bidean 6. mailarako
Gogoratu
zer ikasi duzun
5 . mailan
Koaderno hau...
Koaderno honen edukiak bost arlotan daude antolatuta. Arloak hainbat kolorez bereizita daude eta ordena honetan aurkeztuta:
33.Irakurri testu hau arretaz:
Astelehena,abuztuak3 Gaur, parke nazionaletik gertu dagoen West Yellowstone herrira iritsi gara. Bidaia luzea izan da, baina gurasoek diote merezi izan duela honaino etortzen dirua gastatzea. Baina nik ezin dut burutik kendu Yellowstone parkea sumendi erraldoi baten galdara dela. Aimarrek barre egiten du nire beldurrak azaltzen dizkiodanean, eta lasai egoteko esaten dit, zeren, goian dagoen sumendi lotia esnatuko balitz, etxean egotea ere alferrik izango bailitzateke. «Hobe hemen egon, erupzioa zuzenean ikusteko», esaten du. Ume halakoa! Ni zirikatzen ari da beti. Asteartea,abuztuak4 Gaur parkeko etxola batean gaude; hiru gau igaroko ditugu hemen. Aimar hasi da bereak esaten: grizzly bat afari bila etorri eta neu harrapatuko nauela; otsoak uluka ariko direla gauero nire leihopean... Azkenean, ama haserretu egin zaio eta Aimarrek isildu egin behar izan du. Baina, tira: hain da zoragarria etxolaren ataritik ikusten den paisaia, ezen ahantzarazi egiten dizkidan Aimarren bihurrikeria guztiak.
34.Esan esaldi hauek egia (E) ala gezurra (G) dioten: E G Egunkaria idatzi duen neskaren neba bikia da Aimar. Familiak Yellowstone parkean igaro du lehen gaua. Testuan bi animalia aipatzen dira: hartz arrea eta otsoa. Neskatila kezkatuta dago, sumendian erupzioa lehertu daiteke eta. Aimarrek maite du arreba zirikatzea. Amak esku hartu behar izan du, Iratik neba gehiago ez zirikatzeko. Etxolaren barrualdetik, familiak paisaia harrigarria ikusten du. Testua lehen pertsona pluralean idatzita dago.
Orri-bazterrean, orrialde bakoitzean lantzen diren edukien
laburpena dago, baita Informazioak, bitxikeriak eta abar ere.
Irati eta Aimar anai-arreba bikiak dira, eta oso gogoko dute bidaiatzea.
ESAPIDEAK
Esapideak adierazkortasun handiko esaldiak dira; ahozko jardunean sarri erabiltzen dira. Adibidez: Zur eta lur gelditu esapideak «harrituta geratu» esan nahi du.
ATSOTITZAK
Atsotitzak esaldi laburrak eta trinkoak dira. Ahoz iritsi zaizkigu, belaunaldiz belaunaldi, eta batzuetan errima dute. Irakaspena ere izaten dute. Adibidez: Osasuna, munduko ondasuna.
35. Ordenatu multzo bakoitzeko hitzak, eta sortu esapideak. Gero, lotu bakoitza bere esanahiarekin.
a) kabituta praketan ezin egon:
b) hortz geratu bete aho:
c) zart egin edo zirt:
d) larrian kinka egon:
e) begiko norbait izan:
f) aitaren egin batean: Norbait gustuko izan. Arrisku-egoeran egon. Oso harrituta gelditu. Zerbait oso bizkor egin. Oso harro egon. Duda egin gabe.
36. Berridatzi esaldiak esanahi bereko esapideekin. tutik ere esan hanka egin jo eta ke ibili
a) Ixone buru-belarri dabil entrenatzen.
b) Irakasleak errieta egin zionean, Iratik ez zuen txintik ere esan.
c) Lapurrek ihes egin zuten ostutako diruarekin.
37. Azaldu zer egoeratan erabil daitekeen esapide hauetako bakoitza:
a) Gorriak ikusi:
b) Lekutan egon:
c) Piper egin:
Ariketek hari bera dute, munduko leku baterako bidaia, eta hurrengo ikasturtea prestatzeko balio dute.
Arlo bakoitzeko azken orrialdean ebaluazio-ariketak daude, ikasleek euren aurrerapenak balioesteko.
Egiaztatu zer dakizun
Egiaztatu zer dakizun
1. Esan esaldi hauek egia (E) ala gezurra (G) dioten: E G
Egiaztatu zer dakizun
Ur, bero, maitasun eta bekaizkeria izen zenbakarriak dira.
Bi puntuak gutunen hasierako agurrean erabiltzen dira.
Mota bereko bi hitz bakunez osatutako hitz elkartuak marratxoz idatzi ohi dira.
