Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
28. zenbakia. 2012ko irailaren 21a
Garia lehengo erara Lekaio kultur elkarteak gariaren prozesu osoa garatu du. 6-7
Maddi Alberdi 3 Iritzia 4-5 Mikel Balenziaga 8-9 Euskal Jai eguneko karrozak 10 Pedro Urretabizkaia 11 Ordiziako Eusko Abesbatza irratian 12 Asteburuko proposamenak 14
GOI B ERRI Urretxuko Mendizabal baserriko lurretan ereindako garia igitaiarekin ebakitzen. LEKAIO ELKARTEA
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Maddi Alberdi Itsasondoko Jai batzordeko kidea
«Itsasondoko jaietan egunero egiten dut parranda, motzak baitira» Asier Zaldua Itsasondo Maddi Alberdi (Itsasondo, 1993) Magisteritza ikasten ari da Donostian, eta Itsasondoko Jai batzordeko kidea da. Gainontzeko gazteekin batera, haurrentzako ekitaldiez arduratzen da. Parranda ere egiten du, noski. Festetako egunik gogokoena ostirala du, «lehena delako eta afarian herritar guztiak elkartzen garelako».
Portugal. Umetan joan nintzen gurasoekin eta oroitzapen oso polita dut.
Janari bat. Makarroiak tomatearekin.
Edari bat.
Liburu bat.
Sagardoa.
Irakurri dudan azkena Cometas en el cielo da. Gomendatzeko modukoa da.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Musika talde bat.
Gorroto duzuna.
Berri Txarrak. Euren kontzertu askotan izan naiz.
Ez dago bereziki gorroto dudan ezer.
Abesti bat. Ez dut abesti kuttunik.
Zaletasun bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Parranda egitea. Itsasondoko jaietan egunero egiten dut, motzak baitira.
Ez dut egun bat bereziki gogoratzen.
Amets bat.
Oporretarako leku bat.
Ez dut amets zehatzik.
Ez dut opari bat bereziki gogoratzen. Guztiak dira onak.
«Alkate izango banintz, gazteei zuzendutako ekimen gehiago antolatuko nituzke»
Goierriko txoko bat. Larraitz. Sarritan joaten naiz bueltatxo bat ematera, edo besterik gabe, egotera. Herriko alkate bazina.... Gazteei zuzendutako ekimen gehiago antolatuko nituzke.
ASIER ZALDUA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Andoni Salamero Alberdi Irakaslea
Txikituz, eraikiz izakiak beti izan du ingurua eraldatzeko beharra, horretarako bide desberdinez baliatu izan da. Jokabide eraikitzailea izan duen alditan, edozein taldetako kidek, edo taldeak berak, gizarteari ekarpen emankorrik eskaini izan dio, eta hala, gizateria zabal batek, bere jarraibidean, maitasunez eta era atseginez egindako proiektu asko bideratu izan ditu. Halere, badira jokabide eraikitzailea baino txikitzailezalea erakutsi dutenak, eta halako gizonemakumek, barruko gorrotoak eraginda, bazterrak hausteari eta xehetzeari denbora gehiago eskaini diote; haiek igaro diren tokitik arrasto makurra utziz, eta horrelaxe pasatu nahi izan dituzte orduak eta orduak. Eskerrak ez nahi adina, bestela denboraren orratzak puntak zorroztu balitu, gureak egina zuen aspaldian. Eraiki, txikitu bezalako aditzok beti dauzkagu buruan, etengabeko eraikitzaile edo txikitzaile gara gizakiok sentimenduen iparrak norabidetzen gaituen bakoitzean. Zer, nola, nori, zergatik eta bestelako hitzak adierazi nahian gabiltzan unetik, sentimenduaren menpe egun eta gau izanez ibiltzen gara, geure buruari makina lan emanez, geure errotaren hegalak gehiegitxo astinduz, burutazio kaskar ugari pentsatuz, eta irina gaitza eta eskasa sortuz geuretzat. Eraikitzearen haritik ekain, uztail aldean Fermin Goenaga Epelde urretxuarrak, Zumarraga-Urretxuko Udalek bultzatuta, taldetxo bati sendabelarrei
G
buruz ikastaro polita eskaini die; eta elkarrekin lan polita egin dute gure bi herri hauetan. Talde horretantxe lagunak izan ditut, eta gustura ikusi ditut Ferminen irakaspenak entzuten eta beren irteeretan landareak, belarrak aurkitzen. Ziur nago bidegorrian zein bestelako tokietan ikusi izan dituzuela haiek eta hitz-aspertutxorik egin duzuela beraiekin. Gauza da sendabelarren, landareen eta zuhaitzen inguruko informazioa jaso eta sailkatu ondoren, ibiltarion erakusgarri eta irakasgarri txarteltxo batzuk jarri izan dituztela bidegorriko txoko desberdinetan. Horra Ferminen eta talde honen ekimen txalogarri-bikaina. Paseoan joaten den bidaria halako zuhaitzera edo landare ezezagunera hurbildu izan denean bere izena zein den jakiterik izan duela geure ezjakintasunaren