DBH • BATXILERGOA
Biologia eta Geologia
hazi eta hezi
bat eginik
DBH BATXILERGOA
hazi eta hezi
bat eginik
IKASKUNTZA ZENTZUDUNA Curriculumaren edukietan zorrotz sakontzea eta sormena sustatzea (ikaskuntzaren arloko testuinguru eta erronka berriei aurre egiteko) beharrezkoa da xxi. mendeko hezkuntzan. Izan ere, funtsezkoa da ikaskuntza sakona, diziplinartekoa eta esanguratsua lortzeko, ikaskuntza zentzudunerako bidean. Gure proiektuak hausnartzeko eta bat egiteko ariketen aldeko apustua egiten du, pentsamendu-aniztasuna eta ezagueren ulermen sakona sustatzearen aldeko apustua; hain zuzen ere, pentsamendu kritikoaren aldeko apustua egiten du. Gaitasunen eremuko zereginari, bestalde, hurbileko eta benetako lanen bidez egiten dio aurre, ikastea gizartearekin lotzen duten eta gizartearekin bat egitea ahalbidetzen duten erronka errazen bidez. Pertsonaren ezaugarriak garatzeko diseinatu diren ariketak ere eskaintzen ditu; ezaugarri horiek, besteak beste, ekimenerako funtsezkoak diren norberaren buruarekiko konfiantza, helburuak lortzeko motibazioa edo porrotaren aurreko iraunkortasuna dira. Hezkuntza inklusiboaren alde jokatzen du; ikasleen beharren aniztasunari erantzungo dion hezkuntzaren alde, hain zuzen ere. Lankidetzan ikastea bideratzeko moduak eskaintzen ditu, eta baliabideak eskaintzen ditu informazio digitala eta ikus-entzunezkoa erabiltzeko eta informazio horretara hurbiltzeko. Ebaluaziorako tresnen multzo zabala eta aberatsa ere eskaintzen du. Hezkuntzaren eremuko asmo sakon horiek guztiak, alde batetik, familiei eskaini nahi dizkiegu; halaber, irakasleei ere laguntza eskaini nahi diegu zeregin horretan, gure baliabideen eta heziketarako proposamenen bidez.
Ekimena Ekintzaile izan nahi dugu gure ingurua aldatzeko.
Lankidetzan ikasi
Gure proiektuak ikasleen ekimena sustatzen du.
Elkarlanean eramaten ditugu aurrera eginkizunak. Metodologia didaktiko oso eraginkorra da, eta liburuetako hainbat ariketa, zeregin eta erronkatarako proposatzen da.
Familia Ikasteko laguntzailerik onena. Eskolan ikasten duguna familiekin partekatzen dugu, semealabekin batera parte har dezaten ikaskuntzan.
Zorroztasuna Zorroztasunez eta sormenez ikasi eta lan egiten dugu. Edukiak zorroztasun zientifikoz garatzen dira; proposatzen diren ariketak eta lanak, gainera, motibagarriak dira eta ikastea errazten dute, ikasleen ikerketaren eta parte-hartzearen bidez.
PROIEKTUAREN
GAKOAK
Gure proiektuak ikaskuntza burutsua eta pentsamendu kritikoa bultzatzen ditu. Proiektu koherentea da ikasleen garapenaren ezaugarriekin. Gainera, egokia da gure autonomia-erkidegoko curriculuma garatzeko; izan ere, bat dator curriculum horren helburuekin, ebaluazio-irizpideekin eta ikasketa-adierazleekin.
Pentsamendu kritikoa
Aberastasuna
Pentsamendu-aniztasuna sustatzen dugu.
Askotariko ariketa, lan eta proiektu motibagarrien bidez ikasten dugu.
Liburuetan proposatzen diren ariketa eta lanak denetarikoak dira, eta era askotako helburu eta erronkak planteatzen dituzte, pentsamendu sakon eta dibergentearen erabilera eta estrategiak garatzeko.
Era askotako ariketa, lan eta proiektuak eskaintzen dira, bai ikasleen liburuetan, bai irakasleen materialetan; horrela, irakasleek baliabide ugari dute proiektua ikasgelako beharrizanetara egokitzeko.
Ebaluazioa Ebaluatzeko denetariko tresna eta baliabide berritzaileak eskaintzen ditugu. • • • •
Portfolioa. Gaitasunak ebaluatzeko tresnen eranskina: errubrikak, jomugak... Hasierako ebaluazioa. Kanpoko ebaluaziorako probak: monografia didaktikoa eta tresna informatikoa. • Errubriken diseinua. • Ebaluazio-proba idatziak. • Edukien ebaluaziorako proben sorgailua.
IKTak IKTak erabiltzen ditugu gure munduarekin konektatzeko. Gure proiektuak paperean eta euskarri digitalean eskaintzen ditu edukiak. Liburu digitala du irakasgai bakoitzean, ikasgelan erabiltzeko, eta webgune bat irakasle, ikasle eta familiek erabiltzeko: www.anayaharitza.es.
Gaitasunak Erronkak ditugu eta gure gaitasunak praktikara eramanez egiten diegu aurre. Ikaskuntza osoa eta uztartua eta gaitasunen garapena bultzatzen ditugu, ikasleak gizartean ondo molda daitezen.
Diziplinartekotasuna Ikasten duguna lotu eta aplikatu egiten dugu. Ikaskuntza globala sustatzen dugu, irakasgai guztietako edukiak lotzea bultzatzen duten proposamenen bidez.
Irakasleen prestakuntza Irakasleei beren lanean laguntzen diegu. Prestakuntzako programa espezifikoen, monografia didaktikoen eta metodologia-estrategiei buruzko koadernoen bidez, irakasleei berrikuntzen berri izaten eta egunean egoten laguntzen diegu.
Parte hartzea Gure ikasgeletan ikasle guztiak hartzen ditugu aintzat. Ikasteko zenbait estilo eta erritmorekin eta hainbat adimenekin lan egiteko proposamenak egiten ditugu, berdintasuna eta parte-hartzea sustatzeko.
DBH BIOLOGIA ETA GEOLOGIA IKASLEENTZAKO MATERIALA LIBURUAK Lehen, hirugarren eta laugarren mailarako, liburuak curriculum-garapenera egokitutako ariketak eta edukiak ditu; horien bidez, oinarrizko gaitasun guztiak landu, eta ikasketa-adierazleak lor daitezke. Materialak proposamen asko ditu pentsamendu kritikoa, lankidetzako ikaskuntza eta ekimena garatzeko.
PROIEKTU DIGITALA Liburu digitalak Inprimaturiko liburuaren bertsio digitala, askotariko baliabide osagarriz aberastuta.
Ikasleen eta familien webgunea
www.anayaharitza.es webgunean, ikasleek hezkuntzako eta kultura-aisialdiko baliabidez beteriko gunea aurkituko dute.
IRAKASLEENTZAKO MATERIALA PROPOSAMEN DIDAKTIKOA Ikaslearen liburuko orrialde bakoitzaren ustiapen didaktikoa eskaintzen dute: • Metodologia-iradokizunak. • Ariketen soluzioak. • Webgunerako estekak. • Ariketa osagarriak.
4
Materialak, gainera, irakasleentzako baliabideak ditu (eskuragarri webgunean): • Ebaluazio- eta autoebaluazio-fitxak. • Gaitasunetan oinarrituriko probetan trebatzeko atazak. • Inklusioa eta aniztasuna kontuan hartzen dituzten lanak. • Gaitasunak garatzeko materiala.
PROIEKTU DIGITALA Liburu digitalak Ikaslearen liburuko orrialdeak ageri dira, askotariko baliabidez aberastuta; gainera, irakaslearen beraren baliabideak ere baditu.
Irakasleen webgunea www.anayaharitza.es Baliabidez beteriko gunea, edukiak zure ikasleen beharretara egokitzeko.
1 Honelakoa da ikaslearen liburua
2
Unitatearen hasiera • Elkarrizketa, lankidetzalana eta aurretiazko ideiak hautematea sustatzen duen testu laburra. • Hasi aurretik atalean, unitatea lantzeko jakin behar diren kontzeptuak ageri dira, laburbilduta.
Edukien garapena • K ontzeptu nagusiak nabarmentzen dira, argazki, irudi eta eskema argigarriekin batera. • B i ariketa mota daude: Landu irudia, eta Ulertu, pentsatu eta ikertu...
3 Zientzia-lantegia Ikasleek metodologia zientifikoa hobeto ezagutzeko, ariketa errazak eginez.
Izan ekimena eta ikasi Sormena, erantzukizuna, motibazioa eta planifikazioa sustatzeko, ikasleek egin behar duten ataza baten bidez.
4 Praktikatu ikasitakoa ntolatu ideiak, Aplikatu eta A Egin aurrera ataletan, zenbait ariketa daude arrazoitzeko, lotzeko, grafiko nahiz testu bidezko informazioa antolatzeko eta interpretatzeko, ikertzeko, ondorioztatzeko, etab.
5
Zientzia-proiektua Hiruhileko bakoitzean bat. Ikasleek zientzia-lanaren trebetasunak planifikatu, aplikatu eta barneratu egingo dituzte.
5
BATXILERGOA BIOLOGIA ETA GEOLOGIA IKASLEENTZAKO MATERIALA PROIEKTU DIGITALA
LIBURUAK Anaya-Haritzak hezkuntza-administrazioek gaur egun ezartzen dituzten xedapenak jaso ditu proiektu honetan. Liburuak hamabost unitate didaktikotan egituratzen ditu Batxilergoko lehen mailarako curriculum-edukiak.
Liburu digitalak Inprimaturiko liburuaren bertsio digitala, askotariko baliabide osagarriz aberastuta
Ikasleen eta familien webgunea www.anayaharitza.es webgunean, ikasleek hezkuntzako eta kultura-aisialdiko baliabidez beteriko gunea aurkituko dute.
