Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
3. zenbakia. 2012ko otsailaren 17a
Zaborra gainezka egitekotan Kudeaketa ereduen inguruan eztabaida sortu da gizartean 6-9
GOI B ERRI Gutxi falta da Sasieta zabortegia erebat betetzeko. SASIETA
Pili Eskisabel Izagirre 3 Iritzia 4-5 Inauteriak Legazpin 10 Luka Eziolaza 11 Argazki zaharra 12 Mendi ibilbidea 13 Asteburuko proposamenak 14
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATEMOTZEAn
ASIER ZALDUA
Pili Eskisabel Izagirre Nekazaria
«Osasuntsu elikatzeko, produktu ekologikoak kontsumitu behar dira» Asier Zaldua Ataun Pili Eskisabelek (Ataun, 1957) nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua egin du eta, baratzaz gain, 30 bat ardi ditu ongarria lortzeko.
Zergatik kontsumitu behar dira produktu ekologikoak? Baserriak bizirik mantentzeko eta osasuntsu elikatzeko.
Oporretarako leku bat.
Amets bat.
Ez dut oporren beharrik sentitzen. Lagunak bisitatzea atsegin dut: Nafarroan, Bizkaian...
Plater bat.
Liburu bat.
Edari bat.
Zaletasun bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Mendian ibiltzea atsegin dut.
Semeen jaiotza eguna.
Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak
GOI B ERRI
Tea arroz edariarekin.
Jaso duzun oparirik bereziena. Ardi bat.
Gorroto duzuna.
Musika talde bat.
Genero indarkeriak.
Denak ditut gustuko.
Emakume bezala, zerk kezkatzen zaitu bereziki?
Arroza barazkiekin.
Gutxi irakurtzen dut. Udan gehienbat, bazkalostean. Garapen pertsonalari buruzkoak gustatzen zaizkit. Ez dut talde kuttunik. Ia guztiek dute abesti onen bat: Laboa, Ruper, Ken Zazpi... Semeek entzuten dituzten batzuk ere atsegin ditut: Metallica, adibidez.
Zein barazki duzu gustukoen?
Baserrian lasai bizitzea.
«Semeek entzuten dituzten talde batzuk ere atsegin ditut: Metallica, adibidez»
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Euskal Herriko toki batzuetan euskaraz egin ezin izatea ez dut batere gustuko.
Goierriko txoko bat. Koatserreka, Ataunen.
Herriko alkate bazina... Baserriari arreta handiagoa eskainiko nioke.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea: goiberri.hitza.info Posta elektronikoa:
Urbialde plaza 7, behea. 20200.
Urretxu:
goierritarra@hitza.info otamotz@otamotz.com
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Dionisio Amundarain Itzultzailea
Boskote baten solasa itin III.ak jokatzen duenean, nik nahiago partida beste bikoteak irabaztea», batek. «Ba, nik, Retegi Bi-k jokatzen duenean, nahiago beste bikoteak irabaztea», beste batek. Bostetan inor ez ahokada horien aurka. Inork ez arrazoia eskatu beharrik. Guztiek diote euskaldunari lehentasuna ematen dietela errioxarraren aurrean. Guztiek dute beste bikotea, euskalduna nahiz errioxarra izan, hobesten, euskarari muzin egin dion aita euskaldun baten semearen aurrean. Zer gauza! Pilota gorabehera, kirola gorabehera, beste balio bat hartzen goragokotzat. Balioen hierarkia. Balioen hurrenkera. Gaur berean, urtarrilaren 16an, halabeharrez txanda zain nengoela, Arartekoaren lerro bat irakurri dut, dioena, gutxi gorabehera, kirolak hezitzailea izan behar duela. Inork esan beharrik izan gabe, ez ote du apur bat pentsatzen duenak hori bera, esan gabe ere, bizi? Alabaina, beti pentsatzen al da horrela. Errealak duela gutxi Mallorkan izan duen porrotaren aurrean, gogoeta hau egin dut: Errealeko jokalariek ez ote dute galdu partida hori nahita? Zer zentzu du euskaldun batentzat eta, euskaldun izan gabe ere, pertsona ondradu batentzat, Erregearen Kopa delako horretan parte hartzeak?
