Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
149. zenbakia. 2015eko maiatzaren 29a
Haritz Artola
Fiachras taldeko abeslaria
«Rockarekin nazkatu ginen eta orain folkarekin» 6-7
Jonmikel Intsausti 3 Iritzia 4-5 Elkartasunak ez du mugarik 8-10 LOMCEren azterketak auzitan 11 Segura eta Zaldibia, Goierriko gazteenak 12 Produktuen eraldaketa 13 Veronica Huerto 14-15 Martina Maizen ondarea 16 Saretik 18
GOI B ERRI
‘Amnesia eta argia’ izeneko hirugarren diskoa atera du Fiachras taldeak. Haritz Artola lazkaotarra da taldearen kantaria. MIKEL ALBISU
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAN
MIRIAM LUKI
Jonmikel Intsausti Informatikaria
«Beitia martxaren helmugan egongo naiz informatika arloa zaintzen» Miriam Luki Zumarraga Jonmikel Intsausti Lazkaon jaio zen 1967an, baina Zumarragara zortzi urterekin iritsi eta, orduz geroztik, han egin du bizitza. Informatikaria da ofizioz, afizioz ere bai. Zintzo Mintzo euskaltzale elkartea, Otamotz aldizkaria eta webgunea, Ostadar mendi taldea eta Beitia mendi martxaren –igandean egingo da– saltsatan aritu da eta aritzen da.
naiz martxaren informatika arloa zaintzen.
tzen mendizale, aspaldian ez naiz joan.
Non zaude ordenagailu aurrean ez zaudenean?
Oporretarako toki bat?
Ez zait denbora galtzea gustatzen eta burua elikatzen dut irakurtzen edo film on bat ikusten.
Poloniako janari gustukoena?
Mendiko botak prest iganderako?
Joxe Azurmendiren Espainolak eta euskaldunak.
Antolaketa lanetarako ez ditut jantziko. Helmugan egongo
Mendi bat?
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Polonia [emaztea hangoa du]. Kutia, Gabonetako afarian ateratzen dituzten hamabi plateretako bat da, semola eta amapolarekin egindako postrea.
Arrastoa utzi dizun film bat? Le thé au harem d'Archimède, Mehdi Charefena. Orain 25 urte ikusi nuen Zumarragako zineklubean.
Eta liburu bat?
Izazpi mendia, han bihurtu nin-
Zerk eragiten dizu irria?
«Izazpi mendia nire kutuna da, han bihurtu nintzen mendizale, ez naiz aspaldian joan»
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Janire Arrondo Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Eskeine Legorburu Produkzio arduraduna: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Nire buruaren jabe ez izateari.
Alkatea bazina? Gertutasun handiagoarekin gobernatzen saiatuko nintzateke.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
Urretxu:
goiberri@hitza.eus
goiberri.eus
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Erkuden Muguruza
Diseinua eta banaketa:
Karolina alabak egunero.
Zeri diozu beldurra?
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
607 530 424 – publi@goiberri.eus
Bezero arreta / harpidetzak: 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus
04 GOIBERRI
IRITZIA
Itxaro Mendizabal Ttiklik! Elkargunea
Izenik gabeko ipuina azen behin munduko haurrik zoriontsuena zela pentsatzen zuen neska bat. Mezu ez-egokiak jasotzen zituen. Gelakide batzuek 'bolitxe de manteka' ezizena jarri zioten; futbolean entrenatzaileak defentsa jartzen zuen baloiak bere gain errebotatzen zuelako...; dantzatan jantziak egiteko modelo bezala eraman zuten, gizenena bera zelako; eta Ostegun Gizenean ere beti jasotzen zituen 'zorionak'. Alabaina, mezu krudel horiek ez zitzaizkion axola. Bera zoriontsu zen horrela, mitxelinak eta guzti. Hiru esaldi zebiltzan, haren bihotzeraino iritsi guran: “Nahiz eta zu ondo sentitu, ez zaude ondo. Ondo egoteko pisua galdu behar duzu. Ez baduzu pisua galtzen, ez zara baliozko pertsona izango”. Gure neska zoriontsuak ordea bihotzaren leihoak ireki ez. Baina 5. mailako mediku azterketa iritsi zenean, 9 kg jaitsi beharra zituela esan zioten. 9 ez baziren ere, 6ren bat jaistea lortu zuen. Egindako esfortzua
B
handia izan zen. Barazkiak jaten ikasi zuen, asteburuetan amak paseatzera laguntzen zion. Gozotegien aurretik pasa eta kristalean begiak jartzearekin batera, amak: “pentsatu porruz eginak direla”. Pisua jaitsi zuen, eta hala ere nahiko zoriontsu izaten jarraitzen zuen. Maite zuen bere burua. 7-8. mailan bullying saioa jasan zuen, telefono deiak, mehatxuak, harrikadak, bazterketak... eta hortik aurrera ez zen inoiz betikoa izan. Horren zoriontsua zen neska gorrotoaren mamu txikia ikusten hasi zen. Ikasturte hasiera guztietan aldatu behar zuela esaten zion bere buruari. Baina berdin jarraitzen zuenez gorrotoa mamutzar bihurtu zen. 15 urte bete zituen urtean hasi zen bere infernurako bidea. Pisua galtzea erabaki zuen momentutik beheraka hasi zen. 18 urte zituenean 39kilotan zegoen. Unibertsitatera kanpora ikastera joan zen. Han pepino bat egunean jaten zuen. Egunean 3 txikle ere jan zitzaken. Bat gehiago janez gero...akabo! Garai horretarako hilerokoa galduta zuen, gurasoekin ginekologoarengana joan ziren kez-
katuta. Garai horretan anorexia ez zen ia ezagutzen. Gurasoei ez zitzaien burutik pasa ere egin. Hiesa zuela ere zabaldu zen herrian... Eskerrak ginekologoak argitu zuen dena: anorexia zeukan, 37kg pisatzen zituen. Gure neskak berehala onartu zuen egoera, ez zegoen ondo. Lo egiteko arazoak zeuzkan (gauean 2 ordu lo egitea lortzen zuen), tripako min handiak. Hain ikasle ona izan zenak ezin zuen ezer berririk buruan gorde... eta atera nahi zuela erabaki zuen. Erabakia hartuta ere, barruko mamutzarra deabru bihurtuta zuen, eta aste batzuk pasata 30 kilorekin ingresatu zuten, 7kg galduta. Hiru hilabetez egon zen unitate psikiatriko batean deabruaren kontrako borrokan. In-
fernuan pasatako garai horrek beste ipuin/liburu baterako eman lezake… Amesgaiztoetan sarri agertzen zitzaion Herio bera ere, eta azkenekoak kontratu bat eskuan. Batere pentsatu gabe, hizki txikiak irakurri gabe sinatu zuen Herioren gehiegizko kontratua: “Sendatuko naiz, bai. Oraingoan ez naiz Heriorekin joango. Haren legea beteko dut ordea: bat salbatzearen truke, bi lagun eramaten utziko diot”. Hizki txikietan, bi lagun horien izenak. 12kg gehiagorekin atera zen, limitean...eta horrela mantendu zen beste bi urtez. Bere familiak ordea sendatzea nahi zuen (berak ere bai, edo ez....) eta tranpatxo batzuen bidez ingurukoak pisu gehiago zeukala konbentzitzea lortu zuen. Pisatzera joatean, hiru pare praka, lau jertse, bi edo hiru kiloko burdin zatiak poltsikoetan.. eta ia litro bat ur edanda joaten zen. Pisua 'irabazi' zuenez, ingresotik bi urte pasa ondoren, kasua eramaten zuen psikiatrak alta eman zion. Eta egun horretan, oilarrak ohi baino askoz ere goizago abestu zuen eta tximeleta beltzak ere pasa ziren haren ondotik hegaka. Denak Herioren presentzia iragartzen. Gurasoak kontsultatik bueltan zihoazen kotxeak istripua izan zuen unean bertan ulertu zuen neskak: Heriorekin zuen zorra kitatu berria zen.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
‘Nepalera begira ’ Mundu guztiko bihotzak astindu ditu Nepaleko lurrikarak.
Aupa Finbogasson gazte zaren hori! Gaur mezu iraultzaile eta erreibindikatibo batekin natorkizu: DENOK GREBARA!!! Jendeari kalera aldarrikapenak ateratzea eta euren eskubideen alde manifestatzea geroz eta lan gehiago kostatzen zaien egun hauetan, ustelkeria eta lotsagabekeria twitterren ironiaz besterik salatzen ez diren garai hauetan, ezusteko ordezkari batzuk atera zaizkigu bat batean: futbolariak. Ez dira plazara quechua kanping dendekin jaitsi, ezta auzo asanbladen bitartez herriari euren mezua zabaltzen hasi ere. Ligako telebista eskubideen pastel gozo bezain pozointsuaren banaketa eta ogasuneko zaldun apokaliptkoek egiten dieten retentzio krudela mahai gainean. Izango dituzte eta badituzte euren arrazoiak, eta ongi dago aldarrikapena eta langile diren aldetik euren eskubideen alde borrokatzea. Ez dut demagogia egingo milioidun gazteak di-
rela esanez; euren grebak jendearengan duen eraginak ematen dit atentzioa. Izan ere LIGA AMAITU DAITEKE!!!!! Mesedez. Ez dut gehiago esango
Jon Plazaola
bat eta
Aupa Kevin Richardson goraipatua! Leiendak dio Urretxu eta Zumarragako ikastetxe batean donutsen zuloen tamaina handiegia zelako greba egin zutela behin. Baiezkoa atera omen zen. Gazte milioidunak edo ikasleak, greba bat deitzeko, oinarriak garrantzitsuak dira, eta norbere onura da bi kasuetan, protestak sortu dituena. Ez da gauza bera guztiok guztion onuragatik elkartzea eta guztiok norbere onuragatik elkartzea. Guztiok gaude, elkartuta gaude, eta protesta egiten dugu bietan, bai, baina usaina desberdina da, mobilizazioaren bihotza desberdina da, eta lortuko dena, eragina, desberdina da. Kontzientzia pizten hasi behar gara, nor garen eta non gauden konturatzen, existitzen garela, eta gugandik at, zerbait gehiagoren parte ere bagarela ohartuz. Eta futbolariak? Astakeriak idazten hasi naiz, baina horario infantilean gaudela
bat Alex Areizaga
konturatu, eta ezabatu egin ditut. Errua azken finean ez da haiena. Guk, zaletu direnek eta ez garenok onartzen dizkiegu gehiegikeriak. Futbolariak baratzetara ya!
06 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Haritz Artola Fiachras taldeko abeslaria
«Ez gara musikatik bizi eta abantaila da hori, nahi duguna egiten dugulako» Arkaitz Apalategi Ataun Fiachras taldeak Amnesia eta argia, bere ibilbideko hirugarren diskoa atera du. Beste proiektu batzutan eskarmentua hartutako musikariek osatu zuten 2008an taldea. Hasieran folka eta doinu irlandarrak oinarri hartuta hasi baziren ere, pixkanaka rock doinuetara bueltatu dira. Haritz Artola Ataunen bizi den lazkaotarra da taldearen kantaria eta alma materra.
Fiachras taldearen hirugarren diskoa duzue jada. Ba al dago aurrekoetatik alderik? Disko honek ez du aurrekoen folk ikuturik; esan liteke formatu klasikora itzuli garela: bi gitarra, baxua eta bateria.
Beraz disko rockeroagoa egin nahi izan duzue. Kontua da segituan nazkatzen garela, eta aldaketa bat nahi genuela. Lehen rockarekin nazkatu ginen, eta folka egiten hasi ginen, baina horrekin ere aspertu egin gara. Sartu ditugu pare bat kanta estilo horretakoak, baina gehiena rocka da. Gero honekin ere nazkatuko gara eta hurrengorako auskalo zer egiten dugun, Rap -a edo salsa edo... auskalo! (barrez).
Estiloz aldatzeko beldurrik ez duzue hortaz. Beldurrik ez, baina gaitasunik ere ez... Hor mugitzen gara,
folk-rocka edo rocka. Hortik aurrera ezin dugu aldaketa askorik egin. Heavy -a egiteko gai banintz gustura joko nuke talde batean, baina ni ez naiz gai musika hori ez jotzeko eta ezta abesteko ere. Orduan, dakiguna egiten dugu.
