Goiberri 127. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Oroimenaren antzezlana ‘Ez dira aspaldiko kontuak’ antzerkia prestatzen ari da Segurar talde bat, abenduaren 13an emateko 6-7

127. zenbakia. 2014ko abenduaren 5a

Antzezlanaren entsegua Baratze pilotalekuan. ANE ARRIETA

Oihane Vicente 3 Iritzia 4-5 Patxi Zubizarreta 8-9 Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz 10 Eskiatzaileak Otzaurten 11 Felix Urzelai 12-13 Goierriko merkataritza gehigarria 15-27


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

kAtE MOtZEAn

Oihane Vicente

Eraldatzen elkarteko kidea

«Emakume asko hartuko nituzke eredutzat: amona, ama, lagunak...» Maialen Igartua Zumarraga Eraldatzen elkarteko militante feminista da Oihane Vicente (Zumarraga, 1988). Horrez gain, Irrintzi dantza taldean dantza egiten du: «Nire burua hobeto ezagutzeko aukera ematen dit dantzak».

Eredutzat hartuko zenukeen emakume bat. Ereduak ondo daude, haiengandik ikasteko, baina ezin dira klonifikatu. Emakume asko hartuko nituzte eredutzat: amona, amama, ama, lagunak... Dena den, bat aipatzekotan, Aurora Iturrioz.

Dantzarako plaza bat. Espero ez diren momentuetan sortzen diren plazak : parrandak, kalea...

Film bat. 4 meses, 3 semanas y 2 dias. Liburu bat. Toti Martinez de Lezearen Mareas irakurtzen ari naiz. Musika talde bat. Zea Mays.

Abesti bat. Sorotan Bele taldearen Morrisonen dantza.

Janari bat. Gereziak.

Amets bat.

Zaletasun bat.

Gizarte feminista bat.

Dantza. Euskal dantzez gain, biodantza eta areto dantzak ere egiten ditut.

Gorroto duzuna. Indarkeria.

Goierriko txoko bat. Antio.

MAIALEN IGARTUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

«Euskal dantzez gain, biodantza eta areto dantzak ere egiten ditut; nire zaletasuna da»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu kudeatzailea: Aloña Landa koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Herriko alkate bazina. Urola Garaian Emakumeen Etxe duin bat eraikiko nuke.

Zumarragan biziko ez bazina. Euskal Herriko leku politen batean biziko nintzateke, mendia eta itsasoa dituena.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Rufino Iraola Garmendia Erretiratua

Adiskidetu gabe ez dago benetako bizikidetzarik diskidetzea’ eta ‘Elkarbizitza’ txanponaren aldeona eta alderantzia bezala dira. Oraindik denbora asko ez dela, Juan Maria Uriarte gotzain emerituak eta Luis Haranburu Altunak artikulu bana plazaratu zuten. Uriarte gotzaina adiskidetzearen alde mintzatzen zen; Luis Haranburu, aldiz, bizikidetzaren alde. Baina benetako bizikidetza eraikitzeko ezinbestekoa da adiskidetzea. Horregatik, bi termino horiek banandu ezinak dira. Ez nator bat Luis Haranbururekin; haren ustez, teologiaren eremuko terminoa da ‘adiskidetzea’. Ez da horrela. Apurtu zena berriro konpondu eta jostea esan nahi du adiskidetzeak, edozein eremutan dela ere. Adiskidetzerik gabeko bizikidetzan posible da elkar gorrota-

A

tuz bizitzea ere. Luis ez da, nonbait, horretaz ohartu. Luisek, eta beste batzuek, esango dizute elkarrekin bizitzeko nahikoa dela errespetatzea. Horixe bai anbiguo geratzen dela! Zer da errespetatzea? Indiferentzia edo gaizki ulerturiko tolerantzia? Goizero okindegiko atean ikusi eta elkarri begiratu ere ez egitea? Hori ote da errespetatzea? Ez dakik norengatik dioen Luis Haranburuk: «Biolentzia baten eta bestearen biktimak zeinezkorik gabe pilatu». Espresioa ez zait batere gustatzen, oso itsusia da. Beste hau esan beharko litzateke: «Biktima guztiek merezi dute egin zaien kaltea ordaintzea, guztiek!». Izango dira krudelkeria handiagoa edo txikiagoa nozitu dutenak, baina ez dira biktimak «kolore» politikoaren arabera. Ondo berezi behar omen dira ‘etsaia’ eta ‘kontrario’ politikoa.

Hori esan beharrik ere ez dago. Etsaiak norberak asmatzen ditu bere ekintzak justifikatzeko. Adiskidetzeak errotik konpontzen du problema hori, eta ez du deskartatzen aurrean dudana, denborarekin, ‘beste Ni bat’ bezala ikustea. Bestalde, Luis beldur da erantzukizun politikoak ez ote diren diluiturik geratuko. Erantzukizun politikoak ez dira inoiz diluitzen: egin dituen ekintza guztien erantzule da bakoitza,

betiko; horrek ez du, oztopatzen, ordea, adiskidetzea, sufrimendua sortu duen mekanismoa desagertu denean, eta bide hori betiko uzteko erabaki sendoa badago. Eta, aditu guztien arabera, hala dago. Ahalmen handiak ikusten dizkiot nik adiskidetze-prozesuari: gogoeta errazten du, eta, ondorioz, bakeak egiteko posibilitatea ugaltzen. Bide exijentea da adiskidetze-prozesua. Egindako kaltea, erresistentziarik igabe, aitortzea eskatzen du. Baina erabat horra murriztu gabe egin behar dela ohartarazten gaitu. Beti da bat, noski, egin zuen hura baino gehiago. Hain zuzen, adiskidetu gabe ez dago elkarbizitzarik. Alde horretatik, arrazoi ematen diot Juan Mari Uriarteri. Egia da demokrazia ezberdinen arteko bizikidetzan oinarritzen dela, baina adiskidetu ezean, elkarren ondoan bizizko gara; ez elkarrekin. Ez dago, jakina, kontrario politikoa besarkatzeko edo lagun moduan tratatzeko obligaziorik; behin ere ez da gaizki etorriko, ordea, erlazioak hobetzeko prest egotea. Nire ustez, elkarbizitza lauzpabost gauza sinpleetan oinarritzen da: elkarri diosala egin, kortesiaz jokatu, bilera eta eztabaidetan maltzurkeriarik gabe erantzun elkarri, bestearen ideia politikoak errespetatu… Hori eginez gero, ipiniak daude oinarriak.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Patxi Zubizarreta Azken aldi honetan, hainbat lan aurkeztu ditu Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak. Azkena Mundua baloi batean liburua.

Azken asteetan, Cho Oyu aldera gertutik begiratzeko aukera izan dut, Pedro, Xabier eta Oierren begietatik. Gustatu zait ikustea, nola jaisten diren mendizaleak goi gailurretatik. Mendiari azken begiratu nekatu bat botaz, hankak minduta. Gordetako emozioak gailurrean lehertzen dira, eta gero bajoia, bajadaren bajoia dator; gainontzeko ornodunok igande goizetan sentitzen dugun hori, baina hainbat aldiz biderkatuta, eta ingelesez komunikatuz. Imajinatu. Pozaren resakak gogorrak dira, poz hori gozatu ezin dugunean; gozatzeko, hainbat kilometroz ibili behar dugunean, mendiari urrunetik begiratzeko. Baina orduan, liluratuta utziko zaituzte izarrekin hitz egitera igo diren hiru pertsonek; nola barre egin duten amaieran, mina disimulatu gabe; nola itzuli diren etxera, inguruko mendiak faltan botatzen zituenaren sentsazioarekin. Eta nola oroitu dituzten maite dituztenak. Politta. Pertsona bat ez delako hilko berataz oroitzen den azken pertsona hil arte. Eta bitartean, gogoratzea, mingarria izan arren, polita eta beharrezkoa ere badelako. Itzalen artean ikusi zaitut, eta banekien guri begira zeundela;

gure pausoak zainduz, gure bidea babestuz. Hamar urte dira, urte bat, baina une bat izan da, haize bolada bat, zure izena dakarrena. Eta Cho Oyuren gailurrean zutik, bi pertsona, bi larrosa. Han, non oinak lainoen gainetik dituzun, eta eskuak izarrak ukitzeko bezain gertu. Non zuri begiratzea errazagoa den. Non beti gordeko dugun oroitzapen bat zuretzako eta beti gordeko duzun irrifarre bat guretzako, eta guk egin bezala, izarrekin hitz egitera igoko diren guztientzako.