IRAKASLEENTZAKO MATERIALA IRAKASLEAREN LIBURUA
PROIEKTU DIGITALA
Irakaslearen liburuan, unitate bakoitzaren programazioa dago, baita Biologia eta Geologiako proiektua osatzen duten material inprimatuei eta digitalei buruzko informazio asko ere.
Irakasleen webgunea www.anayaharitza.es Baliabidez beteriko gunea, edukiak zure ikasleen beharretara egokitzeko
Soluzioak webgunean eskuragarri
6
Honelakoa da ikaslearen liburua
Unitatearen hasiera
1
• Testu labur bat unitateko alderdi nagusiei buruzko eztabaida eta hausnarketa egiteko. • Zerrendatuta ageri dira unitateko atalak eta unitatea garatzeko behar diren kontzeptuak (webgunean daude). • Pentsamendu zientifikoaren bilakaerari loturiko gertaera nagusien ardatz kronologikoa.
2 Unitateko edukiak • Edukiak irudi eta eskema argigarri askoren laguntzaz azaltzen dira, ikasleek errazago ulertzeko eta ikasteko. •L an-proiektuak eta webguneko baliabide digitalak kontsultatzeko iradokizunak.
Kontzeptu-eskemak
3
pigrafe askotan, landutako E edukien kontzeptu-eskemak ageri dira, edukiok errazago ikasteko eta berrikusteko.
4 Unitatea ikasteko gida • Ikasleek beren laburpena egiteko gidoia. • Oinarrizko kontzeptuak zer neurritan eskuratu diren jakiteko autoebaluazioa. Webgunean bertsio interaktiboa dago, zer emaitza lortu den ikusteko.
5
Indartzeko eta sakontzeko ariketak • Oinarrizko edukiei eta irudiak nahiz grafikoak interpretatzeari buruzko ariketak. • Testu-azterketak eta saiakuntzak edukiak lotzeko.
7
PROIEKTU DIGITALA Gure proiektu digitala tresna didaktiko eraginkorra da irakaslearen lana errazteko, ezaguerak finkatzeko eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua motibatzeko.
LIBURU DIGITALA Deskribapena
Sarbidea
Gure liburu digitalek bi bertsio dituzte: ikaslearena eta irakaslearena.
Gure liburu digitalak online daude eta deskargatu egin daitezke, konexio onik ez dagoenean erabili ahal izateko.
• Ikaslearen bertsioan, ikasliburuko orrialde guztiak ageri dira, era askotako baliabide osagarriz aberastuta. Bertsio hori DBHko eta Batxilergoko irakasgai guztietarako dago. • Irakaslearen bertsioak eduki bera eskaintzen du, baina irakaslearen beraren baliabideak ere baditu; adibidez, proposamen didaktikoa eta inprimatzeko baliabideak. Liburu hori DBHko irakasgai guztietarako dago.
Online eskuratzeko, Anaya-Haritzaren webgunetik sartu behar da (irakaslearen edo ikaslearen eremu pribatutik). Bestela, lizentzia erabil daiteke, ikastetxeko ikaskuntza-plataforma birtualetik. Lizentzia hori erabiliz, gure liburu digitalak bisore batean deskarga daitezke, Interneterako konexiorik gabe landu ahal izateko. Bisoreak bertsioak ditu PCrako (Windows, Linux, Mac), tabletetarako (Android, IOS) eta Chromebook gailuetarako.
www.anayaharitza.es WEBGUNEA www.anayaharitza.es webguneko eremu pertsonala. Gure ikasliburuen erabiltzaileek baino ezin dute erabili; gune bat eskaintzen du irakasleentzat, eta beste bat ikasleentzat eta familientzat: Irakaslearen webgunea: horren bidez, irakasleek ikasleen beharretara egokitu ahal izango dituzte edukiak, baliabide gehigarriak erabiliz; halaber, alderdi didaktiko garrantzitsuak indartzeko aukera izango dute. Horretarako, hau guztia eskaintzen dugu: • Liburu digitala. • Programazioa. • Deskargatzeko baliabideak. • Diziplinarteko baliabideak: kanpoko ebaluazioko probak. Ikaslearen eta familiaren webgunea: baliabidez, teknikaz eta ariketaz beteriko gunea eskaintzen du, ikasitako edukiak finkatzeko. Atal batean, irakurketa-gomendioak eta kultura-aisialdiari buruzko beste informazio interesgarri batzuk ematen dira familientzat. • Liburu digitala. • Bideoak. • Ariketa interaktiboak. • Deskargatzeko dokumentuak, etab.
8
www.anayaharitza.es
Gure liburu digitalak PCren eta MACen sistema eragile guztiekin dira bateragarriak. Liburuak iPad-era edo Android tabletetara jaisteko app-ak, berriz, haien aplikazioak saltzen dituzten dendetan daude eskuragarri.