Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
145. zenbakia. 2015eko maiatzaren 1a
Amaia Larra単aga 3 Iritzia 4-5 Maiatzaren Lehena 6-7 Izalgo Gazteak 10 Almitza, Europari tiraka 12 Lotsati poeta 13 Saretik 14
Aztarna bila doaz Islandiara Dokumentala egiteko dirua biltzen ari dira Tolosa eta Arrese 8-9
GOI B ERRI
1615ean hil zituzten 32 euskal baleazaleen inguruko dokumentala egingo dute Ander Arrese arkeologoak eta E単aut Tolosa zinegileak. M. ALBISU
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MoTZEAn
Amaia Larrañaga Eskola Txikien Festaren antolakuntzako kidea
«Etxeko oiloen arrautzekin egindako flanak estimu handia du gurean» Mikel Albisu Gabiria Ekainaren 14an Gabirian egingo den Eskola Txikien Festaren salmenta batzordean lanean buru belarri dabil Amaia Larrañaga (Beasain, 1974). Azken txanpan sartuta dauden honetan, eguna iristen ari denaren urduritasuna dute. «Ea eguraldi ona egiten duen, eta denon artean egun txukun bat ateratzen zaigun», dio.
Pelikula bat.
egiten duen etxeko sagardoa.
Herriko gazteek egindako Baietz! eta Benemeritoak.
Amets bat.
Zaletasun bat.
Etxeko oiloen arrautzekin egindako flanak estimu handia du gurean.
Eskulanak, margotzea, puntua egitea, argazkiak, yoga... Irakurtzea ere atsegin dut, baina, guztirako denborarik ez.
Askotan nahi nuke nire egunek 24 ordu baino lgehiago izatea.
Liburu bat. Irakurtzen ari naizena, Dolores Redondoren trilogiako azkena, Ofrenda a la tormenta.
Zeri diozu beldurra?
Musika talde bat.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Gabiriako Guri 5! Taldea.
Lexuri, nire alaba txikienaren irteerek.
Nire alabei bizitzea tokatuko zaien etorkizunari.
Abesti bat. Mikel Markezen Zure begiek.
Janari bat.
Edari bat. Aldabako baserrian osabak
«Ederki moldatu naiz herri txikian bizitzera. Ez dakit asmatuko nukeen kalean bizitzen»
Goierriko txoko bat. Asko ditugu, Kizkitza, adibidez.
Gabirian biziko ez bazina? Kale umea naiz, baina, ederki moldatu naiz herri txikian bizitzera. Ez dakit orain asmatuko nukeen berriro kalean bizitzen!
MIKEL ALBISU Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Janire Arrondo Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Eskeine Legorburu Produkzio arduraduna:
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
Urretxu:
goiberri@hitza.eus
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Erkuden Muguruza
Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
goiberri.eus
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
607 530 424 – publi@goiberri.eus
Bezero arreta / harpidetzak: 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus
4
GOIBERRI
IRITZIA
Nekane Gonzalez Itzultzailea
Egutegiari begira zaxola begiratu dio egutegiari Mikelek, langabezian geratu zenetik egun guztiak berdinak baitira beretzat: beltzak, tristeak. Duela bederatzi hilabete, krisiaren eraginez, ekoizpena jaitsi, eta itxi egin zuten lantegia; alegia, bere diru iturri bakar eta betiereko ustezkoa. Harrezkero, itota bizi da; munduaren ezin ulertuan itota. Argia ia luxu bihurtu da berarentzat, eta premiapremiazkoa denean baino ez du pizten. Argi parean eskuak jarri, eta itzalekin irudiak egin eta amesteko zeukan ohitura eder hura ahanzturan galdu zaio. Orain, bizimodu duin batekin egiten du amets; esna egin ere. Ez du inoren kalterik nahi, bere ongizatea besterik ez du bilatzen. Laguntzak, beldurra , etorkizuna eta iraupena dira bere hiztegiko hitzik erabilienak. Urduritasunez begiratu dio egutegiari Gaizkak. Hurbil da urteko bere egunik gogokoene-
E
tako bat: bere idealen eta helburuen magala, bere erronka pertsonalaren ardatza. Sindikatu bateko ordezkaria da, eta urte osoan dihardu jo eta su lanean egun berezi horretarako ekintzak eta asmo akuilatzaileak prestatzen. Argi printzatzat jotzen ditu adierazpen askatasuna zein erabakitzeko eskubidea, eta lan baldintza egokien bila borrokatzeko prest dago beti. Langile oro defendatzen du, bere burua ere langileen zakuan ikusten baitu. Prekarietatea, borroka, mobilizazioa eta irtenbidea dira bere hiztegiko hitzik erabilienak. Irrikaz begiratu dio egutegiari Julenek. Aurten, ostiralarekin tokatu da, eta jaieguna ezin hobeto datorkio asteburu luzetxo bat antolatzeko; urtean mordoxka izaten dituen horietako bat, hain zuzen. Enpresako beste ur handiko arrain batzuekin joango da uharte galduren batera, arrantza egin, eta soinean arropa gutxi daramaten emakume exotikoek prestatutako edari gozoak hurrupa txikiz edatera. Luxua nonahi. Era guz-
