Goiberri 434. zenbakia.

Page 14

14 Ibiltari Elortxikiko bira Zegaman

# 434• 2021eko irailaren 17a

Elortxikiko bira

AIZKORBARRENEKO GAIN, BIDE ETA ZIDORRETATIK

Elortxiki edo Ormakiogañe zapaldu ondoren, eta Aizkorri magalaren zati bat zeharkatuz, Zegama du abiapuntu eta helmuga PR-GI 135 eta PR-GI 3009 ibilbideak uztartuz egin den itzuli zirkular honek. Testua eta argazkiak: Iñaki Gurrutxaga

A

Itzubiagatik behera 300 metroko luizia etorri zen iazko Aste Santuan, kanaleraino iritsiz. Mandabideko tarte hori zeharkatzeko moduan jarri zuten iaz Amezti elkartekoek.

izkorriren magalean zeuden «hamabost bat ibilbide nahasiei» konponbidea emateko helburuarekin, PR-GI 135 eta PR-GI 136 ibilbide laburrak batu, eta PRGI 135 ibilbidea sortzea erabaki zuen iaz Zegamako Amezti mendi elkarteak. Bide horrek, Zegama, Elortxiki, Oazurtza, Itzubiaga, Moano eta Zegama lotzen ditu 16 kilometroan, baina Ibiltari honetarako bidea zertxobait laburtu eta Mandabidea erabiltzea proposatu dute Emilio Txurruka eta Andres Arana elkarteko kideek. Horretarako, Gipuzkoako Parketxeen Sareak kudeatzen duen PR-GI 3009 baliatu behar da, eta bide batez, iazko apirilean luizi batek eragindako txikizioa bertatik bertara ikusi. Zegamako plazatik (296 metro) abiatu eta Anduetza parketxera igotzea da lehen jomuga. Hango informazio panelean gidarien lehen azalpenak entzun ondoren, eskubitara zabaltzen den bidezidor bat hartu beharra dago arrasto zuri-horiei segika, Murgizelai atsedenlekura iritsi arte. Bidegurutzean ezkerretara hartuta Mendalde baserrira iristen da, eta bideari segiz Arrieta-Haundi nekazalturismora. Hura igarota, ezkerretara irekitzen den gurdibidea hartu beharra dago gorantz egiteko. Igotako zati horrek osatzen du Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren azken tartea. Bidegurutze batekin baino gehiagorekin egingo dute oinezkoak igoera honetan, eta Elortxikira doanari (PR-GI 135) egin behar zaio kasu ez nahasteko, apeaderora doana ezkerretara utziz. Zati piko eta lauagoak tartekatuz, harpaso batekin egingo du topo ibiltariak. Hura


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.