3 minute read
Erreportajea
BASERRIA MUSEO BIHURTU ZEN
Igartubeiti baserria zaharberrtu aurretik, XX. mendeko bigarren erdialdean ateratako argazkian. Igartubeiti
Advertisement
Aurten 20 urte beteko dira XVII. mendeko euskal herritarrek nola bizi ziren erakusteko egitasmoak forma hartu zuenetik. Ia zortzi urteko zaharberritze prozesuaren ondoren, 2001eko abuztuaren 10ean ateak ireki zituen Igartubeiti baserri museoak.
Testuak: Tere Madinabeitia
Abuztuaren 10ean hogei urte beteko dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri-museoa inauguratu zenetik. Atzera begiradabatbotaetaeuskaldunakXVII. mendean nola bizi ziren erakutsi nahi zuen proiektuak, gaurko egunean eta etorkizunean jarrita du orain begia. Hogeiurterenondoren,inoizbainobiziago dago baserri zahar hura museo bihurtu zuen egitasmoa.
Gipuzkoako arkitektura tradizionala eta baserri giro zaharra adierazteko eraikin paregabea zela ikusita, Foru AldundiakJoseMendigurenietaFrantziska Bereziartuari erosi zien Igartubeiti 1993an. Zortzi urteko eraberritze lanen ondoren, museo bihurtuta aurkeztu zuen publiko aurrean.
Aurrekaririk gabeko zaharberritze prozesu luze hartan zorroztasun zientifiko handienaz jokatu zuten. Diziplina etajakintzaaloraskotakolantaldeaaritu zen lanean: arkeologoak, arkitektoak, etnografoak, historialariak, museologoak, zaharberritzaileak... Indusketa lanak ere egin zituzten, eta gaurko sukaldearen azpian aurkitu zuten orubeak baserria izan aurretik Igartubeiti etxolagune bat zela erakutsi zuen.
Piezaz pieza desmuntatuta
Goitik behera desmuntatu zuten baserria, ondoren berriro altxatzeko, jatorrizko egiturak ahalik eta gehien mantenduz, eta XVII. mendean ustez izan zuen konfigurazioa berreskuratuz. Lan horien barruan, baserriaren egituraren parte zen dolarea berreskuratu zuten.
Izan ere, Igartubeiti habe-dolare baserria zen, garai hartan beste asko bezala. Jatorrizko dolarea gordetzen zuen oraindik, eta zahartzerritzean habea aldatu behar izan bazuten ere, hainbat
MUSEOA URTEZ URTE
Igartubeiti baserri-museoaren ibilbidean hainbat mugarri daude, baserria gordetzeak merezi zuela erabaki zutenetik gaur arte. Etorkizunari begira jarrita dago, proiektu ugari esku artean dituela.
» 1993
Gipuzkoako Foru Alndundiak Jose Mendigureni eta Frantziska Bereziartuari erosi zien baserria.
» 2001eko abuztuaren 10a
Museoaren inaugurazioa, 8 urteko eraberritze lanen ondoren. K-6 Gestion Cultural enpresari esleitu zioten kudeaketa.
» 2007
Interpetazio zentroa inauguratu zuten.
» 2021etik aurrera
20. urteurrena ospatzearekin batera, etorkizuneko proiektuetan sakonduko du Igartubeitik: ondarea eta artistak, herriko eskolarekin elkarlana, Bertatik Bertara, Patrim+ sarea, tailerrak...
elementu original asko mantendu zituzten, tartean zorutik estalkiraino iristen diren pieza bakarreko zutoinak, eta erdiko zutabe bikoitzak. Gaur, baserri-museoaren bihotza da dolarea, eta urtean behin martxan ikus daiteke, udazkenean, Sagardo Astean.
Behin egitura berreraikita, barru aldea janztea etorri zen, islatu nahi zen garaiko altzari eta tresnekin hornituta; Foru Aldundiaren fondoetakoak ziren batzuk,bestebatzukbildumazalepartikularrek emandakoak. Eraikinari museo izaera emateko diskurtsoa antolatzea ere erronken artean sartu zen; ikuspegi etnografikoa eta historikoa jasotzea ezinbesteko zen. Museoari forma emanda, K-6 Gestion Cultural enpresari esleitu zioten kudeaketa. 2007an interpretazio zentroa ireki zuten ondoan. Han, mila urtetik gorako euskal baserriaren historia birsortzen da, Igartubeitiko familia eta bizilagunen ahotsen bidez. Erakusketa finkoaz gain, behin-behinekoak ere egiten dituzte, baita familientzako tailerrak eta beste hainbat ekintza ere.
Atzera eta aurrera begira
Urteurrenakospatzekoakdirenez,Igartubeitik ere ospatuko ditu 20 urteak, museoko zuzendari Kizkitza Ugarteburuk aurreratu duenez, oraindik gehiegi zehaztu ezin badu ere. Udan bisita tematikoak egin nahi dituzte, arkitektura eta berrikuntzari buruzkoa bat, ingurunearekinlotutabestebat,etaIgnaziotar Lurraldearen egitasmoan txertatuta beste bat, Loiolako Ignazioren garaiko baserria nolakoa zen erakutsiz. Bestetik, COVID-19ak ohikoak izaten dituzten eskola umeen bisitak eragotzi dituela-eta, irailari begira badute beste egitasmo bat, horiei zuzenduta, bisita birtuala, hain zuzen. Herriko ikasleak ere ez dituzte ahaztu nahi, eta horiekin ere landuko dute proiektu bat, baserri giroan hazi eta bizi izandakoekin elkartruke bat ardatz hartuta.
Aurrerago begira ere badago Igartubeiti, eta urteurrena ospatzeko ekintzetatik harago doazen proiektuak ere badituzte esku artean. Ondarea eta artistaklotzendituenadahorietakobat,erakusketa, tailer eta topaketa birtualetan oinarritua.Elkarlanaereosobarneratuta dute, eta horren lekuko dira Bertatik Bertara egitasmoaren presentzia eta Patrim+ sarearen bitartez osatutako erakusketa bereziak, besteak beste.
Argi dago baserriaren bisita gidatua dela izarra, baina Igartubeitik eskaintzeko askoz ere gehiago du.
Goitik behera desmuntatu zuten, eta gero berriz jaso, jatorrizko egiturak ahalik eta
gehien mantenduz. Argazkiak: Igartubeiti.
INDUSKETA
Sukaldearen azpian egindako indusketek orube bat utzi zuten agerian; baserria izan aurretik, etxolagune bat zen Igartubeiti.
ELEMENTUAK, ZENBATUTA
Egurrezko zutabeak, taulak eta gainerako elementuak banan bana zenbatu zituzten desmuntatu aurretik.
DOLAREAREN HABEA
Dolarearen egitura ere berritu zuten, jatorrizko ia pieza guztiak erabiliz; habe berria egin behar izan zuten.