4 minute read

Gure lurra

Next Article
Elkarrizketa

Elkarrizketa

Gurelurra

Beti esan da izan da otsaila dela zuhaitzak landatzeko garairik aproposena, negua bukatzear dela. Gabiriako Altzibar lorandendak fruta arbolen eskaintza zabala du.

Advertisement

FRUTA ARBOLAK LANDATZEKO GARAI BETEA

Testua eta argazkia: Iñaki Gurrutxaga Altzibar loradendako Pilar Maritxalar, zuztarreko sagarrondo landarez inguratuta. Patroi handikoak saltzen dituzte batez ere.

Ez dira asko Goierrin landaketarako zuhaitz eta fruta landareak saltzen dituztenak. Ataun San Gregorioko Zelabear baserriko Justo Dorronsoro izan da urte askoan Ordiziako azokan zeregin horretan aritu dena, harik eta orain urtebete inguru joateari utzi zion arte. Etxean jarraitzenduzereginhorretan,bainaaurtengoa azken kanpaina izango duela iradokiz amaitu du telefono bidezko elkarrizketa laburra. Hura baino gazteagoak dira Gabiriako Alegia auzoko Altzibarbaserriarenlurretanmintegiaeta loradenda duten Edorta Atin eta Pilar Maritxalar senar-emazteak.

Atinek orain 25 urte inguru erabaki zuen etxeko lurretan proiektu hori martxan jartzea. Lorezain modura aritzen zen –orain ere horretan jarraitzen du–, eta Pilar Maritxalar emazteak eta biek kudeatzen dute negozioa. Askotariko lore eta landare salmentaz gain, lorezaintza lanak, zuhaitz landaketak eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiete partikular nahiz erakunde publikoei, baita aholkularitza eman ere hala eskatzen duenari. Negua badoa pixkanaka, eta zuhaitzak landatzeko garai betea denez, horri buruz aritu da luze eta zabal Maritxalar aldizkari honekin.

Zuztarrekoa edo edukiontzikoa

«Oraintxe da bai zuhaitzak landatzeko garaia. Beti esaten dugu otsaila dela hilabeterik aproposena, negu bukaera aldera, udaberriaren atarian, izotzik handienak pasatuta... Eta gero zaharrek esaten duten bezala, giroari ere begiratu behar zaio». Fruta eta fruitu arbolen eskaintza zabala dute Altzibarren: sagarra, udarea, gerezia, harana, melokotoia, albertxikoa (albarikokea), mizpera, intxaurra, hurritza... «Modernoagoetan, kakiak, kiwiak ere dezente saltzen dira, eta badaude bestelako eskaera batzuk horren klasikoak ez direnak». Barietategehiena,halaere,sagarretandute, bereziki errezilean.

Tradizioari eutsi zaleak dira Altzibarren, eta zuztarreko landarearekin egiten dute lan. «Zuztarra agerian dakarren landare gaztea da. Hau izan da beti modu tradizionala landaketa egiteko. Landare hau formatu gabea da. Aurrenekoz aldiz fruta arbola bat landatu nahi dutenei aholkularitza ematen diegu, landare hauek formatu egin behar baitira: puntak moztu, adar nagusiak aukeratu...». Zuztarreko landare hauek 6 euro balio dute, «ez dira garestiak».

Duten beste aukeretako bat edukiontziko landareena da, «formatutakoa» esaten zaiona. «Landarea bere lorontzi eta bere lurrarekin dator. Landare horiek formazioa eginda dakarte, eta zuztarrekoekin alderatuz urte pare batekoaldeabadute,erraz.Lehenkimaketa egina dute, eta makiltxoa moztu diotenean adar batzuk atera zaizkio, adar nagusienak izango direnak, eta beheko denak kendu egin zaizkio». Formatutako landareek 20 euro inguru balio dute.