Alex Areizaga

bat eta

Pentsa mendizaletasuna zein kirol sakrifikatua den, noraino, ze muturreraino iristen den pertsona bere bizitza benetako arriskuan, amildegiaren ertzean jartzeraino, izarrengandik gertu une bat pasatzeagatik bakarrik. Luzaroan, hilabetetan, urteetan, landutako proiektua. Zenbat aldiz egoten ote dira proiektu horiek zaborrontzitik gertuago gauzatzetik baino? zenbat aldiz pertsona etsitzetik gertuago mendiko botak janztetik baino? Dena instant batez izarrengandik gertuago sentitzearren. Mendizaleen pausoek ez dituzte egunero albistegiak irekitzen, ezta albistegietako kirol tarteetan egunero aipatzen ere. Mendizaletasunak ez du diru kopuru lotsagarririk mugitzen, ez ditu sponsor indartsuenen sosak erakartzen eta kalean, jendeak tabernetan ez du eztabaidatzen, beste bat errekara botatzera arte, ea "Urrezko pioleta" (balego) ze mendizaleri emango dioten aurten. Gabonak gertu ditugu eta halako metaforatxo batekin amaitu nahiko nuke. Futbola kirol erregea da eta noski, monarkia guztiek

bat Jon Plazaola

bezela bere kaka guztiak agerian maiz uzten dizkigu, joandako asteburuan bezela. Baina txikitatik guri gustatu izan zaizkigun errege bakarrak gabonetan opariak ekartzen dizkigutenak dira, urtarrilaren 5 gauean euren edalontzietan pattarra eta euren gameluen katiluetan ura jarrita trukean opariak ekartzen dizkiguten hoiek. Eta hoiek bezela, izarrari segika bizi dira gure hiru erregeak. Pedro, Xabier eta Oier.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Gerra ostera bidaia Segurar talde bat ‘Ez dira aspaldiko kontuak’ herri antzerkia prestatzen ari da. Lourdes Imazen ideia izan da eta bera arduratu da antolatzeaz. Abenduaren 13an egingo dute emanaldia Segurako Baratze pilotalekuan, 19:30ean. Ane Arrieta Segura Sekretuan eraman dute sekretua. Zerbaitetan ari zirela bai, baina ezer segururik ez zekien inork. «Txispa galduko luke aurrez denei kontatuz gero eta!» dio Lourdes Imazek (Segura, 1952). Baina, egun handirako egun gutxi falta diren honetan, emanaldiaren nondik norako batzuk kontatzera ausartu dira. 36ko gerra osteko egoerak eta ikastolen sorrera irudikatuko dituzte hainbat segurarrek eta Ikastolen sorrerarekin erlazio estua izan duten beste herri batzuetako hainbat lagunek antzerki bidez, orduan egin zirenak jendeak ezagutu edota gogoratu ditzan. Guztira, 32 lagun arituko dira antzezle lanetan. 2006 urtean, Segura fundatu zenaren 750. urteurrenerako antzerki bat prestatu zuen se-

gurar talde batek. Talde berak, Erdi Aroko Festa sustatzeko antzerkitxo bat antolatu zuen gero, eta talde hartako batzuk izango dira antzerki horretako aktoreak.

Ideia, aspaldikoa Eta antzerki bat sortzeko, ideia bat behar da; gidoi bat. Ideia aspaldi zerabilkien Imazek buruan bueltaka: «Antzerki historiko bat egitea ibili izan dut beti buruan. 36ko gerraren ondoren guk bizitakoak kontatu nahi izan ditut». Gerra garaitik gaur egunera eman diren aldaketa «izugarriak» dira Imazek antzezlan horren bidez ezagutarazi nahi izan dituenak. Behin ideia bazuenez eta aurrejubilazioarekin denbora pixka baten jabe ere bazenez, gidoia idazteari ekin zion. Bide

honetan lagun izan ditu Xabier Mendiguren eta bere alaba Garazi Goia idazleak, Lourdesek egindakoa gainbegiratzen. Lukas Dorronsororekin ere ikasia da antzerkigintzaren artea segurarra eta eskolan ere antzerkia emandakoa da ikasleei. Antzerkia zazpi pasartetan banatzen da eta esan liteke beldurra dela pasarteak lotzen dituen sentimendua: «Euskal Herrian 5.500 hildako inguru egon ziren, eta hori beldurtzeko egiten zuten», dio Imazek: «Gizartea erabat beldurtuta zegoen, eta Ikastolen sorrera ere markatu zuen». Horrexek, ikastolaren sorrerak, paper garrantzitsua du antzerkian. Gerra osteko apaizen eta mojen irakaskuntza elizkoietik Ikastolen sorrerara bizitakoa eta gizartearen egoera soziala islatuko da.

«Gure historia» kontatzeko bide bat ere bada nolabait obra hori. «Irakatsi diguten historia beti irabazleen historia izan da. Bestalde, hor dago gurasoen historia ere: aitaren gerra garaiko kontuak, aldameneko baserrian ilea soildu zioten emakumearen kontuak...». Antzezleak, primerakoak: «Ez gara profesionalak, baina aurrez zertxobait egindakoak gara», dio Gurutz Goikoetxeak (Segura, 1965) obrako antzezleetako batek. Gainera, Lukas Dorronsoro ataunarra ere etorri izan da entseguak ikustera. Botikaxahar kulturgunean egiten dituzte entseguak normalean, baina, emanaldia pilotalekuan egingo dutenez, bertan entseatzen ari dira azken asteetan, antzeztokiaren neurrira egokitzen joateko. Gidoia


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

ere, egokitzen ari dira, antzezleen beharretara ahalik eta egokien eta errazen moldatuz. Imazen gidaritzapean aritzen dira entseatzen, taularatuko dituzten elementuak erabiliz. Entseatzen ari direnak oholtzan eta gainerakoak atzean, aulkietan eserita, euren txandaren zain, gainerako kideen antzezpena ikusten dute.

Ikastolan bizitakoak Ordu eta erdiko iraupena izango du emanaldiak, eta amaieran Ikastolen sorreran Imazek bere azalean bizitakoa azalduko du: «Goierri mailan koordinadora bat zegoen. Bertan herri bakoitzeko bana elkartzen ziren, klandestinitatean, Franco

artean bizi baitzen. Gurasoek euren seme-alabentzat beste hezkuntza bat nahi zuten; hezkuntza hobea. Bada, guraso horiek eta garai hartako irakasleek pasatakoa kontatzen da amaieran». Eta garai hartan halako egoerak edo antzerakoak pasatakoak izango dira antzezle batzuk. «Errealismo ukitu bat emate aldera», garai hartako jendea, Ikastolen sorrera eta trantsizio hura bizi izan zutenetako heldu batzuk ere izango dira tartean. «Heldu hauek eredugarri aritu dira lanean: alde batetik, izugarri sartu dira euren paperarekin. Denbora ere beraiek dute gehien», dio barrez Goikoetxeak.

Gurutz Goikoetxea eta Lourdes Imaz, antzerkia iragartzen duen kartela erakusten. Kartelean garai bateko eskola bat ageri da Primo de Riveraren eta Francoren koadroekin, gurutzearekin, eta abar. ANE ARRIETA

«Gizartea erabat beldurtuta zegoen eta Ikastolen sorrera ere markatu zuen» Lourdes Imaz Zuzendaria

Argi eta soinu lanak garrantzitsuak izaten dira horrelako emanaldietan. Gastu horiei aurre egiten lagundu dute Segurako Udalak eta Ampo kooperatibak, baina, beste gastu batzuei aurre egiteko bi euroko sarrera sinbolikoa ordaindu beharko da. Datorren larunbatean, abenduaren 13an, 19:30ean Segurako Baratze pilotalekuan Ez dira aspaldiko kontuak herri antzerkia ikustera gonbidatzea besterik ez da gelditzen orain. Antzerkia Seguran ondo aterako balitz, beste herri batzuetan ere egiteko asmoa dute gero. Antzerkiaren entseguetako bideoa goiberri.hitza.eus webgunean dago ikusgai.


