Euskara eta Literatura DBH Mundua Helburu

Page 1

ETA
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
EUSKARA
LITERATURA

MUNDUA HELBURU

Proiektuaren deskribapena

Mundua helburu Anaya/Haritza argitaletxeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako duen hezkuntza-proiektu berria da. Proiektu horrek ikaslea ikaskuntzaren erdigunean jartzen duten gako pedagogikoak proposatzen ditu.

Bizitzarako ikaskuntza

Hauek dira Mundua helbururen ezaugarriak:

Konpetentzietan oinarritua

Konpetentziak modu integratzailean lantzen dira. Proiektua garatuz, ikasleek eguneroko errealitateko egoeretan moldatzen ikasiko dute.

Ikaskuntza-egoerak

GJHetan oinarritutako ikaskuntza-egoeren bidez, arazo-egoerak planteatzen dira; arazo horiek konpontzeko, ikasleek hausnarketa eraldatzailea egingo dute, unitateetan eskuratutako ezagutzak aplikatuz.

Konpetentzietan oinarritutako ariketak

Ariketa horien helburua ikasleek konpetentziak eskuratzea da. Ezagutzak hainbat testuingurutan aplikatzea sustatzen dute, analisiaren, arrazoiketaren, esperimentazioaren, argumentazioaren edo interpretazioaren bidez. Ikasleak eguneroko erabaki-hartzeetarako prestatzen dituzten ariketak, hain zuzen ere.

Konpetentzien

araberako ebaluazioak

Irteera-profilaren eskuratze maila ebaluatzeko eta ikaskuntza-prozesuari buruz hausnartzeko diseinatutako ebaluazioak.

Konprometitua

Ikasleek eginkizun aktiboa dute proiektuan, eta eginkizun hori ez da arlo akademikora mugatzen. Izan ere, beren familia-, gizarte-, kultura- eta natura-ingurua eraldatzeko lagungarriak diren proposamenetan inplikatuko dira, arlo guztietan jasangarriagoa eta konprometituagoa den mundua lortzeko.

Garapen Jasangarrirako Helburuak Ikaskuntza-egoerak eta beste ariketa batzuk GJH batekin lotuta daude; horien helburua hau da: ikasleek kontzientzia hartzea eta gogoeta egitea, beren ohiturak, jarrerak eta jokabideak aldatzeko.

Orientazio akademikoa eta lanbide-orientazioa

Bokazioak pizteko edo detektatzeko, eta ikasleei heziketa- eta lanbide-ibilbidea erabakitzen laguntzeko, bakoitzaren trebetasunak eta interesak kontuan hartuz.

2

Proiektu digitala

IKT-plana eta proiektu digital berria ditu Mundua helburu proiektuak. Konpetentzia digitalak lantzeko eta eskuratzeko beren-beregi diseinatutako liburu digitalak ditu. + Informazio gehiago 20. orrialdean

Inklusiboa

Mundua helburu proiektua hezkuntza inklusiboaren printzipioekin konprometituta sortu da, baita ikasle guztientzat ikaskuntza-baldintza hobeak sortzearekin ere. Horretarako, proiektuak honako hauek ditu: IDU jarraibideak

Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalari buruzko jarraibideetan oinarrituz, proiektuak informazio guztia eskaintzen die irakasleei, ekintzarako, adierazpenerako, irudikapenerako eta inplikaziorako aukerei dagokienez.

Inklusiorako baliabideak

Mundua helburuk mota askotako baliabideak jartzen ditu irakaslearen eskura: bideoak, audioak, baliabideak, antolatzaile grafikoak, ariketa interaktiboak… Funtsezkoena

Proiektuaren baliabide inklusibo honek oinarrizko ikaskuntza-ezagutzak identifikatzen ditu, ikasle guztiek irteera-profila eskuratu dezaten eta irakasleak erritmoa eta sakontasuna egokitu ditzan.

Diziplinartekoa

Mundua helburu diziplinarteko proiektua da berez; izan ere, atazak eta proiektu txikiak ditu, zenbait arlotan eskuraturiko ikaskuntzak erabiltzeko eta askotariko testuingurutan modu integratuan aplikatzeko.

