Goiberri 147. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

147. zenbakia. 2015eko maiatzaren 15a

GOI B ERRI

Gizarte solidarioagoa eraikitzen Adinekoen mugimenduek plataforma bat sortu dute. Miguel Calvillo bertako kide da 6-7

Uxua Barandiaran 3 Iritzia 4-5 Nerea Aizpurua 8-9 Euskaraz irakurtzeak badu saria 10-11 Kantatzeko gogoaren loraldia 12-13 Isuo Sasiia 14

Adinekoek ÂŤherritarrak izaten jarraitzeko eskubideaÂť dutela aldarrikatu du Miguel Calvillok. MIKEL ALBISU



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Uxua Barandiaran Korrikalaria

«Zegaman bizita ezin maratoia probatu gabe utzi» Mikel Albisu Zegama Uxua Barandiaran (Beasain, 1982) duela hiru urte inguru hasi zen «serioxeago» korrika. Lasterketetan asko disfrutatzen du, eta aurten, proba dezentetan parte hartu du Zegama-Aizkorri prestatzeko.

Zer esan nahi du Zegama-Aizkorrin parte hartzeak? Sentimendu pila bat! Ametsetako bat errealitate bihurtzeko modua. Aldi berean, mendiarekiko zaletasuna piztu izanagatik aita zenari, eta mendiaz disfrutatu ahal izateko laguntzen didatelako familiari eskertzeko modu bat. Eta noski, Zegaman bizita, ezin probatu gabe utzi.

Zaletasun bat. Korrika egiteaz aparte, irakurtzea.

Pelikula bat. El niño con el pijama de rayas. Liburu bat.

«Goierriko txoko bat? Lazkaomendi, oroitzapen oso politak etortzen zaizkit gogora»

IKER ALZELAI

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Janire Arrondo Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Eskeine Legorburu Produkzio arduraduna: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Musika talde bat. Fito y los Fitipaldis.

Abesti bat. Xalbadorren heriotza. Janari bat. Mota desberdinetako entsaladak.

Edari bat. Parrandarako kalimotxoa eta egunerorako ur freskoa.

Oporretarako leku bat. Autokarabanarekin, familiarekin eta lagunekin, edozein leku.

Amets bat. Nire aita zenari muxu eta besarkada handi bat ematea.

Jaso duzun oparirik bereziena. Goierriko Bi Haundiak proba bukatu nuenean senarrak eta umeek oparitutako lore sorta.

Zeri diozu beldurra? Zoriontsu ez bizitzeari.

Zerk sortzen dizu irribarrea? Bi semeen ateraldiek.

Goierriko txoko bat. Lazkaomendi, oroitzapen oso politak etortzen zaizkit gogora.

Zegaman biziko ez bazina? Beasaingo Salbatore auzoan, nire betiko bizilekuan.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

goiberri.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Erkuden Muguruza

Diseinua eta banaketa:

Kathryn Stockett idazlearen Criadas y señoras.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

607 530 424 – publi@goiberri.eus

Bezero arreta / harpidetzak: 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Garbiñe Etxaniz

Elikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Azido-alkalinoa: oreka eta osasuna reka kimikoa oso garrantzitsua da gure gorputza osasuntsu izateko eta ez gaixotzeko. Azidosia edo gorputzeko ehunetako azido maila handiegia izatea da gaixotasun askoren oinarrizko arrazoietako bat. Gorputzak elikagaiak ‘erretzen’ ditu digestio-prozesuan, eta digestio hori neutroa, azidoa edo alkalinoa izan daiteke, elikagaiek dituzten mineral kopuruaren arabera. Elikagai batzuk hondakin azidoak uzten dituzte, eta beste batzuk berriz, alkalinizatzaileak dira. Erreserba alkalinoa bukatzen denean edo odoleko eta ehunetako base finkoen erreserba gutxitzean azidosia gertatzen da. Horregatik oso garrantzitsua da hartzen ditugun elikagai azido eta alkalinoen proportzioa orekatua izatea. Proportzioa egokia denean, gorputzak hobeto egiten die aurre gaixota-

O

sunei. Sendatze-prozesuetan, pazienteak azido maila handia duenean, osasuna askoz lehenago berreskuratzen du elikagai alkalinizatzaileen kopurua handitzen denean; izan ere, elikagai alkalinizatzaileek neutralizatu egiten dituzte elementu azidoak. Beraz, gaixotasun gehienen tratamenduan, garrantzitsua da dietak alkalinizatzaile ugari izatea. Orokorrean, gorputz osasuntsu batek erreserba alkalino handiak izaten ditu, eta erreserba horiek emergentziazko baliabide gisa erabiltzen dira azidosia eragiten duten produktu gehiegi kontsumitzen direnean. Baina erreserba horiek agortu egin daitezke. Orduan, zer proportziotan kontsumitu beharko genituzke elikagai azidifikatzaileak eta alkalinizatzaileak? Jatordu bakoitzean bi elikagai horien proportzio egokia aldakorra da pertsonaren arabera, hainbat gauza hartu beharko liratekeelako kontuan:

«Gehiegi jandako produktuek azidotasuna sortzen dute: irinek, gantzek, animalia proteinek...»

metabolismoa, ariketa fisikoa, aurretik jandako beste elikagai batzuk, eta baita arnasketaren kalitatea eta erritmoa ere (arnasketa sakonek gorputza alkalinizatzen dute). Nutrizionista askok diote gure elikaduraren zati bat izan beharko liratekeela elikagai azidifikatzaileak eta hiru zati alkalinizatzaileak, edo %20-%80 azidoalkalinoa hurrenez hurren. Hori egokia izan daiteke, adibidez, kirol asko egiten dutenentzat, ariketa fisikoa egitean azidoa sortzen baita, eta ondoren garrantzitsua da alkalinizatzea. Nola jakin dezakegu azidoalkalinoa oreka galdu dugula? Gure gorputzak ematen dizkigun seinaleetan arreta jarriz. Askoz errazagoa da azido gehiegi izatea alkalinotasun handia izatea baino. Neurriz gain jaten diren produktuek azidotasuna sortzen dute: gozoek, irinek, gantzek, animalia-proteinek… Hauek dira azidotasun maila handiaren sintoma batzuk: -Zapore garratza edo likatsua ahoan goizean jaikitzean. -Zitrikoak edo kafea hartzeko gogoa (horien eragina alkalinizatzailea delako). -Desmineralizazioa, eta ondorioz nerbio-sistemari eragiten dioten arazoak eta arazo emozionalak. -Txantxarra. -Azkazal hauskorrak. -Ahultasun orokorra.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ Martxan da eskualdean euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa. Gozatu bidaiaz!

Aupa, Inaxio! Heziketaren arloko herri proiektuak dituk Ikastolak, herritik eta herriarentzat sortuak eta etorkizuneko haur eta gazte euskaldunak sortzeko lanlekuak. Ikastolen aldeko festak, berriz, Herri Urrats, Nafarroa Oinez, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Kilometroak. Ikastolen aldeko kontzientzia piztu, ikastolen alde dirua lortu, euskal giroa herriz herri zabaltzea helburu duten festa handiak. Izan ere, ikastolako eraikinera ezin diagu mugatu heziketa, geletatik irten eta herrian eta herritarrekin antolatu behar diagu etorkizuna. Gogoratzen haiz nola ibiltzen ginen gazteagoak ginenean? Orain ere ederki pasatzen diagu, noski, baina orduko abenturak ez zaizkiguk sekula ahaztuko. Gure kantuak, kontuak, dantzak, saltoak eta irrintziak, gure jende berria ezagutu nahia, beharra, gure ezin kabitua… Airoso, alai eta sano ibiltzen gintuan, askotan bezperatik joanda, Iparraldean, Nafarroan, Araban, gutxiago Bizkaian. Herrialde desberdinetako kultur ekintzez gozatzeko eta euskalki desberdinak entzuteko aukera polita izaten dituk festak; baina

baita mozkorrerako eta erdaraz hitz egiteko ere… Denetik zagok, bakoitza ama batenak gaituk. Bertara joanda, festa jendetsu horietan parte hartzeko gogorik ez duen askok, ikastolei laguntza ekonomikoa emateko kontzientzia duen askok, kontu korrontean dirua sartu eta bere hondar alea uzten dik. Zilegi duk aukera hori ere. Aukera guztiak ditek lekua, modu askotara lagundu zezakeagu. Baina hau duk nire kezka: Senperera joateko autobus bat ezin bete Goierritarrok? Geroz eta gutxiago joaten gaituk ala beste garraio bide batzuk erabiltzen dizkiagu?