Eta kantuen hitzetan, ba al dago aldaketarik? Hitzei dagokionean, denak, edo %95 liburuetatik ateratzen dut. Zeri kantatu bestela? Gai guztiak landuta daude eta ez da erraza zeri buruz idatzi asmatzea. Gai sozialak gehiegi landuta daude. Beti gai berdinen inguruko kritika berdinak egiteak aspertu egiten nau.
Hala ere, probokazio puntu bat beti mantendu izan duzue. Bai, baina hori ere adinarekin gero eta gutxiago... Youtube ere hor dago, eta gaur egun dena grabatuta gelditzen da, eta hemendik 10 urtera zure semealabek hori ikusiko dutela jakinda... artaburuegia ere ezin izan.
Hitzak zuk egiten dituzu, baina kantuak ere bai? Nola izaten da abestiak egiteko prozesua? Normalean etxean ateratzen ditut abestiak. Hitzak egin eta gero Aitorrek (Aldanondo) eta biok baseak prestatzen ditugu. Eta gero lokalera. Bergaran entseatzen dugu, gehienak hangoak dira eta. Oraingoan Txu-
sek, beste gitarra joleak ere parte handiagoa izan du konposaketetan.
Grabaketa Beasainen egin duzue, beste lazkaotar batekin... Bai, Fredi Pelaezekin grabatu dugu. Azkeneko diskoan teklatuak sartu zituen, eta bagenuen elkarrekin zerbait egiteko gogoa. Aurreko bi diskoak eta single-a Bonberenean grabatu ditugu, eta oraingoan, aldatzeagatik, Fredirekin egin dugu.
«Segituan nazkatu egiten gara, lehen rockarekin nazkatu ginen, eta orain folkarekin» «Liburuetatik ateratzen ditut gai gehienak; gai sozialak gehiegi landuta daude» «Gaur egun, talde batek ez badu zuzenean asko jotzen, ez du diskorik saltzen»
Dena oso ondo atera da. Oso tipo profesionala da. Guri handiegi eta dena gelditzen zaigu, ikusten zaio beste liga batean dagoela. Asko kontrolatzen du, eta dena erraz eta azkar egiten du. Eta ondo gainera!
Grabaketa prozesua nola joan da? Zenbat denbora behar izan duzue? Azkar, oso azkar egin dugu. Tartean eten bat egon zen, Fredi kanpora joan zelako, baina bestela, denera astebete baino gutxiagoan egingo genuen.
Emaitzarekin gustora? Bai, bai, oso gustora. Oso tipikoa da gure diskorik onena dela esatea, beraz ez dut esango (barrez). Baina oso ondo gelditu da, bai.
Orain aurkezpenekin hasiko zarete. Uda betea al dator? Ba ez pentsa. Udara arte hiru kontzertu ditugu lotuta. Eta ez dugu gehiegi ere jo nahi. Gu oso inguru txikian mugitzen gara, batez ere Gipuzkoan, eta ez dugu leku beretsuan 10 kontzertu eman eta jendea nazkatzerik nahi. Nahiago dugu kontzertu gutxi batzuk eman, baina adibidez Tafallan (Nafa- rroa) edo urrutiko tokiren batean jo, beti hemen inguruan ibili baino. Hemen oso ikusita gaude.
Lehenengoa Bergaran egingo duzue, datorren larunbatean.
GOIBERRI 07
ELKARRIZKETA
Goierri aldean ba al duzue ezer lotuta? Momentuz ez, urria aldera arte behintzat ez, baina egingo dugu batenbat.
Zer aurkituko du kontzertu horietako batera doan zaleak? Diskoan bezala, zuzenekoetan ere estiloa aldatu egingo dugu. Pentsatzen ari gara aurreko errepertoriotik ia ezer ere ez jotzea. Baina gero nork daki, garagardo batzuekin eta jendeak eskatuz gero... Aspaldian jo gabeko abesti batzuk berreskuratu ditugu... ezberdina izango da. Musikatik bizi dena, kontzertuetan egiten duenaren menpe dago eta ez du beste erremediorik. Nik ez dut imajinatzen Sutagar bat Jo ta Ke abestia jo gabe, baina horiek hortik bizi dira. Gu ez, eta hori, zentzu horretan abantaila bat da, nahi duguna egiten dugulako.
Aurreko bi diskoak Interneten daude, doan jaisteko moduan. Zuen filosofiaren parte al da? Egia esan, gai honetaz gutxien dakienari galdetu diozu. Baina niregatik balitz, dena libre, nahi duenak jaitsi dezala. Gaur egun CDrik ere ez da saltzen. Guk saltzen duguna kontzertuetan egiten dugu, lagunek eta jarraitzaileek han erosten dute.
Azkenaldian kontzertuetan bertan saltzeko formula hori bueltatzen ari da, ezta? Batzuentzat agian berria izango da, baina guk betidanik egin dugu horrela. Gaur egun, musika talde batek edo asko jotzen du, edo ez du zereginik. Ze inork ez du CDrik erosten. Nik bai, 40 urte ditudalako eta teknologiaz ideiarik ez dudalako. Baina 20 urteko bat ez dut imajinatu ere egiten disko bat erosten. Ez da logikoa ere, debalde izanda...
Eta hori jakinda ere, diskoa ateratzea erabaki duzue...
MIKEL ALBISU
Hori harrotasun kontua da. Niretzako, besterik ez bada. Bizi guztian horrela ikusi dut, eta nik egiten dudan guztia formato fisiko batean aterako da, nahiz ta ez saldu, ze nik musika horrela ulertzen dut, disko batean.