Metodologia aktiboak

Mundua helburu proiektuak talde-lana eta espiritu kritikoa sustatzen dituzten metodoak, teknikak eta estrategiak proposatzen ditu. Lan egiteko modu horrek bizitza errealeko egoeretarako prestatzen ditu ikasleak. Aipatzekoak dira lankidetzako ikaskuntza, hezkuntza emozionala, pentsamenduaren garapena, ekintzailetzaren kultura eta hizkuntza-plana.

3

IKASLEAREN MATERIALA

4

DBH 1 DBH 3

ISBN: 987-84-143-0520-1

ISBN: 987-84-143-0524-9

DBH 2 eta DBH 4 2023/2024 IKASTURTEAN EGONGO DIRA ESKURAGARRI

DBH 1 DBH 3

Sartu www.hablamosdeeducacion.es webgunean eta ikusi gure materialen aurrerapenak

5

DESKRIBAPEN OROKORRA

Euskara eta literatura arloko liburuak XXI. mendeko ikasleen errealitatea kontuan hartuz diseinatu dira. Izan ere, gure proiektuak ikasleei aukera ematen die gero eta anitzagoa den gizartean aurrera egiteko, eta ezinbestekoak diren gaitasunak eta trebetasunak proposamen erakargarri eta motibagarri baten bidez eskuratzeko.

Gure liburuek ezaugarri hauek dituzte:

• Curriculuma zehatz garatzen dute, mota askotako ariketen eta adibideen bidez.

• Konpetentzietan oinarrituriko ariketak dituzte, zailtasun maila askotakoak.

• Hizkuntza-edukiak sakon lantzen dituzte, ikasleek euskara maila egokia eskura dezaten.

• Arreta berezia jartzen dute komunikazioan, ahozkoan zein idatzizkoan.

• Espiritu kritikoa sustatzen dute, gogoeta egiteko ariketen bitartez.

• Ebaluazioa egiteko aukerak eskaintzen dituzte.

• Proiektu digitalaren lizentzia daukate.

Liburuek 9 unitate dituzte

6
I kaslearen materiala
Edizio bakoitza hiru liburuxkak osatzen dute, motxilan pisu gutxiago eramateko.

EZAGUTU LIBURUAK

UNITATEAREN HASIERA

Hasierako orrialde bikoitzak unitatearen ikuspegi orokorra ematen digu. Unitatearen ardatza izango den gaia aurkezten da, testu motibagarri baten bidez. Gai hori Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) edo gaurkotasun handiko eduki batekin lotuta dago. Unitatean ikasi beharreko edukiak eta ikasleen hurbileko errealitatea lotuz, ikaskuntza esanguratsua lortuko dugu.

«Hausnartu eta erantzun» ataleko galderak egokiak dira ikasleen jakin-mina pizteko eta unitateko gaiarekin lotura egiteko.

Unitateko edukirik aipagarrienak adierazten dira, azalpen-testu labur eta irudi erakargarrien bidez.

7

1. BLOKEA: KOMUNIKATU

IRAKURGAIA. Testu-tipologia aberatsa lantzen da DBH osoan zehar. Testu-aukeraketa bikaina egin da, ikasleek kalitatezko literaturaz gozatzeko, eta beste testu mota asko interpretatzen ikasteko.

«Ulermena» eta «Ikasi hitzak» ataletan, ikasleek irakurgaiari buruz hausnartu, eta testuaren gaiarekin lotutako hitzak landuko dituzte.

Irakurgaia berotzeko «Zer irakurriko duzun» azpiatala dago. Gainera, irakurgai guztiak entzungai daude webgunean.

_

KOMUNIKATU. Ikasleek komunikazio-gaitasun eraginkorra izateko behar dituzten edukiak lantzen dira atal honetan. Lanketa hori progresiboa da, lau mailetan zehar, sakontasunari dagokionez.

Ikasleek azalpen argiak eta zehatzak aurkituko dituzte, edukiak modu eraginkorrean eskuratzeko. Ariketa askoren bitartez, komunikazioezagutzetan sakonduko dute.

8
I kaslearen materiala

KOMUNIKAZIO-LANTEGIA. Komunikazio-trebetasunak indartzeko eta sakontzeko atal berezia. Unitateko gaiarekin eta «Komunikatu» atalean landutako testu-tipologiarekin lotutako proposamen erakargarria eta motibagarria.

Abiapuntua benetako komunikazio-egoera bat eta entzungai bat dira.

Galderen bitartez, entzungaiaren ulermena landuko dugu.