ÂŤArgi printzatzat jotzen ditu adierazpen askatasuna zein erabakitzeko eskubideaÂť
tietako argiak ditu gustuko: neoizkoak, batez ere. Baina sekula ez da arduratu argiek eragindako kostuaz. Bost axola berari gainerakoak zer egoeratan dauden. Kostata lortu du dagoen tokira iristea, eta ez du atzera begiratzeko inolako asmorik; ez horixe! Behean daudenei goitik so egoteak ez dio zorabiorik eragiten, azala gogortua baitauka honezkero. Goi maila, boterea, dirua eta agintea dira bere hiztegiko hitzik erabilienak. Maiatzaren Lehena dugu, Langileen Nazioarteko Eguna. Egun hori II. Internazionalak aldarrikatu zuen formalki aurrenekoz Parisen, 1889. urtean. Hiru urte lehenago, berriz, sindikalista anarkista batzuek zortzi orduko lanaldia eskatzeko greba egin zuten Chicagon; matxinada, hildakoak eta epaiketa ekarri zituen. Langileen eskubideak eskatzeko ez ezik, Chicagoko martiriak omentzeko eguna ere ba omen da. Mikelek urrunetik begiratuko die maiatzaren 1eko manifestazioei. Gaizka agerraldietako batean eramango duten pankartari helduta joango da. Eta Julenek ez-ikusiarena egingo die gertaerei, eskuen artean izango duen kopatzarreko edariari alde batera eta bestera eraginez... bere ekintzen ondorioz, nola Mikel hala Gaizka edaria bezalaxe dilindan dabiltzala ohartu nahi izan gabe.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Islandia Aspaldiko baleazaleen gertakari batek garamatza herrialde ezezagun honetara.
Ikusi edo irakurri al duzu Tere, 21 egun kexarik egin gabe egoteko erronka horren inguruko gai hori? Ez da gai berria. Ideia 2006an jarri zuen Will Bowen izeneko amerikar batek abian, horren inguruko liburua idatzi eta gero, baina azkenaldian toki guztietan entzuten eta ikusten ari naiz. Erronka honetan datza: 21 egun egon behar duzu kexatu gabe. Kexatzen zaren bakoitzean berriro hasi beharra dago zenbatzen, eta nolabaiteko kontrola eramateko eskumuturreko more bat erabiltzen da (beste ezer ere erabil daiteke). Kexa ahoratzen duzun bakoitzean eskuz aldatu eta berriro hasi behar zara kontatzen. Antza, 21 egun edo 21 aldi behar dira zerbait egiten ohitura aldatzeko, hau da aurrekoa alderatu eta berria barneratzeko. Nik hau egingo banu, sekulako eskumuturreko sendoa eta polita aukeratuko nuke behin eta berriro hasi beharko nukeelako, eta badakizu, behintzat iraun dezan. Baina ez dut egingo. Ziur asko Bowen honek arrazoia du, eta etengabe kexatzeak ez du
onurarik, baina zer esango dizut ba, noizean behin “kaka zaharra!� esatea neri oso ondo etortzen zait, eta ez dut uste honek nire osasunari kalte egiten dionik. Gainera, “a ze gozamena� ere sarritan esaten dudala uste dut behintzat eta orekan omen dago neurria.
Idoia Luzuriaga
bat eta
Zenbat egun esan duzu? Gehitxo iruditzen zait neri 21 egun. Gainera, ez dut eskumuturrik eramateko ohiturarik eta ez nintzatekeen eroso sentituko horrelako bat eramanda, morea, urdina edo horia. Ez zait iruditzen neretzako moduko erronka denik zuk proposatzen didazun hori. Beraz, kexaka jarraituko dut. Izan ere, kexatzea ezinbestekoa dela iruditzen baitzait. Nolakoa izango litzateke gure gizartea gaizki, edo ondo, dauden egoera edo gauzengatik kexatuko ez bagina? Ez, ez eta ez. Kexatu egin behar gara gaizki iruditzen zaigun guzti horren aurrean. Gaur, esaterako, eguraldiaren kontura kexatu behar naiz ni. Zer da hau? Legazpiko jaiak iristear daudela, eta euria? Baina non ikusi da horrelakorik? Eguraldi honekin nola entzungo dut ba kukua? Aurrekoan kukuari buruz idatzi nuen, eta batek baino gehiagok galdetu dit aurtengoan entzun al dudan. Ez ba. Oraindik ez. Baina badakit gure etxe inguruan dabilela, eta horregatik, kanpora irteten naizen bakoitzean, txanpon bat edo beste eramaten dut gainean badaezpada.
