfiantza lortzeko, eta gero ere beti daude dudak; azterketetarako, esamolde bat nola esaten den...». Lehen hitza euskaraz egiteak zenbat balio duen, Mintzalagunetan ikusten da garbi. Euskaraz mintzatzeko gogoa izanda, lagun arteko komunikazio hizkuntza bihurtzeko bidea irekitzen du. Lazkaoko mintzalagun talde honetakoak euskararen eta euskarazko lagun dira jada.

Mintzalaguna oso komenigarria da niretzat; euskaldun zaharrekin egiten ez badut, akabo»

«Jendearekin konplexuak sortzen dira. Mintzalagun taldeak aukera aproposak dira»

«Pozgarria da ikustea urrian hasten garenetik ekainera zer aldea dagoen»

Mintzalaguna

Mintzalaguna

Mintzalaguna

Ohiturak aldatzea, zaila Hain zuzen, «betidanik» aritu izandako hizkuntzak mugatzen du harremana gaztelaniaz edo euskaraz den. Ohiturak pisu handia du, eta pertsonak hizkuntza batekin lotzen dira. «Niri esaten didate semeekin hitz egiteko. Baina betidanik erdaraz egin dugu, eta ez zaigu ateratzen. Etxean, jaio garenetik hizkuntza gaztelania da. Jendearekin, agian, ohitura falta zaigu. Mintzalaguna oso aproposa da beldurra kentzeko», dio Valerok. «Betiko lagunekin aldatzea oso zaila da, baina harreman berriak direnean bai, saiatzen gara euskaraz hasten», gehitu du Iglesiasek.

Anun Vara

Hala eta guztiz, euskara kalean «gero eta gehiago» erabiltzen dute: «Arrandegian, Kutxan... hasi gara. Baina ez da berdina, han elkarrizketak oso motzak dira», dio Valerok. Anun Varak errezeta aurkitu du: «Onena beldurra kentzea da. Kutxara joaten baldin bazara eta zer nahi duzun euskaraz esan, beldur hori jada kendu duzu». Mintzalagunean, jakina, erosoago ari direla diote. «Desberdina da, zeren Mintzalaguna laguna da, azken batean. Harremana eta konfiantza sortzen da», argitu du Valerok. Irratian edo telebistan belarria jartzen dute, eta aukera guztiak baliatzen dituzte. «Lanean, ospitalean normalean adineko jendea da, eta haiek asko eskertzen dizute euskaraz zuzentzea. Oso erosoa da nire lanean», dio Jone Valerok.

Edozein mailatakoentzat

Jone Valero

Axun Apaolaza


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Iraultza ikasgelan Ordiziako Jakintza Ikastolako bloga martxan jarri zutela hamar urte bete dira aurten. Ikasleak teknologiaren bidez jakintza sortzen, zabaltzen eta partekatzen ari dira irakasleen eskutik. Ikasteko beste era baten adibide dira. Miriam Luki Ordizia Ikasle talde bat botanikari buruzko unitate didaktikoan murgilduta dago. Umeak dira oraindik. Lore eta hosto bila doaz basora eta aurkitzen dituzten loreei buruzko dokumentazioa biltzen dute sakelakoaren bidez, edota zehazki non topatu dituzten dakite geolokalizadore baten bitartez. Lan hori egiteko sakelakoa edo tableta erabiliko dute. Ondoren, egindako ikerketaren emaitza beste ikasleekin zein gurasoekin partekatu ahal izango dute sare sozialen bitartez. Egun sakelakoa, adibidez, debekatuta dago eskoletan, baina gailuak, hezkuntzaren alorrean ere, ez al dira jakintza sortu, hedatu eta partekatzeko aukerak? Maite Goñi ordiziarrak teknologiak hezkuntzaren esparruan duten potentziala aztertzen du. Orain hamar urte, testu liburuekin ahituta, liburuak baztertu eta ikasleekin jakintza sortzeari ekin zion Ordiziako Jakintza Ikastolan euskarajakintza blogaren bitartez. Ikasleek sortzen dute jakintza. Hain zuzen, hori da teknologiaren bidez ikasteko metodoaren muinetako bat. Teknologiak erabiltzeko, hala ere, umeak gailuen erabilpenean heztea ezinbestekoa da. «Haurrek erabiltzen dituzte gailuak, baina lan tresna bezala ikusten erakutsi behar diegu, hezi egin behar ditugu tabletari, sakelakoari edo ordenagailuari etekina ateratzeko». Zein gailu erabiltzen duten ez da horren garrantzitsua, helburua ikaste-

