Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
Goierritarrek erabakia dute Gure Esku Dagok Goierri osoan eta egun berean herri galdeketa egiteko asmoa azaldu du 10-12
143. zenbakia. 2015eko apirilaren 17a
Oskar Soto, Asier Iriondo eta Josu Idigoras Gure Esku Dagoko ordezkairak. A. APALATEGI
Jexux Goikoetxea 3 Iritzia 4-5 Euskal Herriko Itzuliko goierritarrak 6-9 Iraitz Gelbentzu 14 Santa Engrazi eguna 16-17
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Jexux Goikoetxea Irakasle ataundarra
«Nire buruaren jabe ez izateari diot beldurra» Loinaz Agirre Ataun Ataungo Bidebieta etxean jaio eta bertan bizi da Jexux Goikoetxea (Ataun, 1958). 1980ko irailetik Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeko maisua da. Lehen Hezkuntzako irakaslea denez, euskara, gaztelania, matematika, natur zientziak eta giza zientziak ikasgaiak ematen dizkie Ataungo ikasleei.
Matematika.
Etxerako lanak bai ala ez? Bai, egunero zerbait jartzekoaren aldekoa naiz.
Irakasle izango ez bazina... Abokatu.
Zaletasun bat: Mendira joatea.
Liburu bat: Xabier Lizardiren Bihotz begietan liburua.
Musika talde bat:
Opor ondorengo astelehena arinago egiteko sekretua.
Itoiz, eta kanpotarren artean, The Chieftains.
Urteetako esperientziak laguntzen duela uste dut horretan.
Film bat: Tiempos modernos. Bertsolari bat:
Irakasteko irakasgairik gustukoena? Euskara.
Txikia zinenean zein ikasgai gustatzen zitzaizun gehien?
Bi aukeratuko ditut: Manuel Lasarte eta Andoni Egaña.
Ataungo txoko bat: Agautz mendia.
Zeri diozu beldurra?
«Euskara da niretzat irakasteko irakasgairik gustukoena»
ARGAZKILARIA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Loinaz Agirre Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Arkaitz Apalategi Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Nire buruaren jabe ez izateari.
Zerk sortzen dizu irribarrea? Komikiak irakurtzeak.
Herriko alkate bazina... Hartutako ardura ahal den onena eramaten saiatuko nintzateke.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.eus
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus
04 GOIBERRI
IRITZIA
Antxi単e Mendizabal Aranburu Idazlea
Zer da, ba, maitasuna? er da, ba, maitasuna? Miren Agur Meabek idatzi eta Conceta Probanzak ilustratutako eleberriaren izenburua da eta baita testu hau idaztera bultzatu nauen galdera. Bikote arteko harremanaz ari natzaizue, beste maitasun mota batzuk alboratu gabe. Mari Luz Esteban antropologoari irakurri diot azkenekoz maitasunari buruzko definizio bat Maitasun pentsamenduari kritika liburuan, non egileak maitasunak gizartearengan eta gizakiengan duen eragina aztertzen duen. Maitasunaz dio komunikatzeko modu berezi bat dela, elkarrekikotasun hutsa gainditzeko gauza izanik, lau aldagai dituena: idealizazioa, erotismoa, iraunkortasun desioa eta intimitatea. Aitortuko dut Estebanek berak idatzitako Amaren heriotzak libreago egin ninduen izeneko poesia liburuko hainbat poema argi-
Z
garriagoak iruditu zaizkidala maitasuna hitzen bidez antzemateko. Edozein modutan, feminismoak eginiko ekarpen garrantzizkoenetako bat izan da agerian uztea, maitasuna esperientzia unibertsala izanik ere, ezberdin maite dugula genero nahiz klase sozial batekoa izan, herri zein kultura batean bizi, eta baita adin batekoa edo bestekoa izan; alegia, ez zela berdin maite Erdi Aroan eta XXI. mendean, Europan eta Txinan, nerabezaroan eta zahartzaroan, eta gizonezkoek eta emakumezkoek ere ez dugula berdin maite. Aipaturiko saiakeran Estebanek emakumeen bizitzetan maitasuna ardatz eta erdigune izatea kritikatzen du. Horrenbestez, maitasuna gure bizitzen erdigunetik kentzea proposatzen digu, gure identitatea nahitaez eraldatzeko asmotan. Nik ez dut bereziki gure identitatea eraldatzeko beharrik ikusten, are gutxiago gure bizi-
tzetatik maitasuna alboratzekorik; aitzitik, uste dut maitasuna norbere burua eta mundua ulertzeko, eta ahal bada eraldatzeko, tresna ezin hobea dela. Mapa hori deszifratzen hasteko, Marcela Lagarde ikerlari mexikarrak proposaturiko ariketa egitearen aldekoa naiz ni: norberak bere maitasun biografia egitea, lan curriculum bat osatuko lukeen hoztasun berberaz, antzemateko eta argi-
tzeko gure bizitzan funtsezkoak izan diren maitasun istorioak. Horretarako, geure buruari galdetu behar diogu zeintzuk izan diren gure bizitza baldintzatu duten maitasun gertaerak haurtzarotik hasita; zein maitasun istoriok jarri gaituzten bidegurutze zailen batean; zeintzuk eragin dituen eginbeharrak, nahiak baino gehiago; zeintzuk utzi ditugun bidean beldurragatik; emakumezko izateak zein maitasun bizipen ezarri dizkigun, hau da, zergatik pentsatu genuen adin jakin batean mutil-laguna izan behar genuela, zergatik elkartu ginen gizonezko batekin, zergatik erabaki genuen seme-alabak munduratzea; bukatzeko, geure buruari galde diezaiokegu maitasun istorio debekaturik bizitzera ausartu garen. Egungo emakumeen maitasun biografia gehienek arauhausteren baten marka dute, disidentziarena. Eta, halere, emakume modernoak izanik, gure maitasun mitoek tradizionalak izaten jarraitzen dute. Kontraesan horretan bizitzera eraman gaituzte emakumeon burujabetzaren aldeko borrokak batetik, eta gure irudimena osatu duten maitasun istorioen iruditeriak eta gure morala osatu duten arauek bestetik. Alegia, maitasun betebehar tradizionalak ditugu, eta aldi berean maitasun eginbehar modernoak sentitzen ditugu.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Jon Plazaola eta Maria Leon Jonny Platz urretxuarra telebistako izar! Antena 3 kateko Alli abajo telesaileko protagonistak dira Jon Plazaola eta Maria Leon.