bat
Tere Madinabeitia
Hau, zuk proposatu didazun ariketa baino errazagoa iruditzen zait, neretzako, eta guztientzako. Beraz, bete patrikak diruz eta joan menditik ibilalditxo bat ematera. Zu bereziki, legazpiar hori, bonolotoan hainbeste euro irabazi duzun hori. Sartu diru piska bat patrikan eta joan zaitez kukuaren bila, ea gainerakooi ere zorte piska bat ekartzen diguzun.
6
GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Euskal sindikatuak Maiatzaren Lehenaren harira, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariekin izan da GoiBerri. Sindikalgintzaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egiten dute, sindikatuak «inoiz baino beharrezkoago» direla sinetsita. Arkaitz Apalategi Sindikatuen agendan gorriz markatutako eguna izaten da Maiatzaren Lehena. Azken urteetako krisiaren eta erreforma laboralen ondorioz, ordea, ospakizunetarako baino gehiago, euskal sindikatuek orainaren eta geroaren inguruko gogoeta egin eta borroka eredu berriak martxan jartzeko baliatu nahi dute Langileen Nazioart e k o Eguna.
Batasun sindikalaren garaiak atzean gelditu ziren, eta ELA eta LAB sindikatuak ez doaz eskutik, harremanak izan badituzten arren. Egoeraren diagnosia egiterako garaian, bat datoz, ordea. Egoitz Iturbe ELA sindikatuaren Goierriko arduradunak azaldu duenez, «krisia deitzen duten fenomeno hau 2008an etorri zen, langileekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla medio. Or-
daindu, ordea, gizarte osoak eta batez ere langileriak ordaindu» duela uste du. Gainera, «kapitalismoa krisia aprobetxatzen ari da, erreformak eta murrizketak egiteko». LAB sindikatuko Adolfo Masiden ustez, «erasoaldia ikaragarria izan da; langabezia izugarri igo da, pentsioak zalantzan jartzen dira, jubilazioa lortzeko arazoak jartzen dituzte... Babes sozialaren galera ere izugarria da». Enpresetan ere nabaritu dute eragin h o r i . «Soldaten hobekuntza eta lanorduen murrizketa negoziatzetik, gure oinarrizko eskubide batzuk defendatzera pasatu gara; azken batean, biziraupen egoera batera». Politikari askori krisia bukatzear dela entzuten badiote ere, argi dute sindikatuek: «Langileentzat krisia ez da b u kat u » . Haatik, langileen egoera ez dela egun batetik bes-
tera hobetuko uste dute. LABeko Usoa Lasaren hitzetan «komunikabideetan entzuten da egoera hobetzen ari dela, lanpostuak sortzen ari direla... baina errealitatea da krisia sortu zenetik, agintarien partetik langileek jaso duten bakarra espedienteak eta erreformak izan direla; eta lanpostuak defendatu dituzten bakarrak langileak izan dira. Egoera horrek guztiak sortu du langile klase pobreago bat izatea». Uste berekoa da ELAko Xabier Olaizola ere: «Prekarietatea bultzatzeko erabiltzen ari dira krisia, eta krisitik ateratzen bagara ere, langileak oso baldintza eskasetan aterako dira».
