Goiberri 136. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

136 zenbakia. 2015eko otsailaren 20a

Ezeren gainetik pertsona Senide transexualak gizartean aurkitu dituen mugak azaleratzen 8-9

Transexualitatea familian ezagutu dute Marijo eta Maddi Imazek. MAIALEN IGARTUA

Gaizka Oiarzabal 3 Iritzia 4-5 Juan Carlos Diez 6-7 Maite Perea 10 Sahararen aldeko krosa 11 Unai Agirre 12 Napoleon Goierrin 13 Oskarbi Oinetakoak 15



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

AIZPURUA

Gaizka Oiarzabal Motz tabernako ugazaba

«Martxoan Bertsoak herritarren inplikazioa lortu du hasieratik» Miriam Luki Urretxu Gaizka Ormazabal du izena baina gehienek Pitillo izenarekin ezagutzen dute Urretxun eta Zumarragan. Martxoan Bertsoan zikloa gaur hasi da, eta Ormazabalen Motz tabernak kanporaketa bat hartuko du urtero bezala. Kantatu ere egingo du taula gainean.

Bertso doinu bat?

Arrautzak patata frijituekin.

Martxoan Bertsoak zer du berezitik?

Amets bat?

Gorroto duzuna?

Abesti bat?

Goierriko txoko bat?

Erramun Martikorenaren Mintzo zen Pettiren bertsioan.

Liburu bat?

Musika.

Orain irakurtzen ari naizena: La casta vasca, Ahoztar Zelaietarena.

Unai Iturriaga.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Kartzelan dauden lagun guztiak kalean ikustea.

Herritarren inplikazioa lortu du hasieratik, taula gainera igota kantuan zein entzule gisa.

Zaletasun bat? Bertsolari bat?

Janari bat?

Habanera.

Txutxu-mutxuak.

«Alkate banintz kontzertu elektrikoak egiteko gune bat sortuko nuke bi herriotan»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Loinaz Agirre Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Arkaitz Apalategi Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Izazpiko gaina.

Herriko alkate bazina? Kontzertu elektrikoak egiteko gune bat sortuko nuke, Kafe antzoki bat? Egun ez dago Urretxun ezta Zumarragan ere.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Andoni Salamero Irakaslea

Mikro irekia ire lagun den Enrique Zaldua zumarragarrak Mikro Irekia ekitaldia antolatu zuen otsailaren 13an, Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. 21:00-etan hasi zen ekitaldia, jende gutxi hurbildu zen bertara, 15 bat pertsona, eta bertaratu nintzen hartan, nire jarduna labur izan bazen ere, esperientzia hau ikusteko, sentitzeko eta bizitzeko aukera izan nuen. Gauza da bertaratzen zen guztiari mikroa eskaintzen zitzaiola, abestu, errezitatu edo antzezteko egokiera emanez. Baina, tamalez, inor gutxik hartu zuen mikroa, Enriquek hartu zuen, gehienbat, eta neuk unetxo batean, eta hala osatu genuen hango saiakera. Nik, hementxetik txalotu nahi dut Enrique, txalotu nahi dut berrikuntzaren keinua hemen eskaini izana, gure herrian, urraturiko bide berrian aitzindari eta bide-erakusle izanez, ondotxo baitakigu bideak irekitzea, aukera berritzaileak eta arnas guneak gizarteari eskaintzea zaila gertatzen denean, batez ere ohiko topikoetan erortzeko joera dugunean, gizartean, gehiengoak dionari kasu eginez, mozkorren gisan, zabuka eta edonora joz. Beti miresten dut ekimena erakusten duen herritarra, bere bidean zerbait berria erakutsi nahian dabilena, honako pertsonek beti dute nire errespetua. Egun, sentiberatasunez aritzea, norberak maite duen disziplina lantzea eta jendeari

N

ezer erakusteko bide asko daude, baina adorea behar da sorturikoa erakusteko eta ditugun konplexuak gainditzeko. Apala izatea beti goratu dudan bertutea da, sortze-prozesuan oso kontuan hartu behar baita, batez ere ikasten, harremanetan jartzen eta gure barrua besteei azaleratzen gabiltzan bakoitzean, baina sarri ezer besteei erakusteko okasioa izaten denean, hor agertzen da zalantza, izan ere, pertsona askok apaltasunez sortzen dutena gordetzen baitute, eta inoiz, etxeko inork animatuta, aurkezteko ilusioa piztu eta erakusteko hautua egin badute, lanaren inguruko komentario ziztrinik egiten duen inor agertuta, porru eginda bere etxera joan den asko ezagutu izan dut. Halakoak gara, tristea da esatea, baina ezjakinak gara, ahobero galantak, sortzen duen hartaz horrela aritzen garenean. Mikro Irekia ez da, nire ustez, Ameriketan boro-boro egon eta hona inportatuta arrakasta izan dezakeen ekitaldia, baina niri zerbait erakutsi dit, Enriquek dion bezala, ÂŤMikro IrekiakÂť-ek kaleko jendeari bere sormena erakusteko aukera ematen diola eta ahalegintze hutsa txalogarria dela, eta jakina, sortzaileek babesa merezi dutela. Noski, norbaitek ezer eskaintzen ari denari barre egiten dionean, egon ziur, ehuneko handi baten kasuan, sortzen ari dena egiteko ausardia ez duelako dela. Horrelakoa da gure barrua, askotan, eskasa. Eta barre egiten ari direnak zer