Ahozkotasuna lantzeko eta lantegian proposatutako gaiari buruz hausnartzeko ariketak.

Lantegiaren amaieran, ekoizpenerako proposamena dago: ikasleek, taldeka, komunikazio-trebetasunak praktikatzeko ataza izango dute.

HIZKUNTZA ETA GIZARTEA. Hiruhileko bakoitzaren lehen unitatean dagoen atal berezia. Hizkuntzen gaineko kontzientzia pizteko hainbat ariketa dira, eduki soziolinguistikoak modu progresiboan lantzeko.

_

Azalpen argiak eta motibagarriak, mota askotako baliabideez hornituta: mapak, dokumentu grafikoak eta historikoak, taulak, eskemak...

Edukietan sakontzeko eta informazioa bilatzeko ariketak, taldeka hausnartzeko eta eztabaidatzeko proposamenak…

9

2. BLOKEA: EZAGUTU HIZKUNTZA

GRAMATIKA. Gramatika-edukiak modu progresiboan lantzen dira DBH osoan zehar, mailaz maila ikasitakoa berrikusiz eta eduki berrietan sakonduz. Hizkuntzaren oinarrizko unitateetatik hasita, ikasleek euskararen sistema ulertzea eta barneratzea nahi da.

Edukiak modu bisualean aurkezten dira, hainbat motatako antolatzaile grafikoak erabiliz: armiarma motakoak, antolatzaile hierarkikoak… Ikasleek gramatika-edukiak hobeto ulertzea eta barneratzea nahi da.

10
I kaslearen materiala

LEXIKOA. lexiko-edukiak lantzen dira, baita hiztegia erabiltzen ikasteko jarraibideak praktikoak ere.

_

ORTOGRAFIA. Ortografia-edukiak modu progresiboan lantzen dira. Ariketa sorta zabala dute ikasleek eskura, etengabe trebatzea baita ortografia barneratzeko modurik egokiena.

Orrialde askotan dauden azalpen osagarrietan, edukiak hobeto ulertzeko jarraibideak daude.

Liburuaren amaierako eranskinetan, ortografia-arauak berrikusteko taulak, adibideak… daude.

11

3. BLOKEA: EZAGUTU LITERATURA

1. ZIKLOA. Literaturarekin lotutako ezagutza orokorrak lantzen dira DBHko lehen bi mailetan: literaturaren jatorria, literatura-generoak...

2. ZIKLOA. DBHko azken bi mailetan, ikasleek bidaia egingo dute euskal literaturaren historian zehar. Euskal klasikoak ez ezik, gaur egungo idazle nagusiak ere ezagutuko dituzte. Horrela, euskal literaturaren ikuspegi orokorra izango dute.

Azalpen teorikoak ez ezik, literaturatestuak irakurtzeko eta aztertzeko ariketak daude atal honetan.

Ahozko literatura eta bertsolaritza maila guztietan lantzen dira.

12
I kaslearen materiala

LITERATURA-DOSIERRA. DBHko lehen zikloan literaturaren arloko ezagutzak sakontzeko proposamena dago: bitxikeriak, idazle aipagarriak…

Konpetentzietan oinarritutako ariketak, lankidetzan aritzeko proposamenak, informazioa bilatzeko eta edukietan sakontzeko ariketak…

TESTU-IRUZKINA. DBHko bigarren ziloan euskal literaturako testuak sakonago lantzeko aukera izango dute ikasleek. Aro eta literatura-genero guztietako testuak lantzen dira.

_

Testu bat landuko dugu, unitatean landutako euskal idazle batena.

Testu-iruzkina bideratuta dago, ikasleek lana modu mailakatuan egin dezaten: testuaren ulermena, testuaren ezaugarri formalak aztertzea eta hausnarketa-galderak.

13

UNITATEAREN AMAIERA

Unitatearen amaierako atalean, ikasleek aukera izango dute unitatean zehar ikasitako edukiak berrikusteko eta haietan trebatzeko.

Gramatika-edukiak berrikusteko eskema eta antolatzaile grafikoak.

DBHko 3. eta 4. mailetan, atalak bi orrialde ditu.

DBHko 1. eta 2. mailetan, atalak orrialde bakarra du; bertan daude berrikuspen-ariketa guztiak.

Eduki soziolingustikoak berrikusteko atal berezia, zenbait unitatetan.

