Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
139. zenbakia. 2015eko martxoaren 13a
GOI B ERRI Petoa jantzi eta Korrika Martxoaren 22tik 23rako gauena pasako da Korrika Goierritik 4-5
Andoni Mikelarena 3 Iritzia 4-5 Pala pilotaren oihartzuna 6-7 Skate lehiaketa Ordizian 12 Mondeju ikastaroa Ataunen 13 Lore Azoka Seguran 14 Aitor Lago 16-17 Goizaldean pasatuko bada ere, goierritar askok jantziko dute Korrika 19ren petoa. MIKEL ALBISU
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MoTZEAN
LOINAZ AGIRRE
Andoni Mikelarena Ikaslea
«Gizartea aldatuko dugunaren esperantza galtzeak beldurtzen nau» Loinaz Agirre Beasain Andoni Mikelarena (Beasain, 1998) Beasaingo Gure Esku Dago taldean dabil buru belarri, ikasketek uzten dioten denboran. Ikasketa bidaiatik, Londrestik, etorri berria da.
Zer dago gure esku? Benetan desio dugun guztia.
Zer izan nahi duzu 'handitan'? Lehenengo txikia izatea dagokit, etorriko dira etorri beharrekoak.
Jarrera autoritario oro.
Mendira joatea.
Futboleko epaile aritu izan zara. Bizitzako zein arlotan egingo zenuke epaile lana?
Film bat.
Lehenengo nire burua epaitu behar dut, besteak epaitzerako.
Egunero gure eskubideak murrizten diharduten horiei.
Gustukoen duzun ikasgaia? Filosofia, pentsatzen uzten didalako.
Errealitatea aldatu beharrean, alde egin nahi dugula bertatik.
Gorroto duzuna?
Zaletasun bat?
GOI B ERRI
El hijo de Juanita Gerrikabeitia.
Musika talde bat. Los Chikos Del Maiz.
Nori aterako zenioke txartel gorria?
Zein da zuretzat gaur egun gazteek bizi duten arazorik handiena edo larriena?
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
Berri ona.
Liburu bat.
Zeri diozu beldurra? Gizartea aldatuko dugunaren esperantza galtzeari.
«Filosofia ikasgaia gustatzen zait gehien, pentsatzen uzten didalako»
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Loinaz Agirre Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Arkaitz Apalategi Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Zerk sortzen dizu irribarrea? Amonarekin pasatzen ditudan momentu goxoek.
Gustuko plater bat. Patata tortila.
Eta edari bat? Ura.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.eus
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus
04 GOIBERRI
IRITZIA
Rufino Iraola Garmendia Erretiratua
Animaliei ematen zaien tratua eta zibilizazioa nimaliei ematen zaien tratua izan liteke termometro ona zibilizazioaren tenperatura neurtzeko. Askorentzat ez da zuzena eta egokia izango animalien eskubideez mintzatzea, gizakiarenak oraindik ere leku askotan, gehiegitan, kolokan daudela ikusita. Egunero ari gara giza eskubideen kontrako jokabideak ikusten eta notiziak aditzen. Urrutira joan gabe, egunotan jakin dugu bi homosexual bota omen dituztela eraikin baten puntatik behera. Ankerkeria handiagorik! Hain zuzen, horren harira, komentario hau irakurri dut sare sozial batean: «Animaliek ere ez dute egiten horrelakorik...». Noski, ez dutela egiten! Eta komentario hori sobera dago. Besterik ematen badu ere, jarrera hori zeharo anti animalis-
A
ta da. Inkontzienteak, oraingoan ere, traizio egin dio hori eskribitu duenari. Animaliak basoan bizi dira, «basoko legearen» arabera, baina ez dute «basakeriarik» egiten, hitzari eman ohi zaion zentzu txarrean. Den bezala onartzen dute natura, eta haren aginduak betetzen, bizirautea beste xederik gabe. Gizakia da historian zehar animaliei eraso egin diena. Nola, gainera! Animaliekin era guztietako ankerkeriak egin dira. Baina bagenuen, bada, gizon eredugarri bat gai horretan, XIII. mendeaz geroztik, Asisko Frantsizko, kasu handirik egin ez badiogu ere. Hain zuzen, gure kulturan bederen, berori dugu Animalien eta Ekologisten Zaindari. Bestetik, urriaren 4an, Frantzisko hil zen egunean, ospatzen da Animalien Eguna, Animalien Babeserako Mundu Erakundeak hala izendaturik. Lau mende beranduago jaio
zen Descartes, «arrazionalismoaren aita» deitua, eta begiratu zeinen «aurrerakoia» zen! Hark ipini zuen zirkulazioan animalia «makina» moduan justifikatuko zuen teoria. Baina ez kontsumitzeko eta lanerako animaliekin bakarrik, baita gizakiarekin erlazio afektiboa zeukaten beste guztiekin ere: katuak, txakurrak, zaldiak... Descartes bihozgabe portatu zen puntu batean: bere teoria-
ren baliotasuna defenditzeko, animaliak, publikoan, bizirik zatikatzea iradoki zuen, superstizioak gainditzeko. Ondoren etorriko da filosofo eta teologo izeneko bat, Nicolas Malebranche, eta botako ditu ederrak: «Txakur, katu eta gainerako animaliek plazerik gabe jaten dute, minik gabe egiten aiuma, ez daukate inolako ezagutzarik eta ezta inongo desiorik ere». Beraz, «arima» edo «barne bizia» ukatzen zaie. Paradoxikoa ere bada etimologikoki «arimarekin» erlazionaturik dagoen entitate bati horrelakorik egitea. Hala ere, jende asko nahiko baikor dago, gaur, animalienganako tratuari dagokionez. Azkeneko hamarkadetan, Mendebaldean behintzat, asko aurreratu omen da. Lehen gutxi batzuek baino ez zuten protestatzen animaliei noziarazitako sufrimenduen kontra (bizirik zatikatzea, adibidez). Gaur egun, unibertso horrek hazten dihardu. Orain badakigu osasungarria dela animaliekiko erlazio afektiboa. Animaliekin egiten diren terapiak gero eta gehiago dira: izurdeak eta abar ume autistekin lan egiteko. Berdin, beste gaixotasun batzuk tratatzeko ere. Zer dute sendagarri animaliek? Zalantzarik gabe, beren psikismoa, beren «arima» inuzentea, beti prestu jolaserako eta afektua trukatzeko.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Made in Lazkao Aitor Lago automozioko ingeniaria dugu oraingoan protagonista. Auskalo etorkizuneko autoa ere Lazkaon jaioko den...