Esaldi baten barruan informazioa txertatzeko, puntu eta koma erabiltzen dugu.
Adibidez: arropa-denda, gazi-gozo, joan-etorri. Esapideek irakaspena dute. Aditz-lokuzioak hiru hitzez osatutako aditzak dira. Subjektua perpausaren hasieran doa beti. Aditza ezinbesteko elementua da perpausean. Hitzaren hasieran txistukari guztiak idatzi ahal dira: s, x, z, ts, tx, tz.
2. Margotu mailegua eta euskal hitza kolore berarekin. jarraitzaile antzezpen janari lasterra eskursio orrazkera mobil performance hitzaldi speech look follower fast food mugikor txango portero atezain
3.Ordenatu hitzak, sortu perpausak eta gehitu aditza.
a) adarrak / ekaitzaren ondorioz / hautsi / zuhaitzei
b) sagar-pastel gozoak / gozogileak / atera / labetik
c) artistak / iritsi / aurkezpenera / beranduegi
d) zaudete? / zuek / ikusi ez / non / guk 24
Koadernoaren amaieran soluzioak
Komeni da horiek ondo erabiltzea, eta ariketak egin arte ez begiratzea!
Uda une egokia da bidaiatzeko eta leku berriak ezagutzeko. Aimarrekin eta Iratirekin batera, Estatu Batuetako parke nazional batzuk ezagutuko dituzu; adibidez, Yellowstone, Sekuoien Parke Nazionala edo Hawaiiko Sumendien Parke Nazionala.
Bidean 5. mailako edukiak berrikusiko dituzu, 6. mailara ziurtasunez eta konfiantzaz heltzeko behar dituzunak.
Hasi Euskara lantzen! Aurrera!
EUSKARA1. Irakurri arretaz testu hau eta erreparatu lodiz dauden hitzei:
Eguneko lehen argiak agertzen hasi zirenean, baltsa ertzera hurbildu genuen, Illinois aldeko bihurgune handi batean; aizkorarekin makal-adarrak moztu, eta haiekin estali genuen baltsa. Hantxe geratu ginen egun guztian, baltsak ibaian behera, eta lurrunontziak ibaian gora (ur-lasterraren aurka) eta behera nola igarotzen ziren ikusten.
Bigarren gauean zazpi edo zortzi ordu nabigatu genuen, orduko lau milia inguruko urlasterraz. Arrantzatu, mintzatu eta igeri egiten genuen aldizka, lotan ez gelditzeko. Ibai handi eta isil hartan nabigatzeak, ontzigainean etzanda eta izarrei begira, nolabaiteko solemnitatea zuen. Ez zitzaigun ezer gertatu gau hartan, ez hurrengoan, ez hurrengoan.
Gauero zenbait herriren ondotik igarotzen ginen, argi-xingola distiratsu bat besterik ikusi gabe; baina bosgarren gauean Saint Louisen aurretik igaro, eta mundu osoa argituta ikustea bezala izan zen. Saint Petersburgen ziotenaren arabera, Saint Louisen hogei edo hogeita hamar mila lagun bizi ziren, baina nik ez nuen ordura arte sinetsi, goizalde lasai hartako ordu bietan argi multzo zoragarri hura ikusi nuen arte.
Mark Twain, Huckelberry Finn-en abenturak. Anaya (moldatua).
2. Aukeratu erantzun zuzena.
a) Zertan eman zuten eguna protagonistak eta lagunek?
Makal-adarrak erabiliz baltsak egiten.
Itsasontzien joan-etorriari begiratzen.
Lotan, atseden hartzen.
b) Zer irizten zion protagonistak ibaian nabigatzeari?
Ekintza dibertigarria iruditzen zitzaion.
Ekintza aspergarria iruditzen zitzaion.
Ekintza jasoa eta liluragarria iruditzen zitzaion.
c) Zer ikusi zuten bosgarren gauean?
Argi-xingola ahul bat.
Argi multzo handi eta distiratsu bat.
Munduko argirik distiratsuena.
d) Zertaz jabetu zen protagonista argi horiek ikusita?
Sant Louis hiriaren handitasunaz.
Sant Louis hiriaren txikitasunaz.
Sant Louis hiriaren txirotasunaz.
3. Osatu hitz gurutzatuak eta Estatu Batuetako parke nazional baten izena aurkituko duzu. Argazkiak parke horretakoak dira.