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Hitzen artisaua Han eta hemen, lan berriak eskuetan, azken aldian sarritan entzuten dugun izena da Patxi Zubizarretarena. 50 eta Mundua baloi batean lanak argitaratu berri ditu; Uda minean negua dokumentalaren gidoilari lanetan ere aritu da. Janire Arrondo Ordizia Euskal Filologia ikasketak bertan amaitu zituenetik, Gasteizen bizi da Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964). Hala ere, lotura estua mantentzen du Goierrirekin. Sortzaile emankorra da goierritarra, etengabe proposamen berriak oparitzen dituena. Haur eta gazte literaturan oparoa, helduentzako nobelan ere harribitxi politak uzten ari da. Itzulpengintzan jardundakoa da, batez ere mundu arabiarreko lanak euskaratzen. Euskal idazleak «durangitisak» harrapatzen dituen honetan, bere azken lanaren aurkezpenean tartea egin dio GOIBERRI aldizkariari. Dagoeneko bi hamarkadatik gora daramatza idazten Patxi Zubizarretak; 1993an Bapore saria eskuratu eta literatura ogibide egiteko hautua egin zuen. Geroago etorri ziren Lizardi, Euskadi Saria, Mikel Zarate... baina, irabazi ez dituenak askoz gehiago direla nabarmentzen du berak. Bolada luzearen ondorengo uzta jasotzen ari da aurten ; hilabetetako ezkutuko ahaleginaren ordaina, bere lana argia ikusten ari delako. Joan zen astean bertan aurkeztu zuen Donostiako Elkar Aretoan Mundua baloi batean (Elkar, 2014) azken haur literatura lana, maiatzean eskuratu zuen Mikel Zarate literatur sariari esker argitaratu duena. Duela aste gutxi, bestalde, helduentzako 50 (Txalaparta, 2014) eleberria aurkeztu zuen «hiru artista pa-

tetiko, peripatetiko eta apatiko» protagonista dituena. Bere luma txikia dela dio, baina istorio txikiak zein handiak berdin-berdin idazten dituela. Hain justu ere, haur eta gazte literatura nahiz helduentzako nobela, biak tartekatzen ditu ordiziarrak. Bakoitzari eskaintzen dion denboran alde handia dagoen arren, exijentzia maila beti jartzen du gorenean. «Nobela bat idazteak urtebeteko lana eskatu dezake, ebakuntza bat egitea bezala da. Gazteentzako azken lan honetan, berriz, hiru bat hilabete eman ditut, katarro txiki bat da zerbait beroa edo goxoa hartu eta sendatzen dena».

Lumaz paperean Buruan duen hori paperera eramaten gozatzen duela dio berak, istorioa idazten. Eta eskuz idazten du dena. Gazteenak harritu egiten ditu horrek. Zubizarreta artisau lanean aritzen da, hitzen artisaua da. «Zer uste zenuen ba zela enamoratzea, sillan eseri eta gitarra jotzea? zioen kanta zaharrak. Liburua idaztea ere ez da eseri eta berehalakoan irtetzen dena», dio. Behin eskuzkoa ordenagailuz idatzi eta hura 15 edo 20 aldiz errepasatzea, hori bai gogorra egiten zaiola. Urrian aurkeztu zuen 50 eleberrian, 50ak beteta adin horretakoen esperientzien hausnarketa jaso du. «Francoren heriotza ezagutu genuen, baina aldaketarik ez zen izan orduan, tunela luzatu besterik. Garai

«Nobela batek urtebeteko lana eska dezake, ebakuntza bat egitea bezala da» «Durangoko Azoka jai erraldoien parekoa da, gehiegikeriak ikusten dira» «36an eta ondoren gertatuak argitara atera behar ditugu, duintasuna itzuli behar diegu » Patxi Zubizarreta Idazlea

hartakook esperientzia antzekoak izan ditzakegu, identifikatuta senti daiteke irakurlea. Hunkitu nauten liburu eta kantuen zerrenda ere jaso dut. Eskaintza sentimentala da». Mintxo Cemillanen ilustrazioek dotore apaindu dute eleberria. Eta Baso bat opari diskoa ere badakar liburuak; Joserra Senperenak, Maddi Oihenartek, Antton Valverdek, Rafael Berriok eta Oihane Igerabidek grabatua. Ez da lehen aldia Zubizarretak musika eta literatura uztartzeko ahalegina egiten duena. Jostailua da, bestalde, Mundua ipuin batean lana. Gazteenei ez die irakaspenik eman nahi izaten Zubizarretak, baina bai zer pentsatua. Gazteei eta beraien aitzakian bere lana irakurtzen duten helduei ere bai. Heroiek ez dute lekurik bere lanetan. Ahulak, obsesioak dituztenak, zalantzak dituztenak... biltzen ditu berak. Futbolari kritika sakona egin dio kontakizun honetan, edozerren gainetik lehentasuna ematen diogulako.

Durangoko mozkorraldia Literatura izan daiteke futbolaren itzalean gelditzen denetakoa. Kezkatzen du idazlea bereziki euskal literaturaren egoerak: «Denetariko lanak daude, eta kalitate onekoak, baina dirudienez ez dugu kultur eskaintza behar bezala egiten». Kontrakoa erakusten du Durangoko Disko eta Liburu Azokak. «Jai erraldoien parekoa da


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

Patxi Zubizarreta bere azken lanaren aurkezpenean. JANIRE ARRONDO

Durango, Kilometroak edo Nafarroa Oinez bezala, gehiegikeriak ikusten dira. Euskarazko literatura edo musika eskaintza arraroak ikusten dira, eta salduenen zerrendek ere harritzen naute askotan», dio Zubizarretak. Sorkuntza ekoizpenean egutegia finkatzen du Durangok. «Mozkorraldi moduko bat sortzen du, eta ondoren basamortua etorriko da».

Duintasuna eskainiz Hiru gutun Iruñeatik (Pamiela, 2012) eleberrian 1936ko gerraren testuingurura egin zuen jauzi Patxi Zubizarretak. Ideologikoki aldenduz joan eta ustekabean topo egingo duten Ordiziako bi lagun-minen istorioa kontatzen du. Gazteleraz kaleratu berri du eleberria. 36ko gerra eta ondorengo gertakariak iluntasunetik eguzkitara ateratzen, elkarlanean aritu da Zubizarreta Ordiziako Memoria Historikoa Berreskuratzeko Taldearekin. Abenduaren 13an aurkeztuko dute Uda minean negua dokumentala; gidoilari lanak egin ditu Zubizarretak. Gertatua kontatzeaz gain, biktimei duintasuna itzultzea funtsezko ikusten du. Ikusentzunezkoa «hunkigarria» izango dela ziurtatu du.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeko hamalau txirrindulari, Zaldibiako Kixkurgunen. ASIER ZALDUA

Goierriko taldeak 19 txirrindulari izango ditu Asier Zaldua Urretxu Iaz, Ordiziako Txirrindulari Elkartea osatzen zutenek laguntza jasotzen ez bazuten taldea utziko zutela esan zuten. Deialdiak arrakasta eduki zuen eta txirrindu eskolarekin jarraitzeko prest zegoen lantalde bat osatu zen. Baina klubaren egoera ekonomikoa txarra zen. Babesle bila hasi ziren eta Ampo kooperatiba babesle nagusia izateko prest agertu zen. Lan talde berriak eta Ampok argi zuten Goierrin txirrindularitza munduan lan egiten zuten guztiei

Babeslea

eskaini behar zitzaiela proiektuan parte hartzeko aukera, hala, klub berri bat sortu zuten: Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz. Horrek, Ordiziakoa eta Loinatz bere gain hartu ditu. 2014an lehen denboraldia osatu dute eta dagoeneko bigarrena prestatzen ari dira. Elite eta 23 urte azpiko taldeak 19 txirrindulari edukiko ditu 2015ean. Horietatik bederatzi berriak dira: Xabier Contreras (Limousin Cartonajes), Aitor Olaziregi (Hyundai-Caja Rural), Igor Romero (Caja RuralSeguros RGA), Peio Goikoetxea

(Baque-Campos), Aitor Gonzalez (Lizarte), Julen Irizar (Debabarrena), Asier Gandarias (Gipuzkoa), Alain Gonzalez (Gipuzkoa) eta Joaquin Torres. Aurreko denboralditik, Ander Alonso, Ahetze Arratibel, Mikel Elorza, Mikel Irizar, Xabier Jauregi, Jon Madariaga, Andoni Mateos, Mikel Matxinea, Eriko Mujika eta Josu Urrestarazuk jarraitzen dute. Zazpi txirrindulari goierritarrak dira: Alonso mutiloarra, Arratibel ataundarra, Jauregi beasaindarra, Mujika itsasondoarra, Urrestarazu idiazabal-

darra, Romero ordiziarra eta Gandarias lazkaotarra. Inguruko lasterketetan ez ezik, Espainiako Kopako probetan eta hainbat itzulitan parte hartuko dute. Iaz baino itzuli gehiagotan parte hartzea espero dute eta, iaz ez bezala, Espainiako Kopako proba guztietan egongo dira. Iaz Gipuzkoako hiruetan bakarrik parte hartu zuten. Helburua, gazteak formatzea eta lasterketaren bat irabaztea da. ÂŤOso zaila da, baina Elite mailakoak ez dira urruti ibilikoÂť, esan du IĂąaki Telleria taldeko idazkariak.


