14 Gure lurra Landa lurren publifikazioa
# 424 • 2021eko ekainaren 11
Gure lurra
LURRA DA ABIAPUNTUA Jabetza pribatuko landa lurrak eskuratu, bertako zuhaitz espezieak landatu eta ondare publiko bihurtzeko bidea egiten ari dira Goierriko hainbat herri. Habitat naturalak zaindu eta lehengoratzea dira jarduera hauen helburu.
Testua: Iñaki Gurrutxaga
G
aurko egunean, lurjabe askok ez dute etekinik ateratzen jabetzan dituzten sailetatik. Askok lurrarekiko harremana galdua dute, eta jabetza senide askoren artean banatuta egoten da. Baldintza horietan, «egokiena eta errazena» lursailak erostea dela irizten dio Iñaki Aizpuru Itsasondoko alkateak. Biologo eta botanikaria ere bada, eta soro eta belardi ez diren, eta nekazaritzarako erabiltzen ez diren lurzoruek «ahal den neurrian» kudeaketa publikoa izan behar luketela dio. «Menditik ateratzen ditugu ura, aire garbia, biodibertsitatea... Ondare publikoa dira». Duela dozena bat urte Murumendiko haitzak soilik zituen jabetzan udalak –15 hektarea–, eta hamarkada pasa honetan, 100dik goraren jabe da, udalerriaren azaleraren %11-12. Udal aurrekontuan urtero 15.000 euro bideratzen dituzte horretarako. Erositako baso gehienak pagadiak dira, eta horien kontserbazio egoera hobetzeko lanak egin dituzte. Erositako beste sail batzuetan koniferak bazeuden –edo egurretarako beste espezieren bat–, horiek ustiatu edo bakandu ondoren, bertako espezieen landaketak egin dituzte. Haritzak landatu dituzte batik bat, baita gere-
ziondoak, lizarrak, astigarrak eta otsanlizarrak ere. Beste zenbait hektarea, aldiz, lurjabeekin egindako zaintza akordioen bidez kudeatzen dituzte. «Lursailak eskaintzeko epea irekita dago, denei eman behar zaie horretarako aukera», adierazi du Aizpuruk.
San Lorentzo eremua Itsason Itsaso da natura ondarea berreskuratzeko lanean ari den Goierriko beste herri bat. Kaskotik San Lorentzo ermitara bitarteko mendi sail batzuk erosi zituen iaz, Klima aldaketari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak duen programa baten bidez diru-laguntza lortuta. Natur Ondarearen Kontserbazio Proiektuaren parte dira erosketok. Neguan egin zituen landaketak enpresa batek Aranzazi Zientzia Elkartearen gidaritzapean –gehienak haritzak, gereziondoak,
100 hektarea baino gehiagoren jabe egin da azken dozena bat urteetan Itsasondoko Udala, eta dagoeneko herriaren azaleraren %11-12 publikoa da. Urtero 15.000 euro bideratzen ditu lurrak erosteko.
15
hektarea publiko izango ditu Itsasok urtea bukatzerako San Lorentzo inguruan. Hamar hektarea pasatxo erosi eta landatu zituen iaz, eta aurten beste lau eskuratu nahi ditu.