Goiberri 133. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

133. zenbakia. 2015eko urtarrilaren 30a

Kirola norberari egokituta Kirolarien prestatzaile fisikoa da Etor Mendia lazkaotarra 6-7

GOI B ERRI Gaur egun Asegarceko pilotari gipuzkoarrak prestatzen ditu Etor Mendiak. GOTZON ARANBURU

Sara Mujika 3 Iritzia 4-5 Naiara Berasategi 8-9 San Joan Bosko 10 Joseba Apaolaza 12-13 Geldialdia Sasietan 14 Ardi Esnea 15 Goitur sendotzen 16-17


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MoTZEAN

Sara Mujika Andereñoa

«Haurrak maitasunean eta zoriontasunean hezi behar dira» Ane Arrieta Idiazabal Sara Mujika urtsuarandarra (Idizabal, 1984) andereño kuttuna dute Beasaingo Andramendi Ikastolan. Haur Hezkuntzako ikasleen irakaslea da, baina, haur guztiek maite dute.

Ume-zalea zarela bistan da. Nolako haurrak dituzu gustuko? Ume guztiek dute zerbait berezia eta bakoitza bere berezitasunean maite dut.

Nola hezi behar dira haurrak?

tera utzita, parranda egiteko ez da Segura baino leku hoberik!

San Migelak ala San Blasak? San Migelak familia giroan eta San Blasak, berriz, lagun artean eta parrandan: Urtsuarango taberna bakarra gure baserrian zen eta bertan izaten zen festa. Gogoan ditut, trikiti doinua entzun orduko, nire amona eta bere ahizpa guztiak sukaldetik irten, eskuak gora jaso eta fandangoa dantzatzen.

Maitasunean eta zoriontasunean. Libre izan behar dute, behar adina babestuta.

Festetarako mozorro bat?

Herriko festak datoz eta… Festa egiteko herri bat?

Amets bat?

Bi herrien arteko pikea alde ba-

Orain bi urtekoa, koadrilan: Joselu Anayak, kamioi eta guzti! Zoriontsu bizitzea eta zahartzarora nire amona Juanitaren sasoi eta osasunarekin heltzea.

Idiazabalen bizitako une bat?

«San Migelak familia giroan eta San Blasak berriz, lagun artean eta parrandan»

MUJIKA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Loinaz Agirre Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Arkaitz Apalategi Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Gure “gazte” garaian herrian Gaztetxea lortu eta bertan bizitako une asko.

Herriko txoko kuttun bat? Urtsuaran. Zein bestela!

Herriko alkate bazina? Ez nuke beteko ez dudanik aginduko.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Itxaro Mendizabal Amundarain

barmenena autoestimu falta da. Horregatik garrantzi handia eman behar diogu txiki-txikitatik gure sema-alaba edo ikasleei autoestimu osasuntsu bat izaten laguntzea. Badakit guraso askorentzat garrantzi handiagoa duela bere seme edo alaba ingelesa, frantsesa, matematiketan ona izateak. Zenbat ume daude txiki-txikitatik partikularretara bidali ditugunak‌ etorkizunean ikasketa handiak izan eta probetxuzko pertsona izateko bidean‌ baina, non dago haur hauen estimua lantzeko denbora? Bene-

Ttiklik! Elkargunea

Norbera maitatzearen garrantzia uela egun batzuk aterkiaren kirtena sorbaldan sartuta eramaten nuen garaia etorri zitzaidan burura. Nire aldaketako hezurrak esku banatan sartzen nituen garaia hain zuzen ere. Gure amak bere besarkadak erabiltzen zituen nire saihetsetako hezurrak kontatu eta gutxiago edo gehiago nabarmentzen ote ziren ziurtatzeko. Ni, berriz, hori dena 5-6 arropa kapez disimulatzen saiatzen nintzen. Badirudi urte asko pasa direla orduz gero... eta bai, pasa, pasa dira, baina ahaztu, ezin ahaztu oraindik. 7 hilabetez egon naiz ospitaletan. Urte guzti hauetan 3 etapa desberdin pasa ditut hain zuzen, 4 hilabete unitate psikiatrikoetan eta 3 ospitale bateko gela normal batean. Anorexia ez da gai erraza.

D

Alde batetik hitz egiten ez delako eta beste batetik sufritu dugunok edo zurrunbilo horretan sartuta daudenek ez dutelako gai horretaz hitz egin nahi. Atzo bertan facebooken artikulu bat irakurri nuen, pro-ana eta pro-mia orriez ari zena. Proana, anorexia bultzatzen duten orriak dira eta pro-mia berriz, bulimiaren aldekoak. Kuriositatea sartu eta orri horietako batean bukatu nuen. Ikaragarria da bertan agertzen dena. Ikaragarriagoa oraindik gure gaurko gizarteak horrelako orriak onartzea. Beste herrialde batzuetan dagoeneko debekatuta daude horrelakoak, arrazakeria edo biolentzia sustatzen duten beste hainbeste bezala. Baina‌ nola sendatu gaixotasun larri hau? Duela 2 urte arte edo, sendatu ezina zela pentsatzean nuen. Baina orain badakit bertatik ateratzea posible dela. Nahiz eta atera gare-

nok beti egon behar dugun adi. Edozein gauzak jateari uztera eramaten gaitu eta. Sendatzeari baino, prebentzioari emango nioke nik garrantzia. Ni gaixo nengoen bitartean, nire helburu bakarra desagertzea zen. Geroz eta gutxiago nintzen eta nik geroz eta indar gehiago nuen; nahi nuena lortzen ari nintzen eta. Gehien gorroto nuen pertsona hori suntsitzen ari nintzen. Polikipoliki, planeatu gabeko suizidio batera neraman nire bizitza. Gaixotasun honen oinarri na-

tan ondo egiten al dugu hainbeste ekintzetan apuntatuz eta behar duten arreta nahikoa eman gabe? Guraso naizen aldetik, badakit lan hau ez dela erraza. Niri ere kostatu zait. 20 urteko zurrunbiloaren ondoren, 2 urte eta erdi pasa ditut niretzako egoera ezezagun batean (nire burua zigortu gabe) eta orain ari naiz nire burua maitatu eta errespetatzeko lanketa burutzen. Ez da bide erraza, ohitura zaharrak berreskuratzeko gogoa askotan etortzen baitzait burura. Baina, ni naiz hemen dagoena, ni naiz mundu honetan gehien zaindu behar dudan pertsona, ni eta ni bakarrik naiz lan hau egin behar duena. Ni ondo ez banago, ingurua ere ez dago ondo. Eta zuk? Maite al duzu zure burua?


