Goiberri 137. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

137. zenbakia. 2015eko otsailaren 27a

GOI B ERRI

Norgehiagokaren gainetik heziketa Kirolarekin gozatuz umeak hezten saiatzen dira Goierriko Eskola Kirolaren arduradunak 8-9

Goierriko Eskola Kirola egitasmoko arduradunak astelehenero biltzen dira Ordizian. ARKAITZ APALATEGI

Xabin Fernandez 3 Iritzia 4-5 Iker Galparsoro 6-7 Ikasleak europarlamentari 10 Artzaintxo egunak 12 Kontxi Simon 14-15 1956ko hotzaldia 16-17 GoiBerri 2.0 18-19


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE mOTZEAN

MIKEL ALBISU

Xabin Fernandez

ETB1-eko Euskal Herria Zuzenean saioko kazetaria

«Lau elkarrizketa dauzkat buruan bueltaka: nire bi aitonei eta bi amonei» Loinaz Agirre Legorreta Xabin Fernandez Zubeldia (Legorreta, 1985) ETB1eko Euskal Herria Zuzenean saioko kazetaria da. Legorretarrak kameraren atzean urte batzuk egin baditu ere, «pantaila aurrera iritsi berria naizela esan dezaket».

Telebistaz gain beste komunikabiderik probatu al duzu? Egia esan, handik eta hemendik dastatzeko aukera izan dut eta asko ikasi dut bakoitzetik. Hori luxu bat izan da.

aspalditik ditut lau elkarrizketa buruan bueltaka. Nire bi aitonei eta bi amonei. Eta egitea espero dut.

Zeri diozu beldurra?

Gauza berezi asko ikusi dut. Baina, batekin gelditzekotan, «pelota» egingo dut: Goierriko Hitzaren 10. urteurrenarekin geldituko naiz.

Kazetari izango ez bazina...

Goierri eskualde emankorra al da albisteei dagokienean? Dudarik gabe. Eskualde bizi batek beti du zerbait kontatzeko.

Zaletasun bat.

Agian harrituko bazarete ere,

Bat? Pazientzia gutxikoa naiz

GOI B ERRI

Twitter, facebook eta Instagram. Momentuaren arabera...

Orain arte egin duzun erreportajerik bereziena?

Nori egingo zenioke gustora elkarrizketa bat?

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

eta aldatzea gustatzen zait.

Twitter edo facebook?

Tristurari.

«Goierri bezalako eskualde bizi batek beti du zerbait kontatzeko»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Loinaz Agirre Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Arkaitz Apalategi Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Kazetari lanetan baino gehiago ibili naiz tabernari lanetan, adibidez. Gelditzen ez naizen bitartean, aurrera!

Oporretarako leku bat. Hurrengo geltokia, Amsterdam.

Herriko alkate bazina... Gehienez, kultura zinegotzia izango nintzateke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Hitzik ez

mak, haserre, zazpi urteko semeari: «Ume, ez dut gogoko zu inor jotzen hastea, baina jasotzen duena beti zeu izatea ere... Jotzen bazaituzte, itzuli kolpea, eta kito! Nahikoa da eta!». Ubelduak batean, hortz marka itsusiak hurrengoan, arrastadak nonahi noiznahi... Ama urduri izaten zen egunero, semeak zer-nolako itxura ekarriko zuen zain. Bazekien haurrak geldikorrak izaten direla berez, baina ez litzateke hainbeste kezkatuko semeari gertatzen ari zitzaiona arazo bihurtzeko bidean zegoela irudituko ez balitzaio. «Umeen kontuak» entzuten zuen hitzetik hortzera jolastokian, semearen bila joan, eta oinazeren batekin agertzen zenean. Berari, ordea, «gizartearen kontuak» zirela iruditzen zitzaion. «Zer ari gara egiten gaizki?», pentsatzen zuen berekiko. Luzeak izaten ziren semearekin izandako elkarrizketak. Sarri askotan, elkarrizketak baino gehiago, bakarrizketak zirenak. Mutikoak, berriz, bere kontua izango ez balitz bezala

A

begiratzen zion amari, begi irtenekin. «Zurekin gertatzen dena ez da normala, seme! Zergatik ez zara kezkatzen? Egizu zerbait! Erreakzionatu, mesedez!», botatzen zion, bere onetik irtenda. Semearen erantzun hitzak urriak izaten ziren. Behin, Pedro gelakideak begia moremore zuela bidali zuen etxera. Amak ezin zuen sinetsi. «Baina, baina, baina... hau posible ote da? Eta zer esan du andereñoak? Eta zuk? Ez diozu erantzun? Mila bider esan dizut... eman bueltan!». Mutikoak, ordea, bere logikarekin erantzun zion, xalo: «Nola joko dut, ba, nire laguna da eta!». Hitzik gabe geratu zen ama. Inoiz ez zuen jakin zergatik gertatzen ziren horrelakoak. Ez zekien guztiak bat ari ote ziren bere semearen aurka. Ez zekien zergatik ikastetxeak ez zuen irtenbideren bat bilatzen. Ez zuen ulertzen zergatik izan behar duten bizitza honetan jipoitzaileak eta jipoituak, eta beti pertsona berak rol berean. Ez zuen bere semeak sufritzerik nahi, besterik ez. Egun batez, telefono dei bat jaso zuen. Gelako mutiko bat bigarren solairuko leihotik behera bota omen zuten. Ez zuen

«Ez zuen ulertzen zergatik izan behar duten bizitza honetan jipoitzaileak eta jipoituak, eta beti pertsona berak rol berean»

gehiago entzun nahi izan. Semearen azkena izan zitekeela ere pasa zitzaion burutik. «Oraingoan gehitxo izan da!», pentsatu zuen, hariaren beste aldetik hizketan ari zitzaion ahotsak zer zioen ia entzun ere egin gabe. «Ez, ez... esan zioten. Zure semea ondo dago. Beste bat da ospitalean larri dagoena. Zure semea... zure semea bultza egin diona izan da». Semeak jipoitzaileei aurre egiten zien lehen aldian izugarri poztuko zela uste zuen. Bere hitz aspertuek azkenean euren ondorioa izan zutela-eta harro egongo zela. Baina ez zen hala. Semeari esandako guztiak etorri zitzaizkion gogora, gomendioak bainoago aginduak ziren hitzak. Semea ordura arte zinez sufritzen aritu ote zen pentsatzen ere jarri zen, aurrenekoz. Agian, bera zen sufritzen zuen bakarra, eta azken gertaera hori bere frustrazioaren emaitza baino ez zen. Ez zuen gogoko, jakina, semea ubelez josita ikustea. Baina hori al zen, benetan, lortu nahi zuena? Hori arazoaren irtenbidea? «Aizu... hor zaude?», galdetu zioten haritik. Emakumea hitzik gabe geratu zen bigarrengoz.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Bertsolari gazteak Hastera doa berriz ere Martxoan Bertsoa, eta gaur jokatuko da Gipuzkoako eskolarteko txapelketa Urretxun eta Zumarragan. Seguru bi txapeldun handiak ere halamoduz hasi zirela.