Joxepa Madariaga

bat eta

Ikastolak dakarzkin hizpidera, Joxepa! Lerro hauek idazten ari naizela esan zidaten ez dela autobusa osatzeko adina jende bildu. Ez naun harritzen: horren aukera zabala eta askotarikoa zegon gaur egun! Baina, lehentasun kontua ere badela uste dinat; niri ere zalantzak sortzen zaizkidan: orain ere, nahi dugunerako tartea hartzen dinagu, nahi izanez gero… Hori esanda, hizpidea eman didan Hiazinto Fernandorenaren biografia biltzen duen liburua aipatzeko. Oraintsu, Pello Joxe Aranbururen inguruan elkartutako talde batek argitaratu din Jaxinto, ikastolen lemazain liburua. Arrasto sakona utzi zinan Hiazintok Lazkaon eta ederki jasota azaltzen dun liburuan. Egia esan, ondo merezitako aitortza jasotzen din bere adiskide minaren eskutik. Zenbat balio duen Pello Joxek horrelako lanetarako! Liburuan, nola ez, herriko ikastola bultzatzeko izandako ibilerak agertzen ditun. Hiru oinarri sendo izan omen hituen: Euskalduntasuna, metodologia berritzailea eta ikasto-

bat

Inazio Usarralde

lak herriak herriarentzat sortu izana. Norbaitek ikuspegi zorrotz, argi eta profetikoa izan zuen. Beharbada, ez dun garai txarra sorrerako hiru oinarri horiek mahai gainean jarri eta gogoeta bat egiteko… Noski, ikuspegi profetiko hura izan zuena Hiazinto izan zunan, beste batzuen artean. Baina, Hiazintok beste ikasgai bat utzi zidan liburuan niri: umiltasunarena. Berea dun esaldia garai hura gogoratuz: Meritua ez da nirea, guraso eta irakasleena baizik.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Adinekoak ahots goran Gipuzkoako adinekoen hainbat elkarte plataforma bakarrera bildu dira. Gizarte solidarioago baten eraikuntzan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu dute. Miriam Luki Ordizia «Adinekook gizarte solidarioago eta humanoagoaren eraikuntzan parte hartzeko eskubidea nahiz konpromiso morala dugu». Hitz horiekin amaiera eman diote Gipuzkoako adinekoen hainbat elkarteren batuketatik jaio den plataformaren manifestuari. Adinekoei zuzenean eragiten dieten aferez harago, gizarte osoaren ongizatea dute ipar. Ahots bakarrera bildu dira, nahiz eta jakitun diren elkarte bakoitzak bere ikuspegia duela. Ikuspegiak ikuspegi, elkartzen dituen horretatik abiatu dira adinekoen ahotsa entzun dadin. Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaro batean adinekoen mugimenduak elkartuko zituen plataforma bat sortzeko aukera jarri zuten mahai gainean. Giza eskubideen oinarrizko zoruaren defentsan arituko zen plataforma gisa pentsatu zuten. Gipuzkoako Adinekoen Foru Batzordeak elkarteei deialdia egin zien eta azaroan plataforma eratu zuten. Plataformara bildu diren Gipuzkoako elkarteak honakoak dira: Agijupens (Jubilatu etxeen elkartea), Nagusilan (boluntarioen elkartea), Duintasuna (EH Bilduri atxikitako adinekoak), Fevaas (aurre jubilatutakoen elkartea), Gepe (joera ez-

kertiarreko pentsiodunen elkartea), Helduan Adi (Esperientzia Eskolan aritutako jubilatuen elkartea) eta Helduen Hitza (Donostiako Esperientzia Eskolako ikasle ohiak). Ideologia ezberdineko adinekoak dira, baina guztiek ahots bakarrean adinekoek gizartearen eraldaketaren eraikuntzan duten tokia aldarrikatu dute. Manifestua sinatu duten elkarteetako kideek jakin badakite pentsioen kudeaketa ereduaz ikuspegi ezberdinak dituztela, baina ikuspegi desberdin horiek, zilegi izan arren, alde batera utzi dituzte ahotsa altxatu eta denbora luzeko borrokan irabazitako eskubideen alde egiteko. Pentsioez ari dira, baina epe luzera begira daude. Izan ere, pentsioak pertsona guztientzat bizitza duin baten berme gisa ikusten dituzte. Miguel Calvillo ordiziarra plataformako kidea da, Helduan Adi elkartearen ordezkari gisa ari da. Elkarlanak orain artean eman duena aletu, eta etorkizun hurbilean eman nahi dituzten urratsak azaldu ditu. Aurretik adinekoen kontzeptuan gauzatzen ari den iraultzaz hitz egin du: «Lehen, jubilatzeaz batera ezer ere egiteari uzten zenionaren irudia zegoen. Akatsa da. Erretiroa hartzean ez daukazu zertan geldirik geratu, bizitza mutur aurretik pasako

balitzaizu bezala. Adinekook hiritarrak izaten jarraitzeko eskubidea dugu eta, jakina, gizartearen plazan parte hartzeko eskubidea ere bai».