Berrikuspen-ariketak

14
Ikaslearen materiala

ITZALA UZTEN DUTEN ERRONKAK

KONPETENTZIETAN OINARRITUTAKO PROPOSAMENA

Itzala uzten duten erronkak konpetentzietan oinarritutako proposamena dira. Hiru ikaskuntza-egoera proposatzen dira, hiruhileko bakoitzerako bat:

• Ezaguerak, jarrerak eta trebetasunak sustatzeko pentsatuta daude.

• Konpromisoa dute Garapen Jasangarrirako Helburuekin.

• Ikasleen mundu errealarekin eta esperientziekin lotuta daude.

Hiruhilekoaren hasieran erronka aurkezten da, testu motibagarri baten bidez. Egoeraren ikaskuntza-segida ere proposatzen da.

Unitate bakoitzaren hasieran unitate bakoitzari dagozkion segidaren urratsak daude.

Unitate bakoitzaren amaieran unitateko ikaskuntza-egoeran egindako aurrerapenari buruzko hausnarketa dago.

Hiruhilekoaren amaieran erronkaren portfolioa dago.

15

IRAKASLEAREN MATERIALA

16

PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK

DBH 1 DBH 3

Proposamen didaktikoa berebiziko baliabidea da irakaslearentzat; izan ere, eguneroko lana antolatzen eta liburuei etekin handia ateratzen lagunduko dio. Mundua helburu proiektuaren proposamen didaktikoetan, irakasleak baliabide hauek aurkituko ditu:

• Unitate bakoitzaren ezagutzak, eskema bidez adierazita.

• Unitate bakoitzaren deskribapena.

• Ariketa guztien soluzioak.

• Komunikazio-lantegien audioen testuak.

• Mota askotako metodologia-iradokizunak, proiektuaren gakoak aplikatzeko orientabideak...

17

IRAKASLEAREN WEBGUNEA

www.anayaharitza.es webgunean, irakasleak Mundua helburu proiektuak eskaintzen dituen baliabide osagarri guztiak aurkituko ditu:

ANIZTASUNA KONTUAN HARTZEA ETA INKLUSIOA

Gure gizartea gero eta anitzagoa da; horrenbestez, ikasgelan ere gero eta aniztasun handiagoa aurkituko du irakasleak. Ezinbestekoa da aniztasun horri ahalik eta modurik eraginkorrenean erantzutea; Mundua helburu proiektuak hiru fitxa mota eskaintzen ditu horretarako:

Curriculuma egokitzeko fitxak

Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei laguntzeko fitxak dira: ikaskuntza-arazoak dituzten ikasleak, hezkuntza-sisteman berandu hasitakoak, Arretaren Faltaren Nahastea eta hiperaktibitatea dutenak, Autismoaren Espektroko Nahasmena dutenak…

Fitxa hauek sortzeko, mota askotako metodologiaegokitzapenak egin dira. Horrela, curriculumeko edukiak ikasle guzti-guztien eskura jartzen dira.

Indartzeko fitxak

Unitatean zehar ikasitako ezagutzak praktikatzea da fitxa hauen helburua. Edukiak indartu behar dituzten baina hezkuntza beharrizan berezirik ez duten ikasleei zuzenduta daude.

Sakontzeko fitxak

Ezagutzak eskuratu arren edukietan gehiago sakondu nahi duten ikasleekin erabiltzeko fitxa egokiak dira hauek. Oinarrizko konpetentzietan sakontzen jarraitzeko aukera ere ematen dute.