Ikusi al duzu Jon geltokiko biribilgunean jarri dugun ikurriña? Eta hori ikusi ez baduzu, Loinatz Plazakoa bai ezta? Ez dira txikiak ez... Ba onartuko dizut ikustean ezin egon arraro batek hartu ninduela eta aberriaz eta abertzaletasunaz pentsatzen eman dudala astea. Abertzalea naiz, hala sentitu izan dut beti. Hasteko, euskalduna sentitzen naizelako eta amaitzeko, gure hizkuntzaren defentsak militantzia moduko bat sortu duelako nire barnean. Hala ere, hori al da abertzale izatea? Zer da abertzale izatea Jon? Itzulpen zehatza «patriota» «patriote» edo «patriot» da gertu ditugun hiru hizkuntzetan. Hitz antzekoa oso hiru kasuetan eta nahasterako tarte gutxi eskaintzen duena. Hori ikusita, berriz galdetu diot nire buruari abertzalea, edo patriota, ote naizen eta erantzuna ezezkoa dela konturatu naiz. Gogoan dut Espainian izan naizen guztietan bandera hori-gorri erraldoiak ikustean sudurzuloetara iritsi zaidan usain zaharkitu zein ozpindua. Ez al da gauza berbera guk egiten dugunean? Egia da zapalduak izan garela, garela eta ziur aski zapalduak izaten jarraituko dugula bere etorkizuna erabaki nahi
duen herri moduan baina, eraiki nahi dugun herrialde berri eta moderno hori, zapaldu gaituztenak bezain harro eta fanatikoa izatea nahi al dugu? Nazionalismoa ideologia bat da hemendik kanpo. Nazioa jartzen du maparen erdian eta hori izaten da gizarte eta politikaren motorra indarrean dagoen herrialdeetan. Bandera arrazoi eta helburu... Jon, ez dut hori gustuko eta onartuko dizut amesten dudan Euskal Herri askea, ez dela horrelakoa.
Mikel Alvarez
bat eta
Ekintza eznaturala izan da bai nonahi ikurrinak jartzearen kontu hau eta normala zu ere zer pentsa jartzea. Nor ez? Nik ere garbi dut Mikel, Espainia eta gurearen artean bizi izandako guztiaren ondoren, gauzak nola ez diren egin behar jakin beharko genukeela jada, baina zoritxarrez, historia goitik behera erabat errepikatzen ez bada ere, errimatu gutxienez egiten du eta auskalo zer ikusiko dugun etorkizunean. Prestatu hortaz zure beldurretakoren batzuk agian ikustera. Eta gainerakoan zer esango dizut ba nik? Bada niri ere erantzunak beharrean galdera gehiago bururatzen zaizkidala putzu sakon honen inguruan. Esate baterako, abestiak eta poetak zioten moduan «bandera trapu bat al da haizerik ez badabil?» Eta «haizea dabilenean gauzak oso bestelakoak badira ere, banderak trapu bat izaten jarraitzen al du?» Edo eta azken batetan trapu batek bere funtzioa be-
bat Jon Artola
tetzen duen bezala banderak ere eduki positiboz bete ahal genitzake eta askatasuna lortu ondoren, nahi bada sutara bota? Edo, zergatik ez dituzte jarri adibidez errumaniar edo marokoar banderak biribilgunetan udaletxeko balkoietan bezala? Ez al luke horrek agian patria beldurgarria matria erakargarri bihurtzen lagunduko?
06 GOIBERRI
ERREPORTAJEA ITZULIKO BESTE GOIERRITARRAK
Itzuliko gidari lazkaotarrak (9) eta behean eskuinean Luis Mari Perez urretxuarra. Boluntario lan egiten dute, aste osoan. GOTZON ARANBURU
Itzuliko besteak Euskal Herriko Itzulian goierritar askok laguntzen dute, boluntarioki. Gidari, epaile, antolatzaile... dira.
Aimar Maiz Zumarraga Txirrindularitza profesionaleko probek giro berezia sortzen dutenik ezin da ukatu. Zumarragan bi egunez izan dute World Tour maila goreneko martxa
ikusteko aukera. Euskal Herriko 55. Itzuliaren 3. eta 4. etapetan, bukatu egin da batean, irten bestean. Datuak ikusgarriak ditu probak: 19 talde zortzina korredo-
GOIBERRI 07
ITZULIKO BESTE GOIERRITARRAK ERREPORTAJEA
rerekin; ekipo bakoitzak bi autobus, lau kotxe karrerarako, furgonetak eta kamioiak; baimendutako 200 bat ibilgailu, tartean antolakuntzaren 22 auto eta 50 moto karreran; bi helikoptero; Ertzaintzaren 30 moto eta lau ibilgailu... Makinaria hori guztia erabiltzeko, ehunka lagun mugitzen ditu Itzuliak. Goierritarrak dira asko. Lanetik oporrak hartu, eta boluntario gisa aritzen dira, sei egunetan. Ezinbestekoak dira.
Zuzendaria eta epailea Beharra zegoenean eta astia zeukanean lehendik ere parte hartzen bazuen ere, azkeneko hiru urteetan Juan Luis Juarez lazkaotarra buru-belarri dabil Itzulian. Antolakuntza taldeko kide da, Organizaciones Ciclistas Euskadi erakundean. Itzuliaren zuzendari teknikoa da. «Ibilbideetan kontrakotasunak edo sor litezkeen arazoak ikusten aritzen gara, ziklisten segurtasunerako konpontzeko. Bestetik, karrerako azpiegitura guztia lortzen dugu: babesleak, etapa bukaerak eta hasierak... Langintza gehiena Jose Luis Arrietak [zegamar jatorrikoa] du bere gain, baina denok bere eskura gaude», dio Juarezek. Aurten, Bilboko eroriko larria «gertaera desatsegina» izan zela dio. «Baina gainontzean normaltasun guztian doa, beti bezala. Eta, kirol arloan, bikain», zioen Zumarragan.
Txirrindularitza munduko beste pertsona garrantzitsu bat ere inguruan dabil, telefonoa eskuan. Jose Luis Sanz ordiziarra. Ordiziako Klasikoa antolatzen 51 urte darama, eta Itzulian 40. «Eskualdeko epaile gisa hasi nintzen. Gero, ekipoen kotxeetako epaile. Izan ere, lehenago komisario bana joaten zen taldeen kotxeetan». UCIren nazioarteko epaile izana da, 2013an utzi zuen arte (65 urte bete zituelako). Itzuliaren aholkulari teknikoa ere bada, duela 25 urtetik. «Jaime Ugartek hartu ninduen lan horretarako, eta hor dihardut».