sarrail herdoila irekiz, eta gutxi balitz, ibilbideari bestelako ukitu atsegina emanez. Hala eta guztiz ere, ekimen txalogarri guztiek badute bere alde zabar eta okerra. Hartutako lana batzuek ez dute gustuko izan eta, zer bururatuko? Besteek maitasun handiz egindako lana izorratzea. Hala, toki askotan txarteltxo lagungarri horiek desagertuta edo puskatuta ikusi ditut, zoritxarrez. Gauza antzeko bat gertatu zen oporretan konposta biltzen duen edukiontzi batekin, Urolako errekan agertu zenean. Bi adibideotan ikusten da ezertarako baliagarri zaizkigun jokabideak, herritar askoren lana eta izerdia zein modu anker eta krudelez zanpatuak eta zapalduak diren, jokabide eraikitzailea suspertu ordez, kostatako
ÂŤBazterrak hausteari eta xehetzeari denbora eskaini diote, igaro diren tokitik arrasto makurra utzizÂť
lana era azkar eta makurrez txikituz. Ibaira edukiontzia botata, zuhaitzen eta landareen sailkapen horixe desagerraraziz zein jokabide aurrerakoi erakusten ari gara? Ekologistak deitu gaitezke eta halakoak egiten utzi? Heziketaren urratsak eta herrigintzan ematen ditugun aurrerapausoak ez dira une batean ematen. Ez dago lasterbiderik honetan guztian, bide estua da berori, eta ezinbestez aurrera joatea dagokigu. Guztioi iruditzen zaigu herrian ezer egiteko, askotan obra handiak bakarrik ikusi behar ditugula; baina erraturik gaudela iruditzen zait. Izan ere, harrizko herria eralda dezakegu nahi dugun bezala, baina haragizko beste herria, herritar bakoitzak osatzen duena, horixe da zaindu eta hezi beharrekoa. Ezinbestekoa da elkar hartze jatorrean irakatsi nahi digutenen lanak aintzakotzat hartzea eta iturri emaro horretatik edatea, benetako jakituriaren iturriko ura bizia eta jario bukaezinekoa delako. Beraz, horixe egin behar genuke: lehendabizi, elkarrengandik ikasi; bigarrenik, ikasitako horretatik norberak irakaspenaren hausnarketa egin; hirugarrenik, besteengandik ikasitakotik norberak dituen dohainak kontuan hartuz zein bestelako disziplinetan egoki ditzaken aztertu; eta, azkenik, ekin lanari, akatsetatik ikasiz, baina sortuz eta sortuz, emaitza guztion erakusgarri izan dadin. Hauek eginez sortzen eta eraikitzen jardungo dugu, herri sortzaile-eraikitzaileak izango gara, gizaki osatuagoak. Eta eraldatze hori ez da bakarrik guregan antzemango, baita besteongan ere. Edozein lanetan horretan ari zaretenok, zorionak bihotzez, zuongan loratzen ari da herri berri horren hazia, fruituak, zuon lanaren aleak, azkar izango ditugu ikusgai. Ordu horretan gustura zuenganatuko naiz aukera ematen badidazue. Bitartean, ondo izan eta eraiki!
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Urretxuko jaiak Gauza asko aldatu dira denboran zehar Urretxun, baina, bada zerbait urtez urte mantendu dena. Karrozak dira ziurrenik Urretxuko jaietako ardatz aeta bereizgarria. Ondo pasa Santa Anastasia festak!
Txikitako kontuak. Lagunei erreparatu eta harrigarria duk, nola txikitako izaera, gutxi-asko, mantentzen den: txikitan lotsatia zena, nekez agertuko duk ausarta heldu-aroan, adibidez. Kasu guztietan ez dik honek balio, baina gehienetan bai. Herriek ere mantentzen ote diate lehen-lehengo, «aspaldiko» nortasuna? Hik ez huen ezagutu duela 40 urteko Lazkao. Asko aldatu duk herria. Haurtzaroan bizitako eta oso gogoan ditudan hainbat kontu kontatu nahi dizkiat, aldaketaren lekuko: Ikastolako aukera egindakook, batzuk ikasgela bihurtutako garajeetan, besteak Elizkriston eta beste batzuk ahal zen lekuan, ze material gutxirekin moldatzen ginen... Leku xelebretan, material gutxirekin, baina ikasten genian, horixe ikasten genuela! Plaza ingurua nola aldatu den Lazkaon! Udaletxea, anbulatorioa, postetxea, Eskola Nazionala eta gure etxebizitza eraikin berean hituen; plazan bertan aparkalekua, futbol-zelaia, idi-frogetako harria, harrizko bankuak... Karnizero Txikiaren harategia, Joanita-
ren ile-apaindegia, Jauregieneko elektratresnen denda, Eulaliren denda, Riojano taberna, Matxainen jolas-gela, Karmen-ene taberna... kale nagusian segida-segidan, Elosegi kalean. Horiek behintzat ezagutu dizkiagu. Untzindegiko soroak, lehen letxugak, porruak, tomateak... ematen zituztenak, orain etxe, aparkaleku, parke... bihurtuak dizkiagu.
