Goiberri 131. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Defentsarik gabe epaiketaren zain Zazpi urtez luzatu den 04/08 sumarioaren auzia berriro atzeratu da abokatuen atxiloketa dela eta 8-9

131. zenbakia. 2015eko urtarrilaren 16a

Karmele Aierbe, Pello Galvez, Egoitz Apaolaza, Eusebio Lasa eta Asier Imaz. MIKEL ALBISU

I単igo Andreu 3 Iritzia 4-5 Jose Mari Goenaga 8-9 Xabier Gorospe 10-11 Goierriko bainuetxeak 12-13 Jon Ander Insausti 15


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE mOTZEAn

ANE ARRIETA

Iñigo Andreu Garingo mendi lasterketaren antolatzailea

«Garingo jaietara gazteak etortzen direla ikustea gustatzen zait gehien» Maialen Igartua Beasain Iñigo Andreu Gastaminza (Beasain, 1984) eta beste auzokide batzuk 2013an hasi ziren Beasaingo Garin auzoan mendi lasterketa antolatzen, jaietako egitarauaren barruan.

Antolatu bai, baina zu ibiltzen al zara mendian korrika? Batzuetan animatzen naiz mendi lasterketak egitera, baina gehien gustatzen zaidana lagunekin mendiaz gozatzea da, eta ezagutzen ez ditudan txokoak bilatzea.

Jarraitzen duzu txirrindularitzan? Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

2007an utzi nuen txirrindulari taldea. Orain lasterketa batzuetan parte hartzen dut, baina obligaziorik gabe.

Printze txikia. Janari bat.

Garingo jaietatik gehien gustatzen zaizuna?

Ahuntzak beti egiten du mendira...

Lasterketa, noski! Egia esan, gazteak etortzen direla ikustea da gehien gustatzen zaidana, txikitatik auzoa ezagutzen dutela eta bertan oroitzapen politak izango dituztela jakitea.

Amets bat.

Zaletasun bat. Mendia.

Film bat. La vida es bella. Liburu bat.

Entsalada nahasia.

Oporretarako leku bat.

Guztiok enpatia lantzea.

Gorroto duzuna. Handikeria.

«2007an utzi nuen txirrindulari taldea, eta orain obligaziorik gabe ibiltzen naiz»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Loinaz Agirre Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Arkaitz Apalategi Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Goierriko txoko bat. Murumendiko tontorra.

Herriko alkate bazina. Politika alboratu eta herritarrak batzen saiatuko nintzateke.

Beasainen biziko ez bazina. Garinen biziko nintzateke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

GarbiĂąe Etxaniz

Elikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Gabonen ondoren abon jaien jatorria K.a 200. urtean omen dago: erromatarrek Saturnalia izeneko festa ospatzen omen zuten, nekazaritzaren jainko Saturnoren ohorez. Festa hori bat zetorren uztaldien atsedenaldiarekin eta iluntasunarekin amaierarekin, ÂŤeguzki berriaren jaiotzarekinÂť. Egun horietan, era guztietako gehiegikeriak baimenduta zeuden, Erroman ohikoak ziren oturuntza publikoak eta orgiak. Erdi aroan, kristautasunaren eskutik, Jesusen jaiotza bat etorri zen neguko solstizioarekin, eta ospakizun paganoekin amaitzeko saiakera egin zen. Hala ere, gehiegikerien tradizioak, batez ere gastronomikoak, gaur egun arte jarraitu dute. Baina gure gorputza ez da gai gehiegikeria horiek guztiak metabolizatzeko, eta are gutxiago platereko gehiegikeria horiei alkohol litroekin laguntzen badiegu. Urteekin hondakinak pilatzen goaz, eta gure gorputzak hondakin horiek garbitzeko edo kanporatzeko dituen baliabi-

G

deak ez baditugu zaintzen eta garbi mantentzen, zikinkeria barruan pilatzen hasiko da. Metabolizatu ezin dugun horri flema deitzen zaio medikuntza txinatarrean. Eta pilaketa horiek ez dira soilik azal azpian pilatzen zaizkigun gantzak (zelulitisa esate baterako), izan ere urteetako pilaketak arazo larriak eragiten dituzte: diabetesa, giltzurrunetako harriak, gibel eta behazuneko harriak, kisteak, fibromak, miomak... eta minbizia. Horrela hasten dira tumore-patologiak. Eta nola jakin flemarik dugun? Odoleko azterketa bat egitea nahikoa izango litzateke, horrela jakingo baitugu kolesterola, glukosa, triglizeridoak, azido urikoa, urea, bilirrubina, transaminasak eta inflamaziomarkagailuak altu ditugun. Flemak berak jartzen dio izena gaixotasunari: pilatutakoa glukosa bada diabetesa izango dugu; pilatutakoa kolesterola bada, hiperlokesterolemia; pilatutakoa triglizeridoak izanez gero, hipertriglizeridemia; pilatutakoa azido urikoa izanez gero, hiperurizemia; pilatutakoa transaminasak edo bilirrubina izanez gero, hepatitisa...

eta arazo horien guztien jatorria metabolikoa da, gure gorputzean gehiegizko kopuruan ageri den sustantzia bat flema baita. Artikulua eguberri-festak aitzakia hartuta hasi badut ere, bazkari eta afari oparoak ia-ia eguneroko ogia dira gure gizartean, dena mahai inguruan ospatzen dugu, eta lepo egin arte ez gara asetzen. Gutxienez merezi du gure gorputzari zer nolako tratua ematen diogun pentsatzeak, osasun onarekin bizi nahi badugu behintzat, eta, batez ere, zahartzaro osasuntsu bat izan nahi badugu. Eta beraz, gorputza gazte eta burua argi izateko, garrantzitsua da, alde batetik gorputza zakarrontzi bezala ez erabil-

