LEHEN HEZKUNTZA Euskara
LIZENTZIA PROIEKTU
DAUKA Munduahelburu 6
12HILEKO
DIGITALA
LAGINA
IKASKUNTZA-EGOERA HELBURUA AURRERA GJH
Gatazkak konpontzeko zer modu dauden aztertuko dugu, eta egoera horietako bat antzeztuko dugu.
Bakea, justizia eta erakunde sendoak
Liburu- eta disko-azoken garrantziari buruz hausnartuko dugu, eta liburu-azoka txikia antolatuko dugu taldeka..
3 7
Kalitate oneko hezkuntza
Bizitzako une bakoitzean zerk beldurtzen gaituen aztertuko dugu. Gero, beldurrezko istorioak idatzi, eta beldurrezko jaialdian parte hartuko dugu
Genero-estereotipoei buruz zer ikasi dugun hausnartu, eta miresten dugun norbaiten biografia laburra idatziko dugu.
Osasuna eta ongizatea
Generoberdintasuna
Artearen bidez historiako garai bakoitzean zer irudikatu nahi izan den aztertu, eta gustuko artelanen aurkezpena egingo dugu.
Hezkuntzaren alde lan egin duten pertsonei buruz hausnartuko dugu. Gero, gida bat egingo dugu irakaspena duten baliabideekin.
Aisialdirako dauden eskaintzak alderatuko ditugu, eta jendea kultura-ekitaldietara animatzeko kanpaina egingo dugu.
Euskal produkzioek zer zailtasun dituzten aztertuko dugu. Gero, euskal filmen programa osatu, eta gustuko filmen kritika idatziko dugu.
Hiri eta komunitate jasangarriak
Kalitate oneko hezkuntza
Osasuna eta ongizatea
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Esloganak sortuko ditugu gure inguruko txokoak ezagutarazteko, eta txango-proposamen bat aurkeztuko diegu ikaskideei.
Bizi garen herrian hobetzeko gauzei buruzko iritziak bilduko ditugu, eta herritarren foroa osatuko dugu.
Teknologiaren eraginez gure lanbideak nola aldatu diren hausnartu, eta gustuko lanbide bat aurkeztuko dugu.
Turismo aktiboak dituen abantailak zerrendatuko ditugu, eta udarako ekintza dibertigarriak antolatzeko bidaiaagentzia sortuko dugu.
Hiri eta komunitate jasangarriak
Itunak, helburuak garatzeko
Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Lehorreko bizitza
8 74 140 24 90 156 106 172 56 122 188
OR. Zer ikasiko dugu?
10
11
12 Jokatu gizalegez Artea, kulturen isla Zenbat txoko zoragarri! Liburuak ikasgai Hezkuntza denontzat Herritarren foroa Izulaborrian Gozameniturri Ekinaren ekinez Garenaz harro Gure ekoizpenak Bizi natura!
5 9 2 6
4 8
1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA
2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA
1 40
3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA
IRAKURGAIA KOMUNIKAZIOA EZAGUTU HIZKUNTZA EZAGUTU LITERATURA
• Irakurgaia: Aracne , Greziako mitoa.
• Ikasi hitzak: Greziako mitoak
• Irakurgaia: Mandarinazaporeko musua , E. Canal
• Ikasi hitzak: liburuak eta liburutegiak
• Irakurgaia: Drakula , Bram Stoker.
• Ikasi hitzak: literaturaren klasikoak
• Irakurgaia: Gazte abenturazale bat , Daniel Dafoe.
• Ikasi hitzak: abenturazaleak
• Ahozko testuak
• Testua, paragrafoa,perpausa
• Hizkuntza-erregistroak
• Testua (I): koherentziabaliabideak
• Irratsaioa
• Testua (II): kohesiobaliabideak
• Iritzia eman
• Biografia eta autobiografia
• Hiztegi motak
• Puntuazio-markak (I)
• Izena eta adjektiboa
• Definitzea
• Puntuazio-markak (II)
• Izenordaina
• Sinonimoak eta antonimoak
• Puntuazio-markak (III)
• Determinatzaileak
• Polisemia, homonimia eta paronimia
• Puntuazio-markak (IV)
• Deklinabidea
• Irakurgaia: Artearen bila munduan zehar , Caroline Desnoëttes.
• Ikasi hitzak: artea
• Irakurgaia: Alegiak bertsodoinuz, A. Paskual Iturriaga.
• Ikasi hitzak: alegiak eta alegialariak
• Irakurgaia: Maitasunhitzak, Edmond Rostand.
• Ikasi hitzak: antzerkikonpainia
• Irakurgaia: zinema
• Ikasi hitzak: zinemaren mundua
• Ahozko aurkezpena
• Azalpen-testua
• Olerkiak, abestiak eta abeslariak
• Testu bat osatu eta laburtu
• Inprobisazioa
• Narraziotik antzerkira
• Film bati buruz mintzatu
• Zinema-gidoia
• Irakurgaia: Xareta eskualdea
• Ikasi hitzak: Euskal Herriko txokoak
• Irakurgaia: Misio baten bila, Arthur Conan Doyle.
• Ikasi hitzak: elkarrizketak
• Irakurgaia: Antzinako lanbideak
• Ikasi hitzak: lanbideak
• Irakurgaia: Altxor ezkutuaren bila, Mark Twain.
• Ikasi hitzak: Hiri galduak eta altxor ezkutuak
• Euskal literatura idatziaren jatorria
• Literatura-generoak
• Literaturaren gai nagusiak
• Lehen eta bigarren mailako pertsonaiak
• Maileguak
• Maileguen idazkera
• Aditza (I)
• Hitz eratorriak (I): atzizkiak
• Txistukariak (I): s, x, z
• Aditza (II)
• Hitz eratorriak (II): aurrizkiak
• Txistukariak (II): ts, tx, tz
• Aditza (III)
• Hitz elkartuak
• Hitz elkartuen idazkera
• Aditza (IV)
DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Orain edo inoiz ez: Ikusi arte ezin sinetsi
• Turismo-gida
• Kazetaritza-testuak (I): albistea eta erreportajea
• Inkesta
• Kazetaritza-testuak (II): iritzi-artikuluak
• Euskalkiak eta euskara batua
• Eskema
• Jarraibide-testua
• Publizitatea
• Tabu-hitzak eta eufemismoak
• h letra
• Adberbioak
• Lexiko-aberastasuna
• -a itsatsia
• Perpausa (I)
• Eremu semantikoa eta familia lexikoa
• bait- eta -arazi
• Perpausa (II)
• Ahozko esaerak
• Siglak, akronimoak eta laburdurak
• Perpausa (III)
DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · BIrika berdea: Eta ondoren, zer?
• Literatura-baliabideak (I): paralelismoa, aliterazioa
• Literatura-baliabideak (II): hiperbolea, sinestesia
• Antzerkia (I): komedia eta tragedia
• Antzerkia (II): bakarrizketa eta solasaldia
• Bertsolaritza
• Baladak
• Gaur egungo euskal literatura
• Literatura-testuak iruzkindu
DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Kutxa magikoa eta haren zaintza : Kutxa magikoari buruzko mitoak
3 Izu-laborrian
Zirrara asko sentitzen ditugu egunean zehar: poza, urduritasuna, tristura... Eta batzuetan, kosta egiten zaigu sentitzen duguna adieraztea, batez ere sentipen txarrak direnean.
Beldurra, esaterako, oso ohiko zirrara da. Emozio deserosoa iruditu arren, babestu egiten gaitu: izan ere, zerbait arriskutsua izan daitekeela hautematen dugunean, gure gorputzak aktibatzen duen berezko mekanismoa da, arrisku horietatik babesteko.
Baina beldurra muga ere izan daiteke fobia bihurtzen bada. Batzuek armiarmei diote neurrigabeko beldurra (araknofobia), edo leku itxietan egoteari (klaustrofobia)... Eta zuk, baduzu horrelakorik?
Zer deritzozu?
Zeren beldur zinen txikitan?
Eta orain, baduzu beldurrik?
Zerk ikaratuko zaitu heldua zarenean?
Datua
Beldurra kutsatu egiten da pertsonen artean, baita poza, barregura... eta bestelako zirrarak ere.
Unitate honetarako…
HELBURUA AURRERA
Bizitzako une bakoitzean zerk beldurtzen gaituen aztertuko dugu. Gero, beldurrezko istorioak idatzi, eta beldurrezko jaialdian parte hartuko dugu.
Jarraitu hariari!
I r a k u r g a i a : D r a k u l a
Eutsiko diogu beldurrari?
I k a s i h i t z a k
Ezagutuko ditugu literaturako pertsonaia eta lan klasikoak?
40
I r r a t s a i o a
Zer kontatuko dugu irratian?