1. Indiako filosofia-sistema, meditazioa eta gorputz-jarrera berezien teknikak erabiltzen dituena.
2. Gai gozoa, erleek egiten eta biltzen dutena.
3. Lurraren satelitea, Eguzkiak argitzen duena; gaueko argizagi nagusia.
4. Hodeietatik erortzen den ur izoztua.
5. Zuhaitzez betetako lurraldea.
6. Haririk gabeko konexioa, Internet sarera sartzeko erabiltzen dena.
7. Ugaztun haragijalea, txakur handi baten antzekoa.
8. Ugaztun orojalea, ile sarri eta luzekoa, basoetan bizi dena.
9. Paper- nahiz oihal-zati bat makilatxo batzuei erantsita egiten den jostailua; pixkanaka askatu behar den soka batez loturik eramaten da, haizearen bultzadaz hegan egin dezan.
10. Arraunez mugitzen den txalupa-moduko ontzi txiki eta luzanga, zuhaitz enborra hustuz egiten dena.
11. Lurra inguratzen duen esfera urdina.
4. Idatzi izen berezien multzo bakoitzari dagokion izen arrunta.
a) Marte, Artizarra, Neptuno, Urano:
b) Mary Shelley, Bernart Etxepare, Jane Austen, Karmele Jaio:
c) Mont Blanc, Aconcagua, Kilimanjaro, K2:
d) Ludwig van Beethoven, Wolfang Amadeus Mozart, Johann Sebastian Bach, Antonio Vivaldi:
5. Inguratu perpausotako izen bizidunak eta azpimarratu izen bizigabeak:
a) Artzaina mendira abiatu da, ardiengana.
b) Unaik krabelin ederra ekarri dio amari azokatik.
c) Saguak beldur handia dio katuari.
d) Basozainak haritzak eta urkiak landatu ditu.
6. Esan zer motatakoak diren izen hauek, kolore-kodea kontuan hartuz:
Izen zenbakarriak Izen zenbakaitzak
azukrea onddoa gitarra ibaia
hiria pagoa beldurra hotza
7. Osatu esaldiak, parentesi barrukoak kontuan hartuz.
a) (izen arrunta, bizigabea, zenbakarria) bilduko ditut lorategian.
b) (izen berezia) da Afrikako ibairik luzeena.
c) Zenbat (izen arrunta, biziduna, zenbakarria) daude hor?
d) (izen arrunta, bizigabea, zenbakaitza) zirrara ederra da.
Izenak pertsonak, animaliak, gauzak, landareak, sentimenduak, ideiak… adierazteko erabiltzen ditugu.
Izen motak
» Arruntak: mota guztietako izakiak, gauzak edo lekuak izendatzen dituzte. Adibidez: irakaslea, zuhaitza, mendia… » Bereziak: izakiak, gauzak edo lekuak identifikatzeko erabiltzen dira, eta mota berekoetatik bereizteko. Esaterako: Nagore, Yellowstone…
» Bizidunak: pertsonak eta animaliak dira. Adibidez: neska, lehoia, okina…
» Bizigabeak: landareak eta gauzak dira. Esaterako: pinua, herria, kalea…
» Zenbakarriak: zenbatu egin daitezke. Adibidez: hartz bat, lau zuhaitz… » Zenbakaitzak: ezin dira zenbatu. Esaterako: beroa, esnea, ura…
PUNTUAZIOMARKAK
Puntuazio-markek errazago irakurtzen eta idazten laguntzen digute.
Puntuak (.) amaiera ematen dio perpausari, paragrafoari edo testuari.
Bi puntuak (:) zerrenden eta aipamenen aurretik, eta gutunen hasierako agurrean jartzen dira.
Komak (,) etenaldi laburra adierazten du. Zerrenda bateko elementuak bereizteko, esaldi barruan azalpenak txertatzeko… erabiltzen da.
Puntu eta komak (;) komak baino etenaldi luzeagoa adierazten du.
8. Zertarako erabili dira adierazitako puntuazio-markak? Lotu.
a) Ni bat nator zure ideiarekin; zu, aldiz, ez.
b) Yosemite, Estatu Batuetako parke nazionala, leku ederra da.
c) Aimar, kontuz ibili bisonteekin!
d) Shakespearek hau esan zuen: «Izan ala ez izan».
Esaldiaren hartzaileari deitzeko.
Pertsona baten hitzak aipatzeko.
Elkarren aurkako ideiak banantzeko.
Esaldiaren barruan azalpena txertatzeko.
9. Lotu perpausak.
a) Behinola irakurri nuen: • • «Hartu botika egunean bi aldiz».
b) Kaixo, Maria: • • ogia, fruta, barazkiak eta esnea.
c) Medikuak esan zuen: • • Chicagon nago lanean.
d) Hau guztia erosi • • «Gezurrak buztana behar dut: labur».
