Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
Aitziber Garmendia
146. zenbakia. 2015eko maiatzaren 8a
Niko Aiestaran 3 Iritzia 4-5 Oianguko jatetxea 6-7 ‘Jaxinto, ikastolen lemazain’ 10-11 Ainhoa Muriel 12 Kalitatearen aldeko apustua 13
Aktorea
«Orain gidoilari bezala ere ari naiz»
8-9
GOI B ERRI
Aitziber Garmendia aktore zaldibiarra, Ordiziako plazan. MIKEL ALBISU
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEA
MIKEL ALBISU
Niko Aiestaran Goierriko Hitzaren banatzailea
«Herriko alkate banintza? Egiten dudan lana ondo egiten nahikoa lan badut!» Mikel Albisu Zaldibia Goizeko bostetan hasten da G OIERRIKO H ITZA eta GoiBerri Lazkaon banatzen Niko Aiestaran (Zaldibia, 1963). Ondoren Seguran eta Zegaman egiten du banaketa, ordutegia dela eta, harremanetarako aukera gehiago du bi herri horietan. Banatzaile lanetan urte eta erdi darama, eta aurretik 25 urte egin zituen Legorretako tailer batean; «lan asko egin genuen beti, baina bat batean, udako oporrak hartzen nituen egunean, lanetik bota ninduten. Oso gogorra izan zen hura».
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Zaletasun bat.
Edari bat.
Egunero lagunekin bizpahiru trago hartzea.
Oporretarako leku bat.
Garagardoa edo sagardoa.
Pelikula bat.
Aezkoa ondo polita da.
Oraindik argitu gabe dagoen Iñigo Cabacasen auziari buruzkoa.
Amets bat. Lehen urrats bezala presoak Euskal Herrira ekarri, eta pixkanaka Euskal Herria aske ikustea.
Liburu bat. Jon Maiaren Riomundo. Musika talde bat. AC-DC.
Abesti bat. Benito Lertxundiren Itsasoari begira.
Janari bat. Denetik jaten dut, baina, tomatea entsaladan ezin dut jan.
Goierrik txoko bat.
«Presoak Euskal Herrira ekarri, eta pixkanaka Euskal Herria aske ikustea dut amets»
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Janire Arrondo Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Eskeine Legorburu Produkzio arduraduna: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Bizitzeko gogorra izan arren, Aezkoan.
Herriko alkate bazina... Egiten dudan lana ondo egiten nahikoa lan badut!
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
Urretxu:
goiberri@hitza.eus
goiberri.eus
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Erkuden Muguruza
Diseinua eta banaketa:
Oidui.
Zaldibian biziko ez bazina.
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
607 530 424 – publi@goiberri.eus
Bezero arreta / harpidetzak: 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus
04 GOIBERRI
IRITZIA
Joseba Imaz Kazetaria
Hau ez da Nepali buruzko artikulua ritzi artikulu honek ez du izan nahi Nepali buruz idatzitako enegarren testua. Asmo hori beteko dudan, hori juzgatu zerorrek, orrialde honen bukaeran. Jakinaren gainean zaude. Ez duzu topatuko lurrikararen ondorioz hildako lagun kopuruaren inguruko azken orduko zifrarik. Ez espero triskantzaren tamaina azalduko duen azalpen burutsurik; ezta Kathmanduko bailaran galdutako ondareari buruzko arrangurarik edo hondamendiari ihes egin dion mendizalearen biziraupen esperientziarik. Horretarako nahikoa izango zenituen egunkari, telebista, irrati eta Internet bidez jasotako notiziak. Nolanahi ere, informazio zaparradaren ondoren, Goiberriren azken ale hau zure eskuetara iristen denerako, atertua izango da Himalaya magaletik iritsitako berri lazgarrien erauntsia. Horregatik bakarrik baldin bada ere, Ghurka soldaduen,
I
sherpen eta errododendro zuhaitzen —topiko batzuk aipatzearren— herrialdea gogoan dudala, gogoetatxo bat egiteko aprobetxatu nahiko nuke erakusleiho hau. Sos apur batzuk Nepalera bidali ala ez pentsatzen ari naizen une honetan— nire kontzientzia lasaitzeaz gain, zer edo zertarako balioko duela pentsatu nahi dut—, nire buruari galdetzen diot zer egin dezakegun guk, hemen Goierrin bertan, neurri horretako txikizioa gertatu den lekutik ia 8.000 kilometrora. Eta, egia esatea nahi baduzu, gauza gutxi okurritzen zaizkit, gorago aipatutako ekintza solidario-automatikoa salbu. Ez gaizki ulertu. Ondo deritzot nepaldar herriarekiko sentitzen dugun elkartasuna laguntza humanitario bidez erakusteari, baina hitza eman dizut artikulu honetan ez zenuela ohiko informaziorik aurkituko. Horregatik, lagun batek Monaren inguruan kontatutakoaz oroitu naiz. Orain dela egun batzuk ezagutu omen zuen. Ne-
