14 Gure lurra Zuhaitzak landatzeko garaia
# 454 • 2022ko otsailaren 11
Gure lurra Beti esan da izan da otsaila dela zuhaitzak landatzeko garairik aproposena, negua bukatzear dela. Gabiriako Altzibar lorandendak fruta arbolen eskaintza zabala du.
FRUTA ARBOLAK LANDATZEKO GARAI BETEA Altzibar loradendako Pilar Maritxalar, zuztarreko sagarrondo landarez inguratuta. Patroi handikoak saltzen dituzte batez ere.
Testua eta argazkia: Iñaki Gurrutxaga
E
z dira asko Goierrin landaketarako zuhaitz eta fruta landareak saltzen dituztenak. Ataun San Gregorioko Zelabear baserriko Justo Dorronsoro izan da urte askoan Ordiziako azokan zeregin horretan aritu dena, harik eta orain urtebete inguru joateari utzi zion arte. Etxean jarraitzen du zeregin horretan, baina aurtengoa azken kanpaina izango duela iradokiz amaitu du telefono bidezko elkarrizketa laburra. Hura baino gazteagoak dira Gabiriako Alegia auzoko Altzibar baserriaren lurretan mintegia eta loradenda duten Edorta Atin eta Pilar Maritxalar senar-emazteak. Atinek orain 25 urte inguru erabaki zuen etxeko lurretan proiektu hori martxan jartzea. Lorezain modura aritzen zen –orain ere horretan jarraitzen du–, eta Pilar Maritxalar emazteak eta biek kudeatzen dute negozioa. Askotariko lore eta landare salmentaz gain, lorezaintza lanak, zuhaitz landaketak eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiete partikular nahiz erakunde publi-
koei, baita aholkularitza eman ere hala eskatzen duenari. Negua badoa pixkanaka, eta zuhaitzak landatzeko garai betea denez, horri buruz aritu da luze eta zabal Maritxalar aldizkari honekin.
Zuztarrekoa edo edukiontzikoa «Oraintxe da bai zuhaitzak landatzeko garaia. Beti esaten dugu otsaila dela hilabeterik aproposena, negu bukaera aldera, udaberriaren atarian, izotzik handienak pasatuta... Eta gero zaharrek esaten duten bezala, giroari ere begiratu behar zaio». Fruta eta fruitu arbolen eskaintza zabala dute Altzibarren: sagarra, udarea, gerezia, harana, melokotoia, albertxikoa (albarikokea), mizpera, intxaurra, hurritza... «Modernoagoetan, kakiak, kiwiak ere dezente saltzen dira, eta badaude bestelako eskaera batzuk horren klasikoak ez direnak». Barietate gehiena, hala ere, sagarretan dute, bereziki errezilean. Tradizioari eutsi zaleak dira Altzibarren, eta zuztarreko landarearekin egiten dute lan. «Zuztarra agerian daka-
rren landare gaztea da. Hau izan da beti modu tradizionala landaketa egiteko. Landare hau formatu gabea da. Aurrenekoz aldiz fruta arbola bat landatu nahi dutenei aholkularitza ematen diegu, landare hauek formatu egin behar baitira: puntak moztu, adar nagusiak aukeratu...». Zuztarreko landare hauek 6 euro balio dute, «ez dira garestiak». Duten beste aukeretako bat edukiontziko landareena da, «formatutakoa» esaten zaiona. «Landarea bere lorontzi eta bere lurrarekin dator. Landare horiek formazioa eginda dakarte, eta zuztarrekoekin alderatuz urte pare bateko aldea badute, erraz. Lehen kimaketa egina dute, eta makiltxoa moztu diotenean adar batzuk atera zaizkio, adar nagusienak izango direnak, eta beheko denak kendu egin zaizkio». Formatutako landareek 20 euro inguru balio dute. Bezeroek zeinek alde egin ohi duten galdetuta, «denetatik» dagoela erantzun du Maritxalarrek. «Guri gehiago gustatzen zaigu jendeak ikas dezala, eta zuztarreko landarea proba dezala. Lan