T e s t u a ( I I )
! eai
EZAGUTU HIZKUNTZA
Sinonimoak eta antonimoak
Puntuaziomarkak (III)
EZAGUTU LITERATURA
Literaturaren gai nagusiak
Nola lotzen ditugu testuetako ideiak?
Determinatzaileak
41 3
Demagun Drakula kondearen gazteluan zaudela, Transilvanian. Zer egingo zenuke handik ateratzeko?
ULERTU
Drakula
Jonathan Harker-en egunkaria
Maiatzak 5. — Zalgurdia patio erraldoi batean gelditu zen. Zaldizainak lurrean jarri zizkidan maletak, atetzar baten ondoan. Isil-isilik, eserlekura itzuli, zaldien aho-uhalak astindu, eta zalgurdia nire begien bistatik desagertu zen.
Atondoan gelditu nintzen, ezbaian. Ez zegoen txirrinik, baina urrats batzuk entzun nituen hurbiltzen, eta argi baten distira ikustatu nuen. Giltza batek bira egin, eta atea zabal-zabalik gelditu zen.
Gizon altu bat zen, ez zegoen haren adina jakiterik. Bizarra txukun kenduta zuen, eta goitik behera beltzez jantzita zegoen.
—Ongi etorri nire etxera! Aurrera! —esan zuen.
Atalasea zeharkatu nuenean, eskua luzatu zidan.
—Drakula kondea naiz, Harker jauna —esan zuen—. Sartu barrura; gaueko haizea hotza da, eta zerbait jan beharko duzu.
Maletak eramaten tematu zen, eta eskailera handi eta bihurri batetik igo ginen. Korridorearen azkenean, ate astun bat kolpetik ireki, eta gela handi batean sartu ginen; mahai bat zegoen afariarekin, eta tximinia bat piztuta. Gelak beste ate bat zuen, ohe bateko logela txiki baterako sarbidea. Nire logela zen. Drakulak maletak utzi zituen eta joan egin zen.
Gela handira itzuli nintzenean, zutik aurkitu nuen.
—Eseri, mesedez —esan zuen, mahaia seinalatuz—, eta afaldu nahi duzun guztia. Barkatuko didazu, baina nik ez dut inoiz afaltzen.
42 Irakurgaia
Irakurri aurretik
Afalostean aulki bat hurbildu nuen sutondora, nire anfitrioiak eskatuta. Bekoki zabala eta konkortua zuen, eta punta zorrotzeko belarriak. Ahoak, bibote azpian, itxura anker samarra zuen, eta hortz zuri zorrotz-zorrotzak zituen. Azazkalak ere aiztoak bezain zorrotzak ziren, luzeak eta zainduak. Oro har, ezin zurbilagoa zen. Leihotik egunsentiko lehen argiak sartu ziren. Otsoak uluka ari ziren ibarrean. Kondearen begiak argitu egin ziren.
—Entzun, entzun —esan zuen—. Gauaren kuttunak dira. Halako musika zoragarririk!
Maiatzak 8. —Bizarra kentzen ari nintzela, bat-batean esku bat sentitu nuen sorbaldan, eta kondearen ahotsa entzun nuen egun onak ematen. Ikaratu egin nintzen, ez bainuen haren irudia ispiluan ikusi, eta ebakitxo bat egin nuen aurpegian. Agurtu ondoren, berriro begiratu nion ispiluari, eta ez, nire anfitrioiaren irudia ez zen han islatzen.
Ebakiaren odola kokotsetik behera ikusi zidanean, kondearen begiak haserre biziz argitu ziren, eta lepotik heldu ninduen, ito nahi izango banindu bezala. Baina haren eskuek nire arrosario gurutzeduna ukitu zuten, eta lasaitu egin zen.
—Kontuz ebakiekin, infektatu egin daitezke —esan zidan, eta ispilua hartu zuen—. Honen errua izan da. Kanpora!
Leihoa ireki, eta bertatik bota zuen. Gero, joan egin zen.
Espedizio txiki bat egin nuen gaztelua ezagutzeko. Eskailerara irten nintzen. Gaztelua amildegi izugarri baten ertzean zegoen. Korridoreetatik jarraitu nuen. Ate guztiak giltzaz itxita zeuden. Irteera bakarra leihoak ziren.
Gaztelua espetxe ikaragarria zen eta ni gatibu nengoen!
Bram Stoker, Drakula. Anaya.
Atalase: atearen behealdea. Kuttun: maite.
Arrosario: otoitz egiteko erabiltzen den katetxoa, hainbat alez eta gurutze batez osatua.
U3 43
Ulermena
Hitz egin testuari buruz
1 Nork kontatzen du istorioa?
a) Drakulak b) Jonathan Harkerrek c) Istoriotik kanpoko norbaitek
2 Zer pertsonatan idatzita dago?
3 Zer testu mota da?
Idatzi testuari buruz
4 Zer garraiobide erabili zuen Harkerrek Drakularen gaztelura joateko?
5 Zergatik gelditu zen ezbaian atondoan?
6 Nolakoa zen Drakula? Bildu haren itxurari buruz testuan esaten den guztia.
7 Zer lekutatik igaro zen Harker gazteluko sarreratik logelara?
8 Zer gertatu zen otsoak uluka hasi zirenean?
9 Zergatik ikaratu zen Harker bizarra mozten ari zela?
10 Zer zela eta jarri ziren haserre biziz kondearen begiak?
11 Kontatu labur labur ispiluaren eszena.
12 Zertaz konturatu zen Harker gazteluan espedizioa egin zuenean?
Hausnartu eta lotu zure munduarekin
13 Zure ustez, zer sentitu zuen Harkerrek bere burua gatibu ikusi zuenean?
14 Bilatu informazioa Drakularen gazteluari buruz:
• Zein da gazteluaren benetako izena? Zer herrialdetan dago?
• Nor izan zen Vlad Tepes? Badu zerikusirik gazteluarekin eta Stokerren eleberriarekin?
15 Zer nolako egoerak edo gertaerak ematen dizuete beldurra?
Zer egiten duzue beldur zaretenean? Jarri binaka eta kontatu elkarri.
Beldurra, denon kontua
Batzuetan, istorioak irakurtzean edo filmak ikustean, geuk ere beldurra sentitzen dugu. Erreparatu esapide hauei:
Belaunak ikara ibili Odola irakiten ipini
Bihotza ilundu Ileak laztu
• Horietako zein erabiltzen dira beldurra sentitzen dugula adierazteko?
• Zer zirrararekin dute lotura beste esapideek?
44
Ikasi hitzak: literaturaren klasikoak
1 Literaturako zer pertsonaia klasikorekin lotuko zenuke hitz multzo bakoitza?
untxi – ispilu – erloju – gauza miragarri – fantasia
munstro – esperimentu – torloju – orbain
betaurreko – magia – kapa – hagatxo pipa – enigma – lupa – Londres
2 Lotu izenburu bakoitza dagokion idazlearekin. Behar izanez gero, bilatu informazioa sarean.
Cantervilleko mamua
Morgue kaleko hilketak
Banpiro txikia
Hiru mosketariak
Romeo eta Julieta
Altxorraren uhartea
Alexandre Dumas
William Shakespeare
Robert L. Stevenson
Oscar Wilde
Edgar Allan Poe
Angela SommerBodenburg
3 Aukeratu aurreko ariketako liburu bat eta osatu taula.
Izenburua Egilea Urtea Jatorrizko hizkuntza Sinopsia
4 Bigarren ariketako zer liburu dira beldurrezkoak?
5 Ezagutzen duzu beste liburu klasikorik? Zerrendatu, taldeka jarrita.
Beldurrari buruzko gogoetak
Hausnartu idazle hauek historian zehar zer esan duten beldurrari buruz:
«Erne, ez dudanez beldurrik, boteretsua naiz». Mary Shelley
«Beldurrak itzal handia du, baina bera, izan, txikia da». Ruth Gendler
«Ausardia beldurrari aurre egitea da, beldurra menderatzea, eta ez beldurrik ez izatea». Mark Twain
Ados zaude diotenarekin? Zergatik?
U3 45
a c d b
Irratsaioa KOMUNIKATU
Irratia hitzezko informazioa transmititzen duen hedabidea da. Irratian, ahotsa, musika, soinu efektuak eta isiluneak nahasten dira, entzuleen gustuko produktu berezi eta erakargarriak eskaintzeko.
Irratsaioa irrati bidezko saioa da. Irratsaioen edukia era askotakoa izan daiteke: musika, informazioa, elkarrizketak, eztabaida, narrazioak, erreportajeak…
1 Entzun irratsaioa eta erantzun galderei.
• Nola du izena irratsaioak? Non ematen dute?
• Zer ipuin irakurri dute gaur? Nor da egilea?
• Zer dela eta aukeratu dute ipuin hori?
• Nor da protagonista?
• Zer gertatu zitzaion gau batean?