palen jaioa zela kontatu zion. 2005eko lurrikararen ondoren, ordea, jaioterrian etorkizunik ikusi ez, eta senideei agur esan zien Europarainoko bidea egiteko. Goierrin aurkitu du aurrera egiteko modua. Adineko pertsonak zaintzen dihardu, nepaldarrek berezko duten laguntzeko prestutasuna, errespetua eta apaltasuna tarteko. Eta Monarekin iritsi zait erantzuna. Askok sentipen bera izan genuelako Haitiri lurrak emandako astindu ikaragarriaren ondoren. Berdin Pazifikoko tsunamia eta Txileko lurrikara gertatu zenean ere, nahiz Ertamerikako herriek jasandako ekaitz handi horietako bat eta gero. Ezin ahaztu Afrikan eta Ekialde Hur-
bilean izandako gerrak. Guztietan, biktima kopuru izugarriak argitaratu zituzten komunikabideek. Baina zenbakiek ez dute aurpegirik eta «Nola lagundu?» galderari erantzutea zaila egiten da horrelakoetan. Elkartasun hori gauzatzeko, gurutzatzen ditugun bizilagunen aurpegia gogoan hartzea proposatu nahiko nuke. Autobusean gure atzean eserita joan ohi den asiar itxurako Monaren aurpegia, akaso. Edo astean behin supermerkatuan ikusten duzun hego amerikar gazte horrena. Ez zait ariketa txarra iruditzen pentsatzea zergatik heldu diren pertsona horiek gure herrira. Batzuk katastrofe naturalen ondorioei ihesi, beste batzuk agian gerraren izugarrikeriei, beren herrialdeko erregimen politikoak bere ideiak onartzen ez dituelako edo jaioterrian lanik topatzeko esperantzarik ez duelako. Horien guztien atzean bizitza-istorio bat, zirkunstantzia zail batzuk daude. Horretan gehiago erreparatu beharko genuke. Gure inguruan noizbehinka entzuten ditugun komentario xenofoboak baztertuta. Zifren gainetik, ondokoaren egoerari erreparatzen badiogu, pertsonak daudelako. Bizilagun horiek eskubide osoko herritar bezala hartzea, baita ere, sufritzen ari diren herriei elkartasuna erakusteko modu bat delako.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Aitziber Garmendia Zaldibiako aktoreari elkarrizketa oraingoan, ea gustuko duzuen!
Agian Einsteinek denbora laugarren dimentsioa zela frogatu berritan argi izango zuten denboran, beste dimentsiotan ez bezala aurrera eta atzera joaterik ez zela izango. Baina gaur egun behintzat, hori ezin onartu dabil jendea (emakumeak gehienbat) termodinamikaren legeei ixkin egin nahian. Estetika zentruetara joan besterik ez dago adibidez, norberaren aurpegia 20 urte gaztetzeko! Nahiz eta dena esan behar bada, batzuetan emaitzak denbora bidaia baino, hurruneko unibertso batetatik itzulitakoaren itxura handiagoa izan. Emakumeen kanpo itxuran soilik eta obsesiboki arreta jartzen duen gizarte baten emaitzarik krudelenetakoa batzuen ustez. Emakumeek beraien gorputz eta diruarekin askatasun osoz nahi dutena egin dezaketenaren adibide besteentzat (Ipar Amerikako Estatu Batuetan batez ere. Mexikon ez, bestean). Adibide zerrenda luzera Uma Thurman ere ia gehitu genuen Mikel, azkenean berea makilaia kontua besterik ez zela izan aitortu zuen arte. Aldake-
ta iragankorra alegia, Photoshop analogikoa. Hura lasaitua e Mikel? ;) Baina, aldaketek denboran duten iraunkortasuna al da konturik garrantzitsuena? Edo BeyoncĂŠ eta Shakiraren azal zuritu eta ile hori lisatuek zerbait gehiago ere esaten digute? Bisturi kultural bat ere existitzen dela?
Jon Artola
bat eta
Emakumeak jarri dituzu zure hausnarketaren xedean Jon, baina onartuko dizut hala irakurtzean ez naizela eroso sentitu zuren planteamenduarekin. Emakumeena baino gizartearen arazo oso larri baten aurrean gaudela iruditzen zait eta emakumeek (beste hainbat gauza bezalaxe) gu baino gehiago pairatzen dutela uste dut. Ez dut uste emakume horiek beraien erabakiz hartzen dutenik presio gogor hori bizkar gainean eta bai ordea, gizarte osoak (emakume zein gizonezkoek) modu aukeratuan jartzen duela labana emakumeen txitxi zein zimurretan eta ez gizonezkoenetan. Estatu Batuetako telesailak ikustea besterik ez dago kontu hau gaixotasun bilakatzen ari dela ziurtatzeko. Batzuek askatasunaren lorpena dela esango dute baina bere itxurari lotua bizi dena nekez izango da sekula aske. Konbentzimendu osoz esango dizut edertasun handiena norberaren gorputzarekin gustura egotea dela eta baten batek esango du, erraza dela hori esatea nire fisiko ikusga-
bat Mikel Alvarez
rriarekin (aizue, ba bere lana kostatu zait). “Hau flipatua dago...� Zer? Aizu, ba ni gustura bizi naiz nire txitxiekin eta zu ere ispilura begiratuko bazina irakurle maite hori, konturatuko zinateke zu ere ez zarela Jon Kortajarena. Eta hori da arazoa, gizonezkoei barkatzen dizkiegula emakumeei barkatzen ez zaizkienak. Eta horri gainera bisturi kulturalak gehitzen badizkiegu... Buufff... Zenbat lan egiteko Jon.
