Bidezko Merkataritzako Unitate Didaktikoa LH

Page 1

Material didaktikoa

BIDEZKO MERKATARITZA Irakasle Gida

Lehen Hezkuntza


Emaus Gizarte Fundazioak 2007. urtean prestatutako dokumentua dugu hau. Zuri, zure taldeari, zein taldeko gazteei, Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsua lantzen hasteko lagungarri izango zaizuela espero dugu.

Emaus Gizarte Fundazioa Garapenerako Lankidetza Saila Belartza Poligonoa Gurutzegi kalea PK: 20018 Donostia – Gipuzkoa Tel: 943 367 534 Faxa: 943 474 346 E-maila: cooperacion_gipuzkoa@maus.com www.emaus.com www.cooperacionsolidaria.org

Emaus Gizarte Fundazioa Garapenerako Lankidetza Saila Aurrekoetxea kalea 1, Behea Esk. PK: 48006 Bilbo – Bizkaia Tel: 94 4051644 Faxa: 94 4051644 E-maila: cooperacion_bizkaia@emaus.com www.emaus.com www.cooperacionsolidaria.org


BIDEZKO MERAKATARITZAKO UNITATE DIDAKTIKOA

1.-

SARRERA 1.1.- EMAUS GIZARTE FUNDAZIOAREN AURKEZPENA

1

1.2.- GARAPEN SAILEKO AURKEZPENA

2

1.3.- BIDEZKO MERKATARITZA BURUZKO UNITATE DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA

4

1.4.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO SARRERA OROKORRA 2.-

7

IKASTRESNAK LANKIDETZA JOKOAK

9

MUNDUKO BIZTANLERIA. 100 pertsona

37

ZEIN DA GURE BALOREA

39

KOMIKIA. NAZIOARTEKO MERKATARITZA

41

ANTZERKIRA!!!

43

HORMA IRUDIAK

44

3.-

EBALUAZIOAK

46

4.-

LOTURA INTERESGARRIAK

47


1.-SARRERA 1.1.-EMAUS GIZARTE FUNDAZIOAREN AURKEZPENA Emaus Gizarte Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde sozial eta laikoa da, Emaus International-eko kide da eta helburu hauek ditu: Pobrezian edo baztertuta dauden edo egoteko arrisku larrian dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzea, gizarteratzeko eta lan-munduratzeko prozesuetara bideratuz eta prozesu horietan lagunduz, ahalik eta autonomia handiena lortu dezaten. Injustiziari, pobreziari eta garapenari lotutako arazoen kausa, ondorio eta konponbideen inguruko kezka zabaltzea gizartean. Zein bitarteko ditugu?: Esku hartzeko, jendea trebatzeko eta gizarteratzeko nahiz lan-munduratzeko programa eta zerbitzu integralak. Bakoitzari egokitutako ibilbideak prestatzen eta bultzatzen ditugu. Hondakinak berreskuratu eta erabiltzeko ekimenak, garapen iraunkorra bultzatze aldera. Ekonomia sozial eta solidarioko enpresak, lan-munduratzeko enpresak eta bidezko merkataritzako ekimenak bultzatzen eta sortzen ditugu. Injustiziari, pobreziari eta garapenari lotutako arazoen kausa, ondorio eta konponbideak etengabe ikertu eta zabaltzen ditugu (aditzera emanez, ezagutza zabalduz, jendea sentsibilizatuz eta salaketa eginez). Garapenerako lankidetzako egitasmoak.

www.emaus.com

1


1.2.- GARAPEN SAILAREN AURKEZPENA Garapenerako

Lankidetzarako

Saila

da,

besteak

beste,

Garapenerako

Hezkuntza egitasmoak antolatzen dituena. Hauxe da sail horren egitekoa: injustizia, pobrezia eta botere-galtzea sortzen duten kausak, arazo horiek eragiten dituzten ondorioak eta guk horretan dugun erantzukizuna gizarteari ikusaraztea, gaur egungo nazioarteko antolamendu ekonomikoaren ondorioz, pobrezian eta baztertuta bizi diren Hegoaldeko pertsona eta herrien bizi-baldintzak hobetze aldera. Gure iritziz, garapenerako hezkuntza da helburu horiek lortzeko tresna egokiena. ZER DA GARAPENERAKO HEZKUNTZA GURETZAT? Garapenerako hezkuntza Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanen inguruan gogoeta egiteko, harreman horiek aztertzeko eta ikusmolde kritikoa sortzeko gai den prozesu bizia da guretzat. Garapenerako hezkuntzaren bidez gizabanakoek nahiz taldeek egoera jakin batzuen aurrean duten ikuspegia hobetu eta egoera horien aurrean duten jokamoldea aldatu nahi dugu. Horrekin batera, gure ekintzek epe luzean izango dituzten ondorioen inguruan gogoeta egiten saiatzen da garapenerako hezkuntza. Jendearen jarrera eta balioetan aldaketa onuragarriak bultzatzen saiatzen da hezkuntza-eredu hori. Aldaketa horien bidez jende guztiari boterea eta baliabideak eskuratzeko aukera ematen dien mundu bidezkoagoa sortu nahi dugu. Garapenerako hezkuntzaren helburuak hauek dira: • Geure bizitzaren eta munduko beste pertsona batzuenaren artean dauden erlazioez jabetzen laguntzea. • Pobrezia, bereizkeria eta zapalkuntza egotea eragiten duten kausak eta arazo horiek dakartzaten ondorioak azaltzea, halakoek gutako bakoitzaren bizimodua baldintzatzen dutela kontuan hartuta. • Pertsonen auto-estimua areagotzen duten balio, jarrera eta trebetasunak lantzea, jendeak bere ekintzen gaineko erantzukizun handiagoa hartzeko. • Gizabanakoei eta taldeei errealitatea aldatzen laguntzeko baliabide eta tresna egokiak ematea.

2


• Giza garapen iraunkorra bultzatzea, pertsonen gaineko eragina duten hiru mailetan: gutako bakoitzarengan, gure herri edo komunitatean eta nazioartean1. Gure iritziz, derrigorrezko hezkuntzan lantzen den beste edozein alderdi bezain garrantzitsua da garapenerako hezkuntza. Gainera, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko curriculumetan lantzen diren balio berberak lantzen dira garapenerako hezkuntzan. Bestalde, gaur egun munduan dauden desberdintasunei aurre egiteko eta desberdintasun horiek betiko ez iraunarazteko ezinbesteko tresna da garapenerako hezkuntza. Ikasleak garapenerako hezten baditugu, ez dituzte orain arteko egoerak errepikatuko eta aldaketarako eragileak izango dira. Hala, ikastetxeetan lantzeko prestatu ditugun egitasmoen bidez helburu hauek lortu nahi ditugu: • Gaur egungo antolamendu ekonomikoaren ondorioz, pobrezian eta baztertuta

dauden

Hegoaldeko

pertsona

eta

herrien

bizi-baldintzak

hobetzea. • Injustizia, pobrezia eta botere-galtzea sortzen duten kausak, arazo horiek eragiten dituzten ondorioak eta guk horretan dugun erantzukizuna gizarteari ikusaraztea. • Giza garapen iraunkorraren alde lan egitea, garapenerako lankidetza eta hezkuntzaren bidez, eta, aldi berean, erreferente bat izatea, gaur egun indarrean dauden nazioarteko harreman ekonomikoen ordez beste eredu batzuk bultzatzeko jarduerak garatzeko garaian.

1 Polygone, Garapenerako eta Herri Hezkuntzarako Nazioarteko Sarea www.webpolygone.net ,

in UNESCO ETXEA eta EAE-KO GGKE-EN KOORDINAKUNDEA, Cuaderno de trabajo de educación para el Desarrollo. Bilbo: Unesco Etxea arg., 2004.

3


1.3.-

BIDEZKO

MERKATARITZARI

BURUZKO

UNITATE

DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA Sei urte daramatzagu sentsibilizazio lanean. Denbora horretan bildutako esperientzian oinarrituta, eta jarduera horietan parte hartu duten ikasle eta irakasleek emandako erantzun ona kontuan hartuta, Emaus Gizarte Fundazioko Garapenerako Lankidetza

Sailak

unitate

didaktiko

hau

prestatu

du,

bere

ingurunearekiko

elkartasunean eta erantzukizunean oinarritutako jarrerak lantzeko. GAIAK Bidezko Merkataritza da material didaktiko honetako gai nagusia. Guretzat berebiziko garrantzia du gai hori haur eta gazteekin lantzeak, alderdi asko ukitzen dituelako. Bidezko Merkataritza, Erantzukizun Pertsonala eta Iparraren eta Hegoaren arteko desorekak dira ikastresnen bidez landu nahi ditugun gaiak. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez, gaur egun gure herrialdeetan eta nazioartean dauden egiturak eraldatzen laguntzeko gazteek beharrezkoak dituzten ezagutza kritikoa eta gaitasunak eskuratu ditzaten. HELBURUAK Irakasleek gero eta gogo handiagoa dute justizia, elkartasuna eta antzeko balioak lantzeko. Hala, gogo horri lehendik hasitako bideari jarraipena emateko beharra gehituta, material didaktiko hau prestatu dugu, helburu hauek lortze aldera: • Unitate didaktikoan lantzen diren gaien inguruko ezagutza barneratzea, aurkeztutako egoeren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa landu ahal izateko. • Material hau landuko dutenekin sentsibilizazio-prozesu bat hastea, gure gizarteko gizabanako eta taldeak aldatzeko, aurreiritziak indargabetzeko eta elkartasun-balioak bultzatzeko. • Material hau landuko duten gazteei beren iritzia adierazteko aukera ematea, trebetasun sozialak garatuz, errespetua, ekitatea, irmotasuna eta antzeko zeharkako balioen bidez. • Talde-lana bultzatzea saio bakoitzean proposatutako dinamiken bidez. Taldean elkartzeko eta hausnarketa egiteko uneak egongo dira, halaber, eta lankidetza eta garapena bultzatzeko ekintzen bidez landuko ditugu une horiek.

4


NORI ZUZENTZEN ZAIZKIO Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleei zuzentzen zaie material hau. Gainera, adin horretako gazteek garrantzi handia dute gizarteko jarrerak aldatzeko garaian. Haiek izango dira proposatutako ekintza eta dinamiketan parte hartzen dutenak, eta eztabaidak antolatzen, hainbat aukera edo alternatiba proposatzen edota mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko proposamenak egiten dituzten herritarrak. METODOLOGIA Proposatutako gaietan sakontzeko, ariketa desberdinak egingo dira, irakasleek eta gazteek hainbat gairen inguruan gogoeta egin ahal izan dezaten: Kontsumo Arduratsua, Bidezko Merkataritza, Publizitatea, Iparraren eta Hegoaren arteko Desoreka‌ Gai horiek gazteekin lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, alderdi asko ukitzen dituztelako. Gai horiek parte-hartzean oinarritutako jarduera dinamikoen bidez landuko dira, gazteen artean kontzientzia kritikoa sustatzeko eta mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzen laguntzeko gaitasunak barneratu ditzaten gazte horiek. Irakasleak dira beren taldeak ongien ezagutzen dituztenak eta, hala, hemengo proposamenak parte-hartzaileen ezaugarrien arabera aldatu daitezke. MATERIALA Unitate didaktiko honek atal hauek biltzen ditu: Gaiaren aurkezpen orokorra: Gaiaren aurkezpen orokor honen bidez irakasleek gaiari buruzko zenbait datu ezagutzeko aukera izango dute. Ikastresnak Ikastresna hauekin irakasleek bidezko merkataritza, kontsumo arduratsua eta Iparraldeko eta Hegoaldeko egoera landu eta sakondu, eta hausnarketa egingo dute gaioi buruz. Ikastresnak 4 saiotan banatuta daude. Saio bakoitzak ordubete eta ordu eta erdi arteko iraupena du, eta ariketa bat edo bi lantzen dira saio horietako bakoitzean. Ariketa bakoitza honela banatuta dago:

5


•

Irakasleentzako informazioa: Bertan jasotako informazio osagarria lagungarria izango zaie irakasleei zalantzak argitzeko, ikasleei alternatibak emateko, etab.

•

Jardueraren garapena: Helburuak, landuko diren edukiak, ariketak non egin daitezkeen, zenbat irauten duten, nola landu behar diren, behar diren materialak, oharrak eta ikasleek erabili beharreko fitxak zehazten dira atal honetan.

•

Eranskinak: Ikasleek ariketak egiteko beharko dituzten material guztiak, fitxak edo power point-ak jasotzen dira hemen. Ebaluazioak: Garrantzitsua da saio bakoitzaren ebaluaziotxo bat egitea: ez bakarrik irakasleek erabilitako metodologia egokituz joateko, baizik eta ikasleek egindako ekarpenen ondorioak ikasleei itzultzeko ere. Bukatzeko, beste eztabaidatxo bat egin daiteke, saioa amaitutzat eman aurretik. Saio guztiak amaitu ondoren, unitate didaktiko osoaren ebaluazio orokorra egin behar da. Bertan, unitatea osatzen duten alderdiak (metodologia, materialen egokitasuna, etab.) ebaluatuko dira, batetik, eta helburuak lortu diren, zertan aurreratu den eta bestelako datu interesgarriak aztertuko dira, bestetik. Lotura interesgarriak: Unitate didaktikoan jorratutako gaien inguruko informazio eta agiri interesgarriak dituzten interneteko helbideak eta bibliografia ematen ditugu atal honetan. Irakasleek nahi izanez gero landu dituzten gaiak gehiago sakontzeko.

6


1.4.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO SARRERA OROKORRA Iparraldearen

eta

Hegoaldearen

arteko

desoreka

handien

oinarrian

merkataritza-harremanak daude. Iparraldeak, Hegoaldearen kontura finkatzen ditu joko-arauak (lehiakortasuna eta kosta ahala kosta, ahalik eta irabazirik gehien eskuratzea), Hegoaldea izanik lehengaien eta eskulan merkearen sorlekua zein gero eta pobreagoa den harreman horien ondorioz. Langileen esplotazioa, esklabotza, emakumeen bazterketa, soldata miserableak, lan-baldintza osasungaitzak, naturaren suntsiketa‌ dira erosten dugunarengatik maiz ordaintzen dugun prezioaren zatitxo bat, gu horren jakitun ez garen arren. Bidezko Merkataritzak zuzeneko tratuan eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako merkataritza-harremanak finkatzen ditu, alderdi ekonomikoari ez ezik, alderdi sozialari eta ingurumenari ere begiratuz. Hegoaldeko herrietan, komunitate pobreenak antolatu egiten dira bizimodu duina lortzeko. Nekazarien kooperatibak, emakume-taldeak, eskulangileen elkarteak, erakunde sozialak (kaleko umeekin, baztertuekin eta lan egiteko) antolatzen dituzte. Ekoizleak dira Bidezko Merkataritzaren kateko lehen maila. Era askotako gaiak eskaintzen dizkigu haien lanak: elikagaiak, oihalak, kafea, kakaoa, txokolatea, azukrea, arropak, etxerako gauzak, zeramika, bitxiak, larrua, jostailuak, etab. Iparraldeko herrialdeetan, berriz, Bidezko Merkataritzako erakundeek hango taldeekin lan egiten dute, haien produktuak gure merkatuetan zabaltzeko. Hala, Bidezko Merkataritzako inportatzaileei eta dendei esker produktu horiek gure eskuetaraino iristen dira. Kontsumitzaileok gara Bidezko Merkataritza ahalbidetzen duen kateko azken maila. Gure boteretxoa erantzukizunez erabiltzen badugu, eta produktuen prezioa ez ezik,

produktuok

egindakoan

izandako

baldintza

sozial

eta

ekologikoak

ere

aintzakotzat hartzen baditugu, esplotazioari EZETZ esan eta merkataritza-harreman orekatuagoak sortzen lagundu dezakegu. Era berean, esplotazio-baldintzak behingoz ezabatzeko behar diren aldaketa politiko eta ekonomikoak bultzatzeko Bidezko Merkataritzako erakundeek antolatzen dituzten kanpainetan laguntzea daukagu.

7


Bidezko merkataritzaren oinarrian dauden irizpideak: • Soldata

duina:

soldata

duina

ordaintzen

zaie

nekazariei

beren

produktuengatik. • Funtzionamendu demokratikoa: kide guztiek erabakietan askatasunez parte hartzea daukaten enpresa eta kooperatibak bultzatzen dira. • Bitartekari gutxiago: produktuen prezioekin espekulatu eta produktuok garestitzen dituzten bitartekarien kopurua murriztu edota ezabatu egiten da. • Inguruko gizartea eta natura errespetatzea: ekoizpenak ez du ingurumena kutsatzen. • Berdintasuna gizon-emakumeen artean: soldata berdina lan berdinagatik, eta berdintasuna lan-baldintzetan ere. • Esplotaziorik eta lan-baldintza esklaborik ez: haurrak eskolatzea eta laneko gehiegikeria guztiak ezabatzea bultzatzen da. • Epe

luzerako

gorabeherek

harremanak: eragin

handia

nazioarteko dute

merkataritzaren

ekoizleengan.

Horregatik,

ezusteko Bidezko

Merkataritzako erakundeek epe luzerako harremanak eratzen dituzte, eta ekoizleek

plangintzak

egiteko

segurtasun

handiagoa

dute.

Gizarte-

garapenerako programak landu, hazkuntza organikora aldatu edo epe luzerako helburuak finkatzea daukate, horrela.

8


2.- IKAS - TRESNAK LANKIDETZA JOKUAK

Bidezko Merkataritza justizian eta herri, komunitate eta pertsonen arteko lankidetzan oinarritzen da. Horiexek dira bere oinarrizko balioak. Joko hauek oso baliagarriak zaizkigu lankidetza zein beharrezkoa den azpimarratzeko. Lankidetza-jokoen

bidez

bestelako

jokoetan

batzuetan

egoten

diren

agresibitate-adierazpenak murriztu nahi dira, sentsibilizazioa, lankidetza, komunikazioa eta elkartasuna bultzatuz. Besteekin bat egiten eta naturara hurbiltzen laguntzen digute joko hauek. Denen parte-hartzea bilatzen dute, eta taldeko helburuei lehentasuna ematen zaie banakako helburuen gainetik. Jendeak besteekin batera jokatzen du, ez haien kontra. Erronkak eta oztopoak gainditzeko jokatzen da, ez besteen gainetik gelditzeko. Irakasle edo begiraleak proposatutako jokoetan, gazte guztiek parte hartzea lortu behar da, inor baztertu gabe, gazteen ezaugarriak, egoera, aurretiazko esperientziak edo gaitasun pertsonalak edozein direla ere. Jokoan sortutako giro atseginaren bidez taldeko helburuak lortu nahi dira, ez banakakoak, eta bakoitzaren ekarpenen batura bilatu behar da, eta ez batzuk besteen aurka aritzea. Azken batean, denek parte hartzea nahi dugu, helburu komun bat lortzeko. Jokoen egituraren bidez bat-egitea ziurtatzen da, emaitza bat lortzeko lehian aritu beharrak dakarren presiorik gabe. Irabazi edo galtzeko kezkarik ez dagoenez, partehartzean jartzen da arreta guztia. Hezkuntzaren ikuspegitik, prozesuari ematen zaio garrantzia eta ez emaitzari. Prozesua izanik arretagune nagusia, bakoitzaren eta talde osoaren denborak aintzakotzat hartu daitezke, helburuak denen ekarpenekin betetzeko1. Lankidetza-jokoak hurrenkera mailakatu batean antolatuta daude. Ezagutzajokoak daude, lotsa galtzeko edo lasaitzekoak, konfiantzakoak, komunikaziokoak, tinko jokatzekoak eta arazoak konpontzekoak. Hala, ez da komeni konfiantzako edo arazoak konpontzeko jokorik egitea, jokalariek elkar ezagutzen ez badute, jokoa bera gatazka bihurtu baitaiteke halakoetan.

1

Irakurgaia: Educaci贸n F铆sica y Deportes. 3. urtea, 9. zk. Buenos Aires. 1998ko martxoa.

9


Ezaugarri nagusiak: -

Jokalarien arteko lankidetza, lehian aritu beharrean helburu komuna lortzeko lan eginez.

-

Talde osoak irabazten du helburua lortzen bada, eta, bestela, talde osoak galtzen du.

-

Gu ez garen zerbaiten kontra ari gara lehian: arazo bat, egoera bat, eragozpen bat…

-

Pertsona guztien gaitasun eta ahaleginak batzen dira, helmugara iristeko.

-

Gakoa ez da irabaztea edo galtzea, parte hartzea baizik.