T
Zoriontsu sentitu naiz Erreala horretatik kanpo gelditu denean. Bide beretik sentitu dut barne asaldura, zenbait euskaldunek, Madrileko Parlamentuan parte hartu ahal izateko, Erregearekin egotera joan beharra izan dutenean. A zer tripa-larria! Bizitzan askotan egokitzen da tripak jan beharra, helburu bat lortze aldera. Badut horretan esperientziarik. Baina erruki dut horrelakoetan, mailaz hain handiak direnetan, geratzen den jendea. Eta, kasuak kontatzen hasirik, deitoragarriena beste hau. Ikasten eta trebatzeko madarikatuz lan egin; gurasoen edo besteren hainbat ondasun xahutu; esperantza distiratsuz urtetan jardun; etxea inork ez bezala edo besteek bezala maitatu; halako batean herriari zerbait emango diolako uste beroa bizi; eta… trebatu zarenean, erbestera joan beharra, lanik izango baduzu, biziko bazara. Xalbador handiaren hitzak ditut begi aurrean, atzerrira joan den semeari zuzenduak: «Mixel, ezarri bainauk dudazko trantzean, / kantatzerat noakik, pena bihotzean; / esperantzaz beteak ginenak artean, / hire azken aldiko berriak hartzean, / hotz ikara ilun bat sartu duk etxean». Hain gauza erraza ote erabaki hori hartzea: atzerrira joan? Txistua trabatzen zait eztarrian. Pentsatzen dut lana be-
«Zoriontsu sentitu naiz Erreala Errege Kopatik kanpo gelditu denean»
harrezkoa dela bizitzeko. Nolatan ez? Orobat, ordea, behar dela ingurumena sendo ezarria, sustraitua bizitzeko. Ez naiz ni inoren juje. Absit! Alabaina, kasu bakanak ezin orokortu. Boskotekoek aipatzen genuen, ez ote du krisi ekonomiko honek bi gauzari atxiki beharra ekarriko? Batetik, ez ote luke bazter utzia den Euskal Herriko baserri batek duinki bizitzekorik emango? Bestetik, ez ote du krisialdi honek pentsaraziko arazo honek guztiak ondradutasun-falta duela sustraia? Min dut bihotzean gazte bat lanik gabe ikustean. Are minago, gazte horrek bere herria uztea aterabide bakartzat ikusi duenean. Ez ote da jokabide hori, alde batetik, herriko bere lekua trebatu gabeko atzerritar bati uztea eta, bestetik, zeurea baino mila bider aberatsagoa den beste jendalde bat gizenago egitera joatea? Nahiago nuke, nekeak neke eta sakrifizioak sakrifizio, bilatzearen bilatzeaz geure etxea zuzenago eta erosoagoa egiten saiatuko bagina. Halere, buka dezadan Xalbadorrek semeari egindako beste bertso batekin: «Bainan ez nikek nahi, o seme maitea, / desafia dezakan kontraka haizea: sort etxearen karga bortxarat hartzea; / hobe baituk hi baino etxea galtzea, / nahiz tristea izan gure zahartzea». Derrigorrezkoak ez du zentzurik. Maitasunak du aldapa eztitzen.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Sakelako telefonoaren kontratua daukat etxe batekin, baina esango nuke lapurtu egiten didatela, eta, hortaz, beste konpainia batera jo dut informazio bila. Dendariak galdetu dit ea zer nahi dudan. Nik, ba tira, zerbait «normala». Ea sakelakoari Internet jarri nahi ote diodan galdetu dit segituan. Eta nik ezetz. Berak ea zergatik ez. “Zergatik ez”, nire erantzuna. Dendari, badakizu? Zure erantzun harrigarriagatik nabil lerro hauek zuri buruz idazten. Ez diodalako sakelakoari Internet jarri nahi, aizu. Zuk galdetu berriro, lasai, baina ezetz esango dizut. Hori bai, ez nuke asmatuko zergatik esaten. Horregatik erantzun dizut “zergatik ez”. Bagaude jada nahiko konektatuta, ezta? Bagaude dagoeneko haien, teknologia berrien eta haien kudeatzaileen mende, ez duzu uste? Beraz, ez dut nahi, eskerrik asko. Erabiltzen ditut Facebook-a, email-a, spotify-a… Gainera, dendari, badakizu gauza bat? Iritsi egingo da, lehenago edo beranduago, nik ere jarriko diot sakelakoari Internet. Momentuz ez, ordea. Hasteko, ez dut behar. Facebook-a ere ez,
erantzungo didazu. Ba ez, baina... Hori ere iritsi zen, amigo! Sartu zidaten ziria. Baietz, baietz, badakit askea naizela aurkeratzeko, baietz, baina… Nik ere ez dakit zergatik, dendari. Bien bitartean, utz iezadazu honetaz libratzen. Utz iezadazu diferente, errebelde, sentitzen momentuz; edo askeago igual. Sekretu bat kontatuko dizut. Bai, etorri, belarrira: grabagailu digitalerako jauzia orain dela gutxi eman nuen. Beraz, momentuz jai daukazu dendari.
Igor Susaeta
bat eta
Beti beteta dauden denda bakarrak diren arren, telefonia denda batera sartu aurretik era guztietako eskaintzei muzin egiteko prest izan behar duzu. Hori ere entrenatu egiten da. Badakigu lapurreta egiten digutela, baino gaurko gazteek dioten bezala, «es lo que hay». Sare sozialik ez duzula behar? Ba al dakizu Facebookek ze aukera piloa ematen dizun ligatzeko? Zuk ez jakitea ere! Hasteko lagun piloa bat egin ditzakezu (kalean dituzunak baino gehiago seguru), eta haiekin lasai hitz egin, lotsagarri geratzeko beldurrik gabe. Ligatze asuntotan, gainera, larunbat gau bateko ordu txikitan bezala, hamaika kalabaza jasoko dituzu, baina, behintzat, intimidadean izango da, eta inork gehiagok ez du ikusiko geratzen zaigun babalore aurpegia. Kalean dauden prezioekin, mozkortuta zeundenaren aitzakiak berdin-berdin balio du. Ligatze asuntoak alde batera utzita, gauza ederra da baita ere sakelakoan Internet edukitzea. Lagunak 1995/1996 denboraldian Realaren entrenatzailea nor zen eztabaidan daudela? Toshack,
Saretik
Asteko irudia
Inauteriak
Afrikako Gerra Zumalakarregi Museoak, Euskal Diputazioen Tertzio Foralek, Afrikan 1859 eta 1860 urteetan egin zuten gerrari buruzko argazki erakusketa sareratu du.
zumalakarregimuseoa.net
Tutorialak Mondragon Unibertsitatean, Audacity, Google Earth, Dropbox, Jamestudio edota bestelako programak erabiltzen laguntzeko gidak bildu dituzte Interneten.
xurl.es/web2
Zalantza gutxi izan da aste honetarako gaia aukeratzerakoan. Heldu dira inauteriak, eta kolorez jantzi dira Goierriko bazterrak. Euskal inauterietako pertsonaia ezagunenei (Ziripot, Mielotxin, Zanpantzarrak...) egin diegu lekua txoko honetan. Ondo pasa!
bat Unai Kerejeta
Salba Iriarte, Amorrortu...? Ttak, inork ikusi gabe kontsultatxoa Wikipedian, eta egun batzuetarako errespetua ere irabazia duzu koadrilakoen artean. Gainera, zauden tokian zaudela, tabernan, mendian, hondartzan... Beraz, Susaeta adiskidea, zure kasuan dendara itzuliko nintzateke eta Interneteko tarifa ezberdinak ikusi eta bat aukeratuko nuke. Gainera, ziur nago, dendariak zerbait nahi zuela zurekin eta nahikoa neska dotoreak izaten dira halako dendetan.