Gidariak, lazkaotarrak Lazkaotar gehiago ere badabiltza. Bederatzi bai. Gidariak dira denak: Martin Zabala, Andres Aizpurua, Adolfo Diez Navarro, Patxi Lasa, Xeber Irastortza, Gurutz Altuna, Juanjo Arratibel, Gregorio Carrion eta Pontxito. Antolakuntzaren autoetan kronometratzaileak, epaileak, komisarioak eta antolatzaileak eramaten dituzte, karreraren erdian. Patxi Lasak, adibidez, 16 urte darama zeregin horretan. «Goierrikoak asko gara hemen. Txofer ibiltzen gara». Martin Zabala «hesiak jartzen» hasi zen, laguntzen. «Gero txofer. Datorren urtean zuzendari nagusi ipiniko gaituzte», dio, barreak eraginez. Radio Tourra eraman izan du, baita erratza ere. «Oporrak eskatu
«Autoarekin non joaten zaren, txirrindulari gutxi ikusten duzu. Nik kronoa daramat» Martin Zabala Gidaria
«Goierrin indar handiagoa dago, eta jendeak inguru honetan fuerteago laguntzen du» Andres Aizpurua Gidaria
«Antion oso gaizki pasatu genuen guk ere, gidariok. Ezin ireki jendea, gelditu ere ezin...»
lanean, eta hona. Besterik ez dago. Ondo, primeran ibiltzen gara», dio Zabalak. Lazkaoko elkartetik joaten dira. Andres Aizpuruak bi urte darama. «Jendeak asko laguntzen du Itzulia. Goierrin indar handiagoa dago, eremu honetan sendoagoa da laguntza». Beste gidari bat Xeber Irastortza da. 1996an hasi zen Itzulian. UCIren nazioarteko komisarioa eramaten du. «UCIko hiru epaile etortzen dira, nik bat eramaten dut. Karrera erdian joaten gara, eta tentsioa izaten da. Baina, gustuko tokian, gainditzen dira. Lehen lerrotik ikusten ditugu ziklistak, baita karrerako mundu hori dena ere. Mundu polita da». Gidarien kasuan, denek diote tropelaren erdian joatea tentsio handiko lana dela. Bestela ere denetik jasan behar izaten dute. Sosik kobratu gabe, afizio hutsez eta opor egunak baliatuz ibili arren, ikusle batzuek egundokoak esaten dizkiete: «Jende asko dagoen lekuetan ezin da leihoa irekita eraman. Zigarrokinak bota izan dizkigute kotxe barrura, ‘putakumeak’ eta ‘bizizaleak’ oihukatu...», dio Zabalak.
Itzuliko irratia eramanez Mundu txiki bat da bere baitan Itzulia. Sei egunez azpiegitura ikaragarria mugitzen dute. Irrati
Patxi Lasa Gidaria
Hurrengo orrietan jarraitzen du.
08 GOIBERRI
ERREPORTAJEA ITZULIKO BESTE GOIERRITARRAK
bat ere badu, Radio Tour, barne kontuak zabaltzeko eta informazioa une berean denek izateko. Luis Mari Perez urretxuarra da Radio Tourraren gidarietako bat. Atze-atzean ibiltzen da karreran, hondarreko ziklistaren denbora igortzen. «Mendiko pasaeren denborak bidaltzen ditugu, azkena pasatu den txirrindularia non doan jakiteko. Epaimahai teknikoko buruari deitu, eta azkenaren erreferentzia ematen diogu. Horrela, karrera osoak zer distantzia hartzen duen kalkulatzen da. Lanak oso zehatzak eta banatuak ditugu». Duela 14 urtetik dabil Itzuliarekin. Urretxu aldean, ekitaldi askoren perrexila da. Antolatzaile eta langile fina. Epaileak aireportutik ekartzen ditu, eta gero eraman. Egunerokoan, anbulantziako txoferra da.
Mikel Serrano alkatea udaletxerantz pasatu da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari Asier Sarriegi lazkaotarra etorri da, Kiroletako zuzendaria. «Esaten didatena egingo dut. Giroa ikusteko asmoarekin etorri naiz; antolakuntzakoekin egon, denetik pixka bat». Urte hasieran erabakitzen dituzte bi aldeek diru kontuak eta bestelakoak, eta «garbi» gelditzen dira gauzak. «Itzulia izan da betitik Euskal Herriko proba garrantzitsuenetakoa. Gainera, gure paisaia eta gure egiteko erak beste leku askotan saltzen ditu, toki askotan ikusten baita karrera hau. Aldundian beti egon gara karrera honekin, eta hala jarraitzeko asmoa dugu». Euskal Telebistaren irudiak Europa osoan ikusten dira. Eurosport kateak, adibidez, zuzenean ematen du.
Agintariak ere bai
Motozaleak, ezinbesteko
Zumarragan, 4. etaparen irteeran, txirrindu giroa berotzen ari da. Agintariak hasi dira iristen:
Autoen txofer lazkaotarrek behin eta berriz esan dute motozaleak ere asko direla goierri-
Juan Luis Juarez Zuzendari teknikoa
«Txirrindularitzan, azken aldian lizentzia kopurua egonkortu da. Baina beste federazio eta herrialde batzuekin alderatuta, nahiko ondo gaude Gipuzkoan. Ondotxoena bai. Antolakuntzari dagokionez, Gipuzkoan eta batez ere Goierrin bikain gaude. Martxotik irailera asteburu guztietan dauzkate probak ziklistek». «Itzulia oinarriko jendea baliatuz egiten da. Asko laguntzen dute. Ataunen, atzo, hango bidegurutzeak ataundarrek itxi zituzten. Itzulia denon proba da».