GOIBERRI 11

GARAI BATEAN

1944an Otzaurteko tren geltokian ateratako argazkia; Gipuzkoako eski txapelketako parte hartzaileak ageri dira bertan. HITZA

Eskiak hartuta, Otzaurtera

Maialen Igartua Zegama Antza denez, 1944an, Gipuzkoako eski txapelketa antolatu zuen Candanchu Ski Club elkarteak Otzaurteko (Zegama) gainean. Bentaren atzealdeko zelaian behera ibiltzen ziren garai hartan eskiatzaileak. Oraindik ere han dago zelaia, baina dagoeneko eskiatzailerik ez da ikusten bertan. Argazkian ikusten den mo-

duan, trenez joan ziren 1944ko txapelketa hartako parte hartzaileak Otzaurtera. Bentako jabeek liburu batean topatu zituzten txapelketako argazki pare bat, eta tabernako horman dituzte, markoetan sartuta, garai zaharren oroigarri. Oraindik ere, zegamarren batek edo bestek, ezagutzen omen dituzte euren buruak argazki horietako ikusleen artean.


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Felix Urzelai Erlezaina

ÂŤLehen erleak ukitu ez, eta abaraska guztia bete arte lanean uzten genituenÂť Miriam Luki Urretxu Erleak betidanik ibili dira Felix Urzelairen (Urretxu, 1932) inguruan. Haurra zelarik Legazpi eta Urretxu arteko Azkuenea baserrian erlauntzak zituen bere amak jada. Amari lekukoa hartu zion eta erlezaina izan da urtetan, baita ezti egilea ere. Santa Lutzi feria ate joka dagoen honetan, bere eztia onena dela ebatzi du behin azokako epaimahaiak, eta bitan bigarren saria jaso du. Tailerreko lanak uzten zion denboran aritzen zen erleekin.

tzak jarri genituen han ere eta eztia ateratzen hasi ginen.

Nola gogoratzen duzu eztia ateratzen hasi zinetenekoa? Ez zen lan erraza. Eztia husteko gailurik ez genuen. Horrenbestez, nik neuk 200 kilo jasotzeko ontzi bat asmatu nuen. Gailuari esker, abaraska guztiak goitik behera garbitu ahal genituen eta eztia garbi-garbi ateratzen zen gailuak zuen motor bati esker. Aurretik zailagoa zen, abaraskak banan-banan hustu behar genituen eskuz. Puskatu egiten zitzaizkigun eta argizaria urtu egiten zen, hasierako figurak desitxuratu egiten ziren eta erleak zerotik hasi behar ziren kasik berriro lanean.

Azkuenea baserriko errepidearen beste aldean dagoen lur saila erosi zenutenean hasi zinen erlauntzekin lanean, ezta? Bai. Umea nintzela erleak inguruan izan nituen beti. Ez nituen, ordea, neuk zaintzen. Gizon bat etortzen zen aldiro, eta erleak ondo zeudela esaten zigun arren, ez genuen eztirik ateratzen. Gero, amaren anaia zaharrenari egokitu zitzaion Azkuenea baserria maiorazkoagatik. Bi urteko epean handik atera beharrean egon ginen eta pareko saila erosi genuen. Erlaun-

Eztia behin ala bitan ateratzen zenuen? Garai hartan behin ateratzen nuen, urri partean. Ezti lodia eta iluna zen, hura izaten zen eztirik onena, oso berezia.

Zer da erleetara horren estu lotu zaituena?

Felix Urzelaik erlauntzak zaindu ditu urteetan. MIRIAM LUKI

Erleak ikustea gustatu izan zait beti. Erlauntza non kokatuta dagoen oso inportantea da, gureak eguzkitan egon dira beti.


GOIBERRI 13

MOTZEAN

Akazia lekuetara joaten dira eta gerora mendiko paraje horiek ezagutu ditut. Apirila partean akaziatan eta negu aldera mendi aldera egiten dute txilar bila. Akazia eztia argiagoa da eta neguaren atarian egiten dutena ilunagoa.

Erleek euren komunitatea antolatzeko modua ere interesgarria da, ezta? Bai, euren arteko harremanak eta solasaldiak ikusten dira.

Santa Lutzi feria egingo dute datorren astean. Sari bat baino gehiago jaso duzu. Bai. Ni orain ez naiz erleekin ibiltzen. Eztia eginda ekartzen didate nire erlauntzetatik. Orain ezti meheagoa da, gure garaian abaraska itxita geratzen zen erleen lanaren ondoren eta eztia lodiagoa eta aberatsagoa zen.

Zuen amaren garaian nola janzten zineten erleekin aritzeko? Kapela janzten genuen beti, eta kapelari estaltzeko sarea gehi-

tzen genion. Sareak, halere, askotan zulotxoak zituen eta erleek ziztatzen gintuzten. Eskularruak ere ipintzen genituen. Gerora, alderik alde estaltzen gintuen jantzia janzten genuen eta, erleak lasaitzeko, hala lehen nola orain kearen laguntza izaten genuen.

bestelako gaixotasunak ere, eta sekulako kalteak eragiten dituzte.

Zein da erleek eman dizuten pozik handiena?

Erleekin aritu zaren urte hauetan guztietan klima aldaketarik nabaritu al duzu? Zalantzarik gabe, aldaketa ikaragarria sumatu dut. Neguak ez dira garai batean bezain hotzak, elur gutxi egiten du. Lehen, askotan, abaraskak estali egin behar genituen hotzetik babesteko. Egia da lora gehiago dagoela eta erleek erraztasun gehiago dutela, baina udaberria ere nahikoa aldrebestu da. Litekeena da honezkero erleak ohituta egotea. Tenperatura epelagoek, dena dela, inoiz gurean egon ez diren liztor espezieak erakarri dituzte, baita

ÂŤApirila partean akaziatan eta negu aldera mendira egiten dute txilar bilaÂť ÂŤTranpak jarri dizkiegun arren, liztor asiarrak onik ateratzen dira; azkarrak dira geroÂť

Iraila aldean abaraska guztiak bete-beteta ikustea zoragarria da. Lehen erleak ukitu ere ez genituen egiten eta lanean uzten genituen abaraska guztia bete arte. Orain lehenago zirikatzen ditugu eztia lehenbailehen jasotzeko.

Eta atsekaberik handiena? Liztor asiarra agertu izana. Erlauntzekin laguntzen didan laguna erratzarekin ibiltzen da haiek uxatzen, baina ez da lan erraza. Tranpak jarri dizkiegun arren, eltxoak eta euliak erortzen dira eta liztor asiarrak onik ateratzen dira; azkarrak dira gero.

Zure eztia aurkeztuko al duzu Santa Lutzi ferian? Bai, urtero eramaten dut eta aurten ere bai.


14 GOIBERRI

ERREZETA

Eguberrietako polboroiak Hasteko irina labean 100 gradutan sartu behar da, ordu erdi bat gutxi gora-behera, ondo lehortu eta kolore pixka bat hartu arte. Ondoren azukrea xehetu iri-

naren textura lortuz. Almendra ere xehetu, eta osagai guztiak ondo nahastu ore trinko bat lortu arte. Arrabola batekin bost zentimetroko lodiera duen geruza bat egin. Hortik bai labana

batekin edo molde batekin polboroi txikiak atera. Polboroiak labean sartu 180 gradutan, bost bat minutu. Hoztutakoan gainekit azukre pixka bat bota, eta on egin.