08 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Elkartasunak ez du ikararik Nepalgo lurrikaren ondorioak arintzen eginahaletan ari dira Goierrin. Gurung familia, tartean. Ordizian bizi dira. Aimar Maiz Ordizia Ordiziako San Joan auzoa berria da. Babes ofizialeko etxe mordoa eraiki zituzten, duela urte gutxi. Haietako batean bizi da Gurung familia, senaremazteak eta bi alaba. Etxe atsegina da, argitsua. Eta berria. Nepaldarrak dira gurasoak izatez. Hango herkideek ez dute hemengo etxeen zorterik: lurrikaren erruz, kale gorrian daude. Apirilaren 25ean 8,1 indarreko lurrikarak sastakatu zuen Nepal. Zazpi mila hildako baino gehiago utzi zituen. Maiatzaren
12an 7,3ko beste astindu bat izan zen. Denera, ordea, 200 erreplika baino gehiago zenbatu dituzte, Tilk Gurung nepaldar-ordiziarrak dioenez. «Normalean ez da halakorik izaten. 1934an izan zen lurrikara bat oso handia. Gure aitonaamonek kontatzen ziguten orduko hondamendiaren berri. Diotenez, 80-100 urtean behin gertatzen da. Guk ez dugu halakorik ikusi inoiz», dio Tilkek. Arrisku sismikoko gunea da, berez, Nepal dagoena. Indiako plaka tektonikoak Himalayako
Aterpea izateko, aurrefabrikatutako etxetxoak eraiki nahi dituzte, merke iltzen ari diren dirua zertarako erabili, oso garbi dute Goierrin bizi diren nepaldarrek. Aurrefabrikatutako etxetxoak eraiki nahi dituzte Nepalen. Aldi baterakoak izango dira, familiak sartzeko lain. Negutegi itxurakoak dira, erraz eta eskuerara duten materialarekin egin litezkeenak. Katmanduko Ingeniaritza Eskolak diseinatu du prototipoa. Tilk Gurung-ek esku artean ditu planoak. «Etxetxoak egiteko materiala han erosi nahi dugu, jasotako diruarekin. 500 bat etxetxo jarri nahi ditugu. Haurdunentzat, adinekoentzat... hango politikariekin hitz eginda, beharrik handiena dutenek izango dute lehentasuna, noski», dio Gurungek. 50.000 edo 60.000 euro beharko dituzte. Etxe bakoitza 120 eurorekin eraiki ahalko da, materialen garraioa beste 50 bat euro gehituta. Zirkulu erdi formako estalpea da prototipoa, berez. Oinarria lautu, eta burdinezko ilargi erdi itxurako lauzpabost euskarri ditu. Aurreko eta atzeko hormak, hondakinetatik berreskuratutako harriekin egingo dute. Teilatua, plaka galbanizatuz, plastikoz eta gainean adarrez eta orbelez estalia emango diote. Soila, baina aterpea.
B
mendi multzoa goratzen segitzen du, plaken mugimenduan. Pokharakoak dira Tilk eta Sunita Gurung senar-emazteak. Annapurna mendikatearen beheko bailara eder batean. Etxeko sarreran dute argazki panoramiko handi bat. «Lurrikarek ez dute inguru hori horrenbeste kaltetu. Barpak eta Laprak izan ziren epizentroa. 1.200 etxe zeuden, eta lau bakarrik geratu dira zutik. Jendea lekuz noiz aldatuko dituzten zain dago. Baina ezin da, eta jendea han dago, kanpoan». Iraupeneko ekonomian oinarritua dute bizimodua: «Nekazaritza, abeltzaintza eta turismoa ere bai zerbait». Mendizaleen santutegian, Everest magalean, izan zen bigarrena, beheko kanpalekura joateko herrixkan, 4.000 metrora.
Laguntza banatzeko zain Nepaldarrak segurtasun ezean daude, lurrikaren beldur. Eraikinak goitik behera datoz. Zutik daudenak ere ez dira seguruak. Hori gutxi ez, eta aurki —datorren astean— eurite garaia hasiko zaie, montzoi suntsitzaileen denboraldia. Kritikoa da egoera. «Ez dute laguntzarik, ez aterpe-dendarik, ez ezer». Nazioarteak laguntza asko bidali duela diote, baina koordinazio kaxkarra dagoela hura behar bezala banatzeko. Ustelkeria da beste arazo bat. «Korrupzioa orokortuta dago, maila guztietan. Gobernua ez da laguntza banatzeko gai, eta ez da iristen behar dutenengana». Hamar urteko gerra zibiletik
GOIBERRI 09
ERREPORTAJEA
Ezkerrean, Gurung sendiko Sunita eta Tilk andre-gizonak, Mansuni-Itsaso eta Mausami-Euria alabekin, Ordiziako etxean. Lurrikarek erabat desegin duten Bhaktapur nolakoa zen ari dira erakusten. Goian, Pokhara jaioterriaren argazkiaren aurrean. AIMAR MAIZ
Lurrikaren ondorioz eta beldur, Nepalen herritarrak kalean bizi dira. Etxeak erortzen direlako Ustelkeria orokorra eta maila guztietan dago zabalduta, eta gobernua ez da gai laguntza banatzeko Hamar urteko gerra zibiletik irten berria da Nepal. Egun gutxian, montzoi garaia gainean dute
irten zaharrak ez dira nepaldarrak (2006an bukatu zen). Bake prozesu bete-betean eta konstituzio hauteskundeen prestaketan harrapatu ditu lurrikarak. Kultura eta etnia askoren batura da herrialdea, eta bakoitzak eskaera historikoak eta autonomia nahiak ditu. «Horrek ere ez du errazten». «Koalizio gobernu bat egin beharko lukete, bihar bertan. Ezkerrekoek, eskuinekoek eta maoistek —dio Tilkek—. Lehentasuna herriari laguntzea da. Herritarrek konfiantzarik ez dute gobernuarengan, eta giltza gobernuak dauka».
Goierrin 15.000 euro Orain arteko bilketa, komertzio justuko gaien salmenta eta eskeetan 15.080,02 euro bildu dituzte. Hegoaldeko Herriak eta Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak ari zaizkie laguntzen, baita erakundeak, enpresak eta talde ugari ere. Uztailean doa Tilk Nepalera. Baikortasun harrigarriz, Nepalgo hondamendia aurrera ateratzeko «aukera» izan daitekeela diote. «Mundua burubelarri ari da laguntzen. Mendebaldeak presio morala egin behar dio Nepalgo Gobernuari. Goierritarrekin esker oneko eta «oso pozik» daude. «Behar duenari laguntzeko naturaren lezioa da: solidario izan behar da. Gaur hemen, bihar han».