tzea, eta bestetik, gorputzak metabolizatu ezin duen hori kanporatzeko bideak garbi izatea. Hori eguneroko lana da, baina hala ere, eta gabon hauetako gehiegikeriekin zer egin pentsatzen ari zaretenontzako, hemen aholkutxo batzuk: - Gibela garbitu. Oliba olio koilarakada bat har daiteke goizean, baraurik; koilarakada bat limoi-zukua eta gibelari laguntzeko infusio bat (astalikardua, boldoa, salbia). Orokorrean barazki mikatz guztiek laguntzen diote gibelari. Batzuetan pare bat egunetan barau egiteak ere laguntzen du gorputza garbitzen, baina hori beti terapeuta baten laguntzarekin egin behar da, eta ez da komeni baraualdia asko luzatzea. - Oso komenigarria da saldatxo bat egitea osagai hauekin: tipula, azenarioa, arbia, algak (konbu eta wakame), jengibre xerra batzuk eta misoa (www.garbietxaniz.com orrian duzue errezeta); eta saldatxo hori gutxienez egunean behin hartzea. - Betekadarekin sentitzen bagara, eta ezin badugu komunera ondo joan, erremedio oso ona da Kudzu-umeboshi edaria. Kudzu koilaratxo bat desegin ur pixka batekin, eta jarri ontzi batean, sutan, nahasketa gardena bihurtu arte; ondoren, nahastu umeboshi pasta, postreko koilaratxo baten erdia.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Loreak Publikoaren eta kritikaren babesa jaso du Jose Mari Goenagaren eta Jon GaraĂąoren Loreak filmak. Orain, berriz, Goya sarietarako hautatu dute.

Azkeneko gertakariak ikusita, adierazpen askatasunari buruz hitzegitea egokitzen da. Egokitu, bai, horrela egokitzen da, baina egia esaten badizut, ez daukat gogorik. Hainbeste hitz egin da gai horretaz egun hauetan, ni beteta nagoela. Argi geratu dadila neu ere askatasun horren alde nagoela, ez nintzateke bestela kazetari izango, baina argi geratu dadila ere nahi dugun guztia adierazteko mugak (barkatu, hobe dut idatzi gabeko arauak esan) aldarrikatzen ditudala. Denok merezi dugun errespetuan oinarritutako ÂŤmugakÂť, alegia. Hasierako hau esanda, gaurkoan nahiago dut nire ordenagailu zaharrari buruz hitz egin. Izan ere, gaixorik baitago eta medikuarengana eraman behar izan dugu. Egun batzuk besterik ez ditu emango etxetik kanpo, baina zaila egiten ari zait bere hutsunea jasatea. Eskerrak etxeko txikiei duela hilabete batzuk oparitutako tableta eskura nuen. Hari esker idatzi ahal izan dut gaur, eta haren erruz zuk lan pixka bat gehiago egin beharko duzu, nik idatzitako hau zu-

zendu beharko duzu eta. Laister izango da etxean berriz ere nire ordenagailu maitea, sendatuta, eta berrituta. Aberia larririk ez bada izaten tartean, beste urte beterako izango dut gutxienez. Aukera berria eman diogu. Gauza guztiekin berdin eginez gero...

Tere Madinabeitia

bat eta

Aukera berria ematea diozu, eta bai, garrantzitsua da bigarren eta batzuetan hirugarren aukera bat ematea, tartean zerbait egonez edo somatuz gero behintzat. Tamalez batzuetan bigarren eta hirugarren aukera ematerakoan erantzunik ez da eskuratzen eta orduan etsipena iristen da. Ez dut uste ordenagailuak horretara bultzatuko zaituenik, azken finean, tresna bat da, eta harekin edo etxeko txikien tabletarekin lortu duzu helburua. Gizakiok askotan ez dugu egin gabe uzten duguna tablet batekin ordezkatzerik, eta aberia larriak sortzen ditu gure utzikeriak. Eman eta jaso beharko ditugu ba bigarren aukerak. Bigarren aldiek ez dute zertan okerragoak izan behar. Eta adierazpen askatasunari dagokionez, honen eta errespetuaren mugen artean mugitzea zer den ondo jakin behar du kazetari batek, bai. Objektibitatea, adierazpen askatasuna eta informazioaren egiaztapena, kazetaritzan eta orokorrean medioetan erabiltzen diren hitz potoloak dira eta erraz, errazegi, ibiltzen dira

bat Idoia Luzuriaga

ahoan. Baina idatzi gabeko arauak direla diozu, eta hortaz, haiek interpretatzeko, irakurtzen jakitea baino zerbait gehiago behar da. Horretarako gaitasunik ez bagenu ere, beti heldu diezaiokegu, bai, errespetuari.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

MARISOL RAMIREZ/ARGAZKIPRESS

Jose Mari Goenaga ‘Loreak’ filmeko zuzendaria

«Loreek pertsonaiek esaten ez duten guztia esaten dute filmean» Miriam Luki Ordizia Aurreko abenduaren erdian 50.000 ikuslek ikusia zuten jada Loreak filma, euskaraz. Urtebete lehenago, 2013ko Gabonen atarian Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga filmaren zuzendariek, loreak oraindik lorategian moztu gabe zeudenean, 30.000 ikusle lortzea zaila zela

zioten Tribuaren berbak telebista saioari egindako adierazpenetan. Goitik gainditu dute muga hori. Donostiako Zinemaldian arrakastaz bete zuten lorategia eta, orain, Espainiako Goya sarietarako –otsailaren 7an emango dituzte– film onenaren sarietarako izendatu dute. Palm Springs-eko (Kali-

fornia, AEB) zinemaldian film latino onenaren saria jaso berri dute. Jose Mari Goenaga (Ordizia, 1976) zuzendariak Enpresa Zientziak ikasi ostean, Urnietako (Gipuzkoa) Sarobe Aretoan Errealizazio ikastaroa egin zuen. 2001ean, beste lau lagunekin batera Moriarti ekoiztetxea sortu zuen. Zuzendaria ez

ezik, gidoilaria eta ekoizlea ere bada.