«Txirrindularitza pixkanaka beheraka doa, tamalez. Bai federatu aldetik —umeak ez dira hasten, nahiz eta arrazoiak zein diren ez dagoen garbi—, bai boluntario aldetik. Boluntario falta kirol guztietan eta leku guztietan da, gainera. Goierrin, suerte onez, oraingoz boluntario maila hori mantentzen ari da. Lanean doan oraindik jende asko ibiltzen da. Horrek mantentzen ditu Itzulia bezalako probak, antolakuntza on batekin. Bestela, karrerak euAsier Sarriegi Aldundiko zuzendaria tsi ezineko kostuetara joango lirateke».
tarrak. Haiekin ere hitz egiteko. «Orain hamaiketakoa egiten ari dira», zehaztu dute. Zalaparta bizitu denerako, zintzo agertu dira motozale goierritarrak, ilara burrunbatsuan, irteerara. Zazpi laguneko taldetxoa osatzen dute: bi erregulatzaileak dira, eta besteak komisarioekin joaten dira. Denera, 50 mototik gora dira, loturak barne. Joxe Mari Zabaleta zegamarra (1990ean hasi zen) erregulatzaile da. Karrera barruko ‘trafikoa’ ordenatzen du. «Helmugetan zein zer posiziotan iristen den kontrolatzen dugu. Tarteko helmugak eta mendikoak ere hartzen ditugu». Josu Zabaleta zegamarrak 10. Itzulia du. Motozaletasuna eta txirrinduzaletasuna uztartzen ditu, astebetean. Donostiako eta Ordiziako klasikoak ere egiten dituzte motozaleek. «Guk atzean epailea eramaten dugu. Komisario bat eramaten dugu, eta bakoitzak lan bat dauka», dio Josu Zabale-
tak. Kotxeak aurreratu, lasterketako autoak erregulatu eta ordenatu, kazetariak arrastoan mantendu, iritsierak antolatu... Ez dute atseden handirik. «Motozaleak gara, baina gu hona lanera gatoz», zehaztu du Martin Urkiola beasaindarrak. 1985ean egin zuen lehenengo Itzulia. Txantxa gutxi izaten dela karreran, alegia. Normalean, Itzuliarekin batera igarotzen dute aste osoa (6 egun dira). Hoteletan lo eginez, lagun artean afalduz. «Gure artean ondo konpontzen gara», diote ahobatez. Zumarragan bezala etxetik gertu bukatzen denean, etxera erretiratzen dira. «Bestela, etapa osoa bukatu, eta egin itzazu beste 80 kilometro etxeraino, goizean berriz joateko. Nekagarria da», dio Urkiolak.
Kontatzaileen ahotsa BMC Racing Team taldearen autobus dotorearen kanpoan dago Fermin Aramendi kazetari ataundarra. Idoloekin argaz-
«Laguntza badago jende aldetik. Aurten, Zumarragako Udalaren bidez, Goierri elkarteari 20 laguntzaile eskatu zizkiguten, eta 28 aurkeztu ziren. Azken 50 kilometroak antolakuntzak bete ditu». «Hala ere, gazteak ez dira animatzen. Zenbat kobratzen den galdetzen dute, lehenengo gauza. Hori jarduera guztietan pasatzen da. Jendeak esaten du: ‘Honek aterako dik zerbait hemendik’. Bai, disgustuak. Hemen denak boluntarioak Luis Mari Perez gara. Parte hartzea gustatzen zaigu». Gidaria
«Gustatzen zaigu motoak ibiltzea, alde batetik. Eta, bestetik, txirrindularitza. Bi arloak uztar ditzakegu Itzulian. Oporrak hartzen ditugu lanean. Gero, jada taldetxo bat daukagu eginda, eta gure artean hitz egiten dugu aurretik: nor joan daitekeen, nork ezin duen... Ondo konpontzen gara». «Nekatuta bukatzen dugu. Karreran tentsioa egon ohi da: korredore eta kotxe artean, ‘joan hadi aurrera’, atzera... Bai, Josu Zabaleta nekatu egiten zara. Baina gustura». Moto gidaria
GOIBERRI 09
ITZULIKO BESTE GOIERRITARRAK ERREPORTAJEA
kiak atera nahi dituzten zaletuen artean nahastuta, Samuel Sanchezen zain dago bera ere. ETB1en Itzuliaren zuzeneko kontakizuna egiten du, arratsaldero. Baina baita irteeran elkarrizketak eta albistegietarako konexioak ere. Euskal irrati-telebista publikoko ziklismo adituetako bat da. Euskadi Irratian, berriz, Joxe Mari Apaolaza lazkaotarra da ahotsa. «Aspaldiko!» euskaraz esanez kasu egin dio Sanchezi, hura eskaileratxoetan behera agertu orduko. Zuzenean beregana jo du BMCko asturiarrak. Aramendi 1986ko Itzulian hasi zen, esatari. «ETBn helikoptero istripu bat izan genuen, eta han zihoan lankidearen ordez hasi nintzen. Geroztik hemen nabil». 1989ko urtea Euskadi Irratian egin zuen. «Denboraldi guztia igarotzen dugu honetan murgilduta. Aste hau, Itzuliari segika», dio. Mundu erraldoia bai, baina iheskorra ere bada Itzulia. Hasi da 4. etapa, alde egin du proze-
Joxe Mari Zabaleta, Juan Antonio Sanchez, Josu Zabaleta, Martin Urkiola eta Jaume Pou. G. ARANBURU
sioak Zumarragatik. Taldeen autobusek jaso dute egun bateko kanpalekua. Ordubetean, plazako hesiak ere kendu dituz-
«Urte batzuk badaramatzagu Itzulia kontatzen, 1986tik. Irteera aurreko elkarrizketak egiten ditugu, goizean. Gero, irratiz edo barne lineaz lasterketa nola doan jarraitu, helmugara iritsi, albistegietarako konexioak egin, eta ia zuzeneko emankizunerako prestatzen gara, bukatu arte». «Denboraldi guztia txirrindularitzan murgilduta igarotzen dugu. Itzuliari segika. Nahiz orain ez garen joaten, 21 urte Fermin Aramendi egin ditut Tourrean. Gustatzen zaigu, eta eskerrak. Bestela, hau eramaterik ez da». Kazetaria
Xeber Irastortza Gidaria
«Itzulian hogei aldiz ibili naiz. 1996an hasi nintzen, eta harrezkero urtero. Nire lana nazioarteko komisarioa eramatea da, autoan. UCIkoak hiru epaile etortzen dira, eta horietako baten txofer aritzen naiz». «Tropelaren erdiko saltsa horretan tentsioa izaten da, baina gustuko tokian gainditzen dira. Ziklistak bakarrik ez, karrerako mundu hori dena ikusten dugu; polita da. Gustatzen zaigulako etortzen gara, oporretatik aste bat ‘sakrifikatuta’.»
te. Beste herri batera doa zirko mugikorra. Amets gehiago piztera, lilurak asetzera, ikuskizuna ematera. Eta, tartean, ba-
koitza bere funtzioan murgildurik, zaletasun duten txirrindularitzari musutruk arima eskainiz, goierritar multzoa.