«Adinekook hiritarrak izaten jarraitzeko eskubidea daukagu» «Pentsio sistema publikoa ezinbestekoa da, egun auzitan jartzen den arren» «Ikasketa Legea erreminta itzela da adinekook gizartean parte hartzen segitzeko» Miguel Calvillo

Plataformako kidea

Pentsioak ardatz Hasi berri duten bideak emandako lehenengo fruitua da sinatu duten manifestua. Hamabost puntu jasotzen ditu dokumentuak. Pentsio publikoen babesa, 1.080 euro azpiko pentsioak ez dituztela onartuko eta pentsio pobreak sortzen dituen enpleguaren kontrako aldarria dira manifestuaren ardatza eta ondorioa. Izan ere, adinekoen plataformaren jarduna egoera sozioekonomiko zehatzean sortu da. Hain zuzen, krisiak eragindako egoeran. Manifestuan honakoa diote: «Ahulenen ahotsa izan nahi dugu, ahalbide ekonomikoen murrizketak gehien pairatzen ari direnen ahotsa, gure helburua baita behar den elkartasun sentimendua lantzea, guztion artean gure eskubideak babes ditzagun». Sinistuta


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Miguel Calvillo Gipuzkoako Elkarteen Plataformako kidea oinez Ordiziako plazan. MIKEL ALBISU

tuzte, batik bat, manifestuan. Calvillo: «Orain sindikatuekin hitz egiteko asmoa dugu eta gazteekin bilduko gara gertatzen ari zaigun hau guztia berandu baino lehen guztiok ukituko gaituela adierazteko».

Ikasteko aukera

daude ahulenak babesteko tresna eraginkorrena gizarte segurantzaren pentsioen sistema dela. Calvilloren hitzetan, «pentsio sistema publiko eta unibertsala ezinbestekoa da, baina badirudi egun sistema bera jasangarria den auzitan jartzen ari dela». Aitzitik, plataformako kideek pentsio sistema publikoaren bideragarritasuna derrigor ziurtatu behar dela diote. Areago, pentsio sistemaren gaineko eztabaida «ideologikoa» delakoan daude. Alde batetik, pentsio sistema publikoa legoke; elkartasuna oinarri, aberastasunen banaketa bermatu beharko lukeena Bestalde, pentsio sistema pribatua legoke, sektore pribatuak kapitalizazio sistema baten bidez finantzatuko lukeena. Bigarren ereduaren arriskua, alabaina, langile guztiek sistema pribatuan sartzeko baliabiderik ez izatea da. Horrenbestez, manifestuan diotenez, langile horiek «gizarte bazterketara kondenatuta egongo lirateke». Calvilloren hitzetan,

«aberastasuna sortzeko kapitala ez da nahikoa, lana ere behar da; izan ere langile klaseak sortutako balio erantsiari zor zaio hein batean Barne Produktu Gordinaren (BPG) bilakaera». Finean, pentsio publikoen sistemak aberastasunaren banaketa bermatzen du eta, kotizazioekin iritsiko ez balitz, botere publikoek pentsioak bermatu beharko lituzketela defendatu dute manifestuan. Nola? Osagarria aurrekontu orokorretatik ipinita, «Europako hainbat herrialdetan egiten den bezala».

Pobreziaren atalasea Calvillok behin eta berriz aipatu du pobreziaren atalasea. Europar Batasunak dioenez pertsona baten pobreziaren atalasea kalkulatzeko, bizi den lurraldearen langileen soldataren batez bestekoaren %60an kokatzen da atalase hori. Hau da, errenta mailari estu lotuta dago atalasea. Lerro horretatik behera bizi direnak pobreziaren

atzaparretan daude, arazoak dituzte oinarrizko beharrak asetzeko. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako batez bestekoa eginda, atalasea 1.080 eurokoa da. Hori izan beharko litzateke, horrenbestez, lanbide arteko gutxieneko soldata eta hori da, plataformako kideentzat lortu beharreko helburua soldatetan nahiz pentsioetan. Hala ere, soldatak gero eta apalagoak direnez, kalkulua BPG per capitaren %50aren gainean egitea proposatu dute. Manifestuaren azken puntuetan enplegu prekarioek pentsio pobreak sortzen dituztela salatzen dute. Calvillok dioenez, «Soldatek behera egin, eta kotizazioek ere behera doaz. Lanaldiak murrizten dira eta enpresa askok gehiegikeriak egiten dituzte. Zer esanik ez emakumezkoen egoeraz, gizonezkoek baino %27 gutxiago irabazten dute gurean!». Lanean hasi zirenean zehaztutako lau lan ildoetatik pentsioei dagozkienak garatu di-