JOSU MAROTO
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Zaborra gainezka Sasieta zabortegia aurki beteko da, eta hori gertatzen denerako, aukerak aztertzen ari dira Goierriko udaletan. Asier Zaldua Goierri Batzuk errauste plantaren aldekoak dira eta beste batzuk, berriz, atez atekoaren aldekoak. Aurrenekoek birziklatzea borondatezkoa izan behar dela diote eta bigarrenek, berriz, derrigorrezkoa. Goierrin Sasieta Mankomunitatea arduratzen da zaborraren kudeaketaz, eta aurreko legealdian, herri gehienetako udalek, bosgarren edukiontzia jartzea erabaki zuten. Dena birziklatzeko aukera dago, baina borondatezkoa da. Horregatik, zenbaitzuek pauso bat gehiago eman behar dela uste dute: birziklatzea betebeharra izan behar dela. Jendea kontzientziatzeko eta birziklapena bultzatzeko Zero Zabor taldeak sortu dira Gipuzkoan. Goierrin, oraingoz, bakarra dago: Urretxu-Zumarragakoa. Urtarrilean hitzaldi bat egin zuten, eta Jon Estonba, Pablo Irizar eta Ander Kerejeta taldeko kideak oso gustura ageri dira izandako harrerarekin. 35 lagun azaldu ziren, eta taldea sendotzeko balio izan diete. Dagoeneko zortzi lagunek osatzen dute Zero Zabor taldea. «Orain, bosgarren edukiontzia jarri dute Zumarragan, eta ea guztion artean zaborra murriztea lortzen dugun», dio Estonbak. Dena den, bosgarren edukiontzia «partxe hutsa» dela
uste dute. «Birziklatze tasa oso gutxi igotzen du. Gipuzkoa norabide bat hartzen ari da eta batzuk horri aurre egin nahi diete edukiontzi marroiarekin». Jendea edukiontzi marroia erabiltzera animatu nahi dute, baina erakundeei argi utzi nahi diete, bide hori bukatu dela, edukiontzi bidezko bilketak goia jo duelako. Era berean, bilketa mota horrekin zabortegiak eta errauste plantak beharrezkoak direla diote. «Baina Gipuzkoa txikia da eta inork ez du nahi zabortegirik edo errauste plantarik bere etxe ondoan», gaineratu du Kerejetak. Errauste plantak, airea kutsatzeaz gain, hauts toxikoentzat zabortegiak behar dituela gogorarazi dute.
Birziklatzera derrigortu Zero Zaborrekoak ez daude edukiontzien aurka, birziklatzea borondatezkoa izatearen aurka baizik. Atez atekoan birziklatzea derrigorrezkoa da eta, Zero Zaborrekoen datuen arabera, urtean 80 kilo materia organiko birziklatzen da biztanleko. Bosgarren edukiontziarekin, berriz, hamar kilo. Birzikatze datuak hobeak izateaz gain, atez ateko sistema merkeagoa dela diote. «Askoz gehiago birziklatzen denez, dirua ez da zabortegira bideratzen. Ongarria lortzen da, plastikoaren truke udalek dirua jasotzen dute...».
Kerejetak argi du zein izan behar den eztabaidaren muina. «%80 bereizi nahi al dugu? Orain arte gauzak oso gaizki egin dira: zaborra lur azpian sartu da edo su eman zaio. Helburua zaborrik ez sortzea izan beharko litzateke, baina eztabaida Euskal Herriko ohiko alderdikeriarekin nahastu, eta usteldu egin da». Arazo larria da zaborrarena, zabortegiak gainezka baitaude, eta horregatik sortu dira orain Zero Zabor taldeak. Eztabaida kalera eraman nahi dute. «Orain arte egin diren kanpainekin ezinezkoa da jendeak bost edukiontziak erabiltzea». Ez dute uste atez ateko sistemak herritarrei buruhauste handirik sortuko dienik, bizitzako gainontzeko esparruetan bezala, ohitura hartzea omen da kontua. «Ez dago urrutira joan beharrik: jendea joan dadila Antzuolara (Gipuzkoa) eta epaitu dezala. San Frantziskon, Bruselan, Italian... antzeko sistemak erabiltzen dituzte». Hori bai, zaborraren kontuan denen inplikazioa behar dela uste dute. «Behartu hitza itsusia da, baina nola lortu da autoan polikiago joatea edo autoa hartu aurretik ez edatea? Isunen bi-
«Gipuzkoa txikia da eta inork ez du nahi zabortegirik edo errauste plantarik bere etxe ondoan»
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
Hondea makina lanean, Sasieta zabortegian. ARKAITZ APALATEGI
dez. Greenpeace, adibidez, horren alde dago». Dena den, berrerabilpena bultzatzeaz gain, gutxiago kontsumitzearen aldeko apustua egiten du Zero Zabor taldeak. Supermerkatu handien kasuan adibidez, ahalik eta ontzi eta plastiko gutxien erabiltzera edo sortzera behartu behar liratekeela uste dute, « baina guk ere
asko egin dezakegu. Gure kontsumo ohiturak aldatu behar ditugu. Hitzetatik ekintzetara pasatzea lortu nahi dugu». Horretaz guztiaz gain, gutxi kontsumitu eta asko birziklatzea saritu behar da haien ustez, eta honekin guztiarekin ados daudenak eurekin lan egitera animatu nahi dituzte. Baikorrak dira Zero Zabor taldekoak. «Denborak, bereiztea dela bidea erakutsiko du. Ez dugu ezer asmatu. Beste toki askotan aspaldi hasi ziren honetan, eta atzerapenarekin gabiltza”.