ÂŤBeti miresten dut ekimena erakusten duen herritarra, bere bidean zerbait berria erakutsi nahian dabilenaÂť

egin ez jakin eta besteen lepo ondo barre egiten badabiltza, nola lortuko dugu jendea oholtzaratzea? Mikro Irekia gure gizartearen metafora adierazgarria da, batetik, hezkuntzan eta gizarte honen baloreen heziketan aldaketak eskatzen ari den gizateriaren sinboloa, eta bestetik, predikatzen duguna ez bete eta bestelakoak egiten ari garen gizakion ikur antzua. Enriqueri irakurri diot tabernen eskaintza zabalagoa izatea gustatuko litzaiokela, jakina, eta gure elkarte gastronomikoena eta kulturalena, eta gazteak, haurrak eta gure aiton-amonak ere dauden guneena, izan ere, gure dohain eta talentuak elkarrekin partekatzeko aukerak ireki behar ditugula iruditzen baitzait, edonon gure lotsak eta beldurrak uxatzeko. Gure gizartean egunero dugu bide bat urratzeko aukera, etengabe eskaintzen zaigu erabakiaren mikro irekia. Zinezko ikuspuntua ematea oso kostatzen zaigu eta biziak ematen dizkigun aukeratan, gardenki eta naturalki jokatzeko okasioari ezin diogu muzinik egin. Hargatik, bakoitzak bere eremuan norberaren benetako izana agertuz, Mikro Irekia -n balego bezala, ahotsa goratzen erakutsi behar du. Beraz, hurrengoan, ezer erakusteko baduzu, ez huts egin zeure buruari, zatoz, beldurra garaitu eta mikroa hartu, hantxetik zerbait berria irekitzen entzungo duzu/dugu: zure bihotzaren ahotsa. Eskerrik asko.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Haur soldaduak Afrikako Txadeko misioen gaia entzunda, haur soldaduen arazoa etorri zait burura.

Letizia, BeĂąat, Aitzpea, Marijo eta Maddi; herritarrak jarri dizkiagu hizketan. Hori duk gure estiloa. Zeresana duten eta hurbilekoak ditugun herritarrak. Titulu handirik gabe, asko dakiten pertsonak. Euskaraz hitz egiten dakitenak. Bizimoduan esperientzia bereziak, gogorrak batzuetan, zoragarriak besteetan, aberatsak beti, bizi dituztenak. Bizi dutena gurekin konpartitu nahi dutenak. Asko maite ditugunak. Horientzat guztientzat duk gure plaza. Izan hizlari edota izan entzule, entzundako kontuek barnea ukitzen zigutek, zer pentsatua eman, iritzi berriak sortu, lehen genituenak aldarazi. Hezten ari gaituk. Pertsona bezala hezten eta hazten. Muga kontuekin ari gaituk orain, ÂŤMugan bizi, mugan sentituÂť. Zergatik heldu zioagu gai honi?, zeren bila gabiltzak mugan?, zein mugatan? Zikloa antolatu genueneko helburuak, asmoak eta planak beteko ditugun ala ez, balorazioan jasoko dizkiagu eta gure web orrian argitaratu. Tristurak eta pozak, barreak eta negarrak, denetik izaten ari gaituk, bizitzak berak bezalakoxe osagaiak ditiz-

tek gure solasaldiek ere. Zeinen gustura egoten garen Gerriko Txokoan, zenbat ikasten ari garen, zenbat lagun berri egin ditugun, Berriketan solasaldietan eta Liluratura, literatur tertulietan. Pribilegiatu sentitzen nauk, zorte oneko, partaide eta antolatzaile izateagatik. Atea zabalik zagok eta nahi duenak geure jardunarekin bat egin zezakek. Beraz, ongi etorriak, etortzen zareten eta etorriko zareten guztiak!

Joxepa Madariaga

bat eta

Gerrikok biziarazi egiten gaitin gu; eta, guk, Gerrikori bezala, herri osoari bizi-indarra ematen zionagu aldi berean, gure apalean. Hori dun nik sentitzen dudana eta horregatik hartzen ditinagu, gainera, hartzen ditugun lanak. Bizitzeko modua dun guretzat. Gainera, Gerrikon ez dinat uste ezer berririk egiten ari garenik. Aurrez ere bilguneak beti moldatu izan ditin gizakiak solaserako, oso modu formalean ez bada ere: elkarteak, ostatuak, poeten klubak, arte taldeak‌ Gaur egungo gizartean, gure dinamikak izugarrizko balioa duela uste dinat. Izan ere, gero eta gehiago entzuten ari naun gogoetarako joera murrizten ari dela. Alegia, errazagoa dela iritzi korronte nagusi baten gurdira igo eta han segi, norberari leku desberdinetatik iristen zaizkion ideiak jaso, buruan buelta batzuk eman eta iritzi sendo bat sortzea baino. Horrela, sare sozialetan gero eta gehiago omen gaitun jarraitzaile eta behatzaile; eta ez horrenbeste iritzi emaile aktibo. Tresneria aldetik egundoko erraztasunak daudenean geure ahotsa zabal-

bat

Inazio Usarralde

tzeko izugarri kostatzen zaigun bustitzea, guk pentsatzen duguna esatea. Horregatik iruditzen zaidan gurea bezalako bilguneek berebiziko garrantzia dutela oraindik ere: jende desberdina elkartu, interesgarria zaigun hizlari bat bidelagun hartu eta partekatutako gogoeta saio batean parte hartzea aberatsa dun oso giza talde baten kohesioari begira. Ez gaitun beste munduko ezer egiten ariko, baina faltako balitzaigu dezenteko hutsunea sentituko genukeela uste dinat.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Juan Carlos Diez Misiolaria

«Afrikarren pentsaerak garapenarekin talka egiten du ezinbestean» Miriam Luki Zumarraga Hegazkinak Madrileko aireportuan lur hartu zuenean, urte eta erdi zen Juan Carlos Diez de la Calle (Zumarraga, 1963) misiolari xabiertarra ez zela Afrikatik ateratzen. Itxaronaldian telebistako albistegiei begira geratu, eta eguraldiaren albisteen luzerak harritu zuen. «Horrenbesteko arazoa al da eguraldia?», galdetu zion bere buruari. Txadetik Zumarragako bidea hartu zuen osasun arazo bat tarteko, eta martxoaren hasierara arte bertan egongo da familiarekin. Elkarrizketa egin bitartean afrikartzat hartu du bere burua: «Guk, afrikarrok», esan du konturatu gabe. Hamazazpi urte egin ditu jada Afrikan: Txad, Kamerun eta berriro Txad. Sei urte dira Txadeko zentro mendebaldeko komunitate berean bizi dela.

Nolako komunitatean egiten duzu lan? Lurralde zabala hartzen duen parrokia bateko burua naiz. Txadeko zentro mendebaldean gaude, massa etniaren lurraldean. 6.000 bat kide dituen kristau komunitate batekin lan egiten dut, guztira 70.000 biztanle inguru dituen eremuan; horrenbestez, kristauak gutxiengoa dira. Edozein kasutan, gehienek beren erlijio dute. Ani-

mistak direla esan ohi da, baina Afrikako erlijio tradizionalarekin bat egiten dutela esatea egokiagoa da. Monoteistak diren arren, naturari lotutako espirituak gurtzen dituzte. Massa etnia abeltzaina da, behiak dituzte. Horrez gain, artatxikia eta arroza lantzen dituzte eta Logona erreka handian arrantzan aritzen dira. Sabana eremua da eta lur zati asko ur azpian geratzen dira erreka hazten denean. Irlatxoak osatu, eta isolatuta gelditu ohi dira; isolamendu horrek inbasioetatik babestu ditu XIX. mendetik. Frantsesez eta bertako hizkuntzan hitz egiten dugu.

Nolako gizartea da? Tradizionala da erabat. Kulturari erreparatuta tradizioak gordetzea oso onuragarria dela uste dut, baina beste esparru batzuetan atzean utzi ditzake; osasungintzan zein hezkuntzan, batik bat. Analfabetismo maila oso handia da, baita ezjakintasunarena ere. Haurren zein gazteen hilkortasun tasa itzela da. Beren kulturak harro sentitu arazten ditu, baina aldaketak ez dituzte ondo hartzen, hobetzeko bada ere.

Zein aldaketa motari buruz ari zara? Adibide bat jarriko dut. Artzain-

tzan aritzen diren beste etnia batzuek beren animalien arrazak hobetzea lortu dute. Abeltzaintza selektiboa egin, eta behi kopurua handitu dute. Massa etniako kideak daukatenarekin konformatzen dira, eta, jakina, zilegi da. Hala ere, mendebaldetik iristen diren bizikleta, motorrak, zapatak edo sakelakoak ikusi eta nahiko lituzkete... Erretratu honetatik kanpo dauden salbuespenak egon badaude, noski.

«Monoteistak diren arren, massa etniakoek naturako espirituak ere gurtzen dituzte» «Eskolak eraikitzeko dirua lortu daiteke, baina irakasleei ordaintzeko ez» «Malariak ebolak eraman dituenak baino gehiago eramaten ditu Afrikan»

Osasungintza eta hezkuntza aipatu dituzu. Krisiaren izenean, mendebaldeak laguntza gutxiago bidaltzen duela nabaritu al duzu? Bai. Gure kongregazioak baliabideak dituen arren, eguneroko jatorduak eta motorrean egiten ditudan joan-etorriak finantzatzea gero eta zailagoa egiten zait. Proiektuak burutzeko dirua badago, baina eskola eraikitzeko dirua lortu daitekeen arren, irakasleei ordaintzeko dirua eskuratzerik ez dago. Gauza bera gertatzen da osasungintzan. Hiesaren kontra egiteko dirutzak eman, eta osasun zentroak eraikitzen ditugu, gero ez dute erizainei edo erizain laguntzaileei ordaintzeko aukerarik baliatzen eta eraikinak baino ez dira geratzen. Laguntzen mundua ideolo-


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

giaz beteta dago. Ulertzen dut hemen eraiki berria den eraikinaren argazkia behar izatea, baina mantenua ezin dute hangoen esku utzi. Edozein kasutan, eskertzekoa da iristen den laguntza guztia.

nago. Ez dakit aurrerantzean zer gertatuko den Txaden. Nigeriako iparraldea Boko Haram-en esku dago; Nigeriako armada ustela irten egin zen handik.

Nola azalduko zenuke zer den Boko Haram?

Hiesak gogor jo al du eremu hartan?

Ez dira Kalashnikov-ak eskuetan sarraskiak egiten dituzten lau katu. Armada bat da. Nire ustez, mendebaldeak ez dio behar beste garrantzia eman, eta etorkizunean arazoak sortu ditzakeela uste dut. Harrigarriak dira erabiltzen dituzten taktika militarrak eta ekipamendua. Badirudi Libiako ejerzito ohiko buruzagiak Boko Haram-en daudela.

Frogak egiten ez dituztenez, dagoena baino gutxiago dagoela uste da. Gaixo asko dago. Prebentzio lana falta da. Dena dela, ugariagoa da hiri eremuetan. Hiesa Txaden osasun arazo larria da.

Ebola izurriteak, orain gutxi, lerroburu asko hartu ditu mendebaldeko herrialdeetako egunkarietan. Txaden ez da ebolarik egon, ezta?