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Oiangu jatetxearen ardura hartuko duten BCCko bost ikasleak: Diez, Etxebeste, Pont, Telleria eta Mariño. ARKAITZ APALATEGI
Osagai guztiak prest BCCko bost ikasle burubelarri ari dira lanean Oiangun, bertako jatetxea datorren astean zabaldu ahal izateko.
Arkaitz Apalategi Ordizia Su geldian denbora luzez prestatutako proiektua lapikotik ateratzeko prest dago. Izan ere, azken ukituak eman eta martxan hastea besterik ez zaio falta Oiangu jatetxeari. Ordiziako Udalak eta Basque Culinary Centerrek hala hitzartuta, unibertsitate ikasketak bukatu dituen lehen promozioko bost ikaslek hartuko dute jatetxea kudeatzeko ardura. «Gogoz eta ilusioz» ekin diote lanari, eta jatetxearen ateak zabaltzeko «irrikitan» daudela diote. Lantalde gaztea eta anitza osatu dute. Hiru euskaldun, katalan bat eta galiziar bat daude tartean. Ander Etxebeste, Iñaki Telleria, Ander Diaz, Ferran Pont eta Tomé Mariño dira bos-
kotea osatzen dutenak. «Talde lan asko egingo dugu, baina espezializazio ezberdinak ditugu eta bakoitzak bere ardurak dauzka». Egitasmo honen berri izan zutenean, «oso proiektu potentea» iruditu zitzaien, eta ez zuten zalantzarik egin, «bostak buru-belarri» sartu ziren. Eskenatokia ere paregabea da. Oiangu jatetxea, Ordiziako Oianguren parkean dago, izen bereko baserrian. Urte askoan jatetxe moduan erabili izan da, baina BCCrekin egindako hitzarmenak, beste dimentsio bat eman dio orain. Ander Diezek azaldu duenez, «Euskal Herrian garen modukoak izanda, gure izaerarekin oso bat dator. Baserri bat da, eta gure filosofiarekin bat egiten du». Erai-
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
kinak berak ere «aukera ugari» eskaintzen dituela uste dute. Sukaldariak eurak ere, bertan biziko dira. «Egunero bista hauekin esnatzea, arbolaz inguratuta, lasaitasun honetan... denek ez dute horrelako aukerarik». Baserriaren atzealdean, baratze txiki bat ere jarri dute dagoeneko. Izan ere, bertako kulturan eta produktuetan oinarritutako sukaldaritza egin nahi dute. «Gehienbat sukaldaritza tradizionala da, baina leku askotakoa, eta beti beste ukitu bat emanda. Baina zentzu horretan nahiko tradizionalak gara».
haira eraman eta han jateko aukera izango du».
Herriak emandakoa itzuli
Bertako produktuak eta ekoizleak oinarri dituen sukaldaritza
Denentzako eskaintza Egin nahi duten sukaldaritza mota ez ezik, jendeari zer eskaini nahi dioten ere argi dute. Diezen esanetan, «bi eskaintza egongo dira, nahiko bereiztuak. Batetik tabernako aldea egongo da; bertan, ogitartekoak, kazuelitak eta eguneko platerak eskainiko ditugu». Tabernako gunean mahai luzeak jarriko dituzte, «konpartitzeko espazio bat» izan dadin. Jendea elkarren ondoan eseri eta janaren bueltan hitz egin eta integratzea lortu nahi dute. Bestetik, «karta ere egongo da, jatetxeko aldean. Karta laburra izango da, eta denboraldiaren edo eskuartean ditugun produktuen arabera, aldatuz joango gara». Horrez gain, astean zehar eguneko menua ere eskainiko
alitatezko produktuak erabiltzeak garrantzia handia du Oiangu jatetxea hartu duten BCCko ikasleentzat, eta Ordiziako Azoka bertatik bertara izatea, «berezia» da haientzat, «Euskal Herriko azokarik garrantzitsuenetakoa» baita. Horregatik, «Ordizian egonda, eta Goierrin sekulako produktua dagoela ikusita, zertarako kanpora joan?». Hala, osagai jakin batzuk kenduta, gehiena bertakoa erabiliko dute, bertako nekazariei eta hornitzaileei hartutakoa. Hala, asteazkenero azokara jaisteko asmoa dutela azaldu dute, eta hango barazki eta fruitu freskoekin prestatutako platerak ere sartuko dituzte menuan.
K
dute. «Menu normal bat, baina teknika erabilita». Ander Etxebestek azaldu duenez, «Inguruko jendearentzako menu bat izatea nahi dugu. Ze hemen langile asko dago, ikasleak ere bai... inguruko jendeak menu bat jateko beste aukera bat izan dezan».
Eskaintza hori osatzeko, kanpoko tabernatxoa ere izango dute, «eguraldi ona egiten duen egunetarako». Bertan, batez ere, parkera doan jendeari begirako eskaintza jarri nahi dute. «Batez ere oilasko erreak, kroketak eta horrelakoak izango dira. Nahi duenak bere ma-
Oiangu jatetxearen ardura hartu duten bost gazteek, garbi dute «herriak emandakoa herriari itzuli» behar zaiola. Diezen hitzetan, «jatetxea izateaz gain, hau herriarentzako toki bat izatea nahi dugu. Horretarako pentsatu dugu kontzertuak, tailerrak, katak, eta abar egitea». D’Elikatuz zentroak antolatutako sukaldaritza ikastaro batean parte hartu dute, eta aurrera begira ere gehiago egiteko aukera ikusten dute. Uste berekoa da Etxebeste ere: «Ordiziako herriak eman digu gune hau, eta guk ere zerbait eman nahi diogu bueltan herriari». Udalaren eta herritarren partetik, «oso harrera ona» izan dutela nabarmendu du. «Alkatea oso ondo portatu da gurekin. Eta kalean ere jendea gerturatzen zaigu». Horregatik, bertara joateko deia egin diete herritarrei, «ez bakarrik jatera, baita antolatuko ditugun tailer eta gainontzeko gauzetara ere». Edozein proposamen jasotzeko irekita daudela diote: «Edozein aktibitate edo jardunaldi egiteko aukera proposatzen badigute, gu prest». Izan ere, bertan bizitzeaz gain, herritarrekin harremana izan nahi dute. «Ze hau ez da jatetxe bat bakarrik, herriarentzako leku bat da».
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Aitziber Garmendia Aktorea
«Nik neuk zerbait idazteko gogoa daukat»
Maialen Igartua Zaldibia Lanez lepo dabil Aitziber Garmendia (Zaldibia, 1982) aktorea. Zuek hor! programan ikusten dugu asteazkenero, Gorane haur bihurriaren edota La Jaio neska txoni-aren paperean. Lehen aldiz, gidoilari lanetan ere ari da, berak idazten baititu bere esketxak. Asteburuetan, berriz, herriz herri ibiltzen da Ondoko hilobiko tipoa antzezlanarekin, eta berak parte hartu duen Txarriboda filma apirilean estreinatu zen. Aspertzeko denborarik gabe, baina gustura dabil, bere saltsan.
Begirada atzera botata, noiz konturatu zinen aktore izan nahi zenuela?
goratzen naiz orduan nuen grinaz. Gogo horrek dena bultzatzen du.
Aspaldi, hamar bat urterekin, eskolan egindako antzezlan batean. Pentsatu nuen: «Zein polita den sentitu dudan hau». Orduan konturatu nintzen jendaurrean aritzea gustatzen zitzaidala. Gero, hamahiru urterekin, Beasaingo antzerki eskolan hasi nintzen, lata ederra emanda, gainera. Hamabost urte behar ziren Beasaingo antzerki eskolan sartzeko, eta gezur txiki bat esanda sartu nintzen, hamahiru urterekin. Go-
Gogoratzen duzu Beasaingo antzerki taldearekin egindako lehen antzezlana? Hitz egin dezagun sexuaz izan zen. Ez neukan ideiarik ere sexuaz. Asko ikasi nuen antzerkiaz, sexuaz, helduen bizitzaz... denaz. Konturatu nintzen bizitzan oraindik gauza asko nituela ikasteko, eta interes handia piztu zitzaidan.
Antzerkian hasi arren, Martin telesailarekin egin zinen ezagun.
Hori beti pasatzen da. Bizi osoa pasa dezakezu antzerkia egiten, eta telebistan agertu arte ez zaitu inork ezagutzen, ez zara inor. Martin telesailean hemeretzi urterekin hasi nintzen. Nire lehen lan serioa izan zen telebistan. Esan zidatenean Elena Iruretarekin eta Jose Ramon Soroizekin lan egingo nuela, ilusio handia egin zidan. Gau hartan ez nuen lorik egin.
Antzerkia, telebista ala zinema, zeinetan sentitzen zara erosoen? Ez nuke jakingo bat aukeratzen, baina egia da antzerkian dis-
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
lanarekin zabiltzate orain herriz herri.
duzu gehiago zure burua, Goranerekin ala La Jaiorekin?
Bi urte daramatzagu dagoeneko, eta Espainian ere izan gara. Kristoren esperientzia izaten ari da. Zeinek esango zigun guri Espainiara joango ginela, Iker Galartza eta biok, gaztelaniaz... Badauka xarma berezi bat antzezlanak. Ikerrek egin ditu itzulpena eta egokitzapena, oso baserri girora egokitu du, eta oso ondo funtzionatu du.
Goranerekin. Badaukat oraindik ume puntu bat, puntu meloso hori. La Jaio ere, txoni bat da, baina oso neska sanoa da, batere konplejorik gabea. Inuzente samarra da, ni bezala.
Antzerkian bakarrik ez, telebistan ere lortu duzue arrakasta ‘Zuek hor!’ programarekin. Hori ere esperientzia oso ona izaten ari da niretzat. Lehen aldiz gidoilari bezala ere ari naiz lanean, gainera. Nik idazten ditut nire esketxetako gidoiak, eta asko ari naiz ikasten. Inoiz baino gehiago baloratzen dut pantailako minutu baten atzean zenbat pauso eta zenbat lan dagoen.
Zure bi pertsonaiak oso ezagunak egin dira, Gorane eta La Jaio.
MIKEL ALBISU
Lantaldean proposatu zuten: «Zergatik ez dugu euskal txoni bat egiten?». Nik La Jaioren profila proposatu nuen, eta arrakasta izan du. Nire ahizpak, Aiorak, izan du epoka oso txoni bat, eta bera hartu dut erreferentzia modura. Goraneren papera, berriz, Galartzarekin batera egiten dut, bikote artistikoa ematen dugu dagoeneko. Gorane mari matxarda bat da, eta Andoitz, berriz, makal makala, inoiz espabilatzen ez den horietakoa, baina zintzoa.
frutatzen dudala gehien. Publikoa bertan izaten dugu, eta momentuan ikusten dugu zerk funtzionatzen duen. Antzerkiak ematen duen anonimotasuna ere gustatzen zait, baina antzerkiaren desabantaila da ezin dela hortik bizimodua atera. Garai batean posible omen zen, orain ez. Telebistak, berriz, egonkortasuna eskaintzen du. Eta zinemak magia dauka. Grabaketa egiten duzu, eta handik urte eta erdira edo ikusten duzu momentu hartan ernaldu zenuen umearen aurpegitxoa.
Pertsonaiak entseatzen hasi ginen lehen egunean, konturatu gabe atera zitzaidan atximur egitea, ez zegoen gidoian. Kalean ez didate inoiz esaten atximur ez egiteko, alderantziz, atximurrekin barre asko egiten dutela esaten didate. Saiatzen naiz gezurrezkoak egiten, baina batzuetan benetakoak ateratzen zaizkit.
‘Ondoko hilobiko tipoa’ antzez-
Zuk zeinekin identifikatzen
Kalean jendeak esaten al dizu Andoitzi hainbeste atximur ez egiteko?
Gidoilari lanetan ere ari zara lehen aldiz. Denetik egiten duzu. Lanbide honetan komeni da eremu ezberdinak ukitzea, askotan aktore bezala bakarrik lanik ez delako egoten. Uste dut orain ikasitakoa etorkizunean ongi etorriko zaidala. Aurkezle bezala ere aritu izan naiz, baina nahiago dut aktorearen edo gidoilariaren lana.
Proiekturen bat esku artean? Gogoa daukat nik neuk zerbait idazteko, nire zerbait sortzeko. Ideia asko dauzkat buruan, eta tartetxo bat izan orduko hasiko naiz. Beti gustatu izan zait idaztea, eta kamera aurrean egoteaz gain, atzean egotea eta artea sortzea ere oso polita da. Zerbait ona idatzi aurretik agian hiru edo lau txar idatziko ditut, baina idatziko dut bat ona ere, iritsiko da.
Parte hartu duzun Txarriboda filma apirilean estreinatu zen. Zein pertsonaia interpretatzen duzu bertan? Nire pertsonaia Begoña da.
Motzean Orain arte egindako lanen artean, zeinek ekartzen dizkio oroitzapen onenak Aitziber Garmendiari? antzerkia. Emakumeak izarapean. Obra modura gehien gustatu zaidana izan da, osoena. telebista. Martin telesaila. Bertan hasi nintzen telebistan, eta lankideok familia bat osatu genuen. zinema. Anfitrioi berezia. Erregistro dramatikoa lantzeko aukera eman zidaten lehen aldiz, eta nigan konfiantza jartzen zutela ikustea garrantzitsua izan zen niretzat.
Alaba bakarra da, familia dirudunekoa, bizitza erraza izan duena. Bizkaitarra da, eta hori da gehien kosta zaidana, bizkaitarrez hitz egitea. Niretzat prozesu oso interesgarria izan da, nire euskaratik oso desberdina delako. Asko gozatu eta ikasi dut. Eskerrak euskara teknikari batek lagundu digula.
Nolako harrera izaten ari da filma? Orokorrean ona. Espero ez zuen pelikula bat ikusi du jendeak, thriller poliziako bat euskaraz. Nik jendea beti animatzen dut zinemara euskal pelikulak ikustera joatera. Gero esango dute gustatu zaien ala ez, baina oso inportantea da guk geure produktuak babestea. Euskal filmak estreinatzen direnean salak ia hutsik egoten dira, eta horrek pena ematen du.
Telebistan umorearekin lotutako paperak egin izan dituzu gehienetan. Zinemak, berriz, eman dizu aukera beste erregistro batzuk lantzeko, ezta? Bai, justu Txarriboda filmak oso erregistro dramatikoa dauka, eta ekoiztetxe honekin aurretik egin ditudanek ere bai. Eskertzen dut hori. Komedian asko gozatzen dut, eta errazena ateratzen zaidana da. Baina tarteka eskertzen da beste erregistro batzuetan lana egiteko aukera izatea. Denetik probatu behar da. Dena den, egia da jendeak komediarekin lotzen nauela beti, baina ez zait inporta. Jendeari barre eginaraztea niretzat oso positiboa da. Agian ez duzu oso antzezlan sakona egin, baina norbaiti barre eginarazi diozu, eta hori ere polita da.
Euskal zinema ere aldatzen ari da, ala? Azkenaldian egin diren filmek aldaketa handiak ekarri dituzte euskal zinemagintzan: Loreak, Amaren eskuak , Bypass , La maquina de pintar nubes... Produktu oso onak egiten ari dira, eta pena ematen dit gutxi ikusten direla.