Joxepa Madariaga
bat eta
«Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!» abesten zinan nire talde kuttunenetako batek. Eta hik Lazkaon aldaketarik sumatzen al dudan etorri nintzenetik galdetzen didan. Ba, horixe baietz! Majo aldatu ere, gainera! Gauza batzuetan hobera eta besteetan ez hainbeste, nire gusturako. Eta lazkaotarrok, neu tartean, ere bai, jakina! Hala ere, den-dena etengabeko den-dena aldatzen ari dela pentsatzen dinat nik. Begiratu inguru fisikoari, edota pertsonei ere. Ez ezer ez inor ez dun lehengoa. Errepara iezaion hizkuntzari bestela. Hori ere etengabe aldatzen ari dun. Atzo «egon hadi isilik bigarrena paretak emango dik/n bestela eta!» esanez egiten zigutenan mehatxu gure gurasoek eta gaur, berriz, «bi osti emango dizki(n)at!» zerabilten gure seme-alabek kasurik onenean, haserretutakoan espainolera pasatzen direnak ere ezagutzen baitizkinat. Edo, are okerragoa, euskaraz jakin eta zuzenean gazteleraz aritzen direnak lasai asko, haserre egon edo adiskide izan. Azken batean, aldaketa baten atzean erabakiak egon ohi ditun
bat
Inazio Usarralde
eta horietan hankabiko gehienok batzuetan bale eta besteetan kale. Baina, hor zegon bizitzaren xarma ere. Niri, orain hogei urte, Usurbildik nora eta Lazkaora bizitzera etorri behar nuela esan balidate ez ninan sinetsiko, eta begiraion! Hamazortzi urte egin dizkinat jadanik. Eta ez nagon kexatzeko. Ez naun damutzen erabaki hori hartu izanaz. Egokitu zaidan herria, etxe ingurua eta lagunartea ez zeuzkanat saltzeko. Ez jatorrizkoa ez harrerakoa.
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Garia, lanaren haria Lekaio kultur elkarteak gariaren langintza berreskuratu du, Euskal Jairako. Ezagutu zutenen laguntzarekin, prozesu osoa garatu dute, azarotik, Urretxun. Aimar Maiz Urretxu Euskal Jaietako artisau azokan garia da aurten gaia. Lekaio kultur elkartearen inguruan, erakusketaz arduratzen den batzordeak gariaren prozesu osoa garatu du, iazko azaroan hasita. Lurra prestatu, garia erein, zaindu, alperra pasatu, ebaki, jo, eta errotan eho. Ogia ere egin dute. Urretxuko Mendizabal baserriko lurretan erein zuten garia. Lehenik, lurra laiarekin irauli zuen baserritar talde batek. Beste pusketa bat idi-goldeekin maneiatu zuten. Santu Guztietatik San Martinera bitartean ekin zioten prestaketa lanari, azaroaren 1etik
11ra, ohiturak markatu bezala. ÂŤTaldeko baserritarrek eurek zaindu dute saila. Garbi esaten ziguten aurrez zer egin. Santa Lutzitarako erre egingo zela iragarri ziguten, eta bete zenÂť, dio Xabi Lasak, taldeko kideak. Otsailean alperra pasa zuten soroan. Martxotik maiatzera, ÂŤbakeanÂť utzi eta gero, burua erne zitzaion gariari. Ebaki igitaiekin eta segarekin egin zuten. Oloa eta garia bereizi, azaoak egin eta metatan pilatu, eta lehortzen utzi. Garia jo ondoren, alea Gabiriako Igeribar errotara eraman zuten. Han, Joxe Kruz Baztarrika errotariak esplikatu zien, bai errota-
Mendizabal baserrian ereindako haziak, alea eman ondoren, bertako labean amaitu du Bideoz eta argazkiz jaso dute prozesua; etzi, Euskal Jaiko artisau erakusketan azalduko dute lana
ren zatiak zeintzuk diren, bai funtzionamendua, eta, noski, baita alea eho ere. Azkenean, Mendizabal baserriko Ixiarrek ogia egin du, etxe ondoko sailean etorri den gariaren irinarekin.