Ia etengabeak dira hango edo hemengo gobernuek hezkuntza sisteman aldaketaren bat proposatzen duten bakoitzean sortzen diren kezka, galdera, iritzi eta eztabaidak. Izan haur, lehen edo bigarren hezkuntzan, nahiz goi-mailakoan, aldaketa proposamen bakoitzaren aurrean segituan jartzen gara adi (eta azti), modu batean edo bestean, erreformaren eragina jasoko dugun taldeak (gizarte aktiboaren ia kide guztiak): irakasleak, gurasoak, ikasleak, enpresak, sindikatuak, administrazio publikoa‌ Hezkuntza bezalako gai garrantzitsu batean, denok nahi dugu gure iritziak indarra izan dezan eta gure irizpideak onenak direla sinestera irits gaitezke. Alde askotariko eztabaidetan sartzen gara eta azkenean, gehienetan adostasun handiegirik gabe, gauzek aurrera jarraitzen dute (nahiz batzuetan erreformarik ez egin). Normala eta aberasgarria da belaunaldi berriei eta gure semealabei ahalik eta heziketa onena ematearren, hezkuntza sistemari buruzko eztabaida publikoa egotea. Kontua da, ordea, hezkuntza sistemari buruzko eztabaida egin beharrean, hezkuntza arautuari

buruzko eztabaidan tematzen garela; eta diferentzia galanta dago hezkuntza arautu eta formaletik gizarte baten hezkuntza sistema osora. Eta noski! Lege erreforma bidez arautu daitekeena lehena da. Baina uste badugu, hezkuntza gobernuen erreforma bitartez bakarrik hobetuko dugula, gure burua engainatzen eta zuritzen gabiltzala esango nuke. Ez al genuke hobe LOMCE, Heziberri edo Boloniako prozesuen eztabaidetan (gehiegitan antzuegietan) indar guztia gastatu ordez, pentsatzea gutako bakoitzak dagokion lekutik zer egin dezakeen norbere eta ingurukoen heziketa hobetzeko?

Ion MuĂąoa

bat eta

Heziketa etxean hasten da, etxeko sukaldean. Eta hor bai, hor norberak erabakitzen du zein eredu jarraitu nahi duen, edo zein ez, edota zer lortu nahi duen eta horretarako zein norabide hartzea komeni zaion. Lortuko duen edo ez, beste kontu bat izango da, baina behintzat saiakera egin dezake bere etxekoei ahalik eta heziketa onena eta egokiena emateko. Halere, susmoa hartuta nago belaunaldiek aurrera egin ahala, hezkiketa gune nagusia etxeko sukaldea izatetik beste gune batzuetara pasa ote den. Hezkuntza sistema ordea, beste kontu bat da. Ur handitan sartzea da hori, bai. Batzuetan gauzak aurrera jarraitzen dutela diozu, eta hala izaten da. Baina, dekretu bidezko inposaketen aurrean, zein irtenbide dugu bada? Geure haserrea plazaratzea gutxienekoa izango da, noski! Eskuak gurutzatuta geratuta, ezer gutxi lor genezake. Gutxienez inposatu nahi dizkiguten ÂŤdekretazoÂť horiek

bat

Eneritz Gorrotxategi

gure hizkuntza eskubideen edo beste hainbat eskubideren kontrakoak direla entzunaraztea ez da gutxi. Nola ez gara bada azti eta erne jarriko, gure gizartearen etorkizuna izango diren gaztetxoenen hezkuntza, kolokan ikusiz gero?


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Iker Galparsoro Goiekiko zuzendaria

«Garabi baten %90 eraiki dezakegu hemen, Goierritik atera gabe» Miriam Luki Ordizia Iker Galparsoro (Ordizia, 1969) 1996an hasi zen Goiekin lanean, Goierriko garapen agentzian, alegia. Aurreko zuzendariak kargua utzi zuenean, Galparsorori zuzendaritza eskaini zioten, eta baiezkoa eman zuen. Lauzpabost urtez behin Goierriko egoera sozioekonomikoaren gaineko diagnostikoa egiten dute Goiekin. Orain, esku artean daukate diagnostiko berria. Galparsorok ateratzen ari diren ondorioen mamia azaldu du. Diagnostikoan Goierri beheko 18 herriak aztertzen ari dira, 44.000 biztanleri dira.

2009tik pairatzen ari garen krisia gogotik nabaritu dugu. Baina 1980ko hamarkadakoak askoz ere gogorrago kolpatu zuen gure eskualdea. Orduan langabezi tasa %25era iritsi zen eta egun %11 da. Hamarkada hartan 3.400-3.500 lanpostu inguru galdu ziren eta enpresa askok ateak itxi zituzten. Oraingo krisiak eraginda enpresak itxi dira, baina ez dira hainbeste izan. Hala ere, itxi diren enpresa bakoitza gogoan izan behar dugu. Edozein kasutan, 80ko urteetan hartutako erabaki askok Goierriko industria sendoago egin zuten.

Kanpotar bati Goierri eskualdea nolakoa den azaldu beharko bazenio, zein deskribapen egingo zenuke?

Zein erabaki hartu ziren?

Goierrik nortasun sendoa dauka identitateari, kulturari eta nortasunari dagokionez. Goierrik, gainera, jakin du nortasun horren eta garapen ekonomikoaren arteko oreka gordetzen. Berez landa eremuko eskualdea gara, herri gehienak txikiak dira eta handiek ere badute landa eremuko kutsua. Burdinari lotuta egon da beti Goierri; meategiak eta burdinolak dira ondoren garatu den industriaren oinarria.

