Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
140 zenbakia. 2015eko martxoaren 20a
Iker Irribarria Pilotaria
ÂŤDebutekoa zirrara askoko eguna izango daÂť 4-5
GOI B ERRI Igande honetan debutatuko du pilotari aramarrak Aspe enpresarekin. MYRIAM ARANBURU
Manex Aranburu 3 Iritzia 4-5 Gautena autismo elkartea 6-7 Jon Lonbide 10 Aralarreko eta Aizkorriko trail estazioa 12-13
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAN
Manex Aranburu Goimen elkarteko teknikaria
«Zentzurik ba al du jaten ematen ez dizun lurrean bizitzeak?» Mikel Albisu Ordizia 1999tik Goimen Elkartean ari da lanean Manex Aranburu (Ordizia 1972) nekazaritzaren eta landa eremuaren garapenean.
Nolakoa izango litzateke baserririk gabeko Goierri? Gorriak ikusteko geundeke! Jende gutxi eta toki ondo txiroa litzatekeelakoan nago, ahaztu egun ezagutzen dugun industri garapena edukitzeaz.
Hurbileko nekazaritzak zer ematen dio kontsumitzaileari? Zentzurik ba al du jaten ematen ez dizun lurrean bizitzeak? Nortasuna eta etorkizuna.
Zaletasun bat.
Naturan egin ohi diren edozein ariketa. Korrika batik bat.
Jaso duzun oparirik bereziena. Bizitza, seme-alabak... maitasunez beteriko barkamen besarkada!
Pelikula bat. La vida es bella. Liburu bat. El Pentateuco de Isaac Angel
Gorroto duzuna.
Musika talde bat.
Gorroto baino min ematen dit azpijanean okerkeriatik datorrenak.
Reincidentes
Goierriko txoko bat
Abesti bat.
Agamundako gaina. Bertako paisaiak, arbasoek utzitako lan urratsak, biziki irensten zaitu.
Wagensteinena.
Mikel Laboaren Izarren hautsa .
Janari bat. Indaba gorriak, dagozkien gehigarri guztiekin.
Edari bat. Intxustiko itturriko ura.
Oporretarako leku bat. Lurrari atxikitako herrixka, ostertz zabal eta lehorra... Errioxa.
«Baserririk gabe, ahaztu egun ezagutzen dugun industri garapena edukitzeaz»
Herriko alkate bazina... Ez nuke iraungo, hobentsuen gabiltzanak dezente estutuko nituzke eta.
Ordizian biziko ez bazina... Maitasuna eman didatenekin, dauden tokian daudela.
MIKEL ALBISU Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Loinaz Agirre Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Arkaitz Apalategi Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.eus
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus
04 GOIBERRI
IRITZIA
Joxe Begiristain Euskara teknikaria
Ez dago nire esku hun kazetaritik gora» izan zirela jakitera behartu zintuzten. Protagonistari lehen galdera egiteko aukera zeinek izan zuen, kazetari galdera egilea nola jantzita zebilen... «Eguneko protagonista nagusienetakoa...» jarraitu zuen irrati-esatariak. Nagusienetakoa? Zenion zuk zeure baitan, ala bakarra? Real Sociedad futbol taldearen entrenatzaile berria aurkezteko egindako prentsaurrekoaz ari zitzaizkizun hizketan, entzungai duzun ohiko irratian. Ordura arte David Moyes jauna izenez ere ezagutzen ez bazenuen, handik aurrera bere biografia idazteko eseri eta jartzea besterik ez duzu. Beldurgarria izan zen (beldurtzekoa, zinez) gizon hau «gizarteratzeko» ahaleginean Donostian azaroaren 13an egindako antzezpena. Zinemaldiko aurkezpenen parekoa egin nahi izan omen zuten nonbait, prentsa-areto berezia eraikiz eta…
E
Ezinezkoa da David Moyesen ezaguerarik gabe bizitzea. Ez dizute utziko Espainiako futbol txapelketan Real Sociedadek duen egoerak zugan ere itolarria eragin gabe egun bat irauten. Inor ez gaude izurrite kronikoa den gaixotasun honetatik libre. Erlijio berriaren igurtzirik gabeko egun oso bat, fikzioa da. Ez da erreala. Ipuin baterako ondo legoke, baina eguneroko bizitzan, ezinezkoa da 24 ordu segidan Real Sociedaden «berririk» gabe bizitzea. Utopia. Gizakiok elkarrekin harremanean bizi gara, ez gaude bakarrik. Nekez gerta daiteke, beraz, egun baten joana, gure zilborra baino barneratuago dugun futbolaz jabetu gabe. Inork neurtu al du hitz egiten, entzuten, irakurtzen, idazten, ikusten dugunetik, zenbateko lekua duen Real Sociedadek, futbolak, saskibaloiak, pilotak eta orokorrean, elitezko lehiazko kirolak? Kirol-informazioaren diktadurara ohitu egin gara/gaituzte. Komunikabideek nahi dutena gara. Bat datoz, notiziak sail-