Antzinako gaiak bizituz Helburua, etnografia lana praktikan jartzea ez ezik, alderdi materiala eta ez materiala biltzea ere bada. Prozesu guztia bideoan grabatu dute, eta argazkiak ere egin dituzte. Maider Sudupek ikus-entzunezkoa muntatu du, 30 minutukoa. Urretxuko udaletxean aurkeztu zuten, ostiralean.
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
Grabaketaz gain, parte hartu duten baserritarrei ahozko elkarrizketak egin dizkiete. Lanketa bakoitzaren xehetasunak, hiztegia eta jakingarriak erregistratu dituzte horrela. Nekazariek beraiek bizi izandako langintza izanda, eta gaur egun desagertuta egon arren, ahanzturatik berreskuratu diete haiei ere lana. Lekaio kultur elkartea artisau azokak antolatzen direnetik ari da urtero gai monografiko bat lantzen. 2004tik, plazan aurkezteaz gain, hiztegia atera izan dute. Ahozko grabaketak ere egin dituzte. Iaz artilea landu zuten, aurreko urteetan, sagardogintza, gaztainak, garo metak egin... «Konturatu ginen tresna zaharrak, hitzak eta ofizioak berreskuratzen ari ginela, horrelako ekimenekin hasi ginenean. Ondare materiala eta ez materiala jasotzen ari gara», dio Lasak. Artisau azoka eta erakusketa prestatzen duena «lan-talde ikaragarria» da, «indar handia» duena. Elkarteko kideez
gain, baserritarrak eta parte hartu nahi duen oro ari da lanean. «Irekia da. Aurten bi lagun gehiago sartu dira. Balizko gaiak botatzen ditugu, eta baserritarrek edo adituek esaten dute egin litekeen ala ez, nola, zer fasetan...». Garai batean Gipuzkoan zen Zaharkinak proiektuan oinarritu ziren. Zerainen eta EzkioItsason, adibidez, burutu zituzten proiektuak. Baserrietatik tresna, erreminta eta osagai zaharrak jaso, katalogatu eta herriarentzat erakusketan jartzea zen Zaharkinaken helburua. «Guk, dena aldi berean bildu beharrean, urtean gai jakin bat hartzen dugu. Transmisio lan polita egin daiteke», argitu du Lasak. Euskal Jaietako goizean, etzi, gariaren prozesuaren laburpena azalduko dute, plazan. Urretxun eta Zumarragan, bertakoek gogoratzen dutenez, 1965ean erein zuten azkeneko aldiz garia. «Erratzuko Genarok erein zuela esan digute, orain 47 urte».
Mitologiatik eguneroko bizimodura, garia goierritarren oremahaian beti aundi banintzen, txikie banintzen, maiatzen buru nitzen; berrogeigarren egunerako oramahien ora nitzen», dio Goierriko esaera zahar batek. Gariari buruz ari da, zekale preziatuak sinesmen kolektiboan izan duen eraginaren adibide bat. Mitologian bertan aurki litezke erreferentziak. Ataunen, San Martin Txikik Muskiko kobara jo zuenean, Basajauni gari aleak galtzerdietan lapurtzeko asmoz, zera abestu omen zion begibakarrak: «Ja, jaaai! Baleekia artuko likenea: orr’irtete, arto eitte; orr’erorte, gari eitte; ta San Lorentzoota arbi eitte». Izan ere, San Lorentzok (abuztuaren 10a) «esku batean sua eta bestean ura» ditu, gari-buru helduak galsoroa galtzeko arriskua, uztailean ebaki, mutxirioetan metatxoak egin, eta bildu ezean. Eguneroko bizimodurako ere erreferentzia garrantzitsua zen garia. «Garia jaulki bage daukie oraindio neska gazteok», dio beste esaera zahar batek, eskarmentu edo ‘buru kantsaziorik’ ez dutela izan bizitzan, Julian Alustiza ‘Aztiri’-k jaso zuenez. «Guraso geranok, hemen garia eta oloa ondo jaulkita», gehitu zuen. Errotarako joan-etorriak eta labe-suen goxoa iradokitzen ditu, bestetik, gariaren prozesuak. «Gure errotak bederatzi kolpe kanporako egiten zituen, eta hamargarrena etxerako», zioen Gabiriako Igeribarko Angel Izagirrek. Errentak, lanak edo zerbitzuak ordaintzeko ere garia zuten diru, duela denbora asko ez, goierritarrek.
