10 Elkarrizketa Nora Tobar Agirre • Atleta
# 430 • 2021ko uztailren 23a
Nora Tobar (Ataun, 2000) Txindoki atletismo taldeko atleta gaztea kirol ibilbide oso oparo egiten ari da. Lehiatu den maila guztietan errekorrak birrindu eta dominak lortu ditu. Aurten Espainiako txapelketan nagusien mailan debutatu eta urrea kolkoratu du. Europako txapelketan ere izan da. Gorako jauzian etorkizun handiko atleta da.
Testua eta argazkia: Ariane Vierbücher
Dendoraldi oso ona egin duzu aurten. Ze balorazio egiten duzu? Denboraldi hasieran esango balidate aurtengo denboraldian zehar lortuko nuena, ez nuke sinistuko. Baina bai, gauzak oso ondo joan dira, eta oso pozik nago.
Gainera ez da edonolako urtea izan, osasun larrialdia dela, konfinamendua dela… Nola moldatu zara?
Elkarrizketa Nora Tobar Agirre Atleta
«DENBORALDI HASIERAN EZ NUKE HORRELAKORIK SINISTUKO»
Ondo moldatu naiz eta hor daude emaitzak. Konfinamendu garai bete-betean ezin izan nuen alderdi teknikoa egoera normalean bezala landu, baina lan fisikoa egiteko ez nuen arazorik izan, beraz ez zitzaidan hain zaila egin forma mantentzea. Uste dut zortea izan dudala, nahiko inguru lasaian bizi naizelako, eta ez pisu itxi batean. Horrek aukera eman dit lanean jarraitzeko.
Paraje zoragarriz inguratuta bizi zara, entrenatzeko ere ederra. Etxe inguruan entrenatzen duzunean, nora gustatzen zaizu joatea? Ergoienako plazatik gora, mendi aldera joaten naiz korrikan. Askotan joaten naiz, oso gustuko dut, zoragarria baita, eta hori aprobetxatu egin behar da. Eta gainera, alde fisikoa entrenatzeko eremu oso ona da. Baita indarra lantzeko ere, aldapan gora eta behera ibilitzea ondo datorkit. Alderdi teknikoa lantzeko, berriz, Ordiziako Altamira estadiora joaten