3 minute read

Ibiltari

Next Article
Elkarrizketa

Elkarrizketa

Elortxikikobira

AIZKORBARRENEKO GAIN, BIDE ETA ZIDORRETATIK

Advertisement

Elortxiki edo Ormakiogañe zapaldu ondoren, eta Aizkorri magalaren zati bat zeharkatuz, Zegama du abiapuntu eta helmuga PR-GI 135 eta PR-GI 3009 ibilbideak uztartuz egin den itzuli zirkular honek.

Testua eta argazkiak:

Iñaki Gurrutxaga

Itzubiagatik behera 300 metroko luizia etorri zen iazko Aste Santuan, kanaleraino iritsiz. Mandabideko tarte hori zeharkatzeko moduan jarri zuten iaz Amezti elkartekoek. Aizkorriren magalean zeuden «hamabost bat ibilbide nahasiei» konponbidea emateko helburuarekin, PR-GI 135 eta PR-GI136ibilbidelaburrakbatu,etaPRGI 135 ibilbidea sortzea erabaki zuen iaz Zegamako Amezti mendi elkarteak. Bide horrek, Zegama, Elortxiki, Oazurtza, Itzubiaga, Moano eta Zegama lotzen ditu 16 kilometroan, baina Ibiltari honetarako bidea zertxobait laburtu eta Mandabidea erabiltzea proposatu dute Emilio Txurruka eta Andres Arana elkarteko kideek. Horretarako, Gipuzkoako Parketxeen Sareak kudeatzen duen PR-GI 3009 baliatu behar da, eta bide batez,iazkoapirileanluizibatekeragindako txikizioa bertatik bertara ikusi.

Zegamako plazatik (296 metro) abiatu eta Anduetza parketxera igotzea da lehen jomuga. Hango informazio panelean gidarien lehen azalpenak entzun ondoren, eskubitara zabaltzen den bidezidor bat hartu beharra dago arrasto zuri-horiei segika, Murgizelai atsedenlekura iritsi arte. Bidegurutzean ezkerretarahartutaMendaldebaserrirairisten da, eta bideari segiz Arrieta-Haundi nekazalturismora. Hura igarota, ezkerretara irekitzen den gurdibidea hartu beharra dago gorantz egiteko. Igotako zatihorrekosatzenduZegama-Aizkorri mendi maratoiaren azken tartea.

Bidegurutze batekin baino gehiagorekin egingo dute oinezkoak igoera honetan, eta Elortxikira doanari (PR-GI 135) egin behar zaio kasu ez nahasteko, apeaderora doana ezkerretara utziz. Zati piko eta lauagoak tartekatuz, harpaso batekin egingo du topo ibiltariak. Hura

Emilio Txurruka eta Andres Arana, Elortxikiko aterpetxera ailegatzen.

gainditu, eta Zegamako herriaren ikuspegia ageri da, eta haren gainean Mariñamendi, Amezti eta Aztio mendiak, besteakbeste.Etabideariaurrerajarraituz gero, Zegamako baserririk garaiena, Mendieta, dagoeneko utzia dagoena. Lehen ordubetea, osatuta.

Elortxiki izenaren jatorriaz

Ezkerrera hartu beharra dago ordea, eta segituanAizkorri-Aratzparkenaturalaren seinaldea agertuko da. Bide erosoan jarraituz, 10 minutuan Burnikurutz bidegurutzerairistenda(ezkerretaraapeaderoa, eskubitara Barbari), eta aurrera jarraituz, ordu laurden batean, Ormakiora, artaldeak Bizkai aldera eramateko artzainak elkartzen ziren tokira. Arrasto zuri-horiei jarraituz, erraza da Elortxikirainoko bidea. Gainera iritsi aurretik, garai batean antena bat zegoen eraikin bat dago, gaur egun aterpe ireki modura egokitua. Toki aproposa hamarretakoa egiteko.