ko naturaltasunez erabiltzea da: «Amerikako Estatu Batuetan bakoitzak daukan gailua eramaten du, gakoa Interneterako sarbide on bat edukitzea da». Jokoen mekanika, esate baterako, helburu pedagogikoekin irakaskuntzara eraman daiteke. «Enpresa munduan ari dira. Helburuak lortzeko, ikasgela barruan ere, lanak jarri beharrean erronkak ipini daitezke. Eta ikasleek mailak igarotzen dituzten eran dominak edo lorpenak erdietsiko dituzte». Goñik beste hainbat kontzeptu aletu ditu, hala nola: hodeian lan egitea edo klaseak iraultzea. Hodeian lan egitea jakintza partekatzeko modua da. Pendrive-ak edo memoria eramangarriak baztertu eta klik batean edozein tokitik dokumentuak sarean kontsultatu daiteke. Horretarako hainbat aplikazio dago –googledocs, adibidez–. Goñiren hitzetan, «Euskal Herrian nahiko sartuta dago jada eta bost urteren buruan erabilpena erabatekoa izango da». Ohiko klaseetan irakasleak azalpenak eman, eta ikasleak laguntza behar izanez gero eskolatik kanpo jasoko du gurasoekin edo partikularretan. «Egun irakasle bakoitzak bere azalpenak bideoz grabatu, eta ikasleak klasera joan aurretik entzun ahal izango ditu. Gero, klase ordua proiektuak eta bestelako lanketak egiteko erabili ahal dute». Klaseen ikuspegi honek ikasle bakoitzari bere

erritmoan lan egiteko aukera ematen dio bideoak behar beste aldiz ikusi ahal dituelako. «Epe luzeagoan ordenagailu bidez lan egingo da, eta irakasleak ikasle bakoitzaren hutsuneak non dauden antzeman ahalko du sistema beraren laguntzarekin». Ikasle estandarrik ez dagoenez, ikasle bakoitzari dagokion ibilbidea eskaintzeko aukera da. Teknologiak baliatzen duen beste eremu bat on-line irakaskuntzarena da. Goñik azaldu duenez, «egun boladan dago irakaskuntza hibridoa, aurrez

«Haurrek gailuak erabiltzen dituzte, lan tresna bezala ikusten erakutsi behar diegu» «Irakasleen konpetentzia digitalaren falta sumatzen dut, egiteko asko dago» Maite Goñi Irakaslea

aurrekoa eta on-line egiten dena konbinatzen dituena». Munduko unibertsitate garrantzitsuenek beren ikasketak on line eskaintzen dituzte: «Jakintza hori guztia sarean dago klik batera edonoren eskura». Esparru horretan «iraultza handia»dagoela dio Goñik.

Irakaslearen rola Internet sarean dagoen informazio eskergak irakaslearen rola aldatuko du ezinbestean. Irakaslea informazioa ematera mugatzen bada ez dio ikasleari ekarpen handirik egingo. Goñik azpimarra egin dio irakaslearen konpetentzia digitalari: «Irakasleak, esate baterako, ikasleari bilaketak egiteko dauden trikimailuak erakutsi beharko dizkio bilaketak azkarrago egin ditzan». Ordenagailuei buruzko ezagutza teknikoa, taldean lan egiteko dauden aukerak, informazioa jaso eta gero nola partekatu daitekeen... «Irakasleen konpetentzia digitalaren falta sumatzen dut. Poliki-poliki bagoaz, baina egiteko asko dago oraindik». Konpetentzia digitalaren beharraren beste adibide bat jarri du Goñik: «Ikasleek jakintza sortzen eta partekatzen badute, irakasleak jakin behar du jakintza hori sarera eramaterakoan creative commons lizentzia jarri behar diotela, ezer jartzen ez badute copyright-a izango duelako, eta copyright-a badu ez delako edonoren eskura iritsiko». Ikasleei sarea erakusleiho