Sindikalgintza ezbaian Azken urteetan, asko izan dira sindikatuen lana eta beharra bera ere ezbaian jarri dutenak. Gizarteko zenbait sektoretan, atxikimendua galtzen ari direnaren sentsazioa ere badago. Horrek, «sindikalgintzaren eta borroka eredu berrien inguruko gogoeta» egitera eraman behar dituela uste du LABek. Hala, sindikatuaren 40. urtemuga oinarri hartuta, gogoeta prozesu bat martxan jarri dute, helburu 2017an egingo duten kongresua jarrita. Jendeak sindikatuekiko atxikimendu gutxiago badu «hein handi batean problematika aldatu delako eta sektore bakoitzean arazo ezberdinak daudelako» izan dela uste du Lasak (LAB). Lan munduaren «errealitatea asko aldatu da. Lehen
GOIBERRI
7
ASTEKO GAIA
ispiluari begira langile gehienek industrian lan egiten zuten, orain sektore gehiago daude, zerbitzuen sektorea ere igotzen ari da, langabetu asko daude... kolektibo ezberdinak sortu dira eta langileen espektroa askoz zabalagoa da orain». Horiei guztiei erantzun bat ematea da sindikatuen erronka.«Azkenean, eraberritze hau horretara bideratu nahi dugu, langile klasea berriro batu eta ekintza sindikalerako gaitasuna indartzera». Iturbek (ELA) ere, sindikatuek «formula berriak» asmatu behar dituztela dio, izan ere, «une honetan sindikatuak inoiz baino beharrezkoagoak» direla uste du. «Kapitalak argi dauka bere helburua zein den, eta zein pauso eman behar dituen». Hala, enpresariek kolektibitatearen ordez «langilearen indibidualizazioa» bilatzen dutela uste du. Olaizolak (ELA) azaldu duenez, «enpresariak langileekin banaka negoziatzen saiatzen dira, beraien interesak aurrera ateratzeko. Horri aurre egiteko, beharrezkoa da langileak elkartu eta antolatzea». Zentzu horretan, «frogatuta dago, kolektiboki egiten diren negoziazioetan emaitza hobeak lortzen direla». Masidek(LAB) ere, «langile antolakuntza eta sindikatuak behar-beharrezkoak» direla uste du, «Beharrezkoak izan badira lanorduak jaisteko edo soldata igoerak negoziatzeko, are beharrezkoagoak dira orain, eskubideak defendatu eta alternatiba bat bultzatzeko». Eskualdean, hala ere, atxikimendu hori ez da galdu, bere uste-
tan. «Goierrin nik esango nuke langileek ez dutela antolatzeko gaitasunik galdu, eta eskubideak defendatzeko borrokan jarraitzen dute».
Elkarlanerako tarteak Goierriko bi sindikatu nagusien arteko harremana hoztuta dago aspaldian, nahiz eta zenbait forotan elkarlanerako tarteak bilatzen dituzten. ELA sindikatuko Egoitz Iturbek azaldu duenez, «diagnosi orokorrean bat egiten dugu, baina praktikan irizpide ezberdinak» dituzte bi erakundeek. LABeko Adolfo Masiden ustez, «sindikatu ezberdinak gara eta normala da estrategia sindikal ezberdinak izatea, baina langileria osoa elkartzen duten e s t rate g i a komunak ere egon behar dira. Eta hori bultzatu nahi dugu guk. Defendatzen ditugun helburuak lortzeko ezinbestekoa da langileak elkartuta joatea». Usoa Lasaren arabera, «elkarlana egon badago, baina agian beste foro batzuetan ematen da. Adibidez, foro sozialean elkarrekin ari gara, beste eragile batzuekin batera. Beraz, harremana ez da erabat eten». Etorkizunean ere, elkarren beharra izango dutela
Ezkerrean, LABeko Adolfo Masid eta Usoa Lasa. Eskuinean, ELAko Egoitz Iturbe eta Xabier Olaizola. A.APALATEGI
uste dute bi sindikatuek. «Euskal Herrian aldaketa gehiengo sozial zabalak osatzetik etorriko da, eremu guztietan. Argi dago gizartean aldaketak eragin nahi baditugu, bide hori elkarrekin egin beharko dugula».
Aurrera begira Testuinguru horretan, etorkizunari begira baikorrak dira sindikatuetako ordezkariak. «Euskal Herria eraldatuko duen subjektu aktibo eraginkor bat» bilatu nahi dutela dio Lasak. Horretarako «mobilizatzeko gaitasuna handitu behar dugu, hori izango delako langilegoari eta gizarte osoari aldaketa ekarriko diona». Masidek ere, «gi-
zartea aktibatu» behar dela uste du eta «langileek beraien etorkizunaren alde» egin behar dutela. Aurrera begira, bi sindikatuek azaldu dute bide horretan lanean jarraitzeko konpromisoa. Hala, «erantzukizunarekin jokatu» behar dela uste du Iturbek, eta «gure esku dagoen guztia egiteko erantzukizuna» hartzeko prest daudela. Langileek antolatu eta erantzun bateratu bat eman behar dutela dio, eta «sindikatua horretarako erreminta da; erabiltzeko dago».