Nola eragin dio krisiak?

Enpresek eta udalek bide bera hartu zuten. Plan estrategiko bat egin zen eta industriaren aldeko apustua hauspotu zen. Betiko jardunari eutsi arren, hobetzeko eta lehiakorragoak bihurtzeko oinarriak jarri ziren. Enpresa berriak sortzeko beharrari erantzun zitzaion eta zerbitzuen zein turismoaren alorrei erreparatu zitzaien.

Elkarlana ezinbestekoa izan da orduan. Zalantzarik gabe. Urte hauetan hartu diren erabaki guztiak adostutakoak izan dira. Proiektuak, egitasmoak eta helburuak guztion artean zehaztu

dira. Eta, agintarien kolorea aldatuta ere, ipar berberari begira lan egin da.

Goierriko egoera sozioekonomikoaren diagnostikoa lantzen ari zarete. Zeintzuk dira, diagnostiko horren arabera, Goierriko indarguneak? Biztanleriaren bilakaera positiboa indargunea da gaur-gaurkoz. Gipuzkoako batez bestekoa baino biztanleri gazteagoa

«80ko urteetako krisian hartutako erabaki askok Goierriko industria sendotu zuten» «Emakumezkoak industriatik at ikusten dituen mitoa apurtzen ari da poliki-poliki» «Enpresa txikiek kanpoko merkatuetan lehiakorrak direla sinistu behar dute»

daukagu. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako batez bestekoaren gainetik gaude. Datua horren positiboa da etorkin kopuru handiagoa dugulako. Goierriko etorkin kopurua %9,6 da eta Gipuzkoakoa %6,5.

Indargune gehiago? Goierritarren %50ek industrian egiten dute lan. Gure enpresen ezaugarriengatik enpleguak nahikoa kalitatea du eta errenta maila ere altua. Sektoreei erreparatuz gero, egun estrategikoak diren sektoreetan ari gara lanean: energia, garraioa, energia berriztagarriak... Gurean, gainera, ikerkuntza, berrikuntza eta garapena bultzatzen dituzten enpresak daude. Goierrin hemezortzi enpresa handi daude zeintzuek txikietatik tira egiten duten. Enpresak saretuta daude, inbertsioak egiten dituzte eta nazioartean lanean ari dira.

Eta ahuleziak, zeintzuk dira? Aipatutako hemezortzi enpresa ez beste guztiak txikiak dira eta handiekiko menpekotasun itzela dute. Txikien jarduna kolokan jarri daiteke espezializazio maila urria edo produktuek balio erantsi gutxi badute. Goierrin, bestalde, ez dugu enpresa teknologikorik. Enpresa handiek badituzte ikerkuntza


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

sailak, baina gurean gehienak manufakturak dira. Zerbitzu enpresetan ere hutsunea dugu: aholkularitza enpresak edo ingeniaritza aurreratuak, adibidez.

tsitatearen eta lanbide eskolaren jarduna horretara bideratzen ari gara. Aldaketa hau, gainera, areagotu egingo da. Gaur egun dena automatizatuago dago, eta kualifikazio handiagoa behar da.

Enpresa teknologikoek zer ekarriko lukete Goierrira? Lanpostu kualifikatuak. Teknologia berriekin aritzen dira, berrikuntzak bultzatzen dituzten enpresak dira. Hemen ez dugu jakin, orain artean, horrelakoak erakartzen. Ohituraz, hirietan kokatzen dira. Gure seme-alabek goi mailako ikasketak egin ditzaten nahi dugu, baina ondoren kanpora joan behar dira lanera. Enpresa teknologikoak izango bagenitu aukera gehiago egongo lirateke eta, bide batez, mundu osoa ekarriko genuke Goierrira.

Diagnostikoak Goierrik aurrera begira dituen erronkak ere hartzen ditu. Zeintzuk dira erronka nagusiak? Asko. Lehiakorrak izaten jarraitu nahi badugu elkarlanari eutsi behar diogu. Enpresen arteko loturak sendotu beharrean gaude. Handiek argi dute berrikuntzan eta garapenean lan egin behar dutela, txikiek ez dute hain argi. Txikiak, handien hornitzaileak izanda ere, balio erantsia duten produktuak ekoizten saiatu behar dira. Bestalde, enpresa handiak sektore estrategikoetan sartu diren bezala, txikiek ere hurbilketa hori egin behar dute. Nazioartekotu ere egin behar dira, izan ere, beren produktuak kanpoko merkatuetan ere lehiakorrak direla sinistu behar dute.

Langabezi tasa baxua aipatu duzu, baina datuak badu emakumezkoen tasa altuaren arrakala, ezta? Bai. Goierrin emakumezkoaren langabezi tasa nahi baino altuagoa izan ohi da. Gurean industria gailentzen da, eta emakumezkoek nekez izan dute tokia industrian. Orain hamabost urte kanpaina bat egin genuen lanbide heziketan gizonezkoak bakarrik zeudelako. Bost bat urteetan emakumezkoen gorakada txiki bat sumatu genuen lanbide eskoletan, eta gorakada hori enpresetan islatu zen. Orkli, esaterako, erronka horrekin sortu zen, eta baliteke egun hango bazkide gehienak emakumezkoak izatea. Poliki-poliki emakumezkoak industriatik at ikusten dituen mitoa apurtzen ari da.

Eta nola sinesten da horretan?

Enpleguaren kalitate ona eta errenta maila altua aipatu dituzu. Eta formazioa? Goierriko langileen gehiengoaren heziketa maila baxua da. Lanbide heziketa oinarrizkoak dituzten langile asko dago, baina goi mailako ikasketak dituztenak gutxiago dira. Gure enpresek gero eta gehiago eskatzen dituzte perfil altuetako langileak. Hori dela eta, uniber-

MIRIAM LUKI

Kanpora ateratzen ari gara enpresa txikiekin. Feriatan marka bat aurkezten dugu: GetGoierri Basque Country. Bezeroei hamabost kilometrotan fundizioak, forjak, korteko enpresak, galdaragintzak, mekanizazioa, tratamenduak eta muntaia aurkitu dezaketela erakusten diegu. Txundituta geratzen dira. Gure jardunari ez diogu duen balioa ematen. Goierritarrok ez dakigu, esaterako, gure enpresetan egindako balbulak mundu osoko petrolio plataformetan daudela edo fundizioetako piezak munduko hamaika eraikinetan daudela. Brasileko parke eoliko handiena Goierriko enpresa batek egin du orain gutxi. Goierrin 230 enpresa txiki dago eta handiekin batera autobus baten %80, tren baten %80 eta garabi baten %90 eraiki dezakegu hemen, Goierritik atera gabe.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Jokatu edo jolastu Lehiakortasuna eta parte hartzearen arteko soka finean oreka bila dabiltzan ekilibristak dira. Edozeren gainetik, haurrek kirolaz goza dezaten nahi dute Eskola Kirola egitasmoaren sustatzaileek. Elkarlanean aritzen dira Goierrin. Janire Arrondo Jokatzea edo jolastea. Lehiakortasuna edo parte hartzea. Teknifikazioa edo gozatzea. Mardula izan da Eskola Kirola egitasmoak haurren kirol jarduerak egokitzen azken urteetan egin duen lana. Kirol hezitzailea indartu dute; haurrak errespetuan, lankidetzan, eskuzabaltasunean, laguntasunean eta autoestimuan hezi daitezen. Jarduera fisikoa eginez, ahalik eta kirol modalitate gehien ezagutzeko sistema landu dute, lehiakortasuna ahal den gehien atzeratuz.

Heziketaren eta parte-hartzearen ikuspegian sakontzeak eta kirol modalitate aukera zabala eskaintzeak denbora eta antolaketa egokia eskatzen ditu. Goierriko kirol hezitzaileak elkarlanean jarduten dute herrietan eta bailaran, udal eta foru teknikariekin batera. Astelehen arratsaldero biltzen dira Ordiziako Torretxean Eskola Kirolaren arduradunak asteko plangintza osatu eta aurrera begirako erronkak fintzeko. Arantza de Juan Jakintza Ikastolako soin heziketako irakasle eta Eskola Kiroleko arduradu-

nak azaldu dizkio Goiberriri egitasmo honen baitan egiten ari diren lanaren gaineko xehetasunak.

Baloiaren erreinua Eskola Kirolak 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoak biltzen ditu; edozein ikaslek, edozein ezaugarri edo baldintzekin, parte har dezake. Jardun nahi duten kirolen artean aukeratzen dute umeek. Baloiaren bueltan garatzen diren taldekakoak aukera bakarrean daude. Errugbia, saskibaloia, eskubaloia eta futbola; horietako-

ren bat egin nahi duenak, lauak egiten ditu. Gizartean jasotzen denetik, telebisten ikusten dutenarekin, futbolerako grina nagusitzen da gaztetxoenen artean. Zurrunbilo horretan umetatik sar ez daitezen baina, Eskola Kirolak bestelako kirolak ere proba ditzaten ahalbidetzen du. Bigarren helburu bat ere betetzen dute, ordea, sistema horrekin: Futbola ez den taldeko kirolak gustuko dituztenek egiteko aukera izatea. Hurrenkerak ere badu garrantzirik, futbola ikasturtean egiten duten azken kirola da. ÂŤNe-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Desoreka hori eskolako atseden orduetan nabarmen ikusten dela dio. Ikastetxeetako soin heziketa klaseetan, horregatik, lanketa beste modu batean egiten ahalegintzen direla dio Jakintzako irakasleak. «Nesken aritzeko modua askoz ere teknikoagoa da, mutilek indarra erabiltzen dute gehiago».

Gorria, harmailetara

kea izaten da kurtso amaierarako, eta horren gustuko ez duten kirola tokatzen bada kale egiteko aukera izaten da, futbola azkenerako utzita inork ez du hutsik egiten». Umeak, gainera, libre dira lehiatu nahi ez badute. Entrenamenduetan parte hartu eta asteburuko partidetara joan gabe gera daitezke. Orokortzerik ez dagoen arren, federazioak dira sistema honekin desadostasun gehien agertu dutenak. Zehazki, futbol elkarteak. Haurrak futbolean aritzeko denbora gutxi izaten dutela diote eta kirol honek teknifikazio handia eskatzen duela. Klubek geroz eta gazteago fitxatzen dituzte; 16 urte bere arte ezinezko da beste herrialde batetik fitxatzea, baina hori ez da betetzen. Kirol federatuak lehiaketak prestatzen ditu, puntuak banatzen dira, sailkapenak osatzen dira... Eskola Kirola lehiakortasuna eta parte hartzearen arteko orekaren bila dabil. «Kirola bizi osorako dela erakutsi nahi diegu».

Taldeko kirolez gain asko dira banakakoak ere: herri kirolak, igeriketa, tenisa, atletismoa, pelota... Hortxe du Eskola Kirolak beste erronka bat, banakako kirola gainbehera doalako De Juanen esanetan. Banakokoak utzi eta taldekoetan sartzen dira gaztetxoak; «hor destakatu nahi dute». Edonola ere, onura ugari eskaintzen dizkio banakako kirolak haurrari. Taldean baino erosoago sentitzen dira asko banaka. Aukera gehiago dute autonomia nahiz sormena sustatzeko, horrek haurraren konfiantzan duen eraginarekin.

Neska-mutilak, aparte Genero ikuspegitik ere begiratu dute kirola. Neskak eta mutikoak aparte aritzea da egokiena De Juanentzat: «Hala ez bada neskak galtzen ateratzen dira. Taldeko jardueretan mutilak euren artean aritzen dira, baloia elkarri paseaz, neskak albo batera utziz. Hori ezin da horrela izan, ezin dira diskriminatuak izan».