Arratsaldeon Dimitri Valeryevich Khokhlov gaztea; Duela 2 asteburu, Murtzian preso dudan lagun bat bisitatzen egon nitzen; 8 orduko bidaia, 40 minutuz bera ikusi eta beste 8 ordutan itzultzeko. Luzeak dira Ebroz bestaldeko bideak; horiak dira zelaiak; beltz hauts-zikinak Makro-zezenak; guztia da urruti, beti da urrun. It's pain (mina). Hitz berak balio du bietarako. Adreiluz eta burdinalanbradez itxitako eraikina, ezerezaren erdian aurkitzen da; herri bihurtzea merezi duten ijito kanpamenduz eta espetxe eta zentro psikiatriko gehiagoz inguratuta. Mendiak ditu urrutian, ziegaren arabera, zortea baduzu, leihotik atzeman daitezkeenak; baina badira ere paretara edota dutxetara ematen duten ziega-leihoak ere, eltxoz betetzen direnak. Iritsi bezain pronto, hezur eta azal zen zakur bat gurutzatu zen gure auto paretik; eta baita haragi gehiagoko pistoladun susmagarriz beteriko auto andana ere, argi eta guzti. Zorionez bakean utzi gintuzten; ez duela urtebete leku berean harrikatu zuten senideen autobusa bezala. Kristala lodia, apurtu nahiko luketen makina bat eskuren markarekin; ahots oro estal-
tzeko adinakoa. Eta horren guztiaren bestaldean, zu, lagun, kristalari nire esku marka gehitu arren, ukitu ezin izan zintudana. Badator kartzelera, bisita amaitu dela esatera. Maite zaitut. PD: Maite zaitut.
Alex Areizaga
bat eta
Zortzi edo bederatzi urte inguru nituen nire lehenengo cassettea eskuratu nuenean. 90 minutuko zinta, alde batean AC/DCren Highway to hell eta bestean berriz Negu Gorriaken debuteko diska. Sentzazio berriak, adrenalina txutea igandeko palmera pastelera baino droga gogorragorik ezagutzen ez zuen umearentzat. Fermin eta konpainia «euskalduna naiz eta harro nago» bezalako esloganak ahoan, Basque power mugimendua jaio bailitzan. Seigarren abestiak Amodiozko kanta du izena eta 9 urteko mutikoak FF tekla sakatu ohi du abesti hori iristen den bakoitzean. «Maite zaitut nire poltsarekin autobusara abiatzen naizen bakoitzean». Ez ditut «Maite zaitut eta horrelakoak entzun nahi, gazteegia naiz maitasunerako...» Pentsatzen nuen Baina benetan gazteegia nintzen neguren amodiozko kantak zer ezkutatzen zuen ulertzeko. «Maite zaitut zure eskua ikutu beharrean kristal lodia ferekatzen dudane-
bat Jon Plazaola
an» FF tekla gehiagorik ez. Amodioa Meg Ryan eta Tom Hanks baino askoz gehiago da. Abesti hau ezin da besterik gabe aurrera pasatu. «Mikelen istorio odoltsu bat bezala, Maite zaitut, laztana».
06 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Oiangu Pilota Elkarteko pilotariak Olaberriako pilotalekuan. MIKEL ALBISU
Pala pilotaren oihartzuna Oiangu eta Atxurbide klubetan biltzen dira Goierriko pala jokalariak. Zaletasun handiz, puntan ari dira. Miriam Luki Olaberria Olaberria horren herri txikia izanda, bertatik pala jokalari dezente atera direla dio Garikoitz Arrieta Ordiziako Oiangu Pala klubeko kideak. Oiangu klubean biltzen dira gaur-gaurkoz Goierriko pala jokalari
gehienak. Idiazabalen badago beste klub bat: Atxurbide. Bi klubak Jexux Mari Albisuk sortu zituen. Guztira, Goierri osoko 23 bat pala jokalari ari dira egun Oiangun eta beste lau bat Atxurbiden. Arrietaren hitzetan, «pilota modalitate asko
dago, eskua da gehien sustatzen dutena, baina hor daude erremontea, zesta-punta, sarea, pala...». Pilotari eskuz jo baino, erremintak erabiltzen dira beste modalitate horietan guztietan. Arrietaren esanetan, «palan probatuz gero, harrapatu egiten zaitu. Indarra behar da, abiadura, intuizioa, erreflexuak... Kirol teknikoa da, eta ez dago horren lotuta adinarekin. Pala pilotari onenak 30 urtetik
gorakoak dira. Tripa handia duen beteranoak aise gailendu ahal zaio gazte gihartsu bati». Arrieta behin frontoira joan, eta Albisu jokatzen ari zen, «hark zirikatu ninduen eta entrenatzeko gonbitea luzatu zidan. Handik gutxira hasi nintzen entrenatzen, duela 18 urte bat jada». Pala pilotari goierritarrak afizionatu mailan ari dira. Euskal Herrian ez dago palan aritzen den profesional askorik; dozena bat dira. Afizionatuetan, baina, goierritarrak puntan ari dira hala txapelketa ofizialetan nola pribatuetan. Nahi izanez gero, maila ona ematen ari den pala pilotari batek urte osoan lotu ditzake jokatzeko hitzorduak. Egun, Goierriko Oiangu taldea Gipuzkoako klubik indartsuenetakoa da. Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako pala txa-
GOIBERRI 07
ERREPORTAJEA
pelketak irailetik abendura jokatzen dira. Palaren barruan pala luzea, pala motza, paleta larruz eta paleta gomaz modalitateak daude. Goierritarrek larruzko pilotekin jokatzen dute, kaskoa eta betaurrekoak jantzita. Gipuzkoako txapelketak pala luzean, motzean eta paleta larruzkoan jokatzen dira.
