Mundua helburu: Euskara 6. Lehen Hezkuntza. Lagina

Page 1

Lehen hiruhilekoa
LEHEN HEZKUNTZA Euskara
DAUKA Munduahelburu 6
12HILEKO LIZENTZIA PROIEKTU DIGITALA

Gatazkak konpontzeko zer modu dauden aztertu, eta egoera horietako bat antzeztuko dugu.

Bakea, justizia eta erakunde sendoak

Liburu- eta disko-azoken garrantziari buruz hausnartu, eta liburu-azoka txiki bat antolatuko dugu taldeka.

3 7

Kalitate oneko hezkuntza

Bizitzako une bakoitzean zerk beldurtzen gaituen aztertuko dugu. Gero, beldurrezko istorioak idatzi, eta beldurrezko jaialdian parte hartuko dugu.

Genero-estereotipoei buruz zer ikasi dugun hausnartu, eta miresten dugun norbaiten biografia laburra idatziko dugu.

Osasuna eta ongizatea

Generoberdintasuna

Artearen bidez historiako garai bakoitzean zer irudikatu nahi izan den aztertu, eta gustuko artelanen aurkezpena egingo dugu.

Historian hezkuntzaren alde lan egin duten pertsonei buruz hausnartuko dugu. Gero, gida bat egingo dugu irakaspena duten testuekin.

Aisialdirako dauden eskaintzak alderatuko ditugu, eta jendea kultura-ekitaldietara animatzeko kanpaina egingo dugu.

Euskal produkzioek zer zailtasun dituzten aztertuko dugu. Gero, euskal filmen programa osatu, eta gustuko filmen kritika idatziko dugu.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Kalitate oneko hezkuntza

Osasuna eta ongizatea

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

Esloganak sortuko ditugu gure inguruko txokoak ezagutarazteko, eta txango-proposamen bat aurkeztuko diegu ikaskideei.

Gure herrian zer hobetu daitekeen aztertuko dugu, iritziak bilduko ditugu, eta herritarren foroa osatuko dugu.

Teknologiaren eraginez gure lanbideak nola aldatu diren hausnartu, eta gustuko lanbide bat aurkeztuko dugu.

Turismo aktiboak dituen abantailak zerrendatu, eta udarako ekintza dibertigarriak antolatzeko bidaiaagentzia bat sortuko dugu.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Itunak, helburuak garatzeko

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Lehorreko bizitza

8 74 140 24 90 156 106 172 56 122 188 IKASKUNTZA-EGOERA
OR. Zer ikasiko dugu?
10
11
12 Jokatu gizalegez Artea, kulturen isla Zenbat txoko zoragarri! Liburuak ikasgai Hezkuntza denontzat Iritzien foroa Izulaborrian Gozameniturri Ekinaren ekinez Garenaz harro Gure ekoizpenak Bizi natura!
HELBURUA AURRERA GJH
5 9 2 6
4 8
1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA 2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA
1 40
3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

IRAKURGAIA KOMUNIKAZIOA EZAGUTU HIZKUNTZA EZAGUTU LITERATURA

• Irakurgaia: Aracne , Greziako mitoa.

• Ikasi hitzak: Greziako mitoak

• Irakurgaia: Mandarinazaporeko musua , E. Canal

• Ikasi hitzak: liburuak eta liburutegiak

• Irakurgaia: Drakula , Bram Stoker.

• Ikasi hitzak: literaturaren klasikoak

• Irakurgaia: Gazte abenturazale bat , Daniel Dafoe.

• Ikasi hitzak: abenturazaleak

• Ahozko testuak

• Testua, paragrafoa, perpausa

• Hizkuntza-erregistroak

• Testua (I): koherentziabaliabideak

• Irratsaioa

• Testua (II): kohesiobaliabideak

• Iritzia eman

• Biografia eta autobiografia

• Hiztegi motak

• Puntuazio-markak (I)

• Izena eta adjektiboa

• Definitzea

• Puntuazio-markak (II)

• Izenordaina

• Sinonimoak eta antonimoak

• Puntuazio-markak (III)

• Determinatzaileak

• Polisemia, homonimia eta paronimia

• Puntuazio-markak (IV)

• Deklinabidea

• Euskal literatura idatziaren jatorria

• Literatura-generoak

• Literaturaren gai nagusiak

• Lehen eta bigarren mailako pertsonaiak

• Irakurgaia: Artearen bila munduan zehar , Caroline Desnoëttes.

• Ikasi hitzak: artea

• Irakurgaia: Alegiak bertsodoinuz, A. Paskual Iturriaga.

• Ikasi hitzak: alegiak eta alegialariak

• Irakurgaia: Maitasunhitzak, Edmond Rostand.

• Ikasi hitzak: antzerkikonpainia

• Irakurgaia: Zinemaegitaraua

• Ikasi hitzak: zinemaren mundua

• Ahozko aurkezpena

• Azalpen-testua

• Olerkiak, abestiak eta abeslariak

• Testu bat osatu eta laburtu

• Inprobisazioa

• Narraziotik antzerkira

• Film bati buruz mintzatu

• Zinema-gidoia

• Maileguak

• Maileguen idazkera

• Aditza (I)

• Hitz eratorriak (I): atzizkiak

• Txistukariak (I): s, x, z

• Aditza (II)

• Hitz eratorriak (II): aurrizkiak

• Txistukariak (II): ts, tx, tz

• Aditza (III)

• Hitz elkartuak

• Hitz elkartuen idazkera

• Aditza (IV)

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Orain edo inoiz ez: Ikusi arte ezin sinetsi

• Literatura-baliabideak (I): paralelismoa, aliterazioa

• Literatura-baliabideak (II): hiperbolea, sinestesia

• Antzerkia (I): komedia eta tragedia

• Antzerkia (II): bakarrizketa eta solasaldia

• Irakurgaia: Xareta eskualdea

• Ikasi hitzak: Euskal Herriko txokoak

• Irakurgaia: Misio baten bila, Arthur Conan Doyle.

• Ikasi hitzak: elkarrizketak

• Irakurgaia: Antzinako lanbideak

• Ikasi hitzak: lanbideak

• Irakurgaia: Altxor ezkutuaren bila, Mark Twain.

• Ikasi hitzak: Hiri galduak eta altxor ezkutuak

• Turismo-gida

• Kazetaritza-testuak (I): albistea eta erreportajea

• Inkesta

• Kazetaritza-testuak (II): iritzi-artikuluak

• Euskalkiak eta euskara batua

• Eskema

• Jarraibide-testua

• Publizitatea

• Tabu-hitzak eta eufemismoak

• h letra

• Adberbioak

• Lexiko-aberastasuna

• -a itsatsia

• Perpausa (I)

• Eremu semantikoa eta familia lexikoa

• bait- eta -arazi

• Perpausa (II)

• Ahozko esaerak

• Siglak, akronimoak eta laburdurak

• Perpausa (III)

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · BIrika berdea: Eta ondoren, zer?

• Bertsolaritza

• Baladak

• Gaur egungo euskal literatura

• Literatura-testuak iruzkindu

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Kutxa magikoa eta haren zaintza : Kutxa magikoari buruzko mitoak

Honelakoa da zure proiektu digitala

Proiektu honek ikasturteko eduki guztiak eskaintzen dizkizu, bai liburu digitalaren bidez, baita era askotako jardueren bidez ere.

Ikasteko beste modu bat ezagutuko duzu, erraza, intuitiboa eta edozein plataforma eta gailurekin bateragarria.

Nola sartu?

Zure liburuko lehenbiziko orrialdearekin batera aurkituko dituzu proiektu digitalean sartzeko behar dituzun argibide guztiak.

Zer generotakoa da testu bakoitza? Arrazoitu.

b Etenpuntuak

a c d

Etsaien ontzia seiehun edo zazpiehun metrora baino ez zegoen. Tximista, bere izenari ohore eginez, azkar hurbiltzen ari zitzaion, haren kontra talka bortitza egiteko asmoz. Kortsarioaren bandera beltz handia altxatu zuten, eta Kortsario Beltzak oihu egin zuen: —Itsasgizonok! Aurrera! Gora filibusteroak! Emilio Salgari, Kortsario beltza. Anaya (moldatua).

Gulu gulu gulu gu gulu gulu gulu; errekatxoak han du bere zurrumurru. Horra nik arrosa gorri, horra nik lilia, erreka-jolasari gogoz eskainia. Nemesio Etxaniz, Gure poesia. Haritza.

2 Zer gai lantzen du unitatearen hasierako irakurgaiak?

Osatu liburu-bilduma Lauko taldetan, liburu-bilduma txiki bat egingo duzue:

• Denon artean, aukeratu literaturaren ohiko lau gai.

Bat-batean, Sarak garrasi egin zuen; hatzarekin keinuak egiten ari zen, itsasertzean. Harantz begiratu zuten guztiek. Gorpu bat ageri zen; harkaitz baten kontra altxatuta zeukan burua. Gizon batzuk behera jaitsi ziren gorpuari begiratzeko. Soka bat zeukan gerrian lotuta. Bram Stoker, Izu-istorioak. Elkar (moldatua).

Julieta Nork esan zizun hemen aurkituko ninduzula?

Romeo Maitasunak; galderak eginarazi zizkidan. Aholkua eman zidan; nik begiak eskaini nizkion. Ez naiz pilotua, baina, urrun bazeunde ere, urrutiko itsasoetako ertzik urrunenean, berehala itsasoratu nintzateke zu bezalako altxor baten bila. William Shakespeare, Romeo eta Julieta. Anaya (moldatua).

• Taldekide bakoitzak gai bat aukeratu, eta horri buruzko eleberri bat bilatuko du liburutegian. Ekarri eleberria ikasgelara eta kontatu zeri buruzkoa den ikaskideei.

hitz hauek erabiliz:

ikusi erakundea ibilgailu

pertsonak garraiatzeko … gurpilduna, zaldi batek edo gehiagok tiratua. Anfitrioi: hirian edo etxean gonbidatuak hartzen dituen pertsona edo …

• Konde: noblezia-…, markesaren azpikoa.

• Islatu: zerbaiten irudia ispiluan edo uretan …

• Amildegi: lurrazalean gertatzen den ... moduko ebaki sakona.

• Gatibu: askatasunik gabe besteen ... dagoena.

Zalgurdia, Claude

EZAGUTU LITERATURA eai 52 IKASI DUDANA ANTOLATU 1 Osatu eskema koadernoan, «Ezagutu hizkuntza» atalean buruz ikasitakoa kontuan hartuz eta adibideak jarriz. Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, inprimagarria duzu. Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan. Literaturaren gai nagusiak Bidaiak, abenturak,
Osatu
Osatu
maitasuna, natura, bizitza eta heriotza ohiko gaiak dira mundu osoko literatura-lanetan, edozein generotakoak direla ere (narrazioak, olerkiak, antzerki-lanak).
zure hitz-bilduma
definizioak,
• Zalgurdi:
Puntuazio-markak

Zer eskaintzen dizu?

Era askotako baliabideak ditu; paperezko liburuaren erreprodukzioa baino askoz gehiago da.

Honakoak egiteko aukera izango duzu:

Ariketak egin

ariketa elkarreragileak

Aztertu

laburpen elkarreragileak, eskemak...

Ikasi

audioak, bideoak, Game Room-ak...

Ebaluatu

autoebaluazioa, portfolioa...

Nolakoa da?

Erantzun globala era askotako hezkuntza-ingurune baterako.

Intuitiboa

Zuk erraz erabiltzeko modukoa.

Gailu anitzekoa

Edozein gailu motatan (ordenagailuan, tabletan, smartphonean…) egokitzen eta ikusten da, pantailaren edozein tamaina eta bereizmenetan.

Deskargagarria

Aukera ematen du Interneteko konexiorik gabe lan egiteko eta gailu batean baino gehiagotan deskargatzeko.

Sinkronizagarria

Erabiltzaileak egiten dituen aldaketak berez sinkronizatzen dira, lan egiteko erabilitako edozein gailu konektatzean.

Unibertsala

Bateragarria da ikastetxeetan gehien erabiltzen diren sistema eragileekin, ikaskuntzako inguru birtualekin (IIB) eta hezkuntza-plataformekin (LMS).

53 U3 atalean ortografiari orrialde honen bertsio baliabide-bankuan. Parentesia Puntuazio-markak Claude Monet mende titulua horma

1 Jokatu gizalegez

Munduan, ohikoak dira tentsioak, desadostasunak eta hase rreak. Baina ondo bizitzeko, gizarte baketsuak behar ditugu, eta, horretarako, elkarrekin harmonian bizitzeko prestutasuna izan behar dugu.

Justizia, hain zuzen, pertsonen arteko harmoniari eusteko beharretik sortu zen. Gizarteko kideen arteko harremanetarako arau batzuk ezarri, eta ekintza jakin batzuk baimendu edo debekatzen ditu. Era horretan, gizartean arazo asko saihesten dira.

Zure ustez, zein dira munduan bakea lortzeko gakoak?

Zer deritzozu?

Badakizue zer den zuzenbideestatua?

Nork egiten ditu legeak? Noren mesederako egiten dira?

Zein dira elkarbizitza ona izateko gakoak?

Datua

Usoa bakearen ikur unibertsala da. Haren irudikapen ezagunenetako bat Pablo Picasso artistak Bakearen Munduko Kontseilurako 1949an eginikoa da.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Gatazkak konpontzeko zer modu dauden aztertu, eta egoera horietako bat antzeztuko dugu.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia: Aracne

Zein da munduko ehulerik onena?

8
Ikasi hitzak Ezagutuko ditugu Greziako mitoak?

Ahozko testuak

Nolako testuak sortzen ditugu ahoz?

Testua, paragrafoa, perpausa

Nola daude osatuta testuak?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Hiztegi motak

Puntuazio-markak (I)

Izena eta adjektiboa

EZAGUTU LITERATURA

Euskal literatura idatziaren jatorria

9 16
!
eai

Irakurgaia

Armiarma da munduko ehulerik trebeena eta nekaezinena. Baina, nondik datorkio trebetasun hori?

Irakurri Greziako mito hau eta jakingo duzu.

Aracne

Antzina, ehunak eskuz josten zirenean, bazen Aracne izeneko ehule bat, beste guztiak baino trebeagoa. Haren tapizak hain ziren ederrak, ezen jendeak dirutzak ordaintzen baitzituen haien truke. Jostunek kilometroak egiten zituzten Aracne lanean ikusteko, ehungailuko hariekin musika jotzen ariko balitz bezala.

—Jainkoek talentu itzela eman dizute —esaten zioten lagunek.

—Txorakeriak! Edozein jainkok baino hobeto ehuntzen dut nik. Munduko ehulerik onena naiz.

Behin batean, emakume zahar bat zegoen Aracneren atzean eserita, harilak ikuskatzen.

—Eta, Atenea jainkosaren aurka lehiatuko bazina, irabazi egingo zenuke? —galdetu zion.

—Ateneak ez luke zer eginik izango nire aurka —erantzun zuen Aracnek.

Bat-batean, emakumearen ile zuria urrezko argi batez bilduta gelditu zen. Haize-bolada batek haren berokia hautsi, eta zilarrezko koraza bat eta tunika zuri distiratsu bat utzi zituen agerian. Ez zegoen zalantzarik, Atenea zen, begi griseko jainkosa ezin ederragoa.

—Lehiatu gaitezen, bada! —esan zuen.

10
ULERTU
Irakurri aurretik

Ateneak Olinpo mendiaren irudia ehundu zuen. Jainko guztiak agertzen ziren, kementsu, eskuzabal, xarmagarri. Kreazioko izaki guztiak ere ehundu zituen, eta jendeak eskua luzatzen zuen haiek laztantzeko.

Aracnek ere jainkoen irudia ehundu zuen. Baina irudi komikoa zen. Jainkoen nagikeriak eta harrokeriak irudikatzen zituen. Jainkoak gizakiak bezain irrigarri agertzen ziren. Eta tximeleta bat irudikatu zuenean belar izpi batean pausatuta, bazirudien hegan egin behar zuela. Aracneren irudian itsasoa distiratsua zen, haizeak artasoroak kulunkatzen zituen, tapiza natura bera baino ederragoa zen.

—Ehulerik onena zara —esan zion Ateneak—. Trebetasun paregabea duzu. Aracnek, puztuta, irribarre egin zuen.

—Baina trebetasuna baino handiagoa duzu harrokeria —esan zuen jainkosak—. Eta, lotsagabe halakoa! —erantsi zuen, Aracneren tapiza seinalatuz—, barre egiten duzu jainkoen lepotik. Eskarmentu handia hartuko duzu, bada!

Eta ahoan sartu zion anezka. Gero, lehentxeago bere burua emakume zahar bihurtu zuen bezala, Aracneri ere itxura aldatu zion. Aracneren hatz luze eta trebeak okertzen hasi ziren. Gorputza uzkurtu eta belztu egin zitzaion. Ahotik hari bat irten, eta Aracne bertatik zintzilik gelditu zen, zuhaitz batean.

—Eternitate guztian ibiliko zara tapizak ehuntzen! —esan zuen jainkosak—. Baina, zoragarriak izan arren, jendeak puskatu egingo ditu nazkatuta.

Horrela, bada, Aracne munduko lehen armiarma da, eta beti ibiliko da ehuntzen, gelen ertzetan, ekortzen ez diren leku ilunetan... Eta, armiarma-sareak tapizik harrigarrienak badira ere, jendeak beti puskatzen ditu ikusi eta batera.

Greziako mitoa.

Ehule: ehunak eta oihalak egiten dituen langilea.

Haril: hariak bilduz egiten den bola.

Atenea: Greziako mitologian, jakinduriaren jainkosa. Anezka: ehundegietan haria daraman tresna.

U1
11
Geraldine McCaughrean, The Orchard Book of Greek Myths. Orchard (moldatua).

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Nor dira istorioko pertsonaia nagusiak?

2 Non eta noiz gertatu dira ekintzak?

3 Egiazko istorioa dela uste duzu? Zergatik?

Idatzi testuari buruz

4 Zergatik zen ezaguna Aracne?

5 Zertarako egiten zituzten kilometroak jostunek?

6 Zer iritzi zuen Aracnek bere buruaz?

7 Behin emakume zahar bat agertu zitzaion. Nor zen? Zer proposatu zion?

8 Zer irudi ehundu zuen Aracnek? Lotu eta idatzi deskribapen labur bat.

Tximeletak distiratsua zen.

Jainkoak hegan egin behar zuela ematen zuen.

Haizeak gizakiak bezain irrigarri agertzen ziren.

Itsasoa artasoroak kulunkatzen zituen.

9 Zergatik hartu zuen mendekua Ateneak?

10 Zer eskarmentu eman zion Aracneri?

11 Zertan ari da harrezkero Aracne?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

12 Badu irakaspenik istorioak? Idatzi, labur-labur.

13 Zer deritzozu Aracneren harrokeriari? Zuzena da horrelakoa izatea? Azaldu.

14  Zertan zara zu trebea? Binaka jarrita, kontatu elkarri.

Zigorra eztabaidagai

Ateneak gogor zigortu zuen Aracne. Taldeka jarrita, eztabaidatu:

• Zer deritzozu Ateneak Aracneri jarri zion zigorrari? Merezi zuen zigor hori?

• Prest gaude gure ekintzek dituzten ondorioak onartzeko?

• Zuen ustez, balio dute zigorrek zerbait ikasteko?

12

Ikasi hitzak: Greziako mitoak

Antzinako greziarrek, naturako gertakariak azaltzeko, alegiazko istorioak sortu zituzten: mitoak. Olinpo mendiko jainko-jainkosak ziren mitoetako protagonistak, baita beste izaki batzuk ere: musak, ninfak, heroiak…

1  Greziako mitologian hainbat jainko-jainkosa daude. Bilatu informazioa sarean eta lotu.

Zeus Apolo

Poseidon

Hermes

Artemisa Afrodita

Atenea Dioniso

c. Jainko guztien nagusia g. Ehizaren jainkosa

d. Maitasunaren jainkosa h. Itsasoetako jainkoa

2 Gurpil logikoa  Aurreko ariketa kontuan hartuz, lotu irudi bakoitza dagokion jainkoarekin edo jainkosarekin.

3 Erabiltzen ditugun hitz askok mitologian dute jatorria. Erreparatu eta lotu:

zereal Kronos, denboraren erregea

eoliko Zeres, nekazaritzaren jainkosa

kronologia Eolo, haizearen jauna

Itsasoko

c g Euria

d h Haizea

4 Taldeka, pentsatu zer giza ezaugarri lotu daitekeen naturako elementu hauekin:

Behe-lainoa

Izarrak

U1 13
a e
b f olatuak
Gogoan hartu! Greziar mitologian, Nemesis zen justizia ordainarazlearen jainkosa. Greziarrek munduaren orekan sinesten zuten, eta oreka hori apurtzen zuen guztiari jainkosaren zigorra jartzen zitzaion.
a. Jakinduriaren jainkosa e. Jainkoen mezularia
b. Musikaren eta arteen jainkoa f. Ardoaren jainkoa

Ahozko testuak KOMUNIKATU

Hainbat motatako ahozko testuak daude. Alde batetik, testu arruntak ditugu; esaterako, solasaldiak ikaskideekin, senideekin, dendariekin, etab. Bestetik, testu landuagoak; adibidez, eskolako aurkezpenak, telebistako edo irratiko eztabaidak…

Ahozko testuak egokiak izan daitezen:

• Ideiak ordenatuta azalduko ditugu.

• Erritmo eta intonazio egokia erabiliko dugu.

• Hotsak argi ahoskatuko ditugu.

• Hizkera egokituko dugu, solaskidearen arabera.

1 Denboralerroa  Entzun arretaz Ekoren mitoa eta ordenatu gertakariak.

a) Herak, haserre, mintzamena kendu zion Ekori.

b) Eko Nartziso ederrarekin maitemindu zen.

c) Bere ahots liluragarria utzi zuen mendietan betiko.

d) Behin, azpikeriaz, istorioak kontatzen hasi zitzaion Herari.

e) Eko mendietan hil zen bihozminez.

f) Mintzakidearen azken hitzak errepikatuko zituen beti.

g) Eko ninfa eder bat zen eta istorio zoragarriak kontatzen zituen.

h) Nartzisok barre egiten zuen Ekoren kontura.

2 Erantzun galdera hauei:

• Ahozko zer testu mota entzun duzu?

• Non entzun daitezke horrelako testuak?

• Izan duzu zailtasunik testua ulertzeko? Azaldu.

3 Aztertu hitz hauek zer lotura duten Ekoren mitoarekin:

• Nola esaten da oihartzun hitza gaztelaniaz? Badu zerikusirik irakurgai arekin?

• Bilatu nartzisismo hitzaren esanahia Hiztegi Batuan. Zer lotura du en tzun dugun mitoarekin?

Mitoen bila

Binaka jarrita, Greziako mito bat kontatuko diozue elkarri:

•  Bilatu mito ezagun bat sarean. Hauetako bat izan daiteke: Pandoraren kutxa , Dedalo eta Ikaro , Midas erregea , Ulises

• Bildu ideia nagusiak orri batean eta idatzi laburpena. Gero, ikasi mitoa buruz eta kontatu zure taldekideari.

• Esan ikaskideari zure lana ebaluatzeko. Ados zaude egin duen ebaluazioarekin?

14

Testua, paragrafoa, perpausa

KOMUNIKATU

Testua ideia bat edo batzuk adierazten dituen hitz multzoa da. Testuak laburrak eta hitz gutxikoak izan daitezke, baita luzeak eta orrialde anitzekoak ere.

Paragrafoa testua osatzen duten ataletako bakoitza da. Paragrafo batetik bestera, puntu eta bereiz egiten da.

Perpausa hitzak elkartuz sortzen den unitatea da. Hitzek esanahia duen mezua sortzeko balio dute. Paragrafo bereko perpaus batetik bestera, puntu eta jarrai egiten da.

1 Irakurri testua eta erantzun galderei.

Monarka tximeleta

Monarka tximeleta intsektu hegalari ezaguna da. 8 eta 10 cm arteko luzera du, eta itxura ikusgarria: hiru hanka-pare ditu, eta lau hego koloretsu, ezkata distiratsuz estaliak. Buruan bi antena luze dauzka, lente ñimiñoz beteak, inguruko guztia ikusteko.

Bizitzarik luzeeneko tximeleta da monarka. Bederatzi hilabete bizi daiteke; beste tximeleta batzuk, gehienez 24 aste. Amerikako hainbat herrialdetan (AEBn, Kanadan eta Mexikon) bizi da, eta migrazio luzeak egiten ditu klimara hobeto egokitzeko.

Monarka tximeletaren elikadura era askotakoa da. Beldarrak direnean, asclepias izeneko lorea jaten dute. Nagusitu ahala, beste gauza batzuk jaten hasten dira: ura, nektarra eta frutak. Banana, laranja eta angurria oso maite dituzte, adibidez.

• Zenbat paragrafo ditu testuak?

• Zer paragrafok du perpaus gehien? Eta gutxien?

• Zein da testuaren gaia? Zer ideia adierazten du paragrafo bakoitzak?

2 Irakurri izenburu hauek:

• Pentsatu zer hiru ideia idatziko zenituzkeen gai bakoitzari buruz.

• Zer irudi gehituko zenioke testu bakoitzari?

3 Jarraitu urrats hauei eta idatzi koadernoan:

a) Kirol hitzarekin lotura duten hiru hitz.

b) Esaldi bana hiru hitz horiekin.

c) Hiru paragrafo dituen testu bat, kirolari buruzkoa, hiru esaldi horiekin.

Gogoratu

Testuaren izenburua eta irudiak lotuta daude gaiarekin.

U1 15
Claire Llwellyn, Jaio da tximeleta. Ttarttalo (moldatua) Munduko paisaiak Ugaztunak Bizitza osasungarria

Hiztegi motak

Hiztegiak ordena jakin baten arabera sailkaturiko hitzen bildumak

dira. Hainbat hiztegi mota daude:

• Hiztegi orokorrak: hizkuntza bateko hitzak jasotzen dituzte, ordena alfabetikoan, hitz bakoitzaren esanahiarekin batera.

• Hiztegi entziklopedikoak: izen bereziei, leku-izenei eta edozein jakintza-arlori buruzko informazioa ematen dute.

• Hiztegi elebidunak: hitzak hizkuntza batetik bestera itzulita ematen dituzte.

• Sinonimoen eta antonimoen hiztegiak: antzeko eta aurkako esanahia duten hitzak jasotzen dituzte.

• Hiztegi teknikoak : jakintza-arlo bateko hitzen esanahia azaltzen dute: arte-hiztegia, kimika-hiztegia…

1  Bilatu sarean hiztegi hauek eta esan bakoitza zer motatakoa den:

Adorez 5000 Hiztegi orokorra

Literatura Terminoen Hiztegia Hiztegi elebiduna

Hiztegi Batua Sinonimoen eta antonimoen hiztegia

Harluxet Hiztegia Hiztegi teknikoa

Morris Hiztegia Hiztegi entziklopedikoa

2 Zer hiztegi mota erabiliko zenuke hauek jakiteko?:

a) Ehun hitza ingelesez nola esaten den.

b) Nagikeria hitza euskaraz beste modu batera nola esaten den.

c) Medikuntzako artroskopia hitzak zer esan nahi duen.

d) Atenea jainkosa nor izan zen.

e) Uzkurtu hitzak zer esan nahi duen.

Hiztegi-sarrerak ordenatzen

Armiarma hitzari buruzko hiztegi-sarrerak desordenatu egin dira. Jarri bakoitza dagokion hiztegi motaren barruan.

Hiztegi teknikoa

armiarma: ragno

Hiztegi elebiduna euskara-italiera

armiarma: zortzi hankako zomorroa, hegorik gabea. Gorputzaren atzealdeko hariarekin armiarma-sarea egiten du.

Gogoratu

Sarean ere mota guztietako hiztegiak daude.

Hiztegi orokorra

armiarma: zaraneoen ordenako artropodoa. Gorputza prosoma eta opistosoma deritzen bi ataletan banatuta dute.

¡ 16
EZAGUTU HIZKUNTZA

Puntuazio-markak (I)

1 Berridatzi testua, falta diren puntuazio-markak erabiliz. Gero, adierazi ikono bakoitzari zein dagokion.

Kaixo, Naiara ★

Aste honetan Greziako mitologia lantzen ari gara ♣ Irakasleak esan digu hainbat jainko-jainkosaren izenak ikasi behar ditugula ♣ Honezkero zenbait ikasi ditut ★ Afrodita, Atenea, Zeus, Apolo… Gainera, hau ere esan digu ★ «Bilatu Greziako mito bat biharko eta ekarri eskolara» ♣

Zer moduz zaude? Hobeto? Egin beharreko lan guztien zerrenda egin dizut, itzultzen zarenerako ♣

Oh ♣ ★ezusteko bat dugu zuretzat!

Puntuazio-markek testua hobeto antolatzen laguntzen digute. Gogoratu puntua eta bi puntuak noiz erabili behar diren:

Kasu hauetan erabiltzen da:

• Perpausari, paragrafoari eta testuari amaiera emateko.

• Laburduren ostean. Adibidez: etorbidea etorb .

Aditzera ematen dute ondoren azalpen bat edo arrazoi bat datorrela. Erabili:

• Zerrenden hasieran.

• Hitzez hitzezko aipamenetan.

• Gutunen hasierako agurraren ostean.

2 Idatzi bi puntuak kasu bakoitzean eta azaldu zergatik erabili dituzun.

– ditut / Amerikako / bisitatu / Txile, / Hego / herrialdeak / Peru…

– hau / Esaera / dio / zotza, / «Nolako / zaharrak / ezpala». / halako

maitea / Atzo / zure / nuen. / Adiskide / jaso / gutuna

«Amaia, / esan / gaur / Amak / dit / goizean / logela». / batu

lehengusu / Josu, / ditu / Edurnek / hiru / Galder / Iker. / eta

3 Aukeratu esaldi bat, eta idatzi jarraipena, bost perpausetan.

– Bat-batean, norbaitek atea ireki zuen.

Xabierrek gutuna idatzi zion Amaiari.

Esploratzaileak bidaia zoragarria egin du.

Udan liburu interesgarri bat irakurri dut.

Puntuazio-marken lantegia

Idatzi bost lerroko testu bat, puntu aren eta bi puntu en erabilera guztiak jasotzen dituena.

U1 17
♣ = … ★ = …
Puntua ( .) Bi puntu ( :)

Izena eta adjektiboa

Izena

Izen ek pertsonak, gauzak, zirrarak… izendatzen dituzte. Hainbat motatakoak daude:

Izen arruntek mota guztietako izaki, animalia edo gauzak izendatzen dituzte (armiarma, aulki); izen bereziek, ordea, izaki, animalia edo gauza bakarrak (Atenea, Olinpo).

Izen zenbakarriak zenbatu egin daitezke (etxe, mendi); izen zenbakaitzak ezin dira zenbatu (arroz, hotz)

Izen bizidun ek pertsonak edo animaliak izendatzen dituzte (erizain, txakur); izen bizigabeek, gauzak eta landareak (mahai, pago) .

1 Adierazi zer motatakoak diren azpimarratutako izenak.

– Olinpo mendian hainbat jainko bizi omen ziren.

– Ateneak erronka zaila jarri zion Aracneri

Ehuleak sei kilo artile erabili zituen tapiza ehuntzeko.

Maitek emakume haren berokia hautsi zuen.

Izen zenbakaitzak bi motatakoak dira:

• Neurgarriak: neurtu egin daitezke, litro, metro, kilo eta antzeko hitzak erabiliz. Adibidez: bi litro esne, lau kilo patata…

• Neurgaitzak: ezin dira neurtu: bero, maitasun, lotsa…

2 Esan izen hauek neurgarriak ala neurgaitzak diren: harea, denbora, osasun, zuku , eguraldi , bero, irin , olio

3 Lotu aurreko ariketako izen neurgaitz bakoitza izenondo hauetako batekin. Gero, idatzi esaldi bat adjektibo bakoitzarekin: handi , sendo, zakar, luze.

Izen egokien bila

Buruhausgarria  Osatu esaldiak, parentesi barrukoa kontuan hartuz.

– Anek hiru litro … (izen arrunta, bizigabea, zenbakaitza, neurgarria) edan ditu.

– (izen berezia) eta nire … (izen arrunta, biziduna, zenbakarria) lagun minak dira.

(izen arrunta, bizigabea, zenbakaitza, neurgaitza) zirrara ederra da.

… (izen arrunta, bizigabea, zenbakarria) erosi ditut azokan.

… (izen berezia) mendira joan da, eta (izen arrunta, biziduna, zenbakarria) ikusi ditu.

Kontuan hartu

Izen neurgaitzen ugaritasuna edo urritasuna adierazteko, erabili izenondoak: maitasun handia , denbora luzea

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 18

Adjektiboa

Adjektibo ek izena nolakoa den adierazten dute:

Izenondoak izenaren atzean jartzen dira eta izena deskribatzen dute: neska ausarta , ile zuria …

4 Idatzi definizio bakoitzari dagokion izenondoa.

Izenlagunak izenaren aurrean doaz. -(r)en eta

-(e)ko markak hartzen dituzte: emakumearen begiak, munduko izakiak

a. Ikustea merezi duena. e. Argirik edo argitasunik gabea.

b. Erraz apurtzen dena. f. Lanik egin nahi ez duena.

c. Bustita ez dagoena. g. Ospea duena.

d. Lilura sortzen duena. h. Beldurrik ez duena.

5 Osatu esaldiak izenlagunekin.

– Gernika… mutil… gurasoak medikuak dira.

– Sukalde… mahaia… hankak zuriak dira.

Edorta… herri… jolas-parkea erraldoia da.

– Hondartza… taberna… jabea laguna dut.

Kostalde... jauregi... lorategia ikusgarria da.

Izenondoak mailakatzeko graduatzaileak erabiltzen ditugu:

Graduatzaile askatu gehienak izenondoaren aurretik jartzen dira. Adibidez: oso, nahiko, erabat… Dena den, badaude salbuespenak: samar izenondoaren ondoren jartzen da.

Graduatzaile atxikiak izenondoari atxikita doaz:

-en gehientasuna: ehule(rik) trebe ena

-ago gehiagotasuna: mutil txiki agoa

-egi gehiegitasuna: neska harroputzegia

6 Berridatzi, graduatzaile hauek erabiliz: zeharo, samar, arras , erabat

– Nire iritzia eta zurea desberdinak dira.

– Ume hori lotsatia da.

– Albiste hori arraroa iruditzen zait.

– Arazo larriak izan dituzte langileek.

Graduatzaile egokien bila

Zer motatako graduatzailea dute atxikita esaldiotako izenondoek?:

Aracne beste ehuleak baino trebeagoa zen.

Munduko ehulerik onena naiz!

Tapiza natura baino ederragoa zen.

Armiarma-sareak dira tapizik harrigarrienak.

U1 19

Euskal literatura idatziaren jatorria

Euskal literatura euskaraz sortutako lanen multzoa da. Hainbat mendetan, ahozkoa izan zen. Euskal literatura idatzi ak xvi . mendean du jatorria. Euskaraz ida t zitako lehen liburua 1545ekoa da: Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae.

xvii . eta xviii . mendeetan idazle handiak egon ziren; besteak beste, Axular, Oihenart eta Juan Antonio Mogel . Garai hartan, maitasuna, erlijioa eta euskara ziren gai nagusiak.

Gogoratu

Literatura, hasieran, ahozkoa zen; gero, testuak idatziz jasotzen hasi ziren.

Axular

Alferkerian ibiltzea kaltegarria zela esaten zuen bere liburu ospetsuan.

Juan Antonio Mogel

Solasaldiak idatzi zituen, irakurlea hezteko. Aholkuak, azalpenak eta abar bildu zituen.

a b

Gaurik, egunik ez dut onik, hirekin ez banaiz, Argia. Hirekin ez banaiz itsu hutsa naiz, zeren baitzara ene argia. Gaztaroa neurtitzetan.

Oihenart

Maitasunezko olerkiak idatzi zituen, maite zituen emakumeei buruzkoak.

Maisu Juan: Peru, errepranak ere badakizuz?

Peru: Zer da erreprana?

M. J.: Erreprana; edo beste izen batez, adagioa.

Peru: Lehen bestean geratzen naiz. Esan bat.

M. J.: Hona neuk antzina entzun nuena: «Errementariaren etxean, zotza burruntzi».

Peru: Horri esaten zaio euskaraz esaera edo esakuntza.

Peru Abarka (moldatua).

Munduko gauza guztiek kondenatzen dute alferra. Eguzkiak arrazoiarekin esan diezaioke beranduraino ohean datzanari:

–Zer dela eta zaude hor etzanda, alfer-nagia? Nik atzo zuk baino bide gehiago iragan nuen, inguratu nuen mundu guztia, eta orain ere zu baino goizago jaiki naiz.

Literatura aztertzen

Bilatu sarean «Sautrela» olerkia, kopiatu koadernoan eta idatzi honako hauek: egilea nor den, zer liburu tan argitaratu zuen eta zeri buruz hitz egiten duen.

eai 20
EZAGUTU LITERATURA
1 Talde izenduna  Lotu idazle bakoitza dagokion testuarekin.
Gero (moldatua). c

DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzuna kontuan hartuz eta adibideak jarriz.

Izena

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu. Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Erreparatu irakurgaiari buruzko margolan honi eta idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza:

a) Greziako mitologian, jakinduriaren jainkosa. Zeusen alaba ere bada.

b) Eskuz egindako ehun marrazkiduna, hormak apaintzeko balio duena.

c) Haria bilduz egiten den bola.

d) Ehunak ehotzen dituen langilea.

e) Greziako mendia. Antzinako greziarren ustez, jainko-jainkosen bizilekua zen.

21 U1 I KASI
… / … ... ... … / … ... ... Zenbakarria /
Zenbakaitza Zenbakaitza
Iruleak, Diego Velázquez

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Zer hiztegitan aurkituko duzu sarrera bakoitza?

Etxepare, Bernat: Euskal idazle baxenabartarra, ustez Sarasketan jaioa. Euskaraz idatzitako lehen liburuaren egilea da: Linguae Vasconum Primitiae.

trebe: izond. hábil, capaz.

iragarri. ad. Agerian ez dagoena edo ezagutzen ez dena aditzera eman.

kementsu. SIN. adoretsu, kemendun, ausart. ANT. beldurti, koldar.

2 Idatzi izen hauek ordena egokian, hiztegi entziklopedikoetan ageri diren bezala. Kontuan hartu abizenak izenen aurretik jartzen direla:

Oscar Wilde

Iñaki Perurena Mary Shelley

Edurne Pasaban Eduardo Txillida

Alexander Fleming

3 Bilatu hitz hauen sinonimo eta antonimo bana hiztegi egokian:

eskuzabal galdetu ilun zuzen

Ortografia

4 Berridatzi testua, falta diren puntuak, bi puntuak eta letra larriak jarriz.

iztueta plazan goizeko bederatziak dira udaleko

langileak plazako zuhaitzak botatzen ari dira

lehenengo zuhaitza errepide aldera erori da jende mordoa dago begira eskolara doazen haurrak, maletatxo beltza daramaten gizonak, erretirodunak…

—nori eskatu diote baimena halako zarata egiteko?

—esan du, haserre, urrufiño zapatariak aldamenetik, joxepak hau esan dio «Zu beti kexaka!»

Juan Martin Elexpuru, Harpajolea Ibaizabal (moldatua).

Gramatika

5 Asmatu mota bakoitzeko hiru hitz.

a) Izen berezia, lekuari dagokiona.

b) Izen arrunta, bizigabea, zenbakaitza, neurgaitza.

c) Izen arrunta, biziduna, zenbakarria.

d) Izen arrunta, bizigabea, zenbakaitza, neurgarria.

6 Osatu esaldiak, parentesi barruko hitzak ereduan bezala ordenatuz.

– Egunean (litro / bi / ur) edan behar dira. Egunean bi litro ur edan behar dira.

– (gramo / ehun / azukre) behar dituzue.

– (kilo / laranja / zazpi) erosi ditugu azokan.

– Zoaz dendara eta ekarri (oihal / hiru / metro).

– Hartu (eskukada / hamar / dilista) zakutik.

7 Lotu izenlagunak eta izenak , erantsi izenondoa eta idatzi esaldi bana.

Dantza taldeko alkandora

Alkatearen irribarre

Eskolako ate

Edurneren zuzendari

8 Berridatzi esaldiak, izenondo-errepikapenaren ordez graduatzaile askatuak erabiliz.

– Amonaren bitxiak zahar-zaharrak dira.

– Eleberri hau luze-luzea da.

– Aracne emakume harro-harroa zen.

– Edortaren begiak ilun-ilunak dira.

9 Osatu esaldiak graduatzaile atxikiak dituzten izenondoekin.

– Zopa hau … dago; ezin dut hartu.

– Erosi merkatuko arrainik …, mesedez.

– Izeba Eukene bulegoko langilerik … da.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
22
A B C D

Bakea lortzea gure esku

Unitatean zehar ikusi dugu gaizki jokatzeak ondorioak izaten dituela eta elkarbizitza oztopatzen duela.

Ziur eskolan, lagunartean zein etxean, noizbehinka gatazkak sortzen direla: zerbaitetan iritzi kontrajarriak dituzuelako, norbaiten erantzunak haserrearazi zaituztelako... Zer modu baliatzen duzue gatazkak konpontzeko eta haserreak baretzeko? Erabili Aldaerak teknika, eta proposatu eguneroko gatazkak konpontzeko modu desberdinak:

Zenbat modutan konpon ditzakegu gatazkak?

Bitartekari baten laguntzaz

Gatazkak antzeztuko ditugu

Taldeka, egoera gatazkatsu bat aukeratu, eta ikaskideen aurrean antzeztuko dugu.

• Gainerako taldeek antzeztu dugun egoera konpontzeko moduak proposatuko dituzte.

• Modu egokiena aukeratu, eta konponbidea antzeztuko dugu.

N ola ikasi dut?

1 Aukeratu eta balioetsi unitatean ikasitako edukiak: edukirik gogokoena, zailena… Kopiatu eta osatu taula koadernoan.

Aukeratu dudan edukia Zergatik?

Hiztegi motak

Oso erabilgarria iruditzen zait hiztegi mota guztiak ezagutzea. Izan ere, ondo jakin behar da informazio mota bakoitza zer hiztegitan bilatu.

2 Adierazi zertarako balio dizuten honako hauek:

• Testuaren ezaugarri nagusiak identifikatzea.

• Puntua eta bi puntuak erabiltzen jakitea.

• Izen eta adjektibo mota guztiak ezagutzea.

• Graduatzaileak bereizten jakitea.

• Euskal idazle klasikoak ezagutzea.

23 U1
...

2 Liburuak ikasgai

Kultura eskura izatea garrantzitsua da, gauza berriak ikasteko eta pertsona gisa aberasteko. Gure herri eta hirietan baditugu horretarako aukera ematen diguten lekuak: liburutegiak, kulturguneak, antzokiak, eskola bera...

Baina horiez guztiez gain, tarteka liburu-azokak bisitatzea ere interesgarria da, gure kultura hobeto ezagutzeko. Mota horretako ekimenak paregabeak dira berritasunen berri izateko, kultura-joerak ezagutzeko, idazleekin harremanetan egoteko...

Zer deritzozu?

Liburu asko irakurtzen dituzu urtean? Zenbat ordu igarotzen dituzu astean irakurtzen?

Zein dira zure adineko gaztetxoen gustuko liburuak? Badago baten bat modan?

HELBURUA AURRERA

Datua Frankfurtekoa da munduko liburu-azoka garrantzitsuena, eta urtean ia 300 000 bisitari izaten ditu.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia: Mandarina-zaporeko musua

Ikasi hitzak

Zer-nolako harremana duzu liburuekin eta liburutegiekin?

Zer iradokitzen dizu izenburu horrek?

24
Liburu- eta disko-azoken garrantziari buruz hausnartu, eta liburu-azoka txiki bat antolatuko dugu taldeka. Unitate honetarako…

Hizkuntzaerregistroak

Badakizu noiz

aldatu erregistroa?

! eai

EZAGUTU

Testua (I)

Nola ematen zaie koherentzia testuei?

HIZKUNTZA

Definitzea

Puntuazio-markak (II)

Izenordaina

EZAGUTU LITERATURA

Literaturageneroak

25 4

Irakurgaia

Irakurri aurretik

Liburuak lagun askoren gozagarri dira. Beraz, opari aproposa izan daitezke. Erosi diozu inoiz libururik pertsona bereziren bati? Nola aukeratu zenuen?

Mandarina-zaporeko musua

Garai hartan ordezkaria aukeratu behar genuen eskolan. Maialen ez ezik, Jurdan eta Luken ere aurkeztu ziren. Halako bi! Ukabilka eta mutur-joka ibiltzen ziren jolastokian, elkarri irainka eta mehatxuka, bi oilar balira bezala. Futbolpartidak penagarri amaitzen ziren. Zorionez, nik ikasgelan igarotzen nituen jolas-orduak, zigorra betetzen.

Leihoaren ondoko mahaian eseri, matematika-problemak aurrean jarri —itxurak egiteko—, eta Iraideri begira ematen nuen jolas-ordu guztia: lehenik, hamaiketakoa jaten zuen. Mandarina jaten bazuen, ezpainak laranja-koloreko jartzen zitzaizkion; gereziak janez gero, bioleta bezain more; platanoak jaten zituenean, banillazko izozkien moduan, hori-hori… Gero, aulki batean eserita, sakelatik liburu bat atera, ireki, eta irakurtzeari ekiten zion.

Orrialdeak pasatu ahala, aldatu egiten zitzaion aurpegia. Batzuetan, irribarre egiten zuen. Beste zenbaitetan, aurpegia ilundu, izerditan hasi, eta urduri mugitzen zen. Inoiz gorritu ere egiten zen, suminduta, edo zapi batez lehortzen zituen malkoak.

Jolas-ordua amaitzen zenean, hatzekin laztantzen zuen liburu-azala, eta gero bizkar-zorroan gordetzen zuen liburua. Iraidek biziki maite zituen liburuak. Ostegun arratsaldean auzoko liburu-dendara sartu nintzen. Liburu asko eta asko ikuskatu nituen; hainbeste, ezen ez bainekien zein hartu Iraiderentzat… Erabat galduta sentitzen nintzen… Eta lehendik bazuen liburua? Eta atsegin ez bazuen?… Liburu berezia izatea nahi nuen, nitaz oroit zedin liburua irekitzen zuen bakoitzean.

—Zeren bila ari zara? —entzun nuen bat-batean nire bizkarrean.

Izutu egin nintzen: Maialen zen. Niri begira ari zen, irribarrez.

—Barkatu, ez zintudan ikaratu nahi… Ezertan laguntzerik badut… Nire amak hemen egiten du lan.

—Ene!, ez nekien —erantzun nuen.

—Sentitzen dut zure zigorrarena… Agurtzane zakar hori, nazkagarri halakoa! —esan zuen Maialenek.

—Ez izan horren ardurarik; ez dut ezer galdu jolastokian —esan nuen, axolagabearena eginez.

—Bada, nik batzuetan gauzak ikusten ditut —bota zuen.

—Zer gauza? —galdetu nuen, jakin-minez.

—Begiradak…, sekretuak… —erantzun zuen Maialenek, nire arreta erakarri nahian.

—Ez dut ulertzen —esan nuen nik, harrituta.

—Agian, azalduko dizut egunen batean —eta irribarre egin zuen.

26
ULERTU

Haserretzen hasita nengoen horrenbeste misteriorekin.

—Niri bost zure sekretuak —esan nion.

—Aldarte txarreko zaude, gero! —erantzun zidan.

—Liburu baten bila etorri naiz, opari baterako.

—Eta, zenbat urte ditu neskak? —galdetu zidan.

—Nik ez dut esan neska batentzat denik —erantzun nuen, minduta. Maialen jolastokiko eskaileretan imajinatu nuen, beste neskekin nitaz murmurikatzen.

—Ederto; zenbat urte ditu zure lagun horrek?

—Hara, ez didazu zertan lagundu; aurkituko dut liburua nik bakarrik —esan nuen, haserre.

Orduan, bira egin nuen handik joateko, eta hark urrats bat egin zuen ezkerretara, bezero bati igarotzen uzteko. Tupust egin genuen elkarren aurka, eta, plost!, apaletik liburu bat erori zitzaidan oinetara.

—Min hartu duzu? —galdetu zidan, kezkatuta.

Baina nik ezin nuen ezeri buruz pentsatu. Eroritako liburuari josita nituen begiak: Mandarina-zaporeko musua. Huraxe zen; bai, argi zegoen. Ez nuen gehiagorik pentsatu. Liburua ordaindu, eta agur esan gabe joan nintzen.

Eulàlia Canal, Un petó de mandarina. Barcanova (moldatua).

Axolagabe: gauzez behar den axola edo ardura ez duena.

Murmurikatu: marmarrean edo gaizki esaka aritu.

U2
27

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Nor da irakurgaiko protagonista?

2 Zergatik ez zen jolastokira ateratzen?

3 Zer aukeratu behar zuten ikasleek?

Idatzi testuari buruz

4 Zergatik dago hain pozik protagonista ezarri dioten zigorrarekin?

5 Zer egiten zuen Iraidek atsedenaldian?

6 Zertara joan zen liburu-dendara protagonista?

7 Izan zuen zalantzarik liburua aukeratzeko orduan? Azaldu.

8 Zertaz konturatu zen Maialen jolastokian?

9 Nola sentitu zen protagonista Maialenekin? Aukeratu eta arrazoitu.

10 Nola aukeratu zuen protagonistak azkenean liburua?

11 Zer dela eta aukeratu zuen, zure ustez?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

12 Zer gertatzen zitzaion Iraideri liburua irakurtzen zuenean? Zer-nolako eragina du irakurtzeak zugan?

13  Protagonistak berari buruz murmurikatzen imajinatu zituen Maialen eta lagunak. Nola sentituko zinateke zu haren lekuan?

14 Protagonista pozik zegoen zigortuta. Zer sentitzen duzu zuk zigortzen zaituztenean?

Irakurzalea zara?

Iraidek jolas-orduan liburuak irakurtzen ditu. Taldeka, eztabaidatu zuen irakurketa-ohiturei buruz:

• Atsegin duzu irakurtzea? Ala aspergarria iruditzen zaizu?

• Zer motatako liburuak irakurtzen dituzu?

• Saiatu irakurtzearen aldeko argudioak ematen, irakurtzea atsegin ez duten pertsonak animatzeko.

28
pozik deseroso minduta triste
axolagabe

Ikasi hitzak: liburuak eta liburutegiak

Liburuen mundua zoragarria da eta historia luzea du. Antzina, liburuak eskuz kopiatzen eta margotzen ziren; ondoren, inprentak iraultza handia ekarri zuen. Teknologiari esker, gaur egun mota eta itxura guztietako liburuak daude.

1 Lotu irudi bakoitza dagokion testuarekin, eta gehiago jakingo duzu liburuen historiari buruz.

a b c d

• Pergaminoak. Liburuak, antzina, pergaminoz eginda zeuden; hau da, animalia-larruz. Irakurri ahala, pergamino-biribilkiak ireki eta itxi egiten ziren.

• Kopistak. Erdi Aroan, fraideek kopiatzen zituzten liburuak, eskuz. Lan hori monasterioetan egiten zuten, scriptorium izeneko geletan.

• Kodexak. Inprenta asmatu aurreko liburuak ziren. Eskuz idazten eta josten ziren. Gehienak liburutegietan eta monasterioetan daude.

• Xilografia. Ilustratzeko teknika berezia da. Irudiak zurezko xafla batean grabatzen dira.

2 Binaka jarrita, ekarri bi liburu ikasgelara, identifikatu atal hauek eta azaldu zer informazio ematen duen bakoitzak:

lehen orrialdea

atzeko azala

azala bizkarra

3  Bilatu informazioa Alexandriako liburutegi ari buruz eta idatzi 5 lerroko deskribapen bat.

Herriko liburutegia ezagutzen

Egin ikerketa txiki bat zure herriko liburutegiari buruz:

a. Zer kaletan dagoen eta noiz ireki zuten.

b. Zenbat liburu, CD eta DVD dituen.

c. Zenbat langile dituen eta nor den zuzendaria.

d. Ekintza berezirik antolatzen duen (ipuin-kontaketak...)

e. Irakurle-klubik dagoen.

U2 29

Hizkuntza-erregistroak KOMUNIKATU

Hizkuntza ez dugu beti berdin erabiltzen. Izan ere, komunikazioegoeraren arabera, egokitu egiten dugu hizkera:

Hizkera arrunta edo lagunartekoa egoera informaletan erabiltzen dugu: lagunekin, senideekin…

Hizkera jasoa egoera formaletan erabiltzen dugu: ezezagunekin, jende nagusiarekin, eskolako lanetan… Literaturalanetan ere, dakizunez, modu berezian erabiltzen da hizkuntza.

Gogoratu

Erabili kortesiazko esapideak besteei begirunea erakusteko: Egun on!, Mesedez, Mila esker, Barkatu...

1 Zer hizkuntza-erregistro erabiliko zenuke egoera bakoitzean? Jarri taldeka eta eztabaidatu.

b c

2 Aipatu zer esapide, hitz tekniko... erabiliko zenituzkeen aurreko ariketako egoera bakoitzean.

3 Zirikatzeko galderak Binaka jarrita, berridatzi esaldiok hizkera jasoan:

– Kristoren oporrak izan dira.

– Nolako txapa entzun dudan!

– Flipatu egin dut katxarro horrekin.

– Iker guztiz raiatuta dago.

– Epa, hi! Zer moduz gabiltza?

– Maiderren margolana superpolita da.

4 Zein da hasierako irakurgaiko pertsonaien hizkuntza-erregistroa? Arrazoitu erantzuna, adibideak jarriz.

Jolastu hizkuntza-erregistroekin

Binaka jarrita, asmatu egoera bana hizkera arrunta eta hizkera jasoa erabiltzeko. Idatzi koadernoan, egin saioak eta antzeztu beste bikote bati.

Gogoan hartu!

Literatura irakurtzeak askotariko erregistroak ezagutzen eta barneratzen laguntzen digu; izan ere, liburuetan modu askotan hitz egiten dute pertsonaiek.

30
a

Testua (I): koherentzia-baliabideak

KOMUNIKATU

Testu batek, zentzua izateko, koherentea izan behar du. Hona hemen koherentzia lortzeko zenbait baliabide:

Atal guztiak ideia beraren ingurukoak izan behar dira.

Hizkera egokia izan behar da, komunikazioegoeraren araberakoa.

Paragrafoak ordena logikoan antolatuko dira: ordena kronologikoan (narraziotestuetan), ideien garrantziaren araberako ordenan (azalpen-testuetan)…

A Harrezkero, beti jaso zuen mahaia bazkaldu aurretik. Izan ere, zer den gizon ordenatua izatea!

B Egun batean, espagetiak egin zituen bazkaltzeko. Banan-banan atera zituen eltzetik; luze-luze ipini, eta guraizez moztu zituen, denek luzera berbera izan zezaten. Gero, erretiluan jarri zituen bata bestearen ondoan, txukun-txukun.

C Bazen gizon bat hain ordenatua, ezin baitzituen jasan erlojuaren orratzak zeharka jartzen zirenean. Haren erlojuan beti izan behar zuten hamabi eta erdiak edo hirurak laurden gutxi.

D Baina mahaian jarri zenean, harrituta geratu zen: platera, sardexka eta edalontziak ez ziren mahaian egon behar, armairuan baizik. Han ez zegoen ordenarik, eta berehala itzuli zituen denak zegokien lekura: armairura.

Idazle izango gara

Berridatzi edo osatu 1. ariketako ipuina, aldaketa hauetako bat eginez: Asmatu beste hasiera bat Gehitu paragrafo bat Aldatu bigarren edo hirugarren paragrafoa

Gogoratu

Testua ideia bat edo batzuk adierazten dituen hitz multzoa da.

U2 31
1 Ordenatu paragrafoak eta idatzi Ursula Wölfel-en «Gizon ordenatuaren ipuina». 2 Laburbildu esaldi bakarrean paragrafo bakoitzaren ideia nagusia. Gero, egin ipuinaren laburpena. Ursula Wölfel, 29 ipuin zoro. Alberdania (moldatua).
a b c

Definitzea

1 Osatu irakurgaiko hitz hauen definizioak, ulertu, fruitua eta arrunta hitzak erabiliz:

mandarina: iz. Mandarinondoaren …, gozoa eta usaintsua, laranja txiki baten itxura duena.

berezi: izond. … ez dena, ezaugarri bereizgarriak dituena.

irakurri: ad. Testu idatziak…, letrei dagozkien hotsak ezagutu.

Gogoratu

Definitu nahi dugun hitza ezin da definizioan erabili.

Definitzea hitz baten esanahia azaltzea da:

Izenak definitzeko, lehenik, zer arlotakoak diren esaten da; gero, ezaugarriak, itxura, erabilera, etab., azaltzen dira.

Adjektiboen definizioa emateko, sinonimoak erabiltzen dira; ondoren, esanahia azaltzen da.

Aditzak definitzeko, haien antzeko esanahia duten beste aditz batzuk erabiltzen dira.

2 Bilatu hitz hauen definizioa hiztegian eta sailkatu: asperdura , aterpe, otarrain , samurtasun , ipurtargi , ganbara

lekuak zirrarak izakiak

3 Zer izenondori dagokio definizio bakoitza?

sentibera – argal – bihurri – pribatu

a) Mehea, batez ere pertsonez mintzatuz.

b) Erraz hunkitzen dena.

c) Publikoa ez den lekua edo gauza.

d) Zintzoa ez dena, gaiztakeriak egiten dituena.

4 Batu  Binaka, ikusi nork asmatzen dituen azkarrago definizio hauei dagozkien aditzak:

Zerbait toki batetik bestera eraman (9 letra).

– Gutunen amaieran norberaren izena idatzi (6 letra).

– Multzo bat sailetan banatu edo antolatu (8 letra).

– Edozein likido irentsi (4 letra).

Idatzi definizioak

Definitu irakurgaiko hitz hauek, ikasitako eredua erabiliz: oilar, zakar, lehortu , banana , nazkagarri , ikaratu .

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 32

Puntuazio-markak (II)

Koma ( , )

Etenaldi laburra adierazten du. Erabili kasu hauetan:

Zerrendetan: Maialen, Jurdan, Luken eta Iraide etorri dira.

Puntu

eta

baina lokailuaren aurrean: Liburu asko zeuden, baina ez nekien zein aukeratu.

( ; )

Lokailuak koma

artean doaz: Ni zigortuta nago; zu , ordea , ez.

Azalpenak emateko: Babel, herriko liburu-denda, itxita zegoen.

Esaldiaren hartzaileari deitzeko: Maialen, hartu liburua.

Komak baino etenaldi luzeagoa eta puntuak baino laburragoa adierazten du. Erabili:

Elkarren aurkako ideiak adierazten dituzten esaldiak bereizteko: Iraide eseri egin da; Jurdan, ostera, ez.

1 Jarri falta diren komak eta puntu eta komak .

Nolabaiteko lotura duten perpausetan: Zigortuta nago; ezin dut kalera irten.

Maialenek ordezkaria izan nahi du Nereak berriz ez.

Irati gauza bat esan behar dizut.

– Lagunekin egon nahi dut baina zigortuta nago.

– Josebak Lukenen anaiak jantzi dotorea erosi du.

2 Lotu testu zatiak lokailu eta puntuazio-marka egokiekin.

Autoa hondatuta dago

Hau izugarri polita da beste hori

Amaituta zegoen ogia

Ez dut gogorik

Aukeratu puntuazio-markak

hala ere hortaz beraz ordea

Azaldu zergatik jarri diren koma eta puntu eta koma kasu bakoitzean.

a. Zaude lasai; laster itzuliko naiz.

b. Aulkian eseri, liburua atera, arnasa hartu eta irakurtzen hasi zen.

c. Ikasle gazteek azkar egin dute; zaharrek, ordea, astiro.

d. Aitak hondartzara eraman gintuen; egun osoan ibili ginen uretan.

ez dut gogoko. ezin zuten ogitartekorik egin. joan egingo naiz. oinez joan beharko dugu.

U2 33
koma

Izenordaina

Izenordainek izenak ordezten dituzte. Mota askotakoak daude; aurreko mailetan ikasitakoak ez ezik, ikasturte honetan beste batzuk ere ikusiko ditugu.

Pertsona-izenordain ek pertsonak ordezten dituzte: ni, gu, haiek…; arruntak edo indartuak izan daitezke. Indartuak aditzaren eta ere edo behintzat hitzen aurrean erabiltzen dira: zeu, geu…

1 Osatu esaldiak, pertsona-izenordainak erabiliz. Beharrezkoa denean, erabili indartuak eta deklinatu.

– Bizikleta hau osabak ekarri dizu … Bilbotik.

– … joango naiz zinemara, nahi baduzue.

– … ere hobetu beharko zenuke jarrera.

– Txakurra zugana joan zen; gero, … etorri zen.

… behintzat gainditu dut azterketa.

Izenordain zehaztugabeak

Izenordain zehaztugabe ek ez dute zehazten nori edo zeri buruz ari garen. Bi mota daude:

Galdetzaileak: nor, zein eta zer. Galderetan erabiltzen dira.

Galdetzaileetatik eratorriak: ezer, edozer, inor, edonor, zerbait, norbait…

2 Identifikatu eta sailkatu esaldiotako izenordain zehaztugabeak:

– Zer afalduko dugu gaur? Ez dut ezer erosi.

– Norbaiti galdetu beharko diogu horri buruz.

– Josu arraro samar dabil; zerbait gertatzen zaio.

– Nor da musika-taldeko abeslaria?

– Hori edonori gertatu ahal zaio.

Galdetzaileak

Galdetzaileetatik eratorriak

3 Jarri baiezko esaldiak ezezko eran, eta alderantziz.

– Goizean norbaitek jo du txirrina.

– Zientzialariari ez diot ezer ulertu.

– Zure betaurrekoak nonbait ikusi ditut.

– Ez naiz inorekin mendira joango.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 34

Izenordain bihurkariak eta elkarkariak

Beste bi motatako izenordainak landuko ditugu lehen aldiz:

Izenordain bihurkariak egilea eta hartzailea pertsona bera direnean erabiltzen dira. Egitura hau izaten dute: Noren (indartua) + burua.

Adibidez: neure burua, zeure burua, geure burua…

Izenordain elkarkari ek bi pertsonen arteko interakzioa adierazten dute.

Esaterako: Mutikoak Maialen ikusi du. Maialenek mutikoa ikusi du. Mutikoak eta Maialenek elkar ikusi dute.

4 Lotu-sakondugaldetu  Osatu esaldiak izenordain bihurkari hauekin:

Gogoratu

Izenordain bihurkariak eta elkarkariak ere deklinatu

Zuk oporretan hainbat argazki atera zenizkion …

Irakasleak esan digu konfiantza izan behar dugula …

Eiderrek izugarri maite du …

Zoritxarrez, sarritan haserretzen naiz …

5 Berridatzi esaldiak izenordainekin, ereduan bezala.

Jonek Iratxe besarkatu du; Iratxek Jone ere bai.

Jonek eta Iratxek elkar besarkatu dute.

– Miren Julenen ondoan bizi da, eta Julen Mirenen ondoan.

– Amak niri musua eman dit; nik amari ere bai.

– Guk zuengan sinesten dugu; baita zuek gugan ere.

– Oparia erosi diot Aneri, eta Anek ere oparia erosi dit niri.

– Katuak txakurra gorroto du, eta txakurrak, berriz, katua.

6 Zalantza-zakua  Berridatzi esaldiok izenordainen ordez izenak erabiliz, eta alderantziz:

– Liburu asko ikusi nituen, baina ez nekien zein aukeratu.

Zenbat urte ditu zure lagun horrek?

Lasai, ez dut ezer galdu jolastokian.

Maialen ez ezik, Jurdan eta Luken ere aurkeztu ziren.

Erabili izenordainak

Idatzi 5-10 lerroko testu bat, izenordain hauek dituena: zeure burua , gurekin , edonon , zein , norbait

egiten dira: Neure buruari kalte egin diot; Begoña eta Itsaso elkarrekin joan dira zinemara.

U2 35
geure buruarengan bere burua zeure buruari
neure buruarekin

Literatura-generoak

Literatura ren bidez, idazleek sentimenduak eta zirrarak adierazten dituzte. Horretarako; ohiko hizkeratik urrundu, eta testu ederrak eta bereziak sortzen dituzte.

Literatura-testuak hiru genero tan sailka daitezke:

• Narratiboa: narratzaile batek gertaerak kontatzen ditu, hitz lauz.

• Lirikoa: egile batek bere zirrarak adierazten ditu, bertsoz.

• Antzerkia: istorioa pertsonaien arteko solasaldien bidez kontatzen da; ikusleen aurrean antzezteko idazten da.

1 Zer generotakoa da testu bakoitza? Arrazoitu.

a Txorimaloa: Zatoz gurekin!

Gabriel barraskiloa

Neure etxea defendatuko dut kazkabarraren, oinetakoen, harrien, denboraren aurka. Neure etxea defendatuko dut bakardadearen, gogoetaren, neure buruaren, libertatearen alde.

Leire Bilbao, Piztipoemak eta beste xomorro batzuk. Pamiela.

Geu ere sortzaile

Gogoratu

Literatura littera hitzetik dator eta horrek, latinez, hitz esan nahi du.

Doris: Bai, oso atsegina izango da zu bidelaguna izatea. laTorrizko gizona: Oliontzia ere zure otarrean eramango zenuke? Zeren euriak harrapatuz gero, berriro herdoilduko naiz eta oliontziaren behar handia izango dut.

Jasone Turumbay, Ozeko Aztia. Erein (moldatua).

Nire herriari, Kayes-i, Afrikako Lapikoa esaten diote. Zergatik? Kontinente osoko hiririk beroena delako! Eta zergatik? Alde batetik, Eguzkiak gogor jotzen duelako; bestetik, inguruan dauden mendiak burdinaz beteta daudelako, eta burdinak beroa oso ondo gordetzen duelako.

Jon Arretxe, Beti iparralderantz. Erein (moldatua).

Hiruko taldetan jarrita, taldekide bakoitzak testu labur bat idatziko du:

a. Zer sentitzen du barraskiloak? Idatzi olerki bat sentimendu horiek adierazteko.

b. Nora doaz Doris, Txorimaloa eta Latorrizko gizona? Idatzi jarraipen labur bat antzerki-testuari.

c. Nolako bizimodua dute Kayeseko biztanleek? Idatzi narrazio-testu bat hango bizimoduaz.

Gero, pasatu garbira zuen sorkuntza-lanak, eta jarri erakusgai ikasgelan, gainerako ikaskideek nahi dutenean irakurtzeko.

36
EZAGUTU LITERATURA eai
b
c

DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzuna kontuan hartuz eta adibideak jarriz.

Arruntak Indartuak Pertsona-izenordainak

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Erreparatu argazkiei, irakurri definizioa eta idatzi irakurgaiko zer hitz dagokion bakoitzari. Gero, idatzi esaldi bana.

37 U2 I KASI
… … … … … … … … IZENORDAINAK
kairakraklE B i h u r rak kai Zhetza u g a b ea k
Bost hostoko lore moreak dituen landare txikia. Begiek hunkituta daudenean isurtzen duten likidoa. Amerikako landarea. Fruitua postre askori zaporea emateko erabiltzen da.

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Hiztegiaren laguntzaz, definitu izen hauek:

Izena Zer da? Ezaugarriak

zaldi animalia

erizain gaixoak zaintzen dituena. neke

hegazkin piano … …

2 Osatu aditz hauen definizioak, hitzok erabiliz: arindu , hartu , kendu , egin .

a) Garbitu: zikinkeria …

b) Atseden hartu: lanak edo nekeak …

c) Elikatu: bizitzeko behar diren gaiak …

d) Oihukatu: ahoarekin hots ozena …

3 Bilatu izenondo hauek hiztegian. Gero, idatzi bakoitzaren sinonimo bat eta definizioa:

Izenondoa Sinonimoa Definizioa penagarri ilun urduri

Ortografia

4 Zuzendu esaldi hauetan txarto erabilita dauden puntuazio-markak:

– Euria da, hala ere; mendira joango naiz.

– G alder; etor zaitez berehala.

– Txirrinak jo du, etxera joan gaitezke.

– Edurne; zure auzokoa; kalean ikusi dut.

– Elixabet altua da, ni, aldiz, txikia.

5 Jarri komak eta puntu eta komak esaldiotan:

– Auto hau osabarena da beste hura berriz amarena.

– Idoia ekar itzazu praka horiek.

– Esnatu gosaldu dutxatu eta kalera atera nintzen.

– Peru Nikoren anaia Parisen bizi da.

– Goiz da baina argitu du jada.

Gramatika

6 Identifikatu esaldiotako izenordainak eta esan zer motatakoak diren:

– Kalean ez dago inor.

– Gu trenez etorri gara Bordeletik.

– Ainhoak eta Saioak elkarri lagundu diote.

– Berak ekarri ditu pastel horiek.

– Hainbat aldiz galdetu diot hori neure buruari.

– Zer irakurri duzu egunkarian?

7 Osatu esaldiak izenordain zehaztugabeekin.

– Lezoko kaleetan ez dago …

– … aukeratuko dut? Ez da erraza!

– Urko, … oharra utzi dizu hemen.

– … ekarri ditu gutunak etxera?

8 Zuzendu gaizki erabilita dauden izenordain zehaztugabeak.

– Norbait ezin da enpresako zuzendaria izan.

– Lapurrek ez dute zerbait lapurtu.

– Zerk kontatu dizu sekretua?

– Egun guztian ez da tabernan edonor sartu.

9 Aukeratu izenordain egokia eta osatu esaldiak.

• Goizero … ikusten duzu ispiluan.

a) zeure buruari b) zeure buruarentzat

c) zeure burua

• Xabik eta biok … egin dugu lan.

a) elkar b) elkarrekin c) elkarri

• Mendian ondo zaindu behar dugu …

a) geure buruaz b) geure buruari

c) geure burua

• Peruk eta biok ... agurtu dugu kalean.

a) elkar b) elkarri c) elkarren

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa

bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
38

Azokara goaz

Euskal kulturaren alorrean, bada hitzordu esanguratsu bat udazkenero errepikatzen

dena: Durangon antolatzen den liburu- eta disko-azoka, hain zuzen ere. Oso topagune garrantzitsua da euskal kultura suspertzeko.

• Joan zara inoiz Durangoko azokara?

• Zer gustatu zaizu gehien?

Hausnartu mota horretako ekitaldien garrantziaz, Alderdi guztiak aztertu teknikaren bidez.

Zergatik dira interesgarriak herritarrentzat?

Egoten da negozioak egiteko aukerarik?

Zertan laguntzen dute mota horretako ekitaldiek?

Zer harreman sortzen dira azokan?

Antolatu liburu-mota

Zer abantaila dituzte sortzaileentzat?

Zer aukera eskaintzen dizkiete argitaletxeei?

Orain, zeuek antolatuko duzue liburu-azoka txiki bat ikasgelan, materiala etxetik edo liburutegitik ekarrita. Nahi izanez gero, liburu-azalen irudiak ere inprima ditzakezue, erakusgai jartzeko.

• Talde bakoitzak stand bat jarriko du. Azokako standak produktu motaren arabera sailkatu ditzakezue: talde batek prosaz idatzitako lanak eskain ditzake, beste batek poesia, hirugarrenak antzerki-testuak... Argitalpen-hizkuntzaren arabera ere banatu daitezke lanak.

• Jarriko duzue diskorik erakusgai? Eta bestelako produkturik, hala nola jolasak, eskolarako materiala...?

N ola ikasi dut?

1 Margotu taulako laukiak, edukiok nola ikasi dituzun kontuan hartuz:

a) Hizkuntza-erregistroak erabiltzen jakitea.

b) Koma eta puntu eta koma ondo erabiltzea.

c) Izenordain mota guztiak bereiztea.

d) Izenordain bihurkariak eta elkarkariak ondo erabiltzea.

e) Literatura-generoak identifikatzea.

% 75–100

% 50–75

% 25–50

% 0–25

a b c d e

39 U2

3 Izu-laborrian

Zirrara asko sentitzen ditugu egunean zehar: poza, urduritasuna, tristura... Batzuetan kostatu egiten zaigu sentitzen duguna adieraztea, batez ere sentipen txarrak direnean.

Beldurra, esaterako, oso ohiko zirrara da. Emozio deserosoa iruditu arren, babestu egiten gaitu: izan ere, zerbait arriskutsua izan daitekeela hautematen dugunean, gure gorputzak aktibatzen duen berezko mekanismoa da, arrisku horietatik babesteko.

Baina beldurra muga ere izan daiteke, fobia bihurtzen bada. Batzuek armiarmei diote neurrigabeko beldurra (araknofobia), edo leku itxietan egoteari (klaustrofobia)... Eta zuk, baduzu horrelakorik?

Zer deritzozu?

Zeren beldur zinen txikitan?

Eta orain, baduzu beldurrik?

Zerk ikaratuko zaitu heldua zarenean?

Datua

Beldurra kutsatu egiten da pertsonen artean, baita poza, barregura... eta bestelako zirrarak ere.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Bizitzako une bakoitzean zerk beldurtzen gaituen aztertuko dugu. Gero, beldurrezko istorioak idatzi, eta beldurrezko jaialdian parte hartuko dugu.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia: Drakula Ezagutzen duzu Drakularen istorioa?

Ikasi hitzak

Ezagutuko ditugu literaturako pertsonaia eta lan klasikoak?

40

Irratsaioa

Zer kontatuko dugu irratian?

! eai

Testua (II)

Nola lotzen ditugu testuetako ideiak?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Sinonimoak eta antonimoak

Puntuazio­markak (III)

Determinatzaileak

EZAGUTU LITERATURA Literaturaren gai nagusiak

41 3

Demagun Drakula kondearen gazteluan zaudela, Transilvanian. Zer egingo zenuke handik ateratzeko?

ULERTU

Drakula

Jonathan Harker-en egunkaria

Maiatzak 5. — Zalgurdia patio erraldoi batean gelditu zen. Zaldizainak lurrean jarri zizkidan maletak, atetzar baten ondoan. Isil-isilik, eserlekura itzuli, zaldien aho-uhalak astindu, eta zalgurdia nire begien bistatik desagertu zen.

Atondoan gelditu nintzen, ezbaian. Ez zegoen txirrinik, baina urrats batzuk entzun nituen hurbiltzen, eta argi baten distira ikustatu nuen. Giltza batek bira egin, eta atea zabal-zabalik gelditu zen.

Gizon altu bat zen, ez zegoen haren adina jakiterik. Bizarra txukun kenduta zuen, eta goitik behera beltzez jantzita zegoen.

—Ongi etorri nire etxera! Aurrera! —esan zuen.

Atalasea zeharkatu nuenean, eskua luzatu zidan.

—Drakula kondea naiz, Harker jauna —esan zuen—. Sartu barrura; gaueko haizea hotza da, eta zerbait jan beharko duzu.

Maletak eramaten tematu zen, eta eskailera handi eta bihurri batetik igo ginen. Korridorearen azkenean, ate astun bat kolpetik ireki, eta gela handi batean sartu ginen; mahai bat zegoen afariarekin, eta tximinia bat piztuta. Gelak beste ate bat zuen, ohe bateko logela txiki baterako sarbidea. Nire logela zen. Drakulak maletak utzi zituen eta joan egin zen.

Gela handira itzuli nintzenean, zutik aurkitu nuen.

—Eseri, mesedez —esan zuen, mahaia seinalatuz—, eta afaldu nahi duzun guztia. Barkatuko didazu, baina nik ez dut inoiz afaltzen.

42 Irakurgaia
Irakurri aurretik

Afalostean aulki bat hurbildu nuen sutondora, nire anfitrioiak eskatuta. Bekoki zabala eta konkortua zuen, eta punta zorrotzeko belarriak. Ahoak, bibote azpian, itxura anker samarra zuen, eta hortz zuri zorrotz-zorrotzak zituen. Azazkalak ere aiztoak bezain zorrotzak ziren, luzeak eta zainduak. Oro har, ezin zurbilagoa zen. Leihotik egunsentiko lehen argiak sartu ziren. Otsoak uluka ari ziren ibarrean. Kondearen begiak argitu egin ziren.

—Entzun, entzun —esan zuen—. Gauaren kuttunak dira. Halako musika zoragarririk!

Maiatzak 8. —Bizarra kentzen ari nintzela, bat-batean esku bat sentitu nuen sorbaldan, eta kondearen ahotsa entzun nuen egun onak ematen. Ikaratu egin nintzen, ez bainuen haren irudia ispiluan ikusi, eta ebakitxo bat egin nuen aurpegian. Agurtu ondoren, berriro begiratu nion ispiluari, eta ez, nire anfitrioiaren irudia ez zen han islatzen.

Ebakiaren odola kokotsetik behera ikusi zidanean, kondearen begiak haserre biziz argitu ziren, eta lepotik heldu ninduen, ito nahi izango banindu bezala. Baina haren eskuek nire arrosario gurutzeduna ukitu zuten, eta lasaitu egin zen.

—Kontuz ebakiekin, infektatu egin daitezke —esan zidan, eta ispilua hartu zuen—. Honen errua izan da. Kanpora!

Leihoa ireki, eta bertatik bota zuen. Gero, joan egin zen.

Espedizio txiki bat egin nuen gaztelua ezagutzeko. Eskailerara irten nintzen. Gaztelua amildegi izugarri baten ertzean zegoen. Korridoreetatik jarraitu nuen. Ate guztiak giltzaz itxita zeuden. Irteera bakarra leihoak ziren.

Gaztelua espetxe ikaragarria zen eta ni gatibu nengoen!

Bram Stoker, Drakula. Anaya.

Atalase: atearen behealdea. Kuttun: maite.

Arrosario: otoitz egiteko erabiltzen den katetxoa, hainbat alez eta gurutze batez osatua.

U3 43

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Nork kontatzen du istorioa?

a) Drakulak b) Jonathan Harkerrek c) Istoriotik kanpoko norbaitek

2 Zer pertsonatan idatzita dago?

3 Zer testu mota da?

Idatzi testuari buruz

4 Zer garraiobide erabili zuen Harkerrek Drakularen gaztelura joateko?

5 Zergatik gelditu zen ezbaian atondoan?

6 Nolakoa zen Drakula? Bildu haren itxurari buruz testuan esaten den guztia.

7 Zer lekutatik igaro zen Harker gazteluko sarreratik logelara?

8 Zer gertatu zen otsoak uluka hasi zirenean?

9 Zergatik ikaratu zen Harker bizarra mozten ari zela?

10 Zer zela eta jarri ziren haserre biziz kondearen begiak?

11 Kontatu labur ­ labur ispiluaren eszena.

12 Zertaz konturatu zen Harker gazteluan espedizioa egin zuenean?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

13 Zure ustez, zer sentitu zuen Harkerrek bere burua gatibu ikusi zuenean?

14  Bilatu informazioa Drakularen gazteluari buruz:

• Zein da gazteluaren benetako izena? Zer herrialdetan dago?

• Nor izan zen Vlad Tepes? Badu zerikusirik gazteluarekin eta Stokerren eleberriarekin?

15  Zer ­ nolako egoerek edo gertaerek ematen dizuete beldurra? Zer egiten duzue beldur zaretenean? Jarri binaka eta kontatu elkarri.

Beldurra, denon kontua

Batzuetan, istorioak irakurtzean edo filmak ikustean, geuk ere beldurra sentitzen dugu. Erreparatu esapide hauei:

Belaunak ikara ibili Odola irakiten ipini

Bihotza ilundu Ileak laztu

• Horietako zein erabiltzen dira beldurra sentitzen dugula adierazteko?

• Zer zirrararekin dute lotura beste esapideek?

44

Ikasi hitzak: literaturaren klasikoak

1 Literaturako zer pertsonaia klasikorekin lotuko zenuke hitz multzo bakoitza?

untxi – ispilu – erloju – gauza miragarri – fantasia

munstro – esperimentu – torloju – orbain

betaurreko – magia – kapa – hagatxo pipa – enigma – lupa – Londres

2  Lotu izenburu bakoitza dagokion idazlearekin. Behar izanez gero, bilatu informazioa sarean.

Cantervilleko mamua

Morgue kaleko hilketak

Banpiro txikia

Hiru mosketariak

Romeo eta Julieta

Altxorraren uhartea

Alexandre Dumas

William Shakespeare

Robert L. Stevenson

Oscar Wilde

Edgar Allan Poe

Angela Sommer­Bodenburg

3 Aukeratu aurreko ariketako liburu bat eta osatu taula.

Izenburua Egilea Urtea Jatorrizko hizkuntza Sinopsia

4 Bigarren ariketako zer liburu dira beldurrezkoak?

5 Ezagutzen duzu beste liburu klasikorik? Zerrendatu, taldeka jarrita.

Beldurrari buruzko gogoetak

Hausnartu idazle hauek historian zehar zer esan duten beldurrari buruz:

«Erne, ez dudanez beldurrik, boteretsua naiz». Mary Shelley

«Beldurrak itzal handia du, baina bera, izatez, txikia da». Ruth Gendler

«Ausardia beldurrari aurre egitea da, beldurra menderatzea, eta ez beldurrik ez izatea». Mark Twain

Ados zaude diotenarekin? Zergatik?

U3 45
a c d b

Irratsaioa KOMUNIKATU

Irratia hitzezko informazioa transmititzen duen hedabidea da. Irratian, ahotsa, musika, soinu­ efektuak eta isiluneak nahasten dira, entzuleen gustuko produktu berezi eta erakargarriak eskaintzeko.

Irratsaioa irrati bidezko saioa da. Irratsaioen edukia era askotakoa izan daiteke: musika, informazioa, elkarrizketak, eztabaida, narrazioak, erreportajeak…

1  Entzun irratsaioa eta erantzun galderei.

• Nola du izena irratsaioak? Non ematen dute?

• Zer ipuin irakurri dute gaur? Nor da egilea?

• Zer dela eta aukeratu dute ipuin hori?

• Nor da protagonista?

• Zer gertatu zitzaion gau batean?

• Zer proposatu die esatariak entzuleei amaieran?

2  Bilatu Oscar Wildek idatzitako ipuin ezagun hauek:

• Zeri buruzkoak dira?

3 Egin galdera hauek etxekoei, ekarri erantzunak ikasgelara eta eztabaidatu ikaskideekin:

• Zer irrati entzuten duzue gehien?

• Eguneko zer unetan duzue gustuko irratia entzutea: goizean, gauean...?

• Zeri buruzko irratsaioak entzuten dituzue?

• Nahiago duzue irratia telebista baino? Zergatik?

Misteriozko irratsaioa

Lana prestatu Hiruko taldetan jarrita, hartu parte Hitzak hitz irratsaioko lehiaketan. Hona hemen horretarako urratsak:

• Lehenik, pentsatu ipuinaren jarraipena.

• Ondoren, idatzi testua koadernoan.

• Egin saioak, irratian egongo bazinete bezala: batek testua irakurriko du, ahots-tonuak aldatuz; besteek efektu bereziak egingo dituzte (soinuak eta zaratak), errealismo handiagoa emateko.

• Azkenik, hartu parte irratsaioan beste talde batzuekin.

Nola sentitu zarete istorioa irakurtzean? Eta besteenak entzutean? Beldurra sentitu duzue?

46
Printze zoriontsua Erraldoi berekoia Urretxindorra eta arrosa

Testua (II): kohesio-baliabideak

KOMUNIKATU

Testu egokiak sortzeko, ezinbestekoa da kohesioa zaintzea; hau da, ideiak ondo lotzea. Kohesio­baliabide nagusia testu-antolatzaileak dira: hitzak, perpausak eta paragrafoak lotzen dituzte. Mota askotakoak daude:

• Ordena adieraztekoak: lehenik, hasteko, ondoren, azkenik…

• Azalpenak ematekoak: hau da, hots, izan ere…

• Aurkakotasuna adieraztekoak: ostera, berriz, aldiz…

• Informazioa gehitzekoak: gainera, halaber…

Kohesioa lortzeko beste baliabide bat izenordainak eta aditzondoak erabiltzea da.

Hasieran, etxea lasai zegoen; ez zen zaratarik entzuten. Gero, Malcomek hots bat entzun zuen, gero eta handiagoa, eta adi-adi geratu zen. «Arratoiak», esan zuen bere artean. «Argiak uxatuko zituen. Orain, ordea, ohitu egin dira argitasunera. Ni ikustera etorri dira».

Izan ere, arratoiak batetik bestera zebiltzan korrika. Edonon zeuden. Gainera, hormetako zuloetatik sartu-irtenean ari ziren.

Bram Stoker, Izu-ipuinak. Elkar (moldatua).

…, Peruk ipuin-liburua gogoratu zuen. Oso maite zuen liburu hura; …, izebak egin zion opari urtebetetze-egunean. Jaso zuen egun berean hasi zen irakurtzen; …, beste askoren artean utzi zuen bazterturik. …, balea agertzen den atalean bertan utzi zion irakurtzeari. …, egunen batean irakurtzen amaitzeko asmoa zuen.

Antton Dueso, Monster, gure maisua. Elkar (moldatua).

Drakularen gazteluan

Hasierako irakurgaiko istoriora itzuliko gara.

• Bilatu Harkerrek irakurgaian Drakula aipatzeko erabiltzen dituen bi esapide.

• Laburtu irakurgaiko istorioa hiruzpalau lerrotan, kohesio-baliabide egokiak erabiliz.

U3
1 Irakurri testua, identifikatu testu­antolatzaileak eta esan zer motatakoak diren. 2 Zer dela eta diozu hori?  Osatu testua antolatzaile hauekin: ordutik, hain zuzen, hala ere, bat­batean, izan ere
47

Sinonimoak eta antonimoak

Sinonimoak esanahi bera edo antzekoa duten hitzak dira, eta antonimoak , aurkako esanahia dutenak. Sinonimoen eta antonimoen hiztegiak baliagarriak dira hitzak ikasteko.

1 Berridatzi esaldiak errepikapenak saihesteko, ereduan bezala.

a. Kondeak morroiari deitu zion. Morroia korrika joan zen. Kondeak morroiari deitu zion. Zerbitzaria korrika joan zen.

b. Gaztelua espetxe handia zen. Ez dut espetxe batean egon nahi!

c. Korridorearen azkenean ate astun bat zegoen; astuna izan arren, kolpetik ireki zen.

d. Espedizio txiki bat egin nuen. Espedizio horretan, hainbat gela ikusi nituen.

e. Leihoa ireki nuen. Ateak irekitzen ere saiatu nintzen.

f. Drakulak itxura ankerra zuen; hain ankerra, ezen beldurtu egiten baitzuen.

2 Hitz hauetatik zein dira beldur hitzaren sinonimoak?:

ikara – ditxa – sarrakioa – laztura – sosegua – izua

• Horietako zeinek adierazten dute «muturreko beldurra»?

3 Lotu hitz bakoitza bere antonimoarekin.

hurbildu etsi

zorrotz aldendu

tematu arin

gatibu aske

astun kamuts

4 Idatzi esaldi bat hitz hauetako bakoitzaren antonimoarekin: ilun, samur, apurtu

Sinonimoen eta antonimoen bila

Berridatzi esaldiak, lodiz daudenen sinonimoak edo antonimoak erabiliz.

urrundu zalantza pasabide atari azaldu

• Uhalak astindu, eta zalgurdia desagertu egin zen.

• Atalasea zeharkatu nuenean, eskua luzatu zidan.

• Korridore tik jarraitu nuen.

• Urrats batzuk entzun nituen hurbiltzen .

• Atondoan gelditu nintzen, ezbai an.

Sinonimoak kohesioa mantentzeko erabiltzen dira; hitzak ez errepikatzeko balio dute.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 48

Puntuazio-markak (III)

Etenpuntuak ( …)

Etenaldia adierazten dute. Erabili:

Zerrenda bateko elementu guztiak aipatzen ez direnean. Adibidez: Azkenean, iritsi dira antzezleak, musikariak, zuzendaria …

Parentesiak [ ()]

Informazioa txertatzeko balio dute:

Esaldia bukatu gabe uzten denean, zalantza, misterioa, beldurra eta abar adierazteko.

Esaterako: Neuk baneki zer izan den

Informazioa emateko: Drakulak (eleberriko protagonista nagusiak) itxura beldurgarria zuen.

Datuak eransteko: Gaztelua Transilvanian (Errumanian) dago

1 Azaldu zergatik erabili diren etenpuntuak esaldi hauetan:

– Bilbon turista asko daude: italiarrak, alemanak, frantsesak…

– Ez dakit istriputik onik aterako diren…

Etxean baditut barazkiak, okela, arraina, fruta…

Urratsak gero eta hurbilago entzuten ziren…

2 Kopiatu esaldiak eta jarri parentesiak.

– MUTILA Ahopean: Gizon beldurgarria da.

– Bram Stoker idazlea Clontarfen Irlandan jaio zen.

Paris eta Lyon Frantziako bi hiri nagusiak leku zoragarriak dira.

Barnetegia Seguran Gipuzkoan izango da.

Puntuazio-marken lantegia

Berridatzi testua, ikasitako puntuazio­marka guztiak eta falta diren letra larriak erabiliz.

drakulak ahots gozoa erabiliz dei egin zion gonbidatuari harper polikipoliki hurbildu zen eta drakulak esertzeko keinua egin zion

hizketan egon ziren luzaro bat-batean drakula isildu altxatu eta joan egin zen hurrengo goizean harperrek mezu bat aurkitu zuen

harper maitea

goizean kanpoan egongo naiz

drakula

Antzerki ­ lanetan oharrak

egiteko: ERREGEA (Oihuka): Zatozte denok!

U3
49

Determinatzaileak

1 Irakurri testua eta sailkatu azpimarratuta dauden hitzak.

Londresen, abiatu baino lehen, aukera izan nuen Transilvaniari buruzko liburuak eta mapak kontsultatzeko. Izan ere, hango aristokraziarekin harremanak izateko, baliagarriak izango zitzaizkidan herrialde hari buruzko aurretiazko ezaguera batzuk. Eskualdea hiru estaturen arteko mugan dago, Karpato mendien erdian; Europan horrelako inguru malkar eta ezezagun gutxi daude.

Bram Stocker, Drakula. Anaya (moldatua).

• Izenari edo izenondoari lotuta doaz, eta hura mugatzen dute: …

• Ondoko izena zer distantziatan dagoen adierazten dute: …

• Ondoan duten izenaren kopurua zehazten dute: …

Determinatzaileak izen arruntak eta izenondoak zehazten dituzten hitzak dira. Mugatzaileak eta zenbatzaileak izan daitezke.

Mugatzaileak

Mugatzaile ek izenak eta izenondoak mugatzen dituzte:

Artikuluak: izenari edo izenondoari lotuta doaz. -a eta -ak dira. …

2 Osatu artikuluekin.

Gaztelu… espetxe izugarri… zen!

Erakusleak: hiztunarekiko hurbiltasun­maila adierazten dute: hau, hauek (hurbil); hori, horiek (tartean); hura, haiek (urrun).

Junek hainbat liburu… ekarri ditu: eleberri…, ipuin… eta komiki…

– Marrubizko pastel… gozo­gozo… da.

– Gau Beltzean, haur... askok jantzi zituzten mozorro... kalera ateratzeko.

3 Identifikatu erakusleak. Gero, esan singular rekoak ala plural ekoak diren eta zer deklinabide ­ kasu tan dauden:

Etxe horrek ez dauka tximiniarik; hango etxe hark, bai.

Auto berri hau eta bizikleta horiek Andonirenak dira.

Sagar­tarta Iruñeko gazte haientzat egin dut.

Mutil hauek institutu horretan ikasten dute.

– Mendizale horiekin igoko zarete mendi hartara.

– Hainbat lagun bildu gara etxe honetan.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 50

Zenbatzaileak

Zenbatzaile ek ondoan duten izenaren kopurua adierazten dute. Hiru mota daude:

Zehaztuak

Kopuru zehatza adierazten dute. Kardinalak (sei, hamar) edo ordinalak (bigarren, laugarren ) izan daitezke.

Ondoko izena mugatuan ( Lau gazteluak ikusi ditut) zein mugagabean ( Sei otso daude) joan daiteke.

4 Identifikatu eta sailkatu zenbatzaileak:

Zehaztugabeak

Ez dute kopuru zehatzik adierazten; adibidez, asko, gutxi, batzuk… Ondoko izena beti doa mugagabean: Haur asko etorri dira.

Seigarren solairuko auzokide guztiak etorri dira.

Hainbat ekimen egin dira euskara sustatzeko.

– Hamabi artista etorri dira Ipar Amerikatik.

– Etxe osoa garbitu dute hiru lagunen artean.

– Bigarren postuan gelditu gara ipuin­lehiaketan.

– Irakasleak zalantza asko argitu dizkigu.

5 Adierazi aurreko ariketako zenbatzaile zehaztuak kardinalak ala ordinalak diren.

6 Ispilua Azaldu zer alde dagoen kolore bereko esaldien artean:

Asmatu esaldiak

Idatzi esaldi bat determinatzaile pare hauetako bakoitzarekin:

Orokorrak

Osotasuna adierazten dute; esaterako, dena, guztia, osoa. Izena mugagabean doa beti: Gaztelu osoa miatu nuen.

Zenbatzaile zehaztuak mugatuan edo

mugagabean joan daitezke, baina esanahia aldatu egiten

da: Lau neska etorri

dira (mugagabea: ezezagunak); Lau neskak etorri dira (mugatua: ezagunak).

U3 51
Gehiago jakiteko Idoiak bi liburu irakurri ditu. / Idoiak bi liburuak irakurri ditu. Gazteluaren lau dorre erori dira. / Gazteluaren lau dorreak erori dira.
… haientzat/gutxi zazpi/honetan hauek/zenbait
Zehaztuak Zehaztugabeak Orokorrak Hiru herritara joango gara. / Hiru herrietara joango gara.

Literaturaren

gai nagusiak

Bidaiak, abenturak, maitasuna, natura, bizitza eta heriotza ohiko gaiak dira mundu osoko literatura ­ l anetan, edozein generotakoak direla ere (narrazioak, olerkiak, antzerki ­ la nak).

1 Zer generotakoa da testu bakoitza? Arrazoitu.

Etsaien ontzia seiehun edo zazpiehun metrora baino ez zegoen. Tximista, bere izenari ohore eginez, azkar hurbiltzen ari zitzaion, haren kontra talka bortitza egiteko asmoz. Kortsarioaren bandera beltz handia altxatu zuten, eta Kortsario Beltzak oihu egin zuen:

—Itsasgizonok! Aurrera! Gora filibusteroak!

Emilio Salgari, Kortsario beltza. Anaya (moldatua).

Gulu gulu gulu gu gulu gulu gulu; errekatxoak han du bere zurrumurru.

Horra nik arrosa gorri, horra nik lilia, erreka-jolasari gogoz eskainia.

Nemesio Etxaniz, Gure poesia. Haritza.

Bat-batean, Sarak garrasi egin zuen; hatzarekin keinuak egiten ari zen, itsasertzean. Harantz begiratu zuten guztiek. Gorpu bat ageri zen; harkaitz baten kontra altxatuta zeukan burua.

Gizon batzuk behera jaitsi ziren gorpuari begiratzeko. Soka bat zeukan gerrian lotuta. Bram Stoker, Izu-istorioak. Elkar (moldatua).

Julieta: Nork esan zizun hemen aurkituko ninduzula?

Romeo: Maitasunak; galderak eginarazi zizkidan. Aholkua eman zidan; nik begiak eskaini nizkion. Ez naiz pilotua, baina, urrun bazeunde ere, urrutiko itsasoetako ertzik urrunenean, berehala itsasoratu nintzateke zu bezalako altxor baten bila.

William Shakespeare, Romeo eta Julieta. Anaya (moldatua).

2 Zer gai lantzen du unitatearen hasierako irakurgaiak?

Osatu liburu-bilduma

Lauko taldetan, liburu ­ bilduma txiki bat egingo duzue:

• Denon artean, aukeratu literaturaren ohiko lau gai.

• Taldekide bakoitzak gai bat aukeratu, eta horri buruzko eleberri bat bilatuko du liburutegian.

• Ekarri eleberria ikasgelara eta kontatu zeri buruzkoa den ikaskideei.

52
EZAGUTU LITERATURA eai
a c d b

ANTOLATU

1 Osatu eskema koadernoan, «Ezagutu hizkuntza» atalean ortografiari buruz ikasitakoa kontuan hartuz eta adibideak jarriz.

Puntuazio-markak

Etenpuntuak

Parentesia

Baliabide ­ bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide ­ bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Osatu definizioak, hitz hauek erabiliz:

• Zalgurdi: pertsonak garraiatzeko … gurpilduna, zaldi batek edo gehiagok tiratua.

• Anfitrioi: hirian edo etxean gonbidatuak hartzen dituen pertsona edo …

• Konde: noblezia-…, markesaren azpikoa.

• Islatu: zerbaiten irudia ispiluan edo uretan …

• Amildegi: lurrazalean gertatzen den ... moduko ebaki sakona.

• Gatibu: askatasunik gabe besteen ... dagoena.

53 U3
I KASI DUDANA
... ... ... ...
Zalgurdia, Claude Monet
ikusi mende erakundea titulua ibilgailu horma

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Sortu bikoteak eta osatu taula. ero esaterako ausart azkar trakets gaixotu koldar trebe zoro izara adibidez geldo zintzo lapurtu maindire ostu sendatu gaizto

ane: Baina, nora zoaz? Lana amaitu behar da!

a ito R : Noiz izango da emanaldia?

i doia : Ez nago ziur, baina esango nuke

Sonia Villamor, Barrez lehertu.

Gramatika

5 Kopiatu determinatzaileak eta ondoko hitza. Gero, esan zer motatakoak diren.

– Ikasle guztiek ekarri dute zorroa.

– Bigarren solairuan daude dendak.

– Liburutegi handia dago herri honetan.

– Hiru oilar eta hamar ardi ditu baserritarrak.

– Ume horrek zapata ederrak erosi ditu.

2 Berridatzi esaldiak, lodiz dauden hitzen antonimoak erabiliz.

– Ibairen bizikletaren gurpilak hustuta daude.

– Basurdeak bat ­ batean agertu ziren.

– Afrikako herrien artean oreka handia dago.

– Enekok atea kolpe batez itxi du.

– Gero eta adostasun handiagoa dago nagusiarekin.

– Amaia oso mediku atsegina da.

– Liburuko kontakizuna interesgarria da.

Ortografia

3 Adierazi esaldi bakoitza zer puntuazio ­ markari dagokion.

a. Esaldia bukatu gabe uzteko balio dute.

b. Elkarren aurkako ideiak bereizten ditu.

c. Aditzera ematen dute ondoren zerbait datorrela.

d. Puntua baino etenaldi laburragoa adierazten du.

e. Informazioa txertatzeko erabiltzen ditugu.

4 Jarri etenpuntuak eta parentesiak:

a ne : Hori erdi-erdian jarri behar duzue.

a ito R : Erdian?

idoia Poltsikotik papera ateratzen: Ez horixe! Azalpen honen arabera

a ne : Utzi erdian eta kito!

a ito R : Ez dakit zertarako dagoen plangintza

i doia Erlojuari begira : Ogitartekoaren ordua da. Gero arte!

6 Aukeratu determinatzaile egokia, kasu bakoitzean.

• Horko argazki … Parisen atera genituen.

a) Hauek b) Haiek c) Horiek

• Hilabetean … film ikusi ditugu.

a) Asko b) Hainbat c) Ugari

• Bart familia … bildu zen afaltzeko.

a) Osoa b) Zenbait c) Hiru

• … egun igaroko ditugu Parisen.

a) Guztia b) Batzuk c) Lau

7 Osatu esaldiak zenbatzaile orokorrekin.

– Baiezko botoa eman dute ikasle …

– Aste … beharko dugu lana egiteko.

– Nereak pizza … jan du.

– Ur … agortu omen da.

8 Ordeztu zehaztuak zehaztugabeekin.

– Lukenek hamar flan jan ditu.

– Iratik bi lagun ditu Madrilen.

– Merkatariak ehun litro esne saldu ditu.

– Ainhoak hamalau film labur ikusi ditu zineman.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
54
Sinonimoak Antonimoak

Beldurrak airean

Unitatean zehar ikusi dugu beldurra zirrara unibertsala dela. Gure beldurrei ihes eginez pasatzen dugu bizitza, baina, era berean, pertsona askok gozatu egiten dute film eta ipuin beldugarriekin. Izan ere, horrelako istorioek izua sentitzeko aukera ematen digute, arriskutik salbu gaudela sentitzen dugun bitartean.

Bizitzan zehar beldurra eraldatu egiten bada ere, beti egongo da hor nolabait. Ispilua teknikaren bidez, txikitan izan genituen beldurrak eta gaur egun ditugunak alderatuko ditugu, baita etorkizunean, helduagoak garenean, gure ustez izango ditugun beldurrak ere.

Beldurrezko jaialdia

Beldurrari buruz hausnarketa sakona egin duzue. Orain, beldurrezko istorioen lehiaketa antolatzeko unea iritsi da.

• Erabaki lehiaketak zer oinarri izango dituen: zehaztu ipuinen luzera, zer formatutan aurkeztu behar diren, zer epemuga izango duen lanak...

• Idatzi beldurrezko ipuin originalak taldeka, eta apaindu.

• Beldurrezko jaialdian, talde bakoitzak bere ipuina irakurriko du, misterio kutsua emanez.

• Lanak bozkatuko ditugu: ipuin irabazlea, 1. aipamen berezia eta 2. aipamen berezia. Zein gustatu zaizue gehien?

N ola ikasi dut?

1 Eskatu ikaskide bati zu ebaluatzeko, 1etik 5era, honako alderdi hauetan:

Errespetatzen ditut hitz egiteko txandak.

Parte hartzen dut ikasgelako ekintzetan.

Laguntzen diet ikaskideei.

Argi adierazten ditut zalantzak.

Laguntzen dut taldekideen artean lan-giro ona sortzen

• Ados zaude ikaskideak egin duen ebaluazioarekin? Arrazoitu.

• Idatzi konpromiso bat alderdi horietako batean hobetzeko.

55 U3
Ezaugarri bereizgarriak Beldurrak bizitzako etapa bakoitzean
Ezaugarri bereizgarriak Antzekotasunak
1 2 3 4 5

4 Garenaz harro

Oso ohikoa da sexu bati edo besteari lotutako genero- rolak ikustea, hala nola telebistan, publizitatean, libu ruetan eta jokoetan. Eta horiek guztiek eragina dute hartzen ditugun erabakietan eta gure jarreran. Nolakoak izan behar dugun sinestera eraman gai tzakete.

Gogoratu ez dagoela gizon edo emakume izateko modu zehatzik. Utzi estereotipoak alde batera, errespetatu era guztietako jendea, eta izan zu zeu!

Zer deritzozu?

Zer dira estereotipoak? Zein ezagutzen dituzu?

Zer dira genero-rolak? Badago horrelakorik zure inguruan?

Publizitateak eta ikus-entzunezkoek genero-estereotipoak elikatzen dituzte askotan.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Genero-estereotipoei buruz zer ikasi dugun hausnartu, eta miresten dugun norbaiten biografia laburra idatziko dugu.

Irakurgaia: Gazte abenturazale bat

Jarraitu hariari!

Zer abentura biziko ditu?

Ikasi hitzak

Abenturazaleak zarete?

56
Datua

Iritzia eman

Nola adierazten dugu uste duguna?

! eai

Biografia eta

autobiografia

Noren bizitza ezagutu nahi duzu?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Polisemia, homonimia eta paronimia

Puntuazio-markak (IV)

Deklinabidea

EZAGUTU LITERATURA

Lehen eta bigarren mailako pertsonaiak

57 5

Irakurgaia

Itsasoak arrisku handiak izan ditzake. Ikusi, bestela, zer gertatu zitzaion gure istorioko protagonistari.

Gazte abenturazale bat

1651ko irailaren 1ean, Londresera zihoan itsasontzi batera igo nintzen. Ez dut uste sekula abenturazale gazte baten zoritxarrak goizago hasi direnik, edo hain luzaro iraun dutenik. Itsasontzia Humber-etik irten baino lehen, haizea atera zuen, eta olatuak erarik beldurgarrienean altxatu ziren. Itsasontzian nenbilen lehen aldia nuenez, gorputza gaixorik nuen eta arima izututa, adierazi ezin dudan moduan.

Orduantxe hasi nintzen egin nuenaz eta zeruak bidaltzen zidan zigorraz pentsatzen, aitaren etxea modu zitalean utzi bainuen, nire eginbeharrak bete gabe. Gurasoen aholku onak, aitaren malkoak eta amaren erreguak etorri zitzaizkidan burura, eta barruak, oraindik ez baitzitzaidan erabat gogortu, mespretxuz ohartarazi zidan huts egin nuela Jainkoarekin eta aitarekin nituen betebeharretan.

Burutapen zuhur eta zentzuzko horiek izan nituen ekaitzak iraun zuen bitartean, baita hura bukatu eta handik pixka batera ere. Baina biharamunean haizea eztitu, eta itsasoan ibiltzeko ohitura hartzen hasi nintzen. Hala ere, oso kezkatua eman nuen egun osoa, eta oraindik ere pixka bat zorabiatua; arra-

58
ULERTU
Irakurri aurretik

tsean, ordea, eguraldia argitu, haizea ia erabat gelditu, eta iluntze zoragarria etorri zen atzetik.

Pentsatzeko tarteak ere izan nituen, eta hausnarketa kezkagarri batzuk, kezkagarriak baitziren benetan, neure burura itzultzen saiatu ziren; baina berehala uxatu, eta eritasun bat balira bezala gainditu nituen.

Itsasoan eman genuen seigarren egunean Yarmotuh-eko itsasartera iritsi ginen. Kontrako haizea eta eguraldi barea izanik, oso gutxi aurreratu genuen ekaitza amaitu zenetik. Aingura bota behar izan genuen, eta bertan geratu ginen, hego-mendebaldeko haize kontra, zazpi edo zortzi egunean.

Zortzigarren eguneko goizean, ordea, haizeak indar handia hartu zuen, eta lanean hasi behar izan genuen hagak eta haize-oihalak bildu eta ongi lotzeko, itsasontzia ur gainean ahalik eta ondoen eutsita egon zedin. Orduko, ekaitz ikaragarriak jotzen zuen, eta itsasgizonen aurpegietan izua eta harridura ikusten hasi nintzen. Kapitaina, buru-belarri ari zen itsasontzia onik ateratzeko lanak zaintzen, baina gidari-gelatik zenbait aldiz sartu eta atera zebilela, entzun nion ahapeka esaten: «Jauna, erruki zakizkigu; galduta gaude, gureak egin du».

Jaiki, gelatik irten, eta ingurura begiratu nuen. Ez nuen inoiz horrelako ikuskizun tamalgarririk aurrean izan: itsasoa mendien neurriraino altxatu zen, eta gainera erortzen zitzaigun hiruzpalau minutuero. Inguruan hondamena besterik ez nuen ikusten. Gure ondoan ainguratuta zeuden bi itsasontzik zubi ondoko mastak moztu behar izan zituzten zama arintzeko, eta gure itsasontziko gizonek oihuka esan zuten gure aurrean, milia bateko tartean, aingura botata zuen itsasontzi bat hondoratu zela. Itsasontzi ona genuen, baina zamaz leporaino betea: uretan barrura sartzen zen, eta marinelek noiznahi esaten zuten oihuka ontzia murgiltzera zihoala. Gauerdian, eta gure zoritxar guztiei beste bat eransteko, ontziaren behealdea begiratzera jaitsi zen gizonetako batek ura zulo batetik zurrustan sartzen zela esan zuen garrasika, eta beste batek sotoan ura lau oinetaraino iristen zela. Orduan, gure aurrean zegoen ontzi txikietako bat, guri laguntza emateko, txalupa bat bidaltzen ausartu zen. Gure gizonek soka bota zuten, eta txalupakoek gogor eutsi zioten, guztiok txalupara igotzea lortu genuen arte.

Ez haiek ez guk, txalupara igo ondoren, ez genuen espero haien itsasontziraino iristea, eta, horrenbestez, aho batez erabaki genuen txalupari nahi zuen lekura joaten uztea, eta ahal genuen neurrian txalupa itsasertzera bideratzen ahalegintzea.

Ordu laurden bat baino gehiago ez zen izango ontzia utzi genuela hura hondoratzen ikusi genuenean, eta orduantxe ulertu nuen lehen aldiz zer zen ontzi bat itsasoan murgiltzea.

Egoera horretan geundela, eta gizonak txalupa itsasbazterrera eramateko arraunean jo eta ke ari zirela, ikus genezakeen, olatuen gaina hartzen genuenean, lehorrean jende pila bat zebilela atzera eta aurrera, itsasbazterrera hurbiltzea lortzen bagenuen ere. Ezin izan ginen lehorreratu Winterton-go itsasargia igaro arte. Gero, oinez joan ginen Yarmouth-eraino, eta gizatasun handiz hartu gintuzten han.

Daniel Defoe, Robinson Crusoe. Ibaizabal (moldatua).

Zital: pertsona gaiztoa, edozein maltzurkeria egiteko prest dagoena.

Eztitu: baretu.

Haga: zurezko pieza zuzena eta luzea; haize-oihalei eusteko balio du.

Tamalgarri: negar egiteko modukoa.

Murgildu: uretan hondoratu. Zurrusta: ur-jario etengabea zulo, iturri edo hodi batetik.

U4 59

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Nork kontatzen ditu gertaerak?

2 Noiz gertatzen da istorioa?

a) xvi. mendean b) xvii. mendean c) xviii. mendean d) xix. mendean

Idatzi testuari buruz

3 Nondik nora joateko asmoa zuen gazte abenturazaleak?

4 Zer gertatu zen itsasontzia Humberretik irten orduko?

5 Zer sentitu zuen gazteak itsasora lehen aldiz irten zenean?

6 Zer-nolako pentsamenduak izan zituen ekaitzak iraun zuen bitartean?

7 Zer gertatu zen zortzigarren eguneko goizean?

8 Esan esaldi hauek egia ( E ) ala gezurra (G ) dioten. Zuzendu gezurra diotenak.

a) Yarmouthen aingura bota zuten, kontrako haizea baitzebilen.

b) Haizeak indarra hartzean, haize-oihalak ireki zituzten arinago joateko.

c) Itsasgizonen aurpegietan poza ikusten zen.

d) Ura zurrustan sartzen zen itsasontziko sototik.

e) Ontzi txiki batek txalupa bat bidali zien laguntzeko.

f) Ordu laurden geroago, txalupa itsasoan murgildu zen.

9 Denbora-lerroa  Kokatu gertaerak denbora-lerro batean.

Itsasontzian ura sartu zen.

Jendea oso ikaratuta zegoen.

Yarmouthera iritsi ziren.

Txalupari esker, ihes egin zuten.

Itsasontzia Humberretik atera zen. 8. egunean ekaitz bortitza egon zen.