‘Loreak’ filmaren gidoiaren ideia zurea da. Nondik sortu zen? Irudi batetik. Loreak errepidean ikusten nituen bakoitzean lore horien atzean egon daitekeen drama etortzen zitzaidan burura. Inoiz ez duzu inor loreak uz-


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

ten ikusten... Misterio puntu bat ere badago, enigma bat. Zer gertatuko litzateke zure hurbileko senide bat hil, eta ezezagun batek loreak utziko balitu errepidean? Horren harira istorioa garatzen hasi nintzen. Halako batean, autoan nindoala Ceciliaren Ramito de violetas abestia ipini zuten irratian eta loreak uzten zituenaren zein loreak jasotzen zituenaren istorioak uztartu nituen. Bi emakumeon istorioak parekatu nituen: bata ilusionatuta loreak jasotzen dituelako, bestea mesfidati loreak ipintzen dituen ezezaguna mehatxu gisa sumatzen duelako.

Errepideko lore horiek ez al dira ahanzturaren kontrako erremedio moduko bat? Filmaren gai nagusia oroimenaren eta ahanzturaren arteko jokoa dela esango nuke. Pertsonaia batzuk ahanzturaren kontra errebelatzen dira, beste batzuek ahaztu nahi dute eta beste batek bere bizitza orekatu nahi du, nonbait, loreak bidaltzen dizkion horren fantasiak baliatuta.

Inkomunikazioaren gaiak ere pisu handia du, ezta? Bai, erabatekoa. Gai hori, gainera, plastikoki erakutsi nahi izan dugu. Pertsonaia nagusiak burbuilatan ageri dira: garabi baten barruan lanean, autobideko ordainlekuan eta eraikuntza lan bateko etxolan. Ingurune deseroso horietan guztietan loreek pertsonaiek esaten ez dutena esaten dute. Loreek ez dute berezko esanahirik, hala ere, beldurrak, frustrazioak eta ilusioak agerian jartzen dituzte.

Ez dira, dena dela, pertsonaia bitxiak, arruntak baizik. Ikuslearengan enpatia sortu nahi genuen. Edonork bere bizitzan ikusten dituen erreferentzia horiek irudikatu nahi genituen, gertuko soslaiak agertu, alegia.

Nolakoa izan da filmaren prozesua? Jonek –Garaño– planteatuta, bi erronka jarri genituen: gure

artean 80 Egunean filmean baino errieta gutxiago egitea eta errealizazioan salto bat ematea; hau da, gidoian zegoena irudien zein soinuaren bitartez indartzea.

Filma euriaren zaratarekin hasten da eta, oro har, euri asko egiten du... Bai, errealizazio aldetik jarritako erronka horren adibideetako bat da. Errodajean egin zuen eguraldiak lagundu zigun giroa berez sortu zuelako, beste sekuentzia batzuetarako eurimakina eraman genuen. Pertsonaia nagusiak ez direnak, bestalde, burbuilaz kanpo erakusten ditugu, fokoz kanpo daude eta ezberdin entzuten zaie.

Errieta gutxiago egin al duzue zuen artean? Bai. Jonek errodajean bigarrenez aita izango zenaren albistea jaso zuen eta biok lasaiago ibili gara.

Zumarragan errodatu zenuten. Ez genuen autobidea itxiko zutenik espero eta itxi zuten. Goiz bat izan genuen errodatzeko. Iritsi ginenean hain espazio handia ikusi genuenean urduri ipini ginen. Ez dakit behar bezala aprobetxatu genuen, baina han izan ginen eta bertako jendeak asko lagundu zigun. Ez dago filmean espazio ireki asko, pertsonaiak gehienetan kapsula batean bezala agertzen dira, eta Zumarragako sekuentzian, oinez, espazio zabalean ageri dira.

Zein izan da burukominik handiena filmaren prozesuan? Fase ezberdinak izan ditugu. Muntaiarekin denbora asko egin dugu. Behin dena errodatuta genuenean, gidoian zegoen bezala muntatu genuen. Alabaina, konturatu ginen ez zuela gidoiaren esentzia erakusten. Bi istorio ezberdin genituen eta ez genekien narrazioa nola antolatu, lehenbizi zein jarri... Denbora asko eman genuen aldaketa bakoitza egiten. Azkenean istorioak ordenatu genituen, baina luzeegia zen

bertsioa eta 50 minutu kendu beharrean egon ginen. Nondik kendu baina? Gustukoak genituen sekuentzia asko kendu behar izan genituen.

Gidoiarena ere ez zen lan makala izango. Ez dut nire burua gidoilaritzat, eta gidoiak buruhauste handiak eman zizkidan...

2013ko abenduan ‘Loreak’ nahiko amaituta zenuten, baina aurkezpena atzeratu, eta Donostiako Zinemaldian egin zenuten joan den irailean. Gure asmoa Berlinalean (Berlin, Alemania) aurkeztea zen. Donostiako Zinemaldikoekin hitz egin, eta bitartekari lanak egiteko konpromisoa hartu zuten. Asko gustatu zitzaien eta Zinemaldiko sail ofizialean egoteko maila zuela esan ziguten. Goizegi zen, halere. Bi eguneko geldialdia eta atzera deitu ziguten Zinemaldian nahi zutela esateko. Tartean izan genituen hamar hilabete horiek emankorrak izan ziren; aurkezpenak lotu genituen zine jaial-

«Filmaren gai nagusia ahaztura eta oroimenaren arteko jokoa dela esango nuke» «Loreek ez dute berezko esanahirik baina frustrazioak eta ilusioak jartzen dituzte agerian» «Euskarazko filma izatea ez da inolaz ere muga bat atzerriko zine jaialdietan»

dian (Zurich, Suitza; Tokio, Japon; Londres, Ingalaterra), banatzaileak bilatu genituen, TVE proiektuan sartu zen...

Harrera itzela izan zuen Donostian. Zer moduz beste festibaletan? Oso harrera ona izaten ari da. Ikusleak ere espero baino gehiago izan dira eta oso harro gaude. Ez da publiko osorako film bat, baina mota honetako filmekin ohituta ez daudenek ere ikusi dute; neurri handi batean banatzaileen lan onari esker.