rreko larunbatean Euskal Herriko Pala Motzeko txapela jantzi zuten Olaberrian Oiangu klubeko Gari Arrietak eta Azeari Andonegik. Aurten, Olaberriako Elite Txapelketa errepikatzeko asmoa daukate. «Palak ez dauka esku pilotak bezainbesteko oihartzuna baina munduan zabalduago dago». Latinoamerikako hainbat herrialdetan jokatzen dute nork bere erara moldatuta. Gazte jendea atzetik ba ote datorren galdetuta, Arrietak Gipuzkoan gabezia handiena kirol honen sustapenean dagoela dio: «Bizkaian zein Nafarroan lanean ari dira eta hori da, hain
Egutegi oparoa Euskal Herri mailako txapelketak urtarriletik martxora egiten dituzte. Gipuzkoako onenak GRAVNI (Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkai, Nafarroa eta Iparralde) txapelketan neurtzen dira martxoan. Maiatzean herri artekoari ekiten diote. Ekainean amaiera ematen diote egutegi ofizialari. Bien bitartean, txapelketa pribatuak ere egon badaude; izen-emate irekia dutenak eta maila onean egonez gero gonbidapen bidez pilotariak lotzen dituztenak. Horrenbestez, palan sasoian dagoen jokalari batek ez dauka aspertzeko betarik. Oiangukoek entrenamendu bat edo bi egin astean eta, horiez gain, nork bere erara egiten ditu bestelako entrenamendu fisikoak. Bibitan aritzen dira gehienetan. Oianguko klubekoek jokatu, eta klubaren gidaritza eraman ere bere gain dute. Orain, Goierri Kopa jokatzen ari dira eta au-
«Palak ez dauka esku pilotak duen oihartzuna, baina munduan zabalduago dago» «Gipuzkoan gutxi sustatzen da pala; orain, harrobia sustatu nahian dabiltza»
Garikoitz Arrieta
Oiangu klubeko palaria
Ezkerrean Garikoitz Arrieta eta Azeari Andonegi martxoaren 6an irabazi zuten Euskal Herrio txapelketan. Eskuinean pala eta pilota mota ezberdinak. MIKEL ALBISU - MIRIAM LUKI
zuzen, Gipuzkoak gaur-gaurkoz duen erronkarik handiena; orain artean, harrobia gutxiegi landu da, nahiz eta orain ari diren gazteen esparrua lantzeko ahaleginak egiten». Oiangu klubean, Gipuzkoan dagoen egoera zein den ikusita, 18 eta 22 urte arteko gazte bat baino gehiago ari da palan, Goierrin, horrenbestez, «harrobitxoa» egon badago.
Emakumea Pilotari egitasmoak andreak pilotara erakarri ditu ipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004-2005 denboraldian Emakumea Pilotari egitasmoa jarri zuen martxan. Helburua andreek pilota munduan duten parte hartzea sustatzea zen. Orduz geroztik, hiru alorretan ari dira lanean: eskola kirolean, aisialdiko kirolean eta kirol federatuan. Denboraldi honetan 240250 neskatila eta andre inguru ari dira pilotan jokatzen. Nesken Paleta Eskolak antolatzen dituzte Gipuzkoako hainbat herritan, topaketak eta eskolarteko txapelketak ere egiten dituzte. Aisialdiaren esparruan, paleta ikastaroak eta Emakume Pilotari festa egiten dute. Kirol federatuan ezker hormako eta trinketeko txapelketak egin, eta teknifikazio saioak ere antolatzen dituzte, besteak beste. Egitasmoaren bitartez, pilotarekiko zaletasuna errotu eta garatu ahal dute egun emakumezko gipuzkoarrek.
G
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Herriak Korrika Igande gauez, martxoaren 22tik 23ra zeharkatuko du Korrika 19k Goierri. Egitaraua oparoak lagunduko du lasterketa erraldoia. Batzordeetan lanean ari diren euskaltzaleei esker iritsiko da euskararen aldarria txoko guztietara. Janire Arrondo Sei egun barru abiatuko da Korrika Urepeletik (Nafarroa Beherea). Euskal Herrian barrena euskara astinduko duen AEKren lasterketa ibiltariak 19. edizioa izango du aurtengoa. Martxoaren 22tik 23rako gauean pasako da Goierritik, Legorretatik sartuko da 22:45ean eta Udanatik utziko du Legazpi 05:45ean. Bilbon emango dio-
te amaiera martxoaren 29an. Euskahaldun! leloa dute aurtengo goiburu. «Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori. Ahaldundu gaitezen euskararen eta euskalgintzaren egoeraz. Batu ditzagun nire, zure, haren ahalegin pertsonalak eta biderka dezagun gure ahalmena auzolanean».
Guztira 68 kilometroko ibilbidea egingo du Korrikak Goierrin. Iaz 200 eragilek erosi zuten euren kilometroa; aurten zenbaki hori berdindu edo hobetzea espero du Alaitz Imaz Goierri beheko Korrikaren koordinatzaileak. Herriz herriz, asteak dira Korrika batzordeak martxan jarri zirela. Makinaria osoari hautsa kendu eta martxan jartzea iza-
ten da kontua, herrietan urtez urte lanean aritzen diren ohiko batzordekide finak daudelako, Korrikaren alde euren aletxoa emateko prest. «Beharrezkoak dira» batzordeak Imazen hitzetan, oinarrizkoa Korrika egitasmoa Euskal Herriko txoko guztietara iritsiko bada. Guztira hemezortzi herri batzorde sortu dira Goierrin. Segurako, Urretxu-Zumarrago eta Zaldi-
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
AEK-ko irakasle eta Korrika arduradunak, Goierriko hainbat herritako batzordekideekin batera. JANIRE ARRONDO
da guretzat baina benetan duten garrantzia eta esanahia eman behar diegu, euskara indartzea da helburua eta urte guztian zehar lan eta ahalegin gehiago egin beharko genuke zentzu horretan». Festaz gain, Korrikak ekonomikoki duen garrantzia ikusita euskaltegientzat dirua biltzeko horrelako ekitaldiak antolatu behar izatea «tristea» dela dio Josune Begiristain urretxuarrak. «Tristea dena da euskaltegi bati laguntza emateko dirua biltzen aritu behar izatea. Erakundeek esan bai baina gero laguntzarik ematen ez dutelako da hori. Euskara gure hizkuntza, lehen hizkuntza izango bada, babesa eman beharko diogu». Zumarraga eta Urretxu batzorde berean biltzen dira. Euskararen inguruan aritzen diren taldeetako ordezkariak elkartu dira; ikastetxeetakoak ere bai. Josune Begiristain buru belarri aritzen da ekitaldiak antolatzen, kilometroen nahiz materialen salmentan. Euskarari bultzada ematea «ezinbesteko» ikusten du berak eta gustuko du Korrika. «Herriko kaleak astintzen ditu Korrikak datorrenean, euskararen festa handia da», dio.
Musika entzuten da biako batzordetako hiru kidek euren lanaren berri emateko tartea hartu dute Goiberrirekin. Egiten hasi zenetik dabil Korrikaren bueltan Maixabel Telleria segurarra. Zortzi edo hamar bat lagun elkartzen dira taldean; izan dituzte lagun gutxiago elkartu dituzten urteak eta osasuntsu dabiltza aurten. Herriko elkarteetako eta taldeetako ordezkariak biltzen dituzten arren, talde irekia da. Ekitaldi berezia da Korrika Telleriarentzat: «Euskara indartzeko eta kalera ateratzeko egin beharreko ekitaldiak dira hauek. Gaur egun festa handia
Herriz herriz, ekintzak antolatzen eta kilometro zein arropa salmentan dute erronka batzordeetako kideek. Ekitaldi ugari antolatu dituzte Seguran, esate baterako. Korrika Txikia egingo dute datorren asteazkenean, etxeko txikienek ere euskararen alde urratsak emateko aukera izan dezaten. Txokolate janarekin eta buruhandiekin borobilduko dute eguna. Igandean, martxoaren 22an, gauez iritsiko da Korrika Goierrira. Patata tortilla lehiaketa egingo dute iluntzean Seguran beste hainbat ekitaldiren artean. Herriz herri errepikatuko dira gisako ekintzak. Afaria egingo dute Ordizian, Legorre-
«Ohiturak alda daitezke, ohartu behar gara euskara zaindu beharrean gaudela» Maixabel Telleria Segura
«Erakundeek esan bai baina gero laguntzarik ematen ez dutelako behar dira horrelakoak» Josune Begiristain Urretxu-Zumarraga
«AEKtik martxan jartzeko deia iristen denean bakoitzak badaki nondik hasi» Jon Luloaga Zaldibia
tan, Gabirian, Mutiloan, Zaldibian... Musika, kamiseta salmenta, peto banaketa... goizaldean Korrika iristen den arte giroa mantentzea izango da helburua. Berezia izaten da Korrika iritsi aurreko unea. Bat datoz horretan Maixabel Telleria eta Josune Begiristain. «Urduritasuna, ilusioa, poza... antzematen da jendearen aurpegietan», dio segurarrak. Iritzi berekoa da Jon Luloaga zaldibiarra ere. Zaldibiatik ez da pasako Korrika, baina horrek ez ditu zaldibiarrak atzean utzi. Euren tartea izango dute lekukoari heltzeko Ordiziako Altamira inguruan. «Musika entzuten hasten da, badatorrela ez datorrela, azkar ote datorren, furgonetak, argiak, parera iristen denean abiatu, lekua hartu eta gozatu», dio Jon Luloaga zaldibiarrak. Herritik pasako ez den arren, Zaldibia girotuko dute euskararen alde. Sei bat lagun biltzen ari dira Zaldibian. «Ardurak nahiko banatuta izaten dira, AEKtik martxan jartzeko deia iristen denean bakoitzak badaki nondik hasi», dio Jon Luloaga batzordeko kideak.
Urte osoko ahalegina Euskararen alde , egun bakarrari begira baino urte osoan egin behar dela lana diote batzordekideek. Seguran Korrikaren bueltan biltzen zirenek osatu zuten, esate baterako, Hitz edo Irri euskara elkartea. Telleriak nabarmentzen du euskaraz 365 egunez aritzeko beharra: «Ohiturak alda daitezke, ohartu behar gara euskara zaindu beharrean gaudela, egunerokoa izan behar du euskararen aldeko lanak». «Ahaleginak merezi» duela dio Begiristainek eta herritarrei Korrikan parte hartzeko deia luzatu die. «Euskaraz osasuntsu biziko garen eguna» iritsiko bada, indarrak batzeko gonbita egin diete goierritarrei herri batzordeetatik.