Mikel Serrano bosgarren edukiontziaren alde oierriko herri askotan bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egin zuten aurreko legealdian. Zumarragara orain heldu da, eta Mikel Serrano alkatea gustura ageri da. Argi utzi nahi du afera ez dela atez atekoaren eta errauste plantaren artekoa, bilketa sistemen artekoa baizik. «Atez atekoarekin ere errefusa sortzen da. Beharbada bost edukiontzien sistemarekin sortzen dena baino gutxiago, baina sortzen da». Serranoren ustez, jendea birziklapenaren garrantziaz kontzientziatzea da egin beharreko apustua. Kontzientziatze lan horretan pausoz pauso joatearen aldekoa da,inposiziorik gabe, jendearen parte hartzea bultzatuz. «Helburuak lortzen ez direla ikusten badugu, beharbada beste pauso bat eman beharko da. Baina pertsonek zer edo zer egitea lortzeko modu bakarra dago: nahi izatea». Zigorrak ez lukeela balioko uste du Zumarragako alkateak: «Egin nahi ez badu, ez du egingo. Denok dakigu, adibidez, taberna batzuetan ordu batzuetatik aurrera erre egiten dela». Atez atekoaren aldekoek, sortzen den errefusarekin zer egin nahi duten ez dutela azaldu dio zumarragarrak. «Antzuolan %90 birziklatzen dutela aipatzen dutenean, ez dute kontuan hartzen zaborrak beste herri batzuetara eramaten dituztela». Atez atekoarekin beste zalantza bat ere badu Serranok: Busca Sagastizabal auzoko 50 etxebizitzako atarietan edo Urretxuko etxe orratzean nola egingo litzatekeen atez ateko bilketa, «eta hori, zaborra etxe barruan zenbat egunetan eduki behar den ahaztu gabe». Aurreko legealdian, Sasieta Mankomunitateak, zabor bilketa sistema ezberdinei buruzko ikerketa egitea adostu zuela gogoratu du, «baina maiatzeko hauteskundeetan aldaketa eman zen eta orain dena goitik behera aldatu nahi da». Zumarragako alkateak birziklapenaren alde dagoela argi utzi nahidu, nahiz eta Zero Zaborrekoek, haien kanpainak behar bezain indartsuak ez direla aipatu. «Hori ez da hala. Zenbait gauzatan Sasietan aitzindariak izan gara, eta egun birziklatu nahi duenak zortzi edukiontzi ditu aukeran: bost nagusiak eta pilena, arroparena eta olioarena. Baina, errefusa beti egongo da eta errauste planta beharrezkoa da». Errauste plantaren tamaina da aztertu beharrekoa Serranoren ustez. Gainera, errauste plantak onurak ere badituela dio: energia sortzen du eta doaneko argindarra ere bai.
G
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Kontzientzia lantzeko balio duen eta oztopoak jarriz, borondatezkoa den sistema ezarri dute «Batzuetan zaborra behar ez den tokian azaltzen da eta ez dago jakiterik nor izan den»
Beira, ontziak, papera eta zabor organikoa biltzeko edukiontzien ondoan, errefusa biltzeko ontziak zintzilik, Itsasondon. MIKEL ALBISU
Bost edukiontzien eta atez atekoaren erdibideko sistema dute Itsasondon Zaborra jasotzeko betiko edukiontziak kendu, eta errefusa biltzeko ontziak erabiltzen dituzte iazko ekainetik A.Zaldua Itsasondo Goierrira oraindik ez da atez atekoa heldu, baina Itsasondon bost edukiontzien eta atez atekoaren erdibideko sistema dute ezarrita iazko ekainetik. Zaborra biltzeko betiko edukiontzia kendu egin zuten, eta haren ordez, errefusa biltzeko ontziak erabiltzen dituzte. Ontziak, edukiontzien ondoan jarritako zutabeetan utzi behar dituzte itsasondoarrek, astean behin. Proiektuan parte hartzea borondatezkoa da baina, dagoeneko, herritarren %70ak bat egin dute sistemarekin, eta atxikitzea, poliki-poliki, gora doa. Danel Etxeberria herritarrak urte asko daramatza organikoari irtenbide hobe bat ematearen alde borrokan. «Itsasondoko Udalaren ordezkaria izan
naiz azken hamabi urteetan, eta pauso bat eman beharra defendatu dut. Baina hamar urteren ondoren, ditxosozko edukiontzi marroia azaldu da». 2009an azterketa bat egin zuten eta, 2013ra arte, zaborra biltzeko sisteman ordura arte bezala jarraitzea erabaki zuten. Itsasondon, tarte horretan, zer edo zer egin behar zela erabaki zuten: «Ez genuen dena hankaz gora jarri nahi, gauzak komunean eginez dena errazagoa baita. Hori dela eta, jendearen kontzientzia lantzeko balio duen eta, oztopoak jarriz, borondatezkoa den sistema ezarri dugu: edukiontzi arruntaren ordez, zintzilikarioak jarri ditugu». Aurretik, hamaika bilera egin zituzten herritarrekin. Itsasondon 675 biztanle daude eta bileretara 100 bat lagun joan zi-
ren. Edukiontzi berdeari sarraila jartzea edo zintzilikarioak jartzea proposatu zuten udal ordezkariek, eta zutabeen aldeko apustua egin zuten. Etxeberriaren ustez, pauso bat eman dute Itsaasondon, eta emaitzak hobetzea lortu dute. Hala ere, sistemak akatsak dituela esan du: «Hasieran fardelak ere jasotzen ziren, baina Itsasondo oso txikia da, eta kamioi bat 20 fardel bakarrik jasotzeko etortzea astakeria zen. Hori dela eta, beste edukiontzi bat jarri dugu fardelentzat. Horrek ere txartelarekin funtzionatzen du».