• Zer proposatu die esatariak entzuleei amaieran?
2 Bilatu Oscar Wildek idatzitako ipuin ezagun hauek:
• Zeri buruzkoak dira?
3 Egin galdera hauek etxekoei, ekarri erantzunak ikasgelara eta eztabaidatu ikaskideekin:
• Zer irrati entzuten duzue gehien?
• Eguneko zer unetan duzue gustuko irratia entzutea: goizean, gauean...?
• Zeri buruzko irratsaioak entzuten dituzue?
• Nahiago duzue irratia telebista baino? Zergatik?
Misteriozko irratsaioa
Lana prestatu Hiruko taldetan jarrita, hartu parte Hitzak hitz irratsaioko lehiaketan. Hona hemen horretarako urratsak:
• Lehenik, pentsatu ipuinaren jarraipena.
• Ondoren, idatzi testua koadernoan.
• Egin saioak, irratian egongo bazinete bezala: batek testua irakurriko du, ahots-tonuak aldatuz; besteek efektu bereziak egingo dituzte, soinuak eta zaratak, errealismo handiagoa emateko.
• Azkenik, hartu parte irratsaioan beste talde batzuekin.
Nola sentitu zarete istorioa irakurtzean? Eta besteenak entzutean? Beldurra sentitu duzue?
46
Printze zoriontsua Erraldoi berekoia Urretxindorra eta arrosa
Testua (II): kohesio-baliabideak
KOMUNIKATU
Testu egokiak sortzeko, ezinbestekoa da kohesioa zaintzea; hau da, ideiak ondo lotzea. Kohesio baliabide nagusia lokailuak dira: hitzak, perpausak eta paragrafoak lotzen dituzte. Mota askotako lokailuak daude:
• Ordena adierazteko: lehenik, hasteko, ondoren, azkenik…
• Azalpenak emateko: hau da, hots, izan ere…
• Aurkakotasuna adierazteko: ostera, berriz, aldiz…
• Informazioa gehitzeko: gainera, halaber…
Kohesioa lortzeko beste baliabide bat izenordainak eta aditzondoak erabiltzea da.
Hasieran, etxea lasai zegoen; ez zen zaratarik entzuten. Gero, Malcomek hots bat entzun zuen, gero eta handiagoa, eta adi-adi geratu zen. «Arratoiak», esan zuen bere artean. «Argiak uxatuko zituen. Orain, ordea, ohitu egin dira argitasunera. Ni ikustera etorri dira».
Izan ere, arratoiak batetik bestera zebiltzan korrika. Edonon zeuden. Gainera, hormetako zuloetatik sartu-irtenean ari ziren.
Bram Stoker, Izu-ipuinak. Elkar (moldatua).
…, Peruk ipuin-liburua gogoratu zuen. Oso maite zuen liburu hura; …, izebak egin zion opari urtebetetze-egunean. Jaso zuen egun berean hasi zen irakurtzen; …, beste askoren artean utzi zuen bazterturik. …, balea agertzen den atalean bertan utzi zion irakurtzeari. …, egunen batean irakurtzen amaitzeko asmoa zuen. Antton Dueso, Monster, gure maisua. Elkar (moldatua).
Drakularen gazteluan
Hasierako irakurgaiko istoriora itzuliko gara.
• Bilatu Harkerrek irakurgaian Drakula aipatzeko erabiltzen dituen bi esapide.
• Laburtu irakurgaiko istorioa hiruzpalau lerrotan, kohesio-baliabide egokiak erabiliz.
U3 47
1 Irakurri testua, identifikatu lokailuak eta esan zer motatakoak diren.
2 Zer dela eta diozu hori? Osatu testua lokailu hauekin: ordutik, hain zuzen, hala ere, batbatean, izan ere
Sinonimoak eta antonimoak
Sinonimoak esanahi bera edo antzekoa duten hitzak dira, eta antonimoak , aurkako esanahia dutenak. Sinonimoen eta antonimoen hiztegiak baliagarriak dira hitzak ikasteko.
1 Berridatzi esaldiak errepikapenak saihesteko, ereduan bezala.
a. Kondeak morroiari deitu zion. Morroia korrika joan zen. Kondeak morroiari deitu zion. Zerbitzaria korrika joan zen.
b. Gaztelua espetxe handia zen. Ez dut espetxe batean egon nahi!
c. Korridorearen azkenean ate astun bat zegoen; astuna izan arren, kolpetik ireki zen.
d. Espedizio txiki bat egin nuen. Espedizio horretan, hainbat gela ikusi nituen.
e. Leihoa ireki nuen. Ateak irekitzen ere saiatu nintzen.
f. Drakulak itxura ankerra zuen; hain ankerra, ezen beldurtu egiten baitzuen.
2 Hitz hauetatik zein dira beldur hitzaren sinonimoak?
ikara – ditxa – sarrakioa – laztura – sosegua – izua
• Horietako zeinek adierazten dute «muturreko beldurra»?
3 Lotu hitz bakoitza bere antonimoarekin.
hurbildu etsi
zorrotz aldendu
tematu arin
gatibu aske
astun kamuts
4 Idatzi esaldi bana hitz hauen antonimoekin: ilun , samur, apurtu
Sinonimoen eta antonimoen bila
Berridatzi esaldiak, lodiz daudenen sinonimoak edo antonimoak erabiliz.
urrundu zalantza pasabide atari azaldu
• Uhalak astindu, eta zalgurdia desagertu egin zen.
• Atalasea zeharkatu nuenean, eskua luzatu zidan.
• Korridore tik jarraitu nuen.
• Urrats batzuk entzun nituen hurbiltzen .
• Atondoan gelditu nintzen, ezbai an.
Gehiago jakiteko
Sinonimoak kohesioa mantentzeko erabiltzen dira; hitzak ez errepikatzeko balio dute.
EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 48
Puntuazio-markak (III)
Etenpuntuak ( …)
Etenaldia adierazten dute. Erabili:
Zerrenda bateko elementu guztiak aipatzen ez direnean. Adibidez: Azkenean, iritsi dira antzezleak, musikariak, zuzendaria …
Parentesiak [ ()]
Informazioa txertatzeko balio dute:
Informazioa emateko: Drakulak (eleberriko protagonista nagusiak) itxura beldurgarria zuen.
Esaldia bukatu gabe uzten denean, zalantza, misterioa, beldurra eta abar adierazteko.
Esaterako: Neuk baneki zer izan den
Datuak eransteko: Gaztelua Transilvanian (Errumanian) dago
1 Azaldu zergatik erabili diren etenpuntuak esaldi hauetan:
– Bilbon turista asko daude: italiarrak, alemanak, frantsesak…
– Ez dakit istriputik onik aterako diren…
Etxean baditut barazkiak, okela, arraina, fruta…
Urratsak gero eta hurbilago entzuten ziren…
2 Kopiatu esaldiak eta jarri parentesiak.
– MUTILA Ahopean: Gizon beldurgarria da.
– Bram Stoker idazlea Clontarfen Irlandan jaio zen.
Paris eta Lyon Frantziako bi hiri nagusiak leku zoragarriak dira.
Barnetegia Seguran Gipuzkoan izango da.
Puntuazio-marken lantegia
Berridatzi testua, ikasitako puntuaziomarka guztiak eta falta diren letra larriak erabiliz.
drakulak ahots gozoa erabiliz dei egin zion gonbidatuari harper polikipoliki hurbildu zen eta drakulak esertzeko keinua egin zion
hizketan egon ziren luzaro bat-batean drakula isildu altxatu eta joan egin zen hurrengo goizean harperrek mezu bat aurkitu zuen
harper maitea
goizean kanpoan egongo naiz
drakula
Antzerki lanetan oharrak
egiteko: ERREGEA (Oihuka): Zatozte denok!
U3
–
–
–
–
49
Determinatzaileak
1 Irakurri testua eta sailkatu azpimarratuta dauden hitzak.
Londresen, abiatu baino lehen, aukera izan nuen Transilvaniari buruzko liburuak eta mapak kontsultatzeko. Izan ere, hango aristokraziarekin harremanak izateko, baliagarriak izango zitzaizkidan herrialde hari buruzko aurretiazko ezaguera batzuk. Eskualdea hiru estaturen arteko mugan dago, Karpato mendien erdian; Europan horrelako inguru malkar eta ezezagun gutxi daude.
Bram Stocker, Drakula. Anaya (moldatua).
• Izenari edo izenondoari lotuta doaz, eta hura mugatzen dute: …
• Ondoko izena zer distantziatan dagoen adierazten dute: …
• Ondoan duten izenaren kopurua zehazten dute: …
Determinatzaileak izen arruntak eta izenondoak zehazten dituzten hitzak dira. Mugatzaileak eta zenbatzaileak izan daitezke.