H
Laiaketa, goldaketa, gari jotzea, ehotzea, ogia egitea... Pauso bakoitzaren testigantza biziak jaso dituzte Lekaiokoek ordu erdiko dokumentalean, bai argazki nahiz bide moduan, bai garigintzako laguntzaileei elkarrizketak grabatuta. ARGAZKIAK: LEKAIO ELKARTEA
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Mikel Balenziaga Valladolid futbol taldeko jokalaria
«Lehen Mailan jokatzea sekulakoa da: giroa, futbol zelaiak...» Asier Zaldua Zumarraga Mikel Balenziaga (Zumarraga, 1988) eliteko futbolera itzuli da. Realaren bigarren taldetik Athleticen lehenera salto egin zuen 2008an, eta denboraldi hartan dezente jokatu zuen. Baina ordutik, Bigarren Mailan aritu da batik bat. Ekainean Lehen Mailara igotzea lortu zuen Real Valladolid taldearekin, eta Gaztelako taldean jarraitzen du.
Nolatan halako futbol zaletasuna? Mutikoa nintzenean, gaur egun bezala, modako kirola zen. Pilotan ere aritu nintzen, lehenengo Urretxuko pilota eskolan, eta gero Zumarragakoan. Urte batzuetan bi kirolak uztartu nituen, baina aukeratu egin behar izan nuen, eta futbolaren aldeko hautua egin nuen.
taldekideen lesioak medio, eta aurreko denboraldian, eskuineko hegalean ezkerrekoan baino gehiago jokatu nuen.
Zer gertatu zen otsailetik aurrera?
Aurrelari hasi zinela kontuan izanik, oraindik ere gora joateko joera al duzu?
Futbola halakoxea da. Otsailetik aurrera Caparrosek Koikili jarri zuen eta kito.
Bai, gustuko dut. Ahal dudan guztietan gora joaten naiz. Dena den, atzelaria naiz eta nire eginkizun nagusia defendatzea da. Dagoeneko garai batean baino errieta gutxiago egiten didate aurrera joateagatik. Realean nengoenean askotan egiten zidaten errieta.
Ondoren, Soriara joan zinen.
Zenbat urte egin zenituen Realean?
Hura ni baino hobea zen pilotan!
Brunete txapelketa jokatu nuen 11 urterekin, baina ondoren, Urolara itzuli nintzen. 14 urterekin berriro Realera joan nintzen. Bigarren taldean denboraldi eta erdi egin nuen. Euren asmoa beste talde bati uztea zen, baina denboraldia hasteko astebete bakarrik falta zenean, Athletic nire bila etorri zen. Guztiontzat ona izan zen.
Beti postu berean jokatu al duzu?
Asko kosta al zitzaizun Lehen Mailara moldatzea?
Ez, Urolan aurrelaria nintzen. Realera joan nintzenean hegaleko erdilari jarri ninduten, eta handik bi urtera, hegaleko atzelari. Dena den, urtero jokatu ditut partida batzuk zelai erdian
Ordura arte 2.B mailan jokatu nuen. Athleticek sekulako aukera eskaini zidan, baina 2.B mailatik Lehen Mailara salto handia dago. Dena den, otsailera arte partida guztiak jokatu
Xabi Castillo zure taldekide ohiak ere bi kirol horiek uztartu zituen...
nituen. Lehen urtea ondo joan zen.
Numancian igarotako urtea polita izan zen, nahiz eta ez genuen lehenengo mailara igotzea.
2010-2011 denboraldia Athle-
«Dagoeneko garai batean baino errieta gutxiago egiten didate aurrera egiteagatik» «Lehen Mailara oso gazte heldu nintzen, baina ez da erraza erregulartasuna lortzea» «Valladolideko zaletuak hemengoak baino zertxobait hotzagoak dira»
ticen egin zenuen. Caparrosek berarekin nahi ninduela esan zidan, baina 90 minutu bakarrik jokatu nituen. Kirol aldetik ez zen denboraldi ona izan, baina pertsona baikorra naiz. Aurrera begiratu beharra dago. Gaizki egon nintzen, baina familiaren eta lagunen babesarekin aurrera egin nuen.
Azken denboraldia, berriz, sekulakoa izan zen. Numancia taldean eta Valladoliden egindako denboraldien arteko aldea hori da: Sorian ez nuen Lehen Mailara igotzea lortu eta Valladoliden bai.
Dagoeneko futbolari osoa zarela uste al duzu? Bai. Lehen Mailara oso gaztetan heldu nintzen, baina erregulartasuna lortzea ez da erraza. Aurten lortu dudala uste dut. Aurreko denboraldian 41 partida jokatu nituen, eta erregulartasunari eutsi nion. Saltoa eman dudala eta jokalari helduagoa naizela uste dut.
Valladolidera joatea erabaki ona izan zen, beraz. Las Palmas eta Cordoba taldeen eskaintzak ere izan nituen, besteak beste, baina eskaintza sendoena Valladolidena iruditu zitzaidan.