Mendiaren izenak jarri du zeresana. Zegamarrek Elortxiki (865 metro) modura ezagutzen dute, baina tontorreko suziriak Elortxuri dela dio. Jose Luis Ugarte toponimia aztertzailearen esanetan, Elortxuri izena «asmatua» da, edo «kutsatze fenomenoaz» sortua. «Inguru hori ondo ezagutzen dutenek bi modutara esaten dute: Elortxiki eta Ormakiogañe». Agiri zaharretan, hala ere,ezduElorditxikiizenikikusi,etabai ordea ‘Yllarradichiqui’ . «Ez da ahaztu behar aldameneko tontorra Illarradizabaleta dela. Hori dela eta, nire ustez, ‘Illarrea’ edo ‘Txilarra’ dago jatorrian, ez elorri zuririk, ez elorri beltzik». Legazpin eta Zerainen Ormakiogañe esaten diotela ikusita, Ugartek Ormakiogaña proposatu zuen aspaldi, eta ordezko aldaera modura, Elortxiki. Hala jasotadagoLegazpietaZegamakomapetan.

Itzulera Mandabidetik

Ikusmira ederra dago gainetik, baina beherantzeginbeharradagoitzultzeko. Oazurtza ordu laurden batera dago, eta puntu honetan azti, PR-GI 135a utzi, ezkerrera egin, eta PR GI 3009a hartu beharra dago Mandabidea hartzeko. Berriz ere maratoiko ibilbidean dago oinezkoa. Gozo-gozo hartuta, ordubete dago Moanora, hasieran lauago eta bukaera aldera gora beheratsuago. Moanon, ezkerrera zabaltzen den bidea hartubeharradagoZegamarajaisteko.Beste ordubete behar da, gutxi asko.

Eta Mandabide erdian, luiziaren arrasto nabarmenak parez pare. A ze sarraskia! Errespetua ere ematen du bertatik igarotzeak, baina merezi du ahaleginak. Eta ahaleginak aipatuta, Ameztiko mendizale beterano batzuek bide zati hori erabilgarri egiteko egindako lana goraipatu behar. Zegama-Aizkorri mendi maratoia egiten ari direnak akordatuko dira, akordatuko direnez.

Aizkorbarrenean dagoen basopista eta bidezidor sarea bateratzeko sortu zuen Amezti elkarteak PR-GI 135 ibilbide laburra KONTUAN HARTZEKO

» Anduetza parketxea

Ibilbidearen hasieran dago Anduetza baserria, Aizkorri-Aratz parke naturaleko parketxeetako bat. Egurraren interpretazio zentroa izatez gain, hainbat ekintza eta bisita gidatu antolatzen ditu urtean zehar.

» Elortxiki, begiratoki aparta

Arranoaitz (875 m.), Arripillaeta (864 m.) eta Oamendi (862 m.) dira Elortxikik inguruan dituen beste gainak, denak ere Zegama, Legazpi eta Zerain arteko mugatokietan. Aizkorriko mendietatik amiltzen diren paretatzarrak ikusteko toki paregabea da, baita Aralar, Udalatx eta Anboto ikusteko ere.

» Mandabidea, bide historikoa

Goierri Arabarekin lotzeko bide komertzial historikoa da Aizkorbarrenean dagoen Mandabidea. Pagoa da nagusi bertan, baita Douglas izeia eta gorostia ere. 700-800 metroko garaieran, Aizkorri mendizerra ia guztia zeharkatzen du Sancti Spiritura iritsi arte.

» Amezti eta mendi maratoia

Herrigunetik gertu dagoen gain bati zor dio Amezti izena Zegamako mendi elkarteak. Hura da, udalaren babesean, Zegama-Aizkorri mendi maratoia martxan jarri zuena.

FITXA TEKNIKOA

• Iraupena: Lau ordu • Luzera: 12 kilometro • Desnibel metatua: 1.100 metro • Zailtasun teknikoa: Erraza/Ertaina

This article is from: