GoiBerri 470. zenbakia

Page 14

14 Gure lurra Elikadura eta kontsumo arduratsuko II. Jardunaldia Itsason

# 470 • 2022ko ekainaren 10a

Gure lurra Elikadura eta kontsumo arduratsua sustatzeko, ekoizpen ereduak ezagutu eta zuzeneko harremanean sakondu nahi dute Itsason hilaren 18ko jardunaldian.

KONTSUMO ARDURATSUTIK, GIZARTE JASANGARRIRA Herriko produktuen taldekoak Ostatuan, atzean armairu-espositorea dutela, eta mahaian produktuen lagina. Goiberri

Testua: Loinaz Agirre

G

araian garaikoa, eta bertan ekoitzitako produktuak kontsumitzea. Bertan ekoitzitakoa, bertakoek kontsumitzea. Horixe da Itsasoko herritarren filosofia, nahia eta helburua. Azken batean, kontsumo arduratsuarekin batera, norbanakoen erabakiekin mundu jasangarriago baterantz urratsak egitea. Era berean, tokiko enpleguaren alde eginez, herri jasangarri batean bihurtzea. Itsason 2018an hasi zuten bertako produktuen sustapenerako ibilbidea. Herrian ekoizten zenaren katalagoa osatzea izan zen lehendabiziko lana, herritarren artean galdeketa bat eginda. itsaso.eus webgunean dago galdeketaren emaitza eta informazio osoa, Itsaso ezagutu atalaren barruan. Paperean ere argitaratzen dute herriko ekoizpenaren katalogoa, Gorka Sasieta Barrenetxea Itsasoko Udal Batzorde buruak adierazi duenez. «Eguneratu egiten da katalogoa. Formatu fisikoa paperezkoa da, baina diseinatzerakoan, kolarik gabe eta graparik gabe egiten dugu. Urtaroka

aldatzen joaten gara bertan». Itsasoko produktuen armairua edo erakusleihoa ere jarria dute Ostatuan, ekoizleekin harremanetan jartzeko informazioarekin batera. Gabonei begira, Itsasoko produktuz osatutako saskiak ere salgai jartzen dituzte. Ekoizpenaren katalagoari begiratuta, Itsason ia denetik dutela ondorioztatu daiteke. Fruitu lehorrak, zeramika, bitxiak, ogia, gozoak, barazkiak, fruta, marmelada, haragia, eztia, edaria... Aukera zabala dago Itsason, itsasoarrek egina. Sasietak nabarmendu duenez, «batez ere ekologikoan gabiltza ekoizle gehienok eta eskaera ere badago. Dena den, gure salmenta areagotzea baino, ekoizle gehiago animatzeko beharra dago gehiago. Alde horretatik ere bada proiektu honen guztiaren helburua».

Beste urrats bat gehiago Honela, ekoizleek eta kontsumitzaileek osatutako herriko produktuen taldeak elikadura osasungarria eta kontsumo arduratsua abiapuntu hartuta, iaz bes-

te urrats bat gehiago egitea erabaki zuten Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin: bertako produktuen sustapenerako jardunaldia egitea. Aurten, bihar zortzi, ekainaren 18an, 17:00etatik 20:30era bitartean, bigarren jardunaldi-azoka egingo dute Itsasoko plazan jarriko duten karpan. Elikadura eta kontsumo arduratsua sustatzeko ekoizpen ereduak ezagutzera emango dira bertan, ekoizleekin zuzeneko harremanean sakonduz. Era berean, produktuen azokarekin batera, Zure platerean hasten da mundua dokumentala eta solasaldia, jendaurrean prestatutako jakien prestaketa eta dastaketa ere izango dira. «Sentsibilizazioaren haritik, garrantzitsua iruditu zitzaigun azoka bakarrik ez izatea». Iaz, nutrizioaren inguruko hitzaldia eta tailerra egin zituzten Amaia Aierbe nutrizionistarekin, eta aurten On Produkzioak eta Landarlan elkarteak ekoitzitako Zure platerean hasten da mundua dokumentala emango dute. Amaieran solasaldia izango da dokumentale-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.