Sistema boluntarioa Itsasondoren kasuan, bigarren arazoa sistema boluntarioa izatea da. Izan ere, batzuetan, organikoaren edukiontzian organikoa ez den zer edo zer azaltzen da, eta ez dago jakiterik nor izan den. Horregatik, eta horri aurre egiteko, zer egin aztertzen ari dira. «Gure sistema boluntarioa da, baina jendeari nahi duena egiten utzi behar zaio, ala derrigortu? Guk jendeari askatasuna eman diogu, baina dagoeneko gauzak gaizki egiten dituzten batzuk identifikatu ditugu, eta horiei zigorren bat ezarri beharko zaie, batzuek besteen lana zapuztea eta gainera tasa berbera ordaintzea onartezina baita», zehaztu du.
«Zaborrarekin ezin da bakoitzak nahi duena egin, eta erakundeak jabetzen ari dira» Itsasondoko sistema kontzientziatzeko eta jendeak gauzak hobeto egiteko ona dela azpimarratu du Etxeberriak, «baina %30ak ez du parte hartzen, gako batzuetan ez delako errefusik uzten». Zaborrak beste nonbaitera eramaten dituztela edo plastikoaren ontzira botatzen dituztela uste dute, eta herritari horiei zigorra jartzeko araudia ari dira prestatzen Sasietako teknikariekin batera. Hori dena kontuan hartuta, Etxeberriarentzat atez atekoa da sistemarik onena: «Erabateko kontrola ahalbidetzen du, zabor guztia zutabeetan uzten baita: familia bakoitzak dagokion gakoan». Etorkizunera begira, ordea, baikor ageri da Etxeberria, «zaborrarekin ezin delako bakoitzak nahi duena egin, eta erakundeak horretaz jabetzen ari direlako». Birziklatzea posible bada, birziklatu egin behar dela defendatzen du itsasondoarrak, «derrigor». Itsasondon, bosgarren edukiontziaren eta atez atekoaren erdibideko sistemarekin, zaborren %92 birziklatzea lortu dute azken hilabeteetan.
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
Enrike Enparantza Sasieta Mankomunitateko ingurugiro teknikaria
ÂŤOrain arte probatu ez ditugun sistemak aztertzen ari gara, tartean atez atekoaÂť Arkaitz Apalategi Beasain Aldaketa garaia bizi dute Sasieta Mankomunitatean. Hilabete gutxian, eraikin berria estreinatu eta administrazio kontseilua aldatu dute; eta orain, etorkizunean zein bilketa sistema erabili aztertzen ari dira. Emaitzak uda aurretik izatea espero du Enrike Enparantza teknikariak.
Sasieta zabortegia 2013an itxi egin beharko dela aipatu da. Zein da benetako egoera? Oraingo erritmoan jarraituz gero, zabortegiari gehienez ere hiru bat urte geldituko zaizkio. Garbi ikusten dena da ezin dela orain arte bezala jarraitu. Era batera edo bestera, baina aurrerapauso bat eman behar da, eta birziklatze maila igo.
Behin epe hori iristen denean, zein izango da hurrengo pausoa? Alternatiba bilatzea ez dagokio Sasietari, Gipuzkoako Foru Aldundiari baizik. Aurreko legegintzaldian irtenbide baten alde egin zen, eta orain, hori berraztertzen ari dira; pentsatzen dut uda aurretik jakingo dugula nondik joko duten, eta horren arabera jokatu beharko dugu.
edukiontzi berezi batzuk, arropak, pilak eta olioa jasotzeko. Hurrengo pausoa, zabor organikoa bereizteko edukiontzi marroia jartzea izan zen. Sortzen dugun zaborraren zatirik handiena organikoa da, %40 inguru. Momentu honetan, zabor organikoa sailkatzen duen familia batek, %90 inguru birziklatzen du. Itsasondoko datua adibidez, hori da. Itsasondon derrigorrezkoa da, eta datua %92 ingurukoa da.
Edukiontzi marroiaren eta Itsasondoko ereduaren arteko aldea, beraz, borondatezkoa edo derrigorrezkoa izatean datza. Hori da. Eta badaude beste herri batzuk oraindik edukiontzi
marroia ere ez dutenak. Sasieta Mankomunitatean, birziklatzen den zabor kopurua, batez beste, %36koa da. Edukiontzi marroia duten herrietan %45era iristen da, eta Itsasondon datua %92koa da.
Beraz, jendearen borondatearen baitan utzita, herritarren zati handi batek ez du birziklatzen. Zer egin daiteke jende hori motibatzeko? Gizartean hiru talde daude. Batetik, kontzientziatutako jendea dago; horiek sistema batekin edo bestearekin erantzungo dute. Beste heren batek, kontzientzia badu, eta pixka bat bultzatuz gero, parte hartuko du. Eta badago beste zati bat,
heren bat edo, benetan zaila dena. Borondatezko sistemarekin portzentajea igotzeko zer egin daitekeen? Orain arte ordaintzen dugun tasa, denontzat bera da, birziklatu edo ez. Tasa horiek aldatuz gero, eta birziklatzen ez dutenei zigor bat jarriko bagenie, erdibidean dagoen jende hori dena birziklatzera igaroko litzateke.