10  Itsasoan lehen aldiz zebilenez, gazteak gaixorik zuen gorputza, eta izututa arima. Nola egin dakioke aurre horrelako egoera bati?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

11 Gazteak ez zien kasurik egin gurasoen aholkuei. Ondo jokatu zuen, zure ustez? Jarri binaka eta eztabaidatu.

Jarraitu istorioa idazten

Taldeka jarrita, asmatu jarraipena istorioari:

Gaztea berriz itsasoratu da...

60

Ikasi hitzak: abenturazaleak

1 Nor dira abenturazale hauek? Lotu bakoitza dagokion irudiarekin:

Hermione Granger Nur D’Artagnan

Oliver Twist

a b c d

2  Bilatu informazioa pertsonaiei buruz eta osatu taula.

Ezaugarriak Herrialdea Idazlearen izena

Hermione Granger

D’Artagnan

Nur

Oliver Twist

3 Taldeka, antzeztu gogoko duzun pertsonaia abenturazale bat, keinuak erabiliz. Taldekideak nor den asmatzen saiatuko dira.

4 Literaturako edo zinemako zer abentura bizi nahiko zenuke? Zer pertsonaia izan nahiko zenuke? Binaka jarrita, kontatu elkarri.

Estereotipoak kulturan

Nolakoak dira literaturan eta filmetan ikusten ditugun pertsonaiak? Erreparatu ezaugarri hauei, eta erantzun galderei binaka:

ausarta atsegina polita

indartsua esanekoa agintaria

• Gizonezko ala emakumezko pertsonaiekin lotu dituzue adjektiboak? Zergatik?

• Partekatu zuen erantzunak gainerako taldekideekin. Bat datoz zuen eran tzunak? Hala bada, zergatik uste duzue dela horrela?

U4 61

Iritzia eman KOMUNIKATU!

Iritzia eman behar dugunean, zer pentsatzen dugun azalduko dugu, arrazioak eta argudioak erabiliz.

1  Entzun eta erantzun galderei.

• Zein dira goiko pertsonaien izenak?

• Zer pertsonaia aukeratu du ikasle bakoitzak?

• Zergatik miresten du bakoitzak bere pertsonaia?

2 Lotu ezaugarri hauetako bakoitza dagokion pertsonaiarekin:

a) Bere burua zaintzeko gauza da.

b) Maitasuna erabili du egoera beldurgarriak gainditzeko.

c) Erronka sinesgaitz bati ekiteko gai da.

d) Arazoei aurre egitea lortu du, bakarrik egon arren.

e) Leialtasun handia dio bere familiari.

f) Ez da abenturaren beldur.

Pertsona miresgarriak

Erreparatu irudiei, eta erantzun galderei binaka:

• Zergatik dira miresgarriak irudiotako pertsonaiak?

• Genero-rolekin lotutako zer estereotipo hautsi dira argazki hauetan?

• Zer lanbidetan ikusten duzue zuen burua etorkizunean? Zergatik?

62
a
c
b

Biografia eta autobiografia

KOMUNIKATU

Biografia pertsona baten bizitza azaltzen digun kontakizuna da. Autobiografia n protagonistak berak kontatzen du bere bizitza. Biografia hirugarren pertsonan idazten da; autobiografia, lehen per tsonan. Memoriak ere badaude; pertsona ospetsuek beren bizitzako une edo gertakari garrantzitsuenak kontatzen dituzte horietan.

1 Irakurri testu hau eta erantzun galderei:

1632an jaio nintzen, York hirian, familia on baten barruan. Aita atzerritarra zen, Bremen-goa, eta hasieran Hull-en bizi zen. Merkataritzari esker, ordea, maila ona lortu eta, negozioak utzitakoan, Yorken finkatu zen. Bertan ezkondu zen amarekin. Robinson deritzon konderri horretako familia on batekoa da gure ama, eta horrexegatik jarri zidaten Robinson izena, Robinson Kreutznaer. Ingalaterran, baina, hitzak itxuragabetzeko joera handia dago, eta Crusoe deitzen digute orain; edo, hobeto esateko, geuk deitzen diogu horrela geure buruari, eta idatzi ere horrelaxe idazten dugu gure izena.

Bi anaia nagusi izan nituen. Bata, infanteria-erregimentu ingeles bateko teniente koronela, espainolen aurkako gudu batean hil zen, Dunkerque-n. Besteari buruz ez dut inoiz ezer jakin.

Familiako hirugarren semea izanik, eta inoiz lanbiderik ikasi gabea gainera, abenturen inguruko ametsekin bete zitzaidan laster burua. Aitak nahiko heziketa ona eman zidan, eta abokatua izen nendin nahi zuen, baina nik itsasoa nuen amets.

Bizitza liluragarriak

• Zeri buruzkoa da testua?

• Nork idatzi du? Lehen ala hirugarren pertsonan dago?

• Biografia ala autobiografia da? Arrazoitu.

• Pertsonaiari buruzko zer datu ematen ditu testuak?

• Zer lotura du testuak unitatearen hasierako irakurgaiarekin?

2 Idatzi zure autobiografia laburra, 5 lerrotan.

Joan liburutegira, eta begiratu zer biografiaedo autobiografia-liburu dauden.

• Zein irakurriko zenuke gustura?

• Binaka, aukeratu bat, eta azaldu ikaskideei nori buruzkoa den.

U4 63
Daniel Defoe, Robinson Crusoe. Anaya (moldatua).

Polisemia, homonimia eta paronimia

Hitz polisemikoak eta homonimoak berrikusi, eta hitz paronimoak zer diren ikusiko dugu.

Hitz polisemikoak esanahi bat baino gehiago duten hitzak dira. Hiztegi-sarrera bakarra dute, eta esanahi bakoitzak, zenbaki bat.

Adibidez:

Ontzi: 1. Likidoak biltzeko erabiltzen den gauza. 2. Ur gainean mugitzen den ibilgailua

Hitz homonimo ek jatorri desberdina dute. Berdin idatzi eta ahoskatu arren, esanahi desberdina dute. Hiztegian, bi sarrera izaten dituzte. Esaterako:

– Ehun1: hamar bider hamar, 100. – Ehun 2 : oihala eratzen duen hari multzoa.

Hitz paronimoek antzeko ahoskera edo idazkera dute, baina esanahi guztiz desberdina. Adibidez: arto eta ardo.

1 Bilatu hitzok hiztegian eta esan polisemikoak ala homonimoak diren: sasoi , zain , lekuko, motz , lelo, hori . Nola jakin duzu?

2 Azaldu ale hitzak zer esanahi duen esaldi bakoitzean.

a) Liburuaren 5 ale baino ez daude dendan.

b) Kafe aleak banan-banan txigortu dituzte.

c) Aldizkariaren azken alean erreportaje interesgarria dago.

d) Sagarrondoa alerik gabe utzi dute.

3 Lotu definizioak hitz homonimo hauekin: apal, lelo. Gero, idatzi esaldi bana.

a) Ergela, tentela, adimen urrikoa.

b) Bere burua handiesten ez duena.

c) Gauzak edukitzeko jartzen den ohola.

d) Kantetan errepikatzen dena.

4 1-2-4  Aldatu letra bat kasu bakoitzean, hitz hauen paronimoak sortzeko. Zer hitz dagokio eskuineko irudiari?:

egun hotz hari

1. Zerbait sortu, gauzatu, prestatu.

2. Zuhaitzaren enborra, sua egiteko erabiltzen dena.

3. Leku batean izan, inorako asmorik gabe.

1. Soinua, zarata.

2. Luzera txikia duena.

3. Bi mutur zorrotz dituen zurezko makilatxoa.

4. Eskua bukatzen den bost zatietako bakoitza.

1. Txapelketa bat irabazten duenari ematen zaiona.

2. Irina eta ogia egiteko erabiltzen den laborea.

3. Gorriaren eta zuriaren arteko kolorea.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 64

Puntuazio-markak (IV)

Kasu hauetan erabiltzen dugu:

• Lerro-bukaerako hitzak zatitzeko.

• Zenbait hitz elkartutan: Eguzki - lore, aitona - amonak…

Marratxoa ( -) Marra luzea ( )

• Errepikapenetan eta onomatopeietan: txiki - txikia, bor - bor… Honetarako erabiltzen da:

• Solasaldietan, pertsonaiek hitz egiten dutenean

• Esaldi baten barruan azalpenak txertatzeko. Adibidez: Daniel Defoe eleberriaren egilea Londresen jaio zen.

1 Berridatzi esaldiak, informazio hauek tartekatuz eta azpimarraturiko hitzak marratxoz lotuz:

– Ioritz Agirre hara eta hona dabil sukaldean.

– Ruper Ordorikak abesti oso politak ditu.

– Ekainaren 23an guztiz azkar itsasoratu ginen.

– Mendizaleak Everestera tipi eta tapa iritsi ziren.

Solasaldi jostagarriak

Ezohiko loturak Idatzi solasaldi jostagarri bat bi pertsonaiaren artean:

• Aukeratu bi letra, A, B eta C artean.

• Bota dado bat bitan eta lotu emaitzak aukeratu dituzun letrekin:

A B C

1 pirata Harry Potter astronauta

2 Drakula Alice Olentzero

3 esploratzailea balea sorgina

4 ogroa Basajaun Shrek

5 Txanogorritxo marinela danbolin-jotzailea

6 estralurtarra bidaiaria tximinoa

• Idatzi atera diren bi pertsonaien arteko solasaldia.

U4 65
munduko mendirik garaienera San Joan bezperan eskolako sukaldaria oñatiar abeslariak

Deklinabidea

Deklinabidea atzizki multzoa da. Atzizki horiek izenei, izenordainei, adjektiboei eta determinatzaileei atxikitzen zaizkie. Deklinabidekasuek ezaugarri hauek dituzte:

• Hiru motatakoak izan daitezke: mugatu singularrekoak, mugatu pluralekoak eta mugagabekoak.

• Nor, Nork eta Nori kasuek komunztadura dute aditzarekin. Adibidez: Mutikoak ez die kasurik egin aholkuei.

• Leku-denborazko kasuek lekua eta denbora adierazten dute: izen bizigabeekin, Non, Nora, Nondik eta Nongo erabiltzen dira; izen bizidunekin, Norengan, Norengana eta Norengandik.

1 Osatu esaldiak, parentesi barrukoak Nor, Nork eta Nori kasuetan deklinatuz.

(olatu) gogor jo zuen itsasontziaren aurka.

– Eskolako … (atezain) gimnasioko … (giltza) ahaztu zaizkio.

– Armairu horretan hainbat … (maindire) aurkituko dituzu.

– Zenbait … (erosle) oso garestia iruditu zaie … (prezio)

– (amona) (janari) bota die … (arrain)

LH 1eko … (ikasle) (txokolate) nahi dute.

– Hainbat … (otso) ikaratu omen dituzte … (abere)

2 Adierazi zer kasutan dauden azpimarraturiko hitzak, ereduan bezala.

– Aloña oraintxe joan da kalera Nora kasua, mugatu singularra.

– Entrenatzaileak ez du konfiantzarik jokalariengan

– Zenbait herritatik jendeak ihes egin zuen mendira

Hiru herritako banketxeetan egin dute lapurreta.

– Aitonarengandik irakaspen onak jaso ditut.

Mikelengana joan naiz aholku eske.

– Arabako gazteak etorri dira herriko aterpetxera

Gaixoak sendagilearengan du itxaropena jarrita.

3 Lapitzak erdira  Osatu esaldiak, parentesi barruko kasuak erabiliz.

– Zenbait … (Norengandik) asko ikas daiteke.

Bi … (Nora) egingo dugu txangoa … (Non).

– Konfiantza osoa dut … (Norengan).

(Nongo) … lanak denon artean egiten ditugu.

– Egunero bizikleta hartu, eta … (Norengana) joaten zen.

Aurtengo txirrindularitza-itzulia ... (Nondik) pasatzen da.

Eranskinetan

Izenaren, erakusleen eta izenordainen deklinabide-taulak dituzu.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 66

4 Berridatzi esaldiak, lodiz daudenak singularrean edo pluralean jarriz, kasuan kasukoa.

– Liburu eta hiztegi hauek irakasleenak dira.

– Egin dugun zaratarengatik zigortu gaituzte.

– Oier txakurrarekin ibiltzen da parkean.

– Bihar herriko plazan geldituko gara.

– Ordenagailuak ekarriko dituzte LH 6ko ikastaldearentzat

– Ikaslearengatik egingo nituzke ahaleginak.

5 Idatzi azpimarraturiko hitzei buruzko galderak.

Bihar hainbat lagunekin etorriko naiz.

Eskultura harriz eta brontzez egin dute.

Zuek aitona-amonarentzat idatzi dituzue bertsoak.

Herriko gazteek mozorro-lehiaketa antolatu dute.

– Zapata beltz hauek Josurenak dira.

– Ikasleek hainbat galdera egin dizkiote begiraleari

6 Erantzun, deklinabide-marka egokiak erabiliz.

• Nora doaz itsasontziak? (itsaso)

• Nork ekarri ditu opariak? (lagunak)

• Norengandik ikasi duzu gehien? (Idoia)

• Norantz joan dira hegaztiak? (Afrika)

• Nondik iritsi da pakete hau? (postetxea)

7 Azaldu zergatik erabili den mugagabea esaldiotan:

Gazte abenturazaleak nagusitan marinela izan nahi zuen.

Idurrek artikulu interesgarria idatzi du egunkarian.

– Ez daukat itxaropenik zuengan.

– Guk ez dugu albistea irakurri.

– Hainbat olatu erraldoi ikusi ditugu.

– Zer portutan daude txalupak?

• Izen bereziekin eta izenordainekin: Pellok egin du; Niri gertatu zait.

• Galdetzaileekin: Zer uharte da hori?

• Zenbatzaile zehaztugabeekin: Hainbat marinel daude hor.

• Zenbait esapidetan: izerditan egon, esnemamitan bizi…

• Zerik kasua beti doa muga gabean: Itsasoan ez zegoen txaluparik.

U4 67
Erabili mugagabea

Lehen eta bigarren mailako pertsonaiak

Pertsonaiak literatura-lanetako egiazko zein alegiazko izakiak dira. Pertsonaiak garrantziaren arabera sailka daitezke:

Lehen mailako pertsonaiak: istorioko gertaera nagusiak jazotzen zaizkie; garrantzitsuena protagonista da.

1 Irakurri testua eta erantzun galderei.

Bigarren mailako pertsonaiak: istorioan parte hartu arren, garrantzi txikiagoa dute.

Matilda berandutxo hasi zen eskolan. Ume gehienak bost urterekin hasten dira haureskolan, eta lehentxoago ere bai, baina Matildaren gurasoei beharrezko paperak egitea ahaztu zitzaien. Eskolara lehen aldiz joan zenean, bost urte eta erdi zeuzkan.

Herriko umeen eskola adreiluzko etxe triste samar bat zen, eta Lehen Mailako Crunchem

Eskola zuen izena. Berrehun eta berrogeita hamar ume inguru zituen. Zuzendaria

emakume beldurgarria zen, adin ertainekoa, Trunchbull izenekoa.

Matilda ume txikienen gelan jarri zuten beste hemezortzi umerekin; haren adin berekoak ziren denak, gutxi gorabehera. Irakaslea Honey andereñoa zen eta ez zituen hogeita hiru edo hogeita lau urte baino gehiago izango. Roald Dahl, Matilda. Zubia (moldatua).

• Zenbat pertsonaia ageri dira testuan?

• Zein da lehen mailakoa? Zergatik?

• Zein dira bigarren mailakoak?

2 Zein dira unitate hasierako irakurgaiko pertsonaiak? Lehen ala bigarren mailakoak dira?

Pertsonaiekin jolasean

Lauko taldetan jarrita, eleberri ezagunetako pertsonaiak zein diren asmatzen jolastuko zarete:

• Taldekide bakoitzak eleberri ezagun bat aukeratu, eta koadernoan idatziko ditu lehen eta bigarren mailako pertsonaien izenak.

• Gero, eleberriaren izenburua esango du, eta taldekideek lehen eta bigarren mailako pertsonaien izenak idatziko dituzte.

• Erantzunak denon artean komentatu eta zuzenduko dituzue.

Gogoan hartu!

Eleberriak irakurtzean, pertsonaiekin bat egiten dugu eta protagonista sentitzen gara. Irakurketak irauten duen bitartean, heroiak, ausartak, gaiztoak... izan gaitezke, nahi dugun modukoak.

EZAGUTU LITERATURA eai 68

I

DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» ataleko edukiak erabiliz.

Definizioa: … multzoa da. Atzizki horiek …, …, … eta … atxikitzen zaizkie.

Atzizki motak

Deklinabidea

• ...: kasu hauetan erabiltzen da:

Deklinabide-kasuak

• Leku-denborazkoak:

• Izen bizigabeak: ...

• Izen bizidunak: ...

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Irakurgaiko hitz hauetatik, aukeratu polisemikoak. Gero, idatzi hitzon esanahi guztiak eta inguratu testuan dutena:

ontzi

malko

iritsi

ekaitz buru

aingura

haga

uxatu kezka

Itsasontzia ekaitzaldian, Gustave Doré

69 U4
KASI
...
• • •
• •

Lexikoa

1 Osatu esaldiak, hitz hauek erabiliz: huts , lau , hori , arte. Gero, esan zein diren polisemikoak eta zein homonimoak.

– … hiri daude eskualde … horretan.

– … asko egin ditu atezainak, eta lau eta … galdu dute.

– Basoko … horien irudia … da.

– Horko jertse …, hain zuzen ere, … da.

2 Osatu esaldi hauek hitz polisemiko berarekin:

a) Dentistak … irekitzeko eskatu zidan.

b) Hainbat otso daude leizearen … handian.

c) Ogia moztu orduko, zorroztu aiztoaren ...

d) Zenbait itsasontzi daude Tamesis ibaiaren ...

3 Bilatu hitz paronimo hauen esanahia hiztegian eta idatzi esaldi bana: amets / ametz jausi / jauzi hasi / hazi

Ortografia

4 Idatzi marratxoa eta marra luzea beharrezkoa denean.

– Unai Aneren laguna zurbil zurbil jarri zen.

– Ezker eskuinera begiratzeko esan zidan amak.

– Eguzki lorea lore mitologikoa ateetan jartzen da.

– Zer ordu da? galdetu zidan irakasleak.

– Getariako arrantzaleek bost mila kilo antxoa harra patu zituzten bart.

5 Erreparatu irudiari eta idatzi solasaldi labur bat.

Gramatika

6 Ezabatu kasu bakoitzean lekuz kanpo dagoena.

a) Mugagabea: herritan, neskarentzat, auzotara, lagunarekin.

b) Mugatu singularra: osabarengana, kaletik, etxeetatik, herrian.

c) Mugatu plurala: kirolariek, eskoletan, baserritan, mutilengandik.

7 Adierazi zer kasutan dauden azpimarraturiko hitzak.

– Auzoko mekanikariari utzi diot autoa

– Neskatoa amarengana hurbildu zen eta eskutik heldu zion.

– Zenbait dendatan beherapenak daude.

– Buztinaz egin dituzte hainbat eskulan .

– Anerengatik izan ez balitz, ez nukeen ezer ikasiko.

8 Zuzendu esaldiotan txarto erabilita dauden Nor , Nork eta Nori kasuak:

– LH 5eko ikasleek museora joan dira.

– Gizon hori ez dauka autorik.

– Behiak ez dute belarrik jan.

– Urko eta Ander izozkia jan dute.

– Eukenek da gelako nagusia.

– Anttonek estoldatik behera jausi zaio txanpona.

9 Erantzun galderei, parentesi barrukoak erabiliz.

• Nora doaz itsasontziak? (itsaso)

• Nork ekarri ditu opariak? (lagunak)

• Norengandik jaso duzue informazioa? (Julen)

• Norantz joan dira hegaztiak? (Afrika)

• Nondik egin dute ihes katuek? (leiho)

• Noren ondoan dago txakurra? (emakume bat)

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
70
Z er ikasi dut?

Estereotipoetatik at

Unitate honetan, genero-berdintasunari buruz aritu gara, eta gizartean dauden estereotipoak lantzeko aukera izan dugu. Erabili Nire lehengo eta oraingo iritzia teknika, horri buruzko gogoeta egiteko.

Genero-estereotipoak

Lehen uste nuen... Orain uste dut... Arrazoiak

Biografia-lantegia

Orain, miresten dugun norbaiten biografia idatziko dugu. Inguruko norbait edo pertsona famatu bat izan daiteke.

• Azaldu nolakoa den, eta arrazoitu zergatik miresten duzun pertsona hori.

• Binaka jarrita, komentatu: Eredugarria iruditzen zaizu pertsona hori zure eguneroko bizitzarako? Badu irakaspenik hark egiten duenak?

1 Pentsatu nolako lana egin duzun hiruhilekoan. Alderdi hauetatik, zeinetan hobetu behar duzu?:

Letra txukunagoa egin behar dut.

Hobeto irakurri eta ahoskatu behar dut. …

Ahozko adierazpena hobetu behar dut.

Hobeto antolatu behar ditut etxerako lanak.

Taldean gehiago egin behar dut lan. …

2 Aurreko ariketan erantzun duzuna kontuan hartuz, idatzi hiru konpromiso hurrengo hiruhilekoan hobetzeko.

Bigarren hiruhilekorako konpromisoak

71 U4
N ola ikasi dut?

Begiratu irudiari

Erreparatu irudi honi:

Irakurri Troiako zaldiaren mitoa eta erantzun galderei:

Troia hiri handia zen eta harresiz inguratuta zegoen. Priamo erregeak agintzen zuen han; Priamok bi seme zituen: Paris eta Hektor. Paris gazte ederra zen; Hektor, ordea, ausarta.

Behin, Parisek Espartara bidaiatu zuen; bertan ezagutu zuen Helene, Greziako emakumerik ederrena. Helene Menelaorekin ezkonduta zegoen; hala ere, Parisek bahitu egin zuen, harekin maiteminduta baitzegoen, eta Troiara eraman zuen. Menelaok, hori ikusita, gerra deklaratu zion Troiari. Hamar urtez, greziarrak Troiara sartzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Ulisesek, Greziako erregeetako batek, ideia bikaina izan zuen: zurezko zaldi erraldoi bat eraiki, eta greziar soldaduak haren barruan ezkutatu ziren. Zaldia Troiako biztanleei eskaini zieten, opari gisa. Troiarrek, gerra irabazi zutela sinetsita, onartu egin zuten oparia, eta hiri barrura sartu zuten zaldia.

Gauez, greziar soldaduak zaldi barrutik atera ziren eta hiriko ateak ireki zituzten, soldadu gehiago sartzeko. Horrela, Ulisesen zuhurtziari esker, Troia suntsitu zuten.

a) Idatzi laburpena, paragrafo bakoitzaren ideia nagusiak erabiliz.

b) Bilatu testuan aurkakotasuna adierazten duten bi testu-antolatzaile.

c) Zer ordezten dute esaldiotan azpimarratutako hitzek? Berridatzi:

Priamo erregeak agintzen zuen han .

Bertan ezagutu zuen Helene.

– Menelaok, hori ikusita, gerra deklaratu zion Troiari.

– Greziar soldaduak haren barruan ezkutatu ziren.

Bilatu hitz hauen sinonimoak testuan: primerako, gerlari, erdietsi, guda

72 BERRIKUSPENA 2
1

Irakurri definizioak eta idatzi bakoitzari dagokion hitza.

…: iz. Ugaztun handia, gizakiak zama- eta garraio-abere gisa etxekotua.

4

…: izond. Bere motakoa baino askoz handiagoa dena.

Zergatik erabili dira lodiz dauden puntuazio-markak?:

a) Paris gazte ederra zen; Hektor, ordea, ausarta.

b) Ulisesek, Greziako erregeetako batek, ideia bikaina izan zuen.

c) Priamok bi seme zituen: Paris eta Hektor.

d) Helene, zatoz nirekin Troiara!

e) Menelaok (Espartako erregeak) gerra deklaratu zion Troiari.

5

Identifikatu izenordainak eta esan zer motatakoak diren:

– Troiako biztanleek ez zuten ezer susmatu.

– Haiek izan ziren soldadurik ausartenak.

– Nor dabil zaldiaren barruan?

– Parisek eta Helenek Espartan ezagutu zuten elkar.

– Ulisesek galdera hori egin zion bere buruari.

6

Osatu esaldiak, parentesi barruko hitzak deklinatuz.

– (irakasle) (Grezia) hainbat … (mito) irakurri dizkigu.

– Troiako zaldiaren mitoa … (ni) ez zait batere gustatu.

– Dirudienez, Paris … (Hektor) joan zen laguntza eske.

Zaldia … (zur) eraiki zuten gau … (bat)

Soldaduak … (hiri) (ate) hurbildu ziren, isil-isilik.

Menelao … (errege) (Paris) egin zuen topo … (hiri)

Jolasen txokoa

…: ad. Zerbait edo norbait suaren bidez hondatu; suak zerbait suntsitu.

Banandu kate honetako hitzak eta aurkitu sei izenak. Esan izen bakoitza zer motatakoa den eta bilatu baliokidea 1. ariketako testuan.

73 HIRUHILEKOA 1
itsusibas o hainbatmaitasunEdurnegutxiirakasl e zabalItaliairakurriGorka 3

ITZALAPROIEKTUAK UZTENDUTEN

EZAGUTU DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA

Kutxa magikoa eta haren zaintza

KUTXA MAGIKOARI BURUZKO MITOAK

Bazenekien garunari buruzko hainbat mito faltsu daudela? Ezagut ditzagun!

Buru-osasunaren txokoa atonduko dugu, garunari buruzko mitoen informazio-pilulatxoekin.

Talde handian, galdera hauek egingo ditugu:

Zer dakigu garunari buruz?

Zer dira mito faltsuak?

Ezagutzen dugu garunari buruzko mitoren bat?

Uste duzu organo horri buruz gehiago ikasteak hobeto bizitzen lagunduko digula? Zergatik?

Buru-osasun hobea izango dugu garuna zaintzen badugu?

Zer dakigu buru-osasunari buruz?

Gai horri buruz gehiago jakin behar genukeela uste duzu?

Garuna hobeto ezagutzeko txoko bat sortu nahi dugu. Horretarako, mito faltsuak aztertuko ditugu. Taldekatu, lantalde burutsuak osatzeko.

Oso garrantzitsua da informazioa hainbat iturritan begiratu eta egiaztatzea. Ezagutzak eskuratzeko, zehaztasuna gakoa da!

Bateratu ikasgela osoarekin zuen ikerketaren emaitzak. Harrigarria da garunak zenbat gauza egin ditzakeen!

Ziur denon artean informazio txundigarria bildu duzuela!

1 T hink P ENTSATU D esign
T U
2 DISEINA

EGIN

3

Guztion artean adostuko dugu talde bakoitzak zer landuko duen; era horretan, ideiak ez dira errepikatuko.

4

Iritsi da denok espero genuen unea: garunari buruzko mito faltsuen txokoa inauguratzera goaz!

Txokoa mito moten arabera antolatuko dugu: garunaren zatiei buruzkoak, buru-osasunarekin loturikoak, emozioei buruzkoak…

Eta familiakoak gonbidatzen baditugu gure txokora, kutxa magiko misteriotsuaren sekretuak ezagutzera?

Gure ideiekin, informazio-pilula interesgarriak sortuko ditugu, modu analogikoan zein digitalean. Erabili irudiak, informazioa hobeto ulertarazteko.

Pilula zailak eta pilula errazak egin ditzakegu, informazioa edozein adinetako pertsonentzat baliagarria izan dadin! Garuna adin guztietan zaindu behar dugu!

Desegin ditzagun mito faltsuak!

Interesgarriena hauxe izan da: ...

1. HIRUHILEKOA
PRESENTA
M aker T est
S tage AURKEZTU
EGIAZTAT U 5

Deklinabidea

Izenaren deklinabidea

• Izen arruntak:

– Bizigabeak: kale (bokala amaieran); haran (kontsonantea amaieran).

– Bizidunak: asto (bokala amaieran); lagun (kontsonantea amaieran).

• Izen bereziak:

– Bizigabeak: Bilbo (bokala amaieran); Gasteiz (kontsonantea amaieran).

– Bizidunak: Idoia (bokala amaieran); Jon (kontsonantea amaieran).

IZEN ARRUNTA IZEN BEREZIA

MUGATU SINGULARRA MUGATU PLURALA MUGAGABEA MUGAGABEA

NOR astoa laguna kalea harana astoak lagunak kaleak haranak asto lagun kale haran

NORK astoak lagunak kaleak haranak astoek lagunek kaleek haranek astok lagunek kalek haranek

NORI astoari lagunari kaleari haranari astoei lagunei

kaleei haranei astori laguni kaleri harani

NOREN astoaren lagunaren kalearen haranaren astoen lagunen kaleen haranen astoren lagunen kaleren haranen

NOREKIN astoarekin lagunarekin kalearekin haranarekin astoekin lagunekin kaleekin haranekin astorekin lagunekin kalerekin haranekin

NORENTZAT astoarentzat lagunarentzat kalearentzat haranarentzat astoentzat lagunentzat kaleentzat haranentzat astorentzat lagunentzat kalerentzat haranentzat

NON

––kalean haranean

NONDIK ––kaletik haranetik

NORA ––kalera haranera

NONGO ––kaleko haraneko

––kaleetan haranetan

––kaleetatik haranetatik

––kaleetara haranetara

––kaleetako haranetako

Idoia Jon Bilbo Gasteiz

Idoiak Jonek Bilbok Gasteizek

Idoiari Joni Bilbori Gasteizi

Idoiaren Jonen Bilboren Gasteizen

Idoiarekin Jonekin Bilborekin Gasteizekin

Idoiarentzat Jonentzat Bilborentzat Gasteizentzat

––kaletan haranetan ––Bilbon Gasteizen

––kaletatik haranetatik ––Bilbotik Gasteizetik

––kaletara haranetara ––Bilbora Gasteizera

––kaletako haranetako ––Bilboko Gasteizeko

NORENGAN astoarengan lagunarengan ––astoengan lagunengan ––astorengan lagunengan

NORENGANA astoarengana lagunarengana ––astoengana lagunengana ––astorengana lagunengana

NORENGANDIK astoarengandik lagunarengandik ––astoengandik lagunengandik ––astorengandik lagunengandik

ZEREZ astoaz lagunaz kaleaz haranaz astoez lagunez kaleez haranez astoz lagunez kalez haranez

––Idoiarengan Jonengan ––

––Idoiarengana Jonengana ––

––

Idoiarengandik Jonengandik ––

Idoiaz Jonez Bilboz Gasteizez

Erakusleen deklinabidea

SINGULARRA PLURALA

Hurbil Tartean Urrun Hurbil Tartean Urrun

NOR hau hori hura hauek horiek haiek

NORK honek horrek hark hauek horiek haiek

NORI honi horri hari hauei horiei haiei

NOREN honen horren haren hauen horien haien

NOREKIN honekin horrekin harekin hauekin horiekin haiekin

NORENTZAT honentzat horrentzat harentzat hauentzat horientzat haientzat

NON honetan horretan hartan hauetan horietan haietan

NONDIK honetatik horretatik hartatik hauetatik horietatik haietatik

NORA honetara horretara hartara hauetara horietara haietara

NONGO honetako horretako hartako hauetako horietako haietako

NORENGAN honengan horrengan harengan hauengan horiengan haiengan

NORENGANA honengana horrengana harengana hauengana horiengana haiengana

NORENGANDIK honengandik horrengandik harengandik hauengandik horiengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ honetaz horretaz hartaz hauetaz horietaz haietaz

Izenordainen deklinabidea

Ni Hura Gu Zu Zuek Haiek

NOR ni hura gu zu zuek haiek

NORK nik hark guk zuk zuek haiek

NORI niri hari guri zuri zuei haiei

NOREN nire haren gure zure zuen haien

NOREKIN nirekin harekin gurekin zurekin zuekin haiekin

NORENTZAT niretzat harentzat guretzat zuretzat zuentzat haientzat

NORENGAN ni(re)gan harengan gu(re)gan zu(re)gan zuengan haiengan

NORENGANA ni(re)gana harengana gu(re)gana zu(re)gana zuengana haiengana

NORENGANDIK ni(re)gandik harengandik gu(re)gandik zu(re)gandik zuengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ nitaz hartaz gutaz zutaz zuetaz haietaz

Deklinabidea

Aditzak

Aditz laguntzailea

NOR

Orainaldia Lehenaldia

ni naiz nintzen

hura da zen

gu gara ginen

zu zara zinen

zuek zarete zineten

haiek dira ziren

NOR-NORI

Orainaldia (hura)

Orainaldia (haiek) Lehenaldia (hura) Lehenaldia (haiek)

niri zait zaizkit zitzaidan zitzaizkidan

hari zaio zaizkio zitzaion zitzaizkion

guri zaigu zaizkigu zitzaigun zitzaizkigun

zuri zaizu zaizkizu zitzaizun zitzaizkizun

zuei zaizue zaizkizue zitzaizuen zitzaizkizuen

haiei zaie zaizkie zitzaien zitzaizkien ni hura gu zu zuek haiek

nik – dut – zaitut zaituztet ditut

hark nau du gaitu zaitu zaituzte ditu

guk – dugu – zaitugu zaituztegu ditugu

zuk nauzu duzu gaituzu – – dituzu

zuek nauzue duzue gaituzue – – dituzue

haiek naute dute gaituzte zaituzte zaituztete dituzte

NOR-NORK

NOR-NORK - ORAINALDIA ni hura gu zu zuek haiek

nik – nuen – zintudan zintuztedan nituen

hark ninduen zuen gintuen zintuen zintuzten zituen

guk – genuen – zintugun zintuztegun genituen

zuk ninduzun zenuen gintuzun – – zenituen

zuek ninduzuen zenuten gintuzuen – – zenituzten

haiek ninduten zuten gintuzten zintuzten zintuzteten zituzten

- LEHENALDIA

NORK-NORI-NOR (hura) - ORAINALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – diot – dizut dizuet diet

hark dit dio digu dizu dizue die

guk – diogu – dizugu dizuegu diegu

zuk didazu diozu diguzu – – diezu

zuek didazue diozue diguzue – – diezue

haiek didate diote digute dizute dizuete diete

NORK-NORI-NOR (haiek) - ORAINALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – dizkiot – dizkizut dizkizuet dizkiet

hark dizkit dizkio dizkigu dizkizu dizkizue dizkie

guk – dizkiogu – dizkizugu dizkizuegu dizkiegu

zuk dizkidazu dizkiozu dizkiguzu

dizkiezu

zuek dizkidazue dizkiozue dizkiguzue – – dizkiezue

haiek dizkidate dizkiote dizkigute dizkizute dizkizuete dizkiete

NORK-NORI-NOR (hura) - LEHENALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – nion – nizun nizuen nien

hark zidan zion zigun zizun zizuen zien

guk – genion – genizun genizuen genien

zuk zenidan zenion zenigun – – zenien

zuek zenidaten zenioten zeniguten – – zenieten

haiek zidaten zioten ziguten zizuten zizueten zieten

NORK-NORI-NOR (haiek) - LEHENALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – nizkion – nizkizun nizkizuen nizkien

hark zizkidan zizkion zizkigun zizkizun zizkizuen zizkien

guk – genizkion – genizkizun genizkizuen genizkien

zuk zenizkidan zenizkion zenizkigun – – zenizkien

zuek zenizkidaten zenizkioten zenizkiguten – – zenizkieten

haiek zizkidaten zizkioten zizkiguten zizkizuten zizkizueten zizkieten

Aditzak

1

IKASKUNTZA-EGOERA HELBURUA AURRERA GJH

Gatazkak konpontzeko zer modu dauden aztertu, eta egoera horietako bat antzeztuko dugu.

Bakea, justizia eta erakunde sendoak

Liburu- eta disko-azoken garrantziari buruz hausnartu, eta liburu-azoka txiki bat antolatuko dugu taldeka.

3 7

Kalitate oneko hezkuntza

Bizitzako une bakoitzean zerk beldurtzen gaituen aztertuko dugu. Gero, beldurrezko istorioak idatzi, eta beldurrezko jaialdian parte hartuko dugu.

Genero-estereotipoei buruz zer ikasi dugun hausnartu, eta miresten dugun norbaiten biografia laburra idatziko dugu.

Osasuna eta ongizatea

Generoberdintasuna

Artearen bidez historiako garai bakoitzean zer irudikatu nahi izan den aztertu, eta gustuko artelanen aurkezpena egingo dugu.

Historian hezkuntzaren alde lan egin duten pertsonei buruz hausnartuko dugu. Gero, gida bat egingo dugu irakaspena duten testuekin.

Aisialdirako dauden eskaintzak alderatuko ditugu, eta jendea kultura-ekitaldietara animatzeko kanpaina egingo dugu.

Euskal produkzioek zer zailtasun dituzten aztertuko dugu. Gero, euskal filmen programa osatu, eta gustuko filmen kritika idatziko dugu.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Kalitate oneko hezkuntza

Osasuna eta ongizatea

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

Esloganak sortuko ditugu gure inguruko txokoak ezagutarazteko, eta txango-proposamen bat aurkeztuko diegu ikaskideei.

Gure herrian zer hobetu daitekeen aztertuko dugu, iritziak bilduko ditugu, eta herritarren foroa osatuko dugu.

Teknologiaren eraginez gure lanbideak nola aldatu diren hausnartu, eta gustuko lanbide bat aurkeztuko dugu.

Turismo aktiboak dituen abantailak zerrendatu, eta udarako ekintza dibertigarriak antolatzeko bidaiaagentzia bat sortuko dugu.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Itunak, helburuak garatzeko

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Lehorreko bizitza

8 74 140 24 90 156 106 172 56 122 188
OR. Zer ikasiko dugu?
10
11
12 Jokatu gizalegez Artea, kulturen isla Zenbat txoko zoragarri! Liburuak ikasgai Hezkuntza denontzat Iritzien foroa Izulaborrian Gozameniturri Ekinaren ekinez Garenaz harro Gure ekoizpenak Bizi natura!
5 9 2 6
4 8
1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA 2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA
40
3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

IRAKURGAIA KOMUNIKAZIOA EZAGUTU HIZKUNTZA EZAGUTU LITERATURA

• Irakurgaia: Aracne , Greziako mitoa.

• Ikasi hitzak: Greziako mitoak

• Irakurgaia: Mandarinazaporeko musua , E. Canal

• Ikasi hitzak: liburuak eta liburutegiak

• Irakurgaia: Drakula , Bram Stoker.

• Ikasi hitzak: literaturaren klasikoak

• Irakurgaia: Gazte abenturazale bat , Daniel Dafoe.

• Ikasi hitzak: abenturazaleak

• Ahozko testuak

• Testua, paragrafoa, perpausa

• Hizkuntza-erregistroak

• Testua (I): koherentziabaliabideak

• Irratsaioa

• Testua (II): kohesiobaliabideak

• Iritzia eman

• Biografia eta autobiografia

• Hiztegi motak

• Puntuazio-markak (I)

• Izena eta adjektiboa

• Definitzea

• Puntuazio-markak (II)

• Izenordaina

• Sinonimoak eta antonimoak

• Puntuazio-markak (III)

• Determinatzaileak

• Polisemia, homonimia eta paronimia

• Puntuazio-markak (IV)

• Deklinabidea

• Irakurgaia: Artearen bila munduan zehar , Caroline Desnoëttes.

• Ikasi hitzak: artea

• Irakurgaia: Alegiak bertsodoinuz, A. Paskual Iturriaga.

• Ikasi hitzak: alegiak eta alegialariak

• Irakurgaia: Maitasunhitzak, Edmond Rostand.

• Ikasi hitzak: antzerkikonpainia

• Irakurgaia: Zinemaegitaraua

• Ikasi hitzak: zinemaren mundua

• Ahozko aurkezpena

• Azalpen-testua

• Olerkiak, abestiak eta abeslariak

• Testu bat osatu eta laburtu

• Inprobisazioa

• Narraziotik antzerkira

• Film bati buruz mintzatu

• Zinema-gidoia

• Maileguak

• Maileguen idazkera

• Aditza (I)

• Hitz eratorriak (I): atzizkiak

• Txistukariak (I): s, x, z

• Aditza (II)

• Hitz eratorriak (II): aurrizkiak

• Txistukariak (II): ts, tx, tz

• Aditza (III)

• Hitz elkartuak

• Hitz elkartuen idazkera

• Aditza (IV)

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Orain edo inoiz ez: Ikusi arte ezin sinetsi

• Irakurgaia: Xareta eskualdea

• Ikasi hitzak: Euskal Herriko txokoak

• Irakurgaia: Misio baten bila, Arthur Conan Doyle.

• Ikasi hitzak: elkarrizketak

• Irakurgaia: Antzinako lanbideak

• Ikasi hitzak: lanbideak

• Irakurgaia: Altxor ezkutuaren bila, Mark Twain.

• Ikasi hitzak: Hiri galduak eta altxor ezkutuak

• Turismo-gida

• Kazetaritza-testuak (I): albistea eta erreportajea

• Inkesta

• Kazetaritza-testuak (II): iritzi-artikuluak

• Euskalkiak eta euskara batua

• Eskema

• Jarraibide-testua

• Publizitatea

• Tabu-hitzak eta eufemismoak

• h letra

• Adberbioak

• Lexiko-aberastasuna

• -a itsatsia

• Perpausa (I)

• Eremu semantikoa eta familia lexikoa

• bait- eta -arazi

• Perpausa (II)

• Ahozko esaerak

• Siglak, akronimoak eta laburdurak

• Perpausa (III)

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · BIrika berdea: Eta ondoren, zer?

• Euskal literatura idatziaren jatorria

• Literatura-generoak

• Literaturaren gai nagusiak

• Lehen eta bigarren mailako pertsonaiak

• Literatura-baliabideak (I): paralelismoa, aliterazioa

• Literatura-baliabideak (II): hiperbolea, sinestesia

• Antzerkia (I): komedia eta tragedia

• Antzerkia (II): bakarrizketa eta solasaldia

• Bertsolaritza

• Baladak

• Gaur egungo euskal literatura

• Literatura-testuak iruzkindu

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Kutxa magikoa eta haren zaintza : Kutxa magikoari buruzko mitoak

5 Artea, kulturen isla

Munduko kulturak eta haien historia ikasteko modu asko daude, eta horietako bat artea aztertzea da. Historian zehar egin diren artelanak oso baliagarriak dira, garai eta leku jakin bateko pertsonek zer bizimodu zuten, nolako harremanak zituzten, zer teknologia erabiltzen zuten eta beste hainbat alderdi ezagutzeko.

Bidaia egingo dugu munduko zibilizazioetan barrena, eta historian zehar egin diren artelan ezagunetako batzuk ikusiko ditugu.

Zer deritzozu?

Zenbat arte-museo daude munduan? Badakizu zein den munduko handiena?

Zein izan zen historiako lehen museoa? Zer helburu izango zuen?

Datua

Gizakiek duela 45 000 urte baino gehiago haitzuloetan egin zituzten labar-pinturak lagungarriak dira pertsonak garai haietan nola bizi ziren hobeto ulertzeko.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Artearen bidez historiako garai bakoitzean zer irudikatu nahi izan den aztertu, eta gustuko artelanen aurkezpena egingo dugu.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia:

Artearen bila

munduan zehar

Nolakoa da artea munduko beste tokietan?

Ikasi hitzak Baduzu artearen berri?

74

Ahozkoa aurkezpena

Nola egiten dira aurkezpen arrakastatsuak?

Azalpen-testua

Zer azaltzen dute?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Maileguak

Maileguen idazkera

Aditza (I)

EZAGUTU LITERATURA

Literaturabaliabideak (I)

75
11
! eai

Irakurgaia

Kodex: eskuizkribua, bereziki inprenta asmatu aurrekoa.

Eskriba: antzinatean, kopiatzailea.

Zerrenda: zati luze eta meharra.

Mugarri: gertakari nabarmena.

Zingiratsu: urez, hondo lohitsuz eta landarez betea.

Idulki: zutabe baten oinarria.

ULERTU

Artearen bila munduan zehar

Egizu bidaia denboran eta espazioan zehar, munduaren eta kulturen bidez artea ezagutzeko. Eskulturak, pinturak, grabatuak… Zalantzarik gabe, arteteknikek bilakaera izan dute denborarekin, baina haien sustraiak antzinako zibilizazioetan daude. Teknika liluragarriak dira, adierazkortasun handikoak, eta askotariko formak eta koloreak dituzte.

BIDAIA KOLONAURREKO MEXIKORA

Mexiko Ipar Amerikako estatua da, eta gure aroko i.-xv. mendeetan zibilizazio asko izan zituen: maiak, aztekak, olmekak… Kristobal Kolon Amerikara iritsi baino lehenagokoak direnez, kolonaurreko zibilizazio esaten zaie.

Aztekek kodexetan idazten zituzten egutegiak, jainkoen historia eta arbasoen bizitzak. Garai hartan, tlacuiloani zeritzen eskribek idazten eta margotzen zituzten; eskribek erlijio-heziketa zuten eta denek errespetatzen zituzten.

Ondoko argazki hau Borboi Kodexa deritzonaren xehetasuna da. Kodex prehispaniko hori paper-zerrenda luze baten gainean margotuta dago, eskusoinu eran tolestuta, eta 12 metrotik gorako luzera dauka. Kodexak eskuinetik ezkerretara irakurtzen dira, orriak nahierara zabalduz.

xv. mende-amaierako kodex hau gaur egunera iritsi den agiri prehispaniko urrienetako bat da. Kodexaren 40 orrialdeak alde bakarretik margotuta daude, eta piktogramak, marrazki figuratiboak, ikurrak eta abar dituzte, kontakizun historikoei, mitologikoei eta erlijiozkoei buruzkoak.

Kodexak, gainera, egutegi errituala, eguzkiegutegia eta horrelakoak ditu; aztekek denbora kalkulatzeko eta egunak zenbatzeko erabiltzen zituzten halako egutegiak.

Borboi Kodexeko ilargi ­ egutegiaren zatia: 6. eguna da eta Huitzilopuchtl jainkoa dago. Amerikaren konkistaren ostean, Kodexa luzaro egon zen Escorialeko monasterioan gordeta, Madriletik hurbil. Gero, handik atera, eta Parisko Borboi Jauregira eraman zuten; hortik datorkio izena.

76

BIDAIA NILOREN IBAIERTZERA

Orain dela bost mila urte, Egipto munduko zibilizazio garrantzitsuenetako baten erdigunea izan zen. Faraoien Egiptok mugarria jarri zuen artearen historian.

Garai hartan, egiptoarrek hil osteko bizian sinesten zuten. Hildakoaren gorpua momifikatu egiten zen, ondo kontserbatu

eta atseden har zezan; hilobian freskoak margotzen ziren, hildakoaren bizia irudikatzeko, bai lurrekoa eta bai hil ondorengoa.

Fresko horien zati batzuk gaur egunera heldu dira; adibidez, Nebamon emaztearekin eta semearekin ehizan irudikatzen duen margolan hau.

Inguru zingiratsu bateko eszena da; papiro-basoak eta animalia ugari ageri dira. Antzinako Egipton Nilo sakratua zen, basamortuaren erdian bizitzea ahalbidetzen baitzuen.

Margolana kontrastean oinarritzen da: alde batetik, animalien urduritasuna, eta bestetik, pertsonen lasaitasuna. Nebamonen besapean idatzitako hieroglifikoak hari buruz mintzatzen zaizkigu.

Samotraziaren garaipena eskulturaren kopia. Jatorrizko pieza Louvre Museoan dago, Parisen.

Nebamon ehizan irudikatzen duen margolana. Gaur egun, Londresko Britainiar Museoan dago.

BIDAIA GREZIAKO SAMOTRAZIA UHARTERA

Antzina, Greziak inoizko zibilizaziorik distiratsuenetako bat izan zuen. Samotrazia uhartean aurkitutako eskultura hau garaipenaren ikurra da: antzinako greziarrek Nike jainkosarekin lotzen zuten garaipena.

Eskultura erraldoi honek 3,28 metroko altuera du eta marmolezko blokez eginda dago. Antzinako Greziako maisulana da. Muino baten gaineko idulki batean zutik, eskultura ikusgarria zen itsasotik begiratuta.

Nike jainkosa itsas garaipen baten omenezko monumentua zen; jainkoei eskaintza egiteko ere erabiltzen zuten: dei egiten zitzaien marinelak babesteko eta garaipena bermatzeko.

Hego-zabalera eta lumen tamaina kontuan hartuz, badirudi naturaz gaindiko ahalmena duela, haizearen putza eta hegoen astinduak entzuten direla. Baina, agian, eskulturaren xehetasunik txundigarriena zilborra da, eta jantziak gorputzera atxikitzeko modua, jainkosaren anatomia agerian utziz.

U5 77
Caroline Desnoëttes, Descubrir el arte a través del mundo Faktoria K de libros (moldatua).

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zenbat zati ditu testuak? Zeri buruzkoa da bakoitza?

2 Zer egingo zenuke testuari buruzko informazio orokorra izateko, testua irakurri gabe?

Idatzi testuari buruz

3 Zeri esaten zaie kolonaurreko zibilizazio ? Jarri hiru adibide.

4 Zertarako erabiltzen zituzten kodexak mexikarrek?

5 Zer ezaugarri ditu Borboi Kodexak? Zergatik da hain berezia?

6 Zer dela eta esaten zaio Borboi Kodex ?

7 Zer zibilizazio izan zen mugarria duela 5000 urte?

8 Zertan sinesten zuten egiptoarrek? Zer egiten zieten hildakoen gorpuei?

9 Zer iradokitzen du Nebamonen margolanak? Deskribatu, labur-labur.

10 Zer adierazten du Samotraziako eskulturak?

11 Nor zen Nike? Zer eskatzen zioten?

12 Nora jo behar du Nebamonen margolana eta Samotraziako eskultura ikusi nahi dituenak?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

13  Ikusi duzu inoiz txunditu zaituen artelanik? Azaldu ikaskideari.

14 Ezagutzen duzu Antzinaroko beste artelanik? Bilatu argazkia, ekarri eskolara eta idatzi deskribapen labur bat.

Munduko beste arte-adierazpen batzuk

Lotu-sakondugaldetu  Taldeka, marraztu munduko mapa, eta kokatu irakurgaiko lekuak eta beheko irudietan agertzen direnak.

78
Moaiak Casale erromatar villa Polonnaruwa­ko buda

Ikasi hitzak: artea

1 Hiruko taldetan jarrita, kide bakoitzak eskultura hauetako bat aukeratu, hari buruzko informazioa bilatu, eta taldekideei kontatuko die:

Noizkoa da?

Non dago?

2 Ordenatu letrak eta idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza.

– Paperean margotzeko teknika, margoak uretan deseginez. L A E K A U R A

– Hormetan egindako marrazkia edo idazkuna. R F I A G I T

– Hainbat koloretako lapitzak erabiliz egindako margolana.

3 Sailkatu margolanekin lotutako hitz hauek:

pintzel

paper asto mihise paleta horma

Margotzeko lekuak

Margotzeko tresnak … …

Eskultura gure herrietan

Bizi zareten hirian edo herrian ere egongo da eskulturarik. Zein ezagutzen dituzue?

• Taldeka jarrita, aztertu eta egin zerrendatxo bat.

• Aukeratu gehien atsegin duzuena, eta osatu fitxa bat: egilea nor den, noiz egindakoa den, non dagoen, zer ezaugarri dituen, zer adierazten duen...

• Atera argazki bat eta gehitu fitxari, edo egin eskulturaren marrazkia.

Zer irudikatzen du?

Gogoan hartu!

Gure herriak eta hiriak aberasteaz gain, arteak herritarren sentsibilitatea garatzen laguntzen du.

U5 79
_ _ _ _ _ _ _ _
_ _ _ _ _ _ _
_ _ _ _ _ _
S T A L E P
Haizearen orrazia, Eduardo Txillida Katua, Fernando Botero Ama, Louise Bourgeois

Ahozko aurkezpena KOMUNIKATU

Ahozko aurkezpenak egiteko, jarraitu urrats hauei:

• Lehenik, aukeratu zeri buruz hitz egingo duzuen.

• Ondoren, bildu gaiari buruzko informazioa.

• Bildutako informazioa erabiliz, egin gidoi bat atalez atal.

• Aurkezpenean, erabili zuen hitzak. Kontuan hartu zenbat denbora duzuen.

1  Entzun arretaz aurkezpena eta erantzun galderei.

• Zein da aurkezpenaren gaia?

• Non dago Santimamiñe haitzuloa?

• Noiz eta nola aurkitu zituzten labarpinturak?

• Zer irudikatzen dute?

• Zer garaitakoak dira?

• Zergatik itxi zuten haitzuloa 2006an?

• Zer erabaki hartu zuen UNESCOk 2008an?

• Zer aukera ditu bisitariak haitzuloa ikusteko?

2  Taldeka jarrita, prestatu ahozko aurkezpen txiki bat:

a) Aukeratu herriko eraikin berezi bat; ez esan inori zer eraikin den.

b) Bilatu informazioa: kokapena, ezaugarriak, estiloa…

c) Pentsatu aurkezpena nola egingo duzuen.

d) Aurkeztu gaia ikaskideei. Baietz asmatu zer eraikin den!

Aztertu artelanak

Binaka, margolan edo eskultura ezagun bati buruz ikertu, eta aurkezpena egiteko gidoia idatziko dugu.

• Aukeratu historiako artelan ezagun bat, eta bilatu informazioa.

• Gero, osatu ahozko aurkezpen baterako gidoia. Atal hauek izan behar ditu:

1. Sarrera: aurkeztu artelana.

2. Garapena: deskribatu artelana eta azaldu haren historia eta testuingurua.

3. Amaiera: azaldu artelana non dagoen.

Gogoratu

Zaindu ahoskera, tonua, begirada eta keinuak, entzuleei mezua ondo helarazteko.

Gogoan hartu!

Entzuleek aurkezpenaren nondik norakoak hobeto ulertzeko, lagungarria izan daiteke artelanaren irudia erakustea.

80
Santimamiñeko labar­pinturak

Azalpen-testua

KOMUNIKATU

Azalpen-testu ek gai bati buruzko informazioa ematen dute. Lehenik, izenburua egoten da; ondoren, paragrafoak. Lehen paragrafoa sarrera da; hurrengoa, garapena , eta azkena, ondorioa

1 Irakurri testua eta erantzun galderei.

Miniaturen artea

Miniaturak tamaina txikiko margolanak dira, Erdi Aroko liburuetan egiten zirenak ilustrazio edo apaingarri gisa. Kodex deituriko eskuizkribuetan agertzen ziren batez ere, eta garai historiko hartako gaiak irudikatzen zituzten, bai erlijioarekin loturikoak, bai zibilak.

Miniatura izena minio pigmentu gorritik dator. Izan ere, garai hartako artistek minioarekin eginiko tinta erabiltzen zuten eskuizkribuak edertzeko. Hainbat kolore erabiliz, letra larriak, orrialdeen ertzak eta miniaturen konposizio konplexuak margotzen zituzten. Urrea ere erabiltzen zen apaingarriak egiteko. Zenbait miniatura ondo kontserbatuta daude oraindik, liburuen barruko orrialdeetan egonik, kanpoko baldintzek gutxiago eragin dietelako beste artelan batzuei baino. Beraz, duela zenbait mende eginiko artelanak diren arren, gaur egungo ikusleentzat oso erakargarriak eta ikusgarriak izaten jarraitzen dute.

• Zer dira miniaturak? Identifikatu definizioa.

• Zer teknika erabiltzen zen miniaturak egiteko?

• Pizten dute interesik miniaturek gaur egun? Zergatik?

• Zure ustez, zer esaldi da testuaren ondorioa?