Adinekoen elkarteen plataforman beste bi lan ildorekin ari da lanean: prestatzen jarraitzeko aukera emango dien Ikasketa Legearen garapen osoaren aldarria eta Lagunkoi programa hiru lurraldeetako herri guztietan martxan jartzeko eskakizuna. Ikasten jarraitzeko aukera eta baliabideak nahi dituzte. Calvillok argi dauka, «guk Ikasketa Legea osorik garatzea nahi dugu, gure ustez erreminta itzela da adinekook gizartean parte hartzen jarraitu dezagun». Goierri Eskolarekin elkarlanean ari dira jada, eta erretiroa aurki hartuko dutenentzat jardunaldiak prestatzen ari dira. «Esperientzia pilotua da, gero Gipuzkoa osora zabaltzea nahiko genuke». Lagunkoi programarekin lanean ari dira. Erreminta gisa hartzen dute Ordizian, Idiazabalen eta Zumarragan martxan ari dena jada. Programak adinekoen parte hartzea bermatzen duen ekintzak hartzen ditu. Zumarragan, esate baterako, jubilatu etxeko adinekoek eta gazte txokoko haurrek honezkero hainbat ekintza antolatu dituzte elkarrekin. Ezberdinen topaleku da plataforma. Guztiek, ordea, argi dute nolako gizartea nahi duten eta nolakoa ez duten nahi. Borrokak ez dauka adinik.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

AIMAR MAIZ

Nerea Aizpurua Ondare immaterialean aditua

«Beti egin den lan hori islatu nahi dugu gauden mundu modernoan»


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Aimar Maiz Ezkio-Itsaso Igartubeiti baserri-museoa baserrietako emakumeen ahozko ondarea biltzen hasi da. XX. mendearen lehen erdian jaio eta nekazaritza mundua eta herri txikietako bizimodua ezagutzen duten herritarrak elkarrizketatuko dituzte. Oroimen kolektiboa jasotzea da helburua, emakumeek kontatua eta baserri inguruan kokatua. Nerea Aizpurua Iraola adituak gidatuko du elkarrizketa fasea. Ateratzen den emaitza zabalduko dute, gero. EzkioItsason hasi dira proiektua garatzen. Ondoren, Goierri garaiko beste herrietara hedatuko dute: Urretxura, Zumarragara eta Legazpira. Nahi dutenek parte har dezakete.

Ondare immaterialean aditua zara. Zer elementu edo kontzeptu sar daiteke ikerketa-esparru horretan? Ondare ukiezina da. Arlo asko

dauzka. Zer erakundetara joaten zaren, igual katalogazio ezberdinak daude. Ohiturak, memoriak, ahozko tradizio eta espresio guztiak, jaialdiak, eskulanak... Azkenean, ondarearen kontzeptuaren barruan ukiezina den guztia, esan dezakegu, sartzen dela ondare immaterialaren barruan.

Kasu honetan, emakumearengan eta landa eremuan zentratuko zarete. Eta memorian. Egia da, azkenean, elkarrizketetan atera daitezkeela ohiturak, jaiak eta ospakizunak. Azkenean gai guztiak ateratzen dira horrelako elkarrizketetan eta proiektuetan.

Igartubeiti museoak baserriaren mundua du gai. Baina zerbait bereziagatik aukeratu duzue landa eremuaren esparrua? Bi gai dira garrantzitsuenak, lehentasuna dutenak. Bat da emakumeen papera landa la-

nean, landako bizitzan, baserriaren inguruan zein den jasotzea. Emakumearen paper hori atera nahi dugu, mahai gainean jarri. Orokorrean, bestetik, landa lanaren ezaguerak, egiteko erak jaso nahi ditugu. Bizimodu hori zer zen.

Eta elkarrizketak emakumeei bakarrik egiteko erabakia, zer dela eta? Azken batean, gizonezkoak beti aterako dira diskurtsoan, argi dago. Baina, egia da, emakumeen bisibilizazioaren nahia zegoela proiektuan. Gaur egun jada gutxiago, baina beti gizonezkoen ingurura begiratu izan du lan munduak. Orduan, emakumezkoaren papera jarri behar da mahai gainean, kontatzailea bera izan dadin. Eta ez beti familiaren inguruan; baizik eta familia eta lana, konbinazioa oso erraza ez den arren. Gauden mundu moderno honetan, beti egin den lan hori

islatu nahi dugu. Oso ondo egin da lan hori, gainera.

Ezkio-Itsason hasi duzue egitasmoa, eta gero beste herrietara (Zumarraga, Urretxu, Legazpi) zabalduko duzue. Baina han ere landa eremuko emakumeak izan behar dute, ezta? Bai. Beti ere baserriko bizitza bizi izan dutenak edo ezagutu duten emakumeak elkarrizketatuko ditugu.