Baina jendearen aldetik gero eta kontzientzia handiagoa dago, ezta? Bai. Urtez urte birziklatze maila gora doa, baina nahiko igoera motela da. Borondatezko sistema horrekin, tope batera iristen gara. Iritsi gaitezke %50era, edo gehienez ere %55era, tasena aldatuz gero. Baina hortik gora ez da asko igoko.
Sasieta Mankomunitatearen administrazio kontseilua duela gutxi berritu da. Bilduko ordezkariek adibidez, beste eredu baten alde egiten dute. Aurreko legealdian onartu zen sistema ezberdinak aztertzeko ikerketa bat egitea, eta hori martxan dago. Nik uste uda aurretik izango ditugula azterketa horren emaitzak. Horrekin gero, herri bakoitzak erabakiko du zein sistema jarri nahi duen.
Azterketa horretan, ze beste sistema aztertu dituzue?
Goierrin bertan sistema ezberdinak probatu izan dira. Ze emaitza izan ditu bakoitzak?
Azterketa horretan, orain arte hemen ezarri ez diren sistemak aztertzen ari gara; batez ere, atez ateko bilketa. Baina izen horren barruan modalitate ezberdinak daude. Izan daiteke erabat purua, edukiontzirik gabe; baina izan daiteke Usurbilen bezala, edukiontzi bat mantenduta, edo bizpahiru mantenduta. Guk uste dugu, atez atekoa jartzekotan, gutxienez organikoa eta errefusa kuboen bidez bildu beharko liratekeela. Gero, hortik aurrera, nahi duzuna. Horrekin batera, hondakinen gutxitze plan bat ere planteatzen ari gara.
Duela gutxira arte lau edukiontzi zeuden, beira, papera, ontziak eta gainontzeko zaborra biltzeko. Gero, bazeuden beste
Enrike Enparantza, Sasieta Mankomunitateak Beasainen duen eraikin berrian. A.APALATEGI
Goierrin beste zabortegiren bat egitea planteatu al duzue? Hemen behintzat ez dago ezertarako tokirik, eta zabaltzeko aukerarik ere ez dago. Izatekotan, zerbait berria egin beharko litzateke. Baina hori ez dago gure esku.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Legazpiko Gazte Asanbladako hainbat kide inauterietan itsasoa zeharkatuko duen bapore-ontziari azkeneko ukituak ematen. GOTZON ARANBURU
Inauterietan itsasoko olatuak nagusi Legazpin Josune Zarandona Legazpi Legazpiko inauteriak kaleak kolorez eta jendez beteko ditu, neguari agur esan eta udaberriari ongi etorria emateko festan herri guztiak parte hartu dezan. Asmo horrekin hasi zen, behintzat, Legazpiko Gazte Asanblada inauteri festa antolatzen, orain dela lau urte. Ohituraz, ostiral gauean egin izan da mozorroen festa Legazpin. «Garai batean asteartean ere irteten zen jendea kalera», gogoratu du Andoni Zabaleta gazte asanbladako kideak, baina azkeneko urteetan ostiralera mugatzen zen jaia: «Larunbatetan Urretxura joaten ginen parranda egitera», esan du Igor Iñurritegik, gazte asanbladatik.
Hori dela eta, «herrian bertan, jendeari eskaintzeko zerbait antolatzea erabaki genuen», gaineratu du. Horrela sortu zen, gai bat aukeratu, karroza bat egin eta inauterietako larunbatean herriko kaleetan zehar mozorrotuta ibilbide bat egiteko ideia.
Aurtengo gaia, itsasoa Inauteriak baino hilabete lehenago elkartu, eta gai bat aukeratu ohi dute gazteen artean. «Gaia ezin da edozein izan. Irekia izan behar da, ahalik eta jende gehienarengana iristeko», zehaztu du Iñurritegik. Behin gaia zein den erabakita, karroza egiteko lanari heltzen diote. Zabaletaren arabera,
aurten jende dezente ibili da lanean, «egunero dozena bat lagun inguru». Legazpiko industrialdean utzi dieten pabilioi batean egin dute karroza. Itsasoa da aurtengo jairako hautatu duten gaia. Aurrekoetan sanferminak , olinpiadak eta beldurra landu dituzte. Ontzi eta guzti, irudikatuko dute itsasoa Legazpiko gazteek. Arratsaldean jarriko da martxan, Hegialde auzora bidean, gazte asanbladaren baporeko eskifaia. Gaztetxeko portuan geldialdia egin eta gero, Kale Nagusiko itsasoa zeharkatuko dute, aingura Nafarroa kalean botatzeko. Behingoagatik bada ere, gazteek eramanda, Legazpik itsasoa izango du.
Egitaraua oizean hasi eta gauerdira arte luzatuko da Legazpiko Gazte Asanbladak biharko, otsailak 11, antolatu duen egitaraua. 12:30. Gazteak elkartu eta poteo herrikoia egingo dute Legazpiko tabernetan. 14:30. Aitxuri jatetxeko herribazkarian ehun lagun inguru elkartuko dira. 17:00. Desfilea egingo dute Legazpiko auzoetan eta kaleetan zehar. Nafarroa kalean amaituko dute. 00:00. Euskal Herria plazara eramango dute bapore-ontzia eta jaiari amaiera emango diote.