10 GOIBERRI
MOTZEAN
Ikastolen lemazain Pello Joxe Aranburuk ‘Jaxinto, ikastolen lemazain’ liburua kaleratu du Hiazinto Fernandorena Setienen omenez. «Euskaltzalea, ikastolen sortzailea, igarlea, aurrerakoia izan da». Hilaren 12an aurkeztuko dute liburua Lazkaon. Loinaz Agirre Lazkao Jaxinto edo Hiazinto Fernandorena Setien (Urnieta, 1930) ez da goierritarra, baina Lazkaon eta Goierrin arrasto handiak utzitakoa da. «Arrrasto handiak eta sakonak», dio Pello Joxe Aranburu Jaxinto, ikastolen lemazain liburuaren egileak eta Jaxintoren lagunak. 2011n iktusak eman zion, eta ondorioz, ezin du hitz egin. Bere lagunek omenaldia egin nahi izan diote liburuarekin. «Gizon isila izan da beti Jaxinto, sekula ez da plazagizona izan. Kosta egin zaio berak egindako lana onartzea, gurasoen eta irakasleen meritua izan zela esan izan du, ez berea, baina azkenean onartu du eta omenaldi bat baino gehiago egin zaio. Azkenean komentzitu da, bizitzan gauza garrantzitsuak egin dituela». 2014an, Santa Ageda bezperan Andoainen egindako omenalditik atera zen Jaxintoren bizitzari buruzko li-
Pello Joxe Aranburu, liburuaren egilea. LOINAZ AGIRRE burua idazteko ideia. Dagoeneko kalean da.
Lazkaon, 1959-1985 19 urtean sartu zen apaiz ikasketak egitera Seminariora. Lazkaoko San Migel parrokiara 1959an iritsi zen, apaiz eta 1985era arte egon zen bertan.
Jaxintoren bizitzaren ardatza euskara izan da eta Lazkaoko euskararen herri mugimenduarekin bat egin zuen berehala, beneditarren ildotik. Adibidez, 1962an, 07:30ean euskara klaseak ematen zituzten eta Jaxinto bertan izaten zen. Euskara Batuaren defendatzaile sutsua
izan da beti eta 1964an, Baionako Biltzarrean izan zen. Lazkaoko bost lazkaotarrek euskara batuaren zina eta mezua sinatu zuten: Markos Amundarainek, J. M. Begiristainek, M. Karmen Aranburuk, Joxe Mari Aranburuk eta Jaxinto F. Setienek. «Euskara Batua ofizialki Arantzazun hasi zela esaten da baina aurretik pauso batzuk eman ziren eta Jaxinto han zegoen. Baionan adibidez, 1964an. Txillardegi euskara batuaren ardatz nagusietako bat izan zen eta bera kanpoan zegoelako Baionan egin zen batzarra. Baionako Batasunaren Batzarrean zegoen Jaxinto beste taldetxo batekin», dio Aranburuk. 1966rako Euskaltzaindian zegoen Jaxinto. 1966an Ampo kooperatiban hasi zen lanean. Urte hartan orduko gizartearen eta elizaren papera aztertu ondoren, Goierriko apaiz talde batek lantokietan lanean hastea erabaki zue-
GOIBERRI 11
MOTZEAN
lako. «Denbora gutxi egin zuen Ampon, baina han ere arrastoa utzi zuen, urtero deitzen baitzioten Ampoko Joxe Joakin Lasak eta Juan Lasak batzarretan parte hartzera».
Ikastolen sorrera Euskara eta hezkuntza uztartzeko urratsak ematen berehala hasi zen; lehenengo Lazkaon eta gero Goierrin. Batez ere ikastolen sorreran nabarmendu zen Jaxinto. Liburuaren izenburuak ondo definitzen du Jaxintoren lana, ikastolen lemazaina. «Euskaltzalea zen eta gorputz eta arima eskaini zitzaion ikastolen proiektuari». Berehala inplikatu zituen Lazkaoko hainbat guraso: Aitor Muruamendiaraz, Jose Mari Soroa, Jose Mari Arkarazo edo Jose Mari Bujanda. Izan ere, Aranburuk dioenez, jendea komentzitzeko abilezia zen Jaxintoren ezaugarrietako
bat. «Ikaragarria zen. Liburuan badago Maixabel Aldasoro lehenengo andereñoaren elkarrizketa, Joxe Mari Apaolazakegindakoa, eta bertan nabarmen esaten du: Jaxintoren lorpen handiena da bere hitzak sinesgarri gertatzen zitzaizkigula. Bazuen bere ingurukoak komentzitzeko halako erraztasun bat, erakargarritasun bat». Aranburuk gaineratu duenez, «Jaxintok mundu guztia komentzitzen zuela eta horretarako abilidade berezia zuen. Gainera, bazekien jendeari zer esan behar zitzaion eta zer ez zitzaion esan behar. Neurtzen ondo zekien».
Aurrerakoia, modernoa Aurrerakoia izan da Jaxinto. «Hori nabarmen gelditu da liburuan. Askorekin egin ditugu elkarrizketak eta nabarmen gelditu da. Metodologia aurrerakoia txertatu zuen ikastole-
tan. «Freinet katalana ezagutzen zuen, Elbira Zipritia ere bai... modernoa zen». Irakasleak formatzea eta ikasmateriala sortzea izan zen Jaxintoren beste erronketako bat. «Askok eta askok esan izan dute, diru aldeko beharrak handiak bazituztela ikastolek
«Igarlea zen, beste askok ikusten ez genituen zirrikituak ikusten zituen» «Jaxintok mundu guztia komentzitzen zuen; abilidade berezia zuen» Pello Joxe Aranburu Idazlea
baina hori baino arazo larriagoak bazituen ikastolak: irakasleak formatzea, ikas materiala sortzea...Ikastolen metodologia aurrerakoia lortzeko materiala behar zen eta ez zegoen ezer ere. Euskaraz ez zegoen ezer ere. Erdarazko testuak kopiatzeak ere ez zuen balio. Sortu egin behar izan zen eta sortu egin zuen.