10 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Korrika kulturala Korrika Goierritik martxoaren 22tik 23rako gauean pasako bada ere, aurreko eta ondorengo egunetan hainbat ekitaldi antolatu dituzte herriz herri. Arama
Itsasondo
Legorreta
Segura
Martxoak 22: Afaria Toki-Alai tabernan, 21:00etan.
Martxoak 18. Bideo emanaldia, 19:00etan. Martxoak 22. Triki-poteoa herrian zehar 19:30ean; eta afari merienda, 21:00etan. Martxoak 25. Korrika Txikia.
Martxoak 22. Korrika Txikia, afaria eta Korrika argazkia.
Lazkao
Olaberria
Martxoak 17. Korrika Txikia 15:00etan; Jolasak haurrentzat Maizpideren eskutik 16:30ean; eta Laburbira laburmetrai emanaldia Arerian, 21:15ean. Martxoak 22. Peto banaketa, 12:00etatik 12:30era. Musika 22:30etik gauerdira. Martxoak 24. Liluratura: Patxi Zubizarretaren 50 liburuaren literatur tertulia. Martxoak 26. Bertso afaria Mintzalagunekin Maizpiden. Anjel Pe単agarikano eta Jokin Uranga.
Martxoak 22. Afaria Arkupe Elkartean, 21:00etan. Ibon Magoaren ikuskizuna Arkupen, 22:45etik aurrera.
Martxoak 14-15. Arropa salmenta eta kuestazioa eguerdian. Martxoak 18. Korrika Txikia, txokolate jana eta buruhandiak, 15:00etan. Martxoak 22. Patata tortilla lehiaketari hasiera emango diote 18:00etan; txorizo eta ardo dastaketa 18:30ean; sari banaketa eta pintxo jatea 19:30ean; karpa azpian elkartu eta txokolate beroa eta peto banaketa 01:30ean.
Ataun Martxoak 12-29. Korrika logoen erakusketa Joxemiel Barandiaran eskolan. Martxoak 15. San Gregoriotik abiatuta oinezko ibilbidea San Martinera. Ondoren mokadutxoa, arropa salmenta eta kuestazioa San Martinen, 11:00etan. Martxoak 18. Korrika Txikia eta gero txokolate jana, 15:00etatik 16:00etara. Martxoak 22. Talo jana pilotalekuan, 19:30ean.
Mutiloa Martxoak 22. Korrika Txikia eta afaria.
Ordizia Martxoak 18. Eskualdeko afaria Plaza Nagusian 21:00etan. Afari ondoren, elkarteen lehiaketako sari banaketa. Ondoren, Igor Barrerosen kontzertua eta Amets Bidekoekin dantzaldia izango da. Martxoak 22. Mokadua 19:30ean. Musika herrian zehar 21:30etik gauerdira arte. Martxoak 23. Korrika Txikia 10:00etan.
Urretxu-Zumarraga
Martxoak 23. Korrika Txikia.
Martxoak 13. Bertso txapelketa, 23:00etan, Motz tabernan. Martxoak 21. Gymkhana Iparragirre plazan, 17:00etan. Parte hartzaileak puzzle bat eratzen saiatuko dira. Puzzlearen zatiak Urretxuko eta Zumarragako herrietan zehar egongo dira ezkutatuta. Martxoak 23. 04:30etik 06:00etara Apatxe eta Motz tabernak zabalik egongo dira Korrikako parte hartzaileei txokolatea banatzeko. Martxoak 23. Korrika txikia. 14:45ean Urretxuko kiroldegian hasi eta 15:30ean Zumarragako plazan amaitu.
Gabiria
Zaldibia
Martxoak 14. Kuestazioa. Martxoak 22. Afaria elkartean, 21:00ean.
Martxoak 13. Bi Bala taldearen emanaldia antzokian, 22:30ean. Martxoak 15. Dantzari Txiki Eguna, arropa salmenta eta kuestazioa.
Beasain Martxoak 18. Korrika Txikia herrian zehar Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleekin, 10:30-11:30. Martxoak 22. Arratsaldetik gauerdira, haurrentzako jolasak, bertso-triki poteoa eta musika plaza azpian. Martxoak 26. Five days to dance Goieniz zine klubaren eskutik, 19:00etan eta 21:30ean.
Ezkio-Itsaso
Idiazabal Martxoak 13. Plazan Erromeri Bira eta kuestazioa, 18:30ean. Martxoak 22. Flash Moba Xapobixikoen gidaritzapean, 18:30ean. Kantu poteoa eta kuestazioa.
Legazpi Martxoak 23. 05:00etatik 06:30era Korrikako parte hartzaileentzat txokolatea. Martxoak 23. Korrika txikia. 15:30ean Goierri jatetxearen parean hasi eta 16:15ean udaletxe aurrean bukatu.
Ormaiztegi Martxoak 20. Iluntzean, Erdaldun berrien kluba antzezlana kultur aretoan. Martxoak 22. Korrika Txikia.
Zegama Martxoak 12-13. Arropa salmenta eskolan zein kalean, eta kuestazioa.