Jose Mari Unanue Unanue gozotegia

osagaiak 300 gr irin 75 gr azukre 90 gr gurin 60 gr txerri gurina (manteka) 30 gr almendra

MIKEL ALBISU


2014ko abenduaren 5a

M erkataritza gehigarria

GOI B ERRI


16 GOIBERRI

SARRERA

Gabon giroa nabari da dagoeneko Goierriko herrietako kaleetan eta dendetan. LOINAZ AGIRRE

Goierrin bertan kontsumitzeko aldarria Dendek ematen diete bizia herriei eta kaleei. Herri atseginagoa egiten dute dendek herria; alaiagoa. Herriaren bizitza suspertzen dute. Era berean, merkataritza txikiak, herria kohesionatzen du, harreman sozialak errazten ditu. Herrietan eta auzoetan dinamismo bizia sortzen dute. Herrian bertan erosketak eginez, herriaren ekonomia eta garapena hobetzen laguntzen da. Horren jakitun dira udalak eta merkatari elkarteak eta urte osoan merkataritza bultzatzeko kanpaina desberdinak egin dituzte, herritarrak herrian bertan kontsumitzera bultzatzeko eta merkataritza txikiaren garrantziaz sentsibilizatzeko helburuz.

Denda txikien abantailak Gabonak kontsumo handiko garaia izaten da, eta garai egokia da etxe ondoko dendan erosketak eginez, aberastasuna herrian bertan gelditzeko. Saltzen dituzten produktu asko gainera, bertakoak dira. Gertutasuna, konfiantza eta zerbitzu profesionailik onena eskaintzen dute denda txikiek, ondorengo orrietan ikusi ahal daitekeen bezala. Denon esku dago Goierri eskualde bizia eta alaia izaten jarraitzea.

Aurkibidea LazkaOn merkatari elkartea (Lazkao) ..................................17 Bareak merkatari elkartea (Beasain) ....................................18 Koxka denda (Ordizia) ............................................................19 Natalieta arropa denda(Zumarraga) ..................................20 Hazi eta Hezi (Ordizia)..............................................................21 Maitte janari prestatuak (Lazkao) ........................................22 Jauregi optika (Beasain) ........................................................23 Julita mertzeria (Zumarraga) ................................................24 Izai parafarmazia (Lazkao) ....................................................25 Ness jantzi denda (Ordizia) ....................................................26 Gerriko liburudenda (Lazkao) ................................................27


GOIBERRI 17

PUBLIERREPORTAJEA

LazkaOn gabonetako kanpainan murgiluta Lazkaoko Merkatari Elkarteko kideek gabonetan dituzte begiak jarrita. Lazkaotarrek herrian bertan erosketak egin ditzaten bultzatzeko eta goierritarrak ere Lazkaora erakartzeko hiru ekintza prestatu dituzte abenduan, LazkaOn elkartea osatzen duten zortzi dendek.

Dendetako erakusleihoan dauden produktuen salneurri zehatza asmatzea da lehiaketaren helburua

Salneurri zehatzaren bila Aurten, lehenengo aldiz, lehiaketa berezia antolatu du Lazkaon: LazkaOneko dendetako erakusleihoan dauden produktuen salneurri zehatza asmatzea izango da helburua. Produktu bakarra edo produktu sorta izan daiteke dendariak jarriko duena. Irabazlea, salneurria betebetean asmatzen duena edo gehien gerturatzen dena, pasatu gabe, izango da. Abenduaren 9tik 25era bitartean egongo da horretarako aukera. LazkaOn elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroei txartel bana emango zaie lehiaketan parte hartu ahal izateko. Txartela edozein dendetako kutxetan sartu ahal izango da. Prezioak bi dezimal izan ditzake gehienez. Sari bakarra egongo da: 400 euroko erosketa txekea. Hiru hilabeteko epea izango da LazkaOneko dendetan gastatzeko. 18 urtetik gorakoek har dezakete parte lehiaketan.

hartuko dira argiztapena, salgaien kontrastea, originaltasuna, sormena eta erakusleihoa osatzerakoan dendak dituen salgaietakoren bat edo batzuk agerian izatea. Hori bai, lehiaketan parte hartu nahi duten dendek izena eman beharko dute info@bareak.eu helbidera idatzita, 943087 988 telefono zenbakira deituta edo Lazkaoko udaletxean izena emanez. Lehenengo hiru sailkatuek produktu desberdinez osatutako saski zoragarria bana jasoko dute, ÂŤonespen publikoaz gainÂť. Herritarrek ere izango dute iritzia emateko aukera; abenduaren 25a baino lehen eman beharko da. Horretarako bi bide daude: LazkaOnen facebookaren bidez edo LazkaOneko bazkide diren establezimenduetan gustukoena den dendaren izena jarriz. Botoa ematen duten guztien artean 100 euroko erosketa balea zozkatuko da. Abenduaren 30ean egingo da sari banaketa.

Erakusleiho lehiaketa

Poltsak opari

Bestetik, aurten, bigarren aldiz, erakusleiho lehiaketa ere antolatu du LazkaOnek, Lazkaoko udalarekin elkarlanean. Lazkaoko denda guztiek har dezakete parte lehiaketan. Abenduaren 8rako egon beharko dute prest erakusleihoek. Sariak ematerakoan kontuan

Egun hauetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte LazkaOn osatzen duten dendetan. Opari horrekin, ingurumenari keinu egin nahi diote, ingurumena zainduz etorkizun hobeago bat aldarrikatuz.

LazkaOn elkarteko bazkideak Kontsumitu LazkaOn

Ana Cristina Olano edergintza Arriaran Ipotx Manako

Gerriko Liburudenda Optika Mikel Gazi Gozo janari denda Magala fisioterapia osteopatia

https://www.facebook.com/lazkaon 943 087988

euskalfideliza.com/lazkaon

Egin bazkide LazkaOn


18 GOIBERRI

PUBLIERREPORTAJEA

Gabonetan ere #BAREAKpozik Bareak, Beasaingo merkatari elkartea sendotzen doa, eta merkatal sektorean dabilen edonorentzat erreferente bilakatzen ari da, bai instituzioentzat baita enpresa laguntzaile eta merkatarientzat ere. 70 establezimenduk osatzen dute Bareak elkartea. Bareak elkarteak lantzen dituen hiru ardatz nagusiak ondorengoak dira. Batetik, merkatal sektore eta bere bazkide direnen interesen defentsa. Bestetik, herri dinamizazioa, bezeroen fidelizazioa eta bertako kontsumoa sustatzea. Era berean, elkarteko bazkide direnei zuzenean laguntzea, bai doako prestakuntza eskainiz, baita errentagarritasun ekonomikoa lortzen laguntzen ere.

Sektorearen defentsan

Gabonetara begira, Beasain Bareak Opari Txartela (40€ ordaindu eta 50€ gastatu), 20 saskiren zozketa eta Tren Txu Txu bat jarriko dituzte beasaindarren eskura.

Bareak elkarteak merkatal sektore guztirako lan egiten du, behar den tokietan dendari eta ostalarien interesak defendatzen eta beharrezkoak diren aldaketa edo ekimen berriak bultzatzen.

Dendak indartzen

Bareak, Beasaingo merkatari elkartea sendotzen doa, eta merkatal sektorean dabilen edonorentzat erreferente bilakatzen ari da.

Dendariei aholkularitza espezializatua eskaintzen die Bareak elkarteak, bazkideen beharretara egokitzen den zerbitzua baita. Gainera, dirulaguntzen kudeaketaz gain, beste enpresa ezberdinekin hitzarmen akordioak sinatzen dira Bareak elkarteari esker, bazkideen eskura kalitatezko produktua eta zerbitzuak baldintza ezinhobean eskainiz.

Herria sustatzen Bareakeko dendariek bezeroek behar duten produktu mota guztiak jartzen ditu bezeroen eskura. Era berean, jendea kalera atera eta herrian bertan erosketak egiteko hainbat egitasmo jartzen dituzte martxan. Bareak Txartela, azokak, Udari Ongietorria, Pintxoaren Ibilbidea, #HappyWeek… Azken horrek sekulako arrakasta eduki du (12.000 ikustaldi izan ditu aste batean Youtuben) eta Euskal Herri osoari Beasaingo herria eta bertako denda eta tabernak erakustea lortu du.

2015erako ideia berritzaileak Urte berriari begira, azkeneko urteetako bilakaera berbera mantenduko du Bareak, baina zenbait ideia ere martxan jarriko ditu, bertako merkatarien izpiritu bizi eta berritzaileari esker. Dena den, momentuz ez dute ezer gehiago aurreratu nahi. Aurreratu daitekeena, martxan jarriko den merkeBareak Interneteko plataforma izango da. Bertan, Bareakeko merkatarien mauken eskaintza plazaratuko da eta Internet bidez erosi ahal izango dira produktuak.