Mugatzaileak
Mugatzaile ek izenak eta izenondoak mugatzen dituzte:
Artikuluak: izenari edo izenondoari lotuta doaz. -a eta -ak dira. …
2 Osatu artikuluekin.
Gaztelu… espetxe izugarri… zen!
Erakusleak: hiztunarekiko hurbiltasunmaila adierazten dute: hau, hauek (hurbil); hori, horiek (tartean); hura, haiek (urrun).
Junek hainbat liburu… ekarri ditu: eleberri…, ipuin… eta komiki…
– Marrubizko pastel… gozogozo… da.
– Gau Beltzean, haur... askok jantzi zituzten mozorro... kalera ateratzeko.
3 Identifikatu erakusleak. Gero, esan singular rekoak ala plural ekoak diren eta zer deklinabide kasu tan dauden:
Etxe horrek ez dauka tximiniarik; hango etxe hark, bai.
Auto berri hau eta bizikleta horiek Andonirenak dira.
Sagartarta Iruñeko gazte haientzat egin dut.
Mutil hauek institutu horretan ikasten dute.
– Mendizale horiekin igoko zarete mendi hartara.
– Hainbat lagun bildu gara etxe honetan.
EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 50
–
–
–
–
–
–
Zenbatzaileak
Zenbatzaile ek ondoan duten izenaren kopurua adierazten dute. Hiru mota daude:
Zehaztuak
Kopuru zehatza adierazten dute. Kardinalak (sei, hamar) edo ordinalak (bigarren, laugarren ) izan daitezke.
Ondoko izena mugatuan ( Lau gazteluak ikusi ditut) zein mugagabean ( Sei otso daude) joan daiteke.
4 Identifikatu eta sailkatu zenbatzaileak:
Zehaztugabeak
Ez dute kopuru zehatzik adierazten; adibidez, asko, gutxi, batzuk… Ondoko izena beti doa mugagabean: Haur asko etorri dira.
Seigarren solairuko auzokide guztiak etorri dira.
Hainbat ekimen egin dira euskara sustatzeko.
– Hamabi artista etorri dira Ipar Amerikatik.
– Etxe osoa garbitu dute hiru lagunen artean.
– Bigarren postuan gelditu gara ipuinlehiaketan.
– Irakasleak zalantza asko argitu dizkigu.
5 Adierazi aurreko ariketako zenbatzaile zehaztuak kardinalak ala ordinalak diren.
6 Ispilua Azaldu zer alde dagoen kolore bereko esaldien artean:
Orokorrak
Osotasuna adierazten dute; esaterako, dena, guztia, osoa. Izena mugagabean beti: Gaztelu osoa miatu nuen.
Asmatu esaldiak
Idatzi esaldi bana determinatzaile pare hauekin:
Zenbatzaile zehaztuak mugatuan edo mugagabean joan daitezke, baina esanahia aldatu egiten
da: Lau neska etorri dira (mugagabea: ezezagunak); Lau neskak etorri dira (mugatua: ezagunak).
U3 51
–
–
Gehiago jakiteko
Idoiak bi liburu irakurri ditu. / Idoiak bi liburuak irakurri ditu.
Gazteluaren lau dorre erori dira. / Gazteluaren lau dorreak erori dira.
… haientzat/gutxi zazpi/honetan hauek/zenbait
Zehaztuak Zehaztugabeak Orokorrak
Hiru herritara joango gara. / Hiru herrietara joango gara.
Literaturaren
gai nagusiak
Bidaiak, abenturak, maitasuna, natura, bizitza eta heriotza ohiko gaiak dira mundu osoko literatura lanetan, edozein generotakoak direla ere (narrazioak, olerkiak, antzerki lanak).
1 Zer generotakoa da testu bakoitza? Arrazoitu.
Etsaien ontzia seiehun edo zazpiehun metrora baino ez zegoen. Tximista, bere izenari ohore eginez, azkar hurbiltzen ari zitzaion, haren kontra talka bortitza egiteko asmoz. Kortsarioaren bandera beltz handia altxatu zuten, eta Kortsario Beltzak oihu egin zuen: —Itsasgizonok! Aurrera! Gora filibusteroak!
Emilio Salgari, Kortsario beltza. Anaya (moldatua).
Gulu gulu gulu gu gulu gulu gulu; errekatxoak han du bere zurrumurru.
Horra nik arrosa gorri, horra nik lilia, erreka-jolasari gogoz eskainia.
Nemesio Etxaniz, Gure poesia. Haritza.
Bat-batean, Sarak garrasi egin zuen; hatzarekin keinuak egiten ari zen, itsasertzean. Harantz begiratu zuten guztiek. Gorpu bat ageri zen; harkaitz baten kontra altxatuta zeukan burua.
Gizon batzuk behera jaitsi ziren gorpuari begiratzeko. Soka bat zeukan gerrian lotuta. Bram Stoker, Izu-istorioak. Elkar (moldatua).
Julieta: Nork esan zizun hemen aurkituko ninduzula?
Romeo: Maitasunak; galderak eginarazi zizkidan. Aholkua eman zidan; nik begiak eskaini nizkion. Ez naiz pilotua, baina, urrun bazeunde ere, urrutiko itsasoetako ertzik urrunenean, berehala itsasoratu nintzateke zu bezalako altxor baten bila.
William Shakespeare, Romeo eta Julieta. Anaya (moldatua).
2 Zer gai lantzen du unitatearen hasierako irakurgaiak?
Osatu liburu-bilduma
Lauko taldetan, liburu bilduma txiki bat egingo duzue:
• Denon artean, aukeratu literaturaren ohiko lau gai.
• Taldekide bakoitzak gai bat aukeratu, eta horri buruzko eleberri bat bilatuko du liburutegian.
• Ekarri eleberria ikasgelara eta kontatu zeri buruzkoa den ikaskideei.
52
EZAGUTU LITERATURA eai
a c d b
ANTOLATU
1 Osatu eskema koadernoan, «Ezagutu hizkuntza» atalean ortografiari buruz ikasitakoa kontuan hartuz eta adibideak jarriz.
Puntuazio-markak
Etenpuntuak
Parentesia
Baliabide bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.
Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide bankuan.
Osatu zure hitz-bilduma
Osatu definizioak, hitz hauek erabiliz:
• Zalgurdi: pertsonak garraiatzeko … gurpilduna, zaldi batek edo gehiagok tiratua.
• Anfitrioi: hirian edo etxean gonbidatuak hartzen dituen pertsona edo …
• Konde: noblezia-…, markesaren azpikoa.
• Islatu: zerbaiten irudia ispiluan edo uretan …
• Amildegi: lurrazalean gertatzen den ... moduko ebaki sakona.
• Gatibu: askatasunik gabe besteen ... dagoena.
53 U3
I KASI DUDANA
... ... ... ...
Zalgurdia, Claude Monet
ikusi mende erakundea titulua ibilgailu horma
Z er ikasi dut?
Lexikoa
1 Sortu bikoteak eta osatu taula. ero esaterako ausart azkar trakets gaixotu koldar trebe zoro izara adibidez geldo zintzo lapurtu maindire ostu sendatu gaizto
ane: Baina, nora zoaz? Lana amaitu behar da!
a ito R : Noiz izango da emanaldia?
i doia Ez nago ziur, baina esango nuke
Sonia Villamor, Barrez lehertu.
Gramatika
5 Kopiatu determinatzaileak eta ondoko hitza. Gero, esan zer motatakoak diren.
– Ikasle guztiek ekarri dute zorroa.
– Bigarren solairuan daude dendak.
– Liburutegi handia dago herri honetan.
– Hiru oilar eta hamar ardi ditu baserritarrak.
– Ume horrek zapata ederrak erosi ditu.
2 Berridatzi esaldiak, lodiz dauden hitzen antonimoak erabiliz.
– Ibairen bizikletaren gurpilak hustuta daude.
– Basurdeak bat batean agertu ziren.
– Afrikako herrien artean oreka handia dago.
– Enekok atea kolpe batez itxi du.
– Gero eta adostasun handiagoa dago nagusiarekin.
– Amaia oso mediku atsegina da.
– Liburuko kontakizuna interesgarria da.
Ortografia
3 Adierazi esaldi bakoitza zer puntuazio markari dagokion.
a. Esaldia bukatu gabe uzteko balio dute.
b. Elkarren aurkako ideiak bereizten ditu.
c. Aditzera ematen dute ondoren zerbait datorrela.
d. Puntua baino etenaldi laburragoa adierazten du.
e. Informazioa txertatzeko erabiltzen ditugu.
4 Jarri etenpuntuak eta parentesiak:
a ne : Hori erdi-erdian jarri behar duzue.
a ito R : Erdian?
idoia Poltsikotik papera ateratzen: Ez horixe! Azalpen honen arabera
a ne : Utzi erdian eta kito!
a ito R : Ez dakit zertarako dagoen plangintza
i doia Erlojuari begira : Ogitartekoaren ordua da. Gero arte!
