Hemen aurkezten den ikerketa honek helburu bikoitza du. Alde batetik, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren sustapenerako hezkuntza jarduera eta prozesuen praktika egokiak eta esperientzia arrakastatsuak sustatu, balioan jarri eta ikustera ematea, EAEko unibertsitate hezkuntza komunitateko hezkuntza espazio formaletan eta informaletan.
Beste alde batetik, unibertsitate eraldatzaile baten beharraren inguruko eztabaidaren parte izan nahi du, baita unibertsitateak berak duen gizarte rolaren berreskurapenaren parte ere. Ereduak, unibertsitateak epe luzera dituen estrategien inguruan intzidentzia egitea bilatzen du, modu honetan unibertsitateak gizarteren garapenean duen rola zehaztuz, gizarte aldaketak eta eraldaketak sustatzeko duen gaitasunaren baitan.