8
GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Baleazaleen aztarnen bila Beasaindar talde bat dirua biltzen ari da Islandian eraildako 32 baleazaleei buruzko dokumentala grabatzeko. Maialen Igartua Beasain Goierri eta balea arrantza. Eskualdearen kokapena kontuan hartuta, ez dira lehen begi bistan jendeak uztartuko lituzkeen bi kontzeptu. Loturak aurki litezke, ordea. Esaterako, Pasaian (Gipuzkoa) San Juan balea ontzia berreraikitzen ari dira itsas ondarea berreskuratzeko helburuarekin. XVI. mendean Kanadan urperatutako balea ontzia da San Juan galeoia, eta, hara non, Zerainen zerratutako enborrak ari dira baliatzen ontzia berreraikitzeko. Orain, berriz, Beasaingo hirukote bat dokumental bat grabatzekotan da 1615ean Islandian hil zituzten 32 euskal baleazaleren inguruan. Ander Arrese eta Beñat Iturriotz arkeologoak eta Eñaut Tolosa zinegilea buru belarri ari dira lanean proiektua aurrera ateratzeko. Hiru goierritar, euskal baleazaleei gertatutakoaz ikertu eta euskaldunoi irudi bidez helarazteko lanean. Euskal baleazaleen triskantza izango da dokumentalaren izena. Hain justu, urrian beteko dira 400 urte Islandiako triskantza modura ezagutzen dena gertatu zela. Pasaiako portutik ateratako hiru balea ontzi Islandiara joan ziren, arrantzara, baina ontziak urperatu eta bertan geratu behar izan ziren, bueltatzeko modurik gabe. «Negua gai-
nean zuten, eta bertako baliabideak bilatu beste biderik ez zuten izan; horrek arazoak eragin zizkien islandiarrekin», azaldu du Arresek. Liskarrak medio, islandiarrek 32 euskal baleazale erail zituzten, «oso modu bortitzean». Garaiko egoera politikoa baliatu zuten horretarako. Izan ere, autoritate daniarrek emandako baimen berezia zuten arrantza denboralditik kanpo Islandiako lurretan zeuden arrantzale etorkinak hiltzeko. Islandiako arkeologo talde batekin batera, 1615ean hondoratutako hiru bale ontzien aztarnak bilatzen saiatuko dira beasaindarrak dokumentalean. «Batetik, ustiategi arkeologiko batera joango gara; baleen grasa urtzeko labe batzuk aurkitu dituzte han, eta baliteke egitura horiek euskaldunenak izatea», azaldu du Arresek. Bestetik, ontziak hondoratu ziren fiordoetara ere joango dira. Uretan murgilduko dira han, ontzien aztarnen bila. «Sakoneran oso behera joan eta oraindik aztarnarik aurkituko ez bagenu, robot handi bat sakonera handian sartzeko asmoa dugu». Behin ontzia hondoratutako lekua arakatuta, 1615eko euskal baleazaleek egindako bidea egingo dute. Haien pausoak jarraituko dituzte, gertatu zitzaiena kontatuz.
«Martin de Villafranca kapitainaren bidea jarraituko dugu», azaldu du Tolosak. «Hiru kapitainetan gazteena zen, liskar gehien izan zituena, eta hil zuten bakarra». Hiru hari nagusi jarraituko ditu dokumentalak. Batetik, arkeologoen bilaketak, aurkikuntzak eta bidaia erakutsiko ditu. Bestetik, elkarrizketak egingo dizkiete gaian adituak diren hainbat islandiarri. Orduko gertakariak, berriz, marrazki bizidunen bidez berreraikiko dituzte. «Gure bilaketak eta gertatutakoaren kontakizuna tartekatuko ditugu dokumentalean», esan du Arresek.