6 Aukeratu determinatzaile egokia, kasu bakoitzean.
• Horko argazki … Parisen atera genituen.
a) Hauek b) Haiek c) Horiek
• Hilabetean … film ikusi ditugu.
a) Asko b) Hainbat c) Ugari
• Bart familia … bildu zen afaltzeko.
a) Osoa b) Zenbait c) Hiru
• … egun igaroko ditugu Parisen.
a) Guztia b) Batzuk c) Lau
7 Osatu esaldiak zenbatzaile orokorrekin.
– Baiezko botoa eman dute ikasle …
– Aste … beharko dugu lana egiteko.
– Nereak pizza … jan du.
– Ur … agortu omen da.
8 Ordeztu zehaztuak zehaztugabeekin.
– Lukenek hamar flan jan ditu.
– Iratik bi lagun ditu Madrilen.
– Merkatariak ehun litro esne saldu ditu.
– Ainhoak hamalau film labur ikusi ditu zineman.
Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:
erantzuna badakizu
laguntzarik behar izan baduzu
erantzuna jakin ez baduzu
PORTFOLIOA
54
Sinonimoak
Antonimoak
HELBURUA AURRERA
Beldurrak airean
Unitatean zehar ikusi dugu beldurra zirrara unibertsala dela. Gure beldurrei ihes eginez pasatzen dugu bizitza, baina, era berean, pertsona askok gozatu egiten dute beldurrezko filmekin eta ipuinekin. Izan ere, era horretako istorioek beldurra sentitzeko aukera ematen digute, arriskutik salbu gaudela sentitzen dugun bitartean.
Bizitzan zehar beldurra eraldatu egiten bada ere, beti egongo da hor nolabait. Ispilua teknikaren bidez, txikitan izan genituen beldurrak eta gaur egun ditugunak alderatuko ditugu, baita etorkizunean, helduagoak garenean, gure ustez izango ditugun beldurrak ere.
Ezaugarri
bereizgarriak
Beldurrezko jaialdia
Beldurrari buruz hausnarketa sakona egin duzue. Orain, beldurrezko istorioen lehiaketa antolatzeko unea iritsi da.
• Erabaki lehiaketak zer oinarri izango dituen: zehaztu ipuinen luzera, zer formatutan aurkeztu behar diren, zer epemuga izango duen lanak...
• Idatzi beldurrezko ipuin originalak taldeka, eta apaindu.
• Beldurrezko jaialdian, talde bakoitzak bere ipuina irakurriko du, misterio kutsua emanez.
1 Eskatu ikaskide bati zu ebaluatzeko, 1etik 5era, honako alderdi hauetan:
Errespetatzen ditut hitz egiteko txandak.
Parte hartzen dut ikasgelako ekintzetan.
Laguntzen diet ikaskideei.
Argi adierazten ditut zalantzak.
Laguntzen dut taldekideen artean lan-giro ona sortzen
• Ados zaude ikaskideak egin duen ebaluazioarekin? Arrazoitu.
• Idatzi konpromiso bat alderdi horietako batean hobetzeko.
55 U3
1 2 3 4 5
N ola ikasi dut?
Antzekotasunak Ezaugarri bereizgarriak
• Lanak bozkatuko ditugu: ipuin irabazlea, 1. aipamen berezia eta 2. aipamen berezia. Zein gustatu zaizue gehien? bizitzako etapa bakoitzean
Beldurrak
4 Garenaz harro
Oso ohikoa da gure bizitzan sexu bati edo besteari lotutako genero-rolak ikustea, hala nola telebistan, publizitatean, liburuetan eta jokoetan. Eta horiek guztiek eragina dute hartzen ditugun erabakietan eta gure jarreran. Nolakoak izan behar garen sinestera eraman gaitzakete.
Gogoratu ez dagoela gizon edo emakume izateko modu zehatzik. Utzi estereotipoak alde batera, errespetatu era guztietako jendea, eta izan zu zeu!
Zer deritzozu?
Zer dira estereotipoak? Zein ezagutzen dituzu?
Zer dira genero-rolak? Badago horrelakorik zure inguruan?
Publizitateak eta ikus-entzunezkoek genero-estereotipoak elikatzen dituzte askotan.
Unitate honetarako…
HELBURUA AURRERA
Genero-estereotipoei buruz zer ikasi dugun hausnartu, eta miresten dugun norbaiten biografia laburra idatziko dugu.
Jarraitu hariari!
Zer abentura biziko ditu?
56
Datua
I r a k u r g a i a : G a z t e a b e n t u r a z a l e b a t I k a s i h i t z a k Abenturazaleak zarete?
I r i t z i a e m a n
Nola adierazten dugu uste duguna?
! eai
B i o g r a f i a e t a a u t o b i o g r a f i a
Noren bizitza ezagutu nahi duzu?
EZAGUTU HIZKUNTZA
Polisemia, homonimia eta paronimia
Puntuazio-markak (IV)
Deklinabidea
EZAGUTU LITERATURA
Lehen eta bigarren mailako pertsonaiak
57 5
Irakurgaia
Gazte abenturazale bat
Itsasoak arrisku handiak izan ditzake. Ikusi, bestela, zer gertatu zitzaion gure istorioko protagonistari.
1651ko irailaren 1ean, Londresera zihoan itsasontzi batera igo nintzen. Ez dut uste sekula abenturazale gazte baten zoritxarrak goizago hasi direnik, edo hain luzaro iraun dutenik. Itsasontzia Humber-etik irten baino lehen, haizea atera zuen, eta olatuak erarik beldurgarrienean altxatu ziren. Itsasontzian nenbilen lehen aldia nuenez, gorputza gaixorik nuen eta arima izututa, adierazi ezin dudan moduan.
Orduantxe hasi nintzen egin nuenaz eta zeruak bidaltzen zidan zigorraz pentsatzen, aitaren etxea modu zitalean utzi bainuen, nire eginbeharrak bete gabe. Gurasoen aholku onak, aitaren malkoak eta amaren erreguak etorri zitzaizkidan burura, eta barruak, oraindik ez baitzitzaidan erabat gogortu, mespretxuz ohartarazi zidan huts egin nuela Jainkoarekin eta aitarekin nituen betebeharretan.
Burutapen zuhur eta zentzuzko horiek izan nituen ekaitzak iraun zuen bitartean, baita hura bukatu eta handik pixka batera ere. Baina biharamunean haizea eztitu, eta itsasoan ibiltzeko ohitura hartzen hasi nintzen. Hala ere, oso kezkatua eman nuen egun osoa, eta oraindik ere pixka bat zorabiatua; arra-
58
ULERTU
Irakurri aurretik
tsean, ordea, eguraldia argitu, haizea ia erabat gelditu, eta iluntze zoragarria etorri zen atzetik.
Pentsatzeko tarteak ere izan nituen, eta hausnarketa kezkagarri batzuk, kezkagarriak baitziren benetan, neure burura itzultzen saiatu ziren; baina berehala uxatu, eta eritasun bat balira bezala gainditu nituen.
Itsasoan eman genuen seigarren egunean Yarmotuh-eko itsasartera iritsi ginen. Kontrako haizea eta eguraldi barea izanik, oso gutxi aurreratu genuen ekaitza amaitu zenetik. Aingura bota behar izan genuen, eta bertan geratu ginen, hego-mendebaldeko haize kontra, zazpi edo zortzi egunean.
Zortzigarren eguneko goizean, ordea, haizeak indar handia hartu zuen, eta lanean hasi behar izan genuen hagak eta haize-oihalak bildu eta ongi lotzeko, itsasontzia ur gainean ahalik eta ondoen eutsita egon zedin. Orduko, ekaitz ikaragarriak jotzen zuen, eta itsasgizonen aurpegietan izua eta harridura ikusten hasi nintzen. Kapitaina, buru-belarri ari zen itsasontzia onik ateratzeko lanak zaintzen, baina gidari-gelatik zenbait aldiz sartu eta atera zebilela, entzun nion ahapeka esaten: «Jauna, erruki zakizkigu; galduta gaude, gureak egin du».