Non argitaratuko edo nola zabalduko duzue gero elkarrizketetatik ateratako emaitza? Hedapenerako hainbat proiektu egingo dira. Momentu honetan ez ditugu erabaki. Baina asmoa da ez bakarrik betiko liburu, CD edo museoan txertatutako emaitzak izatea. Baizik eta, emakumeekin hainbat jarduera egin daitezke, belaunaldi ezberdinen arteko transmisioa bultzatzeko. Gero, beraien esku dago horretan parte hartu edo ez.


10 GOIBERRI

MOTZEAN

Euskaraz irakurtzeak badu saria Martxan da ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpaina; irakurzaletasuna bultzatzeko balio duela diote eragileek Arkaitz Apalategi Irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko literaturarekin gozatzea helburu duen Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainak hasia du dagoeneko bere ibilbidea. Euskaltzaleen Topaguneak bultzatuta eta hainbat erakunde eta elkarteren elkarlanari esker, Euskal Herriko 42 herritan jarri dute martxan, tartean, Goierriko 9 herri daude: Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Segura, Olaberria, Ordizia eta Zaldibia. Liburutegitik maileguan liburu bat hartu, itzulitakoan fitxa bat bete, eta han emandako deskontuarekin, liburudendan oparitzeko liburu bat erostean datza egitasmo hau. Nazioarteko Liburuaren Egunaren aitzakian jarri zuten martxan, eta

dagoeneko hirugarren astea egin du. Ekainaren 30era arte izango deskontuak lortzeko aukera; liburu dendetan, berriz, uztailaren 11ra bitartean luzatuko dute. Parte hartzen ari diren liburutegiek zein liburudendek nabaritu dute egitasmo honen eragina. Aurtengoaz hitz egiteko oraindik goiz bada ere, martxan urte asko daramatzan ekimena da, eta Beasaingo udal liburutegiko Olaia Eskitxabelek azaldu duenez, «ohiko irakurle gehienek ezagutzen dute». Erabiltzaile gehienak «irakurtzeko ohitura handia dutenak, betiko jendea» direla azaldu du. Baina helduek baino gehiago, umeek erabiltzen dutela azaldu du, «euskaraz gehiago irakurtzen dutelako».

Irakurzaletasuna eta euskarazko literatura bultzatzea du helburu egitasmo honek. A. APALATEGI

«Dagoeneko finkatuta dagoen egitasmoa da eta jendeak ohitura hartu du» Marian Arratibel Gerriko liburudenda

Momentuz «fitxak banatzen» ari direla dio Eskitxabelek, baina bueltan gutxi jaso dituzte, oraingoz. «Kanpaina hasi berria da eta orain, festak direla eta, nahiko egun xelebreak izaten dira. Fitxak eraman dituztenak aurki hasiko dira bueltan ekartzen, liburua itzultzen dutenean». Ematen dituzten deskontuak ikusita, «jendeak ekimena gustura» hartzen duela azaldu du, eta lehen egindakoek errepikatu egiten dutela.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Lazkaoko Gerriko liburudendan ere, «dagoeneko finkatuta» dagoen egitasmo bat dela eta «jendeak erabiltzeko ohitura» hartua duela azaldu dute. Marian Arratibelen arabera, «festak direla eta hemen beranduxeago hasten da jendea. Gu momentuz fitxak eta banatzen hasi gara». Baina urtero «jende kopuru antzekoa» izaten dutela eta gehienak «bezero fidelak» direla azaldu du. Herritarrak ez ezik, Maizpideko ikasleak ere etortzen zaizkie. Gainera, Gerriko elkarteko bazkide direnek %50eko deskontua izaten dute. Askok, urte osoko liburuak abenduko azoketan eta garai honetan erosteko aprobetxatzen dutela ere azaldu dute Gerrikokoek.

Hainbat herri eta eragile Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa Euskaltzaleen Topaguneak bultzatu badu ere, «to-

kian tokiko euskaltzale elkarteen, udalen, liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker» zabaldu da. Hala, denera 12 euskara elkartek, 33 udalek, 47 liburutegik eta 67 liburu dendak parte hartzen dute. Goierriri dagokionean, Goierriko Euskal Eskola eta Hitzaro euskara elkartea izan dira bultzatzaile nagusiak, hainbat udalekin eta udal liburutegirekin batera. Liburu dendei dagokionean, Beasaingo Mirentxu, Lazkaoko Gerriko eta Ordiziako Mujika dendek ere bat egin dute kanpaina honekin. Liburuak irakurtzearen truke eskainiko dituzten deskontuez gain, parte hartzaileen artean 30 euroko txekeak zozkatuko dituzte hilero Beasain, Lazkao, Ordizia eta Zaldibiako liburutegietan. Gainera, uztailera bitartean, aurkezpenak eta ekitaldi bereziak ere antolatuko dituzte hainbat herritan.