Igarlea, bidaiazalea «Igarlea edo profeta izan da. Beste askok ikusten ez genituen zirrikituak ikusten zituen». Bidaizalea ere izan da Jaxinto eta bidaietatik ideiak ekarri zituen. Udalekuena adibidez, Frantziako Arcachondik. Euskal Udalekuak sortu zituen udan arazo bati aurre egin nahirik: «Kaleko giroa oso erdalduna zen eta euskara motelduta itzultzen zen haur asko udako oporraldi luzearen ondoren».
12 GOIBERRI
GAZTEAK
«‘Marca’ egunkarikoek nire argazkiak hartzen dituzte, webgunerako» Ainhoa Murielek Ampo Ordiziaren partidetan argazkiak ateratzen ditu. Komunikabide askotan argitaratu ditu. Asier Zaldua Ordizia Ainhoa Murielek (Ordizia, 1997) bere bi zaletasun nagusiak uztartu ditu: errugbia eta argazkigintza. Ampo-Ordizia taldearen partidetara joaten da eta bere argazkiak komunikabide ezagunek argitaratu dituzte. Besteak beste, Marca kirol egunkari espainiarrak.
Nolatan hasi zinen Ampo-Ordizia errugbi taldearen argazkiak ateratzen? Nire bi zaletasunak bateratu ditut: errugbia eta argazkilaritza. Txikitan Trebijanoko zelaira joaten nintzen aitarekin, Ordiziako taldearen partidak ikustera. Amari ere argazkilaritza asko gustatzen zaio eta etxean kamera on bat dugu. Nire kontura argazkiak ateratzen hasi nintzen eta halako batean errugbira ere kamera eramatea erabaki nuen.
Zure argazkiak dagoeneko oso ezagunak egin dira. GOIBERRI
Babeslea
Ampo Ordiziak jokatu zuen lehen Kopa finalean argazkiak atera nituen eta ondoren nire Facebookean jarri nituen. Taldeko jokalariak Facebookeko lagunak dira eta gustatu egin zitzaizkien. Egun, argazkiak nire Flickr kontuan jartzen ditut.
Lehiaketetan parte hartzen al duzu? Kirol argazkilaritza lehiaketa
batean parte hartzea pentsatu nuen, baina ezin izan nuen: publikatu gabeko argazkiak bidali behar ziren eta nire argazki onenak dagoeneko publikatuta daude.
Argazki horietako batzuk komunikabide ezagunek argitaratu dituzte. Argazkiak Espainiako Errugbi Federazioari bidaltzen dizkiot eta honek bere webgunean jartzen ditu. Marca egunkariak ere nire argazkiak hartzeko ohitura du, bere webgunerako. El Diario Vasco egunkariak ere erabiltzen ditu. Kanpoko partidetan ateratakoak batez ere. Izan ere, etxeko partidetara beraien argazkilaria bidaltzen dute.
Nolako argazkiak gustatzen zaizkizu? Lehen planoak atsegin ditut, batez ere. Argazkietan jokalarien keinuak agertzea eta sufritzen ari direla ikustea gustatzen zait. Gainontzeko gaiei dagokienez, paisaiak gustuko ditut, baina mugimendua gehiago gustatzen zait. Iaz, adibidez, Euskal Herriko Itzuliko argazkiak atera nituen.
Ze asmo dituzu etorkizunerako? Ikastaroren batean parte hartzeko asmoa dut, autodidakta bainaiz. Eta administraritza ikasi behar dut, Goierri Eskolan.
GOIBERRI 13
GURE LURRA
Kaliatearen aldeko apustua Joxe Jabier Basurto artzainak modu ekologikoan hazten ditu arkumeak Segura eta Idiazabalgo larreetan. Maialen Igartua Segura Lurraren oreka, baserritarren etorkizuna eta kontsumitzaileen osasuna. Horiek dira abeltzaintza ekologikoaren hiru ardatzak Biolur elkartearen arabera. Eta, hain zuzen, hiru helburu horiek buruan zituela hasi zen abeltzantza ekologikoan Joxe Jabier Basurto segurarra, duela lau urte. Hiruzpalau behiez gain, berrogei bat ardi ditu Basurtok, eta modu ekologikoan hazten ditu Segura eta Idiazabalgo larreetan. Modu horretan hazitako arkumeak saltzen ditu gero. Hainbat puntutan oinarritzen da artzantza ekologikoa. Batetik, elikadura zaindu behar da. «Kontuan izan behar da ardiak belarjaleak direla, beraz, pentsua noizbehinka baino ez diet ematen, erditzeko daudenean eta halakoetan», azaldu du Basurtok. Gainontzean, baserri inguruko larreetan eta mendian aurkitzen dituzte ardiek beharrezko elikagaiak. Hau da, lurrak eskaintzen dizkien baliabideak ahalik eta
gehien aprobetxatzen saiatzen dira. Pentsua ematen dienean, berriz, transgenikorik, pestizidarik eta hormonarik gabea izaten da. Bestalde, lurraren oreka eta bioaniztasuna zaintzen ere saiatzen da artzantza ekologikoa. «Azken finean, lurrari lotuta dagoena da artzantza ekologikoa», esan du Basurtok. Esaterako, larreetan ez dute ongarri kimikorik botatzen. Horren ordez, ongarri naturalak erabiltzen dituzte, esaterako, simaurra. Eta hori ere neurrian, lurra ez erretzeko.