-

Ez da inor kanporatzen. Jokalari guztiek parte hartzen dute, eta denak daude barruan.

-

Ez dago lehiaren presiorik.

HELBURUAK: •

Helburu komunak lortzeko, mundu bidezkoagoa gure kasuan, lankidetzan aritzea zein garrantzitsua den ulertzea.

Bidezko

merkataritza

aurkeztea

Hegoaldeko

herriekin

justizian,

berdintasunean eta ekitatean oinarrituta lan egiteko tresna bezala. •

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren bidez, lehen pertsonan ezagutu dezatela beste pertsona batzuen egoera aldatzeko lankidetzan nola jardun dezaketen.

Gazteekin Lankidetza eta Elkartasuna bezalako balioak Lankidetza Jokoen bidez lantzerako orduan, ez dugu ahantzi behar hauen bukaerako helburua balioetan oinarritutako Hezkuntza dela. Hau kontutan hartzen ez bada, helburu zehatzik gabeko denbora-pasa bihur daiteke jokoa. Aintzat hartzekoa da beraz, jokoak dibertigarria izan behar duen arren, hezkuntza dela joko mota hauen ezaugarri nagusia; alegia, jokatzen heztea! LANKIDETZAREN GAKOAK… EZAGUTZA Lankidetza posible izan dadin, alegia, helburu komun baten alde guztiok elkar lan egin dezagun, parte hartzaileen arteko ezagutza bat egon behar da. Ondoren aipatuko ditugun joko hauen bidez, gure arteko elkar ezagutza lortzea posible izango da.

10


Koloretako nahaspilak.

Urtebetetzeko ilara.

Ezagutza joko bat egin ondoren, gugandik gertu bizi ez diren pertsonen bizimodua ezagutzeak duen garrantziaz hausnarketa egin beharko genuke. Pertsona horiek, nola eta zein egoeratan bizi diren araberako hausnarketa besteak beste. Honek, Hegoaldeko nekazarien bizi baldintza eta egoera hurbiltzea errazten digu. KONFIANTZA Talde-lan on bat egiteko, batak bestearenganako konfiantza izan behar du. Konfidantza hau lortzea ez da erraza izaten; eta sarri, elkarren arteko ezagutza on baten ondorio izan ohi da. Beraz, gazteekin konfidantza landu aurretik, ezagutza lantzea komeni izaten da. •

Pilota lotsagabea.

Botila mozkorra.

Globoko siamdarrak.

Arrautzak erruten.

Elkar ukitzen.

Joko hauen ondoren, merkataritza katean parte hartzen duten aktoreen artean konfidantza norengan izan dezakegun eta norengan ez aztertu genezake. Honekin batera, konfiantzazkoa den merkataritza garden eta bidezkoago baten garrantziaz mintza gintezke. KOORDINAZIOA Taldekideen arteko koordinazioa, talde-lan on baten ezaugarri da. Koordinazio hau eman dadin, ezinbestekoa da elkar ezagutzea eta besteek ere, lan ona egingo dutela uste izatea. Hau da, besteengan konfidantza izatea. •

Munduari bira (jausgailuarekin).

Denon artean barrura (jausgailuarekin).

Sokak eta axota.

Bamboleo (mahai jokoak).

Palazio Palleti (mahai jokoak).

11


Jokoen ondoren, Bidezko Merkataritza katea eta bertako aktoreen arteko koordinazio

beharraz

hitz

egin

genezake.

Koordinazio

hau,

berdintasunezko

harremanetan oinarritua egon behar da. BANATU Taldean lan egiteak esperientzien, momentu onen... eta dauzkagun ondareen banaketara eramaten gaitu. Izan ere, ezinezkoa da berdinen talde bat sortzea batzuk beste batzuk baino gehiago eduki edo sentitzen bagara. •

Lankidetza aulkiak.

Katua eta sagua (jausgailuarekin).

Ezkutaketara (jausgailuarekin).

Aulki ibiltaria.

Irlak eta krokodiloak (jausgailuarekin).

Joko hauen ondoren, norbere kontsumoa, kontsumitzaile bezala dugun erantzukizunaz eta Kontsumo Arduratsuari buruzko hausnarketa egin genezake.

12


ARIKETA: LANKIDETZA JOKOAK KALEKO JOKOAK (egiturarik edo material berezirik behar ez duten jokoak) Aurkezpen-jokoak: .

Koloretako nahaspilak

.

Paseotxo soziala

.

Zertan dugu antza guk biok?

.

Urtebetetzeko ilara

.

Ni naiz‌

.

Egiten eta desegiten

.

Garaieraren arabera ordenatzen Konfiantza-jokoak:

.

Pilota lotsagabea

.

Globoko siamdarrak

.

Arrautzak erruten

.

Elkar ukitzen

.

Estatua bikiak

.

Radarra

.

Komunikazioaren makila Oreka-jokoak:

.

Esaldi xelebreak

.

Bota mozorroa

.

Esku magnetikoa

.

Gauzak elkarrekin egiterik bai?

.

Non, non, zer, noiz?

.

Robotak

.

Begi magikoko sorgina

.

Mazedonia

.

Sentimenduzko telegrama

.

Armiarma-sarea

.

Uharteak eta krokodiloak

.

Giza korapiloa

.

Katutxo politta

.

Botila Jausgailu-jokoak

.

Garbantzuak, dilistak eta babarrunak

.

Zizare zorabiatua

.

Oihal azpiko eskulturak

.

Mahai eramangarriak

.

Eskuak gora

.

Aulki ibiltaria

.

Denok batera

.

Lagunei laguntzen

.

Eskiak

.

Putz eta putz

.

Sagarra, udarea, limoia

.

Aulkiak aldatzen

.

Ezkutaketan

.

Uztaia mugitzen

.

Txanpinoia / iglua

.

Sudurrez sudur

.

Txanpinoi zorabiatua

.

Taldean gora

.

Munduari itzulia

.

PiraĂąen ibaia

.

Bat, bi, hiru, lekuz aldatu

.

Lankidetza aulkiak

.

Denok batera baietz sartu

.

Amerikar billarra

Animazio-jokoak: .

Ekaitza

.

Pilota eroak

.

Ispiluak

.

Katua eta sagua

.

Zenbakiak, letrak eta formak egiten

.

Krokodiloak

13


- Aurkezpen jokoak KOLORETAKO NAHASPILAK Adina: 6-10 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Zutik biribil bat osatuz. Jokoaren garapena: Irakasleak agindutakoa egin behar dute, adibidez: «Eskuin eskuarekin kolore urdineko zerbait ukitu», «Orain, aurrekoa ukitzeari utzi gabe, ezkerrarekin zerbait horia ukitu», «Belaunarekin berde koloreko zerbait ukitzerik bai?». Oraindik zutik jarraitzen badute, beste koloreren bat gehitu, denak lurrean botata, elkarren gainean botata, barrez lehertzen bukatzen duten arte.

PASEOTXO SOZIALA Adina: 8-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Zutik, leku txiki batean. Jokoaren garapena: Gelan zehar nahi bezala paseatu behar dute. Bi lagunek topo egitean, begietara adi-adi begiratu, eskua eman, “kaixo” edo esaldi atseginen bat esan eta egoera atsegin bati buruz hitz egin behar dute pixka batean. Oharrak: Ez daukagu beti gure sentipen, pentsamendu edo emozioei buruz hitz egiteko aukerarik, beraz, oraingo honetan aprobetxatu egin behar!

ZERTAN DUGU ANTZA GUK BIOK? Adina: 6-10 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Gelan zehar barreiatuta. Jokoaren garapena: Jokatuko duten gelan zehar nahi bezala higituz, gainerako lagunek gurekin dituzten parekotasunak aurkitzen saiatu behar dute (begien kolorea,

15


hortz bat erorita, galtzerdiak jantzita, urratu bat belaunean, ile luzea, etab.). Ondoren, bakoitzak zein parekotasun dituen eta zeinekin dituen esan behar du. Oharrak: Beste aukera bat parekotasun fisikoak beharrean, izaerari edo nortasunari dagozkionak bilatzea izan liteke, eta gustuen, zaletasunen, eta halakoen arabera elkartzea.

URTEBETETZEKO ILARA Adina: 6-10 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Gelan zehar barreiatuta. Jokoaren garapena: Jokalariek ezin dute hitz egin, eta ilara bat osatu behar dute irakaslearen aurrean, bakoitzaren jaiotegunaren arabera antolatuta. Urtarril hasieran jaiotakoak ilararen hasieran jarri beharko dute, eta abenduaren 31n jaiotakorik egonez gero, horrek lerroaren amaieran jarri beharko luke.

NI NAIZ… Adina: 3-8 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Goma-aparrezko pilota bat. Hasierako kokapena: Biribil batean eserita. Jokoaren garapena: Irakasleak pilota hartu eta honela esan behar du ozenki: «Ni Asier naiz eta Ane euli bat da». Animatzaileak pilota Aneri pasa, eta Anek pilota jasotzean euliarena egingo du, hauxe esanez: «Ni Ane naiz eta Miren dortoka bat da».

EGITEN ETA DESEGITEN Adina: 8-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Gelan zehar sakabanatuta. Jokoaren garapena: Jokalariek korrika ibili behar dute gelan zehar. Norbaitek «egin» oihukatzen duenean, gelditu eta egin beharrekoa entzungo dute. «Desegin» entzuten badute, gelan zehar sakabanatu behar dute berriro. Aginduei jarraiki, jokalariek hainbat modutara elkartu beharko dute, ezaugarri hauen arabera: kolore bereko

16


arropa, oinetako zenbakia, jaiotze-urtea, kolore gustukoena, ezagutu nahiko luketen herria, handitan zertan jardun nahiko luketen, kirol gogokoetan, etab. Oharrak: Taldekideek beraiek egin ditzakete proposamenak.

GARAIERAREN ARABERA ORDENATZEN Adina: 8-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Denak lerro batean. Jokoaren garapena: Denak lerro batean jarri eta garaienetik txikienera ordenatu behar dute, lerrotik atera gabe. Oharrak: Jokalariek ezin dute hitz egin, keinuak erabili ditzakete bakarrik.

- Konfidantza jokoa PILOTA LOTSAGABEA Adina: 6-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Goma-aparrezko pilota bat. Hasierako kokapena: Biribil batean eserita. Jokoaren garapena: Elkarri pilota bat pasatzea, kokotsaren eta bularraren artean eutsiaz, eskuekin lagundu gabe. Oharrak: Zutik egiteko aukera ere badago, baloia hanken artean, belaunen parean, pasatuz. Bestela, umeak eserita, pilota txorkatilen artean jarrita pasatu dezakete, eskuak lurrean jarri gabe.