Jaiki, gelatik irten, eta ingurura begiratu nuen. Ez nuen inoiz horrelako ikuskizun tamalgarririk aurrean izan: itsasoa mendien neurriraino altxatu zen, eta gainera erortzen zitzaigun hiruzpalau minutuero. Inguruan hondamena besterik ez nuen ikusten. Gure ondoan ainguratuta zeuden bi itsasontzik zubi ondoko mastak moztu behar izan zituzten zama arintzeko, eta gure itsasontziko gizonek oihuka esan zuten gure aurrean, milia bateko tartean, aingura botata zuen itsasontzi bat hondoratu zela. Itsasontzi ona genuen, baina zamaz leporaino betea: uretan barrura sartzen zen, eta marinelek noiznahi esaten zuten oihuka ontzia murgiltzera zihoala. Gauerdian, eta gure zoritxar guztiei beste bat eransteko, ontziaren behealdea begiratzera jaitsi zen gizonetako batek ura zulo batetik zurrustan sartzen zela esan zuen garrasika, eta beste batek sotoan ura lau oinetaraino iristen zela. Orduan, gure aurrean zegoen ontzi txikietako bat, guri laguntza emateko, txalupa bat bidaltzen ausartu zen. Gure gizonek soka bota zuten, eta txalupakoek gogor eutsi zioten, guztiok txalupara igotzea lortu genuen arte.
Ez haiek ez guk, txalupara igo ondoren, ez genuen espero haien itsasontziraino iristea, eta, horrenbestez, aho batez erabaki genuen txalupari nahi zuen lekura joaten uztea, eta ahal genuen neurrian txalupa itsasertzera bideratzen ahalegintzea.
Ordu laurden bat baino gehiago ez zen izango ontzia utzi genuela hura hondoratzen ikusi genuenean, eta orduantxe ulertu nuen lehen aldiz zer zen ontzi bat itsasoan murgiltzea.
Egoera horretan geundela, eta gizonak txalupa itsasbazterrera eramateko arraunean jo eta ke ari zirela, ikus genezakeen, olatuen gaina hartzen genuenean, lehorrean jende pila bat zebilela atzera eta aurrera, itsasbazterrera hurbiltzea lortzen bagenuen ere. Ezin izan ginen lehorreratu Winterton-go itsasargia igaro arte. Gero, oinez joan ginen Yarmouth-eraino, eta gizatasun handiz hartu gintuzten han.
Daniel Defoe, Robinson Crusoe. Ibaizabal (moldatua).
Zital: pertsona gaiztoa, edozein maltzurkeria egiteko prest dagoena.
Eztitu: baretu.
Haga: zurezko pieza zuzena eta luzea; haize-oihalei eusteko balio du.
Tamalgarri: negar egiteko modukoa.
Murgildu: uretan hondoratu. Zurrusta: ur-jario etengabea zulo, iturri edo hodi batetik.
U4 59
Ulermena
Hitz egin testuari buruz
1 Nork kontatzen ditu gertaerak?
2 Noiz gertatzen da istorioa?
a) XVI. mendean b) XVII. mendean c) XVIII. mendean d) XIX. mendean
Idatzi testuari buruz
3 Nondik nora joateko asmoa zuen gazte abenturazaleak?
4 Zer gertatu zen itsasontzia Humberretik irten orduko?
5 Zer sentitu zuen gazteak itsasora lehen aldiz irten zenean?
6 Zer-nolako pentsamenduak izan zituen ekaitzak iraun zuen bitartean?
7 Zer gertatu zen zortzigarren eguneko goizean?
8 Esan esaldi hauek egia ( E ) ala gezurra (G ) dioten. Zuzendu gezurra diotenak.
a) Yarmouthen aingura bota zuten, kontrako haizea baitzebilen.
b) Haizeak indarra hartzean, haize-oihalak ireki zituzten arinago joateko.
c) Itsasgizonen aurpegietan poza ikusten zen.
d) Ura zurrustan sartzen zen itsasontziko sototik.
e) Ontzi txiki batek txalupa bat bidali zien laguntzeko.
f) Ordu laurden geroago, txalupa itsasoan murgildu zen.
9 Denbora-lerroa Kokatu gertaerak denbora-lerro batean.
Itsasontzian ura sartu zen.
Jendea oso ikaratuta zegoen.
Yarmouthera iritsi ziren.
Txalupari esker, ihes egin zuten.
Itsasontzia Humberretik atera zen. 8. egunean ekaitz bortitza egon zen.
10 Itsasoan lehen aldiz zebilenez, gazteak gaixorik zuen gorputza, eta izututa arima. Nola egin dakioke aurre horrelako egoera bati?
Hausnartu eta lotu zure munduarekin
11 Gazteak ez zien kasurik egin gurasoen aholkuei. Ondo jokatu zuen, zure ustez? Jarri binaka eta eztabaidatu.
Jarraitu istorioa idazten
Taldeka jarrita, asmatu jarraipena istorioari:
Gaztea berriz itsasoratu da...
60
Ikasi hitzak: abenturazaleak
1 Nor dira abenturazale hauek? Lotu bakoitza dagokion irudiarekin:
Hermione Granger Nur D’Artagnan
Oliver Twist
a b c d
2 Bilatu informazioa pertsonaiei buruz eta osatu taula.
Ezaugarriak Herrialdea Idazlearen izena
Hermione Granger
D’Artagnan
Nur
Oliver Twist
3 Taldeka, antzeztu gogoko duzun pertsonaia abenturazale bat, keinuak erabiliz. Taldekideak nor den asmatzen saiatuko dira.
4 Literaturako edo zinemako zer abentura bizi nahiko zenuke? Zer pertsonaia izan nahiko zenuke? Binaka jarrita, kontatu elkarri.
Estereotipoak kulturan
Nolakoak dira literaturan eta filmetan ikusten ditugun pertsonaiak? Erreparatu ezaugarri hauei, eta erantzun galderei binaka:
ausarta atsegina polita
indartsua esanekoa agintaria
• Gizonezko ala emakumezko pertsonaiekin lotu dituzue adjektiboak? Zergatik?
• Partekatu zuen erantzunak gainerako taldekideekin. Bat datoz zuen eran tzunak? Hala bada, zergatik uste duzue dela horrela?
U4 61
Iritzia eman KOMUNIKATU!
Iritzia eman behar dugunean, zer pentsatzen dugun azalduko dugu, arrazioak eta argudioak erabiliz.
1 Entzun eta erantzun galderei.
• Zein dira goiko pertsonaien izenak?
• Zer pertsonaia aukeratu du ikasle bakoitzak?
• Zergatik miresten du bakoitzak bere pertsonaia?
2 Lotu ezaugarri hauetako bakoitza dagokion pertsonaiarekin:
a) Bere burua zaintzeko gauza da.
b) Maitasuna erabili du egoera beldurgarriak gainditzeko.
c) Erronka sinesgaitz bati ekiteko gai da.
d) Arazoei aurre egitea lortu du, bakarrik egon arren.
e) Leialtasun handia dio bere familiari.
f) Ez da abenturaren beldur.
Pertsona miresgarriak
Erreparatu irudiei, eta erantzun galderei binaka:
• Zergatik dira miresgarriak irudiotako pertsonaiak?
• Genero-rolekin lotutako zer estereotipo hautsi dira argazki hauetan?
• Zer lanbidetan ikusten duzue zuen burua etorkizunean? Zergatik?
62
a b c
Biografia eta autobiografia
KOMUNIKATU
Biografia pertsona baten bizitza azaltzen digun kontakizuna da. Autobiografia n protagonistak berak kontatzen du bere bizitza. Biografia hirugarren pertsonan idazten da; autobiografia, lehen per tsonan.
1 Irakurri testu hau eta erantzun galderei:
1632an jaio nintzen, York hirian, familia on baten barruan. Aita atzerritarra zen, Bremen-goa, eta hasieran Hull-en bizi zen. Merkataritzari esker, ordea, maila ona lortu eta, negozioak utzitakoan, Yorken finkatu zen. Bertan ezkondu zen amarekin. Robinson deritzon konderri horretako familia on batekoa da gure ama, eta horrexegatik jarri zidaten Robinson izena, Robinson Kreutznaer. Ingalaterran, baina, hitzak itxuragabetzeko joera handia dago, eta Crusoe deitzen digute orain; edo, hobeto esateko, geuk deitzen diogu horrela geure buruari, eta idatzi ere horrelaxe idazten dugu gure izena.
Bi anaia nagusi izan nituen. Bata, infanteria-erregimentu ingeles bateko teniente koronela, espainolen aurkako gudu batean hil zen, Dunkerque-n. Besteari buruz ez dut inoiz ezer jakin.
Familiako hirugarren semea izanik, eta inoiz lanbiderik ikasi gabea gainera, abenturen inguruko ametsekin bete zitzaidan laster burua. Aitak nahiko heziketa ona eman zidan, eta abokatua izen nendin nahi zuen, baina nik itsasoa nuen amets.
• Zeri buruzkoa da testua?
• Nork idatzi du? Lehen ala hirugarren pertsonan dago?
• Biografia ala autobiografia da? Arrazoitu.
• Pertsonaiari buruzko zer datu ematen ditu testuak?
• Zer lotura du testuak unitatearen hasierako irakurgaiarekin?
2 Idatzi zure autobiografia laburra, 5 lerrotan.
Bizitza liluragarriak
Joan liburutegira, eta begiratu zer biografiaedo autobiografia-liburu dauden.