10. Idatzi puntuak eta bi puntuak.
a) Etxeparek hau idatzi zuen «Euskara, jalgi handi mundura!»
b) Marta maitea Bihar itzuliko naiz Parisetik
c) Paellak osagai hauek ditu arroza, barazkiak eta okela
d) Atzo iritsi nintzen Hawaiira Oporraldia egingo dut hemen
11. Jarri falta diren komak eta puntu eta komak.
a) Edgar Allan Poe estatubatuar idazle handia Bostonen jaio zen 1809an.
b) Aitor ekarri platerak sardexkak labanak eta koilarak.
c) Zauritutako animaliak zaintzen dituzte: astoak zaldiak hegaztiak…
d) Elur-oreinak daude hemen han aldiz bisonteak.
e) Aimarrek hamaika urteko mutikoak saria irabazi du.
A Aimar y a Irati les interesa mucho todo lo relacionado con la geología. En el Parque Nacional de los Volcanes de Hawái van a poder admirar el volcán más grande de la Tierra y uno de los más activos. Para ello se han familiarizado con algunos términos propios de este fenómeno de la naturaleza, como chimenea, lava o cráter, gracias a su guía en castellano.
¡Un buen momento para repasar Lengua castellana!LENGUA CASTELLANA
1. Lee las normas que Aimar e Irati deben tener en cuenta al visitar alguno de los parques naturales de los Estados Unidos:
El parque tiene señalizados los senderos, las pistas y las carreteras por los que se puede circular o caminar; no está permitido utilizar vehículos fuera de las carreteras ni transitar por los caminos o carreteras de uso exclusivo para el personal del parque.
Por motivos de seguri dad, no se puede hacer fuego fuera de los luga res destinados para ello en las zonas de recreo.
En la entrada del parque se halla un punto de información para orientar al visitante sobre los lugares más interesantes, el significado de las señales... Una vez dentro, hay que dirigirse al personal si se necesita resolver alguna duda.
Hay que respetar la flora y la fauna del parque: está prohi bido arrancar flores y reco ger frutos; tampoco se per mite molestar a los animales ni darles de comer, pues no se puede alterar su dieta con alimentos inadecuados.
No está permitida la acampada libre. Se han habilitado unas zonas para tiendas de campaña, caravanas y autocaravanas con todos los servicios necesarios.
Se debe mantener lim pio el parque: es impres cindible depositar los re siduos en las papeleras o en los contenedores.
• Añade una norma en la que se explique la necesidad de no hacer ruido dentro del parque y dibuja una señal que la ilustre:
SINÓNIMOS Y ANTÓNIMOS
Los sinónimos son palabras que tienen el mismo significado o prácticamente el mismo: subir, ascender
Los antónimos son palabras que tienen significados contrarios: subir / bajar; ascender / descender
Para que dos palabras sean sinónimas o antónimas entre sí, deben tener la misma categoría gramatical. Por ejemplo, subir, bajar, ascender y descender son verbos.
2. Aimar no sabe qué perjuicios puede causar a un animal del parque si le da de comer, aparte de alterar su dieta. ¿Le ayudas?
3. Busca en el texto del reglamento del parque un sinónimo de cada una de las palabras siguientes:
a) caminos: f) guiar:
b) desperdicios: g) acceso:
c) rutas: h) áreas:
d) alimentación: i) pulcro:
e) incertidumbre: j) relevantes:
4. Rodea con un círculo según la leyenda: sinónimo antónimo
RESPETAR
acatar • obedecer • admirar • maltratar • despreciar • tolerar
SILENCIAR yacer • reposar • trabajar • tumbarse • echarse • moverse
revelar • avisar • confesar • acallar • enmudecer • desvelar
DESCANSAR
ENTREGAR
otorgar • quitar • desposeer • tomar • suministrar • dar
ENCOGER
ensanchar • estirar • aumentar • achicar • reducir • contraer
5. Busca en esta sopa de letras los antónimos de las palabras de la lectura indicadas y escríbelos:
6. Copia ordenadas alfabéticamente las palabras que aparecen subrayadas en el texto del reglamento del parque:
7. Escribe al lado de cada una de estas palabras de la lectura la que deberíamos buscar en el diccionario para saber su significado:
a) está: i) papeleras:
b) puede: j) necesarios:
c) carreteras: k) zonas:
d) vehículos: l) caravanas:
e) lugares: f) existen:
g) permitido:
h) halla: depositar – arrancar – resolver necesitar – alterar caminar – orientar
DEFINICIÓN Y ACEPCIÓN
Definir es explicar el significado de una palabra. Las definiciones se encuentran en los diccionarios. Una misma palabra puede tener más de una acepción, es decir, más de un significado según el contexto.
