
1 minute read
Azalerak eta perimetroak
Curriculuma egokitzeko fitxak
Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei laguntzeko fitxak dira: - Ikaskuntza-arazo berariazkoak dituzten ikasleak. - Hezkuntza-sisteman berandu hasitako ikasleak. - Arreta Faltaren Nahastea eta hiperaktibitatea duten ikasleak. - Autismoaren Espektroko Nahasmena duten ikasleak. - Baldintza bereziak edo eskola-historia berezia duten ikasleak.
Fitxa hauek sortzeko, mota askotako metodologia-egokitzapenak egin dira. Horrela, curriculumean jasotako edukiak ikasle guzti-guztien eskura jartzen dira, eduki bat bera ere utzi gabe. Honako egokitzapenak egin dira: • Teoria-azalpen laburrak eta zehatzak. • Enuntziatu laburrak. • Enuntziatuetako aditzak nabarmentzen dira. • Galdera hobeto ulertzen laguntzeko hitzak nabarmentzen dira. • Lexiko erraza erabiltzen da. • Espazioak eta zuriuneak egokitzen dira, argitasunaren mesedetan.
iPad 9:45 AM 100% Indartzeko fitxak
Unitatean zehar ikasitako ezagutzak praktikatzea da helburua. Edukiak indartu behar dituzten baina hezkuntza-beharrizan berezirik ez duten ikasleei zuzenduta dago.


Sakontzeko fitxak
Fitxa hauetan, ikasleek hainbat ariketa izango dituzte, oinarrizko konpetentzietan sakontzeko. Ezagutzak eskuratu dituzten ikasleekin erabiltzeko aukera izango du irakasleak, edukietan gehiago sakondu dezaten.
iPad 9:45 AM 100%