18
Irakaslearen materiala
9:45 AM Grupo Anaya Fotokopiatzeko baimena materiala. Sinonimoak antonimoak. Izen-abizenak: ............................................................................................................................................................................................................... ............................................................................................................................................................................. Lotu sinonimo-bikote bakoitza dagokion antonimorekin. lehor galdetu hurbil heze galarazi sendo gertu baimendu gatibu debekatu makal 2. Osatu esaldiak, kutxako hitzei anti-, des- edo ez- erantsiz. natural afinatu jakin oreka - Kontzertuaren aurretik, ………………….. zegoen pianoa konpondu - ………………, sarritan, asko dakiela pentsatzen - Afrikako herrialdeen artean ………………….. dago. - …………………… neguan horrelako egitea! 3. aurkako esanahia aditzak. garrasi egin gorrotatu konpondu ahantzi hondatu isildu ................................................................................................................. ................................................................................................................. ......................................................................................................................................................................... Euskara eta DBH Sinonimoak eta antonimoak Sinonimoak esanahi edo antzekoa duten hitzak dira. Adibidez: erori = jausi. Antonimoak aurkako esanahia duten hitzak dira. Esaterako: ilun argi. Antonimoak sortzeko, des- eta ez- aurrizkiak erabiltzen AM 100% iPad Adberbioa. Izen-abizenak: ............................................................................................................................................................................................................... ............................................................................................................................................................................. Sailkatu aditzondo hauek arabera: han; itxuraz; gero; guztiz; azkar; bakarrik; arin; ia-ia; arin; biziki; edonon; inoiz; gertu. Leku-aditzondoak Denbora-aditzondoak 2. – Osatu modu-aditzondo egokiekin: – Eukene (garrasi) ................................. irten da etxe – Haizeak ................................ jotzen goizean. – Kontzertura bertaratutako guztiek ..................................... dantzatu – dakit (zehatz) .............................. den informazio horren – Juan arduragabe hutsa (Axolagabe) ...................................... du bere lanaren – Josunek (eder) .................................. egin du azterketa. zorionak eman 3. – Adierazi esaldi hauek egia (E) (G) dioten: eta literatura Anaya Fotokopiatzeko duen materiala. – deklinabide-markak – Postposizioak askeak dira. – Postposizioak adizlagun-mota – modu-aditzondoa da. – Adberbioek izenari egiten erreferentzia. – mota bakarra dago. Grupo Anaya A. Fotokopiatzeko baimena duen materiala. Txistukariak (I): s, x, z. 1. fitxa Izen-abizenak: Maila: Data: 1. Osatu hitzak s, x, z txistukariak erabiliz. e……inbe……teko ……u……urlatu o……tadar ……i……tada ma……u……ta bi……itari e……kaki……un li……iba ……iringa go……o……ale a……olagabe ada……ka maita……un ikuski……un 2. Osatu esaldiak aditz hauekin: jaso/jazo ostu/hoztu xume/zume - Lapurrek sei mila euro ……………………….. zituzten. - Bart ezbehar larri bat ……………. da auzoan. - Parkean lau haritz eta bi ……………………….. landatu dituzte. - …….……… itzazue paperak lurretik lehenbailehen! - Edan kafea bizkor, ………….. egingo da eta. - Benetan …………….. dira nekazari horiek. Euskara eta literatura - DBH

IRAKURRITAKOAREN ULERMENA

Irakurritakoaren ulermena lantzea eta ikasleen ulermen maila hobetzea gure proiektuaren oinarrizko bi zutabe dira. Hori dela eta, irakasleak irakurritakoaren ulermena lantzeko bi fitxa aurkituko ditu unitate guztietan.

atseginez— sartuko bazina hainbat portu inoiz ikusi gabetan; geldituko bazina feniziar merkatuetan, eta eskuratu hango salgai preziatuak, nakarrak eta koralak, era guztietako lurrin sentsualak; Egiptoko hiri askotara bazindoaz, ai!, dakitenengandik ikastera eta ikastera. Izan beti Itaka gogoan, zoriak eramango zaitu hara; presarik ez izan bidaian, luza ezazu urteetan. Uhartera zahartzaroan iritsi, bideko aberastasuna aldean: Itakan aberastasunik… gutxi. Itakari esker abiatu zara, bidaia zoragarria eskaini dizu. Zuretzat besterik ez duzu C. P. Cavafis,

Euskara eta literatura - DBH

– Lestrigoi: Italiako Sizilia eta Campania eskualdeetan bizi omen zen tribu gizajale bateko

– Ziklope: Mitologiako gizaki erraldoia, begi bakarra kopetaren erdian duena – Feniziakoa, Mediterraneoko antzinako zibilizazio batekoa.

– Nakar: Zenbait maskorren barrualdean eratzen den gai zuri gogor eta distiratsua.

Konpetentzien araberako ebaluazioak

Oinarrizko konpetentzietan sakontzeko ebaluazioak. Ikasleek ezagutzak aplikatuko dituzte eguneroko komunikazio-egoeretan. Unitate bakoitzak bere ebaluazioa du.

PROGRAMAZIOA

Ezagutzak ebaluatzeko probak Unitateko edukiak ebaluatzeko tresna paregabea. Hainbat ariketaren bidez ebaluatzen dira edukiak. Unitate bakoitzak bere ebaluazioa du.

Konpetentziak: hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia; konpetentzia digitala; konpetentzia hiritarra; ekintzailetzaren konpetentzia; kontzientzia eta kultura adierazpenen konpetentzia; ikasten ikasteko konpetentzia.

Gasteizko XX. Manuel Iradier ipuin-lehiaketa Gazteen artean literatura eta idazketa sustatzeko asmoz, Gasteizko udalak Manuel Iradier ipuin-lehiaketaren XX. edizioa antolatu du aurten. Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

1 Parte-hartzaileak. Gasteizko DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek parte har dezakete deialdian.

2 Parte hartzea. Parte hartzekotan, hezkuntza-zentro bakoitzak, gehienez, 10 lan bidaliko ditu. Hezkuntza-zentro bakoitzean, irakasle batek izango du ipuinak biltzeko eta aukeratzeko ardura.

3 Gaia. Ipuinek Gasteizko historiako gertakari aipagarriren batekin izan behar dute lotura. Hala ere, fikziozko kontakizunak izango dira; ezin dira gertakari historikoen deskribapen hutsak izan.

4 Lanaren ezaugarriak. Lan guztiak originalak izango dira; ez da plagiorik onartuko, inolaz ere. Euskaraz edo gaztelaniaz idatzi daitezke. Bi orrialdeko luzera izango dute, gehienez; hau da, A4 formatuko orri bat, bi aldeetatik, gehienez. Lanak sinatuta emango dira, gutunazal batean barruan. Gutunazalean honako hau egongo da idatzita: XX. Manuel Iradier ipuin-txapelketa izenburua, baita ikaslearen izen-abizenak, adina, hezkuntza-zentroa eta maila ere. Lanak Gasteizko udalaren edozein bulegotan entregatuko dira, martxoaren 30ean baino lehenago.

5 Epaimahaia. Epaimahaia literaturaren arloan esperientzia handia duten bost lagunek osatuko dute: EHUko bi irakaslek, literaturan adituak; hiriko institutu bateko bi irakaslek; eta kultura zinegotziak.

6 Sariak. Epaimahaiak 10 ipuinik onenak aukeratu, eta liburuxka bat osatuko du horiekin. Gainera, irabazleek ordenagailu eramangarri bana jasoko dute.

7 Adin txikikoak. Adin txikiko parte-hartzaileek, lanarekin batera, gurasoen edo lege-tutorearen baimena aurkeztu beharko dute.

Irakasleak ikasturteko programazioa du eskura webgunean, PDF eta Word formatuetan. Unitate guztien ebaluazio-erregistroak ere eskaintzen dira.

19
AM 100% iPad 4. unitatea. Ebaluazioa Izen-abizenak: ....................................................................................................................................................................................................................................... Maila: ............................................................................................................................................................................. Data: 1. Lotu bi zutabeetako elementuak ia-ia, aise denbora-aditzondoak honelaxe, ederto
lehenik, oraindik
beharbada, apika
edonon, gertu
2. Osatu perpausak, parentesi barrukoei postposizioa erantsiz. – ………………………… (plaza) daude herriko eraikin nagusiak. – ………………………… (zeru izartsu) begira emango nuke gau osoa. – Gabonen ostean ……………………….. (diru) gelditu nintzen. – ………………………… (amaren aholkuak), erabaki zuzenak hartu nituen. – …………………………. (erabaki) alde nagoela adierazi nion zuzendariari. – ………………………… (kafe), nahi duzu besterik gosaltzeko? 3. Sailkatu hitz hauek beheko taulan: gaitzetsi, lanputs, guri, desgogo, onetsi, latz, gurari, zorrotz onartu kamuts samur desio Sinonimoak Antonimoak 4. Inguratu zuzen idatzitakoa kasu bakoitzean: – Ez daukagu astirik / aztirik hori guztia egiteko. – Gose naiz, baina janaria ostu / hoztu arte itxaron behar dut. – Irrist egin du eta lurrera jausi / jauzi da. – Hezkuntza Zailak / Sailak diru-laguntza mordoa emango dio eskolari. 5. Idatzi perpaus bana aurreko ariketan aukeratu ez dituzun hitzekin. ......................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................... Euskara eta literatura - DBH 1 Grupo Anaya S. A. Fotokopiatzeko baimena duen materiala. 9:45 AM 100% iPad 4. unitatea. Konpetentzien araberako ebaluazioa Izen-abizenak: ............................................................................................................................................................................................................... Maila: ............................................................................................................................................................................. Data: 1. Idatzi, labur-labur, zer asmo duen testuak eta zer asmo duen lehiaketak. ......................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................... ................................................................................................................. ......................................................................................................................................................................... .........................................................................................................................................................................
9:45
leku-aditzondoak
modu-aditzondoak
maila-aditzondoak
iritzi-aditzondoak
Grupo Anaya S. A. Fotokopiatzeko baimena duen materiala.
Euskara eta literatura - DBH 1
Bi motatako ebaluazio-probak daude: 42 Grupo Anaya, Fotokopiatzeko baimena duen materiala. Irakurritakoaren ulermena. 10. fitxa Itaka Itakarako itsasaldian, izan dezazula bide luzea, abenturaz, ikasbidez betea. Lestrigoien, ziklopeen, Poseidon izugarriaren beldurrik ez izan; ez dituzu oztopo izango bidean, xedea baduzu handia, zirrara leun batez beteta baduzu espiritua, gorputza. Ez lestrigoi, ez ziklope, ez Poseidon ankerrik aurkituko duzu, Ai!, zure bidea luzea balitz, eta udako goiz anitzetan —pozez eta
EBALUAZIOA

