3 minute read
Gure lurra
Gurelurra
BIZIBERRITZE ATARIAN
Advertisement
Testua: Iñaki Gurrutxaga
Argazki nagusian, Goizane eraikinaren aurrealdea. Behekoan, ekintzaileentzako alokagai duten ‘ coworking ’ gunea. Goimen
Iraunkortasunaren topagune izateko jaio zen Goizane eraikina. Sorrera garaiko oinarri berberei eutsiz egin nahi du aurrera. Eraldaketa gunea eta Kixkurgune taberna-denda lehiaketara aterako ditu Goimenek, eta ‘Coworking’ gunea ere sustatu nahi du.
Zaldibiatik Larraitzera bidean dagoen Olaeta auzoan –goierritar askorentzat Tejeria bezala ezaguna– orain 11 urte zabaldu zuten eraikina da Goizane. 2010eko uztailaren 23an inauguratu zuten ofizialki. Zaldibiako Udalaren eta Goimenen artean landutako proiektu bat izan zen, Goierriko landa eramua eta lehen sektorea bultzatzeko helburuarekin. Asmorik behinena lehen sektorean aritzen direnei zerbitzuak eskaintzea bada ere, «lehen sektorearen, gainontzeko sektoreen eta gizartearen artean zubi lana egitea» ere badu helburu, aurkezpen egunean adierazi bezala.
Eraikina 1.200 metro koadro da, hainbat espaziotan banatuta: nekazaritzatik eta abeltzaintzatik sortzen diren produktuak eraldatzeko gunea eta biltegiak; bulegoak eta lanerako espazioak; batzar, bilera zein aurkezpenak egiteko areto nagusi bat; eta batzar eta bileragelabana.Behesolairuarenaldebatean, Aralarri begira, Kixkurgune taberna-jatetxea du, bertako produktuen denda izateko bokazioa ere baduen eremua –gaur-gaurkoz itxita dago–.
GoierrikoGoimenLandaGarapenelkartearen egoitza ere eraikin horretan dago. Goizane ireki eta berehala jarri zuten han bulegoa, urtetan Ordiziako Dorrea etxean egon eta gero. Goimen bera arduratzen da Goizanek eskain-
«Landa eremuarekiko kontzientzia-pizte bat badatorrela dirudi, landa eremurik gabe ez baitago jasangarritasunik»
Manex Aranburu
Goimen elkarteko kudeatzailea
tzen dituen hainbat zerbitzu kudeatzeaz eta esleitzeaz, eta edonork izan dezakeen proiektuen aurrean aholkulari lanak egiten dituzte bertako teknikariek.
Esleipenak eta ‘coworking’ gunea
Urte hauetako guztietako gorabeheren lekukoizandaManexAranburuGoimeneko kudeatzailea: «Ibilbide honetan guztian 30 lagun baino gehiago aritu gara hemen lanean, zazpi enpresa pasa dira bertatik, hiru erakunde egon dira hemen ordezkatuta... Ez dugu esango ordu txikitan gaudenik, baina pandemia garai honetan badirudi landa eremuarekiko kontzientzia-pizte bat badatorrela. Hiritarrak jasangarritasunaren beharraz jabetzen hasi direnean landaeremurabegirajarridira.Azkenean, landa eremurik gabe ez dago jasangarritasunik hirian».
Sumatzen duten aldaketa horretara egokitzeko lanean ari dira Goimenen: webgunea berritu dute, eta eraikinaren atarian hainbat berrikuntza lan egin dituzte. Eta 2022rako asmo gehiago ere badituzte.EraldaketagunearenetaKixkurgune taberna-dendaren kudeaketa lehiaketa publikora aterako dituzte udaberrian. Horrez gain, dituzten bulego eta aretoen erabilpena eta okupazioa sustatu nahi dute –tarifak webgunean–, baita ekintzaileentzako martxan duten coworkinggunea ere (140 euro hilean, kostu eta zerbitzu guztiak barne). Ateak zabalik ditu Goizanek, iraunkortasunaren eta lankidetza berrien topagune izateko helburuz.
Goizanerentzat tresna izango den webgune berria du Goimen elkarteak
Garai eta behar berrietara egokitzeko ahaleginarekin jarraituz, webgune berria du martxan duela aste batzuetatik hona Goimen Landa Garapen Elkarteak: goimen.org. «Orain dela 1314 urte egin genuen aurrekoa, oso webgunea itxurosoa. Informazio asko biltzen zuen, Goimenen esentzia osoa. Webgune hau dinamikoagoa da, askoz praktikoagoa, eta autonomia gehiago emango digu», nabarmendu du Manex Aranburu Goimeneko kudeatzaileak. Era berean, Goizane eraikinak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak sustatzeko tresna izateko bokazioa ere badu.
Goimen. Webgunearen sarrera orriak elkartearen beraren berri ematen du. Goierriko 22 udalerrik eta hainbat nekazaritza elkartek osatzen dute, eta eskualdeko herri txiki eta auzoak suspertzea du helburu. Diru-laguntzen kudeaketarako teknikarien laguntza zerbitzua ere eskaintzen du. Atal horren barruan, Kontratatzailearen profila eta Lotura interesgarrien zerrenda ere badakar.
Zerbitzuak. Goimenek eskaintzen dituen zerbitzu guztien berri ematen du atal honek (Belar bilketa lanak, belar bolen plastiko bilketa, Nekazal lurren gestioa...). Diru-laguntzen atala du azpialdean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bideratzen dituzten Leader eta Erein eremukoak. Ezagutu Goierri atalaren barruan, eskualdeko 13 nekazalturismoen informazioa jasotzen du.
Goizane. Goizane zentroak eskaintzen dituen espazioen informazio zehatza dakar atal honek (Areto nagusia, Batzorde gela eta Bilera gela), alokairurako tarifen informazio zehatza emanez. Enpresa eta autonomoentzako lanerako bulegoak ere baditu Goizanek, baita coworking gunea ere.
Publikazioak. Azken urteotan Goimenek egindako hainbat argitalpen eta azterketa irakurri eta deskarga daitezke atal honetan.
Berriak. Landa eremuaren garapenarekin zerikusia duten albisteak eta informazio interesgarria zabalduko dituzte atal honetan.
Kontaktoa. Zaldibiako Olaeta auzoan, Larraizko bidean, dago Goimen, Goizane eraikinean. Tfnoa: 943 16 12 44. Emaila: goimen@goimen.org. Sare sozialak: Facebook eta Twitter.