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Joseba Apaolaza Aktore urretxuarrari elkarrizketa oraingoan, Pankreas antzezlana hilaren 5ean izango da ikusgai Zumarragan.

Azken egun hauetan begirik kendu ere egin gabe jarraitu dugu olinpiar jokoen sehaska izan zen herrialdea, Grezia. Igandean izan zituzten hauteskundeak, eta bazirudien munduaren amaiera ere hauteskunde horien etorkizunak erabaki zezakeela. Grezia eurotik irten ote zitekeen esanaz ere mamua zabaldu nahi izan zuten. Europaren ekonomia kolokan jartzera ere iritsi ote zitekeen pentsatu zuten zenbaitzuek. Baina, Siryza alderdiaren garaipena, Alexis Txipras-en hitzetan ÂŤOligarkiaren Greziaren porrota eta langileen Greziaren garaipenaÂť izan da. Gurean, halako zerbait posible izango ote litzateke? Herritar guztiak zeuden bozka ematera derrigortuta, baina zigorrik ez da izan bere iritzia hautestontzietan utzi ez duenarentzat. Zer pentsatua eman dit horrek ere. Gurean ere pausu hori eman beharko ote litzateke? Hori ere derrigortzea, ez al da gehiegitxo? Garbi dagoena da, pentsakera guztiek izan dutela iritzia eman eta

euren ordezkariak hautatzeko aukera; eskuinetik hasi eta ezkerraino, mutur batetik bestera. Izan dadila behintzat Grezia, demokraziaren sorlekua, greziarrek erabakitakoaren isla. Baina, zalantza bat badut halere: ez al da hemen, interes puntua Siryzaren mitinetara gerturatutakoengan jarri, Siryzak zioen horretan baino gehiago?

Eneritz Gorrotxategi

bat eta

Mendebaldeko zibilizazio(ar)entzat sustrai eta jatorri garrantzitsu izateaz gain, ikur ere bada Grezia. Olinpiar jokoak, pentsamenduaren kabia, demokraziaren sorlekua... egungo gure munduaren funtzionamenduan ezinbesteko diren elementu eta errealitate askoren sorburutzat ditugu Mediterraneoko herrialde helenoak. Azken dozena erdi urtean, alabaina, beste ikur mota bat ere bihurtu zaigu Grezia Europa zaharrean. Akropoli, agora, isokrazia, filosofia eta abarrei, austeritate, erreskate, troika eta enparauak gehituta, krisi ekonomikoaren eta sozialaren ikur bihurtu da Grezia. Eta sinbolo berri horren azken kapitulu eraberritu gisa ikusten ditut Siryzak (hitz hau ere etxeko egin zaigu) irabazi dituen azken hauteskundeak. Beste modu bateko Europa justuago bat posible dela sinesteko ikur; politikaren eta demokraziaren bitartez, herritarrek botereguneak kontrolatu eta hobeto bizitzeko aukera eduki dezaketen ikur; Europan Latino Ameriketako inspirazio eta airea duen ezkerrak aldaketa eta alternatiba ekar dezakeenaren ikur... Eta noski! Modako eta garaile den ikurra askok nahi dute berentzako: bai norberak egin nahiko lukeena ordezkatzen duelako

bat Ion MuĂąoa

eta baita indar hori aprobetxatu nahi dutelako ere. Ezkerrean, zein eskuinean, ez da normalean garailearekin argazkia ateratzeko jenderik falta izaten. Greziako errealitatea ez dut gehiegi ezagutzen, eta ez naiz gai han gertatutakoak gainerako herriontzat zer eragin izango duen aurreikusteko ere. Metodo sokratikotik baino gailegoarena egitetik gertuago jarrita, beste galdera bat egin nahiko nizuke: ez ote dugu denbora eta esfortzu gehiegi erabiltzen ikurrei begira, eta gutxiegi haiek irudikatzen dutenaren alde norberak egin lezakeena egiten?


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Asegarceko pilotarien prestatzaile fisikoa da Etor Mendia, eta astean bitan Tososako Berazubi futbol zelaian izaten dira. GOTZON ARANBURU

Kirola, osasuna zainduz Ia hogei urte daramatza Etor Mendiak prestatzaile fisiko lanetan, eta kirolari andana pasa da jada bere kontsultatik.

Maialen Igartua Lazkao Prestatzaile fisikoa da Etor Mendia lazkaotarra. Entrenatzen dituen kirolarien emaitza onek eraginda izen ona lortu du berak ere azken urteetan. Horren erakusle da, esaterako, duela bi urte Asegarceko pilotariak prestatzeko jasotako deia. Mendiaren lana, ordea, aspalditik dator. Lazkaotarrak 1996an jarri zuen martxan Kemen zentroa, kirolarien errendimendua hobetzeko helburuarekin. Lema garbia zuen garai haietan Mendiak: «Prestaketa fisikoa bai, baina osasuna zainduz». Pentsaera horri jarraituz ireki zuen zentroa. «Bakoitzaren ezaugarriei egokitutako prestaketa fisikoa eskaintzea zen gure hel-

burua». Gaur egun ere bide beretik jarraitzen dute. Hasiera «zaila» izan zela gogoratzen du Mendiak. «Goierrin kirolari asko egon da beti, baina 90eko urteetan prestatzaile fisikoaren irudia ez zen ohikoa». Hala, harresi hura botatzea izan zen hasierako erronka. Ate asko jo behar izan zituzten, eta saiakera berezia egin zuten kirola era osasuntsuan egitearen beharraz ohartarazteko. Gaur egungo egoera oso desberdina da, ordea. Mendiaren esanetan, gero eta jende gehiagok egiten du kirola prestatzaile fisikoaren laguntzarekin. Hori bai, konpetentzia ere sortu zaio inguruan. Banakako kiroletan eta iraupen luzeko probetan aritzen diren kirola-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

dulari lasterketa ere. Bakoitzaren helburuei eta ezaugarriei egokitutako entrenamendua antolatzen die Mendiak berarengana jotzen dutenei. Kemen zentroko medikuak bezeroen osasuna aztertzen du, eta medikuak pasatako informazioaren arabera, bezeroaren helburuak betetzeko bide «egokiena» erabakitzen du Mendiak. «Kontuan hartzen ditut bezeroaren adina, osasuna, zein den egunero egiten duen lana, entrenatzeko duen denbora... eta horren arabera prestatzen dut entrenamendua».