katzeko dituzten irizpideak irizpide, bakoitzari eskaintzen dien denboraz: kirola da nagusi gainontzeko gertakizun guzti-guztien gainetik! Beraz, jakin dezakezu zure bizimodua hobetzeko ahaleginean lanean diharduten politikariak zertan dabiltzan, zure herrialdeko mugetatik kanpoko gerrateen berri, eta baita ere, noizbehinka, kirolaria ez den beste artistaren baten aipamena egingo dizute, oraindik «kultura» tartea mantentzen duenik baldin bada, behintzat. Baina, notizia horien ondoren dator muina: kirola. Denak bat datoz guri zer komeni zaigun erabakitzerakoan: ki-
rola da erlijio berria. Besteek egiten dutena eta gizonezkoena, noski. Eguneroko dotrinaz, arrosarioz eta astean behingo mezaren bidez Jaungoiko bakarraren existentziaz hezi gintuzten gure garaikoak. Oraingoek zailagoa dute! Zenbat jaungoiko miresteko! Eta, beraz, zenbat dotrina- eta arrosario-ordu egunero; zenbat ordutako ikus-entzunezkoak egunero, astean behingo gure meza nagusiaren ordubeteko haren aldean! Aldatu ez den egoerarik ere bada. Garai batean, erlijiozalea ez zenak ez zeukan erraza hura gabe moldatzeko. Gauza bera da gaur egun, kirol-informazioaren diktadurarekin: saia zaitez orain, eguneroko dotrina, arrosario, sermoi eta mezarik gabe bizi izaten. Komunikabideak dira dotrina berria; oraingo kazetariak dira lehenagoko apaizak, izan irrati-pulpitutik ala egunkariak deitzen ditugun meza-liburuetatik. Lehen ohiko esamoldea zena, «hori ulertuko duen kristaurik ez dago», ez dakit nola eguneratu genezakeen gaurko egoerara «hori ulertuko duen «...» ez dago», baina nik behintzat ez dut ulertzen nolatan duen kirolak halako presentzia komunikabideetan eta ez dakit nola egin ukazioa kirol-informazioaren erlijio-diktadurari. Apostasia egin nahi diot. Baina, ez dago nire esku.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
19.Korrika Martxoaren 22tik 23rako gauean pasako da 19. korrika Goierritik. Hika, hika, hika! Hemen dator korrika!
Udaberria iristear da Idoia. Urteko lehen zizak ikusi nituen asteazkenean Ordiziako azokan. Eguzkiak bete betean jotzen du eguerdiko orduetan. Dendatako eskaparateak koloredun arropez bete dira. Gaur arratsaldean kafea hartzen ari nintzela kanpoko mahai gainak polenaz beteta daudela esan dit zerbitzariak. Kukua ere laister entzungo dugu. Ni dirua prestatzen hasi naiz dagoeneko, badaezpada poltsikoan txanponen bat edo beste eramateko beti. Ez dut nik gehiegi sinisten horrelako kontuetan, baina etxean beti esan da kukua lehen aldiz kantuan entzuten duzunean poltsikoan dirua baduzu, urte ona izango duzula aurretik diru kontuei dagokioenez. Ez da ezer kostatzen, eta nik, badaezpada, dirua ondoan!. Honen harira, lehengoan batek esan zidan ni zorteko izango nintzela kukua entzuten banuen, baserri inguruan bizi naizelako. Bera kalean bizi da, zelaietatik eta basoetatik ez oso urruti, baina bai, egia da, nik berak baino aukera gehiago ditut kukua entzuteko. Bizi naizen lekuan bizi naizelako. Ez nuke ezerengatik aldatuko gainera,
eta deskuidoan inoiz etxetik mugitu beharra izango banu, ez al da gertatuko, Brinkola bezalako auzo batera edo herri txiki batera joango nintzateke. Kukua entzun ahal izateko.
