10 Elkarrizketa Iñaki Uribe-Etxebarria Santander • Mendi lasterketetako Euskal Selekzioko hautatzaile ohia
# 442 • 2021eko azaroaren 12a
Elkarrizketa Iñaki Uribe-Etxebarria Santander Mendi lasterketetako Euskal Selekzioko hautatzaile ohia
«ERA BATERA EDO BESTERA MUNDU HONI LOTUTA JARRAITUKO DUT»
Iñaki Uribe-Etxebarria Santanderrek (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1987) urri hasieran utzi du hautatzaile kargua, denboraldia amaitu gabe zela. «Triste» utzi du. «Korrikalariek gure lana asko baloratzen zutela sentitzen nuen, gurekin oso gustura zeudela» Testua: Kerman Garralda Zubimendi Argazkia: I. Uribe-Etxebarria Santander
Euskal Selekzioko hautatzaile kargua utzi duzu zazpi urteren ondoren. Zer moduz zaude? Triste. Penatuta eta amorratuta utzi dut. Urte askotan bertan egon ostean taldearen nondik norakoak oso argi geneuzkan eta jarritako helburuak betetzen genituen. Baina aurten zuzendaritza aldatu da eta kide berriekin izandako tira-bira batzuen ondorioz utzi egin behar izan dut. Pena, gehienbat, korrikalariengatik. Eurek gure lana asko baloratzen zutela sentitzen nuen, gurekin oso gustura zeudela.
Azkar pasa zaizu denbora? Urteotan mendi lasterketen munduan sekulako eztanda egon da. Euskal Herrian bertan ere bai. Duela zazpi urte korrikalari kopurua askoz ere murritzagoa zen. Geroz eta jende gehiago zegoen, eta hautatzailearen lana geroz eta zailagoa zen. Baina gustura jardun dut urte hauetan guztietan.
Estimu berezia diozun une bat? Ez nintzateke ausartuko bat esatera. Edozein bidaia esango nuke. Sekulako abenturak bizi izan ditugu: behin Suitzara joan ginen eta alokatutako kotxearen giltzak galdu genituen, adibidez. Halako mila suertatu zaizkigu, baina beti umore onarekin. Zorte handia izan