Helburu «handiegiak»

riek jotzen dute, gehienbat, Kemen zentrora: korrikalariak, txirrindulariak, herri kiroletan aritzen direnak...

Maratoiak prestatzera Dena den, boladak izaten direla azaldu du Mendiak. «Nik entrenatzen dudan norbaitek errendimendu altua lortzen badu, kirol modalitate horretako jende asko etortzen zait». Asegarceko prestatzaile fisikoa denetik, esaterako, pilotari asko joaten zaizkiola argitu du. Bestalde, proba jakin batzuetarako ere jende ugarik bilatzen du prestatzaile fisikoaren laguntza. Donostiako maratoia, Zegamakoa eta Ehunmiliak proba dira horietako batzuk, baita Quebrantahuesos txirrin-

Atletismoan aritu izan da Mendia gaztetatik, eta 25 urte zituenetik triatloietan parte hartzen du. GOTZON ARANBURU

«Bezeroen adina, osasuna eta lana kontuan hartuta prestatzen ditut entrenamenduak» «Kirola ona eta osasuntsua da, baina neurrian egin behar da, beste dena bezala»

Etor Mendia

Prestatzaile fisikoa

Bezeroei errealitatea erakustea ere egokitzen zaio lazkaotarrari sarri, helburu «handiegiak» jartzen baidizkie askok euren buruari. «Norbaitek lasterketa bat halako denboratan egin zuela, eta haiek ere hori lortu nahi dutela esanez etortzen dira batzuk, beren baldintzak kontuan hartu gabe». Azken orduan mirari eske etortzen direnak ere badira Mendiaren esanetan. «Maratoi bat, esaterako, ezin da lau astean prestatu». Mendiaren hitzetan garrantzitsua da norberaren mugak ezagutzea eta errespetatzea. «Kirola ona eta osasuntsua da, baina neurrian egin behar da, dena bezala», adierazi du. Belauneko lesioa duenari, esaterako, ez zaio maratoian parte hartzea komeni. Bezeroak bakoitzaren mugez ohartaraztea izaten da lazkaotarraren borroka nagusia, egin nahi duten hori ez zaiela komeni sinestaraztea. Bestalde, kirolak norberaren bizitzan hartzen duen tartea ere faktore garrantzitsua da. Izan ere, osasun fisikoa bakarrik ez, osasun psikologikoa hobetzeko ere tresna egokia da kirola Mendiaren ustez, estresari aurre egiteko eta eguneroko arazoak apur batean albo batera uzteko balio baitu. «Kirola egin beharrak gure egunerokoa are estresagarriagoa bihurtzen

Asegarceko pilotariak prestatzen ditu astean bitan uela bi urte jaso zuen Etor Mendiak Asegarceko pilotarien prestatzaile fisikoa izateko gonbidapena. Gaitasun fisikoak garatzea eta lesioak saihesteko prebentzio lana egitea dira lazkaotarraren eginbeharrak. «Pilota kirol esplosiboa da, eta garrantzitsua da indarra, erresistentzia eta abiadura garatzeaz gain, ahal den neurrian lesioak saihestea». Tolosako Berazubi futbol zelaian eta bertako gimnasioan lan egiten du Mendiak pilotariekin, astean bitan. Entrenamenduen plangintza, berriz, ia asteka egiten dute, pilotariek ez baitute aurrez jakiten zenbat partidu jokatu beharko dituzten eta noiz. «Gustura» dabil Mendia pilotariekin. «Mutilek lanerako prestutasuna eta gogoa dituzte, eta sasoia ere bai». Esaterako, Jon Ander Albisu ataundarra dago Mendiak prestatzen dituen pilotarien artean.

D

badu, ordea, helburuak egokiak ez diren seinale da». Kasu horietan helburu baxuagoak jarri behar direla uste du. Internet sareari dagokionez, berriz, Interneteko informazioari kasu gehiegi ez egiteko gomendatzen du Mendiak. «Interneten informazio asko dago, baina orokorra; sarean agertzen diren planek ez dute denentzat balio». Hain justu, hori da Kemen zentroan saihestu nahi dutena: entrenamendu orokorrak aplikatzea edonori. Bakoitzak bere baldintzen araberako entrenamendua egin beharko lukeela sinesten dute, osasunagatik.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ARGAZKI PRESS

/ LUIS JAUREGIALTZO

Naiara Berasategi Gizarte Psikologian doktorea

ÂŤGarrantzitsua litzateke hizkuntza aniztasuna balore bezala hartzeaÂť Miriam Luki Zumarraga Naiara Berasategik (Zumarraga, 1979) Soziologia ikasketak egin zituen. Karrera amaitu, eta ikasten jarraitzeko harrak bultzatuta, doktoregoa ikasteari ekin zion. Bilboko DBHko ia mila ikasleren hizkuntza eta kultur ohiturak aztertu ditu bere tesian: Hizkuntza eta Kul-

tura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kultur praktiketan eragiten duten faktoreak. Joan den irailean aurkeztu zuen.

Zure tesiaren gaia laburbilduko al zenuke? Hizkuntza eta kulturak aztertzea izan dut helburu. Aztertutako populazioa Bilboko ikasle-

ak dira, zehazki DBHko 2. eta 4. mailan dauden 989 ikasleren lagina erabili dut. Erabiltzen duten edo dituzten hizkuntzak eta kulturak ikertu ditut. Hain zuzen, euskararen eta euskal kulturaren gaia jorratu dut eta euskararen erabileran eta euskal kultur praktikan eragiten duten faktoreak landu ditut.