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

Liburutegi digitala Goierri Berrikuntza Gunean. ARKAITZ APALATEGI

gisa erabiltzen erakustea inportantea da Goñiren ustez: «Zein lan egiten duten, zertan diren onak, zer eskaintzen duten... Egun enpresek Interneten duzun presentziari erreparatzen diote. Eta, presentzia izan behar duzu, baina zuk nahi duzuna agertu behar da. Irakasleok hori ere argi izan behar dugu ikasleak gidatzeko». Jakintzako bloga martxan jarri zutenean Goñiren eta Jakintza Ikastolako bere lankideen asmoa ikasgelan sortzen zuten materiala gizartearen eskura jartzea zen. «Munduko hainbat zokotik idatzi digute gure materialak erabiltzen dituztela esateko. Jakintza sortu eta gizarteari bueltatzea eskolaren funtzioetako bat delakoan nago». Horrez gain, ikasleentzat jakintza sortze horrek duen garrantzia nabarmendu du: «Ikasleek materiala sortzen dute eta sinatu egiten dute. Sinadura horrek beraiek lana hobeto egitera bultzatzen ditu». Sortutako jakintza hori –elkarrizketak, liburu kritikak, ikerketak eta abar– zabaldu egiten da sarean. Teknologiaren erabilpenak ikasgelak irauliko ditu. Iraultza hori ez da, halere, bat-batekoa poliki-poliki gauzatzen ari dena baizik.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Erasmus+, aukera ez hain ezagunak gazteen eskura Maialen Igartua Europar Batasunak Erasmus+ programaren barruan bildu ditu aurten orain arteko zazpi mugikortasun programa. Horien artean dago gazteen artean hain ezaguna den Erasmus programa, hezkuntza formalarekin lotua. Badira, ordea, gazteen artean hain ezagunak ez diren beste hainbat programa, hezkuntza ez formalaren alorrekoak. Gazteei ezezagunak zaizkien programa horien berri emateaz arduratzen da Kaeb Nai elkartea, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hitzaldiak antolatzen dituzte horretarako, eta aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dute. «Gipuzkoan oso jende gutxik aurkezten ditu proiektuak, gehienek ez dituztelako programak ezagutzen», adierazi du Jorge Saezek, Kaeb Nai elkarteko teknikariak. Hezkuntza ez formalaren barruan, 30 urte bitarteko gazteek lau aukera dituzte haien eskura.

Gazte taldeen trukeak Gazteen trukeak deritzon programa da aukeretako bat, taldeei zuzendua. Bi herrialde ezberdinetako gazte taldeak proiektu jakin bat burutzeko el-

Babeslea

Batasunari, proiektua finantzatu dezan.

Boluntariotza Europan Europako Boluntario Zerbitzuak atzerriko erakunderen batean boluntario gisa lan egiteko aukera ematen die gazteei. Europar Batasunak harrerako hainbat erakunde izendaturik ditu boluntariotza egiteko. Programan parte hartu nahi dutenek, erakunde horietakoren batekin jarri beharko lukete harremanetan. EBk egonaldia, bidaia eta gainontzeko gastuak ordaintzen ditu.

Politikoekin harremana Hezkuntza ez formalaren alorreko beste programa batek, berriz, gazteei lotutako erreforma politikoetan laguntzea du helburu. Horretararako, gazteen eta gazteria politiketan eragina duten agenteen arteko topaketak antolatzen dituzte.