Ezkerreko irudian, Goierriko hainbat ikastetxetako haurrak Idiazabalen. Eskuinean, Eskola Kiroleko arduradunen bilera. LOINAZ AGIRRE / ARKAITZ APALATEGI

«Mutilak euren artean aritzen dira, neskak alde batera utziz; hori ezin da horrela izan» «Balore egokiak erakustearena guztion ardura da, hezitzaile, begirale nahiz gurasoena» Arantza de Juan Kirol hezitzailea

Nor baino nor aritzeak, nagusi izateak, besteen gainetik gailentzeak garrantzi berezia hartu duen gizartean, galdu edo irabaztea bigarren mailara pasatzeko ahalegina egiten ari dira soin hezitzaileak. Kirolaren emaitza ez dela markagailuko zenbakietan neurtzen sinetsita daude. Partidetako aktak egiteari utzi, sailkapenik gabeko kirol topaketak antolatu... hainbat dira norabide horretan hartu dituzten neurriak. Kezka iturri da, ordea, ikusleen jarrera, gurasoena bereziki, hainbatetan neurriz kanpoko jarrerak izaten direlako. Helduek ziurtatu behar dute, gurasoek zein entrenatzaileek, kirola haurren eta nerabeen mesedetan dela. Askotan aurkakoa gertatzen da, ordea. De Juanek azaldutakoaren arabera askotan umeek eraldaketa erakusten dute entrenamenduetatik asteburuko partidetara. «Harmailetan daudenengatik gertatzen da hori, urduri jartzen dira, presioa sentitzen dute». Horregatik, bere ustez, gurasoak gero eta urrutiago, hobe. Gurasorik gabeko kirol topaketak egin behar liratekeela ere badio. «Balore egokiak erakustearena guztion ardura da, hezitzaileona, begiraleena nahiz gurasoena. Gurasoek hezitzailearen norabide berean aritu behar dira, haurraren mesederako». Gurasoentzat hitzaldiak, entrenatzaile eta begiraleentzat formazio saioak... helburua gazteenen izaera garatu, konfiantza indartu eta autoestimua sendotzea delako.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

European Youth Parliament egitasmoan parte hartu duten Urretxu-Zumarraga ikastolako sei ikasleak. ASIER ZALDUA

Ikasleak egun batez europarlamentari Asier Zaldua Urretxu Urretxu-Zumarraga ikastolako 4. DBHko sei ikaslek European Youth Parliament egitasmoan parte hartu dute. Gazte hauek Europar Batasunari buruzko hausnarketa bat aurkeztu dute, gainontzeko parte hartzaileen aurrean. Ez dira Estatu espainiarreko finalerako sailkatu, baina esperientzia «oso ona» izan dela diote. Gainera, gazteenak ziren eta datorren ikasturtean berriro

Babeslea

aurkezteko aukera edukiko dute. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako bederatzi ikastetxek parte hartu dute eta bi kanporaketa jokatu dira: bata Bilbon eta bestea Aretxabaletan. Goierritarrek azken honetan parte hartu dute, Arizmendi Ikastolaren Arrasate eta Eskoriatzako ikasleekin, Azpeitia Urola Ikastolakoekin eta Aguraingo Anhiturri ikastetxekoekin batera. Arabarrak eta arra-

satearrak sailkatu dira apirilean Sevillan (Andaluzia) jokatuko den Estatu espainiarreko finalera. Egitasmo horretan parte hartu duten urretxuarrak eta zumarragarrak Beñat Agirre, Paulo Albisua, Jon Ander Goenaga, Mikel Idiakez, Alex Perez eta Irati Zuriarrain dira. «Gai bat landu genuen eta beste taldeek gure lana erasotu behar zuten. Askatasun zibilei, justiziari eta barne arazoei buruz hitz egin genuen. Nola hobetu Europar Batasuneko segurtasuna, biztanleriaren intimitatea erasotu gabe. Zaintza beharrezkoa da terrorismoa ekiditeko, baina Europa mailako agentzia bat sortu behar da herritarren datuak kudeatu eta babesteko», aipatu dute. Gogor lan egin dutela diote. «Azken astean ordu asko sartu

genituen eta horrekin ez dela nahikoa ikusi dugu. Dena den, egindako lanarekin gustura gelditu gara». Datorren urterako, itxaropentsu ageri dira. «Gainontzeko parte hartzaile guztiak Batxilergoko ikasleak ziren. Guk datorren ikasturtean ere parte hartu ahal izango dugu eta aurten ikasitakoa baliagarria izatea espero dugu. Datorren urtean sailkatzea espero dugu. Izan ere, gainontzeko parte hartzaileek hilabeteak eman zituzten lehiaketa prestatzen eta guk astebete bakarrik eman genuen». Egitasmo interesgarria iruditzen zaie. Ingelesa lantzeko balio izan die (lana eta aurkezpena ingelesez egin dituzte) eta baita Europar Batasunaren arazoei buruz hausnartzeko ere.



12 GOIBERRI

GURE LURRA

Artzaintxo egunak Lenbur Fundazioak antolatuta, Legazpiko Erreizabal baserrian artzaintzaren eta gaztaren mundua ezagutzeko aukera izango da martxoko asteburuetan. Familiei zuzendutako egitasmoa da ‘Artzaintxo Egunak Legazpin’. Loinaz Agirre Legazpi Inguruko larreetan arkumeak korrika ikusten dira egunotan. Legazpiko Lenbur fundazioari eta Telleriarteko Erreizabal baserriko ekomuseoari esker, haurrek arkumeak, –ikusi irudia–, artzaintzaren eta gaztaren munduak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute martxoko asteburuetan, 11:00etan. Erreizabal baserrian duela 11 urte ireki zuten artzaintzaren ekomuseoa eta museoa ikusiz hasiko da bisita. Antzinako ganbara batean kokatuta dago artzaintzaren museoa. Artzaintzari eta ardiei buruzko istorioak, gaztaren sekretuak, elikadura osasuntsuaren garrantzia, mutur beltz ardien berezitasunak, kaikuaren erabilerari buruzko azalpenak emango dituzte Arantxak eta Juan Joxek. Ondoren, arkumeak ikustera joango dira bisitariak, biberoiak eskuan hartuta. Arkumeei jaten emateko eta arkumeak laztantzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Zorte pixka

Arkumeei biberoiarekin esnea emateko aukera izango da . LENBUR batekin, arkumeak jaiotzen ikusteko aukera ere izan daiteke. Bisita bukatzeko, gazta pintxoa sagardoarekin (edo urarekin) dastatzeko aukera izango da. Lau euro kostako da. Bisitan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea

Arkumeei biberoiarekin jaten eman eta arkumeak laztantzeko aukera izango da

eta txanda alde aurretik hartzea. Mirandaolako Turismo Bulegoan egin behar da izen ematea: 943 73 18 95 - 943 73 04 28. Telleriarte auzoan dago Erreizabal museoa eta nahi zanez gero, Brinkolaraino trenez joateko aukera dago.