10 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Mendi pikoena, behean Nepalgo hondamendiaren jarraipena bereziki gertuagotik ari dira egiten zenbait mendizale. Himalayako herrialde hartan askotan izan dira Koke Lasa eta ‘Marron’. Lehengo egoera latza baldin bazen, orain kinka larrian dakusate. Aimar Maiz «Nepalgo irudiak ikusi nituenean, ‘hauei falta zitzaiena’ pentsatu nuen». Laburtu du Koke Lasa ormaiztegiarrak lurrikaren ondorioek eragin dioten ezinegona eta tristura. Sei-zortzi bat aldiz izana da Nepalen, Himalayapeko herrialde hartatik hasten zituztelako mendi espedizioak. Lasaren kezka, gainera, irudiak etorri ohi diren hirietatik harago doa, hegan. «Hiriburuan gauza bat da, baina hortik zehar joaten zarenean, ikusi ditugun herrixketan errepiderik ere ez zegoenean eta... Horiek pasatu dira nire burutik. Txikizioa ikusteko eta laguntza iristeko ez dakit nola ibiliko diren». Mendigoizale himalayista goierritarrek puska bat ezagutzen dute Nepal. Baita nepaldarrak ere. Ezinbestean, lotura berezia dute haiekin. Joxe Ramon Agirre Marron ataundarrak, alpinismoagatik edo mendiko trecking-eko talde gidari modura egin dituen espedizioengatik, «kontua galduta» dauka zenbat aldiz izan den. Horrez gain, helburu solidarioekin proiektuak ere garatu izan ditu, Dolpo eskualdean. «Jarraipena egiten ari naiz. Badirudi inguru horretan ez dela hainbesteko zoritxarrik gertatu, baina bai Katmandun eta inguruetan. Hildako gehienak hiri horretan daude, batez ere. Etxeak ukitu dizkie lurrikarak».
Ezina, lehen sentsazioa Marron, adibidez, Dunai izeneko lagun batekin «ia egunero» jartzen da harremanean. «Askok etxea galdu dute. Urik ez
«Oinarrizko bizitza bat zeramaten, baina alaitasunez. Ez daukatena da diru ahalmena» Koke Lasa
Mendizale ormaiztegiarra
«Etxeak, ura, bideak... Dena galdu dute. Lehen ere nahiko zoritxar bazuten» J.R. Agirre ‘Marron’ Mendizale ataundarra
Nepalen, lurrikarak desegindako etxebizitza batean erreskate lanetan. MIKEL AIESTARAN
dute, iturri asko desbideratu edo agortu dituztelako lurrikarek. Bideak ere galdu dituzte... Oinarri-oinarrizko baliabideak ere galdu egin dituzte. Inpotentzia sentitzen dut, ezina. Lehen nahiko zoritxarra bazuten», errepikatu du Marronek. Ataundarraren beste bi lagun kanpin dendetan bizi dira. «Ahal den bezala. Etxetik ihes egin dute. Bat-batean, kaltea handia izan da. Hildakoak daude batetik, baina bizirik gelditu direnentzat ere egoera oso-oso larria geratu da».
Gutxirekin, baina txiro ez Lasak ikusi duen Nepalgo partean, pobreziarik ez du sumatu. «Gutxi daukate, baina ondo bizi dira daukaten apurrarekin. Goserik ez zeukaten. Oinarrizko bizitza bat zeramaten, baina alaitasunez. Nik, herrixketatik mendira nindoanetan, jendea
pozik ikusi izan dut han. Ez daukatena ahalmen ekonomikoa da, ez dute dirurik hau edo beste egiteko». Halako hondamendiaren aurrean, hori ere behar dute orain. Mendizaleak elkartzen hasi dira, zer edo zer mugitzeko. Diru ekarpenak ere egin dituzte, pertsonalki. Goierritik, mendebaldetik, ahal dena laguntzeko eskatu dute. Laguntzaren koordinazioa argitzea komeni dela erantsi dute. «Nepalen, beste leku askotan bezala, ustelkeria da arazorik handiena», dio Marronek. Ekainaren 20-21ean Beasainen festa bat egin nahi dute, dirua biltzeko. Tolosan ere bai, geroago. Uztailaren bukaeran, Tilk Gurung nepaldarrak boluntario talde batekin Nepalera joateko asmoa ere badu, «orain hondakinen azpian dagoen herri ederra» erakusteko.
GOIBERRI 11
MOTZEAN
LOMCEren azterketak auzitan Ordiziako Jakintza eta Beasaingo Murumendi 3. mailako ikasleei azterketak egiteko aukeratu dituzte. Loinaz Agirre Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 30 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 8 eta 9 urteko 3. mailako haurrei azterketa bereziak egiten ari da Eusko Jaurlaritza. Goierrin, Ordiziako Jakintza Ikastola eta Beasaingo Murumendi daude zerrenda horretan. Jaurlaritzaren arabera, ikasleak zer moduz ari diren jakitea da helburua, eta lasaitasuna eskatu du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, azterketak eragin akademikorik ez duela nabarmenduz. Azterketa horien beste aldean, hezkuntza arloko taldeak, gurasoak eta sindikatuak daude. Ordiziako Jakintza Ikastolan astea honetan ziren azterketak egitekoak, baina gurasoek ez zituzten haurrak eskolara eraman. Murumendiren kasuan datozen egunetan jakingo da gurasoek zein bide hartzen duten. ELA sindikatuko Xabier Irastorza ordiziarrak azterketa hauek duten garrantzia nabarmendu du: «LOMCErekin bigarren batxilergoan eta DBHko laugarren mailan errebalidak egingo dira. Azterketa horiek gainditzen ez badira, ez dago titulaziorik. Bi errebalida horien aurretik, tarteko bi ebaluazio jartzen ditu LOMCEk, Lehen Hezkuntzako 3. mailan eta Bigarren Hezkuntzako 6. mailan».
Irastorzaren arabera, LOMCE sartzeko «atzeko atea» da 3. mailako azterketa. «Lehen laugarren mailan egiten zen ebaluazio diagnostikoa bertan behera geratu da. Kasualitatez LOMCEk esaten duen bezala jarrita, eta estatu guztian planifikatu diren bezala. LOMCEk markatzen duen ebaluazio sistemaren irizpide berdinak jarraituz, ikastetxeek daukaten ebaluaziorako sistema propioa errespetatu gabe. Astakeri bat da, eta ziria sartu nahi digute. Orain arte diagnostiko azterketak laugarren mailan egin dira. Zein izan da 3. mailara aldatzeko arrazoia?»