«Txirrindularitza pozoina bezalakoa da. Sartzen bazara, ezin duzu irten. Ordiziako Proba antolatzen dut, eta aitari laguntzen hasi nintzenetik 51 urte dira. Noski, uzteko eguna iritsiko da, normala da. Nazioarteko epailetza utzi nuen bezala». «Gertatzen dena da, atzetik ez dugula gazterik ikusten, antolatzen edo laguntzen sartuko denik. Hori falta da. Hutsune hori nabaritzen da. Guk ahal dugun artean segiko dugu, eta ezin dugun egune- Jose Luis Sanz an, etorriko dira ordezkoak». Aholkulari teknikoa
«Gu lanera etortzen gara. 1985ean hasi nintzen, eta ordudanik ia urtero izan naiz. Bi-hiru urte egon naiz etorri gabe. Itzulian sei egunak egiten ditugu, gero Donostiako Klasikoa eta Ordiziako Klasikoa ere bai. Moto gainean bost ordu ibilita, gelditu gabe, azkenean nekatzen gara». «Urtetik urtera denetik pasatzen da, hainbeste urtean: euria, kazkabarra, elurra... Goiean hotelean jaiki, eta elurra ere tokatu zaigu. Orduan, neutralizatuta 30 Martin Urkiola edo 40 kilometro joan behar... Denetik». Moto gidaria
10 GOIBERRI
ASTEKO GAIA GURE ESKU DAGO
Galdeketa Goierrin Egun bera eta galdera berbera. Goierriko 22 herrietan erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketa egiteko asmoa agertu du Gure Esku Dagok. Datorren urtean izango litzateke, aurten iazko eskuak josi eta gero. Miriam Luki Beasain Arriarango Intxaurpe elkartean eginda dago hitzordua. Han egin zituzten Nazioen Munduaren lehenengo bilerak eta han eman zuten aurrenekoz, oraindik guztiz editatu gabe zegoenean, Gazta zati bat dokumentala. Oskar Soto (Beasain), Josu Idigoras (Urretxu-Zumarraga) eta Asier Iriondo (Legazpi) nor bere herriko Gure Esku Dagoren ordezkariak bildu dira Intxaurpeko mahaiaren bueltara. Solasaldiak aurrera egin
duenean eman dute albistea: Goierriko 22 herrietan segida zehatza eman nahi diete iazko giza kateari eta aurtengo joste egunei. Goierri osoan herri galdeketa antolatu nahi dute 2016an; ez dute Goierri garaia eta Goierri behera bereizten. Goierri bakar batean galdera bera, egun bera eta 50.000 bizilagun inguru erabakitzen. Eta kontsultaren berri eman izana prozesua abiatzeko lehenengo pausoa da. Eta esan dute jada egiteko asmoa dutela. Eta as-
moa hitz bihurtuta egiazkoagoa egin dute. Emaitzak baino, helburua goierritarren parte hartzea lortzea da. Baina has gaitezen hasieratik. Idiazabalen hasitako bidearen sena Oskar Sotoren hitzetan «batzen gaituena ipar hartzea» izan zen. Batuketa hori autodeterminazio eskubideak baliatu zuen, «aukera demokratiko bat da, baztertzen gaituela diote zenbaitzuk, baina ni eskubideei buruz ari garelakoan nago». Eskozia ekarri du go-
gora, «ezezkoa irabazi zuen, hala ere, burujabeak izan ziren eta erabakitzeko aukera izan zuten». Idigorasek gehitu du, «minimoa erabakitzeko eskubidea da, hortik aurrera datorrena datorrela».
Nor bere jabe Iriondok hitza hartu du. Orain gutxi Legazpin Josu Zabaletak eta Aintzane Gamizek hitzaldia egin dute. Erabakitzeko eskubideari buruz aritu dira eta eskubide horren bihotza ukitu dute,
GOIBERRI 11
GURE EKU DAGO ASTEKO GAIA
Josu Idigoras (Urretxu-Zumarraga), Oskar Soto (Beasain) eta Asier Iriondo (Legazpi) Gure Esku Dagoko ordezkairak Intxaurpen. A.A
«nork bere erabakiak har ditzakeela konturatzea dela esan ziguten, norbera ahalduntzea». Iriondo diskurtso hau jendarteak erraz sartzen delakoan dago, «horren isla da bi urteotan gertatzen ari dena». Sotorentzat iaz Iruñea (Nafarroa) eta Durango (Bizkaia) lotu zituen giza kateak «nazio bat garela eta herritarren garaia iritsi dela erakutsi zuen. Alderdi politiko guztiak parte hartzearekin ari dira gora eta behera. Baina parte hartzea botoa ematea al da? Noraino ez ote dago aurrez zuzenduta herritarrok pentsatzen edo erosten duguna?». Parte hartzea %5era mugatzen dela dio Idigorasek. Iriondok ñabardura bat egin du: «Jendeak ez du lantaldeetan aritzeko joerarik,
baina ekimenetan parte hartzea ez zaio horrenbeste kostatzen». Gure Esku Dagok parte hartzea bestela ulertu du hasieratik. «Desberdin pentsatzen dugunok ari gara lanean, batu gara eta batera goaz», dio Idigorasek. Sotok aurrera egiteko ate bat bezala ikusi zuen ekimena, «aniztasun bila ari gara. Pentsakera eta sentitzeko era ezberdinak dituztenak erakarri nahi ditugu». Edonola ere, Gure Esku Dagoren inguruan lanean ari diren gehienek badute ezaugarri komun bat: abertzaleak dira. Sotoren hitzetan, «indargunea eta ahulgunea da aldi berean. Izan ere, ez al du tira egin behar erabakitzeko eskubidea beteta ez dagoela sentitzen duen horrek? Nola erakarri abertzaleak ez direnak? Nola egin zuten Eskozian unionistek galdeketa onartu zezaten? Gaia sozializatu zuten, lan asko egin zuten eta denbora behar izan zuten».