Tere Madinabeitia
bat eta
Bai Tere, nik ere ikusi dut polena, udaberria badatorrenaren seinale eta izugarri pozten nau, nekea eta alergiak ere agertuko badira ere. Kukuari buruz, nik ere urtero entzuten dut eta etxean beti esan izan da diruaren kontu hori, baina nik ez daukat dirurik poltsikoan hirugunetik urrun nagoenean edo buelta bat ematera joaten naizenean, gutxitan eramaten baitut; hori izango da nire betiko egoera ekonomikoaren arrazoia, ezta? Hortaz, gutxiagorekin bizitzen edo gutxiago gastatzen saiatzeari ekin diot. Esaten dute ez dela aberatsagoa gehiago duena, gutxiago behar duena baizik. Eta nola egiten da hori. Agian munduko beste punta batean biziko bagina ez genuke hainbeste beharko, ez dakit. Aurreko batean, irrati tertulia batean musutruk lortzen denaz hitzegiten egon ziren. Eta kosta egin zitzaien kontsumorako edo bizitzeko horrela lortzen den zerbait aurkitzea (maitasuna, eta kontu horietaz aparte). Esperimentu zientifiko-filosofiko hori martxan jartzera noa: lehenik
bat Idoia Luzuriaga
eta behin txanpon batzu poltsikoan ditudala kukua entzutera irten eta bigarrenik gutxiago gastatuta bizi. UsteGoiberri - sarean dut kukua entzutea lortuko dudala lehenago. Kontatuko dizut.
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Mari Jose Gonzalez, Imanol semea, Jone Ormazabal eta Jose Conejo Imanolen aita Gautenak Zumarragan duen egoitzan. MIRIAM LUKI
Ume isilen burbuila Gautena Gipuzkoako Autismo Elkartearen Zumarragako egoitzan 60 bat familia artatzen dituzte.
Miriam Luki Zumarraga Imanolek ez du hitzik egiten, Imanolek musuak ematen ditu. Imanol 20 urteko autista da. Gautena Gipuzkoako Autismo Elkarteak Zumarragan duen egoitzan egindako hitzordura gurasoekin iritsi da: Mari Jose Gonzalez eta Jose Conejo. Familia Legazpikoa da. Jone Ormazabal batu zaie egoitzako atean, Idiazabalgoa jatorriz, urteak dira Zumarragan bizi dela. Ormazabalen 19 urteko semeak asperger sindromea dauka. Sindrome hau autismoaren espektroaren barruan kokatzen da. Imanolek ez du hitzik egiten. Aurrera eta atzera mugitzen du soina tarteka, mugimendua mekanikoa da erabat. Lasai
dago bere gurasoek hitz egiten duten bitartean. Amak kontatu duenez, «hitz egiteko ordua iritsi zitzaionean ez zen bere ahotik hitzik atera. Hasieran, gorra zela pentsatu genuen. Ez genuen, inondik ere, autismoarekin lotu». Imanol parkera eramaten zuten. «Kamioiekin jolasten zuen berak ere, baina beste umeek ez bezala, berak kamioiari buelta eman, eta gurpilak gora begira zeudela arrastaka ibiltzen zuen behin eta berriro», dio amak. Jose Conejo aitak gogoan du beren umeak ez zuela nahi zuena eskatzeko hatzarekin seinalerik egiten. Neurologora bideratu zituzten eta hark, diagnostiko zehatzik eman gabe, Gautenarako
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
bidea erakutsi zien. Gautena 1974. urtean ume autisten gurasoek sortutako Gipuzkoako elkartea da. Jose Conejok azaldu duenez, «ordutik urrats asko eman dira eta elkarte profesionalizatu egin da, baina asko dago oraindik egiteko». Imanolek orain gutxira arte eskolan txertatuta egoteko aukera izan du. Gautenaren eta Hezkuntza sailaren arteko hitzarmenei esker, eskolan arreta berezia jaso du. Behin 20 urte bete dituenean, ordea, ilargian egongo balitz bezala da. «Badirudi adin batetik aurrera autista izateari uzten diotela», dio Conejok. Eskuduntza foru aldundietara pasa, eta sarri hiriburuetan «zentralizatuegi» dauden zerbitzuak erabili ditzakete.