Segregazioa Aldi berean, 3. eta 6. mailako azterketak segregaziorako iturri direla uste du ELAko ordezkariak. «Horiek dira ebaluazio sistema oso horren sarrerako ebaluazioak. Hor hasten da segregaziorako irizpideak markatzen». Azken batean, «hezkuntza osoa benetan beraiek nahi duten helburuetara bideratzeko dira azterketa horiek, eta ikasleen artean aukeraketa egiten hasteko». Hirugarren mailako ikasleei egindako azterketak ez du eragin akademikorik; seigarrenekoek ere ez. Baina 4. DBHkoak eta 2. Batxilergokoak bai, tituluak egongo baitira jokoan:
Ordiziako Jakintza Ikastolako gurasoak 3. mailako azterketen kontrako borroka hasi dute. MAIALEN IGARTUA
«Horregatik da garrantzitsua orain 3. mailako azterketei planto egitea, ezarri nahi duten sistema horren aurreko sustraia delako. Behin horretan sartuta atzera buelta oso zaila izango da». Ordiziarraren ustez, DBHko eta Batxilergoko azterketetan tituluak jokoan egongo direnez, zailagoa izango da borroka garatzea. Gurasoen bitartez ari dira azterketen aurkako borroka bideratzen, zuzendaritzak edo ira-
kasleek aurre egiten badie, administrazioak zigortu egin ditzake eta. «Gurasoek esaten badute ez dutela baimenik emango beraien seme-alabek azterketak egiteko, edo ez badituzte haurrak ikastetxera eramaten, ez da ezer ere gertatzen». Irastorzak azaldu duenez, 3. mailako ebaluazioaren diseinua eskola bakoitzaren arabera geratzen da, «baina oso baldintzatua da, oinarrizko azterketa diseinatuta dakarrelako Jaurlaritzak». Gainera, «bestelako proba bat egiteko aukera ere badauka Jaurlaritzak». Errebaliden kasuan, azterketa, edukiak eta ebaluatzaileak Espainiako estatuak jartzen ditu.
Hezkuntza uniformatzea Horrekin guztiarekin LOMCEren ebaluazio sistema honen helburua «hezkuntza uniformatzea, nolabait kanpoko kontrol bat edukitzea da. Azterketa edo kontrol elementu horiek pedagogia guztia baldintzatzen dute eta edukiak ere bai».
12 GOIBERRI
GAZTEAK
Segurako gazte talde bat, Zurbano kalean. 15 eta 34 urte arteko biztanle gehien dituen Gipuzkoako herria da Segura. ASIER ZALDUA
Segura eta Zaldibia, Goierriko gazteenak Asier Zaldua Gaindegiak gipuzkoakodatuak.net webgunean jasotako datuen arabera, Goierriko bi herri Gipuzkoako gazteenen artean daude. 15 eta 34 urte arteko biztanle gehien dituen herria Segura da, %23,31rekin. Bigarrena Berrobi da (%23,06) eta hirugarrena Zaldibia (%22,66). Beasainen gazte portzentajea
Babeslea
%21,47koa da eta Zumarragan %19,11koa. Ordizian eta Lazkaon %22ren bueltan dabiltza eta Legazpin eta Urretxun ez dira %20ra iristen. Segurako eta Zaldibiako alkateek bazekiten beraien herrietan gazte asko zeudela, baina ez Gipuzkoako zerrendaren buruan zeudela. Albisteak asko poztu ditu biak.
Eluska Gerriko Segurako alkateak berea bezalako herriak gaztetzea «pozgarria» dela esan du. «Etorkizunera begira, segurtasuna ematen digu. Gure eginbeharra gazteei etxebizitzak eta zerbitzuak eskaintzea da, herrian gelditu daitezen». Bere ustez, azken hamarkadetan herrian zerbitzuak eskaintzeko ahalegina egin dute eta horri esker gazteek herritik alde egiteari utzi diote. «Gurea bezalako herriak ondo prestatu behar ditugu. Autobusa, dendak, zerbitzuak... eskaini behar ditugu jendea herrian gera dadin. Dagoeneko, notarioa, harategia, arrandegia, eskola... ditugu. Duela urte batzuk 1.300 ginen eta egun ia 1.500».
Joxan Etxabe Zaldibiako alkatea ere gustura ageri da. «Banekien gazte asko ditugula eta oso aktiboak direla, baina ez Gipuzkoan gazte gehien dituzten herrien artean gaudela. Oso albiste pozgarria da, gazteen eskutik etorriko baita iraultza. Herriko gazteez oso harro nago, herriko ekintza guztietan parte hartzen baitute». Zaldibian ere gazteek bertan gelditzeko hautua egin dutela azpimarratu du. «Eskualdean enpresa indartsuak ditugu eta horri esker gazteek eskualdean lan egin dezakete eta herrian bertan bizi daitezke. Donostian lan egingo balute, beharbada ondoko herrietara joango lirateke bizitzera».