betetzeko mahaiak eta guneak jartzen ari dira honezkero herrietan. Internet bidez ere badago txartela betetzeko aukera. Apirilaren 25a inguruan Ehuntze Eguna egingo dute eta ordurako bildutako oihal guztiak josiko dituzte. Iriondorentzat herrietan ekintza hauen barruan sortzen den giroa da politena. Idigorasek, bide batez, Gure Esku Dagoren arima hori dela gogoratu du, «behetik gora sortutako mugimendu bat da; herritik lurraldeetara eta lurraldeetatik Euskal Herrira». Herri bakoitzak bere martxa izango du Ehuntze Egun horiei dagokienean. Esaterako, Beasainen Herrialde Katalanetatik iritsitako Castellersen ikuskizu-
na erakutsiko dute, muralak margotuko dituzte eta festatxoa egingo dute apirilaren 26aren bueltan. Urretxun eta Zumarragan gaur egingo dute eta Legazpin Santikutz jaien barruan egingo dute, maiatza hasieran. Erronka, halere, harago doa. Ekainaren 21ean ekitaldi nazionalak egongo dira Euskal Herriko bost hiriburu nagusietan –Baiona, Bilbo, Donosti, Iruñea eta Gasteiz–. Hiriburu horietako gune esanguratsuenetan, Bilbon San Mamesen egingo dute eta Donostian Anoetan, ekintza poetikoa egingo dute ia. Joste Eguna hiriburuz hiriburu eramango dute Gaur hautestontzia, bihar erabakia leloarekin. «Guztion ilusioen ehuna egingo dugu. Hauek dira gure mezuak, hauek gure ilusioak esatera goaz. Herriz herri ehundutako oihalekin osatuko dugu boto kutxa», dio Sotok.
Goierrira begira Behetik gora Gure Esku Dago behetik gora ehuntzen ari den mugimendua dela diote aho batez. Sotok azaldu duenez, «giza multzo bat gara, foro bat, horri gizarte osoa josi nahi diogu. Nola? Saretzen». Eta iaz Iruñea eta Durango lotu zituzten esku horiek guztiak ehundu bidean aurten bigarren urratsa aurkeztu dute herriz herri. Oihaletan erabakitze eskubidearen inguruko ideiak irudikatzeko gonbitea egin dute Gure Esku Dagokoek. Tutore batek oihal zati baten ardura hartuko du eta oihal hori beteko duen 20 laguneko lantaldea bilduko du. Parte hartzaile bakoitzak, nork bere herrian, paper bat beteko du bere datuekin eta euro bat emango du; haurrek ez dute daturik eman beharko baina paper bana egokituko zaio 16 urtetik beherako ume bakoitzari. Tutore jakinen erreferentziarik gabe ere izena eman daiteke eta parte hartu. Txartelak
«Erabakitzeko eskubidea da norbere erabakiak har ditzakeela konturatzea» Asier Iriondo
Gure Esku Dago Legazpi
«Herriz herri ehundutako oihalekin osatuko dugu boto kutxa Joste Egunean» Oskar Soto
Gure Esku Dago Beasain
«Behetik sortutako mugimendu bat da; herritik lurraldera eta lurraldeetatik Euskal Herrira»
Orain bi urte abiarazitako mugimenduak aurrera egin duen bitartean egin dira jada herri galdeketak. Egin zuten Etxarrin (Nafarroa) orain urtebete eta Arrakundiagan (Bizkaia) segida eman zioten aurreko azaroan. Orain, Goierrin galdeketa egiteko prozesua martxan jarri dute. Hasteko iragarri egin dute lerro hauen bitartez. Apirilaren 26an Beasaingo Igartza jauregian galdeketak egin dituzten herrietako ordezkariak hartuko dituzte: Sant Vicenç dels Horts (Herrialde Katalanak, Bartzelona), Etxarri, Arrakundiaga eta Eskozia. «Bakoitzak bere herrian edo herrialdean galdeketa nola antolatu duen azalduko du. Guretzat prestakuntza tailer baten modukoa izango da; jakina, edozein herritarrek parte hartu dezake», dio Sotok. Tailerrean Goierriko Gure Esku Dagoko herriz herriko ordezkariak izango
Josu Idigoras
Gure Esku Dago UZ
Hurrengo orrian jarraitzen du.
12 GOIBERRI
ASTEKO GAIA GURE ESKU DAGO
dira. Goierrin galdeketa egitea «mugarria» izango delakoan dago Iriondo. Sotok botoa hartu eta kutxan sartu ahal izatea itzela izango dela dio, «emaitzak baino parte hartzeak izango du guretzat pisu gehien; norberak erabakitzeko ariketa hori egitea, alegia». Goierriko Gure Esku Dagok Giza Kateak iaz sortutako ilusioaren olatua baliatu nahi du. Joste Egunetan ilusio horiek banan-banan elkarrekin josi nahi dituzte aurten eta, aurrera begira, hirugarren urratsa herri galdeketa izan behar dela argi daukate.
Nor bere herriaren irudia
Intxaurpe elkartean, Beasaingo Arriaran auzoan, Gure Esku Dagoko kideak solasean. ARKAITZ APALATEGI
Sotori, Idigorasi eta Iriondori nork bere herrian galdeketa irudikatzea eskatu diogu, beren herriak erabakitzen imajinatzea. Soto: «Herri handietan irudikatzea zailagoa da. Beasainen auzoka egin beharko genuke galdeketa. Orain saretzen ari gara, baina eginkizun bat eta erronka bat behar direlakoan gaude. Tutoreei, esate baterako, parte hartzaileak egingo luketen galdera zein den jasotzea eskatu diegu. Izan ere, galdera bera adostea ezinbestekoa litzateke». Idigoras: «Aurten hautestontzia bete daitekeela irudikatu nahi dugu eta datorren urtean beteko ditugula. Urretxu eta Zumarraga ezberdinak dira. Es-
kualde osoan egitea inportantea da. Helburu bat jarrita jendea piztuko delakoan nago, eta hala bada parte hartuko du. Giltza parte hartzea da». Iriondo: «Lehenengo eta behin niretzat Goierriren mapa osoa ikustea garrantzitsua da. Legazpin auzoz auzoko bozketa ikusten dut, eta legazpiarrak Goierri osoarekin boza ematen ikusten ditut. Aurretik girotze lana egin beharko dela uste dut eta horretarako lantaldea beharko dela. Ilusionagarria da erabat». Nazioen Mundua Goierrin jaio zen eta Goierritik zabaldu zen Euskal Herrira. Behin Goierrin kontsulta eginda, ilusioa
mendirik mendi eta lautadaz lautada Euskal Herri osoan barreiatu daitekeelakoan daude Gure Esku Dagoko Goierriko lantaldeko kideak. Galdera zein izan daitekeen ihardetsi diegu. «Prozesuak berak aginduko du zein den», dio Sotok. Diotenez, galdera berari erantzungo diote 50.000 bat goierritarrek eta galdera hori osatzeko adostasunak lortu beharko direla. Data ez dute zehaztu solasaldiaren hasieran, baina amaierarako 2016 urtea aipatu dute, datorrena. «Zehatzera joko dugu, Goierriko herri galdeketa antolatu, eta egin egingo dugu», adierazi du Sotok.