Ekipamendu ona dutela esan duzu. Nondik ateratzen dute?

Ez, gurean ez. Kolerak heriotza asko eragin ditu orain gutxira arte eta malariak ebolak eraman dituenak baino gehiago eramaten ditu Afrikan. Horri buruz ezer gutxi esaten da. Ebolarena nahikoa arraroa izan da. Afrikan betidanik egon den gaixotasuna da, ezin dut ulertu zer gertatu den.

Muamar al Gadafiren Libiak armamentu oso boteretsua zuen eta haietako arma asko desertuan ezkutatu zituzten. Desertuan egiten ez diren armak ere badituzte, eta arma haiek fabrikatzen dituzten herrialdeetatik iristen dira. Atera kontuak. Droga trafikoan zein mafiatan sartuta daude, eta hori ere bada diru iturri bat. Egiten dituzten izugarrikerien krudelak beldurra hedatu, eta bertako gudarosteek ere ez dute haien aurrean erreakzionatzeko gaitasunik. Erlijioaren izenean ari direla diote, baina boterea baino ez dute nahi.

Badago Afrika laborategi gisa erabiltzen dutela dioen legenda urbanoa... Legenda urbano bat baino gehiago da. Frogatu da laborategi gisa erabili dutela. Urte batzuk barru ebolarekin esperimentuak egiten ari zirela, eta horregatik zabaldu zela esaten badute ez zait sinesgaitza egingo.

Txadeko hezkuntza sistemaren zertzelada batzuk emango al zenituzke? Neskatilak bazter uzten al ditu? Hezkuntza sistema egon badago, baina desastre hutsa da. Bai, nesken eta mutilen arteko diskriminazioa agerikoa da eta areagotu egiten da, gainera, landa eremuan. Edozein modutan, baliabideak dituzten familietako neskak ere ez doaz eskolara. Nesken patua ezkontzea eta seme-alabak izatea da. Gazteriak, oro har, ez du etorkizun handirik. Prostituzioa ugaltzen ari da, gero eta ume

gehiago dago hirietako kaleetan; gazte jendearentzat aterabideak oso mugatuak dira. Zatitutako gizartea da. Tradizioari eusten diote eta mendebaldeko modernitatearen aurpegirik perbertsoenarekin, kontsumoarekin, topatzen dira. Sekulako talka gertatzen ari da.

Kamerungo mugatik 150 kilometrora bizi zara. Boko Harameko milizianoak ez daude urrun. Zein da egoera? Kamerungo armada muga defendatzen ari da. Camerunen,

GOIBERRI

Zer gertatzen zaio Afrikari? Zergatik ez da bere kasa garatzen hazteko gauza?

dagoeneko, zuri guztiek bizpahiru bizkartzain dituzte gauez eta egunez. Txadeko gobernuak Boko Haram-ekiko jarrera epela izan du orain gutxira arte. Txad milizianoen aterpe izan da eta Boko Harameko bigarrena bertan bizi da. Orain arte, lasai bizi izan gara, baina Txadeko gudarosteak Kamerungoarekin eta Nigeriakoarekin batera erasoaldi bat hasi berri du. Maiatzean goi bilera egin zuten Parisen eta erasoaldi hori hortik atera delakoan

Afrikarren pentsaerak garapenarekin talka egiten du ezinbestean. Afrikarren komunitarismoa parasitismo bilakatu, eta denak berdintzen ditu azpitik. Berez gizarte hierarkizatuak dira eta demokraziaren ideia ulertzea zaila egiten zaie, beti izan baitute nagusi bat; kastak ere badituzte. Berdintasunari dagokionez, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna ez dute onartzen. Toki gehienetan ez dago zer irakurri, eta inkontziente kolektiboan ainguratutako ideiak nagusitzen dira.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Mugak gaindituz Marijo eta Maddi Imaz ama-alabek ‘Pertsona naiz, ez transexuala’ hitzaldia egingo dute otsailaren 25ean Lazkaon. Familian bizi dute transexualitatea, eta beren esperientzia kontatuko dute jendeari pentsarazteko helburuarekin. Maialen Igartua Beasain Transexualitatea gertutik bizi dute Marijo eta Maddi Imaz ama-alabek. Gizonezko gorputzarekin jaio arren, emakume sentitu da beti Marijoren alaba, Maddiren ahizpa. Haien esperientzia elkarbanatu eta gizarteak pertsona transexualekiko erakusten duen mespretxua salatzeko helburuarekin Goierriko Gutun Sozialean parte hartu zuten iaz. Datorren asteazkenean, berriz, Pertsona naiz, ez transexuala hitzaldia egingo dute Lazkaoko Gerriko elkartean, 18:30ean. Mugan bizi, mugan sentitu hitzaldi sortaren barruan kokatzen da Imaz ama-alabena. Izan ere, hasieratik senitartekoen babesa izan badu ere, gizarteak jarritako mugei eta mespretxuari aurre egin behar izan dio urteotan Marijoren alabak. «Norberak bere burua onartzea eta prozesuari aurre egitea zaila bada ere, arazo handiena gizarteak jarritako muga izaten da», adierazi du Marijok. Marijoren esanetan, etxean txiki-txikitatik ohartu ziren semearen feminitateaz. «Takoiak eta nesken arropak janztea gustatzen zitzaion, ispilu aurrean kremak ematen zituen...». Homosexuala izango zela pentsatzen zuen Marijok, eta gaiari buruzko iruzkinak ere egiten zizkion, zeharka. Berak argitu zion errealitatea, ordea, 11 urterekin: «‘Neska naiz, ez homosexuala’, esan zidan egun batean». Naturaltasunez hartu zuten

berria familian, eta Maddik eta anaia gazteagoak ere hala bizi izan dute beti. Dena den, hasieran beldurra sentitu zuela adierazi du Marijok. «Sexu aldaketak ez ninduen izutzen, baina gizarteak emango zion tratuak eta ondorioz sufritu beharko zuenak ematen zidan beldurra». Hain zuzen ere, gizartearen onarpen eza jasan behar izan dute, eta hori sexu aldaketaren prozesua bera baino gogorragoa dela azaldu dute. «Eskolan puntu bat iritsi zen non neskek ez zuten beste neska bat bezala ikusten, eta mutilek baztertu egiten zuten», azaldu du Marijok. «Horrek barne zalantza handiak sortu zizkion, eta ‘Ni zer naiz?’ galdetzen zion bere buruari».