Lehen Mailara igotzea ez da egunero lortzen den gauza. Denboraldi osoan egindako la-
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
naren saria da. Egunak pasa ahala jabetu ginen lortutakoaren garrantziaz. Gainera, denboraldian zehar une txarrak ere pasa genituen: soldatak kobratzeko arazoak izan genituen, baina hori ahaztu, indarrak batu eta aurrera egitea lortu genuen. Valladoliden oso gustura nago. Bi aukera nituen, Athleticera itzultzea edo Valladoliden gelditzea, eta biak onak ziren. Athleticek hartzen ez baninduen, Valladoliden geratzeko aukera nuen.
Lehen Mailaz 2008-2009 denboraldian baino gehiago gozatzea espero al duzu? Lehen Mailan jokatzea sekulakoa da: giroa, futbol zelaiak... Ez dut arantza ateratzeko beharrik. Aurreko denboraldian oso gustura aritu nintzen, eta ez dut uste inori ezer erakusteko beharrik dudanik. Sekula ez dut nire ahalmena zalantzan jarri.
Etorkizunera begira, non ikusten duzu zure burua? Denboraldi honen bukaeran Athleticera itzultzeko aukera dut, taldeak ez balu hala nahi, Valladoliden geldituko nintzateke. Ez dut etorkizunean pentsatzen. Inork ez daki zer gertatuko den eta futbolean gutxiago.
Nolakoa da Gaztelako zalegoa? Hemengoa baino zertxobait hotzagoa da. Gainera, han neguan hotz handia egiten du, eta futbol zelaira joatea ez da erraza. Bestelakoan, bizimodua hemengoaren antzekoa da. Oso ondo jaten da eta bizitza erosoa da. Valladolid etxetik gertu dago, eta ia hilero etortzen naiz. Gainera, gurasoak partida guztiak ikustera joaten dira. Lagunak, berriz, hilean behin joaten dira gutxi gorabehera.
Bakarrik bizi al zara? Bai. Realetik atera nintzenetik asko ikasi dut sukalde kontuetan. Premiazkoa egiteko adina bai, behintzat.
Zein da ezagutu duzun areriorik gogorrena?
GOIBERRI
Bi talde kide ohi aipatuko ditut: Xabi Prieto eta Fran Yeste. Sekulako maila dute, eta erraz jokatzen dute.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
ÂŤKarrozagileok barrutik bizitzen dugu Euskal Jai eguneko festaÂť Itsaso Artolak 16 urte zituela egin zuen bere lehenengo karroza. Aurten, zazpigarrenez errepikatuko du. J. Zarandona Zumarraga Zoze kuadrillako kidea da Itsaso Artola (Zumarraga, 1990). Azken urteetan, Urretxuko Santa Anastasia jaietan Euskal Jai eguneko karrozen desfilean ateratzen den kuadrilletako bat da Zoze. Aurtengoa, desfilean parte hartuko duten zazpigarren urtea da, baina lehenengo aldiko ilusio bera dutela diote.
Nola oroitzen duzu karroza egin zenuten lehen urtea? Hasi ginenean ez genekien ezer. Arlote kuadrillako mutilak eta guk karroza elkarrekin egin ge-
JOSUNE ZARANDONA
nuela oroitzen dut. Urte hartan Mikel Ibarzabalek, orain karroza ikastaroak ematen dituenetako batek, asko lagundu zigun. Izan ere, ez genekien oso ondo nondik hasi ere.
Eta orain, nola moldatzen zarete? Lehenengo urteko karroza, azkenean, ondo atera zen, baina urteekin esperientzian irabazi dugu, eta azken urteetakoak hobeak izan dira. Egia esan, urteetako jarduna nabaritzen da.
Nolakoa da karroza amaitu arteko prozesua?
Lehenengo lana, gaia zehaztea izaten da. Kuadrillan bederatzi gara guztira, eta denon artean gai bat zehaztea izaten da lanik zailena. Behin ideia zein den garbi daukagunean, paperera eramaten dugu. Hortik aurrera materialak aukeratu eta irudimena erabiliz karroza egiten hastea bakarrik geratzen da.
Lana, astuna al da? Egia esan, guk ordu asko sartzen ditugu, baina gustura egiten den lana da. Gainera, karro-
ÂŤKarroza egiten hasi aurretik, lehenengo lana gaia zehaztea izaten daÂť
zagile guztien artean oso giro ona daukagu eta elkarri asko laguntzen diogu.
Karrozen kalitateak behera egin omen du azken urteetan. Nik, hasierako karrozak nolakoak ziren ez dakit. Egia da, hasi berritan karrozak ez direla hain landuak, baina orokorrean lan asko egiten dela esango nuke.
Iaz, eta orain dela bi urte, zuena izan da karrozarik politena. Bai, bi urtetan jarraian irabazi dugu, eta ezin da hitzez azaldu sentitzen dena. Egindako lanaren aitortza da nolabait, eta izugarrizko ilusioa egiten du.
Zer da karrozagile batentzat Euskal Jaia? Festetako egunik onena da. Guk barrutik bizi dugu festa, besteek ez bezala.
