Eraikuntzaparte hartzaileak Koadernoa

Page 1

PROZESU ETA EKIMENEN ARRAKASTA GAKOEN ERAIKUNTZA PARTE-HARTZAILEA

ELIKADURA BURUJABETZAREN ALDE


Aitortu – Ez merkataritzarako – Partekatu baimen beraren arabera 3.0. Material hau libre kopiatzeko, banatzeko eta jakinarazteko baimena ematen da, betiere haren egilea aipatzen bada eta merkataritza helburuetarako erabiltzen ez bada. Dokumentuan aldaketarik egiten bada, beste era bateko dokumentua sortzeko edo horretan oinarrituta beste obra bat egiten bada, hau bezalako lizentzia eskuratuta baino ezin da banatu. Lizentzia osoa: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/

Argitalpenaren Koordinazioa: Assumpta Ayerdi Olaizola– Emaús Gizarte Fundazioa Prozesuaren pertsona dinamizatzaileak: Unai Aranguren – EHNE Bizkaia, Olaia Larruskain – Emáus Gizarte Fundazioa, Ferrán García – VSF Herrien Bidezko Elikadura, Assumpta Ayerdi Olaizola – Emaús Gizarte Fundazioa Itzulpena: Emaús Gizarte Fundazioa rrebisio linguistikoa: L’Apostrof, SCCL Diseinua eta maketazioa: Feldespako Inpresioa: Tamayo inprenta (%100 birziklatutako papera) Donostia – San Sebastián, iraila 2013 Prozesua sakonago ezagutzeko: http://emauseducaciontransformadora.wordpress.com/ Argitalpena doan deskargatzeko: http://issuu.com/grupoemausfundacionsocial

Laguntzarekin

2


AURKIBIDEA 5. orr.

SARRERA

6. orr.

HELBURUA

7. orr.

PROZESUAREN FASEAK

8. orr.

BERTAKO PROZESUAK

10. orr.

FUNTSA

12. orr.

ARRAKASTA IRIZPIDEAK

14. orr.

ESKERTZAK

3


4


SARRERA 2012 urteko erdi aldera, Emaús Gizarte Fundazioak, VSF Herrien Bidezko Elikadura eta EHNE-Bizkaiarekin batera, Elikadura Burujabetzaren ezarpenerako arrakasta irizpideen eraikuntza parte-hartzaileko prozesu bat hasi zuen. Nazioarteko mailatik abiatuz eta bertakoa bereziki nabarmenduz, Elikadura Burujabetza kontzeptu beraren gaineko hausnarketa bat dinamizatzen du, baita Elikadura Burujabetzaren proposamenarekin lerrokatzen diren ekimen desberdinen arrakastan edo porrotean zehazten edo eragiten duten elementuen gainean ere.

Elikadura Burujabetza definitzen da: “pertsonen, herrialdeen eta estatuen batasunek beraien nekazal eta elikadura politikak definitzeko duten eskubidea da, nekazal lehengaiak atzerriko herrialdeei transferitu gabe. Elikadura burujabetzak elikagaien produkzioa eta kontsumoa antolatzen ditu, bertako komunitateen beharren arabera, bertako kontsumorako produkzioari lehentasuna emanez. Elikadura burujabetzak nekazal eta abeltzain produkzioa babestu eta erregulatzeko eskubidea barne hartzen ditu eta etxeko merkatua nekazal soberakinen sarreratik eta beste herrialdeetako kostu baxuko inportazioetatik babesteko eskubidea ere. Lurrik gabeko pertsonak, baserritarrak eta nekazari txikiek lurra, ura eta hazien eskuragarritasuna izan behar dute, baita produkzioko baliabide eta zerbitzu publikoetara ere. Elikadura burujabetza eta iraunkortasunak lehentasun handia dute, merkatuko politikak baino gehiago”.

Krisi sistemiko eta dimentsio anitzeko testuinguru berak ere, eta are gehiago, eredu neoliberalaren mantenua eta indartzeagatik interesatuak eta onuradunak diren instantziek, irtenbide posible bezala sustatzen ari diren doikuntza eta errepresio neurriek ondorioak dituzte. Batetik, gizartean hazten doan ondoeza sortzen ari da, bestetik, fronteak identifikatzeko garaian argitasun handiagoa eta baita alternatibak proposatzeko borroka desberdinen topaketa bat ere. Alternatiba hauek askotan gure bizitzen eta erabakien kontrola berriz hartzetik pasatzen dira, gure elikagaien, gure lurraldeen kontrola, autokudeaketatik, mobilizaziotik eta naturaren errespetutik, hazien, hizkuntzen eta kulturen aniztasunera, baita genero erlazioen birplanteamendutik ere. Euskal Herrian, elikadura burujabetzaren aldeko mobilizazio hau ere handituz doa: laborantza-sindikatuak eta nekazal mugimenduak biltzen ditu, ekonomia solidarioa, feminismoa, finantza etikoak, ggke-ak, ekologia, gazteen asanbladak, mundu akademikoa, antidesarrollismoa, instalazio prozesuan dauden gazteak, kontsumo taldeak, tokiko herri administrazioak, etab.

5


HELBURUA Proiektuaren ideia, Elikadura Burujabetzarekin konpromisoa duten gizon eta emakumeek, beraien espazio desberdinetan, ideiak eta esperientziak hausnartu eta partekatzea zen, ikaskuntza kolektibo eta elkar banatu bat garatuz bi ardatzen inguruan:

1 Ardatza Elikadura Burujabetzaren berezko osagaiak: zein dimentsio biltzen dituen, nekazal mugimenduetatik datorren proposamen hau zein neurritan, bai feminismoa, ekonomia soziala, ekologia, eskubideak, etab. bezalako eremuetako erakunde eta gizarte mugimenduetako ikuspegiak eta aldarrikapenak, bai nekazal proposamen horiek begiztatzen eta eguneratzen diren erronka berriak eta aukerak barneratzen doan.

2 Ardatza Prozesuen arrakasta edo/eta porrot osagaiak Elikadura Burujabetzaren alde: hau da, ekimenak eta prozesuak (bai instalazio, merkaturatze, bai intzidentzia, prestakuntza edo sareen sorrera) hasteko garaian zein elementu identiďŹ katzen diren gako bezala, bere iraunkortasuna eta arrakasta lortzeko, alternatiba erreal bezala.

Gizarte eraldaketa baten aldeko apustu egiten duten pertsona eta kolektiboek, beraien hainbat geograďŹ eta gizarte eremuetan eta eremuetatik, bide horretan lagunduko dieten tresnak izatea da helburua. Beraien esperientzia, errealitate eta hausnarketetatik eraikitako tresnak, eta horrez gain, lehen pertsonan sinergiak eta topaketak bultzatzen dituztenak landa eta hiri mundu artean, sentsibilitate eta funtzionatzeko modu desberdinak dituzten kolektiboen artean, prozesuen praktika eta politika gakoak ekintzatik planteatu eta birplanteatzera eramanez.

6


PROZESUAREN FASEAK 1 Fasea NAZIOARTEKO, ESTATUKO ETA EUSKAL MAILAN ELIKADURA BURUJABETZAREN EREMUAN ERREFERENTE BEZALA HAR DAITEZKEEN PERTSONEKIN, EZTABAIDA TAILERRAK TALDE TXIKIETAN.

2 Fasea IKASKUNTZA ELKAR BANATUAREN PROZESUA TOKIKO MAILAN.

• Elkarrizketa tailerrak parte hartzaileen bizipenetatik. • Ekoizpeneko bertako esperientzietara prestakuntza bisitak, agroekologiara trantsizioa, merkaturatzea, enpresa, emakumeen mobilizazioa, antolakuntza, etab. • Txilera bidaia ANAMURIk (Landa eta Indigena Emakumeen Elkarte Nazionala) burututako lana ezagutzera, lehen aipatutako bi alderdietako ikuspuntutik.

3 Fasea PROZESUAREN EMAITZEN AURKEZPENA.

• Landa Mundu Bizi batentzat Gazteen III Topaketa. Hiritik landara joatea, ekaina 2013, Amayuelas (Palentzia), Plataforma Rural eta Paulo Freire Landa Unibertsitatearen egoitza. • Euskal Herriko herriak. • Prozesu eta ekimenen arrakasta Gakoak Elikadura Burujabetzaren alde: Eraikuntza Parte-hartzaileko Gidaren argitalpena.

7


BERTAKO PROZESUAK Prozesuaren helburu orokorrarekin lotuz, euskal herrietan beraren aurkezpena, emaitzak ezagutzeko interesa agertzen duten herri-administrazio edo gizarte kolektiboetan emango da, baita hausnarketa-ekintza bat sustatzeko interesa agertzen dutenetan, ardatz galdera hauen inguruan:

Nire herri edo kolektiboarentzat interesgarriak diren, zein gomendio eta hausnarketa ekartzen dituzte Elikadura Burujabetzaren aldeko arrakasta esperientzietan lidergo egin eta parte hartu duten, nazioarteko eta Euskal Herriko kolektiboek?