8. Teniendo en cuenta las palabras guía, que tienes en la cabecera de la tabla, rodea las dos palabras de cada grupo que no encontraríamos en la página correspondiente del diccionario:
Parque y parte Animal y anónimo Información e ingeniería Campamento y camuflaje párrafo
parsimonia parra parrilla partido
parlotear aniversario anís ánima animalada ansia anochecer inflar informalidad informe infracción infravalorar inglés camping camisa campana canal campaña campesino
9. Lee la definición de pista y responde a las preguntas que tienes a continuación:
pista: 1. f. Señal que queda al pisar o al pasar por un lugar una persona o un animal: el caballo iba dejando una pista en la arena SIN huella, rastro. 2. Señal que sirve para descubrir una cosa o para llegar a una conclusión: la policía siguió una pista falsa. SIN indicio. 3. Superficie donde despegan o toman tierra los aviones. 4. Superficie que se utiliza para practicar deportes o hacer carreras con vehículos: pista de tenis 5. Camino o carretera de tierra. 6. Superficie que se utiliza para bailar.
a) ¿A qué significado corresponde la palabra pista en la primera norma del reglamento del parque (pág. 25)?
b) ¿Qué significa la f.?
c) ¿Qué indica la abreviatura SIN?
d) ¿Por qué hay unas oraciones o expresiones en letra cursiva?
Parke nazionalak dira Estatu Batuetako erakargarri turistiko nagusietako batzuk. Mundu osoko jendeak bisitatzen ditu, eta kilometro asko egiten dituzte naturaz gozatzeko.
Egin zenbakiak eta hasi Matematikarekin!
1. Identifikatu kasu bakoitzean gaizki ordenatuta dagoen zenbakia, eta idatzi berriro biribilduta.
a) 342 < 392 < 402 < 399 < 405 < 412 < 420
b) 3 452 < 3 398 < 4 325 < 4 587 < 5 238 < 5 326
c) 100 214 > 98 789 > 87 025 > 93 248 > 79 525
2. Esan zer kantitate adierazten duen letra bakoitzak zenbakizko zuzenean.
ZENBAKERA HAMARTARRA
Gure zenbaki-sistema posizionala da, hau da, zifra bakoitzaren balioa betetzen duen posizioaren araberakoa da.
Esate baterako: 3 456 789,012 zenbakian, zifren balioa honako hau da:
3: milioikoak
4: ehun milakoak
5: hamar milakoak
6: milakoak
7: ehunekoak
8: hamarrekoak
9: unitateak
3. Biribildu unitatera zenbaki hamartar hauek:
a) 4,2 ≈ 4 f) 902,08 ≈ k) 65,91 ≈
b) 5,8 ≈ g) 0,7 ≈ l) 34,4 ≈
c) 1,6 ≈ h) 23,67 ≈ m) 32,1 ≈
d) 4,32 ≈ i) 3,59 ≈ n) 12,92 ≈
e) 3,23 ≈ j) 4,4 ≈ ñ) 19,57 ≈
4. Idatzi berriro zenbaki hamartar hauek, txikienetik handienera: 3,43
5. Idatzi dagozkien zenbakiak.
a) 3 milako, 2 ehuneko, 3 unitate eta 5 ehunen:
b) 8 milako, 2 hamarreko, 5 unitate, 4 hamarren eta 2 milaren:
c) 3 milioiko, 7 ehun milako, 5 hamarreko eta 4 ehunen:
0: hamarrenak
1: ehunenak
2: milarenak
ZENBAKI HAMARTARRAK
Zenbaki hamartar bat zati oso batek eta zati hamartar batek osatzen dute, koma batez banatuta. Zati hamartarra unitatea baino txikiagoa da 17,32
zati osoa zati hamartarra
ZENBAKIAK ORDENATZEKO
SINBOLOAK
Zenbakiak honako sinbolo hauek erabiliz ordenatzen dira:
< (baino txikiagoa), = (berdina), > (baino handiagoa)
ZENBAKI ERROMATARRAK
Zenbaki erromatarren baliokidetasunak:
I : 1
V: 5
C: 100
D: 500
X: 10 M: 1 000
L: 50
» Soilik hiru zenbaki erromatar berdin idatz daitezke jarraian
» Beste baten eskuinean dagoen zenbaki bat batu egiten zaio; ezkerrean jarrita dagoena, berriz, kendu egiten zaio
» V, L eta D zenbakiak ezin dira errepikatu
MENDEAK
Urte bat zer mendetakoa den jakiteko, milakoen eta ehunekoen zifrei erreparatu behar diegu, eta besteak baztertu
Ateratzen den zenbakiari 1 gehitu behar zaio, eta zenbaki erromatarretan idatzi.
Adibidez, 1947 urtea:
1 947 19 + 1 = 20 xx mendea
00n amaitzen den urtea mendearen azkena da.
Adibidez, 1600. urtea xvi mendekoa da oraindik
6. Idatzi zenbaki erromatarrekin.
a) 25:
b) 254:
f) 2 103:
g) 1 650:
c) 318: h) 896:
d) 464: i) 48:
e) 19: j) 3 857:
7. Idatzi zenbaki erromatar hauei dagozkien zenbakiak:
a) XXVIII: f) LXXVI:
b) CCCXXIX: g) DCCXIX:
c) CLXXIII: h) CCXXXVIII:
d) MDLV: i) CLI:
e) CDXC: j) MMCDXLIX:
8. Zuzendu esaldi hauetan gaizki idatzita dauden zifrak:
a) Charles Darwin 1809an jaio zen, hau da, xviii. mendearen hasieran.
b) Marie Curie 1867an jaio zen eta 67 urte zituela hil zen. Beraz, xviii . eta xix . mendeetan bizi izan zen.
c) Yellowstone parkea 1872an sortu zuten, hau da, xviii. mendearen amaieran.
d) Iparrorratza 1044 inguruan hasi zen erabiltzen, hau da, ix mendean.
10. 12 urteko hiru lagunek igerilekuan igaroko dute eguna.
Hiruren sarrerak ordaintzeko, daukaten diru guztia elkartzea erabaki dute. Juanek 3,45 € ditu; Paulak, bi halako, eta
Alexek, Paulak baino 2 € gutxiago. Kalkulatu.
Juanek duen dirua
Paulak duen dirua
Alexek duen dirua
Hiruren artean duten dirua
Sarrera baten prezioa
Hiru sarreren prezioa
• Nahikoa diru izango dute?
11. Bete itzazu taulak.
Udal-igerilekua
Sarrera orokorra: 8 €
7 eta 12 urte bitartekoak: 5 €
6 urtetik beherakoak: doako sarrera
ATZEAN 0 DUTEN ZENBAKIAK
BIDERKATU ETA ZATITUKO DITUGU
Biderkatzeko:
» Zenbakiak biderkatuko ditugu, eskuineko zeroak alde batera utzita.
» Emaitzari, kendu ditugun zero guztiak gehituko dizkiogu
104 x 30 = 3 120
Zatitzeko:
» Zatikizunaren eta zatitzailearen zero-kopuru bera kentzen dugu
» Zenbakien arteko zatiketa egingo dugu, zatikizunaren eskuinean geratzen diren zeroak alde batera utzita
» Zero horiek zatiduraren eskuinera gehituko ditugu
15 000 : 500 = 30
12. Egin kenketa hauek:
13. Behatu termometroei eta idatzi gradu erdiko tenperatura-jaitsiera balego bakoitzak markatuko lukeen balioa.
14. Yellowstone parkeak hiru milioi eta erdi bisitari inguru jasotzen ditu urtero. Datu hori kontuan hartzen badugu, zein izan da azken hamabi urteetako bisitarien kopurua?
15. Arroila Handian, zoru gardena duen pasabide bat jarri dute, eta 1 200 metroko altueran esekita dago. Begiratu zortzi solairuko eraikin baten marrazki eskematikoari. Zenbat eraikin beharko lirateke pasabidea dagoen altuerara iristeko? Eta zenbat solairu?
Sekuoien Parke Naturala sekuoia erraldoi ugari dituelako da ezaguna (100 metroko altuera har dezakeen zuhaitz mota bat). Zuhaitz horietako batzuetan tunel bat egin dute, auto bat igaro ahal izateko bezain handia.
Hurrengo
orrialdeetan Zientzietako edukiak berrikusiko dituzu.
ZIENTZIAK1. Badakizu Ameriketako Estatu Batuak geografikoki kokatzen? Osatu testua, kasu bakoitzari dagokion puntu kardinala idatziz.
Ameriketako Estatu Batuak Lurreko herrialde handienetako bat da. Haren lurraldea
gehienbat
hemisferioan dago.
Kanadarekin eta
Hiru ozeanotako urez inguratuta dago:
• Artikoa, .
• Barea, .
• Atlantikoa, .
Mexikorekin muga egiten du.
2. Iratiri eta Aimarri jarraian aipatzen diren lau parkeak bisitatzea gustatuko litzaieke. Bilatu Interneten zer estatutan dauden, koloreztatu mapan kodearen arabera eta idatzi dagozkien estatuen izenak.
Yellowstone
Arroila Handia
Sekuoien Parkea
Great Smoky Mountains
ORIENTATZEN GARA
Leku batean orientatzeak gida gisa balioko diguten puntu finko batzuk aurkitzea esan nahi du, eta puntu horiekiko gure kokagunea zein den jakitea.