‘Crowdfunding’ bidez Hirukoteak argi du dokumentalaren egitura nolakoa izango den, edo nolakoa izatea gustatuko litzaieken, behintzat. Momentu honetan duten erronka nagusia, ordea, finantziazioa lortzea da. Hainbat diru laguntza jaso dituzte erakunde publiko zein pribatuetatik, baina buruan duten proiektua gauzatzeko diru gehiago behar dute oraindik. Falta zaien dirua lortzeko, crowdfunding edo finantzaketa kolektiboko kanpaina martxan jarri dute Karena plataforman (www.karena.eu). Jendearen ekarpen txikiekin, 6.000 euro lortu nahi dituzte. Tolosaren hitzetan, bi alde on ditu fintzaketa kolektiboak: «Batetik, dirua lortzen da, eta bestetik, jendearengan interesa pizten da dokumentala egin aurretik». Interesa dutenek hiru aste
GOIBERRI
9
ERREPORTAJEA
Ander Arrese arkeologoa, ezkerrean, eta Eñaut Tolosa zinegilea, eskuinean. MIKEL ALBISU
«Euskal Herrian ezezaguna da gertatu zena, eta hutsune hori bete beharra dago» Ander Arrese Arkeologoa
«Finantzaketa kolektiboari esker grabatu aurretik ere jendearengan interesa pizten da» Eñaut Tolosa Zinegilea
dituzte oraindik ordainketa egiteko. Arresek eta Tolosak Islandian bizi den lagun baten bidez izan zuten baleazaleen triskantzaren berri, duela urtebete pasa. Arreseren hitzetan, han oso presente dute gertatutakoa: «Lagunak kontatzen digu fiordo haietara joan eta euskalduna zarela esaten baduzu, barkamena eskatzen dizutela». Euskal Herrian, berriz, gertaera ezezaguna da gehienentzat. «Uste dugu hemen badagoela hutsune hori betetzeko beharra». Besteak beste, Jon Guodmusson islandiarrak idatzitako poema liburuan oinarritu dira dokumentalaren gidoia osatzeko. Garaiko gizarteak bezala, idazle hark ere gertatutakoarekiko jarrera kritikoa izan zuen Tolosaren esanetan. «Nahiko objektiboa izan zen, eta datu fidagarriak ematen ditu». Bestalde, orain arte egindako indusketa arkeologikoen inguruan ere ikertu dute. Beasaindar hirukoteak uda amaieran egin nahi du Islandiarako bidaia. Ideia badute, dirua lortzen ari dira gutxika, eta proiektua gauzatzea izango da hurrengo pausoa. Bi astez grabatzea aurrikusten dute. Euskal Herrira bueltatzean, berriz, grabatutakoari forma ematen eta marrazki bizidunekin uztartzen izango dute nahikoa lan. Ondo bidean, urte amaierarako dokumentala ikusgai izatea espero dute.
Islandiarren eta gipuzkoarren adiskidetze ekitaldi sinbolikoa uskal baleazaleen triskantzak 400 urte beteko ditu urrian, eta urteurrenak gaurkotasuneko gai bihurtu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Islandiako agintariek berradiskidetze ekitaldi sinbolikoa egin zuten joan den astean, gaiaren inguruan antolatutako kongresuari amaiera emateko. Holmavic izeneko herri txiki batean, harri baten gainean, 1615ean eraildako 32 gipuzkoar arrantzaleen omenezko plaka bat jarri zuten. Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak parte hartu zuen ekitaldian. «Eredugarria da islandiarrek egin duten irakurketa kritikoa pasarte historiko horretaz», zioen Garitanok.
E
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Izalgo Gaztek taldeko kideak, herriko plazan egin zuten bazkarian. HITZA
Idiazabalgo gazteak, beti gazte eta beti gogotsu Asier Zaldua Idiazabal Idiazabalgo gazteek, adin batetik aurrera elkartzeari eta ekitaldiak antolatzeari uzten ziotela ikusita, Izalgo Gaztek taldea sortu dute. Azken hilabeteotan bingoa, bizikleta martxa eta bazkaria antolatu dituzte, besteak beste. Orain galdera-erantzun lehiaketa antolatu dute.
Babeslea
Beste ekimen asko bezala, ordu txikitan sortu zen. «Lagun batzuk gaiari buruz hitz egiten genuen elkartzen ginen bakoitzean: gaztetxean 20 urte ingurukoak ibiltzen zirela, adin batetik aurrera herriko gazteak ez ginela elkartzen, gaztaroa 25 urterekin bukatzen zela zirudiela, astean zehar ikasi edo lana egin eta asteburuan parranda
bakarrik egiten genuela...», aipatu du Idoia Sanzek. Hala, otsailean bilera bat deitu zuten. 17 eta 30 urte bitarteko 30 bat lagun azaldu ziren. «Ahalik eta jende gehien elkartu nahi genuen eta lortu genuen». Galdera bat egin zioten elkarri: ea zergatik uzten zuten Gazte Asanblada horren gazte. Jendeak lotura handia zela eta egitasmo askotan behartuta parte hartzen zela erantzun zuen jendeak. Hori dela eta, aurrerantzean ekitaldiak nahi zutenek antolatuko zituztela eta nahi zutenek parte hartuko zutela erabaki zuten. Lehen ekitaldiak Emakumeen Egunerako antolatu zituz-
ten. Bingo bat egin zuten eta lortutako diruarekin Emarrock dokumentala bota zuten eta txokolate-jana egin zuten. Ondoren, bizikleta martxa «koloretsua» eta bazkaria egin zituzten. Orain Jakin eta Irabazi lehiaketa antolatu dute. «Herritar guztiek parte hartzea nahi dugu. Futbito txapelketan bezala, baina kultur ekitaldi batean». Bikoteka parte hartuko dute eta galdera guztiak Idiazabali buruzkoak izango dira. Herriko tabernetan bi kutxa jarri dituzte: bata izena emateko eta bestea galderak proposatzeko. Lehiaketa maiatza bukaeran hasiko da. Ostiral iluntzetan egingo dute, herriko plazan.