2 Asmatu beste izenburu bat testuari.

Idatzi azalpen-testua

Orain zure txanda da. Aukeratu gai hauetako bat, eta idatzi azalpentestu labur bat hari buruzko informazioa emateko:

Xilografia Museoen historia

Jarraitu urrats hauei:

1. Erabaki zeri buruz idatziko duzuen eta egin gidoi txiki bat.

2. Bilatu eta bildu gaiari buruzko informazioa.

3. Idatzi testua, atalak bereiziz: izenburua, sarrera labur bat eta testua bera, paragrafotan banatuta.

4. Nahi izanez gero, erantsi argazkiak.

U5 81
Pop artea

Maileguak

Maileguak beste hizkuntza batzuetatik hartutako hitzak dira. Batzuetan, jatorrizko hizkuntzako idazkera mantentzen dute (radar); beste zenbaitetan, euskarara egokitzen ditugu (lunch luntx).

1 Identifikatu maileguak eta esan zer hizkuntzatakoak diren:

– Zuzendariak e-maila bidali die langileei.

– Paparazziek argazkiak atera dizkigute.

– Edinburgon artilezko jertsea erosi nuen.

Nafarroan hainbat gaztelu daude.

Bartzelona metropoli erakargarria da bisitarientzat.

– Milan glamour handiko hiria da.

2 Idatzi definizio bakoitzari dagokion mailegua.

a) Argazkiak, paperak eta abar itsastean datzan teknika.

b) Sendagaiak saltzen dituen denda.

c) Aisialdiko jarduera, denbora-pasarako egiten dena.

d) Jatetxe bateko sukaldari nagusia.

e) Ibilgailuei gelditzeko agintzen dien bide-seinalea.

f) Veneziako kanaletan erabiltzen den ontzi arin eta estua.

3 Idatzi azpimarratutako hitzak euskara jatorrean.

– Arropak labadoran sartu ditugu.

– Herriko parkinga ibilgailuz beteta dago.

– LH 6ko ikasleek eskurtsioa egin dute.

Gurasoek mobil berria erosi dute.

Musikari horrek follower asko ditu.

– Hainbat souvenir ekarri dizkit Anek Parisetik.

Zer izango ote da?

Idatzi igarkizun bakoitzari dagokion mailegua.

Beti jolasean eta beti joka, burua handia eta lepoa mehea.

Berebil, berebil, lau hanka biribil, eta munduan zehar dabil.

Nor dela eta nor dela, hanka-puntan dagoena, nor dela eta nor dela, gauez argia ematen duena!

Gogoratu

Euskarazko ordainik ez dagoenean erabiliko ditugu maileguak.

Igotzean ireki

eta jaistean itxi egiten dena?

Eta igotzean itxi eta jaistean ireki egiten dena?

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 82
Txiliku, Axa mixa zilarra. Elkarlanean.

Maileguen idazkera

Hitzak mailegatzeko, kontuan hartu: Hitzaren barruan, gaztelaniazko -rs-, -rc-, -ns-, -nceta -ls- kontsonante multzoak r, n, l + tz edo ts bihurtzen dira: ve rs o be rts o, dese rc ión dese rtz io, desca ns ar deska nts atu, abste nc ión abste ntz io, bo ls a po lts a .

Hitzaren hasiera n, r letrarekin hasten diren hitzek bokal bat (a, e edo i) hartzen dute: ropa arropa, radio irrati, regem errege .

Hitzaren amaieran, s galdu egiten da: crisis krisi Amaierako o letra u bihurtzen da: minuto minutu (salbuespena: segundo). Badira beste aldaketa batzuk ere: -ón -oi (camión kamioi); -sión -sio (ilusión ilusio); -ción zio (animación animazio).

1 Sailkatu maileguok, aldaketa non duten kontuan hartuz: entsalada, arrosa, kontsulta , analisi , arrazoi , prentsa , paradisu , lesio, erroskilla

Gogoratu

Gaur egungo maileguetan, hasierako r letrari ez zaio aurretik bokalik jartzen: rally, robot, radar

2 Hitz-bikote hauetatik, aukeratu ondo idatzita dagoena eta arrazoitu:

a. dosis /dosi

c. tensio / tentsio

e. dato / datu

3 Jarri euskaraz honako hauek:

a) secreto: …

b) cárcel: …

c) función: …

d) rosa: …

e) radical: …

Aztertu hitzen jatorria

b. Erroma / Roma

d. instituto / institutu

f. intentzio / intenzio

f

) frontón: …

g) parálisis: …

h) defensa: …

i) balón: …

j) parlamento: …

Lehengo eta oraingo iritzia  Azaldu irakurgaiko hitz hauek gaztelaniazko zer hitzetatik datozen eta euskarara nola egokitu diren:

erritual pertsona zibilizazio monumentu

U5 83
Hitzaren hasieran Hitzaren barruan Hitzaren amaieran

Aditza (I)

1 Identifikatu eta kopiatu esaldiotako aditzak:

– Aztekek kodexetan idazten zituzten egutegiak.

– Hieroglifikoak gauza askori buruz mintzatzen zaizkigu.

– Eskultura Grezian sortu zuten, jainkoei eskaintza egiteko.

– Azteken helburua denbora kalkulatzea zen.

– Beste kultura batzuk ezagutzeko joaten naiz kanpora oporretan.

Aditz jokatuak eta aditz jokatugabeak

Aditzek ekintzak, egoerak edo gertaerak adierazten dituzte. Bi motatakoak izan daitezke:

• Aditz jokatuak: pertsona eta aldia aditzean bertan adierazten dituzte: etorri gara (gu, orainaldia), joan zineten (zuek, lehenaldia).

• Aditz jokatugabeak: ez dituzte pertsona eta aldia zehazten; hortaz, pertsona eta aldi guztietarako balio dute: ekarri, jatea, egiteko…

2 Esan aurreko ariketako aditzak jokatuak ala jokatugabeak diren.

3 Egiaztatu  Inguratu aditz jokatugabeak eta azpimarratu jokatuak. Gero, adierazi jokatuen pertsona eta aldia: – Amari poltsak ahaztu zaizkio etxeko atarian.

– Nik oso maite dut zaldian ibiltzea.

Danelek eta biok topo egin dugu lorategian.

Liburua eta koadernoa zorroan daramatzat.

Naiarak ostiraletan bakarrik jaten du pizza.

Ariketak ondo ulertzea ezinbestekoa da.

Aukeratu aditz egokiak

Osatu testua aditz hauekin: entzun nuen, zegoen, lortu zuten, ateratzea, hondoratzen zen , eragiten zien , nengoen , itotzeko, heldu ziren

Ubarroia

Uztaileko goiz hartan, ni bare-bare … Baina, ustekabean garrasi bat … ibai aldetik:

—Kra-kra!!

Uretan, ubarroikume bat …, … zorian. Hegoei gogor …, baina behin eta berriz … Azkenean, aita-amak ziztu bizian …, eta … uretatik …

Patxi Zubizarreta, Hiru lagun. Ibaizabal (moldatua).

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 84

Aditz jokatu motak

Aditz jokatuak hiru motatakoak izan daitezke:

Aditz trinkoak: hitz bakarreko aditzak dira. Hitz horretan informazio guztia dago bilduta: aditzaren esanahia, pertsona, aldia… Esaterako: dakit ( jakin aditza, nik-hura, orainaldia).

Aditz perifrastikoak: bi hitz dituzte: aditz nagusia eta aditz laguntzailea: bazkaldu duzu. Aditz nagusiak esanahia adierazten du ( bazkaldu = eguerdiko otordua egin); aditz laguntzaileak, beste informazio guztia ( duzu = zuk, orainaldia).

4 Osatu esaldiak aditz trinkoekin, orainaldian eta lehenaldian.

Ikasleek liburu guztiak … (eraman) etxera.

Egunkariak albiste txarra … (ekarri).

Zuek beti elkarrekin … (ibili).

Turistak presaka ... (joan) museora.

Eraikinak ehun urtetik gora … (eduki)

– Dirudienez, zuk ez … (jakin) patinatzen.

– Aulki gainean … (egon) zure gauza guztiak.

5 1-2-4  Osatu izenekin edo aditz laguntzaileekin.

Guri gozokiak asko gustatu …

Irakasleak … egin die ikasleen eskakizunei.

– Ainhoa bizikletatik erori … eta … hartu du.

– Alferrik zabiltza; Mirenek ez du inoiz … emango.

– Katua astiro-astiro hurbildu … saguari.

– Agurtu orduko, ilobak ... eman zion aitonari.

– Lasai, neuk eramango ... zuri liburu guztiak.

6 Sortu aditz-lokuzioak izen hauekin: su, min, aharrausi, gogo, adore Gero, idatzi esaldi bana.

Arakatu irakurgaia

Osatu irakurgaiko esaldi hauek, aditzak erabiliz:

– Egiptoarrek gorpua momifikatzen zuten, … har zezan.

– Mexikoko eskribek kodexak …

– Nebamonen freskoa Londresko Britainiar Museoan …

– Jainkoei …, marinelak babesteko.

Aditz-lokuzioak: hiru osagai

dituzte: izena, aditz nagusia eta aditz laguntzailea. Izena aditzaren zati da. Adibidez: oihu egin diot, amore eman zuen…

Gogoratu

Aditz-lokuzioetako aditz nagusi ohikoenak izan, egin, eman eta hartu dira: nahi izan, zintz egin, su eman, lo hartu

U5 85

Literatura-baliabideak (I)

Literaturan idazleek literatura-baliabideak erabiltzen dituzte, testuei edertasuna eta adierazkortasuna emateko. Adibidez:

Paralelismoa esaldiak, bertso-lerroak eta egitura sintaktikoak errepikatzea da.

1 Irakurri testua eta erantzun galderei.

Zurrunbilo zurrunbiri hiriko zurrunbiloan isilik gizonkia isilik andrakia.

Autoen orro-hotsa anbulantzien min-irrintzia, jendez betetako bakarlekua hirimortua.

Aliterazioa hurbil dauden hitzetan hotsak errepikatzea da. Esaterako: E r lea bu rr unburrun, lorea urrun-urrun. Bertso-lerro horretan, r soinuaren errepikapenak erlearen hegaldia irudikatzen du.

Esango dizut

behin entzun nuena: asko daukana baino aberatsago dela gutxi behar duena.

Esango dizut

behin entzun nuena: gutxi daukana baino behartsuagoa dela asko behar duena.

Joxantonio Ormazabal, Ilunorduak eta argilaurdenak. Elkar.

• Zer hots errepikatzen da A olerkian? Zer irudikatzen dute?

• Zure ustez, zer lortzen du idazleak hots horiek erabiliz?

• «Hirimortua» olerkariak asmatutako hitza da. Zer irudikatzen du?

• Bilatu B olerkian errepikatzen diren egiturak.

• Azaldu, zure hitzak erabiliz, olerkiaren esanahia.

Landu sormena

Irakurri olerki honen hasiera eta saiatu jarraipena asmatzen:

Bakarrik nago zelaian; Bakarrik nago zelaian; animalia ttikiak nonahi. …

Bakarrik nago zelaian; … ttikiak nonahi.

Literaturak eta arteak lotura estua dute. Sarritan, artistek olerkiak eta bestelako hitzezko jolasak erabiltzen dituzte arte-adierazpenetan.

86
EZAGUTU LITERATURA eai
a b
Gogoan hartu!

I

DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzuna kontuan hartuz eta adibideak jarriz:

Aditz jokatugabeak:

Aditzak

Aditz jokatuak

• Definizioa: ...

• Aditz trinkoak: ...

• Motak:

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Hasierako irakurgaiko zer hitz dagokio irudi bakoitzari? Idatzi eta definitu zure hitzekin.

87 U5
KASI
a b d c
...: ...
...: ...

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Osatu esaldiak mailegu hauekin: bikini , rap, rol , telefono, rafting , taxi .

– … hartu genuen aireportura joateko.

– Debekatuta dago … mugikorra erabiltzea.

– Maletan sartu dut … berria.

– … da gazteek gogokoen duten musika.

– Oihanek … garrantzitsua du antzezlanean.

– DBH 4ko ikasleek … egin dute ikasbidaian.

2 Idatzi mailegu hauen definizioa, zure hitzak erabiliz:

show mitin ballet

ranking surf

3 Idatzi esaldi bana irudi hauei dagozkien izenekin:

Gramatika

6 Sailkatu aditz hauek: galtzea zoazte ikusteko ikustera har ezazu jantzi dut zekarren dakarte jakitea

Ortografia

4 Euskaratu mailegu hauek:

a. botón: … d. definición: …

b. renta: … e. sintaxis: …

c. crisis: … f. documento: …

5 Zer aldaketa egin da maileguok egokitzeko? Lotu:

erregina -ción > -zio

saltsa -ón > -oi

animazio Hitz-hasieran e gehitu.

kamioi -ls- > -ltskalkulu Amaierako o > u

7 Aukeratu aditz jokatugabe zuzena.

• Zuk gaia ondo ulertzen /ulertzea nahi dut.

• Andonik utzi egin dio ikasten / ikasteari

• Irakasleak lanak egiteko /egiteari agindu digu.

• Aita praka berriak erostera /erostetik joan da.

8 Idatzi perpausak, adibidean bezala.

– Amak / nik / testua / irakurri / nahi Amak nik testua irakurtzea nahi du.

– Irakasleak / gu / haiekin / joan / nahi

– Artzainak / eguraldi ona / egin / nahi

– Aktoreek / guk / filma / ikusi / nahi

– Nik / zuek / nirekin / etorri / nahi

9 Azpimarratu aditz jokatuak eta adierazi zer motatakoak diren.

– Aitorrek berokia erosi du merkealdian.

– Bart afari ederra egin dugu.

– Etxe zahar horrek su hartu du.

– Aizue! Beti zabiltzate kontu berarekin.

– Biharko dantzaldira zurekin joango naiz.

– Lau ordu daramatzagu jo eta ke.

10 Azaldu aditz-lokuzio hauen izenak: esku hartu , aurpegia eman , negar egin , bapo egin

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa

bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
88
a b c
Jokatuak Jokatugabeak

Artea, gizartearen isla

Ikusi dugu gizakiok artea aspalditik erabiltzen dugula gure ideiak eta pentsaerak adierazteko, eta denboran zehar ez galtzeko.

Historiako garai guztietan ez dira gauza berdinak irudikatu artelanen bidez. Ikusi dugu, esaterako, historiaurreko labar-artean, ehizarekin lotutako eszenak ageri zirela, horixe zelako orduko gizakien jarduera nagusia. Erdi Aroan, berriz, erlijioak indar handia zuen, eta horrekin lotutako artelan ugari egin ziren. Gaur egun, zer irudikatu nahi izaten dute artistek? Eta etorkizunean, zer irudikatuko dutela uste duzue?

Hausnartu egingo dugu historian zehar nola aldatu den artea egiteko modua, artean lantzen diren gaiak, teknikak... Horretarako, Denbora-bidaiak teknika erabiliko dugu.

Iragana

Nolakoak ziren artelanak historiaurrean? Eta beste garai batzuetan?

Artelanen aurkezpena

Artea historian zehar

Oraina

Zer irudikatzen da artean gaur egun? Zer teknika erabiltzen dira?

Orain, ikasgelako artelanak aurkeztuko ditugu.

Etorkizuna

Zer aldatuko da arte-munduan? Nolako artelanak irudikatzen dituzu hemendik 100 urtera?

• Binaka, 80. orrialdean aukeratu duzuen artelanaren aurkezpena egingo duzue gainerako ikaskideen aurrean.

• Ondoren, artelan guztien argazkiak eta fitxa laburrak jarriko ditugu ikasgelan edo korridoreetan, guztiok arteari buruz gehiago ikasteko.

N ola ikasi dut?

1 Adierazi nola sentitu zaren…

...Artearen bila munduan zehar testua irakurtzen.

...talde-lanean ikasten.

...unitateko ariketak egiten.

...antzinako zibilizazioak ezagutzen.

...ikaskideei laguntza eskatzen.

...ahozko aurkezpenak egiten.

89 U5

6 Hezkuntza denontzat

Azken urteetan, hezkuntza-sistema asko hobetu da: teknologiarako sarbidea handitu da, ikastetxeak guztiontzako aukera-berdintasuna bermatzen saiatzen dira, eta gero eta profesional trebatuagoak ditugu ikasle guztien beharrak kontuan hartzeko.

Izan ere, pertsona guztiok dugu txikitatik kalitatezko heziketa jasotzeko eskubidea. Eta etorkizun ona izan dezagun, garrantzitsua da hezkuntza-aukera duinak bermatzea denontzat, bai eta errespetua eta inklusioa sustatzea ere, hezkuntza-komunitateko partaide guztion artean.

Zer deritzozu?

Zer ezaugarri izan behar ditu eskola batek kalitate onekoa izateko?

Beharrizan berdinak ditugu ikasle guztiok? Modu berean ikasten dugu denok?

Datua

Hezkuntzarako sarbide unibertsala pertsona guztiek hezkuntza-sisteman parte hartzeko duten aukeraberdintasuna da, haien ezaugarriak edozein direla ere.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Historian hezkuntzaren alde lan egin duten pertsonei buruz hausnartuko dugu. Gero, gida bat egingo dugu irakaspena duten testuekin.

Irakurgaia: Alegiak bertso-doinuz

Jarraitu hariari!

Zer irakaspen dute alegiek?

Ikasi hitzak

Ezagutuko dugu alegien eta alegialarien mundua?

90

Olerkiak, abestiak eta abeslariak

Zer lotura dute hiru horiek?

Testu bat osatu eta laburtu

Nola egiten da hori?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Hitz

eratorriak (I)

Txistukariak (I)

Aditza (II)

EZAGUTU LITERATURA

Literaturabaliabideak (II)

91 4
!
eai

Irakurgaia

Alegiak bertso-doinuz

Agustin Paskual Iturriaga

Agustin Paskual Iturriaga Hernanin (Gipuzkoan) jaio zen, 1778an. Jaioterrian bertan egin zituen oinarrizko ikasketak; goi-mailakoak, berriz, Andoaingo apaiztegian eta Oñatiko unibertsitatean.

Apaiztu aurretik ere, irakaskuntzaren inguruko kezkak zituen, eta, herriko gaztetxoak hezi nahirik, eskola bat ireki zuen Hernanin, anaia Gaitanekin eta Manuel Larrarterekin batera.

Eskola hartan, Iturriagak gramatika eta kristau-ikasbidea irakasten zituen; anaiak, matematika eta geografia, eta Larrartek, idazketa eta musika. Iturriaga oso irakasle ona omen zen: «Dakien baino gehiago irakasten du», esaten zuten hari buruz.

Beste kezka bat ere bazuen: euskara. Haren ustez, hizkuntza batek aurrera egiteko, ezinbestekoa zen eskola-hizkuntza izatea. Horrela, umeek euskaraz idazten eta irakurtzen ikastea izan zen Iturriagaren helburuetako bat.

Ipuinak liburuak eman zion ospea. Liburu horretan 49 alegia bildu zituen, bertsoz. Hitzaurrean, alegiok arretaz irakurtzeko eta bakoitzaren irakaspenari erreparatzeko eskatu zien gazteei:

Nire Euskal Herriko gaztedi ederra, ez dut uste dudala egin lan alferra, ipuinak ipintzean gure zortzikoan, kantatzeko, nahi bada, harturik gogoan.

Badirade latinez, badira erdaraz; ez al ditugu behar geuk ere euskaraz?

Ipuinen amaieran dauden esaerak, ageri da direla egia handiak; eta, sartzen badira zuen bihotzetan, damutuko ez zaizue ezein egunetan.

Horra Esopo jaunak nahi duen saria, eta horra neuk ere nahi dudan guztia.

92
ULERTU

Azeria eta mahatsak

Zintzilika daudela, ditu azeriak ikusten ma[ha]ts mordoak, heldu hori-horiak; jartzen da begiraka gaixoa goseak, badabilzkio tripak jateko zaleak.

Saltoka saiatzen da a[ha]legin guztian, bi orduan badabil ezin iritsian.

Ikusi duenean ez dela pro[be]txurik, ma[ha]tsei esan die, begia jasorik: «Zau[de]te, zau[de]te, zau[de]te hostopean; ez zarete oraindik sasoian ederrean».

Zerbait nahi eta ezin badugu iritsi, azeriak bezala behar dugu utzi, «Zaude, zaude —esanez—, zaude hor berean, zeren eta ez zara sasoi ederrean».

Euliak

Abaraska batean zegoen eztiak beregana[tu] zituen milaka euliak. Jan baino nahiago, nabarmenkerian zebiltzan, triparaino sarturik eztitan; azkenean guztiak, oinak itsatsirik, bertan gelditu ziren ase eta hilik.

Hau egingo balute euliek bakarrik, ez litza[te]ke, kristauok zer izan penarik: baina izan ohi dira gizonen erdiak, batzuk tripazorroak, besteak ordiak; eta hiltzen ohi dira, gaztetasunean, bizi nahi dutelako ase [e]ta betean.

Kristau-ikasbidea: kristauak jakin behar dituen egien irakaspena.

Zortziko: zortzi lerro eta lau puntu dituen euskal bertso mota.

Korde: konortea.

Zital: doilorra, prestutasunik gabea.

Sugea eta nekazaria Gizon bat zihoan behin zelaitik etxera, goiz guztian lan egin eta bazkaltzera. Ikusten du bidean etzanik sugea, hotzak erdi hiltzen, korderik gabea; errukituz sartzen du gaixoak kolkoan, hango beroarekin pizteko asmoan. Etxera joan zeneko, sugea hasi zen kolkotik kanpora atera nahirikan. Kanpora botatzeko gizonak hartzen du, eta suge gaiztoak hozka pozoitzen du.

Horra esker ederrak! Zitalen eskutik ez du izango inork behin ere gauz[a] onik. Hilabete baino le[he]n suge hura bera hotzak ikaraturik dator sukaldera. Oihuka hasten dira etxeko guztiak, atzetik doazkio morroi-nagusiak; sartzen da ukuiluan, badabiltza bila aurkitzen dute eta uzten dute hila.

Zitalkeriak ez du behin ere gauz[a] onik, eta inork ez du nahi ikusi zitalik.

U6 93

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Nori buruzko testua irakurri duzu? Zer bi zati nagusi ditu?

2 Zenbat alegia daude? Gogoratzen dituzu izenburuak?

Idatzi testuari buruz

3 Non eta noiz jaio zen Agustin Paskual Iturriaga?

4 Zein zen haren ardura nagusia? Zer egin zuen hori konpontzeko?

5 Zer kezka zuen Agustin Paskualek euskarari buruz?

6 Nori zuzentzen zaio Ipuinak liburuaren hitzaurrean?

7 Lotu esaldi hauetako bakoitza alegia batekin:

a) Pertsonaietako batek zerbait aurkitu du ustekabean.

b) Protagonistak ahaleginak eta bi egin ditu zerbait lortzeko.

c) Alegiako pertsonaiak nabarmenkerietan ibili dira.

d) Pertsonaietako batek esker txarreko jokabidea izan du.

e) Lortu ezin duela ikusirik, protagonista zain gelditu da.

f) Amaiera latza izan dute pertsonaia guztiek.

8 Lehen alegiaren arabera, zer egin behar da zerbait lortu ezin bada?

9 Zer gertatzen zaie gizon batzuei, bigarren alegiaren arabera?

Gazte hiltzen direla, gaixotzen direlako.

Gazte izan arren, hil egiten direla.

Gazte direnean, urte asko bizi nahi izaten dutela.

10 Zer dio hirugarren alegiaren irakaspenak zitalei buruz?

Zitalak izan arren, batzuetan gauza onak egin ditzaketela.

Zitalak esker onekoak izan daitezkeela, nahi izanez gero.

Zitalek ez dakartela ezer onik.

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

11 Ados zaude alegien irakaspenekin? Binaka jarrita, eztabaidatu.

Jokatzeko moduak

Zer egiten duzu zerbait nahi baina lortu ezin duzunean? Pentsatu eta kontatu ikaskideari. Gero, adostu jokabide egokiena.

Gogoan hartu!

Errare humanum est esaten zen latinez; hau da, pertsona orok egiten dituela akatsak. Baina akatsak egitea irakasbide egokia izan daiteke, hobetzeko tresna bat.

94

Ikasi hitzak: alegiak eta alegialariak

Alegiak narrazio-testu laburrak dira. Protagonistak animaliak izaten dira, eta giza jokabideak, bertuteak eta akatsak irudikatzen dituzte: lehoiak boterea irudikatzen du, astoak zuhurtziarik eza… Alegiek irakaspena izaten dute amaieran; hau da, irakurleak ikasteko moduko zerbait.

1 Taldeka jarrita, komentatu alegia hauei buruz zer dakizuen:

Landako sagua eta hiriko sagua

Lotu alegia ospetsu hauetako bakoitza bere irakaspenarekin.

Otsoa eta asto herrena

Basurdea eta azeria

Igela eta idia

Azeria eta zikoina

Dortoka eta erbia

a) Unerik txarrenetan ere, zuhurtziaz jokatu behar da.

b) Ez zaie besteei iseka egin behar.

c) Nork bere buruaz harro egon behar du.

d) Ez egin besteei zeuretzat nahi ez zenukeenik.

e) Edozein egoeratarako prest egon behar da.

3  Bilatu alegialari ospetsu hauei buruzko informazioa sarean eta osatu fitxa:

Esopo

Bizenta Mogel

Felix Samaniego

Jean de la Fontaine

Oilarra eta azeria

Gogoan hartu!

Alegien amaierako irakaspenaren helburua jokabide egokiak zein diren erakustea da.

U6 95
2 Txitxarra eta inurria
Izena Nongoa Noizkoa
… …
… …

Olerkiak, abestiak eta abeslariak KOMUNIKATU

Ezagutzen ditugun hainbat abesti ren letrak olerkiak dira. Izan ere, musikariek abestu egiten dituzte olerkariek idatzitako olerki asko.

1  Entzun eta irakurri olerki hauek:

Txoria txori

Hegoak ebaki banizkio nerea izango zen, ez zuen alde egingo.

Baina honela… ez zen gehiago txoria izango. Eta nik… txoria nuen maite.

Loreak udan ihintza bezala

Loreak udan ihintza bezala maite det dama gazte bat. Hari adinbat nahi diotenik ez da munduan beste bat. Inoiz edo behin pasatzen badet ikusi gabe aste bat, bihotz guztia banatutzen zait halango gauza triste bat.

Neskatxa gazte, paregabea, apirilako arrosa, izarra bezain distizaria, txori bezain airosa. Oraintxe baino gustu gehiago nik ezin nezake goza; zorionean ikusten zaitut, nire bihotzak hau poza!

• Bilatu olerkiok nork idatzi zituen eta nork abesten dituen. Gero, entzun abestiak.

2  Hirunaka, bilatu sarean eta lotu honako hauek:

a) Olerkiak: «Apur dezagun katea», «Errota zaharra», «Kontrapas».

b) Idazleak: Joan Mari Lekuona, Gabriel Aresti, Bernart Etxepare.

c) Abeslariak: Lourdes Iriondo, Mikel Laboa, Xabier Lete.

• Aukeratu gogokoena, ikasi eta errezitatu.

Olerki-bilduma musikatua

Taldeka jarrita, 4-5 olerkiko antologia osatuko duzue gai baten inguruan. Jarraitu urrats hauei:

• Aukeratu gaia, eta bilatu hari buruzko olerkiak liburutegian edo etxean; adibidez, maitasunari buruzkoak.

• Badu musikarik zuek aukeratutako olerkiren batek? Hala bada, bilatu abestia. Bestela, sortu musika antologiako olerki batentzat.

• Osatu antologia kartoi mehe handi batean: jarri izenburua, zehaztu gaia, idatzi olerkiak eta apaindu horma-irudia.

• Azkenik, aurkeztu zuen antologia ikaskideei: azaldu gaia, esan zein diren olerkien egileak, norena den musika... Eta errezitatu edo abestu olerkiak!

Gogoan hartu!

Olerkiak errezitatzean, erabili intonazio eta erritmo egokiak. Musika-tresnaren bat jotzen baduzue, musika jar diezaiokezue aurkezpenari.

96
[…]

Testu bat osatu eta laburtu

KOMUNIKATU

Testu bat osatzeko, xehetasunak, elkarrizketak, pertsonen eta tokien deskribapenak… gehituko ditugu.

Testu bat laburtzeko , ideia nagusiak soilik aukeratuko ditugu; hau da, testua ulertzeko oinarrizko ideiak.

Txakurra eta ardia

Txakur batek, asmo gaiztoz eta gezurrez, ogi zati bat eskatu zion ardi bati, esanez lehenago berak eman ziola. Ardiak ukatu egin zion:

–Noiz eta non eman didazu zuk niri ogirik?

Eta epaile baten aurrera joan ziren, auzia ebazteko:

–Nire esana frogatzen duten lekukoak ditut –esan zuen txakurrak–, eta arranoarekin eta miruarekin itzuli zen epailearen aurrera.

Epaileak lehenik miruari galdetu zion:

–Bai –erantzun zuen miruak–, aurrez eman zion ogi zatia, gero beste hainbeste itzultzeko zorrez.

Arranoak esan zuen:

–Hala da; nola uka dezake ardi gezurtiak? Irents nazala katamotzak hala ez bada.

Ardi gaixoa tutik esatera ez zen ausartu. Orduan, epaileak hau ebatzi zuen:

–Itzul diezaiola ardiak txakurrari ogi zatia; ezagutua izan dadila txakurra egiazaletzat, eta ardiak ordain ditzala kostu guztiak.

Ez zeukan ardi gaixoak zentimorik ere. Eta, bere ilea ebakiarazita, zati bana eman zien epaileari, txakurrari, arranoari eta miruari.

Negu gogorra igaro zuen gaixoak, hotzez eta saminez.

Bizenta Mogel, Ipuin onak (moldatua).

a) Zer eskatu zion txakurrak ardiari?

b) Norengana jo zuten auzia ebazteko?

c) Zer esan zuten lekukoek?

d) Zer ebatzi zuen epaileak?

e) Nola ordaindu zuen ardiak bere zorra?

3 Osatu 1. paragrafoa, txakurraren eta ardiaren itxura deskribatuz.

Alegiak irakasbide

U6 97
1 Irakurri alegia hau: 2 Lana prestatu  Erantzun testuari buruzko galdera hauei. Gero, idatzi laburpena, erantzunak erabiliz: Zer irakaspen du 1. ariketako alegiak? Hitz egin, binaka jarrita.

Hitz eratorriak (I): atzizkiak

Hitz bakunei atzizkiak gehituz, hitz eratorriak sortzen ditugu:

• -tegi atzizkiak lekua adierazten du: liburutegi, kiroldegi.

• -aldi, -aro, -te, -ero atzizkiek denbora adierazten dute: aisialdi, gaztaro, eurite, astero.

• -tasun eta -keria atzizkiek gauza abstraktuak adierazten dituzte: maitasun, zikinkeria…

• -tar atzizkiak jatorria adierazten du: bilbotar. -tar atzizkia duten hitzak letra xehez idazten dira.

• -tsu, -ti, -zale, -dun atzizkiek izaera adierazten dute: lotsati, musikazale, euskaldun.

1 Kopiatu hitzok eta inguratu atzizkiak: gorriz lekua adierazten dutenak eta berdez denbora adierazten dutenak:

usategi urtaro epaitegi

zalditegi biltegi gerrate hitzaldi egunero ibilaldi

2 Osatu esaldiak, -tar atzizkia erabiliz.

Omara Portuondo … (Kuba) abeslari ospetsua da.

Talde … (Beasain) irabazi zion talde … (Madril).

– … (Gernika), … (Irun) eta … (Eibar) dira ikasleak.

– Ospe handia du ... (Vietnam) sukaldaritzak.

– Prentsaurrekoa eman zuten ... (Paris) zientzialariek.

3 Gehitu -tasun edo -keria atzizkiak hitz bakun hauei: harro, alai, zikin, lelo, aberats , isil . Gero, aukeratu bi eta azaldu esanahia.

4 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitz eratorria.

a) Landu, hezi edo zaindu gabea.

b) Euskaraz dakiena, euskaraz mintzatzen dena.

c) Erraz beldurtzen dena, beldurtzeko joera duena.

d) Eztia biziki maite duena.

Atzizkien sailkapena

-tar atzizkia

• n eta l letrez amaitzen diren hitzekin, -dar erabiltzen da: leondar, israel dar.

• Amaieran -a dutenei -ar jartzen zaie, hiru silabatik gorakoak badira: amerikar. Hiru silabatik beherakoei, -tar: txinatar.

Lotu-sakondugaldetu  Erreparatu landutako atzizkiekin sortu diren hitz motei. Gero, sailkatu:

Izenak sortzen dituzten atzizkiak: …

Izenondoak sortzen dituzten atzizkiak: …

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 98

Txistukariak (I): s, x, z

s , x eta z txistukarien idazkera

• Atzizkien idazkera: -tasun > s letraz; -xka > x letraz; -zale, - kizun, -ezin > z letraz.

• Hitz eratorriek hitz bakunaren txistukari bera dute: gaizto > gaiztakeria.

• Aditz laguntzaileak z letraz idazten dira: di z ut, ditu z te, zai z kit…

• z letrak gozotasuna ematen die beste txistukari batez idazten diren hitzei: musu > muxu.

1 Osatu hitzak s , x eta z jarriz. e…inbe…teko …u…urlatu o…tadar …i…tada ma…u…ta bi…itari …ukatu li…iba …iringa …o…o a…ka…al a…olagabe

2 Aukeratu txarto idatzitako hitzak eta arrazoitu.

uxatu askatazun goxo diskidate ikuskixun

3 Osatu esaldiak hitz hauekin:

aldizkari bazati sasitza ezkerti liburuska ikusi / ikuzi jaso / jazo zume / xume ostu / hoztu

gastatu sator musikasale saiskie oztopo

Lapurrek sei mila euro … zituzten.

Bart ezbehar larri bat … da auzoan.

Beñat, edan esnea bizkor, … egingo da eta!

Aizue! … duzue azken filma?

– Parkean lau haritz eta sei … landatu dituzte.

– Herritar … erregearen mende bizi ziren.

– ... itzazue paperok lurretik lehenbailehen!

– Eskuak xaboiaz … ditugu.

Zer da?

Hasierako irakurgaian, bilatu definizio hauei dagozkien hitzak:

a. Eritasunen bat duena.

b. Zerbait lortzeko ahalegina egitea.

c. Landa laua, batez ere belarra duena.

d. Ezinegona, larritasuna sorrarazten digun arazoa.

U6 99

Aditza (II)

Aditz perifrastikoen aspektua

Aditzaren aspektu ak ekintza burutua dagoen ala ez adierazten du. Aditz perifrastiko etan, aspektua aditz nagusiak ematen du. Hiru aspektu daude:

Burutua: ekintza bukatuta dago ela adierazten du: egi n du , etorr i da.

Burutugabea: ekintza bukatu gabe dagoela adierazten du: ekar tzen du, joa ten dira.

1 Kopiatu esaldiak, azpimarratu aditzak eta adierazi aspektua.

– Niri batzuetan etxerako lanak etxean ahazten zaizkit.

– Ane eta biok Madrilera heldu gara duela bi ordu.

– Gurasoei atzoko filma ez zitzaien gustatu.

– Ongi etorri, bisitariok! Gaur Erroma ezagutuko dugu.

– Ahizpak eta biok gauero garbitzen ditugu haginak.

– Laster liburu mardul hau amaituko dut.

2 Idatzi esaldi bat egoera hauetako bakoitzari buruz:

a) Astero egiten duzun zerbaiti buruz.

b) Atzo gertatu zitzaizun zerbaiti buruz.

c) Oporretan egingo duzun zerbaiti buruz.

Aditz trinkoen aspektua

Aditz trinko etan, aspektuak honako hau adierazten du:

Betikotasuna, hau da, aditzaren ekintza ez dela denboran

aldatzen: Hernani Gipuzkoan dago; Idoiak ahizpa bat dauka.

Puntukaritasuna, hots, ekintza unean bertan gertatzen dela: Autobusa dator; Mirenek liburua dakar.

Geroaldikoa: ekintza oraindik gertatu ez dela adierazten du: ikusi ko dugu, joan go gara.

Gogoratu

Aditz perifrastikoetan, puntukaritasuna ari izan egiturarekin erabiltzen da: egiten ari naiz...

3 Zer dela eta diozu hori? Sailkatu esaldiotako aditzak, aspektua kontuan hartuz:

Markelek begi urdinak ditu.

Andereñoak gona koloretsua darama.

Okindegira noa bazkaltzeko ogia erostera.

– Zuhaitzek ez dakite hizketan. – Jokalariak futbol-zelaitik datoz.

Betikotasuna: ...

Puntukaritasuna: ...

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 100

Aditzaren aldia

Aditzaren aldi ak ekintza noiz gertatzen den adierazten du. Aditz perifrastikoetan, aldia aditz laguntzaileak ematen du. Hiru aldi daude:

Oraina: ekintza egunean bertan gertatu da: esan duzu.

Iragana: ekintza iraganean gertatu da: egin nuen, etorri ziren.

4 Osatu esaldiak eskuineko aditzekin eta adierazi aldia.

– Ane nire etxera etorriko …, ondo pasatuko luke.

– Jokalariek atzo garaipena ospatu …

– Non galdu … zuei giltzak?

– Josebak ni etxera gonbidatu …

– Eguraldi txarra egingo balu, zu ohean geldituko …

– Peiok herriko albisteak irakurri …

5 Jarri orainaldian dauden aditzak iraganeko aldian eta alderantziz.

– Haize-boladek hainbat hosto mugitu dituzte.

– Zazpi gozoki erosi genizkizun gozoki-dendan.

– Bilboko Arte Ederren Museoko erakusketa ikusi dugu.

– Amaren lagunak Londresen topatu nituen duela bi aste.

– Unaik bi makulu behar zituen oinez ibiltzeko.

Hipotetikoa: ekintza ez da gertatu, baina gerta daiteke: etor liteke.

6 Osatu esaldiak aditz hipotetiko hauekin: genuke, balu, balitz, nintzateke, bazenitu

– Denda hori itxita egongo …, beste batera joango ginateke.

– Arotzak mahaia konponduko …, etxera eramango nuke.

– Askaldu ez banu, orain goseak egongo ...

– Goiz jaikiko bagina, lana lehenago amaituko …

– Ariketa guztiak egingo …, kalera joango zinateke.

Jokatu aditzak

Lapitzak erdira Idatzi ezaugarri hauek dituzten aditzak:

a. idatzi aditza, burutugabea, singularreko 3. pertsona, iragana.

b. ireki aditza, burutua, pluraleko 2. pertsona, oraina.

c. etorri aditza, geroaldia, pluraleko 1. pertsona, iragana.

d. ikasi aditza, burutugabea, singularreko 2. pertsona, oraina.

e. heldu aditza, burutua, pluraleko 3. pertsona, oraina.

U6 101
balitz zituen zaizkizue zinateke zuten nau

Literatura-baliabideak (II)

Hiperbolea eta sinestesia bi literatura-baliabide ezagun dira.

Hiperbolea zerbaiten ezaugarriak puztean datza; neurriz kanpoko konparazioa da, eta barre eragitea du helburu: Dortoka ere zu baino azkarragoa da.

Sinestesiak zentzumenak nahasten ditu, baita zirrarak ere: Haren ahotsa oso leuna da.

1 Zer egoeratan erabiliko zenuke hiperbole bakoitza? Lotu.

Hau da labea! Ilargia egingo nizuke opari.

Hilda nago! Irentsi egiten dituzte liburuak.

Mila aldiz esan dizut! Ezin dugu hemen urtebete egon!

a) Irakurzale amorratuak aipatzean.

b) Luzaro gaudenean zain.

c) Bero handiko egun batean.

d) Oso nekatuta gaudenean.

e) Norbaiti errieta egitean.

f) Maitasuna adieraztean.

2 Adierazi zer zentzumen nahasi den kasu bakoitzean:

Haren begiradaren distira dastatu nuen.

Itsasoaren usain gozoa sartzen da leihotik.

Zure gezurren ziztada nabaritu dut.

Trebatu hiperboleak erabiltzen

Binaka, sortu hiperboleak honako hauek adierazteko, ereduan bezala:

a. Oso egarri zara. Itsasoko ur guztia edango nuke!

b. Bizkar-zorro astuna dakarzu.

c. Markel oso altua da.

d. Irakasleak gehiegi hitz egiten du.

e. Zinema-aretoan ilara luzea dago.

Hiperbolea eguneroko hizkeran ere oso ohikoa da.

102
EZAGUTU LITERATURA eai
Gogoratu

I KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzuna kontuan hartuz.

Aditz perifrastikoak Aditz trinkoak

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Lotu irakurgaiko hitz atzizkidun bakoitza bere esanahiarekin:

a. Gauza gaitzesgarria edo neurriz kanpokoa.

b. Apaizak hezten diren lekua.

c. Neska-mutil gazteek osatzen duten taldea.

d. Doilorrari dagokion ezaugarria.

e. Gazte izatearen nolakotasuna.

• Zer hitz dagokio eskuineko argazkiari?

U6
103
Aspektua Aldia
gaztedi apaiztegi nabarmenkeria zitalkeria gaztetasun
Aditzak

Lexikoa

1 Zer hitz eratorri dagokio irudi bakoitzari? Lotu eta idatzi esaldi bana.

alaitasun – bilbotar – gozozale

inurritegi – loti – elurte

4 Osatu esaldiak, hitz hauek erabiliz: zipriztin , zorroztu , xanpu , soro

– Doministiku egin eta soinekoa … bete zait.

– Okela mozteko, … egin behar dira aiztoak.

– Basurdeek … uzta hondatu dute.

– Erosi dudan … usain gozoa du.

Gramatika

5 Sailkatu esaldiotako aditzak aspektuaren arabera.

– Oier skatean ibiltzen da beti.

– 6.mailakoek lan ederra egin dute.

– Sinatuko duzu hemen, mesedez?

– Zortzietan hartzen du trena egunero.

– Ertzaintza goizaldean etorri zen.

6 Osatu esaldiak aditz trinkoekin.

– Zoroen moduan ... (ibili) ; lasaitu zaitez.

– June! Zer … (ekarri) poltsa horretan?

– Alpeak Europa erdialdean … (egon)

2 Ordeztu azpimarratuta daudenak hitz eratorriekin:

– Gose-aldi larria dago Afrikan.

– Hiriko biztanle askok hartu dute parte lasterketan.

– Ospe handiko aktoreak egon dira jaialdian.

– Diru asko dutenek etxe dotorea erosi dute.

– Herrian uholdeak egoten dira urte guztietan .

– Oiloak bizi diren lekua zikin dago.

– Guk biok adiskideen arteko harreman sendoa dugu.

Ortografia

3 Ordenatu silabak eta aurkitu hiru hitz, multzo bakoitzean.

sar xe zen xi is zi mo as zu

mo ha di tri mel pu haiz xo per

tu na ti ka du pu tu ti rro

– Animaliek ez … (jakin) hizketan.

– Mendizaleak presaka … (etorri) Anbototik.

– Azeriek isats iletsua … (eduki)

• Zer aspektutan daude esaldi horietako aditzak?

7 Berridatzi esaldiak, adierazitako aldia eta aspektua kontuan hartuz.

– Ezuste bat prestatuko dugu jaialdirako. burutua, lehenaldia

– Esperimentu ikusgarria egin dugu. geroaldia, orainaldia

– Iaz antzerkira joan ginen. burutugabea, lehenaldia

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa

bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA Z
104
er ikasi dut?
a d b e c f
Burutua Burutugabea Geroaldikoa

Hezkuntza hobetzea helburu

Historian zehar asko aldatu dira hezkuntza-sistemak eta ikasteko metodoak. Eta pertsona batzuek egundoko lana egin dute arlo horrek aurrera egin dezan. Haurrak zein helduak alfabetatzen eta eskolatzen lagundu dute, eta hezkuntza garatzeko funtsezko tresnak eskaini dituzte.

Bilatu informazioa eta esan pertsona hauek zergatik izan diren garrantzitsuak hezkuntzarako, Zer dela eta diozu hori? teknikaren bidez:

Emma Willard Josef Calasanz

Maria Montessori

Daniel Goleman

Irakaspen-gida

Zer ekarpen egin diote hezkuntzari?

Zer dela eta diozu hori? Platon Elbira

Justifikazioa eta ebidentziak

Unitatean zehar hainbat alegia irakurri dituzue, eta ikasgai garrantzitsuak ematen dituztela ikusi duzue. Orain, zuen txanda da: bildu irakaspena duten testuak, aurkezpen bat egiteko.

• Taldeka, bilatu zuen adineko neska-mutilentzat irakaspen baliagarriak dituzten alegiak, ipuinak, atsotitzak...

• Aukeratu gehien atsegin dituzuenak eta osatu bilduma bat, modu digitalean zein paperean.

• Aurkeztu ikaskideei gidarako aukeratu dituzuen baliabideak, eta azaldu zer irakasten diguten eta zergatik diren garrantzitsuak.

N ola ikasi dut?

1 Margotu taulako laukiak, eduki hauek nola ikasi dituzun kontuan hartuz:

a) Olerkiak intonazio eta erritmo egokiz errezitatzea.

b) Alegiei eta alegialariei buruz gehiago jakitea.

c) Atzizkien esanahia bereiztea.

d) Esanahiaren arabera hitz eratorriak sortzea.

e) Hiperbolea eta sinestesia bereiztea.

105 U6
a b c d e % 75 - 100 % 50 - 75 % 25 - 50 % 0 - 25

7 Gozameniturri

Gure eguneroko bizitzan betebehar asko ditugu, eta batzuetan zaila izaten da denbora hartzea gure zaletasunetarako. Badakizu hobbyak izatea oso lagungarria dela gure auto estimua, motibazioa eta aldartea hobetzeko? Aisialdian gustuko gauzak egiteak zoriontsu egoten laguntzen digu, eta garrantzitsua da kalitatezko bizi tza iza teko. Zaletasun batzuek, gainera, gorputza ere egoera onean izaten laguntzen digute.

Ikerketa baten arabera hauexek dira zoriontsu egoten laguntzeko zaletasunik onenak: dantza egitea, hizkuntzak ikastea, idaztea, kirola egitea eta musika entzutea. Egiten duzue horietakoren bat?

Zer deritzozu?

Zein dira zure zaletasunak? Nola sentitzen zara gustuko duzuna egitean?

Laguntzen digute hobbyek gure eguneroko arazoetatik ihes egiten?

Datua

Estatu Batuetako zenbait unibertsitatek eginiko ikerketa batek dio aisialdian dibertitu egiten diren pertsonak osasuntsuago egoteko joera dutela.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Aisialdirako dauden eskaintzak alderatuko ditugu, eta jendea kultura-ekitaldietara animatzeko kanpaina egingo dugu.

Irakurgaia: Maitasun-hitzak

Jarraitu hariari!

Esango zenizkioke norbaiti maitasunhitzak?

Ikasi hitzak

Ezagutzen duzu antzerki ­ konpainien jatorria?

106

Inprobisazioa

Zer behar du inprobisatzaile on batek?

Narraziotik

antzerkira

Zertan desberdintzen dira testu mota horiek?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Hitz

eratorriak (II)

Txistukariak (II)

Aditza (III)

EZAGUTU LITERATURA

Antzerkia (I)

107 3
! eai

Irakurgaia

Maitasun­hitzak aitortzea ez da lan erraza izaten. Baina Cyranok, istorioko protagonistak, ahalmen berezia du bihotz barruan sentitzen duena esateko.

Maitasun-hitzak

(Cyrano eta Kristian elkarrekin, arrosaneren etxe aurrean.)

Kristian: Lagundu! Haren estimua berreskuratu behar dut.

Cyrano: Ez da lan makala!

(arrosaneren balkoiko leihoan argia ikusi dute. Kristianek besotik heldu dio Cyranori.)

Kristian: Arrosane da! Ikusten duzu?

Cyrano: (Ikaratuta.) Leihoan!

Kristian: Nireak egin du, hiltzen ari naiz... (Ahapeka.) Bukatu da!

Cyrano: Isilik, burugabe hori! Jar zaitez hor, balkoipean. Neuk esango dizut zer esan, gordeleku horretatik. Zeren zain zaude, mutiko? Deitu behingoz!

(Kristianek harri-koskorrak jaurti ditu leihora. Argia balkoian; arrosane irten da.)

arrosane: (Balkoia erdi irekiz.) Nor da?

Kristian: Neu naiz, Kristian. Arrosane: (Erdeinuz.) Zu berriro?

Kristian: Esan behar dizut…

arrosane: (Oso lehor, balkoia ixten hasita.) Ez, hizkera traketsa duzu. Joan zaitez. Kristian: Entzudazu, arren.

(Kristianek, hemendik aurrera, Cyranok esandako hitzak errepikatuko ditu.)

Kristian: Nola esan zenezake ez zaitudala maite? Maite zaitut izugarri, nahiz eta zuk ez igarri.

arrosane: (Balkoia ixteari utzita.) Kontxo, kontxo! Hobetzen ari zara. Baina, zer dela eta horrenbeste eten zure hitzetan? Motel duzu mihia, ala zorabiatuta burua?

(Cyranok ez daki zer esan. Kristian gero eta urduriago dago. Tentsioa.)

Cyrano: (Kristian gordelekura bultzatuz eta haren lekuan jarriz.) Zaude apur bat, hau korapilatzen hasi da.

arrosane: Ezbaian ari zara... Zergatik, baina?

Cyrano: (Ahapeka, Kristianek bezala.) Ez zaitudalako ikusten. Nire bertsoak itsumustuka ari dira zure belarrietara iristen.

arrosane: Bada, nire hitzak jarraian ari zaizkizu heltzen.

Itsumustuka: itsu-itsuan.

Aldats: aldapa.

Purrustada: haserrea edo atseginik eza adierazten duten hitzak.

Xaramela: kantu, doinu.

Cyrano: Ez harritu bidea aurkitzen badute, nire bihotzean leku nahikoa dute.

Bihotz handia dut, eta zuk, belarri txikia. Zure ahotsa, maldan behera, ozena da eta argia; baina nire bertsoek aldats gora dute handia.

108
Irakurri aurretik
ULERTU

arrosane: Egia da; nire hitzak goi-goitik erortzen zaizkizu.

Cyrano: Hain da egia biribila, hain dago altu balkoia, ezen purrustada batez bihotza hautsiko zenidan ezinbestez.

arrosane: (Etxean sartzen hasita.) Banoa behera.

Cyrano: Ez, ez!

arrosane: Zergatik ez?

Cyrano: (Gero eta zirrara handiagoz.) Utzidazu ilunpe hau erabiltzen, zuri xaramela samurragoak egiten.

arrosane: Zeren beldur zara? Ez diot barrerik egingo zure maitasun zintzoari.

Cyrano: Lotsa dario nire bihotzari. Hark badaki izar bat konkistatzen, baina ez dontzeila bati maitasun-hitzez mintzatzen.

arrosane: Ez didazu inoiz horrela hitz egin.

Cyrano: Izugarri maite zaitut, itsu-itsuan. Zure izena dut bularrean, kaskabilo baten moduan.

Dena dakit zutaz: maiatzaren hamalauan, iaz, ilea askatu zenuen kalean, eta hain distira handia zuen eguzkitan, ezen begiak aldendu nituenean dena ikusi bainuen sutan.

arrosane: (Ahotsa dardarka.) Hori maitasuna da.

Cyrano: Ez dago zalantzarik. Sentimendu bortitz hau —goitik behera astintzen nau— maitasuna da.

Ene Jainkoa: nolako gaua, gero!

Ametsik ederrenean ere ez nuen halakorik espero. Baina… dardarka ari zara.

arrosane: Bai, dardarka, eta negarrez, eta maite zaitut…

Cyrano: Ai, Arrosane, nire erruz negarrez.

Maite zaitut zinez, eta eskatu nahi dizut horren ordez…

Kristian: (Gordelekutik.) Musu bat!

Edmond Rostand, Cyrano de Bergerac. Espasa (moldatua).

U7 109

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zenbat pertsonaia daude antzerki ­ testuan?

2 Nola dago idatzita istorioa: hitz lauz ala neurtitzez?

3 Non gertatzen da ekintza?

Idatzi testuari buruz

4 Zergatik dago Kristian etsita hasieran? Zer bururatu zaio Cyranori?

5 Zertarako jaurti ditu harri ­ koskorrak Kristianek Arrosaneren leihora?

6 Azaldu, labur ­ labur, nola hartu dituen Arrosanek Kristianen hasierako hitzak. Zergatik aldatu du jarrera gero?

7 Arrosaneren hitzak arinago heltzen omen dira. Zer dela eta dio Cyranok hori?

8 Zertarako hasi da Arrosane etxera sartzen?

9 Zer aitzakia jarri du Cyranok ilunpean gelditzeko?

10 Zer zirrarak eragin dio Arrosaneri amaierako dardara?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

11 Zure ustez, zer sentituko luke Arrosanek egia baleki?

12 Esan duzu inoiz gezurrik zerbait lortzeko? Binaka jarrita, kontatu elkarri.

13 Bilatu informazioa Cyranori buruz. Nor zen? Bazuen ezaugarri fisiko nabarmenik?

14  Askok barre egiten zioten Cyranoren itxurari. Baina hark bazuen ahalmen handiko tresna bat: hitza. Zure ustez, zer da garrantzitsuagoa: itxura fisikoa ala gaitasunak (adimena, sormena eta abar)? Arrazoitu erantzuna.

Antzezlan arrakastatsua

Irakurri dugun antzezlana 1897an argitaratu zen Parisen, eta benetako pertsona baten bizitza du oinarri: Cyrano de Bergerac, xvii . mendeko frantziar poeta, dramaturgo eta pentsalariaren bizitza.

Antzezlan horrek izan zuen arrakasta dela eta, hartan oinarritutako beste hainbat lan sortu dira historian zehar.

• Zer motatako obrak dira: filmak, antzezlanak, musikalak...?

• Ikusi duzu horietakoren bat? Zein ikusiko zenuke?

110

Ikasi hitzak: antzerki-konpainia

Antzerki ­ konpainiak Erdi Aroan sortu ziren, Europako zenbait herritan. Hainbat aktorek osatzen zituzten eta herriz herri ibiltzen ziren lanak antzezten. Antzezpen horiek entretenimendu paregabea ziren herritarrentzat.

1 Osatu antzerki ­ konpainiari buruzko esaldi hauek:

egonkorra finkoa ibiltaria

a) Hara eta hona, leku batetik bestera dabilen antzerki­konpainiari … esaten zaio.

b) Beti antzoki berean lan egiten duena antzerki­konpainia … da.

c) Denboraldi baterako antzezpen­errepertorio jakin bat duen konpainiari … deritzo.

2 Antzerki ­ konpainiek askotariko lanak antzezten dituzte. Lotu genero bakoitza dagokion definizioarekin.

a) Elkarrizketak ez ezik, kantak eta dantzak ere izaten dira.

b) Eskuz mugitzen diren txotxongiloz egiten da.

c) Hitzen ordez gorputza erabiltzen da istorioak kontatzeko.

d) Antzezpena kantuz egiten da, orkestra baten laguntzaz.

3 Adierazi antzokiaren atalak ala antzerkiaren inguruko lanbideak diren:

palkua – dekoratzailea – oihala – gidoigilea argi­teknikaria – kamerinoa – agertokia – besaulkiak

Txotxongiloen mundua

Euskal Herrian bada nazioartean ezaguna egin den antzerki mota bat: txotxongilo ­ antzerkia. 1982an sortu zen Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia Tolosan. Ospe handia hartu du, eta erreferentzia da mundu osoan. Hantxe dago txotxongiloen munduari eskainitako Europako zentro bakarra

ere: TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa. Aukera ezin hobea da txotxongiloak hurbiletik ezagutzeko, 40 herrialdetako 2 500 txotxongilo baino gehiago baitaude ikusgai.