• Zein irakurriko zenuke gustura?
• Binaka, aukeratu bat, eta azaldu ikaskideei nori buruzkoa den.
U4 63
Daniel Defoe, Robinson Crusoe. Anaya (moldatua).
Polisemia, homonimia eta paronimia
Hitz polisemikoak eta homonimoak berrikusi, eta hitz paronimoak zer diren ikusiko dugu
Hitz polisemikoak esanahi bat baino gehiago duten hitzak dira. Hiztegi-sarrera bakarra dute, eta esanahi bakoitzak, zenbaki bat.
Adibidez:
Ontzi: 1. Likidoak biltzeko erabiltzen den gauza. 2. Ur gainean mugitzen den ibilgailua
Hitz homonimo ek jatorri desberdina dute. Berdin idatzi eta ahoskatu arren, esanahi desberdina dute. Hiztegian, bi sarrera izaten dituzte. Esaterako:
– Ehun1: hamar bider hamar, 100. – Ehun 2 : oihala eratzen duen hari multzoa.
Hitz paronimo ek antzeko ahoskera edo idazkera dute, baina esanahi guztiz desberdina. Adibidez: arto eta ardo.
1 Bilatu hitzok hiztegian eta esan polisemikoak ala homonimoak diren: sasoi , zain , lekuko, motz , lelo, hori . Nola jakin duzu?
2 Azaldu ale hitzak zer esanahi duen esaldi bakoitzean.
a) Liburuaren 5 ale baino ez daude dendan.
b) Kafe aleak banan-banan txigortu dituzte.
c) Aldizkariaren azken alean erreportaje interesgarria dago.
d) Sagarrondoa alerik gabe utzi dute.
3 Lotu definizioak hitz homonimo hauekin: apal, lelo. Gero, idatzi esaldi bana.
a) Ergela, tentela, adimen urrikoa.
b) Bere burua handiesten ez duena.
c) Gauzak edukitzeko jartzen den ohola.
d) Kantetan errepikatzen dena.
4 1-2-4 Aldatu letra bat kasu bakoitzean, hitz hauen paronimoak sortzeko. Zer hitz dagokio eskuineko irudiari?:
egun hotz hari
1. Zerbait sortu, gauzatu, prestatu.
2. Zuhaitzaren enborra, sua egiteko erabiltzen dena.
3. Leku batean izan, inorako asmorik gabe.
1. Soinua, zarata.
2. Luzera txikia duena.
3. Bi mutur zorrotz dituen zurezko makilatxoa.
4. Eskua bukatzen den bost zatietako bakoitza.
1. Txapelketa bat irabazten duenari ematen zaiona.
2. Irina eta ogia egiteko erabiltzen den laborea.
3. Gorriaren eta zuriaren arteko kolorea.
EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 64
Puntuazio-markak (IV)
Marratxoa ( -)
Kasu hauetan erabiltzen dugu:
• Lerro-bukaerako hitzak zatitzeko.
• Zenbait hitz elkartutan: Eguzki - lore, aitona - amonak…
• Errepikapenetan eta onomatopeietan: txiki - txikia, bor - bor…
Marra luzea ( )
Honetarako erabiltzen da:
• Solasaldietan, pertsonaiek hitz egiten dutenean
• Esaldi baten barruan azalpenak txertatzeko. Adibidez: Daniel Defoe eleberriaren egilea Londresen jaio zen.
1 Berridatzi esaldiak, informazio hauek tartekatuz eta azpimarraturiko hitzak marratxoz lotuz:
– Ioritz Agirre hara eta hona dabil sukaldean.
– Ruper Ordorikak abesti oso politak ditu.
– Ekainaren 23an guztiz azkar itsasoratu ginen.
– Mendizaleak Everestera tipi eta tapa iritsi ziren.
Solasaldi jostagarriak
Ezohiko loturak Idatzi solasaldi jostagarri bat bi pertsonaiaren artean:
• Aukeratu bi letra, A, B eta C artean.
• Bota dado bat bitan eta lotu emaitzak aukeratu dituzun letrekin:
A B C
1 pirata Harry Potter astronauta
2 Drakula Alice Olentzero
3 esploratzailea balea sorgina
4 ogroa Basajaun Shrek
5 Txanogorritxo marinela danbolin-jotzailea
6 estralurtarra bidaiaria tximinoa
Idatzi atera diren bi pertsonaien arteko solasaldia.
U4 65
munduko mendirik garaienera San Joan bezperan eskolako sukaldaria oñatiar abeslariak
Deklinabidea
Deklinabidea atzizki multzoa da. Atzizki horiek izenei, izenordainei, adjektiboei eta determinatzaileei atxikitzen zaizkie. Deklinabidekasuek ezaugarri hauek dituzte:
• Hiru motatakoak izan daitezke: mugatu singularrekoak, mugatu pluralekoak eta mugagabekoak.
• Nor, Nork eta Nori kasuek komunztadura dute aditzarekin. Adibidez: Mutikoak ez die kasurik egin aholkuei.
• Leku-denborazko kasuek lekua eta denbora adierazten dute: izen bizigabeekin, Non, Nora, Nondik eta Nongo erabiltzen dira; izen bizidunekin, Norengan, Norengana eta Norengandik.
1 Osatu esaldiak, parentesi barrukoak Nor, Nork eta Nori kasuetan deklinatuz.
(olatu) gogor jo zuen itsasontziaren aurka.
– Eskolako … (atezain) gimnasioko … (giltza) ahaztu zaizkio.
– Armairu horretan hainbat … (maindire) aurkituko dituzu.
– Zenbait … (erosle) oso garestia iruditu zaie … (prezio)
– (amona) (janari) bota die … (arrain)
LH 1eko … (ikasle) … (txokolate) nahi dute.
– Hainbat … (otso) ikaratu omen dituzte … (abere)
2 Adierazi zer kasutan dauden azpimarraturiko hitzak, ereduan bezala.
– Aloña oraintxe joan da kalera Nora kasua, mugatu singularra.
– Entrenatzaileak ez du konfiantzarik jokalariengan
– Zenbait herritatik jendeak ihes egin zuen mendira
Hiru herritako banketxeetan egin dute lapurreta.
– Aitonarengandik irakaspen onak jaso ditut.
Mikelengana joan naiz aholku eske.
– Arabako gazteak etorri dira herriko aterpetxera
Gaixoak sendagilearengan du itxaropena jarrita.
3 Lapitzak erdira Osatu esaldiak, parentesi barruko kasuak erabiliz.
– Zenbait … (Norengandik) asko ikas daiteke.
Bi … (Nora) egingo dugu txangoa … (Non).
– Konfiantza osoa dut … (Norengan).
(Nongo) … lanak denon artean egiten ditugu.
– Egunero bizikleta hartu, eta … (Norengana) joaten zen.
Aurtengo txirrindularitza-itzulia ... (Nondik) pasatzen da.
Eranskinetan
Izenaren, erakusleen eta izenordainen deklinabide-taulak dituzu.
EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 66
–
–
–
–
–
–
–
–
4 Berridatzi esaldiak, lodiz daudenak singularrean edo pluralean jarriz, kasuan kasukoa.
– Liburu eta hiztegi hauek irakasleenak dira.
– Egin dugun zaratarengatik zigortu gaituzte.
– Oier txakurrarekin ibiltzen da parkean.
– Bihar herriko plazan geldituko gara.
– Ordenagailuak ekarriko dituzte LH 6ko ikastaldearentzat
– Ikaslearengatik egingo nituzke ahaleginak.
5 Idatzi azpimarraturiko hitzei buruzko galderak.
Bihar hainbat lagunekin etorriko naiz.
Eskultura harriz eta brontzez egin dute.
Zuek aitona-amonarentzat idatzi dituzue bertsoak.
Herriko gazteek mozorro-lehiaketa antolatu dute.
– Zapata beltz hauek Josurenak dira.
– Ikasleek hainbat galdera egin dizkiote begiraleari
6 Erantzun, deklinabide-marka egokiak erabiliz.
• Nora doaz itsasontziak? (itsaso)
• Nork ekarri ditu opariak? (lagunak)
• Norengandik ikasi duzu gehien? (Idoia)
• Norantz joan dira hegaztiak? (Afrika)
• Nondik iritsi da pakete hau? (postetxea)
7 Azaldu zergatik erabili den mugagabea esaldiotan:
Zer portutan daude txalupak?
Gazte abenturazaleak nagusitan marinela izan nahi zuen.
– Idurrek artikulu interesgarria idatzi du egunkarian.
– Ez daukat itxaropenik zuengan.
– Guk ez dugu albistea irakurri.
– Hainbat olatu erraldoi ikusi ditugu.
• Izen bereziekin eta izenordainekin: Pellok egin du; Niri gertatu zait.