12 GOIBERRI
GAZTEAK
Goierri Roller Skate taldeko hainbat kide. ASIER ZALDUA
Martxoaren 14an, skate txapelketa Ordizian Asier Zaldua Lazkao Goierrin kirol zaletasun handia dago eta, hala, ia kirol guztiak egiteko aukera dago. Baita skate delakoa ere, Goierri Roller Skate taldearen eskutik. Talde hau Sergio Piccolinok sortu zuen, 2013an. Fraide hau gaztetan patinetan ibili zen eta hemengo gazteekin lan egitea espero zuen. Seirekin hasi zen
Babeslea
eta egun 30 bat dira. Gehienak goierritarrak dira. Lehen urtean taldeko gazte bat, Beni Laver beasaindarra, Europako txapelketako finalerako sailkatu zen. Berak ez zuen joaterik izan eta bere ordez Jon Mallet itsasondoarra joan zen. Iaz, Gipuzkoako lehen txapelketa antolatu zuten. Lau proba egin zituzten: Bergaran,
Oiartzunen, Intxaurrondon eta Lazkaon. Aurtengo denboraldiari dagokionez, otsaila erdialdean hasi zuten, Bergaran. Inauteriak ziren eta ez zuen jende askok parte hartu. Bigarren proba Ordizian izango da eta parte hartzea handiagoa izatea espero dute. Ordiziako proba bihar izango da, skate parkean. 6-17 urte bitarteko neska-mutilek har dezakete parte. Gaur, berriz, herriko plazan, erakustaldia egiteko asmoa dute. Probaren egunean, 11:30ean, ikastaroa emango diete gerturatzen diren guztiei. Lehiaketa 15:00etan hasiko da. Aurten bost proba antolatu dituzte. Azken hiruak udaberrian izango dira: Hondarribikoa
apirilean izango da, Tolosakoa maiatzean eta Donostiakoa ekainean. Mikel Navarro taldeko arduradunak zaletasun handia dagoela dio. «Gero eta skate park gehiago daude. Gainera, gure taldean, skate-a egiten dutenez gain, scooter-a egiten dutenak ditugu. Scooter patineteei deitzen diegu: eskulekoa dutenei, alegia. Eurentzat ere lehiaketaren bat antolatzeko asmoa dugu», azaldu du. Bestalde, aurki taldeari izena aldatuko diotela aurreratu du. «Goierri Roller Skate izenarekin arazoak ditugu, ez baitute onartzen. Hori dela eta, Goroskate Club izena hartu behar dugu».
GOIBERRI 13
MOTZEAN
Mondeju beltzak egiten dituzte Ataunen. SANTI ETXEBERRIA
Mondeju ikastaroa Ataunen Mondeju beltza suspertzeko asmoz, mondeju ikastaroa antolatu du Jentilbaratza elkarteak, bihar. Loinaz Agirre Ataun Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak mondeju beltzak egiteko ikastaroa antolatu dubiharko. Pili Barandiaranek emango du ikastaroa. Ataunen egiten den Mondeju Beltza lehiaketan hiru alditan irabazi du Pili Barandiaran ataundarrak. Jentilbaratza elkarteak urte batzuk badaramatza mondeju beltza suspertu nahian. Lehiaketa antolatu izan du eta orain ikastaroa antolatzeko erabakia hartu du. «Mondeju beltza betidanik ezagutu izan da Ataunen. Belaunaldiz belaunaldi gaurdaino iraun duen bizimodu baten adierazgarri izan da»,
diote Jentilbaratza elkartetik. Urrats bat gehiago egingo du orain ikastaroa antolatuta. «Janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa dela ikusirik, garrantzitsua deritzogu ikastaro hau antolatzea», diote. Taloaren adibidea jarri dute: «Gertutik ezagutzen dugu taloaren bilakaera, izan ere, geroz eta jende gehiagok egiten du eta gazteetara ere transmisioa eman dela uste dugu. Gauza bera lortzea gustatuko litzaiguke Ataungo Mondeju Beltzarekin ere». Bihar, larunbata, hilak 14, izango da ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara, Ataungo Aizkoate elkartean.
14 GOIBERRI
GURE LURRA
Udaberriko lore azoka Seguran Udaberriarekin batera, beste urte betez, Segurako plaza lorez eta landarez jantziko da hilaren 22an. Loinaz Agirre Segura Udaberria iristear dago eta Seguran ez dute hutsik egingo aurten er: XV. Udaberriko loreen eta landareen azoka antolatu dute. Udaberriko lehenengo igandean izango da, martxoaren 22an. Hemezortzi lore eta landare saltzaile izango dira Segurako plazan; tartean, goierritarrak: Jose MÂŞ Setien (Segura), Nerea Soraluze (Zumarraga), Haritz Urretabizkaia (Arama) eta IĂąaki Azanza (Zaldibia). Loreez eta landareez gain, zortzi artisau postu eta zazpi janarien postuak ere jarriko dituzte Segurako plazaren inguruan. Kasu horretan ere, goierritarrak izango dira gehienak. Artisauen arloan, Ataungo Sandra Madutxa izango da arropa saltzen, Segurako Itxaso Sodupe kandelak eta xaboiak saltzen eta Segurako Keko Maiotz egurrezko kateak saltzen. Janari postuetan, Goierriko produktuak izango dira gehie-
nak: Segurako Ondarreko gazta, Segurako talogileak, Segurako Eugenio Elortzaren eztia, Idiazabalgo Joseba Baezen behi gazta, Beasaingo Julki gozotegiko pastelak eta Segurako Madurain elkartekoak.
Natura 2000 sarea Egitarau zabala antolatu dute astebururako, eta tartean, bihar arratsaldean, Oria ibai inguruko ekologiari buruzko ibilaldi gidatua aipatu daiteke. Oria ibaiaren goiko zatia Europa Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrendan, Natura 2000 izeneko sarean sartuta dago. Leku hori bereziki babestu beharreko gunea delako dago izendatuta Europa Batasuneko Babes Bereziko Eremu bezala. Jatetxeentzako dagoen Michelin Gida antzeko zerbait litzateke Natura 2000 sarea natur ondarearentzako. Balio ekolgogiko garrantzitsua ezagutzeko, Aitor Montes eta Joxean Auzmendi biologorekin ibilaldi gidatua egingo dute bihar.