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Otsailean oliba olioa eskuratzeko kanpaina egin du Errigorak, eta maiatzean kontserbak eskatzeko aukera izango da. ERRIGORA

Olioa eskutik eskura ‘Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura’ egitasmoaren barruan nafar ekoizleen oliba olioa eskuratzeko kanpaina abiatu du Errigorak. Seguran, Lazkaon eta Zaldibian eska daiteke, martxoaren 4ra bitartean. Maialen Igartua Udazkenean Nafarroako produktu sorta eskuratzeko aukera izan zen Errigoraren eskutik. Oraingoan, berriz, nafar hegoaldeko oliba olio birjina eskatzeko aukera izango da. Dagoeneko abian da kanpaina, eta martxoaren 4ra bitarteko epea dago bost litroko olio bidoiak eskatzeko, konbentzionala zein ekologikoa. Bi helburu nagusi ditu egitasmoak. Batetik, bertako produktuak, kalitatezkoak eta bitartekaritza espekulatiborik gabekoak eskuratzeko aukera izatea. Bestetik, Nafarroa hegoaldeko ekoizle eta nekaza-

Bost litroko olio bidoiak eskatzeko aukera dago, eta martxoaren 12an eta 13an jasoko dira Bi ekoizlek parte hartuko dute kanpainan, bata Cascantekoa eta bestea Ablitasekoa

riak babesteko modua da olioa haiei erostea, eta, bidez batez, kontsumo arduratsua bultzatzeko modua. Goierrin, hiru herritan izango da olioa eskatzeko aukera:Lazkaoko Gerriko liburu dendan, Zaldibian eta Seguran. Herri horietan eskuragarri jarri dituzten eskaera orriak bete daitezke horretarako. Bestalde, Internet bidez ere egin daiteke eskaera, orria online beteta (www.errigora.eus). Martxoaren 12an eta 13an jaso ahalko dira olio bidoiak. Zaldibian, Artxanberrin jarriko dute jasotze puntua, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era. Se-

guran ere ordu tarte horietan jaso ahalko da olioa, Guardi industrialdeko 32-33 pabiloian. Bi olio ekoizlek parte hartuko dute. Cascanteko La casa del aceite kooperatiba izango da bat. Olio konbentzionala zein ekologikoa ekoizten ditu kooperatiba horrek. Ablitaseko Nuestra seĂąora del Rosario kooperatiba izango da beste ekoizlea. Errigoraren helburua da urte guztian zehar izatea nafar produktuak kontsumitzeko aukera. Hori dela eta, maiatzean beste kanpaina bat egingo du, eta kasu horretan kontserbak eskatzeko aukera izango da.


14 GOIBERRI

MOTZEAN

MAIALEN IGARTUA

Kontxi Simon Margolaria

«Ikusten dudana baino, barruan sentitzen dudana margotzen dut»


GOIBERRI 15

MOTZEAN

Maialen Igartua Ormaiztegi Kontxi Simon ormaiztegiarrak gaztetatik izan du margotzeko zaletasuna. Sentimenduak azaleratzeko eta lasaitzeko erabiltzen du margoa, baita ihes egiteko ere. Donostian hasi zen ikasten, Goiart taldearekin ere margotu zuen urte batzuetan, eta hainbat urtetan etenaldia egin ondoren, duela lauzpabost urte ekin zion berriro gogoz margotzeari. Azken urteetan margotutako koadroekin Argi eta kolore ispilua erakusketa jarri du Beasaingo Aterpe tabernan, eta martxoaren 9ra arte izango da ikusgai.

Noiz hasi zinen margotzen? Hamalau urterekin hasi nintzen ikasten, Donostian. Ikatz ziriarekin marrazten ikasi nuen han. Bertan zeuden irudiak margotzen genituen, baita bodegoiak ere, eta noizbehinka pertsonak. Ni neu ere jarri izan nintzen posatzen, eskolak merkeago kobratzen zizkidatelako horrela. Hemezortzi urtera arte edo egon nintzen han. Astean behin joaten nintzen.

Gerora Goiart taldean ere ibili zinen. Ordizian taldetxo bat osatzen ari zirela esan zidaten, eta bertan hasi nintzen margotzen, bai. Erakusketak antolatzen genituen denon artean, eta giro polita genuen. 80ko urteen hasieran izan zen hori.

tzuetan utzita egon nintzen, haurdun geratu nintzenean, eta gerora ere bai, bizitzaren gorabeherak medio. Dena den, gauza puntualak beti egin izan ditut, familiarentzat eta ingurukoentzat.

Noiz ekin zenion berriz zaletasunari? Duela lauzpabost urte hasi nintzen berriro. Itsasoko ostatuko Pepik animatu ninduen bertan erakusketa jartzera, eta orduan berriro hasi nintzen margotzen. Bultzada eman zidan.

Oraingoan Beasaingo Aterpe tabernan jarri duzu erakusketa. Zein ezaugarri ditu? Inguruko mendietan beti aurki daitezke paisaia zoragarriak, dela erreka bat, dela elurra... baina hori nola islatu margoaren bidez? Paisaia den bezalakoa islatzekotan, egokiagoa iruditzen zait argazkia ateratzea. Margotzeak, berriz, gauzak nik sentitzen ditudan moduan irudikatzeko aukera ematen dit. Zergatik izan behar du zuhaitzak marroia, esaterako? Barruan sentitzen dudana ateratzeko erabiltzen dut margoa. Tripetatik margotzen dut, ikusten dudana baino, sentitzen dudana. Hori da nire margoaren ezaugarria. Koadro batzuk lehendik margotuta nituen, eta beste batzuk honako egin ditut propio.

Geroztik beti margotu duzu?

Sentimenduak ateratzeko balio dizu, hortaz, margotzeak.

Boladak izan ditut. Urte ba-

Bai, lasaitzeko eta ondo senti-

tzeko margotzen dut. Batzuetan negar egiteko gogoa dudanean ere, margotu egiten dut. Ihes egiteko modu bat da niretzat.

Zein elementu dira nagusiak zure lanetan? Zuhaitzak eta hesiak, uste dut. Ni Itsason hazia naiz, eta baserri batetik bestera joateko beti hesiak eta langak zeharkatu behar izaten genituen. Nire haurtzaroan oso presente egon dira hesiak, eta uste dut horregatik margotzen ditudala hainbeste. Egia esan, ez dakit zehazki zergatik, baina asko gustatzen zaizkit. Psikologo batek, agian, beste arrazoiren bat aurkituko lioke nire joerari.