aren begietan nire ahizpa transexuala da, besterik ez, baina gogoratu behar da beste ezeren gainetik pertsona dela», adierazi du Maddik. Marijok azaldu duenez, sexu aldaketatik harago doa prozesua. «Lehen bere helburua emakume gorputza izatea zen, eta pentsatzen zuen behin hori lortuta bere arazoak bukatuko zirela». Ez zen hala izan, ordea. «Sexu aldaketa egindakoan konturatzen zara onarpen ezari aurre egiten jarraitu beharko duzula, eta jendearen begietan inoiz ez zarela emakume bat izango, eta horrek frustrazio handia eragiten du».

Hezkuntzan hutsunea

Ezin etiketa ezabatu Irainak, herritarren txutxumutxuak eta begiradak jasan behar izan ditu ordutik. Behin jipoitu ere egin zuten kalean. Gainontzekoentzako eguneroko kontuak ziren gauzak, berriz, oztopo bihurtu zitzaizkion. Esaterako, eskolan soinketa egin ondoren, zein aldagelatara sartu erabakitzea. «Ama batentzat oso gogorra da alaba horrela sufritzen ikustea», adierazi du Marijok. «Bolada batean zein kaletatik pasatu pentsatu behar izaten zuen uneoro, beldurra ziolako jendeari». Behin sexu aldaketa eginda, berriz, etiketa gainetik kendu ezina bilakatu da mugarik handiena eta mingarriena. «Jende-

«Gizarteak jarritako mugei aurre egitea izaten da arazo handiena transexualentzat» Marijo Imaz Ama

«Ezberdintasunak naturalak direla erakutsi behar zaie haurrei gizartea aldatu nahi bada» Maddi Imaz Ahizpa

Marijok eta Maddik argi dute euren esperientzia zabaltzea beharrezkoa dela, eta horregatik eman diote baiezkoa hitzaldia egiteari. «Aniztasuna aberasgarria dela transmititu nahi dugu, eta jendea ohartarazi ezberdinak direnak ere edozeren gainetik pertsonak direla», esan du Maddik. Sufritu dutena kontatuz, gainera, egin daitekeen minaz ohartarazi nahi dute jendea. «Uste dugu gure esperientzia pertsonala kontatuta errazagoa izango dela jendearengana iristea». Maddiren ustez, bestalde, etorkizunean halako kasuen aurrean gizartearen onarpena lortzeko, beharrezkoa da heziketan haustura bat ematea. «Gizartea aldatzeko beharrezkoa da oinarrietatik hastea; hezkidetza bultzatu behar da,


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Marijo eta Maddi Imaz, amaalabak. MAIALEN IGARTUA

eta ezberdintasunak naturalak direla erakutsi txiki txikitatik». Alde horretatik, gaur egungo hezkuntzan hutsune nabarmena ikusten dute ama-alabek. Marijok, esaterako, gogoratzen du behin irakasle batek ez ziola alabari gelan sartzen utzi, nesken arropak jantzita zituelako. «Hor ikusten da izugarrizko hezkidetza falta dagoela: hezitzaileek intolerantzia erakusten badute, nola ez dute egingo ikasleek ere? Horrela ez goaz inora», dio Maddik.

Sexu heziketa anitza Sexu heziketari dagokionez, berriz, aukera ezberdinak daudela irakastea beharrezkoa ikusten du Marijok, txikitatik aukera horiek naturaltasunez hartu ahal izateko. «Oso goiz hasten dira eskolan sexu heziketarekin, baina eredu tradizionalak irakasten zaizkie haurrei, eta uste dut beharrezkoa dela transexualak, hermafroditak eta beste hainbat aukera ere badaudela erakustea». Bestalde, komunikabideetan ematen den transexualen gaineko irudia eta ondorioz gizarteak dituen erreferenteak aldatzea ere ezinbestekoa dela uste dute. Telebistan, esaterako, transexualitatea sarri prostituzioarekin lotzen dela ikusten du Marijok, eta gaia gutxitan jorratzen dela giza ikuspuntutik. «Gu ez gara Bibiana Fernandez, Amor edo telebistako beste pertsonaia bat; Goierrin gaude, beasaindarrak gara, eta ez da ezer pasatzen». Horixe da hain zuzen Lazkaoko hitzaldiaren bidez ulertarazi nahi dutena: pertsona transexualak edozein ingurutan egon daitezkeela, naturaltasunez hartu behar direla, eta, batez ere, errespetatu egin behar direla, beste ezeren gainetik pertsonak direlako.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤArtisautza oso ondo datorkit antzerkian lan gutxi dagoenerakoÂť Maite Pereak kuxinak egiten ditu, antzerki eskolak ematen ditu eta antzerki talde batean lan egiten du. Asier Zaldua Legazpi Maite Pereak (Legazpi, 1985) enpresa-ikasketak egin zituen, baina egun aktorea eta artisaua da.