Euskarak zineari ez diola mugarik jartzen agerian utzi duzue. Atzerrian jatorrizko bertsioak behar dituzte eta euskara ez da inolako muga. Madriletik galdetu izan digute ea euskarak filmaren bide komertziala murriztuko duen, Espainian murriztuko du, agian. Edozein kasutan, Donostiako Zinemaldiari esker lortutako oihartzuna Espainian ere zabaldu da. Aurretik, gainera, bagenuen esperientzia. 80 Egunean filmarekin ehun bat festibaletara joan ginen, eta hizkuntzak ez zion filmari mugarik jarri. Toki batzuetan ez dakite euskara zer den, beste batzuetan hilda dagoen hizkuntza dela uste dute. Guretzat polita da euskarak hiztunak dituela atzerrian azaltzea, euskara ezagutzera ematea eta bizirik dagoela erakustea.

Enpresa Zientzia fakultatetik, Sarobera eta Sarobetik Moriartira. Zein da zinearen eta zure arteko maitasun istorioa? Ikusle bezala hasi nintzen, amari esker. Aita eta osaba futbolera, eta gu zinera joaten ginen. Nerabezaroan aktore izan nahi nuen, baina antzerki ikastaro batean galdu nuen gogoa... Urnietan ikasi, eta hango ikaskideekin Moriarti sortu genuen. Poliki-poliki egiten ari gara aurrera. Izan ere, gure ofizio honetan beti gaude diru premiaren amildegiaren ertzean. Batzuetan ertzaren alde onean, Loreak -en kasua da, beste batzuetan txarrean.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Karmele Aierbe, Peio Galvez, Egoitz Apaolaza, Eusebio Lasa eta Asier Imaz, bost goierritar auzipetuak. MIKEL ALBISU

Zain daude berriro Astelehenean hasi behar zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean ezker abertzaleko 35 kideren aurkako epaiketak. Abokatuen atxiloketekin, ordea, data berri baten zain jarraitu beharko dute auzipetuek. Janire Arrondo Beasain Berriro ere zain egotea tokatu zaie. Asteak, hilabeteak, urteak... zeramatzaten epaiketa iristeko esperoan; eta data berri baten zain gelditu dira orain. Joan zen igandean bidaiatu zuten Madrilera 04/08 sumarioan auzipetuta dauden bost goierritarrek gainontzeko 31 kideekin batera; astelehenean itzuli ziren etxera defentsarik gabe gelditu ondoren. Auzipetuen hiru abokatu, Amaia Izko, Haizea Ziluaga eta Eukene Jauregi, atxilotu zituen Guardia Zilbilak asteleheneko operazioan, epaiketa hasi baino hiru ordu lehenago.

«Gero eta argiago ikusten da gatazkari lehengo parametrotan eutsi nahi dion zaharkitutako estatu baten jarrera ziklo hori gainditu eta beste ibilbide bat egin nahi duen herri baten aurrean». Hala zioten auzipetuek Goiberri aldizkariak epaiketara joan bezperetan egindako elkarrizketan. «Jardun politikoagatik kriminalizatuak» izan diren kideen epaiketarekin hasi behar zuen egunak eta «presoen elkartasunean eta haien eskubideen alde lan egiten dutenen aurkako erasoa» gehitu zitzaion horri. Egoitza Apaolaza auzipetuak hala salatu zuen Seguran Madrildik bueltan:

«Argi geratu da zein den Espainiaren aportazioa. Ahal den modurik zabalenean aurrera jarraitu behar dugu». Auzitegi Nazionalean Concepcion Espejel epailea buru duen aretoan konfiantzazko abokatuen defentsa nahi zutela adierazi behar izan zuten auzipetuek, ondorioz, atxilotuekin zer gertatzen den ikusi bitartean bertan behera gelditu zen epaiketa.

Politikoa eta publikoa Bost dira 2005 eta 2007 urteen artean euren jardun politikoagatik Madrilen 04/08 sumarioan epaituko dituzten goierrita-

rrak: Eusebio Lasa, Karmele Aierbe, Asier Imaz, Egoitz Apaolaza eta Peio Galvez. Batera, EHAK eta ANVren aurkako epaiketan ETAko kide izatea egozten diete; eta bakoitzarentzat 10 urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak. Norbere bizitza pertsonala hankaz gora jartzen du gisako auzi batean sartuta izateak, baina, argi dute akusatuen aulkian eseriko dutena Euskal Herria bera dela. Izan ere, epaiketaren gaineko irakurketa «guztiz politikoa» egiten dute goierritarrek. «Hau ez da auzi pertsonal bat, politikoa da, Euskal Herriaren aurka eginda-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Epaiketa luzatzeaz «zigor erantsia» dakarrela diote uru gainera ezpata bat erortzear balute bezala eman dituzte azken urteak auzipetuek, epaiketa noiz iritsiko zain. 2007ko urrian izan zen atxilotua Egoitz Apaolaza Segurako operazioan, beste 22 kiderekin batera. Hamar bat egun beranduago atxilotu zuten Asier Imaz Beasainen. Segurakoaren ondorengo asteetan eta hilbateetan atxiloketa gehiago etorri ziren Baltasar Garzon epailearen aginduz. Karmele Aierbe, Eusebio Lasa eta Peio Galvez hurrengo otsailean atzeman zituzten. Atxiloketa «gogorren» ondoren kartzeleratzea etorri zen Imaz, Aierbe, Galvez eta Lasarentzat. Behin auzia ireki eta bista egin bitarteko tarte hori zazpi urtez luzatzeak «sekulako berme falta» erakusten duela uste du Asier Imazek. Auzipetuek epaiketaren izaera politikoa nabarmentzen duten arren ezkuta ezinezkoa da atzetik dakarren kostu pertsonala. Kartzelaldiaren ondoren epaiketa arte