• Ikusi duzue inoiz txotxongilo-antzerkirik? Gustatu zaizue?

• Nolako txotxongiloak ezagutzen dituzue?

• Egin duzue inoiz txotxongiloekin antzerkirik? Egin panpinak eskularruekin, eta asmatu antzezlan labur bat taldeka.

• Prestatu txotxongiloentzako antzeztoki txiki bat, eta antzeztu zuen obra.

Txotxongiloek balio pedagogikoa eta terapeutikoa

ere badute: komunikazioa lantzeko, esaterako, oso erabilgarriak dira.

U7 111
MIMIKA OPERA GIÑOLA
MUSIKALA
Gogoan hartu!

Inprobisazioa KOMUNIKATU

Bat­ b ateko interpretazioari inprobisazio deritzo. Aktoreek sarri inprobisatzen dute, edozein gauza, egoera edo hitzetatik abiatuz. Horrelakoetan, keinuek eta gorputz­ mugimenduek berebiziko garrantzia dute.

1 Taldeka interpretatu  Erreparatu irudiei eta erantzun:

a) Non eta noiz gertatzen ari da egoera bakoitza?

b) Zer harreman dute pertsonaiek euren artean?

c) Zure iritziz, zer galdera egingo dizkiote elkarri?

d) Zure ustez, nolako giroa egongo da egoera bakoitzean: atsegina, tentsio­giroa...?

2 Jarri binaka eta inprobisatu eszena bat gauza hauetako bati buruz, hitzik egin gabe eta gorputz­keinuak erabiliz. Ikaskideak zer den asmatu beharko du:

arkatza eskularruak hiztegia bizkar­zorroa

Zeuek ere inprobisatzaile

Binaka jarrita, inprobisatu egoera hauetako bat:

a. Bi pertsonak elkar agurtu dute kalean, umetan ikaskideak izan zirelakoan. Baina oker dabiltza: ez dute elkar ezagutzen.

b. Aitona ikustera joan zara eta triste aurkitu duzu. Hizketan hasi zarete eta hura alaitzea erabaki duzu.

c. Turista batek zein den herriko jatetxerik onena galdetu dizu. Zure iritzia emango diozu.

d. Denda batera joan zara amarentzat opari bat erosi nahian, eta dendariari aholkua eskatu diozu.

112
a
b

Narraziotik antzerkira

KOMUNIKATU

Narrazioa eta antzerkia genero desberdinak dira. Narrazioan, narratzaile batek kontatu ohi du istorioa. Antzerkian, ekintzak pertsonaien arteko solasaldien bidez adierazten dira. Narrazio ­testu bat antzerki ­testu bihurtzeko:

• Lekuari eta pertsonaien ekintzei buruzko informazioa oharren bidez emango duzu.

• Pertsonaien arteko solasaldiak mantendu egingo dituzu.

• Pertsonaia bakoitzaren hitzen hasieran, haren izena jarriko duzu.

Lehen markesak, arduragabekeriaz, zergatik ez duen jarraitzen galdetu dio Cyranori, eta hark erantzun dio alde egin ezean masailak handituko dizkiola.

Bigarren markesak nahikoa dela esan du.

Cyranok isilik egoteko eta esertzeko esan die biei; bestela, eskuan duen makilak janzkien hautsa astinduko diela, haien morroiek baino hobeto astindu ere.

Markesak, Cyranoren hitzei gehiegi iritzita, haserre zutitu dira.

Lehen MarKesa: (Arduragabekeriaz.) Zergatik ez duzu jarraitzen?

Cyrano: Alde egiten ez baduzu, masailak handituko dizkizut.

Bigarren MarKesa: Nahikoa da!

Cyrano: Isildu eta eseri biok! Behartuko nauzue, bestela, nire makilaz janzki horien hautsa zuen morroiek baino hobeto astintzen.

MarKesaK: (Haserre zutituz.) Hau gehiegi da!

Epeltasun gozoa sentitu nuen sukaldean, sua piztuta baitzegoen. Ama jantziren bat josten ari zen.

Agurtu ondoren, eskolan zer moduz galdetu zidan. Eskolatik etxerako bidean Txatxu berriz mehatxuka etorri zitzaidala kontatu nion. Amak hasperen egin, eta txakurraren jabeari esatea alferrik zela esan zidan, hurrengo goizean haren emaztearekin hitz egingo zuela.

Gero, irribarrez begiratuz, esan zidan:

—Baietz gauean elurra egin, Asier!

Begiak piztuta, sukaldeko leihotik begiratu nuen. Elur-maluta motel batzuk ikusi nituen jausten. Amari elurra zela esan nion; berak ere leihotik begiratu, eta irribarre egin zuen.

Aitor Arana, Lagun berezi bat. Ibaizabal (moldatua).

U7
1 Irakurri arretaz eta idatzi zer alde dagoen testu batetik bestera. 2 Bihurtu narrazio­testu hau antzerki­testu:
113

Hitz eratorriak (II): aurrizkiak

Hitz bakunei aurrizkiak gehituz, hitz eratorriak sortzen ditugu. Euskaraz

aurrizki gutxi dago, baina beste hizkuntza batzuetatik mailegatutakoak sarri erabiltzen ditugu:

Aurrizkia Esanahia Adibidea

super- handitasuna superportu

hiper- zerbait gehiegizkoa izatea hipermerkatu

proto- zerbaiten aurrekoa izatea prototipo

anti- aurkakotasuna antinatural

poli- ugaritasuna polisemia

tele- urrutitasuna telekomunikazio

1 Orri birakaria Definitu, zure hitzak erabiliz, teoria ­ laukiko hitzak. Gero, bilatu hiztegian eta egiaztatu zure erantzunak.

2 Gehitu aurrizkiak hitz hauei eta sortu hitz eratorriak: produkzio, gidatu , klinika , zikloi , errealismo, historia . Gero, idatzi esaldi bana.

3 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitz aurrizkiduna.

hipertentsio – supersoniko – antibiotiko –polifonia – protokolo – teleskopio

– Germenak hiltzen dituen gaia.

– Aldibereko hainbat ahotseko kantua.

Zeremonietan bete behar den arau multzoa.

Soinuak baino abiadura handiagoa duena.

Urrutiko gauzak ikusteko tresna optikoa.

Odolaren presio handiegia.

Hitz zoroak asmatzen

Gogoratu

Euskal aurrizkiak hauek dira: des-, ez-, ber-/bir-, sasi-, aurre-, gain-, azpi-.

Asmatu hitz zoroak atal honetako aurrizkiekin eta azaldu esanahia. Adibidez: Telemusika urrunetik entzuten den musika.

Superikaslea ikasle guztiak gainditzen dituen ikaslea.

¡ 114
EZAGUTU HIZKUNTZA

Txistukariak (II): ts, tx, tz

ts , tx eta tz txistukarien idazkera

• Hitzaren hasieran tx idazten da beti: tx akur, tx iminia...

• Hitzaren bukaeran ts eta tz idazten dira: kirats, erratz Oso gutxitan tx : ipo tx , txepe tx

• Atzizkien idazkera: -tsu > ts letraz; -txo > tx letraz; -tza, -kuntza, -tzaile, -gaitz > tz letraz.

1 Osatu hitzak ts , tx eta tz jarriz. eraku…i ahun… pu…u a…eden oriburu jate…e …olarre jai…i pen…atu

2 Osatu esaldiok aurreko ariketako hitzekin:

– Zeharo nekatuta nago; … behar dut.

– Erabakia hartu baino lehen, ondo … zer egin.

– Eneritzek … hutsa naizela uste du.

– «… eta zazpi antxumeak» oso ipuin bitxia da.

– Zerbitzariak … menu berezia … zigun.

3 Sortu-sailkatulotu-garatu  Sortu hitz eratorriak ­ tsu , ­ txo, ­ kuntza , ­ tza , ­ tzaile eta ­ gaitz atzizkiak gehituz. Gero, sailkatu esanahiaren arabera: patxada saldu sasi harri etxe distira sinetsi antolatu garbitu ikertu ibai hondar

a) Izaera/nolakotasuna adierazten dute: …

b) Lanbidea adierazten dute: …

c) Kontzeptu abstraktuak adierazten dituzte: …

d) Ugaritasuna adierazten dute: …

Bilatu hitzak irakurgaian

Bilatu hasierako irakurgaian definizio hauei dagozkien hitzak:

a. Indartsua, ondorio edo eragin handia duena.

b. Olerki, ahapaldi edo kantu baten lerro multzoa.

c. Ezustekoa adierazteko erabiltzen dugun interjekzioa.

d. Zenbait pertsonaren aurrean egoteak sortzen duen sentsazio ezatsegina.

e. Zer egin edota zer aukeratu ez dakienaren egoera.

f. Alde bat bestea baino garaiago duen lur-eremua.

g. Dama gaztea.

U7
115

Aditza (III)

1 Erreparatu eta sailkatu aditzak.

Nola esan dezakezu hori?

Hobetu duzu hizkera. Izugarri maite zaitut. Jar zaitez hor, balkoipean. Deitu behingoz!

Aditzaren moduak: indikatiboa, ahalera eta agintera

Aditzaren modu ak hiztunaren jarrera adierazten du. Euskaraz bost modu izan ditzake aditzak: indikatiboa , ahalera , agintera , baldintza eta subjuntiboa

Indikatiboa gehien erabiltzen den modua da. Ekintza errealak adierazten ditu: hitz egin dugu, agertu da

Ahalerak zerbait egiteko ahalmena, aukera edo baimena adierazten du. Ahaleran aditzoina erabili behar da: ikus dezaket, etor daitezke…

Agintera aginduak emateko erabiltzen da. Bi eratan adieraz daiteke: partizipioz (Entzun!) edo aditz perifrastikoz (Entzun ezazu!)

2 Osatu, aditzak indikatiboan jokatuz.

Zuei koloretako margoak ikaragarri … (gustatu).

Maitek atzo pastel guztiak … (jan).

Guk haurrei jostailuak … (eraman).

– Koldok eta Anek bihar azterketa … (egin).

– New Yorken 10 milioi lagun … (bizi).

– Nik gutun bana … (idatzi) Amerikako lagunei.

– Herenegun, Elixabeti giltzak ... (galdu).

3 Erreparatu irakurgaiko aditz hauei. Idatzi orainaldikoak lehenaldian, eta alderantziz:

erortzen zaizkizu maite zaitut

askatu zenuen aldendu nituen

berreskuratu behar dut

4 Idatzi aditzoinak, ereduan bezala.

hartu har irakurri apurtu adierazi

erosi sartu esan lortu

EZAGUTU
¡ 116
HIZKUNTZA
a) Ekintza erreala adierazten du. b) Agindua adierazten du. c) Ahalmena adierazten du.

5 Osatu esaldiak ahalerako aditzak erabiliz.

– Erlantz, gustura ez bazaude, etxera joan …

– Oilar haiek ezin … kukurrukurik egin.

– Asteburuan Josuren baserrira joan … denok.

– Guk okela eta piperrak eros … bazkaltzeko.

– Jon, hotz egiten badu, txanoa jar … buruan.

– Eneritz egun osoa egon … hitzik esan gabe.

– Nahi baduzu, zurekin joan ... irakaslearengana.

– Ikasle alferrek ezin ... saririk izan.

6 Zirikatzeko galderak  Asmatu erantzun dibertigarriak, ahalerako aditzak erabiliz.

• Zer ikus dezakegu museoan?

• Nola hel gaitezke Everesten tontorrera?

• Zer afal dezakegu gaur?

• Nolakoak izan daitezke martetarrak?

• Nora joan zaitezke asteburuan?

• Nola atera dezakegu nota hobea?

• Noiz gonbida ditzaket lagunak bazkaltzera?

• Ama, noiz joan gaitezke zinemara?

• Zer topatu dezakezu urrezko kutxa horretan?

7 Berridatzi aginterazko aditz perifrastikoz.

– Joan bazterrera, ez dago lekurik eta!

– Sartu etxera ilundu baino lehen!

– Erosi egunkariak, ea zer dioten!

– Gorde ondo diru­zorroa poltsikoan!

– Umeok, etorri bazkaltzera!

– Joan lehenbailehen afaldu nahi baduzu!

– Utzi zapatak atearen ondoan!

– Lagundu aitonari erosketak egiten!

Eman aginduak

Berridatzi esaldiok aginteran. Adierazi agintera bi modutan:

a. Amaia, ez duzu janaria amaituko?

b. Ekarriko duzu hiztegia liburutegitik?

c. Eukene, hobe duzu asko ikasi.

d. Etorriko zarete bi ordu barru?

e. Neskak, beteko duzue eskaera-orria, mesedez?

Gogoratu

Aditz trinko batzuen bidez ere eman daitezke aginduak: Etor zaitez behingoz! Zatoz behingoz!

U7 117

Antzerkia (I): komedia eta tragedia

Antzerkia Grezian sortu zen, K.a. v. edo vi . mendean. Greziarrek bi azpigenero bereizten zituzten: komedia eta tragedia .

Komedia k barreka jarri nahi zituen ikusleak. Eguneroko bizitzaren ikuspegi komikoa erakusten zuen: gizakien akatsak, grina txarrak, etab.

Tragedia k gai larriak lantzen zituen. Protagonistak heroiak eta jainkoak ziren, eta istorioak zorigaiztoko amaiera izaten zuen.

1 Irakurri eta adierazi zer azpigenerori dagokion, arrazoiak emanez.

(agurea agertu da autobus-geltokian, dotore-dotore. Aulkira hurbildu, eta esertzeko keinua egin du. Baina ez da eseri.)

agurea: (onintzari.) Bada norbait eserleku honetan?

onintza: Horko horri galdetu! (Haserre bizian, Elena seinalatuz.)

agurea: (elenari.) Badago inor aulki honetan?

eLena: Beste horri galdetu! (Onintza seinalatuz.)

agurea: (onintzari.) Zuri galdetzeko esan dit, bada!

onintza: Ez duzu ikusten, bada, eserlekua hutsik dagoela? (Pazientzia galduta.) Hara,

aitona: nahi baduzu, eseri; eta nahi ez baduzu, egon hortxe zutik.

(aitona elenaren ondo-ondoan eseri da.)

onintza: Begira zenbat leku dagoen, eta hementxe, gain-gainean jarri behar.

agurea: Autobusa etorri arte, hizketalditxo bat egiteko…

Alaitz Olaizola, Autobusaren zain. Erein (moldatua).

2 Komedia ala tragedia da hasierako irakurgaia? Arrazoitu.

3 Esan obra klasiko hauek komediak ala tragediak diren.

Komedia-lantegia

Hirunaka jarrita, idatzi jarraipen komiko labur bat aurreko testuari, hiru pertsonaia horiek erabiliz. Gero, antzeztu testua ikaskideen aurrean.

EZAGUTU LITERATURA eai 118
Shakespeare, Macbeth Molière, Zekena Sofokles, Edipo errege Aristofanes, Lisistrata

I KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» ataleko aurrizkiekin. Azaldu bakoitzaren esanahia eta jarri adibide bana, adibidean bezala.

super-: handitasuna adierazten du. Adibidez: supermerkatu (merkatu handia)

Baliabide ­ bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide ­ bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Idatzi maitasun ­ istorio labur bat, irakurgaiko hitz hauek erabiliz:

distira zorabiatu

sentimendu

musu xaramela bihotz

U7
119
… …
… Mailegatutako aurrizkiak

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Sortu hitz eratorriak, honako hauei super­, hiper­, proto­, anti­, poli­ eta tele­ aurrizkiak gehituz:

testu sentibera populazio doping plasma kiroldegi

2 Osatu esaldiak, aurreko ariketako hitzak erabiliz.

– Eneko kritiken aurrean … da.

– Txinan eta Japonian … ­ arazoak dituzte.

– Kirol Federazioak … ­ kontrolak egin ditu.

– Programazioa kontsultatuko dut …

– Herriko … hainbat ikastaro daude.

– … masa likatsua da.

3 Nahasi egin zaizkigu aurrizkiak. Jarri bakoitza dago kion lekuan.

poligizaki teledoto

Ortografia

4 Zer hitz daude txarto idatzita? Arrazoitu.

hautx txapel itzultxaile

ikatz euritzu saltsa

tsimista sits tzorakeria

5 Osatu hitzak tz , ts edo tx duten silabekin.

…rula a…kabe …petx hai…lo jer un… elur... ho...kara bake...

Gramatika

6 Identifikatu eta sailkatu esaldiotako aditzak:

– Bizkor, batu ezazue gela!

– Trena bi ordu berandu heldu da.

– Non eros daitezke sarrerak?

– Zazpietan irekiko dute denda.

– Eser zaitez nire ondoan!

– Ezin dezakezue ate hori ireki.

7 Osatu esaldiak indikatiboko aditzekin, orainaldian eta lehenaldian.

– Irakasleak ikasleei galderak egin …

– Lagunek gu oso maite …

– Niri zure liburuak galdu …

– Neskok! Jakin daiteke non ibili …?

8 Berridatzi, ahalerako aditzak erabiliz.

– Lagunak etxe hori erosi ahal du.

– Antzokira atzeko aldetik sartu ahal zarete.

– Kutxak hemen utzi ahal dituzue.

– Mendizaleak gailurrera igo ahal dira.

9 Berridatzi esaldiak, aginduak beste modu batera emanez.

– Joan zaitez etxera!

– Esnatu zaitez, berandu da eta!

– Egon zaitezte hor geldi!

– Amaitu kafea behingoz!

10 Idatzi aginduak honako hauetarako:

a) Norbait geldi egoteko.

b) Ikaskideak lanak amaitzeko.

c) Lehengusua zure etxera etortzeko.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa

bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
120
hipergrama
superedro antiaktibo
Indikatiboa Ahalera Agintera

Kultura-eskaintza zabala

Kirol ­ ekitaldiek garrantzi handia dute gure gizartean. Futbolak, batez ere, jende asko mugitzen du hara eta hona, eta txiki ­ txikitatik dago presente gehienon bizitzetan.

Baina badaude jende asko erakartzen duten bestelako ikuskizunak ere, hala nola kontzertuak eta musikalak. Gure herri eta hirietan askotariko kontzertuak egiten dira, areto txikietan zein estadio handietan, eta adin guztietako jendearentzako eskaintza egoten da.

Musikalek ere gero eta indar handiagoa dute. Bilboko Arriaga antzokian, esaterako, musikal ederrak ikus daitezke, eta Madrilera joanez gero, sekulako eskaintza dago! Lehoi erregeak hamar urte baino gehiago daramatza han, eta sarrerak agortu egiten dira oraindik ere.

• Zer dela eta dute horrelako arrakasta kontzertuek eta musikalek?

• Zer eskaintzen digu futbolak?

• Edozeinek kontsumitzeko moduko zaletasunak dira? Zer alde dute prezioari dagokionez, adibidez?

Egin gurpil logiko bat, gaia hurbilagotik aztertzeko.

Jendea kultura-ekitaldietara animatzeko kanpaina Hausnarketa egin ostean, bururatuko zitzaizun kultura ­ ekitaldietara joateko nahikoa arrazoi.

• Taldeka, pentsatu zer onura dituen kultura-ekitaldietara joateak.

• Aukeratu ideia onenak, eta egin kartelak jendea kultura kontsumitzera animatzeko arrazoiekin.

• Korridoreetan itsats ditzakezue kartelak, eskolako jendeak irakurtzeko.

ola ikasi dut?

1 Kopiatu taula koadernoan eta adierazi nolako bilakaera izan duzun kasu bakoitzean.

✓ Bilakaera ona izan dut.

= Oraindik zerbait hobetu behar dut.

✗ Bilakaera txarra izan dut.

Intonazio eta ahoskera egokiz irakurtzen.

Ortografia-akatsik ez egiten.

Txukun idazten.

Ulertzen ez dudana galdetzen.

Irakaslearen azalpenak arretaz entzuten.

121 U7
N
Bilakaera

8

Gure ekoizpenak

Interneti eta teknologiari esker, gero eta eskurago ditugu munduko beste lekuetako filmak eta telesailak. Baina ez dugu ahaztu behar euskaraz ere ikus­entzunezko produktu bikainak ditugula.

Ikusten duzue euskal film, tele sail edo marrazki bizidunik? Saia gaitezen euskal erreferenteei lekua egiten gure kontsumo­ohituretan; horrela, aisialdian ere gure kultura eta hizkuntza indartzen lagunduko dugu.

Zer deritzozu?

Baduzu filmak ikusteko ohiturarik?

Zer hizkuntzatan ikusten dituzu?

Non ikusten dituzu: zineman, telebistan ala sareko plataformetan?

Datua

Streaming bidezko plataformak daudenetik, aldatu egin dira ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko dauden ohiturak. Gero eta jende gutxiago joaten da zinemara, eta areto txiki asko itxi egin dituzte.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Euskal produkzioek zer zailtasun dituzten aztertuko dugu. Gero, euskal filmen programa osatu, eta gustuko filmen kritika idatziko dugu.

Irakurgaia: Zinemaegitaraua eta

Zinema prentsan

Jarraitu hariari!

Badakizu zer film dauden orain ikusgai?

Ikasi hitzak Ezagutzen duzu zinemaren mundua?

122

Film bati buruz mintzatu

Zein da zure film gogokoena?

Zinema-gidoia

Irakurri duzu inoiz zinema ­ gidoirik?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Hitz elkartuak

Hitz elkartuen idazkera

Aditza (IV)

EZAGUTU LITERATURA

Antzerkia (II)

123 12
! eai

Irakurgaia Zinema-egitaraua

ULERTU

M A AK

Lost in Hanoi

Estreinaldia apirilaren 12an.

Astelehenetik ostiralera: 18:00 · 20:45

Apirileko zinema-egitaraua

LOST IN HANOI

Beckerly hotela

Itzelezko arrakasta mundu osoko zinema­aretoetan!

Larunbat eta jaiegunak: 17:30 · 20:30 · 23:30

12 urtetik aurrera. Abenturak. 100 minutu. AEB.

Katy abenturazale amorratua da. Vietnamera joan da oporretan, hango kulturak eta paisaiek erakarrita. Bat­batean, pasaportea eta diru­zorroa galdu dituela konturatu da. Vietnamgo hiriburu erraldoian dago, Hanoin, bakar­bakarrik eta galduta.

16 urtetik aurrera. Misterioa. 120 minutu. Erresuma Batua.

Astelehenetik ostiralera: 18:30 · 21:00

Larunbat eta jaiegunak: 17:00 · 19:30 · 22:00

Cabaret Berlin

Maitasunezko istorio hunkigarria

gerra arteko Berlinen. Egiazko gertaera batean oinarritua.

Astelehenetik ostiralera: 18:30 · 21:30

Larunbat eta jaiegunak: 17:00 · 20:00

Leihatila-ordutegia: 16:00-22:00

Sarreraren prezioa: 8 €

Ikuslearen eguna (asteartea): 5 €

Sarrerak online ere salgai: www.ikusgarrizinema.eus

Marlot Londresko detektiberik ospetsuena da. Laguntza eske deitu diote Beckerly hotel ezagunetik: gizon aberats batek bere burua arriskuan dagoela esan dio. Bat­batean, deia moztu egin da. Hotelera heldu denean, Marlotek hilda aurkitu du gizona.

16 urtetik aurrera. Musikala. 95 minutu. AEB.

Berlin, 1930. Bi Mundu Gerren arteko garaia da eta Alemaniako hiriburua bor­bor dago. Dantzariak, musikariak eta mota guztietako artistak biltzen dira gauero Berlinen. Eta, denen artean, bada ikusleak liluratzen dituen dantzari bikain bat: Vivette Freud.

IKUSGARRI ZINEMA-ARETOAK

Kale Nagusia, 15

Barrenkale, 4 422224 Artola (Bizkaia) 236558 Garoi (Gipuzkoa)

124

Zinema prentsan

ARTOLAKO HITZA

Dei misteriotsua Beckerly hoteletik

KULTURA · ZINEMA

Misteriozko film dibertigarria da Beckerly hotela. Istorioa xx. mendehasieran dago girotuta, eta Marlot detektibe ospetsuak hilketa baten istorioa kontatuko digu. Hain zuzen ere, gizon batek laguntza eske deitu dio Londresko Beckerly hotel ezagunetik. Deia moztu egin da bat-batean, eta Marlotek hilda aurkitu du gizona hotelean. Hilketa misteriotsuaren gorabeherak argituko ditu detektibeak. Lan erraza dirudi, baina ezusteko handiak

izango ditu.

Filmaren garapena ikusgarria da; izan ere, hilketaren atzean, istorio beldurgarria eta korapilatsua dago. Hoteleko langileek, hildakoaren senideek, lankideek… denek ezkutatzen dute zerbait; apurka-apurka, aspaldiko gertakariak agertzen joango dira.

Ashley Dresserrek zuzendutako film bikain honek mundu osoan izan du arrakasta. Filmaren bertute nagusietako bat castingarekin asmatu izana da: Harry Dorset, Marianne Hyams, Kerry Brown… Jerry Hill aktoreak interpretazio bikaina egin du Marlot detektibearen paperean. Musika eta sortutako giro misteriotsua, halaber, apartak dira.

Beste behin ere, britainiarrek kalitate handiko zinema egiteko gai direla erakutsi dute. Ez galdu arratsalde zoragarri bat igarotzeko aukera!

Willkommen im Kabarett!

Cabaret Berlin

Historia ez dute pertsonaia ezagunek soilik egiten. Munduan milioika pertsona daude eta bakoitzak bere istorioa du. Cabaret Berlin musikalak pertsona ezezagun horietako baten bizitza kontatzen digu; hain zuzen ere, Vivette Freud berlindar dantzariarena.

Egiazko istorio batean oinarritutako filma da. xx. mendehasieran dago girotuta, bi Mundu Gerren artean. Gauero, ikuskizun bat dago dantzariek, abeslariek eta beste artista batzuek egiten duten kabaretean. Eta, artista guztien artean, Freud dantzaria dugu.

Maitasunezko istorio hunkigarri bat aurkituko dute ikusleek, xx. mendeko unerik gogorrenetako batean girotua. 1939an, Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin ondoren, bere maiteari agur esan behar dio Freudek. Baina gerrako unerik ankerrenean ere, Freudek ez du itxaropena galduko.

U8 125
Itziar Lekube. Zinema-kritikaria. Albisteozen www.albisteozen.eus Garoiko albisteak Sarean SOPHIE DUSTER JAMES MAY IVANKA DONALDSON

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Noiz emango dituzte hiru filmak?

2 Zer herritara joan behar dugu ikusteko?

3 Eros daiteke sarrerarik zinema ­ aretora joan aurretik?

4 Zer egin behar dugu dirua aurrezteko?

Idatzi testuari buruz

Zinema-egitaraua

5 Zer filmek du emanaldi gutxien?

6 Zein da film laburrena? Eta luzeena?

7 Lotu esaldiak eta esan bakoitza zer filmi dagokion.

a. Katyk… … hiltzailea aurkitu beharko du.

b. Marlotek… … egoera latzean itxaropenari eutsi beharko dio.

c. Vivette Freudek… … aurrera egin beharko du, bakarrik eta esku hutsik.

Zinema prentsan

8 Non argitaratu da zinema ­ kritika bakoitza?

9 Aipatu Itziar Lekubek Beckerly hotela filmari buruz nabarmendu dituen hiru gauza on.

10 Nor dira Ashley Dresser eta Jerry Hill?

11 Bigarren kritikan irakurri duzuna kontuan hartuz, laburbildu Cabaret Berlin filmaren argudioa bi lerrotan.

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

12 Hiru film horietatik zein ikusiko zenuke? Binaka jarrita, kontatu elkarri.

13 Erabilgarriak iruditzen zaizkizu film ­ kritikak? Azaldu zure iritzia.

14  Zer motatako filmak atsegin dituzu? Taldeka jarrita, eztabaidatu.

Filmen egitaraua

Badago zinema ­ aretorik zuen herrian? Non ikus daiteke filmen programazioa? Azter ezazue, eta bildu bertako informazio guztia:

• Zer film ikus daitezke zineman aste honetan?

• Noiz dira emanaldiak?

• Badago saio berezirik haurrentzat?

• Bilatu film horien kritikak egunkarietan. Zein ikusiko zenukete ?

126

Ikasi hitzak: zinemaren mundua

1 Lotu definizio bakoitza dagokion zinema ­ generoarekin.

erromantikoa

beldurrezkoa

historikoa

abenturazkoa

fantastikoa

animaziozkoa musikala

Errealitatetik kanpo dauden osagaiak ditu.

Zati batzuetan, pertsonaiek abestu eta dantzatu egiten dute. Ikusleak ezinegona eta ikara sentitzea du helburu.

Animazio-teknikak erabiliz sortutako irudiak dira. Maitasun-istorioak kontatzen ditu.

Iraganean izandako gertakizunak kontatzen ditu.

Pertsonaiek oztopoak gainditu behar dituzte helburu bat lortzeko: altxorra aurkitzeko, norbait salbatzeko…

2  Esan zer generotakoa den film hauetako bakoitza. Baten bat ezagutu ezean, begiratu sarean:

Go!azen

Drakula

Avatar Titanic

Shrek

Braveheart

3  Zinemaren munduan hainbat sari ematen da. Lotu sari bakoitza dagokion hiriarekin.

Urrezko lehoia Los Angeles

Urrezko hartza Cannes

Urrezko palma

Venezia

Oscar saria Berlin

Donostiako zinemaldia

Iraileko bigarren hamabostaldian Donostiako Nazioarteko Zinemaldia ospatzen da, eta hiriko kaleak jendez betetzen dira zinema­adituz, ekoizlez, aktorez, ikus­entzulez...

Jaialdian era askotako filmek hartzen dute parte, eta nazioarteko film nabarmenez gain, euskarazko ekoizpenak ere ematen dira jaialdian.

Taldeka, bildu informazioa eta erantzun galderei:

• Noiz sortu zen Donostiako zinemaldia?

• Zein da jaialdiko sari nagusia? Zeinek jaso du azkena?

• Zer film ematen dira Zinemira sailean?

U8
A B C D E F G
127

Film bati buruz mintzatu KOMUNIKATU

Film bati buruz mintzatzean , honako hauek aipatuko ditugu:

• Filmaren datu orokorrak : izenburua, zuzendaria, aktoreak…

• Zer genero takoa den: umorezkoa, abenturazkoa…

• Zein den argumentua , non eta noiz gertatzen diren ekintzak eta nor diren protagonistak

• Sari rik jaso duen eta zer harrera izan duen.

• Zer iritzi dugun filmari buruz.

ERREMENTARI

• Zuzendaria: …

• Iraupena: …

• Generoa: …

• Urtea eta jatorrizko hizkuntza: …

• Argumentua: …

• Ekintza non eta noiz: …

• Sariak eta kritika: …

2 Eztabaidatu, binaka jarrita.

• Ezagutzen zenuten filma lehendik?

• Ikusiko zenukete filma? Zergatik?

• Non gertatzen da ekintza?

• Zein dira pertsonaiak eta zertan ari dira?

Zinemari buruzko solasaldia

Lana prestatu Aukeratu gustuko duzun film bat. Bilatu hari buruzko informazioa eta ekarri eskolara. Gero, taldeka, azaldu ikaskideei:

• Filmaren datu orokorrak zein diren.

• Zer generotakoa den.

• Zein den argumentua.

• Filmari buruz zer iritzi duzun.

• Nolako harrera izan du zure gustuko filmak?

128
1  Entzun arretaz eta osatu fitxa.

Zinema-gidoia

KOMUNIKATU

Zinema-gidoia film baten oinarrizko testua da. Gidoilariek zer gertatuko den , nola eta non kontatzen dute; soinuei eta mugimenduei buruzko informazioa ere ematen dute. Gidoia sekuentziatan banatzen da; sekuentzia filmak duen eszena edo plano bakoitza da.

1 Irakurri film ospetsu baten gidoi hau eta erantzun galderei:

23. SEKUENTZIA

JULENEN BULEGOA. BARRUAN / EGUNEZ

Julen eta Marko bulego txiki kaotiko batean sartu dira. Paperez beteriko mahaitxo bat dago, letoizko garaikurrak dituen apalategi bat, eta desgaitasuna duten pertsonen argazki markoztatuak: mahai-tenisean eta areto-futbolean ari dira.

Julen: Guretzat ohore handia da zu bezalako profesional batek gure taldean lan egiteko interesa izatea.

Marko: Tira, «interesa» ez litzateke hitza izango…

Julen aulki birakari batean eseri da, eta aurreko aulkian esertzeko keinua egin dio Markori.

Julen: Bai, zera… «taldean» ere ez. Areto-futboleko saila dugu; hainbat txapelketa jokatu ditugu…

Marko: Bai, jakina… Izugarria.

Julen: Zenbait hilabetez gurekin izango zarenez, gure taldea entrenatzea nahiko genuke.

Marko (Moztuz.): Sentitzen dut, baina nik ez dakit ezer aretofutbolaz. Saskibaloiari buruz bakarrik dakit.

Julen: Bada, horixe behar dugu: saskibaloi sailerako entrenatzailea.

Javier Fesser eta David Marqués, Campeones filmaren gidoia.

• Non gertatzen da ekintza?

• Zein dira pertsonaiak eta zertan ari dira?

• Zeri buruz hitz egin dute?

Zeu ere gidoigile

Onartuko ote du Markok entrenatzaile ­ lana?

• Binaka, asmatu 1. ariketako eszenaren jarraipena.

• Idatzi pertsonaien arteko solasaldia eta bestelako azalpenak, oharretan.

U8 129

Hitz elkartuak

Hitz elkartuen idazkera

Hitz elkartuak bi hitz bakun elkartuta sortzen dira. Osaerari dagokionez, hainbat motatakoak izan daitezke:

izena + izena: trenbide, behi-esne.

aditza + izena : jostorratz, aldagela.

izena + izenondoa : burugogor, sudurluze.

aditza + aditza: joan-etorri, sartu-irten.

izenondoa + izenondoa: zuri-gorri, alfer-nagi.

1 Adierazi zein den hitz elkartu hauen osaera, ereduan bezala:

– ogibide ogi + bide izena + izena

zuri­beltz – jan­edan

gidabaimen – ilegorri

– sinestezin – gazi­gozo

– salerosi – zebra­bide

2 Osatu esaldiak aurreko ariketako hitz elkartuekin.

– … ateratzeko, 18 urte izan behar dira.

– … da Aitorri gertatu zaion guztia.

– Tokion dago munduko … ezagunena.

– Gure aitona … zen, eta neu ere halakoxea naiz.

Herriko futbol­taldearen kamiseta … da.

Lagunek … luzea egin zuten jaietan.

3 Sortu hitz elkartuak eta azaldu esanahia, zure hitzak erabiliz.

muki – gelditu – hanka – harri – saldu

bitxi – motz – zapi – erosi – toki

Osatu hitz elkartuak

Pentsatu eta binaka

jarrita komentatu Osatu adierazitako osaera duten hitz elkartuak, hitz bakun hauek erabiliz: mendi , buru , jan , joan .

izena + izenondoa aditza + izena

aditza + aditza izena + izena

aditza + izenondoa: jasanezin, ulerterraz.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 130

Hitz elkartuen idazkera

1 Erreparatu, eta osatu teoria ­ laukiko adibideak.

zinema­karteldegi eserleku jan­edan udaberri

Hitz elkartuak hitz bakar rean edo marratxoz lotuta idazten dira:

Hitz bakar rean idazten dira mota desberdineko bi hitz bakunez osatutako hitz elkartuak: … (aditz + izen motakoak); … (izen + izenondo motakoak).

Marratxoz lotuta idazten dira mota bereko bi hitz bakunez osatutakoak: … (izen + izen motakoak); … ( aditz + aditz motakoak).

Leku­izen elkartuak ere marratxoz idazten dira: Gernika-Lumo.

2 Idatzi eta sailkatu hitz hauetatik sortutako hitz elkartuak:

luze + zabal idatzi + lana gor + mutu

Gamiz + Fika mihi + luze argazki + makina

afaldu + ordu esku + zabal Beintza + Labaien

bildu + toki hara + hona ahaztu + ezin

Hitz bakarrean

Hitz elkartuen bila

Marratxoz lotuta

Osatu perpausak, parentesi barruko hitzen ordez hitz elkartuak erabiliz.

• Arraioa! Desagertu egin zait (dirua eramateko zorroa) !

• Aitak (sendatzeko belarrak) erabili ditu ukendua egiteko.

• Nire (bizitzeko lekua) itsasertzean dago.

• Amonaren (arrozez eta esnez egindako postrea) oso gozo dago.

• Aktoreak (antzerkia egiteko leku) erdian daude hasteko prest.

U8
131

Aditza (IV)

Gogoratu Aditzaren moduak: baldintza

Dakizunez, aditzaren modu ak hiztunaren jarrera adierazten du. Baldintza k zerbait gertatzeko baldintzak azaltzen ditu. Bi zati ditu: baldintza eta ondorioa. Baldintza sortzeko, ba- jartzen dugu aditzaren aurrean; ondorioa sortzeko, -go/-ko aditzaren amaieran: Euria egiten badu, zinemara joango gara

Baldintza Ondorioa

1 Azpimarratu baldintzak eta ondorioak kolore desberdinez. Inguratu aditzak:

Italiara bidaiatzen badugu, pasta ugari jango dugu.

– Dotore egongo zara, Eiderren jaka janzten baduzu.

– Hondartzara joango gara, garaiz heltzen bagara.

– Eskema egiten baduzu, edukiak hobeto ulertuko dituzu.

– Ondo iruditzen bazaizu, zurekin joango naiz mendira.

Baldintza motak

Baldintzak bi motatakoak izan daitezke:

• Erreala: gerta daitezkeen gauzak adierazten ditu: Pello etortzen bada, mendira joango gara.

• Irreala: gerta litezkeen gauzak adierazten ditu: Gehiago ikasiko bazenu, gaindituko zenuke.

2 Sortu baldintza errealak, ereduan bezala.

– Zuek asko praktikatu / arinago ikasi.

Zuek asko praktikatzen baduzue, arinago ikasiko duzue.

Ni berandu esnatu / autobusa galdu.

– Zu lurrera erori / zauria egin.

– Zuek gehiago saiatu / lana lehenago amaitu.

– Guri giltzak galdu / ezin etxera sartu.

– Zuk hobeto lo egin / hain nekatuta ez egon.

3 Entzulearen eskaria  Lotu eta osatu baldintza irrealak aditz hauekin: nizuke, genuke, nuke, nintzateke

Zaratarik egingo ez bazenute, berehala deituko …

Frantziara joango banintz, garaiz helduko …

Giltza galduko balitzait, frantsesa ikasiko ...

Erlojua edukiko banu, lo egingo …

Euskaraz aditzak bost modu izan ditzake: indikatiboa, ahalera, agintera, baldintza eta subjuntiboa.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 132

Aditzaren moduak: subjuntiboa

Subjuntiboak nahiak, helburuak edota aholkuak adierazten ditu. Subjuntiboan aditzoina erabili behar da: Ainhoa zinemara etor dadin nahi dut.

Subjuntiboko aditzak aditz jokatugabe en bidez ere eman daitezke:

Helburua adierazten duten aditzekin, -t(z)eko erabiltzen da: Sarrerak erosi ditu, lekurik gab e ez gaitezen gelditu . Sarrerak erosi ditu, lekurik gab e ez gelditzeko .

4 Lotu zutabeak, perpausak sortzeko.

Jatetxe ospetsu horretara irakur ditzan.

Nahia edo aholkua adierazten duten aditzekin, -t(z)ea erabiltzen da: Filma has dadin nahi dut. Filma hastea nahi dut.

Gurasoek ni azkarrago jokalariek saria irabaz dezaten.

Ahaleginak egin ditu joan gaitezen aholkatu digute.

Bost liburu ekarri dizkiot ibil nadin nahi dute.

Bihotzez opa dizuet ondo entzun dezagun.

Komeni da lehenbailehen zoriontsuak izan zaitezten.

Irakurri testua ozen medikuarenera joan gaitezen.

5 Sailkatu aurreko ariketako aditzak, adierazten dutena kontuan hartuz.

Nahia Helburua Aholkua

6 Osatu esaldiak aditz hauekin: izan dadin , eros dezan , etor dadin , joan zaitezen , egin dezazun

– Zu txangora … nahi dute irakasleek.

– Errieta egin diote, zintzoagoa …

– Harrikoa … nahi zaitut hemen.

– Dirua eman diogu, ogia …

– Etxera ... eskatu diot amari.

7 Zalantzazakua  Ordeztu subjuntiboko aditzak, -t(z)eko eta -t(z)ea erabiliz.

Zuzenketa hauek kontuan har ditzazun eskatzen dizut.

– Ez digu ezer kontatu, zuek ez zaitezten haserretu.

– Zuek bidaia horretara joan zaitezten nahi dugu.

– Taxia eskatuko dut, aireportura goiz hel gaitezen.

– Gurasoek pintura ekarri dute, gela margotu dezagun.

– Dena txukun utz dezaten nahi dugu.

U8 133

Antzerkia (II): solasaldia eta bakarrizketa

Solasaldiak eta bakarrizketak ohikoak dira antzerki ­testuetan.

• Bi pertsonaren edo gehiagoren arteko hizketaldiari solasaldi deritzo.

• Bakarrizketa norberak bere buruarekin edo erantzuten ez duen solaskidearekin izandako hizketaldia da.

Antzerkiaren historian, hainbat bakarrizketa ezagun daude; adibidez, Shakespeareren Hamlet obrako bakarrizketa ospetsua.

1 Irakurri eta erantzun galderei.

U daberriko antzezlana

3. ekitaldia

(Egongelaren erdian mahaia jarrita dago, eta bertan hiru plater. AitA sartu da lehendabizi gelara, eta plater batean ilea jarri du.)

AitA: Hementxe esertzen da Uxue, nire alaba, eta hementxe jarriko dut Txuflu jaunaren ilea. Horrela, berarekin ezkonduko da, eta kito! Orain, Txuflu jaunarekin hitz egitera noa; ezkontzaeguna erabakitzea besterik ez da falta.

( A itA alde batetik irten, eta bestetik U x U e eta e nA r A sartu dira. Mahaian eseri dira.)

UxUe: Erabakita daukat; erregearekin eta erreginarekin hitz egitera joango naiz. Ez dut Txuflu horrekin ezkondu nahi.

enArA: (Negarrez.) Ai, aita haserretu egingo da! Ai, zeinen zopa-usain gozoa! Gose naiz. Ezbehar hauek guztiek gosetu egiten naute.

UxUe: Niri, berriz, gosea kentzen didate. Tori, har ezazu nire zopa-platera ere.

enArA: Ai, jan ere ezin dut lasai egin! (Zopan dagoen ilea ikusiz.) Ai, ile bat! Hau zorigaitza!

Aizpea Goenaga, Antzezten… teketen ten! Erein (moldatua).

• Nork hitz egin du A testuan? Noren erantzunaren zain dago?

• Nork hitz egin du B testuan?

Geu ere antzerkigile

Taldeka, bukatu ekitaldia. Saia zaitezte bakarrizketa eta solasaldia erabiltzen. Zer gertatuko da amaieran? Ezkonduko da inor?

EZAGUTU
eai 134
LITERATURA
A B
«Izan ala ez izan, hortxe dago koxka».

I KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, azken bi unitateetako «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasitakoa kontuan hartuz. Azaldu edukiak eta jarri adibideak.

Adibideak: .

Gehien erabiltzen den modua . Ekintza errealak adierazten ditu .

Baliabide ­ bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide ­ bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Sortu hitz ­ bikoteak eta azaldu zer lotura duten.

baldintza

musikala

solasaldia zinema­kritikaria egunkaria

ondorioa

zinema­generoa bakarrizketa ordutegia

zinema­egitaraua

U8
135 ...
... ... ... ... ... ... ... ... ...
gA neztlibareoketamekaudni ad
ADITZAREN MODUA
:alaerrI
aztnidlaB
Ahalera
Nha i ka , h e l buruakedota haklo kau a d ierazten ditu.

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Lotu hitz bakoitza dagokion osaerarekin.

hankamotz aditz + izenondo

argi ­ ilun izen + izenondo

edalontzi aditz + izen

itsasargi izenondo + izenondo

hartu ­ eman izen + izen

ulerterraz aditz + aditz

2 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitz elkartua. Gero, zehaztu osaera.

a. Liburu bateko gaien kokalekua adierazten duen zerrenda.

b. Adarra duen zaldi­itxurako animalia mitologikoa.

c. Estatu bateko hiri nagusia.

d. Fruta saltzen den denda.

e. Ikusi ezin dena.

f. Kopeta ilun duena, aurpegian tristura adierazten duena.

Ortografia

3 Osatu hitz elkartuak eta idatzi esaldi bana.

Gramatika

5 Asmatu baldintzak edo ondorioak:

– Nagusitan etxea erosten badut, …

– Amak dirua ematen badit, …

– …, geuk salduko dugu.

– Bihar euria egiten badu, …

– …, zikinduko dira.

– Aitak pastelak ekartzen baditu, …

6 Bihurtu baldintza erreal, ereduan bezala.

– Paris bisitatuko bagenu, poztu egingo litzateke. Paris bisitatzen badugu, poztu egingo da

– Altxorra topatuko banu, amari emango nioke.

– Zuek etorriko bazinete, jolastu egingo ginateke.

– Gustuko prakak ikusiko banitu, erosiko nituzke.

– Merkatura joango balitz, erosketak egingo lituzke.

7 Zer adierazten dute subjuntiboko aditz hauek?:

– Berogailua piztuko dut, ez gaitezen hoztu.

– Bide hori har dezagun gomendatu digute.

– Pellok nik liburua eros dezadan nahi du.

– Errezelak igo ditut, argia sar dadin.

– Alde egin dezan iradoki diogu.

– Zoriontsu izan zaitezen opa dizut.

Nahia Helburua Aholkua mahai ile luze ipurdi

hori zabal erre joko

4 Zuzendu esaldiotan txarto idatzitako hitz elkartuak. Arrazoitu:

– Hel ­ muga jendez gainezka dago.

– Gurutzatzeko, begiratu ezkereskuinera.

– Buru belarri nabil ikasten.

– Esku ­ lanak egin ditugu Plastikan.

– Herriko igeri ­ leku berria ireki dute.

– Sokadantza dantzatzen ikasi dugu.

– Sara bertso ­zale amorratua da.

8 Ordeztu aditz jokatugabeak honako hauekin: ikas dezan, hel zaitezen, entzun dezagun, izan dadin.

– Hartu autobusa, bizkor heltzeko.

– Ostirala izatea nahi dut.

– Irakurri ozen, denok entzuteko.

– Alaba Londresera bidali dut, ingelesa ikasteko.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
136

Euskal ekoizpenen alde

Azken boladan, euskarazko zenbait film oso ezagun egin dira, sariak irabazi dituzte eta film ­ jaialdietan haien presentzia handitu da. Euskarazko zinemaren industria ahula izan arren, erakutsi du gai dela publikoarengana iristeko.

Oro har, euskarazko filmak eta telesailak proiektu txikiak izaten dira, finantzatzeko zailtasunak izaten dituzte, eta euskaraz antzezten duten aktoreak ere ez dira gehiegi.

Zer iruditzen zaizue? Alderdi guztiak aztertu teknikaren bidez euskarazko zinemagintzaren egoera aztertuko dugu. Horretarako, egin era honetako galderak:

Euskarazko zinemagintza

Euskal filmen programa

- Zer zailtasun dituzte zinemagileek filmak euskaraz ekoizteko?

- Badute nazioarteko merkatuan lehiatzeko aukerarik euskarazko filmek?

- Nola eman diezaiekegu gure babesa horrelako ekoizpenei?

Orain, euskarazko zinemagintza apur bat hobeto ezagutzen duzuenez, euskal filmen egitaraua osatuko duzue taldeka.

• Zerrendatu gustuko dituzuen bost euskal ikus-entzunezko ekoizpen. Filmez gain, telesailak, dokumentalak eta film laburrak ere izan daitezke.

• Osatu bakoitzari buruzko fitxa: izenburua, zuzendaria, aktoreak, generoa, sinopsia...

• Aukeratu horietako bat, eta idatzi kritika labur bat.

1 Aukeratu bigarren hiruhilekoan zer alderdi hobetu duzun.

Gehiago irakurri, eta mota guztietako testuak ulertzen ditut.

Azalpen zehatzagoak ematen ditut, ahoz zein idatziz.

Lexiko aberatsagoa dut.

Ortografia ­ akats gutxiago egiten ditut.

Hobeto antolatzen dut lanak egiteko denbora.

2 Aurreko ariketan erantzun duzuna kontuan hartuz, idatzi hiru konpromiso hurrengo hiruhilekoan hobetzeko.

137 U8
N
ola ikasi dut?
2. 3. 1. Hirugarren hiruhilekorako konpromisoak
- ...

Begiratu irudiei

Erreparatu bi argazki hauei:

2

Irakurri duzuna kontuan hartuz, zein da zure ustez komedia eta zein tragedia?

Arrazoitu erantzuna.

3

Inguratu esaldiotako aditzak:

a) Antzerkia ikustea oso maite dut.

b) Julieta maitea, etor zaitez nirekin!

c) Gaixoak oihu egin du, erizaina harengana joan dadin.

d) Medikua presaka dator, gaixoa ikuskatzera.

e) Romeok musu eman dio Julietari.

f) Ustezko gaixoa Parisen bizi zen; kexaka pasatzen zuen eguna.

g) Non eros dezaket emanaldirako sarrera?

4

Aurreko ariketan inguratutako aditzen artean, bilatu:

• Bi aditz jokatugabe.

• Bi aditz-lokuzio.

• Puntukaritasuna adierazten duen aditz trinko bat.

• Orainaldiko aditz bat eta iraganeko bi.

• Ahalerako, aginterako eta subjuntiboko aditz bana.

138 BERRIKUSPENA
1
Bilatu sarean eta idatzi koadernoan bi antzerki-lan horien argumentua. William Shakespeare, Romeo eta Julieta Molière, Ustezko gaixoa

Osatu hitzok, txistukariak erabiliz: an…e…lan be…arkada gai…otu dan…ari

…oineko …ano pa…ada…u mu…u

…orakeria a…olagabe irribarre…u i…al

6

Lotu mailegu bakoitza bere definizioarekin.

atrezzo tramoia kamerino

a) Artistek janzteko eta makillatzeko erabiltzen duten gela.

b) Antzezpenerako beharrezkoak diren objektu, altzari eta abarren multzoa.

c) Agertokian dekorazio-aldaketak egiten dituzten gailuen multzoa.

7

Eman hitz hauek euskaraz eta azaldu zer aldaketa egin duzun: descanso ropa dosis tensión

8

Lotu hitzak atzizkiekin eta sailkatu esanahiaren arabera. Gero, idatzi beste bina adibide.

denbora maite ikasi Italia antzerki

-tar -tegi -aldi -zale -tasun

Jatorria Denbora Izaera Gauza abstraktuak Lekua

Jolasen txokoa

Lotu berdinak diren hitz-segidak, hitz elkartuen osaera kontuan hartuta. Idatzi osaera.

A agertoki, edalontzi, idazmahai

B burugogor, mihiluze, eskuzabal

C mendilerro, liburu-denda, itsasontzi

D gazi-geza, zuri-gorri, luze-labur

A: ____________ B: ____________

1 basakatu, postetxe, eguzki-lore

2 ibilbide, biltoki, sendabelar

3 polit-eder, zuri-urdin, alfer-nagi

4 ilehori, hankamotz, ahobero

C: ____________

139 HIRUHILEKOA 2
5
D: ____________

ITZALAPROIEKTUAK UZTENDUTEN

EZAGUTU DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA

Orain edo inoiz ez

IKUSI ARTE EZIN SINETSI

Egin nahi dituzu esperimentuak, planeta nola errespetatu erakusteko? Egiaztatu eta zabaldu emaitzak!

Talde handian, gai hauei buruz hitz egingo dugu:

Zer esperimentuk lagundu dezake aztarna ekologikoa zer den ulertzen?

Ezagutzen duzu energiari buruzko esperimenturik? Eta klima-aldaketarekin lotutakorik?

Uste duzu esperimentuak egitea lagungarria izan daitekeela ingurumenari buruz sentsibilizatzeko?

Ikertu ikasgelan egiteko moduko esperimentuei buruz!

Ingurumen-sentsibilizaziorako esperimentuen gida osatzeko, lehenik eta behin, ikertu egin beharko duzue.

Taldeka, idatzi aurkitu dituzuen esperimentuen oharrak: zer adinetarako diren egokiak, zer material eta tresna behar diren, zuen gida ekologikoan sar daitezkeen…

Ondoren, talde bakoitzak esperimentu bat edo batzuk idatziko ditu gidan. Ikasgelan ere egin ditzakezue esperimentuak!

Aipatu iturriak eta egiaztatu informazioa; ezinbestekoa da hori egitea!

1 T hink P ENTSATU D esign 2 DISEINA T U
Ingurumena zaintzeko esperimentuen berri emango dugu.

Azkenik, esperimentuen berri emango dugu, inplikatu nahi ditugun sektore guztiek uler dezaten aztarna ekologikoa murriztu behar dugula.

Gida prentsaurreko txiki batean aurkez daiteke, eskolako webgunearen bidez, eta hezkuntzakomunitateko ordezkariak gonbidatu.

Tokiko ikus-entzunezko hedabideak lagungarriak izan daitezke zuen gidak zabalkunde handiagoa izateko.

Zorte on! Ziur esperimentu horien bidez zuen eskolan ingurumensentsibilizazioa handitzea lortuko duzuela!

Gidan, informazio guztia ondo antolatu eta egituratu behar da; horrela, pertsona guztiek ulertu ahal izango dute.

Gehitu argazkiak, esperimentuak osatzeko eta irakurleek hobeto ulertzeko.

Garrantzitsua da zirriborroa berrikustea eta beste taldeekin partekatzea. Era horretan, ideiak ez dira errepikatuko, eta supergida ekologiko bat osatuko duzue, planetaren alde jarduteko!

U 5

Orain hau ulertzen dut: …

2. HIRUHILEKOA
3
EGIN 4 PRESENTA
T est EGIAZTAT
M aker
S tage AURKEZTU

Deklinabidea

Izenaren deklinabidea

• Izen arruntak:

– Bizigabeak: kale (bokala amaieran); haran (kontsonantea amaieran).

– Bizidunak: asto (bokala amaieran); lagun (kontsonantea amaieran).

• Izen bereziak:

– Bizigabeak: Bilbo (bokala amaieran); Gasteiz (kontsonantea amaieran).

– Bizidunak: Idoia (bokala amaieran); Jon (kontsonantea amaieran).

IZEN ARRUNTA IZEN BEREZIA

MUGATU SINGULARRA MUGATU PLURALA MUGAGABEA MUGAGABEA

NOR astoa laguna kalea harana astoak lagunak kaleak haranak asto lagun kale haran

NORK astoak lagunak kaleak haranak astoek lagunek kaleek haranek astok lagunek kalek haranek

NORI astoari lagunari kaleari haranari astoei lagunei

kaleei haranei astori laguni kaleri harani

NOREN astoaren lagunaren kalearen haranaren astoen lagunen kaleen haranen astoren lagunen kaleren haranen

NOREKIN astoarekin lagunarekin kalearekin haranarekin astoekin lagunekin kaleekin haranekin astorekin lagunekin kalerekin haranekin

NORENTZAT astoarentzat lagunarentzat kalearentzat haranarentzat astoentzat lagunentzat kaleentzat haranentzat astorentzat lagunentzat kalerentzat haranentzat

NON

––kalean haranean

NONDIK ––kaletik haranetik

NORA ––kalera haranera

NONGO ––kaleko haraneko

––kaleetan haranetan

––kaleetatik haranetatik

––kaleetara haranetara

––kaleetako haranetako

Idoia Jon Bilbo Gasteiz

Idoiak Jonek Bilbok Gasteizek

Idoiari Joni Bilbori Gasteizi

Idoiaren Jonen Bilboren Gasteizen

Idoiarekin Jonekin Bilborekin Gasteizekin

Idoiarentzat Jonentzat Bilborentzat Gasteizentzat

––kaletan haranetan ––Bilbon Gasteizen

––kaletatik haranetatik ––Bilbotik Gasteizetik

––kaletara haranetara ––Bilbora Gasteizera

––kaletako haranetako ––Bilboko Gasteizeko

NORENGAN astoarengan lagunarengan ––astoengan lagunengan ––astorengan lagunengan

NORENGANA astoarengana lagunarengana ––astoengana lagunengana ––astorengana lagunengana

NORENGANDIK astoarengandik lagunarengandik ––astoengandik lagunengandik ––astorengandik lagunengandik

ZEREZ astoaz lagunaz kaleaz haranaz astoez lagunez kaleez haranez astoz lagunez kalez haranez

––Idoiarengan Jonengan ––

––Idoiarengana Jonengana ––

––

Idoiarengandik Jonengandik ––

Idoiaz Jonez Bilboz Gasteizez

Erakusleen deklinabidea

SINGULARRA PLURALA

Hurbil Tartean Urrun Hurbil Tartean Urrun

NOR hau hori hura hauek horiek haiek

NORK honek horrek hark hauek horiek haiek

NORI honi horri hari hauei horiei haiei

NOREN honen horren haren hauen horien haien

NOREKIN honekin horrekin harekin hauekin horiekin haiekin

NORENTZAT honentzat horrentzat harentzat hauentzat horientzat haientzat

NON honetan horretan hartan hauetan horietan haietan

NONDIK honetatik horretatik hartatik hauetatik horietatik haietatik

NORA honetara horretara hartara hauetara horietara haietara

NONGO honetako horretako hartako hauetako horietako haietako

NORENGAN honengan horrengan harengan hauengan horiengan haiengan

NORENGANA honengana horrengana harengana hauengana horiengana haiengana

NORENGANDIK honengandik horrengandik harengandik hauengandik horiengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ honetaz horretaz hartaz hauetaz horietaz haietaz

Izenordainen deklinabidea

Ni Hura Gu Zu Zuek Haiek

NOR ni hura gu zu zuek haiek

NORK nik hark guk zuk zuek haiek

NORI niri hari guri zuri zuei haiei

NOREN nire haren gure zure zuen haien

NOREKIN nirekin harekin gurekin zurekin zuekin haiekin

NORENTZAT niretzat harentzat guretzat zuretzat zuentzat haientzat

NORENGAN ni(re)gan harengan gu(re)gan zu(re)gan zuengan haiengan

NORENGANA ni(re)gana harengana gu(re)gana zu(re)gana zuengana haiengana

NORENGANDIK ni(re)gandik harengandik gu(re)gandik zu(re)gandik zuengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ nitaz hartaz gutaz zutaz zuetaz haietaz

Deklinabidea

Aditzak

Definizioa eta motak

Aditzek ekintzak, egoerak edo gertaerak azaltzen dituzte. Bi motatakoak izan daitezke:

• Aditz jokatuak: pertsona eta aldia adierazten dituzte: etorri gara (gu, orainaldia).

• Aditz jokatugabeak: ez dituzte pertsona eta aldia adierazten: irakurri, joatea, saltzeko…

Aditz jokatuak

Aditz jokatuak hiru motatakoak izan daitezke:

• Aditz trinkoak. Hitz bakarreko aditzak dira. Adibidez: dator, goaz, dakite… Hitz horretan dago bilduta aditzaren informazio guztia (pertsona, aldia…).

Adibidez: noa (ni, orainaldia).

• Aditz perifrastikoak. Bi hitzez osatuta daude: aditz nagusia eta aditz laguntzailea. Esaterako: heldu gara. ad. nagusia ad. laguntzailea

Aditz nagusiak esanahia adierazten du (heldu = leku batera iritsi), eta aditz laguntzaileak gainerako guztia: pertsona, aldia (gara = 1. pertsona plurala gu, orainaldia).

• Aditz-lokuzioak. Hiru hitzez osatuta daude: izena, aditz nagusia eta aditz laguntzailea. Adibidez:

Manexek negar egin du izena ad. nagusia ad. laguntzailea

Izena aditzaren zatia da beti. Honako hauek dira aditzlokuzioetan erabilitako aditz nagusiak: izan, egin, eman, hartu. Adibidez: behar izan, lo egin, lotsa eman, parte hartu.

Aditzaren aspektua

Aditzaren aspektuari esker dakigu aditzaren ekintza amaituta dagoen ala ez.

• Aditz perifrastikoetan aspektua aditz nagusian adierazten da, eta hiru motatakoa izan daiteke:

– Burutua: ekintza bukatuta dago. Adibidez: esan du, bidali diot.

– Burutugabea: ekintza amaitu gabe dago. Esaterako: altxatzen naiz, egiten zuten.

– Geroaldikoa: ekintza oraindik ez da gertatu. Adibidez: deituko dizut, joango gara.

• Aditz trinkoetan, aspektua bi motatakoa izan daiteke:

– Betikotasuna: aditzaren ekintza ez da denboran aldatzen: Milan Italian dago

– Puntukaritasuna: aditza unean bertan gertatzen da: Maiderrek gona berdea darama.

Aditzaren aldia

Aditzaren aldiak ekintza noiz gertatzen den adierazten du. Aditz perifrastikoetan aldia aditz laguntzailean adierazten da:

• Oraina: ekintza egunean bertan gertatzen da: ikasi dut, galdu gara…

• Iragana: ekintza iraganean gertatu da: deitu nuen, sartu zineten

• Hipotetikoa: ekintza agian gerta daiteke: etor liteke, egingo nuke…

Aditzaren modua

Aditzaren moduak hiztunaren jarrera adierazten du:

• Indikatiboa: ekintza errealak adierazten ditu: joan ginen, salduko dut…

• Ahalerak zerbait egiteko aukera, gaitasuna edo baimena adierazten du: egin dezaket, joan zaitezke…

• Baldintza: zerbait egiteko baldintzak azaltzen ditu: Elurra bada, etxean geldituko gara…

• Subjuntiboa: nahiak, helburuak eta aholkuak adierazten ditu: joan nadin, ikas dezazuen..

• Agintera aginduak emateko erabiltzen da: joan zaitezte, egin ezazue…

Aditzak

Aditz laguntzailea

IZAN

Orainaldia Lehenaldia

ni naiz nintzen

hura da zen

gu gara ginen

zu zara zinen

zuek zarete zineten

haiek dira ziren

ETORRI

Orainaldia Lehenaldia

ni nator nentorren

hura dator zetorren

gu gatoz gentozen

zu zatoz zentozen

zuek zatozte zentozten

haiek datoz zetozen

JOAN

Orainaldia Lehenaldia

ni noa nindoan

hura doa zihoan

gu goaz gindoazen

zu zoaz zindoazen

zuek zoazte zindoazten

haiek doaz zihoazen

IBILI

Orainaldia Lehenaldia

ni nabil nenbilen

hura dabil zebilen

gu gabiltza genbiltzan

zu zabiltza zenbiltzan

zuek zabiltzate zenbiltzaten

haiek dabiltza zebiltzan

EGON

Orainaldia Lehenaldia

ni nago nengoen

hura dago zegoen

gu gaude geunden

zu zaude zeunden

zuek zaudete zeundeten

haiek daude zeuden

EDUKI ERAMAN

Orainaldia Lehenaldia Orainaldia Lehenaldia

nik daukat dauzkat neukan neuzkan daramat daramatzat neraman neramatzan

hark dauka dauzka zeukan zeuzkan darama daramatza zeraman zeramatzan

guk daukagu dauzkagu geneukan geneuzkan daramagu daramatzagu generaman generamatzan

zuk daukazu dauzkazu zeneukan zeneuzkan daramazu daramatzazu zeneraman zeneramatzan

zuek daukazue dauzkazue zeneukaten zeneuzkaten daramazue daramatzazue zeneramaten zeneramatzaten

haiek daukate dauzkate zeukaten zeuzkaten daramate daramatzate zeramaten zeramatzaten

Aditzak

Aditz laguntzailea

NOR

Orainaldia Lehenaldia

ni naiz nintzen

hura da zen

gu gara ginen

zu zara zinen

zuek zarete zineten

haiek dira ziren

NOR-NORI

Orainaldia (hura)

Orainaldia (haiek) Lehenaldia (hura) Lehenaldia (haiek)

niri zait zaizkit zitzaidan zitzaizkidan

hari zaio zaizkio zitzaion zitzaizkion

guri zaigu zaizkigu zitzaigun zitzaizkigun

zuri zaizu zaizkizu zitzaizun zitzaizkizun

zuei zaizue zaizkizue zitzaizuen zitzaizkizuen

haiei zaie zaizkie zitzaien zitzaizkien ni hura gu zu zuek haiek

nik – dut – zaitut zaituztet ditut

hark nau du gaitu zaitu zaituzte ditu

guk – dugu – zaitugu zaituztegu ditugu

zuk nauzu duzu gaituzu – – dituzu

zuek nauzue duzue gaituzue – – dituzue

haiek naute dute gaituzte zaituzte zaituztete dituzte

NOR-NORK

NOR-NORK - ORAINALDIA ni hura gu zu zuek haiek

nik – nuen – zintudan zintuztedan nituen

hark ninduen zuen gintuen zintuen zintuzten zituen

guk – genuen – zintugun zintuztegun genituen

zuk ninduzun zenuen gintuzun – – zenituen

zuek ninduzuen zenuten gintuzuen – – zenituzten

haiek ninduten zuten gintuzten zintuzten zintuzteten zituzten

- LEHENALDIA

NORK-NORI-NOR (hura) - ORAINALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – diot – dizut dizuet diet

hark dit dio digu dizu dizue die

guk – diogu – dizugu dizuegu diegu

zuk didazu diozu diguzu – – diezu

zuek didazue diozue diguzue – – diezue

haiek didate diote digute dizute dizuete diete

NORK-NORI-NOR (haiek) - ORAINALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – dizkiot – dizkizut dizkizuet dizkiet

hark dizkit dizkio dizkigu dizkizu dizkizue dizkie

guk – dizkiogu – dizkizugu dizkizuegu dizkiegu

zuk dizkidazu dizkiozu dizkiguzu

dizkiezu

zuek dizkidazue dizkiozue dizkiguzue – – dizkiezue

haiek dizkidate dizkiote dizkigute dizkizute dizkizuete dizkiete

NORK-NORI-NOR (hura) - LEHENALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – nion – nizun nizuen nien

hark zidan zion zigun zizun zizuen zien

guk – genion – genizun genizuen genien

zuk zenidan zenion zenigun – – zenien

zuek zenidaten zenioten zeniguten – – zenieten

haiek zidaten zioten ziguten zizuten zizueten zieten

NORK-NORI-NOR (haiek) - LEHENALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – nizkion – nizkizun nizkizuen nizkien

hark zizkidan zizkion zizkigun zizkizun zizkizuen zizkien

guk – genizkion – genizkizun genizkizuen genizkien

zuk zenizkidan zenizkion zenizkigun – – zenizkien

zuek zenizkidaten zenizkioten zenizkiguten – – zenizkieten

haiek zizkidaten zizkioten zizkiguten zizkizuten zizkizueten zizkieten

Aditzak

Aditzak

Ahalera NOR ni naiteke

hura daiteke

gu gaitezke

zu zaitezke

zuek zaitezkete

haiek daitezke

Agintera

NOR-NORK NOR = 3. PERTSONA

hura haiek

nik dezaket ditzaket

hark dezake ditzake

guk dezakegu ditzakegu

zuk dezakezu ditzakezu

zuek dezakezue ditzakezue

haiek dezakete ditzakete

ADITZA AGINTERAZKO ADITZA (aditzoina + aditz laguntzailea)

ZU joan etorri joan zaitez etor zaitez

ZUEK joan etorri joan zaitezte etor zaitezte

ADITZA AGINTERAZKO ADITZA (aditzoina + aditz laguntzailea) singularra plurala

ZUK egin hartu egin ezazu har ezazu egin itzazu har itzazu

ZUEK egin hartu egin ezazue har ezazue egin itzazue har itzazue

Subjuntiboa

NOR ni nadin hi hadin

gu gaitezen

zu zaitezen

zuek zaitezten

haiek daitezen

NOR-NORK NOR = 3. PERTSONA

hura haiek

nik dezadan ditzadan

hark dezan ditzan

guk dezagun ditzagun

zuk dezazun ditzazun

zuek dezazuen ditzazuen

haiek dezaten ditzaten

Puntua (.)

Puntuak etenaldi luzea adierazten du. Amaiera ematen die perpausari (puntu eta jarrai), paragrafoari (puntu eta bereiz) eta testuari (amaiera-puntua)

Bi puntuak (:)

Bi puntuek aditzera ematen dute jarraian azalpenak datozela. Kasu hauetan erabiltzen dira: hitzak zerrendatzean, hitzez hitzezko aipamenetan eta gutun eta oharren hasierako agurretan.

Koma ( , )

Komak etenaldi laburra adierazten du. Kasu hauetan erabiltzen da: zerrenda bateko elementuak bereizteko, baina hitzaren aurrean, esaldiaren hartzaileari deitzeko eta esaldi barruan azalpenak sartzeko. Lokailuak (ordea, aldiz…), halaber, koma artean doaz.

Puntu eta koma ( ; )

Puntu eta komak komak baino etenaldi luzeagoa eta puntuak baino laburragoa adierazten du. Erabili elkarren aurkako ideiak adierazten dituzten perpausak bereizteko eta nolabaiteko lotura duten perpausetan.

Etenpuntuak (…)

Etenpuntuek etenaldia adierazten dute. Kasu hauetan erabili behar dira: zerrenda bat amaitu gabe uzten dugunean, eta zalantza, harridura edo misterioa adierazi nahi dugunean.

Parentesiak [ ( ) ]

Parentesiak informazio osagarria txertatzeko erabiltzen dira. Erabili perpaus batean informazioa txertatzeko, datuak gehitzeko eta antzerki-lanetan oharrak eransteko.

Marratxoa (-)

Marratxoa lerro-bukaerako hitzak zatitzeko erabiltzen da, baita zenbait hitz elkartutan (Eguzkilore, behi-esne), errepikapen eta onomatopeietan ere: txiki-txikia, plisti-plasta…

Marra luzea (—)

Marra luzea bi kasutan erabiltzen da: solasaldietan, pertsonaiek hitz egiten duten bakoitzean eta esaldi baten barruan azalpenak emateko.

bait-

bait- partikula atzetik datorren aditzari atxikitzen zaio beti. Ondoan duen aditzaren arabera, bait- partikulak forma aldatzen du: bait- + gara = baikara; bait- + zatoz = baitzatoz; bait- + nator = bainator; bait- + dira = baitira.

arazi-

arazi- partikula aditz arazleak sortzeko erabiltzen dugu. Beti doa aditzoinari lotuta. Esaterako: sor + -arazi > sorrarazi; ekar + -arazi > ekarrarazi

-a itsatsia

Euskaraz hitz batzuek berezko -a dute amaieran, eta -a hori ezin zaie inoiz ere kendu.

Siglak, akronimoak eta laburdurak

Siglak letra larriz idatzi ohi dira, eta deklinatu egin daitezke. Deklinabide-marka zuzenean eransten zaie, letra xehez. Adibidez: NATOk erabaki gogorra hartu du. Akronimoetan hasierako letra bakarrik idazten da letra larriz, eta deklinabide-marka zuzenean eransten zaie: Emakundeko presidentea etorri da. Laburdurak letra xehez idazten dira, puntua dute amaieran eta ezin dira deklinatu: k. (kalea).

Hitz elkartuen idazkera

Hitz elkartuak bi modutara idazten dira:

• Hitz bakarrean idatzi ohi dira mota desberdineko bi hitz bakunez osatutako hitz elkartuak: burugogor (izen + izenondo), sendabelar (aditza + izena).

• Marratxoz lotuta idazten dira mota bereko bi hitz bakunez osatutako hitz elkartuak: laranja-zuku (izen + izen), zuri-urdin (izenondo + izenondo).

Maileguen idazkera

Maileguak euskaratzeko, aldaketa fonetiko hauek hartu behar dira kontuan: hitzaren hasieran r letrekin hasten diren hitzei bokala erantsi behar zaie aurretik (rosa ➞ arrosa). Gaur egungo maileguak berdin mantentzen dira: rally, rock…

Hitzaren barruan, n, l edo r letren ostean txistukariak (s, x, z) badaude, ts, tx edo tz bihurtzen dira: tensión ➞ tentsio; bolsa ➞ poltsa; verso ➞ bertso.

Hitzaren amaieran s galdu egiten da: crisis ➞ krisi.

Ortografia- arauak

1

IKASKUNTZA-EGOERA HELBURUA AURRERA GJH

Gatazkak konpontzeko zer modu dauden aztertu, eta egoera horietako bat antzeztuko dugu.

Bakea, justizia eta erakunde sendoak

Liburu- eta disko-azoken garrantziari buruz hausnartu, eta liburu-azoka txiki bat antolatuko dugu taldeka.

Kalitate oneko hezkuntza

3 7

Bizitzako une bakoitzean zerk beldurtzen gaituen aztertuko dugu. Gero, beldurrezko istorioak idatzi, eta beldurrezko jaialdian parte hartuko dugu.

Genero-estereotipoei buruz zer ikasi dugun hausnartu, eta miresten dugun norbaiten biografia laburra idatziko dugu.

5

Osasuna eta ongizatea

Generoberdintasuna

Artearen bidez historiako garai bakoitzean zer irudikatu nahi izan den aztertu, eta gustuko artelanen aurkezpena egingo dugu.

Historian hezkuntzaren alde lan egin duten pertsonei buruz hausnartuko dugu. Gero, gida bat egingo dugu irakaspena duten testuekin.

Aisialdirako dauden eskaintzak alderatuko ditugu, eta jendea kultura-ekitaldietara animatzeko kanpaina egingo dugu.

Euskal produkzioek zer zailtasun dituzten aztertuko dugu. Gero, euskal filmen programa osatu, eta gustuko filmen kritika idatziko dugu.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Kalitate oneko hezkuntza

Osasuna eta ongizatea

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

Esloganak sortuko ditugu gure inguruko txokoak ezagutarazteko, eta txango-proposamen bat aurkeztuko diegu ikaskideei.

Gure herrian zer hobetu daitekeen aztertuko dugu, iritziak bilduko ditugu, eta herritarren foroa osatuko dugu.

Teknologiaren eraginez gure lanbideak nola aldatu diren hausnartu, eta gustuko lanbide bat aurkeztuko dugu.

Turismo aktiboak dituen abantailak zerrendatu, eta udarako ekintza dibertigarriak antolatzeko bidaiaagentzia bat sortuko dugu.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Itunak, helburuak garatzeko

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Lehorreko bizitza

8 74 140 24 90 156 106 172 56 122 188
OR. Zer ikasiko dugu? 9
10
11
12 Jokatu gizalegez Artea, kulturen isla Zenbat txoko zoragarri! Liburuak ikasgai Hezkuntza denontzat Iritzien foroa Izulaborrian Gozameniturri Ekinaren ekinez Garenaz harro Gure ekoizpenak Bizi natura!
2 6
4 8
1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA 2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA
40
3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

IRAKURGAIA KOMUNIKAZIOA EZAGUTU HIZKUNTZA EZAGUTU LITERATURA

• Irakurgaia: Aracne , Greziako mitoa.

• Ikasi hitzak: Greziako mitoak

• Irakurgaia: Mandarinazaporeko musua , E. Canal

• Ikasi hitzak: liburuak eta liburutegiak

• Irakurgaia: Drakula , Bram Stoker.

• Ikasi hitzak: literaturaren klasikoak

• Irakurgaia: Gazte abenturazale bat , Daniel Dafoe.

• Ikasi hitzak: abenturazaleak

• Ahozko testuak

• Testua, paragrafoa, perpausa

• Hizkuntza-erregistroak

• Testua (I): koherentziabaliabideak

• Irratsaioa

• Testua (II): kohesiobaliabideak

• Iritzia eman

• Biografia eta autobiografia

• Irakurgaia: Artearen bila munduan zehar , Caroline Desnoëttes.

• Ikasi hitzak: artea

• Irakurgaia: Alegiak bertsodoinuz, A. Paskual Iturriaga.

• Ikasi hitzak: alegiak eta alegialariak

• Irakurgaia: Maitasunhitzak, Edmond Rostand.

• Ikasi hitzak: antzerkikonpainia

• Irakurgaia: Zinemaegitaraua

• Ikasi hitzak: zinemaren mundua

• Ahozko aurkezpena

• Azalpen-testua

• Olerkiak, abestiak eta abeslariak

• Testu bat osatu eta laburtu

• Inprobisazioa

• Narraziotik antzerkira

• Film bati buruz mintzatu

• Zinema-gidoia

• Hiztegi motak

• Puntuazio-markak (I)

• Izena eta adjektiboa

• Definitzea

• Puntuazio-markak (II)

• Izenordaina

• Sinonimoak eta antonimoak

• Puntuazio-markak (III)

• Determinatzaileak

• Polisemia, homonimia eta paronimia

• Puntuazio-markak (IV)

• Deklinabidea

• Maileguak

• Maileguen idazkera

• Aditza (I)

• Hitz eratorriak (I): atzizkiak

• Txistukariak (I): s, x, z

• Aditza (II)

• Hitz eratorriak (II): aurrizkiak

• Txistukariak (II): ts, tx, tz

• Aditza (III)

• Hitz elkartuak

• Hitz elkartuen idazkera

• Aditza (IV)

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Orain edo inoiz ez: Ikusi arte ezin sinetsi

• Irakurgaia: Xareta eskualdea

• Ikasi hitzak: Euskal Herriko txokoak

• Irakurgaia: Misio baten bila, Arthur Conan Doyle.

• Ikasi hitzak: elkarrizketak

• Irakurgaia: Antzinako lanbideak

• Ikasi hitzak: lanbideak

• Irakurgaia: Altxor ezkutuaren bila, Mark Twain.

• Ikasi hitzak: Hiri galduak eta altxor ezkutuak

• Turismo-gida

• Kazetaritza-testuak (I): albistea eta erreportajea

• Inkesta

• Kazetaritza-testuak (II): iritzi-artikuluak

• Euskalkiak eta euskara batua

• Eskema

• Jarraibide-testua

• Publizitatea

• Tabu-hitzak eta eufemismoak

• h letra

• Adberbioak

• Lexiko-aberastasuna

• -a itsatsia

• Perpausa (I)

• Eremu semantikoa eta familia lexikoa

• bait- eta -arazi

• Perpausa (II)

• Ahozko esaerak

• Siglak, akronimoak eta laburdurak

• Perpausa (III)

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · BIrika berdea: Eta ondoren, zer?

• Euskal literatura idatziaren jatorria

• Literatura-generoak

• Literaturaren gai nagusiak

• Lehen eta bigarren mailako pertsonaiak

• Literatura-baliabideak (I): paralelismoa, aliterazioa

• Literatura-baliabideak (II): hiperbolea, sinestesia

• Antzerkia (I): komedia eta tragedia

• Antzerkia (II): bakarrizketa eta solasaldia

• Bertsolaritza

• Baladak

• Gaur egungo euskal literatura

• Literatura-testuak iruzkindu

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Kutxa magikoa eta haren zaintza : Kutxa magikoari buruzko mitoak

9

Zenbat txoko zoragarri!

Lekuak bisitatzen ditugunean, ederra izaten da bertako tradizioak eta ohiturak ezagutzea, hango historiaz jabetzea, gastronomia dastatzea eta tokiko komunitatearekin eguneroko bizitzan murgiltzea.

Denok atsegin dugu munduko ondarea bisitatzea, baina gogoan izan behar da gehiegizko turismoak leku haien hondamena bizkortu eta arriskuan jar dezakeela. Bidaiarion esku ere badago turismo arduratsua egitea, lekuak ez kaltetzeko. Horrez gain, tokian tokiko erakundeek ere plangintza egokia egin behar dute, bisitarien beharrak asetzearekin batera, tokiko jendearen bizimodua errespetatzeko eta aberasteko.

Zer deritzozu?

Atsegin duzu turismoa egitea?

Zer leku bisitatu nahiko zenuke?

Zu bizi zaren lekutik, zer bisitatzea gomendatuko zenieke kanpotik datozenei?

Datua

Artea ezagutzea, tradizioak lehen pertsonan bizitzea, gastronomiaz gozatzea eta tokiko historian murgiltzea dira lekuak ezagutzeko modu aberasgarriena. Horixe da, hain zuzen, kultura-turismoa.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Esloganak sortuko ditugu gure inguruko txokoak ezagutarazteko, eta txango-proposamen bat aurkeztuko diegu ikaskideei.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia:

Xareta eskualdea

Zer topatuko dugu inguru horretan?

Ikasi hitzak

Euskal Herriko zer txoko ezagutzen dituzu?

140

Turismo-gida

Kazetaritza-testuak (I)

Zer informazio ematen digute turismo ­ gidek? Zer helburu dute?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Tabu­hitzak eta eufemismoak

h letra

Adberbioak

EZAGUTU LITERATURA Bertsolaritza

141 11
! eai

Irakurgaia Xareta eskualdea

Xareta, eskualde magikoa

Euskal Herriko eskualderik bitxienetako batera egin du txangoa KAZETAk aste honetan. Naturak, historiak, kondairek eta literaturak bat egiten dute mugaren bi aldeetan dagoen eskualde magiko horretan. Ingurua hobeto ezagutzeko zenbait proposamen aurkituko ditu irakurleak erreportaje honetan.

Non

Larhun mendiaren magalean, kostaldeko hondartzetatik eta portuetatik hurbil, eta mugaren bi aldeetara: Xareta eskualdeak kokaleku ezin hobea du.

Lau herrik osatzen dute Xareta: Zugarramurdi eta Urdazubi, Nafarroan; Sara eta Ainhoa, Lapurdin. Herri txikiak dira gehienak; Sarak du biztanlerik gehien: 2 600. Gainerakoek, 200 eta 700 biztanle artean.

Euskaldun askorentzat ezezaguna bada ere, Xareta berebiziko eskualdea da bisitarientzat, naturaz gozatzeko, ibilaldi zoragarriak egiteko eta gure kulturan eta historian sakontzeko.

Ikuspegi paregabea. Aprobetxatu Larhun mendiaren tontorrera trenez igotzeko aukera. Kremailera­trena da, eta mendi magalean jarritako trenbidetik egiten du gora. Tontorretik Pirinioak, kostaldea eta Xareta eskualdea ezin hobeto ikusten dira.

«Egun batez, konpainia on batean…»

«Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizik ez zen lekuan nengoela, …». Esaldi horrekin hasten da Pedro Dagerre Axular idazle handiaren Gero liburua, euskal literaturaren maisulana, 1643an argitaratua.

Euskal literaturaren lurraldea da Xareta. Axular bera, Urdazubin jaioa, Sarako apaiza izan zen. Bertan Sarako eskola izeneko idazle taldea gidatu zuen, xviii. mendean. Xaretako hainbat herritan, literaturaren aztarnak aurkituko du bidaiariak.

Ez galdu! Urdazubin Pedro Dagerreren jaiolekua den baserria dago. Baserri zuri­gorri ederra da, Axular izenekoa. Hain zuzen ere, handik hartu zuen izena euskal idazle handiak.

Bitxikeria! Sarako elizako kanpandorrean esaldi deigarri bat dago ida­

tzita: «Oren guziek dute gizona kolpatzen; azkenenekoak du hobirat egortzen». Esaldi horrek zer pentsatua ematen die bidaiariei.

Sara Urdazubi Ainhoa
NAFARROA XARETA
Zugarramurdi
LAPURDI
Xareta eskualdearen mapa.
142
Sarako elizako kanpandorrea.
ULERTU

Sorginen eskualdea

Akelarreen lurraldea da Xareta. Kondairek Zugarramurdiko leizeetan kokatzen dituzte festa horiek, baita Urdazubiko zelaietan edo Larhun mendiaren magalean ere.

Dirudienez, Xaretako hainbat lekutan egiten ziren akelarreak. Inkisizioak kultu satanikotzat jo zituen antzinako erritu horiek. Izan ere, 1610ean sorgin­ehiza egon zen hainbat herritan, eta milaka sorgin erre zituzten.

Zugarramurdiri, hain zuzen ere, «Sorginen herria» esaten diote. Hori dela eta, 2007an Sorginen Museoa ireki zuten herrian, herriko ospitale zaharrean. Izaki mitologikoak, sendabelarrak eta errito zaharrak azaltzen dira, eta xvii. mendeko euskal gizartea ezagutzeko aukera ematen du, ikus­entzunezkoen eta erakusketa interaktiboen bitartez. Hitzordu berezi bat. Urtero, Donibane bezperan (ekainak 23), antzinako akelarre bat irudikatzen dute Zugarramurdiko leizean.

Mugaren alde batean eta bestean

Mugako eskualdea da Xareta. Kokapen paregabe hori baliatzen jakin izan dute herritar askok, bizibidea lortzeko. Kontrabandistek muga zeharkatzen zuten ezkutuan, mugaren alde batetik bestera merkantziak, produktuak… eramateko. Kontrabandistei buruzko kondaira asko sortu dira.

Jean Baptiste Daskonagerre idazle biarriztarrak, adibidez, Ganix izeneko kontrabandista lapurtar ospetsuari buruzko eleberri bat idatzi zuen: Atheka Gaitzeko oihartzunak.

Abenturarako proposamena. Egun batez kontrabandista izan nahi? Badago ibilbide bat Xaretako lau herriak zeharkatzen dituena: Pottokaren ibilbidea. 12 orduko iraupena du, gutxi gorabehera, eta mendibide eta baso ederrak zeharkatzen ditu. «Kontrabandisten ibilbidea» ere esaten diote; izan ere, ibilbidea osatzen duten bide asko kontrabandistek erabiltzen zituzten antzina.

Informazio praktikoa

www.xareta.eus webgunea. Eskualdearen informazioa.

Larhungo Trena. Tren­geltokia Saran dago, eta bidaiak 35 minutuko iraupena du. Xehetasunak, ordutegiak eta tarifak www.rhune.com/eu webgunean.

Sorginen Museoa (Zugarramurdi): Sorginen Museoa eta Zugarramurdiko leizea batera bisitatzeko aukera dago. Urte osoan zehar zabalik. Ordutegia: 11:00­19:00. Informazio gehiago webgune honetan: http://www.turismozugarramurdi.com/?idioma=eu

KAZETA · BIDAIARIAREN TXOKOA
Zugarramurdiko leizearen ikuspegia.
U9 143
Mugaren alde batean eta bestean: kontrabandisten lurraldea da hau.

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zer eskualde aurkezten digu erreportajeak?

2 Zenbat argazki ditu testuak? Zer ageri da bakoitzean? Komentatu ikaskidearekin begiratu gabe.

Idatzi testuari buruz

3 Non dago Xareta? Zer herrik osatzen dute eskualdea?

4 Nor zen Pedro Dagerre? Zergatik da hain ospetsua?

5 Zer zen Sarako eskola? Zer lotura du Axularrekin?

6 Zergatik da Xareta «sorginen eskualdea»?

7 Zer aurkituko du bisitariak Zugarramurdiko ospitale zaharrean?

8 Zergatik izan da Xareta kontrabandoko eskualdea? Azaldu.

9 Bilatu testuan:

• Noiz irekitzen duten Sorginen Museoa.

• Noiz eta non ikus daitezkeen antzinako akelarreak.

• Non dagoen esaldi deigarri bat idatzita.

10 Demagun turismo ­ bulegoko langilea zarela. Zer aukera eskainiko zenioke bezero hauetako bakoitzari Xaretan? Arrazoitu:

a. Xabier, 45 urte. Maite du argazkiak egitea, batik bat mendi­tontorretatik.

b. Marta, 31 urte. Euskal literaturazale amorratua da.

c. Joseba, 25 urte. Elezaharrak eta mitologia atsegin ditu.

d. Begoña, 30 urte. Asteburuetan ibilbide luzeak egiteko ohitura du.

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

11 Garrantzitsua iruditzen zaizu inora joan baino lehen informazioa aurretik izatea? Zergatik?

12  Binaka jarrita, azaldu elkarri gogoko duzuen lekuren bat.

Xaretako turismo-baliabideak

Ikusi dugunez, Xareta eskualdean plan ederrak egin daitezke. Bisitatu duzue inoiz Larhun mendia? Larhungo tren ttipia hartzea proposatzen dizuegu. Binaka, bilatu informazioa, eta erantzun:

• Noiz eraiki zuten Larhungo trena?

• Zer herritan hartu behar dugu?

• Zer motatako trena da? Badago antzeko trenik beste inon?

• Zergatik da erakargarria bisitarientzat?

144

Ikasi hitzak: Euskal Herriko txokoak

Euskal Herrian txoko ikusgarriak daude. Natura, kultura eta historia maite badituzu, aurkituko duzu gogoko txokorik inguruan. Zaindu ezazu, bada, natura ­ , h istoria ­ eta kultura ­ o ndarea. Zeure ardura ere bada!

1 Bilatu sarean eta ezagutu leku berezi hauek:

Argiñetako ... Erriberriko ... Sorgiñetxeko ... Agorregiko ...

2 Osatu esaldiak aurreko ariketako hitzekin:

Antzinako hilobi multzoari … deritzo.

– … gorpuak ehorzteko monumentu megalitikoa da.

– Burdina egiten zen lantegiari … esaten zaio.

… harresiz eta dorrez babestutako eraikina da.

3  Non daude leku ospetsu hauek? Bilatu eta idatzi deskribapen labur bat:

Omako basoa Arantzazuko santutegia

Abadia jauregia Orbaitzetako ola

Gure herriko ondarea

Taldeka jarrita, eztabaidatu.

Bertizko jaurerria

La Hoya aztarnategia

• Garrantzitsua iruditzen zaizue ondarea zaintzea? Zergatik?

• Zer egin daiteke ondare historikoa ez galtzeko? Eta ondare naturala zaintzeko?

• Badago eraikinik edo lekurik egoera txarrean zuen herrian?

• Zuen ustez, ezagutzen dute herritarrek zuen herriko ondarea? Badute ondarea zaintzeari buruzko kontzientziarik?

U9 145

Turismo-gida KOMUNIKATU

Turismo-gid ek leku bati buruzko informazio idatzia ematen dute. Zenbait kasutan, arloko langile batek, turismo-gidariak, ahoz ematen ditu gune interesgarri, ibilbide eta abarrei buruzko azalpenak.

1  Entzun arretaz eta osatu esaldiak.

a. Azalpena … eman du, … turismo­bulegoko …

b. Gaur, … lotutako proposamena ekarri die bisitariei.

c. … Xaretako lau herriak zeharkatzen ditu. Guztira, … ditu.

d. Ibiltariek … baten … jarraituko diote. Marrazkia … dago.

e. Ibilbidearen … bi herri lotzen ditu: … eta … Ibilbidean San Esteban … ikusiko dute, baita … eta … ikusgarriak dituen basoa ere.

2 Hirunaka jarrita, taldekide bakoitzak leku hauetako bat aukeratu, eta besteei azalduko die, turismo­gidaria balitz bezala, lekuari buruz lehendik dakiena aipatuz:

3 Binaka jarrita, erantzun galdera hauei:

• Zeri buruzko jakintzak izan behar dituzte turismo­gidariek?

• Zuen ustez, nolakoa izango da turismo­gidari on bat? Zerrendatu lanbide horretan arrakasta izateko behar diren ezaugarriak.

• Erraza iruditzen zaizue haien lana?

Gure herria ezagutzen

Lana prestatu  Taldeka, aukeratu herriko edo inguruko ibilbide bat. Gero, bilatu informazioa eta planoa. Azkenik, prestatu ibilbideari buruzko aurkezpena, ikaskideei ahoz egiteko. Denon artean, bozkatu eta aukeratu ibilbiderik zoragarriena.

146
Erromako Koliseoa Gizako piramideak, Egipto Txinako Harresi Handia

Kazetaritza-testuak (I)

KOMUNIKATU

Albiste ak une ­ u neko gertaeren berri ematen du. Galdera hauei erantzuten die: zer, nork , noiz , non , nola eta zergatik . Hiru atal izaten ditu: izenburua , sarrera eta gorputza

Erreportajeak gai bati buruzko informazio zehatza eta sakona ematen du; ez du zertan gaurkotasuneko gaia izan. Testuak sarrera bat eta hainbat atal izaten ditu; argazki, datu, grafiko eta horrelakoak ere erabiltzen dira sarritan.

1 6 W-ak  Lauko taldetan jarrita, aztertu albisteak:

• Bilatu albiste bana sarean edo paperezko egunkari batean, eta ekarri.

• Irakurri albisteak eta identifikatu: izenburua, sarrera, gorputza

• Erantzun, albiste bakoitzari dagokionez:

Zer? Nork? Noiz? Non?

Nola? Zergatik?

2 Unitatearen hasierako irakurgaia erreportajea da. Binaka jarrita, aztertu:

a) Nor da egilea? Non eta noiz argitaratu zen?

b) Zer informazio ematen da sarreran?

c) Zenbat atal ditu? Laburbildu bakoitzaren edukia esaldi batean.

d) Badago argazkirik edo irudirik? Azaldu, labur­labur.

e) Zer informazio osagarri ematen zaio irakurleari?

Txoko maiteen erreportajea

Irakurgaiaren ereduari jarraituz, aukeratu bisitatu nahiko zenukeen beste txoko bat, eta jarraitu urrats hauei erreportajea idazteko:

• Aukeratu gaia.

• Bildu datuak eta informazioa hainbat iturritan. Iritziak ere jaso ditza kezu.

• Antolatu informazioa erreportaje baten ohiko egituran:

– Izenburua eta azpitituluak: deigarriak izaten dira, irakurlearen arreta erakartzeko.

– Sarrera: edukia laburbiltzen du, datu nagusiak aipatuz.

– Gorputza: sarrerako informazioa azaltzen du, xehetasunak gehituz. Hainbat ataletan banatuta egon daiteke, eta atal bakoitzak bere azpititulua izan dezake.

• Beste atal batzuk ere gehitu daitezke: argazkiak eta argazki ­ oinak, idazlearen izen ­ abizenak, erreportajea non eta noiz idatzi den...

U9 147

Tabu-hitzak eta eufemismoak

1 Erreparatu informazio­orri honetan letra lodiz dauden hitzei eta erantzun:

PREZIOA:

5 € (orokorra)

3 € (adineko pertsonak)

OHARRA:

ZUGARRAMURDIKO

SORGINEN

Instalazio guztiak desgaitu entzat egokituta daude. Material berezia dago ikusmen- eta entzumen-urritasuna duten per tson entzat.

• Zer hitz saihesten dira letra lodiz daudenen bidez?

MUSEOA

Tabu-hitzak ez daude gizartean onartuta, mingarriak edo iraingarriak izan daitezkeelako. Horien ordez, eufemismoak erabiltzen dira; adibidez: agure adineko gizon.

2 Lotu tabu ­ hitzak eta eufemismoak.

atso ospitale psikiatriko

zoroetxe adineko emakume

pixatoki gutxiengo etniko

ijito gizarte­egoera ahuleko pertsona

marjinatu komun

3 Aukeratu eufemismoak eta idatzi esaldiak koadernoan.

a) Amona joan egin zaigu / hil egin da.

b) Herrialde pobreen / Hirugarren Munduko herrialdeen arazoak larriak dira.

c) Kartzelariek / Espetxe-funtzionarioek greba egin dute.

4 Sailkatu tabu­hitzak eta eufemismoak taula batean: hazkunde negatibo, emakume beltz , loditasun , hiri ­ hondakin solido, krisi , zabor, elikaduraarazo, koloreko emakume.

Bilatu tabu-hitzak

Taldeen arteko orri birakaria Berridatzi esaldiok, tabu ­ hitzak erabiliz:

– Afrikako hainbat herrialdetan gatazka armatuak daude.

– Legez kanpoko substantziak kontsumitzea arriskutsua izan daiteke.

– Enpresak enplegu-erregulazioa egin du.

Gogoratu

Tabu hitzak «debekatua» esan nahi du Hawaiiko hizkuntzan.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 148

1 Nire lehengo eta oraingo iritzia  Taldeka, osatu h letraren erabilerari buruzko teorialauki hau:

h letra kasu hauetan erabiltzen da:

• … hasten diren zenbakiek h dute hasieran. Adibidez: …, … Salbuespena … da: bi bokalen artean du … letra.

• h dute hasieran. Esaterako: hauek, horrekin, hura.

• Zenbait leku ­ h dute hasieran: hemen, hor, han

• Bi bokal … artean, h jartzen da: ohol, mahats. Sarritan, bi bokal desberdinen artean ere bai: …, …

• Hitz batean … bokal jarraian daudenean, h letra tartekatzen da: oihu, leiho, oihan.

2 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza. Denek dute h letra

a) Hogei gehi berrogei.

b) Gaiztakeriak egiten dituen haurra.

c) Umeentzako ohe txiki kulunkaria.

d) Birikak babesten dituzten hezurrak.

e) Gauzak egiteko gaitasuna.

f) Izeba­osaben semea zer den nirea.

g) Txoriek egindako hostozko eta kimu txikizko gordelekua.

h) Urruntzearen kontrako ekintza.

3 Hitz hauen sinonimoek h letra dute. Idatzi koadernoan, behar baduzu hiztegian begiratuz.

laino zabor birrindu txapelketa makal irla aski gurutzatu iritsi senide txunditu langile konturatu bailara apurtu

Bilatu hitzak irakurgaian

Bilatu honako hauek hasierako irakurgaian:

a. h letra duten bi leku-aditzondo eta hiru erakusle.

b. Bi bokal desberdinen artean h duten hiru hitz.

c. Bi bokal berdinen artean h duten bi hitz.

d. h letra hiru bokalen artean duen hitz bat.

U9
h
letra
149
Behe-lainoa sartu da uharteko kostaldean...

Adberbioak

1 Irakurri eta erreparatu urdinez dauden hitzei. Gero, erantzun.

POTTOKAREN IBILBIDEA · 4. ETAPA

Ibilbidea: Zugarramurditik irten, eta Urdazubin amaitzen da.

Zailtasuna: erraza. Umeekin egin daiteke.

Aholkuak:

– Jarraitu bide-seinaleei; nonahi daude.

– Adi ibili animaliekin, sarri agertzen dira eta.

– Larrialdirik izanez gero, deitu berehala 112 zenbakira.

• Esanahiaren aldetik, zer adierazten dute?

Adberbio ek ondoko aditzaren ekintzari buruzko informazioa ematen dute: non gertatu den, noiz, nola… Bi adberbio mota daude: aditzondoak eta adizlagunak

• Aditzondoak aditzaren ondoan doaz. Hainbat mota daude:

– Denbora-aditzondoak: atzo, bart, iaz, sarri…

– Leku-aditzondoak: hemen, urrun, gertu, edonon…

– Modu-aditzondoak: edonola, ederto, bakarrik…

– Maila-aditzondoak: oso, nahiko, guztiz…

– Iritzi-aditzondoak: itxuraz, agian, beharbada…

• Adizlagunak edozein deklinabide ­ markarekin sor daitezke, Nor, Nork, Nori, Noren eta Nongo kasu ­ markekin izan ezik. Adibidez: Bidaia egingo dugu Xaretara ; Baserria harriz egin zuten.

2 Zer dira 1. ariketakoak, aditzondoak ala adizlagunak? Adierazi.

3 Identifikatu aditzondoak eta esan zer motatakoak diren:

Turista asko heldu ziren iaz Sarara.

Axularren aztarnak edonon daude.

– Agian, horrela izango da, baina ni ez nago ados.

– Ikasleak gaizki erantzun zien irakaslearen galderei.

– Bisitariak erabat harritu ziren istorioa entzutean.

– Azken boladan jende asko joan da Irulegi ingurua ezagutzera.

Gogoratu

Noren eta Nongo kasuekin ezin da adizlagunik sortu; izan ere, kasu horiek izenlagunak (adjektiboak) sortzen

dituzte: Neskaren etxea; Sarako eliza.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 150
• Zer motatako hitza dute hitz horiek ondoan? Idatzi koadernoan.

4 Aukeratu aditzondoa eta osatu esaldiak.

… dago, hori ez da horrela egiten. (triste, txarto, polito)

– Anek eta biok … egiten ditugu ibilaldiak. (nahiko, agian, maiz)

– … badaki erantzuna, baina zalantzak ditu. (bakarrik, itxuraz, gertu)

– Mila aldiz esan diot, baina … da. (alferrik, atzo, zoritxarrez)

– Errieta egin ziotenean, … gorritu zen. (urrun, bart, guztiz)

… eros dezakezu oparia. (honelaxe, edonon, iaz)

5 Berridatzi esaldiak, azpimarraturiko zatietan ­ka eta ­ki atzizkiak erabiliz.

Zer duzu? Goiz guztia daramazu ufa egiten!

– Katua modu politean sartu zen gelara.

– Umeek arratsalde guztia eman dute barre eta salto egiten

– Hotzaren hotzaz dar­dar egiten dabil txakurra.

Goizanek modu bortitzean bota zuen liburua.

Bizitasunez gogoratzen dut egun hura.

6 Asmatu galdera hauen erantzunak. Erabili adizlagunak:

• Noiz joan ginen zinemara?

• Non bizi dira zure aitona­amonak?

• Nola etorri da zure laguna eskolara?

• Norekin jolastuko zara asteburuan?

• Nora egin nahi duzu bidaia?

Adizlagun egokien bila

Osatu esaldiak, parentesi barruko kasuak dituzten adizlagunak erabiliz.

• … ( Non, mugatu singularra) ikusi ditugu lagunak.

• Zer … ( Norekin, mugagabea) joango zara Urdazubira?

• 2022. urtea ona izan da euskal … ( Norentzat, mugatu singularra)

• Haurra …. ( Norengana, mugatu singularra) hurbildu da.

• Oso gustuko zuen … ( Zerez, mugagabea) margotzea.

• Laster … ( Norantz, mugagabea) abiatuko gara.

Gogoratu

-ka eta -ki erabiliz, modu­aditzondoak sortzen ditugu: hasperenka, ederki.

U9 151

EZAGUTU LITERATURA eai

Bertsolaritza

Bertsolaritza ahozko euskal literaturaren adibiderik aipagarriena da. Mota askotako bertsoak daude; neurri ari dagokionez, zortzikoak edo hamarrekoak izan daitezke.

Zortziko ak zortzi bertso ­ l erro ditu. Zortziko txiki ak 7 eta 6 silabako bertso ­ l erroak ditu; zortziko handi ak, 8 eta 10 silabakoak. Oinak bertso ­ l erro bikoitietan doaz.

Hamarreko ak hamar bertsolerro ditu. Hamarreko txiki ak 7 eta 6 silabako bertso ­ l erroak ditu; hamarreko handi ak, 8 eta 10 silabakoak. Oinak bertso­lerro bikoitietan doaz.

1 KII Osatu bertsoa hitz hauekin: ibilera, bera , aurrera , ederra . Gero, asmatu zeri buruz ari den eta aztertu.

Euskal lurreko txorietan den txikitxoena da …, gaztain[a]­kolore bakarrekoa nahi bada ez da …; begi argiak, buru xanpala, moko tentea …, gorputz motza, hanka laburrak, saltokako …, txalapartako hegalaria eta kantari ergela.

• Zenbatu bertso­lerroak.

• Zenbatu bertso­lerro bakoitzaren silabak.

• Esan zer bertso mota den.

Bertso-lantegia

Binaka jarrita, aukeratu bertso hauetako bat, bilatu letra sarean, eta adierazi zer motatakoa den eta nor den egilea. Gero, abestu beste bikote bati:

Gogoratu

Ez ahaztu:

• oina: bertso­lerroen amaierako hitz errimaduna da.

• puntu: errimatik errimara doan bertso zatia da.

152
Jantokiko azalorea Gizon arruntaren koplak Tximu baten
Unibertsoa
gogoeta
Bilbo Ibaizabal(e)an P.M. Otaño

I KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema koadernoan, «Ezagutu literatura» atalean ikasitakoa erabiliz.

Bertsolaritza:

... euskal literaturaren adibiderik aipagarriena.

Ezaugarri nagusiak

Mota nagusiak, neurriari dagokionez:

Oina: ... Puntua: ... Zortzikoa: ... bertso-lerro ditu. Oinak bertso-lerro ... doaz. ...: hamar bertso-lerro ditu. Oinak bertso-lerro ... doaz.

Baliabide ­ bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide ­ bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Ordenatu letrak eta aurkitu irudi bakoitzari dagokion hitza. Gero, azaldu zer lotura duen hitz bakoitzak hasierako irakurgaiarekin.

U9
153
E B I B I L D I Z A D L I E E R A L E K A R

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Lotu tabu ­ hitzak eta eufemismoak.

titi gaixotasun larri neskame magrebtar minbizi bular mairu etxe ­ langile

2 Berridatzi, tabu­hitzen ordez eufemismoak erabiliz.

– Hainbat mozkorti daude ospitalean.

– Basozainak basurdea neutralizatu zuen.

– Kolpe handia du ipurdi an.

– Zahar-etxea ireki dute herrian.

– Horko mutil potxolo hori Gorka da.

Ortografia

3 Zuzendu txarto idatzita daudenak. ihes geiegi behor orretan

hemen hegazti xautu auentzat

amalau habia ehun uolde

Gramatika

6 Sailkatu esaldiotako adberbioak:

– Amarekin egin ditut gailetak.

– Museoa gertu dago, plazan bertan.

– Aneren izeba kalean ikusi dut.

– Jantzi bizkor, berandu da eta!

– Ozta ­ ozta gainditu dut azterketa.

– Umeentzat ekarri ditugu opariak.

Aditzondoak Adizlagunak

7 Osatu aditzondoz. Gero, esan zer aditzondo mota dagokion ikur bakoitzari.

– Tren zahar hau oso ◆ dabil.

– Txina Italiatik nahiko ♣ dago.

– ★ ipuin ­ lehiaketan parte hartu dugu.

– ♣ esekiko ditugu margolanak.

– Anderrek ariketak ◆ egin ditu.

– Herri hau oso ★ eraiki zuten.

8 Azpimarratu adizlagunak eta esan zer kasutan dauden.

4 Idatzi h letra dun hitzak.

– Bazen … neskato oso bihurri bat.

– Ondo egin duzu, baina … egin dezakezu.

– Bidaiariok, … geltokia Tolosa.

– 10 … 20 batuketaren emaitza … da.

– Urteak ... eta hirurogeita bost egun izaten ditu.

– Giza eskeletoak 206 ... ditu.

5 Idatzi argazki bakoitzari dagokion h letradun aditza.

– Lagunekin edozein tokitara joango nintzateke.

– G azteluan jaia egin dute.

– Trenez ala autoz itzuliko gara?

– Joan atezainarengana eta eskatu giltza!

– Egun guztia literaturaz hizketan eman dugu.

– Itxaropen handia dut zuengan.

9 Idatzi esaldi bana modu ­ aditzondo hauekin:

eztiki presaka uluka leunki

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
154
a c b
★ = … ◆ = … ♣ = …

Erakarri bisitariak

Unitate honetan, hainbat leku bisitatu, eta kultura ­ turismoa hurbilagotik ezagutu dugu. Beste lekuetara goazenean, kultura ­ , natura ­ zein historia ­ ondarea zaindu behar dugula ere ikasi dugu.

Guk beste leku batzuk bisitatzen ditugun bezala, jende asko etortzen da Euskal Herriko txokoak ezagutzera. Gure inguruko bazter zoragarri horien berri emateko, publizitatekanpaina dibertigarri bat egingo dugu. Alfabetoa teknika erabiliz, letra bakoi tzarekin eslogan bat asmatuko dugu. Hona hemen letra batzuen adibideak:

I : Iratiko oihana, abentura andana!

L: Lekeitio, lasaitasun liluragarria.

Prestatu txangoak

U: Uribe Kosta: geure kostaldea, zeure oasia!

Z: Zestoa, bainuetxean egun osoa!

Orain, lauko taldetan jarrita, gure inguruko txokoetan barrena egiteko moduko txangoak prestatuko ditugu:

• Aztertu 147. orrialdean idatzi dituzuen erreportajeak, eta aukeratu gehien atsegin duzuen lekua.

• Lauron artean, prestatu leku hori bisitatzeko txangoa, eta azaldu ikaskideei zer plan egin duzuen.

1 Sektore­diagraman, adierazi nola ikasi dituzun unitateko eduki hauek, kolore ­ kodearen arabera:

Erreportajearen ezaugarriak

Tabu-hitzak eta eufemismoak

h letra duten hitzak Aditzondoak eta adizlagunak

2 Azaldu zertarako balio dizuten unitatean ikasitako eduki hauek:

• Albistea eta erreportajea bereiztea.

• Tabu ­ hitzak eta eufemismoak erabiltzea.

• h letraren erabilera ­ arauak jakitea.

• Aditzondoak eta adizlagunak bereiztea.

• Zer bertso mota dauden jakitea.

Ondo Hala-nola

Txarto

155 U9
N ola ikasi dut?

10 Iritzien foroa

Gure usteak eta iritziak besteekin partekatzeak eta haienak entzuteak onura asko ditu. Gure herriko erakundeek, esaterako, sarritan eskatzen digute iritzia: herri-galdeketak egiten dituzte, bilera parte-hartzaileetara gonbidatzen gaituzte...

Eta erakundeen zain egon gabe ere, herritarrek sarritan egiten dituzte ekarpenak: bai kexak eta iradokizunak azal tzeko, bai ondo egindako gauzak zoriontzeko. Erakundeak eta herri tarrak hartu- emanean aritzea mesedegarria da. Izan ere, gizatalde bakoitzak bere interesekin parte hartuz gero, erabakietan guztion ikuspuntua kontuan hartuko da.

Zer deritzozu?

Garrantzitsua iruditzen zaizu zure herriko ekimenetan parte hartzea? Zergatik?

Nola lagundu dezakezu herriko arazoak konpontzen?

Datua

Herritarrok parte hartzeko, iritzia emateko eta informazioa jaso eta eskatzeko eskubidea dugu.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Gure herrian zer hobetu daitekeen aztertuko dugu, iritziak bilduko ditugu, eta herritarren foroa osatuko dugu.

Irakurgaia: Misio baten bila

Jarraitu hariari!

Nor ari da misio baten bila?

Ikasi hitzak Aztertuko ditugu era askotako elkarrizketak?

156

Inkesta

Zer galdera egingo ditugu informazioa biltzeko?

Kazetaritza-testuak (II)

Idatzi duzu inoiz iritzi-artikulurik?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Lexiko-aberastasuna

-a itsatsia

Perpausa (I)

EZAGUTU LITERATURA

Baladak

157 17
!
eai

Irakurgaia

Irakurri aurretik

Sentitu duzu inoiz zerbait berezia egin behar duzunik?

Irakurgaiko protagonistak horren premia sentitu zuen, eta ustekabean erronka handi bat proposatu zioten.

Misio baten bila

Arratsalde hartan, erredakziora heldu eta batera, McArdle erredaktore nagusiaren bulegora joan nintzen.

—Kazetaritza-intereseko misio arriskutsuren batera bidali behar nauzu —esan nion—. Kronika bikainak ekarriko dizkizut.

—Halakorik! Bizia galdu nahi duzu, ala? —galdetu zuen.

—Kontra-kontrakoa, McArdle jauna: zentzua eman nahi diot.

—Abentura-garaiak aspaldiko kontuak dira. Gaur egun, beste mota bateko albisteak behar ditugu. Baina, tira, arrisku bila ari bazara, egiozu elkarrizketa Challenger doktoreari.

—Challengerri? Zoologo ospetsuari? Lehengo egunean Telegrapheko kronikaria ostikoz jo zuenari?

—Hortxe dituzu abenturak. Zoaz, bada; ea zer ateratzen diozun. Asko du esateko. Hego Amerikako oihanetara joan zen duela bi urte. Itzulitakoan, aditzera eman zuen aurkikuntza txundigarri bat egin zuela, baina orain arte inork ez dio tutik atera. Gizon hori basapiztia itzela da! Baina, tira, nahikoa hitz egin dugu: ekin lanari, Malone!

Mahaiko tiradera ireki, eta paper batzuk eman zizkidan.

—Haren aurrekariei buruzko txostena —esan zuen—. Labur-labur azalduko dizut. George Edward Challenger, 1863an jaioa, Largs-en. Edinburgoko Unibertsitatean ikasi zuen. 1893an, Britainiar Museoko kontserbatzaile-laguntzaile izendatu zuten. Hainbat sari irabazi ditu zoologia-ikerketak direla eta. Zientzia-elkarte askotako kidea da.

McArdlek amaitutzat eman zuen azalpena.

158
ULERTU

—Eta elkarrizketatzerik badut —esan nuen—, zertaz hitz egin behar dut Challenger jaunarekin?

Erredaktore nagusiak, pazientzia amaigabeko aurpegia jarriz, hau kontatu

zidan:

—Hara, Malone: orain dela bi urte, gizon hori Hego Amerika joan zen, bera bakarrik, espedizioan. Itzuli zenean, ez zion inori esan nondik nora ibili zen.

Egunkarietan aurkeztu zituen argazki lausoak eta kontakizun nahasiak kontuan hartuz, ordea, agerikoa da kontinente hartako oihanen batean ibili zela. Haren azalpenek ez zuten harrera onik izan, eta, horren ondorioz, egundoko ezinikusia die kazetariei; izan ere, bat baino gehiago bota du etxeko eskaileretan behera. Horixe da zure gizona, Malone.

Hausnarrean irten nintzen bulegotik. Erredaktore nagusiarekin izandako elkarrizketatik gauza bat gelditu zitzaidan argi: Challenge doktoreak gorroto itsua zien kazetariei. Hortaz, beste lanbide bat asmatu behar nuen harengana hurbiltzeko. Bistakoa zen zientzia maite zuela, eta, beraz, handik bilatuko nuen bidea. Savage Clubera joatea pentsatu nuen, Tarp Henry aurkituko bainuen han, Nature aldizkariko kolaboratzaile bikaina.

Henryrekin hitz egiten ari nintzela, hau bururatu zitzaidan: gutun baten bidez, zientzialaria nintzela esango nion Challengerri, eta zenbait zalantza argitu behar nituela; horrela, agian, etxeko ateak irekiko zizkidan. Hortaz, gutuna idazteko laguntza eskatu nion Natureko adituari. Ez zuen ezetzik esan, eta mahai gainean idatzi genuen testua.

—Erotuta zaude, Malone —esan zidan Henryk—. Gizon horrek erantzuteko lana hartzen badu, datorren asteazken goizean hementxe izango duzu erantzuna, eta bila etor zaitezke; bestela, erredakziora bidaliko dizut. Ez ahaztu gizon bortitza, arriskutsua eta liskarzalea dela.

Asteazkenean, gutun-azal bat heldu zen nire izenean erredakziora. Igorlea

George E. Challenger zen. Eskuak dardaraka nituela ireki nuen: baietz zioen, utziko zidala elkarrizketa egiten!

Kronika: gaurkotasun handiko artikulua; gertakizunak kronologikoki kontatzen ditu.

Zoologo: zoologian (animaliak aztertzen dituen zientzia) aditua.

Aurrekari: zerbaiten aurreko gertaera, ondorengo gertaeretan zerikusia duena.

Lauso: zehaztasunik gabea.

U10 159
Arthur Conan Doyle, Mundu galdua. Anaya (moldatua).

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zer pertsonatan idatzita dago testua?

2 Orainaldian ala lehenaldian dago idatzita?

3 Zenbat pertsonaia agertzen dira guztira?

Idatzi testuari buruz

4 Nor da narratzailea? Zer lanbide du?

5 Nor da McArdle? Zer harreman du Malonekin?

6 Zertara joan zen Malone McArdlerengana? Zer proposamen egin zion McArdlek?

7 Bilatu testuan eta idatzi koadernoan Challengerri buruzko informazioa:

• Haren bizitzari buruzko datuak: jaiolekua, ikasketak, lanbidea…

• Bi urte lehenago egindako bidaia misteriotsua.

• Kazetariekin duen harremana: gorabeherak, arrazoiak...

8 Zer bide aukeratu zuen Malonek Challengerrengana iristeko?

9 Zertan lagundu zion Tarp Henryk Maloni?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

10 Zer aurkikuntza egin ote zuen Challengerrek bidaian? Taldeka, asmatu erantzun dibertigarriak.

11 Binaka jarrita, inprobisatu Maloneren eta Challengerren arteko elkarrizketa. Batek galderak egingo ditu; besteak, erantzun.

12 Malone erronka berrien bila ari zen. Zer deritzozu horri? Garrantzitsua iruditzen zaizu helburu berriak bilatzea?

Baietz egin!

Bizitza erronka handiz zein txikiz beteta dago. Jarri erronkak arlo hauetan zeure buruari:

Arloa Erronka

Ikasketak

Familia …

Lagunak

160

Ikasi hitzak: elkarrizketak

1 Zer elkarrizketa motari dagokio definizio bakoitza? Lotu.

KAZETARITZA-ELKARRIZKETA

ELKARRIZKETA KLINIKOA

LAN-ELKARRIZKETA

LEKUKOTASUN-ELKARRIZKETA

a) Sendagilearen eta gaixoaren arteko solasaldia da.

b) Ikusitako gertakizun baten inguruko datuak jasotzen ditu.

c) Pertsona garrantzitsuei egiten zaie, erreportaje baterako.

d) Lanpostu bat betetzeko hautagaiak aukeratzeko erabiltzen da.

2 Lotu galdera bakoitza dagokion elkarrizketa motarekin.

Zer sentitu duzu Oscar saria irabazi duzula jakin duzunean?

Baduzu esperientziarik

lan honetan?

Noiz hasi zinen buruko min gogorrak izaten?

Zer ordutan hasi zen sua?

3  Irakurri eta asmatu bakoitzak zer lanbide duen:

Aritz Aduriz: «Partiden artean, derbia politenetakoa da».

Maialen Lujanbio: «Lehen finalak eta honek zentzu ezberdina hartzen dute. Aurten ez nuen baitezpada txapela irabazteko derrigortasun edo anbizioa sentitzen».

Josune Arakistain: «Jende asko gure abestiak entzun ondoren hasi da euskara ikasten».

Kirmen Uribe: «Poesia oso-oso maite dut, hitz gutxirekin gauza asko esan daitezke eta».

Gure agintariak ezagutzen

Ziurrenez gure herriko agintariak askotan agertuko dira tokiko prentsan eta komunikabideetan. Zer dakizu herriko alkateari buruz?

• Bilatu alkateari buruzko informazioa komunikabideetan egin dizkioten elkarrizketetan.

• Zer motatako galderak egingo zenizkioke, elkarrizketatu beharko bazenu? Prestatu hiruzpalau galdera.

Alkateari elkarrizketa egiteko aukera baduzue, jarri harremanetan eta egin elkarrizketa denon artean!

U10 161
a
c d
b

Inkesta KOMUNIKATU

Inkesta gai bati buruz ahoz zein idatziz egiten den galdera sorta da. Inkestak biztanleriaren edo gizatalde baten iritzia jakiteko egiten dira. Bi motatako galderak egin daitezke:

Galdera irekiak: ez dute erantzun zehatzik eskatzen.

Galdera itxiak: erantzun zehatzak eskatzen dituzte.

1  Kopiatu fitxa koadernoan, entzun arretaz eta osatu erantzunekin.

ATSEDENALDIARI BURUZKO INKESTA

• Parte-hartzaileak: … Mutilak: … Neskak: …

• Adina: …

1. Zer lekutan egoten zara gehien?

Kirol-eremuan: … Libur utegian: …

Sarrerako arkupeetan:… Lorategian: …

2. Zer egiten duzu?

a. …. b. … c. … d. … e. …

3. Zer proposatuko zenieke irakasleei atsedenaldia hobetzeko?

a. …. b. … c. … d. … e. …

2 Galdera irekiak ala itxiak dira aurreko ariketakoak?

3 Egin barra-grafikoa edo sektore-diagrama, inkestaren lehen edo bigarren galderen erantzunak erabiliz.

Zuen atsedenaldia hobetzeko proposamenak

Iparrorratza  Zuen eskolan, nola igarotzen duzue atsedenaldia? Erantzun bakarka 1. ariketako inkestako galderei. Gero, t aldeka, eztabaidatu inkestan bildutako infor mazioari buruz:

• Zer lekutan egoten da jendea zuen eskolan?

• Zer egiten duzue?

• Nola hobetu daiteke atsedenaldia?

Atsedenaldia hobetzeko egin dituzuen proposamenetatik, aukeratu gehien errepikatu direnak eta interesgarrienak, idatzi txukun kartoi mehe batean, eta aurkeztu eskolako zuzendaritza-taldeari.

Gogoratu

Inkestetako datuak txostenetan eta grafikoetan biltzen dira.

Gogoan hartu!

Inkestak baliabide egokiak dira herritarrek pentsatzen dutena jakiteko. Hori dela eta, erakunde guztiek erabiltzen dituzte hobekuntzak egiteko.

162

Kazetaritza-testuak (II): iritzi-artikuluak

KOMUNIKATU

Albisteak eta erreportajeak ez ezik, egunkarietan iritzi-artikuluak ere badaude. Horietan, egileak gertakari edo gai baten inguruko iritzia ematen du. Honako hauek dira iritzi-artikulurik ezagunenak:

Editoriala : egunkariak gai bati buruz duen iritzia biltzen du.

Zuzendariari gutuna : irakurleek idazten eta bidaltzen dute, eta haien ustez garran t zitsua den gai bati buruzkoa da.

1 Irakurri arretaz zutabe hau eta erantzun galderei:

Irribarrearen bila

Zutabea : kazetari edo idazle batek idazten du, egunero edo astero.

Agian

nire ustea izango da, ez dakit zuzena ala okerra, baina iruditzen zait aspaldian kalean ikusten dudan jendeak ez duela barrerik egiten; esango nuke denbora askotxo dela inor barrez hesteak botatzeko zorian ikusi ez duda- la, barru-barrutik ateratzen den algara hori entzuten ez dudala. Eser zaitezte kale-izkina batean, begiratu ondo bertan doan jendeari, aztertu haien begi tartea, eta ikusiko duzue barrea, barre egiteko gogoa, erabat desagertu dela. Barre egiteko gogoa kentzeko moduan antolatu dugu bizi- tza. Azken ikerketen arabera, umeak 156 al- diz egiten du barre egunean zehar; pertsona helduak, zortzi aldiz bakarrik.

Triste egoten dakienak barre egiten ere bada- ki. Izan ere, beharrezkoak eta elkarren osaga- rriak dira biak. Beharbada, oker nago jendeak ez duela barre benetan egiten diodanean. Begiratu arretaz ingurukoei. Esango didazue.

• Zein da testuaren gaia?

• Zein da idazlearen iritzia? Badu kezkarik?

• Ados zaude dioenarekin?

2 Binaka jarrita, bilatu egunkari baten editorial bana.

• Zeri buruzko iritzia azaltzen du? Ados zaudete dioenarekin?

• Azaldu editorialeko ideia nagusiak beste bikote bati.

U10 163
Pako Aristi. Berria egunkaria.

Lexiko-aberastasuna

1 Berridatzi, azpimarraturiko hitzen ordez beste hauek erabiliz:

ohartarazi – idatzi – xehetasun – argazki-makina

– McArdlek argazkiak egiteko tramankulua hartu zuen.

– Kronika bikainak egingo zituela esan zuen.

– Challenge doktorea erotuta zegoela esan zion.

– Egunkarian hari buruzko hainbat gauza agertu ziren.

Hizkuntza erabiltzen dugunean, garrantzi handikoa da ideiak zehatz azaltzea eta lexiko aberatsa erabiltzea. Horretarako, saihestu egingo ditugu edozertarako balio duten hitzak (gauza, tramankulu, egin)

2 Ordeztu egin aditza esanahi zehatzagoko beste aditz batzuekin.

a) Picassok Gernika margolana egin zuen.

b) Sukaldariak postre berezia egingo du.

c) Egipton tenplu erraldoiak egin zituzten.

d) Hogeita hamar lerroko idazlana egin dut.

e) Iaz bi antzezlan egin genituen eskolan.

3 Ispilua Azaldu zer ñabardura duten esaldi-bikote hauek esanahiaren aldetik:

Gozokiak gustuko ditut. / Gozokiak maite ditut.

Idoia neska atsegina da. / Idoia neska liluragarria da.

Barkatzeko eskatu zidan. / Barkatzeko erregutu zidan.

Kafea ez zait gustatzen. / Gorroto dut kafea.

– Zuku hau ona dago. / Zuku hau oso gozoa dago.

Esanahi zehatzen bila

Aukeratu esanahi zehatza duen hitza kasu bakoitzean. Arrazoitu erantzunak.

a. Jarri / jantzi jertsea bizkor, eta goazen kalera!

b. Andereñoak olerkia errezitatu / esan zuen.

c. Arropa erantzi / kendu nuen uretara sartu orduko.

d. Salgaiak kamioian eraman / garraiatu dituzte Alemaniara.

e. Iturriak ez du urik botatzen / isurtzen.

Gogoratu

Sinonimoek aberastu egiten dute hizkera; errepikapenak saihesten laguntzen digute.

EZAGUTU
¡ 164
HIZKUNTZA

-a itsatsia

Hitz batzuek berezko -a dute amaieran; -a hori ez da artikulua, hitzaren zatia baizik. Kontuan hartu:

• Hitz horiek ez dute -a galtzen, erakusleak, izenondoak edo zenbakiak erantsi arren: botil a hau , laban a zorrotza , hizkuntz a bat

• Zenbait atzizkik -a itsatsia dute: -era, -kada, -keria, -kuntza, -gintza, -tza.

• Hainbat maileguk ere mantentzen dute jatorrizko -a : historia, filosofia, literatura…

hizkuntza hegazkina piztia gauza

telefonoa makina negua bulegoa

kanpaia errota anaia zarata

2 Osatu esaldiak -a itsatsia duten hitz hauekin: lelokeria, etxegintza, eskukada, arrantza , galera , aurrerakuntza .

… bat intxaur erosi dut Ordiziako azokan.

Diru-… handiak izan ditu gure taldeak.

Ez esan …! Nik ez dut zure liburua lapurtu.

– Krisiak gogor jo du … sektorea.

– Ikasle horrek ez du … egin ikasketetan.

– Ondarroako ekonomia-jarduera nagusia … da.

3 Idatzi definizio hauei dagozkien maileguak:

a) Izadia; landareak eta animaliak biltzen dituen multzoa.

b) Gizartearen ondasunak ikertzen dituen zientzia.

c) Liburu edo film bateko pertsonetako bakoitza.

d) Zenbakiak, kopuruak… ikertzen dituen zientzia.

e) Pertsonen pentsatzeko eta portatzeko modua aztertzen duen zientzia.

f) Ekainaren 21etik irailaren 23ra hedatzen den urtaroa.

-a itsatsidun hitzen bila

Bilatu definizio hauei dagozkien hitzak hasierako irakurgaian:

a. Animaliak aztertzen dituen biologiaren adarra.

b. Gertaera bitxia edo arriskutsua.

c. Zerbaitetaz ziur ez dagoenaren egoera.

d. Zerbait jakiteko egiten den solasaldia.

e. Kazetariaren jarduera edo lanbidea.

f. Patxadaz itxaroteko gaitasuna.

U10
1 Aukeratu eta idatzi koadernoan -a itsatsia duten hitzak.
165
Oihaneko natura ikusgarria. Natura hitzak -a itsatsia du.

Perpausa (I)

Perpauseko elementuen ordena

Euskaraz perpauseko osagaiak hainbat modutan antola daitezke.

Horren arabera, perpausen ordena bi motatakoa da:

Ordena ez-markatua: euskararen berezko ordena da.

Egitura hau du: subjektua + osagaiak + aditza. Esaterako: Malonek Challengerri elkarrizketa egin dio Subj. 1. osagaia 2. osagaia Aditza

Ordena markatua: perpausaren osagaietako bat nabarmentzeko erabiltzen da. Nabarmendu nahi dugun osagaia aditzaren aurrera ekarri behar da. Adibidez: Challengerri egin dio elkarrizketa Malonek; Malonek egin dio elkarrizketa Challengerri.

1 Esan perpaus hauek ordena ez-markatuan ala markatuan dauden:

– Lore sorta bat erosiko diote haiek amari.

– Anek eta biok betaurrekoak hemen hartu ditugu.

Bihar goizean bilduko dira irakasle guztiak.

Zure koadernoak armairuaren gaineko apalean daude.

Leirek eraman zuen lehengusua zinematik etxera.

Gu atzo bide horretatik eskolara sartu ginen.

2 Batu  Bereizi subjektua, osagaiak eta aditza aurreko ariketako perpausetan, kolore ezberdinak erabiliz. Inguratu aditzak.

3 Ordenatu hitzak eta idatzi perpausak ordena ez-markatuan.

– liburuak / ditut. / Nik / erosi / gaur / behar

– zaizkio / Marrazki / nire / bizidunak / izugarri / ahizpari / gustatzen.

hegazkina / Bartzelonako / garaiz / Bilbora / helduko / da.

lagunak / daude. / tren-geltokian / sei / Ixoneren

Berridatzi perpausak

Berridatzi irakurgaiko perpaus hauek, ordena aldatuz:

– Challenger Amerikako oihanera joan zen duela bi urte.

– Gizon hori basapiztia itzela da.

– Ni arratsaldean erredaktore nagusiaren bulegora joan nintzen.

– Gutun ­ azal bat heldu zen erredakziora.

Gogoratu

Perpausa zentzu osoa duen hitz multzoa da. Perpaus guztiek aditza behar dute.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 166

Galdegaia

Ordena markatuan nabarmentzen dugun osagaiari galdegai deritzo. Aditzaren aurrean jartzen da eta edozein hitz izan daiteke:

Izena: galdegaia izateko, nahikoa da aditzaren aurrera

ekartzea: Elkarriz keta kazetariak egin digu.

Izenordaina, erakuslea eta aditzondoa indartu egiten dira. Esaterako: Geuk egingo dugu espedizioa; Horixe da Challenger; Hantxe dago erredakzioa.

Aditza galdegaia denean, bi modutan adierazten da:

– Aditz trinkoetan, ba- jarriz: Badator kazetaria korrika.

– Aditz perifrastikoetan, aditz nagusiaren eta perifrastikoaren artean egin txertatuz: Azkenean ireki egin nuen gutuna.

4 Inguratu perpausotako galdegaia:

– Pellok atzo komikia irakurri zuen.

– June erori egin da lurrera.

– Hementxe gelditu gara lagunekin.

– Horrek olerkia ederki daki.

– Geuk ekarri genuen askaria.

5 Berridatzi aurreko ariketako perpausak, galdera hauen erantzunak kontuan hartuz. Inguratu aldatu diren galdegaiak:

• Noiz irakurri zuen komikia Pellok?

• Nora erori da June?

• Norekin gelditu gara hemen?

• Nork daki olerkia ederki?

• Zer ekarri genuen guk?

6 Osatu perpausak, aditza galdegaia izateko.

– Berandu, baina azkenean … (etorri) autobusa.

– Nik … (jakin) erantzun guztiak.

– Kontuz, bestela … (erori).

– Ikasleek ... (ahaztu) ikasitako guztia azterketaren ostean.

Nabarmendutako osagaiak

Egiaztatu Berridatzi perpausak, azpimarratutako hitzak galdegai bihurtuz.

– Andoniren zazpi lagunak zeuden han

– Zure bila etorriko naiz ni

– Enpresako zuzendaria da hori

Gogoratu

Erakusleak eta aditzondoak indartuta emateko, -(t)xe erantsi behar zaie: hau > hauxe; hemen > hementxe.

U10 167

Baladak

Baladak bertsoz idatzitako herri-kontakizunak dira. Egile ezezaguna dute eta ahoz transmititu dira, belaunaldiz belaunaldi. Gai nagusiak gerra eta maitasuna dira.

1 Irakurri balada hau eta erantzun galderei:

Leixibatxoa oso balada ospetsua da. Istorio bitxia kontatzen du: Amerikan luzaro izandako senarra etxera itzuli da. Fraide jantzita hurbildu zaio emazteari, ibaian arropak garbitzen ari dela.

Leixibatxoa

—Leixibatxo zuria dozu, andratxo gaztea.

—Ondo gobernatuta, bai aita fraidea.

—Eskutxo zuriak dozuz, andratxo gaztea.

—Guantepean erabilita, bai aita fraidea.

—Familiarik edo badozu, andratxo gaztea?

—Seme bi ditudaz, bai aita fraidea.

—Senarrik edo badozu, andratxo gaztea?

—Amerika urrunetan, bai aita fraidea.

—Ezagutuko zenduke, andratxo gaztea?

—Lehengo arropakin bada, bai aita fraidea.

• Nork hitz egiten du baladan?

• Nori dagokio zati bakoitza?

• Zer-nolako zirrarak sortzen dizkizu?

2 Binaka jarrita, idatzi baladaren jarraipena, solasaldi-egiturari eutsiz. Jakingo du emakumeak fraidea nor den?

Baladak gaur egungo doinuz

Zenbait musikarik abestiak sortu dituzte, balada klasikoen letrak erabiliz. Egin bilaketa, entzun abestiak eta erantzun galdera hauei:

• Zer musika ­ taldek interpretatzen du Leixibatxoa ?

• Bilatu Milia Lasturko balada tragikoa. Zer musikarik interpretatu dute?

Leixibatxo: garbitzeko arropa. Gobernatu: zaindu, antolatu.

168
EZAGUTU LITERATURA eai

I KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema koadernoan, «Ezagutu literatura» atalean ikasitakoa erabiliz.

Perpausaren ordena

Ordena ez-markatua: euskararen ... ordena da: ... + ... + ...

Ordena ... : perpausaren osagai bat ... erabiltzen da. Osagai horri ... deritzo.

Galdegaia ... aurrean jartzen da. Edozein hitz izan daiteke:

Izena: ...

Aditza: bi modutan adierazten da: ... Izena, izenordaina eta aditzondoa: ... erabiltzen dira.

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Adierazi -a itsatsia duten hitz hauetatik zein agertzen diren irakurgaian. Gero, idatzi istorio labur bat.

gertaera tiradera elkarrizketa ikerketa

agentzia prentsa

U10
kronika 169

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Ordeztu gauza hitza esanahi zehatzagoa duen hitzekin:

– Iratiren urtebetetzea da; gauza bat erosiko diot.

– Enekok gauza barregarri bat kontatu zidan.

– Erosi gauza dotoreren bat festarako.

– Hegazkina oso gauza bizkorra da.

2 Idatzi hitz hauek edozer adierazteko balio dutenen ordez: makina, osatu, antolatu, lanabes, eskabide.

– Nekazariak bi gauza erabili ditu lurra lantzeko.

– Oierrek ehun piezako puzzlea egin du.

– Zenbat tramankulu dauden lantegian!

– Literatura-jaialdia izango dugu herrian.

– Beka lortzeko papera bete dut.

3 Ordeztu sinonimoekin testu honetan sarri agertzen den hitza:

Malone azkar abiatu zen Challengerren etxera. Hain azkar, ezen bulegoan ahaztu baitzuen elkarrizketarako materiala. Txirrina jo, eta zoologoak berak ireki zion atea. Harrituta, hau esan zion: —Zein azkar etorri zaren!

Ortografia

4 Ordenatu letrak eta osatu hitzak.

– Orri zuriak apal horretan daude.

– Auto hori oso arin ibiltzen da.

– Jonekin joango naiz mendira.

7 Jarri perpausak ordena markatuan.

– Nire lehengusina etxean gelditu da.

– Mirenek gozokiak amarentzat erosi zituen.

– Saioak jolasaren arauak azaldu dizkigu.

– Guk eskolan olerki bat errezitatu dugu.

8 Osatu perpausak, galdegai hauek erabiliz: hementxe, bagoaz , hauxe, eurak

– … dira ikaslerik trebeenak.

– … da behar nuen tresna!

– Aurten … behingoz Italiara.

– … daude nahi dituzun liburuak.

9 Zuzendu perpaus hauen akatsak:

– Han bilduko gara bihar goizean.

– Hori entzun dut liburutegian.

– Zu joango zara Erromara.

– Etorri lasai; dago lekua guztiontzat.

10 Aldatu perpausotako galdegaia, parentesi barruko galderei erantzunez:

– Atzo ordenagailua erosi genion aitari. (Nori?)

– Peruk perretxikoak niretzat ekarri ditu. (Zer?)

– Bihar herriko senideak datoz. (Noiz?)

– Igandean lagunekin mendira joango naiz. (Norekin?)

– Bizikleta aparkatu dut plazan. (Non?)

5 Zuzendu -a itsatsia behar duten hitzak.

– Animali eta pizti ugari daude oihanean.

– Hainbat gauz erosi ditut famili osoarentzat.

– Izebak bidai luzea egingo du Asiara.

– Giltz guztiak galdu ditut.

Gramatika

6 Adierazi zer ordenatan dauden perpaus hauek:

– Amonak txakurrari hezurra bota dio.

– Atzo goizean etorri zineten Gorka eta zu.

– Bazkaria sukaldariak prestatu du.

11 Idatzi bi perpaus ordena markatuan eta beste bi ordena ez-markatuan, galdegai hauek erabiliz:

zapatak badator hantxe trena

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
170
K I R U T A M L A
B I H A A
L A K I M A E Z I L A

Elkarlana erakundeekin

Iritzia emateak zerbaiten gabeziak identifikatzeko eta hobetzeko balio dezake. Taldeka, aukeratu zuen herriarekin lotutako gai hauetako bat, pentsatu egin nahi dituzuen galderak, ideia-jasa teknika erabiliz. Gero, egin inkesta ikaskide guztiei, haien iritzia biltzeko:

Aisialdirako aukerak gazteentzat Kaleen garbitasuna

Kultura-eskaintza

• Zer ­ nolako erantzunak eman dituzte?

Herritarren foroa

Mugikortasuna eta garraio publikoa

Hirietan eta herrietan, udalak esparru askotan eragiteko baliabideak izaten ditu. Gainera, herritarrek aukera dute udalarekin harremanetan jartzeko eta proposamenak egiteko.

Horixe egingo dugu guk! Inkestan jaso duzuen informazioa laburbildu, eta udalari zer eskatu nahi diogun erabakiko dugu.

• Idatzi mezu bat udalera, zuen iritzia haiekin partekatzeko bilera baterako deia eginez.

• Bilerara prestatuta joateko, antzeztu udalarekin izango duzuen solasaldia: taldekide batzuk proposamena eramatera doazen gazteak izango dira, eta beste batzuk udaleko kideak.

Gogoratu: eragileen arteko itunak eta harremanak oso garran tzitsuak dira gizartea hobetzeko!

N ola ikasi dut?

1 Eskatu ikaskide bati zu ebaluatzeko alderdi hauetan:

Badut talde-lanerako joera.

Laguntzen diet ikaskideei.

Laguntzen dut taldekideen artean lan-giro ona sortzen.

Onartzen ditut akatsak.

• Ados zaude ikaskideak egindako ebaluazioarekin? Arrazoitu.

• Idatzi konpromiso bat alderdi horietako batean hobetzeko.

171 U10
1 2 3 4 5

11 Ekinaren ekinez

Lan-mundua etengabe ari da aldatzen: esaterako, telelanak indarra hartu du, ordutegi-malgutasun gehiago dago lehen baino, gizonen eta emakumeen arteko arrakala gero eta txikiagoa da...

Beste aldaketa nabarmen bat teknologiaren aurrerapenak eragindakoa da. Lanbide batzuk desagertu egin dira, beste batzuk eraldatzen ari dira, baita berriak sortzen ere.

Edonola ere, lanbide batzuk nekez ordeztuko dira makinekin. Teknologia asko aurreratu arren, gizakia ordezkaezina da zenbait alderditan. Zer iruditzen zaizue?

Zer deritzozu?

Zein izan dira zure herriko lanbide tradizionalak? Aldatu dira azken urteotan?

Zer ekonomia-jarduera da nagusi zure herrian? Eta zure familian, zertan egiten dute lan?

Datua

1977an emakumeen jardueratasa % 28,2koa zen; 2021ean, berriz, % 48,8koa. Gaur egun emakumeak lan-merkatuan askoz integratuago dauden arren, oraindik gizonekiko aldea nabaria da.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Teknologiaren eraginez gure lanbideak nola aldatu diren hausnartu, eta gustuko lanbide bat aurkeztuko dugu.

Jarraitu

hariari!

Irakurgaia:

Antzinako lanbideak

Aldatu da lan-mundua antzinatik?

Ikasi hitzak Zer lanbide ezagutzen ditugu?

172

Euskalkiak eta

euskara batua

Zein erabiltzen dugu

egoera bakoitzean?

Eskema

Laburbilduko ditugu testuak?

EZAGUTU HIZKUNTZA

Eremu semantikoa eta

familia lexikoa

bait- eta -arazi

Perpausa (II)

EZAGUTU LITERATURA

Gaur egungo

euskal literatura

173 8
!
eai

Irakurgaia

Irakurri aurretik

Ezagutzen duzu ferratzailerik? Eta farozainik? Zer dakizu haien lanbideari buruz? Testu honetan hainbat gauza ikasiko dituzu galzorian dauden bi lanbide horiei buruz.

ULERTU

Antzinako lanbideak

Ferratzaileak

Betidanik, gizakiak animaliak erabili ditu pertsonak eta gauzak garraiatzeko. Zaldien, astoen eta behien apatxak ondo babestu behar izaten ziren, eta horretarako baliabiderik erabiliena, zalantzarik gabe, ferra izan da: apatxak babesten dituzten metal zati txikiak dira ferrak, eta animalien aurreko eta atzeko hanketan iltzatzen dira.

Lan horretan ferratzaileak aritzen ziren, eta, askotan, egin ere eurek egiten zituzten ferrak, eskulangile bikainak baitziren. Azken urteotan eskariak behera egin du, eta gero eta ferratzaile gutxiago dago. Ez da harritzekoa, hortaz, ferratzaileak nahiko zaharrak izatea eta erretiroa hartzen dutenean lanbidea betiko desagertzea.

Nola jarri ferrak

Lehendabizi, ondo eutsi behar zaio hanka animaliari. Gero, ferra zaharrak kenduta, garbitu eta berdindu egiten dira apatxak. Trebetasun eta eskarmentu handia behar da horretarako. Ferratzaileak, aldi berean, adi-adi ikuskatu behar ditu apatxak, infekziorik ez dagoela egiaztatzeko; ondoren, ferra iltzatzeko prestatzen ditu.

Ezinbestekoa da ferra apatxaren tamainakoa izatea. Horretarako, neurria ondo hartu, ingude baten gainean jarri, eta kolpeak ematen zaizkio tamaina zehatza eduki arte. Azkenik, ferra apatx gainean jarri, eta piramide-formako iltze batzuekin josten da.

174

Farozainak

Antzina kostari begirik kendu gabe nabigatzen zen, lurra erabiltzen baitzuten orientatzeko. Baina erreferentzia berriak edukitzen hasi zirenean, hala nola kostako tontorretan pizten ziren suak, itsasertzetik urrun nabigatzen hasi ziren. Apurka-apurka, itsasargiak nagusitzen joan ziren, eta itsasargiekin batera farozainak iritsi ziren. Farozainak (itsas seinaleetan teknikari mekanikoak, administrazio-hizkeran) itsasargiak zaintzen eta konpontzen zituzten teknikariak ziren. Iraganean nahiko lan arriskutsua zuten, herritik urrun eta bakarbakarrik, eta hainbat lanbide menderatu behar izaten zituzten.

Hainbat mendean, itsasargietan egurrez edo harrikatzez piztu da sua. Gero, gantza erabiltzen hasi ziren eta sua aire zabalean pizten zen. xviii. mendetik aurrera, teknologiak azkar egin du aurrera, eta gaur egun sistema oso konplexuak erabiltzen dira.

Farozainek aldaketa guztietara egokitu behar izan dute. Langile horien aipamenak xiv. mendetik aurrera ditugu. Farozaina izateko, azterketa bat gainditu behar izaten zen. Adina, osasuna, jokabide egokia eta horrelakoak ez ezik, ezagutzak ere eskatzen ziren: sarrailagintzan, mekanikan (mekanikari doitzailea izatea), elektrizitatean (elektrikari muntatzailea) eta beste hainbat arlotan. Ezagutza horiek praktikan erakutsi behar izaten ziren.

Farozainen eginkizun nagusiak hauek ziren: mota guztietako eta edozein xedetarako itsas seinaleak egitea, argiak piztea, gauez argia zaintzea, makinak garbitzea, eta itsasargiko altzariak, eraikina bera, inguruko zelaiak eta bestelako eremuak egoera onean edukitzea. Gainera, meteorologia-datuak jaso, eta erregistroak eguneratu behar izaten zituzten, itsas zerbitzuko ingeniariek emandako jarraibideei kasu eginez.

Farozainen inguruko kondaira ugari izan dira betidanik, jendeak jakin-min handia baitzuen haien lanari buruz. Lanean hasten zirenean, farozain berriek itsasargi bakartu batera joan behar izaten zuten; biztanle gutxiko uharteetan, esate baterako, gutxienez 15 kilometrora bizi ziren eskola edo medikua zuten herrietatik. Han hiru urte lan egin ondoren, beste leku batera bidaltzen zituzten, eta haiek, jakina, pozarren hartzen zuten lekualdatze hori.

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia. www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak (moldatua).

Apatx: zenbait animaliaren oina osatzen duen azal gogorra.

Iltzatu: iltzea horma, zur eta abarretan mailuarekin sartu.

Ingude: altzairuzko pieza lodia, bere gainean metalak lantzeko erabiltzen dena.

Sarrailagintza: sarrailagilearen lanbidea; sarrailak egitea.

Xede: helburu.

U11 175

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zer lanbideri buruzko informazioa irakurri duzu?

2 Zein da testuaren helburua, zure ustez?

Idatzi testuari buruz

3 Noiz hasi ziren gizakiak animaliak garraiorako erabiltzen?

4 Zertarako ferratzen ziren animalien apatxak?

5 Zergatik dago gero eta ferratzaile gutxiago?

6 Zer gerta daiteke ferratzaileek erretiroa hartzen dutenean?

7 Denboralerroa  Ordenatu urratsok eta osatu zaldiak ferratzeko prozesua:

a. Infekziorik ez dagoela ziurtatu. b. Apatxak garbitu eta berdindu.

c. Ferra zaharrak kendu. d. Ferra apatx gainean jarri eta iltzatu.

e. Apatxaren neurriak hartu. f. Ferra apatxaren tamainara egokitu.

8 Zergatik nabigatzen zuten lehen kostari begira?

9 Bilatu testuan:

• Zergatik zen arriskutsua farozainaren lanbidea.

• Zer ezagutza izan behar zuten farozainek.

• Farozainek zituzten sei betebehar.

10 Zer lan egin behar izaten zuten farozainek lehen hiru urteetan?

11 Zergatik daude horrenbeste kondaira farozainei buruz?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

12 Interesgarriak iruditu zaizkizu bi lanbide horiek? Azaldu zure iritzia.

13  Beharrezkoa da gaur egun ferratzaileen eta farozainen lana? Arrazoitu.

Lanbideak galzorian

Ferratzaileen eta farozainen lanbideak ez dira indarra galdu duten bakarrak. Taldeka jarrita, aztertu antzinako beste lanbide hauei buruz.

ikazkina – errotaria – zapataria – gurdizaina – kapelagilea zilargilea – saskigilea – txartel-zulatzailea – buztingilea – telefonista aterkigilea – sarrailagilea – erlojugilea – enkoadernatzailea

• Zein daude galtzeko zorian, zuen ustez?

• Badago dagoeneko galdu den lanbiderik?

176
Antzinako enkoadernatzaileak

Ikasi hitzak: lanbideak

1 Ordenatu letrak eta aurkitu definizio bakoitzari dagokion lanbidea.

a. Beiraz egindako objektuak apaintzen dituzte. KATEPOLIGIAL

b. Arrantzarako sareak konpontzen dituzte. PANIAK-JELOAK

c. Minerala harkaitzetatik bereizten dute, harriak zulatuz. BARIE-IROGALKAMAR

d. Teilak egiten dituzte, buztina erabiliz. NITAZAR IARTILABIK

e. Ardiak bazka bila eramaten dituzte. GIETLAELIKA

f. Pilotak eskuz egiten dituzte. GERIANASK

g. Kanpaiak joz mezuak igortzen dituzte. HIRAR-LAZUALIZTAEK

2  Sailkatu lanbide hauek arloka. Behar izanez gero, bilatu informazioa sarean edo hiztegian:

angulariak – tindatzaileak – telegrafistak – egurgileak arbelariak – galgariak – behizainak – jostunak gauzainak – portuko zamaketariak – lanperna-bilatzaileak ehuleak – sokagileak – astazainak – aguazilak

Baserria Itsasoa Herria Jantzigintza Meatzaritza

Lanbide modernoak

Teknologia berriak direla eta, hainbat lanbide sortu dira: informatikariak, zibersegurtasuneko adituak, ingurumen-ingeniariak, elikagaien zientzietako profesionalak … Taldeka jarrita, zerrendatu lanbideok, aukeratu bi eta aztertu alderdi hauek:

– Zertan datza lanbidea?

– Non egiten da lan?

– Zer ezaugarri ditu?

– Nolako etorkizuna du?

– Badago lanbide horrekin lotutako ikasketarik?

Zeregin batzuk ezingo dira sekula makinekin ordeztu, eta mota horretako lanek etorkizun oparoa izango dutela aurreikusten da; esaterako, artearen arloko lanek.

U11 177
… … … … …
Gogoan hartu!

Euskalkiak eta euskara batua KOMUNIKATU

Euskalkiak euskararen dialektoak dira, tokian tokiko hizkerak alegia. Bost euskalki daude: bizkaiera , gipuzkera , nafarrera , lapurtera eta zuberera

Euskalkiak ez ezik, euskaldunok euskara batua ere badugu elkarrekin komunikatzeko. Hezkuntzan eta komunikabideetan ere horixe erabiltzen da, guztiok elkar ulertzen dugula bermatzeko.

Euskalkia

Euskara batuan

Berta

Adina: …

Herria: …

Euskalkia: …

Xan Adina: … Herria: …

Euskalkia: …

martitzen so egin ohatze aratuste xingar solastatu

• Ezagutzen zenituen euskalkietako hitz horiek guztiak?

• Erabiltzen duzu baten bat?

• Hitz egiten duzu zuk edo zure ingururen batek euskalkiren batean?

Eman euskalki horretako hitzen bi adibide.

Nork bere hizkera

Hirunaka jarrita, aukeratu musika-talde hauetako baten abestia:

Gatibu: «Urepel»

Niko Etxart: «So bat»

Pantxoa eta Peio: «Urtxintxak»

The Uski’s: «Horrelako»

• Bilatu informazioa taldeari buruz: nongoa den, zenbat kide diren, zer euskalkitan abesten duen…

• Idatzi letra orri zuri batean, dagokion euskalkian.

• Azaldu ikaskideei zeri buruz hitz egiten duen eta zer euskalkitan dagoen.

Gogoratu

Hizkuntza bera aldatu egiten da leku batetik bestera. Aldaera horiei dialekto deritze.

Ikerne

Adina: …

Herria: …

Euskalkia: …

178
1  Entzun eta osatu hiztunen fitxak. 2 Osatu taula.

Eskema

KOMUNIKATU

Dakizunez, laburbiltzea testu bat hitz gutxitan azaltzea da. Testuak laburbiltzeko, eskemak erabiltzen dira; hau da, lehen eta bigarren mailako ideien adierazpen grafikoak. Eskemak eta laburpenak oso egokiak dira ikasteko.

Eskema bat egiteko:

• Irakurri testua zenbait aldiz.

• Azpimarratu lehen eta bigarren mailako ideiak

FAROZAINAK

a. Nor dira farozainak?

b. Zer jatorri du lanbide horrek?

c. Zer bilakaera izan du lanbideak?

d. Zer eskatzen zen farozaina izateko?

e. Zein dira farozainaren eginkizunak?

f. Zergatik da hain lanbide bitxia?

Nor dira?

Jatorria

Farozainak

Bilakaera …

Zer eskatzen zen?

Eginkizunak

Bitxikeriak

Lanbideak aztertzen

Zer lanbide iruditzen zaizu erakargarria? Aukeratu bat, bilatu informazioa eta osatu farozainei buruzko eskemaren antzeko bat, datu garrantzitsuenekin.

Lehen mailako ideiek testuaren gaia adierazten dute.

Bigarren mailako ideiek lehen mailakoak azaltzen eta garatzen dituzte.

U11 179
1 Binaka, identifikatu «Farozainak» testuaren ideia nagusiak. Horretarako, erantzun galdera bakoitzari esaldi batez: 2 Osatu eskema, aurreko ariketako erantzunak kontuan hartuz:
Gogoratu

Eremu semantikoa eta familia lexikoa

Eremu semantikoa esanahiaren aldetik nolabaiteko lotura duten hitzen multzoa da. Esaterako: ferratzaile, farozain, postari eta jostun hitzak lanbideen eremu semantikoan sartzen dira.

Familia lexikoa jatorrizko hitz batek eta hitz horretatik eratorritako hitzek osatzen dute. Adibidez: harategi, harakin eta haragitsu hitzek haragi hitzaren familia lexikoa osatzen dute.

1 Buruhausgarria Sailkatu hitz hauek, eremu semantikoa kontuan hartuz. Behar baduzu, erabili hiztegia:

antizikloi ingude erromero

isobara lanperna izpiliku

otarrain mailu aliketak

Tresnak Meteorologia Sendabelarrak

abakando prezipitazio ezkai

2 Ezabatu lekuz kanpo daudenak eta sortu beste eremu semantiko bat, ezabaturiko hitzei beste bi gehituz.

lurmutur – erroi – uharte – itsaso

3 Osatu esaldiak ur hitzaren familiako hitzekin:

– Karibe itsasoa leku egokia da … kirolak egiteko.

– Ekaitzaren ostean, Arabako … gainezka daude.

– Madariak eta laranjak fruta … dira.

– Mendietako elur guztia … egin da.

Familia lexikoaren bila

Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza. Denak dira familia lexiko bere koak:

a. Gauzak begiekin ikusteko zentzumena.

b. Telebistako programa bati begira dagoen pertsona.

c. Antzezlan, film edo kideko baten emanaldia.

d. Zerbait ikuskatzeko lanbidea duena.

Gogoratu

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 180
Sinonimoek aberastu egiten dute hizkera; errepikapenak saihesten laguntzen digute. Itsaskiak … … … …
tren – itsasontzi – sai – autobus pagoda – baseliza – katedral – belatz

bait- eta -arazi

1 Irakurri eta erreparatu letra lodiz dauden hitzei.

Zaldia ekarri dute, ferrak aldatu behar baitizkiot.

Itsasargi honetara etorrarazi naute.

bait- aditzari lotuta idazten da. Zenbait aldaketa grafiko egin behar

dira:

• bait- + n = bai n ator, bai n oa…

• bait- + d = bai t ator, bai t oa

• bait - + g = bai k ara, bai k inen…

• bait- + z = bai t zaude, bai t zuen…

-arazi aditz arazleak sortzeko erabiltzen da. Aditzoinari lotuta doa. Kontuan hartu:

• -tu / -du + - arazi -tu/-du galtzen da: sortu > sor > sorrarazi .

• -i + - arazi -i galtzen da: ekarri > ekar > ekarrarazi

• -n + arazi ez da ezer aldatzen: joan > joanarazi

2 Osatu perpausak, parentesi barrukoak kontuan hartuz.

– Jai hartuko dut, oso nekatuta … (bait- + nago).

– Ez genuen erosi, garestia iruditu … (bait- + zitzaigun).

– Etxean geratuko naiz, anaia afaltzera … (bait- + dator).

– Itxaron apur bat, geu ere zuekin … (bait- + goaz).

3 Berridatzi perpausak, ereduan bezala.

Etxera noa, berandu da eta. Etxera noa, berandu baita.

Dirurik ez genuenez, ezin izan genuen ezer erosi.

Azkar jan zuen dena, goseak amorratzen zegoen eta.

Lehenago hoztuko direnez, sartu edariak hozkailuan.

4 Adierazi aditz hauen arazlea: jan , galdu , irakurri , kontatu , entzun , hartu , dantzatu

U11
181

Perpausa (II)

Perpausaren atalak

Perpausek bi atal dituzte: subjektua eta predikatua

Subjektu ak aditzaren ekintza nork egiten duen adierazten du. Subjektuaren ardatza izena edo izenordaina da.

Predikatu ak aditzera ematen du subjektuak zer ekintza egiten duen. Predikatuaren ardatza aditza da.

1 Identifikatu subjektuak eta predikatuak. Gero, inguratu ardatzak:

a) Zaldien ferra zaharrak higatuta daude.

b) Itsasontzira igo dira marinelak.

c) Herriko itsasargi eder hori xix. mendekoa da.

Subjektua

Subjektuaren funtzioa hitz hauek betetzen dute:

Izenak: Ferratzaileak lan bikaina egin du.

Gogoratu

Subjektua ezkutuan egon daiteke: Lauretan zinemara joango gara. Halakoetan, subjektua zein den jakiteko, aditzari erreparatu behar diogu: joango gara gu.

d) Bi sagar jan dituzue zuek.

e) Ikasleak presaka etorri dira.

f) Haiek itsas ondoan bizi dira.

Izenordainak: Geuk ekarriko dugu.

Izen-sintagma k: Lekeitioko farozain gazte horrek deitu du . Izensintagmaren barruan, elementu hauek ager daitezke: izenak (farozain), adjektiboak (Lekeitioko, gazte) eta determinatzaileak (horrek).

2 Adierazi aurreko ariketako subjektuek zer osaera duten.

3 Osatu subjektuak, parentesi barrukoa kontuan hartuz.

… (Izen-sintagma) prakak zulatu ditu.

… (Izena) gauez ibiltzen dira.

… (Izenordaina) antzezle onak dira.

... (Izen-sintagma) osasun-etxean egiten du lan.

… (Izena) lo daude.

… (Izenordaina) oihu egin duzue.

… (Izen-sintagma) basoan galdu dira.

... (Izenordaina) irabazi dugu lehen saria.

4 Pentsatu-gogoko izan-ikertu  Aztertu izen-sintagma hauek, ereduan bezala:

Herriko liburuzainaren hiztegi zahar hori adj. adj. iz. adj. det.

Zuen enpresako hiru langile trebeak.

Zenbait herritako langileak.

Mundakako sei iturri zahar horiek.

Portuko txalupa koloretsu horiek.

Lau ikasleren arropa zikin hura.

Zezenaren adar zorrotza.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 182

Predikatua

Bost minutuko geraldia Predikatuan aditza nahitaezkoa da. Adberbioak (aditzondoak eta adizlagunak) egon daitezke, baita izen-sintagmak ere. Izen-sintagma horiek bi funtzio dituzte:

• Osagarri zuzena (OZ): aditzaren esanahia osatzen du. Zer? galderari erantzuten dio.

• Zehar-osagarria (ZO): aditzaren ekintza nori zuzentzen zaion adierazten du. Nori? galderari erantzuten dio.

Osagarri zuzenak eta zehar-osagarriak komunztadura dute aditzarekin:

Ferratzaileak zaldiari ferrak jarri dizkio ZO OZ ad. pl. (komunzt.)

Subjektua Predikatua

5 Esan azpimarraturiko hitzak osagarri zuzenak ala zehar-osagarriak diren.

– Izarok gaur txiste barregarria kontatu du.

– Ikuskatzaileak txartelak eskatu dizkie bidaiariei

– Beñatek Josuri bidali dio gutuna

– Entrenatzaileak jokalariei azalpena eman die.

Bihar zuei irakasleak azterketa emango dizue.

6 Zuzendu perpausotako komunztadura-akatsak:

Nik zuei bost gozoki ekarri dizuet.

Josebak amari opari polita ekarri du.

– Iratik aholku ona eman dizkit.

– Xabi bere gurasoen baserrira joan dira bizitzera.

Aztertu perpausak

Egin perpaus hauen analisia, teoria-laukian bezala:

• Albaitariak txakurrari txertoa jarri dio.

• Ikasleei zenbait aholku eman dizkie irakasleak.

• Lehendakariak azalpen luzea eman zien guztiei.

• Begoñak irakasleari mezua bidali dio.

• Aitona umearen bila joan da eskolara.

Gogoratu

Predikatuari aditz-sintagma ere esaten zaio.

U11 183

Gaur egungo euskal literatura

Ikasturte-hasieran ikusi dugunez, euskaraz idatzitako lehen liburua

1545ekoa da. Harrezkero, zeharo aldatu da euskal literatura

Gaur egun, euskal literaturan idazle asko daude, literatura-genero guztiak lantzen dituzte, eta emakumeak gero eta leku handiagoa hartzen ari dira.

1 Irakurri olerkiok eta erantzun:

Zergatik maite nauzu?

Zergatik maite nauzu?, galdetu zenidan.

Begiradarekin egiten duzulako barre, erantzun nuen.

Hain gutxigatik?

Hainbesterengatik.

Masizi Okeita Denbele

Masizi Okeita Denbelek

Bilboko kafetegian

kafe-kikara hartu eta ezpainetara darama pentsakor.

Zer ari ote da pentsatzen

Gogoratu

Bernat Etxeparek

Linguae Vasconum Primitiae liburua idatzi zuen, 1545ean.

Goizalde Landabaso

• Zein da olerki bakoitzaren gaia? Azaldu.

• Betiko gaiak dira, ala gaur egungoak?

2  Lotu idazle bakoitza bere liburuarekin.

Masizi Okeita Denbele kafetegi honetan, urrun etxetik hain urrun, Bilbon.

Bernardo Atxaga

Leire Bilbao Itsaslabarreko etxea

Kirmen Uribe Beti iparralderantz

Jon Arretxe Galtzerdi suizida

Miren Agur Meabe Bitartean heldu eskutik

Mariasun Landa Haur-korapiloak

Juan Kruz Igerabide Xomorropoemak eta beste piztia batzuk

• Taldeka, bilatu idazle horietako bati buruzko informazioa: haren bizitza, idatzitako lanak, etab.

• Osatu idazlearen fitxa eta jarri argazkia, erakusketa bat egiteko.

Literatura-idazleak

Literatura-idazleen lanbidea ere aldatu da denborarekin. Pentsatu zertan aldatuko zen liburuak idazteko prozesua alderdi hauei dagokienez: lanerako tresneria, inprimatzeko prozesua, argitaletxeekin harremana...

EZAGUTU LITERATURA eai 184
a b

I KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema koadernoan, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasitakoa erabiliz.

Perpausa

Subjektua. Subjektuaren

funtzioa hitz hauek betetzen dute: Predikatua. Hitz hauek agertzen dira predikatuan:

Aditza: predikatuaren ... da. Nahitaezkoa da.

Adberbioak: ... eta ...

Izen-sintagma: ... funtzioa du. Nor? galderari erantzuten dio.

Izen-sintagma: ZO funtzioa du. ... galderari erantzuten dio.

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Erreparatu, erantzun eta idatzi hiru lanbideen izenak.

• Nork konponduko du bakoitza?

U11
185
a b c

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Idatzi hitz multzo bakoitza zer eremu semantikori dagokion.

a. zartagin – irabiagailu – burruntzali – eltze

b. arrosa – bitxilore – krisantemo – tulipa

c. Tripoli – Lima – Hanoi – Bamako

2 Idatzi mahai-joko en, herrialde en eta hegazti en eremu semantikoetako bosna hitz.

3 Sortu hiru familia lexiko hitz hauekin: jakintsu, pilotazale, jakituria , ikastaro, pilotari , ikasle. Adierazi zein den jatorrizko hitza.

Ortografia

4 Zuzendu perpausotako akatsak:

– Mikelek irabazi du, kirolari ona baida.

– Ane bizikletatik erori zen, ez baizebilen adi.

– Lasai, berehala joango baitgara.

– Hemen jarraitu nahi dut, pozik bait nago.

5 Osatu esaldiak aditz hauekin: igoarazi, ordainarazi, ulertarazi , janarazten

– Txikitan ez zen jatuna, eta dena … zioten.

– Azken solairuraino … ninduen.

– Lukeni egoera berria … nahi diogu.

– Gaizki aparkatu dut eta isuna … didate.

6 Osatu esaldiak, aditz arazleak erabiliz.

– Amak oker nenbilela … (ikusi) dit.

– Lagunek nekien guztia … (kontatu) didate.

– Txarto zeuden ariketak … (errepikatu) dizkizuet.

– Gaixoei sendagai guztia … (edan) nien.

Gramatika

7 Kopiatu subjektuak eta esan izenak , izenordainak ala izen-sintagmak diren:

– Tolosakoa da gure amaren lagun berria.

– Zuek korrika joan zarete eskolaraino.

– Pilotariek erraz irabazi zuten partida.

– Asteburuan Txindokira igoko gara gu.

– Barnetegiko begirale jator hura galiziarra da.

– Margolanak eder-ederrak dira.

8 Azpimarratu predikatuak eta inguratu ardatzak:

– Zintzo-zintzoa zen zure lagunaren txakur beltza.

– Dirua aurkitu zuen Idoiaren amak lurrean.

– Bi etxe eraiki dituzte langileek Bilbon.

– Hondartzako harea marroia da.

9 Aukeratu OZ dutenak, perpausoi Zer ? galdera eginez:

– Aitonak baserria saldu du.

– Mekanikariak konpondu du autoa.

– Haurrak plazan jolasten ari dira.

– Saskian utzi ditut sagarrak eta madariak.

– Edorta presaka etorri da etxera.

– Mezua bidali diot Iboneri.

10 Osatu esaldiak, OZ eta ZO erabiliz.

– Idoiak … ikusi du.

– 6. mailakoek … jaia antolatu diote.

– Gozogileek guri … eskaini digute.

– Jokinek etxean … ahaztu ditu.

– Mirenek … erosi dio … .

11 Idatzi OZ eta ZO dituzten esaldiak osagai hauekin:

zaldiak

hainbat lore hartza lau etxe

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa

bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
186

Lanbideen bilakaera

Ikusi dugu lanbideak aldatuz joan direla denboran zehar. Teknologiaren erabilera gero eta handiagoa da gure eguneroko bizitzan, eta lan-esparruan ere agerikoa da hori.

Ispilua teknikaren bidez, alderatu zuen aitona-amonen garaian zer teknologia erabiltzen ziren lanerako, eta gaur egun zein erabiltzen diren. Egin mota honetako galderak zeuen buruari, hausnarketa bideratzeko: Zer teknologia berrik erraztu ditu etxeko lanak? Eta baserriko lanak? Zer aurrerapen egon dira industrian? Eta bulegoko lanetan?