Faktore horien artean kultur aniztasunari erreparatu diozu, ezta? Egia da egungo gizarteak gero eta kultur anitzagoak direla, Euskal Herrikoa ere bai. Berriki egin den ikerketa batean, euskara, frantsesa edo espainiera ez diren, 100 hizkuntza desberdin atzeman dira gure testuin-


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

guruan. Horrek argi adierazten du gurean dagoen hizkuntza aniztasuna. Hala, euskal herriko kaleetan euskara, frantsesa eta espainiera ez ezik, bestelako hizkuntzak ere entzuten dira: wolofera, errumaniera edo tamazight, adibidez. Euskara hizkuntza gutxitua da Euskal Herrian, espainiera eta frantsesarekin batera egon izan da gutxitu edo menperatu egoeran. Egoera horretan hizkuntza berriak sartu dira eta pentsa liteke hizkuntza aniztasun hau euskararen kalterako izan daitekeela.

Baina aniztasun horrek ez diola zertan kalte egiten ondorioztatu duzu, ezta? Errealitatea anitza da eta elkarbizitza hori era estrategikoan eta positiboan kudeatzen jakin beharko genuke. Garrantzitsua litzateke egoera berri hori positibo bezala ikustea eta hizkuntza aniztasuna balore bezala hartzea. Hizkuntzekiko errespetua bultzatu eta, aldi berean, euskararen normalizazioan aurrerapausoak ematen jarraitu benetako normalizaziora iritsi arte. Bide horretan garrantzitsua da bestelako hizkuntzak bidelagun izatea. Etorri berriei ere jakinarazi beharko litzaieke gure hizkuntza ikasteak, besteak beste, lurralde honetan bizitzeko eta integratzeko duen garrantzia.

Bilboko ikasleen hizkuntza ohiturak aztertu dituzu. Zein ondorio atera diuzu nagusiki? Bilbon euskara eskola testuinguruan erabiltzen da, %51,2k euskaraz egiten du. Eskolatik urruntzean Bilbon nagusia den espainierara jotzen dute ikasleek. Familian euskararen erabilera baxua da, %9,4k baino ez du euskaraz egiten, izan ere, ikasle horien gehiengoen ama hizkuntza espainiera da. Eskolako eremu formaletik aldentzean espainieraren erabilera nagusitzen da ikasle horietan, %96,2k espainieraz egiten du eskolako atarian eta %93,9k lagunartean. Hogei hizkuntza

desberdin topatu baititugu aztertutako laginean. Nabaria da aniztasun handia dagoela.

Bereizi dituzu autoktonoen eta jatorria atzerrian dutenen ohiturak. Zerk bereizten ditu? Euskara eskola testuinguruan erabiltzen dute etorkinek, baina erabilera hori nabarmen baxuagoa da bertakoen aldean. Kontuan hartu behar da, ikasle etorkin horietako asko A eta B ereduan matrikulatuta daudela. Datu horiek zer pentsatua ematen dute. Izan ere, ikasle etorkinen gehiengoa euskaldunak ez diren eremuetan kokatzen ari dira eta nolabaiteko ghettoak sortzen ari dira. Garrantzitsua litzateke jendarteari, bereziki ikasle horien gurasoei, egoera horrek zer ondorio ekar ditzakeen azaltzea. Batzuek bi hizkuntza ikasteko aukera izango duten bitartean, A eta B ereduan ikasten dutenen aukerak nabarmen mugatuko dira. Ereduen egoera hori nabariagoa da, Bilbo edo Gasteiz bezalako hirietan. Gipuzkoan, esaterako, bestelako errealitatea ikusten da, jatorri atzerritarreko ikasleen gehiengoa ere D ereduan matrikulatuta baitaude. Interesgarria litzateke eremu horietan jatorriaren araberako euskararen erabileraren azterketa egitea.

Ikerketan ari zinela, egon al da emaitzaren bat harritu zaituena? Asko harritu nau euskararen erabilera baxua eskolaz kanpoko eremuan. Banekien erabilera hori eskolaren aldean baxua izango zela, baina hain baxua izateak harritu eta, era berean, arduratu egin nau. Horrek zer pentsatua eman beharko liguke eta egoerari aurre egiteko neurriak hartu beharko genituzke. Argi dago eskolak bakarrik ezin duela lortu ingurua euskalduntzea eta bestelako esparruetan eragitea garrantzitsua dela. Bide horretan garrantzitsua izango da, besteak beste, erabilera lantzeko eta bultzatzeko programa eta

proiektu zehatzak martxan jartzen jarraitzea.

Zein da euskarak jokatu dezakeen rola etorri berrien integrazioan? Euskarak lagundu beharko luke ikasle etorri berria integratzen eta bertako egoera soziolinguistikoa zein kulturala ezagutzeko bitarteko izaten. Benetako integrazio bat lortu nahi badugu, garrantzitsua izango da harrera-herrialdetik era askotako mekanismo eta bitartekoak jartzea etorkinek bertako hizkuntzak ikas ditzaten. Bestalde, oso garrantzitsua izango da, baita ere, etorri berrien hizkuntzak bultzatu eta sustatzea. Hau da, etorkinek ez ditzatela euren jatorrizko hizkuntzak alde batera utzi harrera-lurraldeko hizkuntzak ikastearren. Besteak beste, jakina baita zer nolako garrantzia duen ama hizkuntzaren ezagutza egokiak bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan. Ikasle horiek eta euren gurasoak ikusten badute euskararen alboan euren

«Garrantzitsua litzateke hizkuntza aniztasuna balore positibo bezala hartzea» «Bilbon hizkuntza aniztasun handia dago, hogei hizkuntza ezberdin topatu ditugu» «Etorri berrien hizkuntzak bultzatu eta sustatzea oso garrantzitsua da»

hizkuntzak errespetatzen direla, euskararekiko motibazioa positiboagoa izango da.