Elementu figuratiboak eta abstraktuak nahasten dituzu. Figurak ez ditut askotan erabil-

tzen, baina figura hori adierazten duen zerbait bai. Adibidez, siluetak.

Argitasuna al da zure koadroen beste ezaugarri bat? Hori esaten didate, eta horregatik jarri diot Argi eta kolore ispilua izenburua erakusketari. Lagunek eta senitartekoek nire lanen argia eta kolore biziak nabarmentzen dituzte.

Zein teknika erabiltzen duzu? Gehienetan akrilikoa. Lehen oleoa erabiltzen nuen, baina etxean usain handia uzten du. Akrilikoa errazagoa da etxean margotzeko. Pastelak eta argizariak ere erabiltzen ditut.

Koadroak saltzean zer sentitzen duzu? Poza, baina baita pena apur bat ere. Poza, badakidalako gustatu zaielako erosten dituztela, baina pena badoazelako.

Herriko egitasmoetan ere parte hartzen duzu artista gisa, ezta?

ÂŤLasaitzeko eta ondo sentitzeko margotzen dut; ihes egiteko modu bat da niretzatÂť ÂŤKoadroak salduta poza sentitzen dut, baina baita pena apur bat ere, badoazelakoÂť

Ormaiztegin iaz zarzuela bat prestatu genuen abesbatzakook, El caserio, eta horrako baserri bat irudikatu nuen tela gainean, pastelekin. Hori izan da egin dudan lanik handienetakoa, lau metroko oihalean. Jaietan, berriz, eleganteen egunerako, pilotalekuan bainuetxe zaharra irudikatu nahi izan genuen, eta hamairu metroko marrazkiak egin behar izan nituen hormetarako. Orain 400. urteurrenerako antzerkia antolatzeko artisten taldean nago. Beti izaten da zerbait.


16 GOIBERRI

GARAI BATEAN

1956ko hotzaldia Adin batetik aurrerakoek ondo gogoan dute oraindik ere, duela 59 urteko otsaila. Europako osoan historiako tenperaturarik hotzenak izan ziren 1956ko otsailan. Zumarragan eta Beasainen, adibidez, zeropetik 12 gradu izan ziren. Loinaz Agirre Kandelaria eguna eta otsaila, eguraldiarekin lotutako esaera zahar askoren iturri dira. Kandelario, lario / haitzari ura dario edo kandelario elurre dario / San Josek ere lagunduko dio edo Kandelero hotz, negua joanen da motz; kandelero bero, negua gero. 1956ko hotzaldiak ere badu zerikusia kandelaria egunarekin. Otsailean hotza egiten duen bakoitzean, 1956ko otsaila etortzen zaie burura goierritar askori. Askotan egiten dira konparaketak. Hura bezalakorik ez dutela ezagutzen diote askok. «Beldurgarria» izan zela esaten duenik ere bada. Jose Insausti segurar bertsolariak, adibidez, bere Beti bertsoa buruan liburuan horrela deskribatzen zuen orduan sentitu zuena: «Otzak garbitu ez giñuzenean, pozik otsail artan. Negu ona joan zen bitartean. Baiña gero, zer zan ura? Egunez

gatza bezelako elur kaxkarra; eta gauean, garbi-garbi illabete osoan. Nik orain ez daukat gogoan zenbat gradutako otza izango zan. Baiña derrigor aundiak izango ziran». Bitarteko gutxiago zen orduan baina garai hartako sentipenak eta datuak bat datoz. Estazio meteorologikoetan bildutako datuek ere hori baieztatzen baitute: eguraldiari buruzko datuak biltzen hasi zirenetik, Goierrin, Euskal Herrian eta Europa osoan, 1956ko hura izan zen historiako otsailik hotzena.

Bata bestearen atzetik Hotzaldiaren aurretik, dena den, negua, urtarrila epel samar joan zen. 10 eta 15 graduren inguruko tenperatura izan zen eta natura pizten hasia ere bazen. Baina kandelaria egunean, otsailaren 2an, bat-batean jaitsi zen tenperatura eta bata bestearen atzetik, hiru hotzaldi

Eguraldiari buruzko datuak biltzen hasi zirenetik, 1956ko otsaila izan da historiako hotzena Kandelaria egunean hasi eta bata bestearen atzetik, hiru hotzaldia etorri ziren Siberiatik

etorri ziren Siberia aldetik. Eguna joan, eguna etorri, hotzarekin batera, elurra eta izotza izan ziren protagonista Europa osoan. Ia hilabete osoan elurpean egon zen Goierri. Datuen arabera, Goierrin, otsailaren 11ko gaua izan zen hotzena. Zumarragan eta Beasainen zeropetik 12 graduraino jaitsi zen termometroa. Donostian, adibidez, 19 izotz egun izan ziren hilabete osoan eta egun askotan termometroa ez zen 0º Ctik igo. Elurra ere egin zuen eta pilatu eta pilatu 2 metroko altuerara iritsi zen zenbait tokitan. Hotzaldiak kalte handiak eragin zituen. Baserrietan adibidez, «arbia gaur baiño geiago ereiten zan orduan, eta danak usteldu zituan, au neguko frutua edo neguan ondo irauten duana izan arren», dio Insaustik. Pinuetan ere kalte handiak izan ziren. Kaletarren bizimodua ere oztopatu zuen. Tenpe-


GOIBERRI 17

GARAI BATEAN

Goiko argazkian, Ormaiztegi zurituta, 1918an. Behekoan, Itsaso. INDALECIO OJANGUREN / GUREGIPUZKOA.NET

ratura hotzengatik ur hoditeri asko izoztu eta lehertu egin ziren. Garai hartako kronikek diotenez, lantegiak gelditu egin ziren; baita eskolak ere.

Europa osoa elurpean Europa osoa astindu zuen hotzaldia izan zen, 1956ko otsailekoa. Hotzaldiaren eragina Afrika ipar alderaino iritsi zen. Datuei erreparatuz, Herrialde Katalanetako Pirinioetan -50Âş Cko tenperatura neurtu zuten. Tenperatura errekorra markatu zuen herrialdea, Suedia izan zen: -53ÂŞ C. Europan mila lagun hil zirela diote orduko kronikek; gehienak Frantzian. Nazioartean ere kezka sortu zuen hotzaldiak eta AEBetatik 2.000 tona janari eta 140.000 tona ikatz bidali zituzten.