GOIBERRI 13
GURE LURRA
Produktuen eraldaketa Animalietatik datozen produktuen eraldaketari jartzen dizkio legeak baldintza gehien, baina edozein ekoizleek baldintza ugari bete behar izaten ditu bere produktuak merkaturatzeko. Sara Carracedok argitu dizkigu zalantzak. Miriam Luki Urretxu Baserri askotan, eta etxe batean baino gehiagotan ere bai, garaian garaiko produktuekin marmeladak egin eta dozena erdi pote betetzen dira norbere kontsumorako. Zer egin daiteke baina, dozena erdi hori biderkatu eta salmentara bideratu nahi izanez gero? Zalantzak sortzen zaizkie ekoizleei. Legeari lotutakoak, batik bat. Baina, zer dio legeak? Zein baldintza bete behar dituzte marmelada poteek? Sara Carracedo Elkolab aholkularitza enpresako teknikariaren hitzetan «Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban elikagaiartisautza legea egon badago, baina ez dago guztiz garatuta, eta produktu bakoitzaren eskakizunak zeintzuk diren ez da zehazten». Horrenbestez, Europako legediak arautzen du sektorea. Lege horiek nolako instalakuntzak behar dituzten zehazten dute, besteak beste. Esate baterako, arrautza ekoizle batek, merkaturatu nahi baditu, klasifikazio zentro bat jarri behar du derrigor arrautza freskoak eta zikin edo apurtuta daudenak bereizteko. Lege zorrotzenak animalietatik eratorritako produktuen ingurukoak dira. «Produktu delika-
Osasun erregistroa izango duen Eraldaketa Zentro bat irekiko dute Zaldibian
Ezti poteak salgai Zegamako erlezain eguneko azokan. JANIRE ARRONDO
tuagoak dira, hasi eraldaketatik eta garraiora arte baldintza ugari bete behar dira». Garaian garaiko produktuez betetako otarren eskaria ere handituz doa bailaran. Carracedok, freskoak diren heinean, produktu errazenak direla dio: «Ekoizleek alea landatu, produktua jaso eta banatzen duten arte emandako pauso guztiak jasotzeko koadernoak dituzte». Produktu fresko horiek zuritu, moztu eta poltsetan sartuz gero, baldintzak biderkatu egiten dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurki irekiko du Zaldibian Eraldaketa Zentro bat. Bertan produktu ezberdinak eraldatu ahalko dira berme guztiekin;
zentroak bere osasun erregistroa izango du. «Ekoizleentzat beren produktuak eraldatu eta merkatua nola dagoen frogatzeko aukera ona izan daiteke». Sagar zukuen, marmeladen eta bestelako begetalen kontserbak, nahiz esnekien eraldaketak eta merkaturatzeak sortu du Goierri garaiko ekoizleen artean interes gehien. Produktuak merkaturatzeko garaian sortzen diren zalantza horiek guztiak argitzeko ikastaro bat egiten ari dira Urretxun. Bertatik Bertara dinamikan ari diren ekoizleek eskatuta, HAZI-Fraisoro eskolarekin batera Goimenek, Uggasa garapen agentziak eta Goierri garaiko udalek bultzatu dute ikastaroa.
14 GOIBERRI
MOTZEAN
Veronica Huerto Sexologoa eta psikologoa
ÂŤHilekoaren zikloa beste era batera bizitzen ikasi beharko genuke, ulertuzÂť Miriam Luki Veronica Huerto (Mutriku, 1983) sexologoa eta psikologoa da. Lantzen dituen gaien artean hilekoarena dago. Hitzaldiak egiten ditu eta andreen zikloaren gainean dauden hainbat mito apurtu ere bai. Beasain emango du hitzaldia ekainaren 6an, Irriargi elkarteak antolatuta.
Hilekoa, fisiologikoki, nola azalduko zenuke? Obulutegitik askatutako obulua ez bada ernaltzen, umetokian bildutako odolezko mukimintza kanporatzeari deitzen diogu hilekoa. Hilekoa ziklo bat da. Odol hori askatu eta gero, umetokiko pareta loditzen hasten da, paretak hazten jarraitzen du eta desagertzen hasten da odol-jarioa eragiteraino.
Prozesua ez da batzuetan hain
era naturalean bizitzen...
Nola?
Bai, harrigarria da. Opari baliotsua dela esango nuke, bizitzaren odola baita, baina opari gisa hartu baino zigor moduan bizi ohi dugu. Zikina dela barneratuta daukagu, ezkutatu egin behar den zerbait dela barneratuta daukagu eta minari eutsi behar diogula ere bai. Nire ustez, hilekoaren zikloa beste era batera bizitzen ikasi behar dugu, ulertu egin behar dugu.
Garai emankorra eta barneratze garaiak bizi ditugu.
Ulertzeko giltzarik? Aurretik esan bezala, emakumeon zikloa ez da lineala, ziklikoa da eta lau fase ditu. Lehenengo fasea obulazioaren aurrekoa da, bigarrena obulazioa bera, hirugarrena hilekoaren aurreko fasea eta, azkenik, hilekoa izaten dugun egunak daude. Zikloa bestela ere banatu daiteke.
Zeri deitzen diozu garai emankorra? Obulazio aurreko eta obulazio bitarteko fasea da. Obulazioan ematen den estrogeno maila igoerak garuneko ezkerreko hemisferioaren jarduna igotzen du: emakumezkoak emankorragoak dira eta sortzeko gaitasun gehiago dute bizitzaren arlo guztietan, andre askok desio erotiko gehiago sentitzen dute, berriketarako isuri gehiago daukate, pentsamendu logikoa areagotzen da eta, oro har, energia gehiago sentitzen dugu.
Barneratze fasea ifrentzua al da? Bai, nolabait. Obulazioaren eta hilekoa etortzen den bitarteko
garaia da. Progesterona hormonaren bitartez umetokia ernaldutako obulua jasotzeko prestatzen da. Eskuin hemisferioa aktibatzen da gehiago eta ezkerra moteldu. Garuneko eskuin aldea intuizioari zuzenean lotzen zaio. Fase honetan gorputzaren erritmoa jaisten da eta lasaitasun beharrean egoten da. Amets gehiago izaten ditugu eta grafikoagoak izan ohi dira. Esan liteke zikloaren tarte honetan ez garela horren produktiboak, baina gizarteak ez du halakorik onartzen eta aurrera berdin-berdin egiteko eskatzen zaigu.
Emakumeon zikloak naturarekin harreman estua al du? Bai, harreman intimo hori bultzatu beharko genukeela uste dut, askotan gure esentzia ziklikoa dela eta naturaren zikloe-
GOIBERRI 15
MOTZEAN
V. HUERTO
kin bat datorrela ahaztu egiten zaigu. Esate baterako, emakumezko askoren hilekoek ilargiaren lau faseekin bat egiten dute. Hilekoa: ilargi berrian. Obulazio aurrekoa: ilgoran. Obulazioa: ilargi betean. Hilekoaren aurrekoa: ilbeheran. Fase bakoitzean bizipenak, jarrerak, sentimenduak eta sentsazioak ez dira berberak. Fase bakoitza modu ezberdinean bizi dugu. Esan liteke lau emakume ditugula gure barruan.
