GoiBerri 460. zenbakia

Page 14

14 Garapena Berrabiarazi proiektua herriz herri (II)-Ordizia

# 460 • 2022ko martxoaren 25a

Garapena

ETORKIZUNERANTZ URRATSAK EGITEN, TXIKITIK ERAGINEZ Testua: Iñaki Gurrutxaga

‘Ordizian bizi eta Ordizian erosi’ mezua oinarri hartuta, herriko ostalaritzan, merkataritzan eta zerbitzuetan eragin eta horiek zaintzea da Ordiziak Berrabiarazi proiektua sustatuz lortu nahi duena, sektoreari indartsu eusteko.

O

rdizia zerbitzu eskaintza zabala duen herria da, eta herritarrek bertan kontsumitzearen aldeko apustua egiteko hainbat kanpaina jarri dituzte martxan urtez urte. Oinarrian dagoen mezua honakoa da: Ordizian bizi eta Ordizian erosi!. Baina kontsumitzaileengan begirada jartzeaz harago, establezimenduetan ere eragin behar dutela argi du Maitane Alvarezek, Ordiziako Udaleko alkateorde eta Garapen ekonomikorako zinegotziak: «Argi eta garbi daukagu herriko establezimenduak, txikiak, bertakoak, zuzeneko salmentan ari direnak, gertukoak, kalitatezkoak... horiek direla benetan zaindu beharrekoak. Horiek dira herria bizirik mantentzen dutenak, eta baita herriko zein Goierriko ekonomian eragiten dutenak ere». Izaera horri eusteko, Alvarezen iritziz, «ezinbestekoa» da eskaintza zabal eta kalitatezkoa duen herria izatea. «Bide horretan pauso sendoak ematen ari gara, Ordizian ostalaritzan, merkataritzan eta zerbitzuek sektorean dugun altxorrari balioa emanez. Herriko ekonomian, lanpostu berrien sorreran eta ordiziarren bizi kalitatean zuzenean eragiten du sektore indartsu bat izateak». Ordiziako Udalaren helburua «ordiziar guztien bizi kalitatea hobetzea eta bermatzea» dela aintzat hartuta, osta-

lari, merkatari eta zerbitzuetako langileen ondoan egon behar dutela nabarmendu du Alvarezek, are gehiago «aldaketa handiak jasaten» ari diren momentu honetan. «Gizartea aldatzen doan heinean, horiek ere funtzionatzeko eta merkaturatzeko modu eta molde berriak aurkitu behar dituzte». Horregatik ari da Ordiziako Udala Berrabiarazi proiektua babesten eta sustatzen, «transformazioak aukera berrien sorrera» ere esan nahi duelako. «Berrabiaraziren aldeko apustua egin dugu herriko establezimenduei aukera berriak eskaintzeko, elkarrekin urratsak egiteko, txikitik hasita etorkizunerantz joateko». Horren adierazgarri da Berrabiarazi proiektuko ekintzetan parte hartzen ari den Ordiziako enpresa kopurua: 111.

Aldaketa eta berrikuntza, gako Julen Saldaña eta Markel Marcos ordiziar gazteek haien ordura arteko lanpostuak utzi, eta Oasis Living proiektua jarri zuten martxan iazko udan. Goiekiren Ekintzailetza sailaren laguntza izan zuten horretarako. «Desinformazio handia dago enpresen sorrera prozesuan, eta erantzun oso ona eman digute. Helburuak betez aurrera goaz», adierazi du Saldañak. Goiekiren bidez inguruko berrikuntza guztien berri iza-

111 Ekintzetan parte hartzen ari den Ordiziako enpresa kopurua. Berrabiarazi proiektuko ekintza arlo guztietan ari da parte hartzen Ordiziako enpresaren bat: elektromugikortasun estrategia (16 enpresa); Enpresak eraldatuz (7); Nazioartekotzea (17); Digitalizazioa industrian (22); Enpresen dibertsifikazioa (17); ETEentzako formakuntza saioak (20); Indargune (3); Goierriko Azoka (6); eta Merkataritza Mahaia (3 erakunde: Udala, Ordizian eta Goieki). ten dute, eta horiek ezagutzeko eta ezartzeko aukera izan dute. Oasis Livingeko kideek TicketBai-ko informazio saioetan parte hartu dute, eta «benetan oso baliagarria» suertatu zaie: «Gure jardueran sinadura digitalak egiteko software bat ikasi eta in-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.