Ekoshop donostia eus

Page 1

EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

-01

#ekoshop donostia EUS


EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

-02


EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

-03

“Egiten dugun guztia, gure gertuko inguruneari eragiten dion konpromiso kate baten parte da, baina bizi garen munduari ere eragiten dio...”

Donostiako hiri erdigunean dago kokatuta toki hau, denda hau, azken batean ez da denda bat. Espazio honetan zure intereseko ikastaro bat aurki dezakezu, unibertsitatekogazteen topaketa bat joeran dauden objektuak sortuz, musika aktuazio bat. Horrez gain, eta zalantzarik gabe, vintage eta retro arropak topatzeko aukera izango duzu, pieza bakarrak, xarma duten altzariak, objektu oso bitxiak,…hori guztia, ingurumenarekin erlazionatutako ekintza hauek eta beste zenbait ekintzei testuingurua eta konpromisoa ematen dion ekonomia solidarioaren barruan. Saltoki hau Emaúsek dituen saltokien artean zaharrena da. 1998ko ekainaren 18an ireki zen, guztira 493 metro karratuko azalera du eta bi solairutan banatuta dago. Mendeurren Plazako 3 zenbakian kokatuta dago. Donostiako hiri erdian kokatua dagoen espazio honi, iaz beste espazio bat gehitu zitzaion, ondorioz, espazioa bikoiztu da. Orain Emaús Mendeurren Plazaren 3 eta 4 zenbakiak okupatzen ditu, azken honek 413 metro karratuko azalera duelarik. Pasa den urteko ekainean egin zen irekiera, beste espazioa bezala, tresna elektriko eta elektroniko txikiak bertan uzteko gertuko leku batean bihurtzeko asmotan.

Arropa ona, liburuak izenburu interesgarriekin, chic altzari osagarriak, hemen aurkituko dituzu. Geroz eta gehiago, Emaúseko salmenta guneak “handmade design” maitaleak direnentzat topagune dira ere, bertan lan egiteko oinarria topatzen dute, erakusleiho-egileak, edo zine edo telebista ekoizleak, bertan beraien lanentzako egokiak diren atrezzo eta girotzeko objektu oso bereziak aurkitzeko aukera izaten dute.

Oso prezio baxuan gauza asko aurki ditzakezu, arropatik hasi eta modako osagarriak, altzariak, etxeko tresna elektrikoak, liburuak, bazarreko artikulu oso bereziak,… “Bitxiak” diren gauzen edo arropen ehiztaria bazara, zalantzarik gabe hau da zure lekua. Ez duzu zertan Londresera joan beharrik. Horrez gain, DIY (“Do it Yourself”) filosofiarekin “eskuz egina” balioztatzen dugu eta bertako altzarietan, diseinuen adibideak eta sormenezko ekarpenak aurki ditzakezu.


EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

Gure arreta 3 ardatzetan oinarritzen da. Besteek hondakinak edo zaborra ikusten duten horretan guk baliabideak sortzen ditugu. Objektuen, altzarien eta arropa eta ehunen konponketa eta berrerabiltzearen aldeko gure aldarrikapena defendatzen eta praktikan jartzen dugu, erabili eta bota kulturaren aukera bezala eta kontsumo arduratsua eta sormen-kontsumo bat sustatzen dugu.

Gizartean baztertuen dauden pertsonekin eta kolektiboekin konpromisoa. Pertsonak erdigunean jartzearen apustu egiten dugu, hiritartasun aktiboko eskubideko subjektu bezala, burujabetza sortzailea, komunitarioa eta eraldatzaile gakoan.

Mobilizazioa eta gizarte sentsibilizazioa, gizarte eredu baten eraldaketarako. Aipatutako eredu horren hainbat ondorioen inguruan berehala ekiten dugu, hauek sortzen dituzten arrazoiak eta zergatiak salatuz, prozesu estrategikoak sustatuz sozial eta politika mailan intzidentzia eginez, Ekonomia Solidarioa, Bidezko Merkataritza, Kontsumo Arduratsua, Elikadura Burujabetza, etab. bezalako kontzeptuak hedatuz.

-04


EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

-05


EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

-06

#EkoShop Donosti-n lan egiten dutenek horrela definitzen dute:

dibertigarria

ba o e s u M

Ikask untza sortz k en du olektiboa ber ezi ad a

|EmaĂşsen egindako zure erosketak zer inplikatzen duen ba al dakizu? |Berrerabili

:)

Hondakinen sorrera ekiditea suposatzen du. Baina, mugatuak diren lehengaien erabilera ekiditea ere esan nahi du, eraldaketa prozesuetan energiaren erabilera ekiditen da, ekoizpen prozesu berriek sortzen duten kutsadura,‌ honaino, jakin badakigun hori, edo gutxienez, ezagunena dena. Baino gehiago ere badago. Askoz gehiago.

trat uak

|Enplegu solidarioa Irabazi asmorik gabeko gure erakundearen helburuetako bat ingurumenaren alde egiteaz gain, enplegu solidarioa sortzea ere bada. Ikerketek diote eta gure jarduerak hori horrela dela baieztatzen du, hondakin eta beste materialen 10.000 tona bakoitzeko 6 lanpostu sor daitezkeela, 36 lanpostu tona horiek birziklatzen badira, eta 296 berrerabiltzeko prestatzen badira eta berrerabiltzen badira.

|Bilketa egokiak Kaleetako espaloietan egunero, oraindik erabil daitezkeen altzari eta beste zenbait objektu uzten dugunean, eragiltzearen

r a H

Berdea

oa k i r ta o k As desor den p ositib oa

b

Entreteniga rria

a r e k Au


EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

-07

Hizkuntzak

a d a o k a l at beza

aldakor ra

a i r r a g i r r

i l i b a r e r r e b denetatik da

a

go

t a z t n e o r e z e a B s a p a r o b n de

benetako gizarte bat eraikitzen ari gara. Kalean utzitako objektuek eguraldiaren eraginak (euria, haizea,‌) jasaten dituztenean, hauek berrerabiliak izateko aukera galtzen dute. Horrez gain, estetikari dagokionez burugabekeria bat da eta arrisku handia sor dezakete (hausten diren objektuak izanik, ondoren kalteak sor ditzakete). Emaúsetik etxez etxeko bilketa publiko bat defendatzen dugu, eragozpen hauek guztiak gaindituz, ingurumeneko eta enplegu sorrerako gaiak balioan jarriz.

|Eta klima aldaketa geldotzen du Egongelako mahai bat erosten baduzu: Kontratu solidario baten 5 ordu eta 54 min. Mantentzen laguntzen duzu, sektoreko hitzarmenaren arabera. Gainera, atmosferara 24,77 kg. CO2 (berotegiefektua sortzen duten gas nagusienetako bat) ekiditen duzu. Galtza bakero bat: Kontratu baten 10 min. eta 8 s. Eta atmosferara 5,41 kg. CO2 ekiditen duzu. Bizikleta bati: Kontratu baten 3 ordu eta 20 min. Eta atmosferara 16,65 kg. CO2 ekiditen duzu. Arropa-armairu bat: Kontratu bateko 8 ordu eta 17 min. Eta atmosferara 31,26 kg. CO2 ekiditen duzu. Poltso bat: Kontratu bateko 19 min. eta 8 s. Eta atmosferara 1,77 kg. CO2 ekiditen duzu.


EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

-08

Emozioetan inbertitu |Bezeroen esaldiak

‹‹ Entretenimendu bat eta plazer bat. Zerbait polita eta merkea aurkitzeko aukera. ›› ‹‹ Aire freskoa, lanerako bidean bueltan joatean. ››

‹‹ giro ona transmititzen du, elkartasuna, giro atsegina eta gehiegizko kontsumismoaren kontzientzia hartzea,. ››

‹‹ Etortzen naizenean oso gustura sentitzen naiz, saltzaileak oso jatorrak direlako. ››

‹‹ Kalitatea, barietatea eta prezioa ›› ‹‹ merkea, kontraste handiko gauza “garestiak” aurkitzen dira.›› ‹‹

oso ekonomikoa da, oso tratu egokia jasotzen duzu nahiz eta euro 1 gastatu…

‹‹ Oso familiakoa, jende ezaguna ikusten da. Lehengo batean nire bizilagunarekin topo egin nuen, ez nekien berak ere hemen erosten zuenik. ››

‹‹ Arropa mota eta estilo askotarikoa da, beti zure estiloarekin bat datorren zerbait aurkitzen duzu. ›› ‹‹ Gauza desberdinak aurkitzen dituzu, altxorrak. Ez dakizu zer dagon, bila eta bila altxorrak aurkitzen dituzu. ››


EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

-09

|Grafikoak

Zoriontasun estatistikak garrantzia duten estatistikak

Zoriontsua al zara Emaúsen?

Emaúsen jasotzen duzun arreta:

Pertsona bezala errespetatua sentitzen al zara?