Nolatan aktore? Enpresa-ikasketak hasi nituen, baina antzerkia betidanik oso gustukoa izan dut. Ikasten ari nintzen bitartean antzerki ikasketak ere egiteko aukera suertatu zitzaidan eta azken urteetan bi ikasketak uztartu nituen.

Nondik nora ibili zara lanean?

ASIER ZALDUA

Babeslea

Artisaua ere bazara. Eskulanak egitea beti gustatu zait, baina duela hiru bat hilabete ikasi nuen josten. Soineko bat berrerabili nahi nuen eta amak irakatsi zidan. Handik gutxira, lagun bati opari bat egin nahi nion eta ez nekien zer oparitu. Hontz itxurako kuxin bat egitea erabaki nuen. Hala hasi nintzen artisautza munduan. Hiru hilabete daramatzat eta hontzak dira gehien gustatzen zaizkidan kuxinak.

Banco Guipuzcoanon eta enpresa batean lan egin nuen. Ondoren, antzerki eskolak ematen hasi nintzen. Zurriola ikastolan hasi nintzen eta egun Santo Tomas lizeoan eta Hernaniko kultur etxean ematen ditut eskolak. Gainera, Patata Tropikala haurrentzako antzerki taldeko kidea naiz. Taldea Pasaiakoa da eta inguru honetan oso gutxi lan egin dugu.

Zure lanek apaingarriak dirudite, baina kuxinak dira.

Antzezlan asko al dituzue?

Hiru azokatan egon naiz: Zumarragan, Legazpin eta Andoainen. Ez nuen uste inoiz azoka batean lan egingo nuenik, baina azoketako giroa oso ona da.

Bost antzezlan ditugu eta nik bitan parte hartzen dut. Seigarrena prestatzen ari gara eta horretan ere parte hartu behar dut. Ez dira ikuskizun hutsa. Mezu bat dute.

Haurrek ikusle onak al dira? Haurrak benetako ikusleak dira. Ez dute gezurrik esaten. Ez bazaie gustatzen, hitz egiten hasten dira edo jaiki egiten dira.

Apaingarriak ez zaizkit gustatzen. Gauza guztiek funtzio bat edukitzea gustatzen zait.

Kuxin asko saltzen al dituzu? Helduek erosten dizkidate, batez ere. Gabonetan dezente saldu ditut. Facebook bidez saltzen ditut. Nire profilaren izena Eskuzina da.

Azoketan ere parte hartu duzu.

Nola ikusten duzu etorkizuna? Inoiz ez zait lanik falta izan. Hori bai, eskaini dizkidaten lan guztietan lan egin dut. Bestalde, artisautza oso ondo datorkit antzerkian lan gutxi dagoenerako.


GOIBERRI 11

ERREPORTAJEA

Sahararen alde korrika Ormaiztegin Igandean, Ormaiztegin, korrika eginez, sahararrei elkartasuna adierazteko aukera izango da. Loinaz Agirre Ormaiztegi 2006an hasi ziren Ormaiztegin, Sahararen aldeko krosa antolatzen. Kirola, aldarrikapena eta arlo ekonomikoa uztartzen dituen egitasmoa da. Korrikaren aitzakian, sahararren eskubideak aldarrikatzea eta ekarpen ekonomikoa egitea dira lasterketaren helburuak. Honela, korrikalariek izen emateagatik ordaintzen duten dirua, oso-osorik, errefuxiatuen kanpamentuetara bidaliko dute. Irabazleen artean, ez da sari ekonomikorik banatuko: sahararrek egindako artisau produktuak izango dira sariak. Iaz 7.000 euro bideratu zizkieten sahararrei eta aurtengo lasterketan lortutako dirua, errefuxiatu kanpamentuetan laguntza proiektuak aurrera

eramateko erabiliko dute: medikuntza postu bat sendagaiekin eta materialarekin hornitzeko proiekturako eta adimen urritasuna duten haurrentzako heziketa bereziko eskola bat eraikitzeko erabiliko da Ormaiztegin bildutako dirua.

10 kilometro Kirolaren ikuspegitik, ohi bezala, 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Antolatzaileek 250 parte hartzaile inguru biltzea aurreikusten dute. Izen ematea irekita dago, www.kirolprobak.com webgunean. Txip horia dutenek zortzi euro ordaindu beharko dute; txip zuria alokairuan hartzen dutenek 10 euro eta egunean bertan izena ematen dutenek 12 euro.

Kilometro bateko lasterketa sinbolikoan parte hartzeko aukera izango da 12:15ean. ASIER ZALDUA

Entresaka bost lerro beti, ez gehiago eta ez gutxiago, bat, bi edo hiru entresaka bat, bi, edo hiru

Aurten, bederatzigarren edizioa izango da, eta aurreko edizioetan bezala, kilometro bateko lasterketa sinbolikoa ere antolatu dute. Lasterketa nagusia bukatu ondoren, 12:15ak aldean hasiko da eta udaletxearen inguruan osatuko da kilometroa. Parte hartzeko, haurrei eta gaztetxoei borondatea ordaintzea eskatuko zaie.


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Unai Agirre hernaniarra, Goierriko sagardotegi batean. Sagarra aztertzea eta produktua dibertsifikatzea ditu erronka sagardogintzak. A. MAIZ

Unai Agirre

behingo zikloa dago Goierrin. Nola bideratu liteke urterokoa?

Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko koordinatzailea

ÂŤGoierrin oso ondo ari dira lan egiten sagardotan, geroz eta indar gehiago duÂť Aimar Maiz Goierriko sagardogileek bat hartuta hasi dute aurtengo txotx sasoia, lehen aldiz. Eskualdeko sagardogintzaren egoera eta pisua ona dela dio Unai Agirrek. Hobetu beharreko arloak ere erakutsi ditu.

Nolakoa da Goierriko sagardotegien martxa? Goierrik zer indar du sektorean? Oso indar handia dauka. Beterrik fama gehiago edukiko du, baina Goierrin ere gauzak oso ondo egiten ari dira, sagardoari dagokionez. Gero eta indar gehiago du, eta jendeak badaki.

Aurten, lehenengo aldiz, irekiera bateratuta egin dute. Garrantzitsua dira horrelako ekitaldiak, egiten duten lan hori guztia bistaratzen dutelako.

Zorionak eman nahi dizkiegu, bai Goiturri, bultzatu duelako, eta baita sagardogileei ere, animatzeagatk. Bidea hau da.

den, segitu beharra dago, bukatzen ez den lan bat delako. Eta sagardotegiko esperientzian pultsua mantentzea.

Elkarteak eta sagardogileek zer erronka dituzue gertuenekoak?

Sagardogileak gero eta arduratuago daude sagar ekoizpenarekin, lehengaia hori dutelako. Arlo horretan, zer asmo duzue?

Bide bat markatu nahian gabiltza azkeneko urteetan, bertako sagarraren eta kalitatearen inguruan. Sektorea horretan dago buru-belarri murgilduta. Horrez gain, guretzat oso garrantzitsua da sagardoaz gain eta botilako salmentaz gain, sagardotegia bera eta esperientzia berriak sortzea, turismoa erakartzeko. Bertako jendeari ere eskaintza ona egin behar zaio, ohitura manten dezan. Bi erronka ditugu. Bat, sagardoa bera poliki-poliki hobetzen segitzea; nahiz eta asko hobetu

Lan dezente egiten ari da. Sagasti berriak aldatzeko bultzatzen ari gara, eta sagar barietateak berriro aztertzen. Aberastasun izugarria dugu. Esaten da Euskal Herrian mila sagar klase badaudela, bertakoak, sagardoa egiteko, desberdinak. Horiek abaniku handia irekitzen dute. Batzuk katalogatuta daude, beste batzuk ez. Horiek aztertzen segi behar da. Oso inportantea da bertako sagarra.

Sagar ekoizpenean, bi urtean

Uzta orekatuagoak izatea lortu behar dugu, eta poliki-poliki teknikoki moldatzen ari gara. Goierri bi urtez behin oso emailea da, eta Goierrik ematen duenean sagarra asko izaten du, Beterrik urtero gehixeago ematen du eta. Urtero lortu behar dugu. Ez da berdina izango beti, baina erronka bat daukagu orekatzen. Gaur egun teknikoki egin liteke, eta urtero ekoizpena orekatzea garrantzitsua litzateke. Dudarik gabe, sagarra apustu handi bat da.

Sagardoa ondo saltzen da? Salmentan badauzkagu erronka batzuk. Sagardo ona egiten da gaur egun, baina botilan dagokion prezioa ematea lortu beharko genuke. Horretarako, produktua dibertsifikatu behar da. Sagardo, etxe eta kalitate desberdinak ditugu, eta hori, nolabait, merkatuei erakutsi behar diegu. Kanpoko merkatuetan saltzea ere oso-oso garrantzitsua da. Zaila egiten zaigu sartzea, oso hemengoa delako produktu hau, baina uste dugu badaukala bidea.


GOIBERRI 13

GARAI BATEAN

Napoleon Goierrin larri 1808an, Napoleon Bonaparte enperadore frantziarrak Goierri zeharkatu zuen, matxinatu zitzaizkion Espainiako lurrak menderatzera zihoala. Zumarragan ezpata-dantza egin zioten, pasaeran. Hura hiltzeko saiakera bat ere izan zen. Aimar Maiz Zumarraga Duela berrehun urte, Europako eta seguru asko munduko pertsonaia ospetsuena Goierrin izan zen. Napoleon Bonaparte enperadore frantziarra eskualdetik igaro zen, 1808ko azaroaren 5ean. Kontatzen denez, gainera, ia-ia bertan gelditu zen. Urte hartan Espainiako gobernua eta Iberiar penintsulako lurraldea Frantziar inperioari atxiki zizkion Napoleonek, bere anaia Jose estatuburu jarrita. Hainbat matxinada izan ziren, eta egoera kontrolatzera joan behar izan zuen, ordea. Baionara azaroaren 3an iritsi zen Paristik, eta Bidasoa ibaia biharamunean gurutzatu zuen, Tolosara (Gipuzkoa) arratsaldeko seietan iritsiz. Goierriko lurrak 1808ko azaroaren 5ean igaro zituen Napoleon Bonapartek, Gasteizerako bidean. Euskal Herri oso-osoa bere menpe zegoen, Hegoko lau herrialdeak barne. Herriek harrera arranditsuak egin zizkioten, pasaeran. Zumarragara iritsi zenean,

Urretxuko hiribilduaren ikuspegia, Zumarraga aldetik, 1823an. Napoleon igaro eta 15 urtera. DESPLAN udalak ohiturazko ezpata-dantza egin zion enperadoreari, 30 dantzarik dantzatua. Egoera nahasia zen, ordea; frantsesen aldeko giroaren tartean, aurkakoa ere bazen. Hala, arrazoi pisuzkorik gabe dantzara joaten ez zen dantzariari 8 errealeko

isuna jarriko ziola mehatxu egin zuen udalak. Egonezina handiagoa ere bazen. Kondairak dioenez, Pildain gerrillariak Napoleon Bonaparte hiltzeko asmoa zeukan, Zumarragatik pasatzen zenean. Asmoa bertan behera

utzi behar izan zuen, eskolta indartsua zeramalako enperadoreak. Urrun samarretik tiro egin beharra zeukan, 150 bat metrotik; eta, garai hartako armekin, jotzeko modurik ez, aidanez. Biharamunean Gasteizen zen Napoleon.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Teknologia