BAREAK Beasaingo Merkatari Elkartea Zaldizurreta, 5 – Beasain Tel.: 943 08 79 88 info@bareak.eu


GOIBERRI 19

PUBLIERREPORTAJEA

Koxka denda: Ordiziako azoka egunero Segurako Ana Zeberiok eta Maitane Muñoak, eta Gazteluko Juan Jose Otegik proiektu berria jarri dute martxan Ordizian: Koxka denda. Goierriko eta Euskal Herriko produktuen bilgunea eta saltokia izan nahi duen denda da Koxka. Ordiziako Plaza Nagusian kokatzen da, 500 urtetik gora dituen asteazkeneroko azoka gunearen ondo-ondoan. Izan ere, Koxkak eguneroko azoka izan nahi baitu. Goierriko eta Euskal Herriko produktuak saltzen dituzte baserri itxura duen Koxka dendan. «Kaleko jendea baserrira ez bada joaten erostera, baserriak kalera jaitsi behar du», diote Zeberiok eta Muñoak. Gero eta produktu gehiago biltzen ari dira Koxkan, baina momentuz, ogia, irinak, zerealak, lekaleak, barazkiak, poltsako patata frijituak, eztia, txokolatea, pasta, mermeladak, olioak, ardoak, txakolina, kontserbak, jogurtak, izozkiak, gaztak, hestebeteak, bakailaoa, antxoilak, pastak, irasagarra, pateak, infusioak, ukenduak, kandelak... aurki daitezke. «Produktu batzuk ekologikoak dira eta beste batzuk ez; denetik dago. Baldintza, bertakoa izatea da», argitu dute Muñoak eta Zeberiok. Gabonei begira, prezio desberdinetako saskiak prestatzeko asmoa daukate.

Plaza Nagusia, 6-8 ORDIZIA koxkadenda@gmail.com


20 GOIBERRI

PUBLIERREPORTAJEA

Natalietta, esperientzia duen moda zure eskura Esperientzia beste gradu bat dela esan ohi da, eta askotan bete ere egiten da ahoz esaten dena. Zumarragan dagoen Natalietta denda da horren adibide. Denda berria da, baina esperientzia du oinarri. Natalia Mora-Gilek kudeatzen du Natalietta, eta modaren alor ezberdinetan egindako lana bezeroen eskura jartzen du. Pronto moda deiturikoa eskaintzen du, tendentziako arropa, edonoren eskura dagoena, eta bakoitzari ondoen egokitzen zaiona aukeratzen laguntzen du Nataliak. Izan ere, jostun ikasketak ditu eginak urretxuarrak, eta modaren munduan ibilibide oparoa egin du. Arte Ederrak Bilbon, patroigintza eta diseinua Donostian eta estilismo eta fikziozko jantzien diseinuan masterra Madrilen egin ondoren, ikus-entzunekoen alorrean egin ditu lan asko, zineman, telebistan eta antzerkian, filme eta telebista saio askotako jantzitegietako ardura izan baitu. Goya sarietan ere saritua izan da Natalia, Aquel no era yo film laburrarekin, orain bi urte. Film berdina Oscar sarietarako ere nominatuta egon zen. Bestelako lan ugari ere egin ditu Nataliak azken urteetan. Tartean, Roverto Verino diseinatzailearekin lan egin du azken bi urteetako Madrid Fashion Week pasarelan ere.

Diseinatzailea eta aholkularia da Lan guzti horiek, diseinatzaile eta saltzaile lanarekin uztartu ditu. Jendearengandik gertu lan egiten ikasi du, eta azken urteetako bideak eraman du Zumarragan Natalietta proiektua gauzatzera. Udaletxetik metro gutxira duen dendan, etengabe berritzen duen arropa kolekzio zabala aurkitukoduzu. Bi-hiru astez behin berritzen du arropa, eta orain on-line ere saltzen du www.natalietta.es atarian. Eta ez hori bakarrik, bere esperientzia handia tarteko, aholku pertsonalizatuak ematen ditu, bakoitzari ondoen geratzen zaion arropari eta estiloari buruz, baina baita osagarriei, makillajeari edo okasio bakoitzerako arropa egokiari buruz ere.

Legazpi kalea, 8 Zumarraga 943 046 410 natalietta.zumarraga@gmail.com NATALIETTA

www.natalietta.es


GOIBERRI 21

PUBLIERREPORTAJEA

Haurra naturalki hezteko artisau produktuak Orain arte Hazi eta Hezi Interneteko denda izan bada ere, ekainetik Ordiziako Legazpi kaleko 3. zenbakian kokatzen da haurrak naturalki hezteko eta hazteko produktu ekologikoen denda. Ataungo familia enpresa da Hazi eta Hezi, «gure lau seme-alaben hazkuntzak sortu digun halabeharretik eta horrek dakarren esperientziatik sortua». Ingurumenarekiko errespetua eta haurrarentzako erosoak diren produktuak eskaintzen dituzte Hazi ta Hezin.

Dendan bertan eskuz eginak 2011n hasi zen Jenny artisau produktuak egiten eta Gabiltza Gipuzkoako Artisau Elkargoko bazkide dira. Hasieran xurgatzaileekin eta bular babesleekin hasi baziren ere, gaur egun, geroz eta produktu gehiago egiten dituzte, oihal desberdinekin lanean ikasi baitute: banbuzko oihaletik hasita, kotoizko oihal lodiekin eta pulezko oihalekin lan egiten dute. Eskaintza gero eta handiagoa da: pardel garbigarriak, ume eramale desberdinak (fularrak, bandolerak...), emakumeentzat bular babesleak eta konpresa garbigarriak, oihalezko panpinak, eskolako mantalak, haurrentzako txanoak, muselinak, toailak, pardelentzako poltsak... Haurrak jolas egin behar duelako, jostailuak ere saltzen dituzte: psikomotrizitatea lantzeko Micro patineteak edo Waldorfen pedagogian oinarritutako Grimm’s diseinuzko egurrezko jostailuak. Bestetik, ume eramaleen inguruko aholkularitza eskaintzen du Jenny, ‘Eraman nazazu gertu’ ume eramaileen arloko ikastaroak eginak ditu eta.

Jennyk berak josten ditu produktu asko eta asko. HAZI TA HEZI

www.hazitahezi.com Legazpi Kalea 3 - Ordizia Tel.: 943 08 77 25 - Tel. mugikorra: 615 72 63 05. Helbide Elektronikoa: jenny@hazitahezi.com


22 GOIBERRI

PUBLIERREPORTAJEA

Gabonetan ere, Maittek goxatutako janaria Gabonak familia eta lagun giroan mahaiaren bueltan goxo biltzeko egunak izaten dira. Sukaldeko lanaz ez kezkatzeko errezeta dauka Lazkaoko Maittek: sukaldeko lanak berarentzat uztea. Etxean bezala, mimoz goxatutako janaria prestatzen du Maittek. Naturala, inolako kontserbanterik gabe. Urtetik urtera gero eta jende gehiagok uzten ditu Gabonetako otorduak Maitteren esku. «Gabonetan eskatzen duenak urte zaharretarako errepikatu egiten du eta horrek poza ematen du», azpimarratu du. Menu bereziak ditu aukeran Maittek gabonetarako; plater eta prezio desberdinekoak. Dena den, menuak ez dira itxiak, «norbaitek zerbait berezia nahi badu esan eta prestatuko dugu», gaineratu du. «Arkumea ere erretzen dugu».

19,75 eta 29,75 euro bitarteko menuak dira. Marisko kremak edo 2. platerak baldintzatuko du menuaren prezioa Astebete lehenago Maitten eskaera egitea erraza da: bertara joanda, telefonoz deituta edo Internetez. Gabonak dira Maittek lanik gehiena egiten duen garaia eta eskaera astebete lehenago egitea komenigarria dela dio Maittek. Abenduaren 25ean ere irekita egoten da. Urtarrilaren 1ean, berriz, itxita.

Menu desberdinak aukeran www.maitte.es webgunean ikus daitezke Maitteren menuak. «Gabonetan Menu Bereziekin lana egiten dugu». Sarrerak: Urdaiazpikoa, kroketak, brikak, piper peteak, pudinak, foie, espinakaz betetako hostorea. Lehenengo platera: Marisko krema. Bigarren platera: Bakailaoa, txipiroiak tintan edo tipularekin, ajoarrieroa, arkumea, erredondoa, oreina edo karrillerak saltsan, ahatea, txangurro betea*, legatza saltsan almejekin *, bakailao kokotxak * edo legatz buztana txangurroarekin beteta*. Postrea: Sagar tarta, pantxineta, gazta tartaleta, kremazko edo esnegainezko hostorea edo bizkotxoa. 19,75 eurotik hasi eta 29,75 euro bitarteko menuak dira. Marisko kremak edo 2. plateren atalean asteriskoa dutenak aukeratzeak baldintzatuko du menuaren prezioa.