Hilekoak mina eta gorputzaldi eskasa eragin ahal ditu. Nola egin aurre? Egun horietan komeni da erla-
xatzeko infusioak hartzea bizigarriak hartu baino. Sabelean masajetxoak egiteak laguntzen du, olio erlaxagarriekin. Tanpoien erabilera gutxitu eta odol-jario naturala bultzatzea komeni da; orain, aukera ekologikoak ere badaude (hilekokopa, tanpoi eta konpresa ekologikoak...). Janzterakoan arropa solteak eta kotoizkoak erabiltzea onuragarria da. Jarduera fisikoa egiteak laguntzen du. Masturbazioa praktikatzea ona da orgasmoaren ondoren giharrak lasaitzen direlako. Oro har, lasaitasunak lagunduko digu.
GUILLERMO CASAS
16 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Martina Maizen ondarea Beasaingo Martina Maiz alargun gelditu zenean, 1882an, herriko gaixo behartsuenentzako ospitalea eta kapera egin zituen. Beasaingo Andre Mari elizako bueltako kanpai handia ere oparitu zion Beasaini 1892an. ordaindu eta ipini zuten hemen. Loinazko San Martinen oparia Martina Maiz Andreak egina».
Ospitalea
1897. urteko Beasain herriaren ikuspegia ageri da argazkian. Elizaren ezker aldean mendi kaskoan ageri den etxea da Martina Maizek eraiki zuen ospitalea. JOSETXO ZUFIAURREK UTZIA Loinaz Agirre Beasain Herrietako kale izendegietan ez da emakumezkoen izen askorik izaten. Beasainen bada bat, Martina Maiz izenekoa. Josetxo Zufiaurrek Beasaingo Paperak bildumaren barruan argitaratutako Beasaingo kale-izenen historia liburuan agertzen denez, Martina Maiz Bagazgoitia Beasainen jaio zen 1820an, Andre Mari kaleko Etxeberria etxean, gaur egun liburutegia eta musika eskola dauden eraikinean. Bost ahizpetan gazteena zen
Martina. Bere ahizpetako bat, Inaxi Anttoni, Huescako (Espainia) Jose Julian Blanc Argelosekin ezkondu zen. Ezkondu eta urtebetera, 21 urte zituela, ordea, Inaxi Anttoni hil egin zen. Orduan, Martina, bere koinatuarekin ezkondu zen Bergaran (Gipuzkoa). 1877an alargun gelditu zen; seme-alabarik ez zuen izan bikoteak.
Beasainekin lotura Beasainekin lotura izan zuen Martina Maizek eta bere eskuzabaltasunaren aztarnak ikus
daitezke herrian. Batetik, Beasaingo parrokiari bueltako kanpai handia oparitu zion, 1892an. Gaztelerazko testuan ondorengo esaldia jartzen du Zufiaurrek bildutakoaren arabera: «Kanpai hau 1892. urtean
1881-1882an, herriko gaixo behartsuenentzako ospitalea eta kapera egin zituen
Beasaini egindako ekarpenik handiena, dena den, 1881 eta 1882 urteetan, garai bateko Arangoiti baserriaren lursailetan, herriko gaixo behartsuenentzako ospitalea eta kapera egitea izan zen. Urte batzuk geroago, J. Migel Iturriotz alkate zela, ospitaleari solairu bat gehiago egin zioten eta kutsatuen egoitza ere eraiki zuten. Maizek egindako testamentuan, bera hil ondoren Ospitaleko Fundazioa sortzeko agintzen zuen. Zehaztapen gehiago ere ematen zituen: «Ospitalea eta kapera, San Joseri eskainia egongo zen beti, eta beraien ardura inoiz ez zen udal edo herri erakundeen esku geratuko. Fundazioa desegingo balitz, Beasain bere barruan hartzen zuen elizbarrutiaren esku geratuko litzateke. Ospitalearen garapenaz eta administrazioaz Behartsuen Lakaimeak arduratuko dira beti». Maizek azken urteak Donostian egin zituen, Aieteko La Cumbre landetxean. Gerora, Francoren ministroen udako etxe eta Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren egoitza izan den etxe berean.
18 GOIBERRI
INTERNET
saretik Udal atari digitalak, smartphonean ipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak udalen, mankomunitateen eta eskualdeetako agentzien administrazio digitalaren garapena bultzatzeko diru laguntza jarri zuen martxan. Hain justu ere, 390.000 euroko laguntza jaso duen Gipuzkoa IKT: Udalak
G
programaren helburua da sistema informatikoak kode irekiko plataformetara eta software askeko programetara migra-
tzea. Aurtengo laguntza lerro berrietako bat web orriak egokitzeko izan da, gailu mugikorretatik sarbidea egon dadin. Gipuzkoako herriak smart herri bihartu nahi izan ditu aldundiak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak herritarrek bizi kalitatea hobetzeko erabil dezaten. Egitasmo honen baitan berritu dituzte web atariak Ordiziako Udalak eta Zumarragakoak, besteak beste. Herriko zerbitzu publikoen; denda, taberna eta jatetxeen; nahiz herriko kultura ekitaldien informazioa jasotzen dute.
Zumarragako Udalaren GeoZumarraga 3.0 aplikazioa da egitasmo honen baitan egokitu berri dutenetako bat. Unean uneko informazioa jasotzeko aukera eskaintzen du RSS bidez. Lurraldebusen informazioa nahiz udalaren oharrak jaso ahal izango dira hala, smarphonean. Herritarrek udalarekin harremanetan jartzeko ere balioko du aplikazioak. Zumarragako bizilagunek edozein galdera edo iruzkin egin ahal izango diote udalari GeoZumarragaren bidez, argazkiak atera eta bidali ere bai.
Klik
Zegama-Aizkorri, iruditan
12.686
Ikusialdi. Maiatzaren 17an Zegaman jokatu zen Zegama-Aizkorri mendi maratoiak 12.686 ikusialdi izan ditu orain arte GOIERRIKO HITZAren Youtubeko kanalean. Korrikalarien irudi ederrak eta zaleen berotasuna jasotzen duen hamar minutuko bideoa da.
267
390.000 euro bideratu ditu aldundiak udal atariak egokitzeko laguntzetara. GOIBERRI
Argazki. Ikus-entzunezkoaz gain, Zegama-Aizkorri mendi proba nagusiarekin 267 irudi jasotzen dituen argazki galeria dago ikusgai goierri.hitza.eus web atarian. Baita Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalarena eta Junior Trail probaren galeria ere.