Ez dute nahi Gure Esku Dagok antolatutako ekintzak, hala iazko giza katea nola aurtengo Joste Egunak, urteko jai kutsuko hitzordu bilakatzea. Iriondok esan du, «ez dugu urteroko ezer bilakatu nahi, urratsak eman nahi ditugu» eta Sotok borobildu du: «Gu ez gaude festak antolatzeko, erabakiak hartzeko bidea egiteko baizik». Orain bi urte ez zegoen erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendurik Euskal Herrian. Goierrin jaio, eta olatu bat bezala zabalduz joan da. Prozesua aurrera doa. Orain josi eta ilusioen boto kutxa irudikatu. Goierritarrentzat, hurrena, kutxa hori erabakiz betetzea.
14 GOIBERRI
GAZTEAK
ÂŤSakeak ondo egiten ditut, baina eskuinetara hobeto botatzen ikasi behar dutÂť Iraitz Gelbenzu lazkaotarra Realaren kadete mailako taldeko atezaina da eta saria jaso du Lopez Ufarte txapelketan. Asier Zaldua Lazkao Iraitz Gelbenzu (Lazkao, 2000) Lazkaoko pilota eskolako arduradunaren semea da. Berak ere pilotan jokatu zuen, baina Realak deitu zionean utzi egin zuen.
Aita pilota zalea duzu. Nolatan zu futbolari? Aitak ere futbolean jokatu zuen, gaztetan. Eta nik pilotan ere jokatu nuen. Realak deitu zidanean utzi nuen, astero hiru aldiz joaten bainaiz Zubietara entrenatzera.
Zer nahiago duzu, pilota ala futbola? Egun, futbola. Baina mutikotan pilota gehiago gustatzen zitzaidan.
Nolatan atezain? Lazkaoko taldeak ez zuen atezainik, probatu egin nuen eta gustatu egin zitzaidan. Duela bi urte izan zen hori.
Zein izan da zure ibilbidea futbol munduan? ASIER ZALDUA
Babeslea
Hasi bezain laster, nota txarrak atera nituen eta gurasoek futbola uztera behartu ninduten. Nota onak atera nituenean, berriro futbolean hasi nintzen. Handik gutxira Realak deitu zidan. Hasieran astean behin joaten nintzen eurekin entrenatzera. Aurtengoa lehen denboraldia dut taldean. Taldeko jokalari guztiok txandaka jokatzen dugu, guztion garapena
neurtu nahi baitute. Oso gustura nago Realean.
Atezain hasi eta berehala Realaren deia jaso zenuen. Argi dago dohainak dituzula. Nolako atezaina zara? Altua naiz eta ateko sakeak ondo egiten ditut. Hankekin ondo jokatzeari garrantzia handia ematen diote. Irteeretan ere ona naiz, baina eskuinetara hobeto botatzen ikasi behar dut.
Hobekuntza nabaritu al duzu Realera joan zarenetik? Bai. Atezainok entrenatzaile bat dugu guretzat bakarrik: Raul Iglesias.
Zein da zure gustuko atezaina? Manchester United taldeko De Gea. Realeko Rulli eta Zubikarai ere onak dira.
Zure taldean goierritar gehiago ba al daude? Bai: Ander Zoilo ordiziarra, Imanol Galarreta beasaindarra eta Gerardo Ramirez zegamarra.
Nola ikusten duzu etorkizuna? DBH3 egiten ari naiz eta oraindik ez dut erabaki DBH bukatzen dudanean zer egingo dudan. Futbolari dagokionez, lanean jarraituko dut. Baina badakit profesionaletara heltzea oso zaila dela. Datorren urtean jakingo dute Realean jarraituko dudan edo ez, Realak bi urtetik bi urtera berritzen baititu gazteen taldeak.
GOIBERRI 15
GARAI BATEAN
Usadio zaharra, galtzear Janire Arrondo Goiko larreek elurra galdu ondorenean, hango belar fresko bila abiatzen dira artzainak artaldeekin mendira. Urtero urtero, garai berean eta bide berak jarraituz abereak bazkaleku bila eramaten dira batetik bestera. Usadio zaharra da transhumantziarena. Euskal Herrian artaldeekin izaten da ohikoena; Aralar, Aizkorri, Gorbeia, Urbasa nahiz Pirineoetako larretara uda garairako. Neguan, berriz, artaldeak bailaretara itzultzen dira, kostaldera ere bai, eta Pirinioen kasuan, Bardeetara. Ohitura zaharrei jarraituz lekualdatzea oinez egiten dutenak, baina, gutxi dira dagoeneko gurean. Orain egun gutxi lekualdatze hori Ordiziako Artzain Egunean bertan irudikatu zen erdigunea artaldeek zeharkatu zutenean. Transhumantzia baino transtermitantzia esaten zaio, gainera, egun bat edo gehienez biko bidaiak direnean. Ondoko irudia 1947ko ekainaren 24koa da, artaldea ageri da San Adriango igarobidea zeharkatzen.