Euskararen erabileran eragiten duten faktoreak kontuan hartuta, aurrera begira zer litzateke interesgarria bultzatzea? Ikerketaren harira ikusi dugu, hizkuntzaren ezagutzak zein kulturaren ezagutzak duen garrantzia hizkuntzen erabileran. Hortaz, garrantzitsua litzateke hizkuntzaren ezagutzari arreta berezia jartzea, eta ahozkotasuna lantzea. Eskolan euskara era formalean ez ezik modu informalean lantzea garrantzitsua izango da. Ikasleari euskara erabiltzeko aukerak eman behar zaizkio, eta horretarako metodologia aktiboak eta kolaboratzaileak erabiltzea aproposa izan daiteke. Aldi berean, kulturaren ezagutzak duen garrantzia kontuan izanik, eskoletatik programa bereziak landu beharko lirateke kulturak eta euskal kultura lantzeko.

Baina eskolaz gain gizartea ere aktibatuta egon beharko luke. ezta? Bai, garrantzitsua da gune formalaz harago leku informalak sortzea. Batzuetan guneak naturalak izango dira baina beste batzuetan sortu egin beharko dira, eta horretarako eskolaz kanpoko jarduerak oso baliagarriak izan daitezke. Hizkuntzaren eta kulturen irakaskuntzarekin batera garrantzitsua izango da hizkuntza zein kulturekiko jarrera eta motibazio positiboak garatzea. Ikerketan jaso dugun bezala, jarrera eta motibazioak ere hizkuntzaren nahiz kulturaren praktikan murgiltzeko zer esana handia daukate. Horrenbestez, garrantzitsua litzateke eskolatan jarrera eta motibazioaren gaia modu planifikatuan jasotzea, eta curriculumaren barruan eduki beharko lukeen tokia aitortzea, are gehiago, jarrera horiek gorpuzteko gelan burutzeko unitate didaktiko zehatzak sortzea.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Hainbat lehiaketa eta ekintza egiten dituzte goizean zehar Goierriko ikastetxeetan. GOIBERRI

San Joan Bosko eguna ospatuko da gaur Janire Arrondo Urtarrileko azken ostiralarekin, gaur ospatuko da Goierri beheko ikastetxeetan ertainen eguna. Ikasleek gogoz hartzen duten eguna da San Joan Bosko, liburuak alde batera utzi eta festarako eguna baita. Egunak gazteenen parrandagatik ospe txarra ere hartu duen arren, hainbat ikastetxeetan bestelakoa da antolatzen duten egitaraua. Gustu guztietako ekin-

Babeslea

tzak egiten dituzte Goierri Eskolan edo San Benito ikastolan, esate baterako. Ohiko olinpiadak egingo dituzte Goierri Eskolan. Futbolin lehiaketa, futbola, sukaldaritza, graffitiak, musa, partxisa, sokatira zein beste hainbat jokotan elkartuko dira ikasleak eta irakasleak. Bazkariarekin borobilduko dute goiza. Ikasleen egitekoa izaten da Lazkaoko San Benito ikastolan

ere eguna antolatzea. Eguberrietatik bueltan buru belarri ekiten diote egitaraua prestatzeari. Pintxo lehiaketa, mus eta xake txapelketa, futbito eta pilota, ginkana, play back a... guztien gustuko ekintzak izaten dituzte. Goizeko zortzietan elkartuko dira geletan ikasle guztiak eta ordu erdi beranduago hasiko dituzte ekintzak. Kirol lehiaketez gain, sukaldaritza lehiaketa ere egingo dute. Mahai jolasetarako txokoa ere prestatu dute. Eguerdirako azken mailako ikasleek prestatutako playback lehiaketa ikusteko bilduko dira ikasle guztiak kiroldegiko harmailetan. Aurten gainera, sari banaketaren ondorenera-

ko ikuskizun berezia ere prestatu dute. Flashmob a egingo dute ikasleek eta irakasleek. Ohiturari jarraituz, goizari amaiera ona emateko, DBH hirugarren mailatik gorako ikasleek eta irakasleek kantu bazkaria egingo dute denek batera.

Musika, gaztetxean Ordiziako gaztetxean ere egitarau berezia prestatu dute gaurko. Eguerdiko 12:30ean trikipoteoa egingo dute herriko kaleetan barrena. Iluntzeko 20:00 presoen aldeko elkarretaratzearekin bat egingo dute plazan. Arratsalde eta gauean zehar, berriz, kontzertuak izango dira gaztetxean: Arraio, Txorroskilo, WC eta The New Brigade.



12 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Joseba Apaolaza Aktore urretxuarra

«‘Pankreas’ Centro Dramático Nacionalen antzeztu behar dugu» Asier Zaldua Urretxu Joseba Apaolazak (Urretxu, 1960) Pankreas lana antzeztuko du gaur, 22:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Tartean konpainiaren antzezlan horretan, Apaolazak Mikel Martinezekin eta Patxo Telleriarekin lan egiten du. Komedia horretan bi galdera hauei erantzuna ematen saiatzen dira: Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke?

Zer diozu ‘Pankreas’ lanari buruz? Zergatik merezi du ikustera joateak? Gauza bategatik merezi du, batez ere, antzokira joateak: oso ondo idatzita dagoen endredua delako.

Antzezlan honek berezitasun azpimarragarri bat du, gainera: bertsoz egina dago. Hala da. Nire ustez, horrek dotorezia ematen dio antzezlanari. Gainera, ez dago aurrekaririk. Bertsoz egindako lehen euskal antzezlana da.

Oso neketsua izan al da bertsoz idatzitako antzezlan bat prestatzea? Arraroa, berezia, berria... izan da. Antzezlan honetan ez dago ezer inprobisatzerik. Bestelako lanetan ere ere oso gutxi inprobisatzen dugu, baina beti ere aukera hori dugu. Hemen, erri-

matua denez, ez dago horretarako aukerarik.

Zaila al da bertsoz egindako antzezlan batean naturaltasunari eustea? Halako antzezlanak dotoreak dira, baina ohikoak baino artifizialagoak. Tentsioa mantendu behar da sonikete nekagarri batean ez erortzeko.

Antzezlanak harrera ona izan al du? Oso gustura gaude jendearen erantzunarekin. Toki guztietan oso harrera ona izan du. Izan ere, gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditugu: adiskidetasuna, leialtasuna... Gainera, umorez. Jatorrizko lana gazteleraz idatzi zuten eta Madrilgo Centro Dramático Nacionalen gazteleraz antzeztu behar dugu. Horrek, kalitatezko lana dela esan nahi du.

Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreekin lan egiten duzu. Azken urteotan Martinezek eta Telleriak biek bakarrik lan egin dute. Hirukotea osatzeko zu hautatu zaituzte. Ohorea al da? Bikote baten erdian sartzea bezala izan da, baina oso ondo hartu naute.

B al duzu zer edo zer gehiago eskuartean? Otsailean ikuskizun berri bat aurkeztuko dugu: Jokoz kanpo. Borobil konpainiak ekoiztu du.

Anartz Zuazua da antzezlanaren zuzendaria eta Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreekin lan egiten dut.

henengoz inprobisazioak egiteko.

Zer esan dezakezu antzezlan berri horretaz?

Udazkenean beste antzezlan bat estreinatuko dut, Tanttaka konpainiarekin. Kreditua du izenburua. Fernando Bernues da zuzendaria eta Gorka Otxoarekin arituko naiz. Duela gutxi gaztelerazko bertsioa ikusi dut eta oso ona da. Luis Merlok eta Carlos Hipolitok lan egiten dute.

Futbol zelai bateko harmailan gertatzen da istorioa. Ikusleen bizitza da antzezlanaren ardatza. Gaztetxoen futbol partida bat da eta inprobisazioa izan da nagusi. Gauza berria izan da niretzat. Urrian elkartu ginen le-

Beste antzezlanen bat prestatzen ari al zara?

Zineman eta telebistan ere lan egin al duzu azkenaldian? Iaz Sin identidad telesaila grabatu nuen Madrilen eta Perejil irlako gertaerari buruzko film batean ere parte hartu nuen. Goenkaleko lana, berriz, udazkenean bukatu nuen.

«‘Pankreas’ bertsoz eginda dago eta horrek dotorezia ematen dio antzezlanari» «Gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditugu: adiskidetasuna, leialtasuna...»

Zure ibilbideko antzezlan, telesail eta film kuttun bana? Artea antzezlanak arrakasta polita izan zuen. Sona handiko lana zen eta asko gozatu genuen. Shakespeare osoa, gutxi gorabehera lanaren arrakasta ere aipagarria izan zen. Zortzi urte eman genituen berarekin eta Madrilera ere joan ginen. Asko gozatu genuen eta jendeak oraindik gogoratu egiten dit. Telesailei dagokienez, arrakasta gehien izan dutenak aipatuko nituzke: Aquí no hay quien viva, Acusados... ETB1eko DBH


GOIBERRI 13

ELKARRIZKETA

ere oso polita izan zen. Zineman, Baztan filmarekin asko gozatu nuen, baina ez du merezi zuen oihartzuna izan.

Ba al dago bereziki gogoratzen duzun emanaldi bat? Emanaldi aldrebesak dira gehien gogoratzen ditugunak. Urte hauetan guztietan, denetik gertatu zaigu. Behin, lankide bat taulatik erori zen eta funtzioa bertan behera utzi genuen. Bestalde, bi urte eta erdi eman nituen Madrilen Concha Velascorekin musikal bat egiten eta Gabon zahar egunean ere lan egiten genuen. Gauerdian funtzioa gelditzen genuen, ikusleekin kanpaiak entzuteko eta mahatsa jateko, eta ondoren lanean jarraitzen genuen. Ezetz lepoa jarri! antzezlana ere berezia izan zen. Ikusleek parte hartzen zuten eta Altsasun mutiko batek gidatu zuen saioa. Barrez hasten ginen eta ezin genuen jarraitu.

GUILLERMO CASAS


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Sasieta zabortegia lehen eta orain. Mendiak zuen zulo naturala, zaborrez bete da azken hamalau urteetan. SASIETA

Geldialdi bat Sasieta egokitzeko

Ane Arrieta Beasain 1991ko martxoaren 5etik ari dira goierritarrak Beasaingo Sasieta zabortegia betetzen. Geldialdi tekniko bat egin eta egokitze lanak egiteko, denboraldi baterako itxiko dute, bihar. Sasieta ireki aurretik, Goierrin bost edo sei zabortegi txiki zeuden han-hemen, baina ez ziren kontrolatuak. Garai hartan baino askoz ere zabor

gehiago sortzen dugu egun, krisialdi garaian pixka bat gutxiago sortzen badugu ere. Baina, birziklapenari esker, zabortegira, sortzen den zaborraren zati bat soilik iristen da, egun. Geldialdi tarte horretan, Azpeitiako Lapatx zabortegira eramango dituzte hemengo zaborrak, baina, Sasieta Mankomunitateak lanean jarraituko du.


GOIBERRI 15

GURE LURRA

Ardi esnearen garaia da Arkumeak jaiota, ardi esne garaia da orain. Artzainen lana asko gehitzen da bolada honetan, esnea biltzen eta gaztak egiten batez ere. Ordiziako azokan postu ugaritan aurki daiteke ardi esnea, bakoitzak nahi duenerako erabiltzeko. Ane Arrieta Ordizia Orain hasten den, aurrez hasita dagoen edo geroxeago hasi behar lukeen, batek daki. Baina, bai, hasita dago ardi esnearen garaia. Orain urte batzuk arte, San Jose egunaren bueltan jaiotzen ziren arkumeak, baina, Gabonetako eskariaren ondorioz edo, geroz eta lehenago ikus daitezke arkumeak salgai. Horri lotuta, esnea ematen hasten dira ardiak, eta artzainek egiten duten lanari esker, oraintxe egoten da ardi esnea erosteko aukera. Azoketan, harategietan, bestelako dendetan erosgai daude dagoeneko ardi esne gozoz betetako plastikozko botilak. Ordiziako ferian ere aurki daitezke saltzaile ezberdinak, mahaian, ohiko produktuez gain, botila zuriekin. ÂŤAurten, gabonak aurretik ere bakarren batek ekarri du: hilabete lehenago ere bai!Âť, dio saltzaile batek. Hala ere, saltzaile gehienen ustez, Ordiziakoa ez da ardi esne gehien mugitzen duen feria: ÂŤTolosakoan gehiago saltzen dela esango nuke: eraman gehiago, eta saldu ere halaxe egiten da hanÂť, dio beste saltzaile batek. Batzuk, etxeko ardien esnea eramaten dute. Beste batzuk, ordea, etxean ardirik ez, eta inguruko baserritarren esnea