G
GOIBERRI 11
GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN
Asturias Asturieraz: Principáu d'Asturies. Hiriburua: Oviedo. Herritarrak: asturiarrak. Biztanleak: 1.076.896. Eremua: 10.604 km2. Hizkuntzak: Gaztelera (ofiziala) eta asturiera (ez ofiziala). Erresuma Batuan ere urte asko egin ditu Luka Eziolazak. LUKA EZIOLAZA
Luka Eziolaza
durako neska lagunarekin bizi nintzen, asturiarra bera. 2009tik Oviedon bizi naiz.
Oviedon bizi den idiazabaldarra
Oviedon zertan zabiltza?
«Lagunek dioten bezala, pixkanaka ari naiz Goierrira gerturatzen»
Kontrol automatiko eta sistemen ingeniari doktorea zara. Nola laburbilduko zenuke zure lana?
Loinaz Agirre Idiazabal Beti izan zuen Luka Eziolazak (Idiazabal, 1978) mundua ezagutzeko gogoa. 2002. urtean Eskoziara joan zen ingelera ikastera. Bost hilabete egin zituen. 2004ko urtarrilean berriro Erresuma Batura joan zen. Kontrol Automatiko eta Sistemen Ingenieritzan Ingeniari Doktorea da. 2009tik, Oviedon, Asturiasen bizi da.
Bigarren aldian zertara joan zinen Erresuma Batura? Sheffieldgo unibertsitatean aukera izan nuen doktoradutza egiteko, eta hiru urterako lana ere banuen gutxienez. Hasieran oso denbora luzea zirudien arren, gogo handiarekin hartu nuen erronka pertsonala.
Zertan hasi zinen lanean? Sheffielden hiru urte egin ondoren, Rolls-Royce enpresan
Bertako ikerketa zentro batean lanean. Ez naiz Goierrira bueltatu oraindik. Hala ere, nire lagunek dioten bezala, pixkanaka ari naiz gerturatzen.
Oviedo (Asturias). LUKA EZIOLAZA
«Oso denbora luzea zirudien arren, gogo handiarekin hartu nuen erronka»
lana aurkitu nuen, eta Nottinghamera mugitu nintzen. Bertan beste bi urte eman nituen eta doktoradutza bukatzeko aukera izan nuen. Erresuma Batuan urte askoan bizitzeko arriskua ikusi nuen eta bueltatzeko garaia zela iruditu zitzaidan. Or-
Nire lana datuak informazio erabilgarri bilakatzea da. Adibidez, Rolls-Roycen, abioietako motorren bibrazio, tenperatura, presio eta era guztietako datuak bildu ostean, mantenimendurako informazioa aurkitzen saiatzen ginen. Ea zein diren motorren arazo nagusiak, ea arazo horiek aurreikusi daitezken, ea zein datuk ematen duten informazio hori... Datu analisia edo meatzaritza (inglesezko Data Mining), inteligentzia artifizialaren arlo bat besterik ez da. Teoria eta teknika ugari daude datu baseak diotena ulertzen laguntzeko. Oraingo nire lana, horietako zenbait teknika hobetzen saiatzea eta egoera errealetan aplikatzean datza.
12 GOIBERRI
ARGAZKI ZAHARRA
Soldadutzara joan aurreko uneak bazkaria eginez aprobetxatu zituzten bost zumarragarrak. TORIBIO KEREJETA
Soldadutza hasi aurreko bazkaria
Asier Zaldua Zumarraga Aspaldiko kontua dirudien arren, ez da horrenbeste denbora pasatu espainiar estatuak derrigorrezko soldadutza kendu zuenetik. 1976an, hego Euskal Herriko gazte ia guztiek soldadutzara joan behar izaten zuten. Gaixotasunen bat zutenak bakarrik libratzen ziren. Franco hil berria zen, eta jendeak intsumisio hitza zer
esan nahi zuen ere ez zekien oraindik. Hurrengo hilabete luzeetan, horretarako aukera gutxi izango zutela jakinik, gazteek parranda itzelak egiten zituzten. Toribio Kerejetak utzitako argazki honetan, Zumarragako bost lagun ageri dira: Kerejeta bera, Jose Mari Aizkibel, Ramon Igartua, Jose Inazio Eizmendi eta Anjel Mari Jauregi.
GOIBERRI 13
IBILBIDEA
Irteera
Bostaitzeta
Helmuga
Altzagarate-Gaintza
Bostaitzetako lepoa, Altzagaratetik Gaintzarako erdi bidean. Baso artean zabalune polita. AIMAR MAIZ
Mendian ordekan Altzagarate eta Gaintza gainez gain lotzen ditu PR-Gi29 ibilbideak, Bostaitzeta eta Gaztinatxoeta igarota. Aimar Maiz Altzaga-Gaintza Garaiera txikiko mendi eta baso artean eroso egiten da Altzagaratetik Gaintzara arteko bidea. Altzagarateko Andre Mari ermitaren ondotik (462m) hasiko dugu txangoa. Matxi単ea eta Mendiola Goena baserrietatik gora, Burni Sagasti basetxe zaharrera ailegatuko gara. Handik eskuinera, eta metro gutxi barru beheko bideari segita, Al-
tzagamendiren (539m) magalean ordekan joango gara, todunozko pista zabalean. Galbiderik ez du Gaintzara artekoak, bidegurutze pare batean adi ibilita. Arriarango urtegitik Gaintzara ura garraiatzeko hoditeria lurpean dago, eta ur hartuneen tapak dira salatari. Ibiltariak, nahi izatera, Baliarraineraino joanez osa dezake buelta. Aldapa pikoagoak ditu.
