GoiBerri 430. zenbakia

Page 14

14 Garapena Enpresa ekimen berrien 24. sariketa

# 430 • 2021eko uztailaren 23a

Garapena

POSIBLE DELA ERAKUTSI DUTENENTZAKO SARIKETA Udazkenean egingo da aurten Goiekik antolatutako Enpresa Ekimen Berrien 24. Sariketa, ‘Eta posible balitz?’ lemapean. Irudia ere landu du, kolore berdea nagusitzen den kartelean.

Testua: Iñaki Gurrutxaga

U

rtero bezala, Goiekik lehen urratsak eginak zituen urte hasieratik 23. Enpresa Ekimen Berrien Sariketa antolatzeko. Sariketa babesten duten enpresekin harremanetan jarria zegoen, epaimahaikideekin ere bai, lehiaketaren irudia lantzen hasi zen... baina COVID-19 koronabirusak eragindako osasun krisiak eta hura kudeatzeko indarrean jarritako alarma egoerak asmo guztiak irauli zituen. Hainbat hausnarketa egin ondoren, Goiekik 2020ko sariketa bertan behera uztea erabaki zuen ohiko formatuan, baina beste norabide bat emateko oinarriak jarri zituen. Eszenatoki horren aurrean, eta egoera desberdinak baloratu ondoren, 23. ekitaldi horretarako enpresek egindako diru ekarpenak –ez ohiko laguntza baten bitartez–, enpresa guneetan kokatzen diren enpresei zuzendu zitzaizkien. Erabaki horren atzean bi arrazoi nagusi zeuden: enpresa txiki horiei jarduera eteteak suposatzen zien galerei aurre egin ahal izatea eta horien biziraupena bermatzea. Egoera sakon aztertu ondoren, sariketarako bideratuta zegoen dirua momentuko kalteak arintzeko erabili zen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.