Kaeb Nai elkarteak hitzaldiak eta jarduerak antolatzen ditu. K.NAI

kartzen dira, eta egun batzuk pasatzen dituzte elkarrekin. Egun horietan, bi taldeen interesekoa den alorren bati buruzko ekintzak burutzen dituzte. «Adibidez, Frantziako eta Italiako bi taldek zazpi egun pasa ditzakete elkarrekin, kirolarekin lotutako proiektu bat gauzatzen», azaldu du Saezek. Horretarako, proiektu zehatz bat aurkeztu behar zaio Europar Batasunari, burutuko diren ekintza guztiak zehaztuz eta elkartrukearen helburuak argituz. Europak trukea finantzatzen du, baina antolaketaz bi taldeak arduratu behar dira.

«Bata bestearen kultura ezagutzeko aukera ematen du programa honek».

Elkarlanerako programa Berrikuntzarako eta praktika egokien trukerako elkarlana da beste programa bat: herrialde ezberdinetako bi talde harremanetan jartzen dira, eta proiektu komun bat martxan jartzen dute. «Proiektu hauen iraupena luzeagoa izaten da, eta helburu potoloagoak izaten dituzte», azaldu du Saezek. Kasu honetan ere elkarlanaren nondik norakoak eta helburuak aurkeztu behar zaizkio Europar

Aholkularitza zerbitzua eskaintzen du Kaeb Nai-k rograma hauetakoren batean parte hartu nahi izanez gero, Kaeb Nai elkarteak informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen ditu. Besteak beste, proiektuak modu txukun eta eraginkor batean aurkezten laguntzen die gazteei. Elkartearekin harremanetan jartzeko bideak: telefonoa (943 47 09 62) edo emaila( kaebnai@gmail.com).

P


GOIBERRI 11

GURE LURRA

Ilargia endaiara begira Urretxuko Illargui konpainiak Endaia lerroa martxan du. Ogi ekologikoak eta ez ekologikoak elaboratzen dituzte Endaian; betiko tradizioari eutsita, produktu naturalak soilik erabilita, ogi eskaintza handia merkaturatu dute. Miriam Luki Urretxu Urretxuko eta Zumarragako hainbat okin elkartu ziren 1970eko urteetan eta Illargui okindegia sortu zuten. Ordutik ogi asko ekoitzi dute Urretxuko plantan eta enpresa hazi egin da. Eguneroko ogiaz gain, ogi birrinduarena da Illarguiren negozio-lerroetako bat, baina ez da bakarra. Endaia sortu zuten orain urte batzuk, okinek betidanik labetik ogia ateratzeko erabili duten palaren euskarazko izena hartuta. Endaia lerroak eman ditu Illarguik egin dituen lehenengo ogi ekologikoak. Eta, gaur-gaurkoz, irmoa da lerro horretan buru-belarri lan egiteko Illarguik egin duen apustua. Alberto Tome Illarguiko kudeatzailearen hitzetan, «Europan produktu osasuntsuen aldeko joera zeharo zabaldu da, guk ildo horri heldu diogu. Illarguik elaborazio tradizionalari heldu dio beti, orain gure produktu guztiei gehigarriak kendu dizkiegu, hala ekologikoei nola bestelakoei». Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak bere zigiluarekin ber-

Endaiako ogiak, produktu ekologikoak saltzen dituen Urretxuko Txilarra dendan. M. L

Illarguik bere ogi guztiei gehigarriak kendu, eta apustua egin du elaborazio ekologikoaren alde

matu duen ogia egiteko Endaia bertako ore-ama naturala erabiltzen dute. Tomeren arabera, «erabiltzen ditugun irinak ehuneko ehunean naturalak dira, inolako gehigarri eta kontserbagarririk gabekoak. Nekazaritza ekologikotik eratorritako irinarekin egiten dugu Endaiaren ogi ekologikoen sorta osoa. Izan ere, irin hori erein eta landu duten nekazarien zein iringileen balio berak partekatzen ditugu».

