14 Erreportajea Igartubeiti baserri-museoak 20 urte
# 423 • 2021eko ekainaren 4a
Igartubeiti baserria zaharberrtu aurretik, XX. mendeko bigarren erdialdean ateratako argazkian. Igartubeiti
Erreportajea
BASERRIA MUSEO BIHURTU ZEN Aurten 20 urte beteko dira XVII. mendeko euskal herritarrek nola bizi ziren erakusteko egitasmoak forma hartu zuenetik. Ia zortzi urteko zaharberritze prozesuaren ondoren, 2001eko abuztuaren 10ean ateak ireki zituen Igartubeiti baserri museoak.
MUSEOA URTEZ URTE Testuak: Tere Madinabeitia
A
buztuaren 10ean hogei urte beteko dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri-museoa inauguratu zenetik. Atzera begirada bat bota eta euskaldunak XVII. mendean nola bizi ziren erakutsi nahi zuen proiektuak, gaurko egunean eta etorkizunean jarrita du orain begia. Hogei urteren ondoren, inoiz baino biziago dago baserri zahar hura museo bihurtu zuen egitasmoa. Gipuzkoako arkitektura tradizionala eta baserri giro zaharra adierazteko eraikin paregabea zela ikusita, Foru Aldundiak Jose Mendigureni eta Frantziska Bereziartuari erosi zien Igartubeiti 1993an. Zortzi urteko eraberritze lanen ondoren, museo bihurtuta aurkeztu zuen publiko aurrean. Aurrekaririk gabeko zaharberritze prozesu luze hartan zorroztasun zientifiko handienaz jokatu zuten. Diziplina
eta jakintza alor askotako lan taldea aritu zen lanean: arkeologoak, arkitektoak, etnografoak, historialariak, museologoak, zaharberritzaileak... Indusketa lanak ere egin zituzten, eta gaurko sukaldearen azpian aurkitu zuten orubeak baserria izan aurretik Igartubeiti etxolagune bat zela erakutsi zuen.
Piezaz pieza desmuntatuta Goitik behera desmuntatu zuten baserria, ondoren berriro altxatzeko, jatorrizko egiturak ahalik eta gehien mantenduz, eta XVII. mendean ustez izan zuen konfigurazioa berreskuratuz. Lan horien barruan, baserriaren egituraren parte zen dolarea berreskuratu zuten. Izan ere, Igartubeiti habe-dolare baserria zen, garai hartan beste asko bezala. Jatorrizko dolarea gordetzen zuen oraindik, eta zahartzerritzean habea aldatu behar izan bazuten ere, hainbat
Igartubeiti baserri-museoaren ibilbidean hainbat mugarri daude, baserria gordetzeak merezi zuela erabaki zutenetik gaur arte. Etorkizunari begira jarrita dago, proiektu ugari esku artean dituela.
» 1993 Gipuzkoako Foru Alndundiak Jose Mendigureni eta Frantziska Bereziartuari erosi zien baserria.
» 2001eko abuztuaren 10a Museoaren inaugurazioa, 8 urteko eraberritze lanen ondoren. K-6 Gestion Cultural enpresari esleitu zioten kudeaketa.
» 2007 Interpetazio zentroa inauguratu zuten.
» 2021etik aurrera 20. urteurrena ospatzearekin batera, etorkizuneko proiektuetan sakonduko du Igartubeitik: ondarea eta artistak, herriko eskolarekin elkarlana, Bertatik Bertara, Patrim+ sarea, tailerrak...