GoiBerri 446. zenbakia

Page 14

14 Gure lurra Goizane eraikinaren biziberritzea

# 446 • 2021eko abenduaren 10a

Gure lurra

BIZIBERRITZE ATARIAN Testua: Iñaki Gurrutxaga

Argazki nagusian, Goizane eraikinaren aurrealdea. Behekoan, ekintzaileentzako alokagai duten ‘coworking’ gunea. Goimen

Iraunkortasunaren topagune izateko jaio zen Goizane eraikina. Sorrera garaiko oinarri berberei eutsiz egin nahi du aurrera. Eraldaketa gunea eta Kixkurgune taberna-denda lehiaketara aterako ditu Goimenek, eta ‘Coworking’ gunea ere sustatu nahi du.

Z

aldibiatik Larraitzera bidean dagoen Olaeta auzoan –goierritar askorentzat Tejeria bezala ezaguna– orain 11 urte zabaldu zuten eraikina da Goizane. 2010eko uztailaren 23an inauguratu zuten ofizialki. Zaldibiako Udalaren eta Goimenen artean landutako proiektu bat izan zen, Goierriko landa eramua eta lehen sektorea bultzatzeko helburuarekin. Asmorik behinena lehen sektorean aritzen direnei zerbitzuak eskaintzea bada

ere, «lehen sektorearen, gainontzeko sektoreen eta gizartearen artean zubi lana egitea» ere badu helburu, aurkezpen egunean adierazi bezala. Eraikina 1.200 metro koadro da, hainbat espaziotan banatuta: nekazaritzatik eta abeltzaintzatik sortzen diren produktuak eraldatzeko gunea eta biltegiak; bulegoak eta lanerako espazioak; batzar, bilera zein aurkezpenak egiteko areto nagusi bat; eta batzar eta bilera gela bana. Behe solairuaren alde batean, Aralarri begira, Kixkurgune taberna-jatetxea du, bertako produktuen denda izateko bokazioa ere baduen eremua –gaur-gaurkoz itxita dago–. Goierriko Goimen Landa Garapen elkartearen egoitza ere eraikin horretan dago. Goizane ireki eta berehala jarri zuten han bulegoa, urtetan Ordiziako Dorrea etxean egon eta gero. Goimen bera arduratzen da Goizanek eskain-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.