Pausoak

1

Irakurri. Liburutegira joan, euskarazko liburu bat aukeratu, maileguan hartu, etxera eraman eta irakurtzea da aurreneko pausoa.

2

Gozatu. Liburua irakurriz gozatzea da helburua. Behin irakurritakoan, liburutegira bueltatu eta fitxa bat bete. Liburuzainak deskontu txartela emango dizu.

3

Oparitu. Azken pausoa liburua oparitzea da, nahi dugun pertsonari edo norebere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, liburudendan beste edozein liburu erosterakoan %25 merkeago erosi ahal izango dira liburuak.


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Kantatzeko gogoaren loraldia Hamar urte bete ditu Lazkaon bihotza duen abesbatzak. Goierri osoko kantariak bildu dira korura urteotan. Miriam Luki Lazkao Kantaka abesbatzak hamar urte egin dituen arren gehiago dira bete dituenak. 2002an abiatu zuen egitasmoa Belen Maizak, orduko Lazkaoko San Benito ikastolako zuzendariak; haurrei kantatzeko aukera eman nahi zien. Ikasleak kantuan jartzeko abesbatza eskolaz kanpoko jarduera gisa eskaini zuten. Ideia bururatzeaz batera Debora Herrerori deitu zion ikasle koruaren zuzendaritza bere gain har zezan. Herrerok ez zuen zalantzarik izan. Kantakaren ipuinaren hasiera da, Herreroren hitzetan, «orduan ez genekien horrek guztiak zer lore emango zuen». Hamar urteren bueltan abesbatza loratu da. Ikasleei zuzendutako jarduerak arra-

kasta izan zuen eta, halako batean, ikastolako hainbat gurasok eurek ere kantatu nahi zutela esatera joan zitzaizkien. Hamar bat andre eta pare bat gizonezko hasi ziren. Ahoz aho abesbatzaren berri zabaldu zen eta seme-alabak San Beniton ez zituztenak ere korura batu ziren, baita Lazkaoz gain, goierritarrak ere: Ormaiztegi, Segura, Ataun, Idiazabal, Gabiria, Olaberria, Ordizia, Beasain, Itsasondo, Zaldibia... Halako hedadura hartu zuenean taldea formalizatzea pentsatu zutela dio Debora Herrerok, hastapenetatik abesbatzaren zuzendari denak, «30 kidetik gora ginen harrezkero eta jada benetako korua ginen. Lazkaoko udaletxera jo, eta beste kultur taldeei bezala lo-

kala utzi ziguten». 2005. urtean Kantaka izenarekin erregistratu zuten taldea. Orduan hasi ziren urteak zenbatzen.

Abesbatza herrikoia Herrerok Belen Maizak jokatutako rolari egin dio azpimarra: «Eskerrak eman nahi dizkiot korua martxan jartzeko ideiagatik. Ikastola herritik eta herriarentzat dela sinetsita zegoen. Umeen taldeak ibilbide oparoa egin zuen eta handik

sortu zen helduen korua». Ikasleen abesbatza desegin zen, baina helduen talde mistoak aurrera egin du hamar urteotan. Herreroren hitzetan, «Kantakak bizi handia eman dio Lazkaori». Horren isla da hamargarren urteurrena ospatzeko Lazkaon egin berri duten kontzertu arrakastatsua. Urte hauetan taldetik igarotako zenbait kantari elkartu zituzten. Abesbatza herrikoia dela gehitu du, «herrietako jendeak


GOIBERRI 13

MoTZEan

Kantaka abesbatzak 10. urteurrena ospatzeko kontzertua egin zuen Lazkaoko parrokian. MIKEL ALBISU

parte hartzen du eta adinean heterogeneoa da». Gaur gaurkoz 35 bat lagunek osatzen dute Kantaka. Amateurrak dira denak, baina gabezia izan daitekeen hori ilusioz betetzen jakin dute. Ilusio horri esker egiten duten horretan sinisten dute. Herrerok taldearen indargune gisa oholtza gainean ematen duten maila ona aipatu du: «Abesteko eta interpretatzeko gaitasun handia dute. Musika ikasketak ez dituzten arren, musika asko entzun dute denek eta ezagutza hori agerikoa da».

‘The armed man’

«Eskerrak eman nahi dizkiot Belen Maizari korua martxan jartzeko ideiagatik» «Taula gainean abesteko eta interpretatzeko gaitasun handia dago Kantakan» «Zarzuela bat sortu eta aurkeztu duen abesbatza bakarrenetakoa da gurea»

Debora Herrero

Kantakako zuzendaria

Urtean zehar dituzten ohiko hitzorduez gain, Kantakakoek urtero abiatzen dute proiekturen bat. Hain zuzen, proiektu horiei esker abesbatza berriro asmatzen dute. Esate baterako, zarzuela bat jarri zuten taula gainean. «Nik uste bakarrenetakoak izan garela halako ikuskizun bat sortzen eta aurkezten», dio Herrerok. Luma fineko kritikariek goraipatutako zarzuela hamaika lekutan erakutsi dute honezkero: Euskal Herriko zenbait herritan, Errioxan, Gaztelan... Doinu barrokoak ere landu dituzte musikari talde txiki batekin batera. Herreroren hitzetan «ikuskizun horiek guztiak lanean jarraitzeko motibazioa dira». Aurten hitzordu garrantzitsu bat daukate, gainera. Donostiako Hamabostaldian Karl Jenkinsen The armed man pieza antimilitarista kantatuko dute, abuztuan. Ez da esku artean duten proiektu bakarra, izan ere Kantaka abesbatza bizi bizirik dago eta hamar urteetako ibilbidean taldearen loraldia eragin duen ilusio horrek berak partitura berriak erakartzen ditu beren atriletara.


14 GOIBERRI

GAZTEAK

«Nire diskoa pertsona baten eta idi baten arteko harremanari buruzkoa da» Isuo Sasiia musikariak bere bigarren diskoa aurkeztuko du maiatzaren 17an Urretxuko kultur etxe ondoko parkean. Asier Zaldua Urretxu Isuo Sasiia (Zarautz, 1987) zarauztarra da, baina Urretxu eta Zumarragako gaztetxean lagun asko egin ditu eta Zumarragara etorri da bizitzera.

Nondik dator zure izena? Izen artistikoa da. Nire benetako izena Iosu Isaias da. Musika jarduerarako, nire izenaren letrak aldatuz beste izen bat sortu nuen.

Nolatan musika zalea? Nire gurasoak ere musika zaleak dira. Hala, jotzen hasi nintzen. Horretarako, amaren gitarra hartu nuen. Zarauzko gaztetxeko giroari esker hasi nintzen jendaurrean jotzen. Izan ere, han ikasketa handirik gabeko jende askok jotzen du. Nik ere ez dut musika ikasketarik.

Non jo duzu orain arte?

ASIER ZALDUA

Babeslea

Oso urrutira ez naiz joan. Euskal Herriko gaztetxe eta tabernetan jo dut, batez ere. Aurten tronpeta-jotzaileak eta biok Setubaleko (Portugal) etxe okupatu batean jo dugu, baina nire ustez kantautoreon musika hizkuntzari oso lotua dago eta entzuleek abestien hitzak ulertzea garrantzitsua da. Hemen jotzeko sortzen ditut nire abestiak.

Nola definituko zenuke zure musika? Oso lasaia da. Intimoa. Dena

den, disko berria nahiko alaia da. Hitzei dagokienez, ez naiz mezu zuzenen zalea. Nire abestiak nahiko poetikoak dira.

Zer diozu ‘Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak’ diskoari buruz? Liburu baten aurkitutako poema sorta batean oinarritu naiz. Kepa Egiluz bilbotarrak itzulitako hamar poema txinatar dira. XII. mendekoak dira. Pertsona baten eta idi baten arteko harremanari buruzko istorioa da. Idia metafora bat da. Idiaren esanahia zein den norberak asmatu behar du.

Tronpeta-jotzaile batekin jotzen duzu. Hala da, baina diskoa flauta-jotzaile batekin grabatu nuen: Elia valentziarrarekin. Kataluniara itzuli zen eta laguntzailez aldatu behar izan dut. Egun, Jon Murua tronpeta-jotzaile gabiriarrarekin jotzen dut. Oso ona da eta, Eliak bezala, inprobisatzeko joera du.

Non eskuratu ahal izango da diskoa? Kontzertuetan. Diskoa maiatzaren 17an aurkeztuko dut, 18:00etan, Urretxuko kultur etxearen ondoan dagoen lorategian. Maiatzaren 22an, berriz, Labeaga aretoan joko dut. 29an Soraluzen, ekainaren 7an Bergaran eta 12an Zarautzen.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.