1985eko elurtea Negu gorriaren gaiarekin jarraituz, gazteagoek 1985ko urtarrileko elurtea ere askotan aipatzen duten gertaera izan zen. Urtarrilaren 7an elurra hasi eta hamabost egunean gelditu gabe egin zuen. Elurte luzea izan zen eskolak eta lantegiak itxita egon ziren, eta errepide gehienak itxita.


18 GOIBERRI

INTERNET

GoiBerri 2.0

GoiBerri aldizkariaren webgunea berrituta dator, azalez eta mamiz; artxiboa eta multimedia atala izango ditu. Arkaitz Apalategi Goierri Kazetaritza zein Internet, etengabe berritzen ari diren bi mundu dira, eta beste gauza askotan bezala, garai berrietara egokitzen ez dena, atzean gelditzen da. GoiBerri astekariak hiru urte bete ditu dagoeneko. Goierritarra eta Otamotz aldizkariak elkartzetik sortu zen, 2012ko urtarrilean, eta harekin batera sortu zen webgunea ere. Behin sortzeko eta egonkortzeko epe hori gaindituta, berrikuntzen garaia da orain. Hala, GoiBerriren ataria goitik behera aldatu da, azalez eta mamiz. Gattiken etxeak diseinatu du webgune berria.

Aurreneko aldaketa, izenean bertan dakar, helbidea bera aldatuko baita hemendik aurrera. Hala, goiberri.hitza.info izateari utzi eta goiberri.eus bihurtuko da, Hitzaren webguneak duela hilabete batzuk hasitako bidea jarraituz. Goierriko Hedabideek hasieratik bat egin zuten PuntuEus egitasmoarekin, eta bide horretan beste pauso bat eman du orain. Aurrerago,

Otamotz ataria ere ‘.eus’ bihurtuko da.

Itxuraz eta edukiz berrituta dator goiberri.eus webgunea. Artxiboa eta Multimedia atala dira berrikuntza nagusiak.

Behin webgunera sartutakoan, itxuraz erabat berritutako ataria aurkituko du erabiltzaileak. Lehengoaren aldean, gune berriak askoz ere itxura erakargarriagoa du; irudiak eta koloreak indarra hartuko dute, eta nabigazioa modu erraz eta ulerkorragoan egiteko modua bilatu da. Hala, menu nagusia ere sinpleagoa da, lauzpabost atal nagusirekin. Horien bidez, aldizkariko atal guztiak ez ezik, webgune berrirako propio sortu diren beste batzuk ere modu errazean aurkitu ahal izango dira. Baita GoiBerri aldizkariaren PDFak ere.


GOIBERRI 19

INERNET

Webgune berrirako prestatutako ataletako batzuk dira artxiboa eta multimedia atala. Aurrenekoak, Goierritarra aldizkariaren 22 urtetako edukiak jasotzen ditu. Bigarrena berriz, ikus-entzunezkoen arloan Goierrin egiten diren lanen bilgune izango da.

Goierritarraren artxiboa Duela 25 urte sortu zen Goierritarra aldizkaria. Bi hamarkadatan, Goierriko erreferente nagusia izan zen euskarazko informazioaren arloan. Azken hilabeteetan, ahalegin berezia egin da aldizkariak egindako ekarpen hori guztia jasotzeko. Izan ere, balio historiko eta dokumental handiko ar-

‘Goierritarra’ aldizkariaren 400 zenbakitik gora jarri dira denen eskura, PDF formatoan Ikus-entzunezkoen arloan Goierrin egiten diren lanak bilduko ditu multimedia atalak

txiboa pilatu zuen Goierritarra aldizkariak. Hala, zenbaki guztiak digitalizatu eta PDF formatoan jarri dira, nahi duen guztiaren eskura. Zenbaki bakoitzari aurkibide moduko fitxa bat egin zaio, bilaketak egiteko. Urteka eta hilabeteka ere aurki daitezke zenbaki zaharrak. Momentuz, 1989. urtetik 2000. urtera arteko zenbakiak daude; datozen asteetan osatuko da aldizkarien artxibo osoa. Horrekin batera, Goierritarraren artxiboan formato analogikoan zeuden argazki guztiak ere digitalizatu egin dira, eta gordailu bat sortu da webgunean. Mota guztietako argazkiak topa daitezke: hasi festetatik eta politika, azpiegitura, kultur mugimendu edota nekazal arlokoetara. Baita aldizkarian elkarrizketaren edo erreportajeren bat egindako pertsonaia ezagun ugariren argazkiak ere.

Multimedia atala Eskualde mailan egindako ikus-entzunezko lanak bilduko ditu Multimedia atalak. Dokumentalak, laburmetraiak, eskualdeko taldeen bideoklipak edota bideo zaharrak aurkitu ahal izango dira bertan. Webgunearen arduradunek igotako bideoez gain, atal hau jendearen ekarpenekin osatzen joatea da helburua. Mota horretako bideoren bat izan eta multimedia atalean agertzea nahi duenak, goiberri@hitza.eus helbidera mezu bat bidal dezake, bideoaren inguruko xehetasunak emanez.

Klik

‘Txipa’ aldatzeko webgunea Eusko Jaurlaritzak eta Habek, Poziktibity egitasmoaren barruan, Aldatu Txipa kanpaina jarri dute Bertan, euskaldunok eguneroko bizimoduan aurkitzen ditugun hainbat egoeraren aurrean txipa aldatu eta nola jokatu azaltzen dute, bideo eta elkarrizketen bidez. aldatutxipa.eus

Euskarazko albisteen APPa Sarean egunero eta euskaraz sortzen diren albisteak biltzen dituen aplikazioa sortu du CodeSyntax etxeak. Mugikaria du izena eta Android eta IOS sistemetarako bertsioak ditu. 09:00etan eta 18:00etan, albisteen laburpen bat bidaltzen du mugikorrera. codesyntax.com

Irrien Lagunen bideo lehiaketa Irrien Lagunak elkarteak aurreneko bideo lehiaketa antolatu du, Albaola itsas faktoriaren laguntzarekin. Hamaika ikastetxek eta hainbat familia eta lagun taldek parte hartu dute. Orain, bideoak ikusi eta gustokoenari botoa emateko aukera dago webgunean. irrienlagunak.com



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.