Maitte Elosegi kalea, 22 Tel.: 943 08 76 74 info@maitte.es Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 07:30etik 20:30era. Igandeetan: 08:30tik 14:00etara. www.maitte.es


GOIBERRI 23

PUBLIERREPORTAJEA

Jauregi Optikan ikusmen terapian adituak gara Urrutira ondo ikustea ez da nahikoa, pertsonok ikusmen sistema egokia eduki behar baitugu. Izan ere, gerturako ikusmena behartzen dugunean ikusmen estresa sortzen da, eta horrek ondorio ezberdinak ekartzen ditu. Jauregi Optikako Argider Jauregik oso ondo daki ikusmen estres horrek sor ditzakeen arazoak zein diren. Buruko minak, begietako nekea eta gorritasuna, malkoak, lepoko tentsioa, borroso edo bikoizturik ikustea, ulermen arazoak... Hala, Jauregi Optikan ikusmen estresak sortzen dituen arazoak bideratzen dira, eta Argiderrek lan berezia egiten du haurrekin. Umeak ez du sintoma horien inguruko kexarik adieraziko, baina arazoak aurrera jarraitzen badu, ikasketetan zailtasunak izateko aukera asko dago. Izan ere, ikusmena eta ikasteko gaitasuna erabat erlazionatuta daude. Argiderrek azaldu duenez, ÂŤgure ikusmenera iristen den informazioaren %80 ikusmenetik sartzen da, eta umeek eskolan egiten dituzten lanen %100 ikusmenaren bidez egiten dituzte. Horregatik, eskola porrotarrekin lotutako lau kasutatik hiru ikusmen arazoekin erlazionatuta daudeÂť. Umearen bizitzako lehen urteetako garapena ikusmenarekin lotuta dago, eta garrantzitsua da haurrek lateralitatea ondo finkatzea, hori beharrezkoa baita oinarrizko ikaskuntza antolatzeko. ÂŤHeldutasun hori ez bada egokia, arreta arazoak izango dituzte umeek eta erraz nekatuko diraÂť.

Ikusmen perzepzioaren azterketa Arazo horiek bideratzeko hainbat ariketa egiten ditu Argiderrek umeekin. Beasainen duen optikan egiten ditu, eta ariketa horien bidez arazoak bideratzea da helburua. Urrutirako eta gerturako begiratzeko ariketak egiten ditu, errefrakzioa, begien mugimenduak, akomodazioa, konberjentzia eta estereopsia lantzen ditu, eta ikusmen perzepzioaren azterketa egiten du. Lanketa horrekin, umeak ikusten duena prozesatzeko arazorik baduen antzematen du Argiderrek: eskuin-ezkerrarekin arazoak, hasiera berdina duten hizkiak nahastea, testu baten barruan hitz

berdina ezagutzeko arazoak, irakurritakoa ulertzeko edo ikusi berri duten zerbait gogoratzeko arazoak, idazketa txarra... Behin arazoa zein den ikusita, konponbidea jartzea da hurrengo pausoa. Horretarako, haur bakoitzera egokitutako programa bat garatzen du Jauregik. Gainera, Goierrin zerbitzu hau eskaintzen duen bakarra da.

Entzumen arazoetan adituak Ikusmen arazoak ez ezik, entzumen arazoak ere lantzen dituzte Jauregi Optikan. Entzumen arazoak lantzeko zentro espezializatua da Argiderrek kudeatzen duena, eta entzumen arazoak prebenitzeak duen garrantziaren jakitun, azterketa zehatzak egiten dituzte. Gerturatu Jauregi Optikak Beasainen duen optikara eta utzi zure ikusmena eta entzumena espezialisten esku. Jarrai dezagun elkarrekin beste hamar urtez elkar ikusten.


24 GOIBERRI

PUBLIERREPORTAJEA

Hari lanak Julita mertzerian Tradizio handiko denda da Zumarragako Julita mertzeria. Belaunaldiz belaunaldi eman du zerbitzua Sekundino Esnaola kalean, eta Nerea Mendizabalen senideek 1943.urtean hasitako bideari jarraipena ematen dio berak orain. Bederatzi urte daramatza Mendizabalek Julita mertzeriaren arduradun, eta orain hari lanekin lotutako tailerrak eskaintzen hasi da. «Nire senideak hariz egindako jertseak egiten eta saltzen hasi ziren dendan, eta eskaintza garai bakoitzera egokitzen joan garenez, orain berriro hariari lekua egin nahi diogu». Hala, dendan aurkitu daitezkeen produktuen artean hariak eta artileak daude, eta bide horri helduta hasi da Mendizabal tailerrak eskaintzen. «Hari lanekin lotuta kakorratz lanen ikastaroa eskaintzen dugu. Orain negurako gauzak egiten ari gara, bufandak, jertseak... Baina ikastaroak urte osoan zehar egingo ditugu», azaldu du. Ikastaroak, baina, elkartzeko eta gustuko duten hori egiten ikasteko aitzakia bat izatea nahi du Julitako arduradunak: «Gero eta jende gehiagok du hari lanetan interesa, eta Julitan elkartzeko leku bat egokitu dugu». Jendearen eskariari erantzunez hasi da Mendi-

Kakorratz eta hari lan ikastaroak egiteko aukera dago Zumarragako Julita mertzerian. Ordutegi eta eskaintza aukera zabala dago. zabal ikastaroak eskaintzen, «beste zerbitzu bat emateko» eta herritarren arteko harremanak sustatzeko. Opor garaietan umeei zuzendutako tailerrak ere egingo dituzte Julita mertzerian. Ordutegi ezberdinak jarri ditu Mendizabalek Julitako ikastaroetan parte hartzeko. Hala, goizean, eguerdian eta arratsaldean ikasi daiteke hari lanak eta kakorratz lanak egiten. Eskariaren arabera, gainera, ordutegi gehiago ere aztertzeko prest dago. Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duenak Julita mertzeriara joan daiteke.

Tradizio handiko mertzeria Zumarragan Hari lanen inguruko ikastaroez gain, ezin ahaztu Julita mertzeriak eskaintzen dituen gainerako produktuak ere. Izan ere, mertzeria batean aurkitu daitezkeen ia artikulu guztiak ditu Mendizabalek dendan. Zinta aukera zabala, botoiak –baita telarekin forratuta dauden botoiak ere–, hariak, artileak... eskura daitezke, eta horiekin batera emakumeentzako zein gizonentzako barruko arropa eta etxerako arropa. Umeentzako hainbat produktu ere izaten ditu salgai Mendizabalek Julita Mertzerian.


GOIBERRI 25

PUBLIERREPORTAJEA

Osasuna zaintzeko, Izai parafarmazia Gurutze urdinak bereizten ditu parafarmaziak farmazietatik eta mediku errezetarik behar ez duten produktuak saltzen dituzte parafarmazietan. Osasuna zaintzen laguntzeko gunea da Lazkaoko Izai parafarmazia. Lazkaoko Izai parafarmazian haur txikietan espezializatuta badago ere, zabala da osasuna zaintzeko dagoen eskaintza. Dermoestetika (Korres eta Filorga), kosmetika, higienea (gorputzekoa, ahokoa, ilerako...), azal berezietarako kremak (Avene, Aderma-Ducray, Leti, Isdin, S.V.R...), errehabilitaziorako materiala eta zainketa berezietarako (galtzerdiak, belaunetakoak, eskumuturrekoak, bastoiak, fajak,...) eguzkitako kremak, perfumeak, eguzkitako eta irakurketarako betaurrekoak, helduentzako konpresak, argaltzeko produktuak... Olatz Risko aholkatzeko eta laguntzeko prest egoten da beti.

gehiago dituzte: laktantzirako bularretakoak, diskoak, bularrak babesteko kremak (lanolina), silikonazko txoperak pezonerak, minarentzako hidrogelezko partxeak...; estrien aurkako kremak, olioak (Rosa Mosketa, Arbendol edo almendra-olioak)...