B

ko beste eraso bat», zioen Karmele Aierbek elkarrizketan. Ilegalizazioen garaian ezker abertzalea berregituratzea da egozten dietena: «Gaur bizi dugun egoeraren oinarriak jarri genituen garai hartan, gaur egun bizi dugun egoera politikoa irekitzen hastea da ordainarazi nahi diguna estatuak», zioen. Peio Galvezek ildo beretik gaineratu zuen urte horietan egindako lanarekin «ilegalizazioa politikoki gainditu» egin zutela; «ondorioa izan da, Estatuak nahi izan ez arren, Sortu legeztatu egin behar izatea». Politikoa eta publikoa izan zen auzipetuen jarduna. Bilerak egitea, iritzi artikuluak idaztea, legalizatuta zeuden elkarretaratzeetan parte hartzea... horiek dira 35 kideri egozten dieten «delituak». «Inolako oinarri gabeko akusazioak dira, baina indarrean dauden salbuespeneko araudiek bermea ematen diete» Asier Imazen arabera. Espainiak hartutako bidearen nondik norakoa argia da bost goierritarrentzat. Ezker abertzaleko kideen jardun politikoa kriminalizatzen dutela

diote, ondoren epaitu ahal izateko. «Ez balego kriminalizaziorik ez legoke epaiketarik. Kriminalizatu gabe aintzat hartu beharko lukete Euskal Herria. Oinarrian ukazioa dago, beraz kriminalizatu egiten gaituzte eta geroa hipotekatu berriro eraiki ez dezagun. Estatua molestatu dugu, munduaren aurrean esan baitugu zer garen eta zer egiten ari garen», zioen Aierbek. Edozein herritarrek egiten duen galdera bera dute buruan beraiek ere: «Nola liteke oztopoak jartzea konponbidearen nahiari? Ezker abertzalea konponbiderako eskaintza mahai gainean jartzen etengabe» aritu dela argitu zuen ataundarrak. Bere hitzetan aurrekariak 2004tik topa daitezke, Anoetan (Donostia) ezker abertzaleak ilegalizazio garaian egin zuen eskaintza izan zen abiapuntua. Handik aurrera etorri ziren su-etena, elkarrizketak, eskaintzak. «Garai benetan oparoa izan zen, baina Estatuak ez du onartzen», zioen. Porrot egin zuten elkarrizketek, hilabete askotako lanak. Ezker abertzaleko kideen ustez Esta-

askatasuna berreskuratu bazuten ere, baldintzapean daude. Asteroko sinatzeak, Espainiatik ezin irten ahal izatea, jardun politikoan oztopoak... neurri zorrotzak betetzen ari dira. Zalantzarik gabe, gisa horretako epaiketa ortzimugan izateak guztiz baldintzatzen du bizitza pertsonala. «Zazpi urte pasa dira baina hasieran ez dakizu zenbat izango diren, urte asko dira, baina gutxi ere bai», dio Egoitza Apaolazak. Eusebio Lasak argi du ez dela kasualitatea epaiketa horrenbeste luzatzea. «Daramaten estrategiaren parte da, epaiketak atzeratu, fiantza altuekin zigor ekonomikoa jarri...». Epaiketaren formatoa bera ere «zigor erantsia» da auzipetuen ustez. Madril hiriburutik kanpora dagoen San Fernando de Henaresean ANk duen egoitzan da epaiketa, 32 saio izan arren sei hilabetez gauzatzea aurreikusten zena. Egoera zaila izan arren, jasotzen ari diren babesak ematen die aurrera egiteko indarra.

«Urte horietan ilegalizazioa politikoki gainditu genuen, ez zaie gustatu» Peio Galvez Auzipetua

«Absoluzioarekin denok irabaziko dugu, guk gatazkarik gabeko gero nahi dugu» Karmele Aierbe Auzipetua

tuak ez zuen konponbidea nahi izan; «hor erakusten du bere ezintasuna», diote. «Eskaintzaren aurrean zigor errepresiboa dator. Horren isla garbia da politika egiteagatik epaitua izatea, hori estatuaren ezintasunaren eta porrotaren erakusgarri da», gaineratu zuen Eusebio Lasak. Horregatik guztiagatik «defentsa politikoa» egitera joango dira Madrilera eta absoluzioa baino ez dute ikusten zentzuzko amaiera gisa. «Denok irabaziko dugu absoluzioarekin, Euskal Herriak irabaziko du. Gatazka eta bere ondorioak gaindituz, etorkizuna eraiki nahi dugulako», zioten. Eskubide zibil eta politikoak errespetatzea beharrezkoa da Imazen ustez. Konponbiderantz Euskal Herriak bere bidea egiten jarraitu behar duela diote, «ilusioz, gogoz eta indarrez». Epaiketaren data berria ezagutzeko zain dauden artean esperantza da denak libre izatea: «Herri honetan lana dagoelako, lan politikoa egiten jarraitu behar dugulako. Eskubidea dugulako. Irabazteko itxaropenarekin goaz, argi eta garbi».


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤHobetzen jarraitzen badut, profesional mailara iristeko aukera asko dutÂť Xabier Gorospek etorkizun oparoa du golfean. Iaz 18 urte azpikoen Espainiako txapelketa irabazi zuen. Asier Zaldua Arama Xabier Gorospe (Arama, 1997) bere aitonaren eta aitaren eskutik hasi zen golfean, 3 urte besterik ez zituenean. 2013an Madrilgo Blume egoitzara joateko beka bat lortu zuen eta iaz Espainiako 18 urte azpikoen nazioarteko txapelketa irabazi zuen. Gainera, Gipuzkoako Kirolak sariketako hautatuetako bat izan zen. Sariketa hori Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du, urteko kirolari onena saritzeko.

Nolatan hasi zinen golfean jokatzen? Aitona eta aita golfean jokatzen hasi ziren eta ni ere beraiekin joaten hasi nintzen. Aita Donostiara joaten zen, Basozabal zelaira, eta ikastaro batean izena eman nuen.

Zenbat urterekin hartu zenuen lehenengoz golfeko makila eskuartean? SINNOMBRE.COM

3 urte nituela uste dut. Etxean gordeta dut makil hura.