Orientatzeko modurik onena lau puntu kardinalak aurkitzea da: iparraldea, hegoaldea, ekialdea eta mendebaldea
MAPA
ETA PLANOA
Mapa bat Lurraren gainazalaren zati handi baten irudikapena da, eskalan egindakoa, edo baita Lurraren gainazal guztiarena ere, goitik ikusita.
Plano bat lurralde baten zati txiki baten (herri jakin baten, etab.), eraikin baten, objektu baten... eskalan egindako irudikapen geografikoa da, goitik ikusita.
BAKTERIOAK
Lurrean milioika izaki bizidun bizi dira. Horietako batzuk zelula bakar batez osatuta daude, hala nola bakterioak (moneroen erreinua), eta beste batzuk milioika zelulaz osatuta daude, adibidez, landare eta animalia gehienak.
Bakterioak izaki zelulabakar prokariotoak dira (nukleorik gabeak). Airean, uretan, lurrean, gure azalaren gainean eta gure hestearen barruan egoten dira. Batzuetan gizakientzat kaltegarriak izan daitezkeen arren, gehienak onuragarriak dira.
3. Parke naturalek bisitari-gune bat izaten dute, eta bertan leku interesgarriei, bidezidorrei, meteorologiari eta abarri buruzko informazioa ematen dute. Gainera, bisita antolatzen laguntzeko era guztietako materialak eskaintzen dituzte.
a) Zer alde dago mapa baten eta plano baten artean?
b) Adierazi zer motatako irudikapen grafikoa erabiltzen den hiri bateko kaleak eta ekipamendu nagusiak irudikatzeko.
Planoa. Mapa.
4. Oporretan batzuetan urruneko lekuetara joaten gara, gure gorputza ohituta ez dagoen bakterioak dauden lekuetara. Markatu batez bakterioei buruzko datu zuzenak.
a) Nolako organismoak dira… eukariotoak. prokariotoak.
b) Zer dira...? animaliak. landareak. moneroak. onddoak. protoktistak.
c) Nolako elikadura dute...? heterotrofoa. autotrofoa
d) Idatzi zer neurri hartu behar diren bidaiatzen denean, bakterioek eragindako infekzioak saihesteko.
5. Yellowstone Parke Nazionala basoz (% 80), belardiz (% 15) eta ibai eta aintziraz (% 5) osatutako ekosistema handia da. Osatu ekosistema honen grafikoa, izenak dagozkien lekuetan idatziz:
6. Yellowstonen sumendi-aktibitate handia dago. Geiserrak eta iturri termalak ugariak dira. Erantzun.
a) Zer da geiserra?
b) Lurraren zein aldetan sortzen dira?
Atmosferan. Hidrosferan. Geosferan.
c) Zer energia mota sortzen du fenomeno geologiko horrek?
SUMENDIAK ETA GEISERRAK
Sumendia lurrazala barne-geruzekin zuzenean lotzen duen irekidura bat duen mendia da, non, tenperatura altuaren ondorioz, harkaitzak fusioegoeran dauden (magma).
Geiserra iturri termal mota bat da, aldian-aldian ur beroko eta lurrunezko zutabe bat airera botatzen duena.
EUSKADIKO LURRALDEA
Euskadi Ipar hemisferioan dago, hain zuzen ere Europako hegomendebaldean.
7 234 km2-ko azalera dauka, eta 2 milioitik gorako biztanle-kopurua.
7. Ameriketako Estatu Batuetako estatu hauetan parke nazionalak daude. Horietako zer estatutan dago sumendi-aktibitate handia? Azpimarratu:
Alaska
Texas Hawaii Florida Mexiko Berria Virginia
National Parks are large areas of protected land. There are almost 400 protected areas in the United States of America!
On these pages, you will review your English.
1. What is a National Park? Match the words in column A to the ends of the sentences in column B.
People take photos of beautiful places.
In National Parks we can live in the National Parks.
Many different plants and animals places of special environmental interest.
National Parks protect learn a lot about the environment.
2. Look at the American National Park Service logo below.
a) Complete the words on the right:
b) Fill in the gaps in these sentences using the words from the National Park Service protects.
• The represents the wildlife.
• The represents the vegetation.
• The represents the beautiful scenery.
• The represents the natural resources.
c) Which two colours are in the logo? Write them here. The two colours are o and g
3. Unscramble the letters to discover the name used for the guards in the National Parks:
INTRODUCTIONS
There are many ways to start talking to someone you have never met before. Here’s the easiest one: just say hello and tell them your name. Then, if possible, shake hands.
4. Read and circle the correct form. Then draw a selfportrait and write a short description of yourself:
HI! MY NAME IS PETER. I AM FROM CHICAGO, IN AMERICAN /AMERICA. I AM AMERICAN /AMERICA. I SPEAK ENGLAND /ENGLISH AND SPAIN /SPANISH.