PROIEKTU DIGITALA

20

Edudynamic Anaya/Haritzaren proiektu digital berria da. Ikasturteko eduki guztiak barne hartzen dituen eta edozein plataforma eta gailutara egokitzen den proiektu digitala da, hain zuzen ere. Interaktiboa, moldakorra eta trazagarria: Edudynamic da XXI. mendeko ikasgelaren beharrizanei erantzuteko behar duzun proiektu digitala.

NOLAKOA DA EDUDYNAMIC?

Intuitiboa. Zuk eta ikasleek erraz erabiltzeko modukoa.

Deskargagarria. Aukera ematen du Interneteko konexiorik gabe lan egiteko eta gailu batean baino gehiagotan deskargatzeko.

Gailu anitzekoa. Edozein gailu motatan (ordenagailuan, tabletan, smarphonean…) egokitzen eta ikuskatzen da, pantailaren edozein tamaina eta bereizmenetan.

Sinkronizagarria. Erabiltzaileak egiten dituen aldaketak berez sinkronizatzen dira, lan egiteko erabilitako edozein gailu konektatzean

Unibertsala. Bateragarria da ikastetxeetan gehien erabiltzen diren sistema eragileekin, ikaskuntzako inguru birtualekin (IIB) eta hezkuntza-plataformekin (LMS).

PAPEREZKO LIBURUAREN ERREPRODUKZIOA BAINO ASKOZ GEHIAGO.

21

KONPETENTZIA DIGITALA ESKURATZEKO ARIKETAK

Gure proiektuan mota askotako baliabideak daude, ikaskuntza-prozesua aberasteko eta edukietan sakontzeko.

ARIKETA INTERAKTIBOAK

Unitateko edukietan trebatzeko ariketa digital interaktiboak.

BIDEOAK, AURKEZPENAK ETA AUDIOAK

Ikaskuntza-prozesua aberasteko baliabidea interaktiboak.

Unitate guztien hasietan, «Ireki ikuspegia» izeneko bideoa dago; unitateko gaia aurkezteko eta irakasleen jakin-mina pizteko proposamen erakargarria da.

Hizkuntza- eta literatura-edukiak sakontzeko bideoak, aurkezpen interaktiboak, audioak…

22
Proiektu digitala

ESKEMAK ETA AZALPEN OSAGARRIAK

Edukiak hobeto ikasteko baliabide osagarriak.

Eskema interaktiboak eta argigarriak.

Literatura-edukiak indartzeko baliabideak: eskemak, infografiak, literatura-testu osagarriak…

EBALUATZEKO ARIKETAK

Trazagarriak diren ariketak eta proba interaktiboak, irakasleak ikasleen bilakaeraren jarraipena egin dezan.

23
Deitu
913 933 933
9229277 errespetatu
PAPER-ZUNTZ ZIURTATUA
iezaguzu:
hablamosdeeducacion.es www.anayaharitza.es Argazkiak: 123RF (Dolgachov; Gorodenkoff; Stockbroker).
eta eraldatu zure ingurua.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.