GLOBOKO SIAMDARRAK Adina: 3-8 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Bikote bakoitzeko globo bana. Hasierako kokapena: Bikoteka.

17


Jokoaren garapena: Bikote bakoitzak globo bat espazioan zehar eraman behar du, lurrera erotzen utzi gabe. Irakasleak globoa gorputzeko zein atalekin eraman behar duten esan dezake, nahi izanez gero. Adibidez: bizkarren artean, ipurdien artean, belaunen artean, bularren artean, ukondoen artean, etab.

ARRAUTZAK ERRUTEN Adina: 8-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Globo 1 eta uztai 1 talde bakoitzeko. Hasierako kokapena: 5-6ko taldetan. Jokoaren garapena: Talde bakoitzak («oilo bat») biribil bat osatu behar du, ukondoetatik helduta eta kanpoaldera begira. Bizkarrarekin edo ipurdiarekin globo bat eutsi behar dute, eta abiapuntutik hamar edo hamabost metrora jarritako uztai batean sartu behar dute. Arrautza errutea lortuko al dute «oiloek»? Oharrak: «Oiloek» animalia horren soinua eginez mugitu behar dute uztairaino.

ELKAR UKITZEN Adina: 3-8 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Bikoteka. Jokoaren garapena: Umeek beren gorputz-atalak ikaskideenekin bat eginda ibili behar dute. Eta irakasleak beste atal batzuk izendatu ahala ukitzen zeuden atala —ukondoa, belauna, txorkatila, belarria, lepoa, zilborra, ipurdia…— utzi edo aurrekoaz gain beste atal bat ere ukitzen saiatu daitezke.

ESTATUA BIKIAK Adina: 8-12 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: 2 musuzapi hirukote bakoitzeko. Hasierako kokapena: Hirunaka. Jokoaren garapena: Hirukote bakoitzean ume batek eskultorearena egingo du, beste batek estatuarena eta hirugarrenak estatuaren kopiarena. Eskultoreak begiak estalita dituela estatuak gorputz-jarrera eroso bat hartu arte itxoingo du. Orduan, begiak

18


estalita dituen kopiari estatuaren itxura eman beharko dio. Kopia egokia lortu duela uste duenean, hots, ÂŤestatua bikiÂť bat lortu duela iruditzen zaionean, begietako zapia kenduko du, eta gauza bera egingo du kopiarekin, hirurek eskultorearen dohainak ikusi ditzaten. Ondoren, rolak aldatu eta jokoa egingo dute berriz. Oharrak: Kontuz kopia faltsuekin!

RADARRA Adina: 8-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Zutik, biribil handi batean. Jokoaren garapena: Parte-hartzaileek 1 eta 2 zenbakiak hartuko dituzte. 1 zenbakia duten haurrek biribilean sartu behar dute irakasleak agintzean, eta begiak itxita eta itsumustuka biribilaren barrenean ibiliko dira onomatopeia bat eginez (bip-bip, mokmok-mok, tik-tak-tik-tak, pap-pap-pap, eo-eo-eo-eoeo, etab.). 1 zenbakia dutenek kontuz ibili behar dute ikaskideen kontra ez jotzeko, behar den guztietan noranzkoa eta norabidea aldatuz. Bitartean, 2 zenbakia duten umeek jokalariak biribiletik ez ateratzeaz arduratu behar dute, besotik heldu eta biribil barrura eramanez. Rol aldaketa.

KOMUNIKAZIOAREN MAKILA Adina: 10 urtetik aurrera. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: 30 cm-ko makilak, musika klasikoa, perkusioak, guztia ere taldearen ezaugarrien eta adinaren arabera. Hasierako kokapena: 30 cm inguruko makilak hartuta, bi kideek makilaren mutur bat heldu behar dute hatz erakuslearekin (biek eskuinekoarekin edo ezkerrekoarekin). Jokoaren garapena: Irakasleak azalduko du makila nola heldu, eta esan behar du ez diola axola makila erortzen bada, eroriz gero berriz hasi eta listo. Aurrena tokian bertan egin behar dute, eta ondoren batetik bestera mugitzen. Oharrak: Atzetik musika entzunez mugitu behar dute, azkarregi ez makila ez erortzeko. Mugimendu desberdinak frogatuz (biratuz, etab.) konfiantza hartuz joango dira.

19


- Oreka jokoak ZIZARE ZORABIATUA Adina: 8-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Zutik, biribil batean, jende guztia alboka jarria. Jokoaren garapena: Biribila txikiagotuz joan behar dute, azkenean atzean duten pertsonaren izter gainean esertzea duten arte. Talde osoa eserita dagoenean, irakasleak hainbat ariketa egiteko eskatuko die ikasleei (esku bat edo biak altxatzea, ibiltzen edo jauzi egiten saiatzea, lurra ukondoekin ukitzea, etab.), denek lurraren kontra jo eta barrez lehertzen bukatzen duten arte. Oharrak: Lankidetza-jokoen saio bat bukatzeko joko ezin hobea.

MAHAI ERAMANGARRIAK Adina: 8-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: 4nakako taldeak. Jokoaren garapena: Lau taldekideek lau hankatan jarri behar dute lauki bat osatuz. Eskuak lurrean eta oinak beraiekin batera laukiaren alde bat osatzen duen jokalariaren bizkarrean jarri behar dituzte. Noranzko desberdinetan ibili behar dute, talde osoaren oreka galdu gabe.

AULKI IBILTARIA Adina: 8-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Ilaran. Jokoaren garapena: Bizpahiru taldekidek beste taldekide bat eutsi behar dute bizkarretik eta sorbaldatik helduta, aulki batean eserita balego bezala. Gainerako jokalariek haren gainean esertzen joan behar dute, aulki handi bat osatu arte. Orekak

20


uzten dien bitartean irakaslearen aginduak bete behar dituzte: ÂŤAurrerantz ibili, denek mingaina atera, ezkerretara hiru urrats eman, zaldiko-maldikoa bezala ibili, etab.Âť Oharrak: Haur handienek hasieran jarri behar dute.

LAGUNEI LAGUNTZEN Adina: 3-8 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Zakutxo 1 pertsona bakoitzeko. Hasierako kokapena: Jokalekuan barreiatuta. Jokoaren garapena: Haur bakoitzak nahi bezala mugitu behar du jokalekuan zehar, buruan zakutxo bat jarrita. Handik pixka batera, irakasleak hainbat mugimendu, jauzi eta biraketa egiteko eskatuko die, gero eta bizkorrago. Zakua burutik eroriz gero, geldi-geldi itxoin beharko dute, beste kideren bat laguntzera etorri eta zakua berriz ere buruan jartzen dien arte.

PUTZ ETA PUTZ Adina: 6-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Mahai-teniseko 2 pilota. Hasierako kokapena: Biribil bat osatuz, lurrean luze-luze etzanda. Jokoaren garapena: Jokalariek sorbaldak eta eskuak ukitu behar dituzte bizkar atzetik. Jarrera horretan, putz eginez mahai-teniseko pilota bat edo bi elkarri pasatzen saiatu behar dute. Oharrak: Jokalekuan hautsik ez egotea komeni da, jokalariei begietan ez sartzeko.

AULKIAK ALDATZEN Adina: 8-12 urte. Iraupena: minutu. Beharrezko materiala: Aulki 1 bina jokalariko. Hasierako kokapena: Biribil bat osatuz, aulki bakoitzean bina jokalari igota. Jokoaren

garapena:

Aulki

batetik

bestera

banan-banan

pasa

behar

dute

animatzailearen edo jokalarien aginduei jarraiki. Jokalariek orekari eutsi eta gainerakoei ere orekari eusten lagundu behar diete. Era honetako aginduak eman daitezke:

21


zakurra duten guztiek eskuineko aulkira aldatu behar dute, ile luzea dutenek bi aulki ezkerretara mugitu behar dute, dituzuen anai-arrebak adina aulki mugitu eskuinetara, ausartzen diren bikoteek bi bira egin behar dituzte aulkitik erori gabe, «a»-rekin hasitako izena dutenek ezkerreko aulkira mugitu behar dute, «m»-tik hasten den izena dutenek eskuinera, etab. Oharrak: Txikienek aulkietan eserita egin dezakete jokoa.

UZTAIA MUGITZEN Adina: 8-12 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Uztai handi bat 5-6 laguneko. Hasierako kokapena: 5-6 lagunez osatutako taldeak. Jokoaren garapena: Talde bakoitzeko kideek lurrean jarritako uztai baten inguruan jarri behar dute. Sorbaldatik helduta, uztaia jaso eta burua han sartzea lortu behar dute, eta, ondoren, uztaia poliki-poliki jaitsi, bizkar atzetik eramanez. Oharrak: Uztaiari bizkarra emanez ere egin daiteke jokoa.

SUDURREZ SUDUR Adina: 6-12 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Erretzeko paper 1 talde bakoitzeko. Hasierako kokapena: 5-6 laguneko taldeak, biribil batean eserita. Jokoaren garapena: Lehen jokalariak arnas sakona hartu behar du. Aldi berean, erretzeko paper bat jarri behar du sudurzuloen aurrean, eta eskuekin heldu gabe eskuinean duenari pasa behar dio, eta horrek hurrengoari. Biribil osoa egitea lortuko al dute?

TALDEAN GORA Adina: 8-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: 4ko taldeak.

22


Jokoaren garapena: Taldeko haurrek biribil bat osatuz eseri behar dute elkarri besaurretik edo eskutik helduta. Jarrera horretan, oreka galdu gabe denak batera jaikitzeko estrategiak saiatu eta landu behar dituzte. Oharrak: Zutitzea lortzen badute, denak batera zutitzeko beste modu batzuk saiatu ditzakete, edo taldekideen kopurua handituz joan daitezke aurkitutako estrategiak erabiliz.

PIRAÑEN IBAIAK Adina: 5 urtetik aurrera. Iraupena: 15-30 minutu. Beharrezko materiala: Haurren pisuari eusten dion eta batetik bestera eramaten erraza den zerbait. Hasierako

kokapena:

Taldetan

banatu.