• Galdetzaileekin: Zer uharte da hori?
• Zenbatzaile zehaztugabeekin: Hainbat marinel daude hor.
• Zenbait esapidetan: izerditan egon, esnemamitan bizi…
• Zerik kasua beti doa muga gabean: Itsasoan ez zegoen txaluparik.
U4 67
–
–
–
–
–
–
Erabili mugagabea
Lehen eta bigarren mailako pertsonaiak
Pertsonaiak literatura-lanetako egiazko zein alegiazko izakiak dira. Pertsonaiak garrantziaren arabera sailka daitezke:
Lehen mailako pertsonaiak: istorioko gertaera nagusiak jazotzen zaizkie; garrantzitsuena protagonista da.
1 Irakurri testua eta erantzun galderei.
Bigarren mailako pertsonaiak: istorioan parte hartu arren, garrantzi txikiagoa dute.
Matilda berandutxo hasi zen eskolan. Ume gehienak bost urterekin hasten dira haureskolan, eta lehentxoago ere bai, baina Matildaren gurasoei beharrezko paperak egitea ahaztu zitzaien. Eskolara lehen aldiz joan zenean, bost urte eta erdi zeuzkan.
Herriko umeen eskola adreiluzko etxe triste samar bat zen, eta Lehen Mailako Crunchem
Eskola zuen izena. Berrehun eta berrogeita hamar ume inguru zituen. Zuzendaria
emakume beldurgarria zen, adin ertainekoa, Trunchbull izenekoa.
Matilda ume txikienen gelan jarri zuten beste hemezortzi umerekin; haren adin berekoak ziren denak, gutxi gorabehera. Irakaslea Honey andereñoa zen eta ez zituen hogeita hiru edo hogeita lau urte baino gehiago izango. Roald Dahl, Matilda. Zubia (moldatua).
• Zenbat pertsonaia ageri dira testuan?
• Zein da lehen mailakoa? Zergatik?
• Zein dira bigarren mailakoak?
2 Zein dira unitate hasierako irakurgaiko pertsonaiak? Lehen ala bigarren mailakoak dira?
Pertsonaiekin jolasean
Lauko taldetan jarrita, eleberri ezagunetako pertsonaiak zein diren asmatzen jolastuko zarete:
• Taldekide bakoitzak eleberri ezagun bat aukeratu, eta koadernoan idatziko ditu lehen eta bigarren mailako pertsonaien izenak.
• Gero, eleberriaren izenburua esango du, eta taldekideek lehen eta bigarren mailako pertsonaien izenak idatziko dituzte.
• Erantzunak denon artean komentatu eta zuzenduko dituzue.
Gogoan hartu!
Eleberriak irakurtzean, pertsonaiekin bat egiten dugu eta protagonista sentitzen gara. Irakurketak irauten duen bitartean, heroiak, ausartak, gaiztoak... izan gaitezke, nahi dugun modukoak.
EZAGUTU LITERATURA eai 68
I
DUDANA ANTOLATU
1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» ataleko edukiak erabiliz.
Definizioa: … multzoa da. Atzizki horiek …, …, … eta … atxikitzen zaizkie.
•
Atzizki motak
Deklinabidea
•
• ...: kasu hauetan erabiltzen da:
Deklinabide-kasuak
•
• Izen bizigabeak: ...
• Leku-denborazkoak:
• Izen bizidunak: ...
Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.
Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.
Osatu zure hitz-bilduma
Irakurgaiko hitz hauetatik, aukeratu polisemikoak. Gero, idatzi hitzon esanahi guztiak eta inguratu testuan dutena:
ontzi
malko
iritsi
ekaitz buru
aingura
haga
uxatu kezka
Itsasontzia ekaitzaldian, Gustave Doré
69 U4
KASI
...
• • •
• •
Lexikoa
1 Osatu esaldiak, hitz hauek erabiliz: huts , lau , hori , arte. Gero, esan zein diren polisemikoak eta zein homonimoak.
– … hiri daude eskualde … horretan.
– … asko egin ditu atezainak, eta lau eta … galdu dute.
– Basoko … horien irudia … da.
– Horko jertse …, hain zuzen ere, … da.
2 Osatu esaldi hauek hitz polisemiko berarekin:
a) Dentistak … irekitzeko eskatu zidan.
b) Hainbat otso daude leizearen … handian.
c) Ogia moztu orduko, zorroztu aiztoaren ...
d) Zenbait itsasontzi daude Tamesis ibaiaren ...
3 Bilatu hitz paronimo hauen esanahia hiztegian eta idatzi esaldi bana: amets / ametz jausi / jauzi hasi / hazi
Ortografia
4 Idatzi marratxoa eta marra luzea beharrezkoa denean.
– Unai Aneren laguna zurbil zurbil jarri zen.
– Ezker eskuinera begiratzeko esan zidan amak.
– Eguzki lorea lore mitologikoa ateetan jartzen da.
– Zer ordu da? galdetu zidan irakasleak.
– Getariako arrantzaleek bost mila kilo antxoa harra patu zituzten bart.
5 Erreparatu irudiari eta idatzi solasaldi labur bat.
Gramatika
6 Ezabatu kasu bakoitzean lekuz kanpo dagoena.
a) Mugagabea: herritan, neskarentzat, auzotara, lagunarekin.
b) Mugatu singularra: osabarengana, kaletik, etxeetatik, herrian.
c) Mugatu plurala: kirolariek, eskoletan, baserritan, mutilengandik.
7 Adierazi zer kasutan dauden azpimarraturiko hitzak.
– Auzoko mekanikariari utzi diot autoa
– Neskatoa amarengana hurbildu zen eta eskutik heldu zion.
– Zenbait dendatan beherapenak daude.
– Buztinaz egin dituzte hainbat eskulan .
– Anerengatik izan ez balitz, ez nukeen ezer ikasiko.
8 Zuzendu esaldiotan txarto erabilita dauden Nor , Nork eta Nori kasuak:
– LH 5eko ikasleek museora joan dira.
– Gizon hori ez dauka autorik.
– Behiak ez dute belarrik jan.
– Urko eta Ander izozkia jan dute.
– Eukenek da gelako nagusia.
– Anttonek estoldatik behera jausi zaio txanpona.
9 Erantzun galderei, parentesi barrukoak erabiliz.
• Nora doaz itsasontziak? (itsaso)
• Nork ekarri ditu opariak? (lagunak)
• Norengandik ikasi duzu gehien? (Idoia)
• Norantz joan dira hegaztiak? (Afrika)
• Nondik egin dute ihes katuek? (leiho)
• Noren ondoan dago txakurra? (emakume bat)
Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:
erantzuna badakizu
laguntzarik behar izan baduzu
erantzuna jakin ez baduzu
PORTFOLIOA
70
Z er ikasi dut?
HELBURUA AURRERA
Estereotipoetatik at
Unitate honetan, genero-berdintasunari buruz aritu gara, eta gizartean dauden estereotipoak lantzeko aukera izan dugu. Erabili Nire lehengo eta oraingo iritzia teknika, horri buruzko gogoeta egiteko.
Genero-estereotipoak
Lehen uste nuen... Orain uste dut... Arrazoiak
Biografia-lantegia
Orain, miresten dugun norbaiten biografia idatziko dugu. Inguruko norbait edo pertsona famatu bat izan daiteke.
• Azaldu nolakoa den, eta arrazoitu zergatik miresten duzun pertsona hori.
• Binaka jarrita, komentatu: Eredugarria iruditzen zaizu pertsona hori zure eguneroko bizitzarako? Badu irakaspenik hark egiten duenak?
1 Pentsatu nolako lana egin duzun hiruhilekoan. Alderdi hauetatik, zeinetan hobetu behar duzu?:
Letra txukunagoa egin behar dut.
Hobeto irakurri eta ahoskatu behar dut. …
Ahozko adierazpena hobetu behar dut.
Hobeto antolatu behar ditut etxerako lanak.
Taldean gehiago egin behar dut lan. …
2 Aurreko ariketan erantzun duzuna kontuan hartuz, idatzi hiru konpromiso hurrengo hiruhilekoan hobetzeko.
Bigarren hiruhilekorako konpromisoak
71 U4
N ola
ikasi dut?
© GRUPO ANAYA, S.A., 2023 - C/ Valentín Beato, 21 - 28037 Madrid.
Eskubide guztiak gordeta. Legeak lan honen edukia babestu eta espetxe-zigorrak edota isunak eta kalte-galeren ondoriozko kalte-ordainak ezartzen ditu honako hauentzat: edozein literatura-lan, artelan zein zientzia-lan, edo horren eraldaketa, interpretazioa edo gauzapena (edozein euskarritan finkatuta edo edozein eratan komunikatuta), oso-osorik edo zati batean, baimenik gabe erreproduzitu, plagiatu, banatu edo komunikatzen dutenentzat.