Azken 24 ordutan hauetako sentsazioren bat bizi izan al duzu?

Berrerabilitako unitateak EkoShop Donostia

Sarrerak Ekoshop Donostia

1%

3%

0%

2%

6%

10%

1%

1%

9%

16%

18% 63%

4%

66%

0%

0%

INGRESOS AMARA 2015

UNIDADES AMARA 2015 ROPA

ARROPA

MUNTO / ISLA BAZARRA

MUNTO/ISLA

MUEBLES TEEH

ALTZARIAK

LIBURUAK

LIBROS HAUR BAZAR RAEES LIBROS INF. JUG LIBURU/JOSTAILUAK SEINALEA

SEÑAL

ROPA

ARROPA BAZARRA

MUNTO / ISLA

MUNTO/ISLA MUEBLES TEEH

ALTZARIAK BAZAR RAEES HAUR LIBURU/JOSTAILUAK

LIBROS

LIBURUAK SEINALEA

LIBROS INF. JUG

SEÑAL


EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

Kalitatezko eta gertuko zatiak Ekonomiako enpresa batean pertsonak jardueraren erdigunean kokatzen gara. Gure giza historiek, gure erlazioek Emaúsen egunerokotasuna elikatzen dute. Taldean egindako lanari esker, iaz 30.446 objektu berrerabili ziren, 208.593,56€ko balioa izanik. Horrez gain, 26.555 bezeroren bisita izan genuen. Mila esker. Iaz gauza oso hunkigarriak gertatu ziren, gure oroimen partekatuan modu oso berezian gordeta geratu direlarik. Gure anekdota-bildumako parte dira. Adibidez, Gabonak aurretik burutzen dugun enkante solidarioan, janzteko birjinak existitzen direla aurkitzen dugu. Horrela jakin genuen, bereziki kaleko arropaz janzteko birjinen eta santuen irudiak existitzen direla. Gure janzteko birjina hau egur polikromatuko irudi bat da, artikulatua eta arropa desberdinak janzteko eta eransteko aukera ematen du, baita koroi eta tokatu desberdinak ere. Hau da, panpin moduko bat bezala, erlijiosoa, oinarrizko jantzi bereziarekin. Badirudi, mota honetako birjinek XVII mendean arrakasta handia izan zutela. Birjina eta haurtxoa gortearen modaren irudi eta antzera janzten ziren. Kanpai itxurako zaiak, jipoiak eta manga oso zabalak, denborarekin urrezko eta zilarrezko hariekin apainduz joan ziren, baita perla eta harri bitxiekin, parpailekin… Irudi hauek izan zuten arrakasta hain handia zen, Trentoko Kontzilioak janzteko ohitura honi dagokionez, atal bat eskaini zion arautze aldera. TRASTart hondakinen prebentzioaren astean zehar burutu genuen kanpaina izan zen, azaroan. Kanpaina honekin, espaloietan egunak joan egunak etorri uzten ditugun tamaina handiko hondakinen inguruan dei bat egin genuen. Benetan eragilketa bat da. Errealitate honetaz kontziente egiteko, egunero egiten dugunez ohikoa eta arrunta iruditzen zaigu, aste honetan zehar, Emaúseko langileak eta zaleak hori neoi koloreko globoak eta pegatinak jarri genituen kalean tamaina handiko objektuak utziak zeuden lekuetan. Prebentzioaren aste hori EMAUSITA deitu genion eraikuntzarekin amaitu genuen. Artzain Onaren plaza erdian kokatuta egon zen. Protesta batetik abiatuz eraikia izan zen, ohiko moduan kalean uzten ditugun gauzekin umorez sortua. EkoShop Donosti handitzeak ikastaroak egitea posible egin du. Denda hau ez da denda bat kontzeptua lantzeko erreserbatua dagoen espazio berri hau moldakorra, epela eta erosoa gertatu da. Sormenezko joskintza edo altzarien eraldaketa… oso giro atseginean gauzatu dira. Beraien artean laguntzen eta kolaboratzen diren jendearen artean. Jarduera oso desberdinak gauzatu dira, oso estilo desberdineko jarduerak.

-010


EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

Bizia duten espazioak EkoShop Donostia

-011


EKOSHOP DONOSTIA

MEMORIA 2015

urratsez urrats EMAร S GIZARTE FUNDAZIOA TALDEA EKOSHOP DONOSTIA Mendeurren Plaza 3 20006 Donostia/San Sebastiรกn (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 47 08 26 www.emaus.com amara@emaus.com etorri@emaus.com

-012


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.