Lanbideen azoka

Taldeka, lanbideei buruzko informazio osoa eskaintzeko standak jarriko ditugu.

• Aukeratu interesa pizten dizuen lanbide bat: unitatean agertu dena zein beste bat.

• Ekarri ikasgelara lanbide horretan erabiltzen diren tresnak, arropak, osagarriak... Argazkiak, marrazkiak edo liburuak ere erabil ditzakezue lanbidearen berri emateko.

• Prestatu azalpen labur bat lanbidea aurkezteko, eta egin aurkezpena ikaskideei.

N ola ikasi dut?

1 Eskatu ikaskide bati zu ebaluatzeko, 1etik 5era, honako alderdi hauetan:

Errespetatzen ditut hitz egiteko txandak.

Parte hartzen dut ikasgelako ekintzetan.

Laguntzen diet ikaskideei.

Argi adierazten ditut zalantzak.

Laguntzen dut taldekideen artean langiro ona sortzen.

2 Azaldu zertarako balio dizuten unitatean ikasitako eduki hauek:

a) Euskalkiak hobeto ezagutzea.

b) Eskemak egiten jakitea.

c) Perpausaren osagaiak bereiztea.

d) Gaur egungo euskal literatura ezagutzea.

187 U11
1 2 3 4 5
Antzekotasunak Ezaugarri bereizgarriak Teknologiaren erabilera antzinako eta gaur egungo lanbideetan
Ezaugarri bereizgarriak

12 Bizi natura!

Uda iristear da, eta aurten ere askotariko aisialdiko ekintzak egiteko aukera izango dugu. Oporretan, jende askok aukeratzen du eguzki- eta hondartzaturismoa; hau da, ur-ertzean eguzkitan lasai egotea. Baina badaude udako oporrak naturaz inguratuta eta gorputza mugituz pasatu nahi dituztenak ere.

Turismo aktiboak horretarako aukera bikaina eskaintzen digu. Naturarekin harremanetan egoten gara, ariketa fisikoa egiten dugu, aire garbia arnasten dugu...

Eta zuk, nola igaro nahi dituzu oporrak?

Zer deritzozu?

Zer abantaila ditu turismo aktiboak?

Zer eragin du ingurumenean?

Uste duzu posible dela natura errespetatuz turismoa egitea?

Datua

Turismo aktiboa % 18 hazi da, 2022ko Turismoaren Urtekari Estatistikoaren arabera. Ingurumenarekiko kontzientzia eta aire zabaleko jarduerak egiteko interesa handitzeak turismo mota horren gorakada ekarri du.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Turismo aktiboak dituen abantailak zerrendatu, eta udarako ekintza dibertigarriak antolatzeko bidaia-agentzia bat sortuko dugu.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia:

Altxor ezkutuaren

bila

Irakurriko dugu udako abentura bat?

Ikasi hitzak

Zer dakizue hiri galduei eta altxor ezkutuei buruz?

188

Jarraibide-testua

Zertarako balio dute testu horiek?

! eai

EZAGUTU HIZKUNTZA

Publizitatea

Zeren iragarkia egingo dugu?

Ahozko esaerak Siglak, akronimoak eta laburdurak

Perpausa (III)

EZAGUTU LITERATURA

Literaturatestuak iruzkindu

189 15

Irakurgaia

Irakurri aurretik

Nahiko zenuke altxor ezkutu bat aurkitu? Bilatu beharko bazenu, non begiratuko zenuke?

ULERTU

Altxor ezkutuaren bila

Ondo hezitako edozein mutikoren bizitzan, altxor ezkutu bat bilatzeko irrika izugarria sortzen da uneren batean. Bat-batean sortu zitzaion behin irrika hori Tomi. Hortaz, Joe Harperren bila irten zen, baina ez zuen aurkitu; Ben Rugersen etxera joan, baina arrantzan ari zen. Eta, halako batean, Huckleberry Finn Eskugorri ikusi zuen. Huck prest zegoen beti edozein ekintza jostagarritarako.

—Non bilatu behar dugu altxorra? —galdetu zuen Huckek.

—Ene!, bada, leku berezietan —erantzun zuen Tomek—. Batzuetan uharteetan egoten da; beste zenbaitetan, zuhaitz lehor baten azpiko kutxa herdoilduetan, gauerdian itzala erortzen den lekuan. Baina etxe sorginduetan egoten da gehienetan.

—Eta nork ezkutatzen du?

—Lapurrek, jakina. Nork bestela, irakasleek?

—Ez dakit. Dirua nirea balitz, ez nuke ezkutatuko. Gastatu egingo nuke, eta ederto batean pasatu.

—Neuk ere horixe egingo nuke, baina lapurrek ezkutatu egiten dute.

—Eta ez dira haren bila itzultzen?

—Ez; uste dute itzuli egingo direla, baina ahaztu egiten zaie ia beti, edo hil egiten dira.

—Beraz, leku guztietan bilatu beharko dugu; izan ere, zuhaitz zahar asko daude, eta etxe sorgindu bat ere bai. Baina uda guztia beharko dugu horretarako.

—Bai; eta, zer? Pentsatu barruan ehun dolar dituen lapiko herdoildu bat aurkitzen duzula, edo diamantez beteriko kutxa ustel bat. Orduan, zer?

Hucken begiek diz-diz egin zuten:

—Niri ehun dolarrak eman. Ez dut diamanterik nahi; ez dut inoiz bat ikusi, nik dakidanez behintzat.

—Ez? Bada, erregeek pilak eta pilak dituzte.

—Ez dut erregerik ezagutzen, Tom.

—Europara joango bazina, nonahi ikusiko zenituzke.

—Tira! —ekin zuen Huckek— Nondik hasi behar dugu?

—Zer deritzozu errekaren beste aldean dagoen muinoko zuhaitz hilari?

—Ados.

190

Pikotx apurtu bat eta pala bat hartu, eta abiatu ziren.

—Esadazu, Huck, altxorrik aurkitzen badugu, zer egingo duzu zure zatiarekin?

—Bada, pastelak jango ditut eta gaseosoa edango dut egunero, eta herrira datozen zirku guztietara joango naiz. Zaude ziur primeran pasatuko dudala!

—Eta ez duzu ezer etorkizunerako aurreztuko?

—Aurreztu? Zertarako? Horrek ez du ezertarako balio. Eta zuk, Tom, zer egingo duzu zure zatiarekin?

—Beste danbor bat eta benetako ezpata bat erosiko ditut, eta koloretako gorbata bat, eta ezkondu egingo naiz.

—Ezkondu! Erotu zara, ala? Ezin da zorakeria handiagorik egin. Begira nire aitari eta amari. Liskarrean egun guztian!

Lanean ibili ziren luzaro, izerditan; baina altxorrik ez.

—Antza, ez da hemen —esan zuen Tomek—. Beste zuhaitz bat bilatu beharko da.

Eta zuhaitz lehor bat, eta beste bat… hainbat zulo egin zituzten muinoan.

—Bai arraroa, Huck! Ez dut ulertzen. Batzuetan sorginek muturra sartzen dute.

—Bai zera! Sorginek ez dute aginterik egunez.

—Egia da. Ez naiz konturatu. Hara, badakit! Nolako memeloak izan garen! Gauerdian itzala erortzen den lekuan bilatu behar da.

—Orduan hainbeste lan egin dugu alferrik.

Eta gauez itzuli ziren. Leku zehatza bilatu, eta zuloa egin zuten. Zulatu ahala, ordea, itxaropena galtzen joan ziren.

—Alferrik da, Huck —esan zuen Tomek, azkenean—; oraingoan ere huts egin dugu.

Eta etxe sorginduan saiatzea erabaki zuten.

Mark Twain, Tom Sawyerren abenturak. Anaya (moldatua)

Herdoildu: uraren edo aire hezearen eraginez, burdinaren azalean eratzen den geruza gorrixka.

Pikotx: lurra edo zorua zulatzeko lanabesa.

U12 191

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Nork kontatzen du testua?

2 Nor dira pertsonaiak? Azaldu, labur-labur, bakoitza nolakoa den.

3 Non bilatu dute altxorra bi lagunek? Idatzi leku guztiak, ordenatuta.

Idatzi testuari buruz

4 Nori bururatu zitzaion altxorraren bila hastea? Zergatik?

5 Tomen iritziz, non egoten dira altxor ezkutuak? Nork ezkutatzen ditu?

6 Azaldu zer egin nahi duen bakoitzak bere altxor zatiarekin.

7  Zer deritzo bakoitzak bestearen asmoari? Ados daude?

8 Zergatik ez du aurreztu nahi Huckek?

9 Zer dela eta ausartu da Huck sorgindutako etxera joaten?

10 Non bilatzea erabaki zuten azkenean? Zer itxura zuen leku hark?

11 Nola jarraituko ote du abenturak? Paragrafo batean, idatzi zer gertatuko den etxe sorginduan. Idatzi solasaldiak.

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

12 Tomen eta Hucken ametsa altxorra aurkitzea da. Horretarako, etxe sorginduei dioten beldurra gainditu behar dute. Lortuko ote dute? Binaka jarrita, eztabaidatu.

13 Izan duzu inoiz ikararik gustuko zerbait egiteko? Aipatu nola egin zenion aurre beldurrari eta nola sentitu zinen lortu zenuenean.

14 Altxor bat aurkituko bazenu, zer egingo zenuke? Non ezkutatuko zenuke? Nola gogoratuko zenuke non gorde duzun?

Aurkikuntza harrigarria

Nafarroako Irulegi herrixkan altxor baliotsu bat aurkitu zuten arkeologoek 2021ean; Irulegiko eskua, hain zuzen ere. Euskaraz idatzitako orain arteko dokumenturik zaharrena da. Baduzu haren berri?

• Noizkoa dela diote adituek?

• Zer mezu deszifratu ahal izan da brontzezko pieza horretan?

• Aldatu du euskararen historia, zure ustez?

192

Ikasi hitzak: hiri galduak eta altxor ezkutuak

1

Bilatu informazioa hiri hauei buruz eta erantzun:

• Non dago?

• Zer zibilizazio bizi zen han?

• Zergatik desagertu zen?

• Bisitatu daiteke gaur egun?

2 xv . eta xix . mendeen artean, hainbat galeoi hondoratu ziren, enbatak, borrokak eta piraten erasoak zirela eta. Galeoi haietan altxor baliotsuak zeuden; horietako asko itsas hondoan gelditu dira. Bilatu sei letra-zopan.

U12 193
E S M E R A L D A K K K U D Z T Z I A A A N B A R R A N R L O E S I O L O S G R R K E B G P L E P E I F T U N L M K D P F A K A A X K S I H A K X D G E T Z L K Z T O X K O B R E A
Machu
Picchu Palenque Ponpeia Petra Babilonia Persepolis

Jarraibide-testua KOMUNIKATU

Jarraibide-testuetan zerbait egiteko urratsak edo jarraibideak azaltzen dira, ahoz zein idatziz. Urratsak edo ekintzak ordenatuta egoten dira, egitura eskematikoa izaten dute, eta lokailuak erabiltzen dira ordena adierazteko.

Jarraibide-testuak dira, adibidez, jolasen arauak, gailuak erabiltzeko jarraibideak, esperimentu baten urratsak…

1  Entzun eta osatu jolasaren datu orokorrak.

• Jolasaren izena: …

• Parte-hartzaileen kopurua: …

• Iraupena: …

• Materiala: ...

• Helbur ua: ...

2 Nola jolasten da? Ordenatu urratsak.

Ondoren, jokalari bakoitza uztai baten barruan kokatuko da, zutik. Lekurik gabe gelditu den jokalaria biribilaren erdiko uztaian jarriko da.

Kanpoan dagoenak «Zergatik?» galdetuko dio, eta barrukoak zergatia azalduko du; adibidez: «…begi urdinak dituzulako».

Jarraian, tokirik gabe gelditu dena erdira joango da, eta «zure laguna naiz» esango dio berriro.

Horrelako kasuetan, jokalari guztiek mugitu beharko dute beste uztai baten bila.

Batzuetan, kide guztiek dituzten ezaugarriak esan daitezke, hala nola «Bi belarri dituzulako».

Lehenik, biribil bat egingo dugu, uztaiak erabiliz. Uztai bat biribilaren erdian jarriko dugu.

Biribilaren erdian geratu dena beste kide baten aurrera joan, eta «Zure laguna naiz» esango dio.

Udako jolasak

Orduan, ezaugarri bera duten biribileko jokalari guztiek lekua aldatu, eta beste uztai bat bilatu beharko dute.

Uda garai ederra da aire zabalean jolasteko: hondartzan, parkean, igerilekuan zein herriko plazan.

Taldeka, aukeratu naturaz inguratuta jolasteko moduko jolas bat, eta prestatu arauen azalpena. Gero, azaldu gainerako ikaskideei. Taldekide guztiok azaldu beharko duzue zerbait: jolasaren datu orokorrak, arauak urratsez urrats…

194

KOMUNIKATU

Publizitate aren helburua bezeroak erakartzea da, modu jakin batean jokatu edo zerbait eros dezaten. Iragarkia da publizitate-testurik ohikoena; iragarkietan hizkera erakargarria erabiltzen da, baita literatura-baliabideak ere: konparazioa, pertsonifikazioa, metafora…

ABENTURAZ ABENTURA,

HAU DA LILURA!

ABENTURA-UDALEKUAk ARABAN

10 eta 12 urte arteko gaztetxoentzat

Data: Uztailak 5-12 eta uztailak 12-19

Zuhaitzek, bidezidorrek eta basoko animaliek naturako istorioak kontatuko dizkizute.

Ingurumen-zientzietako ikasgai paregabea.

Zure bizitzako esperientzia izango da!

Lakua

Tirolina

Eskatu informazioa:

Kanpina

Ibili munduan bidaia-agentzia

www.ibilimunduan.eus 5669854

Gogoratu

Iragarkiek eslogana izaten dute: esaldi laburrak eta deigarriak.

Nor da iragarkiaren igorlea? Eta hartzailea?

Zein da eslogana?

Hiru literatura-baliabide ageri dira iragarkian. Identifikatu eta azaldu.

Zer argazki edo marrazki erantsiko zenioke iragarkiari?

2 Taldeka, aztertu komunikabideetan eta herrian ageri diren iragarkiak. Komentatu eta identifikatu ezaugarri nagusiak: zein den eslogana, literatura-baliabiderik dagoen…

Gure herriaren publizitatea

Udako oporren atarian gaude, eta garai horretan oso ohikoa da txangoak eta bidaiak egitea. Imajinatu bisitari batzuk zure herrira iritsi direla.

• Zer ekintza gomendatuko zenieke? Badago turismo aktiborako eskaintzarik zuen herrian?

• Bin aka jarrita, idatzi iragarki labur bat turistek zuen herrian eguna pa

satzeko. Erabili literatura ­ baliabide bat gutxienez.

U12 195
Publizitatea
1 Erreparatu iragarkiari eta erantzun galderei.

Ahozko esaerak

Esapideak eta atsotitzak

Esapideak adierazkortasun handiko esaldiak dira. Ahozko hizkeran sarri erabiltzen ditugu: Etxe sorgindua lekutan dago!

Atsotitzak esaldi errimadunak dira. Ahoz heldu zaizkigu, belaunaldiz belaunaldi, eta irakaspena dute: Guztien adiskide dena ez da inorena.

1 Lotu esapide bakoitza bere esanahiarekin.

Txintik ez esan

Zirt edo zart egin

Praketan kabitu ezinik egon

2

Oso harro egon

Hizketan ibili

Ezer ere ez esan

Mingaina astindu Erabaki

Pentsatu eta binaka jarrita komentatu  Binaka jarrita, ordenatu hitzak eta osatu atsotitzak. Gero, azaldu zer testuingurutan erabil daitekeen bakoitza.

– guztiak / Zuri / irin. / dira / ez

– gogorrari / zorrotza. / hagin / Ogi

– bizitza / Ametsik / izarrik / gaua. / gabeko / gabeko

– buruan / munduan. / ibili / eta / Txapela

Erdarakadak

Erdarakada esaten zaie beste hizkuntza batzuetatik kopiatutako egiturei, hitzei edo esapideei. Euskaraz oso ohikoak dira, eta erdarakada gehienak euskararen eta gaztelaniaren arteko elkarbizitzaren ondorio dira.

3 Berridatzi esaldiak, euskarazko egitura jatorrak erabiliz.

– Hondartzara joateko gogoak dauzkat.

– Erori naiz eta min egin naiz orkatilan.

– Medikuak forman nagoela esan dit.

– Paris Frantzian kokatzen da.

– Lasai egon, beranduago deituko dizut.

– Maite bilduta dago.

Itzulpen jatorrak

Adierazi honako hauek euskara jatorrean:

Tomar el pelo Merecer la pena Encontrarse mal

¡ 196
EZAGUTU HIZKUNTZA

Siglak, akronimoak eta laburdurak

Gogoratu siglak , akronimoak eta laburdurak zer diren, eta ikasi nola idatzi behar ditugun:

Siglak multzo bateko hitzen hasierako letrekin osatzen dira. Adibidez: EB (Europar Batasuna). Siglak letra larriz idatzi ohi dira, eta deklinatu egin daitezke. Deklinabidemarka zuzenean erasten zaie, letra xehez: EITBk programazioa aurkeztu du.

Akronimoak sigla mota bat dira, eta hainbat hitzen zatiak batuz sortzen dira. Esaterako: Emakunde (Emakumearen + Erakunde). Normalean hasierako letra bakarrik idazten da larriz. Deklinatu egiten dira, deklinabide-markak zuzenean erantsiz: Emakundeko presidentea etorri da.

Laburdurak hitz bati zenbait letra kenduz sortzen dira: k. (kalea); pl. (plaza) … Letra xehez idazten dira, puntua dute amaieran eta gehienetan ez da komeni deklinatzea.

1 Idatzi hitz multzo bakoitzari dagokion sigla.

a) Euskal Herriko Nekazarien Elkartea: ...

b) Orotariko Euskal Hiztegia: …

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: …

d) Europako Agiri Bakuna: …

e) Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: …

f) Euskal Gramatika. Lehen Urratsak: ...

2 Berridatzi, azpimarraturiko hitzen ordez siglak erabiliz.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak profesionalak dira.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza Gasteizen dago.

Abiadura Handiko Trenak bi hiri lotzen ditu.

Ingelesa ikastera Hizkuntza Eskola Ofizialera joan naiz.

Josunek Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundean egiten du lan.

Nazio Batuen Erakundeak gosearen aurkako neurriak hartu ditu.

3 Idatzi hitz hauen laburdurak:

segundo ezker ekonomia

igande

juntagailu etorbide

4  Bilatu akronimo hauen esanahia eta idatzi koadernoan: Eudel, Benelux, Europol , Radar.

Gogoratu

Siglak eta akronimoak ez dira berdin ahoskatzen:

• Siglak, normalean, letraka ahoskatzen dira: EITB (e-i-te-be) .

• Akronimoak izen arrun tak bezala ahoskatzen dira: Eudel

U12
197

Perpausa (III)

Perpaus motak

Hiztunaren jarrera ren arabera, hainbat perpaus mota daude:

Adierazpen-perpausak: informazioa ematen dute.

Baiezkoak (Hucken begiek diz-diz egiten zuten) ala ezezkoak (Lagunek ez zuten altxorra aurkitu) izan daitezke.

Galde-perpausak: galderak egiteko erabiltzen dira. Galdera-marka (?) jartzen zaie amaieran: Ez duzu ezer aurreztuko etorkizunerako?

1 Adierazi zer motatakoak diren perpaus hauek:

– Bai albiste ona!

– Izeba Ixone ez da autoz etorri Bilbora.

– Malen, etorriko zara nire urtebetetze-festara?

2 Osatu solasaldia, adierazitakoa kontuan hartuz.

—… (galde-perpausa)

—… (ezezko adierazpen-perpausa)

—… (harridura-perpausa)

—... (baiezko adierazpen-perpausa)

Interjekzioak

Harridura-perpausak: harridura, beldurra, poza… adierazten dute.

Harridura-marka (!) daramate: Hau da nekea!

Aginte-perpausak: aginduak eta aholkuak emateko erabiltzen dira. Batzuetan, harriduramarka (!) daramate: Tom, hartu pala lehenbailehen!

– Etor zaitez behingoz, Amaia!

– Baserriko sagarrekin konpota egin genuen.

– Non utzi duzu hortzetako eskuila?

Interjekzioak zirrarak adierazten dituzten hitzak dira: poza (Ja-jai!) ; mina (Ai!) ; harridura (Ene!) ; adorea (Aupa!) ; arreta eska tzea (Aizu!) ; nolabaiteko adostasuna adieraztea (Tira!)

3 Zer adierazten du interjekzio bakoitzak?

Kontxo! Eup! Demontre! Arranopola!

Arraioa! Buf!

4 Orri birakaria  Idatzi interjekzioa duten perpausak egoera hauetarako:

Pozik zaude Edorta filma ikustera datorrelako.

Egunkarian irakurri duzun zerbaitek harrituta utzi zaitu.

Zorua bustita dagoela ohartarazi nahi diozu norbaiti.

Laguna zaratarik egin gabe sartu da ikasgelara eta ikaratu egin zaitu.

– Harrituta zaude lurrean diru piloa aurkitu duzulako.

Hara! Ixo!

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 198

Perpaus bakunak eta elkartuak

Perpaus guztiek aditza behar dute. Aditz-kopuru aren arabera, perpausak bakunak edo elkartuak izan daitezke.

• Perpaus bakun ek aditz bakarra dute: Tom lagunaren etxera joan zen .

• Perpaus elkartu ek aditz bat baino gehiago dute: Tomek Huckelberry ikusi zuen eta elkarrekin altxorra bilatu zuten

Perpaus elkartuak sortzeko, juntagailuak erabiltzen ditugu. Juntagailuak esanahiaren arabera sailka daitezke:

• Ideiak lotzeko: eta erabiltzen dugu.

• Aukera adierazteko: edo, ala erabiltzen ditugu.

• Aurkako ideiak adierazteko: baina erabiltzen dugu.

5 Esan perpaus hauek bakunak ala elkartuak diren:

Anek pastel gozoak erosi ditu okindegian.

– Kafea hartuko duzu, ala nahiago duzu infusioa?

– Masustak bilduko ditugu mendian.

– Aitorrek ordenagailu berria erosi du eta oso pozik dago.

– Parisen egon ginen, baina ez nuen Eiffel dorrea ikusi.

– Entzun arretaz, edo ez duzu ezer ikasiko.

6 AOEL  Inguratu juntagailuak eta sailkatu esanahiaren arabera.

– Etxean geldituko zara, ala gurekin zatoz azokara?

– Miren antzokira joan da eta Maddik erosketak egin ditu.

– Nik horixe esan nion, baina hark ez zidan erantzun.

– Jantzi bufanda, edo hotz handia pasatuko duzu.

– Zinemara joango gara eta etxera itzuliko gara ostean.

– Ez nengoen ziur, baina baietz esan nion azkenean.

Tortilla afalduko dugu ala nahiago duzu pizza?

Erabili juntagailuak

Berridatzi perpausak, adierazitako juntagailuak erabiliz.

– Soinekoa polita da. Soinekoa txikiegi duzu. (baina)

– Ane eskolara sartu zen. Anek atezaina agurtu zuen. (eta)

– Bizikletaz etorriko zara? Oinez etorriko zara? (ala)

– Irakurri enuntziatua. Ez duzu ariketa ondo egingo. (edo)

– Ikerrek telebista piztu zuen. Ikerrek film bat ikusi zuen. (eta)

– Telefonoz deitu nizun. Ez zenidan hartu. (baina)

ala juntagailua galdeperpausetan erabiltzen dugu.

U12 199
Gogoratu

Literatura-testuak iruzkindu

Literatura-testuen iruzkin etan honako hau biltzen dugu: testuei buruzko informaziorik garrantzitsuena eta sentiarazten digutena. Eleberri edo ipuin baten iruzkina egiteko, jarraitu urratsoi:

• Egin fitxa txiki bat datu nagusiekin (izenburua, egilea…)

• Kontatu argumentua labur-labur.

• Azaldu iritzia; gustatu zaizun ala ez, zergatik…

Laburpena

Izenburua: Tom Sawyerren abenturak

Idazlea: Mark Twain

Generoa: abenturazko eleberria

Istorioa Amerikako Estatu Batuetan gertatzen da, xix. mendean. Tom Sawyer izeneko mutikoa izeba Pollyrekin bizi da, Mississippi ibaiaren ertzean. Tom mutil argia da, baina ez du atsegin eskolara joatea. Gauez leihotik ihes egin, eta hainbat abentura bizi ditu bere lagun Huckelberry Finnekin.

Iritzia

Eleberri dibertigarria iruditzen zait. Sasoi hartako umeen bizimodua ezagutzeko aukera ematen digu. Zirraraz beteriko abenturak kontatzen ditu, jakin-mina pizten du eta batzuetan beldurgarria ere bada. Tomen eta Hucken arteko adiskidetasuna hunkigarria iruditzen zait. Irakurterraza eta udarako paregabea!

• Fitxan ageri direnak ez ezik, gehituko zenuke beste daturik ere? Zein?

• Kontatzen du iruzkinak zein den eleberriaren amaiera? Zergatik egin ote du hori idazleak?

• Iritzi ona ala txarra du? Piztu zaizu liburua irakurtzeko gogoa?

Udarako liburu-erakusketa

Denon artean, udan irakurtzeko moduko liburuen erakusketa egingo duzue. Horretarako, binaka jarrita, aukeratu biok irakurritako eleberri bat eta egin testu-iruzkina, goiko eredua kontuan hartuta. Gero, aurkeztu ikaskideei.

Gogoan hartu!

Udan oso atsegina izaten da aire zabalean liburuak irakurtzea: zuhaitz baten gerizpean, itsasertzean olatuen soinuarekin...

EZAGUTU
eai 200
LITERATURA
1 Taldeka interpretatu  Irakurri iruzkin hau arretaz eta erantzun:
ElEbErriarEn fitxa
Tom Sawyerren erretratua

I KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzuna kontuan hartuz eta adibideak jarriz.

Hiztunaren jarreraren arabera

Perpausak

Aditzkopuruaren arabera

• Bakunak:

• Elkartuak: … Perpaus elkartuak sortzeko, ... erabiltzen ditugu.

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Azaldu esapide hauetako bakoitza zer egoeratan erabil daitekeen:

Lagunak aho bete hortz gelditu ziren.

Jai dugu, Tom!

Altxorra aurkituko dugu, kosta ala kosta.

U12
201
… • • … • …
• • •
• • ...

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Lotu esanahi bereko esapideak. lur jota gelditu etorri handia izan hitz-jarioa izan antzarak ferratzera bidali jo eta ke ibili behea jota gelditu pikutara bidali buru-belarri aritu

2 Osatu atsotitzak hitz-bikote hauekin: eguzki-heda, herrian-alkate, eguna-iluna, zentzuna-entzuna, loarin . Gero, azaldu esanahia.

– Itsuen …, begibakarra …

– Ongi ... egiteko, ... afaldu.

– Denean …., oihalak …

– Umearen …, etxean …

– Abenduko ..., argitu orduko ...

3 Berridatzi esaldiak, erdarakadak parentesi barruko hitzekin ordeztuz.

– Siesta ederra bota dut. (egin)

– Istripu garrantzitsu bat izan da. (larri)

– Gol berri bat sartu dute. (beste)

– Kasu gehienak Araban eman dira. (gertatu)

– Anaia eta biok ondo eramaten gara. (konpondu)

Ortografia

4 Esan honako hauek siglak, akronimoak ala laburdurak diren: etab

AEB AEK oh.

5 Zuzendu esaldiotako akatsak eta arrazoitu:

– DBH-ko 1. mailara joango gara datorren urtean.

– Etxeberria and: Zuregana jotzen dugu…

– EUROPOLEN egoitza Holandan dago.

– eaeKO hauteskundeak izango dira laster.

– Hauxe da nire helbidea: Artea Pas 14.

– R.a.d.a.r. bidez kon trolatzen dira hegazkinen mugimenduak.

Gramatika

6 Jarri puntuazio-markak eta esan zer motatako perpausak diren:

– Iruneren lehengusua Ean bizi da

– Egon zarete Turkian inoiz

– Nekane, garbitu hortzak berehala

– Ez dakigu nork lapurtu duen eskultura

– Nolako eguraldi kaxkarra

7 Azaldu perpausotako interjekzioen esanahia:

– Uf! Leher eginda nago.

– Tira, azkenean ez da hain larria izan.

– Arrazoia duzu, demontre!

– Kontxo! Begira lurrean zer dagoen.

8 Esan perpaus hauek bakunak ala elkartuak diren:

– Zuk nire koadernoan idatzi duzu.

– Txalupa hartu zuten eta itsasoratu egin ziren.

– Saioak animaliak maite ditu.

– Sartu ohera behingoz eta itzali argia.

– Ez naiz aberatsa, baina etxea erosi dut.

9 Osatu perpausak, juntagailuak erabiliz.

– Gustuko duzu hondartza … nahiago duzu mendia?

– Amaitu gosaria bizkor … autobusa galduko duzu.

– Txalupa hartu zuten … itsasoratu egin ziren.

– Asko ikasi zuen … ez zuen gainditu.

– Oslora joan ginen ... gaztelua ikusi genuen.

Semaforoa.

erantzuna badakizu

laguntzarik behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
202
UEMA Unesco
Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

Murgildu turismo aktiboan

Zer egin nahi duzu uda honetan? Animatzen zara abentura zirraragarriak bizitzera? Praktikatu itsas kirolak, egin ibilaldiak familiarekin edo aritu abentura- kiroletan!

Izan ere, turismo aktiboa egiteak alde on asko ditu, bai geuretzat, bai ingurumenarentzat. Zein bururatzen zaizkizu? Erabili Alderdi guztiak aztertu teknika, eta zerrendatu turismo aktiboaren abantailak.

Udako planen bidaia-agentzia

Orain, bidaia-agentzia bat dugula imajinatuko dugu, uda honetarako plan bereziak antolatzeko.

• Taldeka, pentsatu proposamen dibertigarri bat, aurtengo udan ikaskideekin egiteko.

1. abantaila

Aire arnastengarbiadugu.

5. abantaila ...

Turismo aktiboa

2. abantaila ...

3. abantaila

• Osatu publizitate ­ orri bat zuen proposamenarekin, eta erakutsi beste taldeei.

• Zein atsegin duzue gehien? Plan dibertigarriena zein den bozkatu dezakezue.

ola ikasi dut?

Danza y movimiento

4. abantaila

Turista arduratsua izateko aholkuak:

• Eraman botila berrerabilgarria, ur-botilarik erosi beharrik ez izateko.

• Mugitu garraio publikoan.

• Ez utzi zaborrik; bildu sortzen dituzun hondakinak, eta birziklatu!

1 Azaldu zertarako balio dizuten unitatean ikasitako eduki hauek:

a) Jarraibideak ahoz ematea.

b) Publizitate-testuak ezagutzea.

c) Esapideak, atsotitzak eta erdarakadak bereiztea.

Entonación canciones

d) Siglak, akronimoak eta laburdurak zer diren jakitea.

e) Perpaus motak bereiztea.

f) Literatura-testuak iruzkintzea.

Acompañamiento con percusión

Dictado musical Interpretación con la auta

2 Datorren ikasturtean DBHra joango zara. Aldi berri bat hasi, eta LHn ikasitako guztia erabili beharko duzu. Kopiatu erregela hau koadernoan, eta adierazi non zeunden ikasturte-hasieran eta non zauden orain. Gero, erantzun galderei.

EUSKARAREN ERREGELA

Hemen nengoen

Honaino heldu naiz

• Ikasgaiaren zer alderdi gustatu zait gehien?

er izan da zailena?

er egin dezaket hobetzeko? 12345678910

203 U12
N
0

1

Begiratu irudiei

Erreparatu bi argazki hauei:

2

Historian zehar lan jakin batzuk gizonenak izan dira, eta beste batzuk, emakumeenak. Zer deritzozu horri? Azaldu zure ikuspegia iritzi-artikulu labur batean.

3 Osatu, parentesi barrukoak erabiliz.

– Trena … (modu-aditzondoa) sartu da geltokira.

– Saregileek … (adizlaguna) egiten dute lan.

– (Denbora-aditzondoa) tren-geltoki berria ireki zuten.

Itsasontziak … (adizlaguna) heldu dira.

(Leku-aditzondoa) dago Irungo tren-geltokia.

(Iritzi-aditzondoa) Bilboko trena atzeratu egingo da.

4

Inguratu eta kopiatu perpausotako galdegaiak:

Txilibitua jo du tren-geltokiko buruak.

Bermeoko saregileek sei metro sare konpondu dituzte.

– Berandu heldu dira bidaiariak geltokira.

– Marinelak portutik goizeko ordu bietan atera dira.

5

Adierazi zer ordena motatan dauden aurreko ariketako esaldiak. Gero, aldatu ordena.

204 BERRIKUSPENA
Deskribatu, 2-3 lerrotan, argazkietako lanbideak.
Saregileak Tren-geltokiko burua

6

Osatu perpausak osagarri zuzenaz eta zehar-osagarriaz.

– Arrantzaleek … ekarri dizkiete …

Tren-ikuskariak … eskatu dizkie …

Itsasontziko kapitainak … erosi dio …

– Tren-geltokiko bozgorailutik … eman diete …

7

Osatu esaldiak, bait- erabiliz.

– Ontzia ez da itsasoratu, eguraldi txarra … (dago)

Zuri galdetu dizugu, zu … (zara) burua.

Etorri nire bila, oraindik portuan … (nabil)

– Berandu heldu ginen, trena galdu … (genuen)

8

Adierazi azpimarraturiko hitzen laburdura.

– Durangoko tren-geltokia: Ezkurdi etorbidea , 4 zenbakia

– Altuna andrea eta Lasa jauna itsasontzian daude.

– Telefonoa geltokiaren sarreran dago.

9

Sailkatu hitz hauek, eremu semantikoa kontuan hartuta:

bagoi – katenaria – enbata – burdinbide – txartel-zulatzaile

kofradia – kai – zamaketari – geraleku – traineru

Trenaren mundua Itsasoaren mundua

Jolasen txokoa

Aurkitu atsotitza zaldiaren jolasarekin. Gero, azaldu zer esanahi duen eta zer egoeratan erabil daitekeen.

Jarraibideak:

Zaldia L bat osatuz mugitzen

da: egin aurrera bi lauki

horizontalean eta bat

bertikalean, edo bi bertikalean

eta bat horizontalean. Hasiera: inguratuta dagoen letra.

205 HIRUHILEKOA 3
E TA ZU BE GO JA LA E GIN I DU ZAN TI NA NA.

ITZALAPROIEKTUAK UZTENDUTEN

ETA ONDOREN, ZER?

Nola leheneratzen dira erretako basoak?

Ekin dezagun!

Telebista-programa bat grabatuko dugu, basosuteen ondoren gertatzen denari buruz.

Talde handian, gai hauei buruz hitz egingo dugu:

Suteak gertatu ostean, zer egin daiteke?

Zer eragin dute suteek biodibertsitatean?

Zer ondorio dituzte lurzoruan?

Natura-baliabideak soilik galtzen dira suteekin?

Ezagutzen duzue bizi zareten inguruan erre den mendi-eremurik? Nola dago orain?

Zenbat denbora pasatu da?

Zer diote adituek?

Idatzi ideia-jasan aipatu dituzuen burutapenak.

Baso-suteek, paisaiari eta landarediari eragiteaz gain, badituzte beste ondorio batzuk ere.

Ikertu zer ondorio dituzten floran, faunan, lurzoruan, uretan… Zer egin daiteke mendia leheneratzeko?

Banatu ideia-jasan aipatu diren gaiak taldetan, bakoitzak suteekin lotutako alderdi bati buruz ikertzeko.

Informazioa izateak ekoarduratsuagoak izaten lagunduko digu!

1
P ENTSATU D
T hink
esign 2 DISEINA T U
EZAGUTU DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA Birika berdea

EGIN

3 M aker

Aukeratutako informazioa laburbilduko dugu, eta gure ikus-entzuleek erraz ulertzeko moduan idatziko dugu; baina, adi, ez galdu zehaztasun zientifikoa.

Banatu ardurak ikaskideen artean: grabazioa, argia, soinua, aurkezleak, gidoilariak, zer irudi erabiliko dituzuen, Interneteko bideorik txertatuko duzuen…

Bilatuko dugu programan parte hartuko duen profesionalen bat?

Dena antolatu duzue? Has gaitezen grabatzen!

Telebista-programa hau egitearen helburua ikasi duguna dibulgatzea da, jendea ingurumen-arazo larri horrekin sentsibiliza dadin.

Jarri data zuen programaren emanaldiari: ikasgelan edo eskolako aretoan proiekta dezakezue; edo udalean eska dezakezue areto handiago bat erabiltzeko baimena; eskolako webgunean ere jar daiteke, edo tokiko telebistan partekatu…

Telebista-programarik ikusiena izango da!

Honela sentitu gara basosuteek dituzten ondorioak

ezagutu ostean: …

3. HIRUHILEKOA
4 PRESENTA S tage AURKEZTU T est EGIAZTAT U 5

Deklinabidea

Izenaren deklinabidea

• Izen arruntak:

– Bizigabeak: kale (bokala amaieran); haran (kontsonantea amaieran).

– Bizidunak: asto (bokala amaieran); lagun (kontsonantea amaieran).

• Izen bereziak:

– Bizigabeak: Bilbo (bokala amaieran); Gasteiz (kontsonantea amaieran).

– Bizidunak: Idoia (bokala amaieran); Jon (kontsonantea amaieran).

IZEN ARRUNTA IZEN BEREZIA

MUGATU SINGULARRA MUGATU PLURALA MUGAGABEA MUGAGABEA

NOR astoa laguna kalea harana astoak lagunak kaleak haranak asto lagun kale haran

NORK astoak lagunak kaleak haranak astoek lagunek kaleek haranek astok lagunek kalek haranek

NORI astoari lagunari kaleari haranari astoei lagunei

kaleei haranei astori laguni kaleri harani

NOREN astoaren lagunaren kalearen haranaren astoen lagunen kaleen haranen astoren lagunen kaleren haranen

NOREKIN astoarekin lagunarekin kalearekin haranarekin astoekin lagunekin kaleekin haranekin astorekin lagunekin kalerekin haranekin

NORENTZAT astoarentzat lagunarentzat kalearentzat haranarentzat astoentzat lagunentzat kaleentzat haranentzat astorentzat lagunentzat kalerentzat haranentzat

NON

––kalean haranean

NONDIK ––kaletik haranetik

NORA ––kalera haranera

NONGO ––kaleko haraneko

––kaleetan haranetan

––kaleetatik haranetatik

––kaleetara haranetara

––kaleetako haranetako

Idoia Jon Bilbo Gasteiz

Idoiak Jonek Bilbok Gasteizek

Idoiari Joni Bilbori Gasteizi

Idoiaren Jonen Bilboren Gasteizen

Idoiarekin Jonekin Bilborekin Gasteizekin

Idoiarentzat Jonentzat Bilborentzat Gasteizentzat

––kaletan haranetan ––Bilbon Gasteizen

––kaletatik haranetatik ––Bilbotik Gasteizetik

––kaletara haranetara ––Bilbora Gasteizera

––kaletako haranetako ––Bilboko Gasteizeko

NORENGAN astoarengan lagunarengan ––astoengan lagunengan ––astorengan lagunengan

NORENGANA astoarengana lagunarengana ––astoengana lagunengana ––astorengana lagunengana

NORENGANDIK astoarengandik lagunarengandik ––astoengandik lagunengandik ––astorengandik lagunengandik

ZEREZ astoaz lagunaz kaleaz haranaz astoez lagunez kaleez haranez astoz lagunez kalez haranez

––Idoiarengan Jonengan ––

––Idoiarengana Jonengana ––

––

Idoiarengandik Jonengandik ––

Idoiaz Jonez Bilboz Gasteizez

Erakusleen deklinabidea

SINGULARRA PLURALA

Hurbil Tartean Urrun Hurbil Tartean Urrun

NOR hau hori hura hauek horiek haiek

NORK honek horrek hark hauek horiek haiek

NORI honi horri hari hauei horiei haiei

NOREN honen horren haren hauen horien haien

NOREKIN honekin horrekin harekin hauekin horiekin haiekin

NORENTZAT honentzat horrentzat harentzat hauentzat horientzat haientzat

NON honetan horretan hartan hauetan horietan haietan

NONDIK honetatik horretatik hartatik hauetatik horietatik haietatik

NORA honetara horretara hartara hauetara horietara haietara

NONGO honetako horretako hartako hauetako horietako haietako

NORENGAN honengan horrengan harengan hauengan horiengan haiengan

NORENGANA honengana horrengana harengana hauengana horiengana haiengana

NORENGANDIK honengandik horrengandik harengandik hauengandik horiengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ honetaz horretaz hartaz hauetaz horietaz haietaz

Izenordainen deklinabidea

Ni Hura Gu Zu Zuek Haiek

NOR ni hura gu zu zuek haiek

NORK nik hark guk zuk zuek haiek

NORI niri hari guri zuri zuei haiei

NOREN nire haren gure zure zuen haien

NOREKIN nirekin harekin gurekin zurekin zuekin haiekin

NORENTZAT niretzat harentzat guretzat zuretzat zuentzat haientzat

NORENGAN ni(re)gan harengan gu(re)gan zu(re)gan zuengan haiengan

NORENGANA ni(re)gana harengana gu(re)gana zu(re)gana zuengana haiengana

NORENGANDIK ni(re)gandik harengandik gu(re)gandik zu(re)gandik zuengandik haiengandik

ZEREZ/ZERTAZ nitaz hartaz gutaz zutaz zuetaz haietaz

Deklinabidea

Aditzak

Definizioa eta motak

Aditzek ekintzak, egoerak edo gertaerak azaltzen dituzte. Bi motatakoak izan daitezke:

• Aditz jokatuak: pertsona eta aldia adierazten dituzte: etorri gara (gu, orainaldia).

• Aditz jokatugabeak: ez dituzte pertsona eta aldia adierazten: irakurri, joatea, saltzeko…

Aditz jokatuak

Aditz jokatuak hiru motatakoak izan daitezke:

• Aditz trinkoak. Hitz bakarreko aditzak dira. Adibidez: dator, goaz, dakite… Hitz horretan dago bilduta aditzaren informazio guztia (pertsona, aldia…).

Adibidez: noa (ni, orainaldia).

• Aditz perifrastikoak. Bi hitzez osatuta daude: aditz nagusia eta aditz laguntzailea. Esaterako: heldu gara. ad. nagusia ad. laguntzailea

Aditz nagusiak esanahia adierazten du (heldu = leku batera iritsi), eta aditz laguntzaileak gainerako guztia: pertsona, aldia (gara = 1. pertsona plurala gu, orainaldia).

• Aditz-lokuzioak. Hiru hitzez osatuta daude: izena, aditz nagusia eta aditz laguntzailea. Adibidez:

Manexek negar egin du izena ad. nagusia ad. laguntzailea

Izena aditzaren zatia da beti. Honako hauek dira aditzlokuzioetan erabilitako aditz nagusiak: izan, egin, eman, hartu. Adibidez: behar izan, lo egin, lotsa eman, parte hartu.

Aditzaren aspektua

Aditzaren aspektuari esker dakigu aditzaren ekintza amaituta dagoen ala ez.

• Aditz perifrastikoetan aspektua aditz nagusian adierazten da, eta hiru motatakoa izan daiteke:

– Burutua: ekintza bukatuta dago. Adibidez: esan du, bidali diot.

– Burutugabea: ekintza amaitu gabe dago. Esaterako: altxatzen naiz, egiten zuten.

– Geroaldikoa: ekintza oraindik ez da gertatu. Adibidez: deituko dizut, joango gara.

• Aditz trinkoetan, aspektua bi motatakoa izan daiteke:

– Betikotasuna: aditzaren ekintza ez da denboran aldatzen: Milan Italian dago

– Puntukaritasuna: aditza unean bertan gertatzen da: Maiderrek gona berdea darama.

Aditzaren aldia

Aditzaren aldiak ekintza noiz gertatzen den adierazten du. Aditz perifrastikoetan aldia aditz laguntzailean adierazten da:

• Oraina: ekintza egunean bertan gertatzen da: ikasi dut, galdu gara…

• Iragana: ekintza iraganean gertatu da: deitu nuen, sartu zineten

• Hipotetikoa: ekintza agian gerta daiteke: etor liteke, egingo nuke…

Aditzaren modua

Aditzaren moduak hiztunaren jarrera adierazten du:

• Indikatiboa: ekintza errealak adierazten ditu: joan ginen, salduko dut…

• Ahalerak zerbait egiteko aukera, gaitasuna edo baimena adierazten du: egin dezaket, joan zaitezke…

• Baldintza: zerbait egiteko baldintzak azaltzen ditu: Elurra bada, etxean geldituko gara…

• Subjuntiboa: nahiak, helburuak eta aholkuak adierazten ditu: joan nadin, ikas dezazuen..

• Agintera aginduak emateko erabiltzen da: joan zaitezte, egin ezazue…

Aditzak

Aditz laguntzailea

IZAN

Orainaldia Lehenaldia

ni naiz nintzen

hura da zen

gu gara ginen

zu zara zinen

zuek zarete zineten

haiek dira ziren

ETORRI

Orainaldia Lehenaldia

ni nator nentorren

hura dator zetorren

gu gatoz gentozen

zu zatoz zentozen

zuek zatozte zentozten

haiek datoz zetozen

JOAN

Orainaldia Lehenaldia

ni noa nindoan

hura doa zihoan

gu goaz gindoazen

zu zoaz zindoazen

zuek zoazte zindoazten

haiek doaz zihoazen

IBILI

Orainaldia Lehenaldia

ni nabil nenbilen

hura dabil zebilen

gu gabiltza genbiltzan

zu zabiltza zenbiltzan

zuek zabiltzate zenbiltzaten

haiek dabiltza zebiltzan

EGON

Orainaldia Lehenaldia

ni nago nengoen

hura dago zegoen

gu gaude geunden

zu zaude zeunden

zuek zaudete zeundeten

haiek daude zeuden

EDUKI

ERAMAN

Orainaldia Lehenaldia Orainaldia Lehenaldia

nik daukat dauzkat neukan neuzkan daramat daramatzat neraman neramatzan

hark dauka dauzka zeukan zeuzkan darama daramatza zeraman zeramatzan

guk daukagu dauzkagu geneukan geneuzkan daramagu daramatzagu generaman generamatzan

zuk daukazu dauzkazu zeneukan zeneuzkan daramazu daramatzazu zeneraman zeneramatzan

zuek daukazue dauzkazue zeneukaten zeneuzkaten daramazue daramatzazue zeneramaten zeneramatzaten

haiek daukate dauzkate zeukaten zeuzkaten daramate daramatzate zeramaten zeramatzaten

Aditzak

Aditz laguntzailea

NOR

Orainaldia Lehenaldia

ni naiz nintzen

hura da zen

gu gara ginen

zu zara zinen

zuek zarete zineten

haiek dira ziren

NOR-NORI

Orainaldia (hura)

Orainaldia (haiek) Lehenaldia (hura) Lehenaldia (haiek)

niri zait zaizkit zitzaidan zitzaizkidan

hari zaio zaizkio zitzaion zitzaizkion

guri zaigu zaizkigu zitzaigun zitzaizkigun

zuri zaizu zaizkizu zitzaizun zitzaizkizun

zuei zaizue zaizkizue zitzaizuen zitzaizkizuen

haiei zaie zaizkie zitzaien zitzaizkien ni hura gu zu zuek haiek

nik – dut – zaitut zaituztet ditut

hark nau du gaitu zaitu zaituzte ditu

guk – dugu – zaitugu zaituztegu ditugu

zuk nauzu duzu gaituzu – – dituzu

zuek nauzue duzue gaituzue – – dituzue

haiek naute dute gaituzte zaituzte zaituztete dituzte

NOR-NORK

NOR-NORK - ORAINALDIA ni hura gu zu zuek haiek

nik – nuen – zintudan zintuztedan nituen

hark ninduen zuen gintuen zintuen zintuzten zituen

guk – genuen – zintugun zintuztegun genituen

zuk ninduzun zenuen gintuzun – – zenituen

zuek ninduzuen zenuten gintuzuen – – zenituzten

haiek ninduten zuten gintuzten zintuzten zintuzteten zituzten

- LEHENALDIA

NORK-NORI-NOR (hura) - ORAINALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – diot – dizut dizuet diet

hark dit dio digu dizu dizue die

guk – diogu – dizugu dizuegu diegu

zuk didazu diozu diguzu – – diezu

zuek didazue diozue diguzue – – diezue

haiek didate diote digute dizute dizuete diete

NORK-NORI-NOR (haiek) - ORAINALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – dizkiot – dizkizut dizkizuet dizkiet

hark dizkit dizkio dizkigu dizkizu dizkizue dizkie

guk – dizkiogu – dizkizugu dizkizuegu dizkiegu

zuk dizkidazu dizkiozu dizkiguzu

dizkiezu

zuek dizkidazue dizkiozue dizkiguzue – – dizkiezue

haiek dizkidate dizkiote dizkigute dizkizute dizkizuete dizkiete

NORK-NORI-NOR (hura) - LEHENALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – nion – nizun nizuen nien

hark zidan zion zigun zizun zizuen zien

guk – genion – genizun genizuen genien

zuk zenidan zenion zenigun – – zenien

zuek zenidaten zenioten zeniguten – – zenieten

haiek zidaten zioten ziguten zizuten zizueten zieten

NORK-NORI-NOR (haiek) - LEHENALDIA

niri hari guri zuri zuei haiei

nik – nizkion – nizkizun nizkizuen nizkien

hark zizkidan zizkion zizkigun zizkizun zizkizuen zizkien

guk – genizkion – genizkizun genizkizuen genizkien

zuk zenizkidan zenizkion zenizkigun – – zenizkien

zuek zenizkidaten zenizkioten zenizkiguten – – zenizkieten

haiek zizkidaten zizkioten zizkiguten zizkizuten zizkizueten zizkieten

Aditzak

Aditzak

Ahalera NOR ni naiteke

hura daiteke

gu gaitezke

zu zaitezke

zuek zaitezkete

haiek daitezke

Agintera

NOR-NORK NOR = 3. PERTSONA

hura haiek

nik dezaket ditzaket

hark dezake ditzake

guk dezakegu ditzakegu

zuk dezakezu ditzakezu

zuek dezakezue ditzakezue

haiek dezakete ditzakete

ADITZA AGINTERAZKO ADITZA (aditzoina + aditz laguntzailea)

ZU joan etorri joan zaitez etor zaitez

ZUEK joan etorri joan zaitezte etor zaitezte

ADITZA AGINTERAZKO ADITZA (aditzoina + aditz laguntzailea) singularra plurala

ZUK egin hartu egin ezazu har ezazu egin itzazu har itzazu

ZUEK egin hartu egin ezazue har ezazue egin itzazue har itzazue

Subjuntiboa

NOR ni nadin hi hadin

gu gaitezen

zu zaitezen

zuek zaitezten

haiek daitezen

NOR-NORK NOR = 3. PERTSONA

hura haiek

nik dezadan ditzadan

hark dezan ditzan

guk dezagun ditzagun

zuk dezazun ditzazun

zuek dezazuen ditzazuen

haiek dezaten ditzaten

Puntua (.)

Puntuak etenaldi luzea adierazten du. Amaiera ematen die perpausari (puntu eta jarrai), paragrafoari (puntu eta bereiz) eta testuari (amaiera-puntua)

Bi puntuak (:)

Bi puntuek aditzera ematen dute jarraian azalpenak datozela. Kasu hauetan erabiltzen dira: hitzak zerrendatzean, hitzez hitzezko aipamenetan eta gutun eta oharren hasierako agurretan.

Koma ( , )

Komak etenaldi laburra adierazten du. Kasu hauetan erabiltzen da: zerrenda bateko elementuak bereizteko, baina hitzaren aurrean, esaldiaren hartzaileari deitzeko eta esaldi barruan azalpenak sartzeko. Lokailuak (ordea, aldiz…), halaber, koma artean doaz.

Puntu eta koma ( ; )

Puntu eta komak komak baino etenaldi luzeagoa eta puntuak baino laburragoa adierazten du. Erabili elkarren aurkako ideiak adierazten dituzten perpausak bereizteko eta nolabaiteko lotura duten perpausetan.

Etenpuntuak (…)

Etenpuntuek etenaldia adierazten dute. Kasu hauetan erabili behar dira: zerrenda bat amaitu gabe uzten dugunean, eta zalantza, harridura edo misterioa adierazi nahi dugunean.

Parentesiak [ ( ) ]

Parentesiak informazio osagarria txertatzeko erabiltzen dira. Erabili perpaus batean informazioa txertatzeko, datuak gehitzeko eta antzerki-lanetan oharrak eransteko.

Marratxoa (-)

Marratxoa lerro-bukaerako hitzak zatitzeko erabiltzen da, baita zenbait hitz elkartutan (Eguzkilore, behi-esne), errepikapen eta onomatopeietan ere: txiki-txikia, plisti-plasta…

Marra luzea (—)

Marra luzea bi kasutan erabiltzen da: solasaldietan, pertsonaiek hitz egiten duten bakoitzean eta esaldi baten barruan azalpenak emateko.

bait-

bait- partikula atzetik datorren aditzari atxikitzen zaio beti. Ondoan duen aditzaren arabera, bait- partikulak forma aldatzen du: bait- + gara = baikara; bait- + zatoz = baitzatoz; bait- + nator = bainator; bait- + dira = baitira.

arazi-

arazi- partikula aditz arazleak sortzeko erabiltzen dugu. Beti doa aditzoinari lotuta. Esaterako: sor + -arazi > sorrarazi; ekar + -arazi > ekarrarazi

-a itsatsia

Euskaraz hitz batzuek berezko -a dute amaieran, eta -a hori ezin zaie inoiz ere kendu.

Siglak, akronimoak eta laburdurak

Siglak letra larriz idatzi ohi dira, eta deklinatu egin daitezke. Deklinabide-marka zuzenean eransten zaie, letra xehez. Adibidez: NATOk erabaki gogorra hartu du. Akronimoetan hasierako letra bakarrik idazten da letra larriz, eta deklinabide-marka zuzenean eransten zaie: Emakundeko presidentea etorri da. Laburdurak letra xehez idazten dira, puntua dute amaieran eta ezin dira deklinatu: k. (kalea).

Hitz elkartuen idazkera

Hitz elkartuak bi modutara idazten dira:

• Hitz bakarrean idatzi ohi dira mota desberdineko bi hitz bakunez osatutako hitz elkartuak: burugogor (izen + izenondo), sendabelar (aditza + izena).

• Marratxoz lotuta idazten dira mota bereko bi hitz bakunez osatutako hitz elkartuak: laranja-zuku (izen + izen), zuri-urdin (izenondo + izenondo).

Maileguen idazkera

Maileguak euskaratzeko, aldaketa fonetiko hauek hartu behar dira kontuan: hitzaren hasieran r letrekin hasten diren hitzei bokala erantsi behar zaie aurretik (rosa ➞ arrosa). Gaur egungo maileguak berdin mantentzen dira: rally, rock…

Hitzaren barruan, n, l edo r letren ostean txistukariak (s, x, z) badaude, ts, tx edo tz bihurtzen dira: tensión ➞ tentsio; bolsa ➞ poltsa; verso ➞ bertso.

Hitzaren amaieran s galdu egiten da: crisis ➞ krisi.

Ortografia- arauak

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.