GoiBerri 447. zenbakia

Page 10

10 Erreportajea Musika eta hitzak konplize, mitologian murgiltzeko

#447 • 2021eko abenduaren 17a

Edurne Zabalo, Toti Martinez de Lezea eta Ainhoa Enatarriaga, mitologiari buruzko Zeraingo ekitaldia amaitu berritan. Zerainlab

Erreportajea

MUSIKA ETA HITZAK KONPLIZE, EUSKAL MITOLOGIA LANTZEKO Testua: Tere Madinabeitia

Toti Martinez de Lezeak gustuko ditu Goierriko musikariak. Udan ‘Sorginak eta sorginkeriak’ proiektua abiatu du Gorka Hermosa eta Edurne Zabalorekin, eta Zerainen Zabalo izan du berriz ere ondoan, Ainhoa Enatarriagarekin batera.

E

durne Zabaloren klarinetea eta Ainhoa Enatarriagaren pianoa Toti Martinez de Lezea idazlearen hitzen konplize bihurtu ziren Zerainen, azaroko kultur programazioaren barruan mitologiari eskainitako saioan. Legazpiko bi musikarientzat eta idazle arabarrarentzat esperientzia «bikaina eta paregabea» izan zen, eta are gehiago ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten ikusle pribilegiatuentzat. Mitologiaz hitz egiteko zeraindarrek Zerainlab elkartearen bitartez Toti Martinez de Lezeari egindako gonbida-

penarekin hasi zen hirukotearen elkarlana. Idazleak hain ondo ezagutzen duen gaiari buruzko zazpi pasarte prestatu zituen, eta Zabalori eskatu zion laguntza, bere hitzaldia musikarekin janzteko, aurretik ere elkarrekin jardundakoak zirelako beste ikuskizun batean. «Lamiei, sorginei edo herensugeei buruzko kontakizunek beste dimentsio bat erakustea zen helburua», klarinete jotzaileak azaldu duenez. Zabalok berak aukeratu zituen musika piezak Martinez de Lezeak proposatutako gaiak girotzeko, eta Enatarriaga-

ri eskatu zion laguntza, pianoaren doinuekin «goxotasun gehiago» lortzeko asmoz. Biak Legazpikoak dira, txikitako ezagunak, musika eskola berean ikasiak, nahiz eta musikaren munduan bakoitzak bere bidea egin duen. Biak Legazpin bizi direnez, «entseguak egiteko erraztasunak» izan dituzte. Denbora gutxi izan zuten saioa prestatzeko. Zabalok, musikari profesionala izanez, ez zuen aparteko zailtasunik izan, baina Enatarriagarentzat «erronka handia» izan zen, horrelako ikuskizunetan «ohitura falta» duelako. Idaz-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.