Irudia

Aratz mendira igoera elurretan

Mila milioiko ziber lapurreta

Urteak daramatza Xabi Mujikak Smithy -k bere blogean egiten dituen mendi irteeren berri ematen. Detaile handiarekin egiten du gainera, ibilbidea, mapak, argazkiak eta bideoak gehitzen baititu. Azkenekoetako batean, Aratz mendira elurretan egindako irteera azaldu du. smithyrenbloga.com

Aste honetan zabaldu da berria. Carbanak izenez ezagutzen den hacker talde batek, ziber lapurreta erraldoi bat egin du mundu osoko 100 bankutan. Guztira 1.000 milioi dolarretik gora ostu dituzte. E-mail bidez, bezeroen ordenagailuetan sartu eta haien kontuen informazioa lortzen zuten.

Klik

Han eta hemen

Euskaltzaindiaren ‘herrien mapa’

Gizarte behategi berria sarean

Sarrionaindiari elkarrizketa

Euskaltzaindiak Euskal Herriko herrien izendegia osatu zuen 1998 eta 2009 urteen artean. Lan horretan oinarrituta, Euskal Herriko Mapa Digitala osatu du IZEIk. Guztira, 669 herriren izen ofizialak eta herritarren izenak kontsulta daitezke. uzei.eus/online/eh-mapa

Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzu berri bat jarri du martxan sarean: Behagi du izena, eta Gipuzkoako gizarte zerbitzuen behategi izateko asmotan jaio da. Lurraldeko zerbitzu sozialen inguruko informazio eguneratua eskainiko du. behagi.eus

Joseba Sarrionaindia sasian bizi den euskal idazleari elkarrizketa egin dio ETB1eko Sautrela saioak. Hamabost minutuko elkarrizketa da, eta bost ataletan banatuta emango dute. Aurrenekoa, ikusgai jarri dute ZuZeu agerkari digitalean. zuzeu.eus


GOIBERRI 15

LANGINTZAK

Bazkundeak Oskarbi saritu du Oskarbi Oinetakoakek Gipuzkoako Bazkundearen 2014ko saria jaso zuen. Online ere saltzen dute, egun. Ane Arrieta Ordizia Gipuzkoako Bazkundearen 2014ko saria jaso zuen pasa den urteko azaroaren 28an Oskarbi Oinetakoak enpresak. 90ko hamarkada hasieratik lanean diharduen enpresa honek, dagoeneko hamaika denda ditu Gipuzkoan, eta Durangon beste bat irekitzekotan dira, laster. Goierrin, Ordizian, Beasainen, Zumarragan eta Olaberrian dituzten saltokiak, eta online saltzen urte betetik gora daramate dagoeneko. zapatosobi.com webgunearen bidez saltzen dituzte zapatak online bidez. 2013 urtean hasi ziren webgunea prestatzen. Egun, «denda baten adina ez, baina, dezente» saltzen dutela dio webgunearen bultzatzailea izan zen Asier Gurrutxagak: «Harrera oso ona izan du eta muga gutxiago daude», dio. Bi pertsona arduratzen dira webgunearen bidez jasotzen dituzten eskariak prestatzeaz eta bidaltzeaz. Internet bidez eskatutako zapatak itzultzeko aukera ere ematen dute, doan. Gainera, denda fisikoan ere jaso, aldatu edo erreserbatu daitezke zapatak. Gurrutxagari zapata asko itzultzen dituzten galdetu, eta ezezkoa dio: «%5a izango da itzultzen dena, gehienez. Oso gutxik». «Ilusio handiarekin» jaso zu-

ten Bazkundearen saria pasa den azaroan. «Oskarbiko lantalde guztiaren saria da, denon artean lortu dugulako, eta halako errekonozimenduak, egindako lanaren erakusgarri dela uste dut» dio Gurrutxagak. Ospatu ere ederki ospatu zutela dio.

Lan asko eginda

Goian Asier Gurrutxaga eta lakide bat paketeak prestatzen. Behean webgunearen itxura. ANE ARRIETA

Goierrin, merkatu txikitik abiatu eta online saltzen duen denda askorik ez dago oraindik. Gurrutxagak, dendariak halako webguneak martxan jartzera animatzen ditu, baina, bere ustez, online salmentak ez du produktu guztientzat berdin balio: «Bakoitzak jakin behar du bere produktuak online munduan funtziona dezakeen. Ez dute denek balio. Baina aukera dutenei animatuko nieke, bai. Ahalegin handia eskatzen du,

Merezi badu ere, lan handia eskatzen du webgune bat martxan jartzeak: sinetsi egin behar da

lan handia da. Kontsekuente izan behar duzu zer mailatako lana hartzen duzun. Gutxienez beste pertsona bat hartu behar duzu, eta webgunearen kostua ere hor dago. Gainera, denok ez daukagu online saldu beharrik. Sinestea behar du: ni izan naiz gurearen bultzatzailea, asko gustatzen zaidalako mundu hau, bizi dudalako». Oraingoz, webgunea gaztelaniaz bakarrik dago,eta penatxoa dute horregatik. Baina, laster, euskaraz, frantsesez eta ingelesez jartzeko asmoa ere badute.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.