Burbuila barruan Gaur-gaurkoz, etxean sei hilabete egin eta gero, Imanol Gautenak kudeatzen duen eguneko zentro batera joaten da egunero, astelehenetik ostiralera, Donostiara. Joan baino, bere aitak eramaten du. Eta, eraman ahal izateko, lanean egoitza aldaketa egin du Jose Conejok: «Osakidetzan egiten dut lan eta aldaketa hori egingarria izan da; bestela, nola?». Imanol ezin da une batez ere bakarrik geratu. Erreferentzia bat behar du, ekintza soilena egitera bultzatuko duen ahots bat, «bestela ez litzateke ohe-
tik altxatuko», dio amak. Imanolek erabateko mendekotasuna dauka. Komunikazio eta sozializazio gaitasun eza dira autisten ezaugarri nabarmenenak. Burbuila batean bizi direla esan daiteke. Gaixotasuna al da? Baietz diote, nahiz eta ez dakiten zehazki zerk eragindakoa den. Garunak gordetzen duen misterioetako bat da autismoa, eta, autista bakoitza, autista bakarra da. Asperger sindromearen eta autismoaren aldea kognitiboa da. Autistek atzerapen kognitiboa duten bitartean, asperger kasuek jakintza metatzeko gaitasuna dute. Ormazabalen hitzetan, «intereseko zerbait aurkitzen badute, jakintza sakona izan dezakete. Gure semeak historia gustuko du eta errege bisigodoen zerrenda egin ahal du; hori guztia solasaldi batera eramatean datza bere zailtasuna». Ormazabalen semea Imanol baino autonomoagoa da; kirola egitera, adibidez, bakarrik joaten da. Bestelako sentsibilitatea duela dio amak, «egun txar bat baldin badaukat, bera da etxean jabetzen den bakarra, eta musu piloa ematen dizkit». Imanolek musuak ematen ditu, bere aitaren hitzetan, «zerbait positiboa delakoan dagoelako». Izan ere, Mari Jose Gonzalez amari inoiz bere semearekin konektatu duen gal-
detuta, erantzuna ezezko borobila da. «Hori da, hain justu, autismoaren esentzia. Imanol egarriak jota egon daiteke, baina ez du urik hartuko. Norbera konturatu behar da egarriak dagoela, eta ura eskaini». Jone Ormazabalek ñabardura bat egin du: «Askotan daukat sentsazioa autistak joan egiten direla, baina ez dakitela etortzen».
«Imanolek, egarri izanda ere, ez du bere kasa urik hartuko; norbera konturatu behar» Mari Jose Gonzalez Ama
«Askotan daukat sentsazioa autistak joan egiten direla, baina ez dakitela etortzen» Jone Ormazabal Ama
«Goierrin eguneko zentro bat eta etxebizitza zerbitzua beharrezkoak dira» Jose Conejo Aita
Gurasoen eskaera Guraso hauek pozik daude Zumarragan Gautenak egoitza duelako. Gogoan dituzte iraganean Donostiara egindako joan-etorri guztiak. «Guk gure umeak haurrak zireneko etapa hori pasa dugu jada. Jakin badakigu, halere, orain haur txikiak dituztenentzat egoitza gertu izatea zeinen mesedegarria den». Zumarragako egoitzan 60 bat familiei ematen diete zerbitzua, Goierrikoak denak. Goierrin eguneko zentro bat eta etxebizitza zerbitzua beharrezkoak direla aldarrikatu du Conejok, eta horiek dira, hain zuzen, esku artean Gautenarekin batera dituzten erronkak. Zaintza ezin da bakarrik gurasoen esku utzi, zama gehiegizkoa da, «zoratzeko modukoa», dio Mari Jose Gonzalezek. Apirilaren 2an Autismoaren Nazioarteko Eguna da. Aipatuko da gaixotasuna; autismoa, baina, hezur eta mamizkoa da.
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
MYRIAM ARANBURU
Iker Irribarria Olazabal Pilotaria
«Nire idoloen aurka jokatzeko aukera izateak motibatzen nau gehien»
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
Myriam Aranburu Arama Urrutitik ikusten zaio pozik dagoela, ilusioz beteta. Eta ez da gutxiagorako. Iker Irribarria pilotariak (1996, Arama) profesionaletan debutatuko du igande honetan, Astelena Eibarko pilotalekuan.
Igandean debutatuko duzu Eibarren profesionaletan. Zer pasatzen zaizu burutik? Izugarrizko poza dut. Hona iristen zarenean pentsatzen duzu orain arte egindako sakrifizioak balio izan duela. Nagoen lekura iristea ez da erraza izan, baina hau ez da amaiera, hasiera baizik. Egunean bertan, kamiseta urdina jantzi eta pilotalekura ateratzen naizenean ez dakit zer pasako zaidan burutik. Zirrara askoko eguna izango dela uste dut. Baina ni saiatuko naiz ahalik eta kontzentratuena egoten. Ez naiz oso mutil urduria, baina egunean bertan nahi gabe ere, ziur bakarrik etorriko direla nerbioak.
Hasiera batean ekainean debutatuko zenuela zirudien, baina azkenean aurreratu egin da data. Hala esan zidaten, seguru aski ekainean igoko nintzela kategoriaz, baina ez zegoen konfirmatuta. Eta bat-batean, lau astean debutatuko nuela esateko deitu zidaten. Momentu horretan baietz esaten nuen, bi aldiz pentsatu gabe. Telefonoa eskegi ondoren ere, ezin nuen sinetsi, amets batean nengoen. Lasai arnasa hartu eta geroago hasi nintzen asimilatzen baietz, azkenean nire ametsa bete dela.
Hemezortzi urterekin txikitatik izan duzun ametsa beteko duzu. Gero, zer? Helburu handienetako bat beteta geldituko da, bai. Orain mundu honetaz, pilotak ematen didan guztiaz gozatzea gelditzen zait. Disfrutatzea. Gaur arte pilotak asko eman dit, asko gozatu dut, eta horrelaxe nahi dut segi. Egia da beti nahi duzula hobea izan, baina horretarako lan handia egin behar da, eta ni prest nago. Baina beti ez dago zure esku. Norbaitek zugatik apustu egin behar du, aukera eman behar dizu mailaz igotzeko, azkenean, kontratatu egin behar zaitu. Ni oso pozik nago aukera hori eman didalako Aspe taldeak.
Egoera berri honen aurrean sentitzen al duzu beldurrik? Beldurra, beldurra bere horretan ez. Errespetu handia sentitzen dut, noski. Sentimenduak nahastu egiten zaizkit, eta buruari behar baino buelta gehiago ematen dizkiot askotan. «Balioko ote dut?», «besteen mailan egongo naiz?», eta horrelako galdera ugari pasa zaizkit burutik. Luzea egin zait itxaronaldia, baina tira, ez da ezer geratzen, eta merezi izan du.
Noiz hasi zinen pilotan? Aspaldi, ia gogoratu ere ez naiz egiten noiz hasi nintzen. Betitik jolastu izan dut pilotan. Hiru bat urterekin edo, aitari esaten nion pilotalekura joan nahi nuela, pilota gustuko nuela. Ordutik, inoiz ez diot pilotan jokatzeari utzi, lesio baten ondorioz izan ezik.
Zer espero duzu zure debutaz?
Zein lesio izan zen?
Egun berezia izango da, baina ez da hor bukatzen. Hor hasiko da nire karrera, nire bidea. Nire maila eman nahi dut, erakutsi zer egiteko gai naizen. Urteak daramatzat egun horrekin amesten, eta partidua amaitzean sentsazio onarekin gelditzea besterik ez dut eskatzen. Noski, irabaziko banu askoz ere hobeto, baina ez dago jakiterik partidua nola joango den.
2013. urtean eskutik operatu ninduten. Fibrosia diagnostikatu zidaten ezkerreko eskuan, eta zirkulazio falta ere banuen. Goizetan esnatzen nintzenean askotan ez nituen behatzak ondo sentitzen, hotzak izaten nituen. Tratamendu batekin hasi nintzen hasieran, baina ez zuen funtzionatu, eta azkenean operatu egin ninduten. Operatu on-
dorengo hilabeteak gogorrak izan ziren. Bi-hiru hilabetean geldirik egon nintzen. Gero, poliki-poliki hasi nintzen pilotan, eta hasiera batean ondo sentitzen nintzen arren, gutxira berriz ere mina sentitzen hasi nintzen. Momentu horretan gauza asko pasa zitzaizkidan burutik, pentsatzen nuen agian ez niola bueltarik emango, amaiera izango zela...baina halako batean masajeekin hasi nintzen, eta asmatu egin zidaten. Ordutik ez dut arazorik izan.
Pilotan ez ezik, saskibaloian ere ibili izan zara. Euskadiko Selekzioarekin jokatzera iritsi zinen. Bai, Euskadiko Selekzioarekin jokatzera ailegatu nintzen. Garai haietan pilota eta saskibaloia biak nituen gustuko. Baina
«Saskibaloiaren eta pilotaren artean aukeratu behar nuen: bihotzak aukeratu zuen» «Ez ditut ikasketak utziko. Pilotaz bizi nahi dudan arren, ikasketek ere garrantzia dute» «Orain idoloak alde batera utzi behar dira; nigatik borrokatzeko unea iritsi da» «Debutarekin nire bidea hasten da. Zer egiteko gai naizen erakutsi nahi dut»
momentu batean saskibaloiaren eta pilotaren artean aukeratu behar nuen: bihotzak aukeratu zuen.
Orain arte zure idoloak izan diren horien aurka lehiatzeko prest zaude? Arraroa izango da, ez dut ukatuko. Baina prest nago dudan guztia emateko. Telebistan ikusi ditudan horien aurka jokatuko dut, betidanik miretsi ditudan pilotarien aurka. Agian, Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizolaren aurka jokatzea tokatuko zait.
Biak pilotaren errege, baina zu Irujoren alde. Bai, ni Irujo zalea izan naiz. Baina pentsa bere aurka jokatzea tokatzen zaidala. Orain idoloak alde batera utzi behar dira, eta nik nigatik borrokatzeko unea da. Hemen beraiek dira pilotako erregeak, ni hasiberria besterik ez naiz. Oraindik ikasten ari naizela esan daiteke, eta horrek, alde batetik, presioa kentzen dit. Bestetik, ordea, motibazio handia ematen dit nire idoloen kontra jokatzeko aukera izateak.
Ezkerra izanik, zer moduz moldatzen zara eskuinarekin? Tira, ari naiz hobetzen. Entrenamendu asko egin ditut eskuinarekin teknika eta kolpea hobetzeko, baina orain ez dut entrenamendu espezifikorik egiten eskuina hobetzeko, ondo moldatzen naiz.
Pilotan jokatzeaz gain, ingeniaritza ikasketak egiten zabiltza. Biak egiteko denbora baduzu? Ingeniaritza mekanikoa ikasten nabil Goierrin. Denok dakigu ingeniaritza bat ez dela edonolako karrera, ordu asko eskaini behar dizkiozu, eta zaila da. Badakit ez dudala dena lehenengoan gaindituko, kontzientea naiz. Argi dut, ez ditut ikasketak utziko. Ez dakit hemendik hamar urtera non egongo naizen, zertan. Agian pilotan jarraituko dut, baina nork daki. Niri pilotatik bizitzea gustatuko litzaidake, baina ikasketek ere garrantzia handia dutela badakit.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
ÂŤAuto zaletasuna dut, baina sekula ez dut neure burua pilotu lanean ikusiÂť Jon Lonbide legazpiarra kopilotua da. Legazpi-Gabiria rallysprintean parte hartu du Xiker Aiertzarekin. Asier Zaldua Legazpi Kopilotuen lanak ez du pilotuenak bezainbesteko aitortza, baina ezinbestekoa da. Jon Lonbidek (Legazpi, 1987) kopilotuen jardunari buruz hitz egin du.
Noiztik gustatzen zaizkizu auto lasterketak? Umetatik. 1999an Gabiriako rallysprinta antolatu zuten lehenengoz eta asko gustatu zitzaidan.
Nolatan hasi zinen kopilotu? Kuadrillako batek, Maikel Iriartek, autoa erosi zuen eta berarekin hasi nintzen. Beti kopilotu aritu naiz.
Ez al duzu sekula pilotu aritzeko gogorik izan? Auto zaletasuna dut, baina sekula ez dut neure burua pilotu lanean ikusi.
Zergatik?
ASIER ZALDUA
Babeslea
Nahiz eta mundu hau gustatzen zaidan, ez dut uste pilotu ona izango nintzenik. Gainera, pilotu izatea garestia da. Kopilotuak, berriz, kaskoa eta arropa bakarrik ordaintzen ditu. Bestalde, dagoeneko kopilotu bezala ezagutzen naute eta pilotuek eurekin aritzeko deitzen didate.
Norekin aritu zara? Esan bezala, Maikel Iriarterekin hasi nintzen. 2009tik 2012ra berarekin aritu nintzen. 2013an
Xiker Aiertza urretxuarrarekin hasi nintzen. Berarekin aritzen naiz, baina iaz Errioxako rally batera Xabier Alustizarekin joan nintzen.
Zaila al da kopilotuaren lana? Praktikatuz ikasten da. Hutsetik hasi nintzen eta gainontzeko kopilotuek aholku asko eman zizkidaten. Kontzentrazioa, segurtasuna, konfiantza eta ilusioa behar dira. Beldurrik ez edukitzea oso garrantzitsua da, beldurra pilotuari ez kutsatzeko.
Ez al duzu sekula beldurrik sentitu? Hasieran inpresio pixka bat ematen du. Tentsioa handia da, huts batek istripua ekar baitezake.
Pilotuaren eta kopilotuaren arteko harremana oso estua izan beharko da. Batak bestearengan erabateko konfiantza eduki behar du. Gainera, pilotu bakoitzak gidatzeko eta oharrak hartzeko modu bat du. Oso ondo jakin behar da bakoitzari bihurguneen berri noiz eta nola eman.
Zein da kopilotuaren lana? Ibilbidea ikuskatzera joaten garenean, pilotuak bihurguneen berri ematen dit. Nik oharrak hartzen ditut, ondoren irakurri egiten dizkiot eta, azkenik, berak zuzenketak egiten ditu.
12 GOIBERRI
MOTZEAN
Korrikarako guneak Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletan Euskal Herriko lehenengo trail estazioa ireki dute. Kirol turismoa erakarri nahian, 279 kilometrotan luzera eta zailtasun desberdineko 16 ibilbide seinaleztatu dituzte. Loinaz Agirre Mendian korrika egiteko prestatuta dagoen eremua da trail estazioa. Ibilbideak seinalaztuta daude. Estazio berriak 279 kilometro ditu, zailtasun ezberdineko 16 ibilbidetan banatuta, ondo seinaleztatuta eta mugatuta. Egitasmo berri horrekin, kirol turismoa erakarri nahi dute Goierrira. Korrika eginez Aralar eta Aizkorri parke naturalak ezagutzeko aukera ematea da inauguratu berri duten Trail estazioaren helburua. Goierriko bi parke naturalak nazioarte mailako Trail karrera ezagunetako eszenatokiak dira, hala nola, Zegama-Aizkorri eta Ehunmiliak, Euskal Herrian mendi lasterketetarako dagoen zaletasun handiaren isla dira. Bi froga horiek erreferentziazko leku bilakatzen dituzte Aralar eta Aizkorri. Era horretan, Tolosaldea eta Goierri eskualdeek bat eginda, Goierri, Europako Trailrunning Stations International Network
sarean sartu dira. Informazio guztia www.stationdetrail.com webgunean eskura daiteke. Iker Karrera korrikalari amezketarra izan da proiektu horren bultzatzaileetariko bat. «Trail Estazioaren ideia Frantziatik dator, gure aisia eta mendiaz gozatzeko beste modu bat dakar», dio Karrerak.
16 ibilbide Balizatutako 16 ibilbide prestatu dituzte Aralar eta AizkorriAratz parke naturaletan. Luzera eta zailtasun desberdinetakoak dira. Horietako hiru ibilbide bertikalak dira. Zegama-Aizkorri maratoiaren ibilbidea ere badago, eta bi parke naturalak lotzeko aukera ere badago. Ez da korrikalari profesionalei soilik zuzendutako estazioa. Natura zaintzea da baldintza nagusietako bat; ezin da bidezidorretatik urrundu eta debekatutako bideetan ibili. Euskal Herriko Trail Estazioak bi sarrera ditu; bat parke natural bakoitzeko.
Aralar Parke Naturalean kokatzen den sarrera Abaltzisketan dago eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalari dagokion sarrera Zegaman.
Harrera guneak Aizkorri-Aratzeko Parketxean, Anduetza etxean, kokatzen da harrera gunea; ibilbideak ere bertatik abiatzen dira. Zegamako sarrerak aldagela, gimnasio, ostalaritza eta alojamendu zerbitzua eskaintzen ditu. Erabilitako zerbitzuen arabera, prezio desberdinak ordainduko ditu erabiltzaileak. Aldagela, armairua eta dutxaren erabileragatik, 2.30€ ordaindu behar da pertsonako. Aldagela, armairua, gimnasioa eta saunagatik, berriz: 5.80€ pertsonako. Zegamako kontaktua: telefonoa: 943 80 21 87, e-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net. Ordutegiak ondorengoak dira: martxoa-ekaina / urriaabendua, asteazkena-ostirala:
10:00-14:00, larunbata: 10:0014:00 / 16:00-18:00, igandeak eta jaiegunak: 10:00-14:00. Uztaila-Iraila / Aste Santua eta Pazko astea / maiatza 6-17, asteartea-larunbata: 10:0014:00 / 16:00-18:00, igande eta jaiegunak: 10:00-14:00. Abaltzisketako sarrera Ostatuan kokatzen da. Aldagela, gimnasio eta ostalaritza zerbitzua eskaintzen du. Aralar Parke Naturaleko sarrera eta Trail Estazioaren ibilbide sarearen abiapuntura joateko, egokitutako bi kilometrotako ibilbide bat dago Abaltzisketa bertatik. Larraitzen autoentzako aparkaleku handia dago. Prezioak, hemen ere, erabilitako zerbitzuen arabera daude. Aldagelaren, armairuaren eta dutxaren erabileragatik, 1.5€ pertsonako; Aldagelaren, armairuaren, dutxaren eta gimnasioaren erabileragatik, 3€ pertsonako. Abaltzisketako kontaktua: 943 80 21 87 tour@tolosaldea.net.
GOIBERRI 13
MOTZEAN
Trail estazioko ibilbideak 1. Ausa Gaztelu 3. Ganbo 4. Metaegietara 5. Igaratzara 6. Pikueta 7. Aralarko Bira 8. Larraitz-Zegama 10. Aizkorpe 11. Arranoaitz 13. Urbia 14. Aizkorri 15. Aratz 16. Zegama-Aizkorri
10,4 km 16,4 km 15,8 km 21,1 km 14,3 km 37,6 km 35,4 km 13,4 km 9,6 km 25,1 km 19,6 km 18,2 km 42,3 km
Trail tailerrak 599 m D+ 1033 m D+ 1072 m D+ 1148 m D+ 895 m D+ 2113 m D+ 1748 m D+ 763 m D+ 645 m D+ 1610 m D+ 1595 m D+ 1282 m D+ 2457 m D+
- Iraupen labur, luze edo oso luzeko entrenamenduetarako guneak. - 3 km.ko Trail ibilbidea Larraitzen, 500 metroro seinaleak dituela. - 200 m.ko aldapa Larraitzen, 50 metroro seinaleak dituela. - 4 km.ko kilometro bertikala: Larraitz Txindoki. 887 metroko desnibelarekin. - 3,2 km.ko kilometro bertikala: Zegama Aizkorri. 1015 metroko desnibelarekin. - 8 km.ko kilometro bertikala: Zegama Donejakue. 805 metroko desnibelarekin. - 1,4 km.ko trail ibilbidea Zegaman, 200 metroro seinaleak dituela.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik Sarean ikusia
Klik
WhatsApp-ekin deiak Androidean
Doako Wifi sarearen lehen probak Goierrin uskaltel telekomunikazio enpresak «doako Wifi sare handiena» jarri nahi du martxan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 128.000 Wifi gune jarriko dituzte kalean, eta Euskaltelen bezero direnek doan erabili ahal izango dute. Euskaltelek Wifi is in the air kanpainaren barruan aurkeztu du egitasmoa. Wifi sare horren aurreneko probak Goierrin eta Arrasaten egiten ari dira. Hala, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian jarri dituzte puntuak, eta konpainiaren arabera, «oso
E
emaitza onak» izan dituzte. Lehen bi asteetan, lau bezerotik batek jaitsi du mugikorrerako aplikazioa.
Arazoak routerrekin Mugikorretan wifi sistema honek emaitza onak eman baditu ere, zenbait erabiltzailek euren kexak agertu dituzte sare sozialetan, etxeetako routerrean lehengo seinalearen gainetik Euskaltel WiFi Sarean dioena agertzen delako, eta ezin delako ordenagailutik kendu. Euskaltelek, ordea, erabiltzaileek hala eskatuz gero zerbitzu hori kendu egingo zaiela azaldu du.
Mintzanet bidelagun bila Munduko edozein txokotan dauden lagunak elkartu eta sarearen bidez euskaraz hitz egiteko egitasmoa da Mintzanet. Euskara ikasten ari den jendeak, euskaldun zaharrekin hitz eginez praktikatzeko erreminta aproposa da. Horretarako, ordea, Bidelagunen beharra dute. Bidelagunak euskaldun zaharrak dira; ez dute inolako titulaziorik behar, kontua elkarrizketa bat mantentzea baita, bakoitzak bere ordutegi eta aukeren arabera. Izena webgunean eman daiteke. mintzanet.net
Duela hilabete batzuk zabaldu zen WhatsApp telefono deiak egiteko aukera eskaintzen hasiko zela. Aurrena iPhone-tarako bakarrik egin zuten eskaintza, baina orain Android telefonoetara ere zabalduko dute, modu mailakatuan, sarea ez sarturatzeko. Horretarako, WhatsAppen azken bertsioa deskargatu behar da. kioskea.net
Truke egitasmoak 24.000 bisita Gipuzkoako Foru Aldundiak duela lau hilabete jarri zuen martxan Truke, bigarren eskuko gauzak elkartrukatzeko sare soziala. Hilabeteotan, 24.000 bisita izan ditu, eta 700 produktu inguru iragarri dira bertan. Berrerabilpenaren bidez, kontsumo arduratsua eta iraunkortasuna bultzatu nahi dituzte. truke.eu