Erabilitako

espazio

eta

materialaren

araberakoa izango da taldekideen kopurua. Kontrako ertzera iritsi behar dute denek. Taldekide bakoitzak aukeratutako materiala eraman eta ondo iruditzen zaion lekuan utzi beharko du. Ordena bati jarraiki garraiatuko eta utziko dute materiala. “Bidean” orekari eutsi eta besteei ere orekari eusten lagundu behar diete. Jokoaren garapena: Pirañez josita dagoen ibai bat zeharkatu behar dute, oinak ez bustitzeko aukera ematen digun “bide” bat osatuz. Baina joan-etorrian (materiala eramatean eta material berrien bila joatean) orekari eutsi behar zaio, eta, hortaz, beste pertsona batzuekin gurutzatzen garenean haiei ere orekari eusten lagundu behar diegu. Oharrak: Ertzera iristean erabilitako materiala bildu eta hantxe pilatuko dugu, ibaia garbi uzteko.

LANKIDETZA AULKIAK Adina: 10-60 urte. Iraupena: 15 minutu. Beharrezko materiala: Aulkiak. Hasierako kokapena: borobilean jarrita dauden aulkien inguruan zutik. Jokoaren garapena: ezagutzen dugun aulkien jokoaren antzekoa da. Hau da, aulkiak kentzen goazen heinean, pertsona oro aulkien gainera igo behar da. Kasu honetan ordea, aulkirik lortzen ez duena ez da jokotik kanporatzen. Jokalariek, geratzen diren

23


aulkietan eta ahal duten bezala igotzea lortu beharko baitute. Gero eta aulki gutxiago daudenez, gauza zailduz joango da eta jokalariek, bateratuta eta aulkien gainean mantentzea lortu beharko dute. Jolaskideen arteko elkar laguntza eta besteekiko adeitasuna sustatzea ezinbestekoa da. Era honetan baino ez baita lortuko taldekide guztiek aulkien gainean igotzea. Oharra: partaideak ziur egotea eta “Piramidea� apurtuz gero minik ez hartzea zaindu behar da.

- Animazio jokoak EKAITZA Adina: 3-8 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Biribil batean eserita, animatzailea erdian dagoela. Jokoaren garapena: Taldekide guztien artean ekaitza datorrela irudikatu behar dute. Horretarako, animatzailea biribilaren barruan jarriko da eta jokalari bat izendatuko du, eskuak igurzten hasteko. Irakasleak biribila osatu eta jokalarien paretik igaro ahala, jokalariek eskuak igurzten hasi beharko dute. Bigarren itzulian, ekaitzaren irakasleak esku bateko bi hatz beste eskuko beste bi hatzen kontra jotzeko eskatuko die jokalariei. Ondoren, esku-ahurrekin izterretan jotzeko eta, azkenik, aldi berean oin-azpiekin lurrean jotzeko. Ekaitza bizi-bizi dagoenean, aurreko pauso berak egingo dituzte, atzeraka orain, ostarteak zabalduz eguzkiak bete-betean jo arte. Oharrak: Joko ezin hobea euria ari duenerako!

ISPILUAK Adina: 3-8 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Gelan zehar sakabanatuta. Jokoaren garapena: Jokalariak nahi bezala mugituko dira jokalekuan zehar. irakasleak ÂŤispiluak!Âť esaten duenean, jokalari bakoitzak gertu duen norbaitengana hurbildu eta

24


elkar besarkatu beharko dute pixka batean, harri bihurtu izan balira bezala. Ondoren, pare bat metro aldendu eta parez pare jarri behar dute. Bietako bat «ispilu» bihurtuko da, eta besteak egiten dituen mugimendu guztiak egin beharko ditu. Animatzaileak «kristalak!» esatean, bi jokalariak lurrean erori eta, ondoren berriro altxatuko dira jokalekuan zehar ibili eta beste «ispilu» bat osatzen duten arte.

ZENBAKIAK, LETRAK ETA FORMAK EGITEN Adina: 3-10 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: 5-6ko taldeak. Jokoaren garapena: Arakasleak letrak, zenbakiak eta forma geometrikoak osatzeko eskatuko die jokalariei, beren gorputzak erabiliz horretarako. Zutik nahiz lurrean etzanda egon daitezke jokalariak. Oharrak: 6 urtetik aurrera, denen artean hitz bat (klasearen izena) edo esaldi bat osatuz bukatu dezakete jokoa.

ESALDI XELEBREAK Adina: 6-12 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Biribil batean eserita, jokalari bat erdian zutik dagoela. Jokoaren garapena: Erdiko jokalariak biribileko norbaitengana gerturatu behar du, hitzen bat ozen esanez. Aukeratutakoak zutitu eta erdigunera joan behar du emandako hitza erabiliz asmatu duen esaldi bat irudikatzeko. Ekintza hori egin ondoren, beste pertsona bat aukeratu eta beste hitz bat eman beharko dio.

BOTA MOZORROA Adina: 6-10 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Biribil batean eserita. Jokoaren garapena: Lehen jokalariak keinu bat egin behar du. Ondoren, bi eskuak aurpegira eraman eta «mozorroa» hartuta, beste jokalari bati bota behar dio, hark

25


mozorroa jantzi eta keinu bera egiteko. Ondoren, keinu hori ezabatu eta keinu berria asmatu beharko du, eta beste jokalari bati pasa… Oharrak: Ezin da begitarte txarrik jarri!

ESKU MAGNETIKOA Adina: 10 urtetik aurrera. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Jokaleku osoan barreiatuta. Jokoaren garapena: Haurrak jokalekuan zehar ibiliko dira «esku magnetikoa» entzuten duten arte. Orduan bikote bat osatu behar dute azkar-azkar. Bikoteko kide batek eskua beste kidearen aurpegitik cm gutxira jarri behar du, eta eskua poliki-poliki mugitu behar du, beste kideak mugimendu bera egiten duen bitartean, beharrezko distantzia gordeaz. Arakasleak «pilak kargatzera» esaten duenean, jokalari guztiak berriro barreiatuko dira, «esku magnetikoa» hitzak berriz entzun arte. Oharrak: Hirunaka ere egin daiteke jokoa, jokalari bat «bi esku magnetikorekin» jokatuz.

GAUZAK ELKARREKIN EGITERIK BAI? Adina: 6-10 urte. Iraupena: 5 minutu. Material: Batere ez. Hasierako kokapena: Jokalekuan zehar barreiatuta. Jokoaren garapena: Jokatzen hasi aurretik, irakasleak taldeak aldatzeko esango du, egingo zaizkien proposamenak gorputzarekin irudikatzeko bakoitzak dituen beharren arabera: «Lepoko bat izan zaitezke?», «Eta baso bat?», «Eta kanoa bat?», «Zer moduz moldatuko zinateke aterki bat izaten?», «Denda erraldoi bat izan zintezke?», «Eta txirrista bat?», «Auto bat izan nahiko zenuke?», «Nola irudikatu zenuke pilota bat?», «Eta balantza bat?», etab.

NOR, NON, ZER, NOIZ? Adina: 6-12 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Lauko taldeak biribilean eserita, eta beste lagun bat erdian zutik.

26


Jokoaren garapena: Biribilaren barruan dagoenak pertsona bat seinalatu behar du hatzarekin eta «Nor?» galdetu. Pertsona edo pertsonaia baten izena eman behar du horrek, benetakoa nahiz asmatua. Ondoren, «Non?» galderari planetako txokoren bat esanez erantzun beharko du beste pertsona batek. Hirugarren batek «Zer?» galderari erantzun beharko dio, ekintza bat esanez. Azkenik, erdikoak laugarren jokalari bati «Noiz?» galdetuko dio eta horrek data edo garai bat esan beharko du. Hortik aurrera, emandako lau erantzunak oinarritzat hartuta, erdikoak garai eta leku jakin bateko pertsonaia batek egindako ekintza bat irudikatu beharko du.

ROBOTAK Adina: 8-12 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: 4ko taldeak. Jokoaren garapena: Taldekide batek hiru «robot» gidatu behar ditu, taldeak berak finkatutako kodeari jarraiki hainbat norabidetan dabiltzanak. Robot bakoitzak bere gidariak agindutako bidetik ibili behar du, eta beste roboten baten edo gauzaren baten kontra joz gero, geldi-geldi egon behar du hantxe, etengabeko soinu bat eginez, gidaria konturatu eta berriz ere martxan jarri arte. Taldekide guztiek egin behar dute gidariarena.

BEGI MAGIKOKO SORGINA Adina: 8-12 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Gelan zehar sakabanatuta. Jokoaren garapena: Jokalari batek sorginarena egin behar du, eta gainerakoak nahi bezala mugituko dira jokalekuan zehar, sorgina zein den asmatu arte. Sorginak jokalariak sorgindu egiten ditu begia kliskatuz. Orduan, bost segundo igarotakoan, sorgindutakoek hiru urrats egin eta lurrean geldi-geldi egon behar dute. Sorgina begia kliskatzen harrapatzen badu inork, sorginaren izena ozen esan eta hortxe bukatuko da jokoa. Sorginaren izenik asmatzen ez badute, jokoarekin jarraitu behar dute, txingoka.

MAZEDONIA Adina: 6-12 urte.

27


Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Aulki 1, parte-hartzaile bakoitzeko. Hasierako kokapena: Biribilean jarritako aulkietan eserita, eta pertsona bat erdian, aulkirik gabe. Jokoaren garapena: Erdian dagoenak fruta baten izena esango dio parte-hartzaile bakoitzari jokatzen hasi aurretik, adibidez: gerezia, laranja, banana, limoia… Gero, «gereziak» ozen esaten duenean, «gerezi» guztiek lekuz aldatu behar dute eta, aldi berean, erdian dagoenak hutsik gelditutako aulki bat hartzen saiatu behar du. Aulkirik gabe gelditzen denak, jokoarekin jarraitu behar du, beste fruta baten izena esanez. «Mazedonia» esaten badu, ordea, fruta denek lekuz aldatu beharko dute. Era berean, bizpahiru fruta mota aldi berean esatea ere badauka, adibidez, «gereziak, bananak eta limoiak».