12 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Almitza, Europari tiraka Segalaritzako denboraldia maiatzean hasiko da. Almitza elkarteak bakarkako Euskal Herriko ligaxka antolatuko du. Aurten, ordea, Europako Txapelketa izango du buruan, 12 urteren ondoren Euskal Herrian jokatuko delako. Aimar Maiz Egoitza Goierrin duen Almitza sega elkarteak urte berezia du 2015a. Europako Sega Txapelketa antolatzearen ardura izango du, Euskal Herrian jokatuko baita, hamabi urteren buruan, Azpeitian. Abuztuaren 28tik 30era izango da lehiaketa eta ospakizun hori. Aurretik ere badu zeregina. Maiatzean, Euskal Herriko VII. Bakarkako Sega Ligaxkari ekingo dio. Arreta eta burua, ordea, Europakoan jarrita izango dute, batik bat. Historia eta zabalkunde handiko lehiaketa da. 1969an egin zuten lehenengo aldiz, Bayergo eta Tirolgo segalarien artean. Pixkanaka, Alpeetako beste nazio batzuetara zabaldu zen, eta hala Alpeetako Herrialdeetako Sega Txapelketa bihurtu zen. Euskal Herria 1996an batu zen lehiaketa hartara, eta europartasun oraindik gehiago hartu zuen urtean behingo hitzorduak. Almitza sega elkartea, ernemuina Zaldibian eta Goierrin duena, izan zen Euskal Herriaren izena Europako Txapelketara —2005ean hartu zuen izen hori— eraman zuena.
Seguran izana Artean Europako Txapelketa izendapenik ofizialki ez zeukan arren, Europako nazioen arteko
Aloña Galarra segalari idiazabaldarra, 2003an, Segurako Europakoan. ALMITZA
Euskal ligaxkatik 15 segalari sailkatuko dira Europako Txapelketan, Azpeitian, Euskal Herria ordezkatzeko
sega lehiaketa lehen ere izana da Euskal Herrian. Goierrin, zehatzago. 2003an Seguran antolatu zuen Almitzak. Madurako zelaietan lehiatu ziren segalariak. Gaur egun, zazpi naziotako segalariek parte hartzen dute: Suitza, Alemania, Austria, Hego Tirol, Eslovenia, Eslovakia eta Euskal Herria ordezkatzen dituzte, beren ikur, ereserki eta jantzi tradizionalekin. Frantziak ere inoiz parte hartu izan du, baina azkenaldian ez. «Dena den, txapelketa honetan parte hartzeko aukera irekita dago herrialde gehiagorentzat ere», dio Almitzak.
Ligaxka, maiatzean Segakera, berriz, nazioarteko modalitatekoa egiten dute. Gizonezkoek area bat (10x10 metro) eta emakumezkoek nahiz
gazteek 35 metro koadro (7x5) ebaki behar izaten dituzte. Ahalik eta azkarren, baina baita egoki eta txukun ere: zabar aritzea zigortu egiten dute. Almitzak antolatutako Euskal Herriko VII. Bakarkako Sega Ligaxkak hiru jardunaldi izango ditu, aurten ere: Loiolako santutegian (Azpeitia), maiatzaren 17an, 12:00etan; Basaburuan (Nafarroa), maiatzaren 30ean, 17:00etan; eta Iurramendiko belardian (Tolosa), ekainaren 20an, 17:00etan. Guztizko denbora hartuko dute aintzat. Goierriko segalari asko lehiatuko dira. Izena maiatzaren 10erako eman behar da. Ligaxkatik hamabost segalari (10 gizonezko eta 5 emakumezko) sailkatuko dira, Euskal Herriaren izenean Europako Txapelketan lehiatzeko. Aurten, Euskal Herrian.
