GoiBerri 474. zenbakia

Page 14

14 Gure lurra Artile bilketa kanpaina Goierrin

# 474 • 2022ko uztailaren 8a

Goierri izan da Gipuzkoako eskualdeen artean artile bilketa egin duen lehena. Irudian, bi baserritar artilea pilora botatzen, Idiazabalen.

Gure lurra Beste urte batez, Goierriko artegietan eta baserrietan pilatutako artilea egun bakarrean bildu dute Idiazabalen. Nafarroan konpost bihurtuko dute.

ORAINGOZ KONPOSTA EGITEA DA IRTENBIDEA 18.000.000

Testua eta argazkia: Iñaki Gurrutxaga

S

an Pedro egunez egin da aurten Goierriko baserri eta artegietan pilatutako artilearen bilketa Idiazabalen, Gorrotxategi oilo etxaldea zeneko barrutian. Dena egun bakarrean. Hirugarren urtez antolatu dute bilketa gisa honetara Lurgintzak, Abelurrek eta Gipuzkoako Landa Garapen elkarteak –tartean dago Goimen– biltzen dituen Landaola federazioak. Finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak hartzen du bere gain, eta bestea artzain eta baserritarrek –ikus taula–. Goierri izan da biltzen lehena. Mendaron eta Oñatin ere egin dute, eta datozen egunetan Oiartzunen (hilaren 11n), Asteasun (13an), Azpeitian (18an) eta Berastegin (27an) ere bai. Lehen estimazioen arabera, Goierrin 18.000 tona artile inguru bildu da. Artilearekin irabaziak izaten zituzten artzainek garai batean, oheetako betegarriak eta oihalak egiteko saldu egiten baitzuten. Material berriak eta hobeak agertu direnean, ordea, artileak galdu egin du bigarren erabilera. Ustel-

tzen eta erre ezin den materiala da, eta pilatutako artileari horri ahalik eta irtenbiderik duinena emateko lanean ari dira inplikatutako eragileak. Gaurgaurkoz, denak bildu, kamioi berezi batean Artaxoako (Nafarroa) Ecofert hondakin tratamendu zentrura eraman eta han konposta egitea da soluzioa. Artilea gastu bihurtu da, hori da errealitatea. Bada oraindik ordaindu behar izanagatik kexu azaltzen denik, baina bilketa bateratu hau da oraingoz artzain eta baserritarrei kosturik txikiena sortzeko dagoen alternatiba bakarra.

Oilo zirinarekin nahastuta Gastu horien guztien atzean antolaketa prozesu oso bat dago. Artilea animalietatik eratorritako hondakin bezala tratatzen da, eta ondorioz, gaixotasun iturri bilakatu daiteke gizakientzat. Horrek esan nahi du Espainiako Ministeritza sartzen dela tartean, baita Ingurumen saila ere, eta bakoitzak bere lege betebeharrak ezartzen dituela. Betekizun guztiak egitea zaila da: baimenak

Tona artile inguru. San Pedro egunez Idiazabalen egin zen bilketa bateratuan jasotako artile kopurua. Artile hori guztia Artaxoako (Nafarroa) Ecofert enpresara eramaten da kamioiz, han tratatua izan dadin. Oilo simaurrarekin nahastutako konposta sortzen dute han.

eskatu behar dira, bilketarako leku egokiak bilatu, garraioa baimen guztiekin egin… Prozesu guztiak trazabilitate bat eskatzen du. Artilea konpost bihurtzeko prozesua bera ere konplexua da, artilearen konpostatzea oso motela baita berez. Hori azkartzeko, hartzidura aerobikoaren prozesua erabiltzen dute. Oilo zirinarekin nahasten dute artilea, oso azidoa baita. Ondoren, plastikoz biltzen dute dena; xehe-xehe egindakoan, konpost prozesu normal bati aplikatzen zaio. Prozesu horretan haizea ere sartzen dute, gizakiarentzat kaltegarria gerta ez dadin. Hortik eratortzen den konposta Ecofertek merkaturatuko du. Gaur egun kudeaketa zaila duen hondakina da ardi latxaren artile gordi-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.