Aranzadi Zientzia Elkartearen Artxiboan gordea dagoen irudia da San Adriango hau. JESUS ELOSEGI IRAZUSTA
16 GOIBERRI
MOTZEAN
Uzta ona izan dadin Uzta ona jasotzeko esperantzan, Segurako zein inguruko herrietako nekazariak eta herritarrak Segurako Santa Engraziko ermitara gerturatzen dira urtero baratzean landatuko dituzten haziak bedeinkatzera. Eskeine Legorburu Segura Eliza txikia da Seguratik Mutiloara bidean dagoen Santa Engraziren omenezkoa, izen bera hartzen duen Segurako auzunean. Txikitasunak, ordea, ez du fedean eraginik, baserritar eta nekazari ugarik sinisten baitute harengan. Apirilaren 16aren hurrengo igandean festa egiten da bertan, eta batzuen fedeak eta askoren ohiturak bultzatuta nekazari ugari elkartzen da bertan urteko uzta onaren erreguan. Haziak eta ura bedeinkatzen dituzte, ondoren baratzeetan ereingo dituztenak. Aurten apirilaren 19a da festa eguna. Antxon Agirre Sorondok eta Koldo Lizarralde Elberdinek idatzitako Gipuzkoako Ermitak liburuan jasotzen denez, 1985az gerozko ohitura da Santa Engraziko ospakizuna apirilaren 16aren hurrengo igandean egitea. Ordura arte, asteko eguna edozein izanda ere, santuaren egunean bertan egin ohi zen, hilaren 16an. Ohiturak aldatu bai, baina bi-
sitariak antzekoak izan ohi dira beti, eta gaur egun ere, Segurako zein inguruko herrietako jendea gerturatzen da Santa Engrazira urteko uzta ona izan dadin haziak bedeinkatzera: idiazabaldarrak, mutiloarrak, zeraindarrak... Segurako herrigunetik ermitara bidean dagoen mahastiko iturriko ura ere bedeinkatu izan da, Emeterio Sorazuk idatzitako Segurako ermitak: erlijiota-
Produktu ezberdinen haziak eramaten dituzte bedeinkatzeko. A.A
sun herritarraren adibide bat liburuan jasotzen denez. Etxekoek zein ganaduak edateko, edo lurrak bedeinkatzeko erabili ohi zen ur hori. Segurako herrigunetik ermitara bidean dago iturria, urte askoan auzotarren iturburu bakarra izan dena. Sasi artean ezkutatuta ere geratu zen, 1994an berritu zuten arte. Mahastiko urak ere badu sakratutitik, auzotarrentzat behinik behin, eta hala dago idatzita han bertan: Ura dagoen tokian bizia dago. Zaindu dezagun. Garaiak aldatu ahala, festa ohiturak ere aldatu dira. Eta ez datari dagokionean bakarrik.
GOIBERRI 17
MOTZEAN
Santa Engrazi ermitaren ondoko etxekoek izan dute tradizioz festa eguneko hamaiketakoa emateko ohitura, udalaren laguntzarekin, eta Ormazabaldarrak ederki saiatu izan dira beti. Ohituraz, baina, sagarrek pisu berezia izan ohi zuten. Santa Engrazin bedeinkatu ondoren beti gordinik jaten ziren sagarrak, inoiz ez erreta edo egosita.
Lehenengotakoa Aizkorri azpiko herrietako baserritar eta nekazari askorentzat egun garrantzitsua izaten da Santa Engrazin festa egiten denekoa; sinbolikoa beste askorentzat, eta tradizioari lotutakoa ere bai. Baina zalantzarik gabe, neurri batean edo bestean, pisuzko ospakizuna izaten da oraindik ere. Ez esanahiari dagokionean bakarrik, liburuetan jasotzen denez, Segurako lehenengotako ermita izan baitaiteke. Herriaren izaeraren zati da han eta hemen Segurak banatuta dituen ermita kopurua, eta Santa Engrazikoa handienetakoa ez bada ere antza «jatorria XIIXIII. mendekoa dirudi», Sorazuk bere liburuan jaso duenez, «antza estilo erromanikoko ataria mantentzen duelako, arku-puntako ezpadaina-atea da sarrerakoa eta teilatuan angeluzuzen formako dorrea du, erdian kanpaiarekin».
Goian elizkizunaren ondorengo hazien bedeinkatzeko unea. Behean ermitaren argazki zahar bat. ANE ARRIETA/GOIBERRI
1985az gerozko ohitura da festa apirilaren 16aren hurrengo igandean egitea Baratzerako haziak eta ura dira ohituraz bedeinkatzen diren produktuak, gero etxean ereiteko
18 GOIBERRI
INTERNET
saretik Klik
Sarean ikusia
heziplus.eus
GED #ehuntzen ekimena, sarean Gure Esku Dago mugimenduak martxan jarri duen Ehuntzen ekimenaren inguruko informazio osoa webgune batean bildu dute. Bertan, oihalak nola egin edota ekainaren 21eko deialdia zertan datzan azaltzen dute. ehuntzen.eus
Bertsomoviedako epea ixtear da Gaur bukatuko da Bertsomovieda lehiaketan lanak aurkezteko epea. Bertsoa oinarri duten ikus-entzunezko lanak aurkeztu behar dira. 2.000 eurotik gora banatuko dituzte saritan. Oinarriak webgunean daude. bertsomovieda.com
Bideodeiak ere Whatsappekin Duela aste batzuk jarri zuen martxan Whatsappek android mugikorretan deiak internet bidez egiteko aukera. Baina Facebook-en jabetzako aplikazio honek, beste aurrerapauso bat emango du laister. Izan ere, Whatsapp bideodeien zerbitzua eskaintzeko probak egiten ari da, eta hainbat iturrik zabaldu dutenez, maiatzerako prest egon liteke. Ikusteko dago, ordea, sistema guztietan garai berean ezarriko den.
Hezi+ ikaskuntza sarea ipuzkoa mailan ikaskuntza arloan sortzen diren ekimenen bilgune izateko helburuarekin jaio da Hezi+ ikaskuntza sarea. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu du egitasmoa, eta lurraldeko hainbat elkarte, eragile eta erakunderen elkarlana bultzatuko du. Egitasmo horren ardatza, heziplus.eus webgunea izango da. Bertan, eragileek ‘plusak’ edo ikaskuntzarekin lotutako saioak sartu ahal izango dituzte. Izan ere, hori da proiektuaren helburua: «gipuzkoarrek elkar-
G
lanean eta modu parte hartzaile batean webgunea edukiz hornitzea, ikaskuntza sare eguneratu eta aktibo bat» sortuz. Adin eta zaletasun ezberdinetara bideratutako ekimenak jasotzen dituzte, beti ere, «ikasteak pertsona bezala hazten laguntzen duela oinarri» hartuta. Hala, bost ataletan banatu dute eskaintza: osasuna eta ongizatea, kultura, gizartea, teknologia eta zientzia eta natura. Dagoeneko 74 formakuntza erakundek parte hartzen dute bertan, horietako batzuk Goierrikoak, hala nola Maizpide euskaltegia eta Ttiklik.