GOIBERRI 11
MUNDUTARRAK GOIERRIN N GOIERRITARRAK MUNDUAN
Zenbat lagun zaudete Bategite elkartean? 30 bat herrialdetako 200lagun inguru.
Zeintzuk dira zuen behar nagusiak? Lokal bat behar dugu eta udalarekin borrokan ari gara. Izan ere, etorkinen arazo handienetako bat bakardadea da, eta lokal bat izango bagenu jendeak elkar ezagutzeko aukera izango luke. Gainera, hilero 2.000 kilo janari banatzen dugu 200 lagunen artean. Egoitzarik ez dugunez, janaria nire etxean gordetzen dut.
Nolatan hasi zineten janaria banatzen?
Pedro Urretabizkaia, janariz gainezka duen bere etxeko egongelan. ASIER ZALDUA
Pedro Urretabizkaia Bategite elkarteko kidea
«Lokal bat behar dugu, etorkinen arazo handienetako bat bakardadea baita» Asier Zaldua Beasain Bategite elkarteak Gipuzkoako Etorkinen Eguna antolatu du iganderako. Bultzatzaile nagusia Pedro Urretabizkaia Pitxu da (Beasain, 1957).
Nolatan otu zaizue festa hau antolatzea? SOS Arrazakeria elkarteko kideak gara eta festa hau antolatzea bururatu zitzaidan. Gipuzkoan lehenengoz antolatuko da halako egun bat, eta printzipioz, hurrengo edizioak ere Beasainen izango dira.
Nolakoa izango da ekitaldia? 18 herrialdetako ordezkarik 20 postu jarriko dituzte. Arrozaren Festa egingo da, eta zazpi he-
rrialdetako arroza dastatzeko aukera izango da: Pakistan, Portugal, Ekuador, Nikaragua, Dominikar Errepublika, Nepal, Kolonbia eta Senegalgoa.
Folkloreak ere bere tokia izango al du? Bai, 17:00etan Senegalgo talde batek kalejira egingo du, eta 18:30ean Nepalgo, Maroko eta Latinoamerikako musika entzuteko aukera izango da. Futbol txapelketako finala ere jokatuko dute 12:30ean.
Zuen helburua etorkinei laguntzea da. Zuenaren moduko elkarte asko al daude Gipuzkoan? Gipuzkoan gurea bezalako 4050 talde daude.
«Iazko maiatzean etorkinek plazan akanpatzea erabaki zuten, janaririk ez zutelako»
Babeslea
Iazko maiatzean etorkinek plazan kanpatzeko asmoa zutela jakin nuen, janaririk ez zutelako. Halakorik ez egiteko eskatu nien. Alkatearengana jo nuen eta honek Bergarako Elikagai Bankuarengana bideratu ninduen.
Zer nolako egoera bizi dute Goierriko etorkinek? Egoera zaila bizi dute, hemengo txiroenak baitira. Euren artean langabezia tasa oso altua da.
Arrazakeria kasurik ezagutu al duzu? Hiru ezagutu ditut eta hiruetan administrazioa tartean zen. Behin, auto batek mutiko bat harrapatu zuen Beasainen, eta anbulatorioan ez zioten anbulantziarik eskaini Zumarragara joateko. Lazkaon Nikaraguako emakume bati ez zioten osasun txartela eman nahi. Hemen erroldatua zegoen eta lana zuen. Eta Perutik etorritako emakume bati Lanbiden ez zioten lan kontraturik egin nahi gure artean denbora gutxi zeramalako. Zorionez, hiru arazo horiei irtenbidea ematea lortu genuen.
12 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Ordiziar ahotsak uhinetan Duela laurogei urte, Donostiako Union Radio emisora euskarazko irratsaio bat emititzen hasi zen, astero. Euskal kulturgintzako pertsonaia eta kultur talde asko pasa ziren estudio hartatik, tartean, Ordiziako Eusko Abesbatza. Arkaitz Apalategi Ordizia Euskarazko irratsaio jarraituak ematen hasi zireneko 80. urtemuga bete da aurten. 36ko Gerra aurretik euskaraz eta euskal kulturaren eta folklorearen inguruko hainbat irratsaio egin zituzten. Aurrenekoak 1925 eta 1927 urteen artean egin bazituzten ere, 1932ko martxoan hasi ziren asteroko euskarazko emanaldi finkoak egiten Donostiako Union Radio irratian. Euskarazko irratsaio hori asteazkenetan ematen zuten eta ordubeteko iraupena izaten zuen. Bi urte eta erdi iraun zituen saioak eta 137 saio emititu zituzten, harik eta 1934ko urrian, Espainiako Errepublikako gobernuak irratsaioa debekatu zuen arte. Joseba Zubimendi Luzear zen saio haren zuzendaria eta Ander Arzelus speaker edo esataria; harekin batera aritzen zen bere alaba, Amale Arzelus, euskal irratigintzaren lehenengo emakumezko esataria eta aktorea. Irratsaio hartan, garaiko euskaltzaleek, kultur eragile eta
Ordiziako Eusko Abesbatzako kideak, 1934an, Donostiako Union Radioren estudioan. RICARDO MARTIN
taldeek eta musikariek parte hartzen zuten. Tartean ziren, besteak beste, Joxe Ariztimu単o Aitzol, Xabier Lizardi, Telesforo Monzon, Orixe, Elbira Zipitria edota Basarri. Hitzak eta abestiak, denak zuzenean grabatzen zituzten, eta sarritan, jende asko biltzen zen estudioan.