SENTIMENDUZKO TELEGRAMA Adina: 8-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Biribil batean eserita. Jokoaren garapena: Jokalari guztiek elkarri eskua eman eta arnasa hartu eta bota behar dute, pixka bat lasaitu eta albait gehien kontzentratzeko. Begiak itxi eta pertsona batek mezu bat zabaldu behar dio taldeko beste pertsona bati, bere eskuen bidez. Mezua hartzailearengana iristean, horrek ahoz adierazi behar du mezua, jasotzean sentitutakoaren arabera. Bakoitzak sentitu duena adierazi dezake, katean atzetik aurrera eginez. Oharrak: Lehenengo txandan ez da emaitza onik lortzen, normalean, baina jokoa ondo ulertu ondoren, sintonia handia lortzen da igorlearen eta hartzailearen artean. Horretarako, jokalari guztiek sentikor, jarrera irekiarekin eta komunikatzeko prest egon behar dute.

ARMIARMA-SAREA Adina: 3-8 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Artilezko mataza 1. Hasierako kokapena: Gelan zehar sakabanatuta.

28


Jokoaren garapena: Haur batek matazaren muturra gorputzeko edozein ataletan lotu eta beste haur bati pasa behar dio mataza, hark gauza bera egiteko. Denak lotu arte jarraitu, eta amaieran atzekoz aurrera egin behar da prozesu osoa berriz ere.

UHARTEAK ETA KROKODILOAK Adina: 10-12 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Esterillak edo mantak. Hasierako kokapena: Esterillak lurrean jarri, eta launa lagun esterilla bakoitzaren gainean. Jokoaren garapena: Talde bakoitzeko haurrek esterillari buelta ematea lortu behar dute, gorputzarekin lurra ukitu gabe. Haurrek estrategiak prestatu behar dituzte azken helburua lortzeko: esterilla guztiei buelta ematea.

GIZA KORAPILOA Adina: 8-12 urte. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Denak biribil batean. Jokoaren garapena: Begiak itxita, eskuin eskua eskuinean duten pertsonari eta ezker eskua ezkerrean dutenari eman behar diote. Denak “lotuta” daudenean, hasierako biribilera itzuli behar dute, askatu gabe. Oharrak: Ezin dituzte eskuak inolaz ere askatu.

KATUTXO POLITTA Adina: 6 urtetik aurrera. Iraupena: Jendea aspertu arte. Beharrezko materiala: Batere ez. Hasierako kokapena: Denak biribil batean eserita, erdian jarri behar duen bat izan ezik. Jokoaren garapena: Denak biribil batean eserita eta haur bat lau hankatan erdian, katuarena egiten. Katuak barre egin arazi behar dio beste haur bati, eta horrek “Katutxo politta” esan behar dio hiru aldiz.

29


Oharrak: Katuak haurrari barre egin arazten ez badio, beste pertsona batekin saiatu beharko du. Barre eginarazten dion hura katua izango da ondoren, eta jokoarekin jarraituko du.

BOTILA Adina: 7-9 urte. Iraupena: Joko-zuzendariak botila osoa edan arte. Beharrezko materiala: Sokak denentzat eta musika lasaigarria. Jokoaren garapena: Ahalik eta botila handiena osatzen saiatu behar dugu, denon artean, denok barruan kabitzeko. Bakoitzak bere soka jarri behar du horretarako. Jokoaren garapena: Denen artean botila bat osatu behar dutela azaldu behar zaie haurrei, eta botila egindakoan denak barruan kabitzen direla ikusi behar da (denak pilatuta izan arren). Han barruan daudenean, etzateko eta musika entzuteko esango zaie, eta kontzentratuta daudenean, zorionak eman behar zaizkie botilarengatik. Egarriak egongo direla esan behar zaie, eta edateko botilaren leporantz joan behar dutela denek, baina minik ez hartzeko poliki-poliki edan behar dutela, eta gero berriz beteko dela botila. Edatea eta betetzea hainbat alditan egin behar da. Oso joko dibertigarri eta lasaia da hau. Oharrak: Sokekin itsasontzi bat egin eta denen artean erabakitako lekura joateko aukera ere badago.

- Jausgailu jokoa GARBANTZUAK, DILISTAK ETA BABARRUNAK Adina: 6-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1. Hasierako kokapena: Zutik, jausgailuko oihalaren inguruan. Jokoaren garapena: Jausgailua gerriaren parean helduta, jokalariek garbantzuarena, dilistarena edo babarrunarena egin behar dute, hurrenez hurren, zirkulua osatu arte. Irakasleak: ÂŤLapikoari eragitera!Âť esaten duenean, jokalariek eskuinaldera egin behar

30


dute, eta han itxoin egin behar dute animatzaileak eltzekariren baten izena esan arte. Orduan, aukeratutako eltzekariak itzuli osoa egin behar du jausgailuaren inguruan, eta bakoitza abiapuntura itzultzean, oihalari eusten daudenek gorantz igo behar dute oihala, itzulia egin berri dutenek erdialdera korrika joan eta beren taldekoekin besarkatu eta beren taldearen izena ozen esaten duten bitartean («dilistak!» adibidez). Horretan ari direla, jausgailua gainera eroriko zaie.

OIHAL AZPIKO ESKULTURAK Adina: 6-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1. Hasierako kokapena: Zutik, jausgailuko oihalaren inguruan. Jokoaren garapena: Jokalariek batetik bosterako zenbaki bana aukeratu behar dute. Jausgailua puztuta dagoenean, animatzaileak zenbaki bat esan behar du ozenki. Zenbaki hori dutenek korrika joan behar erdialdera, han, oihal azpian, eskultura bat osatzeko. Bitartean, gainerako umeek batetik hamarrera zenbatu behar dute ozenki, eta hamarrera iristean, jausgailua jaso eta gainerakoek osatutako irudia ikusiko dute, miresmenezko eta harridurazko «oooohhh!» bat esanez. Eskultura desegin eta hasierako lekura itzuliko dira denak.

ESKUAK GORA Adina: 6-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1 eta 4 txanpon. Hasierako kokapena: Jausgailuaren inguruan eserita, erdian lau jokalari daudela. Jokoaren garapena: Jokalariek jausgailuko oihala hanken gainean jarri eta eskuak azpian gorde behar dituzte. Lau haur erdian jarriko dira, gainerako kideek lau txanponak oihal azpitik nola pasatzen dituzten adi-adi behatzeko. Erdiko jokalariek «Eskuak gora!» esatean, eskuak gora eraman behar dituzte denek, eta «Eskuak behera!» esaten dutenean, berriz, hanken gainean duten oihalaren gainean jarri behar dituzte. Horrela daudela, erdiko jokalariek txanponak nork dauzkaten asmatu behar dute. Asmatuz gero, erdikoak kanpora, eta kanpokoak erdira aldatuko dira; bestela, erdian jarraitu beharko dute.

DENOK BATERA

31


Adina: 6-10 urte. Iraupena: 3 minutu. Beharrezko materiala: Soka lodi eta luze 1 edo jausgailu 1. Hasierako kokapena: Biribil batean eserita, bi eskuekin sokari edo jausgailuari helduta. Jokoaren garapena: Jokalariek oinazpiak lurrean jarrita, sokari (edo jausgailuari) tenk helduta, denok batera jaikitzeko moduan. Oharrak: Sokaren bi muturrak indarrez lotzea edo indarrez eustea komeni da, segurtasunagatik.

ESKIAK Adina: 6 urtetik aurrera. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1. Hasierako kokapena: Biribil batean eserita, bi eskuekin jausgailuari helduta. Jokoaren garapena: Aurkezpen-jokoa. Bere burua aurkezten duenak, atzerantz bota behar du eta gainerakoek heldu egin behar diote bere izena eta jatorria esaten dituen bitartean. Aurkezpena egiten ari denak bi oinak elkarrekin eta belaunak zuzen eduki behar ditu. Konfiantza-jokoa ere bada hau.

SAGARRA, UDAREA, LIMOIA Adina: 8 urtetik aurrera. Iraupena: 5-10 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1. Hasierako kokapena: 10-20 parte-hartzaile jausgailuaren inguruan. Jokoaren garapena: Jokalari bakoitza hiru fruta horietako bat izango da (sagarra, udarea edo limoia). Arakaslea frutak izendatzen joango da. Jokalari bakoitzak lekuz aldatu beharko du, bai jausgailuaren azpitik bai haren inguruan korrika eginez.

EZKUTAKETAN Adina: 8 urtetik aurrera. Iraupena: Jokoa ahalik eta lasterren egitea lortzen duten arte. Beharrezko materiala: Jausgailu 1.

32


Hasierako kokapena: Jausgailua bilduta, eta bola bat eginda. Jokoaren garapena: Jokalari guztiek jausgailuaren azpian gorde beharko dute azkar batean. Baten bat jausgailutik kanpo geldituz gero edo gorputz-atalen bat ikusten bazaio, denek galduko dute jokoa.

TXANPINOIA / IGLUA Adina: 8 urtetik aurrera. Iraupena: 10 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1. Hasierako kokapena: Jausgailuaren inguruan kokoriko, jausgailuari bi eskuekin helduta. Jokoaren garapena: Aurkezpen-jokoa. Jokalari guztiek gora eta behera astindu behar dute jausgailua. Puzten denean (oihala goian dagoenean) jausgailuaren azpian sartu behar dute denek, oihalaren gainean esertzen saiatuz eta iglu baten edo txanpinoi baten antzeko irudia osatuz. Orduan aurkezpen-txanda bat egin liteke.

TXANPINOI ZORABIATUA Adina: 6 urtetik aurrera. Iraupena: 2 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1. Hasierako kokapena: Jokalariek jausgailuaren barruan sartu behar dute biribil bat osatuz, eta besoetatik helduta. Oihalak tenk egon behar du, bizkarra han bermatu ahal izateko. Jokoaren garapena: Jausgailuaren barruan daudenean, jokalariek eskuinera edo ezkerrera biratzen hasi behar dute, denak batera, gorputzaren pisu osoa oihalean bermatuz.

MUNDUARI ITZULIA Adina: 3-12 urte. Iraupena: 3 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1 eta pilota 1. Hasierako kokapena: Jokalari guztiak jausgailuaren inguruan zutik, bi eskuekin helduta, oihala tenk egoteko moduan. Pilota oihalaren gainean jarri behar da.

33


Jokoaren garapena: Jokalariek pilota jausgailuaren inguruan (ertzetatik) birarazten saiatu behar dute, oihala astinduz. Pilota jasotzen duenak, beste pertsona baten izena esan eta pilota hari zuzentzen saiatu beharko du.