GOIBERRI 13
GARAI BATEAN
Miriam Luki Itsasondo Ez dago Itsasondoko hilerrian Gurutz Sarasola Lotsati- ren (Itsasondo, 1915-1936) izenik. Bere sendiaren panteoia mutua da; marmol beltzean ez da izenik ageri. Orain 100 urte jaio zen, maiatzaren 3an, eta 20 urte zituela Donostiako Urumea errekara begira dagoen zubi batetik behera bota zuen bere burua, maiteminak jota. Arbel negozioaren esparruan aritzen zen Sarasola familiako semea zen Lotsati. Bederatzi anai-arreba izan ziren guztira. Lekarozko Eskolan (Nafarroa) batxilergoa ikasi zuen Sarasolak eta merkataritza ikasketak egin zituen ondoren Donostian. Arbelera zuzendutako urratsak eman zituen, horrenbestez. Edonola ere, euskara ikastea eta lantzea ipar hartu zituen eta makina bat lan idatzi zituen Donostiako El Dia egunkariaren euskal orrietan; guztiak Lotsati ezizenarekin sinatu zituen. Lan horiek dira, hain zuzen, gerora berreskuratu ahal izan direnak. Ibon Sarasolak kontatua du ez zuela Lotsatiren berri Koldo Mitxelenak haren poema bat erakutsi zion arte. Poemaren literatur baliotik harago, 36ko
gerra aurreko euskal poeten moldeak apurtu izanari erreparatu zion Sarasolak: «Argi zegoen mamiaren aldetik garaiko poemagintzan zeharo arrotz gertatzen zen pentsamolde bat adierazten zuela». Izan ere, gerra aurreko euskal poeten ortodoxia katolikoak goitik behera eta erabateko abertzaleak izan ziren topikoak asko du egiatik. Lotsatiren lana topiko horretatik urruntzen da, Lotsatik maitasunari idatzi zion, maitasun gordin, latz eta gogorrari: Eriotzak kenduko digu betirako elea/ta alkar ikusteko mendea/Beti betirako, ene maitea!/ Beti betirako, ene maitea!/Oldozten det, oldozten det au maiz/Ta erotu bearrean jartzen naiz. Irreberentziatik ere badute bere idatziek: Au egin bear dezula ta/ura egin bear dezula ta/papera atera bear dezu/ta papera atera bear dezu./ Zera... garbitzeko ere/papera atera bear dezu!!! Bere poemak armiarma.eus atarian irakurri daitezke.
Gurutz Sarasola Martinez ‘Lotsati’ –ezkerrean– aitarekin. GOIERRIKO HITZA
Poeta gaztea oroitzen
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik Sarean ikusia
Klik
Oihalak sarean sortu daitezke
Tribial feminista sakelakorako pronto makumezkoek historian izan duten lekua argiz bete dute Tribial Feministan. Paperezko mahai jokoa aspaldi aurkeztu zuten eta orain sakelako telefonorako zein tabletetarako bertsioa jarri dute eskura, doan. Irontec enpresak garatu eta Arrasate, Basauri, Ermua, Ondarroa, Zierbena eta Uribe Kostako Mankomunitateak bultzatu duten proiektua da Bizkaiko Aldundiaren diru laguntzarekin. Aplikazioa doan izateaz gain, euskara hutsean garatu dute.
E
Aplikazio mugikor honek, emakumeak historian jokatutako rola erakusten du ohiko tribialaren bidetik. 180 galdera hartzen ditu hainbat mailatan sailkatuak: kirolak, historia, geografia, artea eta literatura, zientzia eta ikuskizunak. Jokoa adin guztietako pertsonentzat pentsatu dute, beti ere, historiaren beste irakurketa bat egiteko gogoa badute; hain zuzen, historia andreen begietatik ikusi nahi badute. Google Play-ren bitartez deskargatu daiteke Androidetarako eta Apple Store-n Apple markako gailuetarako.
Egunon! lekuak gora Goierrin Egunon! atari digitalean zerbitzua euskaraz ematen duten establezimenduen, jatetxeen, tabernen zein denden mapa osatzen ari dira. Gero eta gehiago dira mapa horretara batu diren Goierriko establezimenduak ere; 25 oraingoz. 2.181 gune bildu dituzte jada eta 2.500ean jarri dute erronka. Egun on! aplikazioa ere sortu dute mapa osatzen joateko eta bezeroek euskaraz hartuko dituzten Euskal Herriko tokien zerrenda eskura izan dezaten edozein momentutan. egunon.info
Joste Egunen harira Gure Esku Dagoren atarian oihal digitalak sortzeko aukera dago. Kolorea aukeratu eta oihalaren diseinua hautatu daiteke. Ondoren datu pertsonalak eman eta oihala egiteko aukera dago. Herriz herri egiten ari diren Joste Egunetan zein etorriko diren ekitaldietan parte hartu ezingo dutenentzat pentsatutako aukera da. gureeskudago.eus
E-liburuen aukera zabala sarean Klasiko unibertsalak euskaraz emanda eta euskal literaturaren klasikoak PDF formatuan nahiz Epub euskarrian deskargatu daitezke, doan, armiarma sarean. Shakespeare, Defoe edo Swift idazle unibertsalen lanak zein Lizardi, Orixe etaLauaxeta euskal klasikoen lanak klik batean eskura daitezke. armiarma.eus