Ziklo naturala jarraituz Bestalde, ardiaren ziklo naturala errespetatzen du artzantza ekologikoak. Esaterako, erditzeko garaia. «Ardiek, basoko beste animalia gehienek bezala, neguaren amaiera inguruan erditzen dute, hori da beraien ziklo naturala», azaldu du Basurtok. Eta badu arrazoi logiko bat ziklo horrek: udaberri atarian erdituta, larreetan nahiko jan izango dute arkumeek, bai-
Joxe Jabier Basurto, txakurrarekin, artaldea atzean duela. MAIALEN IGARTUA
ta ardiek ere, nahikoa esne produzitzeko. Gaur egun, ordea, esplotazio handietan bizkortu egiten da ardiaren erditzeko zikloa, pentsu gehiago emanda, eta batzuetan intseminazio artifizialaren bidez. Gabonetarako erdi dezaten saiatzen dira, garai horretan arkumeen prezioak gora egiten duelako. Erditzea Ganbonetara aurreratuz gero, ordea, pentsua eman behar izaten zaie ardiei larretako janaren faltan. «Ziklo naturala errespetatuz gero, berriz, jan gehien dagoen unean jaiotzen dira arkumeak, eta hobeto aprobetxatzen da kanpoko jana.
Basurtoren esanetan, modu ekologikoan hazitako arkumeek mineral, omega 3 eta bitamina gehiago izaten dute. Batetik, arkume horiek jaten dutenak ere nutriente gehiago dituelako. Bestetik, bere erritmo naturalean hazten uzten dietelako, ezer behartu gabe. «Poliki hazitako arkumeak, bere zikloa betez, kalitate hobea izaten du». Erosleek ere nabari omen dute aldea. «Ondoren digestioa ere ariangoa izaten esan izan didate erosleek». Abeltzantza ekologikoa baserriak mantentzeko modu bat dela uste du Basurtok. «Gu ekoizle handiekin ezin gara lehiatu kantitatean edo prezioan, baina bai kalitatean, eta guk kalitatea eskaintzen dugu».
14 GOIBERRI
MOTZEAN
Belaunaldi baten hitzak Burdinola eta Badihardugu elkarteek, Legazpiko Udalaren laguntzarekin, adineko 34 legazpiarren testigantzak jaso zituzten 2009an. Egindako bideo guztien laburpenarekin ordu erdiko dokumentala aurkeztu dute orain. Asier Zaldua Legazpi Mendeetan zehar garrantzia gutxi eman zaie herritar xeheen testigantzei. Gauzak aldatu egin dira, ordea. Gainera, teknologia berriei esker, ikus-entzunezko eran jaso daitezke testigantza horiek. Egungo adinekoen belaunaldia izango da bere hitzak eta irudia betirako gordeta utziko dituen lehenengoa. Baita Legazpin ere, Burdinola eta Badihardugu elkarteen lanari esker. Badihardugu elkarteak Ahotsak egitasmoa jarri zuen martxan adinekoen testigantzak jasotzeko eta 2009an legazpiarren deia jaso zuten. «Ideia 2009an sortu zen, Burdinolaren bilera batean. Ziklo bat ixten ari zela eta ahozko ondarea jasotzea komeni zela ikusi genuen. Udalaren laguntza jaso ondoren, Badihardugurekin harremanetan jarri ginen», azaldu du Jose Luis Ugarte Burdinolako kideak. Aitziber Otegik 32 elkarrizketa egin zituen «errekor denboran». Mari Paz Aranguren izan zen elkarrizketatuen baiezkoa
Bideoaren emanaldian parte hartu zuten zortzi elkarrizketatuak. ASIER ZALDUA lortu zuena. 34 lagun elkarrizketatu zituzten 32 elkarrizketa horietan: 19 emakumezko eta 15 gizonezko. 740 bideo pasarte grabatu zituzten eta 42 ordu beharko dira guztiak ikusteko. Grabazioak ahotsak.eus webgunean daude. Bideo horiek guztiak bertako euskara eta garai bateko bizimodua ezagutzeko tresna paregabea dira. Baina legazpiarrek laburpen
bat ere egin dute eta haren aurkezpen ekitaldian zortzi elkarrizketatuk eta gainontzekoen senitartekoek parte hartu dute. Guztiek testigantzen irudien DVDa jaso dute opari. Antonio Agirre, Felisa Guridi, Isabel Ugarte, Anizeta Gereñu, Markos Madinabeitia, Rosario Aztiria, Julian Zabaleta eta Elbira Olabide elkarrizketatuek «poza» azaldu dute egitasmo
honekin eta bideoa asko gustatu zaiela esan dute. Begoña eta Nati Arrondo, Pilar Galparsoro zenaren alabak, hunkituta zeuden. «Aitziberrek garai bateko kontuei buruz galdetu zion eta gure amari asko gustatzen zitzaion istorio haiek kontatzea. Asko pozten gaitu amaren testigantza gordeta geldituko dela jakiteak», esan dute ahizpek.