BAT, BI, HIRU, LEKUZ ALDATU Adina: 3-12 urte. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1. Hasierako kokapena: Zutik, oihalaren inguruan. Jokoaren garapena: Jokalari bakoitzari zenbaki bat eman behar zaio. Ondoren, oihala gora eraman eta irakasleak zenbaki bat esan behar du. Zenbaki hori duten jokalariek aurrean duten jokalariekin lekua aldatu behar dute, oihal azpitik korrika pasatuta, segundotxo batzuk igarotakoan gainerako jokalariek oihala behera ekarriko dutelako berriz ere. Animatzaileak bi zenbaki esan ditzake aldi berean, eta nahaspila handiagoa sortuko da orduan. Oharrak:

Jausgailuaren

oihala

koloretakoa

bada,

koloreekin

jokatzea

dago

zenbakiekin beharrean.

DENON ARTEAN BAIETZ SARTU Adina: 6tik aurrera. Iraupena: 2 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1 eta tenis-pilota 1. Hasierako kokapena: Zutik, jausgailuko oihalaren inguruan. Jokoaren garapena: Pilota jausgailuaren erdiko zulotik sartu behar da.

AMERIKAR BILLARRA Adina: 6-12 urte. Iraupena: 3 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1, teniseko 6 pilota. Hasierako kokapena: Zutik, jausgailuaren inguruan. Jokoaren garapena: Kolore bateko 5 tenis-pilota eta beste kolore bateko beste 1 behar ditugu. Kolore desberdineko pilota oihalaren erdiko zulotik sartu behar dugu, gainerakoei erortzen utzi gabe.

34


PILOTA EROAK Adina: 6-12 urte. Iraupena: 3 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1, teniseko 6 pilota. Hasierako

kokapena:

Zutik,

jausgailuaren

inguruan.

Lau

jokalarik

taldearen

kanpoaldean jarri behar dute. Jokoaren garapena: Parte-hartzaileek jausgailuaren gainean jarritako pilotak astindu behar dituzte, kanpoalderantz botatzeko. Bitartean, kanpoan dauden jokalariek pilota horiek harrapatzen eta berriz ere oihal gainean botatzen saiatu behar dute.

KATUA ETA SAGUA Adina: 7 urtetik aurrera. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1. Hasierako kokapena: Jokalari guztiek jausgailuaren inguruan jarri behar dute, ertzetik helduta. Jokalari bat jausgailuaren azpian sartu eta beste batek gainean jarri behar du. Jokoaren garapena: Jausgailuaren gainean jarritako jokalaria katua da, eta azpikoa sagua. Katuak sagua harrapatu behar du, baina gainerako jokalari guztiek saguari lagunduko diote, jausgailua astinduz katuari sagua non dagoen ikusten utzi gabe. Oharrak: Puska batean jolasten egon eta gero, katuak sagua harrapatzea lortzen ez badu, katua ahulagoa dela esan nahiko du horrek, eta orduan jokalari guztiek katuari lagundu beharko diote.

KROKODILOAK Adina: 6 urtetik aurrera. Iraupena: 5 minutu. Beharrezko materiala: Jausgailu 1. Hasierako kokapena: Denak jausgailuaren inguruan eserita, hankak oihal azpian dituztela. Jokalari bat jausgailuaren azpian, eta beste bat kanpoan, zutik. Jokoaren garapena: Oihalaren azpian dagoen jokalaria krokodiloa da, eta oihal azpitik herrestaka doala gainerako jokalariak oinetatik heldu eta jausgailuaren azpian sartu

35


behar ditu. Azpian sartutakoak krokodilo bihurtu eta gainerako jokalariak harrapatzen hasi behar dute. Kanpoan dagoen jokalaria soroslea da, eta krokodiloak jokalariren bat “jan� behar duela ikustean, jokalari hori salbatzen saiatu behar du. Oharrak: Jokalariei esan behar zaie ezin dutela krokodiloetatik babestu, sorosleari laguntza eskatu besterik ezin dutela egin.

36


MUNDUKO BIZTANLERIA. 100 pertsona ADINA 8-10 urte bitartean HELBURUAK Munduko biztanleriaren egoera eta Ipar eta Hegoaldearen artean dauden ezberdintasunak gazteei hurbildu. Munduko biztanleriaren barruan dauden ezberdintasunei buruzko hausnarketa; osasun-laguntza gabezia, hezkuntza maila gabezia, gose gabezia, etab. Eztabaida eta espiritu kritikoaren alde egin. Berdintasun, adeitasun eta elkartasun baloreak bultzatu. EDUKIAK Zentzuzkoak; Iparralde-Hegoalde ezberdintasunak eta Giza Eskubideak. Prozedurazkoak; Munduko biztanleriaren egoera aztertu. Portaerazkoak; enpatia, hausnarketa, berdintasuna, adeitasuna eta lankidetza bultzatu. JARDUERAREN GARAPENA Ipar eta Hegoaldearen artean dauden ezberdintasunak hobeto ulertzeko, imajinatu dezagun munduko biztanleria osoa 100 pertsona dela eta biztanleria errealaren portzentai berdinak aplikatuko ditugu. 1. Ikaslegoa 5 taldetan banatzen da, talde bakoitzari biztanleriaren munduko

fitxa

ematen

zaio

kontinente

(subkontinentea

Amerikari

dagokionez) bakoitzari dagokionez. Kontinente edo/ eta subkontinente bakoitzean bizi diren pertsona kopurua marraztu behar dute kolore desberdinetan. Iraupena 10 minutu. 2. Ariketa amaitzean, munduko biztanleriaren zatiketa erreala lehenengo diapositibaren bitartez ikusiko da, fitxak eta diapositiba parekatzen dira. 3. Ariketa berriz egiten da, baina oraingo honetan, talde bakoitzari ikaslegoaren bi fitxa ezberdin emango zaizkio eta taldeak ustez, fitxa bakoitzaren egoeran bizi diren pertsonen kopurua marraztu behar du. Iraupena 15 minutu. 4. Amaitzeko, power point bitartez diapositiba eta marraztu dutena parekatuko dute, diapositiba bakoitza aztertuz eta bakoitzari buruzko

37


hausnarketa eginez. Bereziki ezberdintasunak aipatzeko, abiapuntu bezala Giza Eskubideak izendatuko dira,. Internet-era sarbidea izanez gero, hurrengo bideoaz berrikasketa bat egiteko aukera dago: http://216.70.117.172/me_spanish.htm LEKUA Ikasgela bat IRAUPENA Ordu bat BEHARREZKO MATERIALA Power point, eta ezean, power point inprimatua Eranskina: Munduko biztanleriaren fitxak 100 pertsona Eranskina: Munduko biztanleria, 100 pertsona power point Eranskina: Munduko biztanleria, 100 pertsona power point-a pdf-en OHARRAK: Ariketa nahiz taldeka nahiz talde osoaren artean egin daiteke, ariketa guztian zehar eztabaida sortuz.

38


ZEIN DA GURE BALOREA? ADINA: 10-12 urte bitartean HELBURUAK Gure balore sistemaren hausnarketa eta, nola, beti ez, gure hitzaldia gure ekintzarekin egokitzen denaren hausnarketa. Komunikabide

handiak,

gizartean

dauden

baloreen

garapenean

zein

puntutaraino eragin dezaketen aztertu. Kontzientzia kritikoa garatzea. EDUKIA Zentzuzkoak; balore pertsonalak; etikoak, kontsumoa, lehiakortasuna,... Prozedurazkoak;. Baloreen auto- ezagutza, eztabaida Portaerazkoak; Hausnarketa eta kritika JARDUERAREN GARAPENA Irakasleek ikasleei errotulagailu eta orri edo kartulina zati bat banatuko diete. Ikasleek beraien esku baten irudia marrazten dute eta ondoren azaltzen dena idatzi beharko dute hatz bakoitzean: Erpurua: Gehien egitea gustatzen zaiona Erakuslea: Adin nagusira iristean izan nahiko lukeen lehenengo gauza Nagia : Bere ondare estimatuenak Luzea: Zertarako egin nahi duen lan Txikia: Bere bizitzan garrantzitsuena dena Irakaslea arbela bost zutabe handitan banatuko du. Bakoitzean hurrengoa idatziko du: “gustatzen zaigu” “izatea gustatuko litzaiguke” “ gure ondare estimatuenak” “zertarako nahi dugu lan egin” “garrantzitsuena”

39


Erantzunak irakurtzeko; ikasleek bere erantzunak irakurtzen dituzte, edo orri guztiak poltsa batean sartzen dituzte, nahastu egiten dira eta ikasleen artean berriz banatzen dira. Bakoitzak irakurriko ditu eta galderei erantzunez irakasleek erantzunak arbelean idatziko dituzte. Ikasleen erantzunak behin idatziak, irakasleek planteatu denaren laburpen bat egingo dute. Taldea idatzitakoa irakurtzera bultzatzen du. Honek eztabaida bat sortzeko balio dezake, ondorengo ideien artean: gure gizartean noraino hitz egiten den balore etikoetaz; bakea, elkarteratzea, maitasuna,... eta kontsumoa, lehiakortasuna, gazteria fisikoa, dirua, publizitatea bezalako baloreek nola eragiten diguten. LEKUA Ikasgela bat IRAUPENA Ordu bat BEHARREZKO MATERIALA Orriak eta errotulagailuak OHARRAK: Ez dago oharrik

40


KOMIKIA, NAZIOARTEKO MERKATARITZA ADINA 10-12 urte bitartean HELBURUAK Munduko biztanleriaren egoera eta Ipar eta Hegoaldearen artean dauden ezberdintasunak gazteei hurbildu. Bidezko Merkataritza ezagutu Nazioarteko Merkataritzaren hautabide bezala. Eztabaida eta espiritu kritikoaren alde egin. Berdintasun, adeitasun eta elkartasun baloreak bultzatu. EDUKIA: Zentzuzkoak; Nazioarteko Merkataritza eta Bidezko Merkataritza Prozedurazkoak; Nazioarteko Merkataritzak eta Bidezko Merkataritzak duten ezberdintasunen egoera aztertu Portaerazkoak; enpatia, hausnarketa eta sormena JARDUERAREN GARAPENA Nazioarteko Kontsumoari buruzko komikiaren irakurketa eta azterketa. Bidezko

Merkataritzaren

power

pointaren

laguntzarekin, ikaslegoari

ohiko

Nazioarteko Merkataritzaren partaideak azaltzen zaizkio, funtzionamendua eta onuren banaketa. Nazioarteko Merkataritzaren hautabide bezala Bidezko Merkataritza aurkezten da, bere irizpideak, produktuak eta produktu hauek aurki ditzakegun lekua adieraziz. Amaitzeko, ikaslegoak Nazioarteko Merkataritzari buruzko komikia burutuko du. LEKUA Ikasgela bat IRAUPENA Ordu bat BEHARREZKO MATERIALA Power point, eta ezean, power point inprimatua Eranskina: Nazioarteko Merkataritza eta Bidezko Merkataritza komikia Eranskina: Bidezko Merkataritza power point

41


Eranskina: Bidezko Merkataritza power point-a pdf-en

OHARRAK: Komikiaren lehiaketa bat egingo da, eta irabazlearen izena Bidezko Merkataritza jaian jakingo da. Proiektagailurik ez badago, power point-a gardenkietara pasa dezakegu eta gardenki- proiektugailua erabili dezakegu.

42


ANTZERKIRA!!! ADINA: 6-12 urte bitartean HELBURUAK: Gazteek Bidezko Merkataritzaren katearen eta ohiko merkataritza katearen artean dauden aldeak ezagutzea eta ulertzea eta taldekideei horren berri emateko gai izatea. Gazteen Erantzukizun Pertsonala bultzatzea, kontsumitzaileak diren aldetik. Gure Kontsumo-ereduak Hegoaldeko ekoizleengan duen eragina ezagutzea. Sormena eta hausnarketa bultzatzea. EDUKIAK Zentzuzkoak; Bidezko Merkataritzaren eta ohiko merkataritza. Prozedurazkoak; Aztertu bidezko merkataritzaren eta ohiko merkataritzan arteko desberdintasunak. Portaeraztekoak: enpatia, hausnarketa eta kreazio ahalmena JARDUERAREN GARAPENA Gazteak gutxienez bi taldetan banatuko dira. Talde bati Bidezko Merkataritza kateari buruzko informazioa emango zaio. Beste taldeari, ohiko merkataritza-kateari buruzkoa. Informazio horretatik abiatuta, antzerki-gidoi bat prestatu eta antzeztu beharko dute. Antzezpena egindakoan, kate bien arteko aldeak aztertuko dira, eta bukatzeko Erantzukizun Pertsonalari buruzko gogoeta egingo da. LEKUA Ikasgela bat IRAUPENA Ordu bat. BEHARREZKO MATERIALA Eranskina: Ohizko Merkataritzako partehartzaileak Eranskina: Bidezko Merkataritzako partehartzaileak

43


HORMA IRUDIA TAILERRA ADINA: 8 – 18 urte bitartean HELBURUAK: Gazteek Bidezko Merkataritza, Kontsumo

Arduratsua eta Hegoaldeko

nekazarien

horien

egoera

ezagutzea,

eta

gai

inguruko

informazio

garrantzitsuena horma-irudi batean jasotzea. Gazteak ingurukoak sentsibilizatzeko duten gaitasunaz konturatzea. Sena eta azterketa kritikoa bultzatzea gizartean. EDUKIAK Zentzuzkoak: Bidezko merkataritza, Kontsumo Jasangarria eta Hegoaldeko nekazarien egoera. Prozedurazkoak:. Informazio eta sentsibulitzatzeko horma irudiak sortu. Portaeraztekoak: Enpatia, elkarkidetza, hausnarketa, ekitatea, errespetua eta elkartasuna bultzatzea. JARDUERAREN GARAPENA: Jaso duten informaziotik garrantzitsuena iruditzen zaiena aukeratu beharko dute gazteek eta horma irudiak egin. Gero, horma-irudi hori ikastetxean edo bilerak egiteko aretoren batean zintzilikatuko dute, beste pertsona batzuk sentsibilizatzeko. LEKUA: Ikasgela bat. IRAUPENA: Ordu bat. BEHARREZKO MATERIALA: •

Kartoi mehea.

Margoak.

Aldizkari eta egunkari zaharrak.

Itsasgarria.

Guraizeak

44


OHARRAK: Gaiak landu daitezke modu desberdinetara; gela bakoitza, kurtso bakoitzak gai bat landu edo ikasle talde bakoitzak aukeratu landu nahi duen gaia..

45


3.-EBALUAZIOAK Atal honetan ikasleei eta irakasleei zuzendutako ebaluazioen gidoia jasotzen da. Hiru proposamen aurkezten ditugu: A) IKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA, SAIO BAKOITZARI BURUZ Unitate didaktikoko edozein gai lantzen ari garela ere, irakasleek ikasleei zuzentzeko galderak jasotzen dira hemen. Ahoz egiteko dira, proposatutako jarduera egin ondoren ateratako ondorioak ikusteko, nahiz ikasleek esateko daukaten guztia jasotzeko. Hala, hurrengo saioetarako erabilgarri izan litekeen edo interesgarria iruditzen zaien informazioa jaso behar dute irakasleek, ariketa bakoitza amaitu ondoren. B.1)IKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA, AZKEN SAIOARI BURUZ. Lehen Hezkuntzako 3.zikloko ikasleentzako Hemen

aurkezten

dugun

ebaluazio-eredua

unitate

didaktiko hauetako

azkeneko saioan erabili behar da. Erantzunen bidez ikasleek unitate didaktikoei buruz duten iritzi orokorra jakin nahi da. B.2)IKASLEEN

EBALUAZIO-GIDOIA,

AZKEN

SAIOARI

BURUZ

(irakasleak

egin

beharrekoa) Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloko irakasleentzako. Ebaluaketa honen bitartez, ikasleek unitate didaktikoei buruz duten iritzi orokorra jakin nahi da. Irakaslea arduratzen da, aurreko informazioa jasotzen, ebaluazio honen bidez. D) IRAKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA Saio guztiak amaitu ondoren, irakasleek saioen ebaluaziotxo bat egitea komeni da, metodologia, iraupena etab. kontuan hartuta. Honekin batera doan eredua lagungarria izan daiteke ebaluazio hori egiteko. Ebaluazio horiez gain, Emaus Gizarte Fundazioak unitate didaktikoen jarraipena egingo du prestakuntza zehar. Horretarako, aldiro-aldiro irakasleen eta emausen artean harremana egongo da, eta irakasleen esanetara izango gara beharrezko azalpenak eta laguntza emateko. Saio bakoitzeko ariketa guztiak amaitu ondoren, bilera bat egingo dugu irakasleekin, egindako ebaluazioen emaitzak eta hobetzeko egin nahi dituzten proposamenak jasotzeko.

46


4.-LOTURA INTERESGARRIAK Gai bakoitzaren inguruko informazio interesgarria eskaintzen duten web-orri batzuen helbideak ematen dizkizuegu jarraian. KONTSUMISMOA ETA KONTSUMO ARDURATSUA: www.consumoresponsable.com Orri honetan kontsumo arduratsua zer den azaltzen da. www.ozonalia.org Espainiako

UNICEFen

OZONALIA

programaren

orria.

Bertan,

kontsumo

arduratsua eta bidezko merkataritza bultzatzen dira. www.consumoresponsable.org Orri honek kontsumo arduratsua eta enpresen erantzukizun soziala zer diren azaltzen digu. www.cooperacionsolidaria.org Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki. ERANTZUKIZUN PERTSONALA: www.consumehastamorir.com Consume Hasta Morir (Hil Arte Kontsumitu) ekimenaren orri honetan gogoeta egiten da gaur egungo kontsumo-ohituren inguruan. www.youthxchange.org; www.ecodes.org (gaztelaniazko bertsioa). Jóvenes

por

el

Cambio

(Aldaketaren

aldeko

Gazteak)

erakundeak

argitaratutako txosten hau aurkitu dezakegu hemen: “Manual de Educación para un consumo sostenible” [Kontsumo iraunkorrean hezteko eskuliburua]. www.cooperacionsolidaria.org Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki.

PUBLIZITATEA ETA KONTRAPUBLIZITATEA: www.consumehastamorir.com

47


Consume Hasta Morir (Hil Arte Kontsumitu) ekimenaren orri honetan gogoeta egiten da gaur egungo kontsumo-ohituren inguruan. www.youthxchange.orgwww.setem.org/madrid/campanas.htm Setem-en

web-orrian

hainbat

kanpainaren

berri

ematen

da,

eta

kontrapublizitateari buruzko kanpaina bat dago tartean. www.cooperacionsolidaria.org Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki. IPARRAREN ETA HEGOAREN ARTEKO DESOREKA www.bakeaz.org Mundu bidezkoagoa lortzeko bideak bilatzen eta eskaintzen dira orri honetan, bakearen eta garapen iraunkorraren ikuspegi zabala emanez, hainbat lanalorretatik. www.haurralde.org Garapenaren eta lankidetzaren inguruko informazioa eta albisteak ematen dira orri honetan. www.cooperacionsolidaria.org Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki. BIDEZKO MERKATARITZAKO KATEA ETA OHIKO MERKATARITZA-KATEA www.intermonoxfam.org. Bidezko merkataritzari eta garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa (artikuluak, egitasmoak, etab.) aurkitu daitezke orri honetan. http://www.emaus.com/01integracion-comerciojusto.htm Bidezko merkataritzari buruzko informazioa eta gai horren inguruan lantzen ari garen egitasmoen berri aurkituko duzue hemen. www.cooperacionsolidaria.org

48


Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki. HEGOALDEKO NEKAZARIEN EGOERA www.sodepaz.org/cafe/cafe_pobreza.htm. Hegoaldean kafea hazten duten nekazarien egoerari buruzko informazioa jasotzen da orri honetan. http://www.pobrezacero.org/intro.php Espainiako Garapenerako GKEen Koordinadoraren orri honetan Zero Pobrezia kanpainari buruzko informazioa agertzen da: helburuak, ekintzak, etab. www.cooperacionsolidaria.org Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta bidezko merkataritza bereziki. BIBLIOGRAFIA •

BANTULÁ JANOT, JAUME. Juegos motrices cooperativos. Paidotribo, Bartzelona (2004).

FUNDACIÓN ADSIS. Curso de Comercio Justo. Cuaderno de trabajo, 2003.

GUTERMAN, TULIO. Educación Física y Deportes. Año 3, Nº 9. Guterman, Buenos Aires (Martzoa 1998)

INTERMÓN. Comercio Justo, una opción de consumo, una opción de justicia. Octaedro, Barcelona.

RUIZ OMEÑACA, JESÚS VICENTE. Juegos cooperativos y Educación Física. Editorial Paidotribo, Bartzelona.

SODEPAZ. Guía Educativa para el Consumo Crítico. Bartzelona. 1998.

49


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.