Zein esperientzia eta ikaskuntza estrapolatu daitezke?

Zeintzuk dira nire herrian Elikadura Burujabetzan aurreraka joateko oztopo operatibo eta estrategikoak?

Nola artikula genitzake herrian Elikadura Burujabetzaren alde lan egiten dugun kolektibo desberdinen esperientziak, eta nola sustatu genitzake arrakasta gakoen barneraketa?

8


Prozesuaren ikuspuntua ezinbestekoa da ere eraikuntza parte-hartzailea sustatzeko. Elikadura Burujabetzaren proposamen politikoa defendatu eta eskatzen duten gizarte eraldaketa eta baloreei mesede egin diezaieke eta sintonian egon:

Jakintza eta bizipen guztien balorazioagatik, bai arrazoitik bai intuiziotik, eraikitzen ari garen alternatiben elementu gako bezala.

Sortzen den konďŹ antzako, giza harremaneko, kolektibo eta pertsona bakoitzaren elkarrenganako motibazio giroagatik.

Beharren eta ahulezien identiďŹ kazioagatik, baita arrakasta gakoengatik ere; gertuko eta talde moduan, teorikotik praktikora pasatuz, Elikadura Burujabetzaren defentsan inplikatutako kolektibo eta pertsonengatik, eta beraz, bere gainditze edota aplikazioan laguntzeko, modu sinergikoan.

Gizarte eragile desberdinen arteko topaketa eta elkarrizketagatik, herri administrazioa barne delarik, kolektibo izatea bultzatuz eta horizontaltasunetik elikadura burujabetzan alderdi emozional eta sozialak barneratuz.

Emakumeen parte-hartze aktiboa eta erosoa errazten duelako.

Informazio itxi baten hartzaile hutsak ez garen formula bat delako, ondorioz ikaskuntzen bereganatzea eta besteei ematea errazten du. Akatsak eta gatazkak, bidean partekatze eta gozatzeko printzipioetatik lan egiteko formula berriak bilatzera bultzatzen gaituen ikaskuntza bat kontsideratzen duelako.

Landa eta hiri munduaren arteko topaketagatik lehen pertsonan.

9


FUNTSA

10


Nazioartekotzea

Ereduen txokea

Parte-hartzea/Gobernantza Emantzipazioa Lengoaiaren subertsioa

Mobilizazioa Ekintza kolektiboa

Ahots propioa eta kritikoa

Nekazalgoaren zentralitatea

Bertako testuingurua/marko komuna

Sarea

Inbutua eta aterkiak

Duintasuna

11


ARRAKASTA IRIZPIDEAK Kasu honetan, aniztasunaren barruan nolabaiteko batasun bat aurkitzen dugu ere, hau da, Elikadura Burujabetzan oinarritutako ekimenek arrakasta izan dezaten, tailerretako parte-hartzaileek elementu giltza bezala nabarmentzen bat egin duten, nahikoa kohesionatuta dagoen elementuen gorputz bat existitzen da, eta era berean, testuinguruko hainbat osagai, partekatutako esperientzia zehatzaren arabera. Elementu nuklearrak ondorengoak izaten laburbildu daiteke:

1. Helburu argia, zehatza eta ardaztua. 2. Behar bati erantzuna ematen dion helburu bat, baliagarria izatea eta inplikatutako aktoreek horrela bezala hautematea. 3. Talde motor baten existentzia (nekazalgoaren eta feminismoaren presentziari arreta berezia ezarriz). 4. Estrategia argi bat izatea, baita planiďŹ kazio errealista eta koherente bat ere. 5. Aliantzen sorrera. 6. Aktoreen mapaketa on bat elaboratzea. 7. Prestakuntza beharra, bereziki ideologikoa eta politikoa.

8. Sareko lanaren garrantzia, mota honetako espazioetan eta ikuspuntu honekin lan egiten jakitearen garrantzia. 9. Ikuspegi feminista batetik, barne demokrazia erreal baten ekintza erakundeetan, sareetan eta kolektiboetan: botere banaketa, erabaki hartzea, etab. 10. Herri-administrazioen inplikazioaren garrantzia, batez ere bertakoan. 11. Komunikazioaren erabateko beharra. 12. Alderdi emozional, sozial eta intuitiboen balorizazioa eta zaintza. 13. Prozesuan aurrera egiten laguntzen duten eta beraiekin defendatzen den jarrera multzokatu nahastu bat izatea. 14. Ez galdu inoiz jarrera kritikoa eta salaketarako jarrera.