5. Each year people travel from around the world to visit America’s National Parks. Read the captions and complete the table:
My name is Mei and I am Chinese.
My name is Felipe and I am Brazilian.
Name
My name is Luis and I am Peruvian.
My name is Alisah and I am Australian.
Country
6. Yellowstone National Park is famous for its abundant and diverse wildlife. Write the plurals of the above words:
a) pine
b) eagle
c) mouse
d) bat
e) trout
f) wildflower
g) raven
h) deer
i) whitefish
j) oak
k) owl
l) salmon
PLURAL NOUNS
Plural nouns are words used to indicate that there is more than one person, animal, place, thing or idea:
» The plural form of most countable nouns is created simply by adding the letter -s: car cars.
» Words that end in ch, x, s require an -es for the plural: beach beaches box boxes gas gases.
» There are some exceptions to these rules. Some words are irregular and do not change at all or change their form completely (deer deer; sheep sheep); and some are irregular (person people).
» Others are more tricky and change depending on the context: – fish fish (collectively, but when talking about two or more species fishes) – cheese cheese (uncountable, but when talking about different types cheeses).
PRONOUNS
A pronoun is a word that takes the place of a noun. There are both subject and object pronouns.
» We use subject pronouns as the subject of the verb: He is my friend
» We use object pronouns: – as the object of the verb: Leia doesn’t like him.
– after prepositions: Peter is waiting for me.
7. Now, put the following words in the correct boxes:
pine – bat – coyote – raven – whitefish – eagle – trout deer – oak – mouse – wildflower – salmon – willow chub – owl – osprey
Fish Plants Mammals Birds
8. Below are some of the rules and regulations for National Parks. Complete the blanks with the words in the box:
plant – native – garbage – roads – trails
a) Pets can scare animals.
b) Take all your home.
c) Vehicles must stay on the
d) Collecting any is prohibited.
e) Walk along designated only.
9. Read these sentences. Put a cross in the correct box:
a) Climbing is difficult for… she me they
b) The dog is sitting in between… he they them
c) The mountain rises in front of… they she you
d) Orientation in the woods is difficult for… your him he
e) Making a fire camp is easy for… we they her
SOLUZIOAK
Edukiak
LENGUACASTELL ANA
Sinónimos y antónimos
Definición y acepción
Clases de nombres
El sintagma nominal
Las palabras derivadas
Diptongos e hiatos
Acentuación
Las conjugaciones verbales
Uso de la b y la v. Uso de la h
Tipos de oraciones
Sujeto y predicado
La polisemia y la homonimia
Los determinantes y los adverbios
ZIENTZI AK
Mapa eta planoa
Bakterioak
Sumendiak eta geiserrak
Euskadiko lurraldea
Izaki bizidunen sailkapena
Kate trofikoak
Ekosistemak
Onddoak, algak eta likenak
Materia eta energia
Egoera-aldaketak
Ingurumen-arazoak
Klima eta Lurreko zona klimatikoak
Lurraren zatiak
Kanpoko eragile geologikoak
Biztanleria eta demografia
Aro historikoak
EUSKARA
Izena
Puntuazio-markak
Adjektiboa
Maileguak
Hitz elkartuak
Marratxoaren erabilera
Eremu semantikoa
Esapideak eta atsotitzak
Aditza
Aditz-sistemak
Deklinabidea
Adberbioa
Perpausa
Txistukariak
MATEM ATIKA
Zenbaki hamartarrak
Zenbakiak ordenatzeko sinboloak
Zenbaki erromatarrak
Atzean 0 duten zenbakiak biderkatzea eta zatitzea
Ordena eragiketa konbinatuetan
Ehunekoak
Zatikiak
Denboraren neurria
Luzera, masa eta edukiera neurtzea
Lerroak eta angeluak
Mapen eskala
Triangelu motak
Poligono motak
Batezbestekoa
kalkulatzea
ENGLISH
Introductions
Plural nouns
Pronouns
Question words
Telling the time
Gerund
The simple past
Superlatives
Indefinite articles
There is / There are
Lehen Hezkuntzako
6. mailarako bidean
Gogoratu zer ikasi duzun 5. mailan
Iratirekin eta Aimarrekin Estatu Batuetan bidaian, Yellowston, Hawaiiko Sumendiak
eta beste parke nazional batzuetan zehar, arloka antolatutako koaderno honekin
LHko 6. mailarako prestatzen zaren bitartean.
Jolastuetaikasi
Bilatu koadernoaren amaieran aplikaziora sartzeko modua, eta ondo pasa ikasten duzun bitartean!
EUSKARA LENGUA CASTELLANA ZIENTZIAK ENGLISH MATEMATIKA