Alertze basoak ezkerrean eta intsinis pinudiak behean ditugula, 20 minuturako Bostaitzeta lepora (459m) iritsiko gara. Atsedenleku bat dago lehentxeago: hiru mahai luze eta ziburu bat, asko espero gabeko lekuan. Altzaga, Arama, Ordizia eta Beasain lerrokatuta begiztatzen dira handik behera.
Bostaitzeta, bidegurutze Bostaitzeta ibilbidearen erdian dago. Han dago Baliarrainera jotzeko bidegurutzea (SL-Gi5). Aurrera jarraituko dugu, Gaintzara geratzen diren 1,5 kilometroei ekiteko. Ehiza-lekua da,
Luzera: 2,9 kilometro Denbora: 40 min. Altuera max: 484 metro. Desnibela: 38 metro. Zailtasuna: Erraza
eta aldamio garaietan kokatutako parapeto ilarak ikus daitezke bide ertzean aurrera. Mendibil muinoa (482m) ezker aldeko xendatik saihestu, eta Gaztinatxoeta lepora iritsiko gara (465m), Altzaga eta Gaintza arteko muga. Harizti eta pagadi txikiak geratzen dira oraindik, konifera artean, jatorrizko basoen aztarna xume. Abali auzora jaisteko bidea eskuinera utzi (Aramara 45 minutu, 3,8 km; Ordiziara 50 min), aldapatxoa igo (bideko bakanetakoa), eta Baliarrainen eta Orendainen begiratoki ederra eskaintzen du ibilbideak. Ordu laurdenerako Gaintzako herrigunea begiz joko dugu. Errementari Berri alboko porlanezko bidetik Kale Txikira aterako gara (446m).
14 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Baserri-dorrea berrituta Ordiziako Zabale, Gipuzkoako baserri-dorre garrantzitsuenetarikoa da. 2008ko abuztuan tximista batek baserria erre ondoren, bertan bizi diren lau familiek, baserria goitik behera berritu dute, berezko arkitekturari eutsiz. Ezkerrean, Zabale baserria berritu ondoren. Behean, berritu aurretik. GOIBERRI
Loinaz Agirre Ordizia Monumentu historikoa da Ordiziako San Joan auzoko Zabale baserria. Historia handiko eraikina da; arkitektura balio handia dauka. Mudejar erako dorreak egiten du berezi Zabale. Gipuzkoan, era honetako, lau baserri besterik ez daude. Martin Garcia Garmendia historialariaren arabera, XIX. mendearen erdialdean, Villatuertako Kondeak, Manuel Jose Zabalak (1772-1842) egindakoa da. Agiriek diotenez, hasieran, Zabale baserriak, ez zuen dorrerik. Dorrea, beranduagoako da, 1875 urte ingurukoa dela uste da.
1842ko otsailaren 6an hil zen Manuel Jose Zabala. Federiko de Zabala Ortiz de Velascok eta Ladislao Zabala Etxaidek jaso zituzten ondoren Zabaleko ondasunak. Azken honek, Zabale baserria eta bere lursailak saltzea erabaki zuen. Era horretan, 1924ko maiatzaren 22an, lau zati berdinetan, 120.000 pezetatan, Migel Goiburu Goibururi, Francisco Mujika Otamendiri, Francisco Irastorza Erauskini eta Juan Bautista Urretabizkaia Tolosari saldu zien. Zabale baserriaren historiako beste data berezi bat 2008ko abuztuaren 7a izan zen. Tximista batek dorrean jo eta kalte handiak eragin zituen. Zabaleko lau familiek, dorrea eta baserria eraberritu dituzte, jatorriko arkitekturari eutsiz. ÂŤKonponketa lanak egiteko baldintza asko jarri dizkigute monumentua delako, baina diru laguntzak emateko garaian, hori ez dute kontuan hartu. Foru Aldundiak, aurrekontu guztiaren %12 eskas eman duÂť, dio Ani Otaegik, bertako bizilagunak.
GOIBERRI 15
ASTEBURUARI BEGIRA
Ampo-Ordiziak Kopako itzuliko partida jokatuko du Altamiran
Erdi Aroan, Gipuzkoako hiribildu garrantzitsuenetakoa izan zen Segura. Bertako historia eta altxorra erakusteko, herritarrentzat zein kanpotarrentzat, bisita gidatu antzeztua egingo dute segurarrek. Hiribilduko etxeak, jauregiak, sarrera ateak, eliza, karkaba‌ erakutsiko dizkiete, garaiko hainbat pertsonajeren laguntzarekin: hiribilduko langile familiako emakumea, ostatu bila dabilen erromesa, merkataria... Bisita gidatuan parte hartu nahi izanez gero, 943 80 17 49 telefonora deitu behar da. Bihar, otsailak 18, 12:00etan, Ardixarra etxetik abiatuta.
CARLOS MEDIAVILLA
Segurako hiribildua ezagutzeko bisita gidatu antzeztua
Zuberoako Maskarada erakusketa
JONMIKEL INTSAUSTI
ESTITXU IMAZ
Errugbiko Espainiako Kopako finalerdietako itzulerako partida jokatuko du igandean Ampo Ordizia taldeak, Bizkaia Gernikaren aurka. Joaneko partiduan 14-12 galdu zuten ordiziarrek. Ordiziako partida irabazita, finalerako sailkatu daiteke Ampo-Ordizia. Etzi, hilak 19, 12:30ean, Ordiziako Altamira estadioan.
1993tik2007ra bitartean, Zuberoako Maskaradetan hartutako irudiekin, argazki erakusketa osatu du Zumarragako Jonmikel Intsaustik. Otsailaren 26ra arte, Beasaingo Usurbe antzokiko erakusketa aretoan ikus daitezke bere lanak. Beasaingo Usurbe Antzokian, 19:00etatik 21:00etara.