Zer dela eta iruditu zitzaizun

Babeslea

erakargarria golfa? Lehenengo txapelketak umetan irabazi nituen eta ilusio handia egin zidan. Horrek jarraitzeko gogoa eman zidan. Pixkanaka mundu honetan sartu nintzen.

Zer esango zenioke jendeari golfa probatu dezan? Kirol berezia da. Gorputzak ez du esfortzu handirik egin behar. Futbola edo saskibaloia fisikoki gogorrak dira eta golfean, berriz, esfortzu mentala egin behar da. Merezi du probatzeak.

Teknika ona behar da. Hala da. Eta teknika lantzeko modu bakarra jokatzea da. Ordu asko sartu behar dira. Hori da gogorrena. Izan ere, futbolean lagunekin aritzen zara, baina golfean bakarrik aritu behar da. Entrenatzaile baten laguntza oso garrantzitsua da.

Zeintzuk dira orain arte irabazi dituzun lehiaketa garrantzitsuenak? Garrantzitsuena Espainiako 18 urte azpiko nazioarteko txapel-


GOIBERRI 11

GAZTEAK

keta da. Izan ere, Europako txapelketan parte hartu zuten ingeles eta alemaniar batzuen aurka aritu nintzen. Espainiako onenek ere parte hartu zuten. Txapelketa hau irabaztea oso pozgarria izan zen, gauzak ondo egiten ari naizela esan nahi baitu.

Europako txapelketan ere parte hartu al zenuen? Uda hasieran izan zen, Oslon (Norvegian), eta Espainiako federazioa ordezkatu nuen. 16 taldek parte hartu genuen eta bosgarren gelditu ginen. Bigarren kanporaketa Ingalaterraren aurka jokatu genuen. Faboritoak ziren, baina puntu bakarragatik galdu genuen. Bosgarren posturako jokatu genituen bi kanporaketak erraz irabazi genituen.

Golfari esker mundua ezagutzen ari zara. Espainiako federazioa ordezkatuz jokatzen diren txapelketak Europa mailakoak izaten dira. Oraingoz ondo ari naiz, baina lanean jarraitu beharra dago halako aukera gehiago izateko.

Zeintzuk dira zure erronkak 2015erako? Ez da erraza 2015erako erronkak jartzea. Izan ere, nagusien aurka lehiatzeko pausoak ematen ari naiz. Ez diot neure buruari helburu zehatzik jarri nahi. Helburu nagusia hobetzen jarraitzea da, horrek gauzak ondo egiten ari naizela esango baitu. Nire ametsa Amerikako Estatu Batuetako US Amateur lehiaketan parte hartzea da. Horretarako, mundu mailako 50 amateur onenen artean egon behar da eta ni 360. postuan nago. Hobetzeko lan egingo dut eta, zortea bal-

din badut, txapelketa horretan parte hartzea espero dut.

Epe luzera, zure burua profesionalen artean ikusten al duzu? Ondo bidean, bai. Hobetzen jarraitzen badut, profesional mailara iristeko aukera asko dut. Baina profesionala izatea gauza bat da eta zirkuituetan parte hartzea eta golfetik bizitzea beste bat. Hori dela eta, oraingoz nahiago dut horretan ez pentsatu. Garrantzitsuena amateur mailan ondo aritzea da. Gero, ondo lan eginez gero, helduko da heldu beharrekoa.

Aukeran, zein txapelketatan parte hartzea gustatuko litzaizuke? Golfean jokatzen dugun guztion ametsa lau handietako batean parte hartzea da. Bi txapelketa garrantzitsuenak Augustakoa eta British Open delakoa dira. Nik, aukeran, Augustakoa nahiago dut. Izan ere, urtero zelai berean jokatzen da eta xarma berezia du: AEBetan da, giroa oso berezia da... British Open txapelketa, berriz, klasiko bat da.

Egun Madrilgo Blume egoitzan bizi zara. Hala da. Beka bat eman zidaten hara joateko. Bekari esker, egunero golfean aritzeko aukera dut, Espainiako federazioko prestatzaileekin. Horri esker, asko ari naiz hobetzen, nahiz eta egunerokoa gogorra den.

Zenbat denbora eman behar duzu bertan? Batxilergoa egiteko beka eman zidaten, baina oso gustura nago eta datorren urterako ere beka eskatu behar dut.

Madrilen egingo dituzu ikasketak, beraz. Bai. Soin Hezkuntza ikasi nahi dut.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Ura onura zenean Osasunarentzat mesedegarri ziren mea-urak hartzeko hiru bainuetxe eraiki zituzten Goierrin, XIX. mendean. Ataunera, Gabiriara eta Ormaiztegira joaten ziren bainulari ugari, eta sona handia hartu zuten tokiek, Gipuzkoak bezalaxe. Aimar Maiz Industrializazioari erabat lotutako gertakaritzat hartzen dute historialariek bainuetxeen loraldia. XVIII. mendearen azken laurdenean hasi, eta XX. mendearen hasierara arte, batez ere Gipuzkoak ospea hartu zuen, ur mineral sendagarrien iturburutan oso aberatsa zelako. Hamahiru bainuetxe izatera iritsi zen, eta horietatik hiru Goierrin zeuden: Ataungo Erremedioko Ama bainuetxea, Gabiriako Bainuak eta Ormaiztegiko bainuetxea. Hain zuzen, Gipuzkoan industria garaiz hedatu izanak ere lagundu zion turismo termalari, Carlos Larrinaga adituak berriki argitaratu duen Balnearios guipuzcoanos 17761901 liburuan dioenez. Bainuetxeen arloan, estatuko toki aipagarriena izan zen. Iraultza liberalak, osasunari lotutako turismoaren sorrerak eta lurraren pribatizazioak ere eragina izan zuten horretan. Bereziki, XIX. mendearen bigarren erdian hartu zuten indarra Goierriko bainuetxeek, eta urrezko aroa bizi izan zuten batik bat azken 25 urteetan. Espainiako koroa Borboitarrek berreskuratu zutenean, Errestaurazio deritzon garaian (1874-1901), Europan zabaldua zegoen ur mineral-sendagarriekiko interesa piztu zen Hego Euskal Herrian ere (Ipar Euskal Herrian Kanbo lehendik zen bainuetxe lekua). Aristokraziako kideek, handikiek eta burges dirudunek denboraldi

luzeak bainuetxeetan igarotzeko ohitura hartu zuten. Medikuntza arloan garbitasunaren aldeko joerek aurrera egin zuten, hein berean, gaixotasunak ekiditen zirelako. Uraren onurak aldarrikatu zituzten mediku higienistek, bereziki termalenak. Baliabide naturalak kontuan hartu, eta zientifikoki aztertzen hasi ziren, XVIII. mendearen bukaeran. Zientziaren aurrerabidea Bergarako Seminarioan egikaritu zen, Francois Chavaneau kimikari frantziar ospetsua eskolak ematera ekarri zutenean, 1776an. Deba ibarreko ur mineralen lehen analisiak egin, eta bainuetxeak eraiki zituzten.

Bisitariak Goierrin Uraren propietate sendatzaileen sinesmena asko zabaldu zen XIX. mendean zehar. Hasieran, gizarteko goi klaseek soilik zuten bainuetxeetara joateko aukera. Mendearen azkenerako, eredu higienista hain zegoen orokortua, ÂŤtxiroek ere ur mineralen ahalmen sendatzaileetarako eskubidea bazutela, doan eta medikuaren agindupeanÂť, dio Larrinagak liburuan. Kontestu horretan sortu zituzten Goierriko guneak. Lehendik ere jakinak ziren ur beltzen edo sulfurosoen iturburuetan altxatu zituzten, ostatu zerbitzua hobetuz. Lurraren jabetza eskubideak aldatu zituen iraultza liberalak, 1811n. Jauntxoen menpe zeuden iturriak erabilera orokorrera pasatu ziren. Hala ere, urak nazionaliza-

Ataungo Erremedio bainuetxea udalaren jabetzakoa zen, 1884tik 1926ra egon zen zabalik Ormaiztegikoan 500 lagun joan ziren denboraldi jendetsuenean, 1891. urtean Gabiriako bainuetan 1884an eraikin handia inauguratu zuten, kazetari eta mediku askorekin

tzea pentsatu ordez, pribatizatzea zen asmoa. Haien esplotazioa ere esku pribatuetan gelditu zen, kasu gehienetan. Ataungo Erremedioko bainuetxea, hala ere, udalaren jabetzan geratu zen. Izen bereko baselizaren ondoko iturria baliatu zuten. Antzina ere jendeak hartzen zuen hango ura. XIX. mendearen hasieran, frantsesek deuseztu zuten ermita. Haren lekuan altxatu zuten bainutarako etxea 1884an, hurrengo urtean ireki zuten ofizialki, eta 1888an aitortu zioten bainuetxeari erabilera publikoa, eta udalak errentan eman zuen lau urteko epeetan. Zornea eta antzeko gaixotasunak sendatzen laguntzen zuen Ataungo urak. Herrikoek 75 zentimo ordaintzen zuten, eta kanpotarrek 1,25 pezeta (egunean 25 zentimo gehiago edateko baldin bazen). Bigarren mailakotzat zeukaten Ataungo bainuetxea, eta ostatua ere xumea zen. Herritik 6 kilometrora zegoen, 600 metroko garaieran. Idiek tiratutako gurdietan igotzen zituzten bainulariak. 1926an itxi zuten, eta gaur ez dago aztarna besterik.

Ormaiztegi, aitzindaria Bainuetxe gisa, Ormaiztegiko trenzubi azpian zegoen bainuetxea izan zen Goierrin irekitzen lehenengoa, 1854an. Bizilagun elkargo batek zabaldu zuen, baina 1861erako Zangitu familiaren eskuetan utzi zuten. Karlistaldiko gerra urteetan itxita egon zen, baina kalterik jasan


GOIBERRI 13

GARAI BATEAN

Goitik behera: Gabiriako bainuetxea, Ormaiztegikoa eta Ataungo Erremediokoa. GOIBERRI

ez zuenez, 1876an berrireki zuten. 110 urteko bizialdia izan zuen, 1964an itxi arte. 1980ko hamarkadan eraitsi zuten (gaur egun kirol pista dago, Urbeltz frontoiaren alboan). Karlistaldi aurretik urtean 112 bat lagun joaten baziren, asko ugaldu zen bisitari kopurua ondoren. Fonda hobetu, eta aisialdiko zerbitzu luxutsuak jarri zituzten. 1877an 354 bainulari joan ziren. Trenbidea bazuen Ormaiztegik, baina geltokirik ez 1889 arte. Bainuetxeko jabeak eragin zuen eraikitzeko, eta negozioak nabaritu zuen: 1891n 500 lagun egon ziren, bere historiako kopuru handiena.

Gabiria, errotatik sortua Gabiriako bainuetxearen aurrekaria Bidaurreta barreneko errota izan zen, O単atiko Santa Anako mojen jabetzakoa. 1815ean hasi ziren ingurukoak burdin-ur sulfurosoak hartzen. Desamortizazio legearekin, 1867an saldu zuen estatuak, eta Esteban Leste jabeak ireki zuen bainuetxea. Gerragatik galera handiak izan, eta hamar urte barru estatuarengana itzuli zen atzera. Pablo Fernandez Izquierdo botikari eta diputatu ohi madrildarrak eskuratu zuen 1879an, aro distiratsua hasiz. Luxuzko bainuterapia instalazioak jarri zituen Fernandezek, eta 1884ko ekeinaren 14an eraikin handia inauguratu zuen, aurreko bi etxeen segidan, ponpa handiz. Ehun-bat kazetari, mediku, botikari eta agintari gonbidatu zituen inauguraziora, bi egunerako. Urte onenetan, urteko ia 300 bainulari joaten ziren Gabiriara. Ekainetik irailera zen denboraldia. 1904an itxi zuten, eta 1907tik 1966ra fraide pasiotarrak egon ziren, bainuetxea bezain ospetsua izan zen ikastetxearekin. Salgai dago orain.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Teknologia

Irudia

Emusik2016 jaialdiko abestia

#jesuischarlie, #jesuisbasque

Emusik 2016 jaialdiak Europa osoko milaka musika ikasle batuko ditu. Egoitza nagusia Donostia izango du, baina Ordizian ere izango da ekitaldirik. Jaialdirako abestia Garazi Zabaleta beasaindarrak egin du, eta maiatzaren 9an estreinatuko dute jendaurrean. Bideoklipa ikus dago jada. goierri.hitza.info

Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako erasoak erreakzio uholdea eragin zuen sarean; #jesuischarlie hashtag-ak berealdiko indarra hartu zuen. Bestalde, astelehenean hainbat abokatu atxilotu izana salatzeko, #jesuisbasque eta #jesuisabocat bezalakoak erabili zituzten euskal erabiltzaileek.

Klik

Han eta hemen

Sagardo asteko argazkiak ikusgai

Spotify sareak 60 milioi erabiltzaile

Igartubeiti baserri museoak argazki lehiaketa antolatzen du urtero, Sagardoaren Astearen barruan. Aurten, Carlos de Cosek jaso du bildumarik onenaren saria; gazteetan berriz, Olatz Keme saritu dute. Argazki guztiak igartubeitibaserria.eus webgunean ikus daitezke.

Sarean musika entzuteko aukera ematen duten webgune eta baliabideak gero eta gehiago badira ere, Spotifyk hazten jarraitzen du. Guztira 60 milioi erabiltzaile ditu, horietatik 15 milioi ordainpekoak. Mugikorretarako bertsioak eta tarifa murriztuek eragin dute igoera.


GOIBERRI 15

MOTZEAN

Jon Ander Insausti Txirrindularia

ÂŤErrepidean gozatzen badut ere, ziklo-krosa da nire benetako pasioaÂť Maialen Igartua Mutiloa Lehenengo urtea du Jon Ander Insausti (Mutiloa, 1992) txirrindulariak profesional mailan, Murias talde sortu berriarekin. Ziklo-krosean oso emaitza onak lortu ditu: Gipuzkoako txapeldun izan da, eta hirugarren geratu da Euskadiko txapelketan. Hilaren amaieran, berriz, errepideko denboraldia hasiko du.

monotonoa izaten da, baina egia da bere xarma ere baduela, eta nik asko gozatzen dut.

Txirrindularitzan zein dira zure indarguneak? Errepidean, erloju kontrako lasterketetan eta lautadetan ongi ibiltzen naiz. Aldapan gora ere ongi, baina nire neurrian. Orain, profesional mailan, zailagoa izango da aurrean ibiltzea, baina dena emango dut.

Nondik datorkizu txirrindularitzarako zaletasuna?

Zein da denboraldi honetarako duzun erronka?

Txiki-txikitatik dut zaletasuna, anaiak eta lehengusuak ere txirrinduan ibiltzen baitziren. Joko modura hasi zen: herri inguruan lasterketak egiten genituen, eta ni haien atzetik joaten nintzen, jarraitu nahian. Gutxika afizioa sortu zitzaidan, eta bide horretatik jarraitu dut. Zorionez, aurrera egiteko aukera izan dut.

Taldearen lehenengo urtea izanik, eta enpresak apustu serio bat egin duela ikusita, gustatuko litzaidake garaipenen bat lortzea. Arrazoi bat eman nahiko nioke taldeari gugatik egin duten apustua justifikatzeko, eta eskerrak emateko. Garaipenak lortzeko gaude hemen.

Murias taldearekin hasi berri zara. Zer moduz? Oso gustura. Hasi berria da taldea, aurtengoa izango da lehen denboraldia, eta gogotsu gaude. Aste honetan kontzentrazioa izan dugu Benidormen, errepideko denboraldia hasi aurretik.

Profesional mailan exigentzia maila altuagoa izango da, ala? Bai, noski. Exigentzia maila totala da, eta dena eman beharra

MAIALEN IGARTUA

dago. Gogorra da, baina gure lana da, eta horri eutsi behar diogu. Edozein lan da gogorra.

Nolakoak dira zure entrenamenduak? Normalean bakarrik entrenatzen dut, eta tarteka baita Lazkaoko Garikoitz Bravo taldekidearekin ere. Taldekide guztiak oso gutxitan elkartzen gara, hilean behin edo. Zaldibiako Xabier Murielek entrenatzen nau, eta berak prestatzen dit programa. Gehienez egunean bost edo sei orduz entrenatzen dut; egun lasaia tokatzen zaidanean, berriz, pare bat orduz.

Ziklo-krosean oso emaitza onak lortu dituzu. Ez nuen espero, egia esan, eta

gustura nago. Murias taldea errepidekoa den arren, beraiek eskatu zidaten ziklo-krosa ere egiteko. Azken finean maila ez denez hain altua, emaitza onak lortzeko aukera ematen du, eta hori taldea ezagutzera emateko modu bat da. Dena den, helburu nagusia errepidean ongi ibiltzea da, eta ziklo-kroseko entrenamendua ongi etortzen da errepiderako ere.

Errepidea ala ziklo-krosa duzu nahiago? Errepidean gozatzen badut ere, ziklo-krosa da nire benetako pasioa. Entretenituagoa da, motzagoa eta intentsoagoa. Gehiago gozatzeko aukera ematen du. Errepidea askotan

Orain arteko garaipenetatik, zein da gehien poztu zaituena? Denak izaten dira bereziak, baina 2009an Espainiako ziklokros txapelketa irabazi nuenekoa dut gogoan. Inflexio puntu bat izan zen, gauzak ondo eginez gero ongi ibiltzeko aukera nuela ikusi nuen.

Noiz hasiko duzue errepideko denboraldia? Urtarrilaren 28an izango dugu lehen lasterketa, Mallorcan. Han ez da bromarik izango, serio hasi beharko dugu.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.