Azokaren egitaraua
H
ilaren 21ean eta 22an izango dira ekitaldi nagusiak Segurako XV. Udaberriko lore eta landaren azokan. Hilak 17, asteartea.19:00etan, Eguneroko bizitza eta ingurugiroa hitzaldia, Joxean Auzmendiren eskutik. Kultur etxean. Hilak 21, larunbata.12:00etan, herriko Azpila dantza taldearen emanaldia, plazan. 16:00etan, Ibai inguruko ekologiari buruzko ibilaldi gidatua Aitor Montes eta Joxean Auzmendi biologoekin. Topaketa Zubi Haundin. Hilak 22, igandea. 10:00etan, azokaren irekiera: lore, landare, hazi, barazki-landare salmenta eta erakusketa; eskualdeko artisauen produktuak; herriko trikitilariak eta Kriseilu txistulari taldea kalea girotzen. Goizean zehar, umeekin tailerrak Juan Karlos Esainen eskutik. 10:30etik 14:00etara, Txerto desberdinak frutarboletan ikastaroa Josu Osarekin.15:00etan, azokaren itxiera.
16 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Aitor Lago Automozioko ingeniaria
«Onena zer izango den ikertu eta kart baten xasisa fabrikatu dugu» Loinaz Agirre Lazkao Aitor Lago lazkaotarrak 12 urterako garbi zuen automobilgintzaren alorrean lan egin nahi zuela. Aspalditik begiz jota zuen Kataluniako Monlau Competicion eskolako Ingeniaritza Masterra egin ahal izateko bideratu ditu ikasketa guztiak. Hori dela eta, MUren Goierri campusean Ingeniaritza Tekniko Mekanikoko ikasketak egin zituen lehenengo; Arrasaten Ingeniaritza Industrialeko Masterra egin zuen jarraian. 24 urte ditu eta Monlau masterra bukatu berria du Lagok; Bartzelonan Seat enpresan hasi zen astelehenean lanean, karreratako autoak diseinatzen eta fabrikatzen. Ametsa bete du.
Noiztik datorkizu automobilgintzarako zaletasuna? 12 urterako garbi nuen automobilgintzari heldu nahi niola. 1415 urterekin Epsilon Euskadin ibili nintzen ikastaro batzuk egiten, aste bukaeretan. Nire helburua beti izan zen Epsilon Euskadin masterra egitea, baina orain dela 3-4 urte desagertu egin zen eta beste zerbait bilatu beharra neukan. Zalantzan egon nintzen Ingalaterrara joan edo Monlau masterra egin Katalunian. Master hori egiteko ingeniaritza teknikoa eta ingeniaritza industrial masterra ika-
si behar izan ditut. Azkenean Monlau aukeratu nuen eta oso pozik nago; zortea izan dut.
Repsolek dirua jarri duelako izan da posible. Iaz, 1.3 eskalan egin zituzten; elektrikoak. Aurten benetakoak egin ditugu. Motibazio berezia sortu du horrek. Egindako kart-ak lehiatu egiten duela jakitea motibazio gehigarri bat da. Azkeneko egunetan, dena eginda dagoenean, zirkuitu batera joan, probatu, beste marka batzuekin konparatu dugu. Esperientzia polita izan da.
Zer da Monlau Repsol Technical Schooleko master hori? Repsolek finantzatutako auomozio arloko master bat da. 30 ikaslerentzako lekua dago. Lau espediente onenei beka ematen die Repsolek; masterraren matrikularen erdia. Ni lau horietako bat izan naiz. 30 pertsona izan gara eta lanean 5 edo 6 bakarrik gaude. Beka lortzea garrantzitsua da, enpresa bat curriculumak eskatzera etortzen bada, besteen aldean gehiago nabarmenduta zaude eta.
Titulua eskuratzeko proiektua egin behar izan duzue. Monlaun bi proiektu egiten dira: bat autoena eta bestea motorrena. Goierriko MUn ikasi duen Dani Domenech tolosarra motorren arloan aritu da. Autoen proiektuaren koordinatzailea izan naiz ni, beste ikasleek aukeratuta. Kart autoen xasisa diseinatzea izan da gure lana. Orain dela bi-hiru urte, bekak 1.000 eurokoak ziren baina gaur egun diru gehiago jartzen du Repsolek. Repsolek 5.000 euro jartzen ditu proiektuko. Gurea masterraren bosgarren edizioa izan da eta lehenengo aldia izan da motor oso bat eta kart oso bat muntatu direla.
Zer ikertu duzue?
«14-15 urterekin Epsilon Euskadin ikastaroak egin nituen, aste bukaeretan» «Repsolek finantzatutako automozio arloko masterra da Monlaukoa» «MUren Goierri campuseko laguntza izan dugu, ikerketan»
Mundu honetan «alderantzizko ingeniaritza» delakoa erabiltzen da. Dauden markak duela 50 urte hasi ziren; bakoitzak badaki zer dabilen ondo eta zer gaizki. Xasis bat egiten dute, barra bat okertuta beste ez... Horrela egiten dute baina ez dakite zergatik. Guk kontrakoa egin behar izan dugu: onena zein izango den ikertu dugu eta gero fabrikatu. Mundu honetan esperientzia daukan jendeari aurkeztu diogu proiektua. Haientzat erabat berria izan da. Egin ditugun ikerketa batzuk, beraiek planteatu ere ez dituzte egin.