Haurrarentzat eta amarentzat aukera zabala Haurrentzat eta amarentzako aukera zabala dago Izain: txupeteak, biberoiak, tetinak, esterilizatzeko tresnak, esnea ateratzekoak (eskuzkoak zein elektrikoak), sukalderako robotak (‘babycook’ beaba), esnea, zerealak, mahaitresnak, baberoak (mangadunak eta plastikodunak haur-eskolara eramateko), ura eramateko ontziak, termoak; higienerako produktuak (hortzetako eskuilak, pastak, orraziak, jaioberri-haur koloniak, gorputzerako zein ilerako gel-txanpuak), kremak, ipurdirako kremak, pardel berrerabilagarriak, jostailuak, interkomunikadoreak... Haur jaioberrientzako saski pertsonalizatuak prestatzen dituzte Izain, norbere gustora eta neurrira. Haurdunak eta amak zaintzeko ere gero eta produktu

Dieta fácil, dieta arrakastatsua Izai Parafarmaziara gerturatzen diren asko eta asko, kiloren bat edo beste kendu nahi dutenak dira. Arrakasta handia izaten ari da Dieta fácil izeneko dieta. Asteartetan egun osoan eta ostegun arratsaldetan, dietista nutrizionistaren kontsulta izaten da Lazkaoko parafarmazian. Pisatu, neurtu eta aste osoko otorduak zehazten dizkiete bezeroei. Izenak berak garbi dioen bezala, «erraz egiten den dieta da. Etxetik kanpo jaten dugunean ere nahiko erraza da moldatzeko. Produktu lagungarriak ere badaude. Bost urte daramat dieta horrekin eta jendea oso gustura dago», zehaztu du Olatzek.


26 GOIBERRI

PUBLIERREPORTAJEA

Gaur egungo emakume helduak edo amonak modernoago janzten al dira? Bai, asko aldatu da. Arropak ez du adinik,emakume helduak gaztegoak bezala jantzita joan daitezke baina ezin da edozein etxetako prenda batekin joan, ez baitaude patroi berdinekin eginda. Praketan, adibidez, emakume heldu batek behar dituen proportzioak oso desberdinak dira, 15 urteko batekin alderatuta.

Moda aholkulari lana ere egiten duzu orduan. Tratu pertsonalizatua ematen saiatzen zara.

Esti Garcia Ness denda

ÂŤEmakumeak hobeto sentiarazteko helburuarekin lan egiten dut Ness-enÂť Ordiziako Garagartza plazan dauka Esti Garciak Ness denda. Erakusleihoari begiratuta, arropa denda dela ikus daiteke, baina dendara sartzerakoan arropa saltzen den denda bat baino gehiago dela konturatzen zara. Moda arloan ere globalizazioa bizi den garai honetan, bere estiloa aurkitu du 15 urte hauetan Nessek.

Noiz ireki zenuen Ness denda? 2000ko otsailaren 26an. 15 urte egingo ditut, beraz, laster. Dena den, aurreko mendean izan zuen Ness proiektuak hasiera, 1999an. 15 urte hauetan denok hazi gara, bai ni eta bai bezeroak.

Zergatik esaten duzu Ness arropa denda bat baino gehiago dela? Nire helburua, arropak saltzea baino askoz ere gehiago delako. Moda baino gehiago, ondo sentiarazteko arropak bilatzen saiatzen naiz. Denak ez gara berdinak, nahiz eta taila txikia, ertaina edo haundia eduki, arropa aproposa aurkituz gero

zure, burua ondo ikusten duzulako.

Zein estilotako arropa daukazu? Egunero jazteko arropak eta oso erabilgaririak direnak. Marka askorekin lana egiten dut eta nire ustez, marka nahasketak balioerantsi handia dauka. Gaur egun, dauden marka haundi gehienak gertu dauzkagun hirietan dauzkate beraien dendak. Baina hemen, denda berean marka asko daudenez eta bezeroa ezagutzen dudanez, errazagoa da gustoko zerbait eskaintzea.

Zein adineko emakumeekin lan egiten duzu?

Adin guztietakoak etortzen dira, baina 30 eta 65 urte bitartekoak dira gehienak. Bizitzako fase desberdinetan dauden emakumeak. Horregatik konturatzen zara, momentu bakoitzean estilismo egokia aurkitzeak ondo senti arazten dizula, eta hor dago ni asko betetzen nauen lana.

Neska gazteagoentzako ere hasi zara arropa ekartzen. Bai, junior atala dut dendan, Ness-en filosofiara edo estilora erakarri nahi ditut. Erantzuna oso ona izaten ari da. Gainera, badaude elkarrekin erosketak egitera datozen ama-alabak.

Bai, bezeroren bat eskatu izan dit nere dendatik kanpo erosketak egitera laguntzea. Gustora egingo nuke lan hori, proiektu tentagarria izan dezake, baino ez daukat denborarik. Personal shopper-en lana oraingoz Ness-en bakarrik egiten dut.

Zure iritzia kontuan hartzen dute orduan bezeroek. Nire iritzia ematen ausartzen naiz bai, bezeroa dendatik gustora ateratzea nahi baitut, berriz itzuli dadila. Dena den, batzutan bezeroak arropa bakoitzarekin ispiluan begiratzeko moduarekin bakarrik, jakiten dut estilo horrekin nola sentitzen den. Askotan, berak aukeratzen dituen arropaz gain, beste batzuk ere ematen dizkiet probatzeko. Zenbaitetan, bezeroak inoiz ere probatuko ez lukeena probatu eta ondo sentitzen da, askotan kosta egiten baitzaigu aldatzea.

Lan entretenigarria duzula esan dezakezu? Oso entretenigarria, ez daukat denbora aspertzeko, erroparen mundu honetan beti sei hilabeteko aurrerapenarekin egiten dira erosketak. Momentu honetan 2015eko udako kolekzioa erosita daukat eta aste honetan 2015eko Udazkeneko hiru markatako erosketak dauzkat. Dena den, orain lan garrantzitsuena eguberritako erakusleihoa prestatu eta Olentzero, Errege eta lagun ikusezinari opariak egiten laguntzea da. .


GOIBERRI 27

PUBLIERREPORTAJEA

Gerriko: liburudenda baino askoz ere gehiago Duela 30 urtetik Lazkaoko Gerriko liburudenda Goierriko erreferentzia puntu garrantzitsua da euskarazko liburu salmentan. 2010ean Gerriko liburudendak etapa berri bati hasiera eman zion eta berrikuntza lanak egin ondoren, 300.000 liburuko katalogoa, musika, eskola eta bulego materiala, denborapasak eta aldizkariak daude eskuragai. Etapa berri horretan, Elkarren babesean hasi zen lanean. Durangoko azokaren inguruan ateratzen diren nobedadeak dagoeneko jasoak dituzte dendan eta datorren asteburuan Goierriko hainbat herritan izango diren liburu azoketan ere salgai izango dira, %15eko beherapenarekin. Enkarguak ere hartuko dituzte azoketan.

Oparietan ere aukera zabala Papertegiaren arloan eta opari gaietan ere aukera zabala dago Gerrikon. Gabonetan opariak erosteko leku aproposa da: dirupoltsak, boligrafoak, poltsak, jostailuak.... Gorjuss etxeko produktuek, adibidez, arrakasta handia dute.

Azken nobedadeak zken egunotan liburudendetara iritsi diren nobedadeetako batzuk dira ondorengoak, euskal literaturan, musikan eta gaztelerazko literaturan: Euskal literatura: Joxe Azurmendi. Historia, arraza, nazioa. Irati Goikoetxea. Andraize. Patxi Zubizarreta. Mundua baloi batean. Bernardo Atxaga. Txoriak kolpeka. John Andueza. Prime time. Arantxa Urretabizkaia. Zuri-beltzezko argazkiak. Jose Luis Otamendi. Kapital publikoa. Unai Elgorriaga. Iazko hezurrak.

A

Gaztelerazko literatura: Toti Martinez de Lezea. Enda. Dolores Redondo. Ofrenda a la tormenta. Sarah Lark. Sombra del Arbol Kauri. Jorge Zepeda Paterson. Milena o el fĂŠmur mĂĄs hello del mundo. Pilar Eyre. Mi Color favorito es verte. Musika: Ruper Ordorika. Lurrean etzanda. Kupela taldea. Eutsi goiari. Lou Reed. Lou Reed mila esker. Fito. Huyendo conmigo de mĂ­. Berri txarrak. Denbora da poligrafo bakarra. Gontzal Mendibil. Nire B.... Pirritx eta Porrotx. Txo MikMak Txikia.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.