eramaten dute saltzera. Ardi esnearekin gazta eta mamia egiten da, batez ere. Baina, egun, ohiko errezeta tradizionalei beste buelta bat ematen diete sukaldari askok, irudimena lagun hartuta: jogurta, ardi esnezko flana pinaziekin, kafe irlandar mamia, te, gaileta eta lima mamia, oihan beltzeko tarta, gazta eta mugurdi mamia... Denen gusturako errezetak daude aukeran.

Lanerako garaia Ardiak esnea ematen hasten direnean, artzainen lana asko gehitzen da. Urtean zeharreko lanez gain, ardiak jetzi egin behar izaten dituzte egunero bi aldiz, eta horrek lan handia dakarkie artzainei. Jetzitako esnearekin, gainera, artzain askok gaztak egiten dituzte, eta horrek ere sekulako lana ematen du. Eta, beste batzuk bildutako esnea denon gozagarri jartzen dute, han eta hemen saltzen jarriz. Hilabete gutxiko kontua izaten da, beraz, dagoen artean, gozatu!

Ordiziako Arramendi baserrikoek, esaterako, Ordiziako azokan saltzen dute ardi esnea. ANE ARRIETA


16 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Goitur sendotzen Bailararen garapenerako estrategikotzat hartuta ekin zioten orain 20 urte Goierrin turismoa sustatzeari. Funtsezkoa izan da Goitur bide horretan. Turismo agentziak sortu zeneko hamabosgarren urteurrena ospatuko du. Janire Arrondo Ordizia Goitur da, Bizkaiko Enkaterrietako Enkaturrekin eta Arabako Errioxakoarekin batera entitate juridiko propioa duen bailara mailako turismo agentzia bakanetako bat. Duela hamabost urte sortu zen Goierriko turismo agentzia udalen eta enpresa pribatuen artean indarrak batu eta bailarako turismoari bultzada emateko asmoz. Goierri beheko 18 udalen izenean sinatu zituen estatutuak Goiekik, notario aurrean, hainbat bazkide pribaturekin batera. 2000. urteko martxoaren 22an izan zen. Tartean zen Goimen ere. Orduz geroztik bazkide pribatu gehiago sartu dira Goiturren; guztira 80 dira gaur gaurkoz. Goiturrek 15 urte beteko dituen arren, bailaran 20 urte badira sektorea lantzen hasi zirela. Niko Osinalde agentziako zuzendariak ondo ezagutzen du ibilbidea. 1993 inguruan krisi ekonomiari aurre egin berritan bailararen garapen estrategia sendotu beharra zegoela ikusi zen. Asmo horretan kokatzen ditu Goieki eta Goierri Fundazioa bera ere. Testuinguru horretan berritu zuten bailararako Plan Estrategikoa, 180 orrikoa. Bertan bi helburu zehatz finkatu zituzten. Batetik industria sektorea mantentzea eta dibertsitate ekonomikoa sustatzea, bestetik. Dibertsitate horretan turismoan jarri zuten arreta. 1996. edo 97. urtean iritsi zen Garapen Turistikorako Egitasmoa eta orduan erakunde

baten beharra paperera eraman zuten. Eskaintza turistikoa ezagutarazteko argitalpenak lantzen nahiz azoketan lanean jarrita zeuden 2000. urtean Goitur osatzeko pausua eman zutenerako. ÂŤAbantaila handiakÂť ekarri ditu turismoari begira erakunde propioa osatzeak Osinalderen ustez.

Batuta, kalitatez Eskualdeko jarduera turistikoak koordinatu eta antolatzeko ardura hartu zuen Goiturrek, baita bitarteko turistikoak sustatzekoa ere. Eskaintza zabaltzeko materialak prestatu, merkaturatzeak landu, azoketan parte hartu, publizitatea egin, tour-operadoreekin elkarlana lortu... Orokorrean, eskaintza turistikoaren garapena era ordenatuan eta egokian egitea izan da Goiturren egitekoa. Horretarako baliabideak produktu turistiko bilakatu dituzte, museoak zein Interpretazio Zentroak. Produktu horiek saltzeko marka turistikoak ere sortu dituzte. Aurten indarra emango dioten Basque Highlands, kasu. Erabakigarria izan da, era berean, teknologia berrien garapena Goiturren ibilbidean. Goierri munduan zabaltzeko leiho garrantzitsu bihurtu da

Gastronomia eta natura dira aurten bereziki sendotuko dituzten arloak. Gaztaren Ibilbidea da abiatu duten baliabideetako bat. ANE ARRIETA


GOIBERRI 17

ERREPORTAJEA

webgunea. Ahalegin berezia egin du Goiturrek, gainera, Internetek eskaintzen dituen aukerak lantzen. Goierri Digitala proiektuaren barruan web atari osatua prestatuta dute bost hizkuntzatan; turismoaren eta naturaren gaineko edukiak sortzen eta biltzen dituena. Gaur egungo kontsumo ohiturei jarraituz gainera, sare sozialetan etengabeko presentzia izatea da lortu nahi dutena. Eskaintzak zabaltzen, argazkiak nahiz bideoak zintzilikatzen.

