14 Erreportajea Lehen Hezkuntzako haurrak eta musukoaren erabilera
# 442 • 2021eko azaroaren 12a
Erreportajea
MUSUKOAREN AURREAN PLANTO Hezkuntza protokolo berriak esaten du 6-12 urte bitarteko haurrek musukoa erabiltzen jarraitu behar dutela eskolan, nahiz eta aire zabalean egon. Horren aurrean, elkarretaratzeak egin dituzte, Haurrak ere bai! Euskal Herriko familien sareak deituta.
Testua: Ariane Vierbücher
H
aurrek maskarak eraman behar dituzte ikastetxeetan une oro, baita aire zabalean ere, jolastokian. Joan den martxoko arau batek markatzen du, transmisioa altua zenekoa. Oraindik beharrezkoa da? Politikak eztabaida publiko bihurtu du, pandemiaren ondorioz geratzen den osasun-murrizketa bakanetako bat den hau. Horren adierazle da, EAEko 50 ikastetxeetako atarietan, Haurrak ere bai! plataformak deituta egin dituzten elkarretaratzeak. Goierriko hainbat ikastetxeetan ere bat egin dute deialdiarekin, Seguran adibidez. Haurrak ere bai! Euskal Herri mailako familien sareak, konfinamendu testuinguruan sortu zenetik, 2020ko martxoan, modu aktiboan erakutsi du –mobilizazioen bidez, proposamenak eginez...– COVID-19a saihesteko ezarritako hainbat neurrik haurrengan izan
dezaketen ondorioek kezka sortzen dietela. «Guraso arduratsuak gara», esan du Oihana Torrealdea plataformako kideak. «Lehenik eta behin, argi eta garbi utzi nahi dugu onena nahi dugula gure seme-alabentzat, sekula ez genuke eskatuko haientzat kaltegarria den zerbait, kontrara, gure haurrentzat onena nahi dugu, eta uste dugu, gobernuek ez dutela txikienen ongizatean pentsatu, ongizate fisiko eta mentalean, hori erakusten digute azkeneko urte eta erdian ezarri dituzten hainbat neurrik».
Aldaketa gutxi protokolo berrian Hori oinarrian, «eta egoera nolakoa den ikusita», azkeneko asteetan mobilizazioak ugaritu dituzte. Arrazoia da, urriaren 6an osasun larrialdia indargabetzeko dekretua argitararatu eta egun gutxira, Hezkuntzan ere egoera berrira moldatzeko urratsa eman zela, proto-
kolo berri bat ezarriz. Baina protokolo berriak, ez ditu aldaketa asko ekarri. Lehen Hezkuntzako ikasleek patioan ere maskara erabiltzen jarraitu beharko dute. Orain arte bezala, une oro jantzita eduki beharko dute, hamaiketakoa egiten ari diren momentuan izan ezik. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek, ordea, aire zabalean eta metro eta erdiko distantzian badaude, maskara kentzeko aukera izango dute. Era berean, eurentzat maskara ez da beharrezkoa izango kanpoaldean jarduera fisiko bizia egiten, jaten edota edaten ari direnean. Lehen Hezkuntzan, burbuila taldeetan dago aldaketa nagusia. Ikasgelan daudenean, mantendu egin beharko dituzte; aire zabalean, ordea, maila bereko ikasleen artean harremanak edukitzea baimendu dute. Orain arte, soilik, burbuilako kideekin elkar zitezkeen.