Prozesu magikoa Oreari pausatzen utzi, eskuz forma eman eta tenperatura epel eta baldintza egokienetan altxatzen dute orea. «Hartzidu-

ra ematen den bitartean, legamiak bere egiten ditu irinaren azukreak eta ezohiko erreakzioa ematen da, magikoa ia», dio Tomek. Legami gutxi eta freskoa erabilita, ogiari hartziduraldi «luzea eta lasaia» eskaintzen diote, «horregatik denbora da, hain zuzen, Endaia ogia lortzeko giltzarria». Produktu naturalak oratu, pausatu, forma eman, altxatu eta egosi ondoren ateratzen da ogia Endaiako labeetatik. Tomeren esanetan, «ogia betiko eran elaboratu, eta gure labeetatik gehigarri gabeko ogi natural zuri nahiz irin osoko mota ugari ateratzen ari gara. Hori da gure apustua».


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Juanito Urtzelai, gaztetako bere argazki baten ondoan. ASIER ZALDUA

Juanito Urtzelai

Noiz hasi zinen mendira joaten?

Mendizale zumarragarra

ÂŤGarai batean denok elkarrekin joaten ginen mendi guztietara, autobuseanÂť Asier Zaldua Zumarraga Juanito Urtzelai (Zumarraga, 1927) mendizale amorratua da.

87 urte ditu, baina oraindik egunero joaten da mendira eta asteburuetan ibilaldi luzeak egi-

ten ditu. Hiru urte besterik ez dira pasa Orhira azkenezkoz igo zenetik.

www.inaustihk.com Haur eta helduen odontologia orokorra Erradiografia panoramikoak eta zefalometrikoa Odontologia estetikoa Kirurgia - Inplanteak ORTODONTZIA * PERIODONTZIA

Joan de Iturralde, 3 - BEASAIN Tel 943 884 628

Gaztetan, Elizkalen bizi ginenean, hasi nintzen mendira joaten. 16 bat urte nituen.

Eta nolatan datorkizu zaletasuna? Besterik gabe, mendira joaten hasi ginen. Mutikotan Jon Aranarekin asko ibili nintzen. Beloki eta Izazpi aldera joaten ginela gogoratzen dut. Aranak bolada batean utzi egin zuen, baina


GOIBERRI 13

MOTZEAN

Bernardinorekin joaten nintzen.

Makina bat irteera egingo zenituzten. 1977tik 1999ra bitartean, urtero, Urbiara joan ginen astebete pasatzera. Emazteekin joaten ginen.

ren pasabidean, Eibarko gizona beldurtu egin zen. Ez zela handik pasako esaten zuen. Beste aldean, emaztea negarrez ari zen. Goitik zetozen batzuk elkartu zitzaizkigun eta sokak eskaini zizkioten. Sokekin ere ez zen ausartzen. Hau da hau! Az-

Hemendik kanpo ere ibiltzen zineten? Pirinioetara askotan joaten ginen. Isaba aldeko mendi guztiak igo ditut.

Nola ikusten dituzu egungo gazteak?

Nondik nora ibiltzen zara gaur egun?

Duela ez asko, Orhi mendian egon zinen.

Gaztetan asko ibili al zinen?

Bai, semearekin joan nintzen, duela hiru urte. Ederki ibili ginen. Oso oroitzapen ona dut.

Oargiko karneta gordeta dut oraindik. Dena den, urte luzetan ez nuen mendira asko joaterik izan. Garraiolaria nintzen eta igandetan ere lan egiten nuen. 1956tik 1967ra ez nintzen batere ibili. Zumarragako azoka igandetan egiteari utzi ziotenean hasi nintzen berriro mendira joaten. Peciña, Linazasoro eta

Askotan gogoratzen duzun irteeraren bat? Anetora joan ginenekoa askotan gogoratzen dut. Gotzon Linazasororekin eta Felix Peciñarekin joan nintzen. Igoeran Eibarko bikote bat elkartu zitzaigun. Jaitsieran, Mahoma-

Mendia nire arnasa da. Gaur goizean, pot eginda nengoen katarroa dela eta, baina mendira joan ondoren, buelta eman diot. Askotan bakarrik joaten naiz, baina lagunekin are eta zoragarriagoa da.

Izugarri. Lehen, ez zegoen autorik eta gertuko mendietara bakarrik joaten ginen.

Mendi kuttunak herrikoak dira beti. Gainera, egun, horietan ibiltzen naiz batez ere! Irimo, Izazpi, Beloki... Urbia ere asko maite dut.

handik urte batzuetara berreskuratu zuen zaletasuna.

Zer ematen dizu mendiak?

Asko aldatu al da mendizaletasuna zu hasi zinenetik?

Zein da zure mendi kuttuna?

Batez ere, herrian. Egunero joaten naiz mendira. Hasieran Izazpira joaten nintzen, ondoren Irimora, gero Belokira eta egun Antiora. Zer egingo diogu ba... Asteburuetan urrutiago joaten naiz. Duela gutxi, Usurben eta Murumendin egon nintzen.

kenean, lau hankatan pasa genuen.

«Mendi kuttunak herrikoak dira: Irimo, Izazpi, Beloki... Urbia ere asko maite dut» «Gaur egungo gazteak indibidualistak direla iruditzen zait»

Oso indibidualistak direla iruditzen zait. Garai batean denok elkarrekin joaten ginen, mendi guztietara, autobusean. Egun, bakoitzak bere autoa erabiltzen du. Lehen beste elkartasun bat zegoen. Hori bai, guk baino askoz ere mendi gehiago igotzen dituzte. Gu ozta-ozta heldu ginen Alpeetara. Guretzat, Pirinioetara eta Europako mendietara joatea baino gauza handiagorik ez zegoen. Ez genuen urrutiago joateko aukerarik.

Azaroan Jonmikel Intsaustik Urretxu eta Zumarragako mendizaletasunaren aitzindariei buruzko erakusketa egin zuen. Argazki askotan azaltzen zinen. Ilusioa egin al zizun? Bai, noski. Guretzat garai bateko gauzek garrantzia handia dute. Egun, materialismoa nagusitu dela uste dut.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Sarean ikusia

Teknologia berrien txokoa Durangon Abendua gainean dugu, eta harekin batera etortzen da urtero Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Azken urteetan, teknologia berriek eta unibertso digitalak gero eta toki handiagoa hartu dute bertan, eta horretarako sortu zen Kabi@. Aurten ere, txoko berezia izateaz gainera, egitarau oparoa dakar Kabi@ak, abenduaren 5etik 8ra. Herri Liburutegi Digitala, hezkuntzarako eta ikerketarako aplikazioak edota euskal enpresen proiektuak ezagutu ahal izango dira bertan. durangokoazoka.com

Klik

Han eta hemen

Euskarekin eta euskaraz jolasean

Errigorak 12.000 saski banatu ditu

Euskararekin eta euskaraz jolasteko aplikazio berri bat kaleratu du CodeSyntax etxeak: Tribual. Hainbat proba proposatzen dituzte: Hitzokei, mikroipuina, Nongoa da? edota matematika ariketak. Bi jokalarik parte har dezakete galdetegi berean, elkarren kontra. codesyntax.com

Nafarroa hegoaldean, bertako produktuak saldu eta bide batez euskara bultzatzeko sortutako ekimena da Errigora. Harrera ona izan du, eta denbora gutxian 12.000 saski banatu dituzte. Hala, 150.000 euro lortu dituzte denera, euskara bultzatzeko proiektueta bideratzeko. errigora.eus

Tribual, euskararekin eta euskaraz jolasteko aplikazioa.

Irudia

Erabakia ehuntzen Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak erronka berri bat du. Erabakia ehuntzen lemapean, boto kutxa bana osatuko dute Euskal Herriko hiriburu bakoitzean, herri herri egindako oihal zatiekin. Azalpen bideoa ikusgai dago jada. gureeskudago.net




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.