Bazkideen garrantzia Goierri beheko sektore turistikoaren %80 baino gehiago biltzen da Goiturren. Urteko aurrekontuaren %8a da enpresa pribatuen aportazioa, urtean 15.000 euro. «Ez da ehuneko handia, baina garrantzitsua da oso», dio Osinaldek. Hasieratik jo zuten bailarako hoteletara eta jatetxeetara egitasmoaren

«Abantaila handiak ekarri ditu turismoaren erakunde propioa izateak» «Bazkideek gurekin jarraitzen dute eta hori seinale ona da guretzat»

Niko Osinalde

Goiturreko zuzendaria

berri ematera eta abegi onez jaso zituztela dio Osinaldek. Orain arteko bidearen balorazio «baikorra» egiten du zuzendariak. «Lehen esaten genuen Goierrin turismoa nola bultzatuko dugu ba? Begira orain nora iritsi garen. Bazkideak gurekin daude, hori seinale ona da», dio. 2008tik bi lagun ari dira lanean Goiturren, ordura arte Osinalde bera bakarrik. Bi lagun eta 160.000 euroko aurrekontua dute aurten, adibidez. «Murritza da aurrekontua; horregatik kontsumo kolaboratiboa funtsezkoa da». Hamabosgarren urteurrenean atzera begiratzeko geldialdia egingo du Goiturrek. Historiari errepasoa emango diote, agentziaren parte izan direnei aitortza egitearekin batera. Ez da ekitaldi handirik izango, ez dutelako dirurik alperrik xahutu nahi. Era xumean etorriko dira ospakizunak udaberrian.

Turismoarena egonkortzen ari den sektorea da gurean bilbide laburra izan arren, turismoa bere lekua hartzen ari da Goierrin. Aste honetan bertan ezagutu dira Eustatek emandako hainbat datu. EAEn, 2008tik 2013ra bitartean turismoak barne produktu gordinari egindako ekarpena %5,3tik %5,8ra hazi da; 130 milioi euroan. Saldo negatiboa hobetzen doa hortaz. Bertakoek kanpoan gastatzen dutenaren eta bisitariek hemen gastatzen dutenaren aldea txikitzen doalako. Negatiboa da oraindik (-3,3 milioi euro), baina bost puntu murriztu da bost urtean.

I


18 GOIBERRI

INTERNET

saretik Sarean ikusia

h28aldizkaria

Klik

Euskararen ginkana prest

Korrika19ren Goierriko informazio osoa

Aldizkari ‘saretirikoa’ harlie Hebdo aldizkari satirikoaren kontrako erasoak mundu osoa aztoratu zuen, eta nola ez, baita marrazkilariena eta ilustratzaileena ere. Gertakari haien harira, Asisko Urmeneta, Marc Armspach Marko eta Patxi Uharte Zaldieroa marrazkilariak elkartu zituen Berria egunkariak, erreportaje bat egiteko. Elkartze hartatik sortu zen euskarazko aldizkari satiriko bat egitearen ideia. Esan eta egin.

C

Euskal Herrian badira eta izan dira hainbat aldizkari satiriko, baina bakar bat ere ez euskaraz argitaratzen zenik. H28 aldizkari ‘saretirikoak’ beteko du hutsune hori. Momentuz sarean zabalduko dute, issuu.com plataformaren bidez. Hilero aterako da, hilaren 28an. Hortik dator agerkariaren izena; hortik eta «azido moduko baten formula ere badelako». Gaur igorko dute aurreneko zenbakia issuu-ra. Dohakoa izango da eta sare sozialen bidez ere zabalduko dute.

Pasa den astean aurkeztu zuten 19. Korrikak izango duen ibilbidea. Goierrira martxoaren 22tik 23rako gauean iritsiko da; Legorretatik sartuko da 23:44ean, eta eskualde osoa zeharkatu ondoren, goizaldeko 05:45ean aterako da, Udanako portutik. Goierriko Hitzak atal berezia prestatu du Korrika 19ren inguruko informazio guztia biltzeko. Bertan, Goierriko ibilbidea eta ordutegiak, herrietako batzarren inguruko informazioa, argazkiak, bideoak eta material gehiago aurki daitezke. goierri.hitza.eus/korrika19

Kutxa Ekoguneak, Azkue Fundazioarekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, Euskararen Ginkanaren 4. edizioa antolatu dute. Otsailaren 19tik martxoaren 26ra bitartean, Internet bidezko hainbat proba egin beharko dira. Aurten, IKTak eta ekologia izango dira gai nagusiak. Izena otsailaren 1erako eman behar da. euskararenginkana.net

Beha, agerkari soziekonomikoa Gaindegiak, Euskal Herri osoko aktualitate soziekonomikoa landuko duen aldizkaria sortu du: Beha. Bertan, Euskal Herriari buruzko informazioa, gogoeta eta datuak bilduko dituzte, batez ere gizarte, ekonomia eta lurraldetasuna oinarri hartuta. Erreportajeak eta elkarrizketak ere landuko dituzte. beha.eus


GOIBERRI 19

GARAI BATEAN

Inauteriak Zegaman Ane Arrieta Zegama Inauteriak garai berezia izan ohi dira herri guztietan. Egunerokotasunetik irten, mozorroa jantzi eta jai-giroan ospatzeko egunak izaten dira. Zegaman ere aspalditik ospatzen dituzte inauteriak. Hemen behean dagoen argazki hori, esaterako, 1911 urtean ateratakoa da, Euskomediaren arabera, eta atzean duten paretagatik, herriko eliza aurrean daudela esan liteke. Txaranga moduko musika-talde bat ageri da bertan, eta asko moroz jantzita daude.. Goiko argazkia zein urtetakoa den zehazki jakin ez arren, zaharra bai, baina bestea baino berrixeagoa dela esan daiteke. Zegaman ateratakoa da hori ere, inauterietan edo Santa Ageda egunez. Angel Irigoras zegamarraren esanetan, irudikoak «Aizpurukoak» dira, eta «azken albokariak» bezala ezagutzen ditu jendeak irudikoak, trikitiarekin eta panderoekin ageri badira ere. Argi geratzen da, behintzat, Zegamako inauterietan ez zela musikarik falta izaten, ezta orain ehun urte ere.

Azken albokariak goran. Beheko argazkia 1911koa da. EUSKOMEDIA



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.