Bezeroek zeinek alde egin ohi duten galdetuta, «denetatik» dagoela erantzun du Maritxalarrek. «Guri gehiago gustatzenzaigujendeakikasdezala,eta zuztarreko landarea proba dezala. Lan

Fruitudun zuhaixken eskaria handitzen ari da

Sagarra, udarea, gerezia eta arana dira, batez ere, Goierrin gehien landatu ohi diren fruta arbolak. Limoiondo, eta mandarina eta laranjaondoen eskaria ere handituz doa urtez urte, nahiz eta ez izan bertako espeziea. «Lekua ondo aukeratzeko esaten diet bezeroei, izotzarekin galdu egiten dira eta».

Baina horiez gain badira urtetik urtera eskaera handiago dutenak, fruitudun zuhaixkak: Ahabia (arandanoa), mugurdia (frambuesa), andere mahatsa (grosella)... «Beste aukera bat dira, eta askok osasun ikuspegitik ere erosten dituzte. Jendeari esango nioke animatzeko, aukera ona direla». Kiwiak eta kiwi nanoak ere tiradizoa dute – «oso ondo ematen dute hemen»–, eta aurtengo berritasunetako Aronia dela dio: «Landare oso berezia da hau».

Sagarra, udarea, gerezia eta arana izan dira inguruotan gehien sartzen diren fruta arbolak, baina baita bestelakoak ere

Altzibarren patroi handiko sagarrondoa landatzeko ohiturari eusten diote. Arbola handiagoa da, eta gehiago irauten du

gehiago du zuztarrekoak, baina landare gehiago eros ditzakezu, eta gustu pixka hartzeko eta ikasteko balio du. Formatutakoa eginda dator, landatu eta zaintzea, besterik ez du behar. Garaian baldin bagaude, gure ustez, hobea da zuztarrekoa hartzea».

Patroi handia eta patroi nanoa

Kontuan hartu beharreko beste alderdi batlandarearenpatroiada,batezeresagarrondoetan. «Pixka bat irakurrita etortzendenakgaldetuohidupatroiengatik». Landare hauek denak txertatuta etortzen dira: oina hartu, zuztarra, eta oin horretan sartzen da interesatzen den barietatea. «Hori egiteko hainbat modu eta teknika daude. Oin horri deitzenzaiopatroia,etahorerehainbatkorriente edo moda daude».

Garai batean hazitik ateratako sagar landarea moztu eta barietatea txertatzen zitzaion, «patronfranco» bezala. Gaur egun, hainbat patroi komertzial daude, eta hor diferentziarik handiena da patroi handia edo patroi nanoa. «Sagardotegirako produkziorako patroi nanoa (M9) erabili ohi da. Landare txikiagoak dira, eta segituan hasten da ematen. Baina ahulagoak ere badira, zuztar aldetik eskasagoak, eta tratamendu gehiago behar dute». Altzibarrenpatroihandiaren(106) aldekoakdira: arbola handiagoa da eta 6-8 urte behar ditu itxurazko aleak emateko, baina «interesgarriagoa» iruditzen zaie.

Bezeroen profilari dagokionez ere, «denetatik» dago. Badituzte baserri mundukoak urtean bi-hiru sagarrondo sartzendituztenak.«Eustenzaiolandatzeko ohitura horri, batez ere berritzeko». Lursail txikiren bat duten bikote gazteei ere aipamena egin die. «Hor ere nabaritzen da mugimendua. Sagarrondoren bat dutenek, adibidez, landare exotikoagoak ere bilatzen dituzte». Landatzeko egutera eta haize-babesa den eremua komeni da, eta behin hori eginda, zaintza hasten da: formazioari kasu egin, ongarritu, landare helduei kimaketa egin, txupoiak kendu... Beste urratsbatdahori,etahorere askotariko joerak daude. Altzibargoek zeregin horretan ere aholkatzen dituzte bezeroak.

«Zuztarra agerian dakarren landare gaztea izan da beti landaketa egiteko modu tradizionala Goierri inguruan»

Pilar Maritxalar Altzibar loradenda

This article is from: