GoiBerri 422. zenbakia

Page 14

14 Garapena Berrabiarazi proiektuaren ekintza plana

# 422 • 2021eko maiatzaren 28a

Garapena

ORAINARI EUTSI, BEGIRADA GEROKO ERRONKETAN JARRIZ Testua: Iñaki Gurrutxaga

Berrabiarazi proiektuaren diagnosi fasea amaituta, orain ekintzak martxan jartzeko garaia iritsi da, pandemiaren kalteak txikitu eta ekonomia berpiztea helburu hartuta.

J

oan den urteko irailean hasi zen Goiekiren lantaldea Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak eta tokiko garapen agentziek martxan jarritako Berrabiarazi auto-hausnarketarako plataforma irekiarekin lanean. Tresna horren helburua enpresa bakoitzaren egoeraren eta erronken jakitun izan, eta COVID-19 koronabirusak eragindako osasun krisiak lan mundura ekarritako ziurgabetasunari eta planifikatu ezinari aurre egitea izan da. Apirilaren bukaerara arte enpresa industrial eta ekintzailetza eta zerbitzu arloko enpresekin orpoz orpo lankidetzan aritu dira Goiekiko teknikariak, haien egoera ezagutu eta ibilbide orri bat zehazteko. 360 enpresarekin (184 industria arlokoak eta 176 ekintzailetza eta zerbitzu arlokoak) harremanetan jartzea zen erronka. Horietako 185ek bizi duten egoeraren diagnosia egin zezatela lortu dute, eta sektore bakoitzean atzemandako lan ildo nagusiak ere zehaztu dituzte –ikus datu guztiak goiko irudian–. Oraindik diagnosi batzuk egiten jarraituko badute ere –68 enpresak azaldu dute horretarako borondatea–, ekintzak martxan jartzeko garaia iritsi da orain, eta horiek garatu ahal izateko plangintzak aurrekontu jakin bat izango du. Eskualdeko udalekin ekintza guztiak kontrastatu ondoren, Goiekiko

Administrazio Kontseilua aurrekontu hori prestatzen ari da. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzak jasotzea espero da. «Goierriko garapen ekonomiko-sozial eta jasangarria sustatzeko ekintza zehatzak martxan jartzea beharrezkoa da diagnosi faseari jarraipena emateko», nabarmendu du Goiekik. Ekainean jarriko dira martxan, eta hauxe dute helburu nagusi: COVID-19ak eskualdeko enpresetan sorrarazitako kalteak murriztea eta ekonomia berpiztea, lehiakortasuna ardatz izanik.

Etorkizunerako prest egon Proiektuaren balio erantsiari ere garrantzi berezia ematen dio Goiekik: epe motzeko egoera zail bati erantzuna emateaz gain, etorkizuneko begirada

Goiekiko administrazio kontseiluak astelehen arratsaldean egin zuen bileraren irudia. Goieki

eta erronkei aurre egitea: «Diagnosien bidez epe motzean enpresei txoke plan bat egiteko baliagarria izateaz gain, epe ertain-luzeari begira etorkizuneko proiektuentzako bidea eta aukera izan daitekeela azaldu zaie enpresei». Banakakoak ez ezik, taldekako ekintza bateratuak ere sustatuko ditu Goiekik. «Taldekako erantzuna ematen saiatuko gara enpresen behar indibidualei». Mezu horiexek ematen saiatu dira Goiekiko teknikariak enpresekin erronda egiten aritu direnean. Gizartea, ohiturak eta merkatu eredua aldatzen ari


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.