12


Elaboratutako gidan, pertsona edo kolektibo bakoitzak bere ekimenarengan planteatu ditzakeen gaiak proposatzen ditugu, aipatutako alderdi desberdinetan:

• Helburuaren gainean • Lidergoaren gainean • Sareko lanaren gainean • Nekazalgoaren gainean • Ekintzen gainean • Inplikatuen gainean • Herri administrazioen gainean • Estrategia eta planifikazioaren gainean • Feminismoa eta emakumeen presentzia aktiboaren gainean • Jokabideen gainean

Azken batez, Elikadura Burujabetzaren proposamen politikoa inoiz baino biziagoa, dinamikoagoa eta errealitate desberdinei egokituagoa agertzen da. 20 urteko bizitzaren ondoren badirudi, mugimenduaren energiaren zati handiena teoriatik praktikara pasatzean dago. Beste modu batean esanda, elikadura sistemaren demokratizazio erradikal baten beharretik sortzen diren ekintzak praktikara eramatea etengabe eta elikaduratik abiatuz, nagusi den neoliberalismoaren aurka dagoen gizarte eraikuntza baten aldeko apustu erabakia, gizartearen txoko guztietara iristeko.

13


Durangoko Udala

ESKERTZAK Prozesu hau guztia ez litzateke posible izango, tailerretan eta bisitetan beraien esperientziak eta hausnarketak elkar banatu dituzten gizon eta emakume guztien parte hartze aktibo eta konprometitua ez balego. 61 pertsona izan dira (gutxi gorabehera %50 emakumeak) eta gure esker ona adierazi nahi genieke egindako ekarpenengatik, beraien aldez aurretiko jarrera irekiagatik eta prozesuan ezarritako. Bai aipatu nahi ditugu, beraien ekimenen, ametsen indar-guneak eta ahulguneak aurkeztu eta harrera egin diguten pertsona horiek. Arantza Ozaetan, Iker Ainhize-Monjolosen, Malu Zeanurin, Mikel Itxassou-n, Patxi Larrabetzun, Txato eta Imanol Zeberion, Txetxu eta Teresa Ugaon eta noski, ANAMURIko kide guztiak ere. Horiei guztiei mila esker beraien eskuzabaltasunagatik eta beraien bizipenak ezagutzeak suposatzen duen motibazioagatik.

AHT Gelditu Elkarlana

14

Donostiako Udala

Eako Udala

Bagara

Basaburuko saskia

Bionekazaritza

Bizilur

Amarante

La VĂ­a Campesina-ko Nekazal Erreformarako Kanpaina Global La VĂ­a Campesina-ko Nekazal Erreformarako Kanpaina Global

Amigos de la Tierra

CERES Nekazal Munduko Emakumeen Konfederazioa

ANAMURI

COAG Nekazal eta Abeltzain Erakundeen Koordinakundea

AntiguaOtarrak Kontsumo Taldea

Uztaro Kooperatiba Agroekologikoa

AĂąorgako Gazte Asanblada

Desazkundea

Arrasateko Tximitxarte Kontsumo Taldea

Deustuko Baratza Kontsumo Taldea


Euskal Herriko Laborantza Ganbara

GRAIN

Esnetik Koop.

IFOAM Nekazaritza Ekologikoaren Mugimenduen Nazioarteko Federazioa

Ekoliderrak

Aramaio Ekimena

Plataforma Rural

Ecologistas en Acción

ISEC Nekazal Ikerketen Institutua

Revista Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas

Donostiako Bidezko Merkataritzako Taldea

La Vía Campesina

Sindicato Labrego Galego

Gipuzkoako Foru Aldundia

Larrabetzuko Eskola

Txirbilenea Kulturgunea Sestao

URPF Paulo Freire Landa Unibertsitatea

UPV/EHU

FENOCIN Ekuadorreko Nekazal, Indigena eta Beltzen Erakundeen Konfederazio Nazionala

Movimiento Campesino Etxalde Nekazaritza Iraunkorra

Uribe Kostako Agroasanblada

Cristinaenea Fundazioa

Mugarik gabe

Verdegaia

Zerain Dezagun Fundazioa

Nekasarea

Gasteiz Trantsizioan

Oiz-eperdi Elkartea

15



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.