Zuek pentsatzen jarri zarete, orduan. Ingeniaritzan ikasita guztia aplikatu dugu guk. Pentsatu, frogatu, aukera guztiak baloratu, guretzat onena izango dena
GOIBERRI 17
ELKARRIZKETA
aukeratu, ordenagailu bidez simulazioak egin... Gure ideiaren arabera eta ordenagailuak esaten duenaren arabera onena aukeratu, fabrikatu eta probatu egin dugu. Mundu honetan nahiko gauza berria da.
Etxera, MUren Goierri campusera ere jo duzue ikerketan aurrera egiteko. Bai, Goierri campuseko irakasle ikertzaileak xasiserako eta trakzio ardatzerako materialen propietate mekanikoen karakterizazioaz arduratu dira. Materialari zein tratamendu termiko eman ikertu behar zen eta Goierriko campuseko laguntza izan dugu. Akordioa egin genuen. Nahiko gauza bereziak ondorioztatu ditugu. Guk uste genuen, material termiko jakin bat izango zela onena eta pentsatzen genuen kart-ak material horrekin eginda egongo zirela. Baina ikusi dugu, tuboaren arabera, tratamendu termiko desberdina behar duela.
Proiektuko koordinatzailea izan zarela esan duzu. Zein lan gehiago egin behar izan duzu? Ate asko jo behar izan ditugu eta komertzial lana egitea ere egokitu zait niri. Adibidez, Italiako Lucky desig-nek egin digu kart-aren diseinua, biniloa Bartzelonako enpresa batek, gurpilak lortu, elektronikako piezak‌ dohainik lortu ditugu denak. Komertzial lana ere egin behar izan dut. Esperientzia polita izan da, asko ikasi dut.
Zuek egindako kart-a jarri duzue pistan martxan. Bai, Karting Club Vendrelleko pistatan testatu dugu. Guk kart bat egiteko dirua izan dugu baina guk orain ezin dugu gehiago fabrikatu. Kart-etan denboraldi bat egiteko 10-12 xasis behar dira. Guk bakarra fabrikatu dugu. Diru asko beharko genuke gehiago fabrikatzeko baina hori ez daukagu.
Hemendik aurrera zer? Astelehenean lanean hasi nintzen Bartzelonan, Seat Sport lantegian. Seaten lantokian egongo naiz, baina karreratako autoak bakarrik egingo ditugu. Gure lana izango da, batetik auto horiek diseinatzea eta fabrikatzea, eta bestetik, karreretan asistentzia ematea, laguntza teknikoa ematea. Nire lana da, fabrikatzen diren bitartean gauzak programatzea, motorra frogatzea eta behin autoa saldu denean, Europako zirkuituetara joan eta asistentzia hori ematea. Urtean 10-14 karrera izango dira. Hurrengo urtean Seatek Asia Cup lehiaketa sortzeko asmoa du eta Seat bat dagoen lekuan tekniko batek han egon behar du. Han ere izango gara.
Zuretzat auto bat egingo zenuke? Beti izan dut nahi hori, baina auto bat zerotik hastea zaila da. Kaleko auto bat hartu eta rally moduko zerbait muntatzea bai, egingo nuke.
18 GOIBERRI
INTERNET
saretik Sarean ikusia
Klik
Otamotz ere ‘.EUS’ izango da
Photoshop: 25 urtez irudiak ‘hobetzen’ hotoshop irudi tratamendurako munduko erremintarik ezagunenak mende laurdena bete du. Adobe etxeak duela 25 urte, 1990ean merkaturatu zuen. Hasieran profesional gutxi batzurentzako zirudien programak, sekulako zabalkundea izan du, eta argazkiak editatzea edonoren esku dagoen gauza da egun. Polemika ugari ere eragin du, ordea. Irudiak hobetzearen eta manipulatzearen arteko muga non dagoen, edota zenbait argazki ‘ukitzea’ –batez ere infor-
P
mazioaren arloan– moralki egokia ote den, eztabaidagai izan dira urte hauetan.
Alternatiba gehiago 25 urtez arerio guztiei gailendu zaie Photoshop. Baina azken urteetan, batez ere ordainketa sistemek eta softwate merke eta librearen ugaritzeak eraginda, gero eta aurkari edo alternatiba gehiago ditu PSk. Gimp da horren adibide nagusia; alternatiba libre bezala hasi zenak, gero eta erreminta hobeak eskaintzen ditu. Pixelmator edota Affinity Photo dira bogan dauden beste aukera batzuk.
Kazetaritza ez delako delitua Espainiako Gobernuak onartu nahi duen Mozal Legea eta Iraitz Salegi, Topatu.info-ko kazetariaren kontrako epaiketa salatu asmoz, Kazetaritza ez da delitua kanpaina jarri dute martxan. Ekimenak oihartzuna izan du eta dagoeneko 59 euskal hedabidetako 300 kazetari inguruk (tartean Goierriko Hitzakoek) eman diote atxikimendua. Horietako askoren argazkiak ikusgai daude dagoeneko webgunean. Argazki horiekin mosaikoa osatuko dute. kazetaritzaezdadelitua.info
Goierriko Hitzak eta GoiBerri aldizkariaren webguneak hasitako bidetik, Otamotz Urretxu eta Zumarragako atariak ere ‘.EUS’ luzapena izango du. Goierriko Hedabideek eta Zintzo Mintzo elkarteak Interneteko euskal komunitatea irudikatzen duen luzapen honen aldeko apustua egin dute. Dagoeneko martxan da otamotz.eus helbide berria. otamotz.eus
Metaposta, orain mugikorrean Datuak sarean edo ‘lainoan’ gordetzeko postontzi elektroniko moduan sortu zen Metaposta. Egun, 45.000 erabiltzaile inguru ditu eta denera 5,5 milioi dokumentu jasotzen ditu. Orain, mugikorrerako aplikazio berria sortu dute; doan deskargatu daiteke Android, iOS eta Windows Phone sistemetan. metaposta.com