Ordiziarrak irratian Saio horretan parte hartu zuen taldeetako bat, Ordiziako Eusko Abesbatza izan zen. Gerra aurreko urteetan makina bat saio eta kontzertu egin zituen talde horrek, Garate jaunak zuzenduta. 1934ko martxoan, irratsaioa debekatu aurretik,
Union Radiok Donostian zuen estudioan izan ziren ordiziarrak, zuzeneko saio haietako batean zenbait kanta abesten. Esteban Aranburu piano jotzaileak gidatuta, Usabiaga andereinoak bakarlari lanak egin zituen, hainbat emakumezko ahotsek lagunduta.
GOIBERRI 13
GOIERRI IRUDITAN
Goierriko armarriak (II)
Urretxuko udaletxeko armarria.
GOIBERRI
Idiazabalgo Eztenagatorre etxeko armarria, dragoi eta guzti. ANGEL URTEAGA
Idiazabalgo Maugia dorretxeko (XVI.mendekoa) armarria.
Idiazabalgo XVI. mendeko Oiarbide dorretxeko armarria.
GUILLERMO URRESTARAZU
GUILLERMO URRESTARAZU
Goierriko armarrien argazkiak bidali, goiberri@hitza.info helbidera. Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu.
14 GOIBERRI
ASTEBURUARI BEGIRA
MAITANE LEGARRETA
Kultur astearen azken txanpa asteburuan Araman Gaur, hilak 21, arratsaldeko 18:00etan, Maite Arrese ipuin kontalari beasaindarraren saioa izango da kultur etxean. Bihar, hilak 22, Aramako II. Sagardo txapelketa jokatuko da Arrikutz elkartean, 20:30etik aurrera. Gaur, hilak 21, 18:00etan, Aramako kultur etxean.
Kaleko X. Pintura lehiaketa Legazpin Bihar egingo dute Legazpin kaleko X. Pintura lehiaketa. Goizeko 09:00etatik 10:00etara zigilatuko dituzte oihalak udaletxeko atarian, eta 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira lanak. Bihar, hilak 22, Legazpin.
AIMAR MAIZ
Gaur, arratsaldeko 18:00etan, buruhandiekin eta txistulariekin hasiko dituzte Beasainen Arana Bideluzeko festak. Ondoren, txokolate jana eta disko festa izango dira. Bihar, 17:30ean euskaraokea eta gauean Mystery Train taldearen kontzertua antolatu dituzte. Igandean, 12:00etan herri kirolak eta puzgarriak, eta arratsaldean Tatxin Tatxan haurrentzako ikuskizuna izango dira. Gaurtik igandera, Beasaingo Arana kalean.
MIKEL ALBISU
Arana-Bideluzeko jaiak ospatuko dituzte asteburuan Beasainen
GOIBERRI 15
ERREZETA
Usakumea sagarrarekin. ASIER ZALDUA
Etxeberri jatetxea
Usakumea sagarrarekin Osagaiak: - Usakume bat. - Tipula bat. - Porru bat. - Azenario bat. - Hiru sagar. - Haragi salda. - Oliba olioa. - Gatza. - Ardo txuria eta ardo beltza. - Ko単aka. - Pedro Ximenez ardoa. - Irina. - Azukrea.
L
ehenengo usakumea sueztituko dugu oliba oliotan. Ondoren, tipula, porrua, azenarioa eta sagarra, juliana eran moztuta, gehituko dizkiogu. Dena sueztitu eta flanbeatu ondoren, ardo beltza eta haragi salda botako dizkiogu. 30 minutuan egiten utziko dugu. Irin
pixka bat eta Pedro Xiemenez ardoa bota, eta dena birrinduko dugu. Bestetik, sagar bat puskatan egin eta salteatu egingo dugu. Beste bi sagarrak txikitu eta ardo txuritan egosi ondoren, birrindu egingo ditugu. Zerbitzatzeko, sagar salteatua jarriko dugu oinarrian, gainean usakumea eta laguntzeko, sagar